🕥 30-minute read
Testamentu Berriko Kondaira - 13
Total number of words is 3873
Total number of unique words is 1567
36.4 of words are in the 2000 most common words
52.1 of words are in the 5000 most common words
58.4 of words are in the 8000 most common words
gazteluan sartzeko eta azoteak emateko, jakin
zedin ea zergatik ots aiek aren kontra juduak
ateratzen zituzten; gero abe bati ualakin ondo
lotzeko, erromarrak mendeko edo esklaboakin
egin oi zuten bezala. Soldaduak prestatu ziran
nagusiak agindu guzia egiteko; eta asitzera zijoazen unean, San Pablok kapitanari esan zion:
Erromar bat bide onez azotatu dezakezute zergatik esan edo ikusi gabe? Kapitana bereala tribunoari joan zitzaion esatera, begira zezala
gizon arekin zer egiten zuen, bada erromarra
zala ziola. Tribunoa San Pablogana joan zan, eta
galdetu zion ea erromarra zan. Bai, San Pablok
erantzun zion. Orduan tribunoak esan zion: Nik
izen ori diru askoren truke erosita det. Ni bada
jaiotzatik naiz, Apostoluak erantzun zion. Geiago
gabe, burlazko kastigu hura ematera zijoazkion
guziak isill-isillik aldegin zuten, eta tribunoa bera
ere txit larritu zan, lotu eta azotatzeko agindu
zuena erromarra zala aditutakoan.
Tribunoak biaramonean juduen batzarrea bilduerazo zuen, eta San Pablo, lotura guziak kenduta, aurkeztu zien, aren kontra zer esankizun
ote zuten ikusteko. San Pablo asi zitzaien itzegiten, eta nai etzuten gauzaren bat esan zuelako,
masallako bat eman zioten. Gero batzarreko Jaunak erdiratu ziran, batzuek San Pabloren alde,
eta besteak kontra. Guziak itzegiten zuten, eta
elkarri ezin ezer adierazo zioten. Atzenerako
aserre latza sortu zan; eta San Pablo bertan galduko zuten, baldin tribunoak, bere soldaduakin
artuta, gaztelura itzuli ez balu.
5. Jainkoak San Pablori
itzegiten dio
Urrengo gauean Jainkoa San Pablori agertu
zitzaion, eta esan zion ez bildurrik izateko: Jainkoaren Izena Jerusalenen erakutsi zuen bezala,
Erroman ere erakutsi bear zuela. Esan onekin
San Pablo bizkortu zan, ez anbat irrisku gogor
artatik ateratzen zan usteagatik, zenbat aren
Izen santua eta legea Erroman erakusteko aututzen zuelako. Baña irrisku berri batean, eta Jainkoak esana egia zala pensatzeko bidean laster
arkitu zan.
Juduak ikusirik tribunoak gazteluan gordetzen zuela ain aier zitzaiozkan Apostolua, berrogeita geiago lagunek promestu edo boto egin
zuten, San Pablo bizi zan artean ez ezer jateko,
ez edateko. Promes gogorra zan, eta San Pablo
bereala ez iltzera, goseak eta egarriak asko
galdu bear zituen. Eta, nola il gazteluan gordeta
zegoana? Ezin au bazekusten, eta apaiz-buruai
esan zieten, tribunoari eskatzeko batzarrean
berriro ikusi zitzatela San Pablori egozten
zitzaiozkan gauzak; eta gaztelutik batzarrera
zeramaten bitartean, berak bidean ilko zutela.
Zer sare ondo zabaldua! baña Jainkoaren eskuarentzat indargabekoa. Aien asmo guziak, bada,
kea bezala desegin ziran.
San Pabloren arreba bat Jerusalenen bizi zan,
eta onen seme batek jakin zuenean bere osabarekin zer egiteko zebilzan, osabari gaztelura joan
zitzaion eta jakiñean ipiñi zuen. San Pablok
bereala zenturion edo kapitan baten bitartez illoba tribunoagana bialdu zuen; eta esan ziozkan
juduen barau, eskaera eta beste lan guziak, eta
zer asmo zerabilten, eta bere eskuetatik ez,
arren, San Pablo uzteko. Tribunoak guzia aditu
zion, eta isillik gorde zezala illobari esanda, kapitan biri agindu zien, bere-bereala prestatu zitzatela berreun soldadu oñezko, irurogeita amar
zaldizko berreun aiotzekin, eta abere bat San
Pablorentzat; bada arratseko bederatzietan irten
bear zirala, San Pablo segurantza guziarekin
Zesareako eraentzalle Felixi eramatera. Gauza
guziak zuzenduta, Zesarearonz irten ziran. Tribunoak Felixi txartel batean gaztigatu zion juduakin gertatu zitzaion guzia, eta bialtzen ziola, alde
biai aditu ondoan, zeritzana egin zezan. Onetarako salatzalleai ere esan zien, zer esanik bazuten, Zesareara joateko. San Pablorekin zijoazenak Zesareara iritsi ziranean, Felixek Apostolua
ipiñi zuen Herodesek egindako etxe galant
batean, kontuartzalleak ondoan zituela, salatzalleak zetozenean auzia ikusteko.
