Testamentu Berriko Kondaira - 03
zazkizu. Eserita zeuden lege-jakintsu, eskriba
eta fariseoak beregan zioten: Zein da onela itzegiten duen au? Nork, Jainkoak bestek, bekatuak
barkatu ditzake? Jesusek igerri zien barrunen zer
zerabilten, eta esan zien: Errazago zer da,
«bekatuak barkatu zazkizu» esatea, edo oiean
datzana irakori, oia artu eta ibillierazotzea? Jakin
ezazute, bada, gizonaren Semeak bekatuen barkatzea eskuan duela. Eriari esan zion: Jaiki, oia
artu eta etxera zoaz. Eriak ala egin zuen, osotoro sendaturik. Jende ez-jakin guzia arritu zan, eta
otsegin zuen egundaño ez-ikusitako gauzak
zekuskitela. Eskriba eta fariseoai ere mirari onek
begiak garbitu bear ziezten; baña biotzak gogortuak zeuzkaten, eta etzuten egia ezagutu nai
izan.
8. Mateori Jesusen deia
Pedroren etxetik itsas ondora joan zan, eta
ikusi zuenean Mateo aulkian eserita, alkabala
edo erregeak ipiñitako petxak biltzen, esan zion:
darraidazu. Ots onetara gauza guziak utzita,
Jesusekin joan zan. Mateok bere etxean bazkari
bat bereala prestatu zuen; eta maiean zeudela,
fariseoak ikasleai esan zioten: Nola zuen Maisuak bekatariakin jaten du? Petxa-biltzalle oiek
publikano edo bekataritzat zeuzkaten; argatik
oiekin Jesusek jateaz miresten ziran. Jesusek
esan zien: Sendatzallearen bear gaxoa da, ez
osasuna daukana. Ni etorri ez naiz justuen billan,
ezpada bekatariak ontzera.
9. Jairoren alabaren
biztutzea
Bazkalondoan Jesus bere ikasle eta San Juan
Bauptistarenakin, oiek egin ziozkaten galde
batzuen gañean ziarduela, Jairo Sinagogako
nagusia joan zitzaion, eta eskatu zion aren etxera, arren, joateko, iltzer utzi zuen alaba sendatzera edo, ordurako illa bazan, biztutzera. Jesus
jaiki zan; eta Jairorekin zijoala, amabi urtean
odol-jarioz bizi zan emakume gaxo bat jende
artetik sartu zitzaion eta soñekoan ukitu zion,
esanaz: Baldin soñekoari ukitzen badiot, sendatuko naiz; eta ordu berean gaitzak utzi zuen.
Miñantz au zeukanik ezin iñorekin batu zitekean,
eta langai artan isillik ibilli zan; ez ordea Jesus
oartu gabe, zeñak esan zuen: Nork ukitu dit?
Emakumeak igerri zion ezagutu zuela, eta aitortu zuen. Orduan Jesusek esan zion: Zure uste
onak sendatu zaitu; pakean zoaz, eta bizi zaite.
Emakume onekin itzketan ziarduela, Jairori
alabaren il-berria etorri zitzaion. Aitak, lege dan
bezala, min zuen, baña Jesusek bereala poztu
zuen, esanaz: Sinistu ezazu, eta zure alaba biziko da. Eta etxeronzko bideari eman zitzaiozkan.
Alderatu ziranean, Jesusek Pedro, Santiago, Juan
eta illaren gurasoak berekin arturik, etxean sartu
zan eta negarrez zeudenai esan zien: Orrela zer
dezute? Neskatxa ez ilda, ezpada lo datza. Gelan
sartu zan, eta eskutik artuta esan zion: Neskatx,
jaiki zaite. Bereala jaiki eta ibilliari eman zion.
Jesusek gurasoai agindu zien ez iñori esateko zer
egin zuen; baña bazter guztietara laster barreatu zan.
10. Bi itsuren argitzea
Mirari oien ondoren Jesusek, Kafarnaumdik
irtenda, Jerusaleneronz bidea artu zuen, jende
andiazerraikiola. Bidean eskean zeuden bi itsuk,
oartu ziranean Jesus an zala, deadar egin zioten:
Dabiden Semea, erruki gaitzazu. Jesusek ezaditu egin zien; baña etsi etzuten. Gaua egin
bear zuen etxeraño jarraitu zitzaiozkan eta jendea sakabanatu zanean, berriz ere joan zitzaiozkan erregu berarekin, ziotsatela: Dabiden
Semea, erruki gaitzazu. Jesusek, begira jarrita,
esan zien: Uste dezute nik on ori egin dizazutekedala? Bai, Jauna, erantzun zioten. Jesusek
orduan bere eskuak begietan ipiñi ziezten, esanaz: Zuen sinismenari dagokiona egin bedi. Eta
biak argitu ziran. Esan zien ez iñori esateko;
baña etxetik irten orduko, asi ziran barreatzen.
