Testamentu zarreko kondaira - 02

Total number of words is 4020
Total number of unique words is 1612
36.7 of words are in the 2000 most common words
52.5 of words are in the 5000 most common words
60.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Sarairen anaia zalakoan.
Denbora onetan Faraoni eta bere etxeari zauri eta
neke andiak Saraigatik sortu zitzaiezten; eta Faraonek
gaitz aien iturriaren aztarna eta zantzua nonbait izan
zuen; eta Abrani otsegin, eta esan zion, zer egin didazu? Zergatik esan ez didazu, Sarai zure emaztea zala?

Zertako esan zidazun, arreba zenduela, berri onekin,
nik nere emaztetzat artzeko, niri biderik eman gabe?
Ots, bada, zere emaztea dalako ori ar-ezazu, eta zoaz
emendik: eta laguntzalleak emanik, bere gauza guziakin bialdu zuen.
Faraonek, Jainko egiazkoaren aitormen gabea
bazan ere, ezagutzen zuen, iñoren emaztearekin
kutsutzea zein itsusi dan; argatik Abrani ainbeste
espa agertu ziozkan, Sarai emaztea zuela, lenengotik
esan etziolako. Abran, bada, aberastasun andiakin
Ejiptotik irten, eta bere bazterreronz itzuli zan; eta
Ejipton artutako mesedeen oroipenean, lenagoko
aldarean Jaunari ofrenda berriak egin ziozkan.
Ikusi degu, Abran, Jainkoak agindu zion lekura,
bere gauza guziak utzi, eta bere nai guzia Jaunaren
eskuan ipiñi, eta joan zala. Bada, Jainkoak obedienzia
itsu au ordain askorekin saristatu zion; onela erakusten digula, Jainkoaren izenean artutako nekeak ez
dirala aztuak izango.

2. Abran, eta Loten
banakatzea

Abran, Sarai, eta Lot beren gauza guziakin
Kanaango lurrera itzuli ziranean, lurrak landu, eta
abereak larreatuaz bizimodua ateratzen asi ziran.
Jainkoak osaba-illobai emandako ondasunak, batezere
abereak, asko eta andiak ziran, eta elkarrekin bazkatu ezinean laster arkitu ziran. Lanbide onegatik Abran
eta Loten artzaien artean despita eta elea batzuek
sortu ziran: eta oiei lenengotik ateak itxi naiez, Lot
illobari Abranek esan zion; ezda zure eta nere artean
itz-trukatzerik bear, ez eta gure artzaietan ere; bada
senideak gera: banakatu gaitezen: orra bazter guziak
aukeran: zu ezkerrera bazoaz, ni eskuironz noa, eta
zuk eskuia aututzen badezu, ni ezkerreronz joango
naiz. Lotek bazter guziai begiratu, eta Jordango ibar
zabal, begien zoragarria zan leku ederra beretzat artu,
eta osabagandik aldegin zuen: eta artzaiak beren abereakin ibarrean ipiñirik, bera Sodoman jarri zan. Abran
bereakin Kanaanen gelditu zan.
Abranek bere illoba uztea txit min eta damu zuen;
baña baziekien, mirabeen artean sortutako despita
eta ezdabaidak, indar artu ezkero, nagusietarako zirala; argatik gizon zuzen, Jaunaren bildurreko, eta etorkizun gaiztoai bideak ebaki nai zieztenak bezala, Loti
bere gogoa agertu zion.

Lotek osabagangik aldegin, eta laster Jainkoa
Abrani agertu zitzaion, eta esan zion, begietan zeukan
bazter eder hura berari, eta bere ondorengoai emango ziela; eta beste eskeñi asko eta andiak ere egin
andik Manbreko ibarrera aldatu zan, eta
sei urte buruauste andirik gabe igaro zituen, zeren
etxeko guziak bere ontasun, eta erakutsi onarekin
aziak zeuzkan, eta etzioten atsekaberik ematen. Baña
laster ikusi zuen, bere osaba onagandik illobak aldegitea, eta zer egiten zuen ondo begiratu gabe, Sodoma,
gizonik gaiztoenak berekin zeuzkana, bizilekutzat
artzea, Lotentzat zein kaltarkitsua izan zan.

