Testamentu Berria - 40
zerbitzariei sarri egin behar diraden gauzak: eta
hark bere Aingeruarekin igorririk Ioanes bere
zerbitzariari signifikatu ukan drautza.
2 Zeinek testifikatu ukan baitu Iainkoaren
hitzaz eta Iesus Kristen testimoniajeaz eta ikusi
ukan dituen gauza guziez.
3 Dohatsu da irakurtzen duena, eta dohatsu
dirade profetia hunetako hitzak enzuten, eta
hartan eskribatuak diraden gauzak begiratzen
dituztenak: ezen denbora sarri da.
4 Ioanesek Asian diraden zazpi Elizei, Gratia
dela eta bakea zuekin Denaren eta Zenaten eta
Ethortekoaren partez: eta haren throno aitzinean
diraden zazpi espirituen partez,
5 Eta Iesus Kristen partez, zein baita testimonio fidela, hiletariko lehen iaioa, eta lurreko
regen Prinzea,
6 Zeinek onhetsi baikaitu eta ikuzi gure bekatuetarik bere odolaz: eta egin baikrauzkio Rege
eta Sakrifikadore Iainko bere Aitari: hari bada
dela gloria eta indar sekula sekulakotz. Amen.
7 Huna, ethorten da hodeiekin eta ikusiren
du hura begi orok, hura zulhatu ukan dutenek
ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreko leinu guziak: bai, Amen.
8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta
fina, dio Iaunak, Denak, eta Zenak, eta Ethorteko denak, diot, Bothere guzitakoak.
9 Ni Ioanes, eta Iesus Kristen afliktionean eta
resuman eta patientian zuen anaiea eta laguna,
Patmos deitzen den Islan ninzen, Iainkoaren
hitzagatik, eta Iesus Kristen testimoniajeagatik:
10 Ninzen Espiritutan Igande egun batez, eta
enzun nezan neure gibelean boz handi bat tronpeta batena bezala, zioela,
11 Ni nauk a eta w, lehena eta azkena, eta
Ikusten duana eskribezak liburu batetan, eta igor
ezak Asian diraden zazpi Elizetara, zein baitirade, Efesen eta Esmirnen, eta Pergamen, eta
Thiatiren, eta Sarden, eta Filadelfian eta Laodizean.
12 Orduan itzul nendin enekin minzatu izan
zen bozaren ikustera: eta itzulirik ikus nitzan
zazpi kandeler urhezkorik:
13 Eta zazpi urhezko kandeleren artean gizonaren Semea irudi zuen bat, arropa luze batez
beztitua, eta urhezko gerriko batez ugatzen
aldean gerrikatua.
14 Eta haren burua eta biloak ziraden xuri,
ille xuria bezala, eta elhurra bezala: eta haren
begiak suaren garra bezala:
15 Eta haren oinak kobre fina bezalako,
labean bezala zaxetela: eta haren boza ur handien hotsa bezala.
16 Eta zituen bere esku eskuinean zazpi izar,
eta haren ahotik bi ahotako ezpata zorrotz bat
ilkiten zen: eta haren begithartea zen argi iguzkiak bere indarrean argi egiten duen bezala.
17 Eta hura ikusi ukan nuenean, eror nendin
haren oinetara hila bezala: eta ezar zezan bere
esku eskuina ene gainean, ziostala, Eztuala beldurrik: ni nauk lehena eta azkena, eta bizi naizena:
18 Baina hil izan nauk, eta huna, bizi nauk
sekula sekulakotz, Amen: eta zitiat ifernuaren
eta herioaren gakoak.
19 Eskribaitzak ikusi ukan dituan gauzak, eta
diradenak eta hauen ondoan egin behar diradenak:
20 Ene esku eskuinean ikusi ukan dituan
zazpi izarren misterioa, eta zazpi kandeler
urhezkoak. Zazpi izarrak, zazpi Elizetako Aingeruak dituk eta ikusi dituan zazpi kandelerak,
zazpi Elizak dituk.
KAP. II.
2 Apostolu falsuak. 5 Penitentia. 6
Nikolaitak. 7 Bizitzeko arborea. 11
Bigarren herioa. 13 Antipas. 14
Balaam. 16. Ezpata. 20 Iesabel. 28
Artizarra.
