Testamentu zarreko kondaira - 06

oietatik bein betiko ateratzeagatik, eskuan zer dezu?
Jainkoak galdetu zion. Zotz bat, Moisesek erantzun
zion. Lurrera bota ezazu, esan zion. Egotzi zuen, eta
suga biurtu zitzaion. Isasetik eldu zaiozu, gero esan
zion. Eldu zion, eta zotz itzuli zan. Eskua kolkoan sarezazu, esan zion. Sartu zuen, eta ateratzean, legenez

josia arkitu zuen. Berriz sartu, eta osotoro garbitua
atera zuen. Jainkoak esan zion, baldin lenengoarekin
sinisten ezbazioten, bigarrenarekin sinituko ziotela;
eta au ere asko ezbazan, zer egin erakutsi zion. Gisa
onetako itz-aldi luze bat egin, eta Jauna ezkutatu
zitzaion.
Moises ardiakin aitagiarrabagana joan, eta bere
anaiak Ejipton ikusteko eresia agertu zion; eta Jetrok
baimena emanik, Moises Ejiptoronz abiatu zan; eta
Horebko mendi-ondora zanean, Aaron Ejipton gelditu
zitzaion anaia, laguntzat emateko Jainkoak autua zeukana, topatu zuen. Berrogei urte ziran Moises Ejiptotik
irten, eta Kanaanen Jetro bere aitagiarrabarekin bizi
zala, eta anaia biak elkar ikusi etzutela. Bereala batak
besteari, bitarte luze onetan Ejipton eta Kanaanen
gertatu zitzaien guziaren berri eman zioten. Moisesek
batezere, Jainkoak arekin egin zituen mirari andiak,
esan ziozkan, eta biak Gesenen elkarrekin sartu ziran.
Moises eta Aaronek Israelko zar guziak bildu, eta
Moisesek bere gañ edo kontura zer lanbide zeukan
esan zien. Esan au sinisterazotzeko, eskuko zotza
suga biurtu zuen; suga au bereala zotz: gero eskua
kolkoan sartu, eta legenez betea atera zuen. Berriz
sartu, eta garbitu zuen; zeña Israeltarrak ikusirik,

sinistu zioten, Jainkoaren eskubideakin janzia zegoala;
eta auzpezturik agur-egin edo adoratu zuten.
Moises eta Aaron Faraoni aurkeztu zitzaiozkan, eta
esan zioten, Israelen Jainkoak ara zer dion; Nere jendeari utzi zaiozu joaten, baso mortuan ofrendak egin
dizazkidan. Faraon, itsumustuan egindako esakera
onekin, txit aserretu zan, eta erantzun zien, ea Jainkoa
nor zan, aren esana ark egiteko, eta Israeli uzteko? Ez
det, zion, ez det Jainko ori nik ezagutzen, eta ez diot
Israeli ere utziko, joaten. Oiek eta onelako beste
gauza asko, Jainkoari eta bere mandatariai etzegozkienak erantzun, eta bere begietatik bialdu zituen,
eskatzen zuten baimena eman gabe.
Faraonek eskaera au txit gaizki artu zuen; eta
Israeltarrai ipiñitako kontuartzalleai agindu zien,
estuago artu zitzatela; bada, aisian zeudelako, eskaera aiek egiten zituztela. Ipiñi zieten len ainbat adrillu
egunoro egin bearra, baña lastorik eta beste errekiñik
eman gabe, zeñaren billan or-emen neke andian
berak ibilli bear ziran: eta beren sailla edo tarea ezin
egin zutenean, erasotzen zieten berriro, ezin geiago
eraman-al-eraño. Faraoni kejurakin joan zitzaiozkan;
alperrik ordea; etzien aditu. Gero Moisesi itzegin zioten, onek neke berrian ipiñi zituela, arpegian emanaz.

Moises jende aren alde Jainkoari erreguka jarri
zitzaion; eta Jainkoak agindu zion, berriz ere Faraoni
itzegiteko.
Moises eta Aaron Faraoni bigarren aldian joan
zitzaiozkan, eta lendabiziko eskaera bera egin zioten.
Faraonek Jainkoaren partetik zijoazkion ezagungarri
bat eskatu zien. Au aditu zutenean, Aaronek Moisesen
zigorra artu, eta lurrera bota zuen, eta suga egin zan.
Faraonek denbora artan erreinuan bazituen sorgin
edo gaizkin batzuek, Jainkoaren mirari egiazkoak
gezurtatu naiez, deabruarekin bat eginda, mirari-irudiak, edo milagro-antzak egiten zituztenak. Deitu zien
sorgin oiei, zeñak beren zigorrak lurrera bota zituzten,
eta iransuga egin ziran: baña Moisesen zigorretik
sortu zan sugak besteak iretsi edo tragatu zituen, eta
zigor itzuli zan. Faraon etzan onela ere bigundu. Sorgiñen zigorrak iransuga biurtzeari igerri bear zion,
deabruaren lana zala; eta Moisesenak, bat bakarra
izanik, beste guziak iretsitzeak adierazten zuen, Jainko egiazkoa noren aldetik zan; baña argia ikusteko
itsutua zegoan; eta eskatzen zuen baimena Moisesi
etzion eman; eta Moises irten zan, sorgin guziak lotsaz
utzita.

5. Ejiptoko amar zauriak
Jainkoak ikusirik, mirari oiek etzirala asko izan,
Faraonek Israeltarrai Ejiptotik irteten uzteko, Ejiptora
bialdu zituen amar zauri izugarri, emen bat-banaka
laburkiro azalduko diranak.
1. Zauria. Moises eta Aaron Faraoni irugarren
aldian joan zitzaiozkan; eta Jainkoaren izenean agindu
zioten, Israeltarrai irteten uzteko. Faraonek ukatu
zien. Moisesek esan, eta Aaronek eskuko zigorrarekin
ura jo zuen, eta Ejiptoko ur guziak odol biurtu eta arrai
guziak il ziran. Zazpi egunean urak onela iraun zuten.
Bitartean Ijitoak, egarriak ilko ezbazituen, ibai ertzetan zuloak egin zituzten, are-tartetik irteten zan ura
edateko; baña au ere odoltsua zetorkien, eta egarriak
beartuta, edaten zutenean, oñaze miñak artzen
zituen. Sorgiñak ere lan onen antzeko zerbait egin
zuten, ez ordea gezurrezkoak zirala ez igerritzeko
eran. Zazpigarren egunean urak berera itzuli ziran:
Faraonen biotza gogor zegoan, eta Moises eta Aaron
ezer iritsi gabe gelditu ziran.
2. Zauria. Moises Faraoni laugarren aldian joan
zitzaion; ez ordea eskatzen zuena Faraonek eman.

Orduan Moisesek esan, eta Aaronek ibaiko ura jo
zuen, eta Ejipto guzia igelez estali zan. Erregearen
etxe, gela, oi, mai, eta janarietan etzan igela baizik
ikusten: au bera Erreinu guzian ere gertatzen zan.
Zauri nazkagarri onek ainbeste estutu zituen, non,
Faraon jarri zan Moises eta Aaroni eskatzera, zauri
artatik, arren, atera zitzala, eta Israeltarrai utziko ziela
irteten. Moisesek Jainkoari eskatu zion; eta igel guziak
bereala il ziran; baña Faraon gogortu zan, eta etzien
irteteko baimenik eman.
3. Zauria. Moisesek, oraingoan Faraoni aurkeztu
gabe, Ejipto guzia estali zuen eltxo edo euli txiki mingarri gizon, abere, eta beste bizidun guziak ezin geiagoraño penatzen zituztenez. Ejiptoko auts guziak
eltxo biurtu ziran; ea eltxozko odei belz batek Erreinu
guzia illuntzen zuen. Emen sorgiñak arkitu ziran, Jainkoaren eskua zebillela, eta utzi bearko zitzaiela joaten, aitortu bearrean; baña Faraonen biotza arri egiñik
zegoan, eta etzuen nai izan.
4. Zauria. Moises Faraoni bostgarren aldian joan
zitzaionbaimen-eske; eta Faraonek ukatu zionean, euli
andi pozonizkoak erakarri zituen, eta Erregearen etxetik Erreinuko bazterrik txikienerañoko guziak euli oiekin bete ziran. Faraonek ikusirik, beren ozkada miña-

kin ukitu guzia pozoniturik uzten zutela, Moisesi eskatu zion, gaitz artatik libratu zitzala, eta utziko ziela joaten. Moisesek Jaunagandik mesede au iritsi zuen; ez
ordea Faraonen baimena; bere itza jan zuen, eta biotza gogortu zitzaion.
5. Zauria. Moises Faraoni seigarren aldian joan
zitzaion, eta Faraonek, lenengoetan bezala, ukatu zionean, sortu zuen kanpoetako abere guzietan gaitzantz gogor bat, zaldi, idi, bei, asto, gamelu, ardi, eta
beste atzienda guziak il zituena. Gauza arrigarria! Ez
len aitatu diran zauriak, ez oraingoak, eta ez gerokoak Israeltarrai ezertan ere ukitu zieten. Faraonek galdetu, eta jakin zuen, etzala Israelko abere bat bakarrik
ere galdu, eta ala ere etzan bere biotza samurtu.
6. Zauria. Moises eta Aaron Faraoni zazpigarren
aldian joan zitzaiozkan ,eta Israel irteteko baimena
aitatu gabe, Moisesek autsa artu, eta zeruronz bota
zuen, eta une berean gizon eta etxeetako abere
guziak bete ziran zauri nazkagarri, eta usai gaiztoko,
min eta oñaze andiak ematen zieztenez. Eskritura
Santak ezdigu esaten, zauri onek Faraoni ukitu zionik:
beintzat, bere mendekoak zeramazkiten oñazeak
ezertan artu gabe, aren biotzak betiko gogortasunean
zirauen.