3. Lot katibu erori,
eta Abranek libratzen du
Bazter aietako Erregeak zerbaiten gañean elkarren arteko despita artu, eta nor berearekin irten
naiez, alde batetik lau Errege jarri ziran, eta bestetik
bost, eta oien artean Sodomakoa. Lau aiek bostai
eraso zietenean, oiek ere arpegi eman nai izan zieten;
baña Sodoma, eta Gomorrakoak, noski, ikaraturik,
itzultzera egin bide zuten, eta bertan erori ziran, eta

beste irurak mendira iges-egin zuten. Garailariak
Sodoma, eta Gomorran sartu, zegoan guzia artu, eta
beren tokira biurtu ziran; eta beste askoren artean Lot
ere katibu eraman zuten.
Ondamen onetatik iges-egin zuen batek, Loten
berri mingarri au Abrani eraman zion; eta irureunda
emezortzi serbitzari indartsu eta bulardetsuenak arturik, lau Errege garailariai gogor egiteko asmoan, bidera irten zitzaien. Sikengo ondoan atzitu zituen, eta alakorik uste etzutela zeuden lekuan, itsumustuan sartu,
eta eraso zien, eta batzuek il, eta besteak igesi bialdu
zituen. Zeramazkiten katibu eta ondasun guziak
kendu ziezten, eta bere illoba Lot ere bere gauzakin
libratu zuen. Berri gogoangarri au barreatu zanean
bereala, Sodomako Errege berri, erasoan il zanaren
semea, aurkeztu zitzaion, bere esker onak eman, eta
eskuerakutsiak egitera.
Sodomako Erregearen arera onek Abrani poz eta
atsegin andia eman zion: baña are andiagoa izan zuen
Salemgo Errege Melkisedekek egin zionarekin. Salemgo Errege au denbora berean Jainkoaren Apaiza zan;
zeñak Jainkoari ogia eta ardoa ofrendaturik, Abran
bedeinkatu zuen; eta Abranek bedeinkazio au begirune guziarekin artu, eta Jaunari bere gauza guzien

amarrena eskeñi zion; onekin erakusten zuela, Jainkoaren eskuetatik artutako mesedeai ondo erantzuten,
zein leialak izan bear geran. Elizako gurasoak Melkisedek au, millata bederatzi eun urtez lenago Jesu Kristo
gure Jauna siñale agerikoakin adierazo zuen iduri
egiazkoenekotzat daukate.
Melkisedekin Abranen arteko lanbidea bukatu
zanean bereala, Sodomako Erregea sartu zan, eta
Abrani esan zion, etsaiaren eskuetatik libratu zituen
personak emateko, eta gauza guziak beretzat gorde
zitzala; baña etzuen ezer ere artu nai izan, eta Errege
aiek, nor bere gauzakin gelditu ziran.

4. Agar-ekin Abranen
ezkontza
Denbora onetan Abranek humerik etzuen. Berak
eta bere emazteak gogoan zeukaten, Abranen ondorengoak itsasoko areak baño ugariagoak izango zirala, Jainkoak eman izan zien ustea: baña Sarai zarra,
eta aurrak izateko urteetan igaroa zan; eta Saraik
bere eziñari begiraturik, senarrari esan zion, etxean
zeukaten neskatx Ijito Agar-ekin ezkondu zedilla.

Irakurleen jakiunderako emen esan bear da, gizonak emazte bat baizik ez izateko legea munduaren
asieratik ipiñia dala. Ugoldea bitarteko milla eta geiago urtean lege au bere indarrean egon zan: baña ugolde ondoan, nai zuenak emazte bat baño geiago idukitzeko eskua Jainkoak eman zuen; dirudienez, mundua
berriro jendez lenbaitlen betetzeagatik. Eskubide edo
baimen onen bidez, dakusku, Abran, eta Jakob Patriarka guziz santuak ere emazte bi edo geiago izan zituztela. Gero ere askok au bera egin zuten, Jesu Kristo
gure Jaunak, munduaren asieran bezala, nork bere bat
baizik ez izateko legea bere oñera itzuli zuen arteraño.
Sarairen esanari on-iritzita, Jaunaren promesa
betetzeko bere odoleko bat utzi naiez, Abran Agarekin ezkondu zan: baña on-bearrez artu zuen langai
onek laster bere naigabe eta buruausteak eman ziozkan. Agar, nagusiak batetik onela onratuta, eta bestetik aurdun edo gorputz katibuarekin zegoala, ezagutu
zuenean, ezin geiago arrotu zan, eta serbitzari eta
mendeko bat zala azturik, asi zan asko iseka eta farra
Sarairi, bere agortasun edo aurrik-eza arpegian emanaz, egiten. Onek ezin zituen Agar-en lotsagabekeriak
eraman; eta senarrari beti espa eta kejuraka zego-

kion; uste zuen, alabañan, Agar-en esan-egin lotsa
gaiztoko oiek ontzat ematen zituela. Baña Abranek
uste txar onetatik bereala atera zuen, esanaz; zure
mendean daukazu, eta berarekin, nai dezuna, egizu.
Saraik eskubide onekin, Agar gogor artzen zuen, eta
basoronz igesi joan zan. Agar baso-bazter batera
zanean, aingeru batek esan zion, Nondik zatoz, eta
nora zoaz? Nere etxeko-andre Sarairen bekoki illunaren igesi noa, Agar-ek erantzun zion. Ez ori, aingeruak
esan zion; itzuli zaite, eta Sarairi umillatu zatzakio.
Gero esan zion, sabelean zeukan semeari zer izen
ipiñi: bai ta ere, seme onen etorkizuneko berri asko
eman ziozkan, bere garaiean gertatu ziranak. Agar
itzuli zan, eta lengo arrokeriak utzita, txit umillatua
Saraik ikusi zuenean, arrera ona egin, eta arpegi
argiarekin begiratzen zion. Egunak bete ziranean,
Agar-ek Abrani eman zion seme bat, Ismael deitu
zitzaiona.

