🕙 28-minute read

Testamentu Berria - 39

Total number of words is 3585
Total number of unique words is 1276
29.7 of words are in the 2000 most common words
42.0 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  16 Ezen asto eme uztarriko batek boz humanoz minzaturik reprimi zezan Profetaren frenesia.
  17 Hauk dirade ithurri ur gabeak, hodei haize
  buhunbaz erabiliak, eta ilhunbezko lanhoa sekulakotz begiratzen zaie.
  
  18 Ezen banitatezko propos guziz arrogantak
  pronuntiatzen dituztela bazkatzen dituzte haragiaren guthiziez eta insolentiez, erroretan konbersatzen dutenetarik egiazki ihes egin zutenak:
  19 Libertate haei prometatuz berak korruptionearen esklabo diradelarik, ezen norzaz nehor
  benzutu izan baita, hura haren esklabo egin izan
  da.
  20 Ezen baldin munduko satsutasunetarik
  retiratu diraden ondoan Iesus Krist Iaunaren eta
  Salbadorearen ezagutzeaz, guziagatik ere berriz
  hetan nahasirik benzut baditez, haien azken
  konditionea lehena baino gaixtoago egin izan da.
  21 Ezen hobe ukan zukeiten iustitiazko bidea
  ez luten ezagutu, ezen ez ezaguturik hura, eman
  izan zaien manamendu saindutik gibeleratzea:
  22 Baina haei heldu izan zaie proberbio
  egiazkoz erraiten ohi dena, Ora itzuli izan da
  bere isurtze proprira: eta, Ahardi ikuziaitzuli izan
  da istilera iraulzkatzera.
  
  KAP. III.
  3 Azken denboretako trufariez. 7
  Zeruak suko reserbatu. 9 Iauna
  patient. 12 Haren eguna. 13 Zeru
  berriak eta lur berria. 15 S. Paulen
  epistolez.
  1 Maiteak, ia bigarren epistola haur eskribatzen drauzuet, zeinez iratzartzen baitut adbertimenduz zuen adimendu xahua.
  2 Orhoit karetenkat Profeta sainduez aitzinetik erran izan diraden, hitzez, eta gure manamenduaz, zein baikara Iaunaren eta Salbadorearen Apostolu.
  3 Haur lehenik dakizuelarik: ezen ethorriren
  diradela azkeneko egunetan trufariak, bere guthizia proprien araura ebilten diradela.
  4 Eta dioitela, Non da haren adbenimenduko
  promesa? ezen Aitak lokartu izan diradenaz
  geroztik, gauza guziek hunela kontinuatzen dute
  kreationearen hatseandanik.
  5 Ezen haur bere nahiz ignoratzen dute, nola
  zeruek lehenagodanik bere izatea ukan duten,
  
  eta lurrak konsistitzen zelarik ur barnean eta ur
  artean, Iainkoaren hitzaz.
  6 Halakotz orduko mundua ur dilubio batez
  estali izanik galdu izan da.
  7 Baina orain diraden zeruak eta lurra hitz
  beraz reserbaturik suko begiratzen dirade iudizioaren eta gizon gaixtoen destruktionearen
  eguneko.
  8 Baina hunez etzaretela ignorant, maiteak,
  ezen egun bat Iauna beithan milla urthe bezala,
  eta milla urthe egun bat bezala diradela.
  9 Eztu beranzen prometatu duen Iaunak
  (batzuk beranze estimatzen duten bezala) baina
  patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin,
  baina guziak emendamendutara datozen.
  10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz bezala, zeinetan zeruak habarrotsekin
  iraganen baitirade: eta elementak beroz deseginen dirade, eta lurra, eta hartako obra guziak
  xoil erreren dirade.
  11 Beraz gauza hauk guziak desegin behar
  diradenaren gainean, nolako behar duzue izan
  konbersatione saindutan eta pietatezko obratan?
  
  12 Begira zaudetela, eta lehiatzen zaretela
  Iainkoaren egunaren adbenimendura, zeinetan
  zeruak iraxekirik deseginen baitirade, eta elementak beroz urthuren?
  13 Baina promesaren araura zeru berrien eta
  lur berriaren begira gaude zeinetan iustitia habitatzen baita.
  14 Halakotz, maiteak, gauza hauen begira
  zaudetela, dilijentia ezarzue makula gabe eta
  reprotxu gabe harzaz eriden zaitezten bakerekin.
  15 Eta gure Iaunaren patientia salbamendu
  estima ezazue: Paul gure anaie maiteak ere hari
  eman izan zaion sapientiaren araura eskribatu
  ukan drauzuen bezala:
  16 Kuasi bere epistola guzietan nola punktu
  hauzaz minzo baita: zeinetan baitirade batzu
  aditzeko gaitzik, ignorantek eta fermetate gabek
  makurtzen dituztenik, berze Eskripturak ere
  bezala, bere buruen destruktionetan.
  17 Zuek beraz, maiteak, engoitik adbertituak
  zaretenaz geroztik, begirauzue abominablen
  enganioz berzekin eraman izanik, zuen fermetatetik eror etzaitezten.
  
  18 Baina abanza zaitezte Iesus Krist gure Iaunaren eta Salbadorearen gratian eta ezagutzean: zeini dela gloria orain eta eternitateko
  egunerano. Amen.
  
  S. IOAN APOSTOLUAREN
  LEHEN EPISTOLA
  KATHOLIKOA
  KAP. I.
  1 Bizitzeko hitza. 3 Komunione
  Iainkoarekin eta Iesus Kristekin. 7
  Argian ebiltea. Kristen odola. 8
  Guziak bekatore.
  1 Hatsean-danik zena, enzun ukan duguna,
  gure begiez ikusi ukan duguna, kontenplatu
  ukan duguna, eta gure eskuek hunki ukan dutena bizitzeko Hitzaz.
  2 (Ezen bizitzea manifestatu izan da, eta ikusi
  ukan dugu, eta testifikatzen dugu eta denuntiatzen drauzuegu bizitze eternala, zein baitzen
  Aita baithan, eta agertu izan baitzaiku.)
  3 Eta ikusi eta enzun ukan duguna, diot,
  denuntiatzen drauzuegula, kuek ere komunione
  
  duzuenzat gurekin, eta gure komunionea da
  Aitarekin eta Iesus Krist haren Semearekin.
  4 Eta gauza hauk eskribatzen drauzkizuegu
  zuen bozkarioa konpli dadinzat.
  5 Haur da bada harenganik enzun ukan
  dugun mandatalgoa eta denuntiatzen drauzueguna, Ezen Iainkoa dela argia, eta ilhunberik
  batre hura baithan eztela.
  6 Baldin erran badezagu ezen komunione
  dugula harekin, eta ilhunbean bagabiltza, gezurra erraiten dugu, eta eztugu egiten egia.
  7 Baina baldin argian bagabiltza, hura argian
  den bezala, komunione dugu elkarrekin harekin
  batean, eta Iesus Krist haren Semearen odolak
  purgatzen gaitu bekatu orotarik.
  8 Baldin erran badezagu ezen bekaturik eztugula, gure buruak seduzitzen ditugu, eta egia
  gutan ezta.
  9 Baldin konfesa baditzagu gure bekatuak,
  fidel da eta iusto, guri gure bekatuen barkatzeko, eta inikitate orotarik gure purgatzeko.
  10 Baldin erran badezagu ezen eztugula
  bekaturik egin: gezurti egiten dugu hura, eta
  haren hitza ezta gutan.
  
  KAP. II.
  1 Gure adbokata Krist. 3 Iainkoaren
  ezagutzea. 5 Haren hitzaren
  begiratzea. 7 Manamendu zaharra
  eta berria. 11 Bere anaieri gaitz
  eritzitea. 12 Bekatuak nola
  barkatzen. 15 Munduari ez on
  eritziteko. 16 Guthizia. 17 Iainkoaren
  borondatea. 18 Antekrist. 20
  unktionea. 22 Gezurti nor. 23 Bizitze
  eternala. 29 Iainkoagatik iaioa zein.
  1 Ene haurtoak, gauza hauk eskribatzen
  drauzkizuet, bekaturik eztagizuenzat: eta baldin
  zenbeitek egin badu bekaturik, badugu adbokat
  bat Aita baithara, Iesus Krist iustoa.
  2 Eta hura da apoinktamendua gure bekatuakgatik, eta ez gureakgatik solament, baina
  mundu guziarenakgatik ere
  
  3 Eta hunetan dakigu ezen hura ezagutu
  dugula, baldin haren manamenduak begira baditzagu.
  4 Nork erraiten baitu, Ezagutu dut hura: eta
  haren manamenduak ezpaititu begiratzen,
  gezurti da, eta egia ezta hura baithan:
  5 Baina nork begiratzen baitu haren hitza
  egiazki hura baithan Iainkoaren amorioa konplitu da: hunezaz dakigu ezen hura baithan garela.
  6 Nork erraiten baitu hura baithan dagoela,
  behar du, nola hura ebili baita, hala hainak ere
  ebili
  7 Anaieak, eztrauzuet manamendu berri bat
  eskribatzen, baina manamendu zahar hatseandanik ukan duzuena: manamendu zaharra
  hatseandanik enzun ukan duzuen hitza da.
  8 Berzalde manamendu berri bat eskribatzen
  drauzuet, zein baita egiazko hartan eta zuetan:
  zeren ilhunbea iragan baita, eta egiazko argiak
  ia egiten baitu argi.
  9 Nork erraiten baitu ezen argian dela, eta
  bere anaieri gaitz baitaritza hura ilhunbean da
  oraindrano .
  
