Testamen zaharreko historioa - 15
zuenean onhetsia zela bere aitaz, nahi izan zion
eraman bere erresuma, gehiago dena, bere
bizia; hortarakotzat hasi zen irabaztetik populuaren amudioa. Xehe eta arrai agertzen zen, bere
eskatimeen xuritzerat Dabitenganat heldu zireneen alderat; erraten zioten, errege balitz, batbederari laster ezagut liozokela bere zuzena, eta
nihork ez lukeiela erratekorik hartaz. Horra nola
Absalonek eskuratu zituen yustizia galdez,
Israelgo hiritarik Dabitengana heldu ziren
guziak.
Ume ondikozko hark ikhusi zuenean populua
ekharria haren alde altxatzerat, galdegin zioen
bere burasoari, Hebronat heltzeko laudamendua; hartu zuen estakurutzat bere desterruko
denboran egin zuelako botu baten konplitzeko
nahia. Etzen ordean hain laster Hebronat, non
ezagut-arazi baitzuen bere burua erregetzat.
Dabitek entzun zuenean iguriki behar etzuen
berri hau, erran zioten berekin zituen aitzindariei: dugun ihes egin hemendik ez erortzekotzat
Absalonen eskutarat. Erregek ordu hartan bazituen hirur hogoi urthe iraganak; athera behar
izan zen, oinez, bere hiritik, etzuelarik berekin
baizik bere goardak, eta oinezko sei ehun gizon
Gethoo hiritik haren zerbitzatzerat ethorriak.
Dabitek iragan zuen Zedrongo ibaia, eta
higan zen, oinez eta nigarretan, Azitunetako edo
Olibetako mendirat; ondotik yarraikitzen zitzaizkonak ere orobat zauden nigarrez: etzen alde
guzietarik hasgorapen eta oihu minik baizen.
Dabit hurbildu zenean Bathurimgo alderat, athera zitzaion Saulen ahaide bat Semei zaritzona:
etzen hitz gaixtorik erregeren kontra ahorat
heldu ez zitzaionik, etzen maledikzionerik egiten
etzionik: haren atrebentziak etzakien non geldi;
heltzen zen erraterainokoan bere erregeri, bekhokirat, kruel bat zela; etzuela ez legerik, ez konzientziarik; arrapatu zioela Sauli bere erresuma,
eta hargatik Jainkoak bulhusten zuela hura ere
erresuma beraz ematekotzat Absaloni. Hulako
hitz zoroek sumindu zuten Abisai Joaben anaia,
erran ere zioen erregeri. Zer! utziren diogu bizia
bere nausiari horrela mintzo zaion nahasi bati?
Ez, banhoako burua ebakitzerat. Emetasun
gehiago agertu zuen Dabitek; ihardetsi zioen
Abisairi: ez egin holakori: Jainkoak manatu dio
gizon horri Dabiten idoiztatzeaz: ez da beraz
zeren egin hortaz errenkurarik: ez duzu ikhusten
ene semea bera niri bizia eraman nahiz dabilhala? Ez ahal da beraz miretsteko atze batek horrela egitea: Dabit, bere bekhatuez guzia humiliatua eta urrikiz zaurthua, yarraiki zitzaion bere
bideari, eta Semei etzen behinere baratu haren
madarikatzetik, eta haren harrikatzetik. Zer
ahalkeria errege handi batentzat! Zer bihotz-min
aita on batentzat!
Absalon sarthu zen, denboratsu hartan Jerusalemeko hirian, faza eta morga guzien erdian.
Kusai, Dabiten adiskide ohia, izan zen lehenbizikotarik salutantzia Absaloni egin zioena, eta ezagutu zuena bere erregetzat: hitz eman zion zerbitzaturen zuela haren aita zerbitzatu zuen
leihaltasun berarekin. Absalon yabetu zen, Akitoselen abisu gaixtoz, Dabitek bere palazioan utzi
zituen emazteez. Erakharri zituen itsuskeria
guzietarat. Molde hartan, konplitua gerthatu zen
Nathan profetaren errana.
Zer laido! zer idoi! zer lastima ez darraio
Dabiten bekhatuari! Ala gosta baitzitzaion errege dohakabe hari urruntzea Jainkoaganik, eta
bere burua largatzea gaixkirat! Utzten dute bere
adiskideek, bere meneko zituen populuak altxatzen dire haren kontra; azkenaz goiti, bere
semeak berak eraman nahi dio bizia, bulhuzi
duen ondoan bere erresumaz. Etsenplu huntarik
ikhusteko da, bekhatore garenean, behar garela
lehiatu Jainkoarekin baketzerat gure egiazko
penitentziaz, bozki behar direla hartu Jainkoak
barnetik eta kanpotik egortzen darozkigun gaitz
eta atsekabe guziak. Bekhatua ezin dagoke
punitua izan gabe: goiz, edo berant, mundu huntan edo bertzean, satisfatu behar da Jaunaren
yustizia adoragarria.
