🕙 28-minute read

Testamentu Berria - 03

Total number of words is 3684
Total number of unique words is 1565
25.0 of words are in the 2000 most common words
36.1 of words are in the 5000 most common words
42.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Kristen ethortea desira lezatenzat, hark bekatuaren menetik delibra eta redemi litzanzat, Legeak
  ez Legeko sakrifizioek ezin zitzakeiztenaz geroz,
  ezen hek deus etzuten zerbitzatzen Iesus Kristek
  bekatuaren abolitzeko eta iraungiteko bere gorputz propriaz egin behar zuen egiazko oblationearen representatzeko baizen.
  Testamentu berriko liburuez den bezenbatean, hek aditzera eta ezagutzera emaiten draukute, nola Iesus Krist Rege eta Mesias handi prometatu izan zena (zein baita Iainko egiazko
  gauza guziaren gainetik laudatzekoa) Testamen-
  
  tu zaharreko liburuetan figuratua eta representatua, nola azkenekotz haren Aitak bere baithan
  ordenatu eta arrastatu zuen denboran mundu
  hunetara igorri ukan duen: baitzen inikitate eta
  gaixtakeria guziak regnatzen zuen denbora.
  Bada Iesus Salbadorea igorri izan da, eta haragi
  humano harturik, eta herio eta pasione iraganik
  resuszitatu izan da: ez nehork egin ahal litukeen
  obra onen kausaz (ezen guziak ziraden bekatore) baina bere erranetan eta eginetan bethiere
  egiati den Iainkoak bere gratia prometatu zuenaren abrastasun handiak eman lietzagunzat, eta
  bere miserikordiaz salba genzanzat.
  Bada Testamentu berrian klaroki erakusten
  zaiku, nola Iesus Krist egiazko Bildotsa, eta gizonen bekatuak edekiten dituen egiazko oblationea, ethorri izan den bere Aitaren eta gure
  artean bakearen egitera, eta harekin gratiatan
  eta amoriotan gure ezartera: gure bekatuak
  bere odolaz ikuzirik eta garbiturik, eta gu deabruaren suiektionetik delibraturik eta idokirik
  adopta eta Iainkoaren haur egin genzanzat, eta
  bere Aitaren Resuma zabaleko eta konplituko
  herederokide berekin egin genzanzat.
  
  Eta Iainkoak egin drauzkigun on handi eta
  exzellent hauk ezagut ditzagunzat, emaiten
  drauku bere Espiritu saindua, zeinek sinhets eraziten baitrauku Iainko Aita baithan, eta hark igorri duen Rege eta Mesiasa baithan. Ezen segur,
  Espiritu sainduaren operationea gabe (zeinek
  instruitzen eta sinhesten dugun gauza guziaz
  zertifikatzen eta seguratzen baikaitu) ezin sinhests genezake nola Mesiasa igorri ukan duen
  Iainkoak mundu hunetara, ezeta nola Mesias
  hura Iesus den. Ezen S. Paulek erraiten duen
  bezala, Nehork ezin egiazki konfesa dezake,
  Iesus Iainko eta Iaun dela eta hark salbatzeko
  botherea duela, baldin Espiritu sainduaren moienez eta inspirationez ezpada. Espiritu hunek
  berak testifikatzen eta sinhests eraziten drauka
  gure espirituari, ezen Iainkoaren haur garela, eta
  erausten eta zabaltzen du gure gainera S. Paulek
  Korinthianoetaratko epistolan eskribatzen duen
  karitate eta amorio handia. Fedeaz eta karitateaz berzalde, Espiritu hunek berak emaiten
  drauku esperanza ukaiteko berthutea, baita
  seguranzarekin bizitze eternalaren eta sekulakoaren begira egoite bat, eta bizitze hartako segu-
  
  ranza emaiten drauku, prestuzko beharkian bahi
  on batek seguranza emaiten duen anzora: eta
  anhitz berze dohain eta gratia espiritual ere
  emaiten drauku S. Paulek Galatianoetaratko
  epistolan erraiten duen bezala. Bada fedearen
  fruktua eta irabazia ezta guti estimatzeko, ez
  berthute xipitako: ezen Iesus Krist Iauna baithara dugun fedeaz (zein karitatezko obrez erakusten baita, hartara nehor inzitatzen duelarik) iustifikatzen eta sanktifikatzen gara: erran nahi da,
  ezen Iainkoak, Iesus Krist gure Iaunaren Aitak
  (zein gure Aita ere baita, Iesus Kristez egin izan
  zaikun adoptionearen kausaz) bere gratia puragatik eta ontasunagatik iusto eta saindu gadutzala Iesus Krist bere Seme gure Iaunaren merezituaren eta satisfaktionearen berthutez, gure
  bekatuez estimationerik ez konturik batre egiten
  eztuelarik, eta haien kausaz eta respektuz herio
  eta pena eternalera kondemnatzen ezgaituelarik.
  Gehiago, ethorri izan da mundu hunetara
  Iesus Krist, harzaz eta hartan hure bekatuetarik
  purgaturik eta sanktifikaturik, ungi egiteko exenplu hura baithan har genezanzat, haren boron-
  
