Testamentu Berria - 07

Profetak dependitzen dituk.
41 Eta bildu ziradenean Fariseuak, interroga
zitzan Iesusek,
42 Zioela, Zer irudi zaizue Kristez? noren
seme da? Diotsate, Dabid-en.
43 Eta dioste, Nola beraz Dabid-ek Espirituz
deitzen du hura Iaun? dioela,

44 Erran drauka, Iaunak ene Iaunari, Iar adi
ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak
hire oinen eskabella.
45 Beraz baldin Dabid-ek deitzen badu hura
Iaun, nola da haren seme?
46 Eta nehork ezin ihardets ziezoion hitzik: ez
nehor etzekion bentura gehiagorik egun harzaz
harat interrogatzera.

KAP. XXIII.
2 Irakastunetarik zer hartu behar
den. 4 Karga pizuen emaiteaz. 5
Fariseuek zergatik obrak egiten. 8
Doktor bakoitza Krist. 9 Iainkoa gure
Aita. 10 Doktorak. 13 Zeruetako
resumaren erstea. 16 Tenpleaz
iuratzea. 23 Mentaren detxematzea.
Iujemendua. Miserikordia. 27
Sepulkre xurituak. 31 Iuduek hil
Profetak. 36 Iuduen destruktionea.

1 Orduan Iesus minza zekien jendetzei eta
bere diszipuluei.
2 Zioela, Moisesen kadiran iarten dirade
Eskribak eta Fariseuak:
3 Zerere bada erranen baitrauzue begira
dezazuen, begira ezazue eta egizue: baina haien
obren araura eztagizuela: ezen erraiten dute,
eta ez egiten.
4 Ezen karga pizuak eta iasan ezin daitezkenak biltzen dituzte, eta ezarten gizonen soinetara: baina bere erhiaz hunki nahi eztituzte.
5 Eta bere obra guziak egiten dituzte gizonez
ikus ditezenzat: ezen zabaltzen dituzte bere
filakterioak, eta luzatzen dituzte bere beztimendetako bazterrak.
6 Eta on darizte lehen plazei banketetan, eta
lehen kadirei sinagogetan,
7 Eta salutationei merkatuetan, eta gizonez
deithu izateari Majistrua, Majistrua.
8 Baina zuek etzaiteztela dei Majistru: ezen
bat da zuen doktora, Krist: eta zuek guziok,
anaie zarete.
9 Eta zuen aita eztezazuela nehor dei
lurrean: ezen bat da zuen Aita, zeruetan dena.

10 Eta etzaiteztela dei doktor: ezen bat da
zuen doktora, Krist.
11 Baina zuen artean handien dena, biz zuen
zerbitzari.
12 Ezen bere burua goraturen duena, beheraturen da: eta bere burua beheraturen duena,
goraturen da.
13 Baina malediktione zuen gainean Eskriba
eta Fariseu hipokritak: zeren ersten baituzue
zeruetako resuma gizonen aitzinean: ezen zuek
etzarete sartzen, eta sartzen diradenak eztituzue utziten sartzera.
14 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak, ezen iresten dituzue ema
alhargunen etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz:
halakotz duzue kondemnatione handiagoa rezebituren.
15 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak, ezen itsasoa eta leihorra
inguratzen dituzue, proselito bat dagizuenzat,
eta egin denean, gehennako seme egiten duzue
doblaz zeurok baino areago.
16 Malediktione zuen gainean gidari itsuak,
zeinek baitiozue, Nork ere iuraturen baitu ten-

pleaz, ezta deus: baina nork ere iuraturen baitu
tenpleko urheaz, zordun da.
17 Erhoak eta itsuak, zein da handiago
urhea, ala urhea sanktifikatzen duen tenplea?
18 Eta erraiten duzue, nork ere iuraturen
baitu aldareaz, ezta deus: baina nork ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, zordun
da.
19 Erhoak eta itsuak, zein da handiago oblationea, ala oblationea sanktifikatzen duen aldarea?
20 Beraz aldareaz iuratzen duenak, iuratzen
du harzaz, eta haren gainean diraden gauza
guziez.
21 Eta nork ere iuratzen baitu tenpleaz, iuratzen du harzaz, eta hartan habitatzen denaz.
22 Eta iuratzen duenak zeruaz, iuratzen du
Iainkoaren thronoaz eta haren gainean iarririk
dagoenaz.
23 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak: ezen detxematzen dituzue
menta eta anisa eta kuminoa, eta utziten dituzue Legeko gauza pizuagoak, hala nola, iuje-