5. Zirkunzisioa
Abranek orduan larogeita sei urte zituen; eta
andik amairugarren urtean Jainkoa berriz ere agertu

zitzaion, eta esan zion, anziñago arekin egindako
batasun edo elkar-artzea, eta egin ziozkan promesak,
berriztu nai zituela. Bere itzaldia egin eta atzenean
esan zion; ondorengo askoren guraso izango zera; eta
aurrerakoan etzatzu deituko Abran, ezpada Abraham.
Abranek esan nai du, Aitabitorea, eta Abrahamek askide edo askotza bitorearen Aita. Jainkoak izen-trukatze
onekin bigarren au adierazten zion; bada, esan zion;
jendeen buruan ipiñiko zaitut, eta Erregeak zugandik
irtengo dira. Ala gertatu zan; bada, bere odoletik ez
bakarrik David, Salomon, eta beste Errege asko etorri
ziran; baita Errege guzien Errege, Jesu Kristo gure
Jauna ere.
Orduan Jainkoak bere erri berezi eta serbitzaritzat
Abraham eta onen ondorea autu zituen; eta aukera
onen siñaletzat Zirkunzisioa eman zion; zeña zan,
gizona dan edo ez, ezagutzen dan gorputzaren zatian
ganibitaz ebaki bat egitea. Jainkoaren errikotzat,
bada, bat idukitzeko, lege onen bidez zortzigarren
egunean semea zirkunzidatu bear zan.
Agindu au ipiñi eta bereala emaztearen izena ere
trukatu nai izan zuen; eta Abrahami esan zion; Sarai
zure emazteari ez diozu Sarai deituko, ezpada Sara;
eta bedeinkatuko det, eta beraren bitartez emango

dizut seme bat, bedeinkatuko dedana, eta jendeen
aita izango dana, eta Erregeak bere odolean izango
dituena. Saraik esan nai du Andrea, eta Sarak Prinzesa.
Abraham auzpez jarri zan, eta farraz zegoan, beregan ziola; eun urteko agureak semea izan, eta Sara
larogeita amarrekoak aur-egin! Agindu zion, jaioko
zitzaion semeari Isaak deitzeko. Gero Jainkoak agindu
guzia, Abrahamek egin zuen. Ismael bere semea, eta
bere etxeko guziak zirkunzidatu zituen. Zirkunzisio
onek, orain bataioak bekatu jatorrizko edo orijinala
barkatzeko duen indarra, zuen; eta Jainko egiazkoaren
aitormena zuten guziak, Jesu Kristok bataioa ipiñi
arteraño, gorde izan oi zuten.
Jainkoak Abrahamen leiala, eta agindua egiteko
prestasuna ikusirik, eguerdi batean bere etxe-atarian
eserita zegoala, iñoiz ere ez bezalako eran agertu
zitzaion. Begiak luzatu zituen batean iru gizon bere
ondan zutik ikusi zituen, eta ongi-etorria egitera joan
zitzaien; eta auzpez jarririk, esan zien, etzitezela
aurrera joan; ura ekarriko zuela; eta oñak garbituta,
arbola-pean atseden zezatela; eta gero zer jana
emango ziela, onekin zuzpertuta, bideari ekiteko.
Abraham txit biotz andikoa zan, eta etzitzaion iñor,

berak ikusi ezkero, arera ona egin gabe joaten; eta
aldi onetan ere berezko oitura egin zuen. Iru gizon
oiek bere eskeñi oparoa ontza artu, eta erantzun zioten, ziona egin zezala bada. Bereala Saragana sartu,
eta agindu zion, su-auts-azpian erretako ogiak prestatu zitzala; beitegira bera joan, eta txal gizen guri bat
arturik, morroi bati eman zion, egosteko. Txal eta ogi
onela prestatuakin, koipea eta eznea arturik, iru gizonai eraman ziezten; eta arbola-pean aien ondoan jarri
zan. Jan zutenean, galdetu zioten; Sara non dezu? Or,
gelan, dago. Orduan Jainkoak iru gizon ziralako aien
bitartez esan zion; berriz ni biurtzerako, Sara zure
emazteak seme bat izango du. Sara ate-atzean itzketa au aditzen zegoanak, beregan farrari eman zion;
eta Jainkoak Abrahami galdetu zion, Zertako Sara
farraz dago, esanaz, zer, ni atsotu onek aur-egin bear
det? Zer bada! Jainkoarentzat eziñik bada? Sara lotsatu zan, eta far-egiña ukatuaz garbitu nai izan zan,
baña ezin zezakean.
Egon-aldia egin, eta iru gizonak Sodomaronz abiatu ziran; Abraham ere bai aiei zerraikiela, eta Jainkoak
bidean esan zion, Sodoma, eta Gomorrako bekatuak
gañez egin zutela, eta zegokien kastigua ematera zijoala. Emen iruetatik bi aurrera joan, eta bat Abrahame-

