🕙 28-minute read
Testamentu Berria - 16
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Total number of words is 3645
Total number of unique words is 1467
27.8 of words are in the 2000 most common words
38.7 of words are in the 5000 most common words
46.6 of words are in the 8000 most common words
Majistrua, bazeakiagu ungi erraiten eta irakasten duala, eta ezagoela personara beha, baina
Iainkoaren bidea egiazki irakasten duala.
22 Bide dugu eman tributik Zesari, ala ez?
23 Eta aditurik haien finezia, erran ziezen,
Zergatik tentatzen nauzue?
24 Erakustazue dinero bat: norenak ditu imajina eta eskribua? Eta ihardesten zutela erran
zezaten, Zesarenak.
25 Orduan erran ziezen, Renda ietzozue
beraz Zesaren diradenak, Zesari: eta Iainkoaren
diradenak, Iainkoari.
26 Eta ezin haren hitza reprehenditu ukan
dute populuaren aitzinean: eta miraz iarririk
haren repostaren gainean ixil zitezen.
27 Orduan hurbil zekizkion Saduzeu batzu
(zeinek ukatzen baitute resurrektionea) eta interroga zezaten.
28 Zioitela, Majistrua, Moisesek eskribatu
diraukuk, Baldin zenbeiten anaiea hil badadi
emazte duelarik, eta haurrik gabe hil badadi, har
dezan haren anaieak haren emaztea, eta egin
diezon leinu bere anaieri.
29 Bada zazpi anaie izan dituk, eta hetarik
lehena emazte harturik hil izan duk, haurrik
gabe.
30 Eta har ziekan hura bigarrenak, hura ere
hil zidian haurrik gabe.
31 Gero herenak har ziezan hura, eta halaber
zazpiek ere: eta etzezatean haurrik utzi, eta hil
zituan.
32 Eta guzien ondoan hil ziedian emaztea
ere.
33 Resurrektionean bada hetarik zeinen
emazte izanen da? ezen zazpiek ukan die hura
emazte
34 Orduan ihardesten zuela erran ziezen
Iesusek, Mundu hunetako haurrek hartzen dute
ezkonzaz eta hartzen dirade.
35 Baina sekula haren, eta hiletako resurrektionaren ukaiteko digne eridenen diradenek,
eztute harturen ezkonzaz, ez eztirade harturen.
36 Ezen gehiagorik ezin hil daitezke: ezen
Aingeruen pare dirade: eta Iainkoaren seme
dirade, resurrektionezko seme diradenaz geroz.
37 Eta hilak resuszitatzen diradela, Moisesek
ere erakutsi ukan du berro aldean, dioenean
Iauna dela Abrahamen Iainkoa, eta Isaak-en Iainkoa, eta Iakob-en Iainkoa.
38 Bada Iainkoa ezta hilena, baina biziena:
ezen guziak hari bizi zaizkio.
39 Eta ihardesten zutela Eskribetarik batzuk
erran zezaten, Majistrua, ungi erran duk.
40 Eta gehiagorik etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.
41 Eta erran ziezen, Nola erraiten dute Krist
Dabid-en seme dela?
42 Ikusirik ezen Dabid-ek berak dioela Psalmuen liburuan, Erran drauka Iaunak ene Iaunari,
Iar adi ene eskuinean,
43 Ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen
eskabella.
44 Dabid-ek beraz Iaun hura deitzen du, eta
nola da haren seme?
45 Eta populu guziak enzuten zuela, erran
ziezen bere diszipuluei.
46 Begirauzue Eskriba arropa luzekin ebili
nahi diradenetarik, eta on dariztenetarik salutationei merkatuetan, eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen plazei banketetan.
47 Zeinek iresten baitituzte ema alhargunen
etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz: hek rezebituren dute damnatione handiagoa.
KAP. XXI.
2 Bi dirutxo trunkora eman zituen
alhargunaz. 7 Munduaren finaren
aitzineko signoez. 8 Krist-falsuez. 12
Persekutionez. 14 Iujen aitzinean
ihardesteaz 19 Patientiaz. 20
Ierusalemeren destruktioneaz. 27
Azken iudizioaz. 36 Beillatzeko, eta
othoitz egiteko.
1 Eta behatu zuenean ikus zitzan abratsak
ezarten zituztela bere donoak trunkora.
2 Eta ikus zezan emazte alhargun paubre bat
ere bi peza xipi ezarten zituela.
3 Eta erran zezan, Egiazki diotsuet, ezen
alhargun paubre hunek berze guziek baino
gehiago ezarri ukan duela.
4 Ezen hauk guziek soberaturik dutenetik
ezarri ukan dute Iainkoaren oblationetara: baina
hunek bere paubreziatik bere sustantia zuen
guzia ezarri ukan du.
5 Eta batzuk erraiten zutenean tenpleaz,
ezen harri ederrez eta emaitzaz ornatua zela,
erran zezan.
6 Hauk dirade miratzen dituzuenak? ethorriren dirade egunak zeinetan ezpaita geldituren
harria harriaren gainean desegin eztadin.
7 Orduan interroga zezaten hura, zioitela,
Majistrua, noiz bada horiak izanen dirade? eta
zer signo izanen da horiak ethorri behar diradenean?
8 Eta hark erran zezan, Begirauzue seduzi
etzaitezten: ezen anhitz ethorriren dirade ene
izenean, dioitela, Ni naiz Krist: eta denbora hure
hurbiltzen da: etzoaztela bada haien ondoan.
9 Eta enzun ditzazuenean gerlak eta seditioneak ezalbeitzinteizte izit: ezen gauza hauk
lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan
fina izanen.
10 Orduan erran ziezen, Altxaturen da nationea nationearen kontra, eta resuma resumaren
kontra:
11 Eta lur ikaratze handiak izanen dirade
lekutik lekura, eta goseteak eta izurriteak, eta
izidurak: eta signo handiak izanen dirade, zerutik.
12 Baina gauza hauen guzion aitzinetik bere
eskuak ezarriren dituzte zuen gainean, eta persekutaturen zaituzte, liuratzen zaituztela sinagogetara eta presoindegietara, eramanik Regetara
eta Gobernadoretara, ene izenagatik.
13 Eta horiak helduren zaizkizue testimoniajetan.
14 Ezarzue bada zuen bihotzetan, aitzinetik
ez pensatzera nola ihardetsiren duzuen.
15 Ezen nik emanen drauzuet aho, eta iakite
zeini ezin kontrastaturen baitzaizkio, ezeta resistituren zuei kontrastaturen zaizkizuen guziek.
16 Halaber liuraturen zarete aitez eta amez
eta anaiez eta ahaidez eta adiskidez: eta zuetarik hil eraziren dute:
17 Eta guziez gaitzetsiak izanen zarete ene
izenaren kausaz.
18 Baina zuen buruko bilo bat ezta galduren.
19 Zuen patientiaz poseditzazue zuen arimak.
20 Eta ikus dezazuenean Ierusaleme jendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinekite ezen
hurbil datela haren destruktionea.
21 Orduan Iudean diradenek ihes albeilegite
mendietarat: eta haren artekoak retira albeilitez:
eta kanpoetan diradenak ezalbeilitez hartan sar.
22 Ezen mendekiozko egunak dirade hauk,
eskribatuak diraden gauza guziak konpli ditezenzat
23 Eta dohain gaiz emazte izorren eta eredoskiten dukeitenen egun hetan, ezen nezesitate handia izanen da lur haren gainean, eta hira
populu hartan.
24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta
kaptibo eramanen dirade natione guzietara, eta
Ierusaleme aurizkia izanen da Jentilez, Jentilen
denborak konpli daitezkeno.
25 Orduan izanen dirade signoak iguzkian
eta ilhargian eta izarretan: eta lurrean afliktione
nationetan ez iakinez zer egin, orroaz daudela
itsasoa eta bagak:
26 Hala non gizonak hilak bezalakaturen baitirade iziduraren handiz, eta mundura ethorriren
diraden gaitzen begira egoitez: ezen zeruetako
berthuteak ikaraturen dirade.
27 Eta orduan ikusiren dute gizonaren Semea
ethorten dela hodei batetan bothere eta gloria
handirekin.
28 Eta gauza hauk egiten has ditezenean,
xuxent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinzate
zuen buruak, ezen hurbiltzen da zuen redenptionea.
29 Eta erran ziezen konparatione haur, Ikuskizue fikotzea eta arbore guziak.
30 Ia hostatzen diradela dakusazuenean,
zeuron buruz ezagutzen duzue ezen ia hurbil
dela uda.
31 Halaber zuek ere ikusiren dukezuenean
gauza hauk egiten diradela, ezagut albeitzinezate ezen hurbil dela Iainkoaren resuma.
32 Egiaz erraiten drauzuet ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziok egin daitezkeno.
33 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene
hitzak eztirade iraganen.
