Testamentu zarreko kondaira - 05

zituen: baña iñor etzan, amets aiek zertara eman ziekienik. Orduan edontzizaia Josez oroitu zan, eta Erregeari esan zion; Ni esker gaiztoko bat naiz. Gero esan
ziozkan, bera eta okin-nagusia ziegan zeudela, izan
zituzten ametsak; eta zer esan nai zuten, Josek asmatu ziela. Andik irteten zanean aren alde al-egiña egiteko itza eman ziola; baña etziola bear zuenik egin, eta
bein bera kateetatik irten ezkero, an gelditu zanaren
konturik etzuela izan.

5. Joseren igotzea
Faraonek au aditu zuenean, bereala erakarri, eta
bi ametsak esan ziozkan Joseri, zeñak erantzun zion;
Bi amets oriek, Jauna, gauza bat bera esan nai dute.
Zazpi bei gizenak, eta zazpi galburu beteak abuztu
oneko zazpi urte, eta zazpi bei argal, eta zazpi galburu zimurrak abuztu gabeko beste zazpi urte adierazten dituzte. Orain, bada, Erregeak gizon jakintsu, eta
ezertako bat autu beza, Ejiptoko bazter guzietan bere
ordekoak eta eraentzalleak edo gobernatzalleak ipiñi,
eta oien bitartez, datozen zazpi urteetan izaten diran
laboreetatik bostgarrenak erosi, eta ondorengo zazpi
ez-urteetarako ganbaraetan gorde ditzan. Onela Erreinuak, goseak ondatu gabe, iraungo du. Joseren esana
Faraoni ondo erori zitzaion; eta lanbide artarako Jose
bera baño obeago eta adituagorik ezin arkitu zitekeala pensaturik, agindu zion, Erreinu guziaren Buru eta
Eraentzalle jarri zedilla; eta jende guzia aren esanera
egongo zala. Bere eskualdi guziak eman ziozkan:
eskuko erraztuna beatzean ipiñi zion; eta artzen zuen
agintea adierazten zuten beste gauza asko ere eman

ziozkan; bere bigarren edo urreneko kotxean sartu
zuen; eta atzenean agindu zuen, Joseren aurretik pregonari bat ibiltzeko, Joseren etorrera adierazten; eta
ots au aditzen zuten lekuan, guziak belaunikatu zekizkiola, eta Ejipto guziko Buru, Nagusi edo Gobernatzalletzat ezagutu zezatela.
Josek anditasun eta eskualdi onetara igo zanean,
ogeita amar urte zituen. Lanari bereala ekin zion.
Erreinuko bazter guzietara joan zan; bere ordeko
eraentzalleak or-emen ipiñi, eta ganbara edo aletegiak egin zituen. Zazpi urte abuztu ugaria eman bear
zutenak asi ziranean, Jose ere laboreak ganbaraetan
sartzen asi zan. Zazpi urte on oiek bukatutakoan,
berebat zazpi ez-urteak ere asi ziran. Jendea zer janik
etzuela arkitu zanean, Faraon-i eske jarri zitzaiozkan,
eta Faraonek erantzun zien; Josegana zoazte, eta
berak esaten dizutena, egizute. Jendea Joseri joan
zitzaion; ganbarak zabaldu zituen; eta bear zuten
guzia txit merke ematen zien.

6. Joseren anaiaen joanera
Ejiptora

Gosete izugarri au Ejipton, ez ezik, auzoetan ere
sortu zan; beragatik Ejiptokoai bezala, atzerrietakoai
ere Josek eskua luzatzen zien, eta zijoazkion guziak,
eskatzen zutena, bere ganbaraetan arkitzen zuten.
Kanaango alderdian ere gaitz au sortu zan; eta Jakob
emen bizi zana, norabait eske joan bearrean arkitu
zan. Barreatu zan, zer jana Ejipton saltzen zala; eta
Jakobek Benjamin gaztea etxean utzi, eta beste amar
semeak gari-eske Ejiptora bialdu zituen. Jakoben amar
seme oiek beren anaia Joseri aurkeztu zitzaiozkan, eta
bere aurrean belaunikatu ziran, ara zijoazkionak egin
oi zuten bezala, zeñaren bidez anziñako ametsean
Joseri iruditua egin zuten. Nor ziran, Josek bereala ezagutu zituen; baña Benjamin anaiatxoa an ez ikusteak
atsekabe andia eman zion, berari egiña bera Benjamini ere egin zioten bildurrak artu zuelako. Gogorkiro
itzegiñaz, galdetu zien; ea nongoak ziran, edo nondik
zetozen? Ea Ejiptora zertara joan ziran? Onelako galde
zorrotzak Joseren aotik aditu zituztenean, beren anaia
zutela oartu edo kontuan jauzi gabe, beren buruak
garbitu nai izan zituzten, erantzunaz,etzutela Ejiptora
asmo gaiztorik eraman; ezpada bakar-bakarrik beren
diruarekin gari-eske zijoazela. Esan zioten, nola aita
eta anaia gaztetxo bat etxean utzi zituzten; nola beste