  10 Bere anaieri on daritzana argian dago, eta
  eskandalorik ezta hura baithan.
  11 Baina bere anaieri gaitz daritzana, ilhunbean da, eta ilhunbean dabila, eta eztaki norat
  ioaiten den: ezen ilhunbeak haren begiak itsutu
  ukan ditu.
  12 Eskribatzen drauzuet, haurtoak, zeren
  zuen bekatuak barkatu baitzaizkizue haren izenagatik.
  13 Eskribatzen drauzuet, aitak, zeren ezagutu baituzue hatsean-danik dena. Eskribatzen
  drauzuet, gazteak, zeren gaixtoari garaithu baitzaizkiote. Eskribatzen drauzuet, haur xipiak,
  zeren ezagutu ukan baituzue Aita.
  14 Eskribatu ukan drauzuet, aitak, zeren ezagutu baituzue hatsean-danik dena. Eskribatu
  drauzuet, gazteak, zeren borthitz baitzarete, eta
  Iainkoaren hitza zuetan egoiten baita, eta gaixtoari garaithu baitzaizkiote.
  15 Eztuzuela maite mundua, ez munduko
  gauzak: baldin zenbeitek maite badu mundua,
  ezta Aitaren amorioa hura baithan.
  16 Ezen munduan den gauza guzia (hala
  nola, haragiaren guthizia, eta begien guthizia,
  
  eta bizitzearen arrogantia) ezta Aitaganik baina
  da munduaganik.
  17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthizia, baina Iainkoaren borondatea egiten duena
  dago sekulakotz.
  18 Haurtoak, azken denbora da: eta nola
  enzun ukan baituzue ezen Antekrist ethorteko
  dela, oraindanik ere Antekristak anhitz dirade:
  nondik baitakigu ezen azken denbora dela.
  19 Gure artetik ilki izan dirade baina etziraden gutarik: ezen baldin gutarik izan balirade,
  gurekin egon ziratekeen: baina haur egin izan da
  manifesta ledinzat ezen guziak eztiradela gutarik.
  20 Baina zuek baduzue unktionea Sainduaganik, eta ezagutzen dituzue gauza guziak.
  21 Eztrauzuet eskribatu ukan, egia ezagutzen eztuzuelakotz: aitzitik zeren hura ezagutzen
  duzuen, eta gezurrik batre ezpaita egiatik.
  22 Nor da gezurti, Iesus dela Krist ukatzen
  duena baizen? hura da Antekrist, zeinek Aita eta
  Semea ukatzen baititu.
  
  23 Nork ere ukatzen baitu Semea, hark Aita
  ere eztu: nork ere aithortzen baitu Semea, hark
  Aita ere badu.
  24 Beraz hatsean-danik enzun ukan duzuena
  zuetan hego: ezen baldin zuetan badago
  hatseandanik enzun ukan duzuena, zuek ere
  Semea baithan eta Aita baithan egonen zarete.
  25 Eta haur da berak guri prometatu draukun
  promesa, baita, bizitze eternala.
  26 Gauza hauk eskribatzen drauzkizuet, zuek
  seduzitzen zaituztenez.
  27 Baina harenganik rezebitu ukan duzuen
  unktionea dago zuetan, eta eztuzue mengoarik
  nehork irakats zaitzaten: baina unktione berak
  gauza guziez irakasten zaituzten bezala, eta
  egiati da, eta ezta gezurti: eta unktioneak irakatsi zaituzten bezala, hartan egonen zarete.
  28 Orain bada, ene haurtoak, zaudete hartan: ager dadinean aseguranza dugunzat, eta
  haren aitzinean konfus ezgarenzat haren adbenimenduan.
  29 Baldin badakizue ezen hura iusto dela,
  iakizue ezen nork ere iustitia egiten baitu, hura
  harenganik iaio dela.
  
  KAP. III.
  1, 16 Iainkoaren eta Kristen
  karitatea. 2 Iainkoaren haur. 3
  Esperanza duena. 4 Bekatua. Iusto
  nor. 9 Iainkoaren hazia. 10
  Deabruaren haurrak. 11 Elkarganako
  amorioa. 12 Kain. 15 Gizerhaile nor.
  17 Hurkoaganako amorioa. 19
  Bihotzeko seguranza. 23 Iainkoaren
  manamendua eta Espiritua.
  1 Ikusazue nolako karitatea guri eman draukun Aitak, baita, Iainkoaren haur deitha gaitezen: halakotz munduak ezgaitu ezagutzen, zeren
  ezpaitu hura ezagutzen.
  2 Maiteak, orain Iainkoaren haur gara, baina
  oraino ezta agertu izanen garena: badakigu
  ordea ezen hura ager dadinean, hura irudiko
  dugula: ezen den bezala ikusiren dukegu hura.
  
