Testamen zaharreko historioa - 19
zirenak, maiz zabiltzan Joakimen etxerat. Harat
biltzen ziren hauzirik edo eskatimarik xuritzeko
zutenak. Bi gizon zahar hek izan ziren hartuak
Susanaren alderako su zoro batez. Biek erituak
zituzten bere bihotzak; ahalke ziren elkharri bere
eritasunaren aithorra egiterat; ordean hartarat
ziren, emeki-emeki, eta bere artean egin zuten
behar zutela atzeman Susana bakhar-bakharra.
Bero handi bat hari zen egun batez, Susana
nahi izan zen freskatu. Sarthu zen bere baratzeko ur batean; egorri zituen bere emazteki sehiak
handik, eta hertsi zuen baratzeko athea. Sehiak
etziren hain laster urrundu, non bi gizon zaharrak athera baitziren gordeak ziren zokhotarik,
eta hurbildu baitziren Susanaganat. Deklaratu
zioten emazte hari, bere xede ahalkagarria, eta
erran zioten: baldin ez bazara erortzen guk nahi
dugunerat, hedaturen dugu berria aurkhitu zaitugula adulterioko bekhatuan.
Susanak artiki zuen hasgorapen min bat, eta
erran zioten bi gizon dohakabe hei: ez dut ikhusten, alde guzietarik, hersturarik eta hirriskurik
baizen. Egiten badut zuen nahia, hil-arazten dut
ordutik ene arima; berriz, ez egiterat zuek nahi
duzuena, etsi ahal dezaket ene biziaz. Guziarekin, hanbatik hanbatean, nahiago dut erori zuen
eskutarat, egin gabe gaixkirik, ezen ez ene Jainkoa ofentsatu. Hitz hauk erratearekin egin zuen
oihu handi bat; zaharrak ere abiatu ziren orobat
oihuz, eta hetarik batek ideki zuen baratzeko
athea. Harat ziren berehala Susanaren etxeko
sehiak. Zaharrek sinhetsarazi zioten nahi zuten
guzia. Sehi hek harrituak eta ahalkatuak egon
ziren: etzuten alabainan, urrun da, egundaino
entzun deus halakorik bere etxeko andreaz.
Biharamunean, populua, ohi bezala, bildu zen
Joakhimen etxerat. Bi zaharrek erakharri zuten
Susana. Agertu zen guzien aitzinean begiak
nigarretan eta altxatuak zerurat. Etzen marraskarik baizen haren ahaide eta ezagunetan. Bi
zahar hek ezarri zituzten bere eskuaz Susanaren
buruaren gainean, eta erran izan zuten adulterioan atzeman zutela emazte hura; nahi izan
zirela yabetu harekin zen gizon gazte hartaz;
ordean hek baino hazkarragoa izanez, eman
zitzaioela ihesari. Etxe hartan ziren guziak sinhetsi zuten gauza, etzuten uzte egin ahal ere zitekela, den gutiena, dudarik halako bi gizonen
erranaren gainean. Susana kondemnatua izan
zen bizia galtzerat. Entzun zuenean bere sententzia, abiatu zen mintzatzen hunela: Jainko zerukoa, badakizu gauza gordeak diren guzien berri:
badakizu zer lekhukotasun izan den ene kontra,
eta hiltzerat naramatela hobendun izan gabe
asmatu duten gaixkiaz.
Jainkoak entzun zuen Susanaren othoitza.
Harrikatua izaterat zohala, Daniel gazteak erran
zuen, hitz goraz: ez naiz behintzat emazte hunen
odolean batere kutsatzen Israelgo umeak, kondemnatu duzue Israelgo emazteki bat ezagutu
gabe egia. Emazue bigarren yuiamendu bat;
ezen zuzen kontra da lehenbizikoa. Populua
bihurtu zenean bere lekhurat, Danielek erran
zuen: berex-zatzue bi zaharrak elkharganik, eta
nik interrogaturen ditut. Hastandu zirenean bata
bertzeaganik, Danielek galdetu zioen hetarik
bati: ikhus duzunaz geroz emazte hura bekhatutan, erran diezadazu zein lekhutan ikhusi duzu?
Zaharrak ihardetsi zuen: hulako lekhutan. Danielek erakharri zuen bertzea, eta egin zioen galde
bera. Bigarren zaharrak ihardetsi zuen bertze
lekhu batean ikhusi zuela gaixki handi haren egiten. Orduan guziak hasi ziren erraten: bedi Jainkoa benedikatua. Artha daduka haren baitan
fidantzia dutenez: ikhusi zutenean bi zahar gaixtagin hek gezurtatuak eta konfundituak bere aithorraz beraz, yazarri zioten berei, eta izan ziren
kondemnatuak berek ernazteki prestu hura kondemnatu zuten heriotze bererat. Susanaren
ahaide eta ezagun guziak yarri ziren eskerrak
Jainkoari bihurtzen. Ordutik Danielen ospea
hedatu zen bazterretarat.
Elizako aitek ederretsi dute, zuzen den bezala, Susanaren fermutasun saindua. Emazte Jainkotiar hunen etsenplua aurkhitzen dut dela
zaharrentzat ahalkagarria bezain emaztekientzat ohoragarria. Zer herstura Susanarentzat!
edo behar du egin gaixkia, edo behar du etsitu
bere biziaz. Aithor agun badela halako ordutan
berthute funtsesko baten behar guzia. Susanak
gehiago prezatzen du Jainkoarenganako leihaltasuna, ezen ez behere huntako ontasunak eta
bere bizia bera. Bazakien denbora gutitako garela mundu huntan: ez dugula urtherik, egunik ez
eta orenik gure eskuko. Nahiago izan zuen utzi
bere burua tormenta guzietarat, eta seguratu
bizitze dohatsu bat iraunen duena eternitate
guzian.
CXXVII. KAPITULUA
Hirur gizon gazte labean.
Nabukodonosor abere billakatua
Nabukodonosorek eragin zuen urrezko idola
bat hirur hogoi beso gora zena: bildu zituen bere
erresumako handi guziak egitekotzat figura
haren dedikazionea: manatu zioten bere azpiko
guziei idola haren adoratzeaz, zioelarik artik-araziren zituela sutan zen labe baterat haren
manua konplituko etzutenak. Kaldeendarrek beltzuri egiten zioten Ananiasi, Mizaeli era Azariasi,
zeren erregek altxatu zituen bertzez gorago:
nahiz hei yazarri, erran zioten erregeri hirur
gizon hek arbuiatzen zituztela haren legeak,
etzutela nahi adoratu haren idola. Erregek erakharri zituen berehala bere aitzinerat Ananias,
Mizael eta Azarias, eta erran zioten: egia da
bada ez duzuela adoratzen nik eragin dudan
idola? Hori horrela bada, artik-arazten zaituztet
labeko surat. Zein Jainko izanen da orduan ene
eskutarik libraturen zaituztena? Hirur gizon
gazte hek ihardetsi zioten erregeri: guk adora-
tzen dugun Jainkoak athera gaitzake errexki
labeko kharretarik eta zure eskutarik; ordean ez
baleza ere hori egin, yakin ezazu, o! erregea, ez
dugula ohoratzen zure Jainkorik eta zure idolarik.
Fermurasun saindu hau gaitzitu zitzaion erregeri: idoiztatua zadukan bere burua gizon gazte
hetaz. Artik-arazi zituen labeko su bizirat. Su
hura hain zen handia non erre baitzituen hek
harat artiki zituztenak. Gauza miragarria! su
hark erre zituen Ananiasen, Mizaelen eta Azarasen lokharriak, eta etzioten berei minik batere
egin.
Nabukodonosorek ikhus zuenean mirakuillu
hura, ilki-arazi zituen sutik Ananias, Mizael eta
Azarias. Manatu zuen etzela, biziaren penan,
adoratuko haren erresuma guzian hirur gizon
gazte hek adoratzen zuten Jainkoa baizik.
Nabukodonosor Ejiptoaz yabetu zenean, eta
etsai guziak garaitu zituenean, ahantzi zitzaion
bere burua erresumako nahikara eta atseginen
erdian. Orgilleriak hantu zioen bihotza; ordean
ala izan baitzen humiliatua! Egin zuen amets bat
ezagut-arazten zena Jainkoak haren kontra
ekhartzen zuen yuiamendu garratza. Errege
hark etzuen nihor ediren bere erresuman gai
zenik emateko amets haren argitasuna. Othoitztu zuen Daniel deklaratzeaz zer erran nahi zuen
amets hark. Huna nola mintzatu zitzaion profeta:
ikhusi duzu, o! erregea, arbola handi bat zeruraino heltzen zena, eta lur guziaren gainerat hedatzen zena: haren zura osoki zen ederra: bazuen,
yasan ahala, fruitu guzietarik: lurreko abereak
haren itzalean bazkatzen ziren, eta aireko
hegaztinek haren aldasketan egiten zituzten
bere ohatzeak. Bada, o! erregea, zu zara ametsetan ikhusi duzun arbola hura bera. Zure handitasuna heltzen da zeruraino, eta hedatzen da
lur guziaren gainerat. Ikhusi duzu yautsten zerutik izpiritu bat erran duena: pika eta artik zazue
arbola hau: ez ordean athera lur barnetik hunen
ondoa ez eta hunen erroak. Bizi bedi abereen
baltsan, zazpi urthe bethez. Hitz horiek, ene
Jauna eta ene erregea, ematen dute erakutsterat
Jainkoak zure kontra ekharri duen, eta efetutan
emanen den sententzia. Bai, desterratua izanen
zare gizonen baltsatik. Biziko zare basa-abereen
artean. Belharra izanen da zure yanaria idiarena
bezala, eta zeruko ihintza eroriko da zure gaine-
rat, ikhas dezazun artean Jainkoa dela erresuma
guzien yabea, eta, hetaz, berari zaion guzia, egiten duena.
