Testamentu Berria - 11


13 Orduan igor zitzan bere diszipuluetarik
biga, eta erran ziezen, Zoazte hirira, non bathuren baitzaizue gizon bat, pegar bat ur daramala:
zarrzitzate hari.
14 Eta nora ere sarthuren baita, errozue aitafamiliari: Majistruak ziok, Non da neure diszipuluekin Bazkoa ianen dudan ostatua?
15 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera
handi bat paratua eta apaindua: han apain iezaguzue.
16 Parti zitezen bada haren diszipuluak, eta
ethor zitezen hirira: eta eriden zezaten erran
zerauen bezala, eta apain zezaten Bazkoa.
17 Eta arrastu zenean, ethor zedin hamabiekin.
18 Eta hek mahainean iarririk zeudela, eta
alha ziradela, dio Iesusek, Egiaz erraiten drauzuet, zuetarik batek tradituren nau, zeinek iaten
baitu enekin.
19 Eta hek has zitezen tristetzen: eta hari
erraiten bata berzearen ondoan, Ni naiz? eta
berzeak, Ni naiz?

20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen,
Hamabietarik batek, enekin platean trenpatzen
duenek tradituren nau.
21 Segur gizonaren Semea badoa, harzaz
eskribatu den bezala: baina malediktione gizon
haren gainean, zeinez gizonaren Semea tradituren baita: on zukeen gizon hark baldin iaio ezpaliz.
22 Eta hek alha ziradela, har zezan Iesusek
ogia eta gratiak rendaturik hauts zezan: eta
eman ziezen, eta dio, Har ezazue, ian ezazue:
haur da ene gorputza.
23 Eta kopa hartu zuenean, gratiak rendaturik, eman ziezen: eta edan zezaten hartarik
guziek.
24 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu
berrikoa, anhitzengatik isurten dena.
25 Egiaz diotsuet, ezen eztudala edanen
hemendik harat aihenaren fruktutik, hura berririk Iainkoaren resuman edanen dudan egunerano.
26 Eta kantikoa erranik ioan zitezen Olibatzetako mendirat.

27 Orduan dioste Iesusek, Guziak eskandalizaturen zarete nitan gau hunetan: ezen eskribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreiaturen dirade ardiak.
28 Baina resuszita nadinean aitzinduren
natzaizue Galileara.
29 Eta Pierrisek erran ziezon, Baldin guziak
eskandaliza baditez ere, ni ez ordea.
30 Orduan diotsa Iesusek, Egiaz erraiten
drauat ezen egun, gau hunetan bigetan oillarrak
io dezan baino lehen, hiruretan ukaturen nauala.
31 Baina hark ungiz hagitzago erraiten zuen,
Baldin hirekin hil behar banu ere, ezaut ukaturen. Eta halaber guziek ere erraiten zuten.
32 Gero ethorten dirade Jethsemane deitzen
den leku batetara: eta dioste bere diszipuluei, Iar
zaitezte hemen, othoitz daididano.
33 Eta hartzen ditu Pierris eta Iakes eta Ioanes berekin, eta has zedin izitzen, eta guziz keixatzen.
34 Eta dioste, Alde guzietarik triste da ene
arima heriorano: zaudete hemen, eta beilla ezazue.

35 Eta aitzinaxiago ioanik, bere burua lurrera
egotz zezan, eta othoitz egin zezan, baldin posible baliz iragan ledin harenganik oren hura:
36 Eta erran zezan, Abba, Aita, gauza guziak
posible dituk hire: transporta ezak eneganik
kopa haur: badarik ere ez nik nahi dudana, baina
hik nahi duana.
37 Gero ethor zedin, eta eriden zitzan lo
zeunzala: eta diotsa Pierrisi, Simon lo atza? oren
bat ezin beillatu duk?
38 Beilla ezazue, eta othoitz egizue, sar
etzaitezten tentationetan: espiritua pronpto da,
baina haragia flaku.
39 Eta berriz ioanik othoitz egin zezan, eta
propos bera erran zezan.
40 Gero itzulirik eriden zitzan berriz lo zeunzala: ezen haien begiak kargatuak ziraden, eta
etzakiten zer ihardets zezakeoten.
41 Eta ethor zedin heren aldian, eta dioste,
Lo egizue gaurgero, eta reposa zaitezte: asko
da, ethorri da orena: huna, liuratzen da gizonaren Semea gaixtoen eskuetara.
42 Iaiki zaitezte, goazen: huna, ni traditzen
nauena hurbildu da.

