Testamentu Berria - 10

Total number of words is 3694
Total number of unique words is 1436
27.9 of words are in the 2000 most common words
38.3 of words are in the 5000 most common words
46.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
satsua, ziotsala, Espiritu mutua eta gorra, nik aut
manatzen, Ilki adi horrenganik, eta gehiagorik ez
adila sar hori baithan.
26 Eta espiritua oihu eginik eta hura gaizki
zathikaturik, ilki zedin: eta haurra hila bezalaka
zedin, hala non anhitzek erraiten baitzuten ezen
hil zela.
27 Baina Iesusek haren eskua harturik,
xuxent zezan hura, eta iaiki zedin.
28 Eta etxean sarthu zenean, bere diszipuluek interroga zezaten apart, Zergatik guk hura
ezin kanpora egotzi dugu?
29 Eta erran ziezen, Deabru mota hura berzela ezin ilki daite orationez eta barurez baizen.
30 Eta handik ilkirik, elkarrekin zabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehork iakin lezan.
31 Ezen irakasten zituen bere diszipuluak,
eta ziosten, Gizonaren Semea liuraturen da gizonen eskuetara, eta hilen dute: baina hilik, hereneko egunean resuszitaturen da.
32 Baina hek erran haur etzuten aditzen, eta
beldur ziraden haren interrogatzera.

33Eta ethor zedin Kapernaumera: eta etxera
zenean, interroga zitzan, Zer bidean ihardukiten
zenduten elkarren artean?
34 Eta hek ixil zitezen: ezen elkarren kontra
iharduki zuten bidean, zein zen berzeak baino
handiagoa.
35 Eta iarri zenean, dei zitzan hamabiak, eta
erran ziezen, Baldin nehor lehen izan nahi bada,
guzietako azkenen izanen da, eta guzien zerbitzari.
36 Eta haurtxo bat harturik ezar zezan haien
artean, eta hura besoetara harturik, erran ziezen,
37 Nork ere hunelako haurtxoetarik bat rezebituren baitu ene izenean, ni rezebitzen nau: eta
nork ere ni rezebitzen bainau, eznau ni rezebitzen, baina ni igorri nauena.
38 Eta ihardets ziezon Ioanesek, zioela,
Majistrua, ikusi diagu zenbeit hire izenean deabruak kanpora egoizten zituenik, zein ezpeitarreiku guri: eta debetatu diagu hura, zeren ezpetarreiku guri.
39 Eta Iesusek dio, Eztezazuela hura debeta:
ezen ezta nehor ene izenean berthuterik egiten

duenik, eta bertan nizaz gaizki minza ahal daitenik.
40 Ezen gure kontra eztena, gure alde da.
41Ezen nork ere edatera emanen baitrauzue
beire bat ur ene izenean, zeren Kristenak zareten, egiaz diotsuet, eztuela galduren bere saria.
42 Eta nork ere eskandalizaturen baitu ni
baithan sinhesten duten xipi hautarik bat, hobe
luke errota harri bat haren lepoaren inguruan
ezar ledin, eta itsasora egotz ledin.
43 Eta baldin eure eskuak trebuka eraziten
bahau, trenka ezak hura: hobe duk hire, esku
bakoitzdun bizitzean sar adin, ezen ez bi eskuak
dituala: gehennara ioan adin, behin ere iraungiten ezten sura.
44 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua
ez iraungiten.
45 Eta baldin eure oinak trebuka eraziten,
bahau, trenka ezak hura, hobe duk hire, maingurik bizitzean sar adin, ezen ez bi oinak dituala
gehennara egotz adin, behin ere iraungiten
ezten sura.
46 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua
ez iraungiten.

47 Eta baldin eure begiak trebuka eraziten
bahau, idokak hura, hobe duk hire, begi bakoitzdun Iainkoaren resuman sar adin, ezen ez bi
begiak dituala suko gehennara egotz adin:
48 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua
ez iraungiten.
49 Ezen batbedera suz gazituren da: eta
sakrifizio guzia gatzez gazituren da.
50 Gauza ona da gatza, baina baldin gatza
gezat badadi zerzaz hura gazituren duzue?
Auzue zeurok baithan gatz, eta bake auzue elkarren artean.

KAP. X.
2 Senhar emazten separationeaz. 13
Kristi presentatu izan zaizkan
haurrez. 16 Eskuen inpositioneaz. 21
Kristi iarreikiteaz. 33 Kristek
aitzinetik deklaratzen nola hil behar
den. 35 Zebedeoren semen rekesta.
45 Krist gure ministre. 46 Itsua
argitu.

1 Gero handik partiturik, ethor zedinIudeako
aldirietara Iordanaren berze aldeaz: eta berriz
jendetze bil zedin harengana: eta ohi bezala
berriz irakasten zituen.
2 Orduan ethorririk Fariseuek interroga zezaten tentatzen zutela, Sori da gizonak bere emaztea utzi dezan?
3 Baina hark ihardesten zuela erran zezan,
Zer manatu drauzue Moisesek?
4 Eta hek erran zezaten, Moisesek permetitu
dik separationeko letraren eskribatzera, eta
emaztearen utzitera.
5 Eta ihardiesten zuela Iesusek erran ziezen,
Zuen bihotzeko gogortasunagatik eskribatu
drauzue manamendu hori.
6 Baina kreatione hatsetik, arra eta emea
egin zituen Iainkoak.
7 Hunegatik, utziren ditu gizonak bere aita
eta ama, eta iunktaturen zaio bere emazteari.
8 Eta biak izanen dirade haragi bat. Beraz
gehiagorik eztirade biga, baina haragi bat.
9 Bada Iainkoak iunktatu duena gizonak eztezala separa.

10 Eta etxean berriz diszipuluek gauza harzaz beraz interroga zezaten.
11 Eta hark erran ziezen, Nork ere utziren
baitu bere emaztea, eta berze bat emazte harturen, adulterio iaukiten du haren kontra.
12 Eta baldin emazteak utzi badeza bere senharra, eta berze batekin ezkon badadi, adulterio
iaukiten du.
13 Orduan presenta zietzoten haurtxo batzu,
hek hunki litzanzat: baina diszipuluek mehatxatzen zituzten, hek presentatzen zituztenak.
14 Eta hori ikus zezanean Iesusek, faska
zedin eta erran ziezen, utzitzazue haurtxoak
enegana ethortera, eta eztitzazuela enpatxa:
ezen horlakoen da Iainkoaren resuma.
15 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu
rezebituren Iainkoaren resuma haurtxo anzo,
ezta hartan sarthuren.
16 Eta hek besoetara harturik, eskuak haien
gainean ezarririk, benedika zitzan.
17 Eta hura ilkiten zela bideari lekionzat, norbeitek harengana laster eginik, eta haren aitzinean belhaurikaturik, interroga zezan, Majistru

ona, zer eginen dut bizitze eternala hereta dezadanzat?
18 Eta Iesusek erran ziezon, Zergatik deitzen
nauk on? eztuk nehor onik bat baizen, eta hura,
Iainkoa.
19 Manamenduak badakizkik, Eztezala adultera, Eztezala hil, Eztezala ebats, Eztezala testimoniaje falsurik erran, Damurik eztagioala nehori, Ohoraitzak eure aita eta ama:
20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezon,
Majistrua, horiak guziak begiratu zitiat neure
gaztetasunetik.
21 Eta Iesusek harenganat behaturik, onhets
zezan, eta erran ziezon, Gauza baten peitu aiz,
habil, dituanak sal itzak, eta eman ietzek paubrei: eta ukanen duk thesaur bat zeruan: eta
athor, arreit niri, krutzea harturik.
22 Eta hura faskaturik hitz hunez, ioan zedin
tristerik: ezen on handiak zituen.
23 Orduan inguru behaturik Iesusek dioste
bere diszipuluei, O zein nekez onhasundunak,
Iainkoaren resuman sarthuren diraden!
24 Eta diszipuluak espanta zitezen hitz hauzaz. Baina Iesusek berriz ihardesten zuela erran

ziezen, Haurrak, zein gaitz den abrastasunetan
fida diradenak, Iainkoaren resuman sar ditezen.
25 Erraxago da kable bat orratzaren zulhotik
iragan dadin, ezen ez abratsa Iainkoaren resuman sar dadin.
26 Baina hek are espantago zitezen, bere
artean zioitela, Eta nor salba ahal daite?
27 Baina hetarat behaturik Iesusek dio, Gizonak baithan inposible da, baina ez Iainkoa baithan: ezen gauza guziak posible dirade Iainkoa
baithan.
28 Orduan Pierris has zedin hari erraiten,
Huna, guk utzi zitiagu gauza guziak, eta iarreiki
gaitzaizkik hiri.
29 Eta ihardesten duela Iesusek dio. Egiaz
diotsuet, nehor ezta utzi duenik etxea, edo
anaieak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo
emaztea, edo haurrak, edo landak, ene eta
Ebanjelioaren amorekatik.
30 Rezebi eztezan orain denbora hunetan
ehunetan hanbat, etxe eta anaie, eta arreba, eta
ama, eta haur, eta landa, persekutionekin, eta
sekula ethortekoan bizitze eternala.

31 Baina anhitz lehen diradenak, izanen dirade azken: eta azkenak lehen.
32 Eta ziraden bidean igaiten ziradela Ierusalemera: eta haien aitzinean ioiten zen Iesus, eta
espantatzen ziraden, eta zarreitzola ziraden beldur. Eta harturik berriz hamabiak, has zekien
ethorri behar zaizkan gauzen erraiten:
33 Zioela, huna, igaiten gara Ierusalemera:
eta gizonaren Semea liuraturen da Sakrifikadore
prinzipalen eta Eskriben eskuetara, eta hiltzera
kondemnaturen dute, eta Jentilen eskuetarako
dute:
34 Eta hek eskarniaturen dute hura, eta azotaturen, eta thu eginen draukate, eta hilen dute:
baina hereneko egunean resuszitaturen da.
35 Orduan ethorten dirade haregana Iakes
eta Ioanes Zebedeoren semeak, dioitela, Majistrua, nahi gendikek zer ere eskaturen baikara,
egin iezagun.
36 Eta hark erran ziezen, Zer nahi duzue
dagizuedan?
37 Eta hek erran ziezoten, Eman iezaguk,
bata hire eskuinean, eta berzea hire ezkerrean
iar gaitezen hire glorian.

38 Eta Iesusek erran ziezen, Eztakizue zeren
eskez zaudeten: edan ahal dirozue nik edaten
dudan kopa, eta ni batheiatzen naizen baptismoaz batheia ahal zaitezkete?
39 Eta hek erran ziezoten, Bai. Eta Iesusek
erran ziezen, Nik edaten dudan kopa edanen
baduzue, eta ni batheiatzen naizen baptismoaz
batheiaturen bazarete:
40 Baina ene eskuinean edo ene ezkerrean
iartea, ezta ene emaiteko, baina emanen zaie
preparatu izan zaienei.
41 Eta hori enzunik hamarrak has zitezen faskatzen Iakesez eta Ioanesez.
42 Baina Iesusek hek beregana deithurik
dioste Badakizue ezen nationen gainean seignoriatzea laket zaienek, haien gainean seignoriatzen dutela, eta haien artean handi diradenek
authoritatez usatzen dutela haien gainean.
43 Baina ezta hala izanen zuen artean: aitzitik nor ere nahi izanen baita handiena izan zuen
artean, izanen da zuen zerbitzari.
44 Eta nor ere nahi izanen baita zuen artean
izan ehen, izanen da guzien zerbitzari.

45 Ezen gizonaren Semea ere ezta ethorri
zerbitzatu izatera, baina zerbitzatzera, eta bere
biziaren anhitzengatik ranzoinetan emaitera.
46 Orduan ethorten dirade Ierikora: eta hura
Ierikotik ilkiten zela, eta haren diszipuluak eta
jendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua
zegoen iarririk, bide bazterrean, eskez:
47 Eta enzunik ezen Iesus Nazareno zela, has
zedin oihu egiten eta erraiten, Iesus Dabid-en
semea, auk pietate nizaz.
48 Eta mehatxatzen zuten anhitzek ixil ledin:
baina hark ungiz oihu gehiago egiten zuen,
Dabid-en semea, auk pietate nizaz.
49 Orduan Iesusek gelditurik, mana zezan,
dei ledin. Eta dei zezaten itsua, ziotsatela, Esporza adi, iaiki adi: deitzen au.
50 Eta hura, bere mantoa egotzi zuenean, iaikirik ethor zedin Iesusgana.
51 Eta ihardesten zuela erran ziezon Iesusek,
Zer nahi duk dagiadan? Eta itsuak diotsa, Majistrua, ikustea rezebi dezadan.
52 Eta Iesusek erran ziezon, Oha, eure
fedeak salbatu au. Eta bertan rezebi zezan ikustea, eta iairreikiten zaion Iesusi bidean.

KAP. XI.
1. 15 Kristek bere sartzea
Ierusalemen egiten. 13 Fikotzea
eihartzen. 15 Marxantak tenpletik
iraizten. 17 Etxe orationekoa. 22
Iainkoaren fedea, 24 nezesario
orationean: 25 Othoitz egiterakoan
barkatzeko. 28 Fariseuek Krist
tentatzen. 30 Ioanesen baptismoa.
1 Eta Ierusalemera, Bethfaje eta Bethania
Olibatzetako mendi aldekoetara hurbiltzen ziradenean, igor zitzan bere diszipuluetarik biga,
2 Eta erran ziezen, Zoazte zuen aurkan den
burgura: eta hartan sarthuren zareten bezain
sarri, eridenen duzue asto ume bat estekatua,
nehor oraino gainean iarri izan etzaionik: laxaturik hura ekardazue.
3 Eta baldin nehork badarrazue, Zergatik hori
egiten duzue? errazue ezen Iaunak duela haren
beharra: eta bertan hura igorriren du huna.

4 Parti zitezen bada, eta eriden zezaten asto
umea estekaturik, bortha aldean kanpotik bi
bideren artean: eta laxa zezaten hura.
5 Eta han zeudenetarik batzuk erran ziezen,
Zer ari zarete, laxatzen baituzue asto-umea?
6 Eta hek erran ziezen, Iesusek manatu
zituen bezala: eta ioaitera utzi zitzaten.
7 Eta ekar zezaten asto-umea Iesusgana, eta
ezar zietzoten beren abillamenduak gainean, eta
iar zedin haren gainean.
8 Eta anhitzek beren abillamenduak heda
zitzaten bidean: eta berzek adarrak ebakiten
zituzten arboretarik eta bidean hedatzen.
9 Eta aitzinean zioazenek, eta iarreikiten ziradenek, oihu egiten zuten, zioitela, Hosanna,
benedikatu dela Iaunaren izenean ethorten
dena.
10 Benedikatu dela gure aita Dabid-en resuma Iaunaren izenean ethorten dena: Hosanna
leku gorenetan aizena.
11 Eta sar zedin Ierusalemen Iesus, eta tenplean: eta gauza guzietara inguru behaturik, eta
ia berandua zela ilki zedin Bethaniarat hamabiekin.

12 Eta biharamunean ilki izan ziradenean
Bethaniatik, gose zedin.
13 Eta urrundanik ikusirik fikotze hostodun
bat, ethor zedin eia deus hartan eriden zezakenez: eta hartara ethorririk, etzezan deus eriden
hostorik baizen: ezen etzen fiko denbora.
14 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran
ziezon fikotzeari, Hemendik harat hireganik
sekulan frukturik nehork ian eztezala. Eta haur
enzun zezaten haren diszipuluek.
15 Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta
Iesus tenplean sarthurik, has zedin saltzen eta
erosten ari ziradenen kanpora egoizten, eta kanbiadoren mahainak, eta uso kolunba saltzalen
kadirak itzul zitzan.
16 Eta etzuen permetitzen nehork unzirik
erabil lezan tenpletik.
17 Eta irakasten ari zen, ziostela. Ezta eskribatua, ezen Ene etxea orationetako etxe deithuren dela natione guzietan? baina zuek hura gaixtagin leze egin duzue.
18 Eta haur enzun zezaten Eskribek eta
Sakrifikadore prinzipalek, eta bilha zabiltzan
nolatan hura hil lezaketen: ezen beldur zaizkan,

zeren populu guzia mirakuluz baitzegoen haren
doktrinaz.
19 Eta arratsa ethorri zenean, ilki zedin Iesus
hiritik.
20 Eta goizean aldetik iragaiten ziradela ikus
zezaten fikotzea erroetarano eihartua.
21 Orduan orhoiturik Pierrisek erran ziezon,
Majistrua, huna, hik maradikatu duan fikotzea
eihartu duk.
22 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen,
Auzue Iainkoaren fedea.
23 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere erranen
baitrauka mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsasora: eta ezpaitu dudarik eginen bere bihotzean,
baina sinhetsiren baitu ezen erraiten duena eginen dela, zer ere erranen baituke eginen zaio.
24 Halakotz erraiten drauzuet, zeren ere
othoitz egiten duzuela eskaturen baitzarete, sinhetsazue ezen rezebituren duzuela: eta eginen
zaizue.
25 Baina othoitz egiten iar zaiteztenean,
barka ezazue baldin deus baduzue nehoren kontra: zuen Aita zeruetakoak ere, zuei barka dietzazuen zuen faltak.

26 Ezen baldin zuek barka ezpadezazue:
zuen Aita zeruetan denak ere eztrauzkizue barkaturen zuen faltak.
27 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta tenplean zabilala, ethor zitezen harengana Sakrifikadore prinzipalak, eta eskribak, eta
Anzianoak
28 Eta erran ziezoten, Zer authoritatez gauza
horiak egiten dituk? eta nork eman drauk authoritate hori gauza horiak egin ditzan?
29 Eta Iesusek ihardesten zuela erran ziezen,
Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza
batez: eta ihardestazue, eta erranen drauzuet
zer authoritatez gauza hauk egiten ditudan.
30 Ioanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik? ihardestazue.
31 Eta bazihardukaten elkarren artean, zioitela, Baldin erran badezagu, Zerutik: erranen du
Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?
32 Baina baldin erran badezagu, Gizonetarik
populuaren beldur gara: ezen guziek zadukaten
Ioanes egiazko Profeta izan zela.
33 Eta ihardesten zutela erran ziezoten Iesusi, Etzeakiagu. Eta Iesusek ihardesten duela

dioste, Nik ere eztrauzuet erranen zer authoritatez gauza hauk egiten ditudan.

KAP. XII.
1 Mahastia laborariei alokatu. 10
Harria edifikazalez arbuiatu. 14
Tributa pagatzeko denez. 20 Zazpi
anaieren emazte izanaz. 25
Resurrektioneaz. 28 Manamendu
prinzipalaz. 33 Iainkoaganatko eta
hurkoaganatko amorioaz. 35 Krist
Dabid-en seme. 38 Eskribetarik eta
Fariseuetarik begiratzeko. 42
Trunkora emaiten zuen alargunaz.
1 Gero has zekien konparationez erraiten,
Mahasti bat landa zezan gizon batek, eta ingura
zezan hesiz, eta egin zezan hobi bat lakotako,
eta edifika zezan dorre bat, eta aloka ziezen
laborariei, eta kanporat ioan zedin.

