Testamentu Berria - 09

31 Hura da mustarda hazi bihi bat bezala,
zein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden hazi guzietako xipiena:
32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta
berze belhar guzietako handiena egiten da: eta

adar handiak egiten ditu hala non zeruko xoriek
ohatzeak egin ahal baititzakeizte haren itzalean.
33 Eta anhitz hunelako konparationez traktatzen zerauen hitza, enzun ahal ziroitenaren araura.
34 Eta konparatione gabe etzaien minzatzen:
baina apartean bere diszipuluei deklaratzen
zerauzten gauza guziak.
35 Eta erran ziezen egun hartan, arrastu
zenean, Iragan gaitezen uraren berze aldera.
36 Eta populua utzirik har zezaten hura
unzian zen bezala: baina berze unzitxoak ere
baziraden harekin.
37 Orduan altxa zedin haize buhunba handi
bat, eta bagak sartzen ziraden unzira, hala non
ia bethatzen baitzen.
38 Eta hura unziaren gibeleko aldean zetzan
lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen
dute, eta diotsate, Majistrua, eztuk ansiarik
zeren galduak goazen?
39 Eta iratzarri zenean mehatxa zezan haizea, eta erran ziezon itsasoari, Ixil adi, eta geldi
adi. Orduan zesa zedin haizea, eta trankilitate
handi egin zedin.

40 Eta erran ziezen Zergatik zarete horrela
izior? nola eztuzue federik?
41 Eta izi zitezen izidura handiz: eta erraiten
zuten elkarren artean, Baina nor da haur, haizeak eta itsasoak, ere obeditzen baitute?

KAP. V.
2 Demoniatua sendatzen. 7
Deabruak Krist ezagutzen 9
Lejionea. 13 Deabruak
permisionerekin urdetara sartzen. 25
Odol iariatzez eri zen emaztea. 26
Haren dispendio medikuetan egina.
34 Haren fedea. 39 Lo datzala
erraiten hil denaz. 41 Iairusen alaba
resuszitatzen.
1 Eta ethor zitezen itsasoaren berze aldera,
Gadarenoen komarkara.
2 Eta ilki zenean unzitik, bertan aitzinera
ethor zekion thunbetarik espiritu satsua zuen
gizon bat:

3 Zeinek bere egoitea baitzuen thunbetan,
eta kadenaz ere nehork ezin esteka ziroen.
4 Zeren anhitzetan zepoz eta kadenaz estekatu izan zenean hauts baitzitzan kadenak, eta
zathika zepoak: eta nehork ezin zeba zezakeen.
5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta
thunbetan zen oihuz zegoela, eta bere buruari
harriz zeraunsala.
6 Eta ikusi zuenean Iesus urrundanik, laster
egin zezan eta gur zekion:
7 Eta oihuz boz goraz erran zezan, Zer da
hire eta ene artean, Iesus Iainko subiranoaren
Semea? adiuratzen aut Iainkoaren partez eznezan tormenta.
8 (Ezen erraiten zeraukan, Ilki adi espiritu
satsua, gizon horrenganik)
9 Orduan interroga zezan hura, Nola da hire
izena? Eta ihardets zezan, zioela, Lejio diat izen:
ezen anhitz gaituk.
10 Eta othoitz handi egiten zeraukan, ezlitzan igor komarka hartarik kanpora.
11 Eta zen han mendi aldean urdalde handi
bat alha zenik.

12 Eta othoitz egin ziezoten deabru hek
guziek, zioitela, Igor gaitzak urdetara, hetara sar
gaitezenzat.
13 Eta permeti ziezen bertan Iesusek. Eta ilkirik espiritu satsuak lar zitezen urdetara, eta
oldar zedin urdaldea gainetik behera itsasora
(eta baziraden bi millaren ingurua) eta itho zitezen itsasoan.
14 Eta urdeak bazkatzen zituztenek ihes egin
zezaten, eta ekar zitzaten berriak hirira eta kanpokoetara: Orduan ilki zitezen ikustera zer egin
izan zen.
15 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten
dute demoniatu izan zena iarririk eta beztiturik
eta zenzaturik, lejionea ukan zuena diot: eta izi
zitezen.
16 Eta haur ikusi zutenek erran ziezen haei,
nola demoniatuari heldu izan zaion, eta urdez.
17 Orduan hek has zekizkion othoitz egiten
parti ledin haien komarketarik.
18 Eta hura sarthu zenean unzira, othoiztez
zaion demoniatu izan zena harekin lizen.
l9 Baina Iesusek etziezon permeti, aitzitik
erran ziezon, Habil eure etxerat euretara, eta

