Testamentu Berria - 28

10 Anaietasunezko karitatez elkarren onhestera emanak: elkarri ohoratzera aitzinzen zaitzatela.
11 Zerbitzu egitera ez nagi, espirituz ardent,
Iauna zerbitzatzen duzuela.
12 Esperanzaz alegera zaretelarik, tribulationean patient, orationean perseberatzen duzuela.
13 Sainduen nezesitatetara komunikatzen
duzuela: hospitalitateari iarreikiten zaitzatela.
14 Benedikaitzazue zuek persekutatzen zaituztenak: benedikaitzazue, diot, eta ez maradika.
15 Alegera zaitezte alegera diradenekin, eta
nigar egizue nigarrez daudenekin.
16 Gogo batez bata berzeagana afektionatuak zaretelarik: gauza gorak afektatzen eztituzuelarik, baina beheretara akomodatzen zaretelarik. Etzaretela zuhur zeurok baithan.
17 Eztezozuela nehori gaitza gaitzagatik
renda. Prokuraitzazue gauza honestak gizon
guzien aitzinean.

18 Egin albadadi, zuetan den bezenbatean,
gizon guziekin bakea duzuen.
19 Etzaiteztela zeurok mendeka, ene maiteak, baina leku emozue hirari: ezen eskribatua
da, Niri mendekioa: nik dut rendaturen, dio Iaunak.
20 Bada baldin gose bada hire etsaia, emok
iatera: baldin egarri bada, emok edatera: ezen
hala egiten duala suko ikatzak bere buru gainera bilduren drautzak.
21 Ezadila gaizkiaz garait, baina garait ezak
ungiaz gaizkia.

KAP. XIII.
1 Majistratuaganako obedientia. 6
Tributaren pagatzea. 8, 10 Legearen
konplimendua, karitatea. 11
Salbamendua hurbil. 12 Ilhunbearen
obrak. Argiari dagozkan
abillamenduak. 14 Kristez
beztitzeko.

1 Persona guzia potestate goragoen suiet biz,
ezen ezta potestaterik Iainkoaganik baizen: eta
diraden potestateak, Iainkoaz ordenatuak dirade.
2 Halakotz, potestateari resistitzen draukanak, Iainkoaren ordenanzari resistitzen drauka:
eta resistitzen dutenek, bere buruen gainera
damnatione erekarriren dute.
3 Ezen majistratuak eztirade izigarri, obra
onakgatik, baina gaixtoagatik. Bada nahi duk
potestatearen beldur ez izan? egik ungi, eta
rezebituren duk laudorio harenganik.
4 Ezen Iainkoaren zerbitzari duk hire onetakotz: baina gaizkirik badagik, aizen beldur: ezen
eztik kausa gabe ezpata ekarten: ezen Iainkoaren zerbitzari duk, mendekari hiratan, gaizki egiten duenaren gainean.
5 Harren behar da izan suiekt ez hiragatik
solament, baina konszientiagatik ere.
6 Ezen halakotz tributak ere pagatzen dituzue: ezen Iainkoaren ministre dirade, hunetara
berera enplegatzen diradela.

7 Renda iezezue bada guziei zor drauezuena:
nori tributa, tributa: nori peajea, peajea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.
8 Etzaretela nehorengana deusez zordun:
elkarri on daritzozuen baizen: ezen berzeri on
daritzanak, Legea konplitu du.
9 Ezen haur,Ezaiz adultero izanen, Eztuk
hilen, Eztuk ebatsiren, Eztuk falsu testimoniajerik erranen, Eztuk guthiziaturen: eta baldin zenbeit berze manamendurik bada, hitz hunetan
somarioki konprehenditzen da, Onhetsiren duk
eure hurkoa eure burua bezala.
10 Karitateak hurkoari gaizkirik eztrauka egiten. Beraz Legearen konplimendua, karitatea da.
11 Prinzipalki ikusirik sasoina, ezen ia ordu
dela lotarik iratzar gaitezen: ezen orain hurbilago dauku salbamendua, ezen ez sinhetsi ukan
dugunean.
12 Gaua iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz
ditzagun bada ilhunbearen obrak, eta bezti gaitezen argiari dagokan abillamenduz.
13 Egunaz anko honestki ebil gaitezen: ez
gormandizetan eta hordikerietan, ez ohatzetan
eta insolentietan, ez gudutan eta inbidiatan.

14 Baina bezti zaiteztez Iesus Krist Iaunaz,
eta haragiaz artharik eztuzuela haren guthizien
konplitzeko.

KAP. XIIII.
1 Fedean infirmo diradenez. 8
Iaunari hiltzea edo bizitzea. 10
Nehor ez iudikatzeko. 20
biandagatiko eskandaloa. 23 Fedetik
eztena bekatu.
1 Eta fedez infirmo dena rezebi ezazue, baina
ez disputationez ihardukitera.
2 Batak sinhesten du gauza guzietarik ian
ahal dezakela: eta berze infirmo denak belhar
iaten du.
3 Iaten duenak, iaten eztuena eztezan
menosprezia: eta iaten eztuenak, iaten duena
eztezan iudika. Ezen Iainkoak hura bere rezebitu
ukan du.
4 Hi nor aiz berzeren zerbitzaria iudikatzen
duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten

ziaiok: baina fermaturen dik: ezen botheretsu
duk Iainkoa haren fermatzeko.
5 Batak estimatzen du egun bata berzea bainoago, eta berzeak estimatzen du bardin zein
egun nahi den: batbedera biz segur bere konszientian.
6 Egunera behatzen duenak, Iaunagana
behatzen du: eta egunera behatzen eztuenak,
Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenak, Iaunari
iaten du: ezen regratiatzen du Iainkoa: eta iaten
eztuenak, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du
Iainkoa.
7 Ezen ezta gutarik nehor bere buruari bizi,
eta ezta nehor bere buruari hiltzen.
8 Ezen edo dela bizi garen, Iaunari bizi gara:
edo dela hiltzen garen, Iaunari hiltzen gara.
Beraz nahi bada bizi garen, nahi bada hiltzen
garen, Iaunaren gara
9 Ezen hunetakotzat Krist hil, eta resuszitatu,
eta bizitara itzuli izan da, hanbat hilen nola
bizien gainean dominatione duenzat.
10 Baina hik zergatik iudikatzen duk eure
anaiea? edo hik ere zergatik menospreziatzen

duk eure anaiea? Ezen guziak konparituren gara
Kristen iudizioko throno aitzinean.
11 Ezen eskribatua da, Bizi naiz ni, dio Iaunak, ezen niri gurthuren zait belhaun guzia: eta
mihi orok laudorio emanen drauka Iainkoari.
12 Bada segur gutarik batbederak bere
buruaz kontu rendaturen drauka Iainkoari.
13 Eztezagula beraz gehiagorik elkar iudika,
bainaitzitik hunetan iujemenduz usat ezazue,
behaztopagarririk batre edo trebukagarririk zuen
anaieri ezar eztezozuen.
14 Badakit, eta segur naiz Iesus Iaunaren
partez, eztela deus satsurik bere berez: salbu,
zerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura
harendako satsu baita.
15 Baina baldin biandagatik hire anaiea tristetzen bada, ezabila ia karitatearen araura: eztezala eure biandagatik hura gal, zeinagatik Krist
hil izan baita.
16 Eztadila beraz zuen ungia gaitz erran.
17 Ezen Iainkoaren resuma ezta ianhari ez
edari: baina iustitia eta bake eta bozkario Espiritu sainduaz.

18 Ezen gauza hautan Krist zerbitzatzen
duena, Iainkoaren gogarako da, eta laudatua da
gizonez.
19 Iarreiki gakizten beraz bakeari dagozkan
gauzei, eta elkarren edifikationetako diradenei.
20 Eztezala hik biandaren kausaz Iaunaren
obra desegin: egia duk gauza guziak xahu diradela, baina gaizkia duk eskandalorekin iaten
duen gizonaren.
21 On duk haragirik ez iatea, eta mahatsarnorik ez edatea, eta hire anaie behaztopatzen
edo eskandalizatzen, edo infirmo egiten den
gauzaren ez egitea.
22 Hik fede duk? auk euror baithan Iainkoaren aitzinean. Dohatsu da bere burua iudikatzen
eztuena laudatzen duen gauzan.
23 Baina eskrupulo egiten duena, baldin ian
badeza, iudikatua da: ezen eztu fedez iaten: eta
fedetik ezten guzia bekatu da.

KAP. XV.
1 Infirmoen flakatasunak
suportatzeko. 7 Elkar rezebitzeko. 8
Promesak konfirmatu. 9 Miserikordia
Jentilei. 16 Paul haien ministre. 26
Mazedoniakoen eta Akaiakoen
kontributionea. 27 On espiritualak
eta karnalak. 33 Bakezko Iainkoa.
1 Eta behar ditugu fermu garenok, infirmoen
flakatasunak suportatu, eta ez gure buruei konplazitu.
2 Bada gutarik batbederak konplazi beza
bere hurkoa ungira edifikationetan.
3 Ezen Kristek ere eztu bere burua konplazitu nahi ukan, baina, eskribatua den bezala, Hiri
iniuria erraiten draueanen iniuriak ene gainera
erori izan dituk.
4 Ezen aitzinetik eskribatu diraden gauza
guziak, gure doktrinatan eskribatu izan dirade,
Eskripturetako patientiaz eta konsolationez
esperanza dugunzat.

5 Bada patientiatako eta konsolationetako
Iainkoak dizuela elkarren artean gauza ber baten
pensatzeko gratia Iesus Kristen araura:
6 Gogo batez eta aho batez glorifika dezazuenzat Iainkoa, zein baita Iesus Krist gure Iaunaren Aita.
7 Halakotz rezebi ezazue elkar, Kristek ere gu
rezebitu gaituen bezala Iainkoaren gloriatan.
8 Bada erraiten dut, Iesus Krist zirkonsionearen ministre izan dela, Iainkoaren egiagatik, Aitei
egin zaizten promesak konfirma litzanzat:
9 Eta Jentilek Iainkoa bere miserikordiagatik
glorifika dezaten: eskribatua den bezala, Halakotz laudorio emanen drauat hiri Jentilen artean,
eta hire izenari kantaturen diarokat.
10 Eta berriz dio, Alegera zaiteztez Jentilak
haren populuarekin.
11 Eta berriz, Lauda ezazue Iauna Jentil
guziek eta elkarrekin lauda ezazue hura populu
guziek.
12 Eta berriz Esaiasek erraiten du, Izanen da
Ieserenik zain bat, eta, Jentilen gobernatzera
altxaturen den bat: Jentilek hartan esperanza
ukanen dute.

13 Esperanzazko Iainkoak bada konpli zaitzatela bozkario guziaz eta bakez sinhetsiz, esperanzaz abundos zaretenzat Espiritu sainduaren
berthutez.
24 Bada segur naiz, ene anaieak, ni neuror
ere zuezaz, ezen zuek kuerok ontasunez betheak zaretela, ezagutze guziaz betherik: etare
elkar admonesta ahal baitezakezue.
15 Eta, anaieak, ausartkixiago eskribatu
drauzuet partez, zuek orhoit eraziten bazintuztet
bezala, Iainkoaz niri eman izan zaitadan gratiagatik,
16 Iesus Kristen ministre naizenzat Jentilak
baithan, enplegatzen naizela Iainkoaren Ebanjelio sainduan, Jentilen oblationea plazent denzat,
Espiritu sainduaz sanktifikaturik.
17 Badut beraz zerzaz gloria nadin Iesus Kristez, Iainkoazko gauzetan.
18 Ezen ez ninzande, Kristek nizaz egin
eztuen gauzaren erraitera ausart, Jentilen obedientiatara erekarteko, hitzez eta eginez:
19 Signoen eta mirakuluen berthutez, Iainkoaren Espirituaren berthutez: hanbat non Ierusa-

lemetik eta aldirietarik Illirikerano abunda erazi
ukan baitut Kristen Ebanjelioa:
20 Hala Ebanjelioaren predikatzen enseiatzen ninzela, ez Krist aipatu izan zen lekutan,
berzeren fundament gainean edifika eznezanzat.
21 Baina eskribatua den bezala, Harzaz
denuntiatu izan etzaienek, ilkusiren dute: eta
enzun eztutenek, adituren dute.
22 Eta halakotz enpatxatu izan naiz anhitzetan ethortera zuetara.
23 Baina orain gehiago lekurik komarka hautan eztudanaz geroz, eta ia anhitz urthez geroztik zuetara ethortera desir dudanaren gainean:
24 Parti nadinean Espaigniarat, ethorriren
naiz zuetara: ezen esperanza dut iragaitean ikusiren zaituztedala, eta zuezaz hara gidaturen
naizela: baldin lehen zuekin izatez sasituxe
banaiz.
25 Bada orain banoa Ierusalemerat, sainduei
administratzera.
26 Ezen Mazedoniakoen eta Akaiakoen plazera izan da Ierusalemen diraden sainduetako paubrei zerbaiten partitzera.

27 Ezen hala plazer ukan dute, eta zordun
ere badirade hetara: ezen baldin haien on espiritualetan partizipant izan badirade Jentilak, hek
ere karnalez den bezenbatean aiutatu behar
dituzte.
28 Bada haur akabatu dukedanean eta haei
fruktu haur konsignatu draukeedanean, Espaigniarat ioanen naizate zuek baitharik.
29 Eta badakit ezen zuetara ethor nadinean,
Kristen Ebanjelioko benediktionearen abundantiarekin ethorriren naizela.
30 Halaber anaieak, othoitz egiten drauzuet
Iesus Krist gure Iaunaz, eta Espirituaren karitateaz, enekin enplega zaitezten, enegatik Iainkoari eginen drautzazuen othoitzez:
31 Iudean diraden desobedientetarik delibra
nadinzat, eta Ierusalemen egiteko dudan administratione haur, sainduen gogarako denzat:
32 Iainkoaren borondatez zuetara bozkariorekin ethor nadinzat, eta zuekin batean rekrea
nadinzat.
33 Bada bakezko Iainkoa dela zuekin guziokin, Amen.

KAP. XVI.
1 Paulek Romako fidel guziak
salutatzen. 16 Elkar salutatzeko. 17
Partialitatei eta eskandaloei ihes
egiteko. 19 Romanoen obedientia.
25 Ebanjelioa sekretu estalia, 26
Haren manifestationea. Fedearen
obedientia.
1 Gomendatzen drauzuet bada gure arreba
Febe, Zenkreko Elizaren neskato dena:
2 Hura gure Iaunean rezebi dezazuenzat
sainduei dagoten bezala, eta asisti zakizkioten
zuen behar izanen den gauza guzietan: ezen
hura anhitzen ostatesa izan da, eta neurorren
ere.
3 Salutaitzazue Priszilla eta Akila, ene aiutariak Iesus Krist Iaunean.
4 Zeinek ene biziagatik bere lepoak susmetitu baitituzte: haei eztrauztet nik neurorrek eskerrak emaiten, baina Jentilen Eliza guziek ere bai.

5 Saluta ezazue haien etxean den Eliza ere
Saluta ezazue Epenet ene maitea, zein baita
Akaiako primitia Kristean.
6 Saluta ezazue Maria guregana anhitz trabaillatua.
7 Salutaitzazue Andronik eta Iunia ene lehen
gusuak, eta ene presonerkideak, Apostoluen
artean notable diradenak, eta ni baino lehen izan
diradenak Kristean.
8 Saluta ezazue Anplia ene maitea gure Iaunean.
9 Saluta ezazue Urban, gure aiutaria Kristean
eta Estakis ene maitea.
10 Saluta ezazue Apelles, Kristean aprobatua. Salutaitzazue Aristobulorenekoak.
11 Saluta ezazue Herodion ene lehen gusua.
Salutaitzakue Narzise baithako gure Iaunean
diradenak.
12 Salutaitzazue Trifena eta Trifosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenak. Saluta ezazue Persida, nik maite dudana eta anhitz trabaillatu
dena, gure Iaunean.
13 Saluta ezazue Rufo berezia gure Iaunean,
baieta haren eta ene ama.

14 Salutaitzazue Asinkrito, Flegon, Hermas,
Patrobas, Hermes, eta hekin diraden anaieak.
15 Salutaitzazue Filologo, eta Iulia, Nereo,
eta haren arreba, eta Olinpa, eta hekin diraden
saindu guziak.
16 Saluta ezazue elkar pot egite saindu batez
Kristen Elizek salutatzen zaituztez.
17 Eta othoitz egiten drauzuet, anaieak,
gogoa ditzazuen, zuek rezebitu duzuen doktrinaren kontra partialitateak eta eskandaloak egiten
dituztenak: eta aparta zaitezten hetarik.
18 Ezen halakoek Iesus Krist gure Iauna eztute zerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz
eta lausenguzkoz sinplen bihotzak seduzitzen
dituzte.
19 Ezen zuen obedientia batbederaz ezagutua da: Alegera naiz bada zuezaz den bezenbatean: baina nahi dut zuhur zareten onean eta
sinple gaitzean.
20 Eta bakezko Iainkoak deseginen du Satan
zuen oinen azpian sarri. Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela, zuekin. Amen.

21 Salutatzen zaituztez Timotheo ene aiutariak, eta Luziok, eta Iasonek, eta Sosipaterek ene
lehen gusuek.
22 Salutatzen zaituztet gure Iaunean nik Tertiusek, epistola haur eskribatu dudanak.
23 Salutatzen zaituztez Gaius-ek, ene eta
Eliza guziaren ostatuak. Salutatzen zaituztez
Eraste hiriko prokuradoreak, eta Kart anaieak.
24 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin guziokin. Amen.
25 Bada zuek konfirma ahal zaitzakeztenari,
ene Ebanjelioaren eta Iesus Kristen predikationearen araura, hanbat denboraz geroztik misterio estalirik egon den rebelationearen araura:
26 Baina, orain manifestatu denaren, eta Profeten Eskripturez Iainko eternalaren manuz
fedearen obedientiatan natione guzietan deklaratu denaren araura:
27 Iainkoari, bada, zuhur bakoitzari dela gloria Iesus Kristez eternalki. Amen.
Romanoetara eskribatu izan da
Korinthetik Febe
Zenkreko Elizaren
neskatoarekin.

S. PAUL APOSTOLUAREN
KORINTHIANOETARATKO
EPISTOLA LEHENA
KAP. I.
4 Gratia Kristez. 9 Iainkoaren
bokationea. 10 Konkordia.
Korinthianoen artean targoa. 14
Paulen ministerioa. 18 Krutzezko
hitza. 21 Iainkoaren sapientia, eta
munduarena. 23, 30 Krist eskandalo
eta erhogoa, sapientia eta iustitia.
26 Bokationea. Elektionea.
1 Paulek Iainkoaren borondatez Iesus Kristen
Apostolu izatera deithuak, eta gure anaie Sosthenesek,
2 Iainkoaren Eliza Korinthen denari, Iesus
Kristez sanktifikatuei, saindu izatera deithuei,
Iesus Krist gure Iaunaren izena leku orotan inbo-

katzen duten guziekin, zein baita, hanbat haien
nola gure Iaun:
3 Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko
Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
4 Eskerrak emaiten drauzkiot neure Iainkoari
bethi zuezaz, Iesus Krist Iaunean zuei eman izan
zaizuen Iainkoaren gratiagatik:
5 Zeren gauza guzietan abrastu izan baitzarete hartan, elokentia eta ezagutze guzian:
6 Iesus Kristen testimoniaje zuetan konfirmatu izan denaren araura:
7 Hala non ezpaitzarete falta ezeinere dohainen, Iesus Krist gure Iaunaren rebelationearen
begira zaudetela.
8 Zeinek konfirmaturen ere baitzaituztez
finerano irreprehensible izateko Iesus Krist gure
Iaunaren egunekotzat.
9 Fidel da Iainkoa zeinez deithu izan baitzarete Iesus Krist haren Seme gure Iaunaren komunionera.
10 Bada othoitz egiten drauzuet anaieak,
Iesus Krist gure Iaunaren izenaz, gauza ber bat
erran dezazuen guziek, eta ezten zuen artean

targoarik: baina zareten iunktatuak adimendu
batetan eta gogo batetan.
11 Ezen, ene anaieak, deklaratu draudate
zuezaz Kloes baithakoek, ezen diskordiak diradela zuen artean.
12 Bada haur diot, ezen zuetarik batbederak
erraiten duela, Ni behinzat Paulen naiz, eta ni
Apolloren, eta ni Zefasen, eta ni Kristen.
13 Ala zathitua da Krist? Ala Paul kruzifikatu
izan da zuengatik, edo Paulen izenean batheiatu
izan zarete?
14 Eskerrak emaiten drauzkiot Iainkoari
zeren ezpaitut zuetarik nehor batheiatu, Krispo
eta Gaio baizen:
15 Nehork erran eztezan ezen neure izenean
batheiatzen arizan naizela.
16 Batheiatu ukan dut Estebenen familia ere:
gainerakoz eztakit berzerik batre batheiatu ukan
dudanez.
17 Ezen eznau igorri Kristek batheiatzera,
baina ebanjelizatzera: ez hitzezko zuhurtziatan,
Kristen krutzea ezdeusetara eztadinzat.

18 Ezen krutzezko hitza, galtzen diradenei
behinzat, erhogoa zaie: baina guri salbatzen
garenoi, Iainzoaren berthute da.
19 Ezen eskribatua da, Galduren dut zuhurren zuhurtzia, eta adituen adimendua kenduren
dut.
20 Non da zuhurra? nonda Eskriba? non da
sekula hunetako disputaria? eztu erho egin Iainkoak mundu hunetako sapientia?
21 Ezen Iainkoaren sapientian munduak Iainkoa ezagutu eztuenaz geroz haren sapientiatik,
Iainkoaren plazera izan da predikationearen
erhogoaz sinhesten dutenen salbatzera.
22 Ezen Iuduak ere signo eskez daude, eta
Grekoek sapientia bilhatzen dute:
23 Baina guzaz den bezenbatean predikatzen
dugu Krist kruzifikatua, Iuduei behinzat eskandalo, eta Grekoei erhogoa zaiena.
24 Baina deithu diradenei hanbat Iuduei nola
Grekoei predikatzen drauegu Krist Iainkoaren
berthutea eta Iainkoaren sapientia.
25 Ezen Iainkoaren erhogoa gizonak baino
zuhurrago da: eta Iainkoaren flakeza gizonak
baino borthitzago da.

26 Ezen badakusazue zuen bokationea,
anaieak, ezen etzaretela zuhurrak anhitz haragiaren arauez, ez borthitzak anhitz, ez nobleak
anhitz.
27 Baina munduko gauza erho diradenak elejitu ukan ditu Iainkoak konfundi ditzanzat zuhurrak: eta munduko gauza flaku diradenak elejitu
ukan ditu Iainkoak konfundi ditzanzat gauza
borthitzak:
28 Eta munduko gauza noble eztiradenak,
eta menospreziatuak elejitu ukan ditu Iainkoak,
eta gauza eztiradenak, diradenak desegin
ditzanzat
29 Glorifika eztadinzat haragirik batre haren
aitzinean.
30 Baina harenganik zuek zarete Iesus Kristean, zein egin izan baitzaiku Iainkoaz sapientia
eta iustitia eta sanktifikatione eta redenptione:
31 Eskribatua den bezala, Gloriatzen dena,
Iaunean gloria dadinzat.

KAP. II.
1 Paul ez hitz goratako. 7.
Iainkoaren sapientia predikatzean,
10. Paulen eta berze hura
bezalakoen doktora, Iainkoaren
Espiritua.
1 Eta ni ethorri izan naizenean zuetara,
anaieak, eznaiz ethorri elokentiazko edo sapientiazko exzellentiarekin, Iainkoaren testimoniajea
denuntiatzen nerauzuela.
2 Ezen eztut deliberatu ukan deus zuen
artean iakitera, Iesus Krist baizen, hura ere kruzifikatua.
3 Eta ni infirmitaterekin eta beldurrekin eta
ikara halldirekin izan naiz zuek baithan.
4 Eta ene minzatzea eta ene predikationea
ezta izan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina espirituren eta berthuteren erakustetan.
5 Zuen fedea eztenzat gizonen sapientiatan,
baina Iainkoaren potentiatan.

6 Eta sapientia denuntiatzen dugu perfektoen artean: eta sapientia diot ez mundu hunena,
ezeta mundu hunetako prinze deseginen diradenena:
7

Baina

denuntiatzen

dugu

Iainkoaren

sapientia misteriotan dena, diot estalia, Iainkoak
ia denbora guzien aitzinetik gure gloriatan determinatu ukan zuena:
8 Zein mundu hunetako prinzietarik batek
ere ezpaitu ezagutu ukan: ezen baldin ezagutu
ukan balute, gloriazko Iauna etzuketen kruzifikatu.
9 Baina predikatzen ditugu, eskribatua den
bezala, Begik ikusi eztituen, eta beharrik enzun
eztituen gauzak, eta gizonen bihotzetara igan
izan eztiradenak, zein Iainkoak hari on daritzotenei apaindu baitrauzte.
10 Baina guri Iainkoak rebelatu ukan drauzkigu bere Espirituaz: ezen Espirituak gauza guziak
penetratzen ditu, bai Iainkoaren gauza barnak
ere.

11 Ezen gizonetarik zeinek dakizki gizonaren
gauzak, gizonaren espiritu hura baithan denak
baizen? Halaber Iainkoaren gauzak ere eztitu
nehork ezagutu ukan, Iainkoaren Espirituak baizen.
12 Bada guk eztugu munduaren espiritua
rezebitu ukan: baina Iainkoaganiko Espiritua:
Iainkoaz guri eman izan kaizkigun gauzak ezagut
ditzagunzat:
13 Zein denuntiatzen ere baititugu, ez
sapientia humanoak irakasten dituen hitzez,
baina Espiritu sainduak irakasten dituenez,
gauza espiritualak espiritualetara apropriatuz.
14 Baina gizon naturalak eztitu konprehenditzen Iainkoaren Espirituaren gauzak: ezen erhogoa zaizkio, eta ezin adi ditzake, zeren espiritualki iujeatzen baitirade.
15 Baina gizon espiritualak iujeatzen ditu
gauza guziak, eta bera ezta nehorzaz iujeatzen.
16 Ezen nork ezagutu du Iaunaren intentionea, hura instrui dezan? baina guk Kristen intentionea badugu.

KAP. III.
1 Espiritual. Karnal. 3 Kristen
ministre karnalak. 9 Iainkoaren
adifizioa. 11 Elizaren fundamenta.
16 Iainkoaren tenplea.
1 Eta ni anaieak, ezin minzatu natzaizue zuei
espiritualei anzo, baina karnalei anzo, diot, haurrei anzo Krist Iaunean.
2 Ezne edatera emaitez hazi zaituztet, eta ez
biandaz, zeren oraino ezin baitzinezaketen,
baina orain ere oraino ezin dezakezue: zeren
oraino karnal baitzarete.
3 Ezen inbidia eta gudu eta targoa zuen
artean denean, etzarete karnal, eta etzabiltzate
gizonaren araura?
4 Ezen erraiten duenean batak, Ni Paulen
naiz: eta berzeak, Ni Apolloren, etzarete karnal?
5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, zerbitzari
baizen, zeinez sinthetsi ukan baituzue, eta batbederari Iaunak eman draukan bezala?

6 Nik landatu ukan dut, Apollok arregatu:
baina Iainkoak eman du handitzea.
7 Halakotz beraz landatzen ari dena ezta
deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea
emaiten duen Iainkoa.
8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari
dena, bat dirade: eta batbederak rezebituren du
bere saria bere trabailluaren araura.
9 Ezen gu Iainkoarekin langile gara, zuek
Iainkoaren laboranza, Iainkoaren edifizio zarete.
10 Iainkoaren gratia niri eman zaitadanaren
araura, nabusi iakinsu batek bezala fundamenta
ezarri ukan dut, eta berze batek gainean edifikatzen du: baina batbederak bekusa nola gainean
edifikatzen duen.
11 Ezen berze fundamentik nehork ezin ezar
dezake ezarri denaz berzerik, zein baita Iesus
Krist.
12 Eta baldin nehork edifikatzen badu fundament hunen gainean urhe, zilhar, harri preziatu,
egur, belhar, lasto:
13 Batbederaren obra manifestaturen da:
ezen egunak deklaraturen du: zeren suaz mani-

festaturen baita: eta batbederaren obra nolako
daten, suak forogaturen du.
14 Baldin zenbeit gainean edifikatu duenen
obra badago, sari rezebituren du.
15 Baldin zenbeiten obra erra badadi, galtze
eginen du: baina bera salbaturen da, badarik ere
suz bezala.
16 Eztakizue ezen Iainkoaren tenple zaretela,
eta Iainkoaren Espiritua habitatzen dela zuetan?
17 Baldin norbeitek Iainkoaren tenplea desegin badeza, deseginen du hura Iainkoak: ezen
Iainkoaren tenplea saindu da, zein baitzarete
zuek.
18 Eztezala nehork bere burua seduzi: baldin
zenbeitek uste badu zuen artean zuhur dela
mundu hunetan, erho egin bedi, zuhur dadinzat.
19 Ezen mundu hunetako zuhurtzia, erhogoa
da Iainkoaren aitzinean: ezen eskribatua da,
Hatzamaiten ditu zuhurrak haien finezian.
20 Eta berriz, Iaunak ezagutzen du ezen
zuhurren pensamenduak bano diradela.
21 Bada, eztadila nehor gloria gizonetan:
ezen gauza guziak zuen dirade:

22 Bada Paul, bada Apollo, bada Zefas, bada
mundua, bada bizitzea, bada herioa, bada presenteko gauzarik, bada ethorthekorik, guziak
dirade zuen: eta zuek Kristen, eta Krist Iainkoaren.

KAP. IIII.
1 Kristen ministre. 3 Iudikatzea. 8
Korinthianoak ingrat. 11 Paul bere
eskuez trabaillatu. 14
Reprehenditzeko moiena. 15 Krist
predikatzen dutenak. 16 Paulek bere
imitatzera exhortatzen. 20 Hitza.
Berthutea.
1 Estima beza guzaz gizonak Kristen ministrez, eta Iainkoaren sekretuen dispensazalez
bezala.
2 Baina gainerakoaz, nezesario da dispensazaletan leial batbedera eriden dadin.

3 Nizaz den bezenbatean, ansia guti dut zuezaz edo iujemendu humanoz iudikatu izatearen:
are neure burua ere eztut iudikatzen.
4 Ezen deusetan eztut neure burua hogendun senditzen: ordea hunezaz eznaiz iustifikatu:
baina ni iudikatzen nauena, Iauna da.
5 Halakotz, eztezazuela denbora baino lehen
iudika, Iauna dathorreno, zeinek ilhunbeko
gauza estaliak ere argituren baititu, eta bihotzetako konseilluak manifestaturen: eta orduan laudorio ukanen du batbederak Iainkoaganik.
6 Bada anaiak, gauza hauk minzatzeko
manera batez itzuli ukan ditut neure eta Apolloren gainera, zuen kausaz: gutan ikas dezazuenzat, eskribatua den baino gehiago ez presumitzera: bata berzearen kontra hant etzaiteztenzat
berzeren kontra.
7 Ezen nork hi reputationetan ezarten au?
eta zer duk rezebitu ukan eztuanik? eta baldin
rezebitu ukan baduk, zergatik gloriatzen aiz
rezebitu ezpahu bezala?
8 Ia ase zarete, ia abrastu zarete, gu gabe
regetu zarete: eta aitzinezate regna, guk ere
zuekin batean regna dezagunzat.

9 Ezen badaritzat Iainkoak gu monstranza
ezarri gaituela, baikara, azken Apostoluak, heriotara kondemnatuak bezala: ezen begietako
miragarri egin izan gaitzaizte munduari eta Aingeruei eta gizonei.
10 Gu erho Kristgatik, eta zuek zuhur Krist
Iaunean, gu flaku, eta zuek sendo: zuek noble,
eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gose gara
eta egarri gara, eta billuzi gara, eta bufetatzen
gara, eta leku batetik berzera errebelatuak
gabiltza:
11 Eta trabaillatzen gara, gure esku propriez
lan eginez.
12 Iniuriatzen gara, eta ungi erraiten dugu:
persekutatzen gara, eta sufritzen dugu:
13 Difamatzen gara, eta othoitz egiten dugu,
munduko eskobakin bezala egin izan gara, eta
guzien karrakakin bezala oraindrano.
14 Eztrauzkizuet gauza hauk eskribatzen
ahalke zaitzatedanzat, baina neure haur maite
anzo abisatzen zaituztet.
16 Ezen hamar milla pedagogo bazintuzte
ere Kristean, ez ordea anhitz aita: ezen Iesus

Kristean, Ebanjelioaz nik enjendratu ukan zaituztet.
16 Othoitz egiten drauzuet bada, ene imitazale zareten.
17 Halakotz igorri drauzuet Timotheo, zein
baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean,
hark orhoit eraziren drauzkizue zerik diraden
ene bideak Kristean, leku guzietan Eliza orotan
irakasten dudan bezala.
18 Ni zuetara ethorteko ezpaninz bezala,
batzu hantuak izan dirade.
19 Baina ethorriren naiz sarri zuetara, baldin
Iaunak nahi badu: eta ezaguturen dut, ez hantu
izan diraden horien hitza, baina berthutea.
20 Ezen Iainkoaren resuma ezta hitzean,
baina berthute espiritualean.
21 Zer nahi duzue? zihorrekin ethorriren naiz
zuetara, ala karitaterekin eta emetasunezko
espiriturekin?

KAP. V.
1 Korintheko paillarta. 3
Exkomunikationea. 6 Altxagarri
zaharraren purgatzea. 7 Krist gure
Bazkoa. 9 Zein diraden
exkomunikatzeko.
1 Guziz enzuten da zuen artean paillardiza
badela, eta halako paillardiza zein Jentilen
artean aipatzen ere ezpaita: ezen zenbeitek bere
aitaren emaztea entretenitzen duela.
2 Eta zuek hantuak zarete, eta eztuzue nigar
lehen egin, ken ledinzat zuen artetik egitate
haur egin duena.
3 Nik behinzat gorputzez absent bezala,
baina present espirituz, ia deliberatu dut present
bezala, haur hala egin duenaren,
4 (Zuek eta ene espiritua Iesus Krist gure Iaunaren izenean bildurrik, Iesus Krist gure Iaunaren botherearekin.)
5 Halakoaren Satani liuratzera haragiaren
destruktionetan, espiritua salbu denzat Iesus
Iaunaren egunean.

6 Zuen gloriatzea ezta ona: Eztakizue ezen
altxagarri guti batek orhe guzia altxa eraziten
duela?
7 Purga ezazue bada altxagarri zaharra, orhe
berri zaretenzat, altxagarri gabe zareten bezala:
ezen gure Bazkoa guregatik sakrifikatu izan da,
zein baita Krist.
8 Bada egin dezagun besta, ez altxagarri