2 Eta igor zezan laborarietara sasoinean zerbitzaria, laborarietarik rezebi lezanzat mahastiko
fruktutik.
3 Baina hek hura harturik zaurt zezaten, eta
igor zezaten hutsik.
4 Eta berriz igor zezan hetara berze zerbitzari bat eta harri ukaldiz hauts ziezoten burua, eta
igor zezaten desonestki traktaturik.
5 Eta berriz berze bat igor ziezen, eta hura hil
zezaten: eta anhitz berzerik, batzu zehatzen eta
berzeak hiltzen zituztela.
6 Oraino bada bere seme maite bat ukan eta,
hura ere igorri ukan du hetara azkenik, zioela,
Ahalke izanen dirade ene semearen.
7 Baina laborari hek erran zezaten bere
artean, Haur da primua: zatozte hil dezagun
haur, eta gure izanen da heretajea.
8 Eta harturik hura hil zezaten, eta iraitz
zezaten mahastitik kanpora.
9 Zer eginen du bada mahasti iabeak? Ethorriren da, eta deseginen ditu laborariak, eta
emanen du mahastia berzeri.

10 Eta Eskriptura haur ere eztuzue irakurri?
Edifikazalek arbuiatu duten harria, kantoin buru
egin izan da:
11 Iaunaz egin izan da haur, eta da gauza
miragarria gure begien aitzinean?
12 Aiher ziraden bada haren hatzamaitera,
baina populuaren beldur ziraden: ezen ezagutu
zuten haien kontra konparatione haur erran
zuela: eta hura utzirik ioan zitezen.
13 Gero igor zitzaten harengana Fariseuetarik eta Herodianoetarik batzu, hura hatzaman
lezatenzat hitzean.
14 Eta hek ethorririk diotsate, Majistrua,
bazekiagu ezen egiati aizela, eta nehoren ansiarik eztuala: ezen ezago gizonen aparentiara
beha, baina egiazki Iainkoaren bidea irakasten
duk: Bidezko da tributaren Zesari emaitea, ala
ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?
15 Eta hark, ezaguturik haien hipokrisia,
erran ziezen, Zergatik tentatzen nauzue? ekardazue dinero bat, ikus dezadanzat.
16 Eta hek presenta ziezoten: orduan dioste,
Norena da imajina haur eta eskribua? Eta hek
erran ziezoten, Zesarena.

17 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen,
Renda ietzozue Zesarenak Zesari: eta Iainkoarenak Iainkoari. Eta mirets zezaten haren gainean.
18 Orduan ethor zitezen harengana Saduzeuak, zeinek erraiten baitute eztela resurrektionerik, eta interroga zezaten, zioitela,
19 Majistrua, Moisesek eskribatu ukan diraukuk, baldin zenbeiten anaiea hil bada, eta utzi
badu emaztea, eta haurrik utzi ezpadu, har
dezan haren anaiak haren emaztea, eta egin diezon leinu bere anaieri.
20 Zituan bada zazpi anaie: eta lehenak har
ziezan emazte, eta hiltzean etziezan leinurik
utzi.
21 Eta bigarrenak har ziezan hura, eta hil ziedian, eta hark ere etziezan leinurik utzi: eta
hirurgarrenak halaber.
22 Eta har ziezatean hura zazpiek, eta leinurik etziezatean utzi: guzietako azkenenik hil ziedian emaztea ere.
23 Resurrektionean bada, resuszitatu diratenean hetarik zeinen emazte izanen da? Ezen
zazpiek hura emazte ukan die.

24 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran
ziezen, Eztuzue halakotz huts egiten zeren
ezpaitakizkizue Eskripturak, ezeta Iainkoaren
berthutea?
25 Ezen hiletarik resuszitatu diratenean, eztu
nehork emazterik harturen, ez emanen ezkonzaz: baina izanen dirade zeruetako Aingeruak
bezala.
26 Eta hilez den bezenbatean, ezen resuszitatzen diradela, eztuzue irakurri Moisesen liburuan, nola berroan hari minzatu izan zaion Iainkoa, zioela, Ni naiz Abrahamen Iainkoa, eta
Isaak-en Iainkoa, eta Iakob-en Iainkoa?
27 Ezta hilen Iainkoa, baina bizien Iainkoa:
zuek beraz hagitz enganatzen zarete.
28 Eta ethor zedin Eskribetarik zenbeit, hek
disputatzen enzunik, eta ikusirik ezen ungi ihardetsi zerauela, hark interroga zezan, Zein da
manamendu guzietako lehena?
29 Eta Iesusek ihardets ziezon. Manamendu
guzietako lehena duk, Behadi Israel, gure Iainko
Iauna, Iaun bakoitz bat duk.
30 Onhetsiren duk bada eure Iainko Iauna,
eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta

eure pensamendu guziaz, eta eure ahal guziaz:
haur duk lehen manamendua.
31 Eta bigarrenak hura irudi dik, Onhetsiren
duk eure hurkoa eure burua bezala: hauk baino
berze manamendu handiagorik eztuk.
32 Orduan erran ziezon Eskriba hark, Ungi,
Majistrua, egiazki erran duk, ezen Iainko bat dela
eta harzaz berzerik eztela:
33 Eta haren onhestea bihotz guziaz, eta adimendu guziaz, eta arima guziaz, eta indar
guziaz: eta hurkoaren onhestea bere burua
bezala, gehiago dela ezen ez holokausta eta
sakrifizio guziak.
34 Eta Iesusek ikusi zuenean ezen hark
zuhurki ihardetsi zuela, erran ziezon, Ezaiz urrun
Iainkoaren resumatik. Eta nehor gehiagorik
etzaion ausart interrogatzera.
35 Eta ihardesten zuela Iesusek erraiten
zuen, tenplean irakasten ari zela, Nola dioite
Eskribek ezen Krist Dabid-en seme dela?
36 Ezen Dabid-ek berak erran du Espiritu
sainduaren inspirationez, Erran drauka Iaunak
ene Iaunari, Iar-adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen eskabella.

37 Beraz Dabid-ek berak deitzen du hura
Iaun: nondik da beraz haren seme? Eta jendetze
anhitzek enzuten zuen hura gogotik.
38 Eta erraiten zerauen bere doktrinan, Begirauzue Eskriba arropa luzekin ebili nahi diradenetarik, eta salutationei merkatuetan on dariztenetarik,
39 Eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen
plazei banketetan:
40 Iresten dituztela ema alhargunen etxeak,
are luzaki othoitz egin irudiz: hauk rezebituren
dute kondemnatione handiagoa.
41 Eta Iesusek trunkoaren aurkan iarririk
zegoela, gogoatzen zuen nola populuak diru
emaiten zuen trunkora, eta anhitz abratsek
emaiten zuten anhitz.
42 Eta ethorririk emazte alhargun paubre
batek eman zitzan bi peza xipi, baitziraden
kadrant bat.
43 Orduan bere diszipuluak beregana deithurik erran ziezen, Egiaz diotsuet, ezen alhargun
paubre hunek gehiago eman duela ezen ez trunkora eman duten guziek.

44 Ezen guziek soberaturik zutenetik eman
ukan dute, baina hunek eman du bere paubreziatik zuen guzia baieta, bere sustantia guzia.

KAP. XIII.
2, 14 Ierusalemeren destruktionea. 6
Kristen adbenimenduko signoak. 9
Persekutioneak. 10 Natione guzietan
Ebanjelioa predikatzeko. 11 Espiritu
saindua minzaturen. 22 Mirakulu
falsuak. 26 Kristen iudizioratko
ethortea. 31 Hitzaren fermetatea. 33
Beillatzeko eta othoitz egiteko.
1 Eta ilkiten zela tenpletik, erran ziezon bere
diszipuluetarik batek, Majistrua, ikuskik zer
harriak eta zer edifizioak diraden hauk.
2 Orduan Iesusek ihardesten zuela erran ziezon, Badakuskik edifizio handi hauk? eztuk geldituren harria harriaren gainean desegin eztadin.

3 Eta iarririk zegoela Olibatzetako mendian
tenplearen aurkan, interroga zezaten apart Pierrisek eta Iakesek, Ioanesek eta Andriuek,
4 Zioitela, Erraguk noiz gauza horiak izanen
diraden, eta zer signo izanen den gauza horiak
guziak konplituren diradenean.
5 Eta Iesus, ihardesten zerauela, has zedin
erraiten, Begirauzue nehork seduzi etzaitzaten:
6 Ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean,
dioitela, Ni naiz Krist: eta anhitz seduzituren
dute.
7 Baina danzuzkizuenean gerlak eta gerla
famak, etzaiteztela trubla: ezen gauza hauk egin
behar dirade: baina ezta oraino izanen fina.
8 Ezen altxaturen da nationea nationearen
kontra, eta resuma resumaren kontra: eta izanen dirade lur ikaratzeak lekutik lekura, eta
goseteak eta nahastekamenduak: doloren
hatseak, hauk.
9 Baina begira eiezue zuek zeuron buruei:
ezen liuraturen zaituzte konsistorioetara eta
sinagogetara: azotaturen zarete, eta gobernadoren eta regen aitzinera eramanen zarete ene
kausaz, haei testimoniajetan.

10 Eta natione guzietan behar da lehenik predikatu Ebanjelioa.
11 Eta hatzamanik eramanen zaituztenean
etzaretela aitzinetik ansiatan zer erranen
duzuen, eta ezalbeitzinezate medita: baina zer
ere emanen baitzaizue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ezen etzarete zuek minzo zaretenak,
baina Espiritu saindua.
12 Orduan liuraturen du anaieak anaiea
heriotara, eta aitak haurra: eta altxaturen dirade
haurrak aita-amen kontra, eta hil eraziren dituzte.
13 Eta gaitzetsiak izanen zarete guziez, ene
izenagatik: baina nork ere perseberaturen baitu
finerano, hura salbaturen da.
14 Dakusazuenean bada desolationearen
abominationea, Daniel Profetaz erran izan dena,
behar ezten lekuan dagoela (irakurtzen duenak
adi beza) orduan Iudean diratenek, ihes albeilegite mendietarat:
15 Eta etxe gainean datena, ezalbeiledi iauts
etxerat, eta ezalbeiledi sar deusen bere etxetik
eramaitera.

16 Eta landan datena ezalbeiledi gibelerat
itzul, bere abillamenduaren hartzera.
17 Baina dohaingaitz emazte izorren eta eredoskiten dukeitenen egun hetan.
18 Othoitz egizue bada zuen ihes egitea
ezten neguan.
19 Ezen izanen dirade egun hek halako tribulatione, nolakorik ezpaita izan Iainkoak kreatu
dituen gauzen kreatze hatsetik oraindrano, eta
ezpaita izanen.
20 Eta baldin Iaunak laburtu ezpalitu egun
hek, nehor ezlaite salba: baina elejitu dituen elejituakgatik, laburtu ditu egun hek.
21 Eta orduan baldin nehork badarrazue,
Huna hemen Krist, edo, Hara han: ezalbeitzinezate sinhets.
22 Ezen altxaturen dirade Krist falsuak, eta
profeta falsuak: eta eginen dituzte signoak eta
mirakuluak seduzitzeko, baldin posible baliz, elejituen ere.
23 Baina zuek begirauzue. Huna, aitzinetik
erran drauzkizuet gauza guziak.

24 Halaber egun hetan tribulatione haren
ondoan, iguzkia ilhunduren da: eta ilhargiak eztu
bere argia emanen.
25 Eta zeruko izarrak eroriren dirade, eta
zeruetan diraden berthuteak ikaraturen dirade.
26 Eta orduan ikusiren dute gizonaren Semea
datorkela hodeietan bothere eta gloria handirekin.
27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingeruak,
eta bilduren ditu bere elejituak laur haizetarik,
lur bazterretik zeru bazterrerano.
28 Bada fikotzetik ikas ezazue konparationea. Haren adarra ia ustertzen eta hostatzen
denean, badakizue ezen uda hurbil dela.
29 Hala zuek ere ikus dezazuenean gauza
hauk egiten diradela, iakizue ezen hurbil datela
borthan.
30 Egiaz erraiten drauzuet, ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziak egin diteno.
31 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene
hitzak eztirade iraganen.
32 Baina egun harzaz eta orenaz nehork
eztaki, ez eta zeruan diraden Aingeruek ere, ez
eta Semeak ere, Aitak berak baizen.

33 Begirauzue, beilla ezazue eta othoitz egizue, ezen eztakizue denbora noiz daten.
34 Hala da nola kanporat ioan lizen gizon
batek, bere etxea utzirik, eta emanik bere zerbitzariei authoritate: eta zeini bere lana, borthalzainari beilla lezan manatu balerauka.
35 Beilla ezazue beraz: ezen eztakizue noiz
etxeko iauna ethorriren den, arratsean, ala
gauherditan, ala oillaritean, ala goizean:
36 Ustegaberik dathorrenean, lo zaunzatela
eriden etzaitzaten.
37 Eta zuei erraiten drauzuedana, guziei
erraiten drauet, Beilla ezazue.

KAP. XIIII
1 Konseillu Kristen kontra. 12
Bazkoa. 10, 18 Iudasek Krist
traditzen. 22 Zenaren institutionea.
30 Pierrisi aitzinetik erraiten nola
ukaturen zuen. 32 Krist baratzean.
34 Triste Krist. 38 Beillatzeko eta
othoitz egiteko. 44 Iudasen pot

egitea. 50 Apostoluek ihes egiten.
53 Kaifasgana Krist eraman izan. 61
Ixilik egoiten. 62 Hura dela Krist
berak aithortzen. 65 Krist thustatzen
eta bufetatzen.
1 Zen bada Bazkoaren eta ogi altxagarri
gabekoen besta bi egunen buruan: eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak zabiltzan bilha
nolatan hura fineziaz hatzamanik hil lezaketen.
2 Eta zioiten, Ez bestan, populuan tumultorik
eztenzat.
3 Eta Iesus Bethanian Simon sorhaioaren
etxean zela eta mahainean iarririk zegoela,
ethor zedin emazte bat aspik garbizko ungentu
prezio handitako boeita bat zuela: eta hautsirik
boeita, huts zezan haren buru gainera.
4 Eta ziraden batzu berak baithan gaitzi zaienik, eta erraiten zutenik, Zertako ungentu goastatze haur egin izan da?
5 Ezen haur hirur-ehun dinero baino gehiagotan saldu ahal zaten, eta eman paubrei. Eta
bazadasaten haren kontra.

6 Baina Iesusek dio, Utzazue hori, zergatik
faskatzen duzue? obra on bat enegana egin du.
7 Ezen paubreak bethiere ukanen dituzue
zuekin, eta noiz ere nahi ukanen baituzue, haei
ungi ahal daidiezue: baina ni eznauzue bethi
ukanen.
8 Hunek ahal duena egin du: abanzatu da
ene gorputzaren unktatzera ene ohorztekotzat.
9 Egiaz erraiten drauzuet, non ere predikaturen baita Ebanjelio haur mundu guzian, hunek
egin duena ere kontaturen da hunen memoriotan.
10 Orduan Iudas Iskariot hamabietarik bat
ethor zedin Sakrifikadore prinzipaletara, hura
liura liezenzat.
11 Eta hek hori enzunik alegera zitezen, eta
prometa ziezoten diru emaitera: eta bilha zabilan nolatan hura denbora moldezkoz tradi lezakeen.
12 Eta altxagarri gabeko ogien lehen egunean, Bazkoa sakrifikatu behar zutenean, erran
ziezoten bere diszipuluek, Non nahi duk ioanik
apain dezagun ian dezanzat Bazkoa?
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 11
  • Parts
  • Testamentu Berria - 01
    Total number of words is 3938
    Total number of unique words is 1911
    19.8 of words are in the 2000 most common words
    27.3 of words are in the 5000 most common words
    32.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 02
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1652
    23.5 of words are in the 2000 most common words
    33.4 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 03
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1565
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 04
    Total number of words is 3678
    Total number of unique words is 1490
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 05
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 1421
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 06
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1406
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 07
    Total number of words is 3620
    Total number of unique words is 1416
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 08
    Total number of words is 3657
    Total number of unique words is 1426
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 09
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1397
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 10
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1436
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 11
    Total number of words is 3642
    Total number of unique words is 1463
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 12
    Total number of words is 3598
    Total number of unique words is 1605
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    42.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 13
    Total number of words is 3758
    Total number of unique words is 1435
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    39.7 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 14
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1528
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 15
    Total number of words is 3753
    Total number of unique words is 1433
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 16
    Total number of words is 3645
    Total number of unique words is 1467
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    38.7 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 17
    Total number of words is 3755
    Total number of unique words is 1243
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 18
    Total number of words is 3795
    Total number of unique words is 1148
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.9 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 19
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1238
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    41.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 20
    Total number of words is 3747
    Total number of unique words is 1244
    28.0 of words are in the 2000 most common words
    39.1 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 21
    Total number of words is 3640
    Total number of unique words is 1488
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 22
    Total number of words is 3662
    Total number of unique words is 1461
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 23
    Total number of words is 3601
    Total number of unique words is 1461
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 24
    Total number of words is 3565
    Total number of unique words is 1545
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    43.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 25
    Total number of words is 3632
    Total number of unique words is 1490
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    35.5 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 26
    Total number of words is 3499
    Total number of unique words is 1602
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 27
    Total number of words is 3528
    Total number of unique words is 1378
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    35.5 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 28
    Total number of words is 3484
    Total number of unique words is 1455
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 29
    Total number of words is 3575
    Total number of unique words is 1364
    24.7 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 30
    Total number of words is 3525
    Total number of unique words is 1404
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.2 of words are in the 5000 most common words
    43.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 31
    Total number of words is 3484
    Total number of unique words is 1498
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.7 of words are in the 5000 most common words
    40.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 32
    Total number of words is 3403
    Total number of unique words is 1473
    23.8 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    40.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 33
    Total number of words is 3447
    Total number of unique words is 1485
    23.8 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 34
    Total number of words is 3389
    Total number of unique words is 1467
    22.6 of words are in the 2000 most common words
    32.1 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 35
    Total number of words is 3407
    Total number of unique words is 1577
    22.0 of words are in the 2000 most common words
    30.9 of words are in the 5000 most common words
    37.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 36
    Total number of words is 3515
    Total number of unique words is 1549
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 37
    Total number of words is 3515
    Total number of unique words is 1684
    24.1 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 38
    Total number of words is 3338
    Total number of unique words is 1610
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    33.4 of words are in the 5000 most common words
    40.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 39
    Total number of words is 3585
    Total number of unique words is 1276
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 40
    Total number of words is 3794
    Total number of unique words is 1330
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 41
    Total number of words is 3774
    Total number of unique words is 1371
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    44.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 42
    Total number of words is 3572
    Total number of unique words is 1693
    22.6 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 43
    Total number of words is 3164
    Total number of unique words is 1502
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    31.8 of words are in the 5000 most common words
    39.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 44
    Total number of words is 2796
    Total number of unique words is 1103
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    35.4 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 45
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1155
    22.3 of words are in the 2000 most common words
    32.1 of words are in the 5000 most common words
    38.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 46
    Total number of words is 2760
    Total number of unique words is 1126
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu Berria - 47
    Total number of words is 1251
    Total number of unique words is 593
    24.1 of words are in the 2000 most common words
    34.0 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.