konta iezek zein gauza handiak Iaunak egin
drauzkian, eta nola hizaz pietate ukan duen.
20 Ioan zedin bada, eta has zedin predikatzen Dekapolisen zein gauza handiak egin zerautzan Iesusek: eta guziek miresten zuten.
21 Eta iragan zenean Iesus unzian berriz
berze aldera, populu handi bil zedin harengana,
eta zen itsas bazterrean.
22 Eta huna, ethor zedin sinagogako prinzipal
Iairus deitzen zenbat, eta ikusi zuenean hura,
egotz zezan bere burua haren oinetara.
23 Eta othoitz handi egiten zeraukan, zioela,
Ene alabatxoa hurrenean duk: othoitz egiten
drauat, ethor adin, eta ezar ditzan eskuak haren
gainean, senda dadinzat eta bizi den.
24 Eta ioan zedin Iesus harekin, eta populu
handi zarreion, eta hertsen zuten.
25 Eta emazte bat zen odol iariatzea hamabi
urthe hetan zuenik:
26 Eta anhitz sufritu ukan zuen anhitz medikutarik, eta berea guzia despendatu zuen, eta
etzen deus probetxatu, baina gaizkoatuago izan
zen.

27 Hura Iesusez minzatzen enzunik, ethor
zedin jendetzean gibeletik, eta hunki zezan
haren arropa.
28 Ezen erraiten zuen, Baldin haren abillamenduak hunki baditzat ber, sendaturen naiz
29 Eta bertan agor zedin haren odol ithurria:
eta sendi zezan bere gorputzean sendatu zela
plaga hartarik.
30 Eta bertan Iesusek bere baithan ezaguturik harenganik ilki izan zen berthutea, itzulirik
jendetzean, erran zezan, Nork hunki ditu ene
abillamenduak?
31 Eta erran ziezoten bere diszipuluek, Badakusak jendetzeak hertsen auela, eta diok, Nork
hunki nau?
32 Eta inguru behatzen zuen, haur egin
zuena ikus lezanzat.
33 Eta emaztea beldurrik eta ikararik, nola
baitzakian hura baithan egin izan zena, ethor
zedin, eta egotz zezan bere burua haren aitzinera, eta erran ziezon egia guzia.
34 Eta hark erran ziezon, Alaba, eure fedeak
salbatu au, habil bakerekin, eta aizen sendo eure
plagatik.

35 Oraino hura minzo zela ethor zitezen
batzu sinagogako prinzipalarenetik, zioitela, Hire
alaba hil duk, zergatik fatigatzen duk Majistrua?
36 Eta Iesusek erraiten zen hitz haur enzun
zuen bezain sarri, diotsa sinagogako prinzipalari,
Eztuala beldurrik, sinhetsak solament.
37 Eta etzezan permeti nehor iarreiki lekion
Pierris, eta Iakes, eta Ioanes Iakesen anaiea baizen.
38 Gero ethor zedin sinagogako prinzipalaren
etxera, eta ikus zitzan tumultoa, eta nigarrez
zeudenak, eta dolu handi ekarten zutenak.
39 Eta sarthurik dioste, Zergatik tormentatzen zarete, eta nigarrez zaudete? neskatxa ezta
hil, baina lo datza.
40 Eta irriz zeuden harzaz: baina hark guziak
idokirik kanpora, har zitzan neskatxaren aita eta
ama, eta harekin ziradenak, eta sartzen da neskatxa zetzan lekura.
41 Eta harturik neskatxaren eskua, diotsa,
Talitha-kumi: erran nahi baita, Neskatxa (hiri
diosnat) iaiki adi.

42 Eta bertan iaiki zedin neskatxa, eta bazabilan: ezen hamabi urthetakoa zen: eta espantamendu handiz espanta zitezen.
43 Eta hagitz manatu ukan ditu, nehork haur
ezlakian: eta erran zezan iatera neskatxari eman
lekion.

KAP. VI.
2 Krist bere herrian ez rezebitzen. 3
Baina harzaz dirade
eskandalizatzen. 6 Nazarenoen
inkredulitatea. 7 Apostoluak igorten.
12 Emendamendua. 13 Oliostatzea.
17 Ioanes presoner egin. Herodias.
20 Herodes Ioanesen beldur. 27
Ioanesi burua edeki. 29 Haren
gorputza ohortze. 30 Apostoluak
predikatzetik itzuli. 35 Borz ogiezko
mirakulua. 48 Apostoluen itsasoko
tormenta. 49 Fantosma. 50 Fedea.
56 Eriak sendatu.