C. KAPITULUA
Absalonen heriotzea. Dabiten
damua
2. Erreg. 16.
Absalon yabetu zenean Jerusalemez, eta hiri
hartako populuaren izpirituaz, emantzen Dabit
gal-arazteko eginbidetan. Hartu zuen bere abisua. Akitofelek erran zioen: bil detzagun hamabi
milla gizon, eta abia gaiten, gau huntan berean,
Dabiten ondoan: unhatua eta nekhatua izan
behar da. Erortzen balin bagara, bet-betan,
haren gainerat, harekin diren guziak emanen
zaizko ihesari, eta errege bakhar bakharra geldituren da: orduan eginen dugu hartaz nahi dugun
guzia, eta guziak zure azpiko yarriren dire. Abisu
hau Absalonen eta Israelgo zahar guzien gogarako edireten zen. Halarik ere Absalonek nahi izan
zuen oraino, guduari lothu gabe, yakin Kusairen
abisua: erakharri zuen beregana, eta erran zion:
huna Akitoselen abisua: yarraikiren othe gaitsko? zuk, zer diozu? Kusaik ihardetsi zuen: ene
iduriz, oraingo huntan Akitofelen abisua ez da
batere zuhurra. Badakizu zure aita gerla gizon
handi bat dela, harekin direnak animotsuenak
direla, eta suminduak gure kontra. Zure yendetarik zenbait hiltzen bada, hedaturen da berria
Absalonen tropak garaituak izan direla; eta hori
bera aski izanen da banaraztekotzat izialdura
israeldarretan. Ene arabera, bertzela egin zinezake; eta huna nola. Bil-araz detzagun Israelgo
gizon guziak, eta eman zaite heien buruan: gudu
emanen diogu Dabiti non nahi gertha dadin, eta
gure mundu osteak eskuraturen ditu dela Dabit,
dela harekin diren guziak. Abisu hau hobea iduritu zitzaien Absaloni eta Israelgo zaharrei Akitofelena baino.
Dabitek eta Kusaik elkhar aditzen zuten gerizaturik: Kusaik gaztiatu zion berehala Dabiti zer
egin gogo zuen Absalonek, eta iragan behar
zuela lehen-bailehen Jourdaingo arribera, non ez
galduren zutela bizia hark eta harekin ziren
guziek. Dabitek etzuen galdu denborarik; egin
zuen Kusaik gaztiatu bezala.
Absalonek iragan zuen noizbait, Jourdaingo
arribera; ordean Dabitek izan zuen denborarik
aski bere armadaren emendatzekotzat. Eman
ziren, batzu nola bertzeak, guduari lothzeko arrimuan. Dabitek nahiko zuen erakutsi bere burua
gudu hartan; ordean gibelatu zuten hartarik, beldurrez eror zadin, beregainki hari yazarri nahi
zioten etsaieen eskutarat. Gelditu zen beraz
bera hirian, eta armada abiatzerakoan gudukatzerat, errege handi eta aita samur hark erran
zioten tropeen aitzindariei: begira diezadazue
behintzat Absalon ene semea.
Gudua izan zen emana Efraimeko oihanean;
Dabiten armadak xehakatu zuen Absalonena.
Dabiten soldaduek egin izan zuten sarraski izigarri bat etsaietan. Utzi zituzten hetarik hogoi milla
hil gogorrak lurrean. Absalonek egin zuen itzurtzerat, ihesari emanik; ordean zer gerthatu
zitzaion? Haritz lodi eta adartsu baten azpitik iragaten zela, haren ille luziak lothu zitzaizkon
haritz haren aldaskei, eta azpian zuen mandoa
aitzinat zohala, bera airean gelditu zen, eta ezin
egundaino libratu zuen bere burua. Soldadu
batek ikhusi zueneko Absalon haritz batetarik
dilindan, egin zuen Joab gauza hartaz yakintsun.
Aitzindari hunek erran zioen soldadu hari: zertako ez diok sarthu hire ezpata gorphutzetik? Iza-
nen huen dirutze handi bat saritzat. Soldaduak
ihardetsi zuen: begiraturen naiz, munduko diru
guziak izatekotan ere, hedatzetik eskua erregeren semearen gainerat, guziz errege hark egin
darotzun, eta guziek entzun dugun gomendio
hertsiaren ondoan. Joabek erran zuen horren
gainean: hire hitzek ez niautek baraturen: hurbildu zen haritz hartarat, eta zilhatu zion Absaloni
bihotza hirur daga ziztakoz. Absalonen gorphutza izan zen artikia zilho handi baterat, eta estalia harri meta batez: ordu berean, Joabek bararazi zuen gudua, nahiz guphidetsi populua.