7. Zauria. Moises Faraoni zortzigarren aldian aurkeztu zitzaion baimen-eske: eta Faraonek ukatu zionean, eskuko zigorra altxatu zuen; zerua odei illunez
bereala estali zan, eta turmoi, eta iñusturi izugarriak
batetik, eta kazkabarra eta arria bestetik, asi ziran,
sekulan alakorik Ejipton ikusi etzan eran. Kanpoan
arkitu ziran gizon eta abereak il, landareak porrokatu,
eta arbolak autsi ziran. Faraonek ikusgarri onekin izuturik, Moises eta Aaroni irugarren aldian deitu zien,
bere gaizki-egiña aitortu, eta eskatu zien, iñusturi eta
arriabar gaizto aietatik libratu zitzatela, eta utziko
ziela joaten. Moisesek Jainkoari erregutu zion, eta
iñusturi eta besteak geratu ziran. Baña arestian
emandako itza Faraoni damutu zitzaion, eta etzien
utzi irteten.
8. Zauria. Moises eta Aaron Faraoni bederatzigarren aldian agertu zitzaiozkan, eta esan zioten: ara
Hebreoarren Jainkoak zer dion: noizdaño nik agindua
egin nai ezdezu? Nere erriari utzi zaiozu joaten, ofrendak egin dizazkidan: bestela, bazter guzietara biar
larrapote edo langosta bialduko dizut, eta arriabarrak
galdu etzuena, onek galduko du. Au eta onelako beste
zenbat itz esan, eta Moisesek Faraonen ondotik aldegin zuen. Andik laster Moises eta Aaronek Faraonekin

beste itzaldi bat izan zuten; baña ez ezer atera; eta
Faraonek begietatik kendu zituen. Orduan Moisesek
bere makilla lurrean luzatu, eta sortu zan larrapote
edo langosta deritzan pizti txezko samalda izugarri,
Erreinu guzia, odei batek bezala, itzaldu zuena, eta
lenagoko zaurietatik geratutako arbola, belar, landare, orri, eta zegoan beste guzi-guzia ondatu eta arrasatu zuena. Egundaño alakorik Ejipton etzan ikusi, eta
ez ikusiko ere. Etxeak eta kanpoak, bazter eta leku
guziak pizti gogaikarri onekin bete ziran. Gizonai ozkaegin, eta oñaze andiak ematen ziezten, eta asko iltzen
ere baziran. Faraonek ondamen au ikusirik, Moises eta
Aaroni deitu eta bere bekatua aitortu zuen, eta eskatu zien, arren, gaitz hura kendu zezatela. Moisesek
Jaunari erregutu, eta bereala aize epel batek pizti
guziak itsaso gorrira bota zituen, bat bakarrik ere Ejipto guzian utzi gabe; baña Faraon gogortu zan ,eta
etzuen baimena eman.
9. Zauria. Moisesek, oraingoan Faraon-gana joan
gabe, eskua zeruronz jaso zuen, eta Ejipto guzia illundu zan, ezer ere ageri etzala. Gau illun onek iru egunean iraun zuen. Ejipto guzian iñork ere, batak bestea
etzuen ikusten. Illunak artutako leku eta eran, oñik
ere aldatu gabe, egon ziran. Tximistaen antzeko argi

