🕙 27-minute read
Testamentu Berria - 27
Total number of words is 3528
Total number of unique words is 1378
24.0 of words are in the 2000 most common words
35.5 of words are in the 5000 most common words
43.4 of words are in the 8000 most common words
7 Ezen miraz iustoagatik nehor hiltzen da:
baina agian norbeit bentura leite zenbeit ungiegilegatik hiltzera.
8 Baina zertifikatzen du bere karitatea gu
baithara Iainkoak, zeren oraino bekatutara abandonatuak ginela, Krist guregatik hil izan baita.
9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz
iustifikaturik, harzaz salbu izanen gara hiratik.
10 Ezen baldin etsai ginela rekonziliatu izan
bagara Iainkoagana haren Semearen herioaz,
anhitzez areago rekonziliaturik salbaturen gara
haren biziaz.
11 Eta ez haur solament baina gloriatzen ere
bagara Iainkoa baithan Iesus Krist gure Iaunaz,
zeinez orain rekonziliatione rezebitu baitugu.
12 Halakotz, nola gizon batez bekatua mundura sarthu izan baita, eta bekatuaz herioa: eta
halaz gizon guzietara herioa heldu izan da, zeren
guziek bekatu egin baitute.
13 Ezen Legerano bekatua munduan zen,
baina bekatua ezta inputatzen legerik eztenean
14 Baina regnatu ukan du herioak Adamganik Moisesganano, bekaturik egin eztutenen gainean ere Adamen transgresionearen fazoinera
zein baita ethorteko zenaren figura.
15 Baina dohaina ezta ofensa bezala: ezen
baldin baten ofensaz anhitz hil izan badirade,
anhitzez areago Iainkoaren gratia, eta gizon
batez den gratiaren dohaina, zein baita Iesus
Krist anhitzetara abondatu izan da.
16 Eta ezta dohaina bekatu egin duen batez
sarthu izan den gauka bezala: ezen hogena ofensa batetarik sarthu izan da kondemnationetan:
baina dohaina, da anhitz ofensatarik iustifikationetan.
17 Ezen baldin baten ofensaz herioak regnatu ukan badu, anhitzez areago iustitiazko gratiaren eta dohainaren abundantia rezebitzen dutenek bizitzetara regnaturen dute Iesus Krist
batez.
18 Bada nola ofensa batez hogena ethorri
baita gizon guzietara kondemnationetan: hala
iustifikatzen gaituen iustitia batez ethorri da
dohaina ere gizon guzietara bizitzezko iustifikationetan.
19 Ezen nola gizon baten desobedientiaz,
bekatore anhitz egin izan baitirade, hala baten
obedientiaz iusto anhitz eginen dirade.
20 Eta Legea berzalde sarthu izan da handi
ledinzat ofensa: baina non handitu izan baita
bekatua, han abundosago izan da gratia:
21 Nola regnatu baitu bekatuak heriotara,
hala gratiak ere regna lezanzat iustitiaz bizitze
eternaletara, Iesus Krist gure Iaunaz.
KAP. VI.
Bekatua ez zerbitzatzeko. 3
Baptismoa. 4 Resurrektionea.
Bizitzearen berritzea. 6 Gizon
zaharra. 10 Bekatuagana hiltzeko.
Iainkoagana bizitzeko. 14 Bekatua.
Legea. Gratia. 16 Obeditzen
duenaren suiet nehor, bekatuaren
edo iustitiaren. 21, 23 Bekatuaren
gajeak. Bizitze eternala.
1 Zer erranen dugu beraz? egonen gara
bekatutan, gratia abunda dadinzat?
2 Gertha eztadila. Ezen bekatuari hil izan
gaizkionak, nola hartan oraino biziko gara?
3 Ala eztakizue ezen Iesus Krist Iaunean batheiatu izan garen guziok, haren herioan batheiatu izan garela?
4 Ohortze izan gara bada harekin batean
Baptismoaz haren herioan: nola resuszitatu izan
baita Krist hiletarik Aitaren gloriaz, hala gu ere
bizitze berritan ebil gaitezenzat.
5 Ezen baldin harekin xartatuak bagara
haren hiltzearen konformitatez, haren resurrektionearen konformitatez ere izanen gara.
6 Haur dakigularik ezen gure gizon zaharra
harekin kruzifikatu izan dela, desegin dadinzat
bekatuaren gorputza, gehiagorik bekatua zerbitza eztezagunzat.
7 Ezen hil dena libre da bekatutarik.
8 Eta baldin hil bagara Kristekin, sinhesten
dugu biziko ere harekin garela:
9 Dakigularik ezen Krist hiletarik resuszitaturik, eztela gehiagorik hiltzen, herioak eztuela
haren gainean gehiago dominationerik.
10 Ezen hil izan dena, bekatuari hil izan zaio
behingotz: baina bizi dena, Iainkoari bizi zaio.
11 Hala zuek ere estima ezazue bekatuari hil
zaizkiotela, baina Iainkoari bizi zaizkiotela Iesus
Krist gure Iaunaz.
12 Eztezala bada regna bekatuak zuen gorputz mortalean, haren guthizietan bekatua obedi
dezazuenzat.
13 Eta eztietzozuela aplika zuen menbroak
inikitatezko harma izateko bekatuari: baina aplika ietzozue zuen buruak Iainkoari, hiletarik biztu
anzo: eta zuen menbroak iustitiatako harma izateko Iainkoari.
14 Ezen bekatuak eztu zuen gainean dominationerik ukanen: ezen etzarete Legearen azpian,
baina gratiaren azpian.
15 Zer bada? eginen dugu bekatu, zeren
Legearen azpian ezgaren, baina gratiaren
azpian? Gertha eztadila.
16 Ala eztakizue ezen noren ere obeditzera
zerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duzuenaren zerbitzari zaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?
17 Bada esker Iainkoari zeren bekatuaren
zerbitzari izan baitzarete, baina bihotzetik obeditu baituzue doktrinaren forma, zeinetara eman
izan baitzarete:
18 Eta bekatuaren azpitik ilkirik, iustitiaren
zerbitzari egin izan baitzarete.
19 Gizonen anzora minzo naiz zuen haragiaren infirmitatearen kausaz. Bada nola aplikatu
baitituzue zuen menbroak zerbitzatzeko satsutasunari eta inikitateari inikitate egitera: hala orain
aplikaitzazue zuen menbroak zerbitzatzeko iustitiari saindutasunetara
20 Ezen bekatuaren zerbitzari zinetenean:
libre zineten iustitiaz den bezenbatean.
21 Zer fruktu zenduten bada orduan orain
ahalke zareten gauza hetarik? ezen haien fina,
herioa da.
22 Baina orain bekatuaren azpitik libreturik,
eta Iainkoaren zerbitzari eginik, baduzue zuen
fruktua saindutasunetan: eta fina, bizitze eternala.
23 Ezen bekatuaren gajeak, herioa: eta Iainkoaren dohaina da bizitze eternala Iesus Krist
gure Iaunaz.
KAP. VII.
1 Legearen dominationea. 4 Zertako
Legearen azpitik libre egin garen. 6
Espirituzko arrenberritzea. 7 Legeaz
bekatuaren ezagutzea. 22 Barneko
gizona. 24 Paulen desira. 25
Adimendua. Haragia.
1 Ala eztakizue, anaieak, (ezen Legea ezagutzen dutenei minzo natzaie) nola Legeak dominatione duen gizonaren gainean bizi den artean?
2 Ezen emazte ezkondua, senharra bizi
dueno obligatua da Legeaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren legetik.
3 Beraz senharra bizi deno adultera deithuren da, berze senhar baten emazte egin badadi:
baina senharra hil badadi lege hartarik libre da:
hala non ezpaitate adultera baldin berze senhar
baten emazte egin badadi.
4 Bada, ene anaieak, zuek ere Legeari hil
zaizkiote Kristen gorputzean: berze, hiletarik
resuszitatu den baten zaretenzat: Iainkoari fruktifika diezogunzat.
5 Ezen haragian ginenean, bekatuen afektione Legeaz ziradenek indar zuten gure menbroetan, herioari fruktifikatzeko.
6 Baina orain Legetik libre gara, hari hil izanik zeinetan hatzamanak baikineunden: espirituzko berritasunetan zerbitza dezagunzat, eta ez
letrazko zahartasunetan.
7 Zer erranen dugu beraz? Legea bekatu da?
Gertha eztadila. Aitzitik bekatua eztut ezagutu
ukan Legeaz baizen. Ezen eznukeen ezagutu
guthizia baldin legeak erran ezpalu, Eztuk guthiziaturen.
8 Baina bekatuak okasione harturik manamenduaz enjendratu ukan du nitan guthizia
guzia. Ezen Legea gabe, hila da bekatua.
9 Ezen ni bizi ninzen Legea gabe noizpait:
baina manamendua ethorri denean, bekatua
berriz bitzen hasi izan da.
10 Eta ni hil izan naiz: eta eriden izan da bizitzetako ordenatu zeitadan manamendua, heriotara itzultzen zaitadala.
11 Ezen bekatuak okasione harturik, seduzitu
nau manamenduaz eta harzaz hil ukan nau.
12 Bada Legeaz den bezenbatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.
13 Beraz on den gauza herio egin izan zait?
Gertha eztadila: aitzitik bekatuak, bekatu zela
ager ledinzat, on den gauzaz herioa enjendratu
ukan draut, bekatua exzesiboki bekatore egin
ledin manamenduaz.
14 Ezen badakigu Legea espiritual dela:
baina ni karnal naiz, bekatuaren azpira saldua.
15 Ezen egiten dudana, etzait on: ezen eztut
zer nahi baitut, hura egiten: baina zeri gaitz baitaritzat, hura egiten dut.
16 Bada baldin zer nahi ezpaitut, hura egiten
badut, konsentitzen draukat Legeari, ezen ona
dela.
17 Bada orain gehiagorik eznaiz ni hura egiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
18 Ezen badakit eztela habitatzen nitan
(erran nahi baita, ene haragian) onik: ezen nahia
bada nitan, baina onaren konplitzea, eztut erideiten.
19 Ezen nahi dudan ungia eztut egiten: baina
nahi eztudan gaizkia egiten dut.
20 Bada baldin zer nik nahi ezpaitut hura egiten badut, eznaiz gehiagorik ni, hura egiten
dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
21 Erideiten dut beraz lege haur nitan, ungia
egin nahi dudanean, ezen gaizkia datxetala niri.
22 Ezen atsegin hartzen dut Iainkoaren
Legean barneko gizonaz den bezenbatean:
23 Baina badakusat berze lege bat neure
menbroetan, ene adimenduko legearen kontra
bataillatzen denik, eta ene menbroetan den
bekatuaren legeari gathibatzen neraukonik.
24 Helas gizon miserablea ni, nork idokiren
nau herio hunetako gorputzetik?
25 Eskerrak emaiten drautzat Iainkoari Iesus
Krist gure Iaunaz. Bada nik neurorrek adimen-
duaz zerbitzatzen dut Iainkoaren Legea, baina
haragiaz bekatuaren legea.
KAP. VIII.
1 Fidelen libertatea. 5 Haragiaren
afektionea eta espirituarena. 9
Kristen Espiritua gutan. 15
Suiektionezko eta adoptionezko
espiritua. 17 Iainkoaren heredero.
18 Sufrimenduak. 20 Kreatura suiet
banitatera. 18 Krist lehen sorthua
deitzen. 29 Predestinationea,
Bokationea. Iustifikationea.
Glorifikationea. 31 Krist guregatik
liuratu. 34, 37 Deusek ezin separa
fidelak Kristen amoriotik. 35
Harakinzako ardiak.
1 Beraz orain ezta kondemnationerik batre
Iesus Kristean diradenenzat: erran nahi da, haragiaren araura ebilten eztiradenen, baina espirituaren araura.
2 Ezen Iesus Krist Iaunean den bizitzetako
Espirituaren Legeak libre egin nau bekatuaren
eta herioaren legetik.
3 Ezen Legearen inpotentiak deus ezin zaidianean haragian, Iainkoak igorririk bere Seme
propria bekatutako haragiaren forman, eta bekatuagatik, kondemnatu ukan du bekatua haragian.
4 Legearen iustitia konpli dadinzat gutan,
haragiaren araura ezgabiltzanotan, baina Espirituaren araura.
5 Ezen haragiaren arauezko diradenak haragiaren gauzetara dirade afektionatu: baina Espirituaren arauezkoak, Espirituaren gauzetara.
6 Eta haragiaren afektionea, herio da: baina
Espirituaren afektionea, bizitze eta bake:
7 Zeren haragiaren afektionea etsaigoa baita
Iainkoaren kontra: ezen Iainkoaren Legearen
ezta suiet: eta ezin ere daite.
8 Beraz haragian diradenak, Iainkoari plazent
ezin dirateke.
9 Ordea zuek etzarete haragian, baina Espirituan: baldin behinzat Iainkoaren Espiritua habi-
tatzen bada zuetan: baina baldin edozeinek Kristen Espiritua ezpadu, haina ezta haren.
10 Eta baldin Krist zuetan bada, gorputza
behinzat hil da bekatuaren kausaz: baina Espiritua da bizitzea iustitiaren kausaz.
11 Bada baldin Iesus hiletarik resuszitatu
duenaren Espiritua habitatzen bada zuetan, Krist
hiletarik resuszitatu duenak, bibifikaturen ditu
zuen gorputz mortalak ere bere Espiritu zuetan
habitatzen denaren kausaz.
12 Halakotz bada, anaieak, zordun gara, ez
haragiagana, haragiaren araura bizitzeko, baina
Espirituagana.
13 Ezen baldin haragiaren araura bizi bazarete, hilen zarete: baina baldin Espirituaz gorputzaren egitateak mortifikatzen badituzue, biziko
zarete.
14 Ezen Iainkoaren Espirituaz gobernatzen
diraden guziak, Iainkoaren haur dirade.
15 Ezen eztuzue suiektionetako espiritu bat
rezebitu, berriz beldurretan izateko: baina rezebitu duzue adoptionezko espiritua, zeinez oihu
egiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.
16 Espiritu hunek berak testifikatzen du gure
espirituarekin batean, ezen Iainkoaren haur
garela.
17 Eta baldin haur bagara, baieta heredero:
heredero, diot, Iainkoaren, eta Kristen herederokide, baldin ordea harekin batean sufritzen
badugu, harekin batean glorifika gaitezenzat.
18 Ezen estimatzen dut denbora hunetako
sufrimenduak eztiradela konparatzeko ethorteko
den gloria gutan manifestaturen denarekin.
19 Ezen kreaturak desir handiz begira daude
noiz Iainkoaren haurrak manifesta daitezkeen.
20 Ezen kreaturak banitatetara suiet dirade,
ez bere nahiz, baina esperanzaren azpian suiektionetan ezarri dituenaren kausaz, hek ere delibraturen diradela korruptionearen suiektionetik,
Iainkoaren haurren gloriaren libertatean izateko.
21 Ezen badakigu kreatura guziak suspirioz
elkarrekin daudela, eta penatan diradela oraindrano.
22 Eta ez hek solament, baina gu ere Espirituaren primitiak ditugula, geurok gure baithan
suspirioz gaude, adoptionearen begira gaudela,
gure gorputzaren delibranzaren diot.
23 Ezen esperanzaz salbatu izan gara. Eta
ikusten den esperanza, ezta esperanza: ezen
nehork ikusten duena, zertako espera lezake?
24 Baina baldin ikusten eztugunaz esperanza
badugu, patientiaz igurikiten dugu.
25 Eta halaber Espirituak ere arinzen ditu
gure infirmitateak, ezen zerzaz othoitz egin
behar dugun bide bezala, eztakigu: baina Espiritua bera othoiztez dago guregatik erran ezin daitezkeen suspirioz.
26 Baina bihotzak examinatzen dituenak
badaki, zerik den Espirituaren afektionea: ezen
Iainkoaren araura othoitz egiten du sainduakgatik.
27 Badakigu halaber ezen Iainkoari on daritzotenei gauza guziak elkarrekin aiutatzen zaiztela onetara, iakiteko da, haren ordenanzaren
araura deithu diradenei.
28 Ezen lehenetik zein ezagutu baititu hek
predestinatu ere ditu bere Semearen imajinaren
konforme izateko, hura denzat lehen iaioa anhitz
anaieren artean.
29 Eta zein predestinatu baititu, hek deithu
ere ditu: eta zein deithu baititu, hek iustifikatu
ere ditu: eta zein iustifikatu baititu hek glorifikatu ere ditu.
30 Zer bada erranen dugu gauza hautara?
Baldin Iainkoa gure alde bada, nor izanen da
gure kontra?
31 Zeinek bere Seme propria ezpaitu gupida
ukan, baina gure guziongatik eman ukan baitu,
nola eztrauzkigu gauza guziak ere harekin emanen?
32 Nork produituren du akusationerik Iainkoaren elejituen kontra? Iainkoa da iustifikatzen
duena.
33 Nor da kondemnaturen duena? Krist da hil
izan dena, baina are resuszitatu ere dena: Iainkoaren eskuinean ere dena, eta guregatik
othoitz egiten duena.
34 Nork separaturen gaitu gu Kristen amoriotik? ala tribulationek, ala hersturak, ala persekutionek, ala gosetek, ala billuzi izatek, ala perilek,
ala ezpatak?
35 Eskribatua den bezala, Hire kausaz hiltzen
gaituk egun oroz: estimatu izan gaituk harakinzako ardien pare.
36 Baina gauza hautan guziotan biktorioso
bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.
37 Ezen segur naiz ezen ez heriok, ez bizitzek, ez Aingeruek, ez prinzipaltasunek, ez botherek, ez presenteko gauzek, ez ethortekoek:
38 Ez goratasunek, ez barnatasunek, ez
berze kreaturak batek ere ezin separaturen gaituela Iainkoaren amorio Iesus Krist gure Iaunean
ekarri draukunetik.
KAP. IX.
2 Paulen Iuduetaratko afektionea. 5
Krist Iainko. 8 Promesaren haurrak.
10 Iainkoaren elektionea. 15, 18
Iainkoak nahi duenari miserikordia
egiten eta nahi duena gogortzen. 22
Hirazko eta miserikordiazko unziak.
24 Jentilak deithu. 27 Iuduetarik
salbatzen diradenak guti.
1 Egia diot Kristean, eztiot gezurrik, neure
konszientiak halaber testifikatzen drautalarik
Espiritu sainduaz,
2 Ezen tristitia handia, eta tormenta ardurazkoa dudala neure bihotzean.
3 Ezen desir nuke ni neuror Kristganik separatua ninzen neure anaieakgatik, zein baitirade
ene ahaide haragiaren arauez:
4 Zein baitirade Israeltar: zeinena baita adoptionea, eta gloria, eta allianzak, eta Legearen
ordenanza, eta zerbitzu dibinoa eta promesak:
5 Zeinenak baitirade Aitak, eta hetarik da
Krist haragiaren arauez, zein baita gauza guzien
gaineko Iainko, eternalki benedikatua. Amen.
6 Badarik ere ezin date Iainkoaren hitza erori
den: ezen eztirade Israeleko diraden guziak,
Israel.
7 Eta zeren Abrahamen hazi diraden eztirade
halakotz guziak haur, baina Isaaktan hazi deithuren zaik hiri.
8 Erran nahi da, eztiradela haragiaren haur
diradenak, ha1akotz Iainkoaren haur: baina promesaren haur diradenak estimatzen diradela
hazitan.
9 Ezen promesaren hitza haur da, Denbora
hunetan ethorriren naiz, eta Sarak ukanen du
seme bat.
10 Eta ez haur solament, baina Rebekak ere
batganik konzebitu zuenean, baitzen, gure aita
Isaakganik.
11 Ezen oraino haurrak sorthu gabe, eta hek
ungirik ez gaizkirik egin gabe (Iainkoaren ordenanza elektionearen araura legoenzat,
12 Ez obren baina deitzen duenaren partez)
erran izan zaion hari, Gehienak zerbitzaturen din
xipiena.
13 Eskribatua den bezala, Iakob onhetsi dut
eta Esau gaitzetsi.
14 Zer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiarik Iainkoa baithan? Gertha eztadila.
15 Ezen Moisesi erraiten drauka, Pietate ukanen diat pietate egin nahi ukanen draukadanaz,
eta miserikordia eginen diarokat miserikordia
egin nahi ukanen draukadanari.
16 Halakotz beraz elektionea ezta nahi duenaren, ez laster egiten duenaren, baina Iainko
miserikordia egiten duenaren.
17 Ezen badiotsa Eskripturak Faraori, Hunetakotz ber suszitatu aut, erakuts dezadanzat
hitan neure botherea, eta denuntia dadinzat ene
izena lur guzian.
18 Beraz nahi duenari miserikordia egiten
drauka, eta nahi duena gogortzen du.
19 Erranen drautak bada niri, Zergatik oraino
arranguratzen da? ezen nor da haren borondateari resisti ahal diezakeona?
20 Bainaitzitik, o gizona, hi nor aiz Iainkoaren
kontra replikatzen duana? Ala erranen drauka
gauza moldatuak hura moldatu duenari, Zergatik hunelako egin nauk?
21 Ala eztu lur-tupinagileak orhe ber batetarik egiteko bothere, unzi bataren ohoretako, eta
berzearen desohoretako?
22 Eta zer da, baldin erakutsi nahiz Iainkoak
hira, eta ezagut erazi nahiz bere botherea, sufritu baditu patientia handitan hirazko unzi galtzekotzat aprestatuak?
23 Eta bere gloriazko abrastasunen ezagut
eraziteko miserikordiazko unzi gloriatako aprestatu dituenetara?
24 Zein deithu ere baititu diot gu, ez solament Iuduetarik, baina Jentiletarik ere.
25 Nola Osea baithan ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta
nizaz onhetsi etzena, neure onhetsi.
26 Eta izanen da, erran izan zaien lekuan,
Etzarete ene populu zuek, han deithuren baitirade Iainko biziaren haur.
27 Esaias ere oihuz dago Israelen gainean,
Israeleko haurren kontua itsasoko sablea bezala
lizen orduan, restanzak dirade salbaturen
28 Ezen Iaunak akabatzen eta laburtzen du
beharkia iustitiarekin: zeren beharki laburtu bat
eginen baitu Iaunak lurraren gainean.
29 Eta lehen Esaiasek erran zuen bezala, Baldin armaden Iaunak utzi ezpalerauku hazia,
Sodoma bezalakatu ginatekeen, eta Gomorha
irudi ukan gendukeen.
30 Zer beraz erranen dugu? Ezen Jentil iustitiari etzarreitzanek, iustitia ardietsl ukan dutela:
etare iustitia fedezkoa:
31 Baina Israel, iustitiazko Legeari zarreikalarik, iustitiazko Legera eztela heldu izan.
32 Zergatik? zeren ezpaita haur izan fedez,
baina Legeko obrez bezala: ezen behaztopatu
izan dirade behaztopagarriko harrian.
33 Eskribatua den bezala, Huna, ezarten dut
Sionen behaztopagarriko harria, eta trebukagarriko harria: eta nor ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta konfus izanen.
KAP. X.
2 Eszientia gaberiko zeloa. 3
Iainkoaren iustitia eta gizonena. 4
Legearen fina Krist. 5 Legezko eta
fedezko iustitia. 14 Inbokatzea.
Sinhestea. Enzutea. Predikatzea. 15
Hitzaren ministreak. 17 Fedea
enzutetik, eta enzutea Iainkoaren
hizetik.
1 Anaieak, ene bihotzeko afektione ona eta
Iainkoagana Israelgatik egiten dudan othoitza da
salba ditezen.
2 Ezen testimoniaje ekarten drauet, nola Iainkoaren zeloa baduten, baina ez eszientiaren
araura.
3 Ezen Iainkoaren iustitia ezagutzen eztutelarik, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalarik,
Iainkoaren iustitiari etzaizka susmetitu.
4 Ezen Legearen fina Krist da, sinhesten duen
guziaren iustitiatan.
5 Ezen Moisesek ere eskribatzen du Legetik
den iustitiaz, Ezen gauza hek eginen dituen gizona, hezaz biziko dela.
6 Baina fedez den iustitiak, hunela erraiten
du, Ezterrala eure bihotzean, Nor iganen da
zerura? hori duk Kristen garaitik erekartea.
7 Edo, nor iautsiren da abismera? hori duk
Kristen hiletarik harzara erekartea.
8 Baina zer erraiten du? Hire hurbil duk hitza
hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazko
hitz predikatzen duguna.
9 Ezen baldin konfesa badezak eure ahoz
Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badezak,
ezen Iainkoak hura hiletarik resuszitatu duela,
salbaturen aiz.
10 Ezen bihotzez sinhesten da iustifikatu izateko, eta ahoz konfsione egiten salbatu izateko.
11 Ezen erraiten du Eskripturak, Nor ere
baita hura baithan sinhesten duena, ezta konfus
izanen.
12 Ezen ezta diferentiarik Iuduaren eta Grekoaren artean: ezen guzien Iaun bera da abrats,
hura inbokatzen duten guzietara.
13 Ezen norere baita Iaunaren izena inbokaturen duena, salbaturen da.
14 Nolatan bada inbokaturen dute hura baithan sinhetsi ukan eztutenek: eta nolatan sinhetsiren dute harzaz enzun ukan eztutenek? eta
nolatan enzunen dute predikazalerik gabe?
15 Eta nolatan predikaturen dute baldin igor
ezpaditez? eskribatua den bezala, O zein eder
diraden bakea ebanjelizatzen dutenen oinak,
gauza onak ebanjelizatzen dituztenenak!
16 Baina guziak etzaizkio behatu izan Ebanjelioari, ezen Esaiasek erraiten du, Iauna, nork
sinhetsi du gure predikationea?
17 Beraz fedea enzutetik da: eta enzutea
Iainkoaren hitzaz.
18 Baina galdez nago, ala eztute enzun
ukan? Bainaitzitik lur orotara ilki izan da haien
soinua, eta munduaren bazterretarano haien
hitzak.
