🕙 25-minute read

Testamentu Berriko Kondaira - 14

Total number of words is 3288
Total number of unique words is 1517
32.4 of words are in the 2000 most common words
47.6 of words are in the 5000 most common words
54.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  erlejioko lanetan, ez munduko gobernuari zegozkionetan gauza zuzenik egiten zuten. Onela bizi
  zirala, Jainkoaren zigorrada urreratzen zitzaielako aztarna eta zanzua, Erromatik zijoazkien
  
  eraentzalleetan zekusten. Oiek, zein baño zein
  gogorragoak sortzen zitzaiezten. Kuspidio Fado,
  Tiberio Alejandro eta Bentidio Kumanio, Ponzio
  Pilatoren ondorengoak, bidegabeko eskaera eta
  ondasun-gose ezin asearekin ondatzen zituzten
  eta ernegatzeko zorian jarri ziran. Onezaz gañera Kaligula enperadorea ere leiatu zitzaien, bere
  irudi bat Jerusalengo Elizan ipiñi, eta jainkotzat
  adoratu zezaten. Ikusirik zer ezin bizian arkitzen
  ziran eta zer gogortasunarekin agintzen zieten,
  berak ere gogor egiten asi ziran. Juduak Jesusekiko lanetan bezain elkar beste gauzaetan artu
  izan balute, esango zan berenarekin irten zitezkeala; baña zorigaitz geiagorako, gai askotan
  bat etzetozen; eta atzenerako kanpoetara irten,
  eta nor bere erara legearen begiramen gabe eta
  iñoren aginte gabe, gogoak ziona egiñaz bizitzen
  ziran. Erromarretatik ez-bearren bat zetorkienean asten baziran arpegi ematen, beren buruak
  galdu eta bazter guziak juduen odolez gorritzen
  zituzten, zala erromarren ezpatak isurita, zala
  elkarrekin aserretzen ziralako. Baña negarbide
  oiek guziak gerokoen asiera txiki bat baizik etziren; bada bete-betean erori bear zitzaien, Jainko-
  
  aren Semearen odola eskatu zutenean beren
  buruai egotzitako biraua; eta geroko oien berriak
  asi ziran agertzen.
  
  2. Ondamenaren
  adiragarriak
  Jesu Kristoren jaiotzatik irurogeita bostgarren
  urteko apirillaren zortzian, Pazkoa egiten zan
  egunean Jerusalengo Eliza egunez bezain argi
  gauerdian jarri zan. Eguzkiaren sortaldeko atea
  izanik ogei gizonek doi-doi mugitzen zuten bronzezko txit pisua, eta morrollo sendo eta burnizko
  balanka alboetan ondo sartuakin itxia, berez
  idiki zan. Andik berrogeita geiago egunera,
  maiatzaren ogeita batean, Jerusalenen eta ingurumai guzien gañean suzko ezpatak, gurdiak eta
  armadunak ziruditen asko agertu ziran. Ondorengo Pazkoa Espiritu Santuko egunean juduen
  apaizak Elizan sartuta, iñor ere barrunen etzala,
  aditu zuten ots andi bat, esaten zuena: Emendik
  irten gaitezen, emendik irten gaitezen.
  
  Arrigarrizko gertaera oiek pensakizun andia
  ematen zieten; baña are geiago izutu eta ikaratzen zituen Ananoren Seme-Jesus zeritzan gizon
  arrotz batek, zeña Tabernakuloen pesta egitera
  joanda, asi zitzaien esaten: Ai Eliza, Eliza; sortaldeko otsa, sortaldeko otsa; lau aldeetako otsa; ai
  Eliza, ai Jerusalen! Jesu Kristoren irurogeita bigarrenean asita, lau urtean jardun zuen Jerusalengo karrikaz karrika itz oiek bakarrak esaten, egunez eta gauez isiltzaka. Betiko ots oiekin kargudunai gogaitutzen zien, kastigatzen zuten isillik
  egon zedin; baña alperrik. Luzinio eraentzalleagana eramanda, onek azotez zeaerazo zuen ezurrak agertzeraño; baña batere esparik agertzen
  etzuen, eta kolpe bakoitzean zion: Ai Jerusalen
  zorigaiztokoa! Galdetu zion nongoa zan edo nondik zetorren, eta ots aiekin zer esan nai zuen, eta
  itzik erantzuten etzion, eta beti bere soñuan ziardun. Noizbait aspertuta, erotzat utzi zuten, eta
  bazebillen, iñorekin itzegin gabe; ez gaitz egiten
  ziotenagatik kejatzen zan, ez on egiten ziotenai
  eskerrak ematen ziezten. Bitartean erromarrak
  ikusirik juduak etzietela nai luketean bezain
  sotilltasun andia erakusten aien mendean bizi-
  