1 Efesen den Elizako Aingeruari eskriba
iezok, Zazpi izarrak bere esku eskuinean dadutzanak, zazpi kandeler urhezkoen artean dabilanak, gauza hauk erraiten zitik:
2 Bazeakizkiat hire obrak, eta hire trabaillua,
eta hire patientia eta nola gaixtoak ezin sufri
ditzakean, eta experimentatu dituan Apostolu
erraiten diradenak eta ezpaitirade: eta eriden
duk hek diradela gezurti.
3 Eta sufritu ukan duk, eta patientia duk, eta
trabaillatu izan aiz ene izenagatik, eta ezaiz
enoiatu izan.
4 Baina badiat zerbait hire kontra, zeren eure
leheneko karitatea utzi ukan baituk.
5 Bada orhoit adi nondik erori aizen, eta dolu
bekik, eta leheneko obrak egin itzak: ezpere
ethorriren nauk hire kontra sarri, eta kenduren
diat hire kandelera bere lekutik, baldin dolu
ezpadakik.
6 Baina haur baduk, Nikolaiten obrei gaitz
baitariztek, haei nik ere gaitz diarizteat.
7 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari emanen
draukat iatera bizitzeko arboretik zein baita Iainkoaren paradisoaren erdian.
8 Esmirnen den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Lehenak eta azkenak, hil izan denak
eta biztu izan denak, gauza hauk erraiten zitik:
9 Bazeakizkiat hire obrak, eta tribulationea,
eta paubrezia (baina abrats aiz) eta bere buruak
Iudu egiten dituztenen blasfemioa, eta ezpaitirade, baina dituk Satanen sinagoga.
10 Ezaizela sufritzeko dituan gauzen beldur:
huna, deabruak zuetarik batzu presoinean ezarteko zitik foroga zaiteztenzat, eta ukanen duzue
tribulatione hamar egunez: aizen fidel heriorano,
eta emanen drauat bizitzeko koroa.
11 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari etzaio
kalterik eginen bigarren herioaz.
12 Pergamen den Elizako Aingeruari ere
eskriba iezok, Bi ahotako ezpata zorrotza duenak, gauza hauk erraiten zitik,
13 Bazeakizkiat hire obrak, eta non habitatzen aizen, Satanen thronoa den lekuan: eta ene
izena badadukak, eztuk renuntiatu ukan ene
fedea: Are Antipas ene martir fidela heriotara
eman izan den egunean ere zuen artean, non
habitatzen baita Satan.
14 Baina zerbait gauza apur badiat hire kontra, ezen baduala hor Balaamen doktrina edukiten dutenetarik, zeinek irakasten baitzuen Balak
Israeleko haurren aitzinean eskandalo ezartera,
idolei sakrifikatzen zaizten gauzetarik iatera, eta
paillardatzera.
15 Halaber baduk hik Nikolaiten doktrina
dadukatenetarik ere, zein baita nik gaitz daritzadan gauza.
16 Dolu bekik: ezpere, ethorriren nauk hire
kontra sarri, eta bataillaturen nauk haien kontra
neure ahoko ezpataz.
17 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari emanen
draukat iatera gordea dagoen Mannatik, eta
emanen draukat harri xuri bat: eta harrian izen
berri bat eskribaturik, zein nehork ezpaitu ezagutzen, rezebitzen duenak baizen:
18 Thiatiren den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Iainkoaren Semeak, zeinek baititu
begiak suaren garra bezala, eta zeinen oinek
kobre fina irudi baitute, gauza hauk erraiten
zitik,
19 Bazeakizkiat hire obrak eta hire karitatea
eta zerbitzua eta fedea eta hire patientia eta hire
obrak: eta hire azken obrak lehenak baino gehiago dituk.
20 Baina zerbait gauza apur badiat hire kontra: zeren permetitzen baituk Iezabel emazteak
(zeinek egiten baitu bere burua profetesa) irakats dezan, eta ene zerbitzariak seduzi ditzan,
paillardatzera, eta idolei sakrifikatzen diradenetarik iatera.
21 Eta eman diarokat denbora, bere paillardizatik emenda ledinzat: eta eztuk emendatu.
22 Huna, nik diat hura ezarten ohean: eta
harekin adulteratzen dutenak guzizko tribulatione handitan, baldin bere obretarik emenda ezpaditez.
23 Eta haren haurrak herioz hilen zitiat, eta
iakinen die Eliza guziek ezen ni naizela gelzurrunak eta bihotzak examinatzen ditudana: eta zue-
tarik batbederari emanen diarokat bere obren
araura.
