🕙 27-minute read

Testamentu Berria - 24

Total number of words is 3565
Total number of unique words is 1545
25.4 of words are in the 2000 most common words
37.1 of words are in the 5000 most common words
43.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  36 Eta zenbeit egunen buruan erran ziezon
  Paulek Barnabasi, Itzulirik bisita ditzagun gure
  anaieak Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri
  guzietan, eia nola dauden.
  37 Eta Barnabasek konseillatzen zuen berekin har lezaten Ioanes, Mark deitzen zena:
  
  38 Baina Pauli etzaion bidezko iruditzen hetarik ia Panfiliatik berezi zena, eta obra hartara
  lagundu etzituena berekin har lezaten
  39 Hala iharduki zezaten bada, non bata berzeaganik separa baitzitezen: eta Barnabas Mark
  harturik enbarka baitzedin Ziprerat.
  40 Baina Paul Silas elejiturik parti zedin,
  anaiez Iainkoaren gratiari gomendaturik.
  41 Eta iragan zitzan Siria eta Zilizia, konfirmatzen zituela Elizak.
  
  KAP. XVI.
  3 Timotheo zirkonziditu. 6 Asian
  predikatzea defendatu. 9 Bisione
  Pauli agertu Mazedoniakoez. 14
  Emaztei Ebanjelioa predikatzen. 18
  Pithonen espiritua zuen neskatoa
  sendatu. 23 Paul eta Silas azotaturik
  presoinean ezarri. 26 Lurra ikaratu
  presoinean. 30 Jeolerak bere familia
  guziarekin sinhetsi. 37 Paulek bere
  burua Romano egiten.
  
  1 Gero arriba zedin Derbera eta Listrara: eta
  huna, diszipulu bat zen han Timotheo deitzen
  zenik, emazte fidel baten seme, baina, aita Grek
  baten.
  2 Huni testimoniaje on ekarten zeraukaten
  Listran eta Ikonion ziraden anaiek.
  3 Haur nahi ukan du Paulek harekin ioan
  ledin, eta harturik zirkonzidi zezan hura leku
  hetan ziraden Iuduakgatik: ezen bazakiten
  guziek haren aita nola Grek zen.
  4 Eta hirietan iragaiten ziradela irakasten
  zituzten hetangoak Ierusalemen ziraden Apostoluez eta Anzianoez egin izan ziraden ordenanzen
  begiratzen.
  5 Bada Elizak fedean konfirmatzen ziraden,
  eta kontua egun guziaz emendatzen zen.
  6 Gero iraganik Frijia eta Galatiako komarka,
  debetatu izan ziraden Espiritu sainduaz hitzaren
  Asian predikatzetik:
  7 Ethorri ziradenean Misiara, enseiatzen ziraden Bithiniara ioaiten: baina etziezen permeti
  Espirituak.
  8 Baina Misia iraganik iauts zitezen Troasera.
  
  9 Eta bisione bat gauaz ager zekion Pauli,
  baitzen hunela, Mazedoniako gizon bat presenta
  zedin haren aitzinean othoitz egiten zeraukala
  eta erraiten, Iragan adi Mazedoniarat eta aiuta
  gaitzak.
  10 Eta bisionea ikusi ukan zuenean, bertan
  enseia gentezen Mazedoniara ioaiten, seguratzen genela ezen Iaunak deithu gentuela haei
  ebanjelizatzera.
  11 Partiturik bada Troastik, xuxen ethor gentezen Samothrazera, eta biharamunean Neapolisera.
  12 Eta handik Filiposera, zein baita Mazedonia koartereko lehen hiria, eta da kolonia. Eta
  egon gentezen hiri hartan zenbatrebeit egun
  13 Eta Sabbath egunean ilki gentezen hiritik
  kanpora flubio bazterrera, non izaten ohi baitzen
  othoitza: eta iarririk minza genkinzten hara bildu
  izan ziraden emaztei.
  14 Eta Lidia deitzen zen Thiatira hiriko emazte eskarlata saltzale Iainkoa zerbitzatzen zuen
  batek enzun genzan: zeinen bihotza Iaunak ireki
  baitzezan, Paulez erraiten ziraden gauzen gogoatzeko:
  
  15 Eta batheiatu izan zenean bera eta haren
  familia, othoitz zegigun, zioela, Baldin estimatu
  baduzue Iaunagana fidel naizela, sarthurik ene
  etxean, zaudete. Eta bortxa genzan.
  16 Eta gertha zedin gu othoitzara gendoazela, neskato Pithonen espiritua zuen bat aitzinera
  ethor baitzekigun: zeinek irabazi handia emaiten
  baitzerauen bere nabusiei, asmatzez.
  17 Haur Pauli eta guri iarreikirik, oihuz zegoen, zioela, Gizon hauk Iainko subiranoaren zerbitzari dirade, zeinek salbamenduko bidea denuntiatzen baitraukute. 18 Eta haur egin zezan
  anhitz egunez: baina gaitziturik Paulek, eta itzulirik erran ziezon espirituari, Manatzen aut Iesus
  Kristen izenaren partez horrenganik ilki adin. Eta
  ilki zedin ordu berean.
  19 Orduan haren nabusiek zakusatenean
  ezen haien irabazi esperanka galdu zela, hatzamanik Paul eta Silas, eraman zitzaten merkatuko
  plazara Majistratuetara.
  20 Eta hek presentaturik Gobernadorei, erran
  zezaten, Jende hauk trublatzen dute gure hiria
  Iudu diradelarik:
  
  21 Eta denuntiatzen dituzte rezebi ez begira
  ditzagun sori eztiraden ordenanzak, ikusirik ezen
  Romano garela.
  22 Eta oldar zedin komuna haien kontra: eta
  Gobernadorek haien arropak zathiturik mana
  zezaten, azota litezen.
  23 Eta anhitz zauri egin zerauezenean ezar
  zitzaten presoindegian, manamendu eginik jeolerari, segurki hek begira litzan:
  24 Zeinek halako manamendua harturik ezar
  baitzitzan presoindegi zolan, eta haien oinak
  hers zitzan zepoaz.
  25 Eta gauaren erdian Paulek eta Silasek
  othoizten eta laudatzen zuten Iainkoa: eta enzuten zituzten estekaturik zeudenek.
  26 Eta subitoki lur ikaratze handi bat egin
  zedin, hala non iharros baitzitezen presoindegi
  fundamentak: eta bertan ireki zitezen bortha
  guziak, eta guzien estekailluak laxa zitezen.
  27 Orduan iratzarturik jeolerak zakuskianean
  presoindegi borthak irekiak, ezpata idokirik bere
  burua hil nahi zuen, ustez presonerek ihes egin
  zuten:
  
  28 Baina Paulek oihu egin zezan ozengi, zioela, Eztagioala deus minik eure buruari: ezen
  guziak hemen gaituk.
  29 Orduan hura argi galdeginik oldar zedin
  barnera, eta ikara zabilala egotz zezan bere
  burua Paulen eta Silasen oinetara.
  30 Eta hek kanpora idokirik dio, Iaunak, zer
  egin behar dut salbatu izateko?
  31 Eta hek erran ziezoten, Sinhets ezak Iesus
  Krist Iauna baithan eta salbaturen aiz hi eta hire
  etxea.
  32 Eta minza zekizkion Iainkoaren hitzaz hari,
  eta haren etxean ziraden guziei.
  33 Eta hark hek harturik gauaren ordu hartan
  berean ikuz zietzen zauriak: eta batheia zedin
  hura eta harenak guziak bertan.
  34 Eta bere etxera eramanik, mahaina ezar
  ziezen: eta alegera zedin, zeren bere etxe guziarekin sinhetsi ukan baitzuen Iainkoa baithan.
  35 Eta eguna ethorri izan zenean Gobernadorek igor zitzaten sarjeantak, erran lezaten, Eiek
  konjit gizon horiei.
  36 Orduan jeolerak konta zietzon hitz hauk
  Pauli, zioela, Igorri die Gobernadorek erraitera,
  
  konjit eman dakizuen: orain beraz ilkirik zoazte
  bakerekin.
  37 Baina Paulek erran ziezen, Publikoki azotatu gaituzten ondoan, iujemendu formarik
  gabe, Romano garelarik, egotzi ukan gaituzte
  presoindegira: eta orain ixilik kanpora egoizten
  gaituzte? ez balinba: baina berek ethorririk idoki
  gaitzate.
  38 Eta reporta zietzen serjeantek Gobernadorei hitz hauk: eta beldur zitezen, enzunik ezen
  Romano ziradela.
  39 Eta ethorririk othoitz zitzaten, eta idokirik
  suplika zekizten ilki litezen hiritik.
  40 Orduan ilkirik presoindegitik sar zitezen
  Lidia baithan: eta ikusirik anaieak, konsola zitzaten hek, eta parti zitezen.
  
  KAP. XVII.
  1 Paulek Thesalonizeanoei Krist
  predikatzen. 4 Hetarik batzuk
  sinhesten. 5 Iuduak Paulen eta
  Silasen kontra: 6, 7 Baina Iasonek
  
  hek rezebitzen, eta hezaz fiadore
  iarten. 10 Presonerak largatu. 13
  Iuduek Paul persekutatzen. 15 Paul
  Atheneserat ioaiten: 17 eta han Krist
  predikatzen. 23 Iainko ezagun
  gabearen aldarea. 24 Iainkoaren
  adoratzeko manera. 30 Penitentia.
  31 Iujemendua. 34 Dionisiok eta
  Damarisek sinhesten.
  1 Gero iraganik Anfipolian eta Apollonian,
  ethor zitezen Thesalonikara, non baitzen Iuduen
  sinagoga bat.
  2 Eta kostumatu zuen bezala Paul sar zedin
  hetara, eta hirur Sabbathoz disputa zedin hekin
  Eskripturetarik.
  3 Deklaratzen eta proposatzen zerauela,
  ezen behar izan dela Kristek sufri lezan eta
  resuszita ledin hiletarik: eta ezen haur zela Iesus
  Krist zein dio, nik predikatzen baitrauzuet.
  4 Eta hetarik batzuk sinhets zezaten, eta Paulen eta Silasen konpainiako egin zitezen, eta
  Iainkoa zerbitzatzen zuten Grekoetarik konpainia
  handia, eta emazte ohoraturik ez guti.
  
  5 Baina bekaizteriaz mobiturik Iudu rebellek,
  eta harturik hara huna zabiltzan gizon gaixto
  batzu, eta populua bildurik, trubla zezaten hiria:
  eta Iasonen etxea iaukirik, hek populura eraman
  nahiz zabiltzan.
  6 Eta eriden etzituztenean, tira zitzaten Iason
  eta anaietarik batzu hiriko Gobernadoretara,
  oihuz zeudela. Hauk mundu guzia erauzi ukan
  duten ondoan, huna ere ethorri izan dirade:
  7 Eta Iasonek beregana rezebitu ukan ditu:
  eta guziek Zesaren ordenanzen kontra egiten
  dute, dioitela berze Rege bat badela, Iesus.
  8 Tharrita zezaten bada populua eta hiriko
  Gobernadoreak gauza hauk zanzuzkitenean.
  9 Baina fiadoregoa rezebiturik Iasonganik eta
  goitikoetarik, utzi zitzaten ioaitera.
  l0 Eta anaiek bertan gauaz idoki zitzaten kanpora Paul eta Silas Beroera ioan litezenzat: zein
  hara ethorririk ioan baitzitezen Iuduen sinagogara.
  11 Eta hauk ziraden Thesalonikako noblenetarik, zeinek hitza rezebi baitzezaten alegranza
  guzirekin, egun oroz Eskripturak bilhatzen zituztela, eia gauza hauk hala liradenez.
  
  12 Eta hetarik anhitzek behinzat sinhets
  zezaten, eta emazte Grek honestetarik, eta gizonetarik ezgutik.
  13 Baina iakin zezatenean Thesalonikako
  Iuduek ezen Beroen ere Iainkoaren hitza Paulez
  denuntiatu izan zela, ethor zitezen hara ere,
  populua tharritatzen zutela.
  14 Baina bertan Paul igor zezaten kanporat
  anaiek, ioan ledinzat itsas alderat bezala: baina
  Silas eta Timotheo egon zitezen han.
  15 Eta Paulen salbura heltzeko kargua hartu
  zutenek, eraman zezaten hura Atheneserano:
  eta hek harenganik manamendu rezebiturik
  Silasgana eta Timotheogana, guziz bertan ethor
  litezen hura Baithara, parti zitezen.
  16 Eta Paul Athenesen haien begira zegoela
  keixatzen zen haren espiritua hura baithan,
  zakusanean hiria idolatriari emana.
  17 Disputatzen zen bada sinagogan Iuduekin,
  eta Iainkoa zerbitzatzen zutenekin, eta merkatuko plazan egun oroz batzen zenekin
  18 Orduan Epikuriano eta Estoiziano filosofo
  batzu disputatzen ziraden harekin: eta batzuk
  erraiten zuten, Zer erran nahi du edasle hunek?
  
  Eta berzek zioiten, Iainko arrotzen erakusle dela
  dirudi: zeren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta
  resurrektionea.
  19 Eta hatzamanik hura eraman zezaten Marsen karrikara, zioitela, Iakin ahal dezakegu zerik
  den hizaz erraiten den doktrina berri hori?
  20 Ezen gauza arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituk: nahi diagu bada iakin gauza
  horiak zer erran nahi diraden.
  21 (Ezen Atheniano guziak eta han egoiten
  ziraden arrotzak ezeinere berze gauzatara etziraden aplikatzen, zenbeit berriren erraitera edo
  enzutera baizen)
  22 Orduan Paulek Marsen karrikaren erdian
  zegoela, erran zezan, Athenesko gizonak, gauza
  guzietan debotegi bezala ikusten zaituztet zuek.
  23 Ezen iragaiten naizela eta zuen debotioneak kontenplatzen ditudala eriden ere badut
  aldare bat, zeinetan eskribatua baitzen, Iainkoa
  ezagun gabeari. Bada ezagutu gaberik ohoratzen duzuen hura nik denuntiatzen drauzuet:
  24 Mundua eta hartan diraden gauza guziak
  egin dituen Iainkoa, zeruaren eta lurraren Iaun
  delarik, ezta eskuz egin tenpletan habitatzen.
  