  tzeko, eta lenagoko urteetan elkarrekin izandako
  autsi-osoakgatik, artu zuten osotoro eskuetaratzeko asmoa. Soldadu-talde andiak bialduta,
  Jerusalen inguratu zuten. Gauzak onela zeudela,
  Ananok bere otsakin baziardun. Geroenean deadar andiagoak egiteari eman zitzaion, esanaz:
  Zorigaiztoko Eliza, zorigaiztoko Jerusalen, zorigaiztoko Erria! Atzenean otsegin zuen: Ai nere
  zorigaiztokoa! eta itz oiek esatearekin batean,
  erromarrak kanpotik botatako arri andi batek
  azpian artuta, plastatu edo zapaldu zuen, eta lau
  urtean oska ibillita gero il zan.
  Ez Ananoren otsak, ez aireko suzko gizon eta
  beste adiragarriak izan ziran, juduak beren
  ondamen-bidetik ateratzeko adiña. Oraingoan
  erromarrakikoa zerbait egin zuten, eta garaipen
  onekin are geiago arrotu ziran, eta guziak menderatzeko ustea artu zuten. Agripa erregea bitarteko sartu zitzaien, erromarrakin juduen arteko
  pakeak egin naiez: baña igesi bialdu zuten. Gero
  Masadako gazteluan indarrez sartuta, kontu
  artzen zioten soldadu erromar guziak il zituzten.
  Eleazar, apaiz nagusiaren semeak denbora
  berean debekatu zuen enperadoreagatik len egi-
  
  ten ziran ofrendak berriz egitea; eta lanbide
  onek zekarzkien ondoreak ezagutzen zituztenak
  leiatu bazitzaiozkan ere Eleazar lan artatik ateratzeko, aditzen etzitzaien. Batzuek eta besteak
  despitatu ziran; geroenean Eleazar-en aldekoak
  geiago zezaketen: Jerusalengo er-goenaz eta
  Antoniaren gazteluaz jabe egin ziran. Urian arkitzen ziran erromarrak dorre batzuetan sartu bearra izan zuten; baña egun gitxiren barruan zerjana aitu zitzaielako, menderatu ziran gaitzik ez
  egiteko itzean, juduak laster autsi bazuten ere,
  bada eskuratuta bereala il zituzten. Bidegabekeria au Zesareako erromarrak aditu zutenean,
  asaldatu ziran, eta ogeita geiago milla judu il,
  eta bizirik utzitako banakak ere itsas-ertzetara
  bialdu zituzten.
  
  3. Juduakin siriarren arteko
  despita, eta aien galmena
  Juduak eta siriarrak elkarrekin txit oker lenagotik zebilzan; eta orain Zesarean egindako
  ilkintzaizugarria ikusi zutenean, juduak Siriako
  
  bazter guzietan zabaldu ziran, erriak eta etxeak
  erre, eta arrapatzen zituzten personak illaz.
  Siriarrak ere prestatu ziran gogor egiteko. Juduetan baziran lanbide oiek ontzat artzen etzituztenak, eta siriarrai jendetza andia batu zitzaien,
  lege gabe zebilzan gizon-odolzaleen mendetik
  iges egiteagatik. Siriarrak, zala iguitzen zituztelako, zala oien itzetan sinismen osorik etzutelako, lagun berri oiek mendi-baso batera bialdu
  zituzten eta denbora asko baño lenago amairu
  milla judu emen il zituzten. Oietatik bat Simon
  zeritzana eta Siriara joateko geiena nekatu ziranetakoak, ikusirik bere lagunak erreki onetan
  iltzen, ernegatzen jarrita, esan zuen: Nik eriotza
  ondo irabazia det; baña ni neroni dagokit artzea.
  Gero bere etxekoai begira jarrita, aitari lenengo
  ille zurietatik itsatsi zion, eta ezpataz josi zuen.
  Urrena amari au bera egin zion. Gero bere emazte eta humeak il zituen; eta atzenean, oraindik
  odola zerion ezpatarekin, besoa goratuta bere
  burua josi zuen, eta il zan. Gisa onetan Sirian
  iltzen ziran bitartean, Egipton ere bazter guziak
  odoletan zeuden. Alejandrian bertan ainbeste
  
