🕙 26-minute read

Testamentu Berria - 32

Total number of words is 3403
Total number of unique words is 1473
23.8 of words are in the 2000 most common words
34.3 of words are in the 5000 most common words
40.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  6 Eta eztut deus ikasi zerbait diradela irudi
  dutenetarik (nolako noizpait izan diraden, etzait
  deus hunkitzen: ezen Iainkoak eztu gizonaren
  kanpoko aparentia hartzen) ezen estimatan diradenek eztraudate deus gehiagorik komunikatu.
  7 Baina kontrariora, ikusi ukan zutenean
  ezen Preputioko Ebanjelioaren predikationea niri
  
  eman izan zaitadala, Zirkonzisionekoa Pierrisi
  bezala:
  8 (Ezen Pierris baithan obratu ukan duenak
  Zirkonzisioneko Apostolutasunera, obratu ukan
  du ni baithan ere Jentiletara.)
  9 Eta ezagutu zutenean niri eman izan zaitadan gratia, Iakesek eta Zefasek eta Ioanesek
  (habe diradela estimatuek) lagunzazko eskuinak
  eman drauzkigute niri eta Barnabasi: gu Jentiletarat gendoazenzat eta hek Zirkonzisionekoetarat:
  10 Solament abisatu gaituzte paubrez orhoit
  gentezen: eta haren beraren egitera arthatsu
  izan naiz.
  11 Eta ethorri, izan zenean Pierris Antiokera,
  bekokiz resisti niezon hari, zeren reprehenditzeko baitzen.
  12 Ezen Iakesganik batzu ethor zitezen baino
  lehen, Jentilekin batean iaten zuen: baina ethorri
  izan ziradenean, retira eta separa zedin hetarik
  Zirkonzisionekoen beldurrez.
  13 Eta simulationez usatzen zuten harekin
  batean berze Iuduek ere: hala non Barnabas ere
  erekarri izan baitzen haien simulationera.
  
  14 Baina ikusi ukan nuenean ezen etzabiltzala oin xuxenez, Ebanjelioko egiaren araura, erran
  niezon Pierrisi guzien aitzinean, Baldin hi Iudu
  aizelarik Jentil anzo bizi bahaiz, eta ez Iudu anzo,
  zergatik Jentilak bortxatzen dituk iudaizatzera?
  15 Gu baikara naturaz Iudu, eta ez Jentiletarik bekatore.
  16 Dakigularik ezen eztela gizona iustifikatzen Legeko obrez, baina Iesus Kristen fedeaz:
  guk ere Iesus Krist baithan sinhetsi ukan dugu,
  iustifika gentezenzat Kristen fedeaz, eta ez
  Legeko obrez: zeren haragirik batre ezpaita iustifikaturen Legeko obrez,
  17 Eta baldin Kristez iustifikatu nahiz gabiltzalarik, erideiten bagara geuror ere bekatore,
  Krist halakotz bekatuaren ministre da? Gertha
  eztadila.
  18 Ezen baldin desegin ditudan gauzak harzara edifikatzen baditut, transgresor neure
  burua egiten dut.
  19 Ezen ni Legeaz Legeari hil izan nazaio,
  Iainkoari bizi nekionzat, Kristekin batean kruzifikatu izan naiz.
  
  20 Bada bizi naiz, ez gehiagorik ni, baina bizi
  da nitan Krist eta orain haragian bizi naizen bizitzeaz Iainkoaren Semearen fedeaz bizi naiz, zeinek onhetsi ukan bainau, eta eman ukan baitu
  bere burua enegatik.
  21 Eztut abolitzen Iainkoaren gratia: ezen
  baldin iustitia Legeaz bada, beraz Krist mengoa
  gabe hil izan da.
  
  KAP. III.
  1 Galatianoak reprotxatzen. 2.
  Espiritu saindua. 3, 5 Legeko obrak.
  8 Fedeak iustifikatzen. 9
  Benedikatuak edo maradikatuak
  zein. 16 Krist Abrahamen hazia, 19,
  20. Eta gure arartekoa. 21 Legea. 22
  Guzia bekatuaren azpian ertsi. 24
  Legea pedagogo. 26 Fedeaz
  Iainkoaren haur. 27 Kristen iaunztea.
  1 O Galatiano zoroak, nork enkantatu zaituztez egia obedi eztezazuen? zeinei begien aitzi-
  