  dateari iarreikiz, obra onik eginez, haragiaren
  obra eta egitate guziez renuntiatuz, eta gogo eta
  borondate prest eta deliberatu batez Iauna,
  berak manu bezala, zerbitzatuz, gure bizi guzian
  iustoki eta sainduki gure izatea iraganez: gu iaio
  gabe Iainkoak guzaz eginen ziradela preparatu
  eta ordenatu zituen obra onez bethi erakusten
  dugularik ezen fedezko gratia eta dohain hunetara deithuak garela. Eta obra on hauk egiten
  eztituenak, erakusten duke klaroki, ezen eztukeela hark Iesus Kristek gutarik batbederaganik
  galdegiten duen fedea.
  Salbadore hunegana bada ioan eta retiratu
  behar gara, huni bihotz on eta libre batez iarreiki behar gaitzaitza, irakats gaitzanzat: ezen hura
  da gure Majistrua eta Iabea emerik eta gogaberarik, baieta gure exenplua eta patroina, harenganik ungi bizitzeko manera ikasi behar dugu.
  Eta berzalde, hura da gure arimen Ipizpikua
  eta Pastora, hura da berak bere borondate propriz guregatik bere odola isuri duen Sakrifikadore handia, Iainkoaren eta gure arteko Arartekoa
  eta bake ezarlea, Iainko Aitaren eskuinean iarria
  dena, gure Adbokat eta Ararteko guregatik inter-
  
  zeditzen eta othoitz egiten duena: eta gauza
  segura eta gerthua da, berak seguratu eta irakatsi gaituen bezala, ezen hark bere Aitaganik
  inpetraturen duela, zerere hari berari edo haren
  izenean haren Aitari eska bagakitza, baldin
  eskez gaudenean sinhesten badugu, hala eginen
  draukula: ezen hala promes drauku eta bere
  hitzaren Iabe da. Bada bekatutan eror bagaitez,
  eztagigula dudarik egiazko dolurekin (zeinetara
  bere predikationen hatseandanik Iesus Kristek
  gomitatzen eta exhortatzen baikaitu) eta egiazko federekin throno realera ioaitera, non hura
  baita iarria, ez rigorez usat dezanzat, baina
  eskaturen diradenei gratia dagienzat: eta halatan miserikordia eginen drauku: ezen hura ethorri izan da mundura, bere gratiaz bekatoreak
  salba ditzanzat.
  Iesus Krist haur bera da bere Aitaz determinatu eta ordenatu izan zaion denboran, ethorriren ere dena, eta bere thronoan maiestate handirekin iarririk, gizon guziak iujeaturen dituena,
  eta batbederari ungia bada gaizkia bada, egin
  dukeenaren araura rendaturen draukana. Eta
  bere eskuinekoei, bizitze eternalaren begira
  
  egon diratenei, erranen draue, Zatozte, bizitze
  eternalaren ukaiteko ene Aitaz elejitu izan zaretenak, har ezazue posesione munduaren kreationetik preparatu eta asignatu izan zaizuen resuman. Eta berzaldera, haren ezkerrean diratenei,
  erranen draue, Parti zaitezte eneganik, kreatura
  maradikatuak eta reprobatuak, eta zoazte deabruari eta haren aingeruei prest eta paratua
  dauen su eternalera. Eta orduan date munduaren fina, Iesus Kristek bere etsai guzien gainean
  biktoria ukanik, Iainko bere Aitari, orain harenganik dadukan resuma rendatu eta eman draukeonean.
  Eta erran diraden gauza hauk ezagut ditzagunzat, Iainkoaren borondate ona izan da, haren
  Espiritu sainduaz eman lekizkigun Bibleko liburuak eskribuz, eta hetango doktrinaren predikationea lizen, eta doktrinarekin Sakramenduak,
  doktrina hartango egia zigilatua bezala lizenzat.
  Bada hauk guziak egin izan dirade ezagut eta
  sinhets dezagunzat ezen eztela Iainko egiazko
  bat eta prometatu bezala hark igorri duen Iesus
  Krist bat baizen, eta sinhestez bizitze eternala
  Iesus Krist hunez dugunzat.
  
  Hunez berze fundamentik ezin nehork ezar
  dezake Iesus Kristen Elizan, zeinen gainean Eliza
  fundatua baita, eta S. Paulek desiratzen du,
  hunez berze federik, edo Iesus Kristez den salbamenduaz berzerik predikaturen duen guzia Iainkoak desegin, abisma eta sunsi dezan, are zerutik ethorri Aingeru bat baliz ere.
  Bada Iainko Aitari, zeinaganik eta zeinez eta
  zeinenak baitirade gauza guziak, eta Iesus Krist
  haren Seme gure Iaun eta redenptoreari, eta
  Espiritu sainduari dela ohore eta gloria sekula
  sekulakotz. Amen.
  TESTAMENTU BERRIKO
  liburuen izenak.
  Ebanjelioa S. Mattheuen araura.
  28 kap.
  Ebanjelioa S. Mark-en araura.
  16 kap.
  Ebanjelioa S. Luk-en araura.
  24 kap.
  Ebanjelioa S. Ioanen araura.
  21 kap.
  Apostoluen Akteak. 28 kap.
  S. PAULEN EPISTOLAK.
   kap..
  1 Korinthianoetara. 16 kap.
  
  2 Korinthianoetara. 13 kap.
  Galatianoetara.
  6 kap.
  Efesianoetara.
  6 kap.
   kap.
  Kolosianoetara.
  4 kap.
  1 Thesalonizeanoetara.
  5 kap.
  2 Thesalonizeanoetara.
  3 kap.
  1 Timotheogana.
  6 kap.
  2 Timotheogana.
  4 kap.
  Titegana.
  3 kap.
  Filemongana. 1 kap.
  Hebraikoetara.
  13 kap.
  
  EPISTOLA KATHOLIKOAK.
  S. Iakesek.
  5 kap.
  1 S. Pierrisek. 5 kap.
  2 S. Pierrisek. 3 kap.
  1 S. Ioanek. 5 kap.
  2 S. Ioanek. 1 kap.
  3 S. Ioanek. 1 kap.
  S. Iudak.
  1 kap.
  Apokakalipsea.
  22 kap.
  Guzietan.
  260 kap.
  
  IESUS KRISTEN
  EBANJELIO SAINDUA
  S. MATHEUEN ARAURA
  KAP. I.
  1 Iesus Kristen burhaso eta
  haragiaren arauezko aitzinekoak. 18
  Nola hura Espiritu sainduaganik
  konzebiturik, Maria birjina Iosefen
  emazteaganik iaio izan den. 21
  Zergatik izen eman zaion Iesus. 23
  Emmanuel.
  1 Iesus Krist Dabid-en semearen, Abrahamen
  semearen jenerationeko Liburua.
  2 Abrahamek enjendra zezan Isaak. Eta
  Isaak-ek enjendra zezan Iakob. Eta Iakob-ek
  enjendra zitzan Iuda eta haren anaieak.
  3 Eta Iudak enjendra zitzan Fares eta Zara
  Thamarganik. Eta Faresek enjendra zezan
  Esrom. Eta Esromek enjendra zezan Aram.
  
  4 Eta Aramek enjendra zezan Aminadab. Eta
  Aminadab-ek enjendra zezan Naason. Eta Naasonek enjendra zezan Salmon.
  5 Eta Salmonek enjendra zezan Booz Rakabganik. Eta Boozek enjendra zezan Obed Ruthganik. Eta Obed-ek enjendra zezan Iese.
  6 Eta Iesek enjendra zezan Dabid regea. Eta
  Dabid regeak enjendra zezan Salomon uriasen
  emazte izanaganik.
  7 Eta Salomonek enjendra zezan Roboam.
  Eta Roboamek enjendra zezan Abia. Eta Abiak
  enjendra zezan Asa.
  8 Eta Asak enjendra zezan Iosafat. Eta Iosafatek enjendra zezan Ioram. Eta Ioramek enjendra
  zezan Ozias.
  9 Eta Oziasek enjendra zezan Ioatham. Eta
  Ioathamek enjendra zezan Akaz. Eta Akazek
  enjendra zezan Ezekias.
  10 Eta Ezekiasek enjendra zezan Manase. Eta
  Manasek enjendra zezan Amon. Eta Amonek
  enjendra zezan Iosias.
  11 Eta Iosiasek enjendra zezan Iazim. Eta
  Iazimek engrendra zitzan Iekonias eta haren
  anaieak, Babilonerat eraman izan ziradenean.
  
  12 Eta Babilonerat eraman izan ziraden
  ondoan, Iekoniasek enjendra zezan Salathiel. Eta
  Salathielek enjendra zezan Zorobabel.
  13 Eta Zorobabelek enjendra zezan Abiud.
  Eta Abiud-ek enjendra zezan Eliazim. Eta Eliazimek enjendra zezan Azor.
  14 Eta Azorek enjendra zezan Sadok. Eta
  Sadok-ek enjendra zezan Akim. Eta Akimek
  enjendra zezan Eliud.
  15 Eta Eliud-ek enjendra zezan Eleazar. Eta
  Eleazarek enjendra zezan Mathan. Eta Mathanek
  enjendra zezan Iakob.
  16 Eta Iakob-ek enjendra zezan Iosef Mariaren senharra, zeinaganik iaio izan baita Iesus,
  zein erraiten baita Krist.
  17 Bada Abrahamganik Dabidgananoko jeneratione guziak, dirade hamalaur jeneratione. Eta
  Dabidganik Babilonerat eraman izan ziraden
  arteranokoak, hamalaur jeneratione. Eta Babilonerat eraman izan ziradenetik Kristgananokoak,
  hamalaur jeneratione.
  18 Bada Iesus Kristen sortzea hunela izan da.
  Ezen Maria haren ama Iosefekin fedatua zela,
  
  hek elkargana gabe, izorra eriden zedin Espiritu
  sainduaganik.
  19 Orduan bere senhar Iosefek, zeren iusto
  baitzen eta ezpaitzuen hura difamatu nahi,
  sekretuki utzi nahi ukan zuen.
  20 Baina gauza hauk gogoan zerabiltzala,
  huna, Iaunaren Aingerua ager zekion ametsetarik, zioela, Iosef Dabid-en semea, ezaizela beldur
  eure emazte Mariaren hartzera: ezen hartan
  konzebitu dena, Espiritu sainduaganik duk.
  21 Eta erdiren duk seme batez eta deithuren
  duk haren izena Iesus. Ezen hark salbaturen dik
  bere populua haien bekatuetarik.
  22 Bada haur guzia egin izan da, Iaunak Profetaz erran ukan zuena konpli ledinzat, zioela,
  23 Huna, birjina bat izorra izanen da, eta
  erdiren da seme batez, eta deithuren dute haren
  izena Emmanuel, zein erran nahi baita hanbat
  nola, Iainkoa gurekin.
  24 Lotarik iratzarturik bada Iosefek egin
  zezan Aingeruak manatu zeraukan bezala, eta
  har zezan bere emaztea.
  
  25 Eta etzezan hura ezagut, bere lehen
  semeaz erdi zedino: eta deizezan haren izena
  Iesus.
  
  KAP. II.
  1 Krist Bethlehemen iaio. 11 eta
  Orientetik ethorri Zuhurrez adoratu.
  13 Gero Iosefek hala manamendu
  ukanik Iesus eta haren ama Maria
  harturik Egiptera ihes egiten. 16
  Herodesek haur xipiak hiltzen. 21
  Iosef ama-semekin Egiptetik itzulirik,
  Nazarethera ethorten.
  1 Iaio zenean bada Iesus Bethlehem Iudeakoan rege Herodesen denboran, huna, Zuhurrak
  Orientetik ethor zitezen Ierusalemera,
  2 Zioitela, Non da Iuduen rege iaio dena?
  ezen ikusi dugu haren izarra Orientean, eta ethorri gara hura adora dezagunzat.
  3 Bada rege Herodes enzunik hori trubla
  zedin, eta Ierusaleme guzia harekin.
  
  4 Eta bildurik Sakrifikadore prinzipal guziak
  eta populuaren Eskribak, informa zedin hetarik
  non Krist sortzeko zen.
  5 Eta hek erran ziezoten, Bethlehem Iudeakoan, ezen hunela eskribatua duk Profetaz,
  6 Eta hi Bethlehem Iudako lurra, ezaiz Iudako
  gobernadoren arteko xipiena, ezen hireganik
  ilkiren duk, Israel ene populua bazkaturen duen
  gobernadorea.
  7 Orduan Herodes sekretuki Zuhurrak deithurik informa zedin hetarik dilijentki, izarra agertu
  izan zaien denboraz:
  8 Eta hek Bethlehemerat igorririk, erran ziezen, Ioanik informa zaitezte dilijentki haurtxoaz:
  eta eriden dukezuenean, iakin erazi iezadakue,
  nik ere ethorririk adora dezadan hura.
  9 Hek bada regea enzunik parti zitezen: eta
  huna, Orientean ikusi ukan zuten izarra haien
  aitzinean ioaiten zen, haurtxoa zen lekuaren gainera ethorririk geldi zedino.
  10 Eta izarra ikusirik bozkario handiz boz zitezen hagitz.
  11 Eta etxera sarthurik eriden zezaten haurtxoa bere ama Mariarekin: eta ahozpez adora
  
  zezaten hura, eta bere thesaurak desplegaturik
  presenta zietzoten estrenak, urhe, enzensu, eta
  mirha.
  12 Eta dibinoki ametsetan adbertitu izanik
  ezlitezen Herodesgana itzul, berze bidez retira
  zitezen bere komarkarat.
  13 Bada hek retiratu eta, huna, Iaunaren Aingerua agertzen zaio Iosefi, dioela, Iaikirik har
  itzak haurtxoa eta haren ama, eta ihes egik Egiptera: eta aizen han nik darrakeadano: ezen Herodesek bilhaturen dik haurtxoa hiltzeko.
  14 Iosefek bada iratzarri eta, har zitzan haurtxoa eta haren ama gauaz, eta retira zedin Egiptera.
  15 Eta egon zedin han Herodesen finerano,
  Iaunak Profetaz erran zuena konpli ledinzat, zioela Egiptetik deithu ukan dut neure Semea.
  16 Orduan Herodesek ikusirik nola Zuhurrez
  enganatu izan zen, aserre zedin hagitz: eta bere
  jendea igorririk hil zitzan Bethlehemen eta haren
  aldiri guzietan ziraden haur bi urthetako eta
  behereko guziak, Zuhurretarik dilijentki informatu izan zen denboraren araura.
  
  17 Orduan konpli zedin Iaunak Hieremias Profetaz erran ukan zuena, zioela,
  18 Boza Rhaman enzun izan da, deithore eta
  nigar eta auhen handi. Rakel bere haurrakgatik
  nigarrez egon, eta ezta konsolatu nahi izan,
  zeren eztiraden.
  19 Baina Herodes hil eta, huna, Iaunaren Aingerua ager zekion ametsetan Iosefi Egipten,
  20 Zioela, iaikirik har itzak haurtxoa eta
  haren ama eta ioan adi Israeleko lurrerat, ezen
  haurtxoaren arimaren ondoan zabiltzanak hil
  izan dituk.
  21 Hark bada iratzarri eta, har zitzan haurtxoa eta haren ama, eta ethor zedin Israeleko
  lurrera.
  22 Baina enzunik ezen Arkelausek regnatzen
  zuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur
  zedin hara ioaitera: eta ametsetan dibinoki
  adbertiturik retira zedin Galileako bazterretarat.
  23 Eta hara ethorririk habita zedin Nazareth
  deitzen den hirian: Profetez erran izan zena konpli ledinzat, ezen Nazareno deithuren zela.
  
  KAP. III.
  1 Ioanesek penitentia eta Kristen
  ethortea predikatzen. 4 Ioanesen
  beztidura eta bianda. 6 Bekatuen
  konfesionea. 7 Ioanesek Fariseuak
  reprotxatzen. 8 Penitentiazko
  fruktuak. 9 Abrahamen haur. 10
  Aizkora arbore erroan. 11 Urez eta
  Espiritu sainduazko Baptismoa. 12
  Bahea eskuan, lastoa surako, eta
  bihia granererako. 13 Krist
  batheiatu.
  1 Bada denbora hartan ethor zedin Ioanes
  baptista, predikatzen zuela Iudeako desertuan:
  2 Eta zioela, Emenda zaitezte: ezen zeruetako resuma hurbil da.
  3 Ezen haur da Esaias Profetaz erran izan
  zena, zioela, Desertuan oihuz dagoenaren boza
  da, Apain ezazue Iaunaren bidea, zuzen itzazue
  haren bideskak.
  4 Ioanes hunek bada zuen bere abillamendua
  kamellu biloz, eta larruzko gerrikoa bere gerrun-
  
  zean inguru: eta haren bianda zen othiz eta basa
  eztiz.
  5 Orduan ethor zedin harengana Ierusaleme
  eta Iudea guzia, eta Iordanaren inguruko komarka guzia.
  6 Eta batheiatzen ziraden harenganik Iordanean, bere bekatuak konfesatzen zituztela.
  7 Ikusirik bada anhitz Fariseuetarik eta Sadduzeuetarik ethorten ziradela haren baptismora,
  erran ziezen, Bipera kasta, nork abisatu zaituzte
  hira ethortekoari ihes dagiozuen?
  8 Egin itzazue bada fruktuak emendamenduaren digneak.
  9 Eta eztezazuela presumi zeurok baithan
  erraitera, Abraham dugu aita: ezen badiotsuet,
  Iainkoak harri hautarik ere Abrahami haur suszita ahal diezakeola.
  10 Bada ia aizkora arboren errora ezarria da:
  beraz arbore fruktu onik egiten eztuen guzia
  pikatzen da eta sura egoizten.
  11 Egia da, nik batheiatzen zaituztet urez
  emendamendutara: baina ene ondoan ethorten
  dena, ni baino borthitzago da, zeinen zapaten
  
  ekarteko ezpainaiz digne: hark batheiaturen zaituzte Espiritu sainduaz eta suz.
  12 Bere bahea bere eskuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere ogibihia granerera: baina lastoa xoil erreren du
  behinere hiltzen ezten suan.
  13 Orduan ethor zedin Iesus Galileatik Iordanera Ioanesgana, harenganik batheia ledinzat.
  14 Baina Ioanesek hagitz enpatxatzen zuen
  hura, zioela, Nik behar diat hireganik batheiatu,
  eta hi ethorten aiz enegana ?
  15 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezon,
  Utzak oraingotz: ezen hunela konplitu behar
  diagu iustitia guzia. Orduan utzi zezan egitera.
  16 Eta Iesus batheiatu zenean, bertan ilki
  zedin uretik: eta huna, ireki izan zaizkan zeruak,
  eta ikus zezan Iainkoaren Espiritua uso kolunba
  baten gisan iausten eta haren gainera ethorten
  17 Eta huna boz bat zerutik, zioela, Haur da
  ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona
  hartzen baitut.
  
  KAP. IIII.
  1 Krist desertuan barur egin ondoan
  Satanez tentatu. 11 Eta Aingeruez
  zerbitzatu. 17 Predikatzen hasi. 18
  Gero Pierris eta Andriu, Iakes eta
  Ioanes deithurik. 23 Ebanjelioa du
  Galilean predikatzen eta eri anhitz
  sendatzen.
  1 Orduan Iesus eraman zedin Espirituaz
  desertura, deabruaz tenta ledinzat.
  2 Eta barurtu zituenean berrogei egun eta
  berrogei gau, finean gose zedin.
  3 Eta ethorririk harengana tentazaleak erran
  zezan, Baldin Iainkoaren Semea bahaiz, errak
  harri hauk ogi egin ditezen.
  4 Baina hark ihardesten zuela erran zezan,
  Eskribatua duk, Ezta gizona ogi beretik biziko,
  baina Iainkoaren ahotik ilkiten den hitz orotarik.
  5 Orduan hura du eramaiten deabruak Zibitate saindura, eta du ezarten tenpleko pinakle gainean.
  
  6 Eta diotso, Baldin Iainkoaren Semea bahaiz,
  egotzak eure burua beherera: ezen eskribatua
  duk, Ezen kargu emanen drauela hizaz bere Aingeruei, eta bere eskuetan eramanen autela,
  eure oinaz harrian behaztopa ezadinzat.
  7 Erran ziezon Iesusek, Berriz eskribatua duk,
  Eztuk tentaturen eure Iainko Iauna.
  8 Berriz hura du eramaiten deabruak guzizko
  mendi gora batetara, eta erakusten drautza
  munduko resuma guziak eta hetako gloria:
  9 Eta diotso, Hauk guziok emanen drauzkiat,
  baldin ahozpez adora banezak.
  10 Orduan diotso Iesusek, Habil Satan, ezen
  eskribatua duk: Eure Iainko Iauna adoraturen
  duk, eta hura bera zerbitzaturen duk.
  11 Orduan utziten du hura deabruak: eta
  huna, Aingeruak ethor zitezen, eta zerbitzatzen
  zuten hura.
  12 Eta enzun ukan zuenean Iesusek, ezen
  Ioanes presoner zela, retira zedin Galileara.
  13 Eta utzirik Nazareth, ethor zedin eta habita Kapernaum itsas aldekoan, Zabulongo eta
  Nefthalingo bazterretan:
  
  14 Konpli ledinzat Esaias Profetaz erran izan
  zena, zioela,
  15 Zabulongo lurra eta Neftalingo lurra itsasorrako bide aldean Iordanaz berze aldetik, Jentilen Galilea:
  16 Populu ilhunbean zetzanak argi handi
  ikusi ukan du: eta herioaren rejionean eta itzalean zeunzanei argi altxatu izan zaie.
  17 Orduan-danik has zedin Iesus predikatzen,
  eta erraiten, Emenda zaitezte: ezen hurbil da
  zeruetako resuma.
  18 Eta Iesusek Galileako itsas aldean zabilala, ikus zitzan bi anaie, Simon, Pierris erraiten
  dena, eta Andriu haren anaiea, egoizten zutela
  sarea itsasora (ezen peskadore ziraden.)
  19 Eta dioste, Zatozte ene ondoan, eta eginen zaituztet giza peskadore.
  20 Eta hek bertan utzirik sareak iarreiki izan
  zaizkan.
  21 Eta handik aitzinago iraganik, ikus zitzan
  berzerik bi anaie, Iakes Zebedeoren semea, eta
  Ioanes haren anaiea, unzi batetan bere aita
  Zebedeorekin, bere saren adobatzen ari ziradela: eta dei zitzan.
  
  22 Eta hek bertan unzia eta bere aita utzirik
  iarreiki izan zaizkan.
  23 Eta inguratzen zuen Galilea guzia Iesusek,
  haien sinagogetan irakasten ari zela, eta resumako Ebanjelioa predikatzen zuela, eta sendatzen zuela eritasun mota guzia, eta langore mota
  guzia populuaren artean.
  24 Orduan io zezan haren famak Siria guzia:
  eta presenta zietzoten gaizki zeuden guziak, eritasun dibersez eta tormentaz edukiak, eta
  demoniatuak, eta lunatikoak, eta paralitikoak:
  eta sendatzen zituen.
  25 Eta jendetze handi iarreiki zekion Galileatik, eta Dekapolistik, eta Ierusalemetik, eta
  Iudeatik, eta Iordanaz berze aldetik.
  