kin gelditu zan; eta Abrahamek galdetu zion. Zer? ona
gaiztoarekin ondatuko dezu, Jauna? Baldin berrogeita
amar on arkitzen badira, barkatuko diezu? Jaunak
erantzun zion; baldin berrogeita amar zuzen edo justu
Sodoman arkitzen baditut, Uri guziari oiekgatik barkatuko diot. Abrahamek esan zuen, autsa eta erautsa
baizik ez naizan onek nere Jaunari itzegingo diot; Zer
egingo zenduke berrogeita bost justu baizik arkituko
ezpaziñitu? Berrogeita bost justu arkitzen baditut, ez
det Uria ondatuko. Eta zer berrogei baizik ezpadira?
Ezta ere. Abraham zerraikion galdeak egiten, eta justuen zenbatezkoa gitxitzen. Atzenean galdetu zion:
zer egingo zenduke amar baizik ez izatera? Amar aiei
begiratuta, ez det ondatuko. Au esan, eta Jainkoak
aldegin zuen, eta Abraham bere etxera edo dendara
itzuli zan.
Jainkoaren ontasuna eta biotza zein andia dan!
Emen ageri da, bekatariak kastigatzera ezin bestek
daramala. Sodoma bezain Uri galdu eta gaiztoa ondatzetik Jauna atzeratuko zan, amar on utsak arkitu balira ere: eta Abrahamek galdetu balio, ea bostgatik edo
gitxiagogatik barkatuko zion? Menturaz erantzungo
zuen, baiez. Jainkoaren aurrerako anima on batek zenbat balio ote du! Jaunaren serbitzari leialak zenbat

ondasun eta mesede erriai ekarri ote ditzazkiekete!
Oiek ugaritzea berari nai dakiola bada.

6. Sodoma eta beste Urien
ondamena
Abrahamgandik lenengo aldegin zuten bi aiek illunabarrean Sodomara bazijoazen. Lot, Abrahamen illoba, eta osaba bezala biotz onekoa eta ongillea, Uriko
atean eserita zegoan; eta bi aiek ikusi zituenean, jaiki,
eta joan zitzaien, eta auzpez jarririk, esan zien; jaunak, zuen serbitzari onen etxera, arren, atozte, eta
atsedengo dezute, eta goizean bideari emango
zatzaiozka. Ez, erantzun zioten, Urian geldituko gera.
Lot berriz ere leiatu zitzaien, eta geroenean berekin
eraman zituen. Afaria prestaturik, jaten eman zien.
Etzatera zijoazen aurrean, Uriko zar-gazteak elkararturik, etxea ingurutu zuten. Loti otsegin, eta esan
zioten illunabarrean zure etxe onetan sartutako gizon
arrotzak non dituzu? ekarzkiguzu, ezagutu ditzagun.
Lot etxetik irten, eta oien asmo galduai igerrita, erregutu zien, etzezatela alako gaiztakeriarik egin. Egin-al
guziak egin zituen, gizon biurri aien biotzak biguntze-

ko, eta tzeratzeko; baña alperrik. Asi ziran indarrez
sartzen. Ateak puskatzeko zorian zeuzkatela, bi gizonak Lot eskutik artu, barrura sartu, eta atea itxi zuten;
eta etxe-inguruan aien eske zebiltzan guziak itsututa
ipiñi zituzten, atea ere ezin topatu zutela. Orduan Loti
bi aiek adierazo zioten, Jainkoak Uri hura ondatzera
bialdutako aingeruak zirala, eta esan zioten, zereetakorik iñor emen badezu, bereala atera itzatzu; bada,
Uria oso ondatzera goaz, zeren emengo bekatuak
zerua aserretu duten. Lot etxetik irten, eta bere bi alabakin ezkontzeko zeuden sui-gaiai esan zien, zer gertatzera zijoan, eta irten zitezela; baña esana etzioten
ezertan artu. biaramonean goiz aingeruak Loti leiatzen zitzaiozkan bere alabaekin lenbaitlen irteteko,
besteakin batean ondatu etzitezen. Onetan nagitxo
zebiltzala ikusirik, aingeruak Lot, onen emazte, eta bi
alabak eskutik oartzaka artu, eta Uriaz kanpora atera
zituzten. Emen Loti esan zioten; zere burua gorde
ezazu: ez atzera begiratu; ez inguru oietan gelditu;
basora zoaz, besteakin ondatu etzaitezen. Lotek erregutu zien, utzi zizaiotela, ageri zan erri txiki Segor-en
sartzen, emen bere burua gordetzeko; eta eman zioten baimenarekin Segor-era joan zan.

