🕙 28-minute read
Testamentu Berria - 23
Total number of words is 3601
Total number of unique words is 1461
28.3 of words are in the 2000 most common words
38.0 of words are in the 5000 most common words
44.8 of words are in the 8000 most common words
eta Iuduen natione guziaz testimoniaje duena,
dibinoki Aingeru saindu batez adbertitu izan duk
erekar enzan hi bere etxera, eta minzatzen
enzun enzan.
23 Barnera deithurik bada rezebi zitzan hek
ostatuz eta biharamunean Pierris ioan zedin
hekin, eta Iopeko anaietarik batzuk konpainia
egin ziezoten.
24 Eta biharamunean sar zitezen Zesarean.
Eta Kornelio haien begira zegoen, bere ahideak
eta adiskide familiarak deithurik.
25 Eta gertha zedin Pierris sartzen zen bezala, Kornelio aitzinera ilki baitzekion, eta bere
burua haren oinetara egotzirik, adora zezan.
26 Baina Pierrisek goiti zezan hura, zioela,
Iaiki adi neuror ere gizon nauk.
27 Eta harekin minzo zela sar zedin, eta eriden zezan anhitz jende hara bildurik:
28 Eta erran ziezen, Zuek badakizue eztela
permetitzen gizon Iudu bat iunkta edo hurbil
dakion estranjer bati: baina niri erakutsi draut
Iainkoak gizonik batre komun edo satsu eztezadan erran.
29 Eta halakotz duda gabe ethorri izan naiz
deithurik. Galdez nauzue bada zer kausaz ni erekarri nauzuen.
30 Orduan Korneliok dio, Laur egun dik ordu
hunetarano baininzen barur, eta bedratzi orenetan niangoan, othoizte egiten neure etxean: eta
huna, gizon bat presenta ziedian ene aitzinean,
argitzen zuen beztiduratan:
31 Eta erran ziezan, Kornelio, enzun izan duk
hire orationea, eta hire elemosinak memoriotan
dituk Iainkoaren aitzinean.
32 Igorrak bada Iopera, eta dei erazi ezak
Simon izen goitikoz Pierris deitzen dena: hura
duk ostatuz Simon larru apainzalearen etxean
itsas aldean: hura dathorrenean minzaturen zaik
hiri
33 Halakotz bertan hiregana igorri diat, eta
hik ungi egin duk zeren ethorri aizen. Orain bada
gu guziok gaituk hemen Iainkoaren aitzinean
Iainkoaz manatu izan zaizkian gauza guziak
enzun ditzagunzat.
34 Orduan irekirik Pierrisek bere ahoa, erran
zezan, Egiaz erideiten dut ezen Iainkoa eztagoela personen aparentiara beha.
35 Baina natione guzietan hari beldur zaiona,
eta iustitia egiten duena, dela haren gogarako.
36 Gauza haur igorri ukan draue Iainkoak
Israeleko haurrei, denuntiatzen zuelarik bakea
Iesus Kristez, zein baita guzien Iauna.
37 Zuek badakizue zer egin izan den Iudea
guzian, hasirik Galilean, Ioanesek predikatu
ukan duen Baptismoaren ondoan:
38 Nola Iesus Nazareno unktatu duen Iainkoak Espiritu sainduaz eta berthutez, zein ebili izan
baita ungi egiten zuela eta deabruaz tormentatu
ziraden guziak sendatzen zituela: ezen Iainkoa
zen harekin
39 Eta gu gara testimonio Iuduen eta Ierusalemeren komarkan egin dituen gauza guziez.
40 Zein hil ukan baitute zurean urkaturik, eta
hura Iainkoak resuszitatu ukan du hereneko egunean, eta eman manifestatu izateko,
41 Ez populu guziari, baina lehendanik Iainkoaz ordenatu ziraden testimonioei, guri diot zeinek ian eta edan baitugu harekin hura hiletarik
resuszitatu izan den ondoan.
42 Eta manatu gaitu predikatzera populuari
eta testifikatzera ezen hura dela bizien eta hilen
iuje izateko Iainkoaz ordenatua.
43 Huni Profeta guziek ere testimoniaje ekarten draukate, ezen haren izenean bekatuen barkamendua rezebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guziek.
44 Oraino Pierrisek propos hauk edukiten
zituela, iauts zedin Espiritu saindua hitz haur
enzuten zuten guzien gainera.
45 Eta mirets zezaten Zirkonzisioneko fidel
Pierrisekin ethorriek, zeren Jentilen gainera ere
Espiritu sainduaren dohaina erautsi izan baitzen.
46 Ezen enzuten zituzten hek lengoajez minzatzen eta Iainkoaren laudatzen.
47 Orduan ihardets zezan Pierrisek, Ala
nehork ura enpatxa ahal dezake batheia eztitezen guk bezala espiritu saindua rezebitu duten
hauk?
48 Eta mana zezan batheia litezen Iaunaren
izenean. Orduan othoitz egin ziezoten zenbeit
egunetakotz egon ledin.
KAP. XI.
1 Zeren Krist Jentilei predikatu
derauen Zirkonzisionekoek Pierris
reprotxatzen. 18 Penitentia Jentilei
eman. 20 Antiokekoei Krist
denuntiatzen. 25 Barnabasek Saul
hetara eramaiten. 26 Lehen Kristino
izena Antioken. 27 Profeta batzu
Antiokera ethorri. 28 Agabusek
gosetea denuntiatzen. 29 Iudeako
fidelak paubre.
1 Enzun zezaten bada Apostoluek eta Iudean
ziraden anaiek ezen Jentilek ere rezebitu zutela
Iainkoaren hitza.
2 Eta igan zenean Pierris Ierusalemera iharduki zezaten haren kontra zirkonzisionekoek,
3 Zioitela Zirkonziditu eztiraden gizonetara
sarthu izan aiz, eta hekin ian ukan duk.
4 Orduan hasirik Pierrisek deklara zietzen
gauza guziak bata berzearen ondoan, zioela,
5 Ni ninzen Iopeko zibitatean othoitz egiten
nengoela: eta adimenduz transportaturik ikus
nezan bisione bat, baitzen, iausten zen unzi bat
mihise handi bat bezalakorik, laur kantoinetan
lothua, beheititzen, zela zerutik, eta ethor zedin
eneganano.
6 Hartara begiak ezarririk gogoa eta ikus
nezan lurreko animal laur oindunetarik, eta basa
bestietarik, eta herrestez dabiltzanetarik, eta
zeruko xorietarik:
7 Eta enzun nezan boz bat niri erraiten zerautala, Iaiki adi Pierris, hil ezak eta ian ezak.
8 Eta erran nezan, Ez Iauna: ezen gauza
komunik edo satsurik eztuk egundano sarthu
ene ahoan.
9 Eta ihardets ziezadan bozak berriz zerutik,
Iainkoak purifikatu duena, hik eztezala satsu.
10 Eta haur egin zedin hiruretan: eta harzara
retira zitezen gauza hauk guziak zerurat.
11 Gero huna, moment berean hirur gizon
presenta zitezen ni ninzen etxera, Zesareatik
enegana igorriak.
12 Eta erran ziezadan Espirituak hekin ioan
nendin, dudarik egin gabe. Eta ethor zitezen
enekin sei anaie hauk ere, eta sar gentezen gizonaren etxean:
13 Eta konta ziezagun nola ikusi zuen Aingeru bat bere etxean, presentatzen zaiola eta ziotsala, Igorrak zenbaterebeit jende Iopera, eta
erekarrak Simon izen goitikoz Pierris deitzen
dena.
14 Hark erranen drauzkik hitzak, zeinez salbaturen baitaiz, eta hi eta hire etxe guzia.
15 Eta minzatzen has nendinean, iauts zedin
Espiritu saindua haien gainera, hatsean gure gainera ere iautsi zen bezala.
16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz,
nola zioen, Ioanesek batheiatu ukan du urez
baina zuek batheiaturen zarete Espiritu sainduaz.
17 Bada guri bai dohain bera Iainkoak eman
drauenaz geroz, guk Iesus Krist Iauna baithan
sinhetsi ukan baitugu: ni nor ninzen enpatxa
nezan Iainkoa?
18 Orduan gauza hauk enzunik amatiga zitezen, eta glorifika zezaten Iainkoa, erraiten zutela, Beraz Jentilei ere Iainkoak eman draue emendamendua bizitze ukaiteko.
19 Bada Estebenen kausaz ethorri izan zen
tribulationeagatik barreiatu ziradenak ere ioan
zitezen Fenizerano eta Ziprerano eta Antiokerano, nehori deklaratzen etzeraukatelarik Iainkoaren hitza, Iuduei berei baizen.
20 Baina hetarik batzu ziraden Zipriano, eta
Zireniano, zein Antioken sarthurik Grekoei minzo
baitzaizten denuntiatzen zutela Iesus Iauna.
21 Eta Iaunaren eskua zen hekin: eta jende
aralde handi bat sinhetsirik konberti zedin Iaunagana.