  nean lehenetik representatu izan baitzaizue
  Iesus Krist, zuen artean kruzifikatua?
  2 Haur solament iakin nahi dut zuetarik,
  Legeko obrez Espiritu saindua rezebitu ukan
  duzue, ala fedearen predikationeaz?
  3 Hain zoro zarete, Espirituaz hasirik, orain
  haragiaz akaba dezazuen?
  4 Alfer hanbat sufritu ukan duzue? baldin
  alfer ere bada.
  5 Bada, Espiritua zuei fornitzen drauzuenak,
  eta berthuteak zuetan obratzen dituenak, Legeko obrez egiten du, ala fedearen predikationeaz?
  6Baina aitzitik Abrahamek nola Iainkoa sinhetsi ukan baitu, eta hari iustitiatan inputatu izan
  baitzaio:
  7Hala badakizue ezen fedezkoak diradela
  Abrahamen haur.
  8 Eta Eskripturak aitzinetik ikusirik ezen
  fedeaz Iainkoak iustifikatzen dituela Jentilak,
  aitzinetik ebanjelizatu ukan drauka Abrahami,
  zioela, Benedikatuak izanen dituk hitan Jende
  guziak.
  9 Bada, fedezkoak benedikatzen dirade Abraham fidelarekin.
  
  10 Ezen norere Legeko obretarik baitirade,
  malediktionearen azpian dirade: ezen eskribatua
  da, Maradikatua da norere ezpaita egonen Legeko liburan eskribatuak diraden gauza guzietan,
  hek egin ditzanzat.
  11 Eta Legeaz nehor eztela iustifikatzen Iainkoa baithan, gauza klaroa da: ezen iustoa fedez
  biziko da.
  12 Eta Legea ezta fedetik: baina gauza hek
  eginen dituen gizona, biziko da hetan.
  13 Baina Kristek redemitu ukan gaitu Legearen malediktionetik, bera guregatik malediktione
  egin izanik: (ezen eskribatua da, Maradikatua da
  zurean urkatua den guzia)
  14 Abrahamen benediktionea Jentiletara hel
  ledinzat Iesus Kristez, eta Espirituaren promesa
  fedez rezebi dezagunzat.
  15 Anaieak, gizonen anzora minzo naiz,
  Apoinktamendu bat gizon batena badere, authoritatez konfirmatua bada, nehork eztu hausten
  ez emendatzen.
  16 Abrahami bada promesak erran izan zaizkio, eta haren haziari. Eztu erraiten, Eta haziei,
  
  anhitzez minzo baliz bezala: baina batez bezala,
  Eta hire haziari, zein baita Krist.
  17 Haur bada diot, lehenetik Iainkoaz Kristen
  respektuz konfirmatu izan den allianza, laurehun eta hogei eta hamar urtheren buruan ethorri izan den Legeak eztuela hausten, promesa
  aboli dezanzat.
  18 Ezen baldin heretajea Legetik bada, ez ia
  promesetik: baina Abrahami promesetik eman
  ukan drauka Iainkoak.
  19 Zertako da beraz Legea? Transgresionen
  kausaz eratxeki izan da, ethor leiteno hazi hura
  zeini promesa egin izan baitzaio, eta Legea ordenatu izan da Aingeruez, Ararteko baten eskuz.
  20 Eta Arartekoa ezta batena: baina Iainkoa
  bat da.
  21 Legea beraz Iainkoaren promesen kontra
  eratxeki izan da? Gertha eztadila. Ezen eman
  izan baliz Legea zeinek bibifika ahal lezan, segur
  Legetik lizate iustitia.
  22 Baina ertsi ukan du Eskripturak guzia
  bekatuaren azpian, promesa Iesus Kristen
  fedeaz eman lekienzat sinhesten dutenei.
  
  23 Bada fedea ethor zedin baino lehen,
  Legearen azpian begiratzen ginen ertsiak rebelatzeko zen federa heltzeko.
  24 Bada, Legea gure pedagogo izan da Kristgana, fedez iustifika gentezenzat.
  25 Baina fedea ethorriz geroztik, ezgara
  gehiagorik pedagogoren azpian.
  26 Ezen guziak Iainkoaren haur zarete Iesus
  Krist baithango fedeaz.
  27 Ezen batheiatu izan zareten guziek Krist
  iaunzi ukan duzue.
  28 Ezta Iudurik ez Grekik, ezta esklaborik ez
  librerik, ezta arrik ez emerik: ezen zuek guziok
  bat zarete Iesus Kristean.
  29 Eta baldin zuek Kristenak bazarete, beraz
  Abrahamen hazi zarete, eta promesaren arauez
  heredero.
  
  KAP. IIII.
  1 Haur herederoa. 3, 9 Munduko
  elementak. 5. Gure adoptionea
  Kristez. 14 Paul nola Galatianoez
  
  rezebitu. 22 Abrahamen bi semeak.
  24. Agar. 25 Sina. 26 Ierusaleme. 28
  Isaak. 30 Neskatoaren semeaz eta
  librearenaz.
  1 Eta haur erraiten dut, Herederoa haur
  deno, ezta diferent deusetan zerbitzariaganik,
  gauza guzien iabe badere:
  2 Baina tutoren eta kuratoren azpiko da aitaz
  ordenatu izan zaion denborarano
  3 Hala gu ere haurrak ginenean munduko
  elementen azpiratuak ginen suiektionetan:
  4 Baina ethorri izan denean denboraren konplimendua, igorri ukan du Iainkoak bere Semea
  emaztetik egina, eta Legearen azpiko egina:
  5 Legearen azpiko ziradenak redemi litzanzat, haurren adoptionea rezebi genezanzat.
  6 Eta zeren haur baitzarete, igorri ukan du
  Iainkoak zuen bihotzetara bere Semearen Espiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.
  7 Bada gehiagorik ezaiz esklabo, baina seme:
  eta baldin seme bahaiz, Iainkoaren heredero ere
  Kristez.
  
  8 Baina Iainkoa ezagutzen etzendutenean
  zerbitzatzen zentuzten naturaz iainko eztiradenak.
  9 Baina orain Iainkoa ezagutzen duzuenaz
  geroz, baina aitzitik Iainkoaz ezagutu zaretenaz
  geroz, nola konbertitzen zarete harzara element
  infirmoetara eta paubretara, zein ohi bezala zerbitzatu nahi baitituzue?
  10 Egunak begiratzen dituzue eta hilebetheak, eta denborak eta urtheak.
  11 Beldurra dut zuezaz, alfer trabaillatu naizen zuek baithan.
  12 Zareten ni bezala: ezen ni ere zuek bezala naiz: anaieak, othoitz egiten drauzuet: ni deusetan eznauzue iniuriatu ukan.
  13 Eta badakizue nola haragiaren infirmitaterekin ebanjelizatu ukan drauzuedan lehen.
  14 Eta nizaz ene haragian egiten zen experientia eztuzue menospreziatu ez arbuiatu ukan,
  aitzitik Iainkoaren Aingeru bat bezala rezebitu
  ukan nauzue, baieta Iesus Krist bezala.
  15 Zerik zen bada zuen dohainontasuna?
  ezen testifikatzen drauzuet, baldin posible izan
  
  albaliz, zuen begiak idokirik eman zendrauzkedetela.
  16 Etsai egin natzaizue egia erraiten drauzuedanean?
  17 Zuezaz ielosi dirade, ez onetakotz baina
  aitzitik idoki nahi zaituztez berak desira ditzazuenzat.
  18 Baina on da anhitz onhestea gauza onean
  bethiere, eta ez solament zuek baithan present
  naizenean.
  19 Neure haurtoak, zeinez berriz ertzeko
  penatan bainaiz, Krist forma daiteno zuetan.
  20 Nahi nuke orain zuekin izan, eta kanbiatu
  neure boza: ezen dudatan naiz zuezaz.
  21 Erradazue Legearen azpiko izan nahi zaretenek, Legea eztuzue enzuten?
  21 Ezen eskribatua da Abrahamek bi seme
  ukan zituela: bat neskatoaganik, eta bat libreaganik.
  23 Baina neskatoaganikoa haragiaren arauez
  iaio izan zen, eta libreaganikoa, promesaren partez.
  24 Gauza hauk konparationez erraiten dirade. Ezen hauk dirade bi allianzak, bata da Sina-
  
  ko menditik Agar, suiektionetara enjendratzen
  duena:
  25 (Ezen Sina mendi bat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draukanik) eta bere
  haurrekin zerbitzutan dena:
  26 Baina Ierusaleme gora, libre da, zein baita
  gure guzion ama.
  27 Ezen eskribatua da, Alegeradi esteril
  ertzen ezaizena: dendadi eta heiagora egin
  ertzeko penan ezaizena: ezen gehiago ditun
  utziaren haurrak ezen ez senhardunarenak.
  28 Gu bada, anaieak, Isaak bezala promesezko haur gara.
  29 Baina nola orduan haragiaren arauez sorthuak persekutatzen baitzuen Espirituaren
  arauez sorthua, hala orain ere.
  30 Baina zer dio Eskripturak? Egotzkik kanpora neskatoa eta haren semea: ezen eztik heretaturen neskatoaren semeak librearen semearekin.
  31 Bada, anaieak, ezgara neskatoaren haur
  baina librearen.
  
  KAP. V.
  1, 13 Libertatea. Suiektionea. 2.
  Zirkonzisionea. 4 Fedeaz, iustitia. 14
  Legearen somarioa. 15 Espirituaren
  arauez ebiltea. 19 Haragiaren obrak.
  22 Espirituaren fruktuak.
  1 Beraz Kristek libre egin gaituen libertatean,
  zaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduki
  suiektionezko uztarriaz.
  2 Huna, nik Paulek erraiten drauzuet ezen
  baldin zirkonzidi bazaiteztez Krist etzaizuela
  deus probetxaturen.
  3 Eta testifikatzen draukat berriz zirkonziditzen den gizon guziari, ezen hura Lege guziaren
  begiratzera zordun dela.
  4 Kristez gabetu zarete Legeaz iustifikatu
  nahi zareten guziok: eta gratiatik erori zarete.
  5 Ezen gu fedetik den Espirituaz iustitiazko
  esperanzaren begira gaude:
  6 Ezen Iesus Kristean ez zirkonzisioneak du
  deus balio, ezeta preputioak: baina karitatez
  obratzen duen fedeak.
  
  7 Ungi laster egiten zenduten, nork enpatxatu zaituztez, egia obedi etzenezaten?
  8 Persuasione hori ezta zuek deitzen zaituztenaganik.
  9 Altxagarri apur batek orhe guzia minzen du
  10 Ni seguratzen naiz zuezaz gure Iaunean,
  ezen eztuzuela berze sendimendurik ukanen:
  baina zuek trublatzen zaituztenak, ekarriren du
  kondemnationea, norere baita hura.
  11 Bada nizaz den bezenbatean, anaieak,
  baldin are zirkonzisionea predikatzen badut, zergatik are persekutatzen naiz? beraz abolitu da
  krutzeazko eskandaloa.
  12 Ailitez trenka zuek trublatzen zaituztenak.
  13 Ezen, anaieak, zuek libertatera deithu izan
  zarete: solament begirauzue, libertatea ezten
  haragiari okasionetan: baina elkar karitatez zerbitza ezazue.
  14 Ezen Lege guzia hitz batetan konplitzen
  da, zein baita, Onhetsiren duk eure hurkoa eure
  burua bezala.
  15 Baldineta elkar ausikiten eta iresten baduzue: begirauzue bata berzeaz konsumi etzaitezten.
  
  16 Eta haur erraiten drauzuet, Espirituaren
  araura ebil zaiteztez: eta haragiaren guthiziak
  eztitzazuela konpli.
  17 Ezen haragiak guthiziatzen du Espirituaren kontra, eta Espirituak haragiaren kontra: eta
  gauza hauk elkarren kontra dirade: hala non
  nahi dituzuen gauza guziak ezpaitituzue egiten.
  18 Baldineta Espirituaz gidatzen bazarete,
  etzarete Legearen azpiko.
  19 Bada, zogeriak dirade haragiaren obrak,
  zein baitirade, adulterioa, paillardiza, satsutasuna, insolentia,
  20 Idolatria, pozoinkeria, etsaigoak, bekaizteriak, aserretasunak, liskarrak, dibisioneak, heresiak,
  21 Inbidiak, giza-erhaitekak, hordikeriak, gormandizak, eta hauk irudiak, gauza hauk aitzinetik erraiten drauzkizuet, lehen ere erran dudan
  bezala: ezen halako gauzak egiten dituztenek
  Iainkoaren resuma heretaturen eztutela.
  22 Bailla Espirituaren fruktua da karitatea,
  alegranza, bakea, espiritu patienta, benignitatea, ontasuna, fedea, emetasuna, tenperantia.
  23 Hunelakoen kontra legerik ezta.
  
  24 Ezen Kristen diradenek haragia kruzifikatu
  dute afektionekin eta guthiziekin.
  25 Baldin bizi bagara Espirituz, Espirituz ebil
  ere gaitezen.
  26 Ezgaitezela bana-gloria guthizioso egin,
  elkar tharritatuz, elkargana inbidia ukanez.
  
  KAP. VI.
  1 Faltatan erorten diradenak nola
  reprehenditzeko. 6. Ministren
  entretenitzeaz. 10 Fedearen
  domestikoak. 12 Zirkonzisionea. 15
  Kristinoen regla. 17 Iesus Iaunaren
  merkak.
  1 Anaieak, baldineta erori izan bada gizon
  bat zenbeit faltatan, zuek espiritual zaretenok
  goiti ezazue haina emetasunetako espiriturekin:
  konsideratzen dualarik eure burua, hi ere tenta
  ezadin .
  2 Elkarren kargak egar itzazue: eta halaz
  konpli ezazue Kristen Legea.
  
  3 Ezen baldin norbeitek uste badu zerbait
  dela, deus eztelarik, hark bere fantasiaz bere
  burua enganatzen du.
  4 Bada bere obra experimenta beza batbederak: eta orduan bere baithan gloria ukanen du,
  eta ez berzerik baithan.
  5 Ezen batbederak bere karga ekarriren du.
  6 Bada komunika biezo hitzean irakasten
  denak, bere irakasleari, on guzietarik.
  7 Etzaiteztela engana: Iainkoa ezin eskarnia
  daite: ezen zer ere ereinen baitu gizonak, hura
  bilduren ere du.
  8 Ezen bere haragiaren ereiten duenak, haragitik bilduren du korruptione: baina Espirituaren
  ereiten duenak, Espiritutik bilduren du bizitze
  eternala.
  9 Bada ungigitez ezgaitezela enoia: ezen
  bere sasoinean bilduren dugu, baldin laxo bilha
  ezpagaitez.
  10 Bada denbora duguno, dagiegun ungi
  guziei, baina prinzipalki fedeko domestikoei.
  11 Badakusazue zein letra luzez eskribatu
  drauzuedan neure eskuz.
  
  12 Nor ere nahi baitirade aparent erakutsi
  haragian, hek bortxatzen zaituztez zirkonziditu
  izatera: solament Kristen krutzeagatik persekutionerik sufri eztezatenzat.
  13 Ezen zirkonziditzen diradenek berek ere
  eztute Legea begiratzen: baina nahi dute zuek
  zirkonzidi zaitezten, zuen haragian gloria ditezenkat.
  14 Baina niri gertha eztakidala gloria nadin
  Iesus Krist gure Iaunaren krutzean baizen: zeinez mundua niri kruzifikatu baitzait, eta ni munduari.
  15 Ezen Iesus Kristean ez zirkonzisioneak du
  deusbalio, ez preputioak, baina kreatura berriak
  16 Eta nor ere regla hunen araura ebilten baitirade, bakea izanen da haien gainean eta miserikordia, eta Iainkoaren Israelen gainean.
  17 Hemendik harat nehork enoiurik eztidala:
  ezen nik Iesus Iaunaren merkak dakazket neure
  gorputzean.
  18 Anaieak, Iesus Krist gure Iaunaren gratia
  dela, zuen espirituarekin. Amen.
  Galatianoei Romarik eskribatua.
  
  S. PAUL APOSTOLUAREN
  EFESIANOETARATKO
  EPISTOLA
  KAP. I.
  3. 16 Iainkoa laudatzen eta
  regratiatzen. 4 Elektionea eternal,
  eta zertara elejitu. 5, 11
  Predestinationea eta adoptionea. 7
  Redenptionea. 9 Iainkoaren sekretua
  13 Ebanjelioa. 14 Erresa. 15
  Efesianoen fedea eta karitatea. 17
  Sapientiatako espiritua. 22 Krist
  Elizaren buru.
  1 Paul Iainkoaren borondatez Iesus Kristen
  Apostoluak Iesus Krist Iaunean Efesen diraden
  sainduei eta fidelei:
  2 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko gure
  Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
  
  3 Laudatu dela Iainkoa zein baita Iesus Krist
  gure Iaunaren Aita, zeinek benedikatu baikaitu
  benedizoin espiritual guzian, zeruetan Krist baithan:
  4 Nola elejitu ukan baikaitu hartan mundua
  funda zedin baino lehen, saindu ginenzat eta
  irreprehensible haren aitzinean karitatez:
  5 Zeinek predestinatu ukan baikaitu bere
  baithan adopta genzanzat Iesus Kristez, bere
  borondatearen plazer onaren araura,
  6 Bere gratiazko gloriaren laudoriotan, zeinez
  bere gogarako egin baikaitu bere maitean.
  7 Zeinetan baitugu redenptionea haren odolaz, zein baita bekatuen barkamendua haren
  gratiazko abrastasunaren araura:
  8 Zeinetarik gaindi eragin baitu abundoski
  gure gainera sapientia eta intellijentia guzitan:
  9 Guri ezagut erazirik bere borondatearen
  misterioa, bere plazer onaren araura, zein lehendanik ordenatu baitzuen bere baithan:
  10 Denboren konplimenduaren dispensationean guzien elkargana biltzera Kristean, hanbat
  zeruetan diradenen nola lurrean, hura bera baithan:
  
  11 Zeinetan egin ere baikara haren heretaje,
  predestinatu izanik, haren ordenanzaren araura,
  zeinek gauza guziak egiten baititu bere borondateko konseilluaren araura.
  12 Haren gloriaren laudoriotako garenzat,
  lehenetarik Krist baithan esperanza ukan dugunok.
  13 Zeinetan zuek ere esperanza ukan baituzue egiazko hitza enzun ukanik, zein baita, zuen
  salbamendutako Ebanjelioa: zeinetan sinhetsi
  ere ukanik, zigilatu izan baitzarete promesaren
  Espiritu sainduaz:
  14 Zein baita gure heretajearen erresa,
  haren posesione konkestatuaren redenptionerano haren gloriaren laudoriotan.
  15 Halakotz ni ere enzunik Iesus Iaunean
  duzuen fedea, eta saindu guzietarako karitatea,
  16 Eznaiz gelditzen zuengatik gratien rendatzetik, mentione zuezaz egiten dudala neure
  othoitzetan.
  17 Iesus Krist gure Iaunaren Iainkoak, Aita
  gloriazkoak dizuenzat sapientiatako eta rebelationetako Espiritua, haren ezagutzearen ukaiteko:
  
  18 Zuen adimenduko begiak illuminaturik:
  dakizuenzat zerik den haren bokationearen
  esperanza, eta zerik den haren heretajeko gloriaren abrastasuna sainduetan:
  19 Eta zerik den haren botherearen handitasun exzellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,
  20 Zein erakutsi ukan baitu Krist baithan,
  hura hiletarik resuszitaturik eta iar erazirik bere
  eskuinean zeruetan,
  21 Prinzipaltasun, eta puisanza, eta berthute,
  eta dominatione ororen garaian, eta ez solament
  sekula hunetan baina ethortekoan ere aipatzen
  den izen ororen garaian.
  22 Eta gauza guziak haren oinen azpiko suiet
  egin ukan ditu, eta bera ezarri ukan du gauza
  ororen garaian Elizaren buru izateko:
  23 Zein baita haren gorputz, eta gauza
  guziak guzietan konplitzen dituenaren konplimendu.
  
  KAP. II.
  1 Jentilen bekatuez. 4 Delibranza
  Kristez. 6 Resuszitatu gaitu Iainkoak
  eta iar erazi Kristekin. 8 Salbatu
  fedez. 17 Ebanjelizatu bakea Iuduei
  eta Jentilei. 19 Jentilak sainduen
  burjeskide. 21, 22 Iainkoaren tenple
  eta tabernakle.
  1 Eta zuek bibifikatu zaituzte hilak zinetelarik
  faltetan eta bekatuetan:
  2 Zeinetan noizpait ebili izan baitzarete
  mundu hunen kursuaren araura, airearen bothereko prinzearen araura, zein baita desobedientiazko haurretan orain obratzen duen espiritua:
  3 Zeinen artean guk guziek ere noizpait konbersatu ukan baitugu gure haragiaren guthizietan egiten gentuela, haragiaren eta gure pensamenduen desirak: eta naturaz hiraren haur
  ginen berzeak ere bezala.
  4 Baina Iainko miserikordiaz abratsak bere
  karitate handi gu onhetsi gaituenagatik,
  
  5 Eta bekatuz hilak ginelarik, elkarrekin, Kristez bibifikatu ukan gaitu, zeinen gratiaz salbatu
  izan baitzarete:
  6 Eta resuszitatu ukan gaitu elkarrekin eta iar
  erazi zeruetan Iesus Kristean.
  7 Erakuts lezanzat ethorteko diraden sekuletan bere gratiaren abrastasun abundanta bere
  gureganako benignitateaz Iesus Kristean.
  8 Ezen gratiaz salbatu izan zarete fedearen
  moienez: eta hori ez zuetarik: Iainkoaren dohaina da:
  9 Ezobrez, nehor gloria eztadinzat.
  10 Ezen haren obra gara Iesus Kristean kreatuak obra onetara, zein preparatu baititu Iainkoak hetan ebil gentezenzat.
  11 Halakotz, orhoit zaitezte nola zuek noizpait Jentilak haragian, Preputio deitzen baitzineten, haragian Zirkonzisione deitzen denaz eta
  eskuz egiten denaz,
  12 Baitzineten denbora hartan Krist gabe,
  Israeleko republikarekin deus komunik etzindutelarik, eta promesaren allianzetarik estranjer,
  esperanzarik etzindutelarik, eta Iainko gabe
  munduan zinetelarik:
  
  13 Baina orain Iesus Kristean, zuek noizpait
  baitzineten urrun, hurbildu izan zarete Kristen
  odolaz.
  14 Ezen hura da gure bakea, biak bat egin
  dituena, eta bien arteko paretaren zerraillua
  hautsi duena:
  15 Bere haragiaz aboliturik etsaigoa, zein
  baita, manamenduetako legea, ordenanzetan
  konsistitzen dena, biez bere baithan gizon berri
  bat egin lezanzat, bakea egiten luela.
  16 Eta biak gorputz batetan rekonzilia lietzonzat, Iainkoari krutzeaz, hartan etsaigoa
  deseginik.
  17 Eta ethorririk ebanjelizatu ukan drauzue
  bakea, zuei urrungoei, eta haei hurbilekoei. 18
  Ezen harzaz dugu biek Espiritu batetan sartze
  Aitagana.
  19 Etzarete beraz gehiagorik estranjer eta
  kanpoko, baina sainduen burjeskide, eta Iainkoaren domestiko:
  20 Apostoluen eta Profeten fundament gainean edifikatuak, zeinen har kantoin prinzipala
  baita Iesus Krist bera:
  
  21 Zeinetan edifizio guzia elkarri eratxekirik,
  handitzen baita, tenple saindu izateko Iaunean:
  22 Zeinetan zuek ere elkarrekin edifikatzen
  baitzarete Iainkoaren tabernakle zaretenzat,
  Espirituaz.
  
  KAP. III.
  1 Paul Jentiletara enbaxadore. 8
  Iainkoaren abrastasun Kristezkoaz. 9
  Iainkoaren misterioa eta sapientia.
  12 Libertate eta konfidanza noren
  moienez dugun. 13 Paulen othoitza
  Jentilakgatik. 20 Esker eta laudorio
  emaite.
  1 Kausa hunegatik ni Paul Iesus Kristen presoner naiz zuengatik, baitzarete Jentil.
  2 Baldin behinzat enzun ukan baduzue zuek
  baithara eman izan zaitadan Iainkoaren gratiaren dispensationea.
  
  3 Nola Iainkoak rebelationez ezagut erazi
  drautan misterioa (lehen hitz gutitan eskribatu
  drauzuedan bezala:
  4 Haren irakurtzetik ezagut ahal dezakezue
  zerik den ene ezagutzea Kristen misterioan.)
  5 Zein ezpaita ezagutu izan gizonen semez
  iragan jenerationetan, orain rebelatu izan zaien
  bezala haren Apostolu eta Profeta sainduei Espirituaz:
  6 Ezen Jentilak diradela herederokide eta gorputz batetako bereko eta haren promesean partizipant Kristean Ebanjelioaz.
  7 Zeinen ministre egin izan bainaiz Iainkoaren gratiaren dohainaren arauez, zein eman izan
  baitzait haren botherearen operationearen
  arauez.
  8 Niri bada saindu guzietako xipienari eman
  izan zait gratia haur, Jentilen artean Kristen
  abrastasun konprehendi ezin daitenaren ebanjelizatzeko,
  9 Eta guziei manifestatzeko zerik den misterio bethidanik Iainkoa baithan estalia zenaren
  komunionea, zeinek gauza guziak kreatu baithitu Iesus Kristez:
  
  10 Orain maniferta dakienzat Elizaz zeruetako prinzipaltasunei eta botherei Iainkoaren
  sapientia anhitz maneraz dibersa:
  11 Iesus Krist gure Iaunean egin ukan duen
  ordenanza eternalaren araura:
  12 Zeinez baitugu libertate eta sartze konfidanzarekin, hura baithan dugun fedeaz.
  13 Halakotz, nago rekerimenduz etzaitezten
  enoia ene zuengatiko afliktioneakgatik, zein
  baita zuen gloria.
  14 Kausa hunegatik gurtzen ditut neure belhaunak Iesus Krist gure Iaunaren Aitagana,
  15 Zeinaganik ahaidetasun guzia zeruetan
  eta lurrean deitzen baita,
  16 Eman diezazuenzat, bere gloriaren abrastasunaren arauez, indarrez fortifika zaitezten
  haren Espirituaz barneko gizonean:
  17 Eta habita dadin Krist fedez zuen bihotzetan:
  18 Karitatean erro eginik eta fundaturik, konprehendi ahal dezazuen saindu guziekin zerik
  den zabaltasuna eta luzetasuna, barnatasuna
  eta goratasuna:
  
  19 Eta ezagut dezazuen Kristen amorio ezagutze guzia iragaiten duena: konpli zaiteztenzat
  Iainkoaren konplimendu guzian.
  20 Bada gutan obratzen duen bothereaz
  gauza guzien egitera, eskatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantkiago botheretsu
  denari,
  21 Dela gloria Elizan Iesus Kristez, jeneratione guzietan sekula sekulakotz. Amen.
  
  KAP. IIII.
  1, 17 Obra onetara exhortatzen. 4
  Gorputz bat eta espiritu bat. 6 Bat
  guzien Aita. 7 Dono dibersak eta
  ministerioak Elizan, zein baita haren
  gorputz. 22 Gizon zaharra eta berria.
  25 Egia eta gezurra. 26 Aserretzea.
  28 Ez ebaisteko, baina
  trabaillatzeko. 29 Hitz ona. 31
  kristinoen bizitzea nolako izateko.
  
