Testamen zaharreko historioa - 12

guzien yabe soberanoari. Noemik etzuen ontasunik; ordean horrek etzuen Ruth gibelatu yarriakitzetik emazte saindu hari: gehiago probetxatu
zen harekin, ezen-ez izan balitu moabitarren
ontasun guziak. Erran daite, aphur bat gorabehera, gauza bera gure eliza sainduaz: alhargun erromes baten pare da. Iduri du ez duela
ontasunik bere ume maiteentzat; ordean erran
dezakegu, egia guziarekin, amudio zinezko
batez elizari datxeikon giriztino zuhurrak edireten duela zeruan dohatsutasun bat, mundu huntako urre eta zilhar guziak baino infinituki gehiago balio duena.

LXXIX. KAPITULUA
Booz ezkontzen da Ruthekin
Ruth 3.
Ruthek bildu zituen, aiphatu dugun landan,
hirur gaitzeru bihi, eta eraman ziotzan amaginharrabari. Noemik galdetu zioen non ibilhi zen
buruzkaketan: Ruthek ihardetsi zion Boozen landan bildu zituela, eta landaen yabe hark arraitasun handirekin hartu zuela. Horren gainean,
Noemik erran zion Ruthi: ene alaba, gogoan
darabillat zure ezkontzea, ungi izanen zaren
bezala. Booz gure ahaide hurkoa da. Heldu den
gauean haizaturen du bere garagarra, eta landan etzanen da: urrin-onez gantzu zaite, eta
yaunts zatzu soinekorik ederrenak. Beira ordean
Boozek ikhus zaitzan. Begizta zazu haren etzantzaren tokia. Noiz eta ere lokharturen baida,
orduan zohazi haren oinetarat: berak erranen
darotzu zer egin beharko duzun. Ruthek etzuen,
urrun da, eginen, bere baitarik, halako hurratsik;
ordean obeditu nahi izan zuen bere amaginharraba. Booz, afaldu zenean, etzan zen belhar

meta baten gainean: Ruth lerratu zen emekiemeki haren oinetarat. Gau-erditsuan, Booz iratzarri zen, eta laztu ikhusteaz norbait etzana
haren oinetan. Galdetu zioen berehala: nor zara
zu? Bertzeak ihardetsi zioen: ni naiz Ruth zure
neskatoa: ahaide hurkoa zaitut, eta legearen
arabera, banuke zurekin ezkontzeko zuzena.
Boozek erran zion: egia da, zure ahaide naiz, eta
nola zure berthutea ospe handitan baida hiri
guzian, ekharria naite zuree esposatzerat;
ordean baduzu bertze ahaide bat ni baino hurbillagoa, nik baino zuzen gehiago duena zurekin
ezkontzeko. Bihar goizean yakinen dut haren
berri, eta ez balin bada nahi baliatu bere zuzenaz, hitz ematen darotzut esposaturen zaitudala.
Ruthek iragan zuen gau hura emazteki Jainkotiar
bati dagokion modestia guzian. Goiz alderat,
bihurtu zen Noemirengana Boozek eman ziotzan
sei gaitzeru garagarrekin, eta xehatu ziotzon
gauza iragan guziak.
Goiz hartan berean, Booz yarri izan zen hiriko
athean, han ziren yendeen baltsan. Ikhusi zuenean Elimeleken bertze ahaide hura erakharri
zuen beregana, eta mintzatu zitzaion, hiriko

hamar zaharren aitzinean hunela: Noemik saldu
nahi du Elimelek, gure ahaidearen landaren
zathi bat. Ahaide bezala, yabe zaitezke lur hartaz; ez balin bazara hartarat ekharria, aski duzu
erratea yakin dezadantzat zer egin behar dudan;
ezen ni naiz, zure ondoan, ahaiderik hurbillena.
Bertzeak ihardetsi zion: erosiren dut landa: Boozek, horren gainean erran zioen: landa erostekotan, behar zara ezkondu Ruth, zure ahaide zenaren alhargunarekin, haren izena gal ez dadintzat
ondoriotan. Horrela denaz geroz, dio bertzeak,
ez dut landa haren gutiziarik: sar zaitezke ene
zuzen guzietan.
Orduan Boozek erran zioen
ahaide hari khentzeaz bere zapata, bere zuzena
utzten zioelako seinaletzat. Hala egiten ohi zen
israeldarren artean, halako ordutan. Gero hartu
zituen zaharrak eta populua lekhukotzat nola
erosten zuen Elimexeren eta haren umeen primuza, eta nola hartzen zuen Ruth bere emaztetzat, nahiz begiratu aitzinekoen izena. Guziek,
boz batez, erran zuten gauza heien lekhuko zirela, eta desiratu ziotzaten milla benedikzione
Boozi eta Ruthi. Boozek izan zuen ezkontza hartarik ume bat, Obed zaritzona. Noemik izan zuen

