🕙 28-minute read
Testamentu Berria - 21
Total number of words is 3640
Total number of unique words is 1488
26.9 of words are in the 2000 most common words
39.2 of words are in the 5000 most common words
46.1 of words are in the 8000 most common words
lekuan, eta ezar ezpadezat neure eskua haren
seihetsean, eztut sinhetsiren.
26 Eta zortzi egunen buruan berriz ziraden
haren diszipuluak barnean, eta Thomas hekin:
ethor zedin Iesus borthak ertsiak zeudela, eta
geldi zedin haien artean, eta erran zezan, Bakea
dela zuekin.
27 Gero diotsa Thomasi, Ezarrak eure erhia
hemen, eta ikus itzak ene eskuak: eta heda ezak
eure eskua, eta ezarrak ene seihetsean: eta
ezaizela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.
28 Eta ihardets zezan Thomasek: eta erran
ziezon, Ene Iauna eta ene Iainkoa.
29 Diotsa Iesusek, Zeren ikusi bainauk, Thomas sinhesten duk: dohatsu dituk ikusi ez, eta
sinhetsi dutenak.
30 Bada anhitz berze signorik ere egin zezan
Iesusek bere diszipuluen aitzinean, zein ezpaitirade eskribatuak liburu hunetan.
31 Baina gauza hauk eskribatu izan dirade,
sinhets dezazuenzat ezen Iesus dela Krist Iainkoaren Semea, eta sinhesten duzuela bizitzea
duzuenzat haren izenean.
KAP. XXI.
1 Krist agertzen diszipuluei, arrain
hatzamaiten ari ziradela. 6 Arrain
hatzamanak. 18 Pierrisen herioa
Kristek aitzinetik erraiten, 20 eta
Ioanesenaz Pierris informatzen. 25
Eskribatu ezten gauzarik anhitz egin
Iesusek.
1 Gero manifesta zekien berriz Iesus diszipuluei Tiberiako itsas aldean, manifesta zedin bada
hunela:
2 Ziraden elkarrekin Simon Pierris, eta Thomas Didimus deitzen dena, eta Nathanael, zein
baitzen Kana Galileako, eta Zebedeoren
semeak, eta haren diszipuluetarik berzerik biga.
3 Dioste Simon Pierrisek, Banoa arrainzara.
Diotsate, Bagioazak gu ere hirekin. Parti zitezen,
eta igan zitezen unzira bertan: eta gau hartan
etzezaten deus har.
4 Baina goiza ethorri zenean, eriden zedin
Iesus ur bazterrean: badarik ere etzezaten ezagut diszipuluek Iesus zela.
5 Dioste bada Iesusek, Haurrak, iakirik batre
baduzue? Ihardets ziezoten, Ez.
6 Eta hark dioste, Egotzazue sarea unziaren
eskuineko aldera, eta eridenen duzue. Egotz
zezaten bada, eta gehiagorik ezin hura tira zezaketen arrainen anhitzez.
7 Diotsa bada Iesusek maite zuen diszipulu
hark Pierrisi, Iauna duk. Simon Pierris bada,
enzun zuenean ezen Iauna zela, bere iupaz ingura zedin (zeren billuzgorria baitzen) eta egotz
zezan bere burua itsasora.
8 Eta berze diszipuluak unzian ethor zitezen,
(ezen etziraden lurretik urrun, baina ber-ehun
besoren ingurua) tiratzun zutela sarea arrainez
bethea.
9 Eta lurrera iautsi ziradenean ikus zitzaten
ikatzak ezarriak, eta arraina gainean ezarria eta
ogia.
10 Dioste Iesusek, Ekarzue orain hartu dituzuen arrainetarik.
11 Igan zedin Simon Pierris, eta tira zezan
sarea lurrera, ehun eta berrogei eta hamairur
arrain handiz bethea: eta hanbat bazen ere,
etzedin ethen sarea.
12 Dioste Iesusek, Zatozte barazkal zaitezte.
Eta diszipuluetarik batre etzaion benturatzen
interrogatzera, Hi nor aiz? zakitelarik ezen Iauna
zela.
13 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du
ogia eta emaiten draue, eta arrainetik halaber.
14 Haur zen ia heren aldia Iesus bere diszipuluei manifestatu izan zaiena hiletarik resuszitatuz geroztik.
15 Bada barazkaldu ziradenean, diotsa
Simon Pierrisi Iesusek, Simon Ionaren semea,
hauk baino hobe dariztak? Diotsa, Bai Iauna: hik
badakik ezen on darizadala. Diotsa, Bazkaitzak
ene bildotsak.
16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semea,
on dariztak niri? Diotsa, Bai Iauna, hik badakik
ezen on darizadala. Diotsa, Bazkaitzak ene
ardiak.
17 Erraiten drauka herenean, Simon Ionaren
semea, on dariztak niri? Triste zedin Pierris zeren
erran baitziezon herenean, On dariztak niri? Eta
erran ziezon, Iauna, hik gauza guziak badakizkik,
hik badakik ezen on darizadala. Diotsa Iesusek,
Bazkaitzak ene ardiak.
18 Egiaz egiaz erraiten drauat, gazteago
inzenean, gerrikatzen inzen, eta bahindoan
norat nahi baihinzen: baina zahar adinean, hedaturen dituk eure eskuak, eta berzek gerrikaturen
au, eta eramanen au nahi eztukean lekura.
19 Eta haur erran zezan, aditzera emaiten
zuela zer herioz glorifikaturen zuen Iainkoa. Eta
haur erran zuenean, diotsa, Arreit niri.
20 Itzulirik Pierrisek ikus zezan Iesusek maite
zuen diszipulu hura, iarreikiten zela, zein sustengatu ere baitzen afarian haren estomak gainera,
eta erran baitzezan, Iauna, nor da hi traditzen
auena?
21 Haur bada ikusi zuenean Pierrisek, diotsa
Iesusi, Iauna, eta haur zer?
22 Diotsa Iesusek, Baldin hori nahi badut
dagoen nathorreno, zer mengoa duk hik? hi
arreit niri.
23 Eta ilki zedin hitz haur anaien artean ezen
diszipulu hura etzela hilen: baina etzeraukan
erran Iesusek, eztuk hilen: baina, Baldin hori
nahi badut dagoen nathorreno, zer mengoa duk
hik?
24 Haur da diszipulu hura zeinek testifikatzen
baitu gauza hauzaz, eta gauza hauk hark eskribatu ditu: eta badakigu ezen egiazko dela haren
testimoniajea.
25 Baina bada anhitz berze gauzarik ere Iesusek eginik, zein baldin eskribatuak balirade
punktuz punktu, munduak ere eztut uste eduki
litzakeela eskriba litezken liburuak.
APOSTOLU SAINDUEN
AKTEAK
KAP. I.
1 Espiritu sainduaz batheiatzea. 8
Apostoluak Kristen testimonio. 9
Krist zerurat igaiten. 13 Apostoluak
Espiritu sainduaren begira egon. 16
Iudasen orde baten elejitzeaz. 18
Nola Iudasek bere burua urkatu
zuen. 24 Apostoluen othoitza. 26
Matthias elejitu.
1 Lehenik minzatu izan nauk, Theofile, Iesus
egiten eta irakasten hasi izan zen gauza guziez.
2 Elejitu zituen Apostoluei Espiritu sainduaz
manamenduak emanik, goiti rezebitu zen egunerano.
3 Zeinei erakutsi ere baitu bere burua bizirik
bere pasioneaz geroztik anthitz seignale segu-
rez, berrogei egunez haei erakusten eta Iainkoaren resumaz minzatzen zaiela.
4 Eta bildu zituenean, mana zitzan ezlitezen
parti Ierusalemetik, baina iguriki lezaten Aitaren
promesa, Zein, dio, enzun baituzue eneganik.
5 Ezen Ioanesek batheiatu du urez, baina
zuek batheiaturen zarete Espiritu sainduaz
anhitz egun gabe.
6 Hek bada bildu ziradenean interroga zezaten hura, zioitela, Iauna, denbora hunetan bere
estaturako draukak resuma Israeli?
7 Eta erran ziezen, Ezta zuei eman Aitak bere
bothere proprian ezarri dituen denboren edo
sasoinen ezagutzea.
8 Baina rezibituren duzue zuen gainera ethorriren den Espiritu sainduaren berthutea, eta izanen zaizkidate testimonio Ierusalemen, eta
Iudea guzian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano
9 Eta gauza hauk erran zituenean, hek zakusatela altxa zedin: eta hodei batek harturik eraman zezan haien begietarik.
10 Eta zerurat begiak finkatuak zadutzatela
hura ioaten zenean, huna, bi gizon presenta zitezen haien aitzinean beztidura xuritan:
11 Zeinek erran ere baitzezaten, Galileako
gizonak, zergatik zaudete, zerurat beha zaudetela? goiti zuetarik zerurat rezebitu den Iesus haur,
hala ethorriren da nola ikusi baituzue zerurat
ioaiten.
12 Orduan itzul zitezen Ierusalemera Olibatzetako deitzen den menditik, zein baita Ierusalemeko aldean, Sabbath baten bidean.
13 Eta sarthu izan ziradenean, igan zitezen
ganbera gora batetara non baitzeuden Pierris
eta Iakes, Ioanes eta Andriu, Filipe eta Thomas,
Bartholomeo eta Mattheu, Iakes Alfeoren semea
eta Simon Zelotes, eta Iuda Iakesen anaiea.
14 Hauk guziek perseberatzen zuten gogo
batez othoitzatan eta orationetan emaztekin, eta
Iesusen ama Mariarekin, eta haren anaiekin,
15 Eta egun hetan iaikirik Pierrisek diszipuluen artean, erran zezan (eta zen han berean
konpainia bat seiogei personaren ingurukorik)
16 Gizon anaieak, konplitu behar zen Eskriptura haur, zein aitzinetik erran baitu Espiritu
sainduak Dabid-en ahoz, Iudasez, zein izan baita
Iesusen hatzamailen gidari:
17 Ezen kontuko zen gurekin, eta rezebitu
ukan zuen administratione hunetako portionea.
18 Hark bada akisitu du landa bat inikitatezko alokairutik, eta bere burua egotzirik erditik
leher egin ukan du, eta urratu izan dirade haren
halsar guziak.
19 Eta gauza haur ezagutu izan da Ierusalemeko habitant guziez: hala non deithu izan baita
landa hura haien lengoaje propriz, Hazeldama:
erran nahi baita, odol landa.
20 Ezen eskribatua da Psalmuen liburuan,
Egin bedi haren habitationea desert, eta ezten
han habita dadinik. Eta, Haren administrationea
har dezan berze batek.
21 Behar da beraz gurekin bildu izan diraden
gizon hautarik, Iesus Iauna gure artean ioan eta
ethorri izan den denbora guzian,
22 Hasirik Ioanesen Baptismotik, gureganik
goiti rezebitu izan den egunerano, bat egin
dadin haren resurrektionearen testimonio gurekin.
23 Presenta zitzaten bada biga, Iosef Barsabas deitzen zena, zein izen goitikoz Iusto deithu
izan baita, eta Matthias.
24 Eta othoizte egiten zutela erran zezaten,
Hik Iauna guzien bihotzak baitezaguzkik, erakutsak zein elejitu duan bi hautarik,
25 Har dezanzat ministerio hunetako eta
Apostolutasuneko, portionea, zeinetarik erauzi
izan baita Iudas, ioan ledinzat bere lekurat.
26 Eta egotz zitzaten haien zortheak, eta eror
zedin zorthea Matthiasen gainera, eta konsentimendu batez ezar zedin hameka Apostoluen
kontuan
KAP. II.
1 Espiritu saindua igorri. 4
Apostoluak lengoaje arrotzez minzo.
14 Pierrisen predikationea. 21
Salbamendua. 24 Kristen
resurrektionea. 36 Iesus dela Krist.
38 Penitentia. Baptismoa. 39
Kristezko promesak. 42 Doktrina.
Komunionea. Ogiaren haustea.
Orationea. 44 Bihotzezko eta
onhasunezko batasuna.
1 Eta ethorri zenean Mendekoste eguna,
guziak ziraden gogo batez leku batetan berean.
2 Eta egin zedin subitoki zerutik soinu bat
botheretsuki heldu den haize baten anzora, eta
bethe zezan etxe guzia non baitzeuden iarririk:
3 Eta ager zekizkien suaren anzoko mihi partituak, eta pausa zedin hetarik batbederaren gainean.
4 Eta bethe zitezen guziak Espiritu sainduaz,
eta has zitezen minzatzen lengoaje arrotzez,
Espirituak minzatzera emaiten zerauen bezala.
5 Eta bazen Ierusalemen egoiten ziraden
Iudu Iainkoaren beldurra zuten gizonetarik,
zeruaren azpiko natione orotarik.
6 Bada hots haur egin zenean, bil zedin jendalde bat, eta trubla zedin, zeren batbederak
enzuten baitzituen bere lengoaje propriz hek
minzatzen.
7 Eta espantatuak zeuden guziak, eta miresten zuten elkarri ziotsatela, Huna, minzo diraden
hauk guziok, eztirade Galileano?
8 Nolatan bada guk danzuzkigu batbedera
iaio izan garen lengoaje propriaz minzatzen?
Parthianoek eta Medianoek eta Elamitek, eta
Mesopotamian egoiten diradenek, eta Iudean,
eta Kapadozian, Ponten, eta Asian,
10 Frijian eta Panfilian, Egipten, eta Libia bazterretan, baita Zireneko aurkan, eta Roman daudenek, eta Iuduek eta Proselitoek, Kretianoek
eta Arabianoek:
11 Enzuten ditugu hauk gure lengoajez
minzo diradela Iainkoaren gauza magnifikoez.
12 Eta espantatuak zeuden guziak, eta etzakiten zer pensa, elkarri ziotsatela, Zer erran nahi
da haur?
13Eta berzek trufatzen ziradela, zioiten,
Mahatsarno eztiz betheak dirade hauk.
14 Baina zutik zegoela Pierrisek hamekekin,
altxa zezan bere boza, eta minza zekien, zioela,
Gizon Iuduak eta Ierusalemen habitatzen zareten guziak, haur iakizue, eta beharriez har itzazue ene hitzak.
15 Ezen eztirade, zuek uste duzuen bezala
hauk hordi, ikusirik ezen egunaren heren orena
dela
16 Baina haur da Ioel profetaz erran izan
dena.
17 Eta izanen da, azken egunetan (dio Iainkoak) erautsiren baitut neure Espiritutik haragi
guziren gainera: eta profetizaturen dute zuen
semek eta zuen alabek, eta zuen gaztek bisioneak ikusiren dituzte, eta zuen zaharrek ametsez amets eginen dute.
18 Eta segur neure muthilen eta neure neskatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure
Espiritutik, eta profetizaturen dute.
19 Eta eginen ditut gauza mirakuluzkoak
zeruan garaian, eta signoak lurrean beherean,
odol eta su eta kezko bapore.
20 Iguzkia kanbiaturen date ilhunbetara, eta
ilhargia odoletara, Iaunaren egun handia eta
notablea dathorren baino lehen.
21 Eta izanen da nork ere inbokaturen baitu
Iaunaren izena, salbaturen baita haina.
22 Israeltar gizonak, enzun itzazue hitz hauk:
Iesus Nazarenoa, gizon Iainkoaz aprobatua zuek
baithan obra exzellentez eta mirakuluz eta signoz, zein egin baititu Iainkoak harzaz zuen
artean, zeurok ere dakizuen bezala:
23 Haur, Iainkoaren konfeillu arrastatuz eta
probidentiaz emana hartu zindutenean, gaixtoen
eskuz kruzifikaturik hil ukan duzue.
24 Zein Iainkoak resuszitatu baitu, herioaren
doloreak laxaturik, zeren ezpaitzen posible hura
harzaz, eduki ledin.
25 Ezen Dabid-ek erraiten du harzaz, Kontenplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere:
ezen neure eskuineko aldean daut higi eznadin
26 Halakotz alegeratu da ene bihotza, eta
boztu da ene mihia, eta are gehiago ene haragia
pausaturen da esperanzatan.
27 Ezen eztuk utziren ene arima sepulkrean,
eta eztuk permetituren hire Sainduak korruptionerik sendi dezan.
28 Ezagut erazi drauzkidak bizitzearen
bideak, betheren nauk bozkarioz eure begitharte
aitzinean.
29 Gizon anaieak, frangoki erran ahal dezakezuet Dabid patriarkaz, ezen hura hil izan dela
eta ohortze izan dela, eta haren sepulkrea gure
artean dela egungo egunerano.
30 Bada Profeta nola baitzen, eta baitzakian
ezen iuramenduz iuratu zeraukala Iainkoak ezen
haren gerrunzeko fruktutik, haragiaren arauez,
Krist suszitaturen zuela, haren throno gainean
iar eraziteko.
31 Aitzinetik ikusirik minzatu izan da Kristen
resurrektioneaz, ezen eztela utzi izan haren
arima sepulkrean, eta haren haragiak eztuela
ikusi korruptionerik.
32 Iesus haur resuszitatu ukan du Iainkoak,
eta gauza hunez gu guziok gara testimonio.
33 Bada Iainkoaren eskuinaz altxatu izan
denean eta Espiritu sainduaren promesa Aitaganik rezebitu duenean, erautsi ukan du zuek orain
dakusazuen eta danzuzuen haur.
34 Ezen Dabid ezta igan zeruetara: baina dio
berak, Erran drauka Iaunak ene Iaunari, Iar adi
ene eskuinean,
35 Ezar ditzazuedano hire etsaiak hire oinen
eskabella.
36 Segur iakin beza bada Israeleko etxe
guziak, ezen hura Iaun eta Krist egin duela Iainkoak: Iesus zuek kruzifikatu duzuen haur diot.
37 Eta gauza hauk enzunik bihotz-ximiko har
zezaten, eta erran ziezoten Pierrisi eta berze
Apostoluei, Zer eginen dugu gizon anaieak?
38 Eta Pierrisek dioste, Emenda zaitezte eta
batheia bedi zuetarik batbedera Iesus Kristen
izenean bekatuen barkamendutan: eta rezebituren duzue Espiritu sainduaren dohaina.
39 Ezen zuei egin zaizue promesa eta zuen
haurrei, eta urrun diraden guziei, zenbat ere
deithuren baititu gure Iainko Iaunak.
40 Eta anhitz berze hitzez testifikatzen zuen,
eta exhortatzen zituen, zioela, Salba zaitezte
natione gaixto hunetarik.
41 Bada gogotik haren hitza rezebitu zutenak, batheia zitezen, eta augmenta zitezen egun
hartan hirur milla arimaren inguruaz.
42 Eta perseberatzen zuten Apostoluen doktrinan, eta komunikationean, eta ogiaren haustean, eta orationetan.
43 Eta arima guziari beldurtasun lot zekion,
eta anhitz gauza mirakuluzko eta signo Apostoluez egiten zen.
44 Eta sinhesten zuten guziak ere elkarrekin
ziraden, eta gauza guziak komun zituzten.
45 Posesioneak eta onhasunak saltzen zituzten, eta partitzen zerezten guziei batbederak
beharra zuenaren araura.
46 Eta egun oroz perseberatzen zuten gogo
batez tenplean, eta hausten zutela ogia etxez
etxe, hartzen zuten bere othoranza alegranzarekin eta bihotzezko sinplizitaterekin:
47 Laudatzen zutela Iainkoa, eta gratia zutela populu guzia baithan. Eta Iaunak eratxekiten
zeraukan jende salbatu izatekorik egun oroz Elizari.
KAP. III.
2 Maingua sendatu. 7 Pierrisen
predikationea. 16 Fedea. 17 Iuduek
ignorantiaz faltatu. 19 Penitentia. 22
Moisesek profetizatu Kristez. 26
Lehenik Iuduendako Krist igorri.
1 Bada Pierris eta Ioanes elkarrekin igaiten
ziraden tenplera othoitz ordutan, baitzen bedratzi orenetan.
2 Eta gizon bere amaren sabeleandanik
maingu zenbat ekarten zen: zein ezarten baitzuten egun oroz tenpleko bortha Ederra deitzen
denean, elemosina eska lekienzat tenplean sartzen ziradenei.
3 Hark ikus zitzanean Pierris eta Ioanes tenplean sartzera zioazela, othoitz egin ziezen elemosina bat luenzat.
4 Baina harenganat begiak zorrozturik Pierrisek Ioanesekin erran zezan, Behezak gureganat.
5 Eta hura begira zaien zorrozki, hetarik zerbait rezebitu ustez.
6 Orduan Pierrisek erran zezan, Zilharrik ez
urherik eztiat: baina zer baitut hura emaiten
drauat: Iesus Krift Nazarenoren izenean iaiki adi
eta ebil adi.
7 Eta hura esku eskuinetik harturik, goiti
zezan, eta bertan erskont zitezen haren oin zolak
eta aztalak.
8 Eta iauzirik geldi zedin zutik, eta bazabilan:
eta sar zedin hekin tenplean, ebilten eta iauzten
zela eta laudatzen zuela Iainkoa.
9 Eta ikus zezan hura populu guziak zabilala,
eta laudatzen zuela Iainkoa.
10 Eta ezagut zezaten, hura ezen hura zela
elemosina eskez tenpleko bortha Ederrean iarten zena: eta bethe zitezen iziapenez eta espantamenduz hari heldu izan zaion gauzaren gainean.
11 Eta maingu sendatu izanak Pierris eta Ioanes zadutzala, laster egin zezan hetara populu
guziak Salomonen deitzen den galeriara, espantaturik.
12 Hori ikusirik Pierrisek ihardets ziezon
populuari, Israeltar gizonak, zergatik mirakuluz
zaudete hunezaz? edo zergatik guregana begiak
zorrozturik zaudete, gure berthutez edo saindutasunez haur ebil erazi bagindu bezala?
13 Abrahamen eta Isaak-en eta Iakob-en Iainkoak, gure aiten Iainkoak glorifikatu du Iesus
bere Semea, zuek liuratu eta ukatu duzuena Pilaten aitzinean, hark largatzeko zela iujeatu
bazuen ere.
14 Baina zuek saindua eta iustoa ukatu
duzue, eta rekeritu duzue gizerhaile bat eman
lekizuen:
15 Eta bizitzearen prinzea hil ukan duzue,
zein Iainkoak hiletarik resuszitatu baitu: eta
gauza hunez testimonio gara gu.
16 Eta haren izena baithango fedeaz, ikusten
eta ezagutzen duzuen haur, fortifikatu ukan du
haren izenak: eta harzaz den fedeak bere menbro guzietako dispositione haur huni eman drauka zuen guzion presentian.
17 Eta orain, anaieak, badakit ezen ignorantiaz egin ukan duzuela, zuen Gobernadorek ere
bezala.
18 Baina Iainkoak aitzinetik bere Profeta
guzien ahoz erran zituen gauzak, Kristek sufrituren zuela, hala konplitu ukan ditu.
19 Emenda zaitezte bada, eta konberti zaitezte, ken ditezenzat zuen bekatuak.
20 Refrijeramendutako denborak ethorri diratenean Iaunaren presentiatik, eta igorri dukee-
nean zuei aitzinetik erran izan zaizuena, Iesus
Krist:
21 Zein zeruak eduki behar baitu, Iainkoak,
munduaren hatseandanik Profeta saindu guzien
ahoz erran dituen gauza guzien restaurationeko
denboretarano.
22 Ezen Moisesek aitei erran ukan draue, Profeta bat suszitaturen drauzue zuen Iainko Iaunak
zuen anaietarik ni bezalakorik: enzunen duzue
hura minzaturen zaikezuen gauza guzietan.
23 Eta izanean da, nor ere Profeta hari behaturen ezpaitzaio, deseginen baita populuaren
artetik.
24 Etare Samuelez gerozko Profeta guziek,
eta geroz profetizatu duten guziek aitzinetik
erran ere badituzte egun hauk.
25 Zuek zarete Profeten, eta Iainkoak gure
aitei ordenatu drauen alianzaren seme, ziotsala
Abrahami, Eta hire hazian benedikatuak izanen
dituk lurreko familia guziak.
26 Zuei lehenik Iainkoak suszitaturik Iesus
bere Semea igorri ukan drauzue, hark benedika
zinzatenzat, zuetarik batbedera zuen gaixtakerietarik konbertituz.
KAP. IIII.
3 Pierris eta Ioanes presoindegian
ezari. 10 Krist dela Salbadorea
konfesatzen eta mantenitzen dute.
11 Harri arbuiatua zein. 17
Defendatzen zaie predikatzea. 24
Apostoluen othoitza. 32 Nola bere
artean fidelek gauzak komun
zituzten. 36 Ioses izen goitikoz
deithu Barnabas.
1 Baina hek populuari minzo zaizkala, ethor
zekizten Sakrifikadoreak eta tenpleko Kapitaina,
eta Saduzeuak,
2 Gaitziturik zeren irakasten baitzuten populua, eta predikatzen baitzuten Iesusen izenean
hiletariko resurrektionea.
3 Eta eskuak egotz zitzaten haien gainera,
eta ezar zitzaten presoindegian biharamunerano. Ezen ia arratsa zen.
4 Eta hitza enzun zutenetarik anhitzek sinhets zezaten: eta gizonen kontua egin zedin borz
millatarano.
5 Eta gertha zedin biharamunean bil baitzitezen haien Gobernadoreak eta Anzianoak eta
Eskribak Ierusalemera:
6 Eta Anas Sakrifikadore subiranoa, eta Kaifas eta Ioanes, eta Alexander, eta Sakrifikadoren
arrazatik ziraden guziak.
7 Eta artean ezarri zituztenean, interroga
zitzaten, Zer botherez edo noren izenean gauza
haur egin duzue zuek?
8 Orduan Pierrisek Espiritu sainduaz hetherik,
erran ziezen, Populuaren Gobernadoreak eta
Israeleko Anzianoak,
9 Egungo egunean gizon inpotent bati egin
izan zaion ungiaz examinatzen garenaz geroz,
zer moienez haur sendatu izan den:
10 Iakizue zuek guziok eta Israeleko populu
guziak, ezen Iesus Krist Nazarenoren izenean
zein zuek kruzifikatu baituzue, zein Iainkoak
resuszitatu baitu hiletarik, harzaz gizon haur
dagoela sendorik zuen aitzinean.
11 Haur da harri zuezaz edifikazaleoz arbuiatu izan den hura, zein egin izan baita kantoin
buru.
12 Eta ezta berzetan batetan ere salbamendurik: ezen berze izenik ezta zeruaren azpian
gizonei eman zaienik, zeinez salbatu behar
garen.
13 Orduan ikusirik Pierrisen minzatzeko hardieza eta Ioanesena, eta ezaguturik ezen gizon
letra-gabeak eta idiotak ziradela, miresten
zuten, eta ezagutzen zuten hek Iesusekin izanak
ziradela.
14 Eta zakusatenean sendatu izan zen gizona
hekin present zela, ezin deusetan kontrasta ahal
zitakeen.
15 Orduan hek konseillutik kanpora ilkitera
manaturik: konpartitzen zuten elkarren artean,
16 Zioitela, Zer eginen drauegu gizon hoei?
ezen signo klaro bat hauzaz egin izan dela, manifest da Ierusalemeko habitant guziei, eta ezin
uka dezakegu.
17 Baina gehiagorik publika eztadin populuaren artean, defenda diezegun mehatxuz, ezta-
kizkion gehiagorik minza izen horretan nehori
ere.
18 Bada hek deithurik mana zitzaten neholetan ere ezlitezen minza, eta ezlezaten irakats
Iesusen izenean.
19 Baina Pierrisek eta Ioanesek ihardesten
zutela erran ziezen, Eia Iainkoaren aitzinean
gauza iustoa denez lehen zuei obeditzea ezen ez
Iainkoari, iujea ezazue.
20 Ezen segur, ezin daidikegu enzun eta ikusi
ditugun gauzak erran eztitzagun.
21 Orduan hek mehatxurekin utzi zitzaten
ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzakeizten, populuaren kausaz, zeren guziek Iainkoa
glorifikatzen baitzuten egin izan zenaz.
22 Ezen berrogei urthe baino gehiago zituen
gizonak, zeinen gainean sendatzeko signo haur
egin izan baitzen.
23 Eta ioaitera utzi zituztenean ethor zitezen
bere jendetara, eta konta ziezen zer ere Sakrifikadore prinzipalek eta Anzianoek erran baitzerauezen.
24 Eta hek enzun zituztenean gogo batez
altxa zezaten boza Iainkoagana, eta erran zeza-
ten, Iauna, hi aiz zerua eta lurra, itsasoa eta
hetan diraden gauza guziak egin dituan Iainkoa,
25 Dabid eure zerbitzariaren ahoz erran
duana, Zergatik mutinatu izan dirade jendeak,
eta populuek pensatu ukan dituzte gauza banoak?
26 Bildu izan dirade lurreko regeak, eta prinzeak elkarrekin bathu izan dirade Iaunaren eta
haren Kristen kontra.
27 Ezen bildu izan dituk egiaz hire seme saindu Iesusen kontra, zein unktatu baituk, Herodes
eta Ponze Pilate Jentilekin eta Israeleko populuarekin.
28 Egin lezatenzat zer ere hire eskuak eta
hire konseilluak lehenetik egitera determinatu
baitzuen.
29 Orain bada Iauna, beha ezak haien mehatxuetara, eta eman iezek eure zerbitzariei libertate guzirekin hire hitzaz minza ditezen:
30 Eure eskua hedaturik osasun emaitera,
signoak eta mirakuluak egin ditezen Iesus hire
Seme Sainduaren izenean.
31 Eta othoitz egin zutenean, ikara zedin
lekua zeinetan bilduak baitziraden: eta bethe
zitezen guziak Espiritu sainduaz, eta minzatzen
ziraden Iainkoaren hitzaz hardiezarekin.
32 Eta aralde sinhetsi ukan zutenen bihotza
eta arima zen bat: eta nehork poseditzen zituen
gauzetarik etzuen erraiten deus bererik zuela,
baina gauza guziak zituzten komun.
33 Apostoluek ere berthute handitan testifikatzen zuten Iesus Iaunaren resurrektioneaz, eta
gratia handia zen baien guzien gainean.
34 Ezen nehork deusen beharrik etzuen
haien artean: zeren landarik edo etxerik zuten
guziek saltzen baitzituzten, eta saldu izan ziraden gauzen prezioa ekarten baitzuten
35 Eta ezarten Apostoluen oinetara: eta partitzen zaion batbederari, beharra zuenaren araura.
36 Iosesek bada, zein izen goitikoz dei baitzedin Apostoluez Barnabas (erran nahi baita konsolationezko semea) Lebitak, nationez Ziprianoak,
37 Posesione bat nola baitzuen sal zezan
hura, eta ekarririk dirua ezar zezan Apostoluen
oinetara.
KAP. V.
1, 7 Ananias eta Sapfira haren
emaztea subitoki hiltzen. 12 Anhitz
mirakulu. 15 Pierrisen itzala. 17
Apostoluak presoinean ezarri. 19
Hek Aingeruak idokirik tenplean
irakasten ari, 25 gero konseillura
dirade eramaiten: 29 eta han Krist
aithortzen dute. 34 Gamalielen
konseillua. 36 Theudas. 37 Iudas
Galileanoa. 40 Apostoluak alegera
Iesusen izenean azotatu izanaz.
1 Baina Ananias deitzen zen gizon batek,
Sapfira bere emaztearekin sal zezan posesione
bat:
2 Eta aparta zezan preziotik parte bat, haren
emazteak ere zakialarik: eta zenbeit parte ekarririk, Apostoluen oinetara ezar zezan.
3 Eta erran zezan Pierrisek, Ananias, zergatik
bethe du Satanek hire bihotza Espiritu sainduari
gezur erraitera, eta landaren preziotik apartatzera?
4 Baldin begiratu bahau etzena hire gelditzen? eta saldurik hire botherean etzena? zer
zen zergatik gauza hori gogoan ezarri behar
auen? eztrauek gizonei gezur erran, baina Iainkoari.
5 Eta Ananias hitz hauk enzunik, eror zedin,
eta renda zezan espiritua: eta beldurtasun handia iar zedin gauza hauk enzuten zituzten guzien
gainean.
6 Eta iaikirik lagun gazte batzuk har zezaten
hura, eta kanporat eramanik ohortz zezaten.
7 Eta gertha zedin kuasi hirur orenen buruan,
haren emaztea ere, zer egin zen etzakialarik, sar
baitzedin:
8 Eta erran ziezon Pierrisek, Erran iezadan
hanbatetan landa saldu duzue? Eta hark erran
zezan, Bai, hanbatetan.
9 Orduan Pierrisek diotsa, Zer da iunktatu
izan baitzarete zuen artean Iaunaren espirituaren tentatzera? horra, hire senharra ohortze
dutenen oinak borthan, eta eramanen aute hi.
10 Eta bertan eror zedin haren oinetara eta
renda zezan espiritua. Eta sarthurik lagun gaztek
eriden zezaten hura hila, eta kanporat eramanik
ohortz zezaten bere senharraren aldean.
11 Eta beldurtasun handia egin zedin Eliza
guziaren gainean, eta gauza hauk enzuten zituzten guzien gainean.
12 Eta Apostoluen eskuz egiten zen anhitz
signo eta mirakulu populuan: (eta ziraden guziak
gogo batetako Salomonen galerian.
13 Eta berzetarik batre etzen benturatzen
hekin nahastekatzera: baina magnifikatzen
zituen hek populuak.
14 Eta emendatzenago zen Iaunean sinhesten zutenen konpainia, hanbat gizonez nola
emaztez)
15 Hanbat non karriketara ekarten baitzituzten. eriak, eta ohetan ezarten eta likteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetarik
zenbeiten gainetik iragan ledinzat.
16 Eta biltzen zen hiri hurbiletako komuna
ere Ierusalemera, ekarten zituztela eriak eta
espiritu satsuez tormentatuak: eta guziak sendatzen ziraden.
17 Orduan iaikirik Sakrifikadore subiranoa,
eta harekin ziraden guziak (zein baita Saduzeuen sekta) inbidiaz bethe zitezen.
18 Eta egotz zitzaten eskuak Apostoluen gainera, eta ezar zitzaten presoindegi publikoan.
19 Baina Iaunaren Aingeruak gauaz ireki
zitzan presoindegiko borthak: eta hek kanpora
idokirik, erran zezan,
20 Zoazte, eta tenplean zaudetela deklaira
ietzozue populuari bizitze hunetako hitz guziak.
21 Eta hek haur enzunik far zitezen arthatsean tenplean, eta irakasten ari ziraden. Eta
ethorririk Sakrifikadore subiranoak, eta harekin
ziradenek bil zezaten konseillua eta Israeleko
haurren Anziano guziak: eta igor zezaten presoindegira erekar litezenzat.
22 Baina ethorririk ofizierek etzitzaten eriden
presoindegian, eta itzulirik konta zezaten,
23 Zioitela, Presoindegia behinzat eriden
dugu ertsia dilijentia guzirekin, eta goardak kanpotik borthen aitzinean zeudela: baina ireki
dugunean, nehor eztugu barnean eriden.
24 Hitz hauk enzun eta, Sakrifikadore subiranoa eta tenpleko Kapitaina, eta Sakrifikadore
prinzipalak, dudan zeuden hezaz zer izanen zen.
25 Baina ethorririk zenbeitek erran ziezen,

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 22
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47