bat ere izan zuten, baña etzala ageri. Au guzia egiaz
esaten bazuten ere, Jose kezketan zegoan, eta karzelan sarerazo zituen. Irugarren egunean karzelatik
atera zituen, eta esan zien, beretatik bat baituria edo
prendatzat utzi, eta besteak etxera joan, eta anaia
gaztea ekarri zizaiotela. Orduan oartzen ziran, anaia
Joserekin zer egin zuten, eta elkarri ziotsaten; neke
oiek guziak bidez daramazkigu, anaiaren negarrak
aditu nai ez giñituelako. Ruben anaia zarrenak besteai
esan zien; ez nizuten nik esan, anaiari ez gaitzik egiteko? Aren odola emen dabilkigu. Itzketa au, etzuten
uste Josek aditzen zuenik, zeren Ijipto garbi-garbi,
aien itzkuntza etziekienatzat zeukaten. Baña guzia
aditzen zien, eta kupiturik, eta ezin beregan gorderik,
bazter batera joan, eta negar-aldi luzea egin zuen.
Gero itzuli zitzaien, eta esan zien, etxera joan zitezela, Benjamin zekarten artean Simeon an geldituta.
Josek aldegin zuen, eta bere morroiai agindu zien,
bederatzi anaiai zakuak gariz betetzeko, eta zakuetan
nori bere dirua isillik ipiñtzeko. Morroiak onela egin
zuten, eta anaiak tristura andian Kanaanera itzuli
ziran.
Aitak bere ondoan ikusi zituenean, bereala jakin
nai izan zuen, bide luze artan nola ibilli ziran. Semeak

erantzun zioten, ango Nagusiak txit zorrotz artu zituela; zure eta senide guzien galdeak egin, eta kontuak
eskatu dizkigu, esan zioten aitari; eta gure esanak ez
sinistu naiez, Simeon presondegian bere mendean
gelditu du, esanaz, ez diola irteten utziko, eta guk ere
ez degula aren aurrean berriz zer jarririk, alik eta Benjamin ari eraman arteraño. Au esan, eta asi ziran
zakuak ustutzen, eta nork bere dirua zakuan arkitu
zutenean, izu-ikara gorriak artu zituen. Jakoben biotza
ere semeak emandako berriak erdiratu zuten; eta
«Seme gabe utzi nazute» deadar egin zuen: Jose il
zan; Simeon katibu dago; eta orain berriz Benjamin
eraman nai didazute? Semeak etzioten bere lasatualdia artu artean, itzik erantzun nai izan. Jakob zerbait
berera zanean, Rubenek esan zion, Benjamin iguzu,
eta nik itzuliko dizut. Ez orrelakorik, aitak erantzun
zion, ez da, ez, nere semea zuekin joango; zeren
ezbearren bat oni etorri ezkero, onen miñez illa nintzake. Urtebetean semeak leiatu zitzaiozkan, baña
beti alperrik; etzuen alabañan, bere Benjamin maitea
begietatik kendu nai. Geroenean, Ejiptotik eramandako garia aitu, eta zer janik gabe arkitu ziranean, Jakobek semeai esan zien; Ejiptora zoazte, eta jatena
ekarzute. Ori ezin daiteke, Judasek erantzun zion.

Gizon ark esan zigun, baldin anaia au ezpagenduen
eramaten, il bearrak giñala. Iguzu, eta bereala joango
gera; Benjamin nere kontura gelditzen da: nere biziak
arenagatik erantzungo du. Jakobek, orduan, beste
biderik etzegoala ikusirik, bere seme maitea eramateko baimena eman zien. Agindu zien, arkitu al-zitezkean eskuerakutsirik obenak artu zitzatela, gizon ari
emateko; zakuetan eramandako dirua ere, itzuli
zizaiotela, berriz erosteko bear zanarekin batean. Aita
ansiatuak, bada, azken-agurra egin zien, osotoro Jaunaren eskuetan jarririk.

7. Bigarren joanera
Semeak Ejiptoronz abiatu ziran; eta Josek ikusteko
tokira eldu ziranean, bereala Benjamini begiak ezarri
ziozkan, eta bidante oiek itzegin zizaioten baño lenago, etxeko kontuartzalle edo maiordomoari agindu
zion, bazkari oñ bat ipiñi zezala, elkarrekin guziak
jateko. Maiordomoak ongietorri andiarekin etxean
sartu zituen; baña amar anaiak etxe artan arkitu ziranean, ikaratu ziran, eta elkarri ziotsaten; zakuetan
eraman genduen diruagatik au egiten zagu: lapurtzat

erabilliko gaituzte: galduak gera. Esturasun onetan
maiordomoari eskaratzean albora joan, eta asi
zitzaiozkan beren buruak garbitzen, esanaz, diru aien
berririk etzutela, zakuak ustutzean ikusi zituzten arteraño; aiek eta orain erosteko bear zutena berekin
zutela; beren usteetan gaitz edo kulparik etzutela.
Maiordomoak erantzun zien; pakea zuekin, ez ikaratu:
zuen Jainkoak diru aiek zakuetan ipiñi zizkizuten. Gero
ekarri zien katibu utzi zuten anaia Simeon, zeñari laztan gozoak eman, eta aien biotzak lasatu ziran. Maiordomoak gela eder batera eraman zituen, eta esan
zien, itxedon zezatela, alik eta Nagusia eguerdian
zetorren arteraño.
Ordua iritsi zanean, Jose sartu zitzaien, eta senide
guziak belaunikaturik, agur egin, eta etxetik zeramazkiten eskuerakutsiak eskeñi ziozkaten. Josek diosal
txit lanotsua egin, eta gero galdetu zien; zuen aita
zarra oraindik bizi dezute? ondo gelditu da? Bai,
Jauna, erantzun zioten; zure serbitzari gure aita onik
gelditu da. Au esan, eta berriz ere belaunikaturik agur
egin zioten. Orduan Josek Benjamiri begiak ezarri, eta
esan zuen; Jainkoak urruki zaitzala, ene seme. Au
esan, eta biotza autsi eta malkoak begietara agertu
zitzaiozkalako, alde egin zuen. Bere gelan sartu, eta

negarrari eman zion, eta negarrez urtutzen luzaro
egon zan. Lasatu-aldia artu zuenean, irten zan, eta
agindu zuen, maia ipintzeko. Senide guziak zarrenetik
zarrenera esererazo zituen, eta bere eskuz jana ematen zien txit ugari, baña Benjamini beti besteai baño
bost aldiz geiago. Senide guziak, zekustenarekin arriturik, jan-edan zuten, eta Joserekin poz andian zeuden, nor zan ezagutu gabe. Bazkalondoan Jose jaiki
eta maiordomoari agindu zion, aien zakuak gariz bete
zitzala, eta lengo aldian bezala, nori bere dirua isillik
zakura itzuli zizaiola; eta Benjaminenean Joseren edanontzi zillarrezkoa sartu zezala. Agindua maiordomoak egin zuen.
Biaramonean senide guziak elkarrekin aita ikusteko pozean bideari eman zitzaiozkan; baña etziekiten,
zeren begira zeuden. Josek oraindik obeto ikusi nai
zuen, arekin len egin zuten lanbide gaiztoaren damu
egiazkoa ote zeukaten, edo ez. Uritik irten ziranean,
maiordomoari Josek agindu zion, gizon aiei zerraikiela,
eta esan zizaiela, zertako ona gaitzarekin ordaintzen
dezute? Daramazuten edanontzia nere nagusiarena
da. Maiordomoak bidean iritsi zituen, eta zorrotz itzegin zien; baña senide guziak beren buruak garbitu
naiez,zioten, etzutela bear etzan iñoren gauzarik, eta

menaz zebiltzala sinisterazotzeko, esan zioten; ontzi
ori duenik gure artean bada, il bedi, eta besteok katibu geldituko gera. Ez, ez det orrenbeste nai, maiordomoak erantzun zien; asko da, hura daukana nerekin
gelditzea; besteak beren bidean badijoazke. Bereala
zakuak lurrera jautsi, eta nork berea zabaldurik,
maiordomoak aztertu eta ikusi zituen, zarrenarenetik
asi, eta gazteenarenañoko guziak, eta Benjamin gazteenarenean edanontzia arkitu zuen.
Senide guziak lanbide hura ikusi zutenean soñekoak urratu, eta abereetan zakuak arturik, Josegana
itzuli ziran, eta auzpez barkazio-eske jarri zitzaiozkan.
Josek bekoki illunarekin artu zituen, esanaz; zergatik
ori egin dezute? ez dakizute, gauza isillak asmatzen
niri eramaten didanik iñor ez dala? Joseren aurrean
guziak auzpezturik, isillik zeuden; eta Judasek guzien
izenean, eta besteen artean nabarmendurik, esan
zuen; zer gure Jaunari erantzun dizaiokegu? Guk
oben-kulparik ezdegu; baña gauza bat dago, alakotzat
egiten gaituena. Len guk gaizki egin giñion Jainkoak
gisa onetan kastigatzen gaitu. Ara zure mendean non
gauzkazun, bai gu, eta bai edanontzia zeukana. Ez ori,
Josek erantzun zion; Edanontzia zeramana emen gelditu bedi; besteok zeron aitari zoazkiote.