batzuek noizean bein irteten ziran, eta oien islara
aurrean jartzen zitzaiezten abere zatar izugarri, eta
ikusteko ikaragarriak, zeñak ez ikusteagatik begiak
itxitzen zituzten. Piztien aieska eta garraxi tristeak
aditzean, korde gabe gelditzen ziran. Itz batean Ejipto
guziak infernu bizi bat zirudien. Iru egun negargarri
oiek joan ziranean, Faraonek Moises eta Aaroni otsegin zien, eskatzen zuten baimena emango ziela, esatera; baña Moisesek etzion artu, bear zan eran ematen etziolako. Orduan Faraon berriz ere gogortu zan,
eta esan zion, etzedilla aren begietan geiago jarri, eta
baldin berriz bazijoakion, ilerazoko zuela. Moisesek
erantzun zion: Ez det, ez, zure arpegia ostera ikusiko;
baña begira Jainkoak zer dion: Gau-erdian abiatuko
naiz Ejiptotik irteten, eta Ejiptoko seme zarren Faraonenetik beenekoenerañoko guziak ilko dira; baita abereenak ere: eta Ejipto guzian altxatuko da, sekulan
izan eta izango ere ezdan bezalako iskanbilla. Orduan
zura serbitzari guziak jatxiko zazkit, lenbaitlen nere
jendearekin irten nadilla, esatera. Au esan, eta Moises
Faraonen aurretik txit aserretua irten zan.
10. Zauria. Oraindaño egindako alegin guziak etziran asko izan, Faraonen biotz burnizkoa biguntzeko:
beti ukoan zegoan, Israeltarrai bere mendetik irteten

uzteko, eta Jainkoak bialdu nai izan zion atzeneko zauria, lenagokoen azkarria, eta Ijitoai negar andiak utzi
zieztena. Ara zer, eta nola. Moisesek agindu zuen,
Israelko gizon eta emakume zar eta gazte, andi eta
txiki guziak beren abere eta gauzakin Gesenen Ramasesko errian, eta inguruan bildu zitezela. Erakutsi
zien, zer egin guzia, esanaz: Etxe edo familia bakoitzeko buruak illaren amarrean artuko dezute urte
barruko arkume mantxa gabeko bana, eta au ezin
bada, antxume bana; amalauean Jaunari eskeñi edo
sakrifikatuko diozute; eta onen odolarekin nork bere
etxeko ataburua eta alboak igortziko dituzute; arkumeki au jango dezute, ez gordiña edo egosia, ezpada
errea: eta jan gabe ezer gelditzen bada, sutan desegingo dezute: arkumeki onekin legami gabeko ogia,
eta urraza edo letxuga samiñak artuko dituzute: bitartean bideko janziakin, zutik eta makillak eskuan dituzutela, egongo zerate, noiz-nai abiatzeko prest. Gero
esan zien, gau onetan Jainkoak Ejiptoko seme zarren
guziak ilko zituela; baña arkume-odolez igortzitako
etxeai ukituko etziela. Gau gogoangarri au eldu
zanean, Moisesek esan zien bezala, Aingerua zerutik
jatxi, eta Ijitoen seme zarren guziak, bat bakarrik ere
utzi gabe, il zituen; eta abereenakin ere berebat egin

zuen. Ilkintza au asi zanean, etzan Ejipto guzian, iltzen
zeuden semeen aieska eta garraxiak, eta semeak
gabe gelditzen ziran gurasoen negar eta lantuak baizik aditzen. Gau au tristeagoa eta mingarriagoa izan
zedin, abereak ere orroi eta marru izugarriak egiñaz
zebiltzan. Faraoni ere etzitzaion barkatu: bere seme
nagusia serbitzari guzienakin batean il zan. Faraonek
Moisesi ez geiago aren begietan jartzeko esan izan
bazion ere, negargarri hura ikusirik, Moises eta Aaroni
gau berean deitu, eta Israeltar guziak beren gauzakin
irteteko baimena eman zien: eta Ijitoak ere alegiña
egin zuten, bereala andik bialtzeko, guziak ilda gelditu zitezen bildurrez. Israeltarrak, ezertako ere leku
gabe, erdi-orratua zeukaten iriña burusietan sorbaldan artu, eta bideari ekin zitzaiozkan.
Biotzaren gogorra Faraonen biotza! Jaunak bere
esku zorrotzarekin ainbeste aldiz ukitu bazion ere,
gogor iraun zuen, bere eta bereen ondamena ekarri
arteraño. Zenbat ote dira Faraoni darraizkionak, eta
Jainkoak asko aldetara ukitu arren, beren bekatuan
diardutenak, alik eta eriotzaren zigorradak betiko
ondatzen dituen arteraño? Errege gogor argan dakuskete, zer paturen begira dauden, Jaunaren dei biotzonekoak ezertan artzen ez dituztenak.

ZORTZIGARREN IRAKURGAIA
1. Ejiptoko katibutasunetik
Israeltarren irteera
Munduaren bi milla lareun eta ogeita emezortzigarren urtean, Jakob Ejiptora joan zanetik berreunda
amabostgarrenean bere ondorengo guziak, larogeita
amar urteko morrontza gogorra egin ondoan, Ramesesko erritik irten ziran, Jainkoak promestu edo eskeñitako lurrera joateko. Sei eun milla bezalatsu ziran
ogei urtez goitiko gizon sasoikoak, zarrak sartu gabe.
Oiek, ogeiez beekoak, emakumeak, eta batu zitzaiezten bertako banaka batzuek egiten zuten iru milloiko
kopurua edo zenbatea. Biaramonean egun-sentian, Ijitoak beren illak lurpetzen ari ziran bitartean, Ejiptoko
katibutasun gogorretik Israelko jendetza andi au Jainkoak atera zuen. Bidean abiatu ziran abereak aurrena,
ogei urtez goitiko gizon armadunak urrena, eta atzenean gañerakoak. Jose zanaren ezurrak etzitzaiozkan
Moisesi aztu, eriotzako orduan agindu zuen bezala.
Lenengo egunean Sokotera, eta bigarrenean Etamera

joan ziran. Jainkoak erakusten zien, nondik joan. Abiatu ziran ordutik, aurrean jarri zitzaien odei andi, egunaz itzal, eta gauaz argi egiten zien bat; eta odei au
etzitzaien begietatik kendu, alik eta Kanaango lur
eskeñian jarri ziran arteraño. Etamdik Firairotera joan,
eta emen gelditu ziran. Faraoni esan ziotenean, Israeltarrak irten zirala, eta non zeuden, utziaz damutu, eta
Erreinuko gerrari guziak arturik, Israeltarreronz joan
zan, eta itsas-gorriaren ertzean topatu zituen. Israeltarrak biderik asko bazuten, Jainkoa beren alde zutela, eta lagunduko ziela ezagutzeko: baña alde batetik
itsasoa eta bestetik basomortua zituztela arkitu ziranean, erausiari eman zitzaiozkan, eta Moisesi esan
zioten; Ejipton ez ote zan gure diña lurpe, onara eriobillan ekarri gabe? Moisesek zekusan, uste gitxiko
gizon aiek zein gaizki mintzatzen ziran; ala ere bildurrak erasaten ziela pensatu, eta erantzun zien: ez ikaratu; orain aurrean dauzkazutenak ez dituzute berriz
ikusiko; Jainkoak zuekgatik egingo du, eta isillik zaudete. Agindu zien, bideari ekiteko; eta orduan, aurretik zebilkien odeia, atzetik bien erdian jarri zan, eta
estali zituen, Faraon, eta bere jendeak ezin ikusi zitzaketen eran.

2. Itxaso gorria
Ur-ertzera ziranean, Moisesek, zigorra jaso, eta
ura jotzearekin bi aldeetara edo gora-beera erdiratu
ziran, eta itxasoaren erdian bide leorra agertu zan.
Bost orduko bidets berri au Israeltarrak gauaz igaro,
eta goizeko iruretarako beste aldera iritsi ziran.
Orduan Ejipto-aldeko itsas-bazterretik odeia kendu
zanean, Faraon oartu zan, Israeltarrak igesi joan
zitzaiozkala. Bereala orpoz-orpo zerraizkiela, itsasoaren erdian idikitako bidean sartu ziran. Faraon eta
bereen kontra Jainkoaren esku itzaltsua emen agertu
zan, bai. Israeltarren aldetik zegoan odeia bat-batetan
lertu, eta bota zituen oñazkar eta iñusturi izugarriak
Ijitoai zeramaten guzia ondatu, erre, eta kiskaldu zieten. Esturasun onetan deadar egiten zuten: Israeldik
otsemazute; bada, Jainkoa onen alde eta gure kontra
degu. Alperrik ordea. Moisesek eskua itsasora luzatu,
eta urezko mendi goien eta bean gelditu ziranak amildu, eta Ijito guziak ondatu, eta ito ziran. Faraon, bere
Gortekoak, serbitzariak, gerrariak, zeramazkiten gurdiak, zaldiak, osotoro guzi-guzia itsasoan galdu zan,
gizon bat bakarrik ere bere erritarrai, zer igaro zan

berria eramateko gelditu gabe. Israeltarrak itsasora
begira jarri ziranean, ikusi zituzten Faraon eta bere
lagunen gorputz-illak itsasoak ur-bazterrera botatuak,
eta ezin esan-al gauza on kendu ziezteen. Jarri ziran
Jaunari eskerrak ematen, Moises gizonakin, eta bere
arreba Maria emakumeakin, kanzio gozo eder Jaunari
kantatu dizaiogun asitzen dana aldizka kantatuaz.

3. Baso-mortuko sarrera
Biaramonean odeia aurrean jarri zitzaien, eta
itsas-bazter gogoangarria utzirik, bideari eman
zitzaiozkan; eta iru egunean ur gabe ibilli, eta Maran
arkitu zuten; baña txit samiña eta edaten gaitza.
Israeltarrak beren begiakin ikusitako mirariak aztuta,
asi ziran Moisesgatik gaizki-esaka, eta urik etzeukatelako asaldatzen, ziotela: Zer edan bear degu? Moisesek zeruronz eskuak jaso, eta ikusi zuen egur bat,
zeña urera bota, eta urak gezagozotu ziran eta Israeltarrak nai anbat edan zuten. Maratik irten, eta basomortu edo eremuan batera eta bestera ibilli ziran,
atseden-aldiak or-emen egiten zituztela. Ejiptotik irten
zirala illabete zan, eta an artutako janak aitu zitzaiez-

tenean, Moises eta Aaronen kontra erausian asi ziran,
esanaz: Oxalla Ejiptoko aragi-eltzeen ondoan geundenean, eta naiko ogia jaten genduenean il bagina! Zertako eremu onetara ekarri ginduzuten? Moises, eta
Aaronek erantzun zieten ea zergatik erausi artan ziarduten? Bada, itz aiek guziak ez aien, ezpada Jaunaren
kontra zirala. Orduan Jainkoak odei eder batetik Moisesi esan zion, arratsaldean nai anbat aragi, eta biaramonean ogi, Israelko semeak izango zutela.

4. Mana
Esan eta egin; arratsaldean agertu zan gal-eper
samalda txit andi, Israeltarrak zeuden tokia estali
zuena; eta oiek erraz atsituta, naiera guzian jan zituzten. Biaramonean-goiz odeietatik erori zan intzaren
antzeko gauza bat, Mana deitu ziotena. Au ikusi zutenean, arriturik, elkarri galdetzen zioten: au zer da?
Moisesek esan zien: au Jainkoak bialdu dizuten ogia
da. Bereala Moisesek agindu, eta mana onetatik buru
edo persona bakoitzarentzat lakari bana bildu zuten.
Geroztik mana au larunbata edo zapatua ez beste
egun guzietan erortzen zitzaien; egunean egunkoa

bildu bear zuten, eta ostiraletan bi eguneakoa, zeren
larunbata ez-eguna zan; egunekoa baño geiago biltzen bazan, usteltzen zitzaien: eta goizean-goiz bildu
bear zan, eguzkiak jo ezkero urtutzen zalako. Janari
gozo onekin Israeltarrak, eremuan igarotako berrogei
urteetan, bazkatzen ziran: etzuten iñoiz ere onen utsunerik izan, alik eta lur promestuko gauzak jaten asi
ziran arteraño. Jainkoak Israeltarrai eremuan bialdu
zien zeruko janari onen oroipena ondorengoak egin
zezaten, Jainkoak agindu, eta Moisesek lakari bat
mana urrezko ontzi batean sartu eta gorde zuen,
geroago egindako Tabernakuloan ipintzeko.

5. Horebko arkaitza
Aurretik zeukaten odeiak esaten zien, non gelditu
edo nora joan. Egun batzuek egon-aldi onetan egin,
eta Sinaiko eremuronz odeia abiatu zitzaien, eta
Israeltarrak ere bai oni zerraizkiola: eta Horebko
mendi-ondoan zegoan erri Rafidin zeritzanera ziranean, gelditu ziran. Bañan Rafidinen urik etzeukatelako, Israeltarrak bereala Moisesi asi zitzaiozkan gaizkiesaka, eta mormorioz, ziotela: Zergatik Ejiptotik atera

gaituzu, emen egarriak iltzeko? Israeltarrak eskergabekeriaz betetzen zutenean, Moises Jainkoari jartzen
zitzaion, zer egingo zuen galdez, edo aien itsumenaren barkazio-eske. Oraingoan ere ala egin zuen: eta
Jainkoak zer egin erakutsirik, Israelko zarrakin Horebko mendira igo zan; eskuko makillarekin arkaitza jo
zuen, eta sortu zan iturri ugari gozo, orduko egarria
kendu, ez ezik, geroztik ibilli guzietan, ura ugari zan
lekura joan ziran arteraño, berari zerraikiona.

6. Amalektarren gerra
Rafidinen zeudela, Amalektarrak etorri zitzaiezten,
Israeltarrai gerra ematera. Moisesek, Josue bere serbitzari nagusienetakoari agindu zion, gizonik bulardetsuenak berekin artu, eta Amalektarrai gogor egiteko;
eta garaipena iristeko bear zan guzia berak egingo
zuela. Moisesen esana Josuek egin zuen, eta joan zan,
arpegi ematera. Orduan Moises, berekin Aaron eta
Hur arturik, igo zan mendi-tontor batera, nondik bi
aldeetako gerrariak ageri ziran. Erasoa asi zanean,
Moisesek, makilla eskuetan zuela, zeruronz jaso
zituen laguntza eta garaipen-eske, eta ikusi zuen,