  25 Eta ezta gizonen eskuz zerbitzatzen deusen behar bezala, ikusirik ezen berak emaiten
  drauztela guziei bizia eta respirationea eta
  gauza guziak.
  26 Eta egin ukan du natura humano guzia
  odol batetarik: lurraren hedamen gauziaren gainean habita litezenzat, lehenetik sasoin ordenatuak determinaturik, eta haien habitationearen
  mugarriak ezarririk:
  27 Iauna bilha lezatenzat, agian haztatuz
  hura eriden lezaketenez gure batbederaganik
  urrun ezpadere.
  28 Ezen harzaz bizitzen eta higitzen eta izaten gara: zuen poetetarik ere batzuk erran duten
  bezala, Ezen haren leinu ere bagara.
  29 Beraz Iainkoaren leinu garenaz geroz,
  eztugu estimatu behar Dibinitateak urhea edo
  zilharra edo harria gizonen artez edo inbentionez
  moldatua irudi duela.
  30 Iainkoak bada ignorantiazko denborak
  disimulaturik, orain denuntiatzen draue gizon
  guziei leku guzietan emenda ditezen.
  31 Zeren ordenatu baitu mundua iustoki
  iujeaturen duen eguna determinatu duen gizo-
  
  naz, guziei ezagutzera emanik, hura hiletarik
  resuszitaturik.
  32 Eta enzun zutenean hilen resurrektionea,
  batzu trufatzen ziraden, eta berzek erraiten
  zuten, Enzunen augu berriz horren gainean.
  33 Eta hunela Paul ilki zedin haien artetik.
  34 Batzuk halere, hari iunktaturik, sinhets
  zezaten: zeinetarik baitzen Dionisio Areopajita
  ere, eta Damaris deitzen zen emazte bat, eta
  berzerik hekin.
  
  KAP. XVIII.
  1 Paul Korinthion langiten, 4
  Disputatzen eta Kristen predikatzen
  ari. 7 Handik partiturik Iustoa
  deitzen zen batenean sartzen. 8
  Krispek Iauna baithan sinhesten. 9
  Bisione Pauli agertzen. 12 Gero da
  Gallionen aitzinean akusatzen. 17
  Sosthenes. 18 Paulek bere burua
  arrada eraziten. 24 Apollos Iudua
  Efesera ethorten
  
  1 Gauza hauen ondoan Paul partiturik Athenestik, ethor zedin Korinthera.
  2 Eta eridenik Akila deitzen zen Ponte nationeko Iudu bat, zein aitzinxetik ethorri baitzen Italiatik, eta Priszilla haren emaztea (zeren Klaudek
  ordenatu baitzuen Iudu guziak Romarik parti litezen) retira zedin hetara.
  3 Eta zeren ofizio bereko baitzen, hekin egoiten zen, eta langiten ari zen. Eta haien ofizioa
  zen tabernakle egitea.
  4 Eta disputatzen zen sinagogan Sabbath
  guziaz, eta exhortatzen zituen hanbat Iuduak
  nola Grekoak.
  5 Eta ethorri ziradenean Mazedoniarik Silas
  eta Timotheo, Paulek Espirituaz hersturik testifikatzen zerauen Iuduei Iesus zela Krist.
  6 Eta hek kontrastatzen eta blasfematzen ari
  ziradela, abillamenduak iharrosirik erran ziezen,
  Zuen odola zuen burun gain: xahu naiz ni, oraindanik Jentiletarat ioanen naiz.
  7 Eta handik partiturik sar zedin Iustoa deitzen zen eta Iainkoa zerbitzatzen zuen baten
  etxean, zeinen etxea baitzatxekan sinagogari.
  
  8 Eta Krispek sinagogako prinzipalak sinhets
  zezan Iauna baithan bere etxe guziarekin:
  Korinthianoetarik ere anhitzek enzunik sinhets
  zezaten, eta batheia zitezen.
  9 Orduan erran ziezon Iaunak gauaz bisionez
  Pauli Ezaizela beldur, baina minzadi eta ezadila
  ixil.
  10 Ezen ni nauk hirekin, eta nehork eztrauk
  eskurik ezarriren hiri gaizki egitera: ezen populu
  handia diat hiri hunetan.
  11 Eta egon zedin han urthe bat eta sei hilebethe, irakasten zuela haien artean Iainkoaren
  hitza.
  12 Baina Gallion Akaiako Prokonsul zenean,
  altxa zitezen gogo batez Iuduak Paulen kontra,
  eta eraman zezaten iudizioko iar lekura.
  13 Erraiten zutela, Legearen kontra hunek
  inzitatzen ditu gizonak Iainkoaren zerbitzatzera.
  14 Eta Paulek ahoa ireki nahi zuen bezala,
  erran ziezen Gallionek Iuduei, Baldin zenbeit
  bidegabe, edo gaixtakeria baliz, o Iuduak, zuzenak emaiten duen lekurano sustenga zinzakeiztet:
  