24 Baina zuei goitiko Thiatiren zaretenoi
erraiten drauzuet, Nor ere baitirade doktrina
haur eztutenak, eta Satanen barnatasunak ezagutu eztituztenak, dioiten bezala: eztut zuen gainera berze kargarik ezarriren.
25 Baina duzuena, edukazue ethor nadino.
26 Ezen biktoria ukan dukeenari, eta ene
obrak finerano begiratu ditukeenari, emanen
draukat bothere Jentilen gainean.
27 Eta gobernaturen dituke burdinazko zihorrez: eta xehekaturen dirade lurrezko unziak
bezala, nik ere Aitaganik rezebitu ukan dudan
bezala:
28 Eta emanen draukat hari artizarra.
29 Beharririk duenak, enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.
KAP. III.
1 Iainkoaren zazpi espirituak. 5
Bizitzeko liburua. 7 Dabid-en gakoa.
12 Promesak. 15 Epel. 19 Iainkoaren
gaiztigamendua. 21 Krist Aitaren
Thronoan.
1 Sarden den Elizako Aingeruari ere eskriba
iezok, Iainkoaren zazpi espirituak eta zazpi izarrak dituenak gauka hauk erraiten zitik. Bazeakizkiat hire obrak, ezen izena duk bizi aizela, eta
hila baitaiz.
2 Aizen iratzarri eta konfirmaitzak goitiko hiltzera doazenak: ezen hire obrak eztitiat perfekt
eriden Iainkoaren aitzinean.
3 Aizen bada orhoit nola rezebitu eta enzun
ukan duan: eta begirezak, eta dolu bekik. Bada
baldin beilla ezpadezak ethorriren nauk hiregana
ohoina bezala, eta eztuk iakinen zer orenez
ethorriren naizen hiregana.
4 Zenbeit persona ere badituk hik Sarden
bere abillamenduak satsutu eztituztenik, eta ebiliren baitirade enekin abillamendu xuritan: ezen
digne dituk.
5 Garaita ukanen duena hala beztituren
datek abillamendu xuriz, eta eztiat haren izena
iraungiren bizitzeko liburutik, eta aithorturen
diat haren izena neure Aitaren aitzinean, eta
haren Aingeruen aitzinean.
6 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak
erraiten drauen Elizei.
7 Eta Filadelfian den Elizako Aingeruari eskriba iezok, Sainduak eta Egiatiak, zeinek baitu
Dabid-en gakoa, zeinek irekiten baitu, eta
nehork ez ersten: eta ersten baitu, eta nehork ez
irekiten, gauza hauk erraiten zitik:
8 Bazeakizkiat hire obrak: huna, eman ukan
drauat eure aitzinera bortha irekia, eta nehork
ezin erts zezakek hura: zeren indar guti bat baituk hik, eta begiratu baituk ene hitza, eta ezpaituk renuntiatu ene izena.
9 Huna, ezarriren zitiat Satanen sinagogatik
diradenak, bere buruak Iudu egiten baitituzte
eta ezpaitirade, aitzitik gezurra zioe: huna bada,
eginen diat ethor ditezen, eta adora dezaten hire
oinen aitzinean, eta ezagut dezaten, ezen nik
maite audala:
10 Zeren hik begiratu ukan baituk ene
patientiazko hitza, nik ere hi begiraturen aut ten-
tationeko oren mundu guziaren gainera ethorteko denetik, lurreko habitanten forogatzera.
11 Huna, baniatorkek sarri: edukak duana,
nehork har eztezanzat hire koroa.
12 Garaita ukanen duena, neure Iainkoaren
tenplean habe eginen diat, eta eztuk gehiagorik
kanporat ilkiren, eta eskribaturen diat haren gainean neure Iainkoaren izena, eta neure Iainkoaren zibitatearen izena, zein baita, Ierusaleme
berria, ene Iainkoaganik zerutik iautsia, eta
neure izen berria.
13 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.
14 Laodizean den Elizako Aingeruari ere
eskriba iezok, Gauza hauk erraiten zitik Amenek,
testimonio fidelak eta egiatiak, Iainkoaren kreaturaren hatseak:
15 Bazeakizkiat hire obrak, ezen ezaizela ez
hotz ez erakin: aihinz hotz edo erakin.
16 Baina zeren epel baitaiz, eta ezpaitaiz
hotz ez erakin, bomituren aut neure ahotik.