  judu il zituzten, ezen berrogeita amar milla gorputz-ill pilla batean arkitu ziran.
  Bitarte onetan juduak Siriako eraentzalle
  Zestio Gallorekin Jerusalenen ekin-aldi latz bat
  izanda, igesi bialdu zuten: zerbait jende galdu,
  eta kalte asko egin zioten. Orduan juduak arroturik, Jerusalengo pareta edo murruak arabatu eta
  sendotu zituzten; Judeako gazteri guziari armak
  bialdu ziozkaten, eta prestatu ziran erromarrai, il
  edo bizi, arpegi emateko. Jerusalenen bizi ziran
  kristauak, Jerusalengatik Jesusen aurrez-esanak
  gogoan zeuzkatela, Pella zeritzan erritxo batera
  joan, eta bizitzez jarri ziran.
  
  4. Vespasianoren joanera
  Jerusalen aldera
  Erromako enperadore Neronek jakin zuenean
  Zestiok Jerusalenen izandako ez-bearra edo desgrazia, eta juduak zein arro jarri ziran, Zestioren
  lekurako Vespasiano bialdu zuen. Gerrari adietu
  eta argi onek irurogei milla gizonekin Galilea
  guzia, Jotapatako erria ez bestea, bereala men-
  
  deratu zuen. Eun milla judu Josefo buru zutela
  Jotapatan sartu ziran, gogor egiteko asmoan;
  baña berrogei egunean itxian idukita, Vespasianok artu zuen; bitartean erdiak eta geiago barrunen il ziran. Gañerakoak arzulo batzuetan gordeta, atzenean elkar il zuten. Josefo, Vespasianoren prestutasunaren berria izanda, aurkeztu
  zitzaion, eta bizirik gelditu zan. Jotapata artu
  ondoren ibilli batzuek egin zituen, jende guzia
  bere mendera ekartzeko, eta Jerusaleni ekin
  baño lenago etsai guziak garbitzeko. Lan oietan
  zebillela, Erromako gora-beerakgatik, aurrerakoari utzi bearrean arkitu zan.
  Neron enperadore arri guziak baño biotz
  gogorragoko hura bere lasaikeria eta beste biurrikeriakin guzien begitan jarri zan; eta agintea
  eta bizia kentzera zijoazkiola igerri zionean, Jesusen irurogeita zortzigarren urteko garagarrillaren bederatzian, ganibita batekin bere lepoa
  ebakita, ogeita amabi urtekoa il zan. Onen ondoren agintea eskutik eskura luzaro ibillita, atzenean Vespasiano, Judeako gerran zebillena,
  enperadore egin zuten. Bereala Erromara etorri
  zan agintea artzera, eta bere lekuan eta ordez
  
  utzi zuen, lendanaz an zebillen gerrari Tito bere
  semea.
  
  5. Jerusalen Titok setiatua
  Oiek onela, eta Jerusalengo juduak gauza
  askotan bat etzetozelako eta guziak agindu nai
  zutelako, elkar iltzen zebilzan, eta izaerarik mingarrienean arkitzen ziran, Jesusen irurogeita
  amargarren urteko udaberrian Titok setiatu zuenean. Pazkoako egunak ziran, eta pesta au egitera ain jendetza andia bildurik, jakintsuak diotenez, millatan milla, edo milloi bat eta bosteun
  milla lagun barrunen baziran, zenbate onetan
  Moisesen legeaz kanpoko eta aurrak sartu gabe.
  Ainbeste jenderekin batetik, eta elkarren
  arteko egunoroko despitakin bestetik, igerri diokegu erri itxi bat nola arkituko zan. Ala ere
  guzien etsaitzat zeuzkaten erromarrai gogor egiteko bat egiten ziran. Judea eta alderdi aietako
  jende guziak osotoro sinistuta zeuden, mundu
  guzia menderatuko zuen gizon bat denboraz aietatik sortuko zala; eta itsumen onekin andi eta
  
