🕙 28-minute read
Testamentu Berria - 05
Total number of words is 3700
Total number of unique words is 1421
28.5 of words are in the 2000 most common words
40.6 of words are in the 5000 most common words
48.8 of words are in the 8000 most common words
buruka idokiten ari. 7 Miserikordia
eta Sakrifizioa. 8 Sabbathoa. 13
Esku eiharduna sendatu. 11 Ardi
lezera eroria. 15 Kristek eriak
sendatzen. 21 Jentilen esperanza. 22
Demoniatua sendatu. 24, 31
Blasfemioa. 25 Resuma zathitua. 28
Iainkoaren Espiritua. 33 Arbore ona
edo gaixtoa. 39 Ionasen signoa. 41
Ninibakoak. 42 Egu-erdi aldeko
regina. 43 Espiritu gaixtoak. 49
Kristen egiazko ahaideak zein.
1 Denbora hartan ioaiten zen Iesus ereinzetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren diszipuluak ziraden gose, eta has zitezen buruka idokiten, eta iaten.
2 Eta Fariseuek ikusirik erran ziezoten, Horra,
hire diszipuluek egiten die Sabbathoan egin sori
eztena.
3 Baina hark erran ziezen, Eztuzue irakurri
Dabid-ek gosez egin zuena eta harekin ziradenek?
4 Nola sarthu izan zen Iainkoaren etxean, eta
propositionezko ogiak ian zituen: hetarik iatea ez
haren, ez harekin ziradenen, Sakrifikadoren baizen sori etzelarik?
5 Edo eztuzue irakurri Legean, nola Sabbath
egunetan Sakrifikadorek tenplean Sabbath
eguna hausten duten, eta hogen-gabe diraden?
6 Bada erraiten drauzuet, ezen tenplea baino
handiago bat hemen dela.
7 Eta baldin bazinakite zer den, Miserikordia
nahi dut eta ez sakrifizio, etzintukezten kondemnatu hogen-gabeak.
8 Ezen Sabbathoaren ere Iaun da gizonaren
Semea.
9 Eta handik partiturik haien sinagogara
ethor zedin.
10 Eta huna, zen han gizon bat eskua eihar
zuenik: eta interroga zezaten, ziotela, Sori da
Sabbath egunean sendatzea? haur zioiten, hura
akusa lezatenzat.
11 Eta hark erran ziezen, Nor izanen da zuetarik gizona, ardi bat duenik: eta, baldin hura
Sabbathoan lezera eror badadi, harturen eta
altxaturen eztuena?
12 Eta zenbatez da gizona ardia baino gehiago? Beraz sori da Sabbathoetan ungi egitea.
13 Orduan diotso gizon hari, Heda ezak eure
eskua. Eta heda zezan, eta berzea bezain senda
zedin.
14 Eta Fariseuek ilkirik har zezaten konseillu,
haren kontra, nolatan hura hil lezaketen.
15 Baina Iesusek hori ezaguturik leku egin
zezan handik: eta iarreiki zekion jendalde handia, eta hek guziak senda zitzan.
16 Eta mehatxurekin debeta zitzan ezlezaten
manifesta.
17 Konpli ledinzat Esaias profetaz erran izan
zena, zioela,
18 Huna, ene zerbitzari elejitu dudana, ene
maitea, zeinetan hartzen baitu bere atsegin ona
ene arimak: ezarriren dut neure Espiritua haren
gainean, eta iujemendu Jentilei predikaturen
draue.
19 Eztu ihardukiren, ezeta oihurik eginen, eta
nehork eztu karriketan haren boza enzunen.
20 Kanabera zarthatua eztu xehaturen, eta
kea darion lihoa eztu iraungiren: iujemendua biktoriatan ilki erazi diroeno.
21 Eta haren izenean Jentilek esperanza ukanen dute.
22 Orduan presentatu izan zaio demoniatu
itsu eta mutu bat: eta senda zezan hura, halako
maneraz non itsu eta mutu zena minzo baitzen
eta ikusten baitzuen.
23 Eta espanta zedin populu guzia, eta erraiten zuen, Ezta haur Dabid-en semea?
24 Baina Fariseuek hori enzunik, erraiten
zuten: Hunek eztitu deabruak kanpora egoizten
Beelzebub deabruen prinzearen partez baizen.
25 Baina Iesusek ezaguturik haien pensamenduak, erran ziezen, Bere kontra partitua den
resuma guzia, deseginen da: eta bere kontra
partitua den hirik edo etxek, eztu iraunen.
26 Eta baldin Satanek Satan kanpora egoizten badu, bere kontra partitua da: nolatan beraz
iraunen du haren resumak?
