🕙 26-minute read

Testamentu Berria - 35

Total number of words is 3407
Total number of unique words is 1577
22.0 of words are in the 2000 most common words
30.9 of words are in the 5000 most common words
37.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  5 Ezen Iainko bat duk eta ararteko bat Iainkoaren eta gizonen artean, Iesus Krist gizon eginik:
  6 Zeinek bere burua eman ukan baitu ranzoinetan guziakgatik: testimoniaje izateko bere
  denboran:
  7 Zeinen publikazale eta Apostolu ni ordenatu izan bainaiz (egia zioat Kristean etzioat gezurrik) Jentilen Doktor federekin eta egiarekin.
  8 Nahi diat bada gizonek othoitz dagiten leku
  orotan eskuak xahurik altxatzen dituztelarik hira
  eta kestione gaberik.
  
  9 Halaber emazteak ere abillamendu honestez ahalkerekin eta modestiarekin akotra ditezen, ez bilo izurtzez, edo urhez edo perlaz, edo
  abillamendu soberanziatakoz:
  10 Baina (emazte Iainkoaren zerbitzatzez
  profesione egiten dutenei dagoten bezala) obra
  onez.
  11 Emazteak silentiorekin ikas beza suiektione guzirekin.
  12 Ezen emazteari irakastea, eztiarokat permetitzen, ezeta gizonaren gainean authoritatez
  usatzea, baina den silentiotan.
  13 Ezen Adam lehenik formatu izan duk, gero
  Eba.
  14 Eta Adam eztuk seduzitu izan, baina
  emaztea reduzitu izanik, transgresionearen
  kausa izan duk.
  15 Baina salbatua izanen duk haur enjendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilektionean, eta sanktifikationean modestiarekin.
  
  KAP. III.
  1 Ipizpikuen ofizioa. 11 Haien
  emaztez. 12 diakrez. 15 Iainkoaren
  etxea. 16 Pietatearen misterioa.
  1 Hitz segura duk haur, Baldin nehork, Ipizpiku izatera desiratzen badu, obra exzellent bat
  desiratzen dik:
  2 Baina behar dik Ipizpikuak izan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, bijilant,
  sobre, modest, estranjeren ostatuz gogotik rezebizale, irakasteko karazko:
  3 Ez mahatsarnoari emana, ez ukaldikari, ez
  irabaizte deshonestaren guthizioso, baina benigno, ez reboltari, ez abaritioso:
  4 Bere familia honestki gobernatzen duelarik,
  bere haurrak suiektionetan edukiten dituelarik
  honestate guzirekin:
  5 (Ezen baldin edozeinek bere etxearen
  gobernatzen ezpadaki, nolatan Iainkoaren Elizari gogoa emanen drauka?)
  6 Ez aprendiz berri, urguluz hanturik deabruaren kondemnationera eror eztadinzat.
  
  7 Behar dik are hark duen testimoniaje ona
  kanpokoetarik ere: reprotxutara eta deabruen
  lazora eror eztadinzat.
  8 Diakrek halaber behar die izan honest, ez bi
  hitzetako, ez mahatsarno anhitzari emanak, ez
  irabaizte deshonestaren guthizioso:
  9 Edukiten dutelarik fedearen misterioa konszientia xahurekin.
  10 Eta hek ere foroga ditezen lehen, gero
  zerbitza dezaten, baldin reprotxu gabetako badirade.
  11 Halaber haien emazteak diraden honest,
  ez gaitzerraile, baina sobre, leial gauza guzietan.
  12 Diakreak diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelarik honestki bere haurrak eta bere etxeak.
  13 Ezen ungi zerbitzatu dukeitenek grado
  ona akisitzen die beretzat, eta libertate handia
  Iesus Krist baithango fedean.
  14 Gauza hauk eskribatzen drauzkiat, esperanza dudalarik ezen sarri hiregana ethorriren
  naizela:
  15 Eta baldin beranzen badut, dakianzat nola
  behar den Iainkoaren etxean konbersatu, zein
  
  baita Iainko biziaren Eliza, egiaren habea eta
  sustengua.
  16 Eta duda gabe, handi duk pietatearen misterioa: ezen Iainkoa manifestatu izan dela haragian, iustifikatu dela Espirituan, ikusi izan dela
  Aingeruez, predikatu izan zaiela Jentilei, sinhetsi
  izan dela munduan, goiti rezebitu izan dela gloriara.
  