Hedatu zuten berehala garaitiaren berria
Dabitengana. Dabitek galdegin zuen lehiarekin
Absalon bizi zenez. Erran zitzaionean hil zela,
sarthu zen gela batean, eta emantzen marrasketan, erraten zuela: Absalon ene semea! ene
seme Absalon! oxala eros-ahal baneza zure bizia
neurearen gostuz! Armada guzia yarri zen
doluan, yakin orduko erregeren damu mina bere
semea galtzeaz. Tropa guziak sarthu ziren hirian
harorik gabe; iduri zuen garaituak izan zirela, eta
ihes heldu zirela. Gauza hau gaitzitu zitzaion
Joabi: aitzindari hau sarthu zen erregeren gelan,
eta erran zioen: ahalkerian eror-arazi tutzu,
egun, zure zerbitzariak, bizia begiratu darotzuten ondoan zuri eta zure familiako guziei: maitatzen tutzu higun zaituztenak. Erakutsterat eman
duzu ez duzula axolarik aitzindariek ez eta zure
soldaduez: damu guti bide zinduke gu guziak
hillik ere, bizi balitz Absalon. Zato arren orai
guregana; ager eta mintza zakizkote zure zerbitzariei, erran diozozute hetaz satisfatua zarela.
Ez baduzu hori egiten, hitz ematen darotzut
etzaitzula, gau huntan, gizon bakhar bat geldituren. Erregek bortxa egin behar izan zion bere
buruari. Yarri zen hiriko athean, eta populuak
egin zion salutantzia.
Zer etsenplu eder burasoentzat! ala ikhas
baidezakete Dabiten eskolan, zertarainokoan
behar duten hedatu bere umeen alderako amudioa! Errege prestu hura etzen nahi orhoitu bere
semeaganik yasan zituen laido, idoi eta bertze
atsekabez. Orhoitzen zen bakharrik Absalon
bere umea zuela. Aita haren bihotz bera zaurthua zen guzia damu minenaz, ikhusteaz Absalonen heriotze ondikozkoa; ordean, Dabit gehienik
nigarretan eman-arazten zuena, etzen bere
seme maitea berak bethikotz galtzeak; bainan
buraso Jainkotiar hark ume triste haren arima
zuen urrikari; haren sekulako damnamenduaren
gainerat isurtzen zituen nigarrik kharatsenak.
CI. KAPITULUA
Dabit emana da leheneko
oinean, eta Sebak galtzen du
bizia
2. Erreg. 20.
Israeldar guziek ezagutu zuten Dabit bere
erregetzat, eta iragan zuten harekin Jourdaingo
arribera. Semei ere baltsan zen errege ur hartaz
bertze alderat zenean, Semei hau eman zen
haren oinetan, eta erran zioen: ene Jauna eta
erregea, ezagutzen dut egin dudan gaixkia;
ordean, othoi, urrikal nakizu. Dabitek barkhatu
zion hanbat idoi egin zioen zerbitzari hari. Errege hark bethi bihotzean zakharkeien Absalonen
heriotzea, eta ezin gehiago yasanez Joaben insolentzia, xedea hartu zuen khentzeko Joabi armadetako aitzindegia, ematekotzat Amasari, zeina
ilhoba baitzuen Joab bezala: bata nola bertzea
Dabiten bi arrebeen umeak aurkhitzen ziren.
Amasa etzen bethi leihal agertu bere osabaren
alderat: bat egin izan zen denboraz Absalonekin,
altxatu izan zenean bere aitaren kontra; ordean
yarria zen orduko bere eginbidetan. Dabitek
entzun zuen, ordutsu hartan, norbait bazela Benjaminen tribuan, egundaino bezala populua
altxarazten zuena haren kontra, errege hark
manatu zuen Amasa zohala zenbait tropeekin
erreboltatu haren ondoan, eta yazar ziozala.
Amasak konplitu zuen erregeren manua; ordean
bere egitekoa eginik heldu zela, Joab athera
zitzaion biderat; hurbildu zitzaionean, erran
zioen: agur, ene anaia. Hitz hauk erratearekin
egin zuen Amasaen besarkatzeko itxura, denbora berean sarthu zion ezpata gorphutzetik, eta
artiki zuen hil gogorra lurrerat.
Gaixtakeria hartarik lekhora, Joab yarraiki
zitzaion bere bideari, eta sethiatu zuen hiri bat
Abela zaritzona, zeinetan baitzen Seba bere yendeekin. Joab yabeturen zen hiri hartaz emazteki
batek bere zuhurtzia ez seinalatzerat. Huna nola
hartu zen emazteki hura: oihu egin zioen Joabi
hiriko murru gainetik: zertako sethiatzen duzu
gure hiria? Zeren ondoan zabiltza? Joabek ihardetsi zuen: ez naiz hunat ethorria nihori minik
egiterat; Sebaen ondoan nabilha: hari nahi diot
yazarri, zeren hartu dituen armak bere erregea-
ren kontra. Orduan emazteki hark erakharri zuen
populua hiltzerat Seba, eta artikitzerat haren
burua murrutarik. Molde huntan, hiri hark eta
erresuma guziak erosi izan zuten bakea gizon
bakhar baten gostuz. Joabek altxatu zuen sethioa, eta bihurtu zen Jerusalemerat.
Zenbat atsekabe etzuen izan yasateko Dabitek Joaben aldetik! Aitzindari supher eta burupetsu hark etzuen bilhatzen bere nahia baizik; desleihal agertzen zen eregeren manutarat. Lehenik, eraman zioen bizia Abner, Saulen odoleko
printzeari, Dabiten bortxa; hil zuen gero Absalon
erregeren semea bera, arbuiaturik hartarik begiratzeko egin zitzaion gomendio hertsia; eta
azkenean gabetu zuen biziaz Amasa, Dabitek
bere armadeen aitzindaritzat zadukana. Beraz
zenbat bihotz-min Dabidentzat! Ordean ala ederretstekoa baida errege saindu haren prestutasuna! Sartzen da bere baitan: orhoitzen da bere
gaixki guziez, eta Jainkoaganik izan dituen graziez: erraten dio bere buruari zuzen ahal zela zer
nahi paira zezan bere azpikoen aldetik, berak
hanbat gaixki egin zuenaz geroz bere nausi
soberanoaren alderat. Etsenplu salbagarria
guretzat! Har detzagun humilki heldu diren
damu eta atsekabeak: ez bekigu ahantz behinere hobendun garela Jainkoaren begietan, halarik
ere, punitzetik urrun, bethi ungi egiten hari zaizula.
CII. KAPITULUA
Izurriaren zigorrada
2. Erreg. 24.
Dabit deskantsuan bizi zen, ordean laster
galdu zuen gozatzen zen bakea eroririk gaixki
berri batean. Errege hark nahi izan zuen yakin,
suphertasunez, zenbatetaraino heltzen zen
haren populua: haren zerbitzariak uzkur ziren
gauza hartan obeditzerat, erran ere bazioten
Dabiti, aski zela othoitz egitea Jainkoari emenda
zezan haren populua gero eta gehiago, eman
gabe penetan yakiteko hain zorrozki zenbatetaraino heltzen ahal zen: ordean Dabiten manua
hertsia zen: obeditua izan behar zuen. Errege
haren aitzindari batzuk ibilhi behar izan zuten,
hamar ilhabetez, Judako erresuma guzian: ediren zuten Israelgo bazterretan zortzi ehun milla
gizon armadun. Kondatu zituzten Judako tribu
bakharrean bortz ehun milla gizon.
Dabitek etzuen, ordu hartan, izan lehenbiziko
aldian bezala, profeta beharrik begien idekitzekotzat; laster ezagutu zuen berak bere gaixkia;
altxatu zuen bihotza zerurat, eta galdetu zioen
Jainkoari barkhamendua. Jainkoak egorri zioen
Gad bere profeta, ez erraterat barkhatzen ziola
bere gaixkia, bainan berak hauta zezan hirur
punimendu hautarik nahien zuena: edo, zazpi
urthez, gosetea; edo, hirur ilhabetez, gerlatea;
edo, hirur egunez, izurria. Berexte auhendagarria! Dabitek hanbatik hanbatean, galdetu zuen
izurria. Gaitz ikharagarri hark iretsi zituen, hirur
egun hetan, hirur-hogoi eta hamar milla gizon.
Dabitek ikhusten zuen eta sentitzen minki bera
zela desmasia handi haren ithurburua: eman zen
hazgorapenetan eta nigarretan, erraten zuela:
nik egin dut bekhatu, ni naiz hobenduna; zer
egin dute bada, Jauna, yende gaxo horiek, hei
horrela yazartzekotzat? Itzul azu zure haserradura saindua ene buruaren eta ene familiaren gainerat; ordean, Jauna, urrikal bekizu populua.
Dabiten othoitza entzuna izan zen; Jainkoak urrikalmendu izan zuen Jerusalemeko hiriaz; erran
zioen aingeru sunditzailleari: Aski da, bara zaite.