1 Gero parti zedin handik, eta ethor zedin
bere herrira, eta bazarreitzan bere diszipuluak.
2 Eta ethorri zenean Sabbathoa, has zedin
sinagogan irakasten, eta enzuten zutenetarik
anhitzek miresten zuten, zioitela, Nondik huni
gauza hauk? eta zerik da huni eman izan zaion
sapientia haur, eta are hunelako berthuteak
hunen eskuz egiten baitirade?
3 Ezta haur xarpanter? Mariaren seme, Iakesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaie?
eztirade hunen arrebak ere hemen gu baithan?
Eta eskandalizatzen ziraden hartan.
4 Eta erraiten zerauen Iesusek, Ezta Profeta
bat desohoratzen bere herrian, eta ahaiden
artean, eta bere etxean baizen.
5 Eta ezin egin zuen han berthuterik batre,
zenbeit eri bakoitz, eskuak haien gainean ezarririk, senda baitzitzan baizen.
6 Eta miraz zegoen haiek inkredulitateagatik,
eta inguratzen zituen burguak inguru, irakasten
ari zela.
7 Orduan dei zitzan hamabiak, eta has zedin
haien igorten bira: eta eman ziezen bothere
espiritu satsuen gainean.

8 Eta mana zitzan ezlezaten deus har bidekotzat, makila hutsa baizen: ez maletarik, ez ogirik,
ez dirurik gerrikoan.
9 Baina sandaleak iaunziak lituzten eta bira
arropaz ezlitezen bezti.
l0 Eta erraiten zerauen, Non ere sarthuren
baitzarete etxe batetarra, zaudete han handik
ilki arterano.
11 Eta nork ere rezebituren ezpaitzaituzte,
eta zuek ez enzunen, handik partitzean, iharros
ezazue zuen oinen azpiko erhautsa, testimoniajetan haien kontra. Egiaz diotsuet, emekiago
traktatuak izanen diradela Sodomakoak eta
Gomorhakoak iudizioko egunean, ezen ez hiri
hura.
12 Eta hek partiturik predikatzen zuten batbedera emenda ledin.
13 Eta deabru anhitz kanpora egoizten zuten:
eta unktatzen zuten olioz anhitz eri, eta sendatzen zituzten.
14 Eta enzun zezan rege Herodesek minzatzen (ezen haren izena zen famatua) eta erran
zezan, Ioanes batheiatzen ari zena, resuszitatu

izan da hiletarik, eta halakotz berthutek obratzen dute hartan.
15 Berzek zioiten, Elias da: Eta berzek zioiten, Profetada, edo Profetetarik bat bezalako.
16 Bada hori enzunik Herodesek dio, Haur da
Ioanes nik burua edeki draukadana, hura resuszitatu da hiletarik.
17 Ezen Herodes hunek jende igorririk har
zezan Ioanes, eta esteka zezan presoindegian,
Herodias bere anaie Filiperen emaztearen kausaz, zeren hura emazte hartu baitzuen.
18 Ezen erraiten zeraukan Ioanesek Herodesi, Eztuk sori euri anaieren emaztea duan.
19 Halakotz Herodias aiher zaion, eta hil
erazi nahi zuen, baina ezin zezakeen.
20 Ezen Herodes beldur zaion Ioanesi, ezaguturik ezen hura zela gizon iustoa eta saindua, eta
ohore ekarten zeraukan: eta hura enzunik anhitz
gauza egiten zuen, eta gogotik hura enzuten
zuen.
21 Bada egun karazkoa ethorri zenean, Herodesek bere sor eguneko banketa egiten zerauenean prinziei eta kapitainei eta Galileako prinzipalei:

22 Eta sarthurik Herodiasen alaba danzatu
zenean, eta Herodesi eta harekin mahainean
iarririk zeudenei atsegin egin zerauenean, Regek
diotsa neskatxari, Eska akit zer ere nahi baitun,
eta emanen draunat.
23 Eta zin egin ziezon: Eskaturen aitzaitadan
guzia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
24 Eta hark ilkirik erran ziezon bere amari,
Zer eskaturen naiz? Eta hark erran zezan, Ioanes
Baptistaren buruaren.
25 Eta bertan sarthurik afektionatuki Regegana, eska zekion, zioela, Nahi diat orain bertan
eman diezadan platean Ioanes Baptistaren
burua.
26 Eta Regek hagitz tristeturik, zinagatik eta
harekin mahainean iarririk zeudenakgatik, eztu
iraitzi nahi ukan.
27 Eta bertan Regek, igorririk borreroa, mana
zezan ekar ledin haren burua: hark bada ioanik
edeki ziezon burua presoindegian.
28 Eta ekar zezan haren burua platean, eta
eman ziezon hura neskatxari, eta neskaxak
eman ziezon bere amari.