17 Ezen badiok, Abrats naiz, eta abrastu naiz,
eta eztut deusen beharrik: eta eztuk ezagutzen
ezen dohakabe eta gaixo eta paubre eta itsu eta
billuzgorri aizela.
18 Konseillatzen aut eros dezan eneganik
urhe suz forogatutik, abrats adinzat: eta abillamendu xurririk, bezti adinzat, aggeri eztenzat
hire billuzgorritasunaren laidoa: eta kollirioz
unkta ditzan eure begiak, ikus dezanzat.
19 Nik maite ditudan guziak reprehenditzen
eta gaztigatzen zitiat: har ezak beraz zelo, eta
dolu bekik.
20 Huna, borthan niagok, eta bulkatzen diat:
baldin zenbeitek enzun badeza ene boza, eta
bortha ireki badiezat, sarthuren nauk harengana
eta afalduren nauk harekin eta hura enekin.
21 Garaita ukanen duena iar eraziren diat
neurekin, neure thronoan: nola nik ere garaitu
ukan baitut eta iarria bainago Aitarekin haren
thronoan.
22 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.
KAP. IIII.
1 Bortha irekia zeruan. 2 Krist bere
thronoan iarririk. 4 Hogei eta laur
Anziano. 6 Laur animal.
1 Gauza hauen buruan beha nezan, eta huna,
bortha bat irekia zeruan: eta lehen enzun ukan
nuen boza, zen enekin minzo lizaten tronpeta
batena bezalako, zioela, Igan adi huna, eta erakutsiren drauat zer gauza egin behar diraden
hemendik harat:
2 Eta bertan ninzen espiritutan: eta huna,
throno bat zen ezarria zeruan: eta norbeit throno gainean iarririk.
3 Eta iarririk zegoenak beth-ikartzez iaspe
eta sardoin harria zirudien: eta zen thronoaren
inguruan orzadarra esmarauda zirudiela.
4 Eta thronoaren inguruan ziraden hogei eta
laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hogei eta
laur Anziano iarririk abillamendu xuriz beztituak:
eta zituztela bere buru gainetan urhezko koroak.
5 Eta thronotik ilkiten ziraden xistmistak: eta
ziraden zazpi lanpa suz zaxetenik throno aitzinean, zein baitirade Iainkoaren zazpi espirituak.
6 Eta zen throno aitzinean beirazko itsaso
kristala irudi zuen bat: eta thronoaren erdian,
eta thronoaren inguruan laur animal begiz betheak aitzinean eta gibelean.
7 Eta lehen animalak lehoina irudi zuen, eta
bigarren animalak aretzea irudi zuen, eta hirurgarren antmalak, zuen gizonak bezalako begithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan
arranoa bezalako zen.
8 Eta laur animalek zuten batbederak zeinek
bere alde seira hegal inguruan, eta barnean
begiz betheak ziraden eta etzuten pausurik egun
ez gau, zioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainko
Iaun bothereguzitakoa, Zena, eta Dena, eta
Ethorteko dena.
9 Eta animal hek emaiten zeraukatenean gloria eta ohore eta remerziamendu thronoan iarria
zenari, sekula sekulakotz bizi denari:
10 Egoizten zituzten bere buruak hogei eta
laur Anzianoek thronoan iarria zenaren aitzinera,
eta adoratzen zuten bizi dena sekula sekulakotz,
eta ezarten zituzten bere koroak throno aitzinean, erraiten zutela,
11 Digne aiz Iauna rezebi dekan gloria eta
ohore eta puisanza: ezen hik kreatu dituk gauza
guziak, eta hire borondateagatik dituk, eta kreatu izan dituk.
KAP. V.
1 Liburu eskribatua. 5 Iudaren
leinutiko lehoina. 6 Bildotsa hil. 8
Sainduen orationeak. 9 Kantu berria.
12 Laudorio Kristi.
1 Gero ikus nezan thronoan iarririk zegoenaren esku eskuinean liburu barnetik eta kanpotik
eskribatu bat, zazpi ziguluz zigilatua.
2 Eta ikus nezan Aingeru borthitz bat predikatzen zuela ozengi, Nor da digne ireki dezan liburua, eta laxa ditzan haren ziguluak?