mendua eta miserikordia eta leialtatea: gauza
hauk egin behar ziraden, eta hek ez utzi.
24 Gidari itsuak, eltzoa irazten duzue: eta
kamelua iresten.
25 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak: ezen koparen eta plataren
kanpoko aldea xahutzen duzue: baina barnetik
dirade arrauberiaz, eta ekzesez betheak.
26 Fariseu itsua, xahu ezak lehenik koparen
eta plataren barnekoa, haien kanpokoa ere xahu
dadinzat.
27 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak: ezen sepulkre xurituak irudi
duzue, hek kanpotik eder erakusten dirade:
baina barnetik hilen hezurrez eta satsutasun
oroz betheak dirade.
28 Halaber zuek ere kanpotik gizonei erakusten zarete iusto, baina barnean hipokrisiaz eta
inikitatez betheak zarete.
29 Malediktione zuen gainean Eskriba eta
Fariseu hipokritak: ezen Profeten sepulkreak edifikatzen dituzue, eta iustoen monumentak ornatzen.

30 Eta diozue, Baldin gure aiten egunetan
izan bagina, ezkinen haien lagun izanen Profeten
odolean.
31 Halatan testifikatzen duzue zeuron
buruen kontra, ezen Profetak hil dituztenen
seme zaretela.
32 Zuek ere betha ezazue zuen aiten neurria.
33 Sugeak, bipera kastak, nola itzuriren zaizkiote gehennako iujemenduari?
34 Halakotz huna, nik igorten ditut zuetara
Profetak eta Zuhurrak eta Eskribak eta hetarik
batzu hilen dituzue eta kruzifikaturen: eta hetarik batzu azotaturen dituzue zuen sinagogetan,
eta persekutaturen hiritik hirira:
35 Dathorrenzat zuen gainera lurraren gainean isuri izan den odol iusto guzia, Abel iustoaren odoletik, Zakaria Barakiaren semearen odoleranokoa, zein hil ukan baituzue tenplearen eta
aldarearen artean.
36 Egiaz diotsuet, ethorriko dirade gauza
hauk guziak natione hunen gainera.
37 Ierusalem, Ierusalem, Profetak hiltzen eta
hiregana igorriak lapidatzen dituana, zenbatetan
bildu nahi ukan ditut hire haurrak, oilloak bere

xitoak hegalen azpira biltzen dituen bezala, eta
ezpaituk nahi ukan?
38 Horra, gelditzen zaizue zuen etxea desert.
39 Ezen badiotsuet, eznauzue ikusiren
hemendik harat derrakezueno, Benedikatu dela
Iaunaren izenean ethorten dena.

KAP. XXIIII.
2, 15 Iuduen destruktionea. 3
Kristen adbenimendua. 5, 24 Krist
falsuak. 6, 29 Munduaren fineko
signoak. 12 Inikitatea, Karitatea. 13
Perseueraturen duena. 14
Ebanjelioaren predikationea. 31
Aingeruek bilduren elejituak. 32
Fikotzearen konparationea. 35
Iainkoaren hitza egiazko. 37 Noeren
egunak. 39 Dilubioa. 42 Beillatzeko.
43 Gauazko ohoina. 45 Zerbitzari
leiala. 48 Zerbitzari gaixtoa.

1 Eta tenpletik ilkirik Iesus retiratzen zen: eta
hurbildu izan zaizkan bere diszipuluak tenpleko
edifizioen hari erakustera.
2 Eta Iesusek erran ziezen, Eztakuskizue
gauza hauk guziak? egiaz erraiten drauzuet,
ezta geldituren hemen harria harriaren gainean,
desegin eztadin.
3 Eta hura iarririk zegoela Olibatzetako
mendi gainean, ethor zekizkion diszipuluak
apart, zioitela, Erraguk, noiz gauza hauk izanen
dirade? eta zer signo hire ethortearenik eta munduaren finarenik izanen da?
4 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen,
Begirauzue nehork seduzi etzaitzaten.
5 Ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean,
erraiten dutela, Ni naiz Krist: eta anhitz seduzituren dute.
6 Eta enzunen dituzue gerlak eta gerla
hotsak: begirauzue trubla etzaitezten: ezen
gauza hauk guziak egin behar dirade, baina ezta
oraino izanen fina.
7 Ezen altxaturen da nationea nationearen
kontra, eta resuma resumaren kontra: eta iza-

nen dirade izurriteak, eta goseteak, eta lur ikaratzeak lekutik lekura.
8 Baina hauk guziak dolore hatseak dirade.
9 Orduan liuraturen zaituzte afliktionetara,
eta hilen zaituzte, eta jende guziez gaitz etsiak
izanen zarete ene izenagatik.
10 Eta orduan eskandalizaturen dirade
anhitz, eta batak berzea tradituren du, eta batak
berzea gaitzetsiren du.
11 Eta anhitz profeta falsu altxaturen dirade
eta seduzituren dute anhitz.
12 Eta zeren multiplikaturen baita inikitatea,
hozturen da anhitzen karitatea.
13 Baina nork perseueraturen baitu finerano,
hura salbaturen da.
14 Eta resumako Ebanjelio haur predikaturen
da mundu unibersoan, natione guziei testimoniajetan: eta orduan ethorriko da fina.
15 Dakusazuenean bada desolationearen
abominationea, Daniel profetaz erran izan dena,
leku sainduan dagoela (irakutzen duenak adi
beza)
16 Orduan Iudean diratenek, ihes albeilegite
mendietarat:

17 Eta etxe gainean datena, ezalbeiledi iauts
deusen bere etxetik eramaitera:
18 Eta landan datena, ezalbeiledi gibelerat
itzul bere abillamenduen hartzera.
19 Dohain-gaitz emazte izorren eta eredoskiten dukeitenen egun hetan.
20 Othoitz egizue bada zuen ihes egitea
ezten neguan, ezeta Sabbath egunean.
21 Ezen tribulatione handia orduan izanen
da, nolakorik ezpaita izan munduaren hatsetik
oraindrano, ez izanen.
22 Eta baldin laburtu izan ezpalirade egun
hek nehor salba ezlaite, baina elejituakgatik,
egun hek laburturen dirade.
23 Orduan baldin nehork badarrazue, Huna
hemen Krist, edo han: ezalbeitzinezate sinhets.
24 Ezen altxaturen dirade krist falsuak, eta
profeta falsuak, eta eginen dute signo handi eta
mirakulu: bai posible baliz, elegituen ere seduzigarri.
25 Huna, aitzinetik erran drauzuet.
26 Beraz baldin nehork erran badiezazue,
Hara, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hara, ganbratxoetan da: eztezazuela sinhets.

27 Ezen hala nola xistmista ilkiten baita
Orientetik, eta erakusten Okzidenterano: hala
izanen da gizonaren Semearen ethortea ere.
28 Ezen non ere izanen baita sarraskia, hara
bilduren dirade arranoak ere.
29 Eta bertan egun hetako tribulationearen
ondoan, iguzkia ilhunduren da, eta eztu emanen
ilhargiak bere ergia, eta izarrak eroriren dirade
zerutik, eta zeruetako berthuteak ikaraturen
dirade.
30 Eta orduan agerturen da gizonaren
Semearen signoa zeruan: eta orduan plaignituren dirade lurreko leinu guziak, eta ikusiren dute
gizonaren Semea datorkela zeruko hodeietan
bothere eta gloria handirekin.
31 Eta igorriren ditu bere Aingeruak tronpeta
soinu handirekin, eta bilduren dituzte haren elejituak laur haizetarik, zeruen bazter batetik
haien berze bazterrererano.
32 Bada fikotzetik ikas ezazue konparationea, ia haren adarra ninikatzen denean eta hostatzen, badakizue uda hurbil dela.
33 Hala zuek ere dakuskizuenean gauza hauk
guziak, albeitzinekite ezen borthan hurbil datela.

34 Egiaz erraiten drauzuet, eztela iraganen
mende haur, gauza hauk guziok egin daitezkeno.
35 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene
hitzak eztirade iraganen.
36 Baina egun harzaz eta orenaz den bezenbatean, nehork eztaki, ez zeruetako Aingeruek
ere, ene Aitak berak baizen.
37 Baina nola baitziraden Noeren egunak,
hala izanen da gizonaren Semearen ethortea
ere.
38 Ezen hala nola dilubioaren aitzineko egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezkonzen baitziraden eta ezkonzaz emaiten, Noe arkan sar
zedin egunerano.
39 Eta ezpaitzezaten ezagut dilubioa ethor
zedino, eta guziak eraman zitzakeeno: hala izanen da gizonaren Semearen ethortea ere.
40 Orduan biga izanen dirade landan: bata
rezebituren da, eta berzea utziren.
41 Bigek ehoren dute errotan: bata rezebituren da, eta berzea utziren.
42 Beilla ezazue bada, ezen eztakizue zer
orduz zuen Iauna ethorteko den.