6. San Pablo Zesarean
Bost egunen buruan Ananias apaiz-burua eta
beste kargudun batzuek, Tertulo iztun ots andikoa berekin zutela, aurkeztu ziran Felix eraentzalleagana. Onek salatzalleak eta salatua bildu
zituen; Tertulok San Pabloren kontra egin-al
guzian itzegin zuen. Gero gobernadoreak San
Pablori agindu zion, zer erantzunik bazuen, esan
zezala. Felixek bi aldekoai aditu zien, eta garbiro
ezagutu zuen juduak San Pabloren kontra
zekarzten espa guziak ezer etzirala; baña juduai
atsekabe osoa ez emateagatik, esan zien donarioz pensatuko eta erabakiko zuela. Bitartean
agindu zuen San Pablo itxian idukitzeko; baña
begiramen guziarekin, bear etzanik egin gabe;
eta iñor bereetakorik ikustera bazijoakion, sartzen uzteko.
Andik egun batzuetara Felix bere emazte
Drusilarekin San Pablori joan zitzaion, itxian
zegoan tokira. Jesusen legeko gauzaetan itzaldi
luze bat elkarrekin egin zuten; baña San Pablo
asi zitzaionean zerbait esaten zuzentasun, garbitasun eta Jainkoari egunen batean guziok eman
bearko diogun kontu estuaren gañean, Felix
izutu zan, eta etzion geiago itzegiten utzi, esanaz beste batean itzketa hura berrituko zutela.
Felixi gai aietan asko ukitzen zitzaion, argatik
alako gauzarik aditu nai etzuen. Berriz eta berriz
ere elkarganatu ziran; baña Felix biguntzen
etzan, ez zeukan bidegabeko itxi artatik Apostolua ateratzeko, ez onek erakusten zion legera
jartzeko. Juduakin izan zuen itzketatik Felixek
igerri zion Jerusalenera persona berriai dirua eramatera joana zala, eta oraindik txit ustua izango
etzalakoan, eraentzalle diru-zale ark San Pabloren esanai, itz-bitarteak sartu eta geroko epea
ematen zien, itxitik ateratze-truke ezer eskeñtzen ote zion ikusteko. Bi urte onetan igaro ziran,
itxian zeukana ez lotu, ez askatu egin gabe,
agintean bere ondorengotzat Porzio Festo joan
zitzaionean.
Esan zitekean Felixek agintea uztean, San
Pablori nai zuena egiteko eta noranai joateko
eskubidea emango ziola, bere etsaiak egozten
ziozkaten gauzaetatik garbi zegoala ziekien
ezkero; baña dirurik iritsi ezin izan zuenean,
juduakin ere osotoro autsi nai izan etzuen, Erromara zetorrenean bere alde izateko ustean.
7. San Pablok Zesargana
gañdeitzen du
Festok bere egiteko berria Zesarean artuta,
irugarren egunean Jerusalenera joan zan. Apaizburu eta judu andizkiak bereala aurkeztu
zitzaiozkan San Pablo Jerusalenera bialdu zezan
eskearekin, bidean ilerazotzeko asmoan. Jainko-
aren eskua, lenago bezala orain ere bere Apostolu onekin zan. Festok erantzun zien, San Pablo
Zesarean zegoala, eta onen kontra zer esanik
bazuten, ara joateko eta adituko ziela. Jerusalenen zortzi edo amar egun eginda, Zesareara
itzuli zan. Biaramonean Festo erabaki-leku edo
tribunalean eseri zan eta San Pablo erakarri
zuen, eta Jerusalendik jatsitako juduak bereala
asi zitzaiozkan gaiztakeria eta gaiztakeria egozten; baña egiak zirala sinisterazotzeko ezer
agertu gabe. San Pablok batere malmetitu gabe
erantzuten zuen, ezertan ere ukitu etziela ez
juduen legeari, ez Elizari, ez Zesar-i. Orduan Festok galdetu zion, juduakikoa obeto egiteagatik,
noski, ea Jerusalenera igo nai zan, eta egozten
ziozkaten gauzai aren aurrean erantzun. San
Pablok esan zion, Zesar-en tribunalean zegoala,
eta emen juzgatua izan bear zala. Juduai gaitzik
egin ez diet, esaten zuen, zuk zerorrek obeto
dakizun bezala, eta ezer egin badiet edo iltzeko
biderik zerbaitekin eman badet, ara ni emen
prest. Baña dioten gauzarik ez badidate arkitzen,
iñork ez dauka ni oiei uzteko eskubiderik. Zesargana gañdeitzen edo apelatzen det. Orduan Fes-
tok bere konsellariakin itzeginda esan zion:
Zesar-i deitzen diozu? Zesargana joango zera.