Itsu oiek argituta bereala, gaizkiñak zeuzkan
gizon mutu bat eraman zioten. Jesusek, geroko
begira egon gabe, deabrua kendu zion, eta gizona asi zan itzegiten. Guziak arritu ziran, eta zioten egundaño etzala Israelen alakorik ikusi; baña
baziran Jesusen egin miraritsu oiek ezin eraman
zituztenak. Eskriba eta fariseoak, arrokeriaz
beterik, benturatu ziran esatera Jesusek deabruarekin parte arturik mirari aiek egiten zituela.
Jesusek igerri zien zer zioten; baña etzien orduan
aintzakotzat artu, eta Jerusaleneronz bazijoan,
esan diran mirari, eta onelako beste asko bidean
egiñaz.
11. Ogeita emezortzi urtean
eri zanaren sendatzea
Jesus Jerusalenen sartu zan pesta andi bat
egiten zan egunean. Jerusalenen arkitzen zan
putzu bat Piscina probatica zeritzana. Putzu onetara urtean bein Aingerua jatsi eta ura erabilli
ondoan lenengo sartzen zana, gaitz guziak sendatuta gelditzen zan. Beragatik, putzu inguru
guzia eri eta gaxoz estalia egon oi zan, Aingerua
zetorrenean elkarren leiean sartzeko. Ogeita
emezortzi urte aietan an arkitzen zan gizon elbarri bat Jesusek ikusi zuen oiean zetzala, eta galdetu zion ea sendatu nai zan. Eriak erantzun
zion: Jauna, iñor ez daukat, ura mugitzen danean
lenengo sartu nazan, eta asi orduko, bat edo bat
sartzen da. Jaiki zaite, Jesusek esan zion, zure
oia artu, eta zoaz. Eria bereala sendatu eta oia
sorbaldan zuela joan zan.
Mirari au egindako eguna jai-eguna zan; eta
eskriba eta fariseoak emendik artu zuten gaizki
itzegiteko oña. Berak etzuten mirariak egiteko
eskubidea bestek izatea ezin, alabañan, eraman
zuten. Etziekiten nork egin zuen; baña, ikusirik
Jesusek egindako beste asko, zain txarrak bereala eman zien, au ere Jesusek egiña zala. Lenbizian, eriari eraso zioten, esanaz jai eguna zalako,
oia ezin eraman zezakeala. Baña onek erantzun
zien, sendatu zuenak esan ziola oia artuta joateko; esaten bazien bezala, ogeita emezortzi urteko gaitza ain aisa kendu didanak, zuek baño
obeto daki jai-egunean au edo ori egin ditekean.
Orduan galdetu zioten: Nor da, oia artuta joateko esan dizun gizon ori? Etziekien nor zan, eta
Jesusek isillik aldegin zuen.
Eri sendatua, oia etxean utzita Elizara joan
zan, Jainkoari eskerrak ematera. Jesus eta eria,
ustez-ustekabe, an arkitu ziran, eta Jesusek esan
zion: Begira, sendatua zaude, eta ez geiago okerrik egin. Orduan ezagutu zuen Ongillea nor zan.
Bereala eskriba eta fariseoai joanda esan zien
sendatzalle Jesus izan zuela. Berri onekin artu
zuten Jesus esesi edo persegitzeko gogo geiago.
Jesusi arpegira eman zioten zertako jai-egunean
gauza hura egin eta eriari oiarekin joateko agindu zion; baña Jesusek, aien berri ondo ziekienak
bezala, erantzun zien eta bere egiña garbitu
zuen.
LAUGARREN IRAKURGAIA
1. Amabi Apostoluen aukera
Jesusek igerri zien galdu nai zutela, eta ordu
au etorri baño lenago autu nai izan zituen bere
lege santa bere ordez ondoren nork erakutsiak,
bizi zan bitartean bere ondoan ondo ikasita. Jerusalendik irten eta Kafarnaumera joan zan. Aukera au egiteko, gau batean mendira igo zan otoitz
egitera; bada, lan andi guzietan aurretik prestaera au beti zeraman. Biaramonean goiz, ikasleai otsegin zien; eta oien artetik amabi autu, eta
Apostoluak deitu zien. Oiek ziran Simon Pedro
eta onen anaia Andres, Santiago andia eta Juan
anaiak, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago gaztea, Judas Tadeo, Simon eta Judas Iskariote gero saldu zuena.