Danielek amets hartaz eman zuen argitasuna
agertu zen efetutan. Errege, Babilonen eragin
zituen obra miragarrien ederretsten hari zela,
izan zen Jainkoaren zigorradaz, bet-betan, zaurthua. Izan zen gizonen artetik khendua; egon zen,
zazpi urthez, basa-abereen baltsan, gizonaren
iduririk batere gabe. Printze dohakabe hark artiki zituen, herstura desolagarri hartan, begiak
zerurat. Jainkoak urrikari izan zuen. Bihurtu
zioen gizonaren iduria, ezarri zuen leheneko tronuaren gainean, eta egundaino baino ontasun
handiagoen erdian.
Elizako aiteen arabera, hirur gizon gazte labe
bizian zirenek irakhatsten darokute sainduak ez
direla behinere urrikalgarri, ez eta ere tormenta
guzien erdian. Jainkoak ez ditu nihoiz utzten bere
maiteak, bethi bere artharen azpian daduzka.
Haren ohoretan pairatzen dutenen bihotzetan
edireten da. Eztitzen eta saristatzen ditu heien
oinhaze eta sofrikari guziak.
Zer bidegabe etzion erakharri Nabukodonosori bere orgilleriak! Zer punimendu lastimagarri
etzuen behar izan yasan printze dohakabe hark!
Ordean ez ditu hain laster altxatzen begiak zerurat non ardietsten baidu barkhamendua. Erran
daite bekhatoreaz ere estaturik aphalenerat eta
kaltiarrenerat erortzen dela lege saindua hautsten duenean: ordutik bereganatzen du Jaunaren
haserradura, eta merezitzen-tu gaztigurik garratzenak; ordean altxatzen dioeneko bihotza bere
salbatzaille amultsuari, behar den urrikiarekin,
atheratzen da bere estatu ondikozkorik, bereganatzen du Jainkoaren urrikalmendua, eta sartzen
da galdu zituen zeruko zuzen guzietan.
CXXVIII. KAPITULUA
Belen idola.
Daniel lehoinen baltsan.
Dan. 14.
Nabukodonosorek utzi zioen, hiltzerakoan
khoroa Ebilmedorak bere semeari. Haste-hastetik seinalatu zen printze hunen bihotz ontasuna.
Athera zuen presondegitik Jekonias hogoi eta
hamar urthe hetan burdinetan zena. Altxatu
zuen bere ingurutan zituen errege guziez gorago, era berekin yan-arazten zion, egun guziez.
Danielek ere Ebilmedoraken mahainean
yaten zuen, etzen bat hura bezain barna sarthurik erregeren bihotzean. Babilonen zuten idola
bat munduak adoratzen zuena, eta guziak hirrigarriki enganarazten zituena. Ofrendatzen
zitzaizkon, egun oroz, hamabi zakhu irin hoberenetik, berrogoi zikhiro eta sei yarro handi arnoz
betheak. Erregek ere adoratzen zuen idola hura:
bertzelako zuhurtzia zuen Danielek. Profeta hau
sobera zen argitua eta fedeaz animatua ez hobeki arrazoinatzekotzat. Etzuen arbuiorik baizen
Jainko faltsoentzat. Bethi egiazko Jainkoari
zarraikon.
Erregek galdetu zioen: zergatik ez duzu adoratzen Belen idola? Profetak ihardetsi zion: ez
baidut batere sinhetsterik gizonek eginak diren
Jainkotan; bainan bai zerua eta lurra egin dituen
Jainkoa baitan. Uzte duzu bada, zioen erregek,
Bel ez dela Jainko bizi bat? Ez duzu bada ikhusten nola, egun guziez, yaten eta edaten duen?
Danielek ihardetsi zuen hirri aire batekin: o!
erregea, etzaitezela engana, Belek ez du yan
egundaino; lurrez da egina. Errege sumindu zen
aphezen kontra; erran zioten hil-araziren zituela
baldin Belek ez bazuen yaten; eta yaten balin
bazuen, Danielek galduko zuela bere bizia Jainko
haren blasfematzaille bezala. Guziak konpuntu
ziren gauza horren gainean. Errege sarthu zen
tenpluan, erakharri ondoan Belen aitzinerat
yanari eta edari ohituak. Danielek, ordu berean,
estali zuen hautsez idolarat heltzeko tenplu barneko bidea; eta athera zen handik erregerekin
batean. Hertsi zuten tenpluko athea, eta ezarri
haren gainean erregeren zigillua.
Idolaren aldarearen azpian zen athe gorde
bat, eta handik sartzen ziren, gau guziez, aphezak hartzekotzat Beli ofrendatzen zitzaizkon yan
edariak. Gau hartan ere harat ziren bere emazte
eta umeekin, eta iretsi zituzten idolaren aitzinean ziren yateko eta edateko guziak.
Biharamun goizean errege ethorri zen Danielekin tenplurat. Aurkhitu zuten athea, berek utzi
zuten bezala, eta bere zigilluarekin. Erregek
ikhusi zueneko urrundanik etzela deusere Belen
aitzinean ezarria zen mahainean, abiatu zen
erraten idola hura errespektagarria zela, eta
etzela gaixtakeriarik eta tronperiarik aphezetan.
Danielek ezin baratu zuen bere hirria othoitztu
zuen errege ez sartzeaz barnerat, eta ikhusteaz
lurrean gizon eta emaztekien oinen arrastoak.
Printze hark ezagutu zuen enganatzen zutela.
Har-arazi zituen aphezak. Aithortu zuten, bere
gaixtakeria: kondemnatuak izan ziren heriotzerat. Ebilmerodakek erran zioen Danieli etzuela
gehiago adoratuko Bel, eta egin zezala idola hartaz nahi zuen guzia. Danielek egin zuen idola
hura ehun zathi, eta tenplua bi erdi.
Babilonen bazen bertze Jainko faltso bat, hiri
hartakoek adoratzen zutena. Hura zen dragoin
izigarri bat. Erregek nahi izan zuen erakharri
Daniel idola haren adoratzerat, zioelarik: aithortu behar duzu hau bederen egiazko Jainko bizi
bat dela. Danielek ihardetsi zioen: o! errege, zuk
hala nahi bazindu, ez nuke ezpataren ez eta
makillaren beharrik dragoin horren hiltzekotzat.
Erregek erran zioen: egizu nahi duzuna. Orduan
Danielek egin zuen ophil bat bezala bikhez, urinez eta illez orhatua. Dragoinak leher egin zuen
yan zuenekotz ophil hartarik.
Babiloniarrak yarri ziren suminduran. Erran
zioten erregeri, baldin ez bazioten libratzen
Daniel eskutarat, hillen zutela bera. Errege izitu
zen, eta largatu zioten profeta. Etzuten denborarik galdu: artiki zuten berehala lehoinen baltsarat. Egon zen, sei egunez, heien lekhu berean.
Baziren zazpi lehoin goseak zaduzkatenak hobeki iretsteko gizon saindu hura.
Jainkoa orhoitzen zen bere zerbitzariaz. Erran
zioen, aingeru baten bidez, Habakuk profetari,
heltzeaz bere langillentzat zaraman bazkariarekin Babiloniarat, Danielengana. Habakuk profe-
tak ihardetsi zuen etzakiela non zen ere Babilonia, eta hain guti zakiela Daniel aurkhitzen zen
lekhuaren berri. Aingeruak hartu zuen illetarik,
eraman zuen, momento batez, Babiloniarat, eta
ezarri zuen lehoinak ziren lekhuaren hegian.
Habakukek deithu zuen Daniel, erraren zioelarik:
Jaunaren zerbitzaria, har ezazu hark berak egortzen darotzun bazkaria. Daniel mintzatu zen hitz
hautaz: o! ene Jainkoa, orhoitu zara nitaz, gogoan dauzkatzu maite zaituztenak. Hitz hauk erran
eta, emantzen yaten, eta aigeruak eraman zuen
Habakuk hartu zuen toki bererat.
Zazpigarren egunean, errege hurbildu zen
lehoinen egoitzarat. Hilla zadukan Daniel,
auhendatzen ere zuen gizon saindu hura.
Ordean ikhusi izan zuen profeta deskantsuki
yarria lehoin guzien erdian. Errege harritu zen
guzia; erran zuen gora: Danielen Jainkoa, ala
handia baitzare! khen-arazi zuen berehala profeta lehoinen lekhutik, artik-arazi zituen harat
haren etsaiak, eta izan ziren, begia itzul orduko,
zathitan emanak eta iretsiak. Erregek erran
zituen oraino hitz hauk: lurreko populu guziek
adora bezate ikharaekin Danielen Jainkoa. Hura
da hanbat mirakuillu egin duena lurraren gainean, eta Daniel athera duena lehoinen artetik.
Danielen saindutasunari, eta zerutik zituen
fagore seinalatuei, etzagokoten izatea arbuiatua
eta largatua lehoinen errabiarat; ordean zer da
gizona urrunduz geroz Jainkoaganik, eta zer ez
dezake egin bere itsumenduan? Egiaren argiak
denborarekin sunsi-arazten ditu ilhunbe guziak.
Bihurtzen zaio berthuteari zor zaion yustizia.
Ebilmedorakek ezagutu zituen bere enganioa
eta Danielen saindutasuna; ordu beretik, onhetsi
eta errespetatu zuen profeta handi hura, yazarri
zioten haren etsaiei berei, eta izan ziren lehoinez
iretsiak. Garrazki punituak balire konseillu gaixto
emailleak, eta, bere gezurrez, bertzei bidegabe
erakhartzen diotenak, hobenik gabeak ez litezke
urrikaltzeko, gaztigu guziak eror litezke gaixtaginen beren gainerat; ordean zer gerthatzen ohi
da? Ikhusiko dugu berthutea beheratua eta kondemnatua berriz gaixtakeria altxatua eta saristatua. Dezagun adora Jaunaren probidentzia zuhurra. Guziak gure oรฑetan egortzen ditu. Atsekabeak eta kalumniak berak dire zeruko hanbat
dohain prezagarri salbamendurat darontsatenak.
CXXIX. KAPITULUA
Jonas itsasorat artikia.
Ninibitarren penitentzia
Jonas zen profeta bat Joas Israelgo erregeren
denboran bizi zena, Jainkoak erran zioen: loth
zakizko bideari, eta hel zaite Ninibako hiri handirat. Entzun bedi han zure hitza; ezen hango bekhatuak igan dire ene beharritaraino. Jonas eman
zitzaion bideari; ordean Niniba utzirik, hedatu
zen Joperat. Han ediren zuen untzi bat bela egiteko menean zena Tharsiserat heltzeko. Sarthu
zen untzi hartan nahiz ihes egin Jainkoaren presentziari. Jainkoak altxarazi zuen haize xirimola
borthitz bat, itsasoa ere handitu zen; molde huntan, untzia hirrisku handitan aurkhitzen zen.
Marinelak izituak ziren, eta artiki zituzten itsasorat asko traste eta gauza arintzekotzat untzia.
Jonas lo zatzan untziaren zolan. Hurbildu
zitzaioen pilotua, eta erran zion: utz ezazu lo
hori, altxa zaite, othoitz zazu Jainkoa, agian
gutaz orhoituren da, eta begiraturen gaitu heriotzetik. Erran zioten gero elkharri: Egin dezagun
zorte yakitekotzat nor den herstura huntan
erran-arasten gaituena. Zortea erori zen Jonasen
gainerat. Orduan untzikoek galdegin zioten zer
ofizio zuen, nongoa zen, eta nondik heldu zen.
Jonasek ihardetsi zuen: Hebreudarra naiz, eta
zerbitzatzen dut Jainko zerukoa, lurra eta itsasoa
egin izan dituena: erran zuen oraino Jainkoaren
presentziaren ihes zabillala, zeren etzen goan
hark manatu lekhurat. Marinelek galdetu zioten:
zer egin behar dugu itsasoko uhinen xeharaztekotzat? Jonasek ihardetsi zioten: etxa nazazue
itsasorat, eta ordu beretik, ematuko da denbora:
badakit enegatik horrela handitu dela itsasoa.
Orduko hersturak eta Jonasek egiten ziotzoten othoitz doblatuek erakharri zituzten marinelak, bere gogoaren bortxa, artikitzerat untzitik
profeta hura. Eztitu zen berehala itsasoa; eta
arrain handi batek iretsi zuen Jonas. Atxiki zuen,
hirur egunez eta hirur gauez, bere sabelean.
Gero eraman zuen leihorrerat, eta utzi zuen ur
bazterrean.
Jainkoak erran zioen bigarren aldian Jonasi:
zohazi Ninibarat, eta han predika zatzu nik zuri
erran gauzak. Jonasek egin zuen Jainkoak mana-
tu zioena. Sarthu zeneko hiri handi hartan, abiatu zen erraten: oraino berrogoi egun, eta Niniba
desegina izanen da. Ninibitarrek sinhetsi zuten
Jainkoaren hitza. Eman ziren barur egiten. Errege bera yautsi zen bere tronutik, bulhuzi zen
errege bati zagozkon berregintzez, estali zen
zakhu batez, eta yarri zen hautsaren gainean.
Erregek eman zuen manua gizonek eta aziendek
etzutela batere yanen ez eta urik ere edanen
barurtu behar zen egunean, eta guziek galdeginen ziotela elkharrekin miserikordia Jainkoari.
Nork daki, ziotzon, ez duen izanen gutaz urrikalmendu, eta ez darokun barkhatuko? Erregek
arrazoin zuen ezartzeaz bere fidantzia Jaunaren
miserikordian. Hiri hura gal-arazteko ekharria
zen sententzia dorphea etzen izan obretan
emana. Populua bertze bat egin zen ordu beretik, Jainkoa ere ganbiatu zen haren alderat, eta
izan zuen urrikalmendu Ninibako hiriaz.
Ninibitarren etsenpluak irakhatsten daroku
zenbat zorigaitz dakharken bekhatuak, eta denbora berean, nolakoa den penitentziaren indarra; hiri handi eta oso batek bereganatu zuen
zeruko haserradura saindua, eta funditua izate-
rat zohan hango populuaren gaixtakeriengatik.
Ordean populu hura, errege bera aitzinean, sartzen da bere baitan: ezagutzen du bere bekhatua: galdetzen du miserikordia bihotz urrikiz
zaurthu batekin; eta ordu heretik, ahantzten
bezala zaio Jainkoari hiri haren kontra ekharri
zuen sententzia lazgarria: ez da orhoitzen bere
bihotz ontasunaz baizik, eta barkhatzen-tu gaixki guziak. Zer erreflexione konsolagarri Jainkoaganat zinez itzultzen den bekhatorearentzat!
CXXX. KAPITULUA
Eleazaren heriotzea. Ama baten
eta haren zazpi umeen martirioa
2. Machab. 6.
Antiokus yabetu zenean Jerusalemez, largatu
zen krudelitate guzietarat. Ez zitzaion aski nausi
izatea bere populuaren ontasunez eta biziaz
beraz. Nahi zuen oraino konzientzien gainean
erreginatu, mundu guzia bortxatu Jainkoaren
legeari ukho egiterat Jainko faltsoen adoratzekotzat. Huntarainokoan agertzen zen ondikozko
errege haren errabia, non artik-arazi baitzituen
murru gainetarik bi ama erdi berriak estekarazi
ondoan bi haurrak heien lephotarik, zeren zirkunzisatu zituzten legeak manatzen ziotenaren
arabera. Etzen hurren yudu bat atrebitzen zenik
erraterat yudua zela.
Bihotzak laztuak ziren denbora hartan
berean, Jainkoak eman zuen, guzien begitarat,
animozko etsenplu eder bat iziperak ahalkarazi
behar zituena. Nahi izan zuten erakharri Eleazar
deithzen zen gizon zahar eta errespektagarri
bat, yaterat bere legeak debekatzen zioen gauzetarik; ordean gizon Jainkotiar hark gehiago
prezatzen zuen heriotze lorioso bat bizitze laidotsu bat baino. Kondemnatu zuten bizia galtzerat.
Haren adiskidek, urrikaldurik, othoitztu zuten
onetsteaz ekhar ziozaten sori zitzaizkon yanaritarik, bertzek uzte izan zezatentzat konplitu
zuela erregeren manua. Urrun da hartan eman
baitzen gizon saindu hura. Huna nola ihardetsi
zioten bere adiskide flako eta beldurtiei: nahiago
dut galdu bizia ezen ez egin zuek diozuena. Ez
dagoko ene adinari gezurrari darontsaten arrifizio txarrez baliatzea. Jainkoari nahi ez dakiola
eman diozadan gazteriari bide rik gutiena sinhetsteko, Eleazar ehun urthetarat dohana, paganokerian erori dela bere bizia begiratzeagatik.
Ez, ez ditut aski maite gelditzen zaizkidan egun
aphurrak egitekotzat halako gaixki bat, beiraturen naiz laidostatzetik ene adin handia; ez, ez da
izanen errana deusere egin dukedala goibel
dezakenik ene zahartasunaren ohorea. Nahi diotet presuna gaztei zinan leihaltasun zinezko
baten etsenplu bat, irakhatsiren diotena bereen
bizia bera baino gehiago prezatzen Jainkoaren
lege saindua.
Hiltzerakoan, Eleazarek artiki zuen hasgorapen min hat, eta erran zituen hitz hauk: ikhusten
duzu, Jainko handia, ene nahirarat, eta zure ohoretan yasaten ditudan penak eta tormenta
guziak. Ala atsegin baidu ene bihotzak hauk
guziak zuregatik pairatzeaz! Hunela hil zen gizon
saindu hura bizitzekotzat eternitate guzian.
Huna fermutasun saindu baten bertze etsenplu bat ederra bezain ukigarria.
Antiokusek nahi izan zituen erakharri ama
bat eta haren zazpi seme yaterat zilhegi etzitzaien haragitarik. Yazarri zioten gizon gaztei,
bere amaren begietan, barbaria den handienarekin. Khendu ziotzoten buruko larrua, eta eman
zituzten gizonaren iduririk etzuten estatuan.
Ezarri zituzten oraino kaldera batzutan, eta
supean behar zuten artiki azken hatsa. Tormenta hek guzien erdian, zaspi anaia hek adoratzen
zuten humilki bere Jainkoa, eta aithortzen zuten
bere bekhatuen arabera zirela punituak. Bihurtzen zioten Jainkoari allegeraki eta fidantzia oso
batekin, haren berarenganik zadukaten bizia.
Mintzatu zitzaizkon erregeri libertate saindu
batekin; erran zioten bekhokirat, egun batez
yakinen zuela zer den Jainkoaren nahiari bortxa
egin nahi izatea.
Antiokus erregeak nahi izan zuen amoratu,
lausenguz, haurride hetarik gazteena. Libratu
zuek bere amaren eskutarat agian burasoak
erakharriren zuela bere umea erregeri obedientzia egiterat. Ordean nonbait zabillan. Emazte
pare gabe hark emazteki guzien eta ama guzien
ohorea egiten duenak, hartu zuen bazterrerat
bere semea, ez bere bizia begira zezala erratekotzat, bainan mintzatzekotzat Jainkoaren handitasunaz, eta gizonen ezdeustasunaz. Ume gazte
hura, bere amaganik lekhora, abiatu zen erraten
oihuz, etzuela errege obedituko, leihal nahi zela
egon Moiseren legearen alderat. Yazarri zioten
bertzei baino oraino borthitzkiago.
Ama Jainkotiarra etzen baratzen erakhartzetik bere zazpi semeak adoratzerat Jaunaren
nahia, eta hartzerat pairakortasun saindu batekin bere pena eta sofrikari guziak: bere haur
maite guzien heriotzearen lekhuko aurkhitu zen:
berak ere izuri izan zuen, egun hartan berean,
bere odola Jainkoaren ohoretan.
Ez ahal da halako eskolarik nola etsenplu
ona, halako nausirik nola buraso prestu eta Jainkotiarra. Zer bihotz min aiphatu dugun amarentzat ikhusteaz, bere begietan bere semeak tormentetan, sarraskitan! Ordean fede sendo eta
bizi batek iraungitzen eta hil-arazten zituen amatasunari datxeizkon sentimendu guziak. Egiazko
kontsolazione bat bide zen buraso prestu harentzat ikhustea bere umeak hiltzen Jainkoarenganako leihaltasun guzian, burreuek, arrodek, suak
batere kordokatu gabe heien fermutasun miragarria. Ume dohatsu hek Jainko legean altxatzeko amak izan zuen artha handiak, ez bide zituen
guti lagundu herstura ikharagarri hartan.
CXXXI. KAPITULUA
Tobiak bista galtzen du.
Aingeru batek darama.
Ardietsten du bista
Tob. 2. 5. 11.
Tobia saindua yudua zen, Neftaliko tributik
atheratzen zen. Iskritura sainduak hartaz erraten
daroku haurdanik prestua izan zela. Etzituen
Jainko faltsoak adoratzen, populuak bezala. Ibiltzen zen Jerusalemerat bere sakrifizioak egiazko
Jainkoari ofrendatzekotzat. Izan zuen seme bat
Jainkoaren beldurrean altxatu zuena. Hori
zitzaioen ere buraso baten lehenbiziko eginbidea. Bere prestutasun guziaren erdian, etzen
izan guphidetsia. Salmanazar Asiriako erregeak
eraman zuen gathibu Ninibarat, eta harekin
batean haren emaztea eta Tobia haren ume gaztea ere bai. Gathibutasunak etzuen Tobia Jainkoaren bidetik batere urrundu. Jainkoak saristatu
zuen haren leihaltasuna: izan-arazi zioen grazia
Salmanazarenganik. Errege hunek utzi zuen
Tobia ibiltzerat nahi zuen lekhu guzietarat. Gizon
saindu hau lehiatu zen gathibuen kontsolatzerat.
Ediren zuen hetarik bat Rajesko hirian, Gabelus
deithzen zena, behar handitan. Eman ziotzan
gizon hari, prestamuz, hamar talent erregek
berari eman ziotzan dirutarik. Tobiak artha
guzizko bat zuen hillen ehortzteko: hori zen
gauza debekatu bat. Gaitzitu zitzaion erregeri
Tobiak hauts zezan haren manua. Nahi izan zuen
bulhuzi bere ontasunez, baita hil-arazi ere. Tobia
gorde zen bere adiskideen etxetan. Errege hil
izan zen handik sei asteren buruko: orduan Tobia
agertu zen deuseren beldurrik gabe; eta etzen
baratu ehortztetik, ohi bezala, hillen gorphutzak.
Tobiak othuruntza handi hat ematen zuen
aldi batez, erran zitzaioen yudu bat hil zela.
Altxatu zen mahainetik gorphutz haren lurpean
ematekotzat. Haren adiskide guziek errateko
kausitu zuten orduko Tobiaren egiteko moldeaz;
ordean erran ahal guziak alferretan ziren, etzuen
hillik utzten ehortzi gabe; pareta baten aldean lo
zatzala, erori zitzaion begitarat, xori ohatze
batetatik, zenbeit likhitskeria bista guzia eraman
ziotena. Atsekabe min hunek etzuen asaldatu
Tobiaren deskantsua. Iduri zuen, sekulan izate-
kotz, ordu hartan behar zuela zenbeit kontsolamendu bere emazteaganik; etzuen bizkitartean
harenganik ere izan burlarik eta idoyik baizen.
Ordean zer pazientzia eder etzuen erakutsten
gizon saindu hark gerthakari guzietan!
Tobiak, hil baino lehen, erakharri zuen bereganat Tobia, bere seme gaztea. Eman ziotzan
buraso Jainkotiar batek ume bati eman ahal diotzoken abisurik zuhurrenak eta ederrenak. Nola
aita hark gauza guziak erregelatu nahi baitzituen
ahalik hobekiena, erran zioen semeari bazuela
hunen bertze diru Rajeseko hirian Gabelusen
baitan, zohakola diru hura galdetzerat. Tobia
gazteak hartu zituen bere burasoen abisu laudagarriak, ume on bati dagozkon sumetimendu eta
errespektuarekin. Erran zioen aitari: ekharria
naiz egiterat zuk manatzen darozkidatzun
guziak. Ordean nola harturen naiz diru haren
eskuratzekotzat? Gizon hark ez nau ezagutzen,
ez nik ere hura; ez dakit, bertze alde, herri hetako bidea. Burasoak ihardetsi zioen: bilha zazu
norbait harat, saritan, gidaturen zaituena.
Tobia gaztea etzen hain lasler athera etxetik,
non bathu baitzuen gizon gazte ungi egin bat,
bideari lothu nahia ziruriena. Etzitzaion gogoratzen Tobia gazteari gizon gazte hura aingeru bat
zela. Agur egin zioen ondoan, galdegin zion nongoa zen. Bertzeak ihardetsi zuen Israelgo umetarik zela. Bazinakike, erran zion Tobiak, Rajeseko
bidea? Bai badakit, ihardetsi zuen aingeruak: ibilli naiz alde hetan, eta Gabelus gure anaiaren
etxean ostatatzen nintzen. Tobiak erran zioen:
zaude, othoi, aphur bat hemen: banoha yakintsun egiterat ene aita zure solasaz. Aita hark
othoitz-arazi zuen gizon gaztea sartzeaz haren
etxean. Sarthu zenean, egin zioen Tobiari bere
salutantzia, eta erran zioen: bozkarioa izan bedi
bethi zurekin. Tobiak ihardetsi zuen: zer bozkario duke ni bezala ilhunbetan den gizon zeruko
argia ikhusten ez duenak? Izan ezazu, erran
zioen gizon gazteak, gogoa on, Jainkoak artha
daduka zutaz: laster sendaturen zaitu. Tobia
zaharrak othoitztu zuen gizon gaztea gidatzeaz

- Parts
- Testamen zaharreko historioa - 01
- Testamen zaharreko historioa - 02
- Testamen zaharreko historioa - 03
- Testamen zaharreko historioa - 04
- Testamen zaharreko historioa - 05
- Testamen zaharreko historioa - 06
- Testamen zaharreko historioa - 07
- Testamen zaharreko historioa - 08
- Testamen zaharreko historioa - 09
- Testamen zaharreko historioa - 10
- Testamen zaharreko historioa - 11
- Testamen zaharreko historioa - 12
- Testamen zaharreko historioa - 13
- Testamen zaharreko historioa - 14
- Testamen zaharreko historioa - 15
- Testamen zaharreko historioa - 16
- Testamen zaharreko historioa - 17
- Testamen zaharreko historioa - 18
- Testamen zaharreko historioa - 19
- Testamen zaharreko historioa - 20
- Testamen zaharreko historioa - 21