  KAP. V.
  3 Dohatsuak zein diraden. 13
  Apostoluak deitzen lurreko gatz eta
  munduko argi. 14 Mendi gaineko
  zibitatea ezin estal, eta nehork ez
  kandela bizia gaitzurupean ezarten.
  
  16 Obra onak. 17 Krist zertara
  ethorri. 19 Fidelen eginbidea. 21
  Hilitzekaz, gaitzerizteaz, adulterioaz.
  29 Eskuineko begiaz eta eskuaz. 31
  Senhar emazten separationeaz. 33
  Ez iniuriatzeko. 39 Iniuria sufritzeko.
  44 Etsaiak onhesteko, eta
  persekutatzaleakgatik othoitz
  egiteko. 48 Perfektionea.
  1 Iesus bada ikusirik jendetzeak, igan zedin
  mendi batetara: eta iarri zenean hurbildu izan
  zaizkan bere diszipuluak.
  2 Eta bere ahoa irekirik irakasten zituen,
  erraiten zuela,
  3 Dohatsu dirade espirituz paubreak: zeren
  haien baita zeruetako resuma.
  4 Dohatsu dirade nigarrez daudenak: zeren
  hek konsolaturen baitirade.
  5 Dohatsu dirade emeak: zeren hek lurra
  heretaturen baitute.
  6 Dohatsu dirade iustitiaz gose eta egarri
  diradenak: zeren hek aseren baitirade.
  
  7 Dohatsu dirade miserikordiosoak: zeren
  haei miserikordia eginen baitzaie.
  8 Dohatsu dirade bihotzez xahu diradenak:
  zeren hek Iainkoa ikusiren baitute.
  9 Dohatsu dirade bakea prokuratzen dutenak: zeren hek Iainkoaren haur deithuren baitirade.
  10 Dohatsu dirade iustitiagatik persekutatzen diradenak: zeren haien baita zeruetako
  resuma.
  11 Dohatsu izanen zarete nehork iniuria
  erran draukezuenean, eta persekutatu zaitukeztenean, eta hitz gaixto guzia erran dukeitenean
  zuen kontra, gezurrez ene kausaz.
  12 Boz eta alegera zaitezte, zeren zuen saria
  handi baita zeruetan: ezen hala persekutatu
  ukan dituzte zuen aitzineko Profetak.
  13 Zuek zarete lurreko gatza: eta baldin
  gatza gezat badadi, zerzaz gazituren da? ezta
  gehiagorik deusgai kanporat iraizteko eta gizonez ohondikatu izateko baizen.
  14 Zuek zarete munduko argia. Ezin estal
  daite zibitate mendi gainean iarria.
  
  15 Eta eztute iraixekiten kandela eta hura
  ezarten gaitzurupean, baina kandelerean, eta
  argi egiten draue etxeko guziei.
  16 Hala argi begi zuen argiak gikonen aitzinean, zuen obra onak ikus ditzatenzat, eta glorifika dezaten zuen Aita zeruetan dena.
  17 Eztuzuela uste ezen Legearen edo Profeten abolitzera ethorri naizela: eznaiz ethorri abolitzera, baina konplitzera.
  18 Ezen egiaz diotsuet, iragan daiteno zerua
  eta lurra, iota bat edo punktu huts bat ezta Legetik iraganen, gauza guziak egin diteno.
  19 Nork ere beraz hautsiren baitu manamendu xipien hautarik bat, eta irakatsiren baititu
  hunela gizonak, xipien deithuren da hura zeruetako resuman: baina nork ere eginen baititu eta
  irakatsiren, hura handi deithuren da zeruetako
  resuman.
  20 Ezen erraiten drauzuet, baldin abundosago ezpada zuen iustitia Eskribena eta Fariseuena
  baino, zuek etzaretela sarthuren zeruetako resuman.
  21 Enzun ukan duzue nola erranizan izan
  zaien lehenagokoei, Eztuk hilen: eta nork ere
  
  hilen baitu, hura iudizioz punitu izateko digne
  date.
  22 Baina nik erraiten drauzuet, ezen nor ere
  aserretzen baitzaio bere anaieri kausa gabe,
  iudizioz punitu izateko digne datela: eta nork ere
  erranen baitrauka bere anaieri, Raka, hura konseilluz punitu izateko digne datela: eta nork ere
  erranen baitrauka, Erhoa, suzko gehennaz punitu izateko digne datela.
  23 Beraz baldin eure oblationea eramaiten
  baduk aldarera, eta han orhoit bahadi ezen hire
  anaieak baduela zerbait hire kontra,
  24 Utzi ezak han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen apointadi eure anaierekin,
  eta orduan ethorririk presenta ezak eure oblationea.
  25 Aizen adiskide eure partida kontrastarekin
  fitetz, harekin bidean aizeno, ezemon eure partida kontrastak iujeari, eta iujeak ezemon sarjeantari, eta presoinean ezar ezadin.
  26 Egiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handik,
  renda diroano azken pelata.
  27 Enzun ukan duzue ezen lehenagokoei
  erran izan zaiela, Eztuk adulteriorik iaukiren.
  