  3 Eta nork ere esperanza haur baitu hura
  baithan, purifikatzen du bere burua, hura ere pur
  den bezala.
  4 Nork ere bekatu egiten baitu, Legearen
  kontra ere egiten du: eta bekatua da Legearen
  kontra dena.
  5 Eta badakizue ezen hura agertu izan dela
  gure bekatuak ken litzanzat, eta bekaturik hura
  baithan eztela.
  6 Hura baithan egoiten denek eztu bekaturik
  egiten: nork ere bekatu egiten baitu, eztu ikusi
  hura, eta eztu ezagutu hura.
  7 Haurtoak, nehork seduzi etzaitzatela: iustitia egiten duena, iusto da, hura iusto den bezala.
  8 Bekatu egiten duena, deabruaganik da:
  ezen hatseandanik deabruak bekatu egiten du:
  hunetakotz agertu izan da Iainkoaren Semea,
  desegin litzanzat deabruaren obrak.
  9 Nor ere iaio izan baita Iainkoaganik, hark
  bekaturik eztu egiten: ezen haren hazia haina
  baithan dago, eta ezin daidi bekaturik, zeren
  Iainkoaganik iaio izan baita.
  
  10 Hunetan ageri dirade Iainkoaren haurrak
  eta deabruaren haurrak: nork ere iustitia ezpaitu
  egiten, eta ezpaitu bere anaiea onhesten hura
  ezta Iainkoaganik.
  11 Ezen haur da hatseandanik enzun ukan
  duzuen mandatalgoa, Elkarri on eritzi diezogun.
  12 Ez Kainek bezala, zein baitzen Gaixtoaganik, eta zeinek hil baitzuen bere anaiea. Eta zergatik hil ukan zuen? zeren haren obrak gaixto
  baitziraden, eta haren anaiearenak iusto.
  13 Ene anaieak, eztezazuela mirets baldin
  zuei gaitz badaritzue munduak.
  14 Guk badakigu ezen iragan garela heriotik
  bizitzera, ezen on dariztegu anaiei: anaieari on
  eztaritzana, herioan dago.
  15 Nork ere gaitz baitaritza bere anaieri hura
  gizerhaile da: eta badakizue gizerhailek batek
  ere eztuela bizitze eternal bere baithan dagoena.
  16 Hunetan ezagutu ukan dugu karitatea,
  zeren hark bere bizia guregatik ezarri ukan
  baitu, guk ere beraz gure biziak anaieakgatik
  ezarri behar ditugu.
  
  17 Bada nork ukanen baituke munduko onetarik, eta ikusiren baituke haren anaieak nezesitate dukeela eta ertsiren baitrautza bere halsarrak, nolatan Iainkoaren karitatea egoiten da
  hura baithan?
  18 Ene haurtoak, eztezagula on eritzi hitzez
  ezeta mihiz, baina obraz eta egiaz:
  19 Eta hunetan ezagutzen dugu ezen egiatik
  garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu
  gure bihotzak.
  20 Ezen baldin kondemna bagitza gure bihotzak, handiago da Iainkoa gure bihotza baino,
  eta ezagutzen ditu gauza guziak.
  21 Maiteak, baldin gure bihotzak kondemnatzen ezpagaitu, seguranza dugu Iainkoa baithan.
  22 Eta zeren ere eska bagaitez, rezebitzen
  dugu harenganik: ezen haren manamenduak
  begiratzen ditugu, eta haren aitzinean plazent
  diraden gauzak egiten ditugu.
  23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets
  dezagun Iesus Krist haren Semearen izenean,
  eta elkarri on daritzogun, manamendu eman
  drakun bezala.
  
  24 Eta haren manamenduak begiratzen
  dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina
  baithan: eta hunezaz ezagutzen dugu ezen hura
  egoiten dela gutan, da iakiteko, eman ukan
  draukun Espirituaz.
  
  KAP. IIII.
  1 Espirituak nola ditugun
  forogatzeko. 2 Iainkoaren Espiritua,
  eta Antekristena: egiazkoa, eta
  errorezkoa. 10 Iainkoaren
  gureganako karitatea. 14 Krist
  munduaren Salbadore. 15 Iainkoaren
  Semea. 16 Iainkoa karitate. 20
  Anaietasunezko onheriztea.
  1 Maiteak, espiritu guzia eztezazuela sinhets,
  baina forogaitzazue espirituak eia Iainkoaganik
  diradenez: ezen anhitz profeta falsu ethorri izan
  dirade mundura.
  
  2 Hunetan ezagut ezazue Iainkoaren Espiritua. Iesus Krist haragitara ethorri dela konfesatzen duen espiritu guzia, Iainkoaganik da.
  3 Eta zein ere espirituk ezpaitu konfesatzen
  Iesus Krist haragitara ethorri izan dela hura ezta
  Iainkoaganik: eta halako espiritua Antekristena
  da, zeinez minzatzen enzun ukan baituzue, ezen
  ethorteko dela, eta ia orain munduan da.
  4 Haurtoak, zuek Iainkoaganik zarete, eta
  garaithu zaizte haei: ezen handiago da zuetan
  dena, ezen ez munduan dena.
  5 Hek mundutik dirade, halakotz munduaz
  minzo dirade, eta mundua haei behatzen zaie.
  6 Gu Iainkoaganik gara: Iainkoa ezagutzen
  duena, guri behatzen zaiku: Iainkoaganik eztena
  guri etzaiku behatzen: hunetan ezagutzen dugu
  egiazko Espiritua, eta errorezko espiritua.
  7 Maiteak, elkarri on eritzi diezogun: ezen
  karitatea Iainkoaganik da: eta nork ere onhesten
  baitu, hura Iainkoagaoik iaio da, eta ezagutzen
  du Iainkoa.
  8 Onhesten eztuenak, eztu ezagutzen Iainkoa: ezen Iainkoa karitate da.
  
  9 Hunetan manifestatu izan da Iainkoaren
  gureganako karitatea, zeren bere Seme bakoitza
  igorri ukan baitu Iainkoak mundura, harzaz bizi
  garenzat.
  10 Hunetan da karitatea, ez zeren guk onhetsi dugun Iainkoa, baina zeren hark onhetsi baikaitu gu, eta igorri ukan baitu bere Semea gure
  bekatuakgatik apoinktamendu lizenzat.
  11 Maiteak, baldin hunela Iainkoak onhetsi
  baikaitu, guk ere behar dugu elkar onhetsi.
  12 Iainkoa eztu nehork ikusi egundano: baldin elkar maite badugu Iainkoa gutan dago, eta
  haren karitatea konplitu da gutan.
  13 Hunetan ezagutzen dugu ezen hartan
  egoiten garela, eta hura gutan, zeren bere Espiritutik eman baitrauku.
  14 Eta guk ikusi ukan dugu, eta testifikatzen
  dugu ezen Aitak igorri ukan duela Semea munduaren Salbadore izateko.
  15 Nork ere konfesaturen baitu ezen Iesus
  dela Iainkoaren Semea, Iainkoa hura baithan
  dago, eta hura Iainkoa baithan.
  16 Eta guk ezagutu eta sinhetsi dugu Iainkoak guregana duen karitatea. Iainkoa karitate da:
  
  eta karitatean egoiten dena, Iainko baithan egoiten da, eta Iainkoa hura baithan.
  17 Hunezaz konplitu izan da karitatea guregana, iudizioko egunean seguranza dugunzat,
  zeren hura den bezalako baikara gu ere mundu
  hunetan.
  18 Beldurrik ezta karitatean: aitzitik karitate
  perfektoak kanpora egoizten du beldurra: ezen
  beldurrak tormenta du: eta beldur dena ezta
  konplitua karitatean.
  19 Guk hari on daritzagu, zeren hark lehenik
  onhetsi baikaitu gu.
  20 Baldin nehork erran badeza, Maite dut
  Iainkoa: eta bere anaieari gaitz badaritza: gezurti da: ezen bere anaie dakusana maite eztuenak,
  ikusten eztuen Iainkoa nola maite ahal duke?
  21 Eta manamendu haur dugu harenganik,
  Iainkoa maite duenak, maite duen bere anaiea
  ere.
  
  KAP. V.
  1 Iainkoaganik iaioa zein. 3
  Iainkoaren manamenduak. 4
  Biktoria. 5 Fedea. 7 Iainkoaren
  testifikationea eta gizonena. 10
  Iainkoaren Semea baithan sinhestea.
  11 Bizitze eternala Iainkoaren
  Semean. 14 Fedezko othoitza. 16
  Heriotara den bekatua. 18 Bekaturik
  egiten eztuena zein. 20 Krist Iainko
  egiazko. 21 Idolak.
  1 Nork ere sinhesten baitu ezen Iesus dela
  Krist hura Iainkoaganik iaioa da: eta nork ere on
  baitaritza enjendratu duenari, on daritza harenganik enjendratu izan denari ere.
  2 Hunetan ezagutzen dugu ezen on dariztegula Iainkoaren haurrei, Iainkoari on daritzagunean, eta haren manamenduak begiratzen ditugunean.
  3 Ezen haur da Iainkoaren karitatea, haren
  manamenduak begira ditzagun, eta haren
  manamenduak gaitzak eztirade.
  
