Testamentu Berria - 30

handiena karitatea da.

KAP. XIIII.
1 Profetizatzea edifikationetako. 6
Rebelationea. Eszientia. Profetia.
Doktrina. 12 Dohainez Elizaren
edifikationetan usatzeko. 15
Espirituzko eta adimenduzko
othoitza. 26 Elizan guzia
edifikationetan egiteko. 34
Emazteak Elizan ixilik egoiteko. 40
Honestatea eta ordenanza.

1 Zarreitzate karitateari, eta zareten dohain
espiritual guthizioso, baina gehienik profetiza
dezazuen.
2 Ezen lengoaje arrotzez minzo dena etzaie
gizonei minzo, baina Iainkoari: ezen nehork eztu
enzuten, eta espirituz misterioak erraiten ditu.
3 Baina profetizatzen duena, gizonei minzo
zaie edifikationetan, eta exhortationetan, eta
konsolationetan.
4 Lengoaje arrotzez minzo denak, bere burua
edifikatzen du: baina profetizatzen duenak, Eliza
edifikatzen du.
5 Nahi dut bada zuek guziok lengoaje dibersez minza zaitezten, baina nahiago profetiza
dezazuen ezen handiago da profetizatzen duena
ezen ez lengoaje dibersez minzo dena, baldin
interpretatzen ezpadu, Elizak edifikatione har
dezanzat.
6 Bada orain, anaieak, baldin banathor zuetara lengoaje arrotzez minzo naizela, zer probetxu
eginen drauzuet: baldin minza ezpanakizue edo
rebelationez, edo eszientiaz, edo profetiaz, edo
doktrinaz?

7 Eta gauza arima gabe soinu emaiten dutenek ere edo den xirula, edo harpa, baldin zerbait
diferentia tonuz ezpademate, nolatan ezaguturen da xirulaz edo harpaz ioiten dena?
8 Ezen baldin soinu iakin bat eman ezpadeza
tronpetak, nor preparaturen da bataillara?
9 Hala zuek ere baldin adi daitekeen hitza
mihiaz pronuntia ezpadezazue, nolatan adituren
da erraiten dena? ezen airera minzazale izanen
zarete.
10 Hanbat (heltzen ohi den bezala) soinu
mota da munduan, eta batre ezta muturik.
11 Beraz baldin ezpadakit bozaren berthutea,
izanen natzaio minzo denari barbaro: eta minzo
zaitadana barbaro izanen zait.
12 Hala zuek ere dohain espiritual guthizioso
zaretenaz geroz, zarreitzate hetan abundoso izateari Elizaren edifikationetan.
13 Halakotz lengoaje arrotzez minzo denak
othoitz begi interpreta ahal dezanzat.
14 Ezen baldin lengoaje arrotzez othoitz egiten badut, ene espirituak othoitz egiten du:
baina ene adimendua fruktu gabe da.

15 Zer bada? othoitz eginen dut espirituz,
baina othoitz eginen dut adimenduz ere: kantaturen dut espirituz, baina kantaturen dut adimenduz ere.
16 Berzela, baldin benedika badezak espirituz, ignorantaren lekua dadukanak nolatan erranen du Amen hire remerziamenduaren gainera?
ezen hik zer erraiten duan etzeakik.
17 Ezen hik bai eskerrak emaiten dituk, baina
berzea eztatek edifikatzen.
18 Eskerrak emaiten drauzkiot neure Iainkoari, zeren zuek guziok baino gehiago lengoajez
minzo bainaiz.
19 Baina Elizan nahiago naiz borz hitz neure
adimenduz minzatu, berzeak ere instrui ditzadanzat, ezen ez hamar milla hitz lengoaje arrotzez.
20 Anaieak, etzaretela adimenduz haur:
baina zareten malitiaz haur, eta adimenduz
zareten gizon eginak.
21 Legean eskribatua da, Halakotz berze lengoajetako jendez, eta ezpain arrotzez minzaturen natzaio populu huni: eta are halatan eznaute enzunen, dio launak.

22 Bada lengoaje arrotzak dirade seignaletan, ez sinhesten dutenei, baina infidelei: baina
profetia, ez infidelei, baina sinhesten dutenei.
23 Bada baldin Eliza guzia bil badadi batetara, eta guziak lengoaje arrotzez minza ditezen,
eta ignorantak, edo infidelak sar ditezen: eztute
erranen, ezen erhotzen zaretela?
24 Baina baldin guziek profetizatzen badute,
eta sar dadin zenbeit infidel edo ignorant, benzutzen da guziez, eta iujeatzen da guziez.
25 Eta halatan haren bihotzeko sekretuak
manifestatzen dirade: eta hala ahoz beheraturik
adoraturen du Iainkoa, deklaratzen duela ezen
Iainkoa egiazki zuetan dela.
26 Zer da bada anaieak? biltzen zareten oroz,
zuetarik batbederak psalmu du, doktrina du,
rebelatione du, lengoaje du, interpretatione du,
gauza guziak edifikationetan egin bitez.
27 Ezpa lengoaje arrotzez edozein minzo
bada, bigez edo gorena hirurez egin bedi, eta
aldizka: eta batek interpreta beza.
28 Eta baldin interpretazalerik ezpada, ixil
bedi Elizan lengoaje arrotzez minzo dena, eta
bere buruari minza bekio eta Iainkoari.

29 Eta biga edo hirur Profeta minza bitez, eta
berzek iujea bezate.
30 Eta baldin zerbait berze iarririk dagoen
bati rebelatu izan bazaio, lehena ixil bedi.
31 Ezen guziek bata berzearen ondoan profetiza ahal dezakezue, guziek ikas dezatenzat, eta
guziak konsola ditezenzat.
32 Eta Profeten espirituak Profeten suiet dirade.
33 Ezen Iainkoa ezta konfusionezko Iainko,
baina bakezko, sainduen Eliza guzietan ageri
den bezala.
34 Zuen emazteak Elizetan ixilik beude: ezen
etzaie permetitzen minzatzera: baina bire suiet,
Legeak ere erraiten duen bezala.
35 Eta baldin zerbait ikasi nahi badute,
etxean bere senharrak interroga bitzate: ezen
deshonest da emazten Elizan minzatzea.
36 Ala zuetarik Iainkoaren hitza ilki izan da?
ala zuetara beretara heldu izan da?
37 Baldin zenbeitek uste badu Profeta dela,
edo espiritual, ezagut beza ezen eskribatzen
drauzkizuedan gauzak Iainkoaren manamendu
diradela.

38 Eta ignorant dena, ignorant biz.
39 Halakotz, anaieak, zareten profetizatzera
guthizioso, eta lengoaje arrotzez minzatzea
eztezazuela enpatxa.
40 Baina gauza guziak bidezki eta ordenanzaz egin bitez.

KAP. XV.
1 Paulek zer Ebanjelio predikatu. 3
Kristen herioa eta resurrektionea. 9
Paul persekutazale eta Apostolu. 22
Resurrektionea Kristez. 45 Adam
lehena eta gerokoa. 56 Herioaz
eztena. 57 Biktoria. 58 Fermetatea
eta perseberanza.
1 Bada abisatzen zaituztet, anaieak, deklaratu drauzuedan Ebanjelioaz, zein rezebitu baituzue, zeinetan egoiten ere baitzarete.
2 Zeinez salbatzen ere baitzarete, baldin
orhoit bazarete zer maneraz hura denuntiatu

drauzuedan: baldin alfer sinhetsi ukan ezpaduzue.
3 Ezen eman drauzuet rezebitu ere ukan
nuena: nola Krist hil izan den gure bekatuakgatik, Eskripturen araura:
4 Eta nola ohortze eta resuszitatu izan den
hereneko egunean, Eskripturen araura:
5 Eta nola ikusi izan den Zefasez, eta gero
hamabiez.
6 Geroztik ikusi izan da borz ehun anaiez
baina gehiagoz aldi batez: zeinetarik anhitz bizi
baitirade oraindrano, eta batzu lokartu ere izan
dirade:
7 Geroztik ikusi izan da Iakesez: eta gero
Apostolu guziez.
8 Eta guzietako azkenenik, aburtoin anzokoaz ikusi izan da nizaz ere.
9 Ezen ni naiz Apostoluetako xipiena, Apostolu deithu izateko digne eznaizenor, zeren persekutatu ukan baitut Iainkoaren Eliza.
10 Baina Iainkoaren gratiaz naiz naizena: eta
haren ni baitharako gratia, ezta bano izan, aitzitik hek guziak baino gehiago trabaillatu izan

naiz: badarik ere ez ni, baina Iainkoaren gratia
enekin dena.
11 Beraz, bada nik, bada hek, hunela predikatzen dugu, eta hunela sinhetsi ukan duzue.
12 Eta baldin Krist predikatzen bada ezen
hiletarik resuszitatu izan dela, nola erraiten dute
batzuk zuen artean, ezen hilen resurrektionerik
eztela?
13 Ezen baldin hilen resurrektionerik ezpada,
Krist ere ezta resuszitatu izan.
14 Eta baldin Krist resuszitatu izan ezpada,
beraz bano da gure predikationea, eta zuen
fedea ere bano da.
15 Eta erideiten ere bagara Iainkoaren testimonio falsu: ezen testifikatu ukan dugu Iainkoaz,
nola resuszitatu ukan duen Krist, zein ezpaitu
resuszitatu, baldin hilak resuszitatzen ezpadirade.
16 Ezen baldin hilak resuszitatzen ezpadirade, Krist ere ezta resuszitatu izan.
17 Eta baldin Krist resuszitatu izan ezpada,
bano da zuen fedea: oraino zuen bekatuetan
zarete.

18 Beraz Kristan lokartu diradenak ere, galdu
izan dirade.
19 Baldin bizitze hunetan solament Krist baithan esperanza badugu, gizon guzietako miserablenak gu gara.
20 Baina orain, Krist resuszitatu izan da hiletarik: eta lokartu izan diradenen primitia egin
izan da.
21 Ezen herioa gizon batez denaz geroz,
hilen resurrektionea ere gizon batez da.
22 Ezen nola guziak Adamtan hiltzen baitirade, hala Kristan ere bibifikaturen dirade guziak.
23 Baina batbedera bere ordenanzan: primitia Krist, gero Kristen diradenak, haren adbenimenduan.
24 Gero izanen da fina, eman draukeonean
resuma Iainko Aitari: abolitu dukeenean prinzipaltasun guzia, eta puisanza eta bothere guzia.
25 Ezen behar du hark regnatu, etsai guziak
bere oinen azpian ezarri ditukeeno.
26 Eta azken etsai deseginen dena herioa da.
27 Ezen gauza guziak suiet egin ukan ditu
haren oinen azpiko (baina erraiten duenean,
ezen gauza guziak haren suiet egin izan dirade-

la, ageria da ezen gauza guziak haren suiet egin
dituena reserbatua dela.)
28 Eta gauza guziak hari suiet egin zaizkeonean, orduan Semea bera ere suiet eginen zaio
gauza guziak hari suiet egin drauzkionari, Iainkoa denzat guzia guzietan.
29 Berzela zer eginen dute hiltzat batheiatzen diradenek, baldin guziz hilak resuszitatzen
ezpadirade? eta zergatik batheiatzen dirade hiltzat?
30 Eta zergatik gu periletan gara ordu oroz?
31 Egunetik egunera hiltzen naiz, gure gloria
Iesus Krist gure Iaunean dudanaz.
32 Baldin gizonaren arauez bestien kontra
bataillatu izan banaiz Efesen, zer probetxu dut,
baldin hilak resuszitatzen ezpadirade? Ian dezagun eta edan dezagun: ezen bihar hilen gara.
33 Etzaiteztela seduzi. Propos gaixtoek
korrunpitzen dituzte konditione onak.
34 Iratzar zaiteztez iustoki bizitzera, eta
bekaturik eztagizuela: ezen batzuk Iainkoaren
ezagutzea eztute: zuen ahalketan erraiten drauzuet.

35 Baina erranen du zenbeitek, Nola resuszitatzen dirade hilak? eta nolako gorputzetan
ethorriren dirade?
36 Erhoa, hik ereiten duana, eztuk bibifikatzen, baldin hil ezpadadi.
37 Eta ereiten duana, eztuk gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen
baita, ogiarena, edo zenbeit berze bihirena.
38 Baina Iainkoak emaiten diraukak gorputza
nahi duen bezala, eta hazietarik batbederari
zeini bere gorputz propria.
39 Haragi guzia ezta haragi ber bat: baina
berze da gizonen haragia, eta berze, abren haragia: eta berze arrainena: eta berze xoriena.
40 Eta badirade gorputz zerukoak, eta badirade gorputz lurrekoak: baina berze da zerukoen
gloria, eta berze lurrekoena.
41 Berze da iguzkiaren gloria, eta berze ilhargiaren gloria, eta berze izarren gloria: ezen izarra izarraganik diferent da gloriatan.
42 Halaizanen da hilen resurrektionea ere:
gorputza ereiten da korruptionetan, resuszitatzen da inkorruptionetan.

43 Ereiten da desohorezko, resuszitatzen da
glorioso: ereiten da infirmo, resuszitatzen da
botheretsu.
44 Ereiten da gorputz sensual, resuszitatzen
da gorputz espiritual: bada gorputz sensuala, eta
bada gorputz espirituala.
45 Eskribatua ere den bezala, Egin izan da
Adam lehen gizona arima bizitan: Adam gerokoa
espiritu bibifikazaletan.
46 Baina espiritual dena ezta lehen, baina
sensual dena: gero espiritual dena.
47 Lehen gizona lurretik, lurreko: eta bigarren gizona, zein baita Iauna, zerutik.
48 Lurrekoa nolako, halako lurreko diradenak
ere: eta zerukoa nolako, halako zerukoak ere.
49 Eta lurrekoaren imajina ekarri ukan dugun
bezala, ekarriren dugu zerukoaren imajina ere.
50 Huna zer diodan, anaieak, ezen haragiak
eta odolak Iainkoaren resuma hereta ezin dezaketela: eta korruptioneak eztuela inkorruptionea
heretatzen.
51 Huna, misterio bat erraiten drauzuet,
Guziak behinzat lokarturen ez gara, baina guziak
bai muthaturen:

52 Moment batez eta begi keinu batez, azken
tronpetan (ezen ioren du tronpetak) eta hilak
resuszitaturen dirade inkorruptible, eta gu muthaturen gara.
53 Ezen behar da korruptible haur bezti dadin
inkorruptionez, eta mortal haur bezti dadin
inmortalitatez.
54 Bada korruptible haur beztitu datenean
inkorruptionez, eta mortal haur beztitu datenean
inmortalitatez, orduan eginen da eskribatu dena,
Iretsi izan da herioa biktoriatara.
55 O herioa, non da hire biktoria? o sepulkrea, non da hire eztena?
56 Bada herioaren eztena, bekatua da: eta
bekatuaren botherea, Legea.
57 Baina esker Iainkoari, zeinek biktoria
eman baitrauku Iesus Krist gure Iaunaz.
58 Halakotz, ene anaie maiteak, zareten
fermu, konstant, abundoso Iaunaren obran bethiere, dakizuelarik ezen zuen trabaillua eztela
bano gure Iaunean.

KAP. XVI.
1 Paubren kollektez. 5 Mazedonia. 8
Mendekoste. 10 Timotheo. 12
Apollo. 13 Beillatzeko. Fedean
egoiteko. 14 Karitatea. 19 Asiako
Elizak.
1 Sainduendako egiten diraden kollektez den
bezenbatean, nola Galatiako Elizei ordenatu baitrauet, hala zuek ere egizue.
2 Asteko lehen egun oroz zuetarik batbederak bere baithan ezar dezan apart, Iainkoaren
benignitatez ahal dezana gordatzen duela: nathorren orduan kollektak egin eztitezenzat.
3 Eta gero arriba nadinean, nor ere zuek
letraz aprobaturen baitituzue, hek igorriren ditut
zuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.
4 Eta baldin premiarik bada neuror ere ioan
nadin, enekin ioanen dirateke.
5 Ethorriren naiz bada zuetara, Mazedonia
iragan dukedanean (ezen Mazedonian iraganen
naiz.)

6 Eta zuek baithan agian egonen naiz, edo
negua iraganen ere: zuek gida nezazuenzat
norat ere ioanen bainaiz.
7 Ezen etzaituztet orain iragaitez ikusi nahi:
baina esperanza dut zerbait denbora egonen
naizela zuek baithan, baldin Iaunak permeti
badeza.
8 Baina egonen naiz Efesen Mendekoste arteno.
9 Ezen bortha handi bat eta efikaziotako bat
ireki izan zait, baina etsai anhitz.
10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauzue segur den zuek baithan: ezen Iaunaren
obra obratzen du nik ere bezala.
11 Bada nehork eztezala hura menosprezia,
baina gida ezazue bakerekin, dathorrenzat enegana, ezen haren begira nago anaiekin.
12 Eta anaie Apolloz den bezenbatean, anhitz
othoitz egin draukat ioan ledin zuetara anaiekin:
baina neholetan ere eztu ukan borondaterik
orain ioaiteko: baina ethorriren da oportunitatea
duenean.
13 Beilla ezazue, zaudete fedean fermu,
Balentki perporta zaitezte, fortifika zaitezte.

14 Zuen egiteko guziak karitaterekin egin
bitez.
15 Eta othoitz egiten drauzuet, anaieak,
badakizue Estebenen familia Akaiako primitien
artean dela, eta sainduen zerbitzura bere buruak
eman dituztela:
16 Zuek ere zareten suiet halakoen, eta gurekin langiten eta trabaillatzen ari den guziaren.
17 Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten
eta Akaikoren ethorteaz, zeren zuen absentia
hek suplitu ukan baitute.
18 Ezen rekreatu ukan dituzte ene espiritua
eta zuena. Ezagut itzazue bada halako diradenak.
19 Salutatzen zaituztez Asiako Elizek. Salutatzen zaituztez gure Iaunean anhitz, Akilak eta
Priszillak, bere etxeko Elizarekin.
20 Salutatzen zaituztez anaie guziek. Saluta
ezazue elkar pot saindu batez.
21 Ene Paulen eskuazko salutationea.
22 Baldin zenbeit bada Iesus Krist Iaunari on
eztaritzanik, biz anathema, maran-atha.
23 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin.

24 Ene karitatea zuekin guziokin Iesus Krist
Iaunean, Amen.
Korinthianoetaratko lehena eskribatu
izan da Filipestik Estebenekin
eta Fortunatekin eta
Akaikorekin eta
Timotheorekin.

S. PAUL APOSTOLUAREN
KORINTHIANOETARATKO
EPISTOLA BIGARRENA
KAP. I.
1 Sainduak. 8 Paulen Asiako
tribulationea. 11 Orationezko aiuta.
12 Paulek nola konbersatu. 14 Haren
gloria. 15 Zergatik Korinthera ezten
itzuli: 22 Espirituaren erresa.
1 Paulek Iesus Kristen Apostolu Iainkoaren
borondatez denak, eta Timotheo anaieak, Iainkoaren Eliza Korinthen denari, Akaia guzian diraden saindu guziekin:
2 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko gure
Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Laudatu dela Iainkoa zein baita Iesus Krist
gure Iaunaren Aita, miserikordien Aita eta konsolatione guziaren Iainkoa,

4 Gure tribulatione guzian konsolatzen gaituena: konsola ahal ditzagunzat zer ere tribulationetan diradenak, geurok Iainkoaz konsolatzen
garen konsolatione beraz.
5 Ezen nola Kristen sufrimenduak gutan
abundatzen baitirade, hala gure konsolationea
ere abundatzen da Kristez.
6 Eta edo aflijitzen bagara, zuen konsolationeagatik da, eta guk ere sufritzen ditugun molde
bereko sufrimenduen patientian egiten den salbamenduagatik: edo konsolatzen bagara, zuen
konsolationeagatik da eta salbamenduagatik.
7 Eta gure esperanza zuezaz duguna fermu
da, dakigularik ezen nola sufrimenduetan partizipant baitzarete, hala konsolationean ere izanen
zaretela.
8 Ezen nahi dugu dakizuen, anaieak, gure
afliktione Asian heldu izan zaikunaz, ezen kargatu izan garela exzesiboki ahalaz garaitik, hanbat
non hersturatan izanez etsi baikenduen biziaz
ere.
9 Baina geurok gure baithan heriotako sententia ukan dugu: gure baithan fida ezkentezen-

zat, baina hilak resuszitatzen dituen Iainkoa baithan:
10 Zeinek hain herio handitarik delibratu baikaitu, eta delibratzen: zein baithan esperanza
baitugu ezen oraino ere delibraturen gaituela.
11 Zuek ere aiutatzen gaituzuelarik guregatik eginen duzuen orationeaz: anhitz personaren
respektuz egin zaikun dohainaz, anhitzez guregatik eskerrak renda ditezenzat.
12 Ezen gure gloriatzea haur da, gure konszientiaren testimoniajea ezen Iainkoaren sinplizitaterekin eta puritaterekin, ez haragiaren
sapientiarekin, baina Iainkoaren gratiarekin konbersatu ukan dugula munduan, eta prinzipalki
zuek baithan.
13 Ezen eskribatzen drauzkizuegun gauzak,
eztirade irakurtzen edo ezagutzen ere dituzuenez berze: eta esperanza dut finerano ere ezaguturen dituzuela.
14 Nola ezagutu ere baikaituzue parte, ezen
zuen gloriatze garela, zuek ere gurea bezala
Iesus Iaunaren egunekotzat.
15 Eta konfidanza hunetan nahi ninzen lehen
zuetara ethorri, gratia doblea zindutenzat:

16 Eta zuetarik Mazedoniarat iragan, eta harzara Mazedoniarik ethorri zuetara, eta zuezaz
gida nendin Iudeara.
17 Bada haur deliberatzen nuenean arintasunez usatu ukan dut? ala deliberatzen ditudan
gauzak, haragiaren arauez deliberatzen ditut,
hala non ni baithan den Bai eta Ez?
18 Aitzitik Iainko fidelak badaki ezen ene zuetaratko hitza eztela izan Bai eta Ez.
19 Ezen Iainkoaren Seme Iesus Krist guzaz
zuen artean predikatu izan dena, nizaz eta Siluanoz eta Timotheoz, ezta izan Bai eta Ez, baina
Bai hartan izan da:
20 (Ezen Iainkoaren promes guziak hartan
Bai dirade, eta hartan dirade Amen) Iainkoaren
gloriatan guzaz.
21 Bada konfirmatzen gaituena zuekin Krist
Iaunean eta unktatu gaituena Iainkoa da:
22 Zigilatu ere gaituena, eta Espirituaren
erresak gure bihotzetan eman drauzkiguna.
23 Nik bada Iainkoa dut testimonio deitzen
neure arimaren gain, ezen zuen gupidaz, oraino
eznaizela ethorri Korinthera.

24 Ez dominatzen dugulakotz zuen fedearen
gainean, baina zuen bozkarioaren aiutazale
garelakotz: ezen fedez zutik zaudete.

KAP. II.
1 Exkomunikatu izan zen
Korinthianoaz. 11 Satanen
entrepresak. 12 Troas. 13 Tite. 16
Herio eta bizitze usain.
1 Baina haur neuror baithan deliberatu ukan
dut, zuetara tristitiarekin berriz ez ethortera.
2 Ezen baldin nik kontrista bazaitzatet, nor
da ni alegera nenzakeenik, nizaz kontristatu lizatekeen bera baizen?
3 Eta haur bera eskribatu ukan drauzuet,
ethor nadinean tristitiarik eztudanzat alegeratu
behar ninzenetarik: zuezaz guzioz fidaz ezen ene
alegranza, zuen guziona dela.
4 Ezen afliktione eta bihotz herstura handitan
eskribatu drauzuet, anhitz nigar xortarekin: ez

kontrista zindeiztenzat, baina ezagut zinezatenzat zuetara dudan karitate guzizko abundanta.
5 Eta baldin norbeit tristitiaren kausa izan
bada, eznau ni kontristatu, baina aldez (hura
kargago eztezadan) zuek guziok.
6 Asko du hark anhitzez egin izan zaion
reprotxu hunez.
7 Hala non kontrariora barka diekozuen aitzitik, eta konsola dezazuen, tristitiaren handiegiz
irets eztadinzat hura.
8 Harren othoitz egiten drauzuet, konfirma
dezazuen hura baithara karitatea.
9 Ezen fin hunetakotz eskribatu ere drauzuet,
ezagut nezanzat zuen experientia, eia gauza
guzietara obedient zaretenez.
10 Eta zerbait barkatzen draukazuenari, nik
ere barkatzen draukat: ezen nik ere baldin zerbait barkatu badut, barkatu draukadanari zuengatik egin draukat Kristen begitharte aitzinean,
Satanez ardiets ezgaitezenzat.
11 Ezen haren entrepresak badakizkigu.
12 Goitikoz, ethorririk Troasera Kristen Ebanjelioagatik, bortha ireki bazaitadan ere Iaunaz:

13 Eztut ukan pausurik neure espirituan,
zeren ezpainezan eriden Tite neure anaiea:
baina hetarik konjit harturik, ioan nendin Mazedoniarat.
14 Esker bada Iainkoari bethi Kristean triunfa
eraziten draukunari: eta bere ezagutzearen usaina ezagut eraziten draukunari leku guzietan.
15 Ezen Kristen usain ona gara Iainkoagana,
salbatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan:
16 Iakiteko da, hautan, herio usain heriotarakotz: eta hetan, bizitze usain bizitzetarakotz: eta
gauza hautakotzat nor da sufizientik?
17 Ezen eztugu, anhitzek bezala, trafikik egiten Iainkoaren hitzaz, aitzitik integritatez bezala,
aitzitik Iainkoaganik bezala Iainkoaren aitzinean,
Kristez minzo gara.

KAP. III.
1, 3 Kristen eta Paulen epistola. 5.
Pensamendu onak Iainkoaganik
heldu. 6 Letra. Espiritua. 7 Legearen
eta Ebanjelioaren gloria. 14 Iuduen

itsutasuna. 17 Iaunaren Espiritua.
Libertatea.
1 Hatsen gara berriz gure buruen gomendatzen? ala behar dugu batzuk bezala, epistola
gomendagarririk zuetara, edo zuetarik gomendagarririk?
2 Gure epistola zuek zarete, gure bihotzetan
eskribatua, zein ezagutzen eta irakurtzen baita
gizon guziez.
3 Ageri den bezenbatean ezen Kristen epistola guzaz administratua zaretela, eskribatua ez
tintaz, baina Iainko biziaren Espirituaz: ez harrizko tauletan, baina bihotzeko taula haragizkoetan.
4 Eta halako konfidanza dugu Kristez Iainkoa
baithan.
5 Ez sufizient garelakotz gure buruz zerbaiten pensatzeko, geurorganik bezala: baina gure
sufizientia Iainkoaganik da.
6 Zeinek Testamentu berriko ministre sufizient ere egin baikaitu, ez letraren, baina Espirituaren: ezen letrak hiltzen du, baina Espirituak
bibifikatzen du.

7 Eta baldin heriotako ministerioa letraz
harrietan moldatua izan bada glorioso, hanbat
non Israeleko haurrek ezin beha baitzezaketen
Moisesen begithartera, haren begitharteko gloria fin ukan behar zuenagatik:
8 Nolatan ezta Espirituaren ministerioa gloriosoago izanen?
9 Ezen baldin kondemnationetako ministerioa glorioso izan bada: iustitiatako ministerioak
anhitzez iragaitenago du gloriaz.
l0 Ezen glorifikatu izan dena ere, ezta glorifikatu izan respektu hunez, erran nahi da, exzellentago den gloriaren kausaz.
11 Ezen baldin fin hartu behar zuena glorioso
izan bada, ungiz gloriosoago da dagoena.
12 Beraz hunelako esperanza dugunaz geroz,
minzatzeko libertate handiz usatzen dugu.
13 Eta ez gara Moisez bezala zeinek estalkia
emaiten baitzuen bere begitharte gainean,
Israeleko haurrek abolitu behar zenaren finera
beha ezlezatenzat.
14 Bada, haien adimenduak gogortu izan
dirade: ezen egungo egunerano estalki bera

dago Testamentu zaharreko lekturan kendu
gabea (zein Kristez kenzen baita)
15 Baina egungo egun hunetarano Moises
irakurtzen denean, estalkia haien bihotz gainean
dago.
16 Baina Iaunagana konbertitu datekeenean
kenduren da estalkia.
17 Eta Iauna Espiritu da: eta Iaunaren Espiritua non, libertatea han.
18 Bada gu guziok begithartea agerturik Iaunaren glorian miratzen garela, imajina berera
transformatzen gara gloriatarik gloriatara, Iaunaren Espirituaz bezala.

KAP. IIII.
1 Paulen predikationea eta
Ebanjelioa. 3 Ebanjelioa batzuetara
estalia. 5 Paulek Krist predikatzen. 6
Ebanjelioaren ezagutzea nondik. 16
Kanpoko eta barneko gizona.

1 Halakotz, ministerio haur dugularik rezebitu dugun miserikordiaren arauez, ezgara nagitzen.
2 Aitzitik iraitzi ditugu ahalkezko estalkiak,
ebilten garela ez fineziarekin, eta ez Iainkoaren
hitza falsifikatzen dugula, baina egiaren deklarationez aproba eraziten ditugula gure buruak
gizonen konszientia guzia baithan, Iainkoaren
aitzinean.
3 Eta baldin gure Ebanjelioa estalia bada, galtzen diradenen da estalia:
4 Zeinetan mundu hunetako iainkoak itsutu
ukan baititu adimenduak, diot, infideletan, Krist
Iainkoaren imajina denaren gloriaren Ebanjelioko argiak haei argirik eztagienzat.
5 Ezen eztitugu gure buruak predikatzen,
baina Iesus Krist Iauna: eta gu, zuen zerbitzari
garela Iesusgatik.
6 Ezen argiak ilhunbetik argi legian erran
duen Iainkoak, argi egin du gure bihotzetan,
Iesus Kristen begithartean Iainkoaren gloriaren
ezagutzera illuminatzeko.

7 Baina thesaur haur lurrezko unzietan dugu,
berthute hunen exzellentia Iainkoaren denzat,
eta ez gutarik:
8 Guzietan aflijitzen gara, baina ez hertsen:
behartzen gara, baina ez utziten:
9 Persekutatzen gara, baina ez abandonatzen: iraizten gara, baina ez galtzen.
10 Leku guzietan bethiere Iesus Iaunaren
mortifikationea gorputzean ekarten dugula Iesusen bizitzea ere gure gorputzean manifesta
dadinzat.
11 Ezen gu bizi garenok, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatik, Iesusen bizitzea ere gure
haragi mortalean manifesta dadinzat.
12 Hunegatik herioak gutan lan egiten du,
eta bizitzeak zuetan.
13 Eta zeren fedearen Espiritu ber bat baitugu, eskribatua den bezala, Sinhetsi ukan dut, eta
halakotz minzatu izan naiz: guk ere sinhesten
dugu, eta halakotz minzo gara.
14 Dakigularik ezen Iesus Iauna resuszitatu
duenak gu ere Iesusez resuszitaturen gaituela,
eta ethor eraziren gaituela bere presentiara kuekin batean.

15 Ezen hauk guziok zuengatik dirade, gratia
guzizko handi haur, anhitzen remerziamenduz
redunda dadinzat Iainkoaren gloriatan.
16 Halakotz, ezgara nagitzen: baina are baldin gure gizon kanpokoa korrunpitzen bada ere:
barnekoa ordea arranberritzen da egunetik egunera.
17 Ezen gure afliktione arin artegutitakoak
eragiten du gutan gloriatako pizu exzellent exzellentki eternal bat.
18 Gauza bisibleak konsideratzen eztitugunean, baina inbisibleak: ezen bisibleak denboratakotz dirade: baina inbisibleak, sekulakotz.

KAP. V.
1 Lurreko habitationea, eta etxe
eternala. 4 Fidelen suspirioa. 7.
Fedez ebiltea. 10 Konparituren
guziek Kristen tribunal aitzinean. 14.
Kristen herioa. 15 Kristi bizitzeko. 18
Nola Iainkoak berarekin rekonziliatu

gaituen. 21. Bekatua. Iainkoaren
iustitia.
1 Ezen badakigu baldin gure lurreko habitatione hunetako tabernaklea desegin badadi, edifizio bat Iainkoaganik badugula, etxe eskuz egin
ezten eternal bat zeruetan.
2 Ezen suspirioz ere halakotz gaude, gure
habitatione zerutik denaz beztitu izatera desir
dugula.
3 Badarik ere baldin beztituak ez billuziak eriden bagaitez.
4 Ezen tabernakle hunetan garenok, kargaturik suspirioz gaude: zeren desir baitugu ez billuzi izatera, baina arrebeztitu izatera, iretsi dadinzat mortal dena bizitzeaz.
5 Eta hartara berera gu formatu gaituena
Iainkoa da, Espirituaren erresak eman ere drauzkiguna.
6 Konfidanza dugularik bada bethiere eta
dakigularik ezen arrotz garela gorputz hunetan,
absent gara Iaunaganik.
7 (Ezen fedez gabiltza ez ikustez)

8 Baina konfidanza dugu, eta nahiago gara
gorputzetik ilki, eta Iaunarekin habitatzera ioan.
9 Eta halakotz dugu desiratzen, bai present
bagara, bai absent bagara, haren gogarako izatera.
10 Ezen guziek konparitu behar dugu Kristen
tribunal aitzinean, batbederak gorputzean rezebi
dezanzat egin dukeenaren araura, edo ungi edo
gaizki.
11 Dakigularik bada Iaunazko iziapena zer
den gizonak ditugu federa erekarten, eta Iainkoagana manifestatuak gara: eta esporzu dut,
zuen konszientietara ere manifestatuak garela.
12 Ezen eztrauzkizuegu gure buruak berriz
laudatzen, baina okasione emaiten drauzuegu
guzaz gloriatzeko: duzuenzat zer ihardets aparentiaz eta ez bihotzez gloriatzen diradenen kontra.
13 Ezen adimenduz erautzen bagara Iainkoari erautzen giaizkio: edo adimendu onetako
bagara, zuen gara.
14 Ezen Kristen karitateak hertsen gaitu:
hunez gerthu garelarik, ezen baldin bat guziak-

gatik hil izan bada, beraz guziak hil izan diradela.
15 Eta hura guziakgatik hil izan da, bizi diradenak gehiagorik bere buruei bizi eztiradenzat,
baina hekgatik hil eta resuszitatu izan denari.
16 Halakotz, guk hemendik harat nehor eztugu ezagutzen haragiaren arauez: eta baldin Krist
haragiaren arauez ezagutu badugu ere, orain
ordea eztugu gehiagorik ezagutzen.
17 Beraz baldin zenbeit, bada Krist Iaunean,
biz krearura berri: gauza zaharrak iragan dirade,