3 Eta nehork, ez zeruan, ez lurrean, ez lurraren azpian ezin ireki zezakeen liburua, ezeta hartara beha.
4 Eta nik anhitz nigar egiten nuen, zeren
ezpaitzen nehor dignerik eriden izan liburuaren
irekiteko, ez irakurtzeko, ez hartara behatzeko
5 Eta Anzianoetarik batek erran ziezadan,
Eztagiala nigarrik: huna, garaita dik Iudaren leinutiko Lehoinak, Dabid-en zainak, liburuaren irekiteko, eta haren zazpi ziguluen laxatzeko.
6 Eta beha nezan, eta huna thronoaren eta
laur animalen artean, eta Anzianoen artean Bildots bat zegoela nehork hila bezala, zituela zazpi
adar eta zazpi begi: zein baitirade Iainkoaren
zazpi espiritu lur guzira igorriak.
7 Eta ethor zedin eta har zezan liburua thronoan iarririk zegoenaren esku eskuinetik.
8 Eta liburua hartu zuenean, laur animalek
eta hogei eta laur Anzianoek bere buruak egotz
zitzaten Bildotsaren aitzinera, zituztela zeinek
bere gitarrak eta urhezko anpolak perfumez betheak, zein baitirade sainduen orationeak:
9 Eta kantatzen zuten kantu berri bat, zioitela, Digne aiz liburuaren hartzeko, eta haren ziguluen irekiteko: ezen sakrifikatu izan aiz, eta redemitu garauzkak Iainkoari eure odolaz, leinu, eta
mihi, eta populu, eta natione orotarik.
10 Eta egin gerauzkak gure Iainkoari rege eta
sakrifikadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.
11 Orduan ikus nezan, eta enzun nezan thronoaren eta animalen eta Anzianoen inguruan,
anhitz Aingeruren boza, eta zen haien kontua
hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:
12 Zioitela ozengi, Digne da sakrifikatu izan
den Bildotsa har dezan puisanza, eta abrastasun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.
13 Eta zeruan den kreatura guzia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsasoan,
eta hetan diraden gauza guziak enzun nitzan,
erraiten zutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puisanza, sekula sekulakotz.
14 Eta laur animalek erraiten zuten, Amen:
eta hogei eta laur Anzianoek egotz zitzaten bere
buruak bere begitharten gainera, eta adora
zezaten bizi dena sekula sekulakotz.
KAP. VI.
1 Ziguluetarik bat ireki. 2 Zaldi
xuria. 4 Gorhatsa. 5 Beltza. 8
Ferdatsa. Herioa. 9 Martirioen
arimak. 15 Lurreko regen iziapena.
1 Gero beha nezan, ireki ukan zuenean Bildotsak ziguluetarik lehena, eta enzun nezan laur
animaletarik bat, zioela, igorziri boz anzo, Athor
eta ikusak.
2 Eta beha nezan, eta huna, zaldi xuri bat:
eta haren gainean iarririk zegoenak zuen fletxa
bat, eta eman zekion hari koroa bat, eta ilki
zedin garaitzen zuela, eta garaita luenzat.
3 Eta ireki ukan zuenean bigarren zigulua,
enzun nezan bigarren animala, zioela, Athor eta
ikusak.
4 Eta ilki zedin berze zaldi gorhats bat, eta
haren gainean iarria zenari eman zekion lurretik
bakea ken ahal lezan, eta elkar hil lezaten: eta
eman zekion hari ezpata handi bat.
5 Eta ireki ukan zuenean hirurgarren zigulua,
enzun nezan hirurgarren animala, zioela, Athor
eta ikusak. Eta beha nezan, eta huna, zaldi beltz
bat: eta haren gainean iarririk zegoenak, zuen
balenza bat bere eskuan.
6 Eta enzun nezan boz bat laur animalen
artean, zioela, Xenika bat ogi bihi dinero batetan, eta hirur xenika garagar dinero batetan: eta
mahatsarnoari eta olioari eztiezeala kalterik
egin.
7 Eta ireki ukan zuenean laurgarren zigulua,
enzun nezan laurgarren animalaren boza, zioela,
Athor eta ikusak.
8 Eta beha nezan, eta huna, zaldi ferdats bat,
eta haren gainean iarririk zegoenaren izena zen
Herioa: eta Ifernua zarraion hari, eta haei eman
zekien bothere lurraren laurdenaren gainean,
hiltzeko ezpataz, eta gosetez, eta heriotzez, eta
lurreko basa bestiez.