34 Gogoa eiezue bada zuen buruei, zuen
bihotzak sortha eztitezen gormandizaz, eta hordikeriaz, eta bizitze hunetako ansiez: eta subitoki gainera ethor eztakizuen egun hura.
35 Ezen lazo batek bezala atrapaturen ditu
lur guziaren gainean habitatzen diraden guziak.
36 Beilla ezazue bada, denbora guzian
othoitz egiten duzuela, ethorteko diraden gauza
guziei itzurteko digne egin zaiteztenzat, eta
gizonaren Semearen aitzinean egon ahal zaiteztenzat.
37 Eta egunaz tenplean irakasten ari zen, eta
gauaz Olibatzetako deitzen den mendian egoiten
zen.
38 Eta populu guzia goizean ethorten zen
harengana, tenplean hura enzun lezanzat.
KAP. XXII.
1, 8 Bazkoa. 19 Zenaren
institutionea. 20 Testamentu berria.
24 Apostoluek iharduki bere arteko
gehientasunaz. 26 Krist ministre. 32
Pierrisgatik Kristek othoitz egin. 34
Pierrisen arnegamenduaz. 36
Mulsaz. Maletaz. Ezpataz. 39 Krist
othoiztez egon. 43 Aingeruak
konfortatzen, 44 odolez izerdi. 47
Iudasek traditzen. 57 Pierrisek
ukatzen. 61 Kristek Pierrisganat
behatzen. 62 Pierris nigarrez. 63
Krist eskarniatzen eta zehatzen. 70
Kristek Iainkoaren Seme dela
konfesatzen.
1 Eta zen hurbiltzen altxagarri gaberiko ogien
besta, Bazko erraiten dena:
2 Eta zabiltzan Sakrifikadore prinzipalak eta
Eskribak nolatan hura hil ahal lezaketen: ezen
populuaren beldur ziraden.
3 Baina Satan sar zedin Iudas izen goitikoz
Iskariot deitzen zenera zein baitzen hamabien
kontuko.
4 Eta hura ioanik minza zedin Sakrifikadore
prinzipalekin eta kapitainekin nola hura liura liezakeen.
5 Eta alegera zitezen, eta akorda zitezen hari
diru emaitera.
6 Eta hark prometa zezan: eta jendetzerik
ezlizenean haren haei liuratzeko denbora propiren bilha zabilan.
7 Ethor zedin bada altxagarri gaberiko ogien
eguna, zeinetan hil behar baitzen Bazkoa.
8 Eta igor zitzan Pierris eta Ioanes, zioela,
Ioanik apain iezaguzue Bazkoa ian dezagunzat.
9 Eta hek erran ziezoten, Non nahi duk apain
dezagun?
10 Hark erran ziezen, Huna, hirian sarthu eta,
bathuren zaizue gizon bat, pegar bat ur daramala: hari zarreitzate sarthuren den etxera:
11 Eta errozue etxeko aitafamiliari, Majistruak erraiten drauk, Non da neure diszipuluekin
Bazkoa ianen dudan ostatua?
12 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera
handi bat aprestatua: han apain ezazue Bazkoa.
13 Orduan ioanik eriden zitzaten gauza
guziak erran zerauen bezala: eta apain zezaten
Bazkoa.
14 Bada ordu hura ethorri eta, iar zedin
mahainean, eta hamabi Apostoluak harekin.
15 Eta erran ziezen, Desirez desiratu ukan
dut Bazko hunen zuekin iatera, nik sufri dezadan
baino lehen.
16 Ezen erraiten drauzuet, gehiagorik eztudala ianen hunetarik, konpli daiteno Iainkoaren
resuman.
17 Eta kopa harturik gratiak rendatu zituenean erran zezan, Har ezazue haur, eta parti
ezazue zuen artean. 18 Ezen erraiten drauzuet
eztudala edanen aihenaren fruktutik, Iainkoaren
resuma ethor daiteno.
19 Eta harturik ogia, gratiak rendatu zituenean, hauts zezan: eta eman ziezen, zioela, Haur
da ene gorputza zuengatik emaiten dena: haur
egizue ene memoriotan.
20 Halaber kopa ere eman ziezen, afal ondoan zioela, Kopa haur da Testamentu berria ene
odolean, zein zuengatik isurten baita.
21 Badarik ere huna, ni traditzen nauenaren
eskua, enekin da mahainean.
22 Eta segur gizonaren Semea, ordenatu izan
den bezala badoa: guziagatik ere malediktione
gizon hari, zeinez traditzen baita.
23 Orduan hek has zekizkion bata berzeari
galde egiten elkarren artean, eia zein zen hetarik hura eginen luena.
24 Eta gertha zedin kontentione bat ere
haien artean, zein hetarik estimaturen zen
gehien.
25 Baina hark erran ziezen, Nationen regek
seignoriatzen dute haien gainean, eta haien gainean authoritate dutenak, ungigile deitzen dirade.
26 Baina zuezaz ezta hala: aitzitik zuen arteko handiena biz xipien bezala: eta gobernatzen
duena, zerbitzatzen duena bezala.
27 Ezen zein da handiago, mahainean iarririk
dagoena, ala zerbitzun ari dena? eza mahainean
iarririk dagoena? Bada ni naiz zuen artean zerbitzatzen ari dena bezala.
28 Eta zuek zarete enekin iraun duzuenak
ene tentationetan.
29 Nik bada disposatzen drauzuet resuma,
niri neure Aitak disposatu ukan drautan bezala.
30 Ian dezazuenzat eta edan ene mahainean
ene resuman, eta iar zaitezten thronoen gainean
iujeatzen dituzuela Israeleko hamabi leinuak.
31 Erran zezan halaber Iaunak, Simon,
Simon, huna, Satanek bihiaren anzora zuen
bahatzeko desira dik:
32 Baina nik othoitze egin diat hiregatik, falta
eztadin hire fedea: hik bada noizpait konbertiturik konfirmaitzak eure anaieak.
33 Eta hark erran ziezon, Iauna, prest nauk
hirekin eta presoindegira eta heriora ioaitera:
34 Baina Iesusek erran zezan, Hiri diosat Pierris, eztik ioren egun oillarrak, hiruretan ni nezaguala uka dezakean baino lehen.
35 Gero erran ziezen, Zuek igorri zaituztedanean mulsa eta maleta eta zapata gabe, deusen
falta izan zarete? Eta hek erran zezaten, Deusen
ere.
36 Erran ziezen bada, Baina orain mulsa duenak, har beza, halaber maleta ere: eta eztuenak,
sal beza bere arropa, eta eros beza ezpata bat.
37 Ezen erraiten drauzuet oraino behar dela
nitan konplitu eskribaturik dagoen haur, Eta
gaixtoekin kontatu izan da. Ezen segur nizazko
gauzek fin hartzen dute.
38 Eta hek erran zezaten, Iauna, huna bi
ezpata hemen. Eta hark erran ziezen, Asko da.
39 Gero ilkirik parti zedin kostumatu bezala
Olibatzetako mendirat: eta iarreiki izan zaizkan
bere diszipuluak ere.
40 Eta leku hartara ethorri zenean, erran ziezen, Othoitz egizue sar etzaitezten tentationetan.
41 Orduan hura urrund zedin hetarik harri
iraitzi baten ingurua, eta belhaurikaturik othoitz
egiten zuen,
42 Zioela, Aita, baldin nahi baduk iragan ezak
kopa haur eneganik: badarik ere ez ene borondatea baina hirea egin bedi.
43 Eta ager zekion Aingerua zerutik hura konfortatzen zuela.
44 Eta hersturatan iarririk othoitze egiten
zuen zinezago, eta zen haren izerdia odol xorta
gatzatu lurrera erorten diradenak bezala.
45 Gero orationetik iaikirik ethor zedin bere
diszipuluetara, eta eriden zitzan tristez lo zeunzala.
46 Eta erran ziezen, Zergatik lo zaunzate?
iaiki zaitezte, eta othoitz egizue sar etzaitezten
tentationetan.
47 Eta hura oraino minzo zela, huna, konpainia bat, eta Iudas deitzen zena, hamabietarik
bat, haien aitzinean ethorten zen, eta hurbil
zekion Iesusi pot legionzat.
48 Eta Iesusek erran ziekon, Iudas, pot batez
gizonaren Semea traditzen duk?
49 Orduan haren aldean ziradenek ikusirik
zer ethorteko zen, erran ziezoten, Iauna, ioren
dugu ezpataz?
50 Eta io zezan hetarik batek Sakrifikadore
prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezon eskuineko beharria.
51 Baina ihardesten zuela Iesusek erran
zezan, Utzitzazue egitera hunadrano. Eta haren
beharria hunkirik, senda zezan hura.
52 Gero erran ziezen Iesusek harengana
ethorri ziraden Sakrifikadore prinzipalei, eta tenpleko kapitainei, eta Anzianoei, Gaixtagin baten
ondoan bezala ilki izan zarete ezpatekin eta uhekin?
53 Egun oroz zuekin ninzela tenplean, eztituzue eskuak hedatu ene gainera: baina haur da
zuen oren hura, eta ilhunbearen botherea.
54 Orduan hatzamanik hura eraman zezaten,
eta sar erazi zezaten Sakrifikadore subiranoaren
etxean. Eta Pierris iarreikiten zaion urrundanik.
55 Eta sua biztu zutenean salaren erdian, eta
elkarrekin iarri ziradenean, iar zedin Pierris ere
haien artean.
56 Eta ikusi zuenean hura neskato batek su
bazterrean iarria, hari begi eratxekirik erran
zezan, Haur ere harekin zen:
57 Baina uka zezan harzaz, zioela, Emaztea,
eztinat ezagutzen hura.
58 Eta apur baten buruan berze batek hura
ikusirik erran zezan, Hi ere hetarik aiz. Baina Pierrisek diotsa, Gizona, ez nauk.
59 Eta kuasi oren baten buruan, berze batek
seguratzen zuen, zioela, Segurki haur ere harekin zen: ezen Galileano da.
60 Eta Pierrisek dio, Gizona, etzeakiat zer
erraiten duan. Eta bertan oraino hura minzo
zela, io zezan oillarrak.
61 Orduan itzulirik Iaunak Pierrisganat beha
zezan: eta orhoit zedin Pierris Iaunaren hitzaz,
nola erran ukan zeraukan, Oillarrak io dezan
baino lehen hiruretan ukaturen nauk.
62 Eta kanporat ilkirik Pierrisek nigar egin
zezan mingi.
63 Eta Iesus zadukaten gizonak, trufatzen
ziraden harzaz, eta zehatzen zuten:
64 Eta hura inguru estalirik haren begitharteari zeraunsaten, eta interrogatzen zuten, zioitela, Profetiza ezak nor den hi io auena.
65 Eta anhitz berze gauzarik erraiten zuten
haren kontra desondratzen zutela.
66 Eta argitu zenean bil zitezen populuko
Anzianoak, eta Sakrifikadore prinzipalak, eta
Eskribak, eta eraman zezaten hura bere konseillu barnera
67 Zioitela, Hi aiz Krist? erran iezaguk. Eta
erran ziezen, Baldin erran badiezazuet, eztuzue
sinhetsiren:
68 Eta baldin interroga bazaitzatet ere,
eznauzue ihardetsiren, ezeta ioaitera utziren.
69 Hemendik harat gizonaren Semea iarria
izanen da Iainkoaren berthutearen eskuinean.
70 Orduan erran ziezoten guziek, Hi aiz bada
Iainkoaren Semea? Eta hark erran ziezen, Zuek
diozue ezen ni naizela.
71 Eta hek erran zezaten, Zer gehiago testimoniaje falta gara? ezen geurok enzun dugu
beraren ahotik.
KAP. XXIII.
1 Krist Pilaten aitzinean akusatu. 7
Herodesgana igorri izanik, 9 Ixilik
egon. 11 Harzara Pilatgana igorri.
14, 20 Pilatek Krist largatu nahi, 24
hura kondemnatzen eta Barabbas
largatzen. 27 Emazteak nigarrez
Kristgatik. 28 Ierusalemeren
destruktioneaz. 33 Krist kruzifikatu.
39 Gaixtagin harekin urkatuetarik
batak hura blasfematzen, 42 Eta
berzeak sinhesten. 44 Herri guzia
ilhundu. 45 Tenpleko bela erdiratu.
47 Zentenerak Iainkoa glorifikatzen.
51 Iosefek Krist ohorzten.
1 Gero altxa zedin haien jendetze guzia, eta
eraman zezaten hura Pilatgana.
2 Eta has zitezen haren akusatzen, zioitela,
Eriden ukan dugu haur populuaren korrunpitzen,
eta tributen Zesari emaitetik debetatzen ari
dela, dioela, bera dela Krist Regea.
3 Orduan Pilatek interroga zezan hura, zioela, Hi aiz Iuduen Regea? Eta hark ihardesten
zeraukala, erran zezan, Hik diok.
4 Eta erran ziezen Pilatek Sakrifikadore prinzipalei eta jendetzei, Hogenik batre eztut erideiten gizon hunetan.
5 Eta hek hanbat gortzenago ziraden, zioitela, Mobitzen dik populua, irakasten ari dela Iudea
guzian, Galilean hasirik hunadrano.
6 Eta Pilatek Galileaz minzatzen enzun zuenean, interroga zezan, eia Galileano zenez gizona.
7 Eta ezaguturik ezen hura Herodesen iurisdiktioneko zela, igor zezan Herodesgana, hura
ere Ierusalemen zen egun hetan.
8 Eta Herodes Iesus ikusirik alegera zedin
hagitz: ezen aspaldi zuela, haren ikusteko desira
zuen, zeren anhitz gauza enzuten baitzuen harzaz: eta esperanza zuen zenbeit signo ikusiren
zuela harzaz egiten.
9 Eta interroga zezan anhitz hitzez: baina
hark etziezon deus ihardets.
10 Eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak
zeuden han arrogantki hura akusatzen zutela.
11 Baina Herodesek bere jendearekin hura
menospreziaturik, eta eskarniaturik, abillamendu xuri batez beztiturik, harzara igor zezan Pilatgana.
12 Eta egun hartan berean adikisde zitezen
elkarren artean Pilate eta Herodes: ezen lehen
etsai ziraden elkarren artean.
13 Orduan Pilatek, deithurik Sakrifikadore
prinpalak, eta Gobernadoreak, eta populua,
erran ziezen,
14 Presentatu drautazue gizon haur populuaren nahatsale bezala: eta huna, nik zuen aitzinean interrogaturik, hogenik batre eztut eriden
gizon hunetan, zuek akusatzen duzuenetarik:
15 Baina ez Herodesek ere: ezen igorri ukan
zaituztet harengana, eta huna, herio merezi
duen gauzarik eztrauka egin.
16 Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.
17 Eta behar zerauen bat largatu bestan.
18 Bada iar zedin oihuz elkarrekin jendetze
guzia, zioela, Ken iezaguk haur, eta larga iezaguk Barabbas,
19 Zein baitzen, hirian egin izan zen zenbeit
mutinationegatik eta heriotzegatik presoindegian ezarria.
20 Berriz bada Pilate minza zekien, Iesus largatu nahiz.
21 Baina hek heiagoraz iarten ziraden, erraiten zutela, Kruzifika ezak, kruzifika ezak hori.
22 Eta hark heren aldian erran ziezen, Baina
zer gaizki egin du hunek? hiltzeko hogenik eztut
erideiten haur baithan: gaztigaturik beraz largaturen dut.
23 Baina hek hertsen zuten oihu handiz rekeritzen zutela, kruzifika ledin: eta haien heiagorak
eta Sakrifikadore prinzipalenak renforzatzen
ziraden.
24 Orduan Pilatek iujea zezan egin lekien
galde egiten zutena.
25 Eta larga ziezen mutinationeagatik eta
heriotzeagatik presoindegian ezarri izan zena,
zeinen eskatu izan baitziraden: eta eman ziezen
Iesus, nahi lutena legiten.
26 Eta hura eramaiten zutela, harturik Simon
Zireneano landetarik heldu zen bat, hari krutzea
gainean ezar ziezoten Iesusen ondoan eramaiteko.
27 Eta iarreikiten zaion jendetze handia
populutik eta emaztetarik, hura plaignitzen eta
lamentatzen zutela.
28 Baina itzulirik hetarat Iesusek erran zezan,
Ierusalemeko alabak, eztagizuela nigarrik ene
gainean: baina zeuron buruen gainean egizue
nigar, eta zuen haurren gainean.
29 Ezen huna, ethorriren dirade egunak zeinetan erranen baitute, dohatsu dirade esterilak,
eta enjendratu eztuten sabelak, eta eredoski
eztuten ugatzak.
30 Orduan hasiren dirade erraiten mendiei,
Eror zaitezte gure gainera: eta mendiskei, estal
gaitzazue.
31 Ezen baldin egur hezean gauza hauk egiten badituzte, eiharrean zer eginen da?
32 Eta eramaiten ziraden berzerik bi gaizkigile ere harekin hil eraziteko.
33 Ethorri izan ziradenean bada Bur-hezur
deitzen den lekura, han kruzifika zezaten hura,
eta gaizkigileak: bata eskuinean eta berzea
ezkerrean.
34 Eta Iesusek erraiten zuen, Aita, barka
iezek: ezen etzeakie zer egiten duten. Gero
haren abillamenduak partiturik, zorte egotz
zezaten.
35 Eta populua han egoiten zen beha zegoela: eta trufatzen ziraden harzaz Gobernadoreak
ere hekin, zioitela, Berzeak enparatu ukan ditu,
enpara beza bere burua, baldin haur bada Krist
Iainkoaren elejitua.
36 Eta trufatzen ziraden harzaz jendarmesak
ere, hurbiltzen zaizkala eta binagre presentatzen
zeraukatela:
37 Eta erraiten zutela, Baldin hi bahaiz
Iuduen Regea enpara ezak eure burua.
38 Eta zen eskributo bat ere haren garaian,
letra Grek-ez eta Latinez eta Hebraikoz eskribatua, hitz hautan, HAUR DA IUDUEN REGEA.
39 Eta gaizkigile urkatuetarik batak blasfematzen zuen hura, zioela, Baldin hi bahaiz Krist,
enpara ezak eure burua eta gu.
40 Baina ihardesten zuela berzeak reprotxa
zezan hura, zioela, Ezaiz Iainkoaren berere beldur, ikusirik ezen kondemnatione berean aizela?
41 Eta gu behinzat iustoki: ezen egin ditugunen merezituak rezebitzen zitiagu: baina hunek
eztik deus gaizkirik egin.
42 Eta erran ziezon Iesusi, Orhoit albeitendi
nizaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.
43 Orduan erran ziezon Iesusek, Egiaz erraiten drauat, egun enekin izanen aizela paradisoan.
44 Eta zen sei orenen ingurua, eta ilhunbe
egin zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano.
45 Iguzkia ere ilhund zedin, eta tenpleko bela
erdira zedin artetik.
46 Eta oihu eginik boz handiz Iesusek dio,
Aita, hire eskuetan ezarten diat neure espiritua.
Eta haur erranik renda zezan espiritua.
47 Eta ikusirik Zentenerak zer egin izan zen,
glorifika zezan Iainkoa, zioela, Egiazki gizon haur
iusto zen.
48 Eta espektakle hartara bildu izan ziraden
jendetze guziak, ikusirik egin izan ziraden gauzak bere bulharrei zeraunstela itzultzen ziraden.
49 Eta zeuden haren ezagunak guziak urrun,
eta emazte elkarrekin hari Galileatik iarreiki izan
zaizkanak, gauza hauk ikusten zituztela.
50 Eta huna, Iosef zaritzan gizon bat, konseiller, gizon ona eta iustoa:
51 (Hunek etzuen konsentitu haien konseilluan ez egitatean) Iuduen Arimathea hiriko, eta
hura ere Iainkoaren resumaren begira zegoen:
52 Hura ethorririk Pilatgana, eska zedin Iesusen gorputzaren.
53 Eta hura erautsirik estal zezan mihise
batez, eta ezar zezan monument batetan zein
baitzen arroka batetan ebakia, zeinetan oraino
nehor ezpaitzen ezarri izan.
54 Eta zen preparationeko eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu zen.
55 Eta iarreikirik harekin Galileatik ethorri
izan ziraden emaztek ere mira zezaten monumenta, eta nola ezarri izan zen haren gorputza.
56 Gero itzuli ziradenean apresta zitzaten
usainak eta ungentuak, eta Sabbathoan reposa
zitezen, manamenduaren araura.
KAP. XXIIII.
2, 9 Emaztek Krist resuszitatu dela
denuntiatzen. 13 Bi bideazkori Krist
agertzen, 36 eta hamekei. 41 Haien
inkredulitateaz. 43 Kristek
resuszitatuz geroztik ian. 47
Penitentia. Bekatuen barkamendua.
48 Apostoluak Kristen testimonio. 49
Haei Espiritu saindua prometatzen.
50 Krist Apostoluak benedikaturik,
51 zerurat igaiten, 52 eta haiek
adoratzen.
1 Baina asteko lehen egunean, guziz goiz
ethor zitezen monumentera, ekarten zituztela
apaindu zituzten usain onak: eta zenbeit emazte
hekin.
2 Eta eriden zezaten harria monumentetik
aldaratua.
3 Eta sarthu ziradenean etzezaten eriden
Iesus Iaunaren gorputza.
4 Eta gertha zedin hek halakotz duda handitan ziradela, huna bi gizon eriden baitzitezen
han, xistmist anzora argitzen zuten abillamendutan.
5 Eta nola izituak baitziraden, eta beheititzen
baitziraden begithartez lurrera gikon hek erran
ziezen, Zergatik hilen artean bilhatzen duzue bizi
dena?
6 Ezta hemen, baina resuszitatu da: orhoit
zaitezte nola erran zerauzuen oraino Galilean
zela,
7 Zioela, Behar da gizonaren Semea liura
dadin bizitze gaixtotakoen eskuetara, eta kruzifika dadin: eta hereneko egunean resuszita dadin.
8 Eta orhoit zitezen haren hitzez.
9 Eta monumentetik itzuli ziradenean, konta
zietzen gauza hauk guziak hamekei, eta berze
guziei.
10 Eta ziraden Maria Magdalena eta Ioana
eta Maria Iakesen ama, eta berze hekin ziradenak, gauza hauen Apostoluei erraileak.
11 Eta irudi zekizten ergelkeria bezala haien
hitzak, eta etzitzaten sinhets.
12 Baina Pierrisek iaikirik laster zegian monumentera, eta ikartzera beheititurik ikus zitzan
mihise hutsak bere gain ezarriak: gero ioan
zedin bere baithan miresten zuela egin izan
zenaz.
13 Eta huna, hetarik biga ioaiten ziraden
egun hartan berean burgu batetara hirurogei
estadio Ierusalemetik urrun, Emaus deitzen
zenera:
14 Eta minzo ziraden elkarren artean heldu
izan ziraden gauza hauzaz guziez.
15 Gertha zedin bada hek minzo ziradela eta
zihardukatela, Iesus ere haei hurbildurik ioan
baitzedin hekin batean.
16 Baina haien begiak luluratuak zeuden
hura ezagut ezlezatenzat.
17 Eta erran ziezen, Zerik dirade ioaiten zaretela zuen artean konpartitzen dituzuen hitz
horiak, eta zergatik zarete triste?
18 Eta ihardesten zuela batak Kleopas deitzen zenak, erran ziezon, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztakizkik hartan egun hautan
egin izan diraden gauzak?
19 Eta hark erran ziezen, Zer gauza? Eta
erran ziezoten, Iesus Nazarenoaz, zein izan baita
gizon Profeta, eginez eta erranez botheretsua,
Iainkoaren eta populu guziaren aitzinean.
20 Eta nola hura liuratu ukan duten Sakrifikadore prinzipalek eta gure Gobernadorek herioaren kondemnationera, eta kruzifikatu ukan
duten.
21 Eta guk esperanza gendian hura zela
Israel redemitu behar zuena: badarik ere horien
guzion gainera, egun duk heren eguna gauza
hauk egin izan diradela.
22 Baina gure arteko emazte batzuk ere izitu
giaitie, zein guziz goiz monumentean izan baitirade:
23 Eta eriden eztutenean haren gorputza,
ethorri izan dituk, dioitela bisione bat ere Aingeruenik ikusi ukan dutela, hura bizi dela dioitenenik
24 Eta ioan izan dituk gurekin ziradenetarik
batzu monumentera, eta hala eriden die nola
emaztek erran baitzuten: baina bera eztie ikusi.
25 Orduan hark erran ziezen, O adimendu
gabeak, eta Profetek erran dituzten gauza
guzien sinhestera bihotz berantkorretakoak!
26 Etzena behar Kristek gauza horiak sufri
zitzan, eta bere glorian sar ledin?
27 Gero hasirik Moises baitharik eta Profeta
guzietarik, deklaratzen zerauzten Eskriptura
guzietan harzaz beraz ziraden gauzak.
28 Eta hurbil zitezen ioaiten ziraden burgura,
eta hark urrunago ioaitera irudi egiten zuen.
29 Baina bortxa zezaten, zioitela, Ago gurekin: ezen arratsa duk, eta eguna duk beheratu.
Sar zedin bada hekin egoitera.
30 Eta gertha zedin hekin mahainean iarririk
zegoela, ogia harturik gratiak renda baitzitzan,
eta hautsirik eman baitziezen.
31 Orduan ireki zitezen haien begiak, eta
ezagut zezaten hura: baina hura ken zedin haien
agerritik.
32 Eta erran zezaten elkarren artean, Etzena
gure bihotza erratzen gutan, minzo zaikunean
bidean, eta deklaratzen zerauzkigunean Eskripturak?
33 Eta iaikirik ordu hartan berean itzul zitezen Ierusalemera, eta eriden zitzaten elkargana
bilduak hamekak, eta hekin ziradenak:
34 Erraiten zutela, Resuszitatu da Iauna
egiazki, eta agertu izan zaio Simoni.
35 Hek ere konta zitzaten bideko gauzak, eta
nola hezaz ezagutu izan zen ogiaren haustean.
36 Eta gauza hauzaz minzo ziradela, presenta zedin Iesus bera haien artean, eta erran ziezen, Bakea dela zuekin.
37 Baina hek trublaturik eta iziturik, uste
zuten espiritu bat zakusatela.
38 Orduan erran ziezen, Zergatik trublatu

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 17
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47