  4 Ezen zer ere Iainkoaganik iaio baita, garaitzen zaio munduari: eta haur da biktoria munduari garaithu zaiona, gure fedea.
  5 Nor da munduari garaitzen zaiona, Iesus
  dela Iainkoaren Semea sinhesten duena baizen?
  6 Haur da Iesus Krist urez eta odolez ethorri
  izan dena: ez urez solalnent, baina urez eta odolez: eta Espiritua da testifikatzen duena ezen
  Espiritua egia dela.
  7 Ezen hirur dirade testifikatzen dutenak
  zeruan, Aita, Hitza, eta Espiritu saindua: eta
  hauk hirurak bat dirade.
  8 Eta hirur dirade testifikatzen dutenak
  lurrean, Espiritua eta ura eta odola: eta hirur
  hauk batetan dirade.
  9 Baldin gizonen testifikationea rezebitzen
  badugu Iainkoaren testifikationea handiago da:
  ezen haur da Iainkoaren testifikationea, zein testifikatu ukan baitu bere Semeaz.
  10 Iainkoaren Semea baithan sinhesten duenak, badu Iainkoaren testifikationea bere baithan: Iainkoa sinhesten eztuenak, gezurti egiten
  du hura: ezen eztu sinhetsi ukan. Iainkoak bere
  Semeaz testifikatu ukan duen testifikationea.
  
  11 Eta haur da testifikationea, ezen bizitze
  eternala eman draukula Iainkoak: eta bizitze
  haur haren Semean da.
  12 Semea duenak, badu bizitzea: Iainkoaren
  Semea eztuenak, eztu bizitzea.
  13 Gauza hauk eskribatu ukan drauzkizuet
  zuei, Iainkoaren Semearen izena baithan sinhesten duzuenoi: dakizuenzat ezen baduzuela bizitze eternala, eta sinhets dezazuenzat Iainkoaren
  Semearen izena baithan.
  14 Eta haur da Iainkoa baithan dugun konfidanza, ezen baldin zerbait eska bagaitez haren
  borondatearen araura, enzuten gaituela.
  15 Eta baldin badakigu ezen hark enzuten
  gaituela, zer ere eska bagaitez: badakigu ezen
  baditugula galdegiten drauzkiogun eskeak.
  16 Baldin zenbeitek ikusten badu bere anaie
  bekatu egiten duela heriora ezten bekatuz, eskaturen zaio Iainkoari, eta emanen drauka hari
  bizitze: bekatu egiten dutenei diot ez heriora.
  Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatik othoitz dagian.
  17 Inikitate guzia bekatu da: baina bada
  bekatu heriora eztenik.
  
  18 Badakigu ezen nor ere Iainkoaganik iaio
  baita, hark eztuela bekaturik egiten: baina Iainkoaganik enjendratu izan denak, begiratzen du
  bere burua, eta Gaixtoak eztu hunkitzen hura.
  19 Badakigu ezen Iainkoaganik garela: eta
  mundu guzia gaixtoan datzala.
  20 Baina badakigu ezen Iainkoaren Semea
  ethorri izan dela, eta eman draukula adimendu
  egiati denaren ezagutzeko: eta gara egiatian,
  Iesus Krist haren Semean: haur da egiazko Iainkoa, eta bizitze eternala.
  21 Haurtoak, begira zaitezte idoletarik.
  Amen.
  
  S. IOANEN
  BIGARREN EPISTOLA
  5 Elkarganako amorioa. 6 Iainkoaren
  manamendua. 7 Antekrist. 9 Kristen
  doktrina. 10 Heretikoekin ez
  komunizatzeko.
  1 Anzianoak andre elejituari, eta haren haurrei, zein nik egiaz maite baititut, eta ez nik neurorrek solament, baina egia ezagutu ukan duten
  guziek ere:
  2 Gutan dagoen eta sekulakotz gurekin izanen den egiaren kausaz:
  3 Gratia, miserikordia, bakea dela zuekin
  Iainko Aitaganik, eta Aitaren Seme Iesus Krist
  Iaunaganik, egiarekin eta karitaterekin.
  4 Alegeratu izan naun hagitz, zeren eriden
  dudan hire haurretarik egian dabiltzala, manamendu rezebitu ukan dugun bezala Aitaganik.
  5 Eta orain othoitz egiten draunat, andrea, ez
  manamendu berririk eskribatzen banaraun beza-
  
  la, baina hatseandanik ukan duguna, elkarri on
  daritzogun.
  6 Eta haur da karitatea, ebil gaitezen haren
  manamenduen araura: haur da manamendua
  hatseandanik enzun ukan duzuen bezala, hartan
  ebil zaitezten.
  7 Ezen anhitz abusari sarthu izan da mundura, zeinek ezpaitute konfesatzen Iesus Krist
  haragitan ethorri izan dela: halakoa abusari da
  eta Antekrist.
  8 Gogoauzue zuen buruetara, gal eztitzagunkat egin ditugun gauzak, baina sari bethea rezebi dezagunzat.
  9 Nork ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Kristen doktrinan, Iainkoa eztu: Kristen doktrinan egoiten denak Aita eta Semea baditu.
  10 Baldin zenbeit ethorten bada zuetara, eta
  doktrina haur ezpaitu ekarten, hura eztezazuela
  rezebi etxera, ezeta saluta.
  11 Ezen hura salutatzen duenak komunikatzen du haren obra gaixtoekin.
  12 Anhitz gauza banuen ere zuei eskribatzekorik, eztitut paperez eta tintaz eskribatu nahi
  ukan, baina esperanza dut ethorriren naizela
  
  zuetara eta ahoz aho minzaturen, gure bozkarioa konplitua denzat. 13 Hire ahizpa elejituaren
  haurrek salutatzen aute.
  
  S. IOANEN
  HIRURGARREN EPISTOLA
  4 Integroki ebiltea. 8 Aflijituak
  rezebitzeko. 9 Diotrefes. 11 Ungi
  egiten duena Iainkoaganik. 12
  Demetrius.
  1 Anzianoak Gaio maite nik egiazki on daritzadanari.
  2 Maitea, desiratzen diat gauza guzietan
  prospera dezan, eta sendo aizen, hire arima
  prospero den bezala.
  3 Ezen alegeratu izan nauk hagitz ethorri izan
  diradenean anaieak eta testifikatu ukan dutenean hire integritateaz, nola integroki ebilten
  baitaiz.
  4 Haur baino bozkario handiagorik eztiat,
  zein baita, enzuten dudanean ene haurrak integroki dabiltzala.
  5 Maitea, fidelki egiten duk zer ere egiten
  baituk anaietara eta estranjeretara.
  
  6 Zeinek testifikatu ukan baitute hire karitateaz Elizaren presentian: hek baldin gida baditzak Iainkoari dagokan bezala, ungi daidikek.
  7 Ezen haren izenagatik partitu izan dituk,
  deus hartzen etzutela Jentiletarik.
  8 Guk beraz behar zitiagu rezebitu halakoak,
  egia aiuta dezagunzat.
  9 Eskribatu diarokat Elizari: baina haien
  artean lehen izan aiher denak, Diotrefesek
  ezgiaitik rezebitzen.
  10 Halakotz, baldin ethor banadi aipaturen
  zitiat hark egiten dituen obrak, elhe gaixtoz
  dadasala gure kontra: eta hauzaz ez kontentez,
  eztitik berak anaieak rezebitzen, eta rezebitu
  nahi dituztenak enpatxatzen zitik eta Elizatik
  egoizten.
  11 Maitea, eztezala imita gaitza, baina ona:
  ungi egiten duena, Iainkoaganik duk: baina gaizki egiten duenak eztik ikusi Iainkoa.
  12 Demetrioz guziek testifikatzen die, eta
  egiak berak ere: baina guk ere testifikatzen
  diagu, eta ezagutu ukan duzue ezen gure testifikationea egiazko dela.
  
  13 Banian anhitz gauza eskribatzekorik,
  baina eztrauat tintaz eta hegatsez eskribatu
  nahi.
  14 Baina esperanza diat sarri ikusiren audala, eta ahoz aho minzaturen garela.
  15 Bakea dela hirekin. Salutatzen aute adiskidek. Salutaitzak adiskideak izengilatuki.
  
  S. IUDA APOSTOLUAREN
  EPISTOLA KATHOLIKOA
  1 Sanktifikatuak Iainko Aita Iaunean.
  3 Bihotz hartzeko fedeagatik. 4
  Iainkoa eta Krist renuntiatzen
  dituztenak. 11 Kain, Balaam, Kore.
  17 Apostoluen hitzez orhoit izateko.
  20 fedea eta orationea. 23 Gaizki
  doazenak harrapatzeko.
  1 Iuda Iesus Kristen zerbitzari eta Iakesen
  anaieak, Iainko Aitaz sanktifikatu, eta Iesus Kristez konserbatu diraden deithuei,
  2 Miserikordia eta bake eta karitate multiplika dakizuela.
  3 Maiteak, artha handi dudalarik zuei eskribatzera salbamendu komunaz, nezesario izan zait
  zuei eskribatzera, exhorta zaitzatedanzat bihotz
  hartzera behin sainduei eman izan zaien fedeagatik.
  4 Ezen ixilik sarthu izan dirade gizon batzu,
  lehen ia aspaldian damnatione hunetakotz enro-
  
