Testamen zaharreko historioa - 10

zorrotzez armatuak ziren bere yende ezin kondatuzkotan; ordean Jainkoak sar-arazi zuen, betbetan, izialdura etsaieen bihotzetan. Azkenaz
goiti, Sifara bera eman zitzaion oinez ihesari, eta
arte hartan xehakatu zuten haren armada guzia.
Ihesi zohala, Jael Haberen emaztea, eta Jabinen
urkhoa, athera zitzaion biderat, eta othoitztu
zuen sartzeaz haren kabanan; ordean ihesi lasterkatzeak behartu zituen haren indarrak, eta

etzan behar izan zen lurrean. Jaelek estali zuen,
eta eman zioen esnea edaterat, galdetu zioen
uraren orde. Sisara lo pisu batean zatzala, Jaelek
hartu zuen itze handi bat, sartu zioen burutik,
eta itzeztatu zuen lurrarekin batean. Barak agertu zen handik laster Sisaraen ondoan zabillala,
Jaelek sar-arazi zuen bere kabanan: molde huntan, Barakek ikhusi zuen Sisara hil gogorra
lurrean.
Deborak eskerrak bihurtu ziotzon Jainkoari
garaitia seinalatu hartaz, kantatuz esker-onezko
kantika bat, zeinetan altxatzen baitzituen Jaelen
zuhurtzia eta animoa. Erran nahi da beraz emazteki batek hasi zuela gerla, eta bertze batek
akhabatu. Batak nola bertzeak ezagut-arazten
dute Jainkoak ematen diotela emaztekiei, gizonei bezala, indarra eta animoa egiteko handiei
buru emateko, berari hala zaioenean. Deborak
eskuratu zuen bere zuhurtziaz populu bat, zeinaren erauntsien ixil-araztea hanbat gostatzen baizitzaion Moise berari. Debora izan zen oraino,
emazteki guzietarik lehena, Jainkoak bere populuaren aitzindaritasuna ohoratu zuena. Hain
zagokon ederki aitzindegia, non edireten baitzi-

ren haren baitan gizon adituenetarik igurik ahal
zitezkeien guziak. Berak berezten zituen tropeen
aitzindariak; berak ikhusten zuen zer yende galdetzen zuen gudu bakotxak; berak oraino hartzen zituen guduko egunak eta mugak. Baliatu
zen, hala da, Barakez; erran daite ordean, hobeki egortzen zuela aitzindari hura garaitzerat
ezen-ez gudukatzerat. Barak, zenbat baitzen ere
gerlako ofizioan trebe, behatzen zioen Debora,
alhargun sainduari, Jaunaren aingeru bati bezala. Uste ere zuen haren garaitia guziak, Debora
guduan aurkhitzetik heldu zirela.
Elizako aitek kausitzen dute etsenplu aiphatu
ditugunetan, deusere ez dela lurraren gainean
handirik eta borthitzik non ez duen asentutzat
Jainkoaren izpiritua; gizonak emaztekiak baino
oraino herbalago direla, largatzen diotzatenean
bere buruak bere flakeziari; eta emaztekiak gizonak baino hazkarrago gerthatzen direla, Jaunaren izpirituaz borthitztuak direnean. Deborak
eman zuen argitarat Yaun-doni Pauloen hitz
hunen egia; Jainkoak batzutan hautatzen dituela,
munduaren arabera gutien zuhur direnak, ahalkaraztekotzat zuhurren direlakoak; orobat hau-

tatzen dituela, bertze aldi batzutan, munduko
iduriz herbalenak, konfunditzekotzat borthitzenak.

LXVI. KAPITULUA
Jedeonen sakrifizioa
Yuieak 6.
Debora hil zenean, israeldarrak aitzindaririk
gabe gerthatu ziren. Abiatu ziren, egundaino
bezala, hunenbat gaizki egiten, non Jainkoak largatu baitzituen madianitarren eskutarat. Ikhusi
zituztenean bere buruak herstura handitan,
altxatu zituzten bere bihotzak zerurat. Heien
othoitzak entzunak izan ziren: Jainkoari urrikaldu
zitzaizkon, nahi izan zituen lagundu. Gaztiatu
zioen aingeru batez Jedeoni, hura berezten zuela
libratzekotzat bere populua etsaietarik. Jedeonek guti igurikitzen zuen halako berririk. Harritu
zen, eta mintzatu zitzaion aingeruari bere aphaltasunaz, erraten zioela, haren familia, edo egokia Israel guziko behenetarik zela, ez zagokola
beraz hari izatea halako obra handi baten
buruan. Aingeruak ihardetsi zioen: ahal zohazke
deuseren beldurrik gabe, Jainkoa zurekin izanen
da, eta haren laguntzarekin, madianitarren oste
ezin kondatuzko hek guziak emanen zaizko ihe-