  28 Baina nik erraiten drauzuet, Nork ere
  begiesten baitu emazterik, hura guthizia dezanzat, hanbatez adulteratu dukeela harekin bere
  bihotzean.
  29 Bada baldin eure begi eskuinak trebuka
  eraziten bahau, idoki ezak hura, eta iraitzak
  eureganik: ezen hobe duk hiretako, gal dadin
  hire menbroetarik bat, eta eztadin hire gorputz
  guzia egotz gehennara.
  30 Eta baldin eure esku eskuinak trebuka
  eraziten bahau, trenka ezak hura, eta iraitzak
  eureganik: ezen hobe duk hiretako, gal dadin
  hire menbroetarik bat, eta eztadin hire gorputz
  guzia egotz gehennara.
  31 Halaber erran izan da, Nork ere utziren
  baitu bere emaztea, bemo separationeko letra:
  32 Baina nik diotsuet, ezen nork ere utziren
  baitu bere emaztea, salbu paillardizaren kausaz,
  adulterio egin eraziten draukala: eta nor ere
  utziarekin ezkonduren baita, hark adulterio iaukiten duela.
  33 Berriz enzun ukan duzue, ezen lehenagokoei erran izan zaiela, Ezaiz desperiuraturen,
  
  baina rendaturen drautzak Iaunari eure iuramendu prometatuak.
  34 Baina nik diotsuet eztezazuen iura batre,
  ez zeruaz, ezen Iainkoaren thronoa da.
  35 Ezeta Lurraz, ezen haren oinetako alkia
  da: ezeta Ierusalemez, ezen rege handiaren zibitatea da.
  36 Halaber eure buruaz eztuk iuraturen, ezen
  bilo bat xuri ezpa beltz ezin daidik.
  37 Baina biz zuen hitza bai, bai: ez, ez: eta
  hauzaz goitikoa, gaixtotik da.
  38 Enzun ukan duzue, ezen erran izan dela,
  Begia begiagatik, eta hortza hortzagatik.
  39 Baina nik erraiten drauzuet, Eztiezozuela
  resisti gaizkiari: baina baldin norbeitek io baheza
  eure eskuineko mathelan, itzul iezok berzea ere.
  40 Eta hiri auzi egin nahi drauanari, eta eure
  iaka edeki, utzi iezok mantoa ere.
  41 Eta nork ere nahi ukanen baihau bortxatu
  lekoa baten egitera, albeitindoa harekin biga.
  42 Eskatzen zaianari emok: eta hireganik
  maillebatu nahi duena eztezala iraitz.
  
  43 Enzun ukan duzue ezen erran izan dela,
  On eritziren draukak eure hurkoari, eta gaitz eritziren draukak eure etsaiari.
  44 Baina nik erraiten drauzuet, Onhets itzazue zuen etsaiak, benedikaitzazue maradikatzen
  zaituztenak, ungi egiezue gaitz daritzuenei: eta
  othoitz egizue oldartzen zaizkizuenakgatik, eta
  persekutatzen zaituztenakgatik.
  45 Zuen Aita zeruetan denaren haur zaretenzat: ezen hark ilki eraziten du bere iguzkia gaixtoen eta onen gainera, eta igorten du uria iustoen eta iniustoen gainera.
  46 Ezen baldin zuei on daritzuenei on badariztezue, zer sari ukanen duzue? eztute publikanoek ere hori bera egiten?
  47 Eta baldin zuen anaiei solament begitharte egiten badrauezue, zer gehiago egiten duzue?
  eztute publikanoek ere horrela egiten?
  48 Zareten bada zuek perfekt, zuen Aita
  zeruetan dena perfekt den bezala.
  
  KAP. VI.
  1 Elemosinaz. 5 Othoitzaz. 14 Elkarri
  nola barkatzeko. 16 Baruraz. 19
  Thesaur egiteaz. 24 Iainkoa eta
  abrastasunak ezin zerbitza. 25
  Bizitze tenporalaz artharik ez
  ukaiteko. 33 Iainkoaren resuma eta
  hartarako eginbidea lehenik
  bilhatzeko.
  1 Begirauzue zuen elemosina eztagizuen
  
You have read 1 text from Basque literature.