22 Eta hel zedin fama Ierusalemen zen Elizaren beharrietara: eta igor zezaten Barnabas ioan
ledin Antiokerano:
23 Eta arribatu zenean, eta ikusi zuenean
Iainkoaren gratia alegera zedin, eta exhortatzen
zituen guziak, bihotzeko fermutasun batez perseberatzera Iaunarekin.
24 Ezen gizon ona zen eta Espiritu sainduaz
eta fedez bethea: eta jendetze handia augmenta
zekion Iaunari.
25 Gero ioan zedin Barnabas Tarsera, Saulen
bilha:
26 Eta hura eridenik eraman zezan Antiokera: eta gertha zedin urthe guzian Elizarekin konbersa baitzezaten, eta populu handi irakats baitzezaten, eta diszipuluak lehenik Antioken Kristino dei baitzitezen.
27 Eta egun hetan iauts zitezen Ierusalemetik Profeta batzu Antiokera.
28 Eta hetarik Agabus deitzen zen batek iaikirik deklara zezan Espirituaz, gosete handia izanen zela mundu orotan: eta haur hala gertha
zedin Klaudio Zesaren denboran.
29 Eta diszipuluetarik batbederak bere ahalaren arauez, delibera zezaten aiutatan zerbaiten
igortera Iudean habitatzen ziraden anaiei.
30 Eta hala egin zezaten, Anzianoei igorriz
Barnabasen eta Saulen eskuz.
KAP. XII.
2 Iakes ezpataz hil. 3 Pierris
presoindegian ezarri: 7 Aingeruak
hura idoki. 12 Ioanes Mark. 13
Rhode. 15 Pierrisen Aingerua. 23
Herodes harabartu. 24 Iaunaren
hitza abanzatzen. 25 Barnabas eta
Paul Ierusalemera itzuli.
1 Eta denbora berean iar zedin rege Herodes
Elizako batzuen aflijitzen.
2 Eta hil zezan Iakes Ioanesen anaiea, ezpataz.
3 Eta ikusirik hori laket zaiela Iuduei, abanza
zedin Pierrisen ere hatzamaitera: (eta ziraden
altxagarri gaberiko ogien egunak)
4 Eta hatzamanik ezar zezan presoindegian,
eta eman ziezen laur laurnazko jendarmesi begiratzera: bazko ondoan hura populuari presentatu nahiz.
5 Pierris bada begiratzen zuten presoindegian: baina Elizak harengatik ardura Iainkoari
othoitz egiten zeraukan.
6 Eta Herodesek hura presentatzeko zuenean, gau hartan lo zetzan Pierris bi jendarmesen artean, bi kadenaz estekatua, eta goardek
borthaitzinean begiratzen zuten presoindegia.
7 Eta huna, Iaunaren Aingeru bat ethor zedin,
eta argi batek argi zezan presoindegian, eta iorik
Pierrisen seihetsa, iratzar zezan, zioela, Iaiki adi
fitetz, eta eror zekizkion kadenak eskuetarik.
8 Eta erran ziezon Aingeruak, Gerrikadi, eta
iaunz itzak eure sandaleak. Eta egin zezan hala.
Gero erran ziezon, Har ezak eure arropa, eta
arreit niri.
9 Eta ilkirik Pierris iarreiki zekion, eta etzakian egia zenez Aingeruaz egiten zena: baina
uste zuen zenbeit bisione ikusten zuela.
10 Eta iraganik lehen goardia eta bigarrena,
ethor zitezen burdinazko borthara, zibitatera
daramanera, zein bere buruz ireki baitzekien,
eta ilkirik iragan zezaten karrika bat, eta bertan
parti zedin Aingerua harenganik.
11 Orduan Pierrisek akordaturik erran zezan,
Orain dakit egiazki ezen Iaunak igorri ukan duela
bere Aingerua, eta idoki nauela Herodesen eskutik, eta Iuduen populuaren ustekari guzitarik.
12 Eta gauza konsideraturik ethor zedin
Maria Ioanesen, izen goitikoz Mark deitzen zenaren amaren etxera, non baitziraden anhitz bilduak eta othoitze egiten zeudela.
13 Eta bulkatu zuenean Pierrisek etxe aitzineko bortha, ilki zedin neskato bat behatzera,
Rhode deitzen zenik.
14 Eta ezaguturik Pierrisen boza, bozkarioz
etzezan ireki etxe aitzineko bortha, baina barnera laster eginik deklara ziezen, Pierris borthaitzinean zegoela.
15 Eta hek erran ziezoten, Erhoa aiz. Baina
hark seguratzen zuen hala zela: eta hek zioiten,
Haren Aingerua dun.
16 Baina Pierrisek bulkatzez perseberatzen
zuen: eta irekirik, ikus zezaten hura, eta espanta
zitezen.
17 Eta haei keinu eginik eskuaz ixil litezen,
konta ziezen nola Iaunak idoki zuen presoindegitik: eta erran ziezen, Konta ietzezue gauza hauk
Iakesi eta anaiei. Eta ilkirik ioan zedin berze leku
batetara.
18 Baina argitu zenean gudu handia zen jendarmesen artean eia Pierris zer egin zen.
19 Eta Herodesek hura galdeginik eriden
etzuenean, goardez informatione eginik, mana
zezan punitzera eraman litezen: eta iautsirik
Iudeatik Zesareara, han egon zedin.
20 Eta Herodesek zuen gerla egiteko gogo
Tirianoen eta Sidonianoen kontra: baina hek
gogo batez ethor zitezen harengana, eta irabazirik Blasto, zein baitzen regeren ganberako
gehien, bake eskez zeuden: zeren haien komarka regerenetik entretenitzen baitzen.
21 Eta egun asignatu batez, Herodesek rege
arropaz beztiturik, iudizioko iar lekuan iarririk,
harenga bat egin ziezen.
22 Eta populua oihuz iar zedin, Iainkoaren
boza, eta ez gizonarena!
23 Eta bertan io zezan hura Iainkoaren Aingeruak, zeren ezpaitzeraukan Iainkoari gloria
eman: eta harabarturik hil zedin.
24 Baina Iainkoaren hitza abanzatzen zen eta
multiplikatzen.
25 Barnabas ere eta Saul itzul zitezen Ierusalemetik, kargua konpliturik, berekin harturik Ioanes ere izen goitikoz Mark deitzen zena.
KAP. XIII.
1 Antiokeko Elizan Profeta eta
doktor batzu. 2 Barnabas eta Saul
predikatzera separatzen. 3 Barur eta
othoizte egin. 5 Salamis. 6 Bariesu
profeta falsu. 12 Serjiok Krist
baithan sinhesten. 14 Paulek
Antioken predikatzen. 45 Iuduak hari
kontrastatzen. 48 Jentilek sinhesten.
50 Persekutione Paulen eta
Barnabasen kontra. 51 Ikoniora hek
retiratzen. 52 Diszipuluak bozkarioz
bethe.
1 Eta ziraden, Antioken zen Elizan Profeta eta
doktor batzu, Barnabas, eta Simon Nijer deitzen
zena, eta Luzio Zireneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarkarekin hazi izan zena, eta Saul.
2 Hek bada Iauna ministerioan zerbitzatzen
zutela eta barur ziradela, erran zezan Espiritu
sainduak, Separa ietzadazue Barnabas eta Saul
deithu ditudan obrakotzat.
3 Orduan barur eta othoizte eginik, eta
eskuak haien gainean ezarririk, igor zitzaten.
4 Hek bada igorririk Espiritu sainduaz, iauts
zitezen Seleuziara: eta handik enbarka zitezen
Ziprera.
5 Eta ethorri ziradenean Salaminara denuntia
zezaten Iainkoaren hitza Iuduen sinagogetan:
eta bazuten Ioanes ere lagun.
6 Gero Isla Paforano trebesatu zutenean, eriden zezaten Iudu profeta falsu enkantazale bat,
Bariesu deitzen zenik,
7 Zein baitzen Serjio Paul prokonsularekin.
gizon zuhurrarekin. Hunek deithurik Barnabas
eta Saul, Iainkoaren hitzaren enzuteko desira
zuen.
8 Baina resistitzen zerauen Elimas enkantazaleak, (ezen hala erran nahi du haren izenak)
Prokonsula fedetik erauzi nahiz.
9 Baina Saulek (Paul ere deitzen denak) betherik Espiritu sainduaz, harengana begiak
xuxendurik,
10 Erran zezan, O enganio eta finezia guziaz
bethea, deabruaren semea, iustitia guziaren
etsaia, ez aiz Iaunaren bide xuxenen makurtzetik geldituren?
11 Orain bada huna, Iaunaren eskua hire gainean, eta izanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzkia
denbora batetarano, Eta bertan eror zedin haren
gainera lanho eta ilhunbe: eta inguru zabilan
nork eskutik gida lezakeen bilha.
12 Orduan Prokonsulak ikusirik zer egin izan
zen, sinhets zezan, miraz iarririk Iaunaren doktrinaz.
13 Eta Pafotik partitu ziradenean Paul eta
harekin ziradenak, ethor zitezen Perjera Panfiliako hirira: orduan Ioanes hetarik partiturik, itzul
zedin Ierusalemera.
14 Eta hek Perjetik partiturik ethor zitezen
Antioke Pisidiakora, eta sarthurik sinagogan Sabbath egunean, iar zitezen.
15 Orduan Legearen eta Profeten irakurtzearen ondoan, igor zezaten sinagogako prinzipalek
hetara, zioitela, Gizon anaieak, baldin zuetan
bada zenbeit hitz populuaren exhortationetakorik, errazue.
16 Iaikirik bada Paulek, eta eskuaz ixil litezen
keinu eginik, dio, Israeltar gizonak, eta Iainkoaren beldurra duzuenak, enzuzue:
17 Israeleko populu hunen Iainkoak elejitu
ukan ditu gure aitak, eta populu haur goratu
ukan du, Egipteko lurrean zeudenean, eta beso
gora batez idoki zitzan hek hartarik.
18 Eta berrogei urtheren denboraren inguruan haien konditioneak sufritu ukan ditu desertuan.
19 Gero desegenik zazpi natione Kanaango
lurrean, zorthez parti ziezen haien lurra.
20 Eta gero guti gora, guti behera laur ehun
eta berrogei eta hamar urthez eman zietzen
iujeak Samuel profetaganano.
21 Gero eska zitezen rege baten, eta eman
ziezen Iainkoak Saul Zis-en semea, Ben-iamin
leinuko gizona, berrogei urthez.
22 Eta hura kendurik, eman ziezen Dabid
regetan: hari ere testimoniaje emanik, erran
zezan, Eriden dut Dabid Ieseren semea, neure
gogarako gizona, zeinek eginen baititu ene nahi
guziak.
23 Hunen hazitik Iainkoak bere promesaren
araura suszitatu ukan drauka Israeli Salbadorea,
baita, Iesus:
24 Aitzinetik Ioanesek emendamendutako
Baptismoa Israeli predikatu ukan zeraukanean
haren ethorterakoan.
25 Eta akabatzen zuenean Ioanesek bere
kursua, erran zezan, Nor naizela uste duzue? ez
naiz hura ni, baina huna, ethorten da ene ondoan, zeinen oinetako zapata ezpainaiz digne laxa
dezadan.
26 Gizon anaieak, Abrahamen arrazako
semeak, eta zuen artean Iainkoaren beldurra
dutenak, zuei salbamendu hunetako hitza igorri
izan zaizue.
27 Ezen Ierusalemeko habitantek eta haien
gobernadorek hura ezagutzen etzutelarik kondemnaturik, Profeten hitz Sabbath guziaz irakurtzen diradenak konplitu ukan dituzte.
28 Eta ezeinere heriotako kausarik hartan
eriden gabe Pilate rekeritu ukan dute hura hil
lezan.
29 Eta konplitu zituztenean harzaz eskribatu
ziraden gauza guziak, zuretik kendurik, ezar
zezaten monument batetan.
30 Baina Iainkoak resuszitatu ukan du hura
hiletarik.
31 Eta ikusi izan da anhitz egunez, harekin
batean Galilearik Ierusalemera igan izan ziradenez, eta dirade haren testimonio populua baithara.
32 Guk ere denuntiatzen drauzuegu zuei
gure Aitei egin izan zaien promesaz den bezenbatean:
33 Ezen hura Iainkoak konplitu drauela haien
haurrei, zein baikara gu, Iesus resuszitaturik,
bigarren Psalmuan ere eskribatua den bezala,
Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi.
34 Eta erakusteko resuszitatu duela hura
hiletarik gehiagorik sepulkrera ez itzultzekotan,
hunela erran ukan du, Emanen drauzkizuet zuei
Dabid-en saindutasun segurak.
35 Eta halakotz berze leku batetan ere erraiten du, Eztuk permetituren hire Sainduak korruptionerik ikus dezan.
36 Ezen segur Dabid bere denboran Iainkoaren konseillua zerbitzaturik, lokartu izan da, eta
bere aitekin ezarri izan da, eta ikusi ukan du
korruptione.
37 Baina Iainkoak resuszitatu duenak eztu
ikusi ukan korruptionerik.
38 Iakizue bada gizon anaieak, ezen hunezaz
bekatuen barkamendua deklaratzen zaizuela:
39 Eta Moisesen Legeaz iustifikatu ezin izan
zareten gauza guzietarik, hunezaz, sinhesten
duen guzia iustifikatzen dela.
40 Gogoauzue bada Profetetan erran izan
dena gertha eztakizuen.
41 Ikusazue menosprezatzaleak, eta mirets
ezazue, eta urt zaitezte, ezen obra bat egiten
dut nik zuen egunetan, obra bat diot zein ezpai-
tuzue sinhetsiren baldin nehork konta badiezazue.
42 Gero ilki ziradenean Iuduen sinagogatik,
othoi zitzaten Jentilek hurreneko Sabbathoan
hitz hauk haei deklara lietzen.
43 Eta kongregationea barreiatu zenean,
iarreiki zekien Iuduetarik eta Iainkoa zerbitzatzen zuten proselitoetarik anhitz Pauli eta Barnabasi: eta hauk haei minzatzen zaiztela, Iainkoaren gratian perseberatzera exhortatzen zituzten.
44 Eta hurrenengo Sabbath egunean kuasi
hiri guzia bil zedin Iainkoaren hitzaren enzutera.
45 Baina Iuduak populua ikusirik inbidiaz
bethe zitezen, eta kontrastatzen zaizten Paulek
erraiten zituen gauzei, kontrastatzen ziradela
eta blasfematzen zutela.
46 Orduan konstantki Paulek eta Barnabasek
erran zezaten, Zuei behar zaizuen lehenik
denuntiatu Iainkoaren hitza: baina hura arbuiatzen duzuenaz geroz, eta bizitze eternalaren
ukaiteko indigne zuen buruak iujeatzen dituzuenaz geroz, huna, itzultzen gara Jentiletarat.
47 Ezen hala manatzen drauku Iaunak, dioela, Ordenatu aut hi Jentilen argi izateko, salbamendu aizenzat lurraren bazterrerano.
48 Eta Jentilak haur zanzutenean alegera
zitezen, eta glorifika zezaten Iaunaren hitza: eta
sinhets zezaten bizitze eternalekotzat ordenatu
ziraden guziek.
49 Eta abanzatzen zen Iainkoaren hitza
komarka hartan guzian.
50 Eta Iuduek inzita zitzaten emazte debot
eta honest batzu, eta hiriko prinzipalak, eta eragin zezaten persekutione Paulen eta Barnabasen
kontra, eta egotz zitzaten bere komarketarik
kanpora.
51 Baina hek beren oinetako erhautsa inharrosirik haien kontra, ethor zitezen Ikoniora.
52 Eta diszipuluak bethatzen ziraden bozkarioz eta Espiritu sainduaz.
KAP. XIIII.
1 Ikonion anhitz konbertitu. 3 Signo
eta mirakulu. 4 Ikoniokoak bi
aldetara partitzen. 5 Persekutione. 6
Paulek eta Barnabasek Listrara ihes
egiten. 8 Maingua sendatu. 12
Listrakoek Barnabasi Iupiter eritzi,
eta Pauli Merkurio. 13 Eta haei
sakrifikatu nahi. 19 Paul lapidatu. 23
Anzianoak Elizetan ordenatzen. 27
Fedearen bortha ireki Jentilei.
1 Eta gertha zedin Ikonion elkarrekin sar baitzitezen Iuduen sinagogara, eta minza baitzitezen hala non sinhets baitzezan Iuduetarik eta
Grekoetarik mulzo handiak.
2 Baina sinhesterik etzuten Iuduek inzita eta
korrunpi zitzaten Jentilen bihotzak anaien kontra.
3 Bada denbora luzez han egon zitezen konstantki minzatzen ziradela, Iaunaren gorthasunez,
zeinek testimoniaje ekarten baitzaraukan bere
gratiazko hitzari, eta emaiten zuen signo eta
mirakulu egin ledin haien eskuz.
4 Eta parti zedin hiriko jendea bi aldetara, eta
batak ziraden Iuduekin, eta berzeak Apostoluekin.
5 Baina altxatu ziradenean Jentilak eta
Iuduak bere Gobernadorekin haien iniuriatzera
eta lapidatzera:
6 Aditurik gauza, ihes egin zezaten Likaoniako hirietara, hala nola, Listrara eta Derbera, eta
inguruko komarketara:
7 Eta han predikatzen zuten Ebanjelioa.
8 Eta Listrako gizon oinez inpotent bat zegoen iarririk bere amaren sabeleandanik maingu,
egundano ebili etzen bat:
9 Hunek enzun zezan Paul minzatzen, zeinek,
hari begi eratxekirik, eta ikusirik ezen fede
bazuela sendatu izateko, erran baitziezon ozengi,
10 Iaiki adi eure oinen gainera zutik. Orduan
hura iauz zedin eta ebil zedin.
11 Eta jendetzek ikusirik Paulek egin zuena,
altxa zezaten bere boza, Likaoniko lengoajez,
erraiten zutela, Iainkoak gizonak bezalakaturik
iautsi dirade guregana!
12 Eta Barnabas deitzen zuten Iupiter: eta
Paul, Merkurio: zeren hark hitza ekarten baitzuen.