Zerua garbia zegoan txit; eguzkia orduan agertzen
zan; eta tximista biziak zeriozkan odei batek zerua bat
batetan estali zuen. Lurra idiki, eta su eta garrak botatzen zituen; eta odeietatik jatxi zan sufre eta suzko
jasa ikaragarriak Sodoma, Gomorra, Adama, eta
Seboingo erriak irazeki, eta osotoro erre, eta kiskaldu
zituen, zer izan ziran aztarnarik ere utzi gabe. Etxe
eder-galantak, lur-mami-gozoak, arbola ikusgarriak,
eta Lot, bere bizi-lekutzat aututzera ipiñi zuten gañerako gauza zoragarri guziak emen erre ziran; eta urzulo zikin bat egiñik gelditu zan; zeñari geroztik itsaso
illa deritza.

7. Loten emaztea gatz
biurtua. Loten bekatua
Orainago esan da, Loti, eta bere lagunai agindu
zitzaietela, ez atzera begiratzeko; baña Loten emazteak, debeku au autsirik, su eta garren ots izugarriak,
eta erri aietako kiskalzio gogorrak aditu zituenean,
begiak itzuli zituen, eta o miragarria! leku berean gatz
egiñik gelditu zan; eta era onetan bi milla urtez geroago ere zirauan. Ikasbide ona, munduko Sodoma gal-

duari, bein utzi ezkero, ez berriz begiratzeko, eta
bekatuagana itzultzeko!
Biaramonean txit goiz Abraham jaikirik, bezperan
Jainkoak itzegin zion lekura joan zan, eta lurretik zeruronz Sodoma eta bere inguruetan zebiltzan txinpart
gorriak, eta odei guzia estaltzen zuten ke beltz illunak
ikusi zituen. Ikusgarri min onen erdian atsekaberik
andiena, bere illoba maite Lotek zer egin ote zuen,
ezin igerriak ematen zion. Egia da, Jaunaren errukimentuan zuen uste osoak sinisterazotzen ziola, gañerakoen ondamenetik gordea izango zala; eta etzan
gezurtatu. Lot, arestian esan dan bezala, aingeruen
laguntzarekin ondamen artatik ondo irten zan: baña
beste lanbide gaizto batean erori, eta bere osabari
naigabe andia eman zion. Lotek, aingeruen lenengo
esanera joan nai izan etzan basora joateko gogoa artu
zuen, bere burua obeto gordetzeagatik; eta ara
zanean, orditu ta bi alabakin bekatuan erori zan, eta
izan zituen bi seme Moab eta Amon, zenbat buruauste eta neke Abrahamen ondoreari ekarri zietenak.
Abrahamek, bazter aietako bekatuakin, eta Loten
etxeko naigabe eta ez-bearrakin izuturik, Gerararonz
aldegin zuen, non gertatu zitzaion gitxi gora beera,
Ejiptoko Erregearekin gertatua. Onara zanean, esan

zuen, Sara arreba zuela. Abimelek erri artako Erregeak jakiñik, Sara zein ederra zan, ikusteko gogoarekin bere Jauregi edo etxera eramanerazo zuen. Baña
Jainkoak gauaz ametsetan itzegin zion onela; illik geldituko zera, baldin emakume orrekin kutsutzen bazera, zeren ezkondua dan. Erregeak erantzun zion, zer
bada! Fede onean, eta ez-jakiñean dijoan kulpa
gabeari bizia kenduko diozu? Gizon ark berak esan dit,
Sara arreba zala, eta Sarak ere Abraham anaia duela:
beraz dakusu, gaitzki egiteko asmorik ez nuela. Jainkoak Erregeari esan zion, zure fede onaren berri
badet; argatik bekatutik gorde ere zaitut: senarrari
bere emaztea itzuli zaiozu bada; bera Profeta bat da;
zugatik erregutuko du, eta biziko zera: bestela jakin
ezazu, zu eta zere etxeko guziak illko zeratela.
Jainkoaren esanarekin Abimelek ikaraturik, Abraham beregana erakarri, eta esan zion; zer egin didazu? Zer gaitz egin dizugu, bekatu ain izugarri bat niri
eragin, eta ni nere Erreinu guziarekin ondatzeko
bidean ipiñierazotzeko? Abrahamek erantzun zion;
uste nuen, bazter oietan Jainkoaren bildurrik etzala,
eta ni il eta emaztea beretu zezaten ikarak, esanerazo zidan, arreba nuela; izatez ere, alaixen da: bada,
ama biren humeak bagera ere, aita bat degu: beste-