19 Baina galdez nago, ala Israelek eztu Iainkoa ezagutu ukan? Lehenik Moisesek erraiten
du, Nik ielosgoatara probokaturen zaituztet
jende jende-eztenaz, jende adimendu gabe
batez aserre eraziren zaituztet.
20 Eta Esaiasek hardieza hartzen du, eta
erraiten, Eriden izan naiz bilhatzen eznindutenez, eta klaroki agertu izan natzaie ene galderik
egiten etzutenei.
21 Baina Israelez den bezenbatean erraiten
du, Egun guzian hedatu ukan ditut neure eskuak
populu desobedientagana eta kontrastatzen
denagana.
KAP. XI.
2 Iudu guziak ez iraitzi. 5 Gratia. 6
Obrak. 7 Elektionea. 8 Itsutasuna.
11 Iuduen erortea, Jentilen
salbamendu. 15 Iuduen iraiztea. 22
Iainkoaren benignitatea eta
seberitatea. 25 Iuduen itsutasuna,
Jentilen konplimendu. 29 Iainkoaren
dohainak eta bokationea. 32 Ertsi
guziak desobedientiatan.
1 Galdez nago bada, Ala iraitzi ukan du Iainkoak bere populua? Gertha eztadila: ezen ni ere
Israeltar naiz, Abrahamen hazitik, Beniaminen
leinutik.
2 Eztu iraitzi Iainkoak bere populu lehenetik
ezagutua. Ala eztakizue Eliasez zer erraiten
duen Eskripturak? nola rekesta egiten draukan
Iainkoari Israelen kontra, dioela,
3 Iauna hire Profetak hil zitie, eta hire aldareak desegin zitie, eta ni azkendu izan nauk neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzak.
4 Baina zer diotsa hari reposta dibinoak?
Reserbatu zitiat neurorrendako zazpi milla gizon
belhaunik Baalen imajinari plegatu eztraukatenik.
5 Hala bada denbora hunetan ere, reserbatione gratiazko elektionearen arauez egin izan
da.
6 Eta baldin gratiaz, ez gehiagorik obrez: berzela gratia gehiagorik ezta gratia: baina baldin
obrez bada, gehiagorik ezta gratia: berzela obra
gehiagorik ezta obra.
7 Zer beraz? Bilhatzen zuena Israelek eztu
ardietsi: eta elektioneak ardietsi ukan du, eta
goitikoak gogortu izan dirade,
8 Eskribatua den bezala, Eman ukan draue
Iainkoak espiritu itho bat: eta begi, ikus eztezatenzat: eta beharri, enzun eztezatenzat egungo
egunerano.
9 Eta Dabid-ek erraiten du, Beren mahaina
arte bilha bekie, eta lazo eta trebukamendu, eta
haur pagamendutan.
10 Ilhun bitez haien begiak, ikus eztezatenzat: eta haien bizkarra bethiere makur ezak.
11 Galdez nago bada, ala trebukatu izan dirade eror litezenzat? Gertha eztadila: baina haien
erorteaz salbamendua Jentiletara ethorri izan da,
haei iarreikitera inzitatzeko.
12 Eta baldin haien erortea munduaren
abrastasun bada, eta haien diminutionea Jentilen abrastasun: zenbatez areago haien abundantia?
13 Ezen zuei Jentiloi diotsuet, ni Jentilen
Apostolu naizen bezenbatean, neure ministerioa
ohoratzen dut:
14 Eia nolazpait neure ahaideak ielos erazi
ahal ditzakedanez, eta hetarik batzu salba.
15 Ezen baldin haien iraiztea munduaren
rekonziliatione bada, zerik izanen da rezeptionea, hiletarik bizitze baizen?
16 Eta baldin primitiak saindu badirade, baieta orhea: eta baldin erroa saindu bada, baieta
adarrak.
17 Eta baldin adarretarik batzu hautsi izan
badirade, eta hi basa oliba inzelarik, xarthatu
izan bahaiz haien orde, eta oliba erroan eta urinean partizipant egin bahaiz,
18 Ezadila gloria adarren kontra: eta baldin
gloriatzen bahaiz, eztuk hik erroa egarten, baina
erroak hi.
19 Erranen duk bada, Hautsi izan dirade adarrak, ni xartha nendinzat.
20 Ungi: hek infidelitatez hautsi izan dituk,
eta hi fedez zutik ago: ezadila urguluz hant,
baina aizen beldur.
21 Ezen baldin Iainkoak adar naturalak gupida ukan ezpaditu, begirauk hi ere gupida
ezauen.
22 Ikusak beraz Iainkoaren benignitatea eta
seberitatea: trebukatuetara, seberitatea: eta
hiregana, benignitatea, baldin persebera badezak benignitatean: ezpere hi ere ebakiren aiz.
23 Eta hek ere baldin persebera ezpadezate
infidelitatean, xarthaturen dituk, ezen Iainkoa
botheretsu duk harzara haien xarthatzeko.
24 Ezen baldin hi naturaz basa zen olibatik
ebaki izan bahaiz, eta natura kontra oliba onean
xarthatu bahaiz: zenbatez areago natural diradenak xarthaturen dirade bere oliba proprian ?
25 Ezen eztut nahi ignora dezazuen, anaieak,
sekretu haur, (zeurok baithan arrogant etzaretenzat) ezen gogortasuna parte Israeli ethorri
izan zaiola, Jentilen konplimendua sar leiteno.
26 Eta hala Israel guzia salbaturen da, eskribatua den bezala, Ethorriren da Siondik liberaza-
lea, eta aldaraturen ditu infidelitateak Iakobganik.
27 Eta allianza haur eneganik ukanen dute,
Kendu ditukedanean haien bekatuak.
28 Ebanjelioaz den bezenbatean, bai etsai
dirade zuen kausaz, baina elektioneaz den
bezenbatean, onhetsiak, Aiten kausaz.
29 Ezen dolu gabe dirade Iainkoaren dohainak eta bokationea.
30 Ezen nola zuek ere noizpait Iainkoagana
desobedient izan baitzarete: baina orain miserikordia ardietsi baituzue haien desobedient izanez:
31 Hala hauk ere orain eztute obeditu ukan,
zuei egin zaizuen miserikordiaz hauk ere miserikordia ardiets dezatenzat.
32 Ezen Iainkoak ertsi ukan ditu guziak desobedientiatan, guziei miserikordia legienzat.
33 O Iainkoaren sapientiaren eta ezagutzearen abrastasunen barna! ala haren iujemenduak
baitirade konprehendi ezin daitezkeen bezalakoak, eta haren bideak erideiteko inposibleak!
34 Ezen nork ezagutu ukan du Iaunaren
gogoa? edo nor izan da haren konseillari?
35 Edo nork lehenik eman drauka hari, eta
rendaturen baitzaio?
36 Ezen harenganik, eta harzaz, eta harengatik dirade gauza guziak: hari gloria sekulakotz.
Amen.
KAP. XII.
1 Iainkoaganako ofrenda. 3 Sobreki
iakitera presumitzeko. 4 Kristinoak
gorputz bat. 6 Dohainak diferent. 9
Dilektionea. 10 Kristinoaren
eginbidea.
1 Othoitz egiten drauzuet bada, anaieak,
Iainkoaren miserikordien partez, ofrenda ditzazuen zuen gorputzak sakrifizio bizitan, saindutan, Iainkoaren gogarakotan, zein baita zuen zerbitzu razoinezkoa.
2 Eta etzakitzotela konforma mundu huni,
baina transforma zaiteztez zuen adimenduaren
arranberritzez, foroga dezazuenzat zerik den
Iainkoaren borondate ona eta plazenta eta perfektoa.
3 Ezen niri eman izan zaitadan gratiaz, erraiten draukat zuen artekoetarik batbederari, eztezan presumi iakitera iakin behar den baino
gehiago, baina den zuhur sobrietatera: Iainkoak
batbederari fedearen neurria repartitu draukan
bezala.
4 Ezen nola gorputz batetan anhitz menbro
baitugu, eta menbro guziek ezpaitute operatione
bat bera:
5 Hala anhitz garelarik gorputz bat gara Krist
baithan eta batbedera gara bata berzearen menbro.
6 Eta ditugula dohain dibersak, eman izan
zaikun gratiaren araura, edo profetia, dezagun
profetiza fedearen proportionearen arauez:
7 Edo ministerio, garen administrationean:
edo irakasten ari dena, den instruktione emaile.
8 Edo exhortatzen ari denak, exhorta dezan:
distribuitzen ari denak, distribui dezan sinplizitatetan: presiditzen duenak dagian dilijentki: miserikordia egiten duenak, dagian alegeraki.
9 Karitatea den fiktione gabe: zareten gaitzaren gaitzetsle, ungiari eratxekiak.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 28
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47