  txikiak, zar eta gazteak, gizon eta emakumeak
  prest zeuden atzeneko odol-tantaraño isurtzeko.
  Uria alde guzietatik ondo irmotua zan; gizonaren
  eskuak geiago ezin ziokean egin: iru pareta
  sendo edo murru lodirekin itxia zan; unetik
  unera dorre txit goratuak zeuzkan. Eliza bera ere
  mendi-gañ batean zegoan, gaztelu baten
  antzean eta, onen gordelari bezala, Antoniaren
  gaztelua. Onezaz gañera lurpeko bide asko
  zituen, isillik irteteko eta sartzeko, nondik etsaietara itsumustuan noiznai joan zitezkean. Oiek
  guziak ondo pensatuak eta egiñak ziran; baña
  ainbeste jendek barrungo janak laster ezkutatu
  zituzten, eta gosetea bereala asi zan.
  Apirillaren amalauean, zeña Pazkoa eguna
  zan, Eleazar eliz barruan zegoanak ateak idiki
  zituen, eta Giskala, eliz-ataria gordetzen zuena,
  Eleazar-ekin bat etzetorrelako, bere jendearekin
  bat-batetan sartuta Eleazar-en jende geiena
  ondatu zuen, eta len atariaz bezala, gero barrunez jabe egin zan. Beren arteko despita oien
  berriak artu zituenean, noski, Tito seieun zaldizkorekin urreratu zan uria ikustera; baña gitxiga-
  
  tik galdu etzuten, eta nekez bederik, iges egin
  zien.
  Andik amabost egunera, maiatzaren iruan,
  lenengo pareta zulatuta erromarrak sartu ziran,
  eta uriaren ifarralde Zedrongo ibarrerañoko
  guzia menderatu zuten. Bost egunen buruan
  bigarren paretari eraso zioten, eta jende askoren
  truke bederik, artu zuten. Emen jendeari zerbait
  atseden ematen Tito jarri zan; eta jende galtze
  geiago ez ikusteagatik, barrungoak ere aspertuta egongo ziralakoan, bialdu zien beren erritar
  Josefo, Jotapatatik bizirik irtenda Vespasianori
  aurkeztu zitzaiona, ondo esanez umillatzen ote
  zituen ikustera; baña alperrik: garaipenarekin
  irten eta mundu guziaren jabe egiteko profeta
  gezurti batzuek ematen ziezteen usteak, Joseforen esanak baño indar geiago zuten, eta Josefo
  ondo-esalea ezer egin gabe itzuli zan. Ez goseak,
  ez suak, ez uriaren zati andi bat etsaiaren mendean egoteak beren uste zorotik ateratzen
  zituen.
  
  6. Jerusalengo gosetea
  Titok ikusirik onez-onean ezer egiterik etzegoala, agindu zuen iru egunen barruan uri guzia
  pareta sendo batekin inguratzeko. Bi legua luzeko pareta eskatzen zuen; ala ere ordu esanerako
  egin zan, or-emen gaztelutxoak zituela. Eta itxitu berri onekin jan-gauzak barrunera sartzea
  eragotzi zuten.
  Goseteak lenengo egunetik kalte andiak egiten zituen; baña atzeneko lanbide onekin lenagokoen azkarria sartu zan. Gari eta beste jangauzarik aspaldian etzan saltzen; zerbait zeukanak isillik gorde bearra zuen; bestela gogorrago
  bat etxean sartuta kenduko zion. Bat bazekusten
  gizentxoa edo arpegi betekoa, edo kolore onekoa, bereala eraso, eta arrapatu guzia kentzen
  zioten, iltzen ez bazuten ere. Ate bat itxita ikustea asko zan, zerbait jateko bazegoala pensatzeko; puskatzen zuten, eta etxekoak beartzen
  zituzten dana agertzera. Emakumeak illeetatik
  arrastaka eta aurrak ostikopean zerabilzkiten,
  ogi-zerra bat ateraeragiteagatik. Uriko aberatsenak beren lurrak gari-bikor batzuekgatik saltzen
  