29 Eta hori enzunik haren diszipuluak ethor
zitezen, eta eraman zezaten haren gorputza, eta
ezar zezaten thunban.
30 Eta bil zitezen Apostoluak Iesusgana, eta
konta ziezoten egin eta irakatsi zuten guzia.
31 Eta erran ziezen, Zatozte zeurok apart
leku desertu batetara, eta reposa zaitezte guti
bat: ezen anhitz ziraden ethorten eta ioaiten
ziradenak: eta iateko aizinarik ere etzuten.
32 Ioan zitezen bada leku desertu batetara
unzian apart:
33 Baina ikus zitzan populuak ioaiten, eta
ezagut zezaten hura anhitzek: eta oinez hiri
guzietarik laster egin zezaten hara, eta aitzin
zekizten haei, eta bil zitezen harengana.
34 Orduan ilkirik ikus zezan jendetze handia
Iesusek, eta konpasione har zezan hezaz: ezen
ardi artzain gabeak bezala ziraden: eta has
zekien anhitz gauzaren irakasten.
35 Eta nola ia berandua baitzen, ethorri izan
zaizkan bere diszipuluak, erraiten zutela, Desertu duk leku haur, eta ia berandua duk:

36 Eiek konjit, inguruko herrietarat eta burguetarat ioanik, beren ogi eros dezatenzat: ezen
zer ian dezaten eztie.
37 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen,
Eiezue zuek iatera. Orduan diotsate, Ala ioanik
erosiren dugu ber-ehun dineroren ogia, eta emanen drauegu iatera?
38 Eta hark dioste, Zenbat ogi dituzue? zoazte eta ikar ezazue. Eta iakin dutenean dioite,
Borz, eta bi arrain.
39 Orduan mana zitzan, iar erazi litzaten
guziak mahaintaraz belhar ferde gainean.
40 Eta iar zitezen arenkaz, ehuna, eta berrogei eta hamarna.
41 Eta borz ogiak eta bi arrainak hartu zituenean, begiak zerurat altxaturik, gratiak renda
zitzan, eta hauts zitzan ogiak: eta eman zietzen
bere diszipuluei, haei aitzinera ezar lietzenzat:
eta bi arrainak parti zietzen guziei.
42 Eta ian zezaten guziek, eta resasia zitezen.
43 Eta goiti zezaten zathietarik hamabi saskitara, eta arrainetarik zerbait.

44 Eta ian zutenak ziraden borz milla gizonen
ingurua.
45 Gero bertan bere diszipuluak sar erazi
zitzan unzira, eta aitzinean ioan erazi itsasoaren
berze aldera Bethsaida alderat, berak populuari
konjit lemon bizkitartean.
46 Eta hek igorri zituenean, mendira ioan
zedin othoitz egitera.
47 Eta arrastu zenean, unzia zen itsasoaren
erdian, eta hura bera leihorrean.
48 Eta ikus zezan pena zutela, aurthikiten:
(ezen haize-kontra zuten) eta gauaren laurgarren beilla irian ethor zedin hetara, itsas gainez
zabilala: eta nahi zituen hek iragan.
49 Baina hek hura ikusirik itsas gainez zabilala, uste zuten fantosma bat zela: eta oihu egin
zezaten,
50 Ezen guziek ikusten zuten hura, eta trubla
zitezen: baina bertan minza zekien, eta erran
ziezen, Esporza zaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
51 Orduan igan zedin hetara unzira: eta sosega zedin haizea: non are tinketz espantago baitzitezen berak baithan, eta mirets zezaten.

52 Ezen etzuten aditu ogiez egin izan zena:
zeren haien bihotza gogortua baitzen.
53 Eta berze aldera iragan ziradenean, ethor
zitezen Jenesarethko lurrera, eta portu har zezaten.
54 Eta unzitik ilki ziradenean, bertan ezagut
zezaten hura.
55 Eta laster egin zutenean inguruko komarka hura guzia, has zitezen ohetan erien ekarten,
non zela hura enzuten baitzuten, hara.
56 Eta nora ere sar baitzedin burguetara, edo
hirietara, edo parropioetara, plazetan ezarten
zituzten eriak, eta othoitz egiten zeraukaten
haren arropa ezpaina berere hunki lezaten: eta
hunkitzen zuten guziak sendatzen ziraden.