  KAP. IIII.
  1 Azken denborez. 2 Deabruen
  doktrina. 3 Ezkonzaren eta bianden
  defendatzeaz. 7 Elhe profanoei ihes
  egiteko. 8 Pietatea. 10 Esperanza
  Iainkoa baithan.
  1 Bada Espirituak klaroki erraiten dik ezen
  azkeneko denboretan reboltaturen diradela
  batzu fedetik espiritu abusariei behatzen zaiztela, eta deabruen doktrinei,
  2 Hipokrisiaz gezurrak irakasten dituztenen
  doktrinei, zeinen konszientia kauterizatua baita,
  
  3 Defendatzen dutelarik ezkonzea eta biandetarik iatea, zein Iainkoak kreatu baitrauzte
  usatzeko remerziamendurekin fidelei, eta egia
  ezagutu ukan dutenei.
  4 Ezen Iainkoaren kreatura guzia duk on, eta
  deus ez iraizteko, baldin remerziamendurekin
  rezebitzen bada.
  5 Ezen kreatura sanktifikatu dihoak Iainkoaren hitzaz eta orationez.
  6 Gauza hauk baldin proposa badietzek
  anaiei Iesus Kristen ministre on aizate, hazi izanik fedearen, eta dilijentki iarreiki atzaion doktrina onaren hitzetan.
  7 Baina iraizkik fable profanoak eta atsoenak
  irudiak: eta exerzi ezak eure burua pietatean.
  8 Ezen exerzitatione korporala probetxu gutitako duk: baina pietatea gauza guzietara probetxutako duk, presenteko bizitzearen eta ethortekoaren promesa duelarik.
  9 Hitz segura duk haur, eta guziz rezebi dadin
  dignea.
  10 Ezen halakotz trabaillatzen ere gaituk, eta
  eskarniatzen, zeren esperanza baitugu Iainko
  
  bizian, zein baita gizon guzien Salbadore, eta
  prinzipalki fidelen.
  11 Gauza hauk denuntiaitzak eta irakats.
  12 Nehork hire gaztetasuna eztezala menosprezia: baina aizen fidelen exenplu hitzean, konbersationean, karitatean, espirituan, fedean,
  puritatean.
  13 Ethor nadin artean, akio irakurtzeari,
  exhortatzeari, doktrinari.
  14 Eztezala menosprezia hitan den dohaina,
  zein eman izan baitzaik profetiaz, Anzianoen
  konpainiaren eskuen inpositionearekin.
  15 Gauza hauk pratikaitzak, eta aizen gauza
  hautan atento: hire abanzamendua ageri denzat
  guzien artean.
  16 Gogoa emok eure buruari eta doktrinari:
  persebera ezak gauza hautan: ezen baldin haur
  badagik, eure burua duk salbaturen eta hiri
  behatzen zaizkianak.
  
  KAP. V.
  1 Batbedera bere kalitatearen
  araura reprehenditzeko eta
  admonestatzeko. 3 Alhargunez. 17
  Anzianoez. 24 Bekatuez. 25 Obra
  onez.
  1 Gizon anzianoa eztezala dorpeki reprehendi, baina ezhorta ezak aita bezala: gazteak,
  anaieak bezala:
  2 Emazte zaharrak, amak bezala: gazteak,
  arrebak bezala kastitate guzirekin.
  3 Emazte alhargunak ohoraitzak, egiazki
  alhargun diradenak.
  4 Baina baldin zenbeit emazte alhargunek
  haurrik, edo ilobasorik badu, ikas bezate lehenik
  beren etxe proprira pietateren erakusten, eta
  burhasoetara ordainaren rendatzen: ezen haur
  duk on eta plazent Iainkoaren aitzinean.
  5 Bada egiazki alhargun denak eta bera
  azkendu izan denak esperanza dik Iainkoa baithan, eta perseberatzen dik othoitzetan eta orationetan gau eta egun.
  
  6 Baina delizioski bizi dena, bizirik hila duk. 7
  Gauza hauk bada denuntiaitzak, irreprehensible
  diradenzat.
  8 Eta baldin edozeinek berez eta prinzipalki
  etxekoez artharik ezpadu, fedeaz ukatu dik, eta
  duk infidela baino gaixtoago.
  9 Emazte alharguna hauta bedi ez hirurogei
  urthe baino gutiagotakoa, senhar baten emazte
  izana:
  10 Obra onetan testimoniaje duena: eia haurrak hazi dituenez, eia estranjerak alojeatu
  dituenez, eia sainduen oinak ikuzi dituenez, eia
  aflijituak aiutatu dituenez, eia obra on orori ardura iarreiki izan zaionez.
  11 Baina alhargun gazteagoak refusaitzak:
  ezen brida largatu dutenean Kristen kontra,
  ezkondu nahi dituk:
  12 Bere kondemnationea dutelarik, zeren
  bere lehen fedea iraitzi ukan baitute.
  13 Eta gehiago, alfer egoile ere diradelarik
  ikasten die etxez etxe ebilten: eta eztituk solament alfer egoile, baina edasle ere, eta kurioso,
  behar eztiraden gauzez dadasatelarik.
  
  14 Nahi diat bada gazteak ezkon ditezen,
  haur dagiten, etxea goberna dezaten, okasionerik batre etsaiari eztemoten gaizki erraiteko.
  15 Ezen ia baztu itzuli izan dituk Satanen
  ondoan.
  16 Baldin edozein fidelek edo zenbeit fidelsak
  baditu emazte alhargunak, aiuta bitza hek, eta
  eztadin karga Eliza, egiazki alhargun diradenen
  asko denzat.
  17 Ungi presiditzen duten Anzianoak ohore
  doblaren digne estima bitez: prinzipalki hitzean
  eta doktrinan trabaillatzen diradenak.
  18 Ezen Eskripturak erraiten dik, Idi bihitzen
  ari denari eztraukak ahoa lothuren. Eta, Langilea
  bere sariaren digne da.
  19 Anzianoaren kontra akusationerik eztezala rezebi biga edo hirur testimonioren azpian baizen.
  20 Bekatu egiten dutenak, guzien aitzinean
  reprehenditzak, berzeak ere baldur diradenzat.
  21 Rekeritzen aut Iainkoaren eta Iesus Krist
  Iaunaren eta Aingeru elejituen aitzinean, gauza
  hauk begira ditzan, bata berzeari preferitu gabe:
  deus egiten eztuala alde batera makurtuz.
  
  22 Eskuak eztietzoala nehori bertan ezar, eta
  eztezala komunika berzeren bekatuetan, eure
  burua pur begirezak.
  23 Hemendik harat eztezala urik edan, baina
  mahatsarno guti batez usat ezak, eure estomakagatik, eta eure eritasun usuakgatik.
  24 Gizon batzuen bekatuak aitzinean ageri
  dituk, eta aitzinean dihoazak kondemnationetan:
  eta batzuei ondoan ere iarreikiten ziaiztek.
  25 Halaber obra onak ere aitzinean ageri
  dituk: eta berzelako diraden obrak, ezin estal
  daitezkek.
  
  KAP. VI.
  1 Zerbitzariez. 4. 20 Kestione banoei
  ihes egiteko. 6 Pietatea. 8
  Kontentamendua. 10 Abaritia. 11
  Perseberanza. 13 Kristen
  adbenimendua. 17 Munduko
  abratsak.
  
  1 Uztarriren azpian diraden zerbitzari guziek,
  bere nabusiak ohore ororen digne estima bitzate: Iainkoaren izena eta doktrina blasfema eztitezenzat.
  2 Eta nabusi fidelak dituztenek, eztitzatela
  menosprezia zeren anaie diraden: baina aitzitik
  zerbitza bitzate, zeren fidelak eta onhetsiak diraden, ontasunean partizipant diradelarik. Gauza
  hauk irakats itzak eta exhorta.
  3 Baldin nehork berze doktrinarik irakasten
  badu, eta konsentitzen ezpadu Iesus Krist gure
  Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauezko doktrinan,
  4 Hura hantua duk, deus eztakialarik, baina
  erhotzen delarik kestionen eta hitzezko kontentionen ondoan, hetarik sortzen dituk inbidia,
  gudua, iniuriak, suspizione gaixtoak,
  5 Gizon adimenduz korrunpituen eta egiatik
  pribatu diradenen disputatione banoak, estimatzen dutelarik pietatea irabazte dela: retiradi
  halakoetarik.
  6 Segur, irabazte handia duk pietatea kontentamendurekin.
  
  7 Ezen deus eztiagu ekarri mundura: segura
  duk eraman ere deus ezin dezakegula.
  8 Baina bitanza dugularik eta zerzaz estal
  ahal gaitezen, hezaz kontent izanen gaituk.
  9 Ezen abrastu nahi diradenak, erorten dituk
  tentationetara eta lazora, eta anhitz desir erhotara eta kaltetakotara, zeinek hundatzen baitituzte gizonak destruktionetara eta perditionetara.
  10 Ezen gaitz guzien erroa abaritia duk, zein
  desiratzen dutelarik batzu erauzi izan baitirade
  fedetik, eta bere buruak anhitz doloretan nahaspilatu ukan baitituzte.
  11 Baina hik, Iainkoaren gizona, gauza haei
  ihes egiek, eta iarreiki akie iustitiari, pietateari,
  fedeari, karitateari, patientiari, emetasunari.
  12 Fedearen konbat ona konbati ezak, lot
  akio bizitze eternalari, zeinetera deithu ere baitaiz, eta konfesione ona anhitz testimonioren
  aitzinean egin ukan duk.
  13 Denuntiatzen drauat gauza guziak bibifikatzen dituen Iainkoaren, eta Iesus Kristen aitzinean, zeinek testifikatu ukan baitu Pontio Pilateren azpian konfesione ona:
  
  14 Manamendu haur begira dezan makula
  eta reprotxu gabe, Iesus Krist gure Iaunaren
  adbenimendurano:
  15 Zein erakutsiren baitu bere denboran Prinze benedikatuak eta bakoitzak, regen Regeak
  eta iaunen Iaunak:
  16 Zeinek berak baitu inmortalitate, nehor
  hurbil ezin daiten argian habitatzen delarik, zein
  ezpaitu gizonek batek ere ikusi, ez ezin ikus baitezake: zeini ohore eta indar sekulakotz. Amen.
  17 Mundu hunetan abrats diradenei denuntia
  iezek, eztiraden arrogant, eta eztezaten bere
  esperanza ezar fermutate gabeko abrastasunetan, baina Iainko bizian, zeinek emaiten baitrauzkigu abundoski gauza guziak, usatzeko:
  18 Ungi egin dezaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta konpuntkide onetako diraden.
  19 Thesaurizatzen dutelarik beretako fundament on bat ethorkizunera, ardiets dezatenzat
  bizitze eternala.
  20 O Timotheo, deposita begirezak, ihes egiten drauealarik oihu banoei eta profanoei, eta
  
  falsuki hala deitzen den eszientiako kontradiktionei:
  21 Zein eszientiaz profesione egiten zutelarik
  batzu fedetik erauzi izan baitirade. Gratia dela
  hirekin. Amen.
  Timotheoganatko lehena eskribatu
  Laodizeatik, zein baita Frijia Pakatianoko hiri prinzipala.
  
  S. PAUL APOSTOLUAREN
  TIMOTHEOGANATKO
  EPISTOLA BIGARRENA
  KAP. I.
  1 Paulek Iesus Kristen Apostolu Iainkoaren
  borondatez denak, Iesus Krist baithan den bizitzearen promesaren araura,
  2 Timotheo neure seme maiteari: gratia,
  miserikordia eta bakea Iainko Aitaganik, eta
  Iesus Krist gure Iaunaganik.
  3 Esker diarokat Iainkoari, zein zerbitzatzen
  baitut neure aitzinekoakdanik konszientia purekin, nola pausu gabe baitut memorio hizaz neure
  orationetan gau eta egun:
  4 Hire ikusteko desir dudalarik, hire nigar xortez orhoitik, bozkarioz bethe nadinzat:
  5 Orhoitzen naizela hitan den fiktione gabeko
  fedeaz, zein lehenik habitatu izan baita hire
  amaso Loida baithan, eta hire ama Eunika bait-
  
  han: eta segur nauk ezen hi baithan ere habitatzen dela.
  6 Kausa hunegatik abisatzen aut bitz dezan
  ene eskuen inpositionez hitan den Iainkoaren
  dohaina.
  7 Ezen eztiraukuk eman Iainkoak iziapenetako espiritu bat, baina berthutetako, eta dilektionetako, eta adimendu sanotako espiritu bat.
  8 Ezaizela bada ahalke gure Iaunaren testimoniajeaz, ezeta nizaz, bainaiz haren presoner:
  baina aizen partizipant Ebanjelioko afliktionetan,
  Iainkoaren puisanzaren araura:
  9 Zeinek salbatu ukan baikaitu, eta bere
  bokatione sainduaz deithu: ez gure obren kausaz, baina bere ordenanzaren eta denbora eternalak baino lehen Iesus Krist baithan eman izan
  zaikun gratiaren kausaz.
  10 Eta manifestatu izan duk orain Iesus Krist
  gure Salbadorearen ethorteaz, zeinek herioa ere
  desegin ukan baitu, eta argira eman bizitzea eta
  inmortalitatea Ebanjelioaz:
  11 Zeinen publikazale ni ordenatu izan bainaiz, eta Apostolu eta Jentilen doktor.
  
  12 Halakotz gauza hauk ere sufritzen zitiat:
  guziagatik ere eznauk ahalke: ezen bazeakiat
  nor sinhetsi dudan: eta segur nauk ezen hura
  botheretsu dela ene depositaren begiratzeko
  egun hartarano.
  13 Edukak eneganik enzun ukan dituan hitz
  sanoen egiazko forma, federekin eta Iesus Krist
  baithan den karitaterekin.
  14 Deposit ona begirezak Espiritu sainduaz,
  zein habitatzen baita gutan.
  15 Badakik haur, ezen aldaratu izan diradela
  eneganik Asian diraden guziak: zeinetarik baitirade Fijello eta Hermojenes.
  16 Iaunak miserikordia dagiola Onesiforen
  etxeari: ezen anhitzetan rekreatu ukan nik, eta
  ene kadenaz eztuk ahalketu izan:
  17 Aitzitik Roman izan denean guziz afektionatuki bilhatu ukan niauk eta eriden:
  18 Demola hari othoi Iaunak eriden dezan
  miserikordia Iauna baithan egun hartan: eta zenbat anhitz zerbitzu Efesen ere egin drautan, hik
  guziz ungi dakik.
  
  KAP. II.
  3 Kristen jendarmes. 9 Paulen
  estekaduren kausa. 16 Oihu banoei
  ihes egiteko. 20 Unzi ohoretakoak
  eta desohoretakoak. 23 Kestione
  erhoei ihes egiteko. 24 Ministrearen
  eginbidea.
  1 Hi bada, ene seme, fortifikadi Iesus Krist
  baithan den gratian:
  2 Eta anhitz testimonioren artean eneganik
  enzun dituan gauzak, irakats ietzek jende fidelei,
  zein berzen ere irakasteko sufizient izanen baitirade.
  3 Hik bada trabaillu sufri ezak Iesus Kristen
  jendarmes on anzo.
  4 Eztuk nehor gerlan enpatxatzen bizitzeko
  egitekoez, gerla egiteko hautatu duenaren gogarako denzat.
  5 Halaber baldin nehork konbatik egiten
  badu, eztuk koroatzen baldin bidezki konbatitu
  ezpada.
  
  6 Laborariak trabaillatu behar dik frukturik
  rezebi dezan baino lehen.
  7 Konsideraitzak erraiten ditudan gauzak:
  Iaunak bada eman diezala adimendu gauza
  guzietan.
  8 Aizen orhoit Iesus Krist resuszitatu izan
  dela hiletarik, Dabid-en hazitik zelarik, ene Ebanjelioaren araura:
  9 Zeinetan, gaizkigile anzo, aflijitzen bainaiz
  estekailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuk
  estekatua.
  10 Halakotz gauza guziak sufritzen zitiat elejituakgatik, hek ere obteni dezatenzat Iesus Krist
  Iaunean den salbamendua, gloria eternalarekin.
  11 Hitz segura duk haur: Ezen baldin harekin
  hil izan bagara, harekin biziko ere garela.
  12 Baldin sufritzen badugu, regnaturen ere
  harekin diagu: baldin ukatzen badugu, hark ere
  gu ukaturen giaitik:
  13 Baldin desleial bagara, hura ordea fidel
  diagok, uka bere burua ezin zezakek.
  14 Arranberritzak gauza hauk, protestatzen
  dualarik Iaunaren aitzinean eztezan nehork
  hitzez iharduki, baita probetxurik batre ekarten
  
  eztuen gauza, aitzitik enzuleak erautzen dituena.
  15 Dilijentadi eure buruaren Iainkoari aprobatu presentatzera, konfusione gabeko obrero,
  artezki egiaren hitza ebakiten duala.
  16 Oihu banoak eta profanoak reprimitzak:
  zeren inpietate handiagotara abanzaturen baitirade.
  17 Eta haien hitza gangrena bezala alhako
  duk, zeinetarik baitirade Himeneo eta Fileto:
  18 Zein egiatik erauzi izan baitirade, erraiten
  dutela ia resurrektionea egin izan dela, eta erautzen die edozein batzuen fedea.
  19 Alabaina Iainkoaren fundamenta fermu
  diagok, zigulu haur duelarik, Ezagutzen ditu Iaunak zein diraden harenak: eta, Retira bedi iniustitiatarik Kristen izena inbokatzen duen guzia.
  20 Eta etxe handi batetan eztuk solament
  urhezko eta zilharrezko unzirik, baina zurezkorik
  eta lurrezkorik ere: eta batzu ohoretakotz, eta
  berzeak desohoretakotz.
  21 Bada nehork baldin bere burua hautarik
  xahu badeza, izanen duk unzi ohoretakotz sank-
  
  tifikatua, eta Iaunaren usejetakotz karazkoa, eta
  Iaunaren obra on orotara apaindua.
  22 Gaztetasunaren guthiziei ere ihes egiek,
  eta iarreiki akio iustitiari, fedeari, karitateari,
  bakeari bihotz purez Iauna inbokatzen dutenekin.
  23 Eta kestione erhoak, eta instruktione
  gabetakoak iraizkik, dakialarik ezen hek gudu
  enjendratzen dutela.
  24 Bada Iaunaren zerbitzariak eztik reboltari
  izan behar, baina eme guzietara, irakasteko
  karazko, patientki gaixtoak suportatzen dituelarik:
  25 Emetasunekin irakasten dituelarik opinione kontrariotako diradenak: eia noizpait Iainkoak
  urrikimendu eman diezakeenez egiaren ezagutzeko,
  26 Eta emenda ditezen, haren borondatearen
  egiteko, itzuririk deabruaren lazotik, zeinez
  hatzamanak baitaude.
  
  KAP. III.
  1 Azken denborez. 10 Paulen
  persekutionea. 14 Doktrinan
  perseberatzeko. 16 Eskripturez den
  probetxua.
  1 Haur bada iakik, ezen azken egunetan izanen dela denbora perilosik.
  2 Ezen izanen dituk gizonak bere buruentar,
  abaritioso, bantari, urgulutsu, disfamazale, aitaametara desobedient, ingrat, Iainkoaren menospreziazale,
  3 Afektione natural gabe, leialtate gabe,
  kalumniazale, moderamendu gabe, krudel, on
  diradenen gaitzetsle,
  4 Traidore, temerario, hantuak, Iainkoari
  baino boluptatei hobe erizle.
  5 Pietatearen irudia dutelarik, baina haren
  berthutea ukatzen dutelarik: aparta adi bada
  hetarik.
  6 Ezen hautarik dituk etxetara forratzen diradenak, eta gathibu dadutzatenak emazteto
  bekatuz kargatuak, guthizia dibersez erabiliak,
  
  7 Bethiere ikasten dutelarik, eta behinere
  egiaren ezagutzera hel ezin daitezkelarik.
  8 Eta hala nola Ianesek eta Ianbresek resistitu baitraukate Moisesi: halaber hauk ere egiari
  resistitzen diraukoe: gizon adimenduz korrunpituak, fedeaz den bezenbatean reproboak.
  9 Baina eztie gehiagorik abanzaturen: ezen
  hauen erhogoa klaro izanen duk guzietara, haiena ere izan den bezala.
  10 Baina hik konplituki ezagutu ukan duk ene
  doktrina, gobernua, intentionea, fedea, emetasuna, karitatea, patientia:
  11 Persekutioneak, afliktioneak, zein niri
  heldu izan baitzaizkit Antiokian, Ikonian, Listrian:
  nolako persekutioneak sufritu ukan ditudan
  zioat, eta guzietarik idoki ukan niauk Iaunak.
  12 Eta Iainkoaren beldurrean Iesus Kristean
  bizi nahi diraden guziek ere persekutione sufrituren die.
  13 Baina gizon gaixtoak eta abusariak abanzaturen ditut gaizkiagora seduzitzen dutelarik
  eta seduzituak diradelarik.
  
  14 Bada hi egon adi ikasi dituan eta eman
  izan zaizkian gauzetan, dakialarik norenganik
  ikasi ukan dituan:
  15 Eta nola haurra-danik letra sainduak ezagutu ukan dituan, zeinek zuhur ahal baihezakete
  salbamendutakotz Iesus Krist baithan den
  fedeaz.
  16 Eskriptura guzia duk dibinoki inspiratua,
  eta probetxable doktrinatzeko, redargitzeko,
  korrejitzeko eta instruitzeko iustitiatan:
  17 Konpli dadinzat Iainkoaren gizona, obra on
  orotara konplituki instruiturik.
  
  KAP. IIII.
  1, 5 Paulek exhortatze, 6 Bere
  herioa aitzinetik erraiten. 8 Fidelen
  iustitiazko koroa. 16 Paul guziez
  abandonatu, 17 Eta Iainkoaz aiutatu.
  1 Rekeritzen aut bada nik Iainkoaren eta
  Iesus Krist Iaunaren aitzinean, zeinek bere adbe-
  
  nimenduan eta resuman biziak eta hilak iujeaturen baititu:
  2 Predika ezak hitza, persebera ezak orduz
  eta orduz lekora: ari adi redargitzen, mehatxatzen, exhortatzen, emetasun eta doktrina guzirekin:
  3 Ezen izanen duk denbora bat ezpaitute
  doktrina sanoa sufrituren: baina beharri killikorrak dituztelarik, berek bere desiren arauezko
  irakastunak bilduren baitituzte:
  4 Eta egiatik beharriak itzuliren baitituzte,
  eta fabletara emanak izanen baitirade.
  5 Baina hik beilla ezak gauza guzietan, sufritzak afliktioneak, egin ezak ebanjelistaren obra,
  egik hire administrationea aprobatua den.
  6 Ezen ni ia sakrifikatu izatera nihoak, eta
  ene partitzeko denbora hulbil duk.
  7 Konbat ona konbatitu diat, neure kursua
  akabatu diat, fedea begiratu diat.
  8 Gainerakoaz, begiratua diagotak iustitiazko
  koroa, zein rendaturen baitraut Iaunak egun hartan, iuje iusto hark: eta ez niri solament, baina
  haren adbenimendua desiratu ukan dukeiten
  guziei ere bai.
  
  9 Dilijentadi enegana ethortera sarri.
  10 Ezen Demasek abandonatu niauk, presenteko sekula haur onhetsirik, eta Thesalonizerat
  ioan izan duk: Kreszens Galatiarat, Tite Dalmatiarat.
  11 Luk bera duk enekin. Mark harturik erekarrak eurekin: ezen probetxable diat zerbitzukotz.
  12 Tikike ere igorri diat Efesera.
  13 Troasen Karpo baithan utzi ukan dudan
  mantelina, ethor adinean ekarrak eurekin, eta
  liburuak, baina prinzipalki pergamioak.
  14 Alexandre kobre-arotzak anhitz gaitz egin
  dirautak: Iaunak bere eginen arauez renda diezola.
  15 Harenganik hi ere begiradi: ezen hagitz
  gure hitzei resistitu ukan dirauek.
  16 Nehor etziaitadak asistitu, neure lehen
  defensan, aitzitik guziek abandonatu ukan
  niaue: inputa eztakiela.
  17 Baina Iauna asistitu izan ziaitadak, eta fortifikatu ukan niauk, nizaz predikationea konpli
  dadinzat, eta hura enzun dezatenzat Jentil
  guziek: eta delibratu izan nauk lehoinaren ahotik.
  
  18 Eta delibraturen niauk Iaunak obra gaixto
  guzitarik eta enparaturen bere resuma zelestialeko: hari dela gloria sekula sekulakotz. Amen.
  19 Salutaitzak Priska eta Akila, eta Onesifororen familia.
  20 Erasto gelditu izan duk Korinthen: eta Trofimo Mileten utzi diat eria.
  21 Dilijentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen aute Eubulok eta Pudensek eta Linok eta
  Klaudiak eta anaie guziek.
  22 Iesus Krist Iauna dela hire espirituarekin.
  Haren gratia dela zuekin. Amen.
  Timotheo Efeseko Elizako lehen Ipizpiku ordenatuaganatko bigarrena
  Romarik eskribatu, Paul berriz Zesar
  Neronen aitzinean presentatu izan
  zenean.
  
  S. PAUL APOSTOLUAREN
  TITEGANATKO EPISTOLA
  KAP. I.
  1 Egiaren ezagutzea. 2 Esperanza. 3
  Predikationea. 5 Tite zergatik Kretan
  utzi. 7 Ipizpiku egiazkoaren ofizioa.
  10 Zirkonzisionekoez. 11
  Irabaziagatik, behar eztiraden
  gauzak irakasten dituztenez. 15
  Deus ez satsurik xahuendako. 16.
  Obrak gaberiko fedea.
  1 Paulek Iainkoaren zerbitzari eta Iesus Kristen Apostolu denak, Iainkoaren elejituen fedearen eta pietatearen tenorez den egiaren araura,
  2 Bizitze eternalaren esperanzakotzat, zein
  prometatu ukan baitu Iainko gezurti eztenak
  denbora eternalen altzinetik, eta manifestatu
  bere denboretan:
  
  3 Diot bere hitza, Iainko gure Salbadorearen
  ordenanzaren tenorez niri kargutan eman izan
  zaitadan predikationeaz: Tite neure seme egiazkoari gure artean komun den fedearen arauez.
  4 Gratia dela hirekin miserikordia eta bakea
  Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaun gure Salbadoreaganik.
  5 Kausa hunegatik utzi ukan aut Kretan goitiko diraden gauzen korrijitzen kontinua dezanzat,
  eta ordena ditzan hiriz hiri Anzianoak, nik ordenatu drauadan bezala:
  6 Baldin zenbeit bada irreprehensiblerik
  emazte bakoitz baten senhar, haur fidelak dituelarik, ez disolutionez akusatuak, edo ranjea ezin
  daitezkenak.
  7 Ezen Ipizpikuak behar dik izan irreprehensible, Iainkoaren etxearen gobernari anzo, ezten
  porfidioso, ez kolerik, ez mahatsarnoari emana,
  ez ukaldikari, ez irabazte deshonestaren guthizioso:
  8 Baina estranjeren ostatuz gogotik rezebizale, onen onhetsle, zuhur, iusto, saindu, moderatu:
  
  9 Instruktionearen araura den hitz fidelaren
  edukile, doktrina sanoz exhorta ere ahal dezanzat, eta kontrastatzen diradenak benzut.
  10 Ezen baduk anhitz ranjea ezin daitenik eta
  banoki minzazalerik, eta adimenduen seduzizalerik, prinzipalki Zirkonzisionetik diradenak: haei
  ahoa bozatu behar ziaiek:
  11 Hek etxeak osoki erautzen zitie, behar
  eztiraden gauzak irakasten dituztela irabazte
  deshonestaren kausaz.
  12 Erran dik haien arteko zenbeitek, haien
  profeta propriak, Kretatarrak bethi gezurti, bestia gaitzak, sabel nagiak.
  13 Testimoniaje haur egiazkoa duk: kausa
  hunegatik reprehenditzak hek biziki, fedean
  sano diradenzat:
  14 Behatzen eztutelarik Iuduen fabletara, eta
  egiatik aldaratzen diraden gizonen manuetara.
  15 Gauza guziak xahuendako xahu dituk
  baina satsuendako eta infidelendako eztuk deus,
  xahurik, aitzitik dituk satsu haien adimendua eta
  konszientia.
  16 Profesione egiten die Iainkoa ezagutzen
  dutela, baina obraz ukatzen die, abominable
  
  diradelarik eta desobedient eta obra on orotara
  reprobatuak.
  