Joseren esanak Judas ezin geiagoraño estutu zuen,
eta erantzun zion; Jauna, itz bat esan nai dizut, eta ez
aserretu. Lendabizian etorri giñanean, galdetu ziguzun Aitarik edo anaiarik badezute? Erantzun giñizun,
aita zarra, eta anaia txiki zarzaroan jaio zitzaiona eta
txit maite zuena genduzkala; eta esan ziguzun; onara
ekardazute; ikusi nai det. Erantzun giñizun, gure aita,
semetxo hura bere ondotik kendu ezkero, illa gelditzen zala. Zuk esan ziguzun; ezbadezute ekartzen, ez
nere aurrean geiago jarri. Etxera joan giñan; zuk zer
eskatzen zenduen, aitari esan giñion, eta berri onekin
naigebeturik, luzaro etzigun eman nai izan. Atzenean
zer jana aitu, eta goseak larritu ginduenean, aitak
esan zigun; Ejiptora zoazte, eta gari piska bat erosi
ezazute. Guk erantzun giñion, ezin onara anaia gazteena gabe etorri gintezkeala. Aita txit ansiatuak
erantzun zigun; zuek dakizute, nere Rakel maiteak
etzirala seme bi baizik eman; bat nere ondotik joan
zan, eta esan zenduten pisti batek jan zuela, eta
egundaño etzat agertu. Baldin orain au eramango
bazendute, eta bidean ez-bearren bat izan, tristuran
lurpetuko nazute. Orain, bada, Jauna, baldin gu aitagana joan, eta seme au gurekin ezbalijoa, miñaren
miñez ilko litzake, eta gu zure serbitzariok aren ezu-

rrak penaz lurpera eramango giñituke. Ni nerau onen
ordez zure mendeko izango naiz, itza emanik nagoan
bezala; ni nerau emen geldituko naiz, eta Benjamin
bere anaiakin dijoala. Ni bera gabe nere aita gizaxoagana ez noa, nere guraso ona iltzen ez ikusteagatik.
Ontaraño Josek, nekez bederik, bere Jauntasunari,
eta inguruan zeuzkanai begiratuta, negar gabe iraun
zuen; baña ezin geiagora zanean, an zeuden guziak
irtenerazo zituen, eta gizon arrotz ziralako aiekin bera
bakarrik gelditu zan. Orduan negar-artean ots andi
batekin itz labur oiek doi-doi esan zituen: Jose ni naiz!
Nere aita oraindik bizi da? Eta mututu zan. Anaiak ere
izuturik, etzuten ezer esateko kemenik izan. Ijiptoak
Joseren lantu eta negar-otsa aditu zutenean bereala
igerri zioten, zergatik izango zan; baita laster Faraoni
adierazo ere. Josek, berera edo kontura zanean, esan
zien; ni naiz zuen anaia, zuek saldu ninduzutena. Ez
ikaratu; zuen onerako zuen aurretik Jainkoak Ejiptora
bialdu ninduen, eta Faraonen aita-ordeko eta Ejipto
guziko Nagusi egin nau. Zoazkiote, eta nere aitari
esaiozute; zure seme Jose bizi da; eta ara zer gaztigatzen dizun. Jainkoak Ejipto guziko Nagusi egin nau.
Bere-bereala onara atoz. Gesengo alderdian biziko
zera, eta nere ondoan egongo zerate zu zerori, zure