Gauza arrigarria! Gizon argal ez-jakin
batzuek Jesusek bere ordekotzat aututzen ditu
mundu guzia bere legera ekartzeko, bere Elizari
oña emateko, bere izena mundu guzian zabal-
tzeko. Baña, amabiak zer ziran ain lan andirako?
Batzuek arrantzale sareak zabaltzen baizik etziekitenak, besteak nekazale eskolatu gabeko
itsuak; guziak jende beenekotik ateratuak, izen
gabeko iñor uts ezertan ere aintzakotzat artzen
etziranak. Oiek bada, aututzen ditu gizonaren
berezko griña txar guziai, deabruari eta munduari gerra emango dien lege andia erakusteko;
baña Jainkoak autuak dira, eta au asko da gauzarik miraritsuenak eta arrigarrienak egiteko.
Jesusek autu zituenean esan zien: Zoazte,
eta mundu guziari esan zaiozute Jainkoaren
Erreinua badatorrela; zoazte, ez oraindik ordea
jentillen artera, ez eta samariarren errietan sartu
ere; ezpada Israelko ardi galduetara: eriak sendatu, illak biztu, legenardunak garbitu eta gaizkiñak kendu itzatzute. Eskualdi au doan artu
dezute, eta doan erabilliko dezute. Bidean ez
ezer eraman, ez urrerik, ez zillarrik, ez zizkuetan
dirurik, ez zakutorik, ez bi janzirik, ez oñetakorik,
au da, soñean zeramazkitenak besterik; bada,
lana egiten duenak, saria edo jornala merezi du.
Edozein errietan sartzen zeratenean, galdetu
ezazute ea erri artan diña zein dan. Etxe onetan
zaudete, etxetik irten bitartean. Sartzen zeratenean, esango dezute: Pakea etxe onetan. Eta
etxeak merezi badu, pakea sartuko zaio, bestela
zeroi itzuliko zatzute; eta norbaitek ez bazaituzte artzen edo zuen itzak aditzen, aren etxetik
edo erritik irtetean, oñetako autsak astindu itzatzute. Egiaz esaten dizutet, Sodoma eta Gomorra atzen juizioko egunean ez dirala ain gogorkiro artuko, zein etxe edo erri hura.
Erakutsi oiek, esan diteke zuzentzen zirala
Jesus bera bizi zan arterañoko; baña geroagorako ere eman nai izan ziezten, esanaz: Bialtzen
zaituztet ardiak otsoen erdira bezala; izan zaitezte kontuzkoak, sugeak bezala; eta doblez
gabeak, usoak bezala. Gizonetatik gorde zaitezte; bada erabakileku edo tribunaletara eramango zaituztee, sinagogaetan azotatuak izango
zerate eta eraentzalle edo gobernadore, eta
erregeen aurrean nigatik ipiñiak.
Orduan ez pensatzen egon nola edo zer itzegingo dezuten; bada, zer-esanak emango zazkizute; zuek etzerate itzegiten dezutenak, ezpada
zuen bitartez itzegiten duen Aitaren Espiritua.
Anaiak anaia eriotzara eramango du, eta aitak
semea, eta semeak gurasoen kontra jaikiko dira
eta ilerazoko dituzte, eta zuek guziok nere izenagatik gorrotatuak izango zerate; baña atzeneraño irauten duena, salbatuko da. Uri batean esetsi edo persegituak bazerate, bestera zoazte.
Egiaz esaten dizutet, ez dituzutela Israelko uri
guziak onduko gizonaren Semea datorren arteraño. Ikaslea maisua baño geiago ez da; morroia
ere ez nagusia baño. Ikasleak asko du maisua
bezala izatea, eta morroiak ere bai nagusia
bezala. Baldin etxe-nagusia edo familiako buruari Belzebub deitu bazioten, etxekoai zer deituko
ez diete? Baña ez ezergatik ikaratu; bada, ez da
gauza ezkutaturik agertuko ez danik, eta isillik
jakingo ez danik. Nik isillik esaten dizutedana,
zuek agirian esan ezazute, eta belarrira esan
zazutena, tellatuetatik erakutsi ezazute. Ez gorputza iltzen dutenai bildur izan, zeren anima il ez
dezaketen. Bildur izan zatzakio anima eta gorputza Infernura bota ditzakeanari. Zer bada, ez dira
bi arditgatik bi txori saltzen, eta ala ere oietatik
bat bakarra ere zuen Aitaren baimena gabe
lurrera eroriko ez da? Zuen buruko illeak zenbatetuak dira, eta esku hura gabe bat bakarra ere
galduko ez da. Ez ikaratu, bada, zeren txori
askok baño geiago balio dezuten. Gizonen
aurrean aitortzen nauena, nik ere nere Aita
Zeruetakoaren aurrean aitortuko det; baña gizonen aurrean ukatzen nauena, nik ere nere Aita
Zeruetakoaren aurrean ukatuko det.
Ez uste izan pakea dakardala, au da, munduak paketzat daukana, ez; pake orrekin ez
nator, ezpada ezpatarekin, au da, pake ona eta
txarra berezitzen dituen nere itzaren ezpatarekin. Nator banakatzera semea aitagandik, alaba
amagandik, erraña amagiarrabagandik, zeren
gizon leialaren etsaiak bere etxekoak izango
diran. Bere aita eta bere ama ni baño maiteago
dituena, nere diña ez da; eta bere semea eta
alaba ni baño maiteago dituena, nere diña ez.
Eta bere gurutzea artuta, ez darraikidana nere
diña ez da. Bere bizia gordetzen duenak, galduko du; au da, bere biziari niri baño geiago nai
dionak, anima galduko du, eta bere bizia nigatik
galtzen duenak, anima gordeko du. Zuek artzen
zaituztenak, ni artzen naute; eta ni artzen nauenak ni bialdu ninduena artzen du. Profeta bat
profetatzat artzen duenak profetaren saria artu-
ko du; eta justu bat justutzat artzen duenak justuaren saria artuko du; eta nere ikasleetan txikienari baso-ur bat bakarra ematen dionak, ez
du ikaslearen saria galduko. Oiek eta onelako
beste gauza asko esan ziezten, bera bizi zan
artean eta gero zer egin bear zuten erakusteko.
Itzaldi au eginda, Jesus menditik beeratu
zanean eri eta gaizkindun askorekin arkitu zan,
guziak sendatzeko eskatzen ziotela. Guziai
mesede au egin ondoan, eseri zan, eta mendian
lenagoko egonaldi batean erakutsitako zortzi
zorionak edo bienabenturantzak berritu ziezten.
Gero bereala jendea nor bere aldera bialduta,
Kafarnaumen sartu zan, bere Apostoluakin zerbait artu eta atsedetera.
2. Amabi Apostoluak biñaka
bialduak
Emendik amabi Apostoluak biñaka bialdu
zituen Jainkoaren Erreinua erakustera, eriak sendatzera eta gaitzkiñakbotatzera. Berak beste
ikasle batzuek laguntzat artu zituen, bere ondo-
an geroko ikasi zezaten. Aukera au eginda,
Naim-era lenbizi joateko asmoa artu zuen. Erriko
atera zanean, topatu zuen ama alargun baten
seme bakar illoian zeramatena. Jesusek ama
negarrez ikusita esan zion: Ez negarrik egin. Illoizaleak gelditu ziran. Orduan Jesus illari alderatu
zitzaion, eta esan zion: Gaztea, jaiki zaite. Jaiki
eta itzegiten asi zan, eta amari eman zion.
Guziak arritu ziran, eta deadar egiten zuten: Profeta andi bat sortu zagu, eta Jainkoak bere Erriari begiratu dio.
Egun oietan San Juan Bauptista oraindik
itxian zeukaten, eta bere ikasleak joan zitzaiozkan, Jesusek egiten zituen mirariak esatera. San
Juanek gogoz eta poz andiarekin aditu zituen;
baña igerri zien, bear zan adiña sinismen Jesusgan oraindik etzeukatela, eta biri agindu zien
Jesusgana joanda galdetzeko: Zu zera etorri bear
dana, edo besteren baten zai egongo gera?
Jesus jende askok inguratua zegoan San Juanen
ikasleak galde au egin ziotenean; eta etzien ezer
erantzun; baña bai asko eri sendatu, gaizkin
bota eta itsu argitu. Gero esan zien: Zoazte, eta
Juani esaiozute zer aditu eta ikusi dezuten:
itsuak dakustela, errenak dabilzala, sarnatiak
garbitu dirala, gorrak aditzen dutela, illak biztu
dirala eta beartsuai Ebanjelioa adierazten zaiela.
Bereala San Juanen aldeko itzaldi luze bat
egin zien, zeñetan, beste gauza askoren artean,
erakutsi zien umiltasuna zein andia eta ederra
dan. Aditzalleak txit gogoz egon zitzaiozkan, eta
fariseoai besteri ez bezala ukitzen zien itzketa
bazan ere, oietatik Simon zeritzan batek, batere
atsekaberik artu gabe, esan zion aren etxera
bazkaltzera joateko; eta Jesusek Simonen eskeñtza au aintzat artuta, joan zitzaion; maiean jarri
zan, fariseo asko inguruan zituela; eta onela zeudela, gertatu zan gauza bat, emen zearo ezarritzea dagokana.
3. Maria Magdalenaren
ondutzea
Naimgo erri onetan bizi zan Maria zeritzan
andre galdu bat. Maria Betanian jaioa eta guraso
aberatsen alaba zan. Iru senide ziran, Lazaro,
Marta eta Maria. Gurasoak ilda, ondadea iru
senideak, nork bere zatia, artu zuten. Lazaro eta
Martari Betanian zituzten ondasunak erori
zitzaiozkaten, eta Mariak artu zuen Magdalengo
gaztelua, zeñaren bidez Magdalena deitzen
zaion. Maria Magdalena egun batzuetan bere
senideen ondoan egon zan; bitarte onetan senideak igerritzen zioten bere bizitasun argia eta
munduaren begietan agertu nai geiegikoa; beragatik asko nekatzen ziran Jainkoaren bildurrean
idukitzeko; baña alperrik.
Magdalenak senide on oien ondoko izaera
txit gogokoa iñolaz ere etzuen, eta aiek utzita
Magdalengo gaztelura joan zan bizitzera. Senideen itzaletik aldegin zuenean, bereala arkitu
zan galai zoro askok ondo itzegiten ziotela; eta
neskatx buru-arin onen eresi guzia, bere gorputza andade bat egiñik erakustea zan. Egun oietan alderdi onetara ere Jesusek egindako mirarien otsa zabaldu zan. Lazaro eta Marta Jaunari
bertatik jarraitu zitzaiozkan, baita arreba zoro
argatik eskatu ere. Jesusek, bekatarien billan
mundura etorriak bezala, biotzean ukitu zion.
Jesusek Naimen predikatzen zuen, eta Magdalenak aditurik Jesusgatik esaten ziran gauza
andiak, joan zitzaion aditzera, eta biotz osotoro
aldatuarekin itzuli zan: bere gaiztakeriaren
damu min bat artu zuen, eta bertatik Jesusi
jarraitzea ere bai. Onetarako galdetu zuen non
egongo ote zan, eta esan ziotenean erriko andizki geienakin Simonen etxean bazkaltzen zala,
joan zan; eta begiratu gabe, ez zer esango
zuten, ez zer iritziko zioten, bazkaltokian sartu
zan; eta arpegiz-arpegi Jesusi begiratzeko biotz
gabe, aulki atzean jarri zitzaion, auzpeztu zan
eta negarrari eman zitzaion; Jesusen oñak malkoakin busti zituen, buruko illeakin leortu ziozkan, muñ egin zion eta berekin zeraman balsamu usai gozokoarekin igortzi ziozkan, eta bere
utsegite eta gaiztakeria guzien barkazio eske
jarri zitzaion.
Etxeko nagusi Simon Fariseoak beregan zion:
Baldin au profeta balitz, balekike emakume au
bekatari bat dala. Jesusek Simonen esan isillari
igerrita, esan zion: Gauza baten galdez nagokizu. Bereala erantzun zion: Jauna, esazu. Gizon
batek bi artzeko zeuzkan: batak seieun erreal
zor ziozkan, eta besteak irurogei erreal; baña
zerekin zorra kendu etzutelako, artzekodunak
biai barkatu zien. Bi oietatik nork geiago nai izan
bear dio? Simonek erantzun zion, aren iritzian
zorrik andiena zuenak. Ondo diozu, Jesusek esan
zion; eta Magdalenari begira jarrita, esan zion:
Emakume ori dakusu? Zure etxean sartu nintzan, eta urik ere etziñidan eman oñak garbitzeko; baña onek negar-malkoz busti eta illeakin
garbitu dizkit. Zuk olioarekin ez didazu burua
igortzi; baña onek oñak balsamuz egin dizkit.
Beragatik esaten dizut bekatu askoak barkatu
zaiozkala, zeren asko maitatu zuen.
Bitartean Magdalena buru makurtuarekin
zegoan barkazio eske, eta Jesusek esan zion:
Zure bekatuak barkatu zazkizu. Maiean zeudenak esan oni asko iritzita, asi ziran esaten: Au
zein da bekatuak barkatzeko? Nork, Jainkoak
bestek, bekatuak barkatu ditzake? Egiaz, Jesusi
arteraño etzitzaion bekatuen barkazio eske iñor
jarri: batzuek billatu izan zuten makiak zuzentzeko, besteak itsuak argitzeko; oiek ezkabiak garbitzeko, aiek illak biztutzeko; eta guziak gorputzeko eritasun eta gaitzak kentzeko. Iñork ez,
ordea, animako zauriak sendatzeko; argatik
ikusten zeudenak arritu ziran, aditu zutenean
bekatuak barkatzeko eskubidea bere buruari
ematen ziola. Gauza oiek buruan zerabilzkiten
bitartean, Jesusek oñetan zegokion Magdalenari
berriz ere begira jarrita, esan zion: Zure sinisteak salbatu zaitu, pakean zoaz.
Egundaño etzan barkazio osoagorik eta aldaketa obeagorik ikusi. Jaungoikoaganako amorioa
mundurakoaren lekuan sartu zan, eta biotz andi
hura sutu zuen. Lazaro eta Martak berri onekin
txit poz andia izan zuten. Magdalena bereala
joan zitzaien; esan zien zer gertatu zitzaion; eta
gero Jesusgana itzulita, etzuen Maisu onegandik
geiago aldegin.
4. San Juan Bauptistaren
eriotza
Bazkari gogoangarri onen ondoren Jesusek
amabi Apostoluai deitu zien, eta guziak elkarrekin zebilzan. Baña Jesusek laster izan zuen albista bat, txit min eman ziona. Herodes, errege egiten zuenak, bere jaiotegunaren oroipenean
andizki askorekin bazkari andi bat egin zuen, eta
San Juan Bauptistaren galmena bazkari onetatik
etorri zan. Herodias, Herodesen emazte ordekoak, zeukan bere egiazko senar utzi zuenagandik
izandako alaba txit eder egokia; eta onelako bazkarietan emakumeak ez bazuten ere lekurik izaten, Herodesek Herodiasi esan zion, alaba al zan
ondoena apainduta jan-tokira bialtzeko. Begiak
zoratzeko eran ipiñi zuen, eta aurkeztu zan.
Herodes eta gañerakoen aurrean txit askatasun
andiarekin dantzatu zan; eta Herodesen biotza
ain beretu zuen, non esan zion nai zuen gauza
eskatzeko, eta emango ziola: ala bear bazan, itz
ziñeztuaren azpian erreinuaren erdia ere agindu
zion. Alaba dantzaria gelatik irtenda, ama Herodiasi joan zitzaion galdetzera ea erregeari zer
eskatuko zion. Herodiasek etzuen utzi nai bere
bizitza gaiztoaren salati San Juan Bauptista galtzeko zetorkion ain era ona; eta alabari esan zion
ez beste gauzarik eskatzeko, ezpada Juanen
burua. Dantzariak bereala Herodesi joan, eta
belarrira esan zion Juan Bauptistaren burua platera batean eman zizaiola.
Herodesi etzitzaion eskaera au ondo erori,
Juani nai ziolako; baña etzuen bear adiña biotz
izan arestian emandako itza jateko, eta lege
guziak naiago izan zituen autsi, bein esana ukatu
baño. Bere morroi bati agindu zion, itxian zegoan lekura joanda lepoa ebakitzeko; eta serbitzari onek, nagusiaren esana gogorkiro egiñik,
burua, odola zeriola, Herodesi eraman zion, onek
neskatx dantzariari eta alabak amari eman eta
santu andi aren eriotzarekin dantzari ergel baten
gora-beerak eta arinketak saristatuak izan ziran.
Iru oiek ere etziran sari gabe geratu. Zegokien
patu gaiztoak laster artu zituen. Urte gitxiren
epean Kaligula enperadoreak Herodesi erregetza kendu zion eta Leon Franziakora erbestetu
zuen, eta emen il zan. Herodiasi etzion alakorik
agindu; baña bere galaiarekin ibilli nai izan zan,
eta gisa berean Leonen il zan. Alaba dantzaria
ibai izoztu batera erori, eta ormak lepoa ebaki
zion. San Juan Bauptistaren ikasleak Maisuaren
gorputz illa kontuz jasota, Samariako uri Sebaste-n lurpetu zuten. Burua ere ontzi batean ipiñi
zuten, eta geiena orain Erroman dago.
5. Bost ogi eta ezkalu birekin
bost milla gizon bazkatuak
San Juan Bauptistaren ikasleak ill-berri onekin Jesusi joan zitzaiozkan, Jesusenak ere beren
misio-aldia eginda Jesusgana itzuli ziran egunetan. Nori bere albistak aditurik, Jesus guziakin
batela batean sartuta, Betsaidako eremu bateronz joan zan. Jesus eta bere lagunak itsasoz
orduko beste jendetza andi bat ere leorrez eta
oñez joan zan, Jesusi geldituko zala igerri zioten
tokira. Jesus guzien erdian jarri zan, eta Zeruko
lege santa erakusten zien, eta gaxoak sendatzen
zituen. Onela ziardun arratsalde batean, ikasleak
esan zioten: Jauna, eremu soll batean gaude;
illuntzera dijoa; eta jende au bialdu ezazu zer
jana billatu dezan. Ez ori, Jesusek erantzun zien;
ez dira joango: zuek jaten eman zaiozute. Eta
Feliperi esan zion: Oientzat ogia non erosiko
degu? Itz oiekin Felipe arritu zan, zeren oraindik
etzuen uste ogiak ugaritzeko eskubidea Jesusek
zuenik; eta erantzun zion: Berreun errealbiko
asko ez dira ogi-zerratxo bana erosteko; ala ere,
joango gera erostera, eta emango diegu. Zenbat
ogi dauzkazute? Jesusek galdetu zien. Bost garagar-ogi eta bi ezkalu mutiko batek zeuzkanak
arkitu zituzten. Baña onenbeste lagunentzat
oiek zer dira? Andresek zion. Jende guzia Jesusek
zelaiean saldoka esererazo zuen; eta gizon utsak
bost milla ziran, beste ainbeste emakume eta
aurrekin. Jesusek ogi eta ezkaluak eskuan artuta, Aita Betikoari eskerrak eman ziozkan, bedeinkatu zituen, eta Apostoluai agindu zien jendeari
zabaltzeko. Ematen asi ziran, eta naiko guzia
jateko adiña ogi eta arrai bost ogi eta bi ezkaluetatik sortu zan. Gero agindu zien ogi eta arraipuskak biltzeko, eta amabi saski bete zituzten.
Mirari berri au ikusi zutenean arriturik, osotoro sinistu zuten Jesus Mesias zala. Baña nola bizi
ziran lurreko errege baten izenean Mesias etorriko zalakoan, ipiñi nai izan zioten koroa buruan,
eta errege-zigorra edo makilla eskuan, eta erregetzat ezagutu. Jesusek igerri zien gogoan zer
zerabilten; eta illuna gañean zalako aitzakian
inguruko errietara bialdu zituen, gaua egitera.
Gisa onetan jendea beregandik bialtzen zuen
bitartean, Apostoluai agindu zien ontzian sartuta
Betsaidaronz abiatzeko, eta Genesareteko itsasadarra igarotzeko.
6. Jesusek itsas aserretuan
Apostoluak gordetzen ditu
Jesus bakarrik arkitu zanean mendira igo zan
eta otoitzari eman zitzaion. Apostoluai itsasoa
aserretu zitzaien, eta gau guzian ondatzeko
zorian ibilli ziran, eta amar orduan arraunakin
nekatuta, etzuten ordu beteko biderik egin. Jesusek ikusi zituen nola zebilzan, eta aurkeztu
zitzaien. Sarreran izutu ziran, iratxo edo duenderen bat zalakoan; baña Jesusek esan zien: Ez ikaratu, Ni naiz. Jauna, Zu bazera, Pedrok esan zion,
zeregana artu nazazu. Jesusek esan zion: Atoz.
Pedro ontzitik irtenda urean Jesusgana zijoala,
aizeak artu eta ondatzera egin zuen, eta deadar
egin zion: Jauna, gorde nazazu. Jesusek eskua
luzatu, eta bere ontzira artu zuen, esanaz: Siniste gitxiko gizona, zertako zalantzan jarri zera?
Esan bazion bezala: Nere eskubidearen berri
etziniekien? Pedro Jesusen oñetan auzpeztu zan,
eta esan zuen: Jainkoaren Seme egiazkoa Zu
zera. Itsasoa gelditu zan, eta beste neke gabe
ur-ertzera joan ziran.
Jesus lurrera zanean, bereala, zekusaten
guziak ezagutu zuten, eta zebillen leku guzietan
eri eta makiak bidean ipintzen ziozkaten eta
eskatzen zioten, arren, besterik ez bazan ere,
soñekoaren ertzari ukitzen uzteko, eta au iristen
zutenak sendaturik gelditzen ziran. Onetan zebillela, jai-bezpera batean Kafarnaumera joan zan.
Aurreko egunetan errege egin nai zutenak, igerri
ziotenean aldegin ziela, eske abiatu eta uri onetan arkitu zuten, eta asi zitzaiozkan espasunak
agertzen; baña Jesusek esan zien zein lan zoroa
zan arekin egin nai zutena, eta alako asmoari
uzteko.