  1 Othoitz egiten drauzuet bada nik, bainaiz
  presoner gure Iaunean, ebil zaitezten deithu izan
  zareten bokationeari dagokan bezala,
  2 Humilitate eta emetasun guzirekin, espiritu
  patient batekin, elkar suportatzen duzuelarik
  karitatez:
  3 Arthatsu zaretelarik Espirituaren unitatearen begiratzera bakezko lotgarriaz.
  4 Gorputz bat da eta Espiritu bat, deithu ere
  izan zareten bezala zuen bokationearen esperanza batetara:
  5 Iaun bat, Fede bat, Baptismo bat:
  6 Guzien Iainko eta Aita bat, zein baita guzien
  gainean, eta guzien artean, eta zuetan guziotan.
  7 Baina gutarik batbederari gratia eman izan
  zaio Kristen dohainaren neurriaren araura.
  8 Halakotz dio, Goiti iganik kaptibo eraman
  ukan du kaptibitatea, eta eman drauzte dohainak gizonei.
  9 Eta igaite hura zer da, lehen lurreko parte
  behera hautara iautsi ere dela baizen?
  10 Iautsi izan den hura bera da igan ere dena
  zeru guzien garaira, gauza guziak bethe litzanzat.
  
  11 Hark bada eman ditu batzu, Apostolu izateko: eta berzeak, Profeta: eta berzeak, Ebanjelista: eta berzeak, Pastor eta Doktor izateko,
  12 Sainduen elkarganatzeagatik, ministerioaren obrakotzat, Kristen gorputzaren edifikationetan.
  13 Guziak renkontra gaitezkeno fedearen,
  eta Iainkoaren Semearen ezagutzearen unitatean, gizon perfektotan, Kristen adin perfekteko
  neurrira:
  14 Gehiagorik haur ezgarenzat balenzan ebilteko, eta doktrinatako haize oroz hara huna gizonen enganioz, eta haien finezia kauteloski enganagarrizkoz erabili izateko.
  15 Baina egiari garreitzalarik karitaterekin,
  guzietan handi gaitezen hartan, zein baita
  burua, Krist:
  16 Zeinetarik gorputz guziak ungi iunktaturik, eta forniduraren iunktura guziez elkarrekin
  iosirik, menbroetarik batbederaren neurriko
  indarraren araura hartzen baitu gorputzeko hazitze, bere buruaren edifikationetan karitatez.
  17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz rekeritzen zaituztet, gehiagorik etzaitezten ebil berze
  
  Jentilak dabiltzan bezala beren adimenduko
  banitatean,
  18 Adimenduz ilhunduak diradelarik eta Iainkoaren bizitzetik apartatuak, hetan beren bihotzeko gogortasunetik den ignorantiaren kausaz:
  19 Eta sendimendu gabeturik, bere buruak
  abandonatu ukan dituzte disolutionetara, zithalkeria ororen egitera, apetitu desordenaturekin.
  20 Baina zuek eztuzue hala ikasi ukan Krist:
  21 Baldin behinzat hura enzun ukan baduzue, eta harzaz irakatsiak bazarete, egia Iesus
  baithan den bezala:
  22 Ken dezazuen leheneko konbersationeaz
  den bezenbatean gizon zaharra, enganagarrizko
  guthizien araura korrunpitzen dena:
  23 Eta arranberri zaitezten zuen adimenduko
  espirituan:
  24 Eta iaunz dezazuen gizon berria, zein Iainkoaren araura kreatu izan baita iustitiatan eta
  egiazko saindutasunetan.
  20 Halakotz, gezurra kendurik, minza zaiteztez egiaz batbedera zein zuen hurkoarekin: ezen
  elkarren menbro gara.
  
  26 Aserre zaiteztez, eta bekaturik eztagizuela: iguzkia eztadila etzin zuen aserretasunaren
  gainean:
  27 Eta lekurik eztemozuela deabruari.
  28 Ebaisten zuenak eztezala gehiagorik
  ebats: baina aitzitik trabailla bedi on daten gauzarik egiten duela, beharra duenari emaiteko
  duenzat.
  29 Hitz korrunpiturik batre zuen ahotik ilki
  eztadila, baina zenbeit bada, edifikationearen
  usanzako on datenik, enzuten dutenei gratia
  eman diezenzat.
  30 Eta eztezazuela kontrista Iainkoaren Espiritu saindua, zeinez zigilatuak baitzarete redenptioneko egunekotzat.
  31 Samindura eta kolera, eta hira, eta oihu,
  eta gaitzerraite guzia zuetarik ken bedi, malitia
  guzirekin.
  32 Baina zareten elkargana benigno, miserikordioso eta elkarri barkazale, Iainkoak Kristez
  barkatu ukan drauzuen bezala.
  
  KAP. V.
  1 Kristen araura ebilteko. 3 Hitz
  sainduz minzatzeko. 8 Argizko
  obretara exhortatzen. 13
  Ilhunbearen manifestationea. 18 Ez
  horditzeko. 19 Kantu eta laudorio
  Iainkoari. 21 Elkarren suiet izateko.
  22, 25 Senhar emazten
  instruktionea. 30 Kristen gorputzeko
  menbro.
  1 Zareten bada Iainkoaren imitazale haur
  maite anzo:
  2 Eta ebil zaitezte karitatean Kristek ere
  
You have read 1 text from Basque literature.