seme, eta oien humeak, abere, atzienda eta dezuten
guziarekin. Zer jana nik emango dizut, eta zure etxea
eta zure etxekorik ez da galduko; bada, beste bost
urtean gosete gogorrak iraun bear du. Esaiozute,
bada, nere Jauntasuna eta Ejipton ikusi dezuten guzia.
Zoazte bereala, eta ekardazute. Itz oiek esan, eta
Benjamini beso biakin eldu zion, eta biak besarkaturik
luzaro egon ziran laztanka, eta malkoak ugari zerieztela. Beste senideak ere laztandu zituen, eta guziai
negar egin zien. Ordurako Joseren anaiaen etor-berria
etxe guzian barreatu zan, eta Faraon eta bere etxekoak ere txit poztu ziran. Faraonek bereala Joseri atotsi,
eta esan zion; abereak gariz beteta, anaiak etxera
bialdu zitzala eta aita bere aide guziakin erakarri zezala, eta bear zuten zer jan guzia berak emango ziela.
Berebat agindu zion, Kanaandik Ejiptora gauza guziak
aldatzeko bear ziran gurdiak ere eman zizaieztela.
Erregeak agindu guzia Josek egin zuen. Beste
anaiai biña, eta Benjamini bost soñeko, eta diru eta
eskuerakutsi andiak aitarentzat emanik, Kanaanera
bialdu zituen. Aitaren etxera eldu ziran, eta guraso
penatu onek Benjamin maitea ikustearekin eta Jose
ustez illa, Ejipton Jauntasun andian bizi zalako berriarekin artuko zuen poza eta atsegiña nork esan?

Semeak etziran isillik luzaro egon; ikusi orduko elkarren leiean esan zioten: Zure seme Jose bizi da, eta
Ejipto guzian agintzen duela, dago. Jakob albista onekin sortua, eta esaten ziotena, ezin sinisturik jarri zan.
Semeak obeto sinisterazotzeko, Ejipton gertatu guzia,
semearen agintea, eta anditasuna zearo esan ziozkaten; baña gauza oiek sinisteko aita uzkur zegoan.
Atzenean, semeak bialtzen ziozkan gurdi, diru, eskuerakutsi edo erregaloak erakutsi ziozkatenean, poz eta
atsegiñezko ots andi bat egin zuen, ziola; asko det,
ene Jainkoa, baldin nere seme Jose oraindik bizi bazat.
Joango natzaio, eta il baño lenago ikusiko det.

8. Jakoben jaiskera Ejiptora
Biderako prestamenak bereala egiñik, Jakob bere
seme, illoba, mirabe, abere eta gauza guziakin Ejiptoronz abiatu zan. Kanaango atzeneko mugara zanean,
etzuen lur promestu hura Jainkoaren berri gabe utzi
nai izan. Ofrendak egin ziozkan, eta erregutu zion, zer
egin bear zuen, arren, erakusteko. Jainkoak Jakobi
gauaz itzegin, eta esan zion; ez ikaratu; Ejiptora zoaz;
eta erri andi baten buru an egingo zaitut. Zure begiak

Josek itxiko dizkizu; zure ondorea bere denboran
andik atera, eta promestuta daukadan lur autu onetara ekarriko det.
Baimen onekin Jakob Ejiptora jatxi zan, irurogeita
sei lagun berekin zituela. Joseri aurretik Judas bialdu
zion, bazetorkiola esatera. Josek berri au artu zuenean
bereala kotxean sartu, eta aitari bidera Gesenen irten
zitzaion. Aldi onetan aita-semeen artean zer ikusi zan,
esateko, bat begira egon bear litzake; eta ala ere, ogei
urteren buruan iltzat zeukan semea aitak, eta ainbeste neke eta gora-beeraen ondoren aita semeak ikustearekin artuko zuten poza eta atsegiña, ez luke bear
bezala eta bear adiña agertuko. Jose kotxetik irten,
eta aitari kolkoan sartu zitzaion; asko laztan eta mosu
eman ziozkan, zeriozkan malkoakin arpegia bustitzen
ziola. Jakobek ere bere seme ain ona eta maitagarria
besarkatu zuen, eta eskuetatik utzi gabe, esaten zion;
ene seme, orain, bai, atsegiñez ilko naiz, zu ikusteko
poza bein izan dedan ezkero. Josek beste aide guziai
bereala itzegin zien, eta egon-aldi gozo au egin zutenean, Errege-etxera itzuli zan. Faraoni esan zion, aita
bere seme eta etxeko guziakin etorri zitzaiola, eta
Gesenen gelditu zala, Faraonek zer agintzen zien
begira. Faraonek albista onekin txit atsegin andia artu

zuen; eta Josegandik etorri zitzaiozkan mesede eta
onak gogoan zeuzkala adierazteko, esan zion; Ejipto
guzia zerekin daukazu; bazterrik obena autu ezazu;
eta Gesengo alderdian bizitzea gogo badute, eman
zaiezu. Gero laster Josek aita zarra, eta bost anaia,
beste guzien izenean, Faraoni aurkeztu ziozkan; eta
bere oiekin itzuli zan Gesenera, non, abere eta atziendaentzat txit toki ona eta erakoa zala ikusirik, beren
bizi-lekuak egin, eta bizi izan ziran. Jose bere egitekoetara biurtu zan, eta geroz bere ikusiak txit maiz ematen ziezten; eta goseteak iraun zuen ondorengo bost
urteetan, ezeren ere ez-izanik etzuten izan, bear zan
guzia Josek eratzen zielako.