Cesarem apellasti! ad Cesarem ibis.
8. San Pablo Erromara
ekartzeko prestamenak
Egun batzuen buruan San Pablo Italiara ekartzeko prestamenak egiten zebilzan bitartean,
Galileako errege Agripa eta onen arreba Berenize Zesareara joan ziran, Festori ongietorria egitera, eta itzak itzbidea emanda, Festok Agripari
esan zion, San Pablorekin juduen artean zer gertatzen zitzaion. Nik neronek ere gizon orri aditu
nai nion, erregeak esan zion: eta biaramonean
ikusteko gelditu ziran.
Agripa eta Berenize anai-arrebak ordu jakinerako tribunalean aurkeztu ziran, anditasun
guzian, eta erriko andizki eta persona bikañ
danak lagun zituztela. Festok bereala San Pablo
erakutsi zien, esanaz: Ara emen gizon au, zeñaren bizi eske judu guziak Jerusalenen jarri zitzazkidan, baña nik ezer topatzen ez diot iltzeko.
Zesargana joan nai du, eta bialtzera noa; baña
nere nagusi enperadoreari zer esan ez dakit.
Zuek itzegiozute, eta gero erakutsiko didazute
zer esan bear diodan: bada, ondo ez deritzat
gizon bat lotuta edo preso bialtzea, zergatik bialtzen dedan esan gabe.
Errege Agripak San Pablori esan zion itzegiteko. Apostoluak etzuen galdu nai izan aurkeztutzen zitzaion ain era ona, bere ikasbidea edo
dotriña agertzeko. Erakutsi zien, bada, ezin
ukatu zezaketen moduan, Jesu Kristo juduak il
zutena dala Jainko-Seme eta Mesias egiazkoa.
Profetaen anziñako esan guziak onegan bete
zirala. Au ondo ezagutu, eta lenagoko bizitza
utzirik, Jesusen Ebanjeliora jarri zala. Esan zien
mirarizko bere itsutzea, argitzea eta gertatu
zitzaion gañerako guzia. Festok, jentilla zalako,
etzion San Pabloren itzketari igerritzen, eta esan
zion: Zuk buru guzia nastua daukazu. Ez, Festo,
ez, San Pablok erantzun zion. Nik diodana egia
garbia da. Aditzen dagokidan erregeak ondo
daki, eta egiztatu nazake, zeren gauza oiek gertatu diran ez bazter isill batean, ezpada Jerusalenen, Judean eta Palestina guzian; eta Moises eta
profetak eskribatuta utzi zizkiguten. Gero, Agripari itza emanda, esan zion: O errege Agripa!
Zuk profetai sinisten diezu? Badakit, bai, sinisten
diezula. Orduan Agripa larritu zan, eta San
Pablok bere esanakin geiago estutu etzezan,
esan zion: Gitxigatik kristau egiten ez nazu. Ai,
bada, ori egingo bazendute zuk eta aditzen didazuten beste guziok! San Pablo isilldu zanean,
erregea, arreba, Festo eta gañerakoak jaiki
ziran, eta elkarri esan zioten etzitzaiola iltzeko
ez ezen, itxian idukitzeko ere biderik ezertan
arkitzen; eta Agripa erregeak Festori esan zion,
baldin Zesargana joateko konturik aitatu ez balu,
nai zuena egiteko eskubidea eman zizaiokeala;
baña barreatu zan ezkero, Zesargana bialdu
gabe ezin utziko zala.
9. Zesareatik Erromarako
San Pabloren bidajea
Gauza guziak biderako zuzenduta, illabeteren barruan Festok San Pablo beste preso
batzuekin Erromara itsasoz bialdu zuen, Julio
zeritzan euntari edo kapitan erromar bat kontuartzalle zuela. San Pablok berekin zeramazkien, Jerusalenen eskuak ezarri ziozkaten ezkero
beti lagun izan zuen San Lukas eta limosnadiruaren eramalle aietatik bat, Aristarko zeritzana. Juliok laster ezagutu zuen San Pablogandik
beste presoetarako berdin-eza, eta iñori ez bezalako begirunea agertzen zion. Bidean itsasoak
txit aldi gaiztoak izan zituen: itotzeko zorian
askotan arkitu izan ziran, eta esturasunik latzenean, «oraintxe itoko gera» esanaz zebilzanean,
Jainkoak San Pablori iragarri zion ontzia porrokatu eta ondatuko zala, bai; baña ontzian zijoanik
iñor ere galduko etzala. Berri onekin guziak bizkortu ziran, eta ontzi erdi-autsiari egin-alean
lagunduaz, Maltako kostara alderatu ziran, eta
arroka bat jota ontzia galdu zan; baña ontziko
berreunda irurogeita sei lagunak, batzuek igeri,
besteak ol-puskaetan, sei illabeteren buruan
lurrera bizirik irten ziran.
10. San Pabloren Maltako
sarrera
Maltarrak, errukarri aien errekia ikusita, txit
arrera ona egin zieten. Su on bat bereala eginda,
leortzen eta berotzen ipiñi zituzten. Onetarako
San Pablo ere besteakin batean bazebillen egurra suari inguratzen eta artu zuen sorta-egurrean suga bat zegoan, eta suaren beroarekin
bizkortu zanean, eskutik eldu zion; eta zinzilika
jarri zitzaion. Maltarrak ala ikusi zutenean, elkarri ziotsaten: Gizon au, noski, gizon-iltzalleren
bat da; beintzat, itsasoaren aserreari iges egin
orduko, orain bizia kendu nai dio. San Pablok
eskua astindu, eta sugea sutara bota zuen. Maltarrak uste izan zuten aurrena puztu edo anditu,
eta gero bereala ilko zala. Luzaro begira egon
zitzaiozkan, eta zekusatenean pozoniak ezer
egin etziola, lenagoko usteak trukatu, eta esan
zuten jainkoa zala. San Pablok bereala kontra
egin zien, esanaz Zeru-lurrak egin zituen Jainkoa
baizik etzala, eta au bakarrik adoratu bear zala.
Geroztik ugarte edo isla artako sugeak pozonirik
ez dute.
Ugarteko buru edo prinzipe Publiok bereak
zituen itsasotik irtenda lurra artu zuten bazterrak. San Pablori sugearekin gertatu zitzaiona
jakin zuen, eta etxean ikusteko eresia agertu
zuen. San Pablo bere bi lagun San Lukas eta Aristarkorekin joan zitzaion; iru egunean emen txit
ondo egon ziran; eta Publiok aiekin egindako
onaren saria, Jainkoak laster itzuli zion. Publiok
aita aspaldian sabelzardun edo beerakoarekin
eta berotasun edo kalenturarekin gaxo zeukan.
San Pablo sartu zitzaion ikustera; otoitz egin
zuen; eskuak gañean ipiñi ziozkan, eta bertatik
sendatu zan. Mirari au ugarte guzian barreatuta,
eri eta elbarri guziak San Pablori zeramazkioten,
eta guziak sendatzen zituen: eta gorputzeko gaitzak ez ezen, animakoak ere kentzen ziezten.
Miragarrizko sendatze oiekin jende guzia beretu
zuen, eta danak bataiatu ziran.
11. Maltatik Erromarako
San Pabloren irteera
Maltarren atsegiñik andiena izango zan beren
ongille eta animako maisua berekin luzaro idukitzen; baña San Pablo autua zan mundu guziaren
erri-buru Erroman Ebanjelioa erakusteko, eta
aronz irteteko denbora bazetorkion. Bitartean
ugartear esker onekoak biderako bear zuen
guzia oparo prestatu zioten. Julio kapitanak
ontzia artu zuen eta Maltatik apirillaren erdian
irtenda, irugarren egunean itsasoz Puzol-era
joan ziran, emendik Erromara leorrez joateko
asmoan. Lenbiziko kristauak Puzolen arkitu
zituzten, eta San Pabloren berriak ordurako bazituztelako, txit arrera ona egin zioten. Oraindik
kateakin lotuta zijoan, eta begiramen guziarekin
muñ egiten zieteen. Puzolen zazpi egun egin
zituen, ango kristauak mesede au eskatu ziotelako; oien ondoren Erromaronz irten zan. Erromako kristauak artu zutenean San Pablo urreratzen
zitzaien albista, batzuek emezortzi leguan, besteak amaikan bidera irten zitzaiozkan. Zer arrera egin zioten, ezin esan diteke; eta San Pablok
bere bi lagun maiteakin Jainkoari eskerrak eman
ziozkan. Gañerakoak ere, Jainko egiazkoaren
legea oraindik ikasi gabeak baziran ere, beren
erara eman nai izan ziozkaten, ain ito-bide
andietatik itsasoan gorde eta ainbeste laguntza
lurrean eratu zieztelako.