  zituzten, gero etxean ezkutuan ogia eginda edo
  gal-ale gordiña jateko. Edozein apukogatik
  etxeetan sartu, personak il eta zegoana berekin
  zeramaten. Okellura joanda, zimaurrik likitsenak, ubal-puska zarrak, belar ustelduak jaten
  zituzten. Aide maiteenak, adiskide kutunenak
  elkarri erasotzen zioten, zer-janen bat zuela igerri ezkero. Iñori ere barkatzen etzitzaion, amorratzen zerabilzkien gosea zerbait kentzearren.
  Baña zenbaterañoko gosea sartu zan jakiteko,
  Maria zeritzan emakume batek egiña aditzea
  asko da. Emakume au etxe oneko alaba eta guriro azia zan. Bere zorigaiztoan, beste asko bezala Pazkoa egitera Jerusalenen sartu zan, eta
  zeraman guzi-guzia bereala kendu zioten. Miñaren miñez askoak esan ziezten, aserrerazota il
  zezaten; eta ikusirik ala ere iltzen etzutela, bularreko bere aurra eskuetan artuta, esan zion:
  Zorigaiztoko aurra, zertako zaitut? ez-izan izugarri oietan izateko? goseak iltzeko edo etsairik
  gogorrenen eskuetan jartzeko? Au esanda, lepoa
  ebaki zion, eta burrunzian erreta erdia jan zuen,
  eta gañerakoa berrizko gorde zuen. Besteak
  aragi errearen usaia artu zuten; etxean sartu
  
  zitzaiozkan, eta ezpata bularrean ipiñi zioten,
  zeukana eman zizaien. Nik zati bat gorde dizutet, esan zien, eta aur erdi-jana aurrera ekarri
  zuen. Au ikusi zutenean aldegin nai ziotelako,
  esan zien: Jan dezakezute, bai; bada, ez emakume bat baño begiratuagoak, ez ama bat baño
  biguñagoak izango zerate. Arri egiñik iges egin
  zuten. Gertaera izugarri ez-aditu au uri guzian
  barreatu zan, eta barrungoak ez ezen, kanpokoak ere ikaratu ziran. Onela bete ziran Jesusek
  esandako itz oiek: Etorriko da eguna, zorionekotzat artuko dana aurrik izan ez duen emakumea,
  eta eznerik eman gabeko bularra.
  
  7. Jerusalengo izurritea
  Goseteari izurritea lagun etorri zitzaion: biak
  egunoro zeramazkitenak ainbeste ziran, non
  etxeak eta karrikak gorputz-illez beteak zeuden,
  kiratsa zeriela. Jendeak karrika eta plazaetan
  arrastaka bezala zebilzan, eta bat-batetan illotzak erortzen ziran. Gorputz-illak asieran gobernuaren kontura uritik ateratzen zituzten: ate
  
  bakar batetik bi illabete eta erdian ateratuak
  eunda amabost millataraño igo ziran, barrundik
  kanpora iges egindako illoizale eta zulogilleai
  pagatzeko kontua zuen batek Tito berari esan
  zionez. Beste batzuek zioten, ate guzietatik ateratuak seieun milla bazirala. Geroenean, onela
  ere ezin burutu zutelako, uriko pareta-gañetatik
  kanpora bota edo etxe utsetan montoiak egin,
  eta txit betetzen ziranean ateak isten zituzten.
  Tito ere nazkatzen zan, bazter guzietara zijoan
  kirats eta usai zikiñarekin; eta biotza erdiraturik,
  esaten zuen Jainkoak baziekiela ez-bear eta
  negarbide guziak uri doakabe argandik zetozela.
  Jerusalendar batzuek gosetea sortu zanean,
  asi ziran kanpora irtenda belarrak biltzen, gosea
  zerbait elikatzeko. Tito oartu zanean zaldizkoak
  bialduta, atzitzen zituztenak gurutziltzatzen
  zituzten, iseka eta farragarri asko, berak Jesusekin egin izan zuten gisan, eginda. Eta baziran
  egunak, bosteun onela iltzen ziranak, barrungoak ezagueran sartu zitezen. Beste asko, berriz,
  eskuak, sudurrak eta belarriak kenduta, barrunera itzultzen zituzten: baña lanbide eta kastigu
  oiekin juduak biguntzen etziran menderatzera.
  