27 Eta baldin nik Beelzebub-en partez kanpora egoizten baditut deabruak, zuen semek noren
partez kanpora egoizten dituzte? Halakotz hek
zuen iuje izanen dirade.
28 Baina baldin nik Iainkoaren Espirituaz kanpora egoizten baditut deabruak, beraz ethorri da
zuetara Iainkoaren resuma.
29 Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz
baten etxera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteka ezpadeza borthitza? eta orduan
haren etxea pillaturen duke.
30 Enekin eztena ene kontra da, eta enekin
biltzen ari eztena barreiatzen ari da.
31 Halakotz erraiten drauzuet, bekatu eta
blasfemio guzia barkaturen zaie gizonei: baina
Espirituaren kontretako blasfemioa barkaturen
etzaie gizonei.
32 Eta nor ere minzaturen baita gizonaren
Semearen kontra, barkaturen zaio hari: baina
nor ere minzaturen baita Espiritu sainduaren
kontra, etzaio barkaturen hari ez sekula hunetan, ez ethorteko denean:
33 Edo egizue arbore ona, eta haren fruktua
on: edo egizue arbore ustela, eta haren fruktua
ustel: ezen fruktutik arborea ezagutzen da.
34 Biperen kasta, nolatan ungi minza ahal
zaitezkete gaixto zaretelarik? ezen bihotzeko
abundantiatik ahoa minzo da.
35 Gizon onak bihotzeko thesaur onetik idokiten ditu gauza onak : eta gizon gaixtoak thesaur gaixtotik idokiten ditu gauza gaixtoak.
36 Baina badiotsuet, ezen gizonek erran
dukeiten hitz alfer guziaz, kontu rendaturen
dutela iudizioko egunean.
37 Ezen eure hitzetarik iustifikaturen aiz, eta
eure hitzetarik kondemnaturen aiz.
38 Orduan ihardets zezaten Eskribetarik eta
Fariseuetarik batzuk, zioitela, Majistrua, nahi
gendikek hireganik zenbeit signo ikusi.
39 Baina hark ihardesten zuela erran ziezen,
Natione gaixtoa eta adulteroa signo eskez dago:
baina signorik etzaio emanen, Ionas profetaren
signoa baizen.
40 Ezen hala nola Ionas balenaren sabelean
hirur egun eta hirur gau izan baitzen: hala izanen
da gizonaren Semea lurraren bihotzean, hirur
egun eta hirur gau.
41 Ninibako gizonak iaikiren dirade iudizioan
natione hunekin, eta kondemnaturen dute haur:
zeren hek emendatu baitziraden Ionasen predikationera, eta huna, Ionas bainoagoa hemen.
42 Egu-erdiko regina iaikiren da iudizioan
natione hunekin, eta hark kondemnaturen du
haur: zeren ethor baitzedin lurraren bazterretik
Salomonen sapientiaren enzutera, eta huna,
Salomon bainoagoa hemen.
43 Bada espiritu satsua ilki denean gizonaganik, leku leihorrez dabila, pausu bilha, eta eztu
erideiten.
44 Orduan erraiten du, Itzuliren naiz neure
ilki naizen etxera. Eta ethorri denean, erideiten
du hutsa, eskobaturik eta apaindurik.
45 Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berekin berzerik zazpi espiritu bera baino gaixtoagoak, eta sarthurik habitatzen dirade han, eta
gizon haren fina hatsea baino gaixtoago da: hala
natione gaixto huni ere helduren zaio.
46 Eta hura oraino populuari minzo zaiola,
huna, haren ama eta anaieak zeuden lekorean,
harekin minzatu nahiz.
47 Eta zenbeitek erran ziezon, Hara, hire ama
eta hire anaieak lekorean diaudek, hirekin minzatu nahiz.
48 Baina hark ihardesten zuela erran ziezon
hura erran zionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anaieak?
49 Eta hedaturik bere eskua bere diszipuluen
gainera, erran zezan, Huna ene ama eta ene
anaieak.
50 Ezen nork ere eginen baitu ene Aita zeruetan denaren borondatea, hura da ene anaie, eta
arreba, eta ama.
KAP. XIII.
3 Hazi ereillearen konparationea. 18
Haren deklarationea. 10, 14 Zergatik
Krist konparationez minzo den. 21
Persekutionea. 22 Mundua,
abrastasunak. 24 Hirakaren
konparationea. 31 Mustarda
bihiarena. 33 Altxagarriarena. 44
Thesaur landan gordearena. 45
Perlena. 47 Itsasora egotzi sarena.
54 Krist bere herrian menospreziatu.
1 Egun hartan berean Iesus etxetik ilkirik, iar
zedin itsas kostan.