eskuak gora zeuzkan bitartean, Israel geiago zala, eta
beeratzen zituenean, Amalek. Onela bein batek eta
bein besteak garaitzen zuen, eta geroago eta gogorrago ari ziran. Moisesek eskuak goronz iduki nai, baña
nekatzen zitzaiozkanean, beeratzen zituen. Aaron eta
Hurek au ezaguturik, arri batean esererazo zuten, eta
biak beso banaetatik elduta, gisa onetan eskuak
goronz zituela, eguzkia sartu artean iduki zuten, eta
Israelek osotoro garaitu zuen. Jainkoak Moisesi agindu
zion, gertaera au eskribatu zezala, Josueri esateko.
Gero aldare bat egin, eta Jaunari eskerrak eman ziozkan.
Ikuskera atsegiñezko bat Moisesek emen izan
zuen. Jetro aitagiarrabak aditurik bere suia zer egitekoetan zebillen; Jainkoak zer eta zenbat mirari onen
bitartez egiten zituen; bere alaba Sefora eta onen bi
semeakin joan zitzaion Moisesi, zeñak bere emazte
maitea eta semeak ikustearekin txit poz andia izan
zuen: eta Israel guziak ere parte izan zezan, zar guziai
bazkari andi bat eman zien. Jetrok eta Moisesek atzena ikusi ziran ezkeroko berriak elkarri eman ziozkaten.
Geroenean Jetrok ondo-esan, edo konseju onak eman,
eta etxera itzuli zan, eta Sefora eta bi semeak Moisesekin gelditu ziran.

7. Sinaiko mendia
Ejiptotik irten ziranetik irugarren illeko iruan Rafidin utzi, eta odeia betiko beren gidari zutela, Sinaiko
mortuan sartu ziran, eta beren etzauntzak emen egin
zituzten. Mendi au zan, Jainkoak miraririk andienak
egiteko autua zeukana. Moises bereala bakartu zan,
Jaunari erregutzera: eta onetan zegoala, Jainkoak
agindu zion, Israelko semeai gogoraerazotzeko, zer
mirariakin Faraonen mendetik atera zituen; zer mesedeak geroztik ere egin ziezten, eta esateko, baldin
aren aginduak gordetzen bazituzten, munduko guzien
artean Jaunaren erri esleitua eta autua izango zirala.
Moisesek jendeari adierazo ziozkan Jainkoak esandako
gauza guziak, eta erantzun zuten, guzia egingo zutela. Oien prestamen au ikusirik, Jainkoak Moisesi, eta
Moisesek Israeltarrai agindu zien, egun artan eta biaramonean janziak garbitu zitzatela; zeren irugarren
egunean ikusi bear zuten Jainkoa mendi artara jaisten:
ordea, esan zien, etzutela mendira zer igo, eta ez bere
mugai ukitu ere; bada, iñor mugan sartzen bazan, naiz
gizona, naiz aberea, ilda geratuko zala.

Irugarren egunean goizean-goiz mendia odei illun
batek artu zuen, eta asi ziran tximistak irteten, eta
turmoia jotzen. Berebat aditzen zan tronpeta-soñu
zorrotz bat, jendea mendironz alderatzeko, ziona:
baña Israeltarrak izu-ikaraturik, etzuten zeuden lekutik oñik aldatzeko biotzik izan, alik eta Moisesek
mendi-ondoko zelaiera eraman zituen arteraño. Mendiari su eta kea zeriozkan; begiratze utsak ikaratzen
zuen; eta turmoi eta tronpeta-soñua bat-batean isildu
zan. Orduan Jainkoa mendi-gañetik asi zan itzegiten,
jende guziak aditzen ziola; eta bere legeko amar aginte santuak bat-banaka esan zituen. Ara nola. Ni naiz
zure Jaun Jainko Ejiptoko neke-petik atera zindudana.
Ez dezu iñola-ere nere aurrean ni beste Jainkorik idukiko eta adoratuko. Ni naiz zure Jaun Jainko altsua, eta
nere gloriaren Kontu-artzallea. Ez dezu zure Jaun Jainkoaren izena aotan artuko, zeren Jaunak ez duen onelakoa kastigu gabe utziko. Larunbat eguna santutu
ezazu. Sei egunean lan guziak egingo dituzu: zazpigarrena zure Jaun Jainkoaren eguna da. Egun onetan ez
dezute ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak, ez
zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure abereak,
eta zure etxean bizi dan arrotzak lanik egingo. Zure
ait-amak onra itzatzu, zure Jaun Jainkoak emango

dizun lurrean luzaro bizi izan zaitezen. Ez dezu iñor
ilko. Ez dezu aragizko bekaturik egingo. Ez dezu ostuko. Ez dezu zure lagun urkoagatik gezurrezko asmazio
edo testimoniorik esango. Ez dezu zure lagun urkoaren etxea, ez emaztea, ez morroia, ez neskamea, ez
idia, ez astoa, eta ez beste bere gauzarik gutiziatuko.
Jainkoa itzaldi onen ondoren isildu zan; eta tximistak, turmoiak, eta tronpeta-soñua, len bezala, berriro
asi ziran. Mendia oraindik odeitua zegoan, eta garra
eta kea zeriozkan. Jendeak, an egoteko biotz gabe,
mendi ondotik aldegin zuen, Moisesi esanaz: zuk itzegin zaguzu, eta guk adituko dizugu. Au zioten, ain
itzaltsu agertzen zan Jainkoarekin itzegiteak izutzen
zituelako. Moisesek erantzun zien, etzutela zer ikaratu: Jauntasun andi arekin Jainkoa agertu nai izan zala,
aien biotzetan bildur santua sartu, eta geiago okerrik
egin etzezaten. Jendea urrutian gelditu, eta Moises
sartu zan, Jainkoarekin itzegitera. Itzaldi onetan Jainkoak erakutsi ziozkan bere Erri autua nola eraendu,
eta gañerako eginkizunak. Gero Moises jendeagana
jatxi, eta Jainkoak erakutsi guzia esan zien. Jainkoak
emandako lege eta ikasikizun guziak eskribatu zituen.
Bereala mendi-ondoan aldare bat egin eta Jaunari
ofrendak eskeñi ziozkan. Eskribatu zuen liburua irako-

rri zien; eta eman zioten, osotoro Jaunaren legea gordetzeko itza, laster autsi bazuten ere, ondoren ikusiko
dan bezala.

8. Jaunaren gloria, eta bere
legearen arlosak
Israeltarrak nor bere lekura itzuli ziran, eta Moises
prestatu zan, berriz ere mendira igotzeko. Biaramonean bere serbitzari Josue arturik, mendironz abiatu
zan: eta onen aldats batera ziranean, Jaunaren gloria
mendi-gañean agertu zan. Ara nola. Mendia estaltzen
zuen odei-tartetik altxatzen zan su eta gar-antz eder
bat, Israeltar guziak beren lekutik ikusten zutena. Sei
egunean Jaunaren gloriak mendian iraun zuen: bitartean Moises eta Josue bidean egon ziran, ez igo eta ez
beeratu gabe: zazpigarrenean Jainkoak deitu, eta Moises igo zan, Josue aldatsean utzita, Jainkoarekin itzegitera; eta berrogei egun eta berrogei gauean an egon
zan ,ezer jan eta ez edan gabe.
Itzaldi onetan Jainkoak Moisesi erakutsi zion, non,
nola eta nork ofrendak eskeñi, eta beste eliz-gauzak
egin bear ziozkan. Erakutsi zion eliza edo Tabernaku-

loa zer eratan egin bear zuen: atzenean eman ziozkan, bi arlosatan ezarrita, tximista eta iñusturi artean
lenagoko egun batean ain anditasun arrigarriarekin
Israeltarrai itzez esandako bere amar aginteak. Baña
Israeltarren eskergaiztokoak eta artutako mesedeen
azkorrak!

9. Urrezko txala
Moisesen mendiko egoerari luze iritzirik, aren
anaia Aaronen kontra jaiki ziran, eta Jainko berriak
eskatu ziozkaten, nori jarraitu izan zezaten, Moisesek
zer egin zuen etziekitelako aitzakiarekin Aaronek
etzuen eskaera oni gogor egiteko adiña kopeta izan,
bere bizia galtzeko bidean jarrita ere egin bear zuen
bezala. Arpegiz-arpegi ukatzeko biotz gabe, eta aiekikoa nola-ere-bait egin naiez, emango etziotelako
ustean, emazte eta alabaen urrezko zirzillu edo belarrietakoak eskatu ziezten, oiekin Jainko bat egiteko;
baña berak nai baño oparoagoak arkitu zituen. Eskatzen zituenak bertatik eman ziozkaten: eta oiek artu
eta urrezko txal bat egin zuen; zeña Israeltarrak Jainkotzat ezagutu eta adoratu zuten. Biaramonean Jain-

ko oni ofrendak eskeñi, onen alabantzan jan-edan
andiak artu, eta bere inguruan dantza eta jostaketa
asko egin zituzten.
Israeltarrak onetan zebiltzan unean, Jainkoak Moisesi adierazo zion, zer egin zuten. Moises, berri onekin