  Erromarrak lenago errukitu ziran, eta barrundik
  igesi zijoazkienak artzen asi ziran; eta etorri
  orduko jaten ematen zieten; baña barrun otzarekin eta txit eroriak zetozelako, janak berak bota
  eta illik uzten zituen. Igeslari aietatik askok, erromarretan aurkeztutakoan, zeramaten dirua kentzeko bildurrez jan, eta gero sabeletik zijoakiena
  zandu eta aratuta, dirua arkitzen zuten. Kanpoko
  soldaduak oartu ziran juduak zer egiten zuten;
  bereala barreatu zan Jerusalendik iges egindakoak sabelak urrez beteak zeuzkatela, eta dirugose onekin, batez ere arabia eta siriarrak, igesi
  zijoan bat ikusi orduko sabela idikitzen zioten;
  eta gau bat bakarrean bi milla onela il zituzten.
  Titok jakin zuenean bereala zorrotz debekatu
  zuen berriz alakorik egitea; ala ere, isillik bederik, zenbait galdu zituzten.
  
  8. Jerusalen Titok artua,
  eta Elizaren erretzea
  Geroenean Tito prestatu zan Jerusalenen
  indarrez sartzeko. Ekinaldi latzak egin zituzten,
  
  eta noizbait, jende asko bat eta bestekoa galduta, urian sartu ziran. Oraindik ere juduai Eliza eta
  Eliz-inguruko bazter andiak gelditzen zitzaiezten: Eliza bi pareta edo murru lodirekin inguratua zan, Antoniaren gaztelua babes zuela: baña
  azoraturik zebilzan, beren legeak agindutako
  sakrifizio, anziña-anziñatik beñere utzi gabe egiten zetozena, ezinean zeudelako; bada uztaillaren amarrean apaiz eta beste sakrifikatzalle
  gabe arkitu ziran. Lanbide onetan zekusten profetak esana bete-betean erori zitzaiela, ala ere
  aien begiak zabaltzen etziran; eta uste zuten Elizaren sendoa, inguruetako pareta lodiak eta gaztelu nai bezala egindakoa asko zirala, etsaien
  eraso guziai arpegi emateko.
  Juduai apaizik ez izanak ematen zien azoramena gogoan zutela, erromarrak erasotzera jarri
  ziran. Lenengo pareta-aldiak odol askoren truke
  artu zituzten, eta su eman ere bai. Bigarren
  endanakoak artzeko asmoan, eskallerakin igo
  ziran; baña juduak gogor eginda, atzeratu zituzten. Orduan Titok bigarren endanako ateai aboztuaren zortzian su eman zien, eta garrak Elizatarira sartuta, eliz-inguruko baranda edo gale-
  
  riai irazeki zitzaien, eta egun eta arrats osoan
  erretzen egon ziran. Titoren eresi guzia Eliza
  erretzaka gordetzekoa zan, eta suak zirauen
  bitartean, soldaduak itzaltzen aritu zituen, barrunera zabaldu etzedin, gero indarrez sartzeko
  asmoan. Biaramonean lanbide onetan asi ziran;
  baña juduak sekulan baño bizkorrago eta gogorrago agertu zitzaiezten, eta atzeratu bearrean
  arkitu ziran. Orduan soldadu batek bere lagunen
  besoburuan jarrita, illeti bat leiotik barrunera
  sartu zuen, eta eliz-barru guzia bat-batetan su
  eta gar jarri zan, eta alde guzietatik bazizekan,
  jentillak berak ere arritu, eta lurrez gañeko
  gauza zala aitortzeraño. Tito egin-al guzian
  berez eta bestez bazebillen itzaltzen; baña zenbat soldaduk egiten etzuten, suari lagundu, errekiñak eman eta naspilla geiago ipiñi baizik.
  Zekusten Elizaren paretak kanpoko aldetik urrez
  estaliak zeudela, eta uste izan zuten barrunen
  ere ondasun andiak izango zirala; beragatik,
  alde batean itzaltzen bazan, bestean sortzen
  zan. Geroenean Titoren egin-al guziakgatik Eliza
  gogoangarri, bere parekorik munduan izan ez
  duena erre eta kiskaldu zan Jesu Kristoren iruro-
  
