Testamentu Berria - 34
12 Karitatea eta bakea. 18
Instruktione emazten, senharren,
haurren, aiten eta zerbitzarien.
1 Bada baldin resuszitatu izan bazarete Kristekin, garaian diraden gauzak bilhaitzazue, non
baita Krist Iainkoaren eskuinean iarria.
2 Garaiko gauzetan pensa ezazue, ez lurraren gainekoetan.
3 Ezen hil izan zarete, eta zuen bizitzea gordea da Kristekin Iainkoa baithan.
4 Baina Krist ager dadinean zein baita gure
bizia, orduan zuek ere agerturen zarete gloriatan.
5 Mortifikaitzazue bada zuen menbro lurraren gainekoak, paillardiza, zithalkeria, apetitu
desordenatua, guthizia gaixtoa, eta abaritia,
zein baita idolatria.
6 Gauza haukgatik ethorten da Iainkoaren
hira desobedientiazko haurren gainera.
7 Zeinetan zuek ere ebili izan baitzarete noizpait, hetan bizi zinetenean.
8 Baina orain ken itzazue zuek ere hek
guziak, hira, kolera, malitia, gaitzerraitea, minzatze deshonesta zuen ahotik apart.
9 Gezurrik ezterrazuela batak berzearen kontra, eraunzirik gizon zaharra bere egitatekin,
10 Eta iaunzirik berria, zein arranberritzen
baita ezagutzez, hura kreatu duenaren imajinaren araura.
11 Non ezpaita Grekik ez Iudurik, Zirkonzisionerik ez Preputiorik, Barbarorik ez Eszitherik,
esklaborik ez librerik: baina guzia eta guzietan
Krist.
12 bezti zaitezte bada Iainkoaren elejitu,
saindu eta maite anzo, miserikordiazko halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetasunez,
espiritu patientez:
13 Suportatzen duzuelarik batak berzea, eta
barkatzen draukazuelarik elkarri, baldin zenbeitek berzeren kontra kereillarik badu: nola Kristek
ere barkatu ukan baitrauzue, hala zuek ere.
14 Eta hauen guzion gainera bezti zaitezte
karitatez, zein baita perfektionezko lotgarria.
15 Eta Iainkoaren bakeak regna beza zuen
bihotzetan, zeinetara deithuak ere baitzarete
gorputz batetan, eta zareten gratioso.
16 Kristen hitza habita bedi zuetan largoki
sapientia guzirekin: irakasten eta admonestatzen duzuela elkar psalmuz, laudorioz, eta kantu
espiritualez remerziamendurekin, kantatzen
draukazuela zuen bihotzean Iaunari.
17 Eta zerere egin baitezazue hitzez edo
obraz, Iesus Iaunaren izenean egizue, eskerrak
emaiten drautzazuela gure Iainko eta Aitari harzaz.
18 Emazteak, zareten suiet zuen senharretara, bide den bezala gure Iaunean.
19 Senharrak, on eriztezue zuen emaztei, eta
etzaiteztela samint haien kontra.
20 Haurrak, obeditzazue aitak eta amak
gauza guzietan: ezen haur Iaunari plazent zaio.
21 Aitak, eztitzazuela tharrita zuen haurrak:
gogoa gal eztezatenzat.
22 Zerbitzariak, obeditzazue gauza guzietan
zuen nabusi karnalak, ez begiaren araura zerbitzatzen dituzuela, gizonen gogara egin nahi
bazindute bezala, baina bihotzeko sinplizitaterekin, Iaunaren beldur zaretelarik.
23 Eta zerere baitagizue, gogotik egizue Iaunari anzo eta ez gizonei anzo.
24 Dakizuelarik ezen Iaunaganik rezebituren
duzuela heretajeko alokairua, ezen Krist Iauna
zerbitzatzen duzue.
25 Baina iniustoki egiten duenak, rezebituren
du iniustoki egin dukeena: eta ezta personen
akzeptionerik.
KAP. IIII.
1 Nabusien eginbidea. 2 Orationetan
perseberatzeko. 6 Kristinoen
minzatzea nolako izateko. 7 Thikike.
9 Onesimo. 10 Aristarke. 11 Iesus
Iusto deitzen dena. 12 Epafras. 14.
Luk medikua. 17 Arkipe.
1 Nabusiak egiezue zuzena eta eginbidea
zerbitzariei, dakizuelarik ezen zuek ere baduzuela Iaun bat zeruetan.
2 Orationetan persebera ezazue, hartan beillatzen duzuelarik remerziamendurekin.
3 Othoitz egiten duzuelarik elkarrekin guregatik ere hitzaren bortha Iainkoak ireki diezagunzat, Kristen misterioaren denuntiatzeko, zeinagatik presoner ere bainaiz.
4 Hura manifesta dezadanzat, minzatu behar
dudan bezala.
5 Zuhurki ebil zaitezte kanpokoetara, denbora rekrubatzen duzuelarik.
6 Zuen hitza bethiere biz gatzez konfitua gratiarekin, batbederari nola ihardetsi behar draukazuen dakizuenzat.
7 Ene ekiteko guziak notifikaturen drauzkizue
Tikike gure anaie maiteak, eta ministre fidelak,
eta gure Iaunean ene zerbitzari kideak:
8 Zein igorri ukan baitut zuetara berariaz,
ezagut ditzanzat zuen egitekoak, eta konsola
ditzanzat zuen bihotzak,
9 Onesimo gure anaie fidelarekin eta maitearekin zein baita zuenetarik, hek alde hunetako
egiteko guziez abertituren zaituztez.
l0 Salutatzen zaituztez Aristarke ene presoner kideak, eta Mark Barnabasen lehen gusuak
(zeinez manamendu rezebitu baituzue, baldin
zuetara ethor badadi, rezebi dezazuen)
11 Eta Iesus Iusto deitzen denak, zein baitirade zirkonzisionetik, hauk solament ditut aiutazale Iainkoaren resuman, eta ene solajeamendutako izan dirade.
12 Salutatzen zaituzte Epafras zuenak, Kristen zerbitzariak, bethiere bataillatzen delarik
zuengatik othoitzetan, zaudetenzat perfekto eta
konplitu Iainkoaren borondate guzian:
13 Ezen haur harzaz testifikatzen dut, ezen
zelo handia duela zuengatik eta Laodizean, eta
Hierapolen diradenakgatik.
14 Salutatzen zaituztez Luk mediku maiteak,
eta Demasek.
15 Salutaitzazue Laodizean diraden anaieak,
eta Ninfa, eta haren etxean den Eliza.
16 Eta epistola haur zuek baithan irakurri
datenean, egizue Laodizeakoen Elizan ere irakur
dadin: eta Laodizeatik eskribatua, zuek ere irakur dezazuen.
17 Eta errozue Arkiperi, Gogoa ezak gure Iaunean rezebitu ukan duan administrationea konpli
dezanzat.
18 Salutationea, ene Paulen eskuz. Zareten
orhoit ene estekadurez. Gratia dela zuekin.
Amen.
Romarik Kolosianoei eskribatua Tikikerekin eta Onesimorekin.
S. PAUL APOSTOLUAREN
THESALONIZEANOETARATKO
EPIST. LEHENA
KAP. I.
2 Esker emaite eta othoitza 4
Thesalonizeanoen elektionea. 5
Paulek haei efikaziorekin hitza
predikatu, 6 Haiek hura
tribulationerekin rezebitu 7 Haien
fedea eta konbersationea.
1 Paulek eta Siluanok eta Timotheok Thesalonizeanoen Eliza, Iainko Aitan eta Iesus Krist gure
Iaunean denari, Gratia dela zuekin eta bakea
gure Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
2 Eskerrak emaiten drautzagu Iainkoari bethiere zuezaz guzioz, memorio zuezaz egiten
dugula gure othoitzetan:
3 Pausu gabe orhoitzen garelarik zuen fedearen berthuteaz, eta zuen karitatearen trabai-
lluaz, eta zuen esperanzaren patientiaz Iesus
Krist gure Iaunean, gure Iainko eta Aitaren aitzinean:
4 Dakigularik, anaie maiteak, zuek Iainkoaz
elejituak zaretela:
5 Ezen gure Ebanjelioa konsistitu izan da
zuek baithan ez hitzean solament, baina berthutean ere, eta Espiritu sainduan, eta seguranza
handitan, dakizuen bezala nolako izan garen
zuen artean zuengatik.
6 Zuek ere gure imitazale egin izan zarete
eta Iaunaren, rezebiturik hitza anhitz tribulationerekin, Espiritu sainduaren bozkariorekin:
7 Hala non Mazedonian eta Akaian sinhesten
duten guzien exenplu izan baitzarete.
8 Ezen zuetarik soinu egin ukan du Iainkoaren hitzak, ez solament Mazedonian eta Akaian,
baina leku orotan ere zuen fede Iainkoa baithangoa dibulgatu izan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran dezagun:
9 Ezen berek guzaz kontatzen dute zer sartzea ukan dugun zuetara, eta nola konbertitu
izan zareten Iainkoagana idoletarik, zerbitza
zinezatenzat Iainko bizia eta egiazkoa:
10 Eta haren Seme Iesusen begira zinaudetenzat zeruetarik, zein resuszitatu ukan baitu
hiletarik, zein baita, gu ethorteko den hiratik
delibratzen gaituena.
KAP. II.
1 Paulen Thesalonizeanoetaratko
sartzea. 2, 10 Haren puritatea
ministerioan. 9 Predikatu langiten ari
zela. 14 Persekutione. 15 Iuduak
persekutazale.
1 Ezen zeurok badakizue, anaieak, gure zuek
baitharako sartzea nola ezten bano izan:
2 Baina are, dakizuen bezala, lehenetik aflijitu eta iniuriatu izan baginen ere Filipesen, hardieza hartu ukan dugu gure Iainkoan, zuei Iainkoaren Ebanjelioaren predikatzera konbat handirekin.
3 Ezen gure exhortationea ezta abusionez, ez
bileniaz, ez enganiorekin izan:
4 Baina nola Iainkoaz aprobatu izan baikara
Ebanjelioaren predikationea eman lekigun, hala
minzatzen gara, ez gizonen gogara egin nahi
bagendu bezala, baina Iainkoaren, zeinek gure
bihotzak aprobatzen baititu.
5 Ezen behinere lausenguzko hitzez eztugu
usatu ukan, dakizuen bezala: ezeta abaritiatako
okasionez: Iainkoa da testimonio.
6 Eta gizonetarik eztugu gloriarik bilhatu
ukan, ezeta zuetarik, ez berzetarik, grabitate
eduki ahal gendukeelarik, Kristen Apostolu bezala.
7 Baina izan gara eme zuen artean, unhide
batek bere haurrak delikatuki hatzen balitu
bezala.
8 Hunela zuetara afektionatuak ginelarik,
desir genduen zuei partitzera ez solament Iainkoaren Ebanjelioa, baina gure arima propriak
ere, zeren guzaz onhetsiak baitzineten.
9 Ezen orhoit zarete, anaieak, gure trabailluaz eta nekeaz: ezen gau eta egun langiten ari
ginela, zuetarik nehoren forogu ezginenzat, predikatu ukan dugu zuek baithan Iainkoaren Ebanjelioa.
10 Zuek testimonio zarete eta Iainkoa, nola
sainduki eta iustoki, eta reprotxu gabe zuen, sinhetsi duzuenon artean konbersatu ukan dugun.
11 Dakizuen bezala, nola zuetarik batbedera,
aitak bere haurrak bezala, abertitzen genduen.
12 Eta konsolatzen eta rekeritzen, ebil zindeizten bere resumara eta gloriara deitzen zaituzten Iainkoari dagokan bezala.
13 Halakotz guk ere eskerrak emaiten drauzkiogu Iainkoari pausurik gabe, zeren Iainkoaren
hitzaren predikationea gureganik rezebitu ukan
duzuenean, rezebitu ukan baituzue, ez gizonen
hitz bezala, baina (nola egiazki baita) Iainkoaren
hitz bezala, zeinek obratzen ere baitu zuetan sinhesten duzuenotan.
14 Ezen zuek, anaieak, imitazale egin izan
zarete Iainkoaren Eliza Iudean diradenen Iesus
Kristean, nola gauza berak sufritu ukan baitituzue zuek ere zuen natione berekoetarik, hek ere
Iuduetarik bezala:
15 Zeinek Iesus Iauna ere hil ukan baitute,
eta beren Profeta propriak, gu ere persekutatu
ukan gaituzte, eta eztirade Iainkoaren gogarako,
eta gizon guzien kontrario dirade:
16 Gu enpatxatzen gaituztelarik Jentilei minzatzetik salba ditezenzat, bethi konpli ditzatenzat bere bekatuak: ezen hetara heldu izan da
hira finerano.
17 Eta gu, anaieak, zuetarik separaturik denbora apur batetakotz ikustez, ez bihotzez, hanbat zinezago enplegatu izan gara zuen begithartearen ikustera, desir handirekin.
18 Halakotz ethorri nahi izan gara zuetara (ni
Paul behinzat) behin eta berriz, baina enpatxatu
ukan gaitu Satanek.
19 Ezen zerik da gure esperanza, edo bozkarioa, edo gloriagarriko koroa? ala ez kuek ere
Iesus Krist gure Iaunaren aitzinean haren adbenimenduan?
20 Segur zuek zarete gure gloria eta bozkarioa.
KAP. III.
1 Paul Athenesen. 3 Nola afliktione
sufritzeko ordenatuak garen. 6
Thesalonizeanoen fedea. 12
Karitatean abundos diraden Paulek
desiratzen.
1 Halakotz gehiagorik ezin pairatuz, on irudi
izan zaiku geurok Athenesen geldi gentezen.
2 Eta igorri ukan dugu Timotheo gure anaie
eta Iainkoaren ministrea eta Kristen Ebanjelioan
gure aiutazalea, zuen konfirmatzera eta exhortatzera zuen fedearen gainean:
3 Nehor trubla eztadinzat afliktione hautan:
ezen zeurok badakizue hartako ordenatuak
garela.
4 Ezen zuek baithan ginenean aitzinetik
erraiten gendrauzuen ezen afliktione iragan
behar ukanen genduela, heldu ere izan den
bezala, eta badakizue.
5 Halakotz nik ere gehiagorik ezin pairatuz,
hura igorri ukan dut zuen fedea ezagut nezanzat, tentazaleak nolazpeit tentatu zentukezten
beldurrez, eta ezdeustu ezlizen gure trabaillua.
6 Eta heuragirik eztuela ethorri zenean
Timotheo zuetarik guregana, eta deklaratu
zerauzkigunean zuen fedea eta karitatea, eta
nola duzuen guzaz memorio ona bethiere, desi-
ratzen gaituzuelarik ikustera, guk ere zuek bezala:
7 Halakotz izan gara konsolatu, anaieak, zuetan, gure afliktione eta tribulatione orotan, zuen
fedeaz.
8 Ezen orain gara bizi, baldin zuek fermu
bazaudete Iaunean.
9 Ezen zer remerziamendu Iainkoari renda
ahal dezakeogu zuezaz, gure Iainkoaren aitzinean zuen kausaz alegeratzen garen alegranza
guziagatik?
10 Gau eta egun abundantkiago othoitz egiten dugula ikus dezagunzat zuen begithartea,
eta konpli dezagunzat zuen fedean peitu dena.
11 Bada, gure Iainko eta Aitak, eta Iesus Krist
gure Iaunak xuxent dezala gure zuetaratko
bidea.
12 Eta zuek Iaunak multiplika eta abunda
erazi zaitzatela elkarganako eta guzietarako
karitatean, gu ere zuetara bezala:
13 Konfirma ditzanzat zuen bihotzak reprotxu gabe saindutasunean gure Iainko eta Aitaren
aitzinean, Iesus Krist gure Iaunaren bere saindu
guziekilako adbenimenduko.
KAP. IIII.
1 Perseberatzera exhortatzen. 3
Paillardizari ihes egiteko. 5 Jentilen
guthizia. 6 Iainkoa mendekios. 8
Ministreak ez menospreziatzeko. 9
Thesalonizeanoen karitatea. 12
Konbersatione honesta. 13, 17
Resurrektionea. 17 Kristen azken
adbenimendua.
1 Gainerakoaz bada anaieak, othoizten zaituztegu, eta rekeritzen Iesus Iaunaz, gureganik
rezebitu ukan duzuen bezala, nola ebili behar
zareten eta Iainkoaren gogarako izan, gerotik
gerora abanzago zaitezten.
2 Ezen badakizue zer manamenduak eman
drauzkizuegun Iesus Iaunaren partez.
3 Ezen haur da Iainkoaren borondatea,zuen
sanktifikationea, paillardizatarik begira zaitezten:
4 Eta iakin dezan zuetarik batbederak bere
unziaren poseditzen sanktifikationerekin eta
ohorerekin:
5 Ez guthiziatako afektionerekin, Jentil Iainkoa ezagutzen eztutenen anzora.
6 Nehork eztezala aurizki edo engana bere
anaiea ezeinere egitekotan: ezen Iauna gauza
hauen guzien mendekazale da, nola lehen ere
erran eta testifikatu baitrauzuegu.
7 Ezen ezgaitu deithu ukan Iainkoak zithalkeriatara, baina sanktifikationetara.
8 Bada gauza hauk arbuiatzen dituenak, eztu
gizon bat arbuiatzen, baina Iainkoa, zeinek bere
Espiritu saindua gutan ezarri ere ukan baitu.
9 Anaietasunezko karitateaz den bezenbatean, eztuzue mengoarik eskriba diezazuedan
ezen zeurok Iainkoaz irakatsiak zarete, elkar
onhets dezazuen.
10 Ezen egiten ere baduzue haur Maeedonia
guzian diraden anaie orotara: baina othoizten
zaituztegu, anaieak, gerotik gerora abanzago
zaitezten,
11 Eta pena ezar dezazuen bakez izatera, eta
zuen egiteko proprien egitera, eta zuen esku
propriez langitera, manatu zaituztegun bezala:
12 Kanpotik diradenetara honestki perporta
zaiteztenzat, eta deusen beharrik eztuzuenzat.
13 Eta eztut nahi zuek ignorant zareten,
anaieak, lo daunzanez den bezenbatean, kontrista etzaiteztenzat, berze goitiko esperanzarik
eztutenak ere bezala.
14 Ezen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta
resuszitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunzanak ere Iainkoak erekarriren ditu harekin.
15 Ezen haur erraiten drauzuegu Iaunaren
hitzez ezen gu bizirik goitiko garatenok Iaunaren
adbenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo
daunzatenei.
16 Ezen Iauna bera exhortationezko oihurekin, eta Arkanjelu bozekin, eta Iainkoaren tronpetarekin iautsiren da zerutik: eta Kristean hilak
resuszitaturen dirade lehenik:
17 Gero gu bizirik goitiko garatenok, harrapaturen garate hekin batean hodeietan Iaunaren
aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarekin izanen gara.
18 Bada, konsola ezazue elkar hitz hauzaz.
KAP. V.
2 Kristen adbenimenduaz. 4 Argiko
eta ilhunbeko haurrez. 6 Beillatzeko
eta sobre izateko. 8 Fidelen harmak.
10 Kristekin bizitzeko. 11 Elkar
exhortatzeko. 14 Obra
karitatezkoak. 19 Espirituaren
dohainak ez iraungiteko. 21 Gauza
guziak experimentatzeko, on dena
edukiteko.
1 Denborez eta momentez den bezenbatean,
anaieak, ezta mengoarik eskriba diezazuedan.
2 Ezen zeurok badakizue ungi ezen Iaunaren
eguna ethorriren dela, ohoina gauaz bezala.
3 Ezen erran dezatenean, Bake eta seguranza: orduan gainera ethorriren zaie ustegaberiko
destruktionea, izorra denari mina bezala, eta
eztirade itzuriren.
4 Baina zuek, anaieak, etzarete ilhunbean,
non egun hark, ohoinak egiten duen bezala,
ardiets zaitzaten.
5 Zuek guziok argiaren haur zarete, eta egunaren haur: ezgara gauaren edo ilhunbearen
haur.
6 Ezgaunzala bada lo berzeak bezala, baina
gauden iratzarri eta garen sobre.
7 Ezen lo daunzanak, gauaz lo daunza: eta
horditzen diradenak, gauaz dirade hordi.
8 Baina gu egunaren garenok, garen sobre,
fedezko eta karitatezko halakretaz beztituak, eta
kasket orde, salbamendutako esperanzaz.
9 Ezen ezgaitu ordenatu Iainkoak hirakotzat,
baina salbamenduaren ukaitekotzat Iesus Krist
gure Iaunaz,
10 Zein guregatik hil izan baita: bagaude iratzarririk, ala bagaunza lo, harekin batean bizi
garen.
11 Harren, exhorta ezazue elkar, eta edifika
ezazue batak berzea, egiten ere duzuen bezala.
12 Halaber othoizten zaituztegu, anaieak,
ezagut ditzazuen zuen artean trabaillatzen dira-
denak, eta zuen gaineko diradenak gure Iaunean, eta zuen admonestazaleak:
13 Eta amorio handitan eduki ditzazuen, egiten duten obragatik. Auzue bake elkarren
artean.
14 Halaber othoitz egiten drauzuegu,
anaieak, admonesta ditzazuen bizitze desordenatutakoak, konsola ditzazuen gogo xipitakoak,
sustenga ditzazuen flakuak, zareten espirituz
patient guzietara.
15 Begirauzue nehork eztiezon gaitza gaitzagatik nehori renda: baina ungiari bethi zarreitzate, bata berzeagana eta guzietara.
16 Bethiere zareten alegera.
17 Pausu gabe othoitz egizue.
18 Gauza guzietan eskerrak emainzkizue:
ezen haur da Iainkoaren zuetarako borondatea
Iesus Kristez.
19 Espiritua eztezazuela iraungi:
20 Profetiak eztizazuela menosprezia.
21 Gauza guziak experimentaitzazue: on
denari zatxetzate:
22 Gaizkiaren irudi orotarik begira zaitezte.
23 Bada Iainko bakezkoak osoki sanktifika
zaitzatela: eta zuen espiritu guzia eta arima eta
gorputza hogen gabe, Iesus Krist gure Iaunaren
adbenimenduko begira ditezela.
24 Fidel da zuek deithu zaituztena, eginen
ere badu.
25 Anaieak, othoitz egizue guregatik.
26 Salutaitzazue anaie guziak pot saindurekin.
27 Rekeritzen zaituztet Iaunaren partez irakur dakien epistola haur anaie saindu guziei.
28 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin. Amen.
Thesalonizeanoetaratko lehena
Athenestik eskribatu.
S. PAUL APOSTOLUAREN
THESALONIZEANOETARATKO
EPISTOLA BIGARRENA
KAP. I.
3 Thesalonizeanoen fedea eta
karitatea. 5 Paulek hek konsolatzen.
8 Iauna infidelez mendekaturen. 11
Thesalonizeanoakgatik Paulek
othoitz egiten.
1 Paulek eta Siluanok eta Timotheok gure
Iainko Aitan eta Iesus Krist gure Iaunean Thesalonizeanoen den Elizari:
2 Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko
Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Eskerrak eman behar drauzkiogu Iainkoari
bethiere zuengatik, anaieak, razoina den bezala,
zeren hagitz handitzen den zuen fedea eta zeren
abundatzen den zuen guziotarik batbederaren
elkarganako karitatea:
4 Hala non geuror zuengatik gloriatzen baikara Iainkoaren Elizetan, zuen persekutione eta
iragaiten dituzuen afliktione guzietako patientiaz
eta fedeaz:
5 Zein baitirade Iainkoaren iujemendu iustoaren seignale, Iainkoaren resumaren digne egin
zaiteztenzat, zeinagatik sufritzen ere baituzue:
6 Ezen gauza iustoa da Iainkoa baithan, zuek
aflijitzen zaituztenei, afliktione renda diezen
7 Eta zuei aflijitzen zaretenoi solajeamendu
gurekin, ager dadinean Iesus Iauna zerutik bere
puisanziako Aingeruekin,
8 Suzko garrekin, mendekatzen delarik Iainkoa ezagutzen eztutenez, eta Iesus Krist gure
Iaunaren Ebanjelioari behatzen etzaizkionez:
9 Zein punituren baitirade punitione eternalez, kondemnaturik Iaunaren presentiaz eta
haren botherearen gloriaz:
10 Dathorrenean glorifikatu denzat bere sainduetan, eta miragarri egin dadinzat sinhesten
duten guzietan (zeren gure zuek baitharako testimoniajea sinhetsi izan baita) egun hartan:
11 Kausa hunegatik ere othoitz egiten dugu
bethiere zuengatik, zuek bokationearen digne
gure Iainkoak egin zaitzatenzat, eta konpli dezan
bere ontasunaren plazer on guzia, eta fedearen
obra botheretsuki:
12 Glorifika dadinzat Iesus Krist gure Iaunaren izena zuetan, eta zuek hartan, gure Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren gratiaren araura.
KAP. II.
2 Perseberatzeko fedean. 4 Kristen
adbenimenduaren signoak. 5
Antekristen deskriptionea. 10
Inkredulen kondemnationea. 13
Thesalonizeanoak salbamendutara
elejitu.
1 Othoitz egiten drauzuegu bada, anaieak,
Iesus Krist gure Iaunaren adbenimenduaz eta
gure harenganako biltzarreaz.
2 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta
etzaitezten trubla ez espirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guzaz eskribatua baliz bezala, Kristen
eguna bertan baliz bezala.
3 Nehork etzaitzatela seduzi ezeinere maneraz: ezen egun hura ezta ethorriren non reboltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutako gizona, perditionezko semea,
4 Zein oposatzen eta alxatzen baita Iainko
erraiten eta adoratzen den guziren kontra: hala
non hura iainko bezala, Iainkoaren tenplean iarten baita, bere burua erakusten duela ezen iainko dela.
5 Ala etzarete orhoit ezen oraino zuekin ninzela, gauza hauk erraiten nerauzkizuela?
6 Eta orain zerk dadukan badakizue, hura
manifesta dadinzat bere denboran.
7 Ezen ia egiten da inikitatezko misterioa:
solament orain dadukanak, edukiren du ken daiteno artetik.
8 Eta orduan manifestaturen da gaixtoa, zein
Iaunak deseginen baitu bere ahoko Espirituaz,
eta bere adbenimenduko klaretateaz abolituren.
9 Hura diot zeinen ethortea baita Satanen
operationearen araura, puisanza guzirekin eta
signorekin eta gezurrezko mirakulurekin:
10 Eta inikitatezko abusione guzirekin galtzen diradenetan, zeren egiaren amorioa ezpaitute rezebitu ukan salbatu izateko.
11 Eta halakotz igorriren draue Iainkoak abusionezko operationea, gezurra sinhets dezatenzat:
12 Kondemna ditezenzat egia sinhetsi ukan
eztuten guziak, baina inikitatean plazer hartu
ukan dutenak.
13 Baina guk, Iaunaz onhetsi anaieak, behar
drauzkiogu bethi eskerrak eman Iainkoari zuezaz, zeren hatseandanik elejitu baitzaituzte Iainkoak salbamendutara Espirituaren sanktifikationez, eta egiazko fedeaz:
14 Zeinetara deithu ukan baitzaituzte gure
Ebanjelioaz Iesus Krist gure Iaunaren gloriaren
akisitionetakotz.
15 Halakotz, anaieak, zaudete fermu eta edukazue ikasi duzuen doktrina, bada gure hitzez
bada epistolaz.
16 Bada Iesus Krist gure Iaun berak, eta gure
Iainko eta Aita onhetsi gaituenak, eta eman konsolatione eternala eta esperanza ona gratiaz,
17 Konsola ditzala zuen bihotzak, eta konfirma zaitzatela hitz eta obra on orotan.
KAP. III.
1 Othoitz egiteko Iaunaren hitzak
laster dagianzat. 2. Fedea. 6, 10
Trabaillatu nahi eztiradenez. 8. Paul
langiten ari izan. 14
Exkomunikationea.
1 Gainerakoaz, anaieak, othoitz egizue guregatik, Iaunaren hitzak laster dagianzat, eta glorifika dadin zuek baithan ere bezala:
2 Eta gu delibra gaitezen jende desordenatu
eta gaixto hautarik: ezen fedea ezta guzien.
3 Baina fidel da Iauna, zeinek konfirmaturen
baitzaituzte eta begiraturen gaixtoaganik.
4 Aseguratzen ere bagara Iaunean zuezaz,
ezen denuntiatzen drauzkizuegun gauzak egiten
ere badituzuela eta eginen.
5 Bada Iaunak xuxent ditzala zuen bihotzak
Iainkoaren amoriora, eta Kristen begira egoitera.
6 Anaieak, denuntiatzen drauzuegu halaber
Iesus Krist gure Iaunaren izenean, separa zaitezten anaie desordenatuki eta ez gureganik rezebitu duen doktrinaren araura ebilten den orotarik.
7 Ezen zeurok badakizue nola imitatu behar
gaituzuen: ezen ezgara desordenatuki maneiatu
izan zuen artean.
8 Eta eztugu nehoren ogia dohainik ian:
baina trabaillurekin eta nekerekin gau eta egun
langiten ari ginadela, zuetarik nehoren forogu ez
ginadenzat.
9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruen
zuei exenplutan emaiteagatik, imita gaitzazuenzat.
10 Ezen zuekin ginadenean ere haur denuntiatzen gendrauzuen, ezen baldin zenbeit trabaillatu nahi ezpada, ian ere eztezan.
11 Ezen enzuten dugu zuen artean badiradela batzu desordenatuki dabiltzanik, deus ari eztiradelarik, baina kurioski bizi diradelarik.
12 Bada halako diradenei denuntiatzen
drauegu, eta othoitz egiten Iesus Krist gure Iau-
naz sosegurekin trabaillatzen ari diradela bere
ogia ian dezaten.
13 Eta zuek, anaieak, etzaiteztela enoia ungi
egitez.
14 Eta baldin zenbeitek gure hitza obeditzen
ezpadu, epistolaz hura nota ezazue: eta eztezazuela konbersa harekin, ahalke duenzat:
15 Guziagatik ere etsai bezala eztezazuela
eduki, baina admonesta ezazue anaie anzo.
16 Bada Iaun bakezkoak bethiere dizuela
bakea manera guzian. Iauna dela zuekin guziokin.
17 Salutationea, ene Paulen eskuz, baita
seignale ene epistola guzietan: hunela eskribatzen dut.
18 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin.
Thesalonizeanoetaratko bigarrena
Athenestik eskribatua.
S. PAUL APOSTOLUAREN
TIMOTHEOGANATKO
EPISTOLA LEHENA
KAP. I.
4 Jenealojiak. Kestioneak. Iainkoaren
edifikationea. 5 Karitatea. 7 Legeko
doktorak. 12 Paulek eskerrak
Iainkoari emaiten. 15 Krist zertara
ethorri mundura. 19 Fedea.
Konszientia ona. 20 Himeneo eta
Alexandre Satani liuratu.
1 Paulek, Iainko gure Salbadorearen eta gure
esperanza Iesus Krist Iaunaren manamenduz
Iesus Kristen Apostolu denak,
2 Timotheo neure egiazko semeari fedean,
Gratia dela hirekin, miserikordia eta bakea Iainko gure Aitaganik, eta Iesus Krist gure Iaunaganik.
3 Othoitz egin drauadan bezala Efesen egon
andin, Mazedoniarat ioaiten ninzenean, egin
ezak, denuntia diezeanzat batzuei eztezaten
berzelako doktrinarik irakats.
4 Eta eztitezen beha elhe zarretara eta jenealojia fin gabetara, zeinek lehen, kestioneak
enjendratzen baitituzte ezen ez Iainkoaren edifikatione fedeaz dena.
5 Bada manamenduaren fina duk karitate
bihotz xahutik eta konszientia onetik dena eta
fiktione gaberiko fedetik.
6 Gauza hautarik batzu erauzirik konbertitu
izan dituk elhe banotara:
7 Legeko doktor izan nahi diradelarik eta aditzen eztituztelarik erraiten eta aseguratzen
dituzten gauzak.
8 Eta bazeakiagu ezen ona dela Legea, baldin
nehork harzaz bidezki usatzen badu.
9 Dakigularik ezen Legea eztela iustoagatik
iarri, baina gaixtoakgatik eta desobedientakgatik: Iainkoaren menospreziazaleakgatik eta bizitze gaixtotakoakgatik, relijionerik eztadukatenakgatik eta profanoakgatik, aita-amen hiltzaleakgatik eta gizerhaileakgatik:
10 Paillartakgatik, bugreakgatik, giza ebatsleakgatik, gezurtiakgatik, desperiuruakgatik, eta
baldin deus berzerik doktrina sanoaren kontratakorik bada.
11 Zein doktrina baita Iainko benedikatuaren
Ebanjelio gloriazko niri kargutan eman izan zaitadanaren araura.
12 Eta esker emaiten diarokat ni fortifikatu
nauenari, zein baita, Iesus Krist gure Iauna: zeinek fidel estimatu ukan bainau, bere zerbitzuan
ezarririk:
13 Ni, lehen baininzen blasfemazale eta persekutazale eta iniuriazale: baina miserikordia
egin izan ziaitadak: ezen ignorantiaz egin ukan
diat, fedea eznuelarik.
14 Baina garaithu izan duk gure Iaunaren
gratia federekin eta dilektionerekin zein baita
Iesus Kristean.
15 Haur duk hitz segura, eta rezebi dezagun
guziz dignea, ezen Iesus Krist ethorri izan dela
mundura bekatoren salbatzera, zeinetariko lehena bainaiz ni.
16 Baina hunegatik miserikordia egin izan
ziaitadak, nitan lehenik erakuts lezanzat Iesus
Kristek klementia guzia, exenplu ninzenzat hura
baithan bizitze eternalerakotzat sinhetsiren
zutenen.
17 Bada Rege eternalari, inmortalari, inbisibleari, Iainko zuhur berari dela ohore eta gloria
sekula sekulakotz. Amen.
18 Manamendu haur gomendatzen drauat,
Timotheo ene seme, aitzinetik hizaz izan diraden
profetien araura, hezaz bataillatze onez batailla
adinzat:
19 Dualarik fede eta konszientia ona: hura
batzuk iraitzirik, fedeaz galtze egin ukan die.
20 Zeinetarik baitirade Himeneo eta Alexander: hek Satani eman dirautzat, ikas dezatenkat
gehiagorik ez blasfematzen.
KAP. II.
1 Gizon guziakgatik othoitz egiteko.
4 Iainkoak nahi guziak salba ditezen
5. Ararteakoa Krist. 7. Paul Jentilen
Apostolu eta Doktor. 8 Leku
guzietan othoitz egiteko. 9 Emazten
abillamenduaz eta eginbideaz. 15
Nola hek salbatzen.
1 Exhortatzen aut bada gauza guzien aitzinetik egin ditezen rekestak, othoitzeak, suplikationeak, eta remerziamenduak gizon guziakgatik:
2 Regeakgatik, eta dignitatetan diraden
guziakgatik, bizitze bakezkoa eta emea eraman
dezagunzat pietate eta honestate guzirekin.
3 Ezen haur gauza ona eta atseginetakoa duk
Iainko gure Salbadorearen aitzinean,
4 Zeinek nahi baitu jende guziak salba ditezen, eta egiaren ezagutzera ethor ditezen.

- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47