tik, nere etxetik, Jainkoak agindu, eta irten nintzan
ezkero, Sara erreguturik neukan, arren, nere arreba
zala esateko. Arreba deitzen dio, aita baten humeak
ezbaziran ere, beintzat aide txit urrekoak ziralako,
lenagoko irakurgaiean esan dan bezala. Abimelekek
Abrahami eskuerakutsi eta erregalo andiak egin ziozkan: eta Saragandik aldegitean, oni ere esan zion;
zure anaia dalakoari milla zillar diru eman diozkat,
zeintzuekin oial bat erosiko dezu, zere burua estaltzeko, munduak jakin dezan, ezkondua zerala.
Jainkoak lege zarrean berean ere ezkonduen
elkarganako leialtasuna zorrotzkiro agintzen zuen.
Bada zer izango da Kristauen arteko ezkontza, Sakramentu izatera altxatu ezkerokoari zor zaiona? Zer kastiguak, gogoz baizik ezbada ere, batasun santa au
austen duenak mereziko ezditu? Batagandik besteaganako desberdintzari begira bekio, eta edozeñek
ezagutuko du, onelako desleiala zein bildur izatekoa
dan.

LAUGARREN IRAKURGAIA
1. Isaaken jaiotza
Arestiko gertalditik laster, Jainkoak Abrahami
emandako itza bete zan. Sarak izan zuen seme bat,
Jainkoak esan bezala, eta izentatutako denboran,
Isaak zeritzana, eta zortzigarren egunean zirkunzidatu zuten. Abrahamek eun urte, eta Sarak larogeita
amar zituzten, seme bedeinkazioko ainbeste aldiz promestutako au izan zutenean. Jaiotza onek gurasoai
poz eta atsegin andia eman zien; eta Sarak bere bularrean azi zuen, titia kendu zion artean. Orduan Abrahamek oitura zan bezala, bere poza adierazteko, bazkari andi bat eman zuen; baña denboraz poz au
samindu zitzaion. Beste emazte Agar-gandik izandako
seme Ismaelek ogei urte bazituen, eta anaia gaztea
ezin ikusiak artu zuen, eta noiz-nai zatitu eta zeatzen
zuen: baziekien, alabañan, Isaak seme autua zala, eta
noizbait aren buru izateko zegoala, eta min onek edozeñ gauza eragiten zion. Sarak, bein batean ikusirik,
Ismaelek Isaak ezertan etzeukala, senarrari esan zion;

neskame ori bere semearekin etxetik bota ezazu;
bada, katibuaren semeak, Isaak nerearekin ez du zure
ondadean parterik izan bear. Sararen eskaera au
Abrahami gogor egin zitzaion; Ismael ere, bigarren
mallako emazteagandik izana bazan ere, berea zuen.
Jainkoak esturasun onetan, zer egin, erakutsi zion.
Egizu, bada, Jainkoak esan zion, Sarak diona egizu;
eta Isakgandik irtengo da zure izena gordeko duena.
Abraham beti prest zegoan, Jainkoaren esana egiteko.
Biaramonean egun-sentian jaiki zan; ogi bat, eta urontzi bat arturik, Agar-i sorbaldan ipiñi ziokan; Ismael
eman zion; eta ama-semeak etxetik bota zituen.

2. Agar eta Ismaelen basora
joatea
Agar eta Ismael Abrahamen etxetik irten, eta
Farango mendi edo basoronz abiatu ziran. Mortu irazeki onetara ziranean, beroak easan, eta Ismael, ur
gabez, egarriaz iltzeko zorian jarri zan. Agar-ek bere
semea iltzen ikusteko biotzik etzuelako, au arbola-pe
batean utzi, eta bazter batera aldegin zuen. Ismaelek
ikusi zuenean ama negarrez eta aieskaz aldegiten,