Aingeruak obeditu zuen, eta ordu beretik, suntsitu zen izurria.
Urgileria hedatzen da bihotz guzietarat: ez
ahal da bat bekhatu hartaz kutsatzen ez denik.
Bizkitartean nolakoak ez dire urgileriaren ondoreak? Iduri du etzela baitezpadako gaixki bat
errege batentzat yakin nahi izatea zer mundu
zuen bere erresuman: ordean urgileriak zarabillan haren izpiritua, eta ordu beretik, haren
xedea gaitzitu zitzaion humiltasuna bera den
jainkoari; ez da beraz batere miretsteko baldin
Dabitek yasan behar izan bazuen bere gaixkiaren punimendua. Zer laite gutaz? Ala urrikaltzeko baikintezke Jaunaren zigorradak yautsten
balire gure gainerat, banaloriarat, edo zenbeit
bertze gaixkitarat largatzen ditugunean gure
buruak! Dabit, bere urriki guziaren erdian, hain
dorpheki punitua izan zenaz geroz, zer gaztigu
lazgarri ez du bekhatoreak igurikitzeko Jaunaren
haserradura saindutik, bere gaixkiez urriki izatetik eta aithor humil bat egitetik urrun, aitzitik,
bere gaixki hetaz lorifikatzen eta balentriaz, mintzo balin bada; bere gaixki hetan deskantsuan
phulunpatua bizi balin bada?
CIII. KAPITULUA
Salomon erregea
3. Erreg. 1.
Dabit zahartu, eta hurbildu zenean azken
egunetarat, mundu guziak bere begiak landatuak zaduzkan haren gainean, nahiz yakin nor
behar zen haren ondoan errege. Adonias, Dabiten semerik zaharrenak, berantetsirik bere aitaren heriotzea, eman zuen othuruntza handi bat;
gonbidatu zituen bere haurrideak eta erresumako lehenbizikoak agian ezaguturen zutela erregetzat: hala ere gerthatu zen. Nathan profetak
yakin zueneko zer iragaten zen, nola baitzakien
Jainkoaren nahia zela Dabiten ondoan, Salomon
izan zadin errege, gaztiatu zioen Bethsabeeri
gauzaren berria, nahiz emazteki hark orhoitzaraz zezan Dabit, eman zuen hitzaz utzteko bere
erresuma Salomoni. Bethsabee Dabitekin solasean zagoela, Nathan bera hetarat zen: erregek
galdetu zion profeta huni, noren manuz izan zen
Adonais erregetzat ezagutua. Ordu hartan
berean Dabitek manatu zuen Nathan sakratzeaz
Salomon, eta haren yar-arazteaz tronuaren gainean.
Nathani eman zitzaion manuaren berria lauster hedatu zen alde guzietarat. Ikhara sarthu zen
Adoniasekin ziren guzien bihotzetan: barraiatu
ziren harat hunat; eta Adoniasek berak egin
zuen ihes aldarearen ingurutarat: etzen ere nahi
izan athera handik non etzioen Salomonek agintzen utziren zioela bizia. Errege hunek eman
zuen bere hitza etzioela deusere eginen Adonisi
prestuki eta bakean bizitzekotan. Handik sei
ilhabeteren buruan, Jainkoak deithu zuen Dabit
mundu huntarik beregana. Hill baino lehen, errege hunek eman ziotzon Salomoni bere abisu
onak, eta erran zein ziren bethe behar zituen
eginbideak. Adoniasek galdegin zuen ezkontzan
Abisag: emazteki hau ederra zen eta berthutosa:
etzen bizi izan luzero. Salomon ez zitzaion fida:
iduritu zitzaion zenbeit xede gaixto bazuela, eta
hil-arazi zuen. Gauza bera egin zuen Joaben
alderat: hau zen gerla-gizon ospe handitako bat,
Dabitek hiltzerakoan bere armadaren aitzindaritzat utzi zuena. Etzuen gehiago guphidetsi
Semei idoi hainitz egin ziolakotzat Dabiti, Absa-
lon, bere semearen ihes zabillanean. Salomonek
lehenbizian, eztiki hartu zuen Semei: eman zion
manu guzia zen ez ilkitzea, biziaren penan, Jerusalemetik. Semeik etzuen manu errex hura konplitu: abiatu zen, zaldiz, ihes zohazkon bi gathibuen ondoan: desobedientzia gosta zitzaion
bizia.
Salomonek ikhusi zuenean bere burua finkatua tronuaren gainean, bilhatu zuen Ejiptoko
erregeren urkhotasuna edo allientzia: ezkondu
zen haren alaba batekin. Handik laster, ametsetan zela, agertu zitzaion Jainkoa: eman zion erakutsterat maite zuela haren aita Dabiten amoreagatik. Erran zioen ematerat zagokola galdeginen zuen guzia. Printze hark ikhusten zuen
populu handi baten errege zela, halako goratasunak prudentzia handi baten gainean izan
behar zuela asentatua; eta zenbatenaz baitzen
altxatua, hanbatenaz behar zela hedatu gauza
guzietarat: uste izan zuen beraz gauzarik hoberena eta premiazkoena harentzat ungi gobernatzeko bere erresuma, zela zuhurtzia: Salomonek
berthute hau galdetu zuen. Jainkoak laudatu
zuen errege gazte haren galdea, zeinak seinala-
tzen baitzuen berekin zuela galdetzen zuena.
Jainkoak erran zioen Salomoni, etzela nihor izan
haren aitzinean, ez eta izanen haren ondoan,
hura bezain zuhurrik. Zuhurtzia guzizko hartaz
bertze alde, Jainkoak eman zion oraino errege
hari ezin erran bezanbat ontasun; huntarainokoan bai non ez-baida egundaino ikhusi errege
hain aberatsik eta distiosik.
Etsenplu ederra, Dabiten laudorio bezala,
giriztino gehienen kondenamendua dakharkeiena! Zer bilhatzen dugu munduan? Zertarat
darontsate gure gogoeta hurrats eta nahi
guziek? Atseginetarat, ontasunetarat, ohoretarat. Hainitzak othe dire Jainkoari galdetzen diotenak zuhurtzia saindu bat, modestia, edo bertze
zenbeit berthute, eta prezatzen tuztenak egiazko ontasun hauk munduko nahikara eta izateen
gainetik! Ala urrun baida! O, zoramendua! Non
da gure buruei ekharri behar diotegun amodio
zuhurra? Ez dakigu bada, behere huntako ontasunek ez dutela iraupenik, suntsitzen direla khea
bezala, zeruan bakharrik edireten dela bethiko
zoriona?
CIV. KAPITULUA
Salomonen yuiamendua
3. Erreg. 3.
Salomonek laster agertu zuen Jainkoaganik
izan zuen zuhurtzia. Huna nola. Bi emazteki bizitze gaixtotakoek othoitztu zuten errege hura
xuritzeaz bere arteko eskatima. Hetarik batek
zion: elkharrekin eta etxe berean bizi ginelarik
biak, erdi izan naiz seme batez, eta handik hirur
egunen buruko, emazteki hori ere erdi izan da
bertze seme batez; ordean itho du, gauaz, bere
haurra; eraman darot neurea, ni lo nindatzala,
eta ekharri bere haur hilla neure haur biziaren
orde. Goiz alderat, dio emazteki berak, eman
nahi izan diodanean bulharra ene haurrari, ediren dut hilla. Behatu diot artha handirekin, eta
ezagutu dut etzela nere umea. Bertze emaztekia
etzagon hitz-mutu: ukhatzen zituen bere lagunaren erran guziak: gezurtatzen zuen bere solas
guzietan, eta zion harena zela bizi zen haurra,
eta hilla haren lagunarena. Egiteko hau, berenez, itsua zen: etzen lekhukorik: gauza etxe
bihotzean iragan zen, eta gauaren minean.
Bazen Salomon bezain gizon zuhur baten beharra. Errege hark eman zuen, ordu hartan, erakutsterat hartaz errana dena, ezagutzen zituela,
ez erroak eta arbolak bakharrik; bainan naturaleza guzia, bihotzaren sentimendurik gordeenak,
eta ameen amudioa bere umeen alderat: erakharri zuen ezpata bat, eta eman sententzia bat
harritzekoa ziruriena: huna nolakoa zen: batak
dio bizi den haurra nerea da; bertzeak berriz
harena dela: haur hori egin bedi bi zathi, eta
bakotxak izan beza erdi bana. Itxurazko eta
gezurrezko ama berehala erori zen hartarat;
ordean egiazko ama izan zen guzia laztua, eta
errekeritu zuen errege emateaz bere haurra, oso
osoa, gaixtakeriaz eraman nahi zioenari. Ordean
ikhusi zen ageriki nor zen egiazko ama, eta hark
izan zuen haurra. Ederretsia izan zen Salomonen
antze zuhurra. Israel guziak laudatu zuen erregeren prudentzia; eta ikhusirik haren baitan
zatzala Jaunaren izpiritua, guziak errespektuz
eta beldurrez betheak agertzen ziren haren alderat.
Erran behar da etsaiak eskudantzia handia
hartzen duela Jainkoaren beldurrik ez duteneen
bihotzetan! Ama bat izan dadin bada aski lazoa,
aski ondikozkoa ukho egiteko bere odolari, bizia
eramateko bere ume bati! Zer itsuskeria! zer
barbaria! Bekhatuak ez du desmasia gutiago
egiten giriztinoen artean: zenbatak ez dire, bitartean, bere arimei yazartzen diotenak, bizia eramaten diotenak bere gaixtakeriez, eta artikarazten dituztenak behin bethiko su lametarat!
Zer lazotasun ahalkagarri! zer itsumendu auhendagarri!
CV. KAPITULUA
Salomonen tenplua
3. Erreg. 6.
Salomonek erreginatu izan zuen bakhe eta
ontasun suerte guzien erdian. Printze haren aberatstasunak ezin erranezkoak ziren: hedatzen
ziren haren azpiko guzietarat bizi zirenean prestuki, eta iskritura sainduaren hitzez balia nadin,
bere phiko-ondo eta mahatstiaren itzalean.
Etzen deusere Salomonen magnifizentziari hurbil
zakiokenik; lurreko bertze errege guzien izateak
etziren hurren deusere haren ontasunen aldean.
Behar ziren, egun oroz, Salomonen palazioko
hameka milla barrika irin hoberenetik, eta hogoi
eta bi millen ingurua arrunteragokotik; hamar idi
gizendu, eta bertze hogoi idi bazkatokitakoak:
ehun zikiro; elemenia bat orein eta olhoiki eta
ihizki guzietarik. Bazituen berrogoi milla zamari
uztarriko, bertze hamabi milla azpiko: ematen
zitzaien guziei arthoski yaterat, bere mugetan,
garagarra eta laztoa. Judea, denbora hartan,
gozatzen zen bakea ahal zen frankia miragarri
haren ithurburu dohatsua. Bake hark mereziarazi zion Salomoni baketiarraren deithura. Errege hunek bazuen bakearen beharra eragiteko
gogan zakharkeien tenplua, Dabitek, bere nahi
guziarekin ezin ikhusi zuena. Hartu zuen artharik
handiena obra hura behar bezala eragiteko.
Esleyitu zituen hirur milla eta sei ehun gizon langilleen gainean atzarriak izateko; lauetan hogoi
milla presuna zur eta harri pikatzekotz menditan, eta hirur-hogoi eta hamar milla gizon bizkarrean ekhartzeko behar ziren gauzak. Mandatariz othoitztu zuen Hiramgo erregea onhetsteaz
pika zitezen Libango zedroak: hunela izan zen
egina tenplu ezin erran bezain eder hura. Iduri
zuen Jainkoak atsegin zuela erakutsterat ematea
zertarainokoan ahal zohakeien gizonen magnifizentzia.
Tenplu hura hasia izan zen Salomon errege
zenetik laugarren urthean, lau ehun eta lauetan
hogoi urthe Ejiptotik ilki ondoan: izan zen osatua
mundua kreatu zenetik hirur milla urtheen ingurutsuan; xuxen-xuxena, egiazko Mesiaz sorthu
zen baino milla urthe lehenago. Eman izan zituzten zazpi urthe tenplu haren egiten. Salomonek
hogoi eta bortz urthe ahal zituzkeien obra handi
hari lothzean. Errege hark izan zuen lehenbizirik
zoriona eragiteko lurraren gainean tenplu bat
Jaunaren izenaren eta loriaren ohoretan.
Oxala! dio S, Anbrosiok, Salomonek izan balu
tenplu eder haren eragiteko zuen artha bera finkatzeko bere burua humiltasun saindu batean.
Bihotzaren garbitasuna da Jainkoari agradatzen
zaion tenplua; han du lakhet egotea: zer ez ginduke behar egin Jainkoari egoitza saindu bat
aphaintzeko gure arimetan! Gureganat nahia da:
gurekin izateak egiten du haren atsegina: guri
dagoku haren amudio ezin erranezkoari, ahalik
hobekiena, ihardetstea, urruntzea gure bihotzetarik haren saindutasunak gaitzets detzaken yaidura gaixto guziak, eta guk ere gure bozkarioa
ediretea maiz bazkatzean gure arimak zeruko
yanari dohatsuaz, Jesu-Kristoren gorphutz adoragarriaz.
CVI. KAPITULUA
Tenpluaren dedikazionean
3. Erreg. 8.
Tenplua izan zenean osatua, Salomonek nahi
izan zuen egin haren dedikazionea, eta harat
erakharri zuen arka Dabitek eman-arazi zuen
lekhutik. Ez da kalte mintza gaiten, berriz ere,
aphur bat, arkaz eta tabernakleaz. Moisek eragin
zituenean, Jainkoaren manuz, bata nola bertzea,
Josuek ezar-arazi zituen Silo zaritzon lekhuan:
denbora hura zen Jourdaingo ura iragan zenetik
zazpigarren urthea. Silo zen hiri bat Efraimen tribukoa, Salem ziruriena: errana da Salem haren
hegian bathaiatzen zuela Joanes-Baptistak.
Salem hartan egon zen arka hirur ehun eta hogoi
eta zortzi urthez. Handik izan zen eramana kanparat, eta han yabetu ziren hartaz filistindarrak.
Populu hunek egorri zuen arka zazpi ilhabeteren
buruan: eman zuten Kariathiarimen Abinadaben
etxean. Egon zen han hirur-hogoi eta hamar urthez. Abinadaben etxetik, eraman zuten Obededomen etxerat: etzen han baratu, hirur ilhabete
baizik. Handik Dabitek erakharri zuen harentzat
aphain-arazi zuen Sion bere hiri berriko lekhu
baterat. Sion hura zen Jerusalemeren gaztellua
bezala. Iduri du bethi Sionen gelditu zen tabernaklea, izan zela eramana Gabaonat, Judako triburat: nola nahi den, handik berrogoi urtheren
buruan, Salomonek nahi izan zuen dedikatu, eragin zuen tenplu ederra, eta erakharri zituen
harat arka eta tabernaklea, eta heiekin batean,
metalezko aldarea, zeinaren gainean ofrendatzen baitziren holokaustak. Egon ziren tenplu
hartan Nabukodonoresek Jerusalem hartu eta
tenplua sutan eman zuen arteraino; erran nahi
da, lau ehun eta hogoi eta lau urthe.
Salomonek, nahiz arkari bihurtu ohore
guziak, eta emendatu zeremoniaren edertasuna,
bildu zuen populu guzia. Zer mundu oste! aphezek zaramaten arka, eta bera haren aitzinean
zohan, ofrendatzen zituela ezin konda bezanbat
sakrifizio. Tenplurat zirenean, aphezek eraman
zuten arka hango lekhurik barnenerat, eta ezarri
zuten harentzat aphaindua zen tokian. Etziren
hain laster handik ilki non hedoi batek bethe baitzuen tenplu guzia, huntaraino bai non aphezak
ezin egon baitziren bere lekhutan, eta ezin bethe
baitzetzaketeien bere eginbideak.
Salomon yarri zen bozkario guzietan ikhusteaz Jainkoak erakutsten zuela kanpoko seinale
hartaz onhetsten zuela harentzat aphain-arazi
zuen lekhua. Belhaunikatu zen arkaren oinetan,
eta altxaturik zerurat eskuak, othoitz egin zioen
Jainkoari bere bihotz guziaz. Ikhustean Jaunaren
maiestate saindua eran zuen gora: badaite gure
Jainkoak nahi duen egon lurraren gainean!
Zeruak eta lurrak ezin badaukate haren handitasun adoragarria, nola atxikiren du bada eragin
dudan etxe hunek? Gero, errekeritu zuen Jainkoa
izurtzeaz bere benedikzioneak haren populuaren
gainerat, arraiki entzuteaz tenplu hartarako zireneen othoitzak galdetzekotzat haren miserikordiak, eta aphazegatzeaz, othoi, bere haserradura saindua tenplu hartan urriki egiazko batekin
bere bekhatuak aithorturen zituzteneen fagoretan. Salomonek othoitztu zuen oraino Jainkoa
haren populuak aurkhi zezan tenplu berean gerize segur bat etsaien asalduren kontra, zerua eginen zenean, gizonen bekhatuengatik, metalaren
berdin, lurra burdinaren, eta agorte luze batek

- Parts
- Testamen zaharreko historioa - 01
- Testamen zaharreko historioa - 02
- Testamen zaharreko historioa - 03
- Testamen zaharreko historioa - 04
- Testamen zaharreko historioa - 05
- Testamen zaharreko historioa - 06
- Testamen zaharreko historioa - 07
- Testamen zaharreko historioa - 08
- Testamen zaharreko historioa - 09
- Testamen zaharreko historioa - 10
- Testamen zaharreko historioa - 11
- Testamen zaharreko historioa - 12
- Testamen zaharreko historioa - 13
- Testamen zaharreko historioa - 14
- Testamen zaharreko historioa - 15
- Testamen zaharreko historioa - 16
- Testamen zaharreko historioa - 17
- Testamen zaharreko historioa - 18
- Testamen zaharreko historioa - 19
- Testamen zaharreko historioa - 20
- Testamen zaharreko historioa - 21