9 Eta ireki ukan zuenean borzgarren zigulua,
ikus nitzan aldare azpian, Iainkoaren hitzagatik
eta maintenitzen zuten testimoniajeagatik heriotara eman izan ziradenen arimak:
10 Eta zeuden oihuz ozengi, zioitela, Noiz
artean, Iaun saindua eta egiatia, eztuk iujeatzen
eta mendekatzen gure odola lurrean habitatzen
diradenetarik?
11 Eta eman zekizten batbederari arropa
xuriak, eta erran zekien reposa litezen oraino
denbora apur bat, haien zerbitzari kideak, eta
haien anaie hek ere bezala heriotara eman
behar ziradenak konpli litezkeno.
12 Gero beha nezan ireki ukan zuenean seigarren zigulua, eta huna, lur ikaratze handi bat
egin zedin, eta iguzkia beltz zedin bilozko zaku
bat bezala, eta ilhargi guzia odola bezalaka
zedin.
13 Eta izarrak zerutik eror zitezen lurrera,
fikotzeak bere fiko ximalak iraizten dituen bezala haize handiz erabilten denean.
14 Eta zerua retira zedin liburu itzultzen den
bat bezala: eta mendi eta isla guziak bere lekuetarik alda zitezen.
15 Eta lurreko regeak, eta prinzeak, eta abratsak, eta kapitainak, eta potentak, eta esklabo
guziak, eta libre guziak gorde zitezen lezetan eta
mendietako hartoketan:
16 Eta erraiten zerauezen mendiei eta
harriei, Eror zaitezte gure gainera eta estal gai-
tzazue throno gainean iarria denaren begithartetik, eta Bildotsaren hiratik.
17 Ezen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da igurikiren ahal duena?
KAP. VII.
1 Aingeruek haizeak edukiten. 3
Iainkoaren zerbitzariak seignalatu.
14 Bildotsaren odolean arropen
ikutzea. 17 Iainkoak bere haurren
nigarra ixukatzen.
1 Eta gauza hauen ondoan ikus nitzan laur
Aingeru zeudela lurraren laur korneretan, zadutzatela lurreko laur haizeak, haizerik ezlagianzat
lurraren gainean, ez itsasoaren gainean, ez arbore baten ere gainean.
2 Gero ikus nezan berze Aingeru bat igaiten
zela iguzki ialgitetik Iainko biziaren zigulua
zuela: eta oihu egin ziezen ozengi laur Aingeru
lurrari eta itsasoari kalte egitea eman izan zaienei,
3 Zioela, Eztagiezuela kalterik lurrari, ez itsasoari, ez arborei, gure Iainkoaren zerbitzariak
bere belarretan seignala ditzakeguno.
4 Eta enzun nezan seignalatu izan ziradenen
kontua, ehun berrogei eta laur milla seignalaturik Israeleko haurren leinu guzietarik:
5 Iudaren leinutik, hamabi milla seignalaturik: Rubenen leinutik, hamabi milla seignalaturik:
Gad-en leinutik, hamabi milla seignalaturik:
6 Aser-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Nefthaliren leinutik, hamabi milla seignalaturik: Manaseren leinutik, hamabi milla seignalaturik:
7 Simeonen leinutik, hamabi milla seignalaturik: Lebiren leinutik, hamabi milla seignalaturik:
Isakaren leinutik, hamabi milla seignalaturik:
8 Zabulon-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Iosef-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Beniaminen leinutik, hamabi milla seignalaturik:
9 Gauza hauen ondoan beha nezan, eta
huna, tropela handi nehork konta ezin zezakeen
bat, jende eta leinu eta populu eta mihi guzietarik, throno aitzinean eta Bildotsaren presentian
zeudela, arropa luze xuriz beztituak, eta palmak
bere eskuetan:
10 Eta oihuz zeuden ozengi, zioitela, Salbamendua gure Iainko throno gainean iarria denaganik eta Bildotsaganik.
11 Eta Aingeru guziek asistitzen zuten thronoaren, eta Anzianoen eta laur animalen inguruan: eta bere buruak egotz zitzaten throno aitzinera bere begitharten gainera, eta adora zezaten Iainkoa,
12 Zioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta
sapientia, eta esker, eta ohore, eta puisanza, eta
indar gure Iainkoari sekula sekulakotz. Amen.
13 Orduan har zezan hitza Anzianoetarik
batek, ziostala, Arropa luze xuriz beztitu hauk
nor dirade, eta nondik ethorri dirade?
14 Eta erran niezon, Iauna, hik badakik. Eta
erran ziezadan, Hauk dituk afliktione handitarik
ethorri izan diradenak: eta ikuzi ukan zitie bere
arropa luzeak eta xuritu Bildotsaren odolean.
15 Halakotz dituk Iainkoaren throno aitzinean, eta hura zerbitzatzen die egun eta gau
haren tenplean: eta thronoan iarria dena habitaturen duk horiekin.
16 Eztituk goseturen ez egarrituren gehiagorik, ez horien gainera eztik ioren iguzkiak, ez
berok batek ere.
17 Ezen thronoaren erdian den Bildotsak bazkaturen zitik eta gidaturen uretako ithurri bizietara: eta ixukaturen dik Iainkoak nigar ur guzia
horien begietarik.
KAP. VIII.
3 Sainduen orationeak. 6 Zazpi
Aingeruek tronpetak ioiten.
1 Eta ireki ukan zuenean zazpigarren zigulua,
silentio egin zedin zeruan oren erditsu bat.
2 Eta ikus nitzan zazpi Aingeru Iainkoaren
aitzinean asistitzen dutenak, eta eman zekizten
zazpi tronpeta.
3 Eta berze Aingeru bat ethor zedin eta egon
zedin aldare aitzinean, urhezko enzenser bat
zuela: eta eman zekion anhitz perfum, Saindu
guzien orationekin ofrenda litzanzat, throno
aitzinean den aldare urhezkoaren gainean.
4 Eta igan zedin perfumen kea, Sainduen orationekin, Aingeruaren eskutik Iainkoaren aitzinera.
5 Eta har zezan Aingeruak enzensera, eta
bethe zezan hura aldareko sutik, eta egotz zezan
lurrera: eta egin zitezen igorziriak eta bozak eta
xistmistak eta lur ikaratze.
6 Eta zazpi tronpetak zituzten zazpi Aingeruak prepara zitezen tronpetaz ioitera.
7 Eta lehen Aingeruak io zezan tronpetaz, eta
egin zezan babazuza eta su odol nahasteka, eta
egotz zitezen lurrera, eta arboren heren partea,
erre zedin, eta belhar ferde guzia erre zedin.
8 Eta bigarren Aingeruak io zezan tronpetaz,
eta mendi handi suz erratzen zen bat bezala
egotz zedin itsasora: eta itsasoaren heren partea
odol egin zedin.
9 Eta hil zedin itsasoan ziraden kreatura bizitze zutenen heren partea: eta unzien heren partea desegin zedin.
10 Gero heren Aingeruak io zezan tronpetaz,
eta eror zedin zerutik izar handi iraxeki bat, zuzi
bat bezala, eta eror zedin flubioen heren partera, eta ithur uretara.
11 Eta izarraren izena erraiten da, Absinthio:
eta uren heren partea Absinthio bilha zedin: eta
anhitz gizon hil zedin uretarik, zeren karmindu
izan baitziraden urak.
12 Gero Laurgarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta io zedin iguzkiaren heren partea, eta
ilhargiaren heren partea, eta izarren heren partea: hala non haien heren partea ilhun baitzedin,
eta egunaren heren parteak etzuen argirik egiten, ez gauarenak halaber.
13 Orduan ikus eta enzun nezan Aingeru bat
hegaldatzen zela zeruaren erdiaz, zioela ozengi,
Malediktione, malediktione, malediktione lurreko
habitantei, berze hirur Aingeruek ioren dituzten
tronpeta soinuakgatik.
KAP. IX.
2 Abismeko putzua. 3 Othiak. 14
Aingeruak laxatu. 16 Zamaldunak
gaixtoen punitzera igorri. 17 Zaldiak
eta haien puisanza.
1 Orduan borzgarren Aingeruak tronpetaz io
zezan, eta ikus nezan izar bat zerutik lurrera eroria, eta eman zekion abismeko putzuaren gakoa.
2 Eta ireki zezan abismeko putzua, eta altxa
zedin putzuko kea, labe handi batetako kea
bezala: eta ilhund zedin iguzkia eta airea putzuko ketik.
3 Eta ketik ilki zitezen othiak lurrera, eta bothere eman zekien lurreko eskorpionek duten
bezalako botherea.
4 Eta erran zekien ezlagioten kalterik lurreko
belharrari ez ezeinere ferderi, ez ezeinere arboreri: baina solament Iainkoaren seignalea bere
belarretan etzuten gizonei.