KAP. VII.
2 Eskuak ikuzi gaberik iatea. 4, 8
Gizonen manamenduak eta doktrina.
10 Aitametaratko eginbidea. 15
Nehor satsutzen duten gauzak zein.
21 Bihotzetik heldu diraden gauzak.

25 Kananea. 27 Haurren ogia. 32
Gor eta mothel zena sendatu. 36
Iesus laudatu eta magnifikatu.
1 Orduan bil zitezen harengana Fariseuak,
eta Ierusalemetik ethorri izan ziraden Eskriba
batzu.
2 Eta hek ikusi zutenean haren diszipuluetarik batzuk esku komunez (erran nahi baita, ikuzi
gabez) iaten zutela ogia, arrangura zitezen.
3 Ezen Fariseuek eta Iudu guziek, maiz
eskuak ikuzirik baizen, eztute iaten, aitzinekoen
ordenanzak edukiten dituztela.
4 Eta merkatutik itzultzen, diradenean, ikuziak ezpadirade, eztute iaten. Anhitz berze gauzarik ere bada begiratzeko hartu dutenik, nola
baitirade goporren ikutzeak, eta kubenak, eta
kobrezko unzienak, eta ohenak.
5 Gero interrogatzen dute Fariseuek eta
Eskribek, Zergatik hire diszipuluak eztabiltza
aitzinekoen ordenanzen araura, baina eskuak
ikuzi gabe iaten dute ogia?
6 Baina hark ihardesten zuela erran ziezen,
Segurki ungi profetizatu ukan du Esaiasek zue-

zaz hipokritoz, eskribatua den bezala, Populu
hunek ezpainez ohoratzen nau, baina haien
bihotza urrun da eneganik.
7 Baina alferretan zerbitzatzen naute, irakasten dituztela doktrinatzat gizonen manamenduak.
8 Ezen Iainkoaren manamendua utzirik, gizonen ordenanza edukiten duzue, hala nola, kuben
eta goporren ikutzeak: eta hunelako berze gauzarik anhitz egiten duzue.
9 Erraiten zerauen halaber, Ungi nonbait
iraizten duzue Iainkoaren manamendua, zuen
ordenanza begira dezakuenzat.
10 Ezen Moisesek erran du, Ohoraitzak eure
aita eta eure ama: eta, Aita edo ama maradikaturen duena, herioz hil bedi.
11 Baina zuek diozue, Baldin norbeitek aitari
edo amari baderro, Eneganik izanen den korbana (erran nahi baita donoa) probetxaturen zaik,
hogen gabe date hura.
12 Eta eztuzue permetitzen hark deus gehiagorik egin diezon bere aitari edo bere amari:

13 Ezdeusten duzuela Iainkoaren hitza zeurok ordenatu duzuen ordenanzaz: eta hunelako
berze gauzarik anhitz egiten duzue.
14 Gero deithurik populu guzia beregana,
erran ziezen, Beha zakizkidate guziak, eta adi
ezazue.
15 Ezta deus gizonaren kanpotik, hura baithan sartzen denik, hura satsu ahal dezakenik:
baina harenganik ilkiten diraden gauzak dirade,
gizona satsutzen dutenak.
16 Nehork enzuteko beharririk badu enzun
beza.
17 Gero etxean sarthu zenean populutik retiraturik interroga zezaten bere diszipuluek konparationeaz.
18 Eta dioste, Horrela zuek ere adimendu
gabe zarete? Eztuzue aditzen, ezen kanpotik
gizona baithan sartzen diradenetarik deusek,
ezin hura satsu dezakela?
19 Ezen ezta sartzen haren bihotzera, baina
sabelera, eta ilkiten da kanpora retreitera, xahutzen dituela bianda guziak.
20 Ziosten bada, Gizonaganik ilkiten dena da,
gizona satsutzen duena.