2 Eta bil zedin harengana jendetze anhitz,
hanbat non unzi batetara sarthurik iar baitzedin:
eta jendetze guzia itsas kostan zegoen.
3 Eta erran ziezen anhitz gauza konparationez, zioela, Huna, ereille bat ilki zedin ereitera.
4 Eta ereitean hazitik batzu eror zitezen bide
bazterrera: eta xoriak ethorri izan dirade, eta iretsi ukan dituzte hek.
5 Eta batzu erori izan dirade leku harrizuetara, non ezpaitzuten heuragi lurrik: eta bertan ilki
zitezen, zeren ezpaitzuten lur barnerik.
6 Gero iguzkia goratu eta, erre izan dirade,
eta zeren ezpaitzuten errorik, eiarthu izan dirade.
7 Eta batzu erori izan dirade elhorri artera:
eta handitu izan dirade elhorriak, eta itho ukan
dituzte hek.
8 Eta batzu erori izan dirade lur onera: eta
fruktu renda zezaten, batak ehun, berzeak hirurogei, eta berzeak hogei eta hamar.
9 Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.
10 Orduan hurbildurik diszipuluek erran ziezoten, Zergatik konparationez minzo atzaie?
11 Eta hark ihardesten zuela, erran ziezen,
Zeren zuei eman baitzaizue zeruetako resumako
sekretuen ezagutzea, baina haei etzaie eman.
12 Ezen nork ere baitu, hari emanen zaio, eta
hanbatez gehiago ukanen du: baina nork ere
ezpaitu, hari duena ere edekiren zaio.
13 Halakotz konparationez minzo natzaie:
zeren dakusatelarik ezpaitute ikusten, eta enzuten dutelarik ezpaitute enzuten, ez aditzen.
14 Hala konplitzen da hetan Esaiasen profetia, zeinek baitio, Enzutez enzunen duzue, eta ez
adituren: eta dakusazuela ikusiren duzue eta
etzaizkiote oharturen.
15 Ezen gizendua da populu hunen bihotza,
eta beharriez gogorki enzun ukan dute, eta
begiak ertsi ukan dituzte: begiez ikus, eta beharriez enzun, eta bihotzaz adi eztezaten, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan.
16 Bada dohatsu dirade zuen begiak, ezen
ikusten dute: eta zuen beharriak, ezen enzuten
dute.
17 Ezen egiaz erraiten drauzuet, anhitz Profetak eta iustok desiratu ukan dutela ikustera
zuek ikusten dituzuen gauzen, eta ezpaitituzte
ikusi: eta enzutera, enzuten dituzuen gauzen,
eta ezpaitituzte enzun.
18 Zuek bada enzuzue ereillearen konparationea.
19 Noiz ere nehork enzuten baitu resuma
hartako hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaixto
hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein
zena: haur da bide bazterrean hazia rezebitu
duena.
20 Eta leku harrizuetara hazia rezebitu
duena, haur da, hitza enzuten, eta hura bertan
bozkariorekin rezebitzen duena:
21 Baina eztu errorik bere baithan, halakotz
da iraute gutitako: eta tribulationerik edo perse-
kutionerik hitzagatik heltzen denean, bertan
eskandalizatzen da.
22 Eta elhorri artera hazia rezebitu duena,
haur da hitza enzuten duena, baina mundu
hunetako arthak, eta abrastasunezko enganioak
ithotzen dute hitza, eta frukturik eztu egiten.
23 Baina lur onera hazia rezebitu duena, haur
da hitza enzuten eta aditzen duena, zeinek fruktu ekarten baitu eta egiten, batak ehun, eta berzeak hirurogei, eta berzeak hogei eta hamar.
24 Berze konparatione bat proposa ziezen,
zioela, Konparatu da zeruetako resuma hazi ona
bere landan erein duen gizonarekin.
25 Baina gizonak lo zeunzala, ethor zedin
haren etsaia, eta erein zezan hiraka, ogi artean:
eta ioan zedin.
26 Eta handitu zenean belharra, eta fruktu
egin zuenean, orduan ager zedin hiraka ere.
27 Orduan ethorririk aitafamiliaren zerbitzariek erran ziezoten, Iauna, eztuk hazi ona erein
eure landan? nondik du beraz hiraka?
28 Eta hark erran ziezen, Gizon etsaiak hori
egin du. Eta zerbitzariek erran ziezoten, Nahi
duk bada goazen eta bil dezagun hura?
29 Eta hark erran ziezen, Ez: hirakaren biltzean ogia ere idoki eztezazuen harekin batean.
30 Utzitzazue biak elkarrekin handitzera
uzta-arterano: eta uzta denboran, erranen
drauet biltzalei, Bil ezazue lehenik hiraka, eta
hers ezazue azautoz erratzekotzat: baina ogia bil
ezazue ene granerera.
