🕙 27-minute read
Testamentu Berria - 36
Total number of words is 3515
Total number of unique words is 1549
25.5 of words are in the 2000 most common words
37.0 of words are in the 5000 most common words
44.6 of words are in the 8000 most common words
araura.
8 Hitz segura duk haur, eta gauza hauk nahi
diat afirma ditzan, artha dutenzat obra onen
entretenitzera Iainkoa sinhetsi dutenek: huna,
gizonen on eta probetxutako diraden gauzak.
9 Baina kestione erhoak eta jenealojiak eta
kontentioneak eta Legeazko ihardukiteak enpatxaitzak: ezen probetxu gabetako dituk eta
bano.
10 Gizon heretikoa behingo eta berrizko
adbertimenduaren ondoan iraitzak:
11 Dakialarik ezen erauzia dela halakoa eta
huts egiten duela, bere buru beraz kondemnatua
delarik.
12 Igor dezadanean Artemas hiregana edo
Tikike, dilijenta albeitendi enegana ethortera
Nikapolisera: ezen han neguaren iragaitera deliberatu diat.
13 Zeno Legeko doktora eta Apollo dilijentki
gidaitzak, deusen faltarik eztuten.
14 Bada ikas bezate gurek ere obre onetan
enplegatzen nezesario diraden gauzetako, fruktu gabe eztiradenzat.
15 Salutatzen aute enekin diraden guziek.
Salutaitzak fedez on darizkutenak. Iainkoaren
gratia dela zuekin guziokin, Amen.
Tite Kretakoen Elizako lehen Ipizpiku
ordenatuagana Nikapolis Mazedoniakotik eskribatua.
S. PAUL APOSTOLUAREN
FILEMONGANATKO EPISTOLA
KAP. I.
1, 9 Paul presoner. 5 Filemonen
fedea eta karitatea. 10 Onesimo
Filemonen zerbitzaria Paulen
moienez Kristinotu. 24 paulen
aiutariak.
1 Paulek Iesus Kristen presonerak, eta anaie
Timotheok, Filemon gure maiteari eta lagunari,
2 Eta Afia maiteari, eta Arkipe gure soldadokideari, eta hire etheko Elizari:
3 Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko
Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.
4 Eskerrak emaiten dirautzat neure Iainkoari,
bethiere hizaz memorio egiten dudalarik neure
orationetan,
5 Zeren baitanzut hire karitatea, eta fedea
zein baituk Iesus Iauna baithara, eta saindu
guziak baithara:
6 Hire fedearen komunikationea botheretsu
denzat, ezagut dadinzat zuetan den on guzia
Iesus Kristez.
7 Ezen bozkario handi diagu eta konsolatione
hire karitateaz, zeren sainduen halsarrak hizaz
rekreatu izen baitirade, anaie.
8 Halakotz, Iesus Kristean libertate handi
badut ere hiri eginbide duanaren manatzeko:
9 Badere karitateagatik lehen othoitzez niagok, hunelako banaiz ere, bainaiz Paul anzianoa,
eta orain presoner ere Iesus Kristgatik.
10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo
estekailluetan enjendratu ukan dudanagatik:
11 Berze orduz ez hire probetxutako izan
denagatik, baina orain hire eta ene probetxutako denagatik: zein igorten baitrauat.
12 Hik bada hori, erran nahi baita, ene halsarrak, rezebi ezak.
13 Zein nik nahi bainuen neurekin eduki, hire
orde zerbitza nenzanzat Ebanjelioaren estekailluetan:
14 Baina hire borondatea gabe eztiat deus
egin nahi ukan bortxaz bezala ezlizenzat hire
ungia, baina gogo onezko.
15 Ezen agian halakotz hireganik partitu izan
duk apur batetakotz, bethierekotz rezebi ezanzat:
16 Ez engoitik esklabotan, baina esklabo
baino konditione hobeagotan, anaie maitetan,
prinzipalki ene: zenbatez bada gehiago eure, eta
haragiaren arauez eta Iaunaren arauez?
17 Bada baldin lagunetan banadukak, rezebi
ezak ni bezala.
18 Eta baldin zerbait bidegabe egin badrauk,
edo zor bahau, hura niri inputa iezadak.
19 Nik Paulek eskribatu diat haur neure
eskuz, nik pagaturen diat: eztarradan ezen are
eure burua ere niri zor drautadala.
20 Bai, anaie, plazer haur nik hireganik rezebi dezadan Iaunean, rekreaitzak ene halsarrak
Iaunean.