21 Ezen barnetik, gizonen bihotzetik ilkiten
dirade pensamendu gaixtoak, adulterioak, paillardizak, hiltzekak,
22 Ohoinkeriak, abaritiak, gaixtakeriak,
enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea,
superbia, erhotasuna:
23 Gaixtakeria hauk guziak barnetik ilkiten
dirade, eta satsutzen dute gizona.
24 Eta handik iaikirik ioan zedin Tireko eta
Sidongo komarketarat: eta etxe batetan sarthurik, etzuen nahi nehork iakin lezan: baina ezin
estali izan da.
25 Ezen harzaz enzunik emazte batek, zeinen
alabatxoak baitzuen espiritu satsua, ethorririk
egotz zezan bere burua haren oinetara,
26 (Eta emaztea zen Grek, nationez Sirofenisiana) eta othoitz egiten zeraukan kanpora egotz
lezan deabrua haren alabaganik.
27 Eta Iesusek erran ziezon, Utzan behin haurrak resasia ditezen: ezen eztun gauza bidezkoa
haurren ogiaren hartzea, eta xakurrei egoiztea.
28 Eta hark ihardets zezan, eta erran ziezon,
Hala duk Iauna: badarik ere xakurrek iaten die
mahain azpian haurren apurretarik.

29 Orduan erran ziezon, Hitz horrengatik oha,
ilki dun deabrua hire alabaganik.
30 Eta ioan izan zenean bere etxera, eriden
zezan deabrua ilki zela, eta alaba ohe gainean
zetzala.
31 Gero partiturik Tireko eta Sidongo koarteretarik, ethor zedin Galileako itsasora, Dekapolisko komarken arteaz.
32 Orduan presentatzen draukate gor nekez
minzo zenbat, eta othoitz egiten eskua gainean
ezar liezon.
33 Eta hura jendetzetik apart harturik, ezar
zitzan bere erhiak haren beharrietan: eta thu
eginik, hunki zezan haren mihia.
34 Gero zerurat begiak altxaturik suspirio
egin zezan, eta erran ziezon Effata, erran nahi
baita, Ireki adi.
35 Eta bertan ireki zitezen haren beharriak,
eta laxa zedin haren mihiko etxekidura, eta
minzo zen klaroki.
36 Eta mana zitzan nehori ezlerroten: baina
zenbat ere hark defenda baitziezen, ungiz gehiago publikatzen zuten.

37 Eta guziz mirakulu esten zuten, zioitela,
Ungi gauza guziak egin ditu: gorrei enzun eraziten draue, eta mutuak minza eraziten ditu.

KAP. VIII.
5 Zazpi ogiezko mirakulua. 11
Fariseuak signo eskez egon. 15
Fariseuen eta Herodianoen
altxagarria. 22 Itsua sendatzen. 27
Kristezko reputationea. 29 Iesus dela
Krist. 31 Kristek bere pasionea
aitzinetik deklaratzen. 33 Pierris
Satan deitzen. 34 Kristi iarreikitea,
Krutzearen ekartea. 35 Biziaren
salbatzea eta galtzea. 38 Kristez
ahalke izatea.
1 Egun hetan, guzizko jendetze handia zen
bekala, eta ezpaitzuten zer ian lezaten, dei
zitzan beregana Iesusek bere diszipuluak, eta
erran ziezen,

2 Konpasione dut populuaz: ezen ia hirur
egun du enekin daudela, eta eztute zer ian dezaten.
3 Eta baldin igor baditzat barurik zein bere
etxerat, flakaturen dirade bidean: ezen horietarik batzu urrundanik ethorri izan dirade.
4 Eta ihardets ziezoten bere diszipuluek,
Nondik hauk hemen nehork resasia ahal litzake
ogiz desertuan?
5 Eta interroga zitzan, Zenbat ogi dituzue?
Eta hek erran zezaten, Zazpi.
6 Orduan mana zezan populua iar ledin
lurrean: eta harturik zazpi ogiak, gratiak rendatu
eta, hauts zitzan, eta eman zietzen bere diszipuluei, presenta litzatenzat: eta presentatu zituzten populuaren aitzinean.
7 Bazituzten halaber arrain guti batzu, eta
gratiak rendaturik, erran zezan hek ere presenta
litzaten.
8 Ian zezaten bada, eta resasia zitezen: eta
altxa zitzaten zathi soberatuetarik zazpi saskitara.
9 Eta ian zutenak ziraden laur millaren ingurua, gero eman ziezen konjit.