31 Berze konparatione bat proposa ziezen,
zioela, Konparatu da zeruetako resuma, mustarda bihi gizon batek harturik bere landan erein
duenarekin.
32 Zein baita hazi guzietako xipiena, baina
handitu denean, berze belharrak baino handiago
da: eta arbore bilhatzen da, hanbat non ethorten
baitirade zeruko xoriak, eta ohatzeak egiten baitituzte haren adarretan.
33 Berze konparatione bat erran ziezen, zioela , Konparatu da zeruetako resuma altxagarriarekin, zein emazte batek harturik hirur neurri
irinen barnean gorde ukan baitu, guzia altxa
dadin arterano.
34 Gauza hauk guziak erran zietzen Iesusek
konparationez jendetzei, eta konparatione gabe
etzaien minzatzen.
35 Konpli ledinzat Profetaz erran izan dena,
zioela, Irekiren dut konparationez neure ahoa:
deklaraturen ditut munduaren fundatzetik gorderik egon izan diraden gauzak.
36 Orduan utzirik populua ethor zedin etxera
Iesus: eta ethorri izan zaizkan bere diszipuluak,
zioitela, Deklara iezaguk landako hirakaren konparationea.
37 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen,
Hazi ona ereiten duena da gizonaren Semea.
38 Eta landa da mundua: eta hazi ona, resumako haurrak dirade: eta hiraka, Gaixtoaren
haurrak dirade:
39 Eta hura erein duen etsaia, da deabrua:
eta uzta, munduaren fina da: eta uzta biltzaleak,
Aingeruak dirade.
40 Bada hala nola biltzen baitute hiraka, eta
suan erratzen, hala izanen da mundu hunen
finean.
41 Igorriren ditu gizonaren Semeak bere Aingeruak, eta bilduren dituzte haren resumatik
eskandalo guziak, eta inikitate egiten dutenak.
42 Eta egotziren dituzte labe daixekanera:
han izanen da nigar eta hortz garraskots.
43 Orduan iustoek argituren dukeite iguzkiak
bezala, bere Aitaren resuman. Enzuteko beharririk duenak enzun beza.
44 Berriz konparatu da zeruetako resuma
thesaur landa batetan gorderik dagoenarekin,
hura eridenik gizon batek estali ukan du: eta harzazko bozkarioz ioaiten da, eta duen guzia saltzen du, eta landa hura erosten.
45 Berriz konparatu da zeruetako resuma
gizon marxant perla ederren bilha dabilanarekin
46 Zeinek prezio handitako perla bat eriden
zuenean, ioanik sal baitzezan zuen guzia, eta
eros baitzezan hura.
47 Berriz konparatu da zeruetako resuma
sare itsasora egotzi batekin, eta gauza mota
guzietarik biltzen duenarekin:
48 Zein bethe izan zenean idoki baitzezaten
ur ezpondara: eta iarririk bil zitzaten onak unzietara, eta gaixtoak kanporat iraitz zitzaten.
49 Hala izanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingeruak, eta separaturen ditukeizte
gaixtoak iustoen artetik.
50 Eta egotziren ditukeizte labe daixekanera:

51 Erraiten draue Iesusek, Aditu dituzue
gauza hauk guziak? Diotsate, Bai Iauna.
52 Eta hark erran ziezen, Halakotz Eskriba
zeruetako resuman irakatsia den guzia, konparatu da zenbeit aitafamilia bere thesauretik gauza
berririk eta zaharrik idokiten duen batekin.
53 Eta gertha zedin konparatione hauk akabatu zituenean, Iesus iragan baitzedin handik.
54 Eta ethorri zenean bere herrira, irakasten
zituen hek beren sinagogetan: hanbat non
espantatuak baitzeuden, eta erraiten baitzuten,
Nondik huni sapientia haur eta berthuteak?
55 Ezta haur xarpanter-seme? ezta horren
ama Maria deitzen, eta horren anaieak Iakes eta
Ioses eta Simon eta Iuda?
56 Eta horren arrebak eztirade guziak gu
baithan? nondik bada huni gauza hauk guziok?
57 Eta eskandalizatzen ziraden hartan. Eta
Iesusek erran ziezen, Ezta Profetarik ohore gabe
bere herrian eta bere etxean baizen.
58 Eta etzezan egin han berthute anhitzik,
haien inkredulitatearen kausaz.
KAP. XIIII.
2 Herodesek Kristez duen opinionea.
3, 10 Ioanes Baptistaren
hatzamaiteko eta hiltzeko kausa. 13
Krist desertura retiratzen. 17 Borz
ogiezko eta bi arrainezko mirakulua.
23 Mendian Kristek othoitz egiten.
26 Eta itsas gainez zabilala. 30
Pierris hundatzetik begiratzen. 31
Fedea duda gabe izateko.
1 Denbora hartan enzun zezan Herodes
Tetrarkak Iesusen fama:
2 Eta erran ziezen bere zerbitzariei, Haur Ioanes Baptista da, hura resuszitatu izan da hiletarik, eta halakotz berthutek obratzen dute hunetan.
3 Ezen Herodesek hatzamanik Ioanes esteka
zezan, eta presoindegian ezar, Herodias haren
anaie Filiperen emaztearen kausaz.
4 Ezen erraiten zeraukan hari Ioanesek,
Eztuk sori hori duan.
5 Eta hura hil nahi zuelarik populuaren beldur
zen, zeren Profeta bezala baitzadukaten hura.
6 Bada Herodesen sor eguneko besta egiten
zenean, danza zedin Herodiasen alaba artean:
eta Herodesen gogara egin zezan.
7 Nondik iuramendurekin prometa baitziezon, emanen zeraukala zer ere eska bailedi.
8 Hark bada aitzinetik amaz instruitu izanik,
Indak (dio) hemen platean Ioanes Baptistaren
burua.
9 Eta triste zedin rege: baina zinaren, eta
harekin mahainean iarririk zeudenen kausaz,
mana zezan eman lekion.
10 Eta igor zezan Ioanesi presoindegian
buruaren edeki erazitera.
11 Eta ekarri izan da haren burua platean,
eta eman zekion neskatxari, eta hark presenta
ziezon bere amari.
12 Gero ethor zitezen haren diszipuluak, eta
eraman zezaten haren gorputza, eta ohortz
zezaten: eta ioanik konta ziezoten Iesusi.
13 Eta hori enzunik Iesus parti zedin handik
unzi batetan leku desertu batetara apart: eta
enzunik jendetzeak oinez iarreiki izan zaizkan
hirietarik.
14 Eta ilkirik Iesusek ikus zezan jendetze
handi bat eta konpasione har zezan hezaz, eta
haien arteko eriak senda zitzan.
15 Eta arrats aldean ethorri izan zaizkan bere
diszipuluak, zioitela, Leku desertua duk haur, eta
ordua ia iragan, eiek konjit jendetzei, burguetarat ioanik iateko eros dezatenzat.
16 Baina Iesusek erran ziezen, Eztute ioaiteko mengoarik, eiezue zeurok iatera.
17 Eta hek diotsote, Eztiagu hemen borz ogi
eta bi arrain baizen.
18 Eta hark erran ziezen, Ekaztazue huna.
19 Eta populua belhar gainean iartera manaturik, eta borz ogiak eta bi arrainak harturik,
begiak zerurat goititurik, gratiak renda zitzan,
eta hautsirik eman zietzen diszipuluei ogiak, eta
diszipuluek jendetzei.
20 Eta ian zezaten guziek, eta resasia zitezen: eta goiti zitzaten zathi soberatuetarik
hamabi saski betherik.
21 Eta ian zutenak ziraden borz milla gizonen
ingurua, emazteak eta haurrak gabe.
22 Eta bertan Iesusek bortxa zitzan bere diszipuluak unzian sartzera, eta haren aitzinean
berze aldera iragaitera: populuari konjit lemon
bizkitartean.
23 Eta konjit emanik populuari, igan zedin
mendira bereziki, othoitz egin lezanzat. Eta
arrastu zenean ber-bera zen han.
24 Eta unzia ia itsasoaren artean zen, bagez
tormentatua: ezen haize kontra zen.
25 Eta gauaren laurgarren beillan ioan zedin
hetara Iesus, itsas gainez zabilala.
26 Eta hura ikusirik itsas gainez zabilala, diszipuluak trubla zitezen, erraiten zutela, Fantosma bat da, eta beldurtiz oihu egin zezaten.
27 Baina bertan minza zekien Iesus, zioela,
Esporza zaitezte: ni naiz etzaretela beldur.
28 Eta ihardesten zeraukala Pierrisek erran
zezan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana nezak hiregana ethortera ur gainez.
29 Bada hark erran zezan, Athor. Eta iautsirik
unzitik Pierris ioan zedin ur gainez, Iesusgana
ethor ledinzat.
30 Baina haizea sendo ikusirik, izit zedin: eta
hundatzen hasi zenean oihu egin zezan, zioela,
Iauna, salba nezak.
31 Eta bertan Iesus eskua hedaturik lot
zekion, eta diotso, O fede xipitakoa, zergatik
dudatu duk?
32 Eta sarthu ziradenean unzira, sosega
zedin haizea.
33 Orduan unzian ziradenek ethorririk adora
zezaten hura, zioitela, Egiazki Iainkoaren Seme
aiz.
34 Eta berze aldera iraganik ethor zitezen
Jenesaretko lurrera.
35 Eta hura ezagutu ukan zutenean leku hartako gizonek, igor zezaten inguruko aldiri guzietara, eta presenta zietzoten eri ziraden guziak.
36 Eta othoitz egiten zeraukaten solament
hunki lezaten haren abillamendu ezpaina, eta
hunki ukan zuten guziak, senda zitezen.
KAP. XV.
3 Gizonen doktrinaz. 12
Eskandalizatzeaz. 13 Landare
erroetarik idokiren denaz. 18 Zerk
nehor satsutzen duen. Kananearen
alaba sendatu. 24 Krist norgatik
igorri izan den. 26 Haurren ogiaz. 28
Fedeaz. 30 Kristek eriak sendatzen.
36 Zazpi ogiezko mirakulua.
1 Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Eskriba eta Fariseu batzu, dioitela,
2 Zergatik hire diszipuluek iragaiten dute
aitzinekoen ordenanza? ezen eztitie ikutzen bere
eskuak ogia iaten dutenean.
3 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen, Eta
zuek zergatik iragaiten duzue Iainkoaren manamendua zuen ordenanzaz?
4 Ezen Iainkoak manatu ukan du, dioela,
Ohoraitzak eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama
maradikaturen duena, herioz hil bedi.
5 Baina zuek diozue, Nork ere erranen baitrauka aitari edo amari, Eneganik den dono
guzia probetxaturen zaik: ohora ezpadeza ere
bere aita edo bere ama hogen gabe date.
6 Eta ezdeustu ukan duzue Iainkoaren manamendua zuen ordenanzaz.
7 Hipokritak, ungi profetizatu ukan du zuezaz
Esaiasek, dioela,
8 Populu haur ahoz hurbiltzen zait, eta ezpainez ohoratzen nau: baina hauen bihotza urrun
da eneganik.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, irakasten
dituztela doktrinatzat gizonen manamenduak.
10 Eta populua beregana deithurik erran ziezen, Enzun ezazue eta adi ezazue.
11 Eztu ahoan sartzen denak satsutzen gizona: baina ahotik ilkiten denak satsutzen du gizona.
12 Orduan hurbildurik bere diszipuluek erran
ziezoten, Ezagutu duk nola Fariseuak propos hori
enzunik eskandalizatu izan diraden?
13 Eta hark ihardesten zuela erran zezan,
Ene Aita zeruetakoak landatu eztuen landare
guzia erroetarik idokiren da.
14 Utzitzazue, itsurik itsuen gidari dirade:
baldin itsuak itsua gida badeza, biak hobira eroriren dirade.
15 Orduan ihardesten zuela Pierrisek erran
ziezon, Deklara iezaguk konparatione hori.
16 Eta Iesusek erran zezan, Oraino zuek ere
adimendu gabe zarete?
17 Oraino eztuzue aditzen ezen ahoan sartzen den guzia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
18 Baina ahotik ilkiten diradenak, bihotzetik
partitzen dirade, eta hek satsutzen dute gizona.
19 Ezen bihotzetik partitzen dirade pensamendu gaixtoak, hiltzekak, adulterioak, paillardizak, ohoinkeriak, testimoniaje falsuak, gaitzerraitekak.
20 Hauk dirade gizona satsutzen dutenak:
baina eskuak ikuzi gaberiko iateak, eztu gizona
satsutzen.
21 Eta ilkirik handik Iesus ioan zedin Tireko
eta Sidongo komarketarat.
22 Eta huna, emazte Kananea bat aldiri hetarik ilkirik, oihuz iar zedin, ziotsola, Auk pietate
nizaz Dabid-en seme Iauna, ene alaba duk deabruaz gaizki tormentatua.
23 Baina hark etziezon ihardets hitzik.
Orduan hurbildurik bere diszipuluek othoitz
zegioten, zioitela, Emok konjit: ezen oihuz diaok
gure ondoan.
24 Eta hark ihardesten zuela erran zezan,
Eznaiz igorri Israeleko etxeko ardi galduetara
baizen.
25 Eta hark ethorririk adora zezan hura, zioela, Iauna, aiuta nezak.
26 Eta hark ihardesten zuela erran zezan,
Eztun gauza bidezkoa haurren ogiaren hartzea,
eta xakurrei egoiztea.
27 Baina hark erran zezan, Hala duk, Iauna,
baina xakurrek ere bere nabusien mahainetik
erorten diraden apurretarik iaten die.