21 Hire obedientiaz segur izanez eskribatu
drauat, dakidalarik ezen erraiten dudan baino
gehiago ere eginen duala.
22 Baina are bertarik ostatu apain iezadak:
ezen esperanza diat zuen orationez emanen
natzaizuela:
23 Epafras ene presoner kideak Iesus Kristean,
24 Mark-ek, Aristarkek, Demasek eta Luk-ek,
ene aiutariek, salutatzen aute.
25 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuen
espirituarekin. Amen.
Filemongana Romarik Onesimo
esklaboarekin eskribatua.
APOSTOLUAREN
HEBRAIKOETARATKO
EPISTOLA.
KAP. I.
2 Iainkoa minzatu izan zaiku bere
Semeaz, zein baita haren herederoa,
3 Eta imajina, haren eskuinean
iarria, 4 Exzellentago Aingeruak
baino, zein baitirade Iainkoaren
ministre. 8 Krist Iainko.
1 Anhitzetan eta anhitz maneraz lehenago
Iainkoa minzaturik gure Aitei Profetez, azkeneko
egun hautan minzatu izan zaiku guri bere
Semeaz,
2 Zein ezarri ukan baitu gauza guzien heredero, zeinez mundua ere egin ukan baitu:
3 Zein, gloriaren klaretate eta haren personaren imajina propria delarik eta sustengatzen
dituelarik gauza guziak bere hitz botheretsuaz,
gure bekatuen purgationea bere buruaz eginik,
iarri izan baita haren maiestatearen eskuinean
leku goretan.
4 Zenbatenaz Aingeruak baino exzellentago
egin izan baita, hanbatenaz hek baino izen exzellentago bat akisitu ukan du hetarik abantail.
5 Ezen egundano Aigeruetarik zeini erran
ukan drauka, Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi? Eta berriz, Ni izanen natzaio hari
Aita, eta hura izanen zait niri Seme?
6 Eta berriz bere Seme lehen iaioa mundura
aitzinaratzen duenean, dio Eta adora bezate
hura Iainkoaren Aingeru guziek.
7 Eta Aingeruez den bezenbatean dio, zeinek
bere Aingeruak egiten baititu haize, eta bere
ministreak, su flama:
8 Baina Semeaz den bezenbatean dio O Iainkoa, hire thronoa sekula sekulakotz duk: eta hire
Resumako eszeptrea duk, zuzenezko eszeptrea.
9 On eritzi draukak iustitiari, eta gaitz eritzi
draukak inikitateari: halakotz unktatu ukan au
Iainkoak, eure Iainkoak bozkariotako olioz, eure
lagunetarik abantail.
10 Eta, Hik hatseandanik, Iauna, lurra fundatu ukan duk, eta zeruak hire eskuen obrak dituk:
11 Hek deseginen dituk, bailla hi permanent
aiz: eta guziak beztidura bezala zaharturen
dituk:
12 Eta estalki baten anzora hik dituk hek biribilgaturen, eta muthatzeko diaudek: baina hi
hura bera aiz, eta hire urtheak eztituk faltaturen.
13 Eta Aingeruetarik zeini erran ukan drauka
egundano, Iar adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen eskabella?
14 Eztirade guziak espiritu zerbitzu egiten
dutenak, zerbitzuko igorten diradelarik salbamenduko heredero izanen diradenakgatik.
KAP. II.
1 Ebanjelioaren obedientian egoitea.
9 Iesus herioko pasioneagatik gloriaz
koroatu. 12 Kristen anaie. 14
Herioaren iaurgoa. 17 Krist
sakrifikadore subirano.
1 Halakotz behar dugu hobeki gogoa eman
enzun ukan ditugun gauzetara, iragaitera utzi
eztitzagunzat.
2 Ezen baldin Aingeruez erran izan zen hitza
fermu izan bada, eta transgresione eta desobedientia guziak rekonpensa bidezkoa rezebitu
ukan badu,
3 Nolatan gu itzuriren giaizkio baldin hain salbamendu handiaz konturik ezpadagigu? zein
lehenik Iaunaz beraz deklaratzen hasirik, hura
enzun ukan zutenez konfirmatu ikan baitzaiku:
4 Testimoniaje rendatzen zerauelarik Iainkoak signoz eta mirakuluz, eta berthute dibersez,
eta Espiritu sainduaren distributionez bere
borondatearen araura,
5 Ezen eztu Aingeruen suiet egin ethorteko
den mundua, zeinez minzo baikara:
6 Eta testifikatu ukan du nonbeit zenbeitek,
dioela, Zer da gizona, harzaz orhoit aizen? edo
zer da gizonaren semea, hura bisita dezan?