9. Jakoben iltzea
Jakobek, Gesenen jarri zanean, eunda ogeita amar
urte zituen, eta beste amazazpi urtean bizi izan zan.
Bitarte onetan bere semeetatik ondorengo asko sortu
zitzaiozkan. Geroenean, bere bizi guziko neke gogorrak alde batetik easanda, eta bestetik zartuta, bere
laster-il-bearra ezagutu zuen, eta ezurrai bere gurasoen ondoan lurra eman naiez, Joseri deiturik, esan zion;

ez ni Ejipton lurpetu, ezpada gurasoak dautzan lekura
eramango nazu. Onela egiteko itza Josek eman zion;
baña ain laster aita ilko zitzaionik uste etzuelako, Errege-etxeko bere egitekoetara itzuli zan. Egun gitxiren
epean aita txit gaizki zegoalako berria izan zuen, eta
Manases eta Efrain bere bi semeak berekin arturik,
aitari joan zitzaion. Jose ikusi zuenean, Jakob zerbait
bizkortu zan, eta oiean eserita, Jainkoagandik ikasi
izan zituen geroko berri on asko Joseri eman ziozkan.
Manases eta Efrain bere semetzat artu zituen, eta
beste semeakin seni-partean berdin sartzeko eskubidea eman zien, eta bedeinkatu zituen. Atzenean Joseri esan zion: dakusu, ene seme, nereak egin duela,
iltzera noala. Jauna zurekin izango da, eta zure gurasoen lurrera eramango zaituzte.
Joserekin au egin, eta beste seme guziak ere bere
ondora eraman zituen, eta nori bere etorkizuna edo
patua, illunpean bederik, adierazo zion, eta aitaren
esanak semeak txit kontuz artu zituzten, gero nork
bere etxean gogoan idukitzeko. Atzenean Jakobek, len
Joseri bakarrik bezala, guziai batean agindu zien, ildakoan aren gorputz-illa Kanaanera eraman, eta gurasoen ondoan obiatu zezatela. Itzaldi au eginda, oiean
zuzendu zan, eta lo-irudian jarririk, iltzen zegoanen

antzik gabe, Jaunari kontu eman zion. Aita illa Josek
ikusi zuenean, arpegiz-arpegi jarri zitzaion, laztandu
zuen, negar-malkoz bustitzen zuela, eta begiak itxi
ziozkan, Jainkoak lenagotik esanik zeukan bezala.
Josek negar-aldia egin ondoan, gorputz-illa balsamatuerazo zuen, gero noizbait Kanaanera eramateko.
Jakoben il-berria Ejipto guzian barreatu zan, eta
bere seme eta etxekoakin batean irurogeita amar
egunez Ijiptoak Errege berai bezain progu andia eta
miña egin zioten. Oien ondoren Faraonen baimenarekin Josek, bere anaia eta Erreinuko andizkiak zerraizkiola, aita zanaren gorputz-illa Kanaanera eraman, eta
bere ait-ama Isaak eta Rebeka, eta asaba Abraham
eta Sararen ondoan obiatu zuen, eta eraman zituen
senide eta beste lagunakin Ejiptora itzuli zan.

10. Joseren iltzea
Aita il zitzaionean Jose berrogeita amasei urtekoa
zan, eta gero ere beste berrogeita amalauean lenagoko anditasun berean bizi izan zan, Erregeak eta beeragokoak txit asko nai ziotela, eta bere anaia eta oien
ondorengoaz kontu eta ardura andia zuela. Baña zartu

zan, eta bere laster-il bearra ezagutu zuenean, anaiai
esan zien; ni iltzen naizanean, Jainkoak ikusiko zaituzte, eta Abraham, Isaak, eta Jakobi promestutako lurrera emendik igoerazoko dizute. Orduan nere ezurrak
emen utzi gabe, zerokin eraman itzatzute. Au egiteko
itza senide guziak eman zioten; eta andik laster eunda
amar urtekoa il zan. Gorputz-illa balsamatu, eta ontzi
batean sarturik, Israeltarrak Ejipton egon ziran bitartean begirune andiarekin gorde zuten; eta irten ziranean, ibilli guzietan berekin erabilli, eta atzenean
Kanaanen lurpetu zuten.
Joseren izaera asieratik atzeneraño, guziz da miraritsua, eta zer esan andiak dauzkana. Aurtasunetik
agertu zuen ontasunak aitaren biotza beretu zion; eta
senideen gaiztakeriak ezin eramanak aitari salatuerazo ziozkan; baña on-bearrez egindako lan onekin
anaiaen gorrotoa irabazi zuen, eta saltzera ipiñi
zituen. Ordea Jainkoaren kontra gizonen asmoak zer
dira? Gizonak galdu nai izan zuten, baña Jainkoak
zaintzen zuen. Neke batetik ondo irten orduko, emakume galdu baten gogo gaiztoari gogor egin bearrean
arkitu zan. Aitaren etxean bezain Jainkoaren bildurrekoa Putifar-enean zan; argatik etxekoandre gizakoi
lotsagabeari etzion lekurik eman; eta merezi zuen

sariaren ordez, ziega illuna eta kate lodiak artu zituen.
Oietatik ere Jainko Kontuartzalle onak atera, eta Jauntasunik andienean ipiñi zuen; eta il arteraño izaera
onetan iraun zuen. Aitortu bedi, bada, etzaiola onegiña Jainkoari aztutzen; eta beste munduan, ez ezen,
emen ere saristatzen, badakiela.

ZAZPIGARREN IRAKURGAIA
1. Ejiptoko katibutasuna
Jose Ejiptora joan zanean zegoan Erregea, eta
onen ondorengoaren denboran, Jakoben semeak pake
eta doatsuera andian bizi izan ziran: baña Jose il zanetik laster, sartu zan beste Faraon bat, Jose iritsi edo
ezagutu etzuena, eta bere aurrekoak artutako mesedeak aintzat etzeuzkana, zeñak asi zuen Jakob edo
Israelen humeak larogeita amar urtean igaro bear
zuten katibutasun negargarria. Urte gutxiren buruan
Israeltarrak asko ugaritu ziran: eta berri onekin, zerbait egingo zioten bildurrak Faraoni eman zion; eta bildur oni bideak isteko, Israeltarrak ez-arian beeratzeko
asmoak artu zituen. Israeltarrak ugaritu dira, zion; eta
azpiratu ditzagun, gerra bat sortzen bada, gure
etsaietara joan ez ditezen. Israeltarrak edozein lanetan txit trebeak ziran, beragatik nai zituen bertan
iduki, baña bururik goratu gabe. Lenbizi, gizon gogor
batzuen kontura, bi erri egiten ipiñi zituen. Adrillu eta
beste lur-lanak eragiten ziezteen, nola ordea? nekerik

gogorrenarekin, guziak auldu, makaldu, arpegiak
oritu, eta ezur-uts egiteraño. Ala ere Israeltarrak ugaritzen zijoazen. Au ikusirik, Faraonek gizonari gogoak
eman al-dizaiokean asmorik gaiztoena artu zuen.
Israeltar emakumeai aurgiteko orduan laguntzen ziezten emagiñai agindu zien, sabeletik irten, eta bereala
aur-seme guziak il zitzatela, alabak baizik biziarekin
iñor utzi gabe. Aginte gogor au etzuten emagiñak egin
nai izan, Jainkoari bildur zitzaiozkalako. Beren buruak
lanbide artatik garbitzeko, erantzun zioten, ezen,
Israelko emakumeak etzirala, Ijitoen antzeko iñoren
bear ziranak, ezpada aiek joan orduko, aurrak jaiota
zeudela. Aurtxo aienganako urrukimentu au Jainkoak
ontzat artu zien, eta beren ondasunak ugaritu ere bai.
Baña uko onek Faraon aserre bizian sartu zuen: eta
Erriari agindu zion, Israeltarren aur guziak Niloko
ibaiera botatzeko.

2. Moisesen jaiotza
Jakoben seme Leviren illoba Amram zeritzana,
Jakobedekin ezkondu zan, eta bederatzi urteko alaba
Maria eta biko seme Aaron zeuzkan. Faraonen Israel-