43 Eta bertan, hura oraino minzo zela, ethor
zedin Iudas, baitzen hamabietarik bat, eta harekin jendetze handia ezpatekin eta uhekin, Sakrifikadore prinzipalen, eta Eskriben, eta Anzianoen
partez.
44 Eta eman zerauen, hura traditzen zuenak
elkarren artean seignale, zioela, Nori ere pot eginen baitraukat, hura da, hari zatxetzate, eta eramazue segurki.
45 Eta ethorri zenean, bertan harengana hurbildurik diotsa, Majistrua, Majistrua, eta pot egin
ziezon.
46 Orduan hek ezar zitzaten bere eskuak
haren gainean, eta hatzaman zezaten.
47 Eta han ziradenetarik zenbeitek, ezpata
idokirik io zezan Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezon beharria.
48 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen,
Gaixtagin baten ondoan bezala ilki zarete ezpatekin eta uhekin ene hatzamaitera?
49 Egun oroz zuen artean ninzen tenplean
irakasten ari ninzela, eta ez nauzue hartu. Baina
behar da konpli ditezen Eskripturak.

50 Orduan hura utzirik haren diszipulu guziek
ihes zegiten.
51 Eta gizon gazte bat iarreiki izan zaion gorputz billuziaren gainean inguru mihise batez
estalirik, eta hatzaman zezaten hura gizon gazte
batzuk.
52 Baina hura, utzirik mihisea, billuzgorririk
itzur zekien.
53 Orduan eraman zezaten Iesus Sakrifikadore subiranoagana: eta bil zitezen harekin. Sakrifikadore prinzipal guziak, eta Anzianoak, eta
Eskribak.
54 Eta Pierris urrundanik iarreiki zekion Sakrifikadore subiranoaren sala barnerano: eta zegoen iarririk zerbitzariekin, berotzen zela su bazterrean.
55 Eta Sakrifikadore prinzipalak, eta konsistorio guzia Iesusen kontra testimoniaje bilha
zabiltzan, hura hil erazi lezatenzat: eta etzuten
erideiten.
56 Ezen anhitzek falsuki testifikatzen zuten
haren kontra: baina etziraden konforme haien
testimoniajeak.

57 Orduan batzuk iaikirik falsuki testifika
zezaten haren kontra, zioitela,
58 Guk enzun dugu hori erraiten, Nik deseginen dut tenple eskuz egin haur, eta hirur egunez
berze eskuz egin ezten bat edifikaturen dut.
59 Baina hala ere haien testimoniajea etzen
konforme.
60 Orduan Sakrifikadore subiranoak artera
iaikirik interroga zezan Iesus, zioela, Eztuk deus
ihardesten? zer da hauk hire kontra testifikatzen
dutena ?
61 Baina hura ixilik zegoen, eta etzezan deus
ihardets. Berriz Sakrifikadore subiranoak interroga zezan hura, eta erran ziezon, Hi aiz Krist Iainko Benedikatuaren Semea?
62 Eta Iesusek erran ziezon, Ni nauk, eta ikusiren duzue gizonaren Semea iarririk dagoela
Iainkoaren botherearen eskunean, eta ethorten
dela zeruko hodeietan.
63 Orduan Sakrifikadore subiranoak bere
arropak erdiraturik erran zezan, Zer gehiago testimonio behar dugu?

64 Enzun duzue blasfemioa: zer irudi zaizue?
Eta hek guziek haren kontra iujea zezaten, hil
merezi kuela.
65 Eta has zitezen batzu haren kontra thu
egiten: eta haren begithartearen estaltzen, eta
haren bufetatzen: eta hari erraiten, Profetiza
ezak. Eta ofizierek zihor ukaldi emaiten zeraukaten.
66 Eta Pierris behereko salan zegoela, ethor
zedin Sakrifikadore subiranoaren neskatoetarik
bat:
67 Eta ikusi zuenean Pierris berotzen zegoela, hari begira iarririk erran zezan, Eta hi Iesus
Nazarenorekin inzen.
68 Baina hark uka zezan, zioela, Eztinat ezagutzen, ez etzeakinat hik zer dionan. Eta ilki
zedin korralerat, eta oillarrak io zezan.
69 Eta neskatoa berriz hura ikusirik, has
zedin han ziradenei erraiten, Haur hetarik da.
70 Baina hark berriz uka zezan. Eta apur
baten buruan berriz han ziradenek erran ziezoten Pierrisi, Egiazki hetarik aiz, ezen Galileano
aiz, eta hire lengoajeak irudi dik.