7 Egin ukan duk hura xipixiago Aingeruak
baino: gloriaz eta ohorez koroatu ukan duk hura,
eta ordenatu ukan duk hura eure eskuezko
obren gaineko.
8 Gauza guziak suiet egin ukan dituk haren
oinen azpiko. Eta gauza guziak haren suiet egin
dituenaz geroz, eztu deus utzi haren suiet ezten:
baina eztakusagu oraino gauza guziak haren
suiet diradela.
9 Baina Aingeruak baino xipixiago egin izan
zena, ikusten dugu zein baita Iesus, bere herioko
pasioneagatik, gloriaz eta ohorez koroatu izan
dela: Iainkoaren gratiaz guziakgatik herioa dasta
lezanzat.
10 Ezen konbenable zen hark, zeinegatik baitirade gauza hauk guziok, eta zeinez baitirade
gauza hauk guziok, anhitz haur gloriara eramaiten zuenaz geroz, haien salbamenduaren Prinzea afliktionez konsekra lezan.
11 Ezen bai sanktifikazalea, bai sanktifikatzen diradenak, batganik dirade guziak, kausa
hunegatik ezta ahalke haien anaie deitzera,
12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire izena
neure anaiei, eta Elizaren erdian laudaturen aut
hi.
13 Eta berriz, Ni fida izanen naiz hartan. Eta
berriz, Huna ni eta Iainkoak niri eman drauzkidan haurrak.
14 Zeren bada haurrak partizipant baitirade
haragian eta odolean, hura ere halaber partizipant egin izan da hetan beretan, herioaz desegin
lezanzat herioaren iaurgoa zuena, zein baita
deabrua:
15 Eta delibra litzanzat herioaren beldurrez,
bere bizi guzian esklabo izatera suiet ziraden
guziak.
16 Ezen segur eztitu Aingeruak hartu ukan,
baina Abrahamen hazia hartu ukan du.
17 Halakotz behar zen gauza guzietan
anaieak irudi lizen, miserikordioso lizenzat eta
Sakrifikadore subirano fidel Iainkoa baitharatko
gauzetan, populuaren bekatuen pagamenduaren egiteko.
18 Ezen sufritu ukan duenaren gainean tentatu izanik tentatzen diradenen ere aiutatzeko
botheretsu da.
KAP. III.
1 Krist Apostolu eta Sakrifikadore. 2
Fidel Iainkoagana. 5 Moisez. 6
Iainkoaren etxea. 7. Kristen fedean
egoitea. 19 Inkredulitatea.
1 Bada, anaie sainduak, bokatione zelestialen partizipant zaretenak, konsidera ezazue gure
konfesioneko Apostolua eta Sakrifikadore subiranoa, zein baita, Iesus Krist,
2 Ordenatu ukan duenarenzat fidel dena:
Moises ere haren etxe guzian bezala.
3 Ezen hanbatez haur Moises baino gloria
handiagoren digne estimatu izan da, zenbatez
ohore handiagotan baita etxea edifizatu duena,
ezen ez etxea bera.
4 Ezen etxe oro norbeitez edifikatzen da: eta
gauza hauk guziak edifikatu dituena, Iainkoa da.
5 Eta segur Moises fidel izan da haren etxe
guzian zerbitzari bezala, gero erraiteko ziraden
gauzen testifikatzeko:
6 Baina Krist seme bezala da bere etxean:
zeinen etxea baikara gu, baldin konfidanza eta
gloriatzen garen esperanza finerano fermu eduki
baditzagu.
7 Halakotz Espiritu sainduak erraiten duen
bezala, Egun baldin haren boza enzun badezazue
8 Eztitzazuela gogor zuen bihotzak, tharritamenduan bezala, tentationeko egunean desertuan:
9 Non tentatu ukan bainaute zuen aitek,
experimentatu ukan bainaute- eta ikusi baitituzte ene obrak berrogei urthez.
10 Halakotz enoiatu izan naiz jeneratione
hunez, eta erran ukan dut, Bethiere huts egiten
dute bihotzez, eta eztituzte ezagutu ukan ene
bideak.
11 Bada zin egin ukan dut neure hiran, Baldin
sekulan sarthuren badirade ene reposean
12 Gogoauzue, anaieak, zuetarik zenbeitetan
ezten bihotz sinheste gabetako gaixtoa, Iainko
biziaganik reboltagarri:
13 Baina exhorta ezazue elkar egun oroz,
egungo egun deitzen deno, zuetarik nehor gogor
eztadinzat bekatuaren enganioz.