  latuak, jende Iainkoaren beldur gabeak, gure
  Iainkoaren gratia kanbiatzen dutela disolutionetara, eta Iainko Iabe bakoitza, eta Iesus Krist
  gure Iauna renuntiatzen dituztela.
  5 Bada gauza hauk aipatu nahi drauzkizuet,
  ikusirik ezen haur behin badakizuela, ezen Iaunak populua Egiptetik delibratu zuenean, sinhetsi ukan etzutenak gero desegin ukan zituela.
  6 Eta Aingeru bere hatsea begiratu ukan
  etzutenak, baina bere prinzipaltasuna utzi ukan
  zutenak, ilhunbe azpian sekulako estekaduretan
  egun handiko iudiziorano reserbatu ukan dituela.
  7 Sodoma eta Gomorha, eta haien aldirietako
  hiri haien moldera paillardatu zutenak, eta berze
  haragiaren ondoan ioan ziradenak, exenplutan
  proposatu izan diraden bezala, su eternaleko
  pena sufritzen dutela.
  8 Halaber ordea hauk ere lokarturik bere
  haragia satsutzen dute eta seignoria menospreziatzen eta dignitatez gaizki erraiten dute.
  9 Guziagatik ere Mikel Arkanjelua, deabruaren kontra zihardukanean disputatzen zela Moisesen gorputzaz, etzedin bentura malediktionez-
  
  ko sententiaren emaitera, baina erran zezan,
  Iaunak mehatxazala.
  10 Baina hauk, aditzen eztituzten gauza
  guziez gaizki erraiten ari dirade, eta naturalki
  abre brutalek bezala ezagutzen dituzten gauza
  guzietan korrunpitzen dirade.
  11 Malediktione haien gainean: ezen Kainen
  bideari iarreiki izan zaizkio, eta Balaam enganatu izan den alokairuaren enganioz abandonnatu
  izan dirade, eta Kore eren kontradiktionearen
  araura desegin izan dirade
  12 Hauk dirade zuen karitatezko othorenzetako makulak, zuekin banketatuz, nehoren beldur gabe bere buruak bazkatzen dituztela: hodei
  ur gabe haizez hara huna erabiliak: arbore zumel
  fruktu gabeak, bigetan hilak, erroetarik ilkiak:
  13 Itsasoko baga dorpeak, bere bileniez
  hagun egiten dutela, izar errebelatuak, zeinei
  aprestatua baitaie tenebretako ilhumhea eternalki.
  14 Eta profetizatu ukan du hauzaz ere Adamen ondoko zazpigarren gizonak, Enok-ek, zioela,
  
  15 Huna, ethorri izan da Iauna bere millionezko sainduekin, guzien kontra iujemendu emaitera, eta haien arteko gaixto guzien benzutzera
  obra gaixto gaixtoki egin dituzten guziez, eta
  bekatore gaixtoek haren kontra erran dituzten
  hitz gogor guziez.
  16 Hauk dirade murmurazale, reboltari, bere
  guthizietan dabiltzanak, eta haien ahoa propos
  guzizko hantuz minzo da, personak admirationetan dituztela bere probetxuagatik.
  17 Baina zuek, maiteak, zareten orhoit Iesus
  Krist gure Iaunaren Apostoluez aitzinetik erran
  izan diraden hitzez:
  18 Ezen erran ukan drauzuela, nola azken
  denboretan izanen diraden abusariak, bere gaixtakerietako guthizien araura ebiliren diradenak.
  19 Hauk dirade bere buruak separatzen
  dituztenak, jende animalak, Espiritua eztutenak.
  20 Baina zuek, maiteak zuen fede guzizko
  sainduaren gainera zuen buruak edifikatzen
  dituzuela, eta Espiritu sainduaz othoitz egiten
  duzuela,
  
  21 Elkar Iainkoaren karitatean konserba ezazue, Iesus Krist gure Iaunaren miserikordiaren
  begira zaudetela bizitze eternalekotzat.
  22 Eta auzue batzuez pietate, diskretionez
  usatzen duzuela.
  23 Eta berzeak iziduraz salbaitzazue, sutik
  arrapatzen dituzuela, haragiaz makulatu arropari ere gaitz daritzozuela.
  24 Gainerakoaz, trebukatu gabe begira, eta
  bozkariorekin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal zaitzaizketen Iainko zuhur bakoitzari, eta gure Salbadoreari, dela gloria eta magnifizentia eta indar eta puisanza, eta orain eta
  sekula guzietakotz. Amen.
  
  IOANES THEOLOJIANOAREN
  APOKALIPSEA EDO
  REBELATIONEA
  KAP. I.
  4 Ioanesek zazpi Elizei eskribatzen.
  5, 8, 11, 17 Krist da hatsea eta fina.
  16 Bi ahotako ezpata. 18 Ifernuaren
  eta herioaren gakoak.
  1 Iesus Kristen Apokalipsea, zein eman ukan
  baitrauka hari Iainkoak, deklara dietzenzat bere
  
You have read 1 text from Basque literature.