  KAP. II.
  2 Zaharrez. 6 Gaztez. 7 Exenplu
  ona. 9 Zerbitzariez. 11 Iainkoaren
  gratiaz. 13 Esperanzaz. 14 Zer
  finetara Iesus Kristek guregatik bere
  burua eman.
  1 Baina hik denuntiaitzak doktrina sainduari
  dagozkan gauzak.
  2 Gizon zaharrak sobre diraden, graue,
  moderatu, sano fedean, karitatean eta patientian.
  3 Emazte zaharrak halaber diraden saindutasunari dagokan kontinentiatako, ez gaitzerraile,
  ez mahatsarno anhitzari emanak, gauza honesten irakatsle:
  4 Emazte gazteak instrui ditzatenzat moderatu izaten, bere senharren onhetsten, bere haurren maite ukaiten:
  
  5 Zuhur izaten, xahu, etxean egoile, on, bere
  senharren suiet: Iainkoaren hitza blasfema eztadinzat.
  6 Gizon gazteak halaber exhortaitzak moderatu diraden.
  7 Gauza guzietan erakusten dualarik eure
  burua obra onen exenplu, doktrinan erakusten
  dualarik integritate, grabitate,
  8 Hitza sano, eta kondemna ezin daiten bezalako: kontrastatzen dena konfundi dadinzat, zuezaz gaizkirik zer erran ez ukanez.
  9 Zerbitzariak bere nabusien suiet diraden,
  gauza guzietan haien gogara egiten dutelarik,
  kontradizale eztiradelarik:
  10 Deus apartatzen eztutelarik, baina leialtate on guzia erakusten dutelarik, gauza guzietan
  Iainko gure Salbadorearen doktrina orna dezatenzat.
  11 Ezen agertu izan ziaiek gizon guziei Iainkoaren gratia salbagarria.
  12 Irakasten gaituela, infidelitateaz eta munduko desirez renuntiaturik, sobreki, iustoki, eta
  relijioski bizi garen presenteko sekula hunetan:
  
  13 Dohain onetako esperanzaren eta gure
  Iainko handi eta Salbadore Iesus Kristen gloriatako adbenimendu exzellentaren begira gaudelarik:
  14 Zeinek eman baitu bere burua guregatik,
  gu redemi genzanzat inikitate guzitarik, eta purifika genzanzat bere populu partikular, obra onetara afektionatu izateko.
  15 Gauza hauk denuntiaitzak, eta ari adi
  exhortatzen eta reprehenditzen authoritate guzirekin: nehork ezezala hi menosprezia.
  
  KAP. III.
  2 Prinziei eta gehientasuna dutenei
  obedientia ekarteko. 4, 5 Iainkoaren
  miserikordiaz salbatzen. 7. Gratiaz
  iustifikatzen. 9 Kestionei ihes
  egiteko. 10 Heretiko denaz. 14 Obra
  onez.
  1 Admonestaitzak Prinzipaltasunen eta
  Potestaten suiet diraden, Gobernadoreak obedi
  
  ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorzaz gaizkirik ezterraten, diraden gudu gabe,
  moderatu, emetasun guzia erakusten dutelarik
  gizon guzietara.
  3 Ezen gu ere noizpait adimendu gabe gentuan, desobedient, abusatuak, anhitz moldetako
  desirak eta boluptateak zerbitzatzen gentuela,
  malitiatan eta inbidiatan bizi ginela, gaitzetsiak
  ginela: eta elkarri gaitz erizle.
  4 Baina Iainko gure Salbadorearen benignitatea eta gizonetarako amorioa agertu izan
  denean,
  5 Ez egin ukan ditugun obra iustoez, baina
  bere miserikordiaz salbatu ukan giaitik rejenerationezko garbitzez, eta Espiritu sainduazko
  arranberritzez:
  6 Zein eraitsi ukan baitu gutara abundoski
  Iesus Krist gure Salbadoreaz:
  7 Haren gratiaz iustifikaturik heredero egin
  gentezenzat bizitze eternalerako esperanzaren
  
You have read 1 text from Basque literature.