  geita amargarren urteko aboztuaren amarrean,
  Salomonek egindako lenengoa Nabukodonosorek errea izan zan egun bere-berean. Soldadu
  garailariak aserre bizian sartu ziran, eta iñor ere
  bizirik utzi etzuten, eta bazter guziak gorputzillez beteak ikusten ziran. Baña beste zorigaiztoko askoren artean begitangoenak ziran profeta
  gezurtien esanak sinistuta, garaituko zutelakoan
  uritik Elizara igotako sei milla gizon, emakume
  eta aur, zeñak an bertan il zituzten, eta Eliza
  guzia plei-plei aldarearen berdiñeraño gorputzillez bete zuten. Jende setatsu aren buru egiten
  zuten Juan de Giskala eta Simon de Giorak, ezpatak eskuan zituztela jende artetik bidea eginda,
  Siongo mendira edo Jerusalenen lekurik goenenera igo ziran, eta emen, oraindik ere, gogor egiteko asmoa artu zuten. Titok bizia eskeñi zien,
  bereala menderatzen bazitzaiozkan; baña nai
  izan etzuten, beren emazte eta humeakin basomortura joateko itzean baizik. Titok etzien
  eskaera au ontzat artu. Aserretu zan; bet-erria
  edo Jerusalengo zatirik beeneneko guziari su
  eman zion; bereala auts egin zan; eta er-goena
  ere indarrez artzeko, aboztuaren ogeitik agorra-
  
  ren zazpiraño, bear ziran prestamenak egin
  zituen. Egun onetan eraso zion, eta biaramonean sartu ziran. Juduak etsi zutenean galduak
  zirala, batzuek lurpe eta karkabaetan edo
  zimaurtegietan gorde ziran; eta besteak erromarren eskuetan bizia galdu zuten; bada etzan iñor
  ere bizirik gelditu, eta gauza guziak, sartuta
  bereala ondatu zituzten. Eguzkiaren sartaldeko
  murru eta iru dorre bakarrak beren oñean gelditu ziran, ondorean oroitgarri izan zitezen. Gero
  juduak ondasunak lurpean gordeak izango zituztelakoan, Titok Jerusalengo oru edo lur guzia goldez egin eta aretu zuen; eta lanbide onekin betebetean egiztatu zan arria arriaren gañean Jerusaleni utziko etzitzaiola Jesu Kristok esana. An
  ondatu ziran ondasunak, neurririk etzuten; ala
  ere topatu zana ain asko eta ugari izan zan, non
  alderdi aietan urrearen balioa erdira jatsi zan.
  Lurpe eta karkabaetan sartu ziranetatik bi milla
  persona, goseak edo elkar ilda arkitu zituzten.
  Giskala eta Giora, ainbeste ondamen egiteko
  bideak eman zituztenak, zer-jana aitu zitzaienean erromarren eskuetan jarri ziran. Lenengoa
  itxi batean betiko sartu zuten. Bigarrenak egun
  
  asko baño lenago bere gaiztakeriak urkamendian nozitu zituen.
  