10 Eta bertan unzira sarthurik bere diszipuluekin, ethor zedin Dalmanutha bazterretara.
11 Eta ethor zitezen Fariseuak, eta has zitezen harekin ihardukiten, hari zenbeit signoren
zerutik galdez kaizkala, hura tentatzen zutela.
12 Orduan barnadanik bere espirituan suspirio eginik, erran zezan, Zergatik jeneratione haur
signo galdez dago? egiaz diotsuet jeneratione
huni signorik etzaiola emanen.
13 Eta hek utzirik, unzian berriz sarthurik iragan zedin berze aldera.
14 Eta ogi hartzera diszipuluei ahanz zekien:
eta ogi bat baizen etzuten berekin unzian.
15 Eta mana zitzan, zioela, Gogoauzue eta
begira zaitezte Fariseuen altxagarritik, eta Herodesen altxagarritik.
16 Eta bazihardukaten elkarren kontra, zioitela, Zeren ogirik eztugun da hori.
17 Eta hori ezagutu zuenean Iesusek, erran
ziezen, Zer dihardukazue, zeren ogirik eztuzuen?
oraino eztuzue konsideratzen ez aditzen? oraino
gogortua duzue zuen bihotza.

18 Begiak dituzuelarik, eztakusazue? eta
beharriak dituzuelarik, eztanzuzue? eta etzarete
orhoit?
l9 Borz ogiak hautsi nerauztenean borz milla
gizonei zenbat saski zathiz beterik altxatu zentuzten? Diotsate, Hamabi.
20 Eta zazpiak laur milla gizonei hautsi
nerauztenean zenbat saski zathiz betherik altxatu zentuzten? Eta hek erran ziezoten, Zazpi.
21 Eta erran ziezen, Nola eztuzue aditzen?
22 Eta ethor zedin Bethsaidara: eta presenta
ziezoten itsu bat, eta othoitz zegioten, hura
hunki lezan.
23 Orduan itsuaren eskua harturik, eraman
zezan burgutik kanpora: eta haren begietara thu
eginik, eta eskuak haren gainean ezarririk, interroga zezan, deus balakusanez.
24 Eta hark begiak altxaturik erran zezan,
Badiakuskiat gizonak, ezen ohartzen nitziaiek
arboreak diruditela dabiltzala.
25 Gero berriz ezar zitzan eskuak haren
begien gainean, eta berriz goiti beha erazi ziezon: eta senda zedin, eta ikusten zituen urrundanik ere klaroki guziak.

26 Orduan Iesusek igor zezan hura bere etxerat, zioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguan.
27 Eta Iesus eta haren diszipuluak handik ilkirik ethor zitezen Filiperen Zesarea deitzen deneko burguetara: eta bidean interroga zitzan bere
diszipuluak, ziostela, Nor naizela ni dioite gizonek?
28 Eta hek ihardets zezaten, Ioanes Baptista,
eta berzek Elias, eta berzek Profetetarik bat.
29 Orduan hark dioste, Eta zuek ni nor naizela diozue? Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa,
Hi aiz Krist.
30 Orduan debeta zitzan mehatxurekin nehori hura ezlerroten harzaz.
31 Eta has zedin haien irakasten, ezen behar
zela gizonaren Semeak anhitz sufri lezan, eta
reproba ledin Anzianoez, eta Sakrifikadore prinzipalez, eta Eskribez, eta hil ledin, eta hereneko
egunean resuszita ledin.
32 Eta klaroki propos hunez minzatzen zen.
Orduan aparta zezan Pierrisek, eta has zekion
reprotxatzen.

33 Eta hark itzulirik, eta bere diszipuluetarat
behaturik reprotxa zezan Pierris, zioela, Gibelerat adi eneganik Satan: ezen eztituk aditzen Iainkoaren diraden gauzak, baina gizonen diradenak.
34 Gero populua beregana deithurik bere diszipuluekin, erran ziezen, Nork ere nahi baitu ene
ondoan ethorri, renuntia beza bere buruaz, eta
har beza bere krutzea, eta berrait niri.
35 Ezen nork ere nahi ukanen baitu bere
bizia salbatu, galduren du hura: baina nork ere
galduren baitu bere bizia enegatik eta Ebanjeliogatik, salbaturen du hura.
36 Ezen zer probetxu du gizonak, baldin
mundu guzia irabaz badeza, eta bere arima gal
badeza?
37 Edo zer emanen du gizonak bere arimaren
rekonpensamendutan?
38 Ezen nork ere ahalke izanen baita nizaz
eta ene hitzez jeneratione adultera eta bekatore
hunetan, gizonaren Semea ere ahalke izanen da
harzaz, dathorrenean bere Aitaren glorian Aingeru sainduekin.

KAP. IX.
2 Kristek transfiguratzen. 7 Hari
behatzera hodeietik manatzen. 11
Elias, Ioanes Baptista. 17
Demoniatua. 23 Sinhestea. 29
Othoitza eta barura. 31 Kristek bere
pasionea aitzinetik erraiten. 36 Haur
bat besoetara hartzen. 41 Kristen
izenean emaitea. 43, 45, 47
Eskandalizatzen duen eskuaz, oinaz
eta begiaz. 44 Hiltzen ezten harraz.
50 Bakez izateko.
1 Erraiten zerauen halaber, Egiaz erraiten
drauzuet, ezen badiradela hemen present diradenotarik batzu, herioa dastaturen eztutenik,
Iainkoaren resuma bothererekin ethorririk
dakuskeiteno.
2 Eta sei egunen buruan har zitzan Pierris,
eta Iakes eta Ioanes, eta eraman zitzan mendi
gora batetara apart hek berak, eta transfigura
zedin haien aitzinean.

3 Eta haren abillamenduak argi zitezen, eta
hagitz xurit elhurra bezala, halaka non bolazalek
lurraren gainean ezin hain xuri egin bailezake.
4 Gero ager zekien Elies Moisesekin, eta
minzo ziraden Iesusekin.
5 Orduan Pierrisek hitza harturik diotsa Iesusi, Majistrua, on duk gu hemen garen: egin ditzagun bada hirur tabernakle, bat hire, eta bat Moisesen, eta bat Eliasen.
6 Eta zer minzo zen etzakian: ezen izituak
ziraden.
7 Eta egin zedin hodei bat hek estali zituenik:
eta ethor zedin boz bat hodeietik, zioela, Haur da
ene Seme maitea: huni beha zakizkiote.
8 Eta bertan inguru behaturik, etzezaten ikus
nehor gehiagorik, Iesus bera baizen berekin
9 Eta hek menditik iausten ziradela, mana
zitzan, nehori ezlietzoten erran ikusi zituzten
gauzak, gizonaren Semea hiletarik resuszitatu
lizenean baizen.
10 Eta hek erran haur eduki zezaten berak
baithan, elkarri galde egiten zeraukatela, zer
erran nahi zuen, hiletarik resuszitatze hark.

11 Gero interroga zezaten, ziotela, Zergatik
dioite Eskribek ezen Elias lehen ethorri behar
dela?
12 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen,
Segur Eliasek lehen ethorririk bere estaturako
ditu gauza guziak: eta eskribatua den bezala
gizonaren Semeaz, behar da anhitz sufri dezan,
eta ezdeusetan eduki dadin.
13 Baina erraiten drauzuet ezen Elias ethorri
izan dela, eta hari egin nahi zeraukaten guzia,
egin draukatela, harzaz eskribatua den bezala.
14 Eta diszipuluetara ethorririk, ikus zezan
jendetze handi bat haien inguruan, eta Eskribek
hekin zihardukatela.
15 Eta bertan jendetze guzia, hura ikusirik,
espanta zedin: eta harengana laster eginez saluta zezaten.
16 Orduan interroga zitzan Eskriba hek, Zer
dihardukazue zuen artean?
17 Eta ihardesten zuela jendetzekoetarik
batek, erran zezan, Majistrua, ekarri diat neure
semea hiregana, zeinek baitu espiritu mutu bat.
18 Eta non ere har baiteza, zathikatzen dik:
eta orduan haguna diariok, eta garraskots bere

hortzez egiten dik, eta eiarthu dihoak: eta erran
diraueat hire diszipuluei egotz lezaten kanpora,
eta ezin egin die.
19 Eta hark ihardesten zuela erran zezan, O
natione sinheste gabea, noizdrano finean zuekin
izanen naiz? noizdrano finean suportaturen zaituztet? ekarzue hura enegana.
20 Orduan ekar zezaten harengana: eta ikusi
zuenean, bertan espirituak zathika zezan hura,
eta lurrera eroririk iraulzkatzen zen haguna lariola.
21 Orduan interroga zezan Iesusek haren
aita, Zenbat denbora du haur heldu zaiola? Eta
hark diotsa, Haurra-danik.
22 Eta anhitzetan sura egotzi dik eta urera,
desegin lezanzat: baina deus ahal badagik, hel
akigu, guzaz konpasione harturik.
23 Eta Iesusek erran ziezon, Baldin hori sinhets ahal badezak, gauza guziak dituk posible
sinhesten duenaren.
24 Eta bertan haur aitak oihuz zegoela nigarrekin erran zezan, Sinhesten diat, Iauna, hel
akio ene inkredulitateari.

25 Eta ikusirik Iesusek ezen populua lasterka
elkarganatzen zela, mehatxa zezan espiritu