43 Eta hura iakizue, ezen baldin baleaki aitafamiliak zein goait aldiz ohoina ethor leiten, beilla liroela, eta ezliroela bere etxea zulhatzera
utzi.
44 Halakotz zuek ere zaudete prest: ezen
uste eztuzuen orduan gizonaren Semea ethorriren da.
45 Eta zein da zerbitzari leiala eta zuhurra,
nabusiak muthillen konpainiaren gaineko ezarri
duena, haei denboran bitanza deienzat?
46 Dohatsu da zerbitzari hura bere nabusiak
dathorrenean, hala egiten eridenen duena.
47 Egiaz erraiten drauzuet, ezen bere on
guzien gaineko hura ezarriren duela.
48 Bada baldin erran badeza zerbitzari gaixto hark bere bihotzean, Luzatzen du ene nabusiak ethortera:
49 Eta has badadi zerbitzari lagunen zehatzen, eta iaten eta edaten hordiekin:
50 Zerbitzari haren nabusia ethorriren da
hark uste eztuen egunean, eta eztakian orenean:

51 Eta bereziren du hura, eta hipokriten kontuan ezarriren: han izanen da nigar eta hortz
garraskots.

KAP. XXV.
1 Hamar birjinak. 13 Beillatzeko. 15
Zerbitzariei eman izan zaizten
talentak. 18, 24 Zerbitzari gaixtoa,
31 Azken iudizioa. 34 Iainkoaren
benedikatuak. 35 Miserikordiazko
obrak. 41 Maradikatuak.
1 Orduan konparaturen da zeruetako resuma
hamar birjina bere lanpak harturik esposoaren
aitzinera ilki diradenekin:
2 Eta hetarik borzak ziraden zuhur, eta borzak erho.
3 Erhoek, bere lanpen hartzean, etzezaten
har oliorik berekin.
4 Baina zuhurrek har zezaten olio bere unzietan bere lanpekin.

5 Eta nola esposoak ethortera beranzen baitzuen, guziak logale zitezen, eta loak har zitzan.
6 Eta gau-herditan oihu egin zedin, Huna,
esposoa heldu da, ilki zaitezte haren aitzinera.
7 Orduan iaiki zitezen birjina hek guziak, eta
apain zitzaten bere lanpak.
8 Eta erhoek zuhurrei erran ziezen, Iguzue
zuen oliotik: ezen gure lanpak iraungiten dirade.
9 Baina ihardets zezaten zuhurrek, zioitela,
Ez, beldurrez asko eztugun gure eta zuen: baina
aitzitik zoazte saltzen dutenetara, eta erosazue
zeurondako.
10 Eta hek erostera ioaiten ziradela, ethor
zedin esposoa: eta prest ziradenak sar zitezen
harekin ezteietara, eta erts zedin bortha.
11 Gero bada ethorten dirade berze birjinak
ere dioitela, Iauna, iauna, ireki iezaguk.
12 Baina hark ihardesten duela, dio, Egiaz
diotsuet, etzaituztet ezagutzen.
13 Beilla ezazue bada: ezen eztakizue gizonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.
14 Ezen gauza haur gizon bat bezala da, zeinek lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere zerbitzariak, eta bere onak eman baitzietzen.

15 Eta batari eman zietzon borz talent, eta
berzeari biga, eta berzeari bat: batbederari bere
anziaren araura: eta ioan zedin lekorrerat bertan.
16 Eta ioan zedin borz talentak rezebitu
zituena, eta trafika zezan hezaz, eta egin zitzan
berze borz talent.
17 Halaber biga rezebitu zituenak ere, irabaz
zitzan berze biga.
18 Baina bat rezebitu zuenak ioanik aitzur
zezan lurrean, eta gorde zezan bere nabusiaren
dirua.
19 Eta denbora handiaren buruan ethorten
da zerbitzari haien nabusia, eta kontu egiten du
hekin.
20 Orduan ethorririk borz talentak rezebitu
zituenak presenta zietzon berze borz talent, zioela, Nabusia, borz talent eman drauzkidak, huna,
berze borz talent irabazi zitiat hezaz.
21 Erran ziezon bere nabusiak, Ungi, zerbitzari ona eta leiala: gauza gutian izan aiz leial,
anhitzaren gaineko ezarriren aut: sar adi eure
nabusiaren alegranzan.

22 Gero ethorririk bi talentak rezebitu zituenak ere diotsa, Nabusia, bi talent eman drauzkidak, huna, berze biga irabazi zitiat hezaz.
23 Erran ziezon bere nabusiak, Ungi, zerbitzari ona eta leiala, gutiaren gainean izan aiz
leial, anhitzaren gaineko ezarriren aut: sar adi
eure nabusiaren alegranzan.
24 Baina ethorririk talent bat rezebitu zuenak
ere diotsa, Nabusia, ezagutzen nian ezen gizon
gogorra inzela, erein eztuan lekuan biltzen
duala, eta barreiatu eztuan lekuan elkarganatzen duala.
25 Hunegatik beldurrez ioanik gorde diat hire
talenta lurrean: huna, baduk eurea.
26 Eta ihardesten zuela bere nabusiak erran
ziezon, Zerbitzari gaixtoa eta laxoa, bahakian
ezen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta
elkarganatzen dudala barreiatu eztudan lekuan.
27 Beraz behar erauen eman ene dirua kanbiadorei, eta ethorririk nik rezebitu bainukeen
neurea lukururekin.
28 Edeki ezozue bada huni talenta, eta emozue hamar talentak dituenari.

29 Ezen duen guziari emanen zaio, eta hanbat gehiago ukanen du: baina deus eztuenari,
duena ere edekiren zaio.
30 Eta zerbitzari alferra egotzazue lekoreko
ilhunbera: han izanen da nigar eta hortz garraskots.
31 Bada gizonaren Semea dathorrenean bere
glorian, eta Aingeru saindu guziak harekin,
orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.
32 Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guziak, eta bereziren ditu batak berzetarik,
artzainak ardiak akerretarik beretzen dituen
bezala.
33 Eta ezarriren ditu ardiak bere eskuinean,
eta akerrak bere ezkerrean.
34 Orduan erranen draue Regek bere eskuinekoei Zatozte ene Aitaren benedikatuak, hereta ezazue munduaren fundationetik preparatu
zaizuen resuma.
35 Ezen gose izan naiz eta eman drautazue
iatera: egarri izan naiz, eta eman drautazue edatera: arrotz ninzen, eta rezebitu nauzue,

36 Billuzi, eta beztitu nauzue: eri, eta bisitatu
nauzue: presoindegian ninzen, eta enegana
ethorri izan zarete.
37 Orduan ihardetsiren draukate iustoek,
dioitela, Iauna, noiz ikusi augu goserik, eta bazkatu augu: edo egarririk eta edatera eman
drauagu?
38 Eta noiz ikusi augu arrotz, eta rezebitu
augu? edo billuzi, eta beztitu augu?
39 Edo noiz ikusi augu eri, edo presoindegian
eta ethorri gara hiregana?
40 Eta ihardesten duela Regek erranen
draue, Egiaz diotsuet, ene anaie xipien hautarik
bati egin draukazuen bezenbatean niri egin
drautazue:
41 Orduan erranen draue ezkerrekoi ere,
Maradikatuak, parti zaitezte eneganik sekulako
sura, deabruari eta haren aingeruei preparaturik
dauenera.
42 Ezen gose izan naiz, eta eztrautazue
eman iatera: egarri izan naiz, eta eztrautazue
eman edatera.

43 Arrotz ninzen, eta eznauzue rezebitu:
billuzi, eta eznauzue beztitu: eri eta presoindegian, eta eznauzue bisitatu.
44 Orduan hek ere ihardetsiren draukate,
erraiten dutela, Iauna, noiz ikusi augu gose edo
egarri, edo arrotz, edo billuzi, edo eri, edo presoindegian, eta ezaugu zerbitzatu?
45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela,
Egiaz diotsuet xipien hautarik bati egin eztraukazuen bezenbatean, niri ere eztrautazue egin.
46 Eta ioanen dirade hauk tormenta eternalera: baina iustoak bizitze eternalera.

KAP. XXVI.
1 Iesusek aitzinetik erraiten nola hil
bebar zuen. 3 Haren kontra konseillu
edukeiten. 14 Iudasek hura saltzen.
17 Kristek Bazkoa iaten. 26 Zenaren
institutionea. 30 Kantikoa ian
ondoan. 31 Apostoluen
eskandalizatzea. 34, 70 Pierrisen
ukatzea. 37 Triste Krist. 40

Diszipuluak lo. 41 Beillatzeko eta
othoitz egiteko. Espiritua eta
haragia. 48 Iudasek Krist traditzen.
57 Krist Kaifasgana eraman izan. 59
Testimonio falsuak. 63 Iesusek Krist
dela aithortzen. 67 Iesus thustatzen
eta bufetatzen.
1 Eta gertha zedin akabatu zituenean Iesusek
propos hauk guziak, erran baitziezen bere diszipuluei.
2 Badakizue ezen bi egunen buruan Bazko
egiten dela, eta gizonaren Semea tradituren dela
kruzifika dadinzat.
3 Orduan bildu izan dirade Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak eta populuko Anzianoak
Sakrifikadore prinzipal Kaifas deitzen denaren
salara.
4 Eta konseillu eduki zezaten fineziaz Iesusen
hatzamaiteko eta hiltzeko.
5 Baina erraiten zuten, Ez bestan, tumultorik
eztenzat populuaren artean.
6 Eta Iesus Bethanian Simon sorhaioaren
etxean zela,

7 Ethor zedin harengana emazte bat, boeita
bat ungentu prezio handitakorik zuela, eta huts
zezan, hura iarririk egon eta, haren buru gainera.
8 Eta hori ikusirik, haren diszipuluei gaitzi
zekien zioitela, Zertako da goastu haur?
9 Ezen ungentu haur prezio handitan saldu
ahal zatekeen, eta eman paubrei.
10 Eta hori ezaguturik Iesusek dioste, Zergatik fatigatzen duzue emazte haur? ezen obra on
bat enegana obratu du.
11 Ezen bethiere paubreak ukanen dituzue
zuekin: baina ni eznauzue bethi ukanen.
12 Ezen hunek ungentu hunen ene korputz
gainera hustea ene ohorztekotzat egin du.
13 Egiaz erraiten drauzuet, non ere predikaturen baita Ebanjelio haur mundu guzian, hunek
egin duena ere kontaturen da hunen memoriotan.
14 Orduan ioan izan da hamabietarik bat
Iudas Iskariot deitzen zena, Sakrifikadore prinzipaletara.

15 Eta dioste, Zer eman nahi drautazue, eta
nik hura zuei liuraturen baitrauzuet? Eta hek
asigna zietzoten hogei eta hamar diru peza.
16 Eta geroztik aizina bilha zabilan, hura
tradi lezanzat.
17 Eta altxagarri gaberiko ogien bestako
lehen egunean ethor zitezen diszipuluak Iesusgana, ziotsatela, Non nahi duk apain diazagun
iatera Bazkoa?
18 Eta hark erran ziezen, Zoazte hirira edozeingana, eta errozue, Majistruak ziok, Ene denbora hurbil duk, hi baithan eginen diat Bazkoa
neure diszipuluekin,
19 Eta diszipuluek egin zezaten Iesusek ordenatu zerauen bezala, eta apain zezaten Bazkoa.
20 Bada arrastu zenean, iar zedin mahainean
hamabiekin.
21 Eta hek alha ziradela, erran zezan, Egiaz
erraiten drauzuet, ezen zuetarik batek tradituren
nauela.
22 Orduan triste zitezen hagitz, eta has
zekion hetarik batbedera erraiten, Ala ni naiz,
Iauna?

23 Baina hark ihardesten zuela erran zezan,
Nork ezarten baitu enekin eskua trenpatzeko
platean, hark tradituren nau.
24 Segur, gizonaren Semea badoa harzaz
eskribatua den bezala: baina malediktione gizon
haren gainean zeinez gizonaren Semea traditzen
baita: on zukeen gizon hark baldin sorthu izan
ezpaliz.
25 Eta ihardesten zuela Iudasek, zeinek hura
traditzen baitzuen, erran zezan, Majistrua, ni
naiz? Diotsa, Hik erran duk.
26 Eta hek alha ziradela har zezan Iesusek
ogia, eta gratiak rendaturik, hauts zezan, eta
eman ziezen bere diszipuluei, eta erran, Har ezazue, ian ezazue, haur da ene gorputza.
27 Eta harturik kopa, eta gratiak rendaturik,
eman ziezen, erraiten zuela, Edan ezazue hunetarik guziok.
28 Ezen haur da ene odol Testamentu berrikoa anhitzengatik isurten dena bekatuen barkamendutan.
29 Eta badiotsuet, ezen eztudala edanen
hemendik harat aihen fruktu hunetarik, zuekin

berririk neure Aitaren resuman hura edanen
dudan egunerano.
30 Eta kantikoa erranik ioan zitezen Olibatzetako mendirat.
31 Orduan dioste Iesusek, Zuek guziok gau
hunetan eskandalizaturen zarete nitan: ezen
eskribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreiaturen dirade arthaldeko ardiak.
32 Baina resuszita nadin ondoan, zuen aitzinean ioanen naiz Galileara.
33 Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa,
Guziak hitan eskandaliza baditez ere, ni iagoitik
ezniaitek eskandaliza.
34 Diotsa Iesusek, Egiaz erraiten drauat,
ezen gau hunetan oillarrak io dezan baino lehen
hiruretan ukaturen nauala.
35 Diotsa Pierrisek, Are baldin hirekin hiltzera behar badakit ere, ez aut ukaturen. Halaber
diszipulu guziek ere erran zezaten.
36 Orduan ethor zedin Iesus hekin Jethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste diszipuluei, Iar zaitezte hemen, haraxe ioanik othoitz
daididano.

37 Eta harturik Pierris eta Zebedeoren bi
semeak, has zedin tristetzen eta guziz keixatzen.
38 Orduan dioste Iesusek, Alde guzietarik
triste da ene arima heriorano: zaudete hemen,
eta beilla ezazue enekin.
39 Eta aitzinaxiago ioanik, ahozpez iar zedin,
othoitz egiten zuela, eta zioela, Ene Aita, baldin
posible bada, iragan bedi eneganik kopa haur:
guziagatik ere ez nola nik nahi baitut, baina nola
hik.
40 Gero ethorten da diszipuluetara, eta erideiten ditu lo daunzala: eta diotsa Pierrisi, Horrela oren bat ezin beillatu duzue enekin?
41 Beilla ezazue eta othoitz egizue, sar etzaitezten tentationetan: ezen espiritua pronpto da,
baina haragia flaku.
42 Berriz bigarren aldian ioan zedin, eta
othoitz egin zezan, erraiten zuela, Ene Aita, baldin posible ezpada kopa haur iragan dadin eneganik, hura edaten dudala baizen: egin bedi hire
borondatea.
43 Gero itzulirik erideiten ditu berriz lo daunzala: ezen haien begiak sorthatuak ziraden.

44 Eta utzirik hek, berriz ioan zedin, eta
othoitz egin zezan heren aldian, hitz berak erraiten zituela.
45 Orduan ethorten da bere diszipuluetara,
eta dioste, Lo egizue gaurgero, eta reposa zaitezte: huna, hurbildu da orena, eta gizonaren
Semea liuratzen da gaixtoen eskuetara.
46 Iaiki zaitezte, goazen: huna, hurbildu da ni
traditzen nauena.
47 Eta hura oraino minzo zela, huna, Iudas
hamabietarik bat, ethor zedin, eta harekin jendetze handia ezpatekin eta uhekin, Sakrifikadore
prinzipalen eta populuko Anzianoen partez.
48 Eta hura traditzen zuenak, eman zerauen
seignale, zioela, Nori ere pot eginen baitraukat,
hura da: zatxetzate hari.
49 Eta bertan hurbildurik Iesusgana, erran
zezan, Majistrua, Ungi hel dakiala. Eta pot egin
ziezon.
50 Orduan Iesusek erran ziezon Adiskidea,
zertan aiz hemen? Orduan hurbildurik ezar zitzaten eskuak Iesusen gainean, eta lot zekizkion.
51 Eta huna, Iesusekin ziradenetarik batek,
abanzaturik eskua, idoki zezan bere ezpata, eta

iorik Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria,
edeki ziezon beharria.
52 Orduan diotsa Iesusek, Itzul ezak eure
ezpata bere lekura: ezen ezpata harturen duten
guziak, ezpataz hilen dituk.
53 Uste duk ezin othoitz daidiodala orain
neure Aitari, eta baitinguzket bertan hamabi
lejione baino gehiago Aingeru?
54 Nolatan beraz konpli litezke Eskripturak,
diotenean, ezen hunela behar dela egin?
55 Ordu hartan berean erran ziezen Iesusek
jendetzei, Gaixtagin baten ondoan bezala ilki
izan zarete ezpatekin eta uhekin, ene hatzamaitera: egun oroz zuen artean iarten ninzen, irakasten ari ninzela tenplean, eta eznauzue hatzaman.
56 Baina haur guzia egin izan da, konpli litezenzat Profeten Eskripturak. Orduan diszipulu
guziek, hura abandonaturik, ihes egin zezaten.
57 Baina Iesus, hatzaman zutenek, eraman
zezaten Kaifas Sakrifikadore subiranoagana, non
Eskribak eta Anzianoak bilduak baitziraden.
58 Eta Pierris iarreikiten zaion urrundanik
Sakrifikadore subiranoaren salarano, eta barne-

ra sarthurik, iar zedin zerbitzariekin, fina ikus
lezanzat.
59 Eta Sakrifikadore prinzipalak eta Anzianoak eta konseillu guzia testimoniaje falsu bilha
zabiltzan Iesusen kontra, hil erazi lezatenzat:
60 Eta etzezaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bazen ere etzezaten eriden moldezkorik. Baina finean ethorririk bi testimonio
falsuk erran zezaten,
61 Hunek erran du, Desegin ahal dirot Iainkoaren tenplea, eta hirur egunez hura reedifika.
62 Orduan iaikirik Sakrifikadore subiranoak
erran ziezon, Eztuk deus ihardesten? zer da hauk
hire kontra testifikatzen dutena?
63 Eta Iesus ixilik zegoen. Orduan ihardesten
duela Sakrifikadore subiranoak diotsa, Adiuratzen aut Iainko biziaren partez, erran diezaguan,
eia hi aizenez Krist Iainkoaren Semea.
64 Diotsa Iesusek, Hik erran duk: baina are
diotsuet, Hemendik harat ikusiren duzue gizonaren Semea iarririk dagoela Iainkoaren botherearen eskuinean, eta zeruko hodeietan ethorten
dela.

65 Orduan Sakrifikadore subiranoak erdira
zitzan bere abillamenduak, erraiten zuela, Blasfematu du, zer gehiago testimonio behar dugu?
huna, orain enzun ukan duzue hunen blasfemioa.
66 Zer irudi zaizue? Eta hek ihardesten zutela, erran zezaten. Hil merezi du.
67 Orduan thu egin ziezoten begithartera,
eta bufeta zezaten, eta berzek zihorrez ukaldi
eman ziezoten,
68 Zioitela, Krist, profetiza iezaguk, nor den
io auena.
69 Eta Pierris iarririk zegoen lekorean salan:
eta ethor zekion neskato bat, zioela, Hi ere Iesus
Galileanoarekin inzen.
70 Baina hark uka zezan guzien aitzinean,
zioela, Etzeakinat zer dionan.
71 Eta hura korralerat ilkiten zela ikus zezan
berze neskato batek: eta erran ziezen han ziradenei, Haur ere Iesus Nazarenorekin zen.
72 Eta berriz uka zezan iuramendurekin, zioela, Eztezagut gizona.
73 Eta apur baten buruan ethor zitezen present izan ziradenak, eta erran ziezoten Pierrisi,

Egiazki hi ere hetarik aiz: ezen eure minzatzeak
ere deklaratzen au.
74 Orduan has zedin maradikatzen eta arnegatzen, zioela, Eztezagut gizona. Eta bertan
oillarrak io zezan.
75 Orduan orhoit zedin Pierris Iesusek erran
zeraukan hitzaz, zeinek erran baitzeraukan,
Oillarrak io dezan baino lehen, hiruretan ukaturen nauk. Eta kanporat ilkirik nigar egin zezan
mingi.

KAP. XXVII.
2 Krist Pilatgana eraman izan. 5
Iudasek bere burua urkatu. 16 21
Barabbas. 26 Krist azotatu eta
kruzifikatzeko liuratu. 29 Elhorriz
koroatu. 30 Thustatu eta eskarniatu.
34, 48 Binagrez eta behazunez
eradan. 38 Bi gaixtaginekin
kruzifikatu. 45 Herri guzia ilhundu.
46 Kristek krutzean othoitz egin. 50
Espiritua rendatu. 51 Haren herioko

mirakuluak. 54 Zentenera. 60
Iosefek Krist ohortze. 64 Sepulkreko
goardak.
1 Gero goiza ethorri zenean, konseillu eduki
zezaten Sakrifikadore prinzipal eta populuko
Anziano guziek Iesusen kontra, hura heriotara
eman lezatenzat.
2 Eta estekaturik eraman zezaten, eta liura
ziezoten Pontio Pilate gobernadoreari.
3 Orduan Iudasek, hura traditu zuenak, zakusanean hura kondemnatu zela urrikiturik, itzul
zietzen hogei eta hamar diruak Sakrifikadore