tarrak galdu-naia biziena zan egunetan, beste seme
bat ere izan zuen, ea iru illabetean etxean gordeta
zeukan. Geiago ezin zuenean, zumezko saskitxo
batean sartu, eta ibai-ertzean kañabera-artean utzi
zuen, aurra noratzen zuten, edo zer patu zuen ikusteko, Mariak kontu artzen ziola. Ala bearra! Faraonen
alaba jatxi zan, ibaiean mainatzera; eta saskitxoa
ikusi zuenean, neskameari erakarri zion, eta aurraren
negarrak kupitu zuten, eta begira jarrita, esan zuen;
Au Hebreotarren aurren bat da. Orduan arreba, azeloan zegoana, joan zitzaion, eta esan zion; nai dezu, nik
billatu dizazudan iñude bat, aur orri bular-eman, eta
ziko dizuna? Prinzesa biotz biguñekoak, baiez, esan
zion; eta Maria bereala bere amagana joan, eta zer
gertatzen zan, adierazo zion. Ama aurkeztu zitzaion
Faraonen alabari, zeñak esan zion; aur ori artu eta azi
ezazu: azitze-saria nik neronek emango dizut. Amak
bere-bere semea artu zuen, besterik bazan bezala;
eta azi zanean, Faraonen alabari eman zion; onek
bere semetzat artu, eta deitu zion Moises, uretik aterea izan zalako; bada, Ejiptoko itzkuntzan Moises-ek
ura esan nai du. Geroz, berrogei urteko adiñera edo
edadera artean, Faraonen etxean bizi izan zan, alik

eta Israeltarrak katibutasunetik ateratzeko lanean asi
zan arteraño.

3. Moisesek Faraonen etxetik
iges-egiten du
Ordu au iritsi zala, igerri zionean, bere asmoak
artu zituen. Lan andi onetarako autua zala, ezagutzeko argia Jainkoak eman zion; eta Erregearen etxean
ondo eta naiera guziakin bazegoan ere, bere senide
Israeltarretara joan, eta oiei laguntzeagatik, guziak
utzi zituen. Onetarako aitortu zuen, Faraonen alabaren semea etzala, ezpada Jakoben odolekoa; eta
Gesenera joan zan, bere anaiakin neketan bizitzera.
Oiekin zegoan bein batean Ijipto bat ikusi zuen, Israeltarra jotzen, eta ber lagunari laguntzera joan, Ijitoa il,
eta arepean sartu zuen. Moisesek baziekien, gauza au
egiteko eskubidea Jainkoak emanik zeukala, eta uste
zuen, bere anaiak oien libratzalletzat eginbide onetatik ezagutuko zutela; baña etzuten ala artu. Biaramonean bi Israeltar elkarrekin despitan ikusi zituen, eta
onez-onean esan zien; anaiak zerate, zergatik ori elkarri egiten diozute? Oietatik batek esana ontzat artu

bearrean, erantzun zion, gurekin zer egiteko dek? ni
ere atzoko Ijitoa bezala il nai nauk? Esan onek Moises
izutu zuen, eta zion: nola nik atzo egin dedana zabaldu da?
Moisesek ezaguturik bizia galtzeko bidean zegoala, Ejiptotik irten, eta Madiango alderdira igesi joan
zan. Emen iturri baten ondoan zegoaala, Jetro zeritzan
ango apaizaren zazpi alaba ara joan ziran ardiai edanerazotzera. Ondoren zetozen artzai batzuek neskatxak gogorrean andik kendu nai izan zituzten, berenai
aurrena edaten emateko; baña Moises neskatxen alde
irten, eta lagundu zien. Neskatxak etxera ziranean
aitari esan zioten, zer gertatu zitzaien; eta alabai
mesede egin zien Ijitoa aitak ezagutu naiez, beregana
eraman zuen; eta Jetro onen alaba Seforarekin Moises
ezkondu zan, eta izan zituen bi seme Eliezer eta Gersam. Bitarte onetan Ejiptoko Israeltarrak egunetik
egunera gaizkiago zijoazen, eta neke geiago eraman
bearrean.

4. Moisesi Jainkoaren
agerkera

Egun batean aitagiarrabaren ardi-zantzan zebillela, Horebko mendira joan zan, eta ikusi zuen sasi bat,
sua zeriona, eta erretzen etzana. Zer ote zan jakiteko,
alderagotik begiratu nai izan zion; baña aditu zuen,
esaten; ez onara urreratu; oñustu zaite, zeren lur au
santa dan; Ni Abraham, Isaak, eta Jakoben Jainkoa
naiz. Orduan Moisesek, Jainkoari begiratzera benturatzen etzalako, arpegia estali zuen. Israelko semeak
erruki ditut, Jainkoak esan zion, eta egin didaten otsak
aditu dieztet; atoz; Faraongana bialdu bear zaitut,
nere erria Ejiptotik ateratzera, gero bazter andi aberats batera eramateko. Moisesek baziekien zer lanetarako Jainkoak zeukan; ala ere, aditu zuenarekin larritu
zan, eta uzkur zegoan alako lanbide bati ekiteko; eta
erantzun zion; ni nor naiz Faraongana joan ,eta Israelko semeak Ejiptotik ateratzeko? Jainkoak erakutsi zion
zer egin, eta Israelko zarrai zer esan; baña Moisesek
erantzun zion; sinistuko ez didate. Kezka eta bildur