12. San Pablo Erroman
Jesu Kristoren irurogeita batgarren urteko
maiatzaren asieran Erromara iritsi ziran; eta Julio
kapitan, bidean ain ondo begiratu izan zionak,
Erroman ere berebat egin nai izan zuen. Zeramazkien beste preso guziak itxira edo karzelara
eramanda, San Pablo kanpoan utzi zuen, soldadu bat beste kontuartzalle gabe, zeñarekin izaten zan bi adiskide elkarrekin bezala; baña bere
kateakin beti, bada oiek kentzen etziozkaten.
San Pablo orduko, Festo Zesareako eraentzalleak Erromako Enperadoreari bialtzen ziozkan
San Pabloren berriak iritsi ziran. Ark oni esaten
zion, juduak egozten ziozkaten gauzak indar
gitxikoak zirala: gizon prestua zala; bere iritzia
asko ez ezen, errege Agripari ere erakutsi ziola,
eta biak bat zetozela; eta Zesargana apelatu ez
balu, an bertan askatuko zuela. Berri oiek alde
batetik, eta bidean gertatutako gora-beera miragarri, Juliok eta gañerako bide-lagunak esandakoak bestetik, jende guzia San Pabloren alde eta
ikusteko eresian ipiñi zuten. Pretorio edo auzigelan bereala aurkeztu zan; bere burua garbitu
zuen; baña bertatik libratzea bazegokion ere,
utzi nai izan etzioten, Jerusalendik etortzeko
ziran salatzalleak eldu arteraño: eta dala oien
etorrerak luzatu zuelako, dala erromarrak gauza
betaz eta donarioz artu zutelako, San Pablok,
beintzat, bi urte bere kateakin igaro zituen; ala
ere oiek eragozten etzioten Ebanjelioa leku
guzietan erakustea. Berak naiena zuen tokian
ostatuz jartzeko baimena eman zioten, eta autu
zuen lanik geiena egin zezakean lekua.
Erromara iritsita irugarren egunean judu
andientsu eta bikañenai gaztigatu zien, aren
etxera joateko eta esango ziela zergatik Zesargana apelatu zuen, adierazo nai ziezten beste
zenbait gauzarekin. Joan zitzaiozkan; esan zien,
Jerusalenen gezurrezko gauzak egotzi ziozkate-
lako Zesargana apelatu zuela; ez juduen kontra
emateagatik, ezpada bere burua garbitzeko.
Etzezatela pensatu, kate aiekin bazekusten ere,
gaitzgilleren bat zala, ez. Zeramazkiela Israelen
itxedoten zuen Mesias predikatzen zuelako.
Juduak erantzun zioten, ezer etziekitela. Gero,
berriz ere, beste egun batean goizetik arratseraño itzegin zien Jesu Kristoren Erlejioaren gañean,
begien aurrean ipintzen zieztela, onek bere alde
zituen profetaen esan eta beste sinisbide guziak.
Askok ondo artu zioten, eta kristau egin ziran:
baña geienak gogor agertu zitzaiozkan, eta esan
zien, juduai eskeñtzen zitzaien salbazioko bidea
jentillai emango zitzaiela, aiek baño obeto oiek
artuko zutelako. San Pablo Apostoluaren ibilli,
oraindaño aitatu ditugunak, San Lukas Ebanjelariak Apostoluen egintza-en izeneko liburuan
dakarzki: eta gerozkoak Eskritura Santak esaten
ez badizkigu ere, ezin ukatu eta zalantzan ipiñi
ere ditezke, sinisbiderik argienak ezeretzat jo
gabe. Au bera diot, emendik aurrera ezarriko
degun gañerako guziagatik.
AMASEIGARREN IRAKURGAIA
1. San Pabloren kateetatik
libratzea. Gure Españarako
etorrera
Erroman bi urtean egon zan, aitatu dan bezala, enperadorearen tribunalak libratzeko agindu
zuen arteraño. Bitartean on andiak egin zituen.
Asko joaten zitzaiozkan ikustera, eta bere jakinduri ez-oituarekin guziak arritzen zituen, eta Jesu
Kristoren Ebanjeliora jarri eta kristaututzen
ziran. Itzez erakutsi ezin zien urrutikoai, eskribuz
gaztigatzen ziezten bere kartaetan irakurtzen
ditugun Zerurako ikasbide andiak.
Bi urteren buruan kateak askatuta, noranai
joateko eskubidean jarri zanean, ibilli andiak
egin zituen, berak lenago ipiñitako Elizak ikusten
eta berriak ipintzen. Gure Españara ere denbora
onetan etorri zan. Emen eta ibilli zan leku guzietan Ebanjelioa erakutsi eta zabaldu zuen, ezin
esan-al jentill Jesu Kristorentzat irabazten zitue-
la. Atzenerako Erromara itzuli zan. Neron enperadore gogor aren etxean ere kristau asko egin
zituen; oien artean Neron beraren emazte-ordeko emakume galdu bat; baña Jainkoaren ain
gogoko lan oiekin Jainkoaren etsai guzien gorrotoa irazeki zan; eta arterañoko neke guziak bere
odolarekin sillatzeko bidea bazetorkion.
San Pablok, Erromara itzuli zanean, emen
arkitu zuen San Pedro, Apostolu guzien burua,
lurrean Jesusen ordekoa eta lenengo Aita Santua. San Pabloren gañean zearo itzegiten asi
giñanean esan zan, bere aulki nagusia zazpi
urtean Antiokian iduki zuela, eta andik Erromara
aldatu zala. Esan eta egin: bere bizileku jakiña
au zuen; baña, mundu guzian zabaltzen zijoan
Elizaren kontua bere gañ zeukanak bezala, ibillibear andiak izan zituen. Eguzkiaren sortaldera
joan zan, eta eguzkiaren sartaldera etorri ere
bai; eta badira jakintsuak diotenak, gure Españan ere izan zala, Ebanjelioa erakutsi zuela, eta
emen bere ondorengo obispo eta apaizak utzita,
Erromara itzuli zala. Gure erresuma edo erreinu
au izanik erromarren mendeko bazterrik bikañe-
nena, gizonik andienak bere semeetan zituena
eta ondasunik aberatsenakin erromarrai laguntzen ziena, badirudi, guzion Aitaren ardura
andian alderdi au ere sartuko zala, eta gure
asaba eta anziñako emen bizi ziranak ikusi naiko
zituela.
Gai onetan dana dala, beintzat, bere egitekoetan zebillenean, Jainkoak iragarri edo adierazo
zion laster il bearra zala, eta berri onekin Erromara itzuli zan. Bizitzan kristauai erakutsi izan
ziezten egiak, ilda gero ere gogoan iduki zitzaten, bi karta txit ikasikizun asko eta andikoak
eskribatu zituen.
2. San Pedro eta San Pablo
elkarrekin Erroman
Bi Apostolu andiak, bada, elkar artuta Ebanjelioa erakusten baziarduten, Neron munduan
izan dan gizon biotz gogorrenekoak biak galtzeko asmoak artu zituenean. Ara zergatik. Simon
Mago, lenago iñoiz aitatua, Samariatik Erromara
etorri zan, bere erakutsi gezurrezkoak eta sorgintzak zabaltzera. Neron berez izanik gaiztakeria guzietara etzina eta griñatua, Simonekin txit
adiskide egin zan, eta bere atseden-aldi guziak
onen sorgintzak aditzen eta ikusten igarotzen
zituen. Beste gezur askoren artean, Neroni sinisterazo zion zeruetaraño igoko zala, zeñaren
bitartez erakutsi nai izan zuen Jesu Kristok ez
ezen, ark ere au egiteko eskubidea bazeukala;
artarako uste zuen deabruak lagunduko ziola.
San Pedro eta San Pablo bi Apostoluak zekusten, baldin igo-irudi edo antz bat ere egiten
bazuen, asko itsutu eta beretuko zituela: eta
otoitz-barauakin berak prestatu, eta gezurti ark
indarrik izan etzezala Jainkoari eskatzeko kristauai esanda, igo bear zan tokira joan ziran.
Simon goronz abiatu zan; baña bereala erorita,
bi ankak autsi zitzaiozkan. Sendatzeko asmoan
aldameneko etxe baten goeneneko bizitzara
eraman zuten, eta ikusirik bere eskeñi eta esan
guziak gezurtatu zitzaiozkala, bere burua leiotik
bota eta il zan.
3. San Pedro eta
San Pabloren eriotzak
Apostoluen kontra lenagoko aserre guzia
Neroni irazeki zitzaion. Katez ondo lotuerazota,
bederatzi illabetean itxian iduki zituen. Emen ere
geldi eta alperrik egon etziran. Beren kontuartzalleetatik bi, Prozeso eta Martiniano, itxian
zeuden beste berrogeita zazpi lagunekin Jesusentzat irabazi eta bataiatu zituzten. Geroenean
agindu zan il zitezela; eta biak beren odolarekin
bizitza sillatu zuten. San Pedro gurutzean buruz
beera josita il zan, eta San Pablo lepo moztuta,
garagarrillaren ogeita bederatzigarren egunean.
Bi Apostolu gogoangarri oien ikasleak eta adiskideak kontu andia izan zuten, al zan progu onrotsuenarekin gorputz-illak gordetzeko, eta orain
Erroman dautza. San Pedroren emazteak, senarrak baño ere lenago Jesusgatik bizia galdu zuen.
Apostolutzan asi baño lenago izan zuen alaba
Santa Petronilla ere berebat il zan.
4. Beste Apostoluen berriak
Gañerako Apostolu, San Juan ez besteak ere,
nor bere alderdian edo Ebanjelioa erakusten ibilli ziran tokietan Jesusen izenean odola isuri, eta
illak izan ziran. Bakarrik San Juan zartuta berez il
zan, baña onek ere bizitzan Jesusgatik martirioa
artu zuen. Efeson bizi zan lekutik Domiziano
enperadoreak Erromara eramanerazo, eta olio
irakiñetan sartu zuen; baña frijituta irtengo zala
uste zutenak arriturik gelditu ziran, len bezain
larminz eder leunekoa, eta akatsik ere egin gabe
irteten ikusi zutenean. Geroz ere urte batzuetan
bizi izan zan; eta atzenean Jesusen beste Apostolu guzien ondoren, zartuta beste gaitz gabe,
eun urtekoa Efeson il zan, eta adiskideak progu
andiarekin lurpetu zuten.
Jesusen langille andi oiek, bada, mundu guzira zabaldu zuten beren Maisu Jainkoagandik
artutako legea, eta ala asieran nola gero infernu
guzia jaiki izan bada ere, osotoro kendu eta
galdu naiez, Jainkoaren itzaren indarrak etsai
guziak azpiratu izan ditu, eta sinismen osoan
gaude, aurrera ere mundua mundu dan artean
iraungo duela.
5. Jesusen Ama guziz
santaren atzeneko berriak
San Juanen eriotzarekin mundutik ezkutatu
ziran Jesusekin itzegin, ikasi eta ezagutu zutenak. Orain itzegin bear degu, aspaldian aitatu ez
dan Apostolu guzien Amandre, Jesusen Ama eta
zeru-lurren Erregiña Maria guziz santaren
gañean.
Lenago esan da, Jesus zerura igo zanean,
Maria guziz santa Apostoluakin batean Olibeteko
menditik Jerusalenera itzuli zala, Espiritu Santuaren etorreraren zai egotera. Jatsi zanean, bere
Esposari bezala begiratu zion, zegozkion doai
eder guziakin apaintzen zuela. Gertaera onen
ondoren, Maria guziz santa Jerusalenen San Juan
Apostoluaren etxean bizi izan zan. Zein bizitza
ona eta jainkozkoa egin zuen, zer esan ez da.
Ordu guziak otoitz edo orazioan zeramazkien,
Seme Jainkoarekin, lurrean ibilli zan bitartean
mingañez bezala, zerura joan ezkero biotzez
itzegiten zuela. Kristauak begirunerik andiena
zioten. Apostoluak beren nekeen poza, jakinkizunen argia eta eginbearretarako indarra Ama
maitagarri onegan zeukaten. Semearen lekuan
Ama andi oni gauza guzietarako begiratzen zioten, eta oni esan gabe ezer ere egiten etzuten.
Amarren bat urte Jerusalenen igaro zituen, eta
Jesusen etsaiak kristauen kontra jaikita Apostoluak Jerusalendik irten bearrean arkitu ziranean,
Maria guziz santa seme-ordeko San Juanek Efesora eraman zuen, eta aldi batean emen bizi izan
zan. Gero, berriz ere Jerusalenera itzulita, Markosen ama Mariaren etxean bizi izan zan, San Juanek begietatik beñere utzi gabe, egin-al guzian
laguntzen ziola.
Geroenean Maria guziz santak jakin zuen noiz
ilko zan. Jerusalengo kristauai gaztigatu zien, eta
zetzan oitxoaren ingurura bildu zitzaiozkan,
atzeneko itz gozoak aditu, eta munduan betiko
agur egitera. Santo Tomas ez, beste Apostolu
guziak, ordurako munduan sakabanatuak baziran ere, bere gelan bat-batetan aurkeztu
zitzaiozkan, berak baizik iñork etziekiela. Jesu-
sen beste ikasle asko ere an arkitu ziran: eta
Ama maitagarriak biotz-biotzetik guziai esan
zien, Jesusen legea zabaltzen nekatu zitezela,
eta berak bere Semearen ondotik lagunduko
ziela. Jesus, ezin esan-ala aingeru ederrekin
inguratuta agertu zitzaion, eta anima zorion
guzien gañean zorioneko hura zerura bere ondora eraman zuen. Atzeneko asnasa eman bezain
laster, zetzan gela miragarrizko argiz bete zan,
eta begira zegozkionak aditu zituzten zeruko
aingeru guziak beren Erregiñari kantatzen ziozkaten soñu gozoak. Bereala belaunikatu ziran,
eta begirune guziarekin oñ santuetan muñ egiten zioten, negar-malkoz bustitzen ziozkatela.