13 Eta Iupiter-en sakrifikadoreak (zein baitzen haien hiri aitzinean) zezen koroatuak borthaitzinerano ekarririk, nahi zuen populuarekin
sakrifikatu.
14 Baina hori enzunik Apostoluak, Barnabas
eta Paul, bere arropak zathiturik oldar zitezen
populuaren artera, oihuz zeudela.
15 Eta erraiten zutela, Gizonak, zergatik
gauza horiak egiten dituzue? zuek zareten afektione beren suiektioneko gizonak gara, deklaratzen drauzuegula, horrelako gauza banoetarik
konberti zaitezten Iainko biziagana, zerua eta
lurra eta itsasoa, eta hetan diraden gauza guziak
egin dituenagana:
16 Zeinek iragan denboretan Jentil guziak
beren bidetan ebiltera utzi ukan baititu.
17 Badarik ere bere burua eztu testimoniaje
gabe utzi, guri ungi eginez, emaiten drauzkigula
zerutik uriak eta sasoin abratsak, eta bethatzen
dituela biandaz eta alegranzaz gure bihotzak.
18 Eta gauza hauk erraiten zituztela, nekez
amatiga zitzaten jendetzeak sakrifika ezliezen.
19 Orduan ethor zitezen Antioketik eta Ikoniotik Iudu batzu, hek populua irabazirik eta Paul
lapidaturik, herresta zezaten hiritik kanpora,
ustez hila zen.
20 Baina diszipuluak haren ingurura bildu
ziradenean, iaikirik sar zedin hirian: eta biharamunean ioan zedin Derbera Barnabasekin
21 Eta hiri hartan ebanjelizatu zutenean, eta
anhitz irakatsirik itzul zitezen Listrara eta Ikoniora eta Antiokera:
22 Konfirmatzen zituztela diszipuluen gogoak, eta exhortatzen zituztela fedean perseberatzera, eta erraiten zutela, anhitz tribulationez
Iainkoaren resuman sarthu behar garela.
23 Eta konpainiaren abisuz Elizetarik batbederatan Anzianoak ordenatu ondoan, barurekin
othoitz eginik, gomenda zietzoten hek Iaunari,
zein baithan sinhetsi ukan baitzuten.
24 Gero Pisidia iraganik, ethor zitezen Fanfiliara.
25 Eta Perjen Iainkoaren hitza denuntiaturik,
iauts zitezen Ataliara.
26 Eta handik enbarka zitezen Antiokera,
nondik gomendatu izan baitziraden Iainkoaren
gratiari, konplitu zuten obrakotzat.
27 Eta ethorri izan ziradenean eta bildu zutenean Eliza, konta zitzaten Iainkoak hezaz egin
zituen gauza guziak, eta nola ireki zerauen Iainkoak Jentilei fedearen bortha.
28 Eta egon zitezen han denbora luzez diszipuluekin.
KAP. XV.
1 Anaie falsuek Zirkonzisionea
irakasten. 7, 13 Pierrisen eta
Iakesen harenga. 8, 9 Jentilek
Espiritu saindua rezebitu. 10
Legearen uztarria. 12 Gratia. 22
Jende igorri Apostoluek Antiokera.
23 Konzilioko letrak. 36 Paulen eta
Barnabasen artean kontentione
Ioanes Mark-en kausaz.
1 Eta Iudeatik iautsi izan ziraden batzuk, irakasten zituzten anaieak, zioitela, Baldin zirkonzidi ezpazaiteztez Moisesen maneraren araura,
ezin salba zaitezkete.
2 Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi heldurik haien kontra, ordena zezaten igan
litezen Paul eta Barnabas eta zenbeit berzerik
Apostoluetara eta Anzianoetara Ierusalemera
kestione hunegatik.
3 Hek bada igorririk Elizaz, iragan zitzaten
Feniza eta Samaria, Jentilen konbersionea kontatzen zutela: eta eman ziezen bozkario handi
anaie guziei.
4 Gero Ierusalemera arribaturik, rezebitu izan
ziraden Elizaz eta Apostoluez eta Anzianoez, eta
konta zitzaten Iainkoak hezaz egin ukan zituen
gauza guziak.
5 Baina (zioiten) altxatu izan dirade Fariseuen sektako sinhetsi zuten batzu, zioitela,
ezen zirkonziditu behar zutela, eta manatu Moisesen Legearen begiratzera.
6 Orduan bil zitezen Apostoluak eta Anzianoak egiteko hunez konsideratzera.
7 Eta disputa handiren ondoan, Pierrisek iaikirik erran ziezen, Gizon anaieak, zuek badakizue ezen haraitzinadanik Iainkoak gure artean
elejitu ukan nauela, ene ahoz enzun lezaten Jentilek Ebanjelioko hitza, eta sinhets lezaten.
8 Eta Iainkoak ezagutzen baititu bihotzak,
testifikatu draue, haei Espiritu saindua emanez
guriere bezala.
9 Eta eztu diferentiarik batre egin gure eta
haien artean, fedez purifikaturik haien bihotzak
10 Orain bada zergatik tentatzen duzue Iainkoa, diszipuluen lepo gainean uztarriaren ezartera, zein ez gure aitek ez guk ezin ekarri ukan baitugu?
11 Baina Iesus Krist Iaunaren gratiaz sinheften dugu salbaturen garela, hek ere bezala.
12 Orduan ixil zedin konpainia guzia, eta
beha zaizten Barnabasi eta Pauli, zeinek kontatzen baitzuten zer signo eta mirakulu egin zuen
Iainkoak hezaz Jentilen artean.
13 Eta ixildu ziradenean, ihardets zezan Iakesek, zioela, Gizon anaieak, enzun nezazue ni,
14 Simonek deklaratu ukan du nola lehenik
Iainkoak bisitatu dituen Jentilak hetarik populu
bat bere izeneko har lezanzat.
15 Eta hunekin akordatzen dirade Profeten
hitzak: eskribatua den bezala.
16 Gero itzuliren naiz, eta berriz edifikaturen
dut Dabid-en tabernakle eroria, eta haren ruinak
berriz edifikaturen ditut, eta berriz altxaturen
dut hura.
17 Rekeri dezatenzat goitiko gizonek Iauna,
eta Jentil guziek, zeinen gainean inbokatu izan
baita ene izena: dio gauza hauk guziak egin
dituen Iaunak.
18 Bethidanik Iainkoak badazaguzki bere
obra guziak.
19 Harren nik dut estimatzen eztituela
nehork faskatzeko Jentiletarik Iainkoagana konbertitzen diradenak:
20 Baina eskribatzeko zaiela begira ditezen
idolen satsutasunetarik, eta paillardizatarik, eta
gauza ithotik, eta odoletik.
21 Ezen Moisesek haraitzinadanik baditu
hirietarik batbederatan hura predikatzen dutenak, sinagogetan Sabbath guziaz irakurtzen
denaz geroz.
22 Orduan nahi ukan dute Apostoluek eta
Anzianoek Eliza guziarekin, beren artetik gizon
elejituak igor litezen Antiokera Paulekin eta Barnabasekin, hala nola, Iuda izen goitikoz Barsabas
deitzen zena, eta Silas, gizon prinzipalak anaien
artean.
23 Haien eskuz eskribatzen zutela segitzen
dena, Apostoluek eta Anzianoek eta anaiek
Antioken eta Sirian eta Zilizian Jentiletarik diraden anaiei, salutatione.
24 Zeren aditu baitugu ezen gutarik ilki diraden batzuk, zenbeit proposez trublatu ukan zaituztela, zuen arimak erauziz eta zirkonzidi zaitezten eta Legea begira dezazuen manatuz, zeinei ezpaikendrauen kargurik eman:
25 Gure irudia izan da konsentimendu batez
bildu garenona, elejitu ditugun gizonen zuetara
igortera, Barnabas eta Paul gure maitekin,
26 Baitirade Iesus Krist gure Iaunagatik bere
biziak abandonatu dituzten gizonak,
27 Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hek ere
gauza berak ahoz kontaturen drauzkizue.
28 Ezen on iruditu zaio Espiritu sainduari eta
guri, ez ezartera karga handiagorik batre zuen
gainera gauza nezesario hauk baizen:
29 Baitirade, Begira zaitezten idolei sakrifikatu diraden gauzetarik, eta odoletik, eta ithotik,
eta paillardizatarik, baldin gauza hautarik zuen
buruak begira baditzazue, ungi eginen duzue.
Ungi duzuela.
30 Hek bada konjit harturik ethor zitezen
Antiokera: eta konpainia bildurik eman zitzaten
letrak.
31 Eta irakurri zituztenean konsolationearen
gainean alegera zitezen.
32 Halaber Iudak eta Silasek, nola hek ere
Profeta baitziraden, anhitz hitzez exhorta zitzaten anaieak eta konfirma.
33 Eta han zerbait denbora egin zutenean,
igorri ikan ziraden anaiez bakerekin Apostoluetarat,
34 Guziagatik ere Silasi on irudi zekion han
egoitera.
35 Eta Paul eta Barnabas ere egon zitezen
Antioken, irakasten eta ebanjelizatzen zutela
anhitz berzerekin ere, Iaunaren hitza.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 24
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47