  9. Jerusalenen
  artu-ondoreak
  Ezin esan diteke gerra galgarri onetan zenbat
  judu il ziran. Beraren berriak utzi zizkigun Josefok
  dio, Jerusalengo setioak iraun zuen bitartean,
  milloi bat eta eun milla illak izan zirala; eta oiei
  batutzen bazaiezte Judeako beste errietan denbora onetan il ziranak, milloi bat irureunda ogeita amazazpi millara igotzen zirala, zenbate onetan ez-jakin asko sartu gabe. Eun milla atzeman
  edo prisionero ere artu zituzten, zeñak salmentan ipiñi arren, ozta erosleak izan zituzten, iñork
  ere ezertan etzeuzkalako.
  Ain ots andiko garaipen onen ondoren auzoetako jendeak Titori aurkeztu zitzaiozkan, oitura
  zuten bezala koroak eskeñtzera, ainbeste etsai
  menderatzeko zoriona izan zuelako; baña artu
  nai izan etziezten, esanaz Jainkoak autu bat bai-
  
  zik izan etzala, erri doakabe bere Jainkoaren
  iltzalleari zegokion zigorrada emateko.
  Titok Jerusalen ondatuari kontu artzen soldadu batzuek utzita, urreneko negua Zesarean
  igaro zuen. Gero Erromara etorri zan, non bere
  aita Vespasianok garailari andi bati zegokion
  ongietorriarekin artu zuen. Titoren lekuan Luzilio
  Baso joan zan, Judeako kondar guziakikoa egitera, zeñak Herodion eta Makerunte-ko gazteluak
  menderatu zituen. Baso ilda, Publio Silbak
  ordaindu zuen. Masadako gaztelu, ezin artu zitekealakotzat zeukatenari eraso zion: eta barrungoak etsi zutenean aienak egin zuela eta luzaroago ezin gorde zitezkeala, erabaki zuten, aurrena emakumeak eta aurrak iltzeko; eta gizonak,
  berriz, atzena zein geratuko zan txotx eginda,
  elkar il zuten; eta atzenekoak, guziai ilda ote
  zeuden begiratuta, bera nork illik etzuela zekusanean, gazteluari su eman zion, eta bere burua
  ganibitaz il zuen. Biaramon goizean erromarrak
  sartu ziran; baña gorputz-ill montoiak baizik arkitu etzuten: eta Judea guziko jaun eta jabe onekin
  gelditu ziran. Enperadorearen aginduz juduen lur
  guziak saldu eta emanak izan ziran. Gerra galga-
  
  rri au sortu eta su eman izan zioten buru-aurki
  batzuek Egiptoronz iges eginda, Alejandrian eta
  beste tokietan beren erritarrak aztoratu eta asaldatu naiez ibilli ziran; baña laster galdu zituzten,
  eta Judean ezkutuan gordetako gitxi batzuek
  baizik, bizirik gelditu etziran. Oien ondorengoak
  geroztik or-emen sakabanatuak bizi dira, iñon
  ere erririk egin gabe, arrotzak eta er-bestekoak
  bezala.
  Orra Jakoben jatorriko israeldar, beren Jainkoa ainbeste mirari egiten ikusi, eta bere esku
  oparoetatik ain mesede andiak artu izan zituzten
  esker-gaiztoko aien patu zorigaiztokoa, ain luzaro itxedoten zuten eta argiro erakutsi zitzaien
  Mesias egiazkoa ezagutu nai ez, eta gurutziltzatuta il zutelako. Orra Jerusalen ospatsu, bere Jaunaren odolez gorritutakoaren atzen doakabea.
  Orra parerik gabeko Eliza gogoangarri ain ondasun andiak bere erraietan zeuzkana eta mundu
  guzia arritzen zuenaren ondamen negargarria.
  Au guzia Jaunaren Profetak anzina-anziñatik
  adierazoa zan. Orain gertatu guzia Jesusek
  juduai berai aldeaurrez esana zan: eta Jainkoak
  gauzak zuzendu zituen bere esanak egiztatzeko
  
  eran, mundu guziak ezagutu zezan, Jesu Kristo
  Belenen jaioa, Nazareten azia, Judean erakusten
  ibillia, Jerusalenen gurutzean illa, irugarren egunean Biztua eta berrogeigarrenean Zerura igoa,
  dala Mesias eskeñia, Patriarkak opatua, profetak
  adierazoa, Jainko egiazkoa, zeñaren legea dan
  Zerurako bide bakarra, eta guziok ibilli bear
  gerana.
  TESTAMENTU BERRIKO KONDAIRAREN
  ATZENA
  
You have read 1 text from Basque literature.