Testamentu Berria - 33

Total number of words is 3447
Total number of unique words is 1485
23.8 of words are in the 2000 most common words
33.9 of words are in the 5000 most common words
41.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
onhetsi ukan gaituen bezala, eta liuratu ukan
baitrauka bere burua guregatik oblatione eta
sakrifizio Iainkoari, usain onezko urrinetan
3 Bada, paillardiza eta zithalkeria guzia, edo
abaritia aipa ere eztadila zuen artean, nola apartenitzen baitzaie sainduei:
4 Edo gauza deshonestik, edo hitz erhorik,
edo burlakeriarik, baitirade gauza ungi eztaudenak, baina aitzitik gratien rendatzerik.

5 Ezen badakizue haur, ezen ezein ere paillartek, edo zithalek, edo abaritiosok, zein baita
idolatre, eztuela heretajerik Kristen eta Iainkoaren resuman.
6 Nehork etzaitzatela hitz banoz engana:
ezen gauza haukgatik ethorten da Iainkoaren
hira desobedientiazko haurren gainera.
7 Etzaretela bada hekin parzoner.
8 Ezen noizpait ilhunbe zineten, baina orain
argi zarete gure Iaunean: argizko haur anzo ebil
zaitezte:
9 (Ezen Espirituaren fruktua konsistitzen da
ontasun eta iustitia eta egia guzitan)
10 Experimentatzen duzuelarik Iaunari plazent zaiona zer den.
11 Eta eztezazuela komunika ilhunbearen
obra fruktu gabetan, baina aitzitik reprehendi
ere itzazue.
12 Ezen hezaz ixilik egiten diraden gauzen
erraitea ere deshonestate da.
13 Baina gauza guziak, kanporatzen diradenean argiaz, manifestatzen dirade: ezen guzia
manifestatzen duena, argia da.

14 Halakotz erraiten du, Iratzar adi lo atzana,
eta iaiki adi hiletarik, eta argituren au Kristek.
15 Gogoauzue bada nola zuhurki ebil zaitezketen, ez erho anzo, baina zuhur anzo:
16 Rekrubatzen duzuelarik denbora: ezen
egunak gaitz dirade.
17 Halakotz, etzaretela zuhurtzia gabe, baina
aditzale zerik den Iaunaren borondatea.
18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, zeinetan disolutione baita: baina bethe zaitezte Espirituaz:
19 Minzatzen zaretela zuen artean psalmuz,
laudorioz eta kantu espiritualez: kantatzen eta
resonatzen draukazuela Iaunari zuen bihotzean.
20 Gratiak ere rendatzen drautzazuela bethiere gauza guziez, Iesus Krist gure Iaunaren izenean, gure Iainko eta Aitari:
21 Elkarren suiet zaretelarik Iainkoaren beldurrekin.
22 Emazteak, zuen senharren zareten suiet,
Iaunaren bezala:
23 Ezen senharra da emaztearen buru, Krist
ere Elizaren buru den bezala, eta hura da gorputzaren salbadorea.

24 Bada, nola Eliza baita Kristen suiet, hala
emazteak ere diraden bere senharren suiet
gauza guzietan.
25 Senharrak, zuen emaztei on eriztezue,
Kristek ere Elizari on eritzi draukan bezala, eta
bere burua eman ukan baitu harengatik:
26 Hura sanktifika lezanzat, purifikaturik
urezko ikutzez hitzaz.
27 Hura beretako Eliza glorioso egin lezanzat,
makularik ez zimurdurarik gabe, ez halako berze
gauzarik: baina lizen saindu eta irreprehensible.
28 Hala senharrek on eritzi behar draueze
bere emaztei nola bere gorputzei: bere emazteari on daritzanak, bere buruari on daritza.
29 Ezen nehork egundano bere haragiari
eztrauka gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunak ere bere Eliza bezala:
30 Ezen haren gorputzeko menbro gara,
haren haragitik eta haren hezurretarik.
31 Halakotz, utziren ditu gizonak aita eta
ama eta iunktaturen zaio bere emazteari: eta
biak haragi bat izanen dirade.
32 Misterio haur handia da: baina ni Kristez
minzo naiz eta Elizaz.

33 Hunegatik, zuek ere egizue zuen aldetik
batbederak hala on daritzon bere emazteari nola
bere buruari: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

KAP. VI.
1 Haurren instruktionea. 4 Aitez. 5
Zerbitzariez. 9 Nabusiez. 11
Iainkoaren harmez beztitzeko. 16
Fidelen harmadurak. 18 Ardura
othoitz egiteko. 20 Paul presoner. 21
Tikike Efesianoetara igorri. 23 Bake,
karitate eta fede Efesianoei
desiratzen.
1 Haurrak, obeditzazue Iaunean zuen aita eta
ama: ezen haur gauza iustoa da.
2 Ohoraitzak eure aita eta eure ama (zein
baita lehen manamendua promesekin)
3 Ungi hel dakianzat eta bizitze luzetako
aizenzat lurraren gainean.

4 Eta zuek aitek eztitzazuela proboka despitetara zuen haurrak, baina haz itzazue instruktionetan eta Iaunazko remonstrationetan.
5 Zerbitzariak, obeditzazue haragiaren
arauez zuen nabusi diradenak, beldurrekin eta
ikararekin, zuen bihotzeko sinplizitaterekin, Krist
bezala.
6 Ez begikotzat zerbitzatzen dituzuela, gizonen gogara egin nahi bazendute bezala, baina
Kristen zerbitzari bezala, egiten duzuelarik Iainkoaren borondatea gogotik.
7 Afektione onekin zerbitzatzen duzuelarik
Iauna, eta ez gizonak:
8 Dakizuelarik haur, ezen batbederak zerere
ungi egin baituke, hura rezebituren dukeela, ala
den esklabok ala librek.
9 Eta zuek nabusiek, hura bera egizue hetara, utzirik mehatxuak: dakizuelarik ezen haien
eta zuen Iauna zeruetan dela, eta personen
akzeptionerik eztela hura baithan.
10 Gainerakoaz, ene anaieak, fortifika zaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.

11 Iaunz ezazue Iainkoaren harmadura guzia,
deabruaren zelaten kontra resisti ahal dezazuenzat.
12 Ezen eztugu borroka odolaren eta haragiaren kontra, baina prinzipaltasunen kontra,
puisanzen kontra, munduko iaunen, sekula
hunetako ilhunbearen gobernadoren kontra,
leku zelestialetan diraden malitia espiritualen
kontra.
13 Harren, har ezazue Iaunaren harmadura
guzia, resisti ahal dezazuenzat egun gaitzean,
eta guziei garaithurik fermu zaudeten.
14 Zareten bada fermu, zuen gerrunzeak
egiaz gerrikaturik, eta iustitiazko halakreta iaunzirik:
15 Oinetan iaunzirik bakezko Ebanjelioaren
preparationea.
16 Guzien gainetik fedezko brokela harturik,
zeinez Gaixtoaren gezi suz eraixeki guziak iraungi ahal ditzazuen.
17 Salbamendutako kasketa ere har ezazue,
eta Espirituaren ezpata, zein baita Iainkoaren
hitza.

18 Oratione mota oroz eta suplikationez
othoitz egiten duzuela denbora guzian espirituz,
eta hartara iratzarri zaudetela perseberanza
guzirekin eta suplikationerekin, saindu guziagatik,
19 Eta enegatik, minzatzea eman dakidanzat
neure ahoaren irekiteko libertaterekin, notifika
dezadanzat Ebanjelioaren misterioa,
20 Zeinen kausaz bainaiz enbaxadore kadenan, harzaz frangoki minza nadinzat, minzatu
behar dudan bezala.
21 Eta dakizkizuenzat zuek ere ene egitekoak, eta ni zer ari naizen, Tikike gure anaie maiteak eta gure Iaunean ministre fidelak, gauza
guziak notifikaturen drauzkizue:
22 Zein harengatik beragatik igorri ukan baitut zuetara, iakin ditzazuenzat gure egitekoak,
eta konsola ditzanzat zuen bihotzak.
23 Bakea dela anaieokin, eta karitatea federekin Iainko Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.
24 Gratia dela Iesus Krist gure Iaunari puritatetan on daritzaten guziekin.

Efesianoetara eskribatua Romarik
Tikikerekin.

S. PAUL APOSTOLUAREN
FILIPIANOETARATKO
EPISTOLA
KAP. I.
1 Eskerrak Paulek rendatzen. 8
Haren Filipianoetaratko afektionea.
12, 20 Haren enprisonamenduaz den
fruktua. 14 Anhitz aldez Krist
predikatzen. 21 Paulek Kristekin
izatera desiratzen. 27 Ebanjelioaren
araura bizitzera exhortatzen.
1 Paulek eta Timotheok Iesus Kristen zerbitzariek Iesus Krist Iaunean Filipesen diraden
saindu guziei Ipizpikuekin batean eta Diakrekin,
2 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Eskerrak emaiten drauzkiot neure Iainkoari
zuezazko orhoitzapen handirekin,

4 (Bethiere neure oratione guzietan zuen
guziongatik bozkariorekin othoitze egiten dudala)
5 Zeren Ebanjelioren komunionera ethorri
izan zareten, lehen egunetik oraindrano:
6 Hunezaz seguratzen naizela, ezen obra ona
zuetan hasi ukan duenak akabaturen duela Iesus
Kristen egunerano:
7 Nola razoina baita nik haur estima dezadan
zuezaz guzioz, zeren bihotzean baitzadutzatet,
eta ene estekaduretan, eta defensionean eta
Ebanjelioaren konfirmationean zuek guziok enekin baitzarete partizipant ene gratian.
8 Ezen Iainkoa dut testimonio zein zinez desiratzen zaituztedan zuek guziok Iesus Kristen
afektione kordialez:
9 Eta hunez othoiztez nago, zuen karitatea
oraino gehiago eta gehiago abunda dadin ezagutzerekin eta iujemendu guzirekin:
10 Gauza kontrarioak diszerni ditzazuenzat:
pur eta trebuku gabe zaretenzat Iesus Kristen
egunerano:
11 Iesus Kristez Iainkoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fruktuz betheak zaretelarik.

12 Eta nahi dut dakizuen, anaieak, ezen niri
heldu zaizkidan gauzak Ebanjelioaren abanzamendutarago ethorri izan diradela:
13 Hanbat non ene estekadurak famatu izan
baitirade Krist Iaunean Pretorio guzian eta berze
leku guzietan:
14 Eta anaietarik anhitz gure Iaunean ene
estekadurez aseguraturik, ausartkiago hitzaz
minzatzera hauzu baitirade.
15 Eta batzuk behinzat inbidiaz eta kontentionez, eta berzek borondate onez ere Krist predikatzen dute:
16 Batzuk, diot, kontentionez Krist denuntiatzen dute ez purki, ene estekadurak afliktionez
emendatu ustez:
17 Baina berzek karitatez, dakitelarik ezen
Ebanjelioaren defensionetan ezarri izan naizela.
18 Zer bada? nola ere baita, bada fiktionez,
bada egiaz, Krist predikatzen da: eta hunetan
alegeratzen naiz, eta alegeraturen ere.
19 Zeren baitakit, ezen haur ethorriren zaitadala salbamendutara zuen orationez, eta Iesus
Kristen Espirituaren aiutaz,

20 Ene igurikite fermuaren eta esperanzaren
araura, ezen deusetan eznaizela konfus izanen,
aitzitik libertate guzirekin bethiere bezala, orain
ere magnifikaturen dela Krist ene gorputzean,
bizitzez bada hiltzez bada.
21 Ezen niri Krist irabaizte zait bizitzera eta
hiltzera.
22 Ala haragian bizitzera probetxu dudanez,
eta zer hauta dezakedan, eztakit.
23 Ezen hertsen naiz alde bietarik, desir
dudalarik partitzera eta Kristekin izatera: ezen
haur ungiz hobeago dut:
24 Baina haragian egon nadin nezesarioago
da zuengatik.
25 Eta haur seguratuki badakit, ezen egonen
naizela eta perseberaturen dudala zuekin guziokin zuen abanzamendutan, eta zuen fedearen
bozkariotan.
26 Abunda dadinzat zuen gloriationea Iesus
Kristean nizaz, ene berriz zuetarako ethorteaz.
27 Solament Kristen Ebanjelioari dagokan
bezala konbersa ezazue, bada ethor nadin eta
ikus zaitzatedan, bada absent naizen, adi dezadan zuen egitekoez, ezen perseberatzen duzue-

la espiritu batetan, gogo batez elkarrekin Ebanjelioaren fedeaz konbatitzen zaretelarik, eta kontrastez deusetan izitzen etzaretelarik:
28 Zein baita haien perditionetako seignale,
eta zuen salbamendutako, eta haur Iainkoaganik.
29 Ezen zuei eman izan zaizue Kristgatik, ez
solament hura baithan sinhestea, baina harengatik sufritzea ere:
30 Nitan ikusi duzuen, eta orain enzuten
duzuen konbat bera duzuela.

KAP. II.
1 unionera eta karitatera
exhortatzen, 12 Eta salbamenduan
enplegatzera. 13 Borondatea eta
egitea Iainkoaganik. 14
Murmurationei eta kestionei ihes
egiteko. 19 Timotheo hetara igorri
gogo. 25 Epafrodite Filipianoen
Apostolu.

1 Bada baldin konsolationerik batre bada
Kristean, baldin karitatezko solajeamendurik
batre, baldin espirituzko komunionerik batre,
baldin afektione kordialik eta miserikordiarik
batre bada,
2 Konpli ezazue ene bozkarioa, sendimendu
ber bat duzuelarik, karitate ber bat duzuelarik,
gogo ber batetako eta konsentimendu ber batetako zaretelarik.
3 Deus eztadila kontentionez edo bana gloriaz egin, baina bihotzetiko humilitatez batak
berzea bere burua baino exzellentago estima
beza.
4 Etzaudetela batbedera zein zuen komoditatetara beha, baina berzerenetara ere.
5 Bada biz zuetan Iesus Krist baithan ere izan
den afektionea.
6 Zeinek Iainkoaren forman zelarik ezpaitu
estimatu harrapatze Iainkoaren bardin izatea: 7
Badarik ere bere burua ezdeustu ukan du, zerbitzari forma harturik, gizonen irudiko egin izanik,
eta formaz eriden izanik gizon bezala:
8 Bere burua beheratu ukan du obedient egin
izanik heriorano, are herio krutzekorano.

9 Halakotz Iainkoak ere hura subiranoki goratu ukan du, eta izen bat eman ukan drauka izen
guzien gaineko denik:
10 Iesusen izenean zeruetakoen eta lurrekoen eta lupekoen belhaun guzia gur dadinzat:
11 Eta mihi guziak konfesa dezan ezen Iaun
dela Iesus Krist, Iainko Aitaren glorian.
12 Hunegatik, ene maiteak, bethiere obeditu
ukan duzuen bezala, ez ene presentian bezala
solament, baina orain ungiz gehiago ene absentian, beldurrekin eta ikararekin enplega zaitezte
zuen salbamenduan.
13 Ezen Iainkoa da egiten duena zuetan eta
nahi ukaitea eta egitea, bere plazer onaren araura.
14 Gauza guziak egin itzazue murmuratzerik
eta kestionerik gabe:
15 Zaretenzat reprotxu bagetako eta sinple,
Iainkoaren haur irreprehensible, natione bihurriaren eta gaixtoaren artean, zeinen artean argi
egizue torxoek bezala munduan, bizitzetako
hitza aitzinera ekarten dutenen anzora:
16 Gloria ahal nadinzat Kristen egunean,
ezen eztudala alfer laster egin, ez alfer lan egin:

17 Eta baldin zuen fedearen sakrifizio eta
zerbitzu gainera sakrifika banadi ere, alegera
naiz eta zuen guzion onaz alegera naiz.
18 Zuek ere halaber zareten alegera, eta alegera zaitezte ene onaz.
19 Eta esperanza dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauzuedala, nik ere gogo on
dudanzat zuen egitekoak ezaguturik.
20 Ezen eztut nehor hain gogo bardinetakorik, egiaz zuen egitekoez arrangura dukeenik.
21 Ezen guziak bere gauzei iarreikiten zaizte,
ez Iesus Kristenei.
22 Baina harzazko experientia ezagutzen
duzue, nola, semeak aita zerbitzatzen duen
bezala, enekin zerbizatzen ari izan den Ebanjelioan.
23 Hura bada esperanza dut igorriren drauzuedala, neure egitekoei drezu eman draukeedan sarrienaz.
24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ezen neuror
ere sarri ethorriren naizela zuetara.
25 Baina nezesario zela estimatu ukan dut
zuetara igortera Epafrodite anaiea eta aiutazalea eta gerlako neure laguna, zuen Apostolu ere

dena, eta nik behar ukan dudanaren administrazalea.
26 Ezen hark zuek guziok desiratzen zentuzten, eta guziz desplazer zuen zeren eri izan zela
aditu ukan baitzenduten.
27 Eta segur eri izan da hiltzeko estatuan:
baina Iainkoak miserikordia egin ukan drauka,
eta ez hari solament baina niri ere, tristitia tristitiaren gainera eznuenzat.
28 Bada, hanbat afektione handizago hura
igorri ukan dut, hura ikusirik berriz alegera zaiteztenzat, eta nik hanbat tristitia gutiago dudanzat.
29 Rezebi ezazue bada hura gure Iaunean
bozkario guzirekin: eta halako diradenak estimatan edukitzazue.
30 Ezen Kristen obragatik heriorano hurbildu
izan da, bere bizia abandonaturik, supli lezanzat
zuen ene baitharako zerbitzu peitua.

KAP. III.
2 Iuduetarik begiratzera
exhortatzen. 9 Iainkoaren eta
Legearen iustitia. 11 Resurrektionera
heltzera Paulek desiratzen. 16 Gogo
batetako izatera exhortatzen. 18
Kristen krutzearen etsaiak. 20
Konbersationea zeruetan.
1 Gainerakoaz den bezenbatean, ene
anaieak, alegera zaitezte Iaunean: Gauza beren
zuei eskribatzera niri etzait herabe, eta zuen
seguranza da.
2 Gogoa eiezue orei, gogoa eiezue obrero
gaixtoei, gogoa emozue konzisioneari.
3 Ezen gu gara Zirkonzisionea, Iainkoa espirituz zerbitzatzen dugunok, eta gloriatzen garenok Iesus Kristean eta haragian konfidanzarik
eztugunok:
4 Nik zerzaz haragian ere konfidanza dudan
badut ere. Baldin zenbeit berzek uste badu konfidanzarik duela haragian, nik gehiago.

5 Bainaiz zortzi garreneko egunean zirkonziditua, bainaiz Israel arrazatik, Beniaminen leinutik, Hebraiko Hebraikoetarik, relijionez Fariseu:
6 Zeloz den bezenbatean Elizaren persekutazale: Legean den iustitiaz den bezenbatean,
estakuru gabe.
7 Baina irabazitan nadutzan gauzak, kaltetako estimatu ukan ditut Kristen amorekatik.
8 Baieta segur gauza guziak kalte diradela
estimatzen dut Iesus Krist neure Iaunaren ezagutzearen exzellentiagatik: zeinagatik gauza hauzaz guziozaz neure burua billuzi ukan baitut, eta
gorotz bezala edukiten ditut, Krist irabaz dezadanzat.
9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia
Legeaz dena dudalarik, baina Kristen fedeaz
dena, zein baita, Iainkoaganik fedez den iustitia:
10 Eta ezagut dezadanzat, hura, eta haren
resurrektionearen berthutea, eta haren afliktionen partizipationea, haren herioaren konforme
egin izanik:
11 Eia zerbait maneraz hel ahal naitenez
hilen resurrektionera:

12 Ez ia ardietsi dudalakotz, edo ia perfekt
naizelakotz: baina banarreio, eia are ardiets ahal
dezakedanez, eta kausa hunegatik ardietsi izan
naiz Iesus Kristez.
13 Anaieak, nizaz den bezenbatean eztut
neure buruaz estimatzen oraino ardietsi ukan
dudala.
14 Baina gauza bat egiten dut gibeletik diraden gauzak ahanzten ditudala, eta aitzinetik
diraden gauzetara abanzatzen naizela, xedeari
narraio, Iainkoaren garaitiko bokationearen prezioari, Iesus Krist Iaunean.
15 Bada, perfekt garen guziok dugun sendimendu haur: eta baldin zerbait berzela senditzen baduzue, hura ere Iainkoak rebelaturen
drauzue.
16 Guziagatik ere zertara heldu izan baikara,
hartan regla ber batez ebil gaitezen, eta garen
sendimendu ber batetako.
17 Anaieak, zareten gogo batez ene imitazale, eta konsideraitzazue hala dabiltzanak, nola
gu baikaituzue exenplutan.
18 Ezen anhitz dirade dabiltzanak zeinezaz
anhitzetan erran ukan baitrauzuet, eta orain ere

nigarrez nagoela erraiten, Kristen krutzearen
etsai diradela:
19 Zeinen fina baita perditionea, zeinen Iainkoa, sabela, eta gloria haien konfusionerekin,
pensatzen dutelarik lurreko gauzetan.
20 Baina gure konbersationea zeruetan da:
nondik Salbadorearen ere begira baikaude, zein
baita Iesus Krist Iauna,
21 Zeinek transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren konforme egin dadinzat, gauza guziak ere bere suiet
egin ahal ditzakeen berthutearen araura.

KAP. IIII.
1 Perseberatzera exhortatzen. 5
Modestia. 6 Othoitza eta esker
emaite. 7 Iainkoaren bakea. 8
Pensamendu sainduetan
pensatzeko. 10 Paulen
kontentamendua. 18 Elemosinak
sakrifizio deitzen.

1 Halakotz, ene anaie maiteak, eta desiratuak ene bozkarioa eta koroa, hunela egon zaitezte gure Iaunean, ene maiteak.
2 Euodiari othoiztez nagoka, eta Sintikeri
othoiztez nagoka diraden afektione ber batetako
Iaunean.
3 Eta hiri ere othoitz egiten drauat, neure
egiazko laguna, aiuta ditzan emazte enekin
batean bataillatu diradenak Ebanjelioan, eta Klementekin eta ene berze aiutazalekin, zeinen izenak baitirade bizitzeko liburuan.
4 Alegera zaitezte Iaunean bethiere: berriz
diot, alegera zaitezte.
5 Zuen modestia ezagut bedi gizon guziez:
Iauna hurbil da.
6 Eztuzuela deusez ansiarik: baina gauza orotan othoitzaz eta suplikationez esker emaiterekin zuen rekestak notifika bekizkio Iainkoari.
7 Eta Iainkoaren bake adimendu guzia iragaiten duenak begiraturen ditu zuen bihotzak eta
zuen adimenduak Iesus Kristean.
8 Gainerakoaz, anaieak, gauza egiazko diraden guziak gauza honest guziak, iustoak, purak,
amoriotakoak, izen onetakoak, baldin edozein

berthute bada eta edozein laudorio, gauza hautan pensa ezazue:
9 Zein ikasi ere baitituzue, eta rezebitu, eta
enzun, eta ikusi ere nitan. Gauza hauk bada egin
itzazue, eta bakezko Iainkoa izanen da zuekin.
10 Alegeratu izan naiz Iaunean hagitz, zeren
ia azkenekotz arraferdatu zareten zuen nizazko
ansian: hartan pensatzen ere bazenduten, baina
komoditaterik etzinduten
11 Eznaiz minzo deusen peitu izanez: ezen
nik ikasi dut erideiten naizenaren araura kontent
izaten.
12 Eta badakit behera izaten, badakit abundant izaten ere: leku guzietan eta gauza guzietan ikasi dut ase izaten eta gose izaten, eta
abundant izaten eta peitu izaten.
13 Gauza guziak ahal ditzaket Krist fortifikatzen nauenaz:
14 Badarik ere ungi egin duzue zeren elkarrekin ene afliktionera komunikatu ukan baituzue.
15 Eta zuek ere badakizue, Filipianoak, ezen
Ebanjelioaren predikatione hatsean, Mazedoniarik partitu ninzenean, ezeinere Elizak etzarauta-

la deus komunikatu har eta emanezko beharkian, zuek zeurok baizen.
16 Ezen Thesalonikan ninzenean, behin eta
berriz, behar nuena igorri ukan drautazue.
17 Ez emaitzeren galdez nagoelakotz: baina
galdegiten dut fruktua ezagut dakizuen kontura
zuen abantailletan.
18 Bada rezebitu ukan ditut gauza guziak,
eta abundantia dut: konplitu izan naizela, diot,
Epafroditeganik rezebiturik zuezaz igorriak, urrin
onetako usain anzo, Iainkoaren gogarako eta
plazentiatako sakrifizio.
19 Ene Iainkoak ere suplituren du behar ukanen duzuen guzia, bere abrastasunaren araura
gloriarekin Iesus Kristean.
20 Bada gure Iainko eta Aitari dela gloria
sekula sekulakotz. Amen.
21 Salutaitzazue saindu guziak Iesus Kristean
Salutatzen zaituztez enekin diraden anaiek.
22 Salutatzen zaituztez saindu guziek, eta
prinzipalki Zesaren etxekoek.
23 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin guziokin. Amen.

Filipianoetara Romarik eskribatua
Epafroditerekin.

S. PAUL APOSTOLUAREN
KOLOSIANOETARATKO
EPISTOLA
KAP. I.
4 Kolosianoen fedea. 7 Epafras
haien ministre. 3, 9 Hekgatik Paulek
othoitz egiten eta eskerrak emaiten.
14 Bekatuen barkamendua. 15 Krist
Iainko Aitaren imajina, Elizaren buru.
20 Rekonziliationea Kristez. 24 Paul
tribulationetan alegeratzen.
1 Paul Iainkoaren borondatez Iesus Kristen
Apostoluak eta Timotheo gure anaieak,
2 Kolosen diraden saindu eta anaie fidelei
Kristean: Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Eskerrak emaiten drautzagu Iainkoari, zein
baita, Iesus Krist gure Iaunaren Aita bethi zuengatik othoitz egiten dugula,

4 Enzunik zuen fede Iesus Krist baithangoa
eta saindu guzietara duzuen karitatea:
5 Zeruetan zuei begiratzen zaizuen esperanzagatik, zein Ebanjelioaren egiazko hitzaz lehen
enzun ukan baituzue,
6 Zein heldu izan baita zuetara, mundu orotara ere bezala, eta fruktifikatzen baitu, zuek
baithan ere bezala, Iainkoaren gratia egiazki
enzun eta ezagutu ukan duzuen egunaz geroztik.
7 Nola ikasi ere baituzue Epafras gure lagun
maite eta zerbitzari-kideaganik, zein baita Kristen ministre fidel zuendako:
8 Zeinek deklaratu ere baitrauku zuen Espirituazko karitatea.
9 Halakotz gu ere haur enzun ukan genduen
egunaz geroztik, ezgara baratzen zuengatik
othoitz egitetik eta galdegitetik betha zaitezten
haren borondatearen ezagutzeaz, sapientia eta
adimendu espiritual guzirekin:
10 Iaunari dagokan bezala ebil zaiteztenzat,
gauza guzietan haren gogarako zaretenzat, obra
on orotan fruktifikatzen duzuela, eta aitzinaratzen zaretala Iainkoaren ezagutzean.

11 Indar orotan fortifikaturik, haren gloriaren
berthutearen arauez, sufrimendu eta espirituzko
patientia orotara bozkariorekin:
12 Eskerrak emaiten drautzazuela Aitari, zeinek sufizient egin baikaitu sainduen heretajean
partizipant izateko argian:
13 Zeinek delibratu baikaitu ilhunbearen botheretik eta eraman bere Seme maitearen resumara.
14 Zeinetan baitugu redenptionea haren odolaz, baita, bekatuen barkamendua.
15 Zein baita Iainko inbisiblearen imajina,
gauza kreatu guziak baino lehen iaioa.
16 Ezen hartan kreatu izan dirade zeruetan
eta lurrean diraden gauza guziak, bisibleak eta
inbisibleak, nahiz-biz Thronoak, nahiz Dominationeak, nahiz Prinzipaltasunak, nahiz Puisanzak,
gauza guziak, diot, harzaz eta harengatik, kreatu izan dirade.
17 Eta bera gauza guziak baino lehen da, eta
gauza guziak harzaz konsistitzen dirade.
18 Eta hura da Eliza gorputzaren burua, eta
hatsea, eta hiletariko lehen iaioa: gauza guzietan lehen lekua eduki dezanzat.

19 Ezen Aitaren plazer ona izan da konplimendu guzia hartan habita ledin:
20 Eta harzaz rekonzilia litzan gauza guziak
beregana, pazifikaturik haren krutzeko odolaz
hanbat zeruan nola lurrean diraden gauzak.
21 Eta zuek noizpait harenganik urrunduak
eta etsai zinetelarik, pensamenduz obra gaixtotan:
22 Badarik ere orain rekonziliatu zaituzte
bere haragiaren gorputzean, herioaz: zuek egin
zintzatenzat saindu, eta atxakio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
23 Bai baldin egoiten bazarete fedean fundatuak eta fermu, eta erautzen ezpazarete enzun
ukan duzuen Ebanjelioko esperanzatik, zein
Ebanjelio zeruaren azpiko kreatura ororen
artean predikatu izan baita, zeinetako ministre
ni Paul egin izan bainaiz:
24 Orain alegeratzen naiz zuengatik sufritzen
ditudan gauzez, eta Kristen afliktionen gainerakoak konplitzen ditut neure haragian, haren gorputzagatik, zein baita Eliza.

25 Zeinetako ministre egin izan bainaiz, Iainkoaren dispensationez, zein eman izan baitzait
zuek baithara, Iainkoaren hitzaren konplitzeko:
26 Zein baita, sekula eta adin guziez geroztik
estalirik egon izan den misterioa, baina orain
manifestatu izan zaie haren sainduei.
27 Zeinei Iainkoak ezagut erazi nahi ukan
baitraue, zerik den misterio hunetako gloriaren
abrastasuna Jentilen artean, zein baita Krist zuetan, gloriazko esperanza:
28 Zein guk predikatzen baitugu, admonestatzen dugularik gizon guzia, eta irakasten dugularik gizon guzia sapientia orotan: gizon guzia perfekt egin dezagunzat Iesus Krist Iaunean.
29 Hartakotzat trabaillatzen ere naiz, konbatitzen naizela haren operatione nitan botheretsuki obratzen duenaren araura.

KAP. II.
2 Paulek fidelez duen artha. 3
Gizonen doktrinatik begiratzera
exhortatzen. 11 Zirkonziditu Kristez.

12 Ohortzi, resuszitatu, bibifikatu
eta delibratu Kristez. 16 Ordenanza
humanoetan ez fundatzeko.
1 Ezen nahi dut dakizuen zein batailla handia
dudan zuengatik eta Laodizeakoakgatik, eta
haragian ene presentia ikusi eztuten guziakgatik:
2 Konsola ditezenzat haien bihotzak, elkarrekin karitatez iunktaturik, eta adimendu gerthuki
seguratuaren abrastasun guzian, gure Iainko eta
Aitaren eta Kristen misterioaren ezagutzetan.
3 Zeinetan sapientiazko eta eszientiazko thesaur guziak gordeak baitirade.
4 Eta haur erraiten dut nehork goga eraziteko hitzez engana etzaitzatenzat.
5 Ezen gorputzez absent banaiz ere, espirituz
ordea zuekin naiz, alegeratzen naizelarik eta
ikusten dudalarik zuen regela, eta Krist baithan
duzuen fedearen fermutasuna.
6 Beraz Iesus Krist Iauna rezebitu ukan
duzuen bezala, hartan ebil zaitezte:
7 Erro eginak eta edifikatuak zaretelarik hartan, eta fedean konfirmatuak, irakatsi izan zare-

ten bezala, abundos zaretelarik hartan remerziamendurekin
8 Begirauzue nehork pilla etzaitzaten filosofiaz eta enganio banoz, gizonen ordenanzen
araura, munduko rudimenten araura, eta ez Kristen araura:
9 Ezen hartan habitatzen da dibinitatezko
bethetasun guzia korporalki.
10 Eta zarete hartan konplituak, zein baita
Prinzipaltasun eta Bothere guziaren burua.
l1 Zeinetan zirkonziditu ere izan baitzarete,
eskurik gabe egiten den zirkonzisionez, haragiko
bekatuen gorputzaz billuzirik, Kristen zirkonzisioneaz:
12 Harekin ohortze izanik Baptismoaz, zeinez
harekin batean resuszitatu ere baitzarete, Iainkoaren fede botheretsuki operatzen duenaz, zeinek hura hiletarik resuszitatu ukan baitu.
13 Eta zuek hilak zinetelarik bekatuetan eta
zuen haragiaren preputioan, harekin batean
bibifikatu ukan zaituzte, zuei bekatu guziak barkaturik,
14 Eta iraungirik ordenanzetan gure kontra
zen obliganza, zein baitzen gure kontrario, baina

hark kendu ukan du hura artetik, krutzeari eratxekirik:
15 Eta billuzirik Prinzipaltasunak, eta Bothereak monstranzatan eraman ukan ditu publikoki
hezaz hartan triunfaturik.
16 Nehork bada etzaitzatela kondemna
ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo
ilhargi berriaren, edo Sabbathoen respektuz:
17 Zein baitirade ethorteko ziraden gauzen
itzal, baina gorputza Kristena da.
18 Nehork eztezala zuen gainean seignoria
bere plazerera humilitatez, eta Aingeruen zerbitzuz, ikusi eztituen gauzetara bere burua abanzatuz, bere haragiaren adimenduz erhoki hanturik:
l9 Eta eztatxekalarik buruari, zeinetarik gorputz guzia iunkturaz eta lothuraz forniturik eta
elkarrekin iunktaturik Iainkoaren hazitzez hatzen
baita.
20 Bada baldin hil bazarete Kristekin munduko rudimentez den bezenbatean, zergatik
nehork ordenanzaz kargatzen zaituzte, munduan bizi bazinete bezala?

21 Hala nola, Eztezala ian, Eztezala dasta,
Eztezala hunki.
22 Gizonen manamenduen eta doktrinen
arauezko gauza hauk guziok usanza berez galdu
doaza.
23 Badarik ere gauza hauk badute zerbait
sapientia irudi bere borondatezko debotionean,
eta espirituzko humilitatean, eta gorputza gupida eztuten bezenbatean: eztirade ordea ezeinere preziotako, zeren haragia resasiatzen duten
gauzetara beha baitaude.

KAP. III.
1 Krist garaian bilhatzeko. 5
Bekatutako menbroak
mortifikatzeko. 8 Hira. Gaitzerraitea.
Gezurra. 9 Gizon zaharra eta berria.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 34
  • Parts
  • Testamentu Berria - 01
    Total number of words is 3938
    Total number of unique words is 1911
    19.8 of words are in the 2000 most common words
    27.3 of words are in the 5000 most common words
    32.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 02
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1652
    23.5 of words are in the 2000 most common words
    33.4 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 03
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1565
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 04
    Total number of words is 3678
    Total number of unique words is 1490
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 05
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 1421
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 06
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1406
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 07
    Total number of words is 3620
    Total number of unique words is 1416
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 08
    Total number of words is 3657
    Total number of unique words is 1426
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 09
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1397
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 10
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1436
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 11
    Total number of words is 3642
    Total number of unique words is 1463
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 12
    Total number of words is 3598
    Total number of unique words is 1605
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    42.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 13
    Total number of words is 3758
    Total number of unique words is 1435
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    39.7 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 14
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1528
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 15
    Total number of words is 3753
    Total number of unique words is 1433
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 16
    Total number of words is 3645
    Total number of unique words is 1467
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    38.7 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 17
    Total number of words is 3755
    Total number of unique words is 1243
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 18
    Total number of words is 3795
    Total number of unique words is 1148
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.9 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 19
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1238
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    41.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 20
    Total number of words is 3747
    Total number of unique words is 1244
    28.0 of words are in the 2000 most common words
    39.1 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 21
    Total number of words is 3640
    Total number of unique words is 1488
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 22
    Total number of words is 3662
    Total number of unique words is 1461
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 23
    Total number of words is 3601
    Total number of unique words is 1461
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 24
    Total number of words is 3565
    Total number of unique words is 1545
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    43.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 25
    Total number of words is 3632
    Total number of unique words is 1490
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    35.5 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 26
    Total number of words is 3499
    Total number of unique words is 1602
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 27
    Total number of words is 3528
    Total number of unique words is 1378
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    35.5 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 28
    Total number of words is 3484
    Total number of unique words is 1455
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 29
    Total number of words is 3575
    Total number of unique words is 1364
    24.7 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 30
    Total number of words is 3525
    Total number of unique words is 1404
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.2 of words are in the 5000 most common words
    43.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 31
    Total number of words is 3484
    Total number of unique words is 1498
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.7 of words are in the 5000 most common words
    40.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 32
    Total number of words is 3403
    Total number of unique words is 1473
    23.8 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    40.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 33
    Total number of words is 3447
    Total number of unique words is 1485
    23.8 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 34
    Total number of words is 3389
    Total number of unique words is 1467
    22.6 of words are in the 2000 most common words
    32.1 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 35
    Total number of words is 3407
    Total number of unique words is 1577
    22.0 of words are in the 2000 most common words
    30.9 of words are in the 5000 most common words
    37.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 36
    Total number of words is 3515
    Total number of unique words is 1549
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 37
    Total number of words is 3515
    Total number of unique words is 1684
    24.1 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 38
    Total number of words is 3338
    Total number of unique words is 1610
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    33.4 of words are in the 5000 most common words
    40.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 39
    Total number of words is 3585
    Total number of unique words is 1276
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 40
    Total number of words is 3794
    Total number of unique words is 1330
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 41
    Total number of words is 3774
    Total number of unique words is 1371
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    44.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 42
    Total number of words is 3572
    Total number of unique words is 1693
    22.6 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 43
    Total number of words is 3164
    Total number of unique words is 1502
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    31.8 of words are in the 5000 most common words
    39.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 44
    Total number of words is 2796
    Total number of unique words is 1103
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    35.4 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 45
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1155
    22.3 of words are in the 2000 most common words
    32.1 of words are in the 5000 most common words
    38.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 46
    Total number of words is 2760
    Total number of unique words is 1126
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 47
    Total number of words is 1251
    Total number of unique words is 593
    24.1 of words are in the 2000 most common words
    34.0 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.