sari, guziek gizon bakhar bat baizik egiten ez
balute bezala.
Jedeonek othoitztu zuen aingerua arren
eman ziozon seinale bat segurantzatzat erraten
ziotzanak egiak zirela. Gero errekeritu zuen igurikitzeaz aphur bat yateko zerbeit ekhar ziozon
artean. Jedeon goantzen berehala bere etxerat,
dio iskritura sainduak: erre-arazi zuen pitika bat;
aphaindu zituen lemami gabeko ogiak, eta ezarri
zuen pitika hari erretzean erori zitzaion urrina
yarro batean: bihurtu zen gero aingeruaganat,
eta eskani ziotzon yanari hek. Aingeruak manatu
zioen Jedeoni emateaz haragi hura harri baten
gainean, eta isurtzeaz harat urin hura. Jedeonek
egin zuenean hala, aingeruak ukitu zuen, eskuan
zadukan zigorraz haragi hura, eta momento
berean, athera zen harri hartarik su bat guziak
ez deustatu zituena: ordu berean suntsitu zen
aingerua. Jedeon laztu zen guzia, uste ere zuen
hil behar zuela izialdura hartarik; ordean Jainkoak deskantsuan eman zuen haren izpiritua, erranik, zohala desegiterat Baalen aldarea, bil zetzala haren ingurutako zurak, eta egin zezala, lekhu
berean, aldare bat egiazko Jainkoaren ohoretan,

eta ofrenda zezala aldare berri hartan bere sakrifizioa. Jedeonek egin zituen, harorik gabe, eta
gau minean, manatu zitzaizkon guziak. Beldur
zen lekhu hartako yendez. Yakintsun egin zirenean goiz-alderat lurrerat artiki zutela Baalen
aldarea, eta Jedeon zela idoi hura heien Jainkoari egin ziotena, sumindu ziren haren kontra;
erran zioten haren aitari eman ziozatela Jedeon
bere semea eskutarat, hil zezatentzat. Urrun da
buraso hura eman baitzen hartan: aitzitik, erran
zioten haltoki yende hei, etzagokotela gizonei,
bainan bai Baal berari punitzea, baldin Jainko
bazen idoi, hura egin ziotena. Molde huntan,
itzuri zen Jedeon, haren biziari nahi zioteneen
eskutarik. Geroztik, Jeroboalen izena ekharri
zuen. Etsenplu hunek irakhatsten diote elizagizonei, heien lehenbiziko eginbidea arimeez
kargatzean, dela bethi ekharriak izatea bere
bizia hirriskatzerat Jainkoaren mezuei yarraikitzeko eta idolen suntsi-arazteko.
Jedeonek ezagutu zuen ospe handiko sakrifizio hartarik, Jainkoak hautatzen zuela bere populuaren aitzindaritzat. Sakrifizio hark, elizako
aiteen arabera, Jesus-Kristoren sakrifizioa bera

erran nahi zuen. Jedeon, bere sakrifizioa ofrendatzekotzat, baliatu zen harri misterios hartarik
athera zen su hartaz aditu behar dugu Izpiritu
sainduaren sua, Jesus-Kristok bere heriotzeaz
merezi-arazi darokuna, eta bizten duena gure
bihotzetan erretzeko eta arras borratzeko bekhatuaren ondore dohakabeak, eta gureganik
urruntzeko gaizkiaren alderako yaidura guziak.

LXVII. KAPITULUA
Ardien illen mirakuillua
Yuieak 6.
Jedeonek ezagutu zueneko harritik ilki zen,
eta guziak erre zituen su hartarik, hura zela Jainkoak bere populuaren aitzindaritzat zadukana,
lehiatu zen israeldarren libratzerat gathibutasunetik. Ordukotzat, madianitarrek eta amalezitarrek iragan zuten Jourdaingo ura, eta hedatu
ziren israeldarren herritarat. Ordu berean, Jedeon argitua izan zen Jainkoaren izpirituz: abiatu
zen tronpeta soinuz, eta egorri zituen bere
manuak alde guzietarat tropeen bil-araztekotzat. Ikhusi izan zen ethorki aphaleko, orduraino
hurren ezagutua etzen gizon bat arte laburrez,
armada handi baten buruan. Urrun da ordean
eskutan zadukan bothere handiak hantu baitzuen haren bihotza. Bethi orhoitzen zen Jainkoaganik zuela bere botherea. Etzen supherago
agertu ikhusteaz bere burua halako armada
baten aitzindari; aