🕙 29-minute read
Testamentu Berria - 41
Total number of words is 3774
Total number of unique words is 1371
25.0 of words are in the 2000 most common words
36.5 of words are in the 5000 most common words
44.5 of words are in the 8000 most common words
gauzak, eta hek eztitzala eskriba.
4 Eta itsasoaren gainean eta lurraren gainean zegoela ikusi ukan nuen Aingeruak, altxa
zezan bere eskua zerura,
5 Eta iura zezan sekula sekulakotz bizi denaz,
zeinek kreatu baititu zerua eta hartan diraden
gauzak, eta lurra eta hartan diraden gauzak, eta
itsasoa eta hartan diraden gauzak, ezen gehiago
denborarik eztela izanen:
6 Baina zazpigarren Aingeruaren bozeko egunetan tronpetaz ioiten hasiren denean akabaturen datela Iainkoaren misterioa, bere zerbitzari
Profetei deklaratu ukan drauen bezala.
7 Eta zerutik enzun ukan nuen boza, berriz
minza zedin enekin, eta erran zezan, Habil, eta
har ezak itsasoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingeruaren eskuko liburutxo irekia.
8 Eta ioan nendin Aingeruagana niotsala
lidan liburutxoa. Eta erran ziezadan, Har ezak,
eta irets ezak: eta hire sabela karminduren dik:
baina hire ahoan ezti izanen duk eztia bezala.
9 Har nezan bada liburutxoa Aingeruaren
eskutik, eta irets nezan: eta zen ene ahoan eztia
bezala ezti: baina iretsi ukan nuenean, ene sabela karmin zedin.
10 Orduan erran ziezadan, Profetizatu behar
drauek berriz anhitz populuri, eta jenderi, eta
mihiri, eta regeri.
KAP. XI.
1, 19 Iainkoaren tenplea ireki. 3, 7
Iaunarenik bi testimonio bestiak hil,
11 Gero resuszitatu izan dirade. 8
Sodoma eta Egipte. 12 Resumak
Kristendu. 16 Anzianoek Iainkoa
laudatzen.
1 Eta eman zekidan kanabera bat berga bat
irudirik, eta presenta zedin Aingeru bat, ziostala,
Iaiki adi, eta neurt itzak Iainkoaren tenplea eta
aldarea, eta hartan adoratzen dutenak.
2 Baina iraitzak kanpora tenple lekoretik den
sala, eta eztezala hura neurt: ezen eman izan
ziaiek Jentilei, eta Zibitate saindua ohondikaturen die berrogei eta bi hilebethez.
3 Baina emanen diraueat hura neurerik bi
testimoniori, zeinek, profetizaturen baitute milla
eta ber-ehun eta hirurogei egunez, zakuz beztituak diradela.
4 Hauk dituk bi olibak eta bi kandeler lurreko
Iaunaren presentian daudenak.
5 Eta baldin nehork haei gaizkirik egin nahi
badraue, sua ilkiten duk haien ahotik, eta iresten
zitik haien etsaiak: ezen baldin nehork gaizkirik
egin nahi badraue, hark hunela heriotara eman
behar dik.
6 Hauk die bothere zeruaren ersteko, uririk
eztagian haien profetiazko egunetan: eta die
bothere uren gainean, haien odoletara konbertitzeko, eta lurraren azotatzeko plaga oroz noizere nahi baitukeite.
7 Eta akabatu dukeitenean bere testimoniajea abismetik igaiten den bestiak, gerla eginen
dik haien kontra, eta garaithuren zitik eta hilen:
8 Eta haien gorputzak etzanen dituk Zibitate
handiko plazetan, zein deitzen baita espiritualki
Sodoma eta Egipte, non gure Iauna ere kruzifikatu izan baita.
9 Eta ikusiren zitie leinuetakoek, eta populuetakoek, eta mihietakoek, eta nationetakoek,
haien gorputzak hirur egun eta erdiz, eta eztikee
permetituren haien gorputzak ezar ditezen
sepulturatan.
10 Eta lurreko habitantek bozkario ukanen
die haien gainean, eta atsegin harturen die: eta
presentak igorriren diraueze elkarri: zeren bi
Profeta hauk tormentatu ditukeizten lurrean
habitant diradenak.
11 Baina hirur egun eta erdiren buruan bizitzeko espiritu Iainkoaganikoa hetara sarthuren
datek, eta egonen diratek bere oinen gainean,
eta iziapen handi eroriren datek hek ikusiren
ditukeiztenen gainera.
12 Gero enzun die boz handi bat zerutik, haei
diostela, Igan zaitezte huna: eta igan dituk zerura hodei batetan: eta ikusi zitie bere etsaiek.
13 Eta oren hartan lur ikaratze handi egin
izan duk: eta Zibitatearen hamargarren partea
erori izan duk, eta hil izan dituk lur ikaratze hartan zazpi milla gizon, eta berzeak izitu izan dituk,
eta eman diraukoe gloria zeruko Iainkoari.
14 Bigarren malediktionea iragan izan da: eta
huna hirurgarren malediktionea ethorriren da
sarri.
15 Eta zazpigarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta boz handiak egin zitezen zeruan, zioitela, Egin izan dirade mundu hunetako resumak,
gure Iaunaren eta Krist harenaren resuma, eta
regnaturen du sekula sekulakotz.
16 Orduan hogei eta laur Anziano Iainkoaren
aitzinean bere alkietan iarririk zeudenek, egotz
zitzaten bere buruak bere begitharten gainera,
eta adora zezaten Iainkoa,
17 Zioitela, Eskerrak drauzkiagu hiri Iainko
Iaun bothere-guzitakoa, Zein baitaiz, eta Baihinzen, eta Ethorteko baitaiz, zeren hartu duan eure
puisanza handia, eta zeren hasi duan eure resuma:
18 Eta aserretu izan dituk Jentilak, eta ethorri izan duk hire hira, eta hilen denbora, iujea
ditezenzat, eta eman diezeanzat saria eure zerbitzari Profetei, eta sainduei, eta hire izenaren
beldur diraden xipiei eta handiei: eta desegin
ditzanzat lurra desegiten dutenak.
19 Orduan ireki zedin Iainkoaren tenplea
zeruan, eta ikus zedin haren allianzazko Arka
haren tenplean: eta egin zedin xistmist eta hots
eta lur ikaratze, eta babazuza handi.
KAP. XII.
Emazte ertzen zenaren zelatan
zegoen dragoinaren kontra Mikelek
biktoria irabazi fidelen probetxutan.
1 Eta ikus zedin signo handi bat zeruan,
Emazte iguzkiaz inguratu bat, zeinen oinen
azpian baitzen ilhargia, eta buruan hamabi izarrezko koroa bat.
2 Eta izorra izanez heiagoraz zegoen erdi
beharrezko minez, eta tormenta iragaiten zuen
erdi zedinzat.
3 Ikus zedin berze signo bat ere zeruan, eta
huna, dragoin gorharats handi bat, zazpi buru
zituenik eta hamar adar: eta bere buruetan zazpi
diadema.
4 Eta haren buztanak tiratzen zuen zeruko
izarren heren partea, eta egotz zitzan hek lurrera: eta geldi zedin dragoina emazte erdi behar
zuenaren aitzinean, erdi zatenean, haren haurra
irets lezanzat.
5 Eta erd zedin seme ar batez zeinek gobernatu behar baitzituen natione guziak burdinazko
berga batez: eta harrapa zedin haren haurra
Iainkoagana eta haren thronora.
6 Eta emazteak ihes zegian desertu batetara,
non baitu lekua Iainkoaz apaindurik, han hura
haz dezatenzat milla eta ber-ehun eta hirurogei
egunez.
7 Eta egin zedin batailla bat zeruan: Mikele
eta haren Aingeruak bataillatzen ziraden dragoinaren kontra, eta dragoina konbatitzen zen eta
haren Aingeruak:
8 Baina etziraden borthitzenak izan, eta
haien lekua etzedin gehiagorik eriden zeruan.
9 Eta iraitz zedin dragoin handia, suge zahar
hura, Deabru eta Satan deitzen dena, zeinek
mundu guzia seduzitzen baitu: iraitzi izan da
bada lurrera, eta haren Aingeruak harekin iraitz
zitezen.
10 Eta enzun nezan boz handi bat zioela
zeruan, Orain egin da salbamendua, eta indarra,
eta gure Iainkoren resuma, eta Krist harenaren
botherea: ezen gure anaien akusazalea iraitzi
izan da, zeinek akusatzen baitzituen gure Iainkoaren aitzinean egun eta gau.
11 Baina hek garaithu izan zaizkio Bildotsaren odolaren kausaz eta bere testimoniajeko
hitzaren kausaz, eta bere biziak eztituzte gupida
ukan heriorano.
12 Halakotz zaitezte alegera, zeruak eta
hetan habitatzen zaretenak. Malediktione lurreko eta itsasoko habitantei: ezen iautsi da deabrua zuetara, hira handiz betherik, nola baitaki
ezen denbora apur bat baduela.
13 Ikusi ukan zuenean bada dragoinak ezen
iraitzi izan zela lurrera, persekuta zezan arraz
erdi izan zen emaztea.
14 Baina eman izan zaizkan emazteari arrano
handi batenik bi hegal, hegalda ledinzat sugearen aitzinetik desertura, bere lekura, non hatzen
baita denbora batetakotz eta denboretakotz eta
denboraren erditakotz.
15 Eta iraitz zezan sugeak emaztearen ondoan bere ahotik ur flubio bat bezala, hura harrapa
erazi lezanzat flubioaz.
16 Baina aiuta zezan lurrak emaztea, eta
ireki zezan lurrak bere ahoa, eta hurrupa zezan
dragoinak bere ahotik iraitzi ukan zuen flubioa
17 Orduan aserre zedin dragoina emaztearen
kontra, eta ioan zedin gerla egitera haren haziko
goitikoen, Iainkoaren manamenduak begiratzen
dituztenen eta Iesus Kristen testimoniajea dutenen kontra.
18 Eta geldi nendin itsasoko sable gainean.
KAP. XIII.
1 Antekristen gehientasuna. 7 Baina
eztitu elejituak seduzituren. 13
Haren signoak eta authoritatea. 18
Gauza hauen deklarationea.
1 Orduan ikus nezan bestia bat itsasotik igaiten zela, zazpi buru eta hamar adar zituenik, eta
bere adar gainetan hamar diadema: eta bere
buru gainetan basfemiotako izen bat.
2 Eta nik ikusi ukan nuen bestiak Leoparta
irudi zuen, eta haren oinak ziraden hartzarenak
bezalako: eta haren ahoa lehoinaren ahoa bezalako: eta eman ziezon hari dragoinak bere puisanza, eta thronoa, eta bothere handi.
3 Eta ikus nezan haren buruetarik bat heriotara zauria bezala, baina haren heriotarako zauria sendatu izan zen: eta mirakuluz zegoela lur
guzia iarreiki zekion bestiari.
4 Eta adora zezaten, bestiari bothere eman
zeraukan dragoina, eta adora zezaten bestia,
zioitela, Nor da bestia irudi duenik? haren kontra
nor konbati ahal daite?
5 Eta eman zekion aho gauza handiak eta
blasfemioak pronuntiatzen zituena, eta eman
zekion bothere berrogei eta bi hilebetheren konplitzeko.
6 Eta ireki zezan bere ahoa blasfematzera
Iainkoaren kontra, blasfema litzanzat haren
izena, eta haren tabernaklea, eta zeruan diradenak.
7 Eta eman zekion sainduen kontra ere gerla
egitea, eta haei garaitzea: eta eman zekion bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.
8 Eta adoratzen zuten hura lurreko habitant
guziek, zeinen izenak ezpaitirade eskribatuak,
munduaren fundationetik hil izan den Bildotsaren bizitzeko liburuan
9 Baldin nehork beharririk badu, enzun beza.
10 Baldin nehork kaptibitatera eramaiten badu,
kaptibitatera eramanen da bera: baldin nehork
ezpataz hil badeza, behar da hura ezpataz hil
dadin: hemen da sainduen patientia eta fedea.
11 Gero ikus nezan, berze bestia bat igaiten
zela lurretik, eta zituen bi adar Bildotsarenak
irudi: baina dragoina bezala minzo zen.
12 Eta hark lehen bestiaren bothere guzia
exerzitzen zuen haren presentian: eta egiten
zuen, lurrak eta hartako habitantek adora lezaten leheneko bestia hura, zeinen heriotarako
zauria sendatu izan baitzen.
13 Eta signo handiak egiten zituen, hanbat
non sua zerutik lurrera eraits eraziten baitzuen
gizonen aitzinean.
14 Eta seduzitzen zituen lurreko habitantak
signoen kausaz, zeinen egitea eman izan baitzaion bestiaren aitzinean: ziostela lurreko habitantei, egin liezoten imajina bat bestia hari, zein
ezpataz zauri izan baitzen, baina biztu izan da.
15 Eta hari eman zekion, bestiaren imajinari
espiritu eman liezon, eta bestiaren imajina
minza ledin, eta egin lezan, bestiaren imajina
adoratzen ezluten guziak, hil litezen.
16 Eta egiten zuen, guziek, xipiek eta handiek, abratsek eta paubrek, librek eta esklaboek
hartzen baitzuten merka bat bere esku eskuinean, edo bere belarretan.
17 Eta nehork ezin eros lezan edo sal merka
luenek baizen, edo bestiaren izena, edo haren
izenaren kontua.
18 Hemen da sapientia: adimendurik duenak
konta beza bestiaren izena: ezen kontua gizonarena da, eta haren kontua, sei ehun eta hirurogei
eta sei.
KAP. XIIII.
3 Iainkoaren haurren konsolationea.
8 Babiloneren erortea. 9 Bestiaren
bandakoen punitionea. 13 Fidelen
herioa dohatsu. 15 Uzta
errekeitatzea, eta mendematzea.
1 Orduan beha nezan, eta huna, Bildotsa
zegoen Siongo mendi gainean, eta harekin ehun
eta berrogei eta laur milla, zutela haren Aitaren
izena eskribatua bere belarretan.
2 Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien
hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa
bezala: eta enzun nezan bere gitarrak ioiten
zituzten gitarrarien soinu bat:
3 Eta kantatzen zuten kuasi kantu berri bat
throno aitzinean, eta laur animalen, eta Anziano-
en aitzinean: eta nehork ezin ikas zezakeen kantua ehun eta berrogei eta laur millek baizen, zein
baitirade lurretik erosiak:
4 Hauk dirade emaztekin satsutu eztiradenak: ezen birjina dirade: hauk dirade Bildotsari
darreitzanak norat ere ioan baitadi: hauk dirade
gizonen artetik erosiak, primitia Iainkoari eta Bildotsari sanktifikatuak.
5 Eta haien ahoan ezta eriden enganiorik:
ezen makula gabe dirade Iainkoaren throno aitzinean.
6 Gero ikus nezan berze Aingeru bat zeruaren arteaz hegaldatzen zela, Ebanjelio eternala
zuela, ebanjeliza liezenzat lurreko habitantei,
eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu
guziari:
7 Zioela ozengi, Zareten beldur Iainkoaren,
eta hari gloria emozue: ezen ethorri da haren
iujemenduaren ordua: eta adora ezazue zerua
eta lurra eta itsasoa eta ur ithurriak egin dituena.
8 Eta berze Aingeru bat iarreiki zekion, zioela, Erori da erori Babilon, zibitate handi hura,
zeren bere paillardizaren hiratako mahatsarnoaz
natione guziak edaran ukan baititu.
9 Eta heren Aingerua iarreiki zekien, zioela
ozengi, Baldin nehork adora badeza bestia eta
haren imajina, eta har badeza haren merza bere
belarrean edo bere eskuan,
10 Hark ere edanen du Iainkoaren hirako
mahatsarnotik, bai, mahatsarno pur haren hirako kopara hustutik: eta tormentaturen da suz
eta sufrez Aingeru sainduen aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.
11 Eta haien tormentako kea altxaturen da
sekula sekulakotz: eta eztute ukanen pausurik
ez egun ez gau adoratzen dutenek bestia eta
haren imajina, eta baldin nehork har badeza
haren izenaren merka.
12 Hemen da sainduen patientia: hemen
dirade Iainkoaren manamenduak eta Iesusen
fedea begiratzen dituztenak.
13 Orduan enzun nezan boz bat zerutik, ziostala, Eskriba ezak, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilak hemendik harat. Bai, dio Espirituak: ezen reposatzen dirade bere neketarik,
eta bere obrak iarreikiten zaizte.
14 Eta beha nezan, eta huna hodei xuri bat:
eta hodei gainean norbeit zegoen iarririk gizona
irudi zuenik, zuela bere buru gainean urhezko
koroa bat, eta bere eskuan igitei zorrotz bat.
15 Eta berze Aingeru bat ilki zedin tenpletik,
oihuz zaiola ozengi, hodei gainean iarririk zegoenari, Ezarrak eure igiteia, eta uzta errekeita
ezak: ezen ethorri zaik errekeitatzeko ordua:
ezen lurreko uzta zorhitu duk.
16 Orduan ezar zezan hodei gainean iarririk
zegoenak, bere igiteia lurrera: eta errekeita
zedin lurra.
17 Eta berze Aingeru bat ilki zedin zeruko
tenpletik, zuela hark ere igitei zorrotz bat. 18 Eta
berze Aingeru bat ilki zedin aldaretik, zuela bothere suaren gainean, eta ozengi oihu egin ziezon
igitei zorrotza zuenari, zioela, Ezarrak eure igitei
zorrotza, eta mendemaitzak lurreko mahastiko
mulkoak: ezen hartango mahatsak onthu dituk.
19 Eta ezar zezan Aingeruak bere igitei zorrotza lurrera, eta mendema zezan lurreko mahastia, eta igor zezan Iainkoaren hiraren lako handira.
20 Eta lakoa aurizki zedin Zibitatetik kanpoan: eta ilki zedin odol lakotik zamarien bridetarano, milla eta sei ehun estadiotan.
KAP. XV.
1 Iainkoaren hiraren plagak. 2
Bestiaren abominationetarik
preserbatu izan diradenen esker
emaitea. 6 Zazpi Aingeru, zazpi
plaga, zazpi anpola.
1 Gero ikus nezan berze signo bat zeruan
handirik eta mirakuluzkorik, Zazpi Aingeru, zituztela azken zazpi plagak ezen hezaz da Iainkoaren hira konplitu.
2 Eta ikus nezan beirazko itsaso bat bezala
suz nahastekatua: eta biktoria eraman ukan
zutenak bestiaganik, eta haren imajinaganik, eta
haren merkaganik, eta haren izenaren kontuaganik, zeudela itsaso beirazko irudian, eta zituztela
Iainkoaren gitarrak:
3 Eta kantatzen zuten Iainkoaren zerbitzari
Moisesen kantikoa, eta Bildotsaren kantikoa,
zioitela, Handi eta mirakuluzko dituk hire obrak,
Iainko Iaun bothere guzitakoa: iusto eta egiazko
dituk hire bideak, sainduen Regea.
4 Nor ezta hire beldur izanen, Iauna, eta nork
eztu glorifikaturen hire izena? ezen saindu bakoitza aiz hi: ezen jende guziak ethorriren dituk, eta
adoraturen die hire aitzinean: zeren hire iujemenduak manifestatu izan baitirade.
5 Eta gauza hauen buruan beha nezan, eta
huna, ireki zedin testimoniajeko Tabernaklearen
tenplea zeruan.
6 Eta ilki zitezen tenpletik zazpi plagak zituzten zazpi Aingeruak, beztiturik liho purez eta
xuriz, urhezko gerrikoez bulhar inguruetan gerrikatuak.
7 Eta laur animaletarik batek eman zietzen
zazpi Aingeruei zazpi anpola urhezkorik, Iainko
sekula sekulakotz biziaren hiraz betheak.
8 Eta bethe zedin tenplea Iainkoaren maiestatetik: eta haren puisanzatik ilkiten zen keaz:
eta nehor ezin sar zeiten tenplean zazpi Aingeruen zazpi plagak konpli litezkeno.
KAP. XVI.
2 Zazpi Aingeruak, eta Iainkoaren
hirazko zazpi anpolak. 5 Iainkoaren
haurren erhailen gainean Iainkoaren
iujemendua. 9 Infidelen blasfemioa.
10 Bestiaren thronoa ilhundu. 13
Prinzeak seduzitzen dituzten
espirituak. 17 Hirien eta herrien
obstinationea eta sunsimendua. 18
Xistmist, igorziri, lur-ikaratze eta
babazuza infidelen gainera, 19 Eta
prinzipalki Babiloneren gainera
mendekiorekin.
1 Orduan enzun nezan boz handi bat tenpletik, ziostela zazpi Aingeruei, Zoazte eta isuritzazue Iainkoaren hiraren zazpi anpolak.
2 Ioan zedin bada lehen Aingerua, eta isur
zezan bere anpola lurrera, eta egin zedin plaga
bat gaitzik eta damutakorik bestiaren merka
zuten gizonen kontra, eta haren imajina adoratzen zutenen kontra.
3 Eta bigarren Aingeruak isur zezan bere
anpola itsasora, eta sarraski baten odola bezalaka zedin eta itsasoko arima bizi guzia hil zedin.
4 Eta heren Aingeruak isur zezan bere anpola flubioetara eta ur ithurrietara, eta odol bilha
zitezen.
5 Eta enzun nezan uretako Aingerua, zioela,
Iusto aiz Iauna, Aizena eta Inzena eta Saindua:
zeren gauza hauk iujeatu baitituk:
6 Zeren Sainduen eta Profeten odola isuri
ukan baitute, hik ere odol eman ukan drauek
edatera: ezen digne dituk.
7 Eta enzun nezan berze bat Sainktuariotik,
zioela, Segurki, Iainko Iaun bothere guzitakoa,
egiazko eta iusto dituk hire iujemenduak.
8 Gero laurgarren Aingeruak isur zezan bere
anpola iguzkira, eta hari eman zekion gizonen
suz erratzea.
9 Eta erre zitezen gizonak bero handiz, eta
blasfema zezaten, plaga hauen gainean bothere
duen Iainkoaren izena: eta etzitezen emenda
hari gloria eman liezotenzat.
10 Gero borzgarren Aingeruak isur zezan
bere anpola, bestiaren throno gainera: eta egin
zedin haren resuma ilhunbezu: eta mastakatzen
zituzten bere mihiak dolorearen handiz.
11 Eta blasfema zezaten Iainko zerukoa bere
doloreakgatik eta zauriakgatik: eta etzitezen
emenda bere obretarik.
12 Gero seigarren Aingeruak isur zezan bere
anpola Eufratesko flubio handira: eta agor zedin
hartako ura, apain ledinzat iguzki ilkite aldeko
Regen bidea.
13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotik,
eta bestiaren ahotik, eta profeta falsuen ahotik,
hirur espiritu satsu igelen irudikorik:
14 Ezen badirade deabruen espiritu, signoak
egiten dituztenak, eta lurreko eta mundu orotako regetera ioaiten diradenak hek bil ditzatenkat
Iainko bothere guzitakoaren egun handi hartako
bataillara.
15 (Huna, ethorten naiz ohoina bezala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduak
begiratzen dituena, billuzgorririk ebil eztadinzat,
eta nehork haren laidoa ikus eztezanzat)
16 Eta bil zitzaten, Hebraikoz Arma-jedon
deitzen den lekura.
17 Gero zazpigarren Aingeruak isur zezan
bere anpola airera: eta ilki zedin boz handi bat
zeruko tenpletik throno aldetik, zioela, Egin da.
18 Orduan egin zedin xistmist eta hots eta
igorziri: eta lur ikaratze handia egin zedin, nolakorik ezpaita izan gizonak lurraren gainera diradenaz geroztik, lur ikaratzerik diot hain handirik.
19 Eta egin zedin zibitate handi hura hirur
partetara, eta Jentilen zibitateak eror zitezen,
eta Babilon handia ethor zedin memoriotara Iainkoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezko mahatsarno koparen emaiteko.
20 Eta isla orok ihes egin zezan, eta mendiak
etzitezen gehiagorik eriden.
21 Eta harriabar handirik talent bat bezalakorik iauts zedin zerutik gizonetara. eta blasfema
zekaten Iainkoa gikonek harriabarrezko plagaren
kausaz: ezen hark egin zuen plaga guzizko handia izan da.
KAP. XVII.
1 Paillarda handiaren deskriptionea
eta abominationea. 7 Haren
deklarationea, eta nola desegin izan
den. 13 Lurreko rege, hura abrastu,
zutenez.
1 Orduan ethor zedin zazpi anpolak zituzten
zazpi Aingeruetarik bat, eta minza zedin enekin,
ziostala, Athor, erakutsiren drauat anhitz uren
gainean iarririk dagoen paillarda handiaren damnationea:
2 Zeinekin paillardatu baitute lurreko regek,
eta haren paillardizazko mahatsarnoaz horditu
izan baitirade lurreko habitantak.
3 Eta espirituz desertu batetara eraman nenzan: eta ikus nezan emazte bat, bestia eskarlata
koloretako, blasfemiotako izenez bethe, zazpi
buru eta hamar adar zituen baten gainean iarria.
4 Eta emaztea zen abillatua purpraz eta
eskarlataz, eta urhestatua urhez, eta apaindua
harri preziatuz eta perlaz, kopa urhezko bat bere
paillardizako abominationez eta satsutasunez
bethea bere eskuan zuela.
5 Eta bere belarrean izen bat eskribaturik,
Misterio, Babilon handia, lurreko paillardizen eta
abominationen ama.
6 Eta ikus nezan emaztea sainduen odolaz,
eta Iesusen martiroen odolaz horditua, eta hura
ikusirik, mireste handiz mirets nezan.
7 Eta erran ziezadan Aingeruak, Zergatik
miresten duk? nik erranen drauat emaztearen,
eta hura ekarten duen bestia zazpi burutakoaren
eta hamar adarretakoaren misterioa.
8 Ikusi ukan duan bestia, izan duk, eta eztuk
gehiagorik: eta igaiteko duk abismetik, eta perditionetara ioaiteko: eta miretsiren die lurreko
habitantek (zeinen izenak ezpaitirade eskribatuak bizitzeko liburuan munduaren hatseandanik) dakusatenean bestia, zein baitzen, eta
ezpaita, eta alabaina baita.
9 Hemen da adimendu sapientia duena.
Zazpi buruak, zazpi mendiak dirade zeinen gainean emaztea iarria baita.
10 Eta regeak zazpi dirade: borzak erori dirade, eta bat bada, berzea ezta oraino ethorri: eta
dathorrenean behar du hark denbora apur bat
egon.
11 Eta bestia zein baitzen, eta ezpaita, hura
zortzigarren regea da, eta zazpietarik da, eta
galtzera doa.
12 Eta hamar adar ikusi dituanak, hamar
rege dituk zeinek resuma ezpaitute oraino hartu,
baina bothere rege bezala oren batez harturen
die bestiarekin.
113 Hauk konseillu ber bat die, eta bere puisanza eta authoritatea bestiari emanen diarokoe.
14 Hauk bildotsaren kontra konbatituren
dituk, eta Bildotsa garaithuren ziaiek: ezen iaunen Iaun duk, eta regen Rege: eta harekin diradenak dituk deithuak eta elejituak eta fidelak.
16 Gero erran ziezadan, Ikusi dituan urak,
non paillarda iarria baita, dituk populuak, eta tropelak, eta jendeak, eta mihiak.
16 Eta bestian ikusi dituan hamar adarrak
dituk paillardari gaitz eritziren draukatenak, eta
hura desolaturen die eta haren haragia ianen eta
bera, suan erreren die.
17 Ezen Iainkoak ezarri dik haien bihotzetan,
egin dezaten hark plazer duena, eta konsenti
ditezen, eta eman diezoten bere resuma bestiari Iainkoaren hitzak konpli daitezkeno.
18 Eta ikusi ukan duan emaztea duk Zibitate
handi hura zeinek baitu bere resuma lurreko
regen gainean.
KAP. XVIII.
2 Babiloneren erortea eta desegitea.
9 Infidelen harzazko urthueria, 15
Prinzipalki hark abrastu
ditukeenena. 20 Baina fidelak
alegeraturen dirate. 21 Haren
desegitea nolako izanen. 24 Hartan
eridenen heriotara eman diratenen
odola.
1 Eta gauza hauen ondoan ikus nezan berze
Aingeru bat iausten zela zerutik, bothere handia
zuela: eta argi zedin lurra haren gloriaz:
2 Eta oihuz iar zedin botheretsuki boz handiz,
zioela, Erori da, erori da Babilon handi hura, eta
egin izan da deabruen habitatione, eta espiritu
satsu ororen eta hegaztina satsu eta exekrable
ororen retiragune:
3 Ezen haren paillardizaren hirazko mahatsarnotik edan ukan dute jende guziek, eta lurreko regek harekin paillardatu ukan dute: eta
lurreko merkatariak haren delizietako abrastasunetik abrastu izan dirade.
4 Eta enzun nezan berze boz bat zerutik, zioela, Ilki zaitezte hartarik ene populua, haren
bekatuetan partizipant etzaretenzat, eta haren
plagetarik rezebi eztezazuenzat.
5 Ezen haren bekatuak elkarri iarreiki izan
zaizka zerurano, eta orhoit izan da Iainkoa haren
inikitatez.
6 Renda iezozue hark egin ukan drauzuen
bezala: eta paga iezozue doblea bere obren
araura: hark erautsi ukan drauzuen kopan eman
iezozue doblea.
7 Zenbat bere burua glorifikatu ukan baitu,
eta deliziotan izan baita, emozue hanbat tormenta eta nigar: ezen bere bihotzean erraiten
du, Iarria nago regina, eta eznaiz alhargun, eta
urthueriarik eztakusket.
8 Halakotz egun batez ethorriren dirade
haren plagak, herio eta urthueria eta gosete: eta
suz erreren da: ezen Iainko Iauna borthitz da,
zeinek iujeaturen baitu hura.
9 Eta nigar eginen dute harzaz eta deithore
haren gainean lurreko regek, harekin paillardatu
dutenek eta delizioski bizi izan diradenek, dakuskeitenean haren erratzeko kea:
10 Urrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babilon zibitate handia,
zibitate borthitza nola hire kondemnationea oren
batez ethorri izan den!
11 Lurreko merkatariek ere nigar eginen dute
eta deithore haren gainean, zeren nehork ezpaitu haien marxandizatik erosten gehiagorik:
12 Marxandiza urhezkorik, eta zilharrezkorik,
eta harri preziatuzkorik, eta perlazkorik, eta
krespazkorik, eta purprezkorik, eta zetazkorik,
eta eskarlatazkorik, eta usain onetako zur mota
guzitakorik, eta iboirezko unzi guzitakorik, eta
unzi guzizko zur preziatuzkorik, eta kobrezkorik,
eta burdinazkorik, eta marbrezkorik:
13 Eta kanela, eta usain on, eta ungentu, eta
enzensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore
fin, eta ogi bihi, eta behor eta ardi, eta zaldi, eta
karriot, eta esklabo, eta gizonen arima.
14 (Hire arimaren desirezko fruktuak ioan
ditun hireganik, eta gauza delikatu eta exzellent
guziak galdu izan zaizkin: eta eztitun gehiagorik
gauza hek eridenen)
15 Gauza hauen merkatariak bada abrastu
izanik urrun harenganik egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela.
16 Eta dioitela, Elas, elas, Zibitate handia,
zein baitzen krespaz beztitua, eta purpraz, eta
eskarlataz, eta baitzen urhestatua urhez, eta
apaindua harri preziatuz eta perlaz; nola oren
batez desolatu izan dirade hain abrastasun handiak?
17 Unzi pilotu guziak ere, eta unzietako konpainia guzia, eta marinerak eta zenbatek ere
itsasoan baitihardukate, urrun egonen dirade.
18 Eta haren erratzeko kea dakusatenean,
heiagoraz iarriren dirate, dioitela, Zein zibitate
zen zibitate handi hunen parerik?
19 Eta erhauts egotziren dukeite bere buru
gainetara, eta heiagora eginen dukeite nigarrez
eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas,
zibitate handia, zeinetan abrastu izan baitziraden itsasoan unzirik zuten guziak, haren magnifizentia handitik, nola oren batez desegin izan
den!
20 Alegeradi haren gainean zerua, eta zuek
Apostolu eta Profeta sainduak: ezen Iainkoak
iujeatu ukan du zuen kausa, harzaz den bezenbatean.
21 Gero har zezan Aingeru borthitz batek
harri bat, errota harri handi bat bezalakorik, eta
iraitz zezan itsasora, zioela, Hunelako indarrez
iraitziren da Babilone zibitate handia, eta ezta
gehiagorik eridenen.
22 Eta gitarrarien, eta musizianoen, eta xirula, eta tronpeta soinularien bozik eztatek hitan
gehiagorik enzunen: ez zer ere ofiziotako den
ofizierik batre eztatek gehiagorik hitan eridenen:
eta errota harriaren hotsa eztatek gehiagorik
hitan enzunen:
23 Eta kandela argiak eztik argirik eginen
hitan gehiagorik, eta esposoaren eta esposaren
boza eztuk hitan gehiagorik enzunen, zeren hire
merkatariak lurreko prinze baitziraden, zeren
hire pozoinkeriez seduzitu izan baitirade natione
guziak.
24 Baina hartan Profeten eta Sainduen odola
eriden izan da, eta lurraren gainean heriotara
eman izan diraden guzienena.
KAP. XIX.
1 Laudorio Iainkoari. 7 Elejituen
bozkarioa eta dohainontasuna. 10
Aingeruak adoratu izatea refusatzen.
11 Kristen gloria eta maiestatea. 17
Iainkoaren banket handiratko deia.
20 Bestiaren eta harenen desegitea.
1 Gauza hauen ondoan enzun nezan tropel
anhitzen boz handi bat zeruan, zioela, Halleluia:
salbatione, eta gloria, eta ohore, eta puisanza
gure Iainko Iaunari dagoka.
2 Ezen egiazko dirade eta iusto haren iujemenduak: zeren bere paillardizaz lurra korrunpi-
tu ukan duen paillarda handiaz iustitia egin ukan
baitu, eta bere zerbitzarien odola haren eskuetan mendekatu ukan baitu.
3 Eta berriz erran zezaten Halleluia: eta
haren kea igan zedin sekula sekulakotz.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 42
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47