28 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran
ziezon, O emaztea, handi dun hire fedea: egin
bekin nahi dunan bezala. Eta senda zedin haren
alaba orduandanik.
29 Eta partiturik handik Iesus ethor zedin.
Galileako itsas aldera: eta iganik mendira, iar
zedin han.
30 Orduan ethor zedin harengana anhitz jendetze, zutela berekin maingurik, itsurik, muturik,
hebainik eta anhitz berzerik: eta ezar zitzaten
Iesusen oinetara, eta senda zitzan.
31 Hala non populuak mirets baitzezan
zakuskianean mutuak minzatzen, hebainak sendaturik, mainguak zabiltzala, itsuek ikusten zutela: eta glorifika zezaten Israeleko Iainkoa.
32 Orduan Iesusek beregana deithurik bere
diszipuluak erran zezan, Konpasione dut populu
hunezaz: ezen ia hirur egun du enekin dagoela,
eta eztute zer ian dezaten: eta eztitut barurik
igorri nahi, bidean flaka eztitezenzat.
33 Eta bere diszipuluek diotsote, Nondik guri
hanbat ogi desertuan hunanbat jenderen resasiatzeko?
34 Eta dioste Iesusek, Zenbat ogi dituzue?
Eta hek erran ziezoten, Zazpi, eta arraintxo
batzu.
35 Orduan mana zezan populua lurrean iartera.
36 Eta harturik zazpi ogiak eta arrainak, gratiak rendaturik hauts zitzan, eta eman zietzen
bere diszipuluei: eta diszipuluek populuari.
37 Eta ian zezaten guziek, eta resasia zitezen: eta goiti zitzaten zathi soberatuetarik zazpi
saski betherik.
38 Eta ian zutenak ziraden, laur milla gizon,
emazteak eta haurrak gabe.
39 Orduan konjit emanik jendetzeari, igan
zedin unzi batetara: eta ethor zedin Magdaleko
bazterretara.
KAP. XVI.
4 Ionasen signoa Fariseuei emaiten.
6 Haien altxagarria. 13 Jendek
Kristez duten reputationea. 16 Krist
prometatu izan zena, nola Iesus den.
17 Fedea Iainkoaganik heldu. 18
Harriaren gainean Eliza. 19 Gakoak.
Lotzea. Laxatzea. 21 Kristek
aitzinetik bere herioa erraiten. 23
Pierris Sathan deithu. 24 Kristi
iarreiki nahi zaionak zer egiteko. 25
Bizitzearen galtzea edo erideitea.
1 Eta ethorririk Fariseuek eta Saduzeuek,
tentatzen zutela rekiri zezaten zenbeit signo
zerutik erakuts liezen.
2 Baina hark ihardesten zuela erran ziezen,
Arratsean, erraiten duzue, Denbora eder eginen
du: ezen gorri da zerua.
3 Eta goizean diozue, Egun tenpestate eginen du: ezen zerua orzgorri gaitz da. Hipokritak,
zeruaren irudiaz, iujeatzen dakizue, eta denboretako signoez ezin dirozue?
4 Jeneratione gaixtoa edo adulteroa signo
eskez dago, eta signorik etzaio hari emanen
Ionas profetaren signoa baizen. Eta hek utzirik
ioan zedin.
5 Eta ethorri ziradenean haren diszipuluak
berze aldera, ahanz zekien ogi hartzera.
6 Eta Iesusek erran ziezen, Gogoauzue eta
begira zaitezte Fariseuen eta Saduzeuen altxagarritik.
7 Eta hek ihardukiten zuten bere artean, zioitela, Hori dio, zeren ogirik hartu eztugun.
8 Eta Iesusek ezaguturik erran ziezen, Zer
dihardukazue zeuron artean, fede xipitakoak,
zeren ogirik hartu eztuzuen?
9 Oraino eztuzue aditzen, eta etzarete gehiagorik orhoit borz milla gizonen borz ogiez, eta
zenbat saski goititu zintuzten?
10 Ezeta laur milla gizonen zazpi ogiez, eta
zenbat saski goititu zintuzten?
11 Nola eztuzue aditzen ezen eztrauzuedala
ogiz erran, begira zindeizten Fariseuen eta Saduzeuen altxagarritik?
12 Orduan adi zezaten ezen etzuela erran,
begira litezen ogi altxagarritik, baina Fariseuen
eta Saduzeuen doktrinatik.
13 Eta ethorri zenean Iesus Zesareako bazter
Filiperenetara, interroga zitzan bere diszipuluak,
erraiten zuela, Ni nor naizela dioite gizonek,
gizonaren Semea?
14 Eta hek erran zezaten, Batzuk, Ioanes
Baptista: eta berzek, Elias: eta berzek, Hieremias, edo Profetetarik bat.
15 Dioste, Eta zuek nor naizela diozue?
16 Ihardesten zuela Simon Pierrisek erran
zezan, Hi aiz Krist Iainko biziaren Semea.
17 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezon
hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semea: ezen
haragiak ez odolak eztrauk hori rebelatu, baina
ene Aita zeruetan denak.
18 Baina are nik erraiten drauat, ezen hi aizela Pierris, eta Harri hunen gainean edifikaturen
dudala neure Eliza: eta ifernuko borthak etzaizkala hari garaithuren.
19 Eta hiri emanen drauzkiat zeruetako resumaren gakoak, eta zer ere lothuren baituk
lurrean, lothua izanen duk zeruetan: eta zer ere
laxaturen baituk lurrean, laxatua izanen duk
zeruetan.
20 Orduan mana zitzan expresuki bere diszipuluak nehori ezlerroten, hura zela IESUS KRIST.
21 Orduandanik has zedin Iesus bere diszipuluei deklaratzen, ezen behar zuela ioan Ierusalemera, eta anhitz sufritu Anzianoetarik eta Sakrifikadore prinzipaletarik, eta Eskribetarik, eta
heriotara eman behar zela, eta hereneko egunean, resuszitatu.
22 Eta hura apartaturik has zekion Pierris
reprotxatzen, zioela, Eurorzaz auk pietate,
Iauna: etzaik hiri hori helduren.
23 Eta hark itzulirik erran ziezon Pierrisi,
Gibelerat adi eneganik Satan, enpatxu atzait:
ezen eztituk aditzen Iainkoaren diraden gauzak,
baina gizonen diradenak.
24 Orduan Iesusek erran ziezen bere diszipuluei, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada,
renuntia beza bere buruaz, eta har beza bere
krutzea, eta berrait niri.
25 Ezen nork ere nahi ukanen baitu salbatu
bere bizia, galduren du hura: eta nork ere galduren baitu bere bizia ene kausaz, eridenen du
hura.
26 Ezen zer probetxu du gizonak baldin
mundu guzia irabaz badeza, eta bere arima gal
badeza? edo zer emanen du gizonak bere arimaren rekonpensamendutan?
27 Ezen gizonaren Semea ethorriren da bere
Aitaren glorian bere Aingeruekin: eta orduan
rendaturen drauka batbederari bere obren araura.
28 Egiaz diotsuet, badirade hemen present
diradenetarik batzu, herioa dastaturen eztutenik, gizonaren Semea bere resumara ethorten
ikus diroiteno.
KAP. XVII.
2 Krist transfiguratu. 5 Hura
enzuteko. 11 Elias. 13 Ioanes
Baptista. 15 Lunatikoa sendatu. 17
Apostoluen inkredulitatea. 20
Fedearen botherea. 21 Orationea
eta barura. 22 Kristek bere pasionea
aitzinetik erraiten. 25 Tributa
pagatzen.
1 Eta sei egunen buruan, har zitzan Iesusek
Pierris eta Iakes eta Ioanes haren anaiea, eta
eraman zitzan apart mendi gora batetara.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu Berria - 06
- Parts
- Testamentu Berria - 01
- Testamentu Berria - 02
- Testamentu Berria - 03
- Testamentu Berria - 04
- Testamentu Berria - 05
- Testamentu Berria - 06
- Testamentu Berria - 07
- Testamentu Berria - 08
- Testamentu Berria - 09
- Testamentu Berria - 10
- Testamentu Berria - 11
- Testamentu Berria - 12
- Testamentu Berria - 13
- Testamentu Berria - 14
- Testamentu Berria - 15
- Testamentu Berria - 16
- Testamentu Berria - 17
- Testamentu Berria - 18
- Testamentu Berria - 19
- Testamentu Berria - 20
- Testamentu Berria - 21
- Testamentu Berria - 22
- Testamentu Berria - 23
- Testamentu Berria - 24
- Testamentu Berria - 25
- Testamentu Berria - 26
- Testamentu Berria - 27
- Testamentu Berria - 28
- Testamentu Berria - 29
- Testamentu Berria - 30
- Testamentu Berria - 31
- Testamentu Berria - 32
- Testamentu Berria - 33
- Testamentu Berria - 34
- Testamentu Berria - 35
- Testamentu Berria - 36
- Testamentu Berria - 37
- Testamentu Berria - 38
- Testamentu Berria - 39
- Testamentu Berria - 40
- Testamentu Berria - 41
- Testamentu Berria - 42
- Testamentu Berria - 43
- Testamentu Berria - 44
- Testamentu Berria - 45
- Testamentu Berria - 46
- Testamentu Berria - 47