  15 Baina baldin kestione bada hitzaz eta izenez eta zuen Legeaz zeurok ikusiren duzue ezen
  gauza horien iuje ni ez naiz nahi.
  16 Eta ken zitzan hek iudizioko iar lekutik.
  17 Orduan Grek guziek hatzamanik Sosthenes sinagogako prinzipala zehatzen kuten iudizioko iar leku aitzinean: eta Gallionek ansiarik
  batre etzuen.
  18 Baina Paul oraino denbora luzeskoz han
  egonik, anaietarik konjit harturik, enbarka zedin
  Siriarat (eta harekin Priszilla eta Akila) burua
  arradaturik Zenkren: ezen bot zuen.
  19 Gero arriba zedin Efesera, eta hek han utzi
  zitzan: baina bera sinagogara sarthurik, disputa
  zedin Iuduekin.
  20 Eta hek othoiztez zaizkala denbora luziagoz hekin egon ledin, etziezen akorda.
  21 Baina konjit har zezan hetarik, zioela,
  Nezesarioki behar dut hurrenengo besta Ierusalemen egin: baina harzara itzuliren naiz zuetara,
  Iainkoak plazer badu: eta parti zedin Efesetik.
  22 Eta Zesareara iautsi zenean, igan zedin
  Ierusalemera: eta Eliza salutaturik iauts zedin
  Antiokera.
  
  23 Eta zerbait denbora han egonik, ioan
  zedin xuxen xuxena Galatiako eta Frijiako
  komarka trebesaturik, konfirmatzen zituela diszipulu guziak.
  24 Baina Iudu nationez Alexandriano Apollos
  deitzen zen bat, gizon elokenta, Eskripturetan
  botheretsua, ethor zedin Efesera.
  25 Haur zen Iaunaren bidean instruitzen
  hasia, eta espiritu beroz minzatzen zen, eta irakasten zituen dilijentki Iaunaren diraden gauzak,
  ezagutzen zuela solament Ioanesen Baptismoa
  26 Eta has zedin frangoki minzatzen sinagogan. Haur enzun zezatenean Priszillak eta Akilak
  berekin har zezaten, eta aitzinago deklara ziezoten Iainkoaren bidea.
  27 Eta Akaiarat iragan nahi zenean, hura
  exhortaturik anaiek eskriba zezaten diszipuluetara rezebi lezaten hura: zeinek arribatu zenean
  hara, probetxu handi egin baitziezen gratiaz sinhetsi ukan zutenei.
  28 Ezen biziki garaitzen zaien Iuduei publikoki, Eskripturez erakusten zuela ezen Iesus zela
  Krist.
  
  KAP. XIX.
  1 Paul Efesen irakasten ari. 4
  Ioanesen Baptismoa 6 Eskuen
  inpositionea. 11 Paulek mirakulu
  egiten. 13 Deabruak ditu zehatzen
  exorzistak. 19 Kuriositatezko
  liburuak erre. 24 Demetriusek
  seditione altxatzen. 27 Diana
  Efesianoena. 29 Gaio eta Aristarke.
  33 Alexandre.
  1 Apollos Korinthen zela gertha zedin, Paul
  garaiko bazter guziak iraganik ethor baitzedin
  Efesera: eta han diszipulu batzu eridenik erran
  ziezen,
  2 Ala rezebitu duzue Espiritu saindua sinhetsi
  ukan duzuenean? Eta hek erran ziezoten, Are
  Espiritu saindua denez ere, eztiagu enzun.
  3 Orduan dioste, Zertan bada batheiatu izan
  zarete? Eta hek erran zezaten, Ioanesen Baptismoan.
  
  4 Orduan Paulek erran zezan, Ioanesek batheiatu ukan du emendamenduko Baptismoaz,
  ziotsala populuari, haren ondotik ethorteko zena
  baithan sinhets lezaten, erran nahi baita, Iesus
  Krist baithan.
  5 Gauza hauk enzunik bada, batheia zitezen
  Iesus Iaunaren izenean.
  6 Eta eskuak gainean ezarri zerauztenean
  Paulek, ethor zedin Espiritu saindua haien gainera, eta minzatzen ziraden lengoajez, eta profetizatzen zuten.
  7 Eta gizon hauk guziok ziraden hamabitarano.
  8 Gero bera sarthurik sinagogan, Frangoki
  minzatzen zen, hirur hilebethez disputatzen eta
  exhortatzen ari zela Iaunaren resumari dagozkan gauzez.
  9 Eta nola batzu gogortzen baitziraden eta
  ezpaitzuten obeditu nahi, gaizki Iaunaren bideaz
  minzatzen ziradela populuaren aitzinean, hetarik
  bera partiturik, separa zitzan diszipuluak, egun
  oroz disputatzen ari zela Tirano baten eskolan.
  10 Eta haur egin izan zen bi urthez: hala non
  Asian habitatzen ziraden guziek, enzuten baitzu-
  