71 Orduan hura has zedin maradikatzen eta
arnegatzen, zioela, Eztut ezagutzen zuek diozuen gizon hori.
72 Eta berriz oillarrak io zezan: eta orhoit
zedin Pierris Iesusek erran zeraukan hitzaz, Oillarrak bigetan io dezan baino lehen, hiruretan ukaturen nauk. Eta kanporat ilkirik nigar egin zezan.

KAP. XV.
1 Kristek, pilatgana eraman izanik, 2
Iuduen rege dela aithortzen. 7
Barabbas. 15 Pilatek Barabbas
largatzen, eta Krist kruzifikatzeko
liuratzen. 19 29 Krist eskarniatzen
eta otrajeatzen. 24 Kruzifikatzen, 27
Gaixtaginekin. 33 Herri guzian
ilhundu. 37 Kristek espiritua
rendatu. 39 Zentenera. 40
Emazteak. 43 Kristen sepultura.
1 Eta bertan goizean konseillu edukirik Sakrifikadore prinzipalek Anzianoekin eta Eskribekin

eta konsistorio guziarekin, estekaturik Iesus eraman zezaten, eta liura ziezoten Pilati.
2 Orduan interroga zezan, hura Pilatek, Hi aiz
Iuduen Regea? Eta hark ihardesten zuela erran
ziezon, Hik diok.
3 Eta anhitz gauzaz akusatzen zuten hura
Sakrifikadore prinzipalek.
4 Eta Pilatek berriz interroga zezan, zioela,
Eztuk deus ihardesten? huna, zenbat gauzaz hire
kontra testifikatzen duten.
5 Baina Iesusek deus etzezan gehiagorik
ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatek.
6 Eta bestan largatzen ohi zerauen presoner
bat, zeinen ere eska bailitez.
7 Eta zen Barabbas deitzen zenbat presoner
seditioneko lagunekin, heriotze mutinationez
egin zuenik.
8 Eta oihuz iarririk populua has zedin eskatzen egin liezen bethiere egin ukan zerauen
bezala.
9 Eta Pilatek ihardetsi zerauen, zioela, Nahi
duzue larga diezazuedan Iuduen Regea?
10 (Ezen bazeakian nola hura inbidiaz liuratu
zuten Sakrifikadore prinzipalek)

11 Eta Sakrifikadore prinzipalek inzita zezaten populua lehen Barabbas larga liezen.
12 Eta Pilatek ihardesten zuela, berriz erran
ziezen, Zer bada nahi duzue dagiodan Iuduen
Rege deitzen duzuen huni?
13 Eta hek berriz oihu egin zezaten, Kruzifika
ezak.
14 Eta Pilatek erraiten zerauen, Baina zer
gaizki egin du? Eta hek hanbat oihu gehiago egin
zezaten, Kruzifika ezak.
15 Pilatek bada populuaren gogara egin
nahiz, larga ziezen Barabbas, eta Iesus azotaturik liura ziezen kruzifika ledinzat.
16 Orduan jendarmesek eraman zezaten
hura sala barnera, zein baita pretorioa, eta dei
zezaten banda guzia.
17 Eta bezti zezaten hura eskarlataz, eta
inguru ezar ziezoten buruan elhorri plegatuzko
koroa bat.
18 Eta has zitezen haren salutatzen, zioitela,
Ungi hel dakiala, Iuduen Regea.
l9 Eta bazeraunsaten haren buruari kanabera
batez, eta thu egiten zuten haren kontra, eta
belhaurikaturik reberentia egiten zeraukaten.

20 Gero harzaz trufatu ziradenean, eraunz
ziezoten eskarlatazkoa, eta bezti zezaten bere
abillamenduez: eta kanporat eraman zezaten
kruzifika lezatenzat.
21 Eta bortxa zezaten bideazko Simon Zireniano deitzen zenbat, landetarik heldu zela,
(zein baitzen Alexandreren eta Ruforen aita)
haren krutzea eraman lezanzat.
22 Gero eraman zezaten Golgothako lekura,
zein erran nahi baita, Bur-hezur lekua.
23 Gero eman ziezoten edatera mahatsarno
mirharekin nahasteka, baina hark etzezan har
24 Eta kruzifikatu zutenean, parti zitzaten
haren abillamenduak, zorthe egotzirik haien gainean, nork zer ioan lezakeen.
25 Ziraden bada hirur orenak hura kruzifikatu zutenean.
26 Eta zen haren kausaren inskriptionea
hunela eskribatua, IUDUEN REGEA.
27 Eta harekin kruzifika zitzaten bi gaixtagin:
bata haren eskuinean, eta berzea ezkerrean.
28 Eta konpli zedin Eskriptura dioena, Eta
gaizkigilekin estimatu izan da.