5 Eta eman zekien ez hek hil litzaten, baina
tormenta litzaten borz hilebethez, eta haien tormenta lizen eskorpionezko tormenta gizona io
dukeenekoa bezala.
6 Eta egun hetan gizonek herioa bilhaturen
dute, eta eztute eridenen: eta desiraturen dute
hiltzera, eta herioak ihes eginen du hetarik.
7 Eta othien forma zen zaldi bataillara aprestatuen irudiko, eta ziraden haien buru gainetan
urhea ziruditen koroak bezalakoak: eta haien
begitharteak ziraden gizonen begitharteak bezala.
8 Eta zituzten biloak, emazten biloak bezala:
eta haien hortzak ziraden lehoinenak bezala.
9 Eta zituzten halakretak burdin halakretak
bezala: eta haien hegalen hotsa, anhitz, zaldik
konbatera laster egiten duteneko karreta hotsa
bezala.
10 Eta zituzten buztanak eskorpionenak
irudi: eta zituzten eztenak bere buztanetan: eta
haien botherea zen gizonei kalte egitea borz
hilebethez.
11 Eta zuten bere gaineko regetzat abismeko
Aingerua, zeinek baitu izen Hebraikoz, Abadon,
eta Grek-ez Apollion erran nahi baita desegilea.
12 Malediktione bat iragan da, eta huna,
ethorten dirade oraino bi malediktione gero.
13 Orduan seigarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta enzun nezan boz bat Iainkoaren
begien aitzinean den aldare urhezkoaren laur
adarretarik prozeditzen zenik,
14 Ziotsala seigarren Aingeru tronpeta zuenari, Lakaitzak laur Aingeru Eufrateko flubio
handi gainean estekatuak diradenak.
15 Laxa zitezen bada laur Aingeruak, baitziraden apainduak orenekotz eta egunekotz eta
hilebethekotz eta urthekotz, hil dezatenzat gizonen heren partea.
16 Eta zaldizko armadaren kontua zen hogei
millatan hamar milla: eta enzun nezan haien
kontua.
17 Eta hunela ikus nitzan zaldiak bisionean:
eta haien gainetan iarriak ziradenek, zituztela
suzko eta hiazinthezko eta sufrezko halakretak:
eta zaldien buruak ziraden lehoinen buruak
bezala: eta haien ahoetarik ilkiten zen su, eta ke
eta sufre.
10 Eta hirur gauza hauzaz hil izan zen gizonen heren partea, diot, suaz, eta keaz, eta haien
ahotik ilkiten zen sufreaz.
19 Ezen haien botherea zen haien ahoan eta
haien buztanetan: ezen haien buztanak sugeak
irudi ziraden, zituztela buruak, zeinez kalte egiten baitzuten.
20 Eta goitiko gizon plaga hauzaz hil etziradenak bere eskuezko obretarik etzitezen emenda, adora ezlitzatenzat deabruak eta urhezko
eta zilharrezko eta kobrezko eta harrizko eta
zurezko idolak, zeinek ezin ikus baitezakete ez
enzun, eta ezin ebil baititezke:
21 Eta etzitezen emenda bere giza-erhaiteketarik, ez bere pozoinkerietarik, ez bere paillardizetarik, ez bere ohoinkerietarik.
KAP. X.
Ioanesek iretsi ukan zuen liburua
zadukan Aingeruaz minzaturik, nola
munduaren fina izanen den erakusten, eta nola zazpi igorzirien hotsak
zigilatu izan diraden deklaratzen.
1 Orduan ikus nezan berze Aingeru borthitz
bat zerutik iausten zela, hodei batez inguratua
zeinen buruan baitzen orzadarra: eta haren
begithartea zen iguzkia bezala, eta haren oinak
suzko habeak bezala. Eta zuen bere eskuan liburutxo ireki bat: eta ezar zezan bere oin eskuina
itsas gainean, eta ezkerra lur gainean.
2 Eta oihu egin zezan ozengi, lehoin batek
orroa egiten duenean bezala: eta oihu egin ukan
zuenean, zazpi igorzirik bere bozak pronuntia
zitzaten.
3 Eta zazpi igorziriek bere bozak pronuntiatu
ukan zituztenean, nik nahi nituen eskribatu:
baina enzun nezan boz bat zerutik ziostala, Seignalaitzak zazpi igorziriek pronuntiatu dituzten

- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47