zeruronz biotza jaso, eta bere aita Abrahamen Jainkoari eskatu zion, arren, artzaz kupitu zedilla. Jainkoak
Ismaelen eskaria aditu zuen, eta Agar-i bialdu zion
aingeru bat, ziotsana; Zertan zaude? Ez ikaratu; Jaunak Ismaelen eskaria artu du: zoazkio, eta jakin ezazu,
ondore andi baten buru eta aitatzat Jainkoak artua
daukala. Agar-en begiak argitu ziran; eta aldamenean
ikusi zuen iturri eder batetik ontzia urez bete, eta
semeari edaten eman zion; onekin semea bizkortu,
eta lenagoko indarretara zan. Ama-semeak ustegabeko laguntza onekin txit poztu, eta geroz luzaro basoan
bizi izan ziran, semeak eizean biltzen zuena janaz.
Amak denborarekin Ejiptotik neskatx bat ekarri, eta
semea ezkondu zan, eta Jainkoak esan bezala, izan
zituen seme eta oien hume asko, bazter zabal aien
jabe egin, eta bizitu ziranak.
Ismael eta bere ama Agar Abrahamen etxetik irten
ziran ezkero, Abraham Geraran pake andian bizi zan.
Bere ontasunarekin guzien gogoak beretzen zituen.
Bere lan-egite, izerdi, eta kontu onarekin, urte gitxiren
epean txit aberastu zan. Beste pozgarri askoren
artean lenengo mallan Abraham eta Sarak beren
semetxo Isaak zeukaten; onen aziera ona eta zuzena
zan aien ardurarik andiena: eta semeak ere gurasoen

kontu onari ondo erantzun zion; eta arteraño izan zan
gazterik ederrena, eta oiturarik obenetakoa, bear
bada, zan.

3. Abrahmen eskeñtza edo
sakrifizioa
Isaak zerbait azi zanean, Jainkoak Abrahamen
obedienzia ikusi naiez, agindu zion, bere seme maite
au artu, eta berak esango zion mendi gañ batean
eskeñi edo sakrifikatu zezala. Ofrenda edo sakrifizio
au, gauza biziren bat il, sutan erre, eta austuaz egin oi
zan. Guraso batentzat neke gogorreko lana zan; ala
ere, Jainkoaren esana egiteagatik Abraham artara jarri
zan. Baziekien, Jainkoak emana zuela, eta itzultzeko
prest zegoan. Goiz batean, bada, egun sentia baño
lenago jaiki, astoa tresnatu, sua egiteko bear zan egurra txikitu, eta bere seme Isaak, eta bi morroi arturik,
iñori ere bere asmoa agertu gabe, Jainkoak izentatu
zion mendironz abiatu zan. Irugarren egunean mendia
ikusi zuenean, bere morroiai agindu zien, astoarekin
mendi-ondoan egon zitezela; eta bera bere semearekin mendi-gañera igo, eta Jainkoa adoratutakoan, itzu-

liko zala. Astoari egurra kendu, eta semeari sorbaldan
ipiñi zion; eta sua eta ganibita berak eskuan zituela,
gañeronz bazijoazen. Bidean semeak aitari esan zion;
Ene aita! sua eta egurra dakuskit, baña non da eskeñi edo sakrifikatu bear dana? Galde onek, naita-ez,
Abrahamen biotza erdiratuko zuen: ezagutzen zuen,
seme au il ezkero, bere atsegin eta poz guzia galtzen
zuela: ala ere, Jainkoaren agindua egitera, aita biotz
onarekin zijoan; baita semea ere aitaren esanera, zer
asmotan, edo zertara zijoan asko uste gabe. Abrahamek erantzun zion; Ene seme, bear dana Jainkoak eratuko du. Geroenean mendi-gañera igo ziran. Abrahamek aldare bat egin, eta egurrarekin prestatu zuen:
semea lotu, eta egur-gañean ipiñi zuen; eta ganibita
eskuan arturik, semeari lepoa ebakitzeko asmoan,
besoa jaso zuen; eta golpea ezartzera zijoakion unean
gauza arrigarria! aditu zuen Aingeruaren ots bat ziotsana: Abraham, Abraham! Ona emen, guraso obeditu
onek erantzun zion. Ez zure seme orri golperik ezarri,
Aingeruak esan zion. Orain ezagutzen det Jainkoari bildur zatzaiola, eta zere seme bakarrari ere ez-diozula
aren amorioagatik barkatu. Onetan Abrahamek
begiak jaso, eta ikusi zuen alboan txikiro bat sasian
adarretatik itsatsia. Bereala semea askatu, egur-

gañetik kendu, onen lekuan txikiroa ipiñi, il eta erre
zuen, eta Jaunari eskeñi zion. Gero morroiak gelditu
ziran mendi-ondora aita-semeak itzuli, eta emendik
guziak etxera joan ziran.
Gertaera oni alde guzietatik begiratzen bazaio,
ikusiko da, Isaak umilla, Galbarioko mendian gure Salbatzallearen irudi egiazkoa dala. Bere sorbaldan egurra zuela, Moria-ko mendira Isaak igo, eta esku-oñak
loturik, aldarean ipiñia izan zan, Jaunari eskeñtzeko.
Eta au bera Jesusekin ere gertatu zan; zeña bere sorbaldan gurutzea zuela, igo zan Galbarioko mendira
(zeña dan Moriakoa bera), eta esku-oñak lotu, eta
gurutzean ipiñi zuten, emen bizia uzteko. Beste gauza
asko ere arkitu litezke emen, garbiro adieraziko liguketenak, Isaak, Jesusen antz egiazkoa, eta gizonaren
onerako noizbait gertatuko zana, munduari erakusten
ziona, zala.

4. Sararen eriotza
Abraham eta Sarak aurrak izateko denboraz kanpora izan zuten seme maite au Jainkoari ain oparo
eskeñi, eta Jainkoak, esan dan bezala, itzuli zien ezke-

ro, bere gurasoen atsegin bizia izan zan. Baña Abrahamen biotzak laster izan zuen atsekabe min bat, berari eta etxeko guziai negar andiak utzi zieztena. Sarak
eunda ogeita zazpi urte zituen eta Isaakek ogeita
amazazpi, Jainkoak emakumea andi ari bere bizitza
onaren saria ematera, atotsi edo beregana eraman
zuenean. Sara il zanean, Abrahamek negar andiak
egin, eta gero aren gorputz-illa lurpetzeko obia baten
billan abiatu zan. Onetarako, Jainkoari lenago aldare
bat egin izandako lekua nai zuen: eta Heten semeai
joan zitzaien, esanaz; ni zuen artean arrotz eta erromes bat naiz; nere emazte zana lurpetzeko lekua
indazute. Heten humeak txit arrera ona egin zioten,
Jainkoaren Lenena edo Prinzipea deituaz; eta berak
lurpetzen ziran lekuan onena zeritzana aututzeko
eskua eman zioten. Abrahamek etzuen idolozale aien
gorputzen artean bere emaztearena ipiñi nai, eta agur
andi bat egin, esker onak eman, eta gero esan zien,
Efronekin bitartetza egin zezatela, bere lurrean zeukan bi ziskuko koba saltzez emateko. Efronek Abrahamen eskaera aditu zuenean bereala, jarri zan ematera, ez ordea saltzez, ziola; iñola ere ez da ori orrela
egingo; ezpada lurruspe edo koba ori diru gabe arezazu: baña Abrahamek etzuen nai ezer ere doan

artu, eta iñorekin zorretan egon. Geroenean Efron
ipiñi zuen lur ark zenbat balio zuen esatera, eta lareun
siklo, iru milla erreal bezalatsu, emanik, Abraham
koba eta inguruko lurraz jabe-egin zan, non Sara bere
emazte zana progu andiarekin obiatu zuen. Jaunari
aldare bat noizbait egindako lekuan baizik, bere
emazte zana ipiñi ez nai izatearekin Abrahamek erakusten digu, leku berezi, eta santutuetan illak lurpetzeko oitura zein anziñakoa eta gogoangarria dan.

5. Isaaken ezkontza
Abrahamek iru urte zeramazkien bere emazte
maitea burutik ezin kenduz negarrez; eta bera ere
zartu zan; eunda berrogei urte zeuzkan: Isaakek ere
bai berrogei. Eta seme au ezkontzeko denbora zala
pensatu, eta emazte bat eratzeko asmoa artu zuen;
baña bera bizi zan Kanaango bazter aietako neskatxik
etzuen nai, emengo jende guzia idolozalea, eta gaiztotua zegoalako. Bereala bere jaioterri eta aideetara
begia ezarri zuen. Kanaanera joateko Mesopotamiatik
irten zanean, etxean gelditu zan Nakor bere anaia,
zeñaren ondorengoak askotu ziran, eta oien arteko

neskatx bat errañtzat nai zuen artu. Onetarako Eliecer, bere ondasunen kontu-artzalle edo maiordomoari
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu zarreko kondaira - 03
  • Parts
  • Testamentu zarreko kondaira - 01
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1638
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1612
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 03
    Total number of words is 4052
    Total number of unique words is 1525
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 04
    Total number of words is 3968
    Total number of unique words is 1646
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 05
    Total number of words is 4011
    Total number of unique words is 1501
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 06
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1486
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 07
    Total number of words is 3861
    Total number of unique words is 1567
    33.9 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1551
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    48.4 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 09
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1519
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 10
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1579
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    54.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 11
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1577
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 12
    Total number of words is 3911
    Total number of unique words is 1536
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 13
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1542
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 14
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1523
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 15
    Total number of words is 3878
    Total number of unique words is 1570
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 16
    Total number of words is 3901
    Total number of unique words is 1599
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 17
    Total number of words is 3935
    Total number of unique words is 1583
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 18
    Total number of words is 3988
    Total number of unique words is 1539
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    59.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 19
    Total number of words is 3906
    Total number of unique words is 1563
    34.0 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 20
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1532
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1519
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 22
    Total number of words is 3895
    Total number of unique words is 1613
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 23
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1587
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 24
    Total number of words is 3963
    Total number of unique words is 1593
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 25
    Total number of words is 3874
    Total number of unique words is 1589
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 26
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1558
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 27
    Total number of words is 2728
    Total number of unique words is 1175
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.