  ten Iesus Iaunaren hitza, hanbat Iuduek nola
  Grekoek.
  11 Eta kostumatu etziraden berthuteak egiten zituen Iainkoak Paulen eskuz:
  12 Hala non are erien gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetik krobitxetak eta
  konziertoak, eta ioaiten baitziraden hetarik eritasunak, eta espiritu gaixtoak hetarik ilkiten baitziraden.
  13 Orduan enseia zitezen hara huna ebilten
  ziraden Iudu exorzista batzu espiritu gaixtoak
  zituztenen gainean Iesus Iaunaren izenaren
  inbokatzen, erraiten zutela, Koniuratzen zaituztegu Paulek predikatzen duen Iesusen partez.
  14 (Eta ziraden Eszeba Iudu Sakrifikadore
  prinzipalarenik zazpi seme, haur egiten zutenak)
  15 Baina ihardesten zuela espiritu gaixtoak,
  erran zezan, Iesus ezagutzen diat, eta Paul
  bazeakiat nor den: baina zuek nor zarete?
  16 Eta oldarturik hetara espiritu gaixtoa zuen
  gizonak, eta haei garaithurik, bortxa egin zezan
  haien kontra: hala non biluzgorririk eta zaurthurik ihes egin baitzezaten etxe hartarik.
  
  17 Eta haur ethor zedin guzien ezagutzera
  hanbat Iuduen nola Greko Efesen habitatzen
  ziradenenera: eta eror zedin beldurra haien
  guzien gainera, eta magnifikatzen zen Iesus Iaunaren izena.
  18 Eta sinhetsi zutenetarik anhitz ethorten
  ziraden konfesatzen eta deklaratzen zituztela
  bere eginak.
  19 Arte kuriositatezkoz usatu ukan zutenek
  ere, anhitzek bere liburuak ekarririk erre zitzaten
  guzien aitzinean: eta haien balioa estimaturik
  eriden zezaten berrogei eta hamar milla dinerorena.
  20 Hala botheretsuki augmentatzen zen Iaunaren hitza eta konfirmatzen.
  21 Gauza hauk hunela konplitu ziradenean
  delibera zezan Paulek Espirituaz, Mazedonia eta
  Akaia iraganik Ierusalemera ioaitera, zioela, Han
  izan ondoan, Roma ere ikusi behar dut.
  22 Eta igorririk Mazedoniara aiutatzen zutenetarik biga baitziraden Timotheo eta Erasto,
  bera geldi zedin denbora batetakotz Asian.
  23 Baina egin zedin denbora hartan truble
  handi bat doktrinaren kausaz.
  
  24 Ezen Demetrius deitzen zen zilhargile,
  Dianaren zilharrezko tenpletxogile batek, anhitz
  irabaz eraziten zerauen ofiziokoei:
  25 Hek bildurik, eta halako gauzetako ofizier
  ziradenak, erran zezan, Gizonak, badakizue ezen
  ofizio hunetarik heldu diradela gure onak:
  26 Eta badakusazue eta badanzuzue nola ez
  Efesen solament, baina kuasi Asia guzian Paul
  hunek sinhets erazirik itzuli duela populu handi,
  erraiten duela, ezen eztiradela iainko eskuz egiten diradenak.
  27 Eta peril da ez solament gure gauza deskrida dadin, baina are Diana handiaren tenplea
  gehiagorik deus estima eztadin, eta desegin
  eztadin haren maiestate Asia guziak eta munduak ohoratzen dutena.
  28 Eta gauza hauk enzunik, eta hiraz betherik oihuz iar zitezen, Efesianoen Diana handia!
  29 Eta bethe zedin hiri guzia konfusionez, eta
  oldar zitezen gogo batez theatrera, harturik Gaio
  eta Aristarke Mazedonianoak, Paulen bideko
  lagunak.
  30 Eta Paul populua baithara sarthu nahi
  zenean, etzezaten utzi diszipuluek.
  
  31 Baina Asiako prinzipaletarik batzuk ere,
  nola baitziraden haren adiskide, harengana igorririk othoitz zegioten, ez ledin theatrera presenta.
  32 Bada batzu bataz oihuz zeuden, eta berzeak berzeaz: ezen konfus zen konpainia, eta
  anhitzek etzakiten zergatik bildu izan ziraden.
  33 Orduan jendetzetik kanpora abanza zezaten Alexandre, Iuduek hura bulkatzen zutela. Eta
  Alexandrek, ixil litezen eskuaz keinu eginik, nahi
  zeraukan kausa allegatu populuari.
  34 Baina ezagutu zutenean ezen hura Iudu
  zela, altxa zedin guzietarik boz bat, kuasi bi orenez oihu egiten zutela, Efesianoen Diana handia!
  35 Orduan eskribariak jendetzea apazegaturik, erran zezan, Efeseko gizonak, zein da gizona
  eztakiana ezen Efeseko hiria dedikatua dela
  Diana handiaren, eta Iupiterganik iautsi izan den
  imajinaren zerbitzura?
  36 Nehor bada gauza hautan kontrasta ezin
  daitenaren gainean, apazega zaitezten beharda,
  eta deus desordenatuki eztagizuen.
  
  37 Ezen ekarri ukan dituzue gizon hauk
  ezpaitirade ez sakrileje, ez ezpaitute zuen iainkosa difamatzen.
  38 Beraz baldin Demetriusek eta harekin
  diraden ofizierek egitekorik badute zenbeiten
  kontra, gorte edukiten da, eta badirade Prokonsulak, elkar akusa bezate.
  39 Eta baldin berze gauzaz deus galdegiten
  baduzue, kongregatione bidezki bilduan konkludi ahal daite.
  40 Ezen peril da seditionez akusa ezgaitezen,
  egungo egunagatik, truble hunezaz razoin eman
  ahal dezakegun kausarik eztenaz geroz. Eta
  gauza hauk erran zituenean biltzarreari konjit
  eman ziezon.
  
  KAP. XX.
  1 Paul Mazedonian, Grezian, eta
  Sirian. 9 Eutike hila resuszitatu. 16
  Mendekoste eguna. 18 Efeseko
  Anzianoak Paulek exhortatzen. 22
  Heldu behar zaizkion afliktioneak
  
  aitzinetik erraiten. 26 Paulen hogen
  gabea. 29 Doktor falsuak nola
  izanen diraden aitzinetik Paulek
  deklaratzen. 31 Beillatzera
  exhortatzen. 34 Bere eskuez Paul
  trabaillatu. 36 Othoitza. 37 Paulen
  partitzeagatik fidelak nigarrez egon.
  1 Bada tumultoa apazegatu zenean, Paul diszipuluak beregana deithurik eta besarkaturik,
  parti zedin Mazedoniarat ioaiteko.
  2 Eta komarka hetan ebili zenean, eta exhortatu zituenean hitz anhitzez, ethor zedin Greziara.
  3 Eta han hirur hilebethe eginik, zeren Iuduek
  zelata egiten baitzeraukaten Siriarat enbarkatu
  izan baliz: haren abisua izan zen Mazedonian
  gaindi itzultzera.
  4 Eta lagund zezan hura Sopater Beroenesak
  Asiarano: eta Thesalonizeanoetarik, Aristarkek
  eta Sekondek, eta Gaio Derbianoak, eta Timotheok: eta Asianoetarik, Tikikek eta Trofimek.
  5 Hauk aitzinerat ioanik iguriki genzaten Troasen.
  
  6 Eta gu enbarka gentezen altxagarri gaberiko ogien egunen ondoan Filipestik, eta ethor
  gentezen hetara Troasera, borz egunen buruan:
  non egon baikentezen zazpi egun.
  7 Eta asteko lehen egunean ogiaren haustera diszipuluak bilduak izan eta, Paul minzo zen
  hekin (zeren biharamunean partitzeko baitzen)
  eta iraun zezan haren proposak gauherdi arterano.
  8 Eta zen anhitz lanpa ganbera goran, non
  bilduak baikinaden.
  9 Eta iarririk zegoela gizon gazte bat Eutike
  deitzen zenik leiho gainean, logale handi batek
  harturik, Paul luzaki minzo zela, loa garaithurik
  eror zedin hirurgarren soillerutik beherera, eta
  hila altxa zezaten.
  10 Baina iautsirik Paul behera zedin haren
  gainera, eta besarkaturik erran zezan, Etzaiteztela trubla ezen hunen arima haur baithan da.
  11 Gero iganik eta ogia hautsirik eta ianik,
  eta luzaki minzaturik argirano, hala parti zedin.
  12 Eta gizon gazteor bizirik ekar zezaten, eta
  hagitz konsola zitezen.
  