14 Ezen Kristen partizipant egin izan gara,
bai baldin hatse hura, zeinez sustengatzen baikara, fermu eduki badezagu finerano.
15 Erraiten deno, Egun baldin haren boza
enzun badezazue, eztitzazuela gogor zuen bihotzak tharritamenduan bezala.
16 Ezen batzuk enzun ukan zutenean, tharrita zezaten Iauna: baina ez Egiptetik Moisesez ilki
izan ziraden guziek.
27 Baina zeinez enoiatu izan da berrogei urthez? ala ez bekatu egin ukan zutenez, zeinen
gorputzak erori izan baitirade desertuan?
18 Eta zeini zin egin zerauen, haren reposean
etziradela sarthuren, obeditu ukan etzutenei baizen?
19 Eta badakusagu inkredulitatearen kausaz
ezin sarthu izan diradela.
KAP. IIII.
1 Hitza fede gabe alfer. 4, 9 Sabbath
egiazkoa. 6 Inkredulitatea. 12
Hitzaren efikazioa. 14 Sakrifikadore
handia, Iesus. 16 Gratiazko thronoa.
1 Garen bada beldur gertha eztadin zuetarik
zenbeit haren reposean sartzeko promesa utzirik, pribatua eriden eztadin.
2 Ezen guri ere ebanjelizatu izan zaiku haei
ere bezala: baina etzaie deus probetxatu predikationeko hitza, zeren ezpaitzen fedearekin
nahasia enzun ukan zutenetan.
3 Ezen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi
ukan dugunok, erran duen bezala, Bada zin egin
ukan dut neure hiran, Baldin sekulan sarthuren
badirade ene reposean: munduaren hatsean
danik haren obrak akabatu izan baziraden ere.
4 Ezen nonbeit hunela erran ukan du zazpigarren egunaz den bezenbatean, Eta reposa
zedin Iainkoa zazpigarren egunean bere obra
guzietarik.
5 Eta hunetan berriz, Baldin sekulan sarthuren badirade ene reposean.
6 Ikusirik bada oraino batzu sartzen diradela
hartan, eta lehenik denuntiatu izan zauenak eztiradela sarthu izan bere inkredulitatearen kausaz:
7 Berriz determinatzen du egun iakin bat,
Egun, Dabid baithan erraiten duela hanbat den-
boraren buruan (nola erran izan baita) Egun baldin haren boza enzun badezazue, eztitzazuela
gogor zuen bihotzak.
8 Ezen baldin Iosuek haei eman balaraue
reposik, etzatekeen gehiagorik berze egunez
minzatu.
9 Halakotz, gelditzen zaio sabbathgoa bat
Iainkoaren populuari.
10 Ezen Iainkoaren reposean sarthu izan
dena, reposatu izan da hura ere bere obretarik,
Iainkoa beretarik bezala.
11 Dagigun bada dilijentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazko
exenplu berera.
12 Ezen Iainkoaren hitza bizi da eta efikaziotako, eta den ezpata bi ahotakorik baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta espirituaren, baieta iunkturen eta hunen dibisionerano: eta da pensamenduen eta bihotzeko intentionen iuje
13 Eta ezta kreaturarik batre haren aitzinean
ageri eztenik: aitzitik gauza guziak dirade billuziak eta irekiak haren begietan zeinekin baitugu
gure egitekoa.
l4 Bada sakrifikadore subiranoa eta handia
Iesus, Iainkoaren Semea, zeruak penetratu
dituena dugunaz geroz, dadukagun konfesione
haur.
15 Ezen eztugu Sakrifikadore subirano gure
infirmitatez konpasionerik ezin dukeen bat,
baina dugu manera berean gauza guzietan tentatu izan dena, salbu bekatuan.
16 Goazen bada seguranzarekin gratiazko
thronora, miserikordia ardiets eta gratia eriden
dezagunzat aiuta behar denborako.
KAP. V.
1 Sakrifikadore handiaren ofizioa. 5
Krist Sakrifikadore, 9 Eta obeditzen
dutenen salbamendu eternal. 12
Iainkoaren hitzaren elementak. 13
Eznea, eta bianda.
1 Ezen Sakrifikadore subirano guzia gizonetarik hartzen da, eta gizonengatik ordenatzen da
Iainkoa baitharako gauzetan: ofrenda ditzanzat
donoak eta sakrifizioak bekatuakgatik:
2 Zeinek behar den bezenbat ignorantez eta
falta egiten dutenez pietate ahal baituke: zeren
bera ere infirmitatez inguratua baita:
3 Eta infirmitate haren kausaz behar baitu
nola populuagatik, hala bere buruagatik-erk
ofrendatu sakrifizio bekatuakgatik.
4 Eta nehork eztrauka emaiten bere buruari
ohore haur, baina Iainkoaz deitzen denak, Aaron
bezala.
5 Hala Kristek ere eztrauka bere buruari
ohore haur eman ukan Sakrifikadore subirano
egin ledin, baina hari erran ukan draukanak,Ene
Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi.
6 Berzetan ere erraiten duen bezala, Hi aiz
Sakrifikadore eternalki Melkisedek-en fazoinera.
7 Zeinek bere haragiaren egunetan heriotarik
enpara ahal zezakenari othoitzak eta suplikationeak oihu handirekin eta nigar urirekin ofrendatu zerautzanean, eta beldur zenetik enzun izan
zenean,
8 Seme bazen ere ikasi ukan baitu obedientia
sufritu ukan dituen gauzetarik:
9 Eta sanktifikatu izanik, egin izan zaie hura
obeditzen duten guziei salbamendu eternalaren
author:
10 Iainkoaz izendatu izanik Sakrifikadore
subirano Melkisedek-en fazoinera.
11 Zeinez propos luzea baitugu erraiteko, eta
deklaratzeko difizila: zeren enzutera nagitu izan
baitzarete:
12 Zereneta denboraren arauez irakatsle
izan behar zinetelarik, berriz irakatsi behar baitzarete zer diraden Iainkoaren hitzetako lehen
hatseko elementak: eta halako egin zarete non
ezne behar baituzue, eta ez bianda zerraturik.
13 Ezen nork ere eznez usatzen baitu, hark
iustitiazko hitzaren experientiarik eztu: ezen
haur da:
14 Baina handituentzat da bianda zerratua,
hala nola kostumatu izanez sensuak exerzitatuak dituztenen onaren eta gaitzaren beretzeko.
KAP. VI.
1 Perfektionetara abanzatzea. 7 Lur
fruktu ekarten duena eta eztuena.
10 Fidelen obrak. 16 Iuramenduaren
fina. 18 Esperanza fermua. 20 Krist
Sakrifikadore subirano.
1 Bada, utzirik Kristez hatse emaiten duen
hitza, abanza gaitezen perfektionera: berriz
ezarten eztugularik obra hiletariko penitentiaren, eta Iainkoa baitharako fedearen fundamenta,
2 Baptismoen doktrinazko eta eskuen inpositionezko, eta hilen resurrektionezko, eta iudizio
eternalezko fundamenta.
3 Eta haur eginen dugu baldin behinzat permeti badeza Iainkoak.
4 Ezen ezta posible behin illuminatu izan
diradenak, eta dohain zelestiala dastatu ukan
dutenak, eta Espiritu sainduan partizipant egin
izan diradenak,
5 Eta dastatu ukan dutenak Iainkoaren hitz
ona, eta ethorteko den sekularen berthuteak:
6 Baldin eror baditez, berriz arranberri ditezen penitentiatara, ikusirik ezen Iainkoaren
Semea berriz kruzifikatzen dutela hetan den
bezenbatean, eta eskarniotara emaiten dutela.
7 Ezen gainera ethorten zaion uria maiz edaten duen lurrak eta lanzen dutenei belhar sasoinezkorik ekarten drauenak, rezebitzen du benediktione Iainkoaganik:
8 Baina elhorri eta kardu ekarten duena,
reprobatua da eta malediktionearen hurbil, zeinen fina erre izatera beha baitago.
9 Baina seguratzen gara zuezaz den bezenbatean, maiteak, gauza hobez, eta salbamenduarekin egitenago denez: hunela minzo bagara
ere.
10 Ezen Iainkoa ezta iniusto, ahanz dakion
zuen obra eta haren izenera erakutsi ukan
duzuen trabailluzko karitatea, sainduei aiuta
egin eta egiten drauezuen bezenbatean.
11 Baina desir dugu zuetarik batbederak
artha bera erakuts dezan, esperanzaren seguranza bethekotzat finerano:
12 Notxalent egin etzaiteztenzat, baina fedez
eta patientiaz promesak heretatzen dituztenen
imitazale.
13 Ezen Abrahami promes egin zeraukanean
Iainkoak, zeren berze handiagoz ezin iura baitzezakeen, iura zezan berarzaz,
14 Zioela, Segur benedikatuz benedikaturen
aut, eta multiplikatuz multiplikaturen aut.
15 Eta hala patientki igurikirik rezebitu ukan
du promesa.
16 Ezen gizonek berak baino handiagoz iuratzen dute. eta konfirmationetako iuramendua,
diferentia guziaren finetan edukiten dute.
17 Gauza hunetan Iainkoak abundoskiago
promeseko herederoei bere konseilluaren fermetate mutha ezin daitekena erakutsi nahiz, iuramenduz seguratu ukan du:
18 Bi gauza mutha ezin daitezkenez (zeinetan inposible baita Iainkoak gezurrik erran duen)
konsolatione segura dugunzat, rekursa dugunok
proposatu izan zaikun esperanzaren ukaitera:
19 Zein baitadukagu arimaren angura segur
bat eta fermu bat bezala, eta bela barnean diradenetarano sartzen den bat bezala.
20 Non Iesus aitzindari guregatik sarthu izan
baita Melkisedek-en fazoinera Sakrifikadore
subirano eternalki egin izanik.
KAP. VII.
1, 15 Melkisedek Kristen figura. 11,
18 sakrifikadoregoa Lebitikoa abolitu
eta kendu. 21 Krist Sakrifikadore eta
allianzaren fiadore. 24, 28 Eta
ararteko fidelen salbatzeko.
1 Ezen Melkisedek haur zen Salemgo rege,
Iainko subiranoaren Sakrifikadore, zein bidera
ilki izan baitzaion Abrahami haur regen desegitetik itzultzen zela, eta hark zezan benedika:
2 Hari hamarrena ere gauza guzietarik parti
ziezon Abrahamek: eta lehenik hura da interpretatzen iustitiazko rege, eta gero Salemgo rege
ere: zein erran nahi baita bakezko rege:
3 Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelarik
egunen hatserik, ez bizitzearen finik: baina Iain-
koaren Semearen irudiko egin izanik, dago Sakrifikadore eternalki.
4 Konsidera ezazue bada zein handi egin izan
den haur, zeini Abraham patriarkak despuilletako hamarrena ere eman baitziezon.
5 Eta Lebiren semetarik diradenek Sakrifikadoregoa dutelarik, manua badute populuaganik
hamarrenaren hartzeko Legearen arauez, erran
nahi baita, bere anaietarik, Abrahamen gerrunzetik ilki izan badirade ere.
6 Baina hek diraden leinu bereko kontatzen
eztenak, hamarrena hartu ukan du Abrahamganik, eta promesak zituena benedikatu ukan du.
7 Eta kontradiktionerik batre gabe xipien
dena gehien denaz benedikatzen da.
8 Eta hemen hiltzen diraden gizonek hamarrenak hartzen dituzte: baina han bizi dela testimoniaje duenak hartzen ditu.
9 Eta (hunela minza nadin) Abrahamtan
detxematu izan da Lebi bera ere, zeinek hamarrenak hartzen ohi baititu.
10 Ezen hura oraino bere aitaren gerrunzean
zen, Melkisedek Abrahami bidera ilki izan zaionean.
11 Beraz baldin perfektionea Sakrifikadoregoa Lebitikoan izan baliz (ezen populuak Legea
haren azpian rezebitu ukan du) zer behar zen
goitirik berze Sakrifikadore bat Melkisedek-en
fazoinera altxa ledin, eta ezladin Aaronen fazoinera erran?
12 Ezen Sakrifikadoregoaren ofizioa kanbiatu
izanik, nezesario da Legearen kanbioa ere egin
dadin.
13 Ezen gauza hauk norzaz erraiten baitirade
hura berze leinuri apartenitzen zaio, zein leinutarik nehork ezpaitu aldarea zerbitzatu ukan.
14 Ezen klaro da Iudaren leinutik ilki izan dela
gure Iauna, zein leinutan ezpaitu Moisesek Sakrifikadoregoaz deus erran.
15 Eta are haur da klaroago, zeren Melkisedek-en fazoinera ilkiten baita berze Sakrifikadore bat:
16 Zein ezpaita Sakrifikadore egin izan
manamendu karnaleko Legearen arauez, baina
bizitze inmortaleko puisanzaren arauez.
17 Ezen testifikatzen du hunela, Hi aiz Sakrifikadore eternalki Melkisedek-en fazoinera.
18 Ezen aitzineko manamendua abolitzen da
bere debilitateagatik eta probetxu gabeagatik.
19 Ezen eztu deus perfektionetara eraman
ukan Legeak: baina izan da esperanza hobeagoren preparatione bat zeinez hurbiltzen baikara
Iainkoagana.
20 Eta iuramendu gabe izan ezten bezenbatean (ezen berzeak iuramendu gabe Sakrifikadore egin izan dirade.
21 Baina haur iuramendurekin, hari erran
ukan draukanaz, Iuratu ukan dik Iaunak, eta
etziaiok doluturen, Hi aiz Sakrifikadore eternalki
Melkisedek-en fazoinera)
22 Hanbatenaz allianza hobeagoren fiadore
egin izan da Iesus.
23 Eta Sakrifikadorez den bezenbatean,
anhitz egin izan dirade, zeren herioaz enpatxatzen baitziraden egoitera.
24 Baina hunek, zeren eternalki egoiten
baita, Sakrifikadoregoa perpetual bat du.
25 Eta halakotz salba ere perfektoki ahal
ditzake, harzaz Iainkoagana hurbiltzen diradenak, bethi bizi delarik hekgatik ararteko izateko.
26 Ezen beharra genduen halako Sakrifikadore subirano bat genduen, saindua, inozenta,
makularik gabea, bekatoretarik separatua,
zeruak baino gorago altxatua:
27 Zeinek ezluen beharrik egun oroz, berze
Sakrifikadore subiranoek bezala, lehenik bere
bekatuakgatik sakrifiziorik ofrendatu, gero populuarenakgatik: ezen haur behingoaz egin ukan
du bere burua ofrendaturik.
28 Ezen Legeak Sakrifikadore subirano ordenatzen ditu gizon infirmoak: baina iuramenduko
hitz Legearen ondokoak, ordenatzen du Seme
eternalki sanktifikatua.
KAP. VIII.
1 Krist Sakrifikadore subirano, 6
Ararteko. 8 Allianza berria. 10 Lege
bihotzetan eskribatua. 12 Bekatuak
edeki. 13 Allianza zaharra abolitu.
1 Bada erraiten ditugun gauzen somarioa
haur da, Halako sakrifikadore subirano bat dugu-
la, zein iarria baita Iainkoaren maiestateko thronoaren eskuinean, zeruetan:
2 Sanktuarioko ministre eta egiazko Tabernakleko, zein finkatu baitu Iaunak, eta ez gizonak.
3 Ezen Sakrifikadore subirano guzia donoen
eta sakrifizioen ofrendatzeko ordenatzen da:
bada, nezesario da hunek ere duen zerbait zer
ofrenda.
4 Ezen baldin lurrean baliz, Sakrifikadore ere
ezlizateke, Legearen arauez donoak ofrendatzen
dituzten Sakrifikadoreak irauten lukeiteno.
5 Zeinek gauza zelestialen patroina eta itzala zerbitzatzen baitute, Moisesi dibinoki ihardetsi
izan zaion bezala Tabernaklea akabatu behar
zuenean, Bada ikusak (dio) egin ditzan gauza
guziak mendian erakutsi izan zaian patroinaren
araura.
6 Baina orain gure Sakrifikadore subiranoak
ministerio exzellentagoa obtenitu ukan du, zenbatenaz Allianza hobeago baten ararteko baita,
zein promes hobeagoen gainean ordenatu izan
baita.
7 Ezen baldin lehen hura deusen falta izan
ezpaliz, bigarrenari etzaikeon bilhatu lekurik.
8 Ezen hek reprehenditzen dituelarik, dioste,
Huna, ethorri dirade egunak, dio Iaunak, konplituren baitut Allianza berri bat Israeleko etxearen
gainean eta Iudako etxearen gainean.
9 Ez haien aitekin egin ukan nuen Allianzaren
araura, haien eskua hartu nuen egunean Egipteko lurretik idoki nitzanzat, zeren ezpaitirade hek
ene Allianzan egon, eta nik menospreziatu ukan
ditut hek, dio Iaunak.
10 Ezen haur da egun haien ondoan Israeleko etxearekin eginen dudan Allianza, dio Iaunak,
Ezarriren ditut neure Legeak haien adimenduan,
eta haien bihotzean ditut eskribaturen: eta izanen naiz haien Iainko, eta hek izanen dirade ene
populu.
11 Eta eztu irakatsiren batbederak bere hurkoa, ez batbederak bere anaiea, dioela, Ezagut
ezak Iauna: ezen ezaguturen naute xipienetik
haien arteko handieneranoko guziek.
12 Ezen amatigatua izanen naiz haien inikitatetara eta haien bekatuetara, eta eznaiz gehiagorik orhoit izanen haien inikitatez.
13 Berri bat erraiten duenean, zahartzen du
lehena: eta zahartzen eta anzianotzen dena abolitu izateari hurbil dagoka.
KAP. IX.
1 Bi Tabernakle. 9 Legeko
sakrifizioak denboratako. 12 Krist
leku sainduetan behin sarthu. 14
Haren odolak xahutzen. 15 Krist
Allianza berriaren arartekoa. 24 Hark
Iaunaren aitzinean guregatik
konparitzen. 26 Krist behin
ofrendatu.
1 Beraz bazituen lehen Allianzak ere zerbitzu
dibinoaren ordenanzak, eta sanktuario mundanoa.
2 Ezen Tabernaklea edifikatu izan da, diot,
lehena zeinetan baitziraden kandelera, eta
mahaina, eta propositioneko ogiak, zein deitzen
baita Leku sainduak.
3 Eta bigarren belaren ondoan zen Tabernaklea, Sainduen sainduak deitzen dena:
4 Urhezko enzenser bat zuelarik, eta Allianzako Arka osoki urhez inguru estalia: zeinetan baitzen urhezko pegar bat, non baitzen Mana, eta
Aaronen zihor lilitu izan zena: eta Allianzako Taulak.
5 Eta haren gainean gloriazko Kerubinak ziraden Propitiatorioari itzal egiten zeraukatela, ezta
gauza hauzaz orain partikularki minzatzeko
mengoarik.
6 Eta gauza hauk hunela ordenatuak izanik,
lehen Tabernaklean bethiere sartzen ziraden
Sakrifikadoreak zerbitzuaren kolllplitzeagatik.
7 Baina bigarrenean, urthean behin Sakrifikadore subiranoa bera sartzen zen, ez odol gaberik, zein ofrendatzen baitzuen bere buruagatik
eta populuaren faltakgatik:
8 Harzaz deklaratzen zuela Espiritu sainduak,
oraino etzela ireki sanktuarioko bidea, lehen
tabernaklea oraino zutik egoiten zeno, zein baitzen denbora present hartako figura:
9 Zeinetan donoak eta sakrifizioak ofrendatzen baitziraden, zerbitzua egiten zuenaren
konszientia, ezin sanktifika zezaketelarik.
10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze dibersetan, eta zeremonia karnaletan, haur
korreji zaitekeen denborarano ordenatuak:
11 Baina Krist izateko ziraden onen Sakrifikadore subirano ethorririk, Tabernakle handiago
eta perfektoago batez, ez eskuz eginaz, erran
nahi baita, ez kreatione hunetakoz:
12 Eta ez aker edo aretze odolez, baina bere
odol propriaz behin sarthu izan da leku sainduetan redenptione eternala obteniturik.
13 Ezen baldin zezenen eta akerren odolak,
eta bigaren hauts barreiatuak, satsuak sanktifikatzen baditu haragiaren puritateaz den bezenbatean:
14 Zenbatez areago Kristen odolak, zeinek
Espiritu eternalaz bere burua makularik gabe
Iainkoari ofrendatu baitrauka, xahuturen du obra
hiletarik zuen konszientia Iainko biziaren zerbitzatzeko?
15 Eta halakotz da Testamentu berriaren
ararteko, herioa artean iarririk, leheneko Testa-
mentuaren azpian ziraden transgresionen
redenptionetan, deithuek heretaje eternaleko
promesa rezebi dezatenzat.
16 Ezen testamenturik den lekuan, nezesario
da testamentu egilearen herioa den.
17 Ezen testamentua hiletan konfirmatu da,
ikusirik ezen oraino eztuela balio testamentu
egilea bizi deno.
18 Bada, lehena ere ezta odolik gabe dedikatu izan.
19 Ezen irakurri zerautzanean manamendu
guziak Legearen arauez Moisesek populu guziari, harturik aretzen eta akerren odola urarekin,
eta eskarlatan tintatu ilerekin eta hisoparekin
bai liburua bai populu guzia ihizta zitzan:
20 Zioela, Haur da Iainkoak zuei ordenatu
drauzuen Testamentuko odola.
21 Gero Tabernaklea ere halaber, eta zerbitzuko unzi guziak, odolez ihizta zitzan.
22 Eta kuasi gauza guziak Legearen arauez
odolez purifikatzen dirade, eta odol isurtze gabe
barkamendurik ezta egiten.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 37
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47