Jerusalenen eta ingurumai guzian barreatu
zan, eta alde guzietatik ikustera zijoazkion eri,
elbarri eta gaxoak artuta, eta iñor ere sendatzaka gelditu etzan. Guziak beren deboziozko gogoak agintzen ziena egindakoan, gorputz-illa illoi
eder batean ipiñita, Getsemaniko errira Apostoluak sorbaldan eraman zuten, beste guziak
eskuetan argiakin ondoren zerraizkiela. Gorputzilla obi galant batean ezarrita, arlosa batekin
estali zuten. Geroko egun batzuetan Apostoluak
ondotik kendu etzitzaiozkan, eta zeruko Aingeruakin txandaka progua egiten zioten. Santo
Tomas begira etzan Maria guziz santa il zanean,
ez obian ipiñi zutenean ere: eta berri au artu
zuenean korrika joan zan, proguko egunak betetzerako. Eskatu zuen, Jainko gizon egiña bederatzi illabetean sabelean iduki zuen zorioneko gorputz hura ikusten, arren, uzteko. Eskaera au
ontzat artu zioten; obia idiki zuten, eta arkitu
ziran gorputz-illa gabe, il-janzi edo meztidura
utsakin, zeñak ematen zuten usai gozoak inguru
guzia lurrindu zuen. Ikusketa onekin guziak arritu ziran, eta pensatu zuten gizontzeko Jainkoak
autu izan zuen gorputz beñere loitu gabea, eriotzak dakarren usteltasunak ere ukitutzaka garbigarbi gorde nai izan zuela, eta anima eta gorputza bat eginda, bere Ama maitagarria ilda irugarren egunean Zeruko gloriara bere ondora eraman zuela. Au sinistu eta aitorturik, gure ElizAma santak aboztuaren amabostgarren egunean egiten du Jainkoaren Ama zerura igo izan
zaneko eliz-pesta edo Asunpzioa. Iltze au noiz
edo zein urtetan gertatu zan ez dakigu; baña bai
San Pedro eta beste Apostolu batzuek oraindik
bizi zirala; bada, arestian aitatu dan gisan, begira arkitu ziran. Guziok, bada, poztu gaitezen,
bekatarien Ama au Seme Jainkoaren ondoan
gure bitarteko nagusi daukagulako, zeñaren
erreguz betiko zoriona iritsi dezagun.
Amandre andi onen eta Apostoluen gañerako
berri guziak ematea luzaroko lana litzake, eta
nere sallari atzena ematera noa israeldarren edo
juduen erri doakabearen ondamen negargarriarekin.
AMAZAZPIGARREN
IRAKURGAIA
1. Juduen izaera
Jesu Kristo gure Jaunak juduai askotan esan
izan zien, Jerusalen eta Israel guzia zein patu
negargarriaren begira zeuden, bere garaiean
Egia sinistu eta Argia ikusi nai etzutelako; eta
Jesusen aldeaurrezko esanak betetzeko ordua
bazetorren. Ogeita amar urte eta geiago zeramazkiten beren belarriakin aditu izan ziotenetik;
baña Jaunaren aserrea obra onakin itzali, eta
aren ezpata zorrotza penitenzia egiazkoarekin
atzeratu bearrean, egunetik egunera gaiztoagotutzen ziran. Mesias egiazkoa illarekin utsegiterik izugarrienean bein erori ezkero, adimentua
illundu eta borondatea okertu zitzaien. Ez beren

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berriko Kondaira - 14
- Parts
- Testamentu Berriko Kondaira - 01
- Testamentu Berriko Kondaira - 02
- Testamentu Berriko Kondaira - 03
- Testamentu Berriko Kondaira - 04
- Testamentu Berriko Kondaira - 05
- Testamentu Berriko Kondaira - 06
- Testamentu Berriko Kondaira - 07
- Testamentu Berriko Kondaira - 08
- Testamentu Berriko Kondaira - 09
- Testamentu Berriko Kondaira - 10
- Testamentu Berriko Kondaira - 11
- Testamentu Berriko Kondaira - 12
- Testamentu Berriko Kondaira - 13
- Testamentu Berriko Kondaira - 14