  13 Eta gu unzira ethorririk enbarka gentezen
  Asoserat, handik hartzeko genduen Paul: ezen
  hala ordenatu zuen, berak bide hura oinez egin
  gogoz.
  14 Bada Ason gurekin bathu zenean, hura
  harturik ethor gentezen Mitilenera.
  15 Eta handik enbarkaturik, biharamunean
  ethor gentezen Kiosen aurkara: eta hurrenengo
  egunean arriba gentezen Samosera: eta Trojillen
  egonik, ondoko egunean ethor gentezen Miletera.
  16 Ezen deliberatu zuen Paulek Efesez aitzinago iragaitera, denborarik gal ezlezanzat Asian:
  ezen lehiatzen zen baldin posible balitzaio Mendekoste egunean Ierusalemen izatera.
  17 Eta Miletetik mezu igorririk Efesera, dei
  zitzan Elizako Anzianoak.
  18 Eta harengana ethorri ziradenean erran
  ziezen, Zuek badakizue, Asian sar nendin lehen
  egunaz geroztik, nola zuekin denbora guzian
  izan naizen:
  19 Iauna zerbitzatzen nuela humilitate guzirekin eta anhitz nigar xortarekin, eta Iuduen
  
  zelata egoitetarik ethorri izan zaizkidan tentationekin:
  20 Nola zuen probetxutako gauzetarik
  eztrauzuedan deus estali, zuei deklaratu eta irakatsi gabe publikoki eta etxez etxe:
  21 Testifikatzen nerauela hanbat Iuduei nola
  Grekoei Iainkoa baitharatko emendamendua,
  eta Iesus gure Iauna baitharatko fedea.
  22 Eta orain huna, ni Espirituaz estekatua,
  banoa Ierusalemera, hartan heltzeko zaizkidan
  gauzak eztakizkidalarik:
  23 Salbu Espiritu sainduak hiriz hiri testifikatzen baitraut, dioela ezen estekadurak eta tribulationeak ene begira daudela.
  24 Baina eztut deusen ansiarik, eta neure
  bizia etzait prezioso, akaba dezadanzat neure
  kursua bozkariorekin, Iesus Iaunaganik rezebitu
  dudan kargua, Iainkoaren gratiaren Ebanjelioa
  testifika dadinzat.
  25 Eta orain huna, nik badakit ezen gehiagorik eztuzuela ikusiren ene begithartea zuetarik
  batek ere, zeinen artetik iragan bainaiz Iainkoaren resuma predikatzen nuela.
  
  26 Halakotz testifikatzen drauzuet egungo
  egunean, ezen xahu naizela ni guzien odoletik.
  27 Ezen eztut disimulatu zuei denuntia ezniezazuen Iaunaren konseillu guzia.
  28 Gogoa eiezue bada zuen buruei, eta arthalde guziari, zeinetan Espiritu sainduak ezarri
  baitzaituzte Ipizpiku, Iainkoaren Elizaren bazkatzeko, zein konkestatu baitu bere odol propriaz.
  29 Ezen nik badakit haur, sarthuren diradela
  ene ioan ondoan otso dorpeak zuen artera, gupida eztutelarik arthaldea.
  30 Eta zeuron artetik iaikiren dirade gizonak
  denuntiatzen dituztela gauza gaixtoak, diszipuluak bere ondoan erekar ditzatenzat.
  31 Halakotz beillezazue, orhoit zaretelarik
  ezen hirur urthez gau eta egun eznaizela zesatu
  nigar xortarekin zuetarik batbederaren adbertitzetik.
  32 Eta orain ere, anaieak, gomendatzen
  zerauzkiotet Iainkoari eta haren gratiaren hitzarik, zein baita botheretsu zuen edifikatzen akabatzeko, eta zuei saindu guziekin heretajearen
  emaiteko.
  
  33 Berzeren urhea ez zilharra ez arropa eztut
  guthiziatu.
  34 Baina zeurok badakizue nola ene, eta enekin ziradenen behar ziraden gauzak fornitu ukan
  dituzten esku hauek.
  35 Guzietan erakutsi drauzuet ezen hunela
  trabaillatuz behar diradela flakuak suportatu, eta
  Iesus Iaunaren hitzez orhoit izan: ezen berak
  erran du, Gauza dohatsuagoa dela emaitea ezen
  ez hartzea.
  36 Eta hitz hauk erran zituenean belhauriko
  iarririk egin zezan othoitze hekin guziekin.
  37 Orduan nigar handi guziez egin zedin: eta
  Paulen lepora bere buruak egotziz pot egiten
  zeraukaten:
  38 Triste ziradelarik prinzipalki erran ukan
  zuen hitzagatik, ezen gehiagorik haren begithartea ezlutela ikusiren. Eta unzira lagundu zaizkan.
  
  KAP. XXI.
  5 Othoitza itsas kostan. 8 Filipe
  Ebanjelista, 9 Haren laur alabak. 10
  
  Agabus profeta. 16 Mnason
  diszipulu. 24, 26 Paul, bere burua
  purifikatzen zuela, hatzaman. 29
  Trofime. 30 Seditione Paulen kausaz
  33 Armadako kapitainak Paul
  kadenaz estekatzen.
  1 Eta enbarkatu genenean, hetarik separaturik, xuxen-xuxena ethor gentezen Kosera, eta
  biharamunean Rhodesera, eta handik Patrasera.
  2 Eta han eridenik unzi Fenizerat trebesatzen
  
You have read 1 text from Basque literature.