7. Animako janariaren gañean
Jesusen itzketa
Zuek billatzen nazute, esan zien, ez egin
ditudan mirariakgatik, ezpada jaten eman dizutedalako. Nekatu zaitezte, bada, ez bereala
aitzen dan janaren ondoren, ezpada gizonaren
Semeak emango dizuten eta beti iraungo duenagatik. Eta, zer egingo degu au irabazteko? galdetu zioten. Jesusek erantzun zien bera zala Zerutik jatsitako ogi bizi, betiko bizitza ematen
zuena, eta berari sinisteko. Baña, au gogor egiten zitzaien, eta menturatu ere baziran galdetzera ea zer egiten zuen beren sinismen osoa ari
emateko. Egia da, esaten zioten, bost ogirekin
egun batean bost milla gizon bazkatu dituzula;
baña gure aita Moisesek ere berrogei urtean
seieunda geiago milla lagun eremuan manarekin
bazkatu zituen. Bai, ala da, Jesusek erantzun
zien; baña Moisesek emandako mana, Zeruko
ogi egiazkoaren irudipena edo antza baizik
etzan: hura jandakoak il ziran. Zeruko ogi egiazkoa Zerutik jatsi eta munduari bizia ematen
diona da. Ni naiz ogi bizia. Ni artzen nauenak
betiko bizitza dauka. Aditzalleak esan zioten:
Jauna, ogi orretatik beti iguzu; eta Jesusek erantzun zien: Bizitzako ogia ni naiz; nigana datorrenak, goserik izango ez du, eta nigan sinisten
duenak, egarririk ere ez. Juduak gaizki-esaka asi
ziran, esan zuelako «Bizitzako ogia naiz», eta
zerasaten: Zer? au ez da Joseren seme, bere aitamak ezagutzen diozkaguna? Gaizki-esate orri
utzi zaiozute, Jesusek esan zien. Iñor nigana ezin
datorke, ni bialdu ninduen nere Aitak ez badakar. Egi-egiaz esaten dizutet, nigan sinisten duenak betiko bizitza duela. Ni naiz ogi bizi, Zerutik
jatsia. Iñork ogi onetatik jaten badu, betiko biziko da. Jakizute, Nik munduagatik emango dedan
ogia, nere aragia dala.
Juduak orduan elkarri zerasaten: Nola onek
bere aragia jaten eman dizaguke? Juduak uste
zuten, beste edozein aragi bezala, Jesusek berea
eskeñtzen ziela. Egi-egiaz esaten dizutet: gizonaren Semearen aragia ezpadezute jaten eta
odola edaten, ez dezute bizitzarik izango. Betiko
bizitza, nere aragia jaten duenak eta nere odola
edaten duenak du; eta atzeneko egunean nik
biztuko det. Bada, nere aragia da egiazko janaria eta nere odola egiazko edaria, eta nere aragia jaten duena eta nere odola edaten duena
nigan dago, eta Ni argan nago. Oiek eta onelako
beste gauza andi Aldareko Sakramentu Santua
adierazten zuten asko erakusten ziezten, egun
aietan egiten zituen itzaldietan, esanai miraria-
kin indarra emanaz. Ala ere, asko ziran sinisten
etziotenak; batez ere, eskriba eta fariseoak ikusi
ere ezin zuten, eta begietatik kentzeko bideak
egiten zebilzan. Jesusek igerri zien zer asmo
zerabilten, eta aldegin zuen. Baña noranai zijoala, gaxo, elbarri eta makiz beti inguratua zegoan,
eta guziai osasuna emanda, agintzen zien ez,
arren, barreatzeko, galdu nai zuten aiek jakin
etzezaten. Jesusek baziekien galduko zutela;
baña ordua etzan artean bete; argatik kontuan
ipintzen zituen, geiago sutu etzitezen.
8. Esku-txangu baten
jai-eguneko sendatzea.
Baña fariseoak etzuten iñork ezer esankizunik, nondik galdu zezaketen billatzeko. Gauzarik
onenetatik ere artzen zuten Jesusgatik gaizki
itzegiteko oña. Ara sinisbide bat. Jai-egun batean
Jesus Elizan sartu zan, eta eskriba eta fariseoak
begira zegozkion, an arkitzen zan esku-txangudun bat sendatzen ote zuen, jai-eguna zalako
erasotzeko. Jesus lan artara baño lenago galdetu
zioten ea zillegi edo ondo zan jai-egunean sendatzea. Galdera au bere gatzarekin zan; baña
Jesusek aien barrun galduai igerri zien, eta ezer

- Parts
- Testamentu Berriko Kondaira - 01
- Testamentu Berriko Kondaira - 02
- Testamentu Berriko Kondaira - 03
- Testamentu Berriko Kondaira - 04
- Testamentu Berriko Kondaira - 05
- Testamentu Berriko Kondaira - 06
- Testamentu Berriko Kondaira - 07
- Testamentu Berriko Kondaira - 08
- Testamentu Berriko Kondaira - 09
- Testamentu Berriko Kondaira - 10
- Testamentu Berriko Kondaira - 11
- Testamentu Berriko Kondaira - 12
- Testamentu Berriko Kondaira - 13
- Testamentu Berriko Kondaira - 14