29 Eta iragaiten ziradenek iniuriatzen zuten
bere buruak higitzen zituztela, eta zioitela, He,
tenplea desegiten eta hirur egunez edifikatzen
duana.
30 Enpara ezak eure burua, eta iautsi adi krutzetik.
31 Halaber Sakrifikadore prinzipalek ere
eskarnioz elkarri erraiten zeraukaten Eskribekin,
Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara
dezake.
32 Krist Israeleko Regea iauts bedi orain krutzetik, ikus eta sinhets dezagunzat. Harekin kruzifikatu izan ziradenek ere iniuriatzen zuten.
33 Baina sei orenak ziradenean, ilhunbe egin
zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano
34 Eta bedratzi orenetan oihu egin zezan
Iesusek ozengi, Eloi, Eloi, lammasabachthani?
erran nahi baita, Ene Iainkoa, Ene Iainkoa, zeren
abandonatu nauk?
35 Eta han ziradenetarik batzuk enzun zutenean, zioiten, Huna, Elias deitzen du.
36 Laster egin zezan bada batek, eta esponjia bat betherik binagrez, eta ezarririk kanabera
baten inguruan, eman ziezon edatera, zioela,

Utzazue: dakusagun eia ethorriren denez Elias
horren kenzera.
37 Eta Iesusek oihu handi bat eginik, espiritua renda zezan.
38 Eta tenpleko bela erdira zedin bi zathitara
garaitik behererano.
39 Eta ikus zezanean haren aurkan zegoen
Zentenerak, ezen hala oihu eginik espiritua rendatu zuela, erran zezan, Egiazki gizon haur Iainkoaren Semea zen.
40 Eta baziraden emazteak ere urrundanik
beha zeudela, zeinen artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iakes xipiaren eta Iosesen
ama, eta Salome.
41 Eta hek, Galilean zenaz geroztik iarreiki
izan zaizkan eta zerbitzatu ukan zuten: eta
anhitz berze emazte harekin batean Ierusalemera igan izan ziradenik.
24 Eta arrastu zenean (zeren Sabbathoaren
aitzinetik den preparationeko eguna baitzen)
43 Ethorririk Iosef Arimatheakoa, konseiller
ohoratua, hura ere Iainkoaren resumaren begira
zegoena, ausart zedin Pilatgana sartzera, eta
eska zekion Iesusen gorputzaren.

44 Eta Pilatek miresten zuen baldin ia hil
baliz: eta Zentenera deithurik, interroga zezan
hura, eia bazuenez heuragirik hil zela.
45 Eta gauza ezaguturik Zenteneraganik,
eman ziezon gorputza Iosefi.
46 Eta hark mihise bat erosirik, eta hura
erautsirik estal zezan mihiseaz: eta ezar zezan
arroka batetan ebakia zen monumentean: eta
itzuliz ezar zezan harri bat monument borthan.
47 Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen
ama, beha zeuden non ezarten zen.

KAP. XVI.
2 Emazteak sepulkrera ethorten. 6
Aingerua hei minzatzen. 9 Krist
Magdalenari agertzen, 12 Gero bi
bideazkori, 14 eta Apostolu
inkredulei. 15 Apostoluak ditu
predikatzera eta batheiatzera
igorten. 16 Sinhesteaz eta
Baptesmoaz. 17 Mirakuluez. 19
Kristen aszensioneaz.

1 Eta Sabbathoa iragan zenean, Maria Magdalenak eta Maria Iakesen amak eta Salomek
eros zitzaten ungentu aromatikoak, ethorririk
hura enbauma lezatenzat.
2 Eta guziz goiz astearen lehen egunean
ethorten dirade monumentera, iguzkia ia ilki
zenean
3 Eta erraiten zuten elkarren artean, Nork
aldaraturen drauku harria monument borthatik?
4 Eta miratu zutenean, ikus zezaten harria
aldaratua zela: ezen guziz handia zen.
5 Gero monumentera sarthurik, ikus zezaten
lagun gazte bat eskuineko aldean iarria, abillamendu xuri luze batez beztitua: eta izi zitezen
6 Baina hark dioste, Etzaiteztela izi: Iesus
Nazareth kruzifikatu izan denaren bilha zabiltzate, resuszitatu da: ezta hemen, huna lekua non
ezarri ukan zuten.
7 Baina zoazte, erran iezezue haren diszipuluei eta Pierrisi, ezen zuen aitzinean ioaiten dela
Galileara: han hura ikusiren duzue, erran drauzuen bezala.

8 Eta hek bertan partiturik ihes egin zezaten
monumentetik: ezen ikarak eta iziapenek har
zitzan: eta nehori deus etzeraukaten erraiten:
ezen beldur ziraden.
9 Eta Iesus resuszitatu zenean, asteko lehen
egun goizean, ager zekion lehenik Maria Magdalenari, zeinetarik zazpi deabru kanpora egotzi
baitzituen.
10 Hark ioanik konta ziezen, Iesusekin izan
ziradenei, zeinek dolu ekarten baitzuten eta
nigar egiten.
11 Eta hek enzun zezatenean ezen bizi zela,
eta hark ikusi kuela, etzezaten sinhets.
12 Gero gauza hauen ondoan hetarik bi ioaiten ziradeni ager zekien berze formatan, kanporat partitzen ziradela.
13 Eta hek itzuli ziradenean konta ziezen berzei: baina etzitzaten hek ere sinhets.
14 Azkenik, elkarrekin iarririk zeudela hamekei ager zekien, eta reprotxa ziezen haien inkredulitatea, eta bihotz gogortasuna: zeren hura
resuszitaturik ikusi ukan zutenak ezpaitzituzten
sinhetsi.

15 Eta erran ziezen, Zoazte mundu orotara,
eta predika iezozue Ebanjelioa kreatura guziari
16 Sinhetsiren duena eta batheiaturen dena
salbaturen da: baina sinhetsiren eztuena kondemnaturen da
17 Eta signo hauk sinhetsi dukeitenei iarreikiren kaizte Ene izenean deabruak kanpora egotziren dituzte, lengoaje berriz minzaturen dirade:
18 Sugeak kenduren dituzte: eta baldin zerbait heriotarakorik edan badezate, eztraue kalterik eginen: erien gainean eskuak ezarriren dituzte, eta sendaturen dirade.
19 Eta Iauna gauza hauzaz haei minzatu izan
zaienean, goiti zerurat altxa zedin, eta iar zedin
Iainkoaren eskuinean.
20 Hek ere partiturik predika zezaten leku
guzietan, Iaunak hekin obratzen zuela, eta hitza
konfirmatzen zuela iarreikiten ziraden signoez.

IESUS KRISTEN
EBANJELIO SAINDUA
S. LUK-EN ARAURA
KAP. I.
1 Zakarias, Elisabet. 13 Zakariasi,
Ioanes eritziren zaion seme bat
prometatu. 15 Hura nolako izanen.
20 Zakarias bere inkredulitateagatik
denboratakotz mututu. 24
Elisabethek konzebitu. 28 Aingeru
Gabrielek Maria salutatzen, eta
Kristen konzebitzeaz eta sortzeaz
adbertitzen. 35 Iainkoaren Semea.
39 Mariak Elisabeth bisitatzen, 46
eta kantikoaz Iauna laudatzen. 68
Zakariasen kantikoa. 57 Ioanesen
sortzea. 76 Haren ofizioa.

1 Zeren anhitzek esku ezarri baitu narratione
baten eskribatzera konplituki gure artean zertifikatu izan diraden gauzez,
2 Ezagutzera eman draukuten bezala lehen
hatsetik ikusi dituztenek eta hitzaren ministre
izan diradenek.
3 Niri ere on iruditu izan ziaitadak guzia
hatsetik finerano dilijentki konprehenditurik, hiri
punktuz punktu hezaz eskribatzera, o Theofile
guzizko exzellentea:
4 Hobeki ezagut dezanzat ikasi dituan gauzen egia.
5 HERODES Iudeako regeren egunetan zen
Zakarias deitzen zen Sakrifikadore bat, Abiaren
araldetik: eta haren emaztea zen Aaronen alabetarik, eta haren izena Elisabeth.
6 Biak ziraden iusto Iainkoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenanza guzietan
reproxurik gabe zabiltzanak.
7 Eta haurrik etzuten, zeren Elisabeth esteril
baitzen, eta biak baitziraden adinez aitzinaratuak.

8 Gertha zedin bada, hark Iainkoaren aitzinean bere aldian sakrifikadoregoa exerzitzen
zuenean,
9 Sakrifikadoregoaren ofizioko kostumaren
araura, zorthea eror baitzekion Iaunaren tenplean sarthurik enzensamenduaren egiteko.
10 Eta populu guziak kanpoan othoitz egiten
zuen enzensamendua egiten zen orduan.
11 Eta ager zekion Iaunaren Aingerua, zegoela enzensamenduko aldarearen eskuinean.
12 Eta Zakarias trubla zedin hura ikusirik, eta
izidura bat eror zedin haren gainera.
13 Orduan erran ziekon Aingeruak, Eztuala
beldurrik Zakarias: ezen enzun izan duk hire
othoitza, eta Elisabeth eure emaztea erdiren zaik
seme batez: eta hari izen emanen draukak Ioanes
14 Eta bozkario eta alegranza ukanen duk,
eta anhitz haren sortzearen gainean alegeraturen dituk,
15 Ezen handi izanen duk Iaunaren aitzinean,
eta mahatsarnorik ez berze arnorik eztik edanen: eta Espiritu sainduaz betheren datek bere
amaren sabeleandanik.

16 Eta anhitz Israeleko haurretarik konbertituren dik beren Iainko Iaunagana.
17 Eta hura ioanen duk haren aitzinean Eliasen espiriturekin eta berthuterekin, konberti
ditzanzat aiten bihotzak semetara eta desobedientak iustoen zuhurtasunera: Iaunari populu
ungi instruitu bat apain diezonzat.
18 Orduan erran ziezon Zakariasek Aingeruari, Nolatan hori ezaguturen dut? ezen ni nauk
zahar, eta ene emaztea duk bere egunetan aitzinaratua.
19 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezon, Ni nauk Gabriel Iainkoaren aitzinean asistitzen naizena, eta igorri izan nauk hirekin minzatzera, eta berri on hauen hiri deklaratzera.
20 Eta horra, mutu izanen aiz eta ezin minzaturen aiz, gauza hauk egin ditezen egunerano:
zeren ezpaitituk sinhetsi ene hitz bere denboran
konplituren diradenak.
21 Eta populua zegoen Zakariasen begira,
eta miresten zuen nola hark hanbat beranzen
zuen tenplean.
22 Eta ilki zenean ezin minza zekidien, eta
ezagut zezaten ezen zenbeit bisione ikusi zuela

tenplean: ezen keinuz aditzera emaiten zerauen,
eta mutu gelditu ikan zen.
23 Eta gertha zedin, haren ofizioko egunak
akabatu ziradenean, bere etxerat itzul baitzedin.
24 Eta egun haien ondoan haren emazte Elisabethek konzebi zezan: eta estal zedin borz
hilebethez, zioela,
25 Segur, hunela egin ukan draut Iaunak,
bisitatu nauen egunetan, ene laidoa gizonen
artetik ken lezanzat.
26 Eta seigarren hilebethean igor zedin
Gabriel Aingerua Iainkoaz Galileako hiri Nazareth
deitzen denera:
27 Dabid-en etxetiko Iosef deitzen zen gizon
batekin fedatua zen birjina batgana: eta birjinaren izena zen Maria.
28 Eta Aingeruak hura baithara sarthurik,
erran zezan, Salutatzen aut gratia egin zainana:
Iauna dun hirekin, benedikatua hi emazten
artean.
29 Eta hura, Aingerua ikusirik trubla zedin
haren erranaren gainean, eta pensatzen zuen
zerik lizen salutatione hura.

30 Orduan diotsa Aingeruak, Maria, eztunala
beldurrik, ezen eriden dun gratia Iainkoa baithan.
31 Eta horra, konzebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren
dun haren izena Iesus.
32 Hura izanen dun handi, eta eritziren ziaion
Subiranoaren Seme: eta emanen diraukan Iainko
Iaunak bere aita Dabid-en thronoa.
33 Eta regnaturen din Iakob-en etxearen gainean eternalki, eta haren resumaren finik eztun
izanen.
34 Erran ziekon orduan Mariak Aingeruari,
Nola izanen da hori, gizonik ezagutzen eztudanaz geroz.
35 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezon, Espiritu saindua hire gainera ethorriren dun
eta Subiranoaren berthuteak itzal eginen draun
eta halakotz hitarik sorthuren den saindua, Iainkoaren Seme deithuren dun.
36 Eta hara, Elisabeth hire lehen gusua, hark
ere konzebitu din seme bat bere zahartzean, eta
hil haur din seigarrena esteril deitzen zenak.

37 Ezen eztun deus inposiblerik izanen Iainkoa baithan.
38 Eta erran zezan Mariak, Huna Iaunaren
neskatoa: egin bekit hire hitzaren araura. Eta
parti zedin harenganik Aingerua.
39 Eta iaikirik Maria egun hetan ioan zedin
mendietara lehiatuki Iudako hiri batetara.
40 Eta sar zedin Zakariasen etxera, eta saluta zezan Elisabeth.
41 Eta gertha zedin, enzun zezanean Elisabethek Mariaren salutationea, iauz baitzedin
haurra haren sabelean, eta bethe zedin Espiritu
sainduaz Elisabeth:
42 Eta oihuz iar zedin boz handiz, eta erran
zezan, Benedikatua hi emazten artean, ezen
benedikatua dun hire sabeleko fruktua.
43 Eta nondik haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?
44 Ezen huna, hire salutationearen boza ene
beharrietara heldu izan den bezain sarri, iauzi
izan dun bozkarioz haurra ene sabelean.
45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, zeren konplituren baitirade Iaunaz erran zaizkinan gauzak

46 Eta dio Mariak, Magnifikatzen du ene arimak Iauna.
47 Eta alegeratu da ene espiritua Iainko ene
Salbadorea baithan.
48 Zeren behatu ukan baitu bere neskatoaren beheratasunera: ezen huna, hemendik harat
dohatsu erranen naute jeneratione guziek.
49 Ezen gauza handiak egin drauzkit botheretsu denak: eta haren izena saindu da:
50 Eta haren miserikordia da jenerationetarik
jenerationetara haren beldurra dutenetara.
51 Botheretsuki egin ukan du bere besoaz:
desegin ditu superboak beren bihotzeko pensamenduan.
52 Egotzi ditu botheretsuak thronoetarik, eta
goratu ditu xipiak.
53 Gose ziradenak bethe ditu onez: eta abratsak igorri ditu hutsik
54 Sustengatu ukan du Israel bere haurra,
bere miserikordiaz orhoit izanez.
55 Gure aitei minzatu zaien bezala, Abrahami
eta haren haziari iagoitikotz.
56 Eta egon zedin Maria harekin hirur hilebetheren ingurua: gero itzul zedin bere etxerat.

57 Eta konpli zedin Elisabethen ertzeko denbora: eta erdi zedin seme batez.
58 Eta enzun zezaten haren auzoek eta ahaidek, nola frangoki Iaunak bere miserikordia
deklaratu zuen harengana, eta alegeratzen ziraden harekin.
59 Eta gertha zedin, zortzigarreneko egunean ethor baitzitezen haurtxoaren zirkonziditzera, eta deitzen zuten hura bere aitaren izenaz, Zakarias.
60 Baina ihardesten zuela haren amak erran
zezan, Ez, baina deithuren da Ioanes.
61 Eta erran ziezoten, Eztun nehor hire ahaidetan izen horrez deitzen denik.
62 Orduan keinu egin ziezoten haren aitari,
nola nahi luen hura dei ledin.
63 Eta hark tableta batzuren eskaturik eskriba zezan, zioela, Ioanes da horren izena. Eta
mirets zezaten guziek.
64 Eta ireki zedin bertan haren ahoa, eta
haren mihia laxa zedin: eta minzo zen laudatzen
zuela Iainkoa.

65 Eta izidura ethor zedin aldiri hetako
guzien gainera, eta Iudako herri mendizu orotan
publika zitezen hitz hauk guziak.
66 Eta enzun zituzten guziek, ezar zitzaten
bere bihotzean, erraiten zutela, Nor haurtxo
haur izanen da? Eta Iaunaren eskua zen harekin.
67 Orduan haren aita Zakarias bethe zedin
Espiritu sainduaz: eta profetiza zezan, zioela,
68 Laudatu dela Israeleko Iainko Iauna, zeren
bisitatu eta redemitu baitu bere populua.
69 Eta alxatu baitrauku salbamendutako
adarra Dabid bere zerbitzariaren etxean.
70 Nola minzatu izan baita bere Profeta saindu bethidanik izan diradenen ahoz.
71 Salbu izanen ginela gure etsaietarik eta
guri gaitz zarizkuten guzien eskutik.
72 Gure aitei miserikordia legienzat, eta
orhoit lizen bere allianza sainduaz:
73 Eta gure Aita Abrahami egin zeraukan
iuramenduaz:
74 Ezen emanen zeraukula, beldur gabe gure
etsaien eskuetarik delibraturik, hura zerbitza
ginezan,

75 Saindutasunetan eta iustitiatan haren
aitzinean, gure biziko egun guzietan.
76 Eta hi haurtxoa, Subiranoaren Profeta
deithuren aiz: ezen ioanen aiz Iaunaren begitharte aitzinean, haren bideak apain ditzanzat,
77 Eta eman diezoanzat salbamenduko ezagutzea haren populuari, haien bekatuen barkamenduaz.
78 Gure Iainkoaren afektione miserikordiosoaz, zeinez bisitatu ukan baikaitu, Orientak garaitik:
79 Argi dagienzat ilhunbean eta herioaren
itzalean iarririk daudenei, gure oinen bakezko
bidera xuxenzeagatik.
80 Eta haurtxoa handitzen eta espirituz fortifikatzen zen: eta egon zedin desertuetan Israeli
manifestatu behar izan zaion egunerano.

KAP. II.
1 Munduaren deskriptionea. 10 Krist
Salbadorea sorthu dela artzainei
deklaratzen. 14 Aingeruen kantikoa.

21Krist zirkonziditu eta Iesus deithu.
22 Mariaren purgationea. 28 Krist
Simeonek besoetara hartu,
Simeonen kantikoa. 36 Ana
profetesa. 40 Krist haurra. 46
Doktorekin disputatzen. 48 Haren
haurgoaz.
1 Eta gerta zedin egun hetan ethor baitzedin
ordenanza bat Zesar Augustoren partez, eskribuz iar ledin mundua oro.
2 (Lehen deskriptione haur egin zedin Zirenius Siriako gobernadore zenean)
3 Eta ioaiten ziraden guziak eskributan iartera, batbedera zein bere hirirat.
4 Igan zedin bada Iosef ere Galileatik, Nazaretheko hiritik, Iudeara, Dabid-en zibitate Bethlehem deitzen denera (zeren baitzen Dabid-en
etxetik eta arrazatik)
5 Eskributan iar ledinzat Maria emaztetan
eman izan zaionarekin, zein baitzen izorra.
6 Eta gertha zedin hek han ziradela, konpli
baitzitezen haren ertzeko egunak.

7 Eta erdi zedin bere seme lehen iaioaz, eta
bandatoz troxa zezan hura, eta ezar zezan manjederan, zeren ezpaitzen haiendako lekurik ostalerian.
8 Eta ziraden komarka berean artzain kanpoetan zeunzanak, eta gauazko beillak bere arthaldearen gainean begiratzen zituztenak.
9 Eta huna, Iaunaren Aingerua ustegaberik
ethor zekien, eta Iaunaren gloriak argi zezan
haien inguruan, eta izidura handiz izi zitezen.
l0 Orduan erran ziezen Aingeruak, Etzaretela
beldur: ezen huna, ebanjelizatzen drauzuet bozkario handi populu guziaren izanen dena:
11 Ezen Dabid-en zibitatean iaio zaizuela Salbadorea, zein baita Krist Iauna.
12 Eta haur ukanen duzue seignale, eridenen
baituzue haurra bandatoz troxatua, manjederan
ezarria.
13 Eta bertan Aingeruarekin egin zedin armada zelestial multzo bat, laudatzen zutela Iainkoa,
eta zioitela,
14 Gloria zeru guziz goretan Iainkoari, eta
lurrean bake, gizonak baithara borondate ona.

15 Eta gertha zedin, hetarik Aingeruak zerurat ioan ziradenean, erran baitzezaten artzainek
elkarren artean, Goazen bada Bethlehemerano,
eta dakusagun egin izan den gauza haur, zein
Iaunak iakin erazi baitrauku.
16 Eta ethor zitezen lehiatuki, eta eriden
zitzaten Maria eta Iosef, eta haurtxoa manjederan ezarria.
17 Eta ikusi ukan zutenean, publika zezaten
haurtxoaz erran izan zaiena.
18 Eta enzun ukan zituzten guziek mirets
zezaten haei artzainez erran izan zaizten gauzen
gainean.
19 Eta Mariak begiratzen zituen gauza hauk
guziak, bere bihotzean ehaiten zituela.
20 Eta itzul zitezen artzainak, glorifikatzen
eta laudatzen zutela Iainkoa, enzun eta ikusi
ukan zituzten gauza guziez, erran izan kaien
bezala.
21 Eta konplitu izan ziradenean haurtxoaren
zirkonziditzeko zortzi egunak, orduan deithu izan
da haren izena Iesus, nola deithu izan baitzen
Aingeruaz, sabelean konzebi zedin baino lehen.

22 Eta konplitu izan ziradenean Mariaren
purifikationeko egunak Moisesen legearen
arauez, eraman zezaten haurtxoa, Ierusalemera,
Iaunari presenta liezotenzat.