haur hartaz egiazko unhide, edo ama batek izan
ahal zezakeien artha guzia. Obed hau gerthatu
zen Isaiaren aita eta Dabid erregeren aitasoa.
Izpiritu gaixkirat itzuliek, eta bertzeak arinki
kondemnatzerat ekharriak direnek, aurkhituren
bide dute zerbait errateko Boozen eta Ruthen
gainean. Oxala balute bi presuna Jainkotiar
hauien berthutea eta fede zabala! Nahi dut, iduritik hartzerat, gaiski bat zela, Ruthen aldetik,
gauaz Boozen ingurutarat hurbiltzea, eta Boozek
ere etzuela, gure iduriz, halakorik laudatu behar:
ordean izan dezagun heien fede on eta zuzentasun bera: sinhets dezagun lanhoki Jaunaren probidentzia zabillala ordu hartan.
Jainkoak, dio san Anbrosiok, irakhatsi izan
nahi daroku Ruthen etsenplu miragarriaz, ez
dabillala gure ethorkiaren, ez eta gure arbasoen
saindutasunaren ondoan, bakharrik gure berthuteari, gure bihotzaren garbitasunari behatzen
dioela. Gauza miretstekoa! emazteki moabitar
bat, buraso idolatretarik heldu zena altxatua da
bere bizitze sainduaz, lurraren gainean gertha
ahal daiten ohorerik gorenerat! Sartzen da JesuKristoren iralgi loriosoan eta salbatzaillearen

amaso izaten da! zer goratasun! Legeak debekatzen zioten yuduei ezkontzeko gogoa bera moabitar emaztekiekin; eta Ruthek hunenbat fede
agertzen du non merezi baidu, ez xoilki yudu
batekin ezkontzea, bainan oraino Jesu-Kristo
athera dadin haren ethorkitik, eta bera gertha
dadin salbatzaillearen amaso.
Ruthek erakutsten daroku, san Anbrosio
beraren arabera, Jainkoa lazoki eta kanpotik zerbitzatzea, gauza aphurra dela. Zerbait gehiago
galdetzen du gureganik. Ez dugu ezarri behar
gure fidantzia eta ohore guzia giriztinoaren izen
xoilean, yuduek haragizko sakrifiziotan eta Abrahamen izenean ezartzen zuten bezala. Ruthek
irakhatsten daroku oraino bortxatu behar ditugula gure buruak Jainkoari yarraikitzekotzat, eta
lehiatu behar garela, gure fedearen kharraz, bizitzerat eliza sainduaren ume leihal bezala. Orhoit
gaiten bethi lehen erran dugunaz: Jainkoak ez
ditu bilhatzen bertzeren merezimenduez berreginduak direnak, edo gizonen begietan baizik
garbi ez direnak. Gure salbatzaille maitea bihotzaren humiltasunari darraiko. Berthute huntan
datza egiazko garbitasuna. Bai, humiltasunak

egiten du Jainkoaren araberako giriztinoaren
zimendu funtsezkoa. Humiltasuna gabe ezin
daite iraupenik berthutean. Ez da zeren miretsi
baldin saindu batek, mintzatzean bihotzaren
humiltasunaz, erraten badu, hura dela garbitasunaren garbitasuna, eta berthute guzien erregina.

LXXX. KAPITULUA
Samuelen sortzea eta
konsekrazionean
1 Erreg. 1.
Samuel saindu handi bat izan behar zen,
egun batez: Jainkoak eman ziotzon hortakotzat
bide guziak. Ana, Samuelen amak, ohore gehiago zuen, san Krisostomeren arabera, izateaz
halako ume bat, munduko printzerik handiena
baino. Ama hark agortasunean iragan zuen bere
bizi gehiena; ordean haren othoitzak khartsuak
izan ziren: Jainkoak saristatu zuen, azkenean,
haren fede bizia. Eman zion seme bat, Samuel
zaritzona. Anak bihurtu zion berehala ume hura
Jainkoari. Ez zitzaion aski zela ofrendatzea
umearen orde, dirua, edo bertze zerbait gauza,
ez eta ofrendatzea bere haurra zenbait urthe
bakotxentzat: konsekratu zioen behin bethikotzat; eta noiz? haurrak bulharra utzi zueneko.
Hulakoa izan zen buraso haren ezagutza Jainkoaren alderat. Ez zitzaion iduritzen sakrifizio eder
hura egitean, ematen zuela deusere bererik;

usteko ere zuen erori sakrilio batean bezala, bertzela egiterat. Etsenplu miragarria! Ama hark ala
guti bilhatzen baitzuen bere burua! Ithotzen
zituen amakarako mobimendu samur guziak, eta
Jainkoarentzat zuen bihurkhundeak bazaraman
nolazpait-ere, bere odolari ukho egiterat. Zer
etsenplu handi burasoentzat!
Samuel, hamabi urthetako, abiatu zen Heli
aphez-handia laguntzen tenpluko eginbidetan:
tenpluan berean, eta arkaren hurbillean zuen
ere bere etzantza. Heli lo zatzala, Samuel ttipiak
entzun zuen, lotarik, boz bat bere izenaz deithzen zuena. Ihardetsi zion: badantzut; altxatu zen
berehala, goan zitzaion Heliri, ustez hark galdetzen zuen, eta erran zion: hemen naiz. Helik ihardetsi zion: ene haur maitea, ez darotzut egin
oihurik: zohazi, eta egizu lo. Samuel bihurtu, eta
lokhartu izan zen. Handik laster, entzuten du boz
bera. Yeikitzen de berriz, eta badohako Heliri.
Helik orduan ere egortzen du erraten zuelarik
etziola egin oihu. Samuelek, lokhartu zenetik laster entzuten du, hirurgarren aldikotzat, boz bera,
zeina baitzen Jainkoarena. Yeikitzen da egundaino bezala: badohako Heliri, eta erraten dio:

hemen naiz ethorria zure galderat. Orduan Helik
ezagutu zuen Jainkoa mintzo zitzaiola Samuel ttipiari: erran zioen: zohazi, eta egizu lo. Galdetzen
balin bazaituzte gehiago, ihardetsiren duzu: mintza zaite, Jauna, zure zerbitzaria zure entzuterat
dago. Jainkoak, lehenetan bezala, deithu zuen
Samuel, lotan zela; haurrak ihardetsi zuen Helik
erran zion bezala. Orduan Jainkoa abiatu zen
mintzatzen hitz hautaz: Punituren dut Heli eta
haren umeak; nik erran guziak konplituak izanen
dire: Helik bazakien bere umeen gaixtakerien
berri, eta guphidetsi izan ditu: horra beraz zergatik yazarriren diotedan.
Hemen ageri da nola Jainkoari gaitzitu
zitzaion Heliren lazokeria eta ez-antsiatasuna.
Ikhusten zituen bere umeen gaixtakeriak, eta
etzuen agertu buraso bati dagokon fermutasuna. Bazakien ume ondikozko hek profanatzen
zutela aldarearen saindutasuna, eta etzuen kharrik batere erakutsi Jainkoaren loriarentzat;
ordean, ala gosta baitzitzaion bere huts handia!
Jainkoa Samueli mintzatu zitzaion biharamunean, Helik nahi izan zuen yakin zer erran zuen.
Samuel ttipia herabe zen guzien erraterat, nahi-

ko ere zuen zerbait gerizatu damurik ez egitekotzat aphez-handiari: ordean behartua izan zen
gauzak ziren bezala erraterat. Helik ezagutu
zuen berantegi balin bazen ere, Jainkoak haren
eta haren umeen kontra ekharri zuen sententzia
bere bidean zela; etzela aski buraso batentzat
bera prestu izatea; bainan behar zituela erakharri bere umeak ere sainduki bizitzerat. Ordu
beretik, aphez-handi hura eman zen eginbidetan
yasateko sumisione humil batekin, haren buruaren gainerat erori behar ziren zorigaitz ikharagarriak, zeren etzituen bere umeak altxatu Jainko
legean.
Hainitzak dire, san Gregorio mintzo da, Heliren idurikoak, huts berean erortzen direnak.
Zenbat buraso eta buruzagi bere umeen eta
azpikoen alderat lazokeria ahalkagarrienean bizi
direnak! Ikhusten dukete Jainkoaganik urrun
dabiltzala, ez direla hurren behinere hurbiltzen
sakramendutarat. Yaidura gaixtoz betheak direla. Badakite heien arimez ihardetsi behar dutela.
O! zuek, buraso eta aitzindari lazoak, ikhara zaitezte: bertzeak zuen artha eskasez galtzen hari
diren denboran, zuek ere zuen arimen galtzen

hari zarete. Zadezte, zuhurrak balin bazarete,
atzarriak zuen buruen eta zuen azpiko direnen
bizitzearen gainean; bihotz-ontasun sobraniazko
batek, edo ez-antsiatasun ondikozko batek ez
bezate erakhar zuen sekulako zorigaitza. Ez
bekizue behin ere ahantz Heliren punimendua:
aitzitik, bilha zazue bethi zuen umeen eta zuen
meneko direnen salbamendua, zuen abisu zuhurrez eta guziz zuen etsenplu sainduez.

LXXXI. KAPITULUA
Heli punitua da
1 Erregeak 4.
Jainkoa baliatzen zen batzutan filistindarrez,
nahi zuenean punitu bere populua: gauza bera
egin zuen Heliren eta haren umeen alderat.
Altxarazi zituen filistindarrak israeldarren kontra.
Bildu zuten armada borthitz bat. Israeldarrak ere
yarri ziren armetan. Gudukatu izan ziren bi
armadak. Israeldarrak ihesari eman behar izan
zitzaizkon, lau milla gizon galdu zituzten ondoan.
Israeldarrak bihurtu zirenean bere kanparat,
populuko zaharrak hasi ziren erraten: nondik
heldu othe da bada Jainkoak hunen dorpheki
yazartzen baidaroku? Dezagun erakhar hunat
Siloko hiritik allientziaren arka. Agian begiraturen gaitu gure etsaien eskutarik. Populuak egorri
zuen berehala Jaunaren allientziaren arkaren
bilha. Ekharri zuten, Ofni eta Finees yarraikitzen
zitzaizkola gibeletik. Arka heldu izan zenean kanparat, israeldarren armada guziak artiki zuen
oihu handi bat. Oihu hura hedatu zen filistinda-

rren beharritarat; etzakiten, hastean, zer erran
nahi zuen; bainan laster entzun zuten Jaunaren
allientziaren arka israeldarren kanpan aurkhitzen zela. Berri hunek laztu zituen guziak, eta
zioten hasgorapen min batekin: nonbait, gure
zorigaitzaren handia! Ala urrikaltzeko baigara!
nork begiraturen gaitu Jainko botheretsu haren
eskutarik? Bai, Jainko hura bera da, bertzeorduz, egiptoarren armada oso bat fundi arazi
zuena.
Denbora laburrik barnean, altxatu ziren filistindarren bihotz eroriak, yautsi ziren sulian bezala, israeldarren gainerat: yabetu ziren arkaz, hil
zituzten Heliren bi semeak, eman zituzten zathitan hogoi eta hamar milla israeldar, eta ihes
egorri bertze guziak. Arte hartan Heli etzen deskantsu bizi. Lotsa zen nahiz yakin zertarako zen
gudua; ikharan zatzan, beldurrez filistindarrek
eskura zezaten arka, eta izan zadin hetaz laidostatua. Oxala khar bera agertu balu arkarentzat,
haren bi semeek, egun oroz, oraino gehiago laidostatzen zutenean!
Guduko egun berean, hedatu zen alde guzietarat israeldarren desmasiaren eta arka hartua

zelako berria: etzen bazter guzietan oihu minik
eta nigar kharatsik baizen. Heli deskantsu
zatzan, bere gogo guzia Jaunaren arkan zadukala. Bazituen lauetan hogoi eta hamar urthe, eta
etzuen deusik ikhusten. Entzun zituenean oihu
min hek guziak, galdegin zuen zer iragaten zen:
gudutik itzuri zen gizon bat hurbildu zitzaion; eta
erran zion nondik heldu zen. Nola iragan dire
bada gauzak guduan, ene haur maitea, erran
zioen Helik? gizon hark ihardetsi zioen: filistindarrek egorri dituzte israeldarrak ihesi: israeldar
gehienak xehakatuak izan dire: zure bi semeak
hil dire; eta Jaunaren arka hartua izan da. Berri
hauk entzutearekin batean, Heli erori zen alkhitik; arraillatu zitzaion burua, eta hil izan zen.
Fineesen emaztea izorra gerthatu zen, ordu hartan; yakin zituenean berri ondikozko hek, erdi
zen, bet-betan; eman zuen haur bat mundurat,
eta bera hill zen oren hartan berean.
Israeldarrek aphazegatu behar bidean Jaunaren haserradura saindua bere nigarrez eta bere
penitentziez, erakhartzen dute kanparat allientziaren arka, segur izan balire bezala garaituren
zituztela, harekin batean, bere etsai guziak.

Ordean zer gerthatzen zaie? Jainkoak gaitzetzten du kanpotik agertzen zuten fidantzia sobraniazkoa, eta permetitzen du arka izan dadin hartua. Hortik irakhatsten zioten ez dabillala kanpoko seinalen ondoan; bainan bihotza nahi duela.
Barnetik heldu den bekhatuaren urrikia ahal da
bide bakharra ardietstekotzat haren miserikordiatik, gure gaixki guzien barkhamendua, eta
behar ditugun laguntzak.
Heliren eta haren umeen etsenplu tristeak
irakhatsten daroku oraino leihaltasun eta errespektu sainduenarekin agertu behar garela Jainkoaren alderat, eta gauza sainduen profanatzeak merezi dituela gastigurik garratsenak.

LXXXII. KAPITULUA
Dagonen idola lurrerat artikia,
eta arka Israelerat bihurtua
1. Erreg. 5.
Iduri zuen Jaunaren arkak laidostatuak izan
behar zuela filistindarren eskutarat geroz; nihoiz
bizkitartean etzen izan hala ohoratua, nola ordu
hartan. Filistindarrek eraman zuten arka Azot
zaritzon, bere hiri buruzagitarik baterat, eta ezarri zuten Dagonen tenpluan, Jainko faltso hunen
idolaren aldean. Biharamunean, ediren zuten
idola hura ahuspez emana Jaunaren arkaren
aitzinean; altxatu zuten, eta ezarri bere lekhuan;
ordean ondoko egunean ere, ikhusi zuten idola
bera lurrerat artikia, bururik eta eskurik gabe.
Jainkoaren zigorrada iragan zen idolatik idolatretarat. Azoteko populu guzia izan zen tormentatua ezin erran bezanbat arrotoinez, eta bertze
gaitz humiliagarri batez, zeinak eraman baitzuen
mundutik yendetze handi bat. Azotarrek, ezin
gehiago yasanez arkaren presentzia, eramanarazi zuten bertze hiri baterat. Handik eraman

zuten oraino bertze baterat, eta norat ere baitzaramaten arka, eta lekhu hek guzietan etzen
heriotzerik baizen.
Filistindarrek, hartu ondoan bere aphezeen
eta bere pentsatzailleen abisua, egorri zuten
arka israeldarren herrirat; eta yakitekotzat ea
Israelgo egiazko Jainkoa othe zen bada, hanbat
gaitz hei eman ziotena, hartu zituzten bi behi
bere umeen hazten hari zirenak, eta behinere
uztarririk yasan gabeak: uztartu izan zituzten
orga berri batekin, eta sar-arazi heien xahalak
edo aretxeak heia batean. Huna filistindarren
arrazoinamendua: baldin behiak Israelgo bideari
lothzen bazaizko, hortik ageriko da Israelgo Jainkoak zehatu gaituela; ordean behiek hartzen
balin badute bertze biderik, hori izanen da seinale bat gure gaitzak ez direla Israelgo Jainkoaganik heldu; bainan ethorri beharrak zirela, bertzenaz.
Filistindarrek eman zuten beraz Jaunaren
arka orgetan, eta utzi zituzten behiak nahi zuten
bidea hartzerat. Berehala eman ziren, bere baitarik, Bethsameserat zaraman bidean: lekhu
hura zen israeldarren lehenbiziko hiria alde har-

tarik. Bazohazen bethi aitzinat orhoaz zaudela
urruntzeaz bere umetarik; ordean bethi xuxen,
behinere hartu gabe, ez eskuin ez esker. Filistindarrak yarraiki zitzaizkon arkari Bethsameseren
eremutaraino. Bethsamitarrek etzuten hain laster ikhusi arka, non eman baitziren bozkario
guzietan. Orga baratu zen landa batean: lebitek
yautsi zuten arka, eta ezarri handik hurbil zen
harri handi baten gainean. Bethsamitarrek eman
zuten zathitan orga hura, eta ezarri zituzten
orgaren zathi heien gainean bi behiak, nahiz
egin hetaz sakrifizio bat Jainkoaren ohoretan.
Ofrendatu ziotzoten bertze biktimak ere eskerren bihurtzeko, eta bere allegrantzia seinalatzeko bere eskuratzeaz arka saindua. Ordean zer
gerthatu zen? O! etsenplu erdiragarria. Berrogoi
eta hamar milla bethsamitar, eta oraino gehiago
izan ziren hillak Jaunaren arkari behatzen sari.
Hiri guzia yarri zen dolurik minenean, eta zioten
guziek: nor bizi daiten Jainko Jaunaren presentzian? Kariathiarimgo populua izan zen othoitztua eramateaz Jaunaren arka, Bethsamesetik
bere herrirat. Kariathiarimtarrek, galdetu bezala,
eraman zuten arka saindua Bethsamesetik

Gabaako hirirat, ezarri zuten Abinadaberen
etxean, eta han egontzen luzero.
Kapitulu huntan edireten dire bi gauza handi,
Jainkoaren bothere guzizkoa, eta haren zorrotztasun saindua ezagut-arazten dutenak. 1, Dagonen idolak ezin iraun zuen arka sainduaren presentzian: horrek erran nahi du garbi izan behar
garela Jainkoaren begietan, eta zer nahi ohore,
edo estimu dukegun munduaren partetik, funtsean, ez garela deusere; Jainko handiak urmaria
eta ezdeutsa gaitzakeiela, nahi duen guzian. 2,
Bethsamitarrak punituak izan ziren, iduriz deus
gutirentzat. Eta nola punituak? Garratztasun
guziarekin. Zer zen heien hobena? Bozkarioz
gaindi eginik, behatu zioten Jaunaren arkari.
Horra heien gaixki guzia. Hemen ageri da etzela
zilhegi arkari behatzea, eta Jainkoaren manurik
ttipienak berak leihalki behar direla begiratu.

LXXXIII. KAPITULUA
Samuelek libratzen-tu
israeldarrak. Israeldarrek
galdetzen dute errege bat
1. Er. 7.
Heli, aphez-handia hil zenean, Samuel izan
zen Israelgo nausi. Ramatha zaritzon bere sorlekhuan bizi zen. Ibiltzen zen noizetik noizerat,
hiriz hiri, bihurtzekotzat yustizia. Israeldarrak
hasiak ziren itzultzen Jainkoagana penitentziaren bidez. Samuelek erran zioten: baldin eman
nahi bazaizkote zin-zinez Jainkoari, khen zatzue,
zuen artetik, Jainko arrotz guziak; zaudete ekharriak obeditzerat Jainkoari, ez zerbitza hura bera
baizik, eta libraturen zaituzte filistindarren eskutarik. Israeldarrek khendu eta arbuiatu izan
zituzten berehala, orduraino adoratu zituzten
Jainko faltsoak, eta eman ziren Jainko xoila zerbitzatzen. Samuelek erran zioten oraino: zohazte
Masfarat, eta eginen dut othoitz zuentzat. Israeldarrak bildu ziren Masfan; egin zituzten barurak,

eta aithortu zuten hobendun zirela Jainkoaren
begietan.
Filistindarrek yakin zutenekotz israeldarrak
bilduak zirela Masfan, abiatu ziren heien ondoan:
israeldarrak beldurtu ziren, eta erran zioten
Samueli: ez bara othoitz egitetik, gure fagoretan,
Jainko gure Jaunari: errekeri zazu arren ez gaiten
eror filistindarren eskutarat. Samuelek ofrendatu
zuen bildots bat: egin zuen othoitz Israelentzat,
eta Jainkoak entzun zuen haren othoitza. Filistindarrak hurbiltzearekin batean israeldarrei gudu
ematerat, Jainkoak abiarazi zituen irurtzuri borthitz batzu, huntaraino ikharatu zituzten filistindarrak non eman baitzitzaizkon ihesari. Israeldarrek hil izan zituzten hetarik asko, eta yarraiki
zitzaien bertze gainerako guziei bere herriko
mugarritaraino. Filistindarrak humiliatuak izan
ziren ordu hartan; etzuten handik harat izan
gehiago gutiziarik hurbiltzekotzat israeldarren
bazterretarat: bihurtu behar izan zituzten israeldarrei hartu hiriak, eta gainerako ontasun
guziak. Horra nola Samuelek libratu izan zituen
israeldarrak filistindarren eskutarik.

Samuel zahartu zenean, ezarri zituen bere
umeak israeldarren aitzindaritzat; urrun da
ordean aitaren idurikoak baitziren: utzi ziren
abarizioaz itsutzerat saltzerainokoan zuzen kontra ekhartzen zituzten yuiamenduak. Israelgo
zahar guziak hedatu ziren Samuelgana, eta
erran zioten: zahartu zara, eta zure umeak ez
dire zu bezalakoak. Eman diezaguzu errege bat,
berak gobernatuko gaituena. Galde hau gaitzitu
zitzaion Samueli: eman zen othoitzetan, eta Jainkoak erran zioen: egizu populu horrek galdetzen
duena: errege bat galdetze hortaz, niri egiten
darot idoi, eta ez zuri: ez nautenaz geroz nahi
gehiago bere erregetzat, egizu erraten darotzutena; ordean has zaite erratetik populuari nolakoak izanen diren haren errege berriaren zuzenak. Samuelek xehatu zituen gauza guziak:
erran zioten israeldarrei urrikitzeko izanen zutela errege berri baten azpian yartzeaz: haren
erran guziak alferretan izan ziren; baitezpada
errege berri bat nahi zuten.
Aithor agun indar handia duela othoitzak,
khartsua denean! Zer ez dezake ardiets Jaunaren miserikordiatik? Ez dugu zeren miretsiak

izan baldin Samuelek libratzen baditu israeldarrak filistindarren eskutarik: gizon saindu haren
othoitzak yar-arazi zuen Jainkoa israeldarren
alde, eta ez da etsayik amor eman behar ez dioenik zeruko laguntza botheretsuari. Mundua,
pasioneak ager beitez, nahi duten bezanbat,
gure kontra, ez gara behar batere lotsatu. Altxa
detzagun gure bihotzak Jainkoagana; galde diozogun bere laguntza saindua, eta gaiten seguratuak garaituren ditugula, ordu beretik, gure arimen etsai borthitzenak berak.
Elizako aitak dire espantituak israeldarrek
nahiago izateaz gizon herbal batek mana zetzan
Jainkoak berak baino; ordean gauza oraino
espantigarriagoa bide da giriztinoek utz dezaten
bere Jainkoa, bere salbatzaillea, bere guzia, hartzekotzat bere manatzailletzat, bere erregetzat
Sathan gaixtoa, heien arimak sekulakotz galdu
nahiz dabilhana. Zenbat giriztino, o, itsumendu
auhendagarria! diotenak mihiz ez bada, bederen
bihotzez eta obrez, israeldarrek Samuelen
umeez erraten zutena: ez dugu nahi ezagutu
Jainkoa gure nausi soberanotzat; ez ditugu bethe
nahi haren manu zuhur eta salbagarriak. Gure

gidaritzat hartu nahi ditugu gure pasione zoroak
eta damnagarriak; heien arabera nahi gara bizi
mundu huntan.

LXXXIV. KAPITULUA
Saul sakratua da Israelgo
erregetzat
1. Err. 9.
Benjaminen populuko gizon botheretsu eta
sendo, Zis zaritzon batek, zuen seme bat Saul
deithzen zena, eta israeldar guzietarik handiena,
eta hobekienik egina. Zisek egorri zuen Saul
bere semea errebelatu zitzaizkon astoen ondoan; etzituen ordean ediren. Erran zioen berekin
zuen sehi bati: bihur gaiten etxerat, non ez,
lotsaturen da ene aita. Sehiak ihardetsi zion:
huna hiri bat zeinetan baidago Jainkoaren araberako gizon, ospe handitako bat. Ez da behin-ere
enganatzen bere erranetan. Mintza gakizkon:
eman diezakegu zerbait argitasun abre heien
gainean. Saulek laudatu zuen sehi haren solasa.
Sarthu ziren hirian, eta haren erditarat zireneko,
bathu zuten Samuel Jainkoari sakrifizio bat
ofrendatzerat zohala. Jainkoak ordukotzat erran
zion Samueli: bihar, muga huntan berean, egorriko darotzut, Benjaminen tribuko gizon bat;

sakraturen duzu haina hura ene populuaren
erregetzat; eta hura izanen da libraturen duena
ene populua filistindarren eskutarik.
Samuelek etzuen hain laster Saul ikhusi non
Jainkoak erran baitzioen: huna bada aiphatu
darotzudan gizon hura. Hau izanen da ene populuaren erregea. Saulek etzuen ezagutzen
Samuel, hurbildu zitzaion, eta erran zioen: othoi,
erran diezadazu non den profetaren etxea.
Samuelek ihardetsi zion: ni naiz zuk bilhatzen
duzun profeta: zato enekin sakrifikatzeko lekhurat. Yanen duzu, egun, enekin, eta bihurturen
zara bihar goizena. Erranen darozkitzut bihotzean ditutzun gauza guziak. Duela hirur egun,
galdu izan tutzun astoez bezanbatean, zaude
deskantsu, ediren dire, eta nori dagozko hobeki
Israeleko gauzarik hoberenak zuri eta zure aitaren egokiari baino? Saul espantitu zen azkeneko
hitz horien entzuteaz; eta ihardetsi zuen: nola
mintza ahal zaitezke molde hortan, Benjaminen
tribukoa, erran nahi da, bertzetarik ttipienekoa
naizen denboran, eta ene ethorkia tribu hartan
aphalena denaz geroz? Berriz ere diot. Nola mintza ahal zaitezke horrela? Sakrifiziotik lekhora,

Samuelek eraman arazi zituen Saul eta hunen
sehia, sala baterat. Yar-arazi zituen mahainean;
han aurkhitzen ziren hogoi eta hamar bat presuneen baltsan, eta Saul othuruntzatu zen odoan
Samuelekin; etzan zen Samuelek bere etxean
harentzat aphain-arazi zuen ohe batean.
Biharamun goizean, Samuelek deithu zuen
Saul, eta athera ziren biak. Hiri behererat zirenean, Samuelek erran zioen: mana ezazu zure
sehia dohan aitzinat, eta trika zaite aphur bat
yakintsun egin zaitzadan Jainkoak erran darozkidan gauzez. Orduan Samuelek isuri zuen Saulen
gainerat olio guti bat, eta besarkatu zuen, erranik: Jainkoak bere populuaren erregetzat sakratu
zaitu olio hunen gantzuduraz; libraturen tutzu
israeldarrak bere etsaietarik. Huna zertarik ezaguturen duzun Jainkoak erregetzat sakratu zaituela: niganik urrunduren zarenean, bathuko
tutzu bi gizon, Rakelen hobitik hurbil. Erranen
darotzute zuen astoak ediren direla, eta zure
aita deskantsu dela, alde hortarik. Handik helduko zarenean Thaborko haritzerat, bathuren tutzu
hirur gizon: batek izanen tu hirur pitika, bertzeak
hirur ogi, eta hirurgarrenak izanen du flasku bat

arno. Eginen darotzute salutantzia, eta emanen
bi ogi zeinak hartuko baiditutzu. Hauk guziak
hunela gerthaturen direnean, bethe zatzu bethetzeko izanen diren eginbide guziak; ezen Jainkoa
zurekin edirenen da. Solhas huntarik lekhora,
Saul hastandu zen Samuelganik: etzioen nihori
salhatu, ez eta bere aitari ere zer erran zion profetak bere erregekoaz.
Samuelek bil-arazi zituen isreldarrak Masfarat, bereztekotzat errege bat. Egin zuten zorte,
lehenik tribu guzietan, gero tribu bakotxek familia guzietan: azkenean zortea eroi izan zen, Jainkoak orduko hautetsi zuenaren gainerat. Ikhusi
zuten zorteaz bertze gauza guziez bezala dela;
Jainkoak, berari zaion gisa, erregelatzen duela,
haren probidentzia sainduak darabiltzala munduko gerthakari guziak. Saul izan zen beraz erregetzat ezagutua. Ibilhi ziren haren ondoan, eta
ezin ediren zuten. Azkenean, yakin zuten gordea
zatzala bere etxean. Lehiatu ziren harengana:
hartu eta erakharri zuten Masfarat; eman zen
populuaren erdian, eta, buru osoaz, bertze
guziak baino handiago kausitzen zen.

Saul humil agertu zen, lehenbizian; itxura
ederra egin zioten hura erregetzat nahi etzutenei ere. Oxala Jainkoaren alderako haren leihaltasunak iraun izan balu bethi! bainan ez; erori
zen gaixki handi batean. Samuelek erran zioen
igurik zezala hulako lekhutan, zazpi egunez, eta
etzezala ofrenda sakrifiziorik, hura harat artean.
Saulek iguriki zuen Samuel, zazpi egunez;
ordean ikhusirik arrats aphala zela, Samuel etzela ageri, eta mundu guzia barraiatzen zela hara
hunat, berak ofrendatu zioen Jainkoari sakrifizioa.
Ala Jaunaren probidentzia osoki baida miragarria! Saul astoketan dabilha, eta sakratua da
erregetzat! Mundu huntako ontasun eta khoroa
guziak baino infinituki gehiago ardietsten dugu
Jainkoaganik, gure bekhatuak barkhaturik, bere
amodio sainduaz fagoratzen gaituenean. Hulako
grazia berezi batek zer ezagutza ez du galdetzen
gureganik? Zer leihaltasun ez ginduke behar
agertu hanbat ontasun, zerua bera eman nahi
darokun salbatzaille amultsuaren alderat!
Ordean Saul erori zen bezala, gu ere, helas!
errexki lerratzen gara gaixkirat; guti irauten ohi

dugu berthutearen bidean; gehienean, laster
dire ahantziak zerutikako fagore hautetsienak: