🕙 29-minute read
Testamentu Berria - 15
Total number of words is 3753
Total number of unique words is 1433
29.4 of words are in the 2000 most common words
40.3 of words are in the 5000 most common words
47.2 of words are in the 8000 most common words
34 On da gatza: baina baldin gatza gezat
badadi, zerzaz gazituren da?
35 Ezta lurrekotzat, ez ongarrikotzat deusgai:
baina kanporat egoizten da hura. Enzuteko
beharririk duenak, enzun beka.
KAP. XV.
1 Bekatoreak Kristi behatzen. 4 Ardi
errebelatua. 7, 10 Bekatore baten
konbertitzeaz bozkario. 8 Drakma
galdua. 11 Seme prodigoa. 17
Dolua. 20 Bekatore konbertitzen
diradenetara, miserikordia.
1 Eta hurbiltzen ziraden harengana publikano
eta jende bizitze gaixtotako guziak, hura enzun
lezatenzat.
2 Eta murmuratzen zuten Fariseuek eta
Eskribek, zioitela, hunek jende bizitze gaixtotakoak rezebitzen ditu, eta iaten du hekin.
3 Baina hark erran ziezen konparatione haur,
zioela,
4 Zein gizonek zuetarik ehun ardi dituela eta
hetarik bat galtzen duela, eztitu utziten laurogei
eta hemeretziak desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden dezakeno?
5 Eta eriden duenean ezarten du bere sorbalden gainean alegerarik.
6 Gero ethorririk etxera, deitzen ditu adiskideak eta auzoak, diostela, Alegera zaitezte enekin: ezen eriden dut neure ardi galdua.
7 Erraiten drauzuet ezen hala bozkario izanen dela zeruan bekatore emendatzen den
baten
gainean, gehiago ezen ez laurogei eta hemeretzi iusto emendamendu mengoa eztutenen
gainean.
8 Edo zein emazte hamar drakma dituenek,
baldin gal badeza drakma bat, eztu argia bizten
eta etxea eskobatzen, eta bilhatzen dilijentki
hura eriden dezakeno?
9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte
adiskideak eta auzoak, dioela, Alegera zaitezte
enekin: ezen eriden dut galdu nuen drakma.
10 Hala, diotsuet, bozkario izanen dela Iainkoaren Aingeruen aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.
11 Halaber erran zezan, Gizon batek zituen bi
seme:
12 Eta hetarik gaztenak erran ziezon aitari,
Aita, indak onhasunetik niri heltzen zaitadan partea. Eta parti zietzen onak.
13 Eta egun gutiren buruan, guziak bildurik
seme gaztenor ioan zedin herri urrun batetara:
eta han irion zezan bere onhasuna, prodigoki bizi
izanez.
14 Guzia despendatu ukan zuenean, egin
izan zen gosete gogor bat herri hartan, eta hura
has zedin behar izaten:
15 Eta ioanik leku hartako burjes batekin iar
zedin, eta hark igor zezan bere posesionetara
urden bazkatzera.
16 Eta desir zuen urdek iaten zuten maginxetarik bere sabelaren bethatzera: eta nehork
etzeraukan emaiten.
17 Eta bere buruari ohart zekionean, erran
zezan, Zenbat alokazer diraden ene aitaren
etxean ogia frango dutenik, eta ni gosez hiltzen
bainaiz!
18 Iaikirik ioanen naiz neure aitagana, eta
erranen draukat, Aita, huts egin diat zeruaren
kontra, eta hire aitzinean.
19 Eta gehiagorik eznauk digne hire seme
deitzeko: egin nezak eure alokazeretarik bat
bezala.
20 Iaikirik bada ethor zedin bere aitagana.
Eta hura oraino urrun zela, ikus zezan bere aitak,
eta konpasione har zezan, eta laster eginik egotz
zezan bere burua haren lepora, eta pot egin ziezon.
21 Eta erran ziezon semeak, Aita, huts egin
diat zeruaren kontra, eta hire aitzinean, eta
gehiagorik eznauk digne hire seme deitzeko.
22 Orduan erran ziezen aitak bere zerbitzariei, Ekarzue arropa prinzipalena, eta iaunz ezozue: eta emozue erhaztun bat bere eskura, eta
zapatak oinetara:
23 Eta ekarririk aretze gizena, hil ezazue: eta
iaten dugula atsegin har dezagun.
24 Ezen ene seme haur hil zen, eta harzara
biztu da: galdu zen, eta eriden da. Eta has zitezen atsegin hartzen.
25 Eta zen haren seme zaharrena landan, eta
ethorten zela etxeari hurbildu zaionean, enzun
zitzan melodia eta danzak.
26 Eta deithurik zerbitzarietarik bat, interroga zezan hura zer zen.
27 Eta hark erran ziezon, hire anaie ethorri
izan duk, eta hil ukan dik hire aitak aretze gizen
bat, zeren osorik hura rezebitu duen.
28 Eta aserre zedin: eta etzen sarthu nahi
izan: bere aitak bada ilkirik othoitz egin ziezon.
29 Baina hark ihardesten zuela erran ziezon
bere aitari, Huna, hanbat urthe dik zerbitzatzen
audala, eta egundano hire manurik eztiat iragan,
eta egundano pitina bat eztrautak eman neure
adiskidekin atsegin hartzeko.
30 Baina hire seme haur, zeinek iretsi ukan
baitu hire onhasun guzia putekin, ethorri izan
denean, hil ukan draukak huni aretze gizena.
31 Eta hark erran ziezon, Seme, hi bethi enekin aiz, eta ene guzia hire duk:
32 Eta atsegin hartu behar zuan eta alegeratu, zeren hire anaie haur hil baitzen, eta biztu
baita, galdu baitzen, eta eriden baita.
KAP. XVI.
1 Despenser nabusia baithan
akusatua. 8 Munduaren haurrak. 9
Inikitatezko abrastasunak. 11
Leialtatea. 13 Bi nabusi ezin
zerbitza. 15 Bere buruaren
iustifikatzea. 16 Legea eta Profetak.
18 Emaztearen utzitea. 19, 20
Abrats gaixtoa eta Lazaroa. 31
Moisesen eta Profeten enzutea.
1 Eta erran ziezen bere diszipuluei- ere,
Gizon abrats bat zen despenser bat zuenik, haur
akusa zedin hura baithan, haren onen irioile
bezala:
2 Eta hura deithurik erran ziezon, Zer danzut
haur hizaz? renda ezak eure despensaren kontua: ezen gehiagorik ezin aizate despenser.
3 Orduan erran zezan bere baithan despenserak, Zer eginen dut, neure nabusiak despensaren kargua edekiten drautanaz geroz? aitzurrerik
ezin daidit, eske ebiltera ahalke naiz.
4 Badakit zer eginen dudan, despensergoatik
kendu naizenean rezebi nezatenzat batzuk bere
etxetara.
5 Orduan deithurik bere nabusiaren zordunetarik batbedera, erran ziezon lehenari, Zenbat
zor draukak ene nabusiari?
6 Eta hunek erran zezan, Ehun barril olio: eta
hark erran ziezon, Har ezak eure zedula, eta
iarririk fitetz, eskriba ezak berrogei eta hamar
7 Gero berze bati erran ziezon, Eta hik zenbat
zorduk? eta hark erran zezan, Ehun neurri ogi.
Orduan hark erran ziezon, Har ezak eure zedula,
eta eskriba ezak laurogei.
8 Eta lauda zezan nabusiak despenser gaixtoa, zeren zuhurki egin ukan baitzuen: hunegatik
mundu hunetako haurrak zuhurrago dirade,
ezen ez argiko haurrak bere jenerationean
9 Eta nik erraiten drauzuet, Egin itzazue
zuendako adiskideak abrastasun inikoez falta
zaiteztenean rezebi zaitzatenzat tabernakle
eternaletara.
10 Gauza xipienetan leial dena, handian ere
leial da: eta gauza xipian iniusto dena, handian
ere iniusto da.
11 Bada baldin abrastasun inikoetan leial
izan ezpazarete, abrastasun egiazkoetan nor
fidaturen zaizue?
12 Eta baldin berzeren gauzan leial izan
ezpazarete, zuen dena nork emanen drauzue?
13 Zerbitzarik batek ere ezin bi nabusi zerbitza ditzake: ezen edo batari gaitz eritziren drauka, eta berzeari on: edo batarekin edukiren du
eta berzea menospreziaturen. Ezin zerbitza
ditzakezue Iainkoa, eta abrastasunak
14 Eta gauza hauk guziak enzuten zituzten
Fariseuek ere, zein baitziraden abaritioso: eta
harzaz trufatzen ziraden
15 Eta erran ziezen, Zuek zarete zuen buruak
iustifikatzen dituzuenak gizonen aitzinean: baina
Iainkoak badazaguzki zuen bihotzak: ezen gizonei gora zaiena, abominatione da Iainkoaren
aitzinean.
16 Legeak eta Profetek iraun dute Ioanesganano: denbora harzaz geroztik Iainkoaren resuma ebanjelizatzen da, eta batbederak hura du
bortxatzen.
17 Erraxago da zerua eta lurra iragan ditezen, ezen ez Legearen punktu huts bat eror
dadin.
18 Nork ere utziten baitu bere emaztea, eta
berze batekin ezkonzen baita, adulterio iaukiten
du: eta senharrak utzi duenarekin ezkonzen
denak, adulterio iaukiten du.
19 Zen bada gizon abrats bat, eta beztitzen
zen eskarlataz eta zetaz, eta egun oroz traktatzen zen ungi eta magnifikoki.
20 Zen halaber paubre bat Lazaro deitzen
zenik, zein baitzetzan haren borthan, zauriz bethea:
21 Eta zuen desir abratsaren mahainetik
erorten ziraden apurretarik asetzeko, baina are
orak ethorten ziraden eta haren zauriak limikatzen zituzten.
22 Gertha zedin bada hil baitzedin paubrea,
eta eraman baitzedin Aingeruez Abrahamen bulharrera: hil zedin bada abrats hura ere, eta ohortze izan zen.
23 Eta ifernuetan bere begiak goiti altxaturik
tormentetan zela, ikus zezan Abraham urrundanik, eta Lazaro haren bulharrean:
24 Orduan hark oihuz zegoela erran zezan,
Aita Abraham, auk miserikordia nizaz, eta igor
ezak Lazaro, busta dezan bere erhi mokoa
urean, eta refreska diezadan mihia, ezen tormentatzen nauk gar hunetan.
25 Eta erran zezan Abrahamek, Seme, orhoit
adi ezen eure onak eure bizian rezebitu dituala,
eta Lazarok halaber gaitzak: eta orain haur konsolatzen duk, eta hi tormentatzen aiz.
26 Eta berze alde, gure eta zuen artean abismo handi bat duk: hala non hemendik zuetarat
iragan nahi diradenak, ezin baititezke, ezeta hortik hunat iragan.
27 Eta erran zezan hark, Othoitz egiten
drauat beraz, Aita, igor dezan hori ene aitaren
etxera.
28 Ezen bazitiat borz anaie, haei testifika diezenzat, hek ere eztatozenzat tormentazko leku
hunetara.
29 Diotsa Abrahamek, Bazitie Moises eta Profetak: enzun bitzate hek.
30 Baina hark erran zezan, Ez, aita Abraham:
baina baldin hiletarik zenbeit ioan badadi hetara,
emendaturen dituk.
31 Eta Abrahamek erran ziezon, Baldin Moises eta Profetak enzuten ezpadituzte, ezeta baldin zenbeit hiletarik resuszita badadi ere, eztie
sinhetsiren.
KAP. XVII.
1 Eskandaloak. 3 Barkatzea. 5, 19
Fedea. 10 Noiz nehor zerbitzari
inutil. 12 Hamar sorhaio sendatu. 23
Krist-falsuak. 24 Kristen eguna. 26
Noe. 27 Dilubioa. 29 Lot eta haren
emaztea.
1 Gehiago dioste bere diszipuluei, Inposible
da eskandaloak eztatozen: baina malediktione
hari, norzaz ethorten baitirade.
2 Hark hobe luke baldin errota harri bat
haren lepoaren inguruan ezar baledi, eta egotz
ledin itsasora, ezen ez xipi hautarik bat eskandaliza dezan.
3 Begira zaitezte, Baldin hire anaiek hire kontra faltatu badu, reprehendi ezak hura, eta baldin emenda badadi barka iezok.
4 Eta baldin zazpitan egunean faltatzen badu
hire kontra, eta zazpitan egunean itzultzen bada
hiregana, dioela, Dolu diat: barkaturen draukak.
5 Orduan erran ziezoten Apostoluek Iaunari,
Augmenta iezaguk fedea.
6 Eta erran zezan Iaunak, Baldin fede bazindute mustarda bihi bat den bezenbat, erran ahal
zinezakeote marzuzer huni, Erroetarik ilki adi,
eta landa adi itsasoan: eta obedi zinzakeizte.
7 Baina zeinek zuetarik, zerbitzari bat duenean laboratzen edo abren bazkatzen ari denik,
landatik itzuli denean erraiten drauka bertan,
Auanzadi, eta iar adi mahainean.
8 Bainaitzitik eztrauka erraiten, Apain iezadak afaria, eta gerrikaturik zerbitza nezak, ian
eta edan dukedano: eta gero ian eta edan ezak
hik?
9 Eskerrik othe drauka zerbitzari hari, zeren
egin baititu manatu izan zaizkan gauzak? Eztut
uste.
10 Hala zuek ere, egin ditukezuenean manatu izan zaizkizuen gauza guziak, errazue, Zerbitzari inutilak gara: egin behar genduena egin
ukan dugu.
11 Eta gertha zedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariako eta Galileako
artetik.
12 Eta hura burgu batetan sartzen zela,
bathu izan zaizkan hamar gizon sorhaio, eta
geldi zitezen urrun:
13 Eta altxa zezaten boza, zioitela, Iesus
majistrua, auk miserikordia guzaz.
14 Eta ikusi zitunean erran ziezen, Zoazte,
erakuts ietzezue zuen buruak Sakrifikadorei. Eta
gertha zedin, ioaiten ziradela xahu baitzitezen.
15 Eta hetarik batek ikusi zuenean, ezen sendatu zela, itzul zedin, glorifikatzen zuela Iainkoa
ozengi:
16 Eta egotz zezan bere burua ahozpez
haren oinetara, eskerrak emaiten zerauzkala,
eta haur zen Samaritano.
17 Eta ihardesten zuela Iesusek erran zezan,
Eztirade hamarrak xahutu izan? Bedratziak bada
non dirade?
18 Batre ezta eriden izan itzuli denik, Iainkoari gloria emaitera, arrotz haur baizen.
19 Eta erran ziezon hari, Iaikirik oha, eure
fedeak salbatu au.
20 Eta interrogatu izanik Fariseuez noiz
ethorteko zen Iainkoaren resuma: ihardets zie-
zen, eta erran, Ezta ethorriren Iainkoaren resuma paradarekin:
21 Eta eztute erranen, Huna hemen, edo,
hara han: ezen huna, Iainkoaren resuma barnean duzue.
22 Halaber erran ziezen diszipuluei, Ethorriren dirade egunak desiraturen baituzue gizonaren Semearen egunetarik baten ikustera, eta
ezpaituzue ikusiren.
23 Eta erranen zaizue zuei, Huna hemen,
edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.
24 Ezen nola xistmistak argi egiten baitu
zeruaren azpian den bazter batetik, eta argitzen
berze bazter zeruaren azpian denerano: hala izanen da gizonaren Semea ere bere egunean.
25 Baina lehen behar da anhitz sufri dezan
hark, eta reproba dadin natione hunez.
26 Eta nola egin baitzedin Noeren egunetan,
hala izanen da gizonaren Semearen egunetan
ere.
27 Iaten zuten, edaten zuten, emazte hartzen zuten eta ezkonzaz emaiten, Noe arkan sar
zedin egunerano: eta ethor zedin dilubioa, eta
gal zitzan guziak.
28 Halaber Lot-en egunetan ere egin izan zen
bezala: iaten zuten, edaten zuten, erosten zuten,
saltzen zuten, landatzen zuten, edifikatzen
zuten:
29 Baina Lot Sodomatik ilki zen egunean, suz
eta sufrez uri egin zezan zerutik, eta guziak
desegin zitzan:
30 Halaber izanen da gizonaren Semea
deklaraturen den egunean.
31 Egun hartan etxe gainean datena, eta
bere ostillamendua etxean badu, ezalbeiledi
iauts haren eramaitera: eta landan dena, halaber ezalbeiledi itzul gibelekoetara.
32 Orhoit zaitezte Lot-en emazteaz.
33 Nor ere enseiaturen baita bere biziaren
salbatzen, hark du galduren hura: eta nork ere
galduren baitu, bibifikaturen du hura.
34 Erraiten drauzuet, gau hartan biga izanen
dirade ohe batetan: bata harturen da, eta berzea
utziren.
35 Biga izanen dirade elkarrekin errotan
ehaiten dukeitenik: bata harturen da, eta berzea
utziren.
36 Biga izanen dirade landan: bata harturen
da, eta berzea utziren.
37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draukate, Non Iauna? Eta hark erran ziezen, Non ere
izanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoak ere.
KAP. XVIII.
1 Othoitzea. 2 Alhargunak faskatzen
zuen iujea 7 Elejituei iustitia eginen.
8 Fedea. 9 Fariseuaren othoitzea, 13
Publikanoarena. 14 Humilitatea. 16
Zeruetako resuma noren: 18 eta
hura nork heretaturen. 22 On guzien
saltzeaz eta paubrei emaiteaz. 23
Abratsez. 28 Guzia Kristgatik utzi
dutenez. 31 Nola pasionatu behar
den Kristek aitzinetik diszipuluei
erraten. 35 Itsua argitu.
1 Eta erran ziezen konparatione bat ere fin
hunetarakotz ezen bethi othoitz egin behar dela,
enoiatu gabe:
2 Zioela, Iuje bat zen hiri batetan Iainkoaren
beldur etzenik, eta nehorzaz konturik egiten
etzuenik:
3 Eta zen hiri hartan emazte alhargun bat,
eta ethor zedin harengana, zioela, Egidak iustitia
neure partida kontrastaz.
4 Eta hark etzuen deus egin nahi ukan denbora luzez: baina gero erran zezan bere baithan,
Iainkoaren beldur ezpanaiz ere eta nehorzaz
konturik ez egitenagatik:
5 Badarik ere zeren faskeria emaiten baitraut
alhargun hunek, iustitia eginen draukat, finean
ere ethorriz burua hauts eztiezadan.
6 Eta dio Iaunak, Enzuzue zer iuje gaixto hark
erraiten duen:
7 Bada Iainkoak eztraue iustitia eginen bere
elejitu gau eta egun hari oihuz dagozkanei,
haien alde aserretzera luzatzen badu ere?
8 Erraiten drauzuet, ezen haien mendekioa
eginen duela sarri. Baina gizonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federik lurrean?
9 Eta erran ziezen bere buruetan iusto ziradela fida ziraden batzuei, eta berzeak deus ere
estimatzen etzituztenei, konparatione haur:
10 Bi gizon igan izan ziraden tenplera othoitz
egitera, bata Fariseu eta berzea publikano:
11 Fariseuak zegoela gauza hauzaz bere
baithan othoitz egiten zuen, Iainkoa, eskerrak
emaiten drauzkiat zeren ezpainaiz berze gizon
harrapariak, iniustoak, adulteroak bezala: edo
publikano haur bezala ere.
12 Astean bigetan egiten diat barur, poseditzen ditudan gauza guzietarik hamarrenak emaiten zitiat.
13 Eta publikanoak urrun zegoela, etzituen
are begiak ere zerurat altxatu nahi: baina bere
bulharrari zeraunson, zioela, Iauna, amatiga akit,
othoi niri bekatoreoni.
14 Badiotsuet, iautsi izan dela haur iustifikaturik bere etxerat, eta ez berzea: ezen bere
burua goratzen duen guzia, beheraturen da: eta
bere burua beheratzen duena, goraturen da.
15 Eta ekarten zituzten harengana haur
xipiak ere, hek hunki litzanzat: eta hori ikus
zezatenean diszipuluek, mehatxa zitzaten.
16 Baina Iesusek haurtxoak beregana deithurik, erran zezan, Utzitzazue haurtxoak enegana
ethortera, eta eztitzazuela enpatxa: ezen hunelakoen da Iainkoaren resuma.
17 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu
rezebituren Iainkoaren resuma haurtxoak bezala, eztela sarthuren hartan.
18 Orduan interroga zezan zenbeit iaunek,
zioela, Majistru ona, zer eginez, bizitze eternala
posedituren dut?
19 Eta erran ziezon Iesusek, Zergatik deitzen
nauk ni on? nehor eztuk onik bat baizen, eta
hura, Iainkoa.
20 Manamenduak badakizkik, Eztuk adulteraturen, Eztuk hilen, Eztuk ebatsiren, Eztuk testimoniaje falsurik erranen, Ohoraitzak eure aita
eta eure ama.
21 Eta hark erran zezan, Horiak guziak begiratu zitiat neure gaztetasunetik.
22 Eta Iesusek hori enzunik erran ziezon,
Oraino gauza bat falta zaik: duan guzia sal ezak
eta eman iezek paubrei: eta ukanen duk thesaur
bat zeruan: eta athor, arreit niri.
23 Eta hura gauza horiak enzunik, triste
zedin: ezen guziz abratsa zen.
24 Eta ikusirik Iesusek hura hagitz tristetu
zela, erran zezan, Zein gaitz den onhasundunak
Iainkoaren resuman sar ditezen!
25 Ezen erraxago da kable bat sar dadin orratzaren zulhotik, ezen ez abratsa sar dadin Iainkoaren resuman.
26 Eta haur enzun ukan zutenek erran zezaten, Eta nor salba ahal daite?
27 Eta hark erran zezan, Gizonak baithan
inposible diraden gauzak, posible dirade Iainkoa
baithan.
28 Eta erran zezan Pierrisek, Huna, guk utzi
zitiagu gauza guziak, eta iarreiki gaitzaizkik hiri.
29 Eta hark erran ziezen, Egiaz erraiten drauzuet, nehor eztela utzi duenik etxea, edo aitamak, edo anaieak, edo emaztea, edo haurrak
Iainkoaren resumaren kausaz,
30 Non ungiz gehiago rezebi eztezan denbora hunetan, eta ethorteko den sekulan bizitze
eternala.
31 Eta harturik hamabiak erran ziezen, Huna,
igaiten gara Ierusalemera, eta konplituren zaizkio, gizonaren Semeari Profetez eskribatu izan
diraden gauza guziak.
32 Ezen Jentilei liuraturen zaie, eta eskarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da.
33 Eta azotatu dukeitenean, hilen dute: baina
hereneko egunean resuszitaturen da.
34 Eta hek gauza hautarik etzezaten deus
adi: eta ziraden hitz hauk hetarik estaliak, eta
erraiten ziradenak etzituzten aditzen.
35 Eta gertha zedin hura Ierikorat hurbiltzen
zela, itsu bat baitzen iarria bide bazterrean eske
zegoela.
36 Eta hark enzun zezanean populua iragaiten, galde egin zezan, hura zer zen.
37 Eta erran ziezoten ezen Iesus Nazareno
iragaiten zela.
38 Orduan oihu egin zezan, zioela, Iesus
Dabid-en semea, auk pietate nizaz.
39 Eta aitzinean ioaiten ziradenek mehatxatzen zuten ixil ledinzat: baina hark ungiz oihu
gehiago egiten zuen, Dabid-en semea, auk pietate nizaz.
40 Eta Iesusek gelditurik mana zezan ekar
lekion beregana, eta hura hurbildu izan zenean,
interroga zezan,
41 Zioela, Zer nahi duk dagiadan? Eta hark
erran zezan, Iauna, bista rezebi dezadan.
42 Eta Iesusek erran ziezon, rezebi ezak
bista: eure fedeak salbatu au.
43 Eta bertan ikus zezan, eta hari iarreikiten
zaion, glorifikatzen zuela Iainkoa: Eta populu
guziak hori ikusirik eman ziezon laudorio Iainkoari.
KAP. XIX.
2 Zakeo deithu. 12 Zerbitzariei
eman izan zaizten markoak. 17
Kristen etsaien punitionea 28 Krist
Ierusalemen sartzen. 39 Bake,
Gloria. 41 Ierusalemeren
destruktionea Kristek aitzinetik
erraiten. 44 Bisitationezko denbora.
45 Marxantak tenpletik iraizten:
1 Eta sarthurik Ierikon, iragaiten zen.
2 Eta huna, Zakeo deitzen zen gizon bat, eta
hura zen publikano prinzipal, eta abrats:
3 Eta ikusi nahiz zabilan, zein zen Iesus: eta
ezin zezakeen jendetzearen kausaz: ezen thaillu
xipitako zen.
4 Eta aitzinera laster eginik igan zedin basa
fikotze batetara, hura ikus lezanzat: ezen handik
iragan behar zuen.
6 Eta leku hartara ethor zedin bezala goiti
behaturik Iesusek ikus zezan hura: eta erran ziezon, Zakeo, haitsa lehiatuki: ezen egun hire
etxean egon behar diat.
6 Orduan haur iauts zedin lehiatuki, eta rezebi zezan hura alegeraki.
7 Eta hori ikusirik guziek murmuratzen zuten,
zioitela, Ezen gizon bizitze gaixtotako batenean
sarthu zela, alojea ledinzat.
8 Eta han zegoela Zakeok erran ziezon Iaunari, Huna, neure onen erdiak, Iauna, emaiten
diraizteat paubrei: eta baldin deus nehori bidegabeki edeki badraukat, rendatzen diat halako
laur.
9 Orduan Iesusek erran ziezon, Egun salbamendua etxe huni egin izan ziaiok, zeren haur
ere Abrahamen seme baita.
10 Ezen ethorri izan da gizonaren Semea
galdu izan zena bilha eta salba lezanzat.
11 Eta hek gauza hauk enzuten zituztela,
kontinuatzen zuen, eta erran zezan konparatione bat, zeren baitzen Ierusalemeko aldean, eta
zeren uste baitzuten bertan Iainkoaren resuma
manifestaturen zela.
12 Erran zezan bada, Gizon noble bat parti
zedin leku urrun batetara, resuma baten konkestatzera, gero itzultzekotan.
13 Eta deithurik hamar zerbitzari bererik,
eman zietzen hamar marko, eta erran ziezen,
Trafika ezazue nathorren artean.
14 Eta bere zibitatekoek zaritzoten gaitz, eta
igor ziezoten enbaxadore bat gibeletik, zioitela,
Eztugu nahi horrek regna dezan gure gainean.
15 Eta gertha zedin itzuli zenean resuma
konkestaturik, mana baitzezan dei lekizkion
dirua eman zerauen zerbitzariak, lakianzat nork
zer trafika egin zuen.
16 Ethor zedin bada lehena, zioela, Iauna,
hire markoak hamar marko irabazi zitik.
17 Eta hark erran ziezon, Ungi duk zerbitzari
ona: zeren gauza xipian leial izan baitaiz, auk
bothere, hamar hiriren gainean.
18 Eta berzea ethor zedin, zioela, Iauna, hire
markoak egin zitik borz marko.
19 Eta hark huni ere erran ziezon, Hi ere
aizen borz hiriren gaineko.
20 Eta berzea ethor zedin, zioela, Iauna,
huna hire markoa, zein eduki baitut gorderik
oihal batetan:
21 Ezen hire beldur izan nauk, zeren baitaiz
gizon gogorra: hartzen duk ezarri eztuana, eta
biltzen duk erein eztuana.
22 Orduan hark erran ziezon, Eure ahotik
iujeaturen aut, zerbitzari gaixtoa: bahakian ezen
gizon gogorra naizela, hartzen dudala ezarri
eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana:
23 Nola beraz eztuk ene dirua bankean
eman, eta nik hura lukuruarekin erekarri bainukeen?
24 Eta present ziradenei erran ziezen, Edeki
ezozue markoa, eta emozue hamar dituenari.
25 Eta hek erran ziezoten, Iauna, bazitik
hamar marko.
26 Hala diotsuet, ezen duen guziari emanen
zaiola, eta eztuenari, duena ere edekiren zaiola.
27 Gehiago, ene etsai nik haien gainean
regna nezan nahi ukan eztuten hek, ekatzue
huna eta hil itzazue ene aitzinean.
28 Eta gauza hauk erranik, aitzinean ioaiten
zen Ierusalemerat igaiten zela.
29 Eta gertha zedin, hurbildu zenean Bethfajera eta Bethaniara, Olibatzetako deitzen den
mendi aldera, igor baitzitzan bere diszipuluetarik
biga,
30 Erraiten zuela, Zoazte zuen aurkako burgura: hartan sarthu eta, eridenen duzue astoume ar bat estekatua, egundano nehor gainean
iarri etzaionik: hura laxaturik ekardazue.
31 Eta baldin nehork galde badagizue, Zergatik laxatzen duzue? Hunela erranen draukazue,
Zeren Iaunak hunen beharra baitu.
32 Eta ioanik igorri izan ziradenek eriden
zuten erran zerauen bezala.
33 Eta hek asto-umea laxatzen zutela, erran
ziezen haren iabek, Zergatik laxatzen duzue
asto-umea?
34 Eta hek erran zezaten, Zeren Iaunak
hunen beharra baitu.
35 Eta eraman zezaten hura Iesusgana, eta
ezarririk beren abillamenduak asto-ume gainean, ezar zezaten gainean Iesus.
36 Eta hura zioala, hedatzen zituzten beren
abillamenduak bidean.
37 Eta ia Olibatzetako mendi ondora hurbiltzen zela, has zedin diszipulutze guzia alegeraz
Iainkoaren laudatzen ozengi, ikusi ukan zituzten
berthute guziakgatik,
38 Erraiten zutela, Benedikatu dela Iaunaren
izenean ethorten den Regea: bakea dela zeruan
eta gloria leku gorenetan.
39 Orduan jendetzeko Fariseuetarik batzuk
erran ziezoten, Majistrua, mehatxa itzak eure
diszipuluak.
40 Eta hark ihardesten kuela erran ziezen,
Erraiten drauzuet, baldin ixil baditez hauk, bertan harriek oihu eginen dutela.
41 Eta hurbildu zenean, ikusirik hiria, nigar
egin zezan haren gainean, zioela,
42 O baldin hik berere ezagutu ukan bahitu
eure iornata hunetan berere, eure bakearen
gauzak! Baina orain estaliak diaudek hire begietarik
43 Ezen ethorriren dituk egunak hire gainera,
eta eure etsaiek asetiaturen aute tranxeaz, eta
inguraturen, eta hersturen alde guzietarik.
44 Eta arrasaturen aute hi, eta hire haur
hitan barna diradenak: eta eztie utziren hitan
harria harriaren gainean: zeren ezpaituk ezagutu eure bisitationearen denbora.
45 Eta sarthurik tenplean, has zedin, hartan
saltzen eta erosten ari ziradenen kanpora egoizten.
46 Ziostela, Eskribatua da, Ene etxea orationetako etxea da, eta zuek hura gaixtagin leze
egin duzue.
47 Eta irakasten ari zen egun oroz tenplean:
eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak eta
populuko prinzipalak hura hil erazi nahiz zabiltzan.
48 Baina etzuten erideiten zer egin ahal lezakeoten: ezen populu guzia zen atento haren
enzutera.
KAP. XX.
2 Krist bere authoritateaz
Sakrifikadorek interogatzen 4
Ioanesen Baptismoa. 9 Laborariei
alokatu izan zaien mahastia. 15
Seme primua laborariek hil. 17 Harri
arbuiatu izana Krist. 19
Sakrifikadorek hil nahi Krist. 22
Tributaren emaitea. 27 37
Resurrektionea. 29 Zazpi senhar
ukan zituen emaztea 41 Krist Dabiden seme. 46 Eskribak nolako.
1 Eta gertha zedin egun hetatarik batez, hark
populua irakasten zuela tenplean, eta ebanjelizatzen zegoela, ethor baitzitezen Sakrifikadore
prinzipalak eta Eskribak, Anzianoekin,
2 Eta erran ziezoten, Erraguk zer authoritatez
gauza horiak egiten dituan, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana.
3 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen,
Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza
batez: erradazue bada niri,
4 Ioanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik?
5 Eta hek bazihardukaten beren artean, zioitela, Baldin erran badezagu, Zerutik: erranen du,
Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?
6 Eta baldin badarragu, Gizonetarik: populu
guziak lapidaturen gaitu: ezen segur dadukate,
Ioanes Profeta zela.
7 Ihardets zezaten bada, etzakitela nondik
zen.
8 Orduan Iesusek erran ziezen, Nik ere
eztrauzuet erranen zer authoritatez gauza hauk
egiten ditudan.
9 Orduan has zedin populuari konparatione
hunen erraiten, Gizon batek landa zezan mahasti bat, eta aloka ziezen hura laborariei, eta denbora luzez kanpoan egon zedin.
10 Eta sasoinean igor zezan laborari hetara
zerbitzari bat, mahastiko fruktutik lemotenzat:
baina hek hura zehaturik igor zezaten hutsik.
11 Eta kontinua zezan berze zerbitzari baten
igortera: baina hek haur ere zehaturik eta gaizki
traktaturik igor zezaten hutsik.
12 Eta kontinua zezan herenaren igortera:
baina hek haur ere zaurthurik egotz zezaten kanpora.
13 Orduan erran zezan mahasti iabeak, Zer
eginen dut? igorriren dut neure seme maitea:
agian haur dakusatenean ohoraturen dute:
14 Baina hura ikusirik laborariek propos
eduki zezaten, zioitela, Haur da primua: zatozte,
hil dezagun haur, heretajea gure denzat.
15 Eta egotzirik hura mahastitik kanpora, hil
zezaten. Zer bada eginen draue haei mahasti
iabeak?
16 Ethorriren da eta deseginen ditu laborari
hek, eta emanen draue mahastia berze batzuei.
Eta haur enzun zutenean erran zezaten, Hala
gertha eztadila.
17 Hark orduan hetarat behaturik dio, Zer da
bada eskribatua den hura, Edifikazalek arbuiatu
duten harria kantoin buru egin izan da?
18 Harri haren gainera eroriren den guzia,
zathikaturen da: eta noren gainera eroriren
baita, hura du xehekaturen.
19 Orduan aiher ziraden Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak haren gainean eskuen ezartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur
zitezen: ezen ezagutu ukan zuten haien kontra
erran zuela konparatione haur.
20 Eta hura gogoatzen zutela, igor zitzaten
espiak iusto ziradela irudi egiten zutela, hura
hitzean hatzaman lezatenzat, Gobernadorearen
seignorian eta botherean ezar lezatenzat.
21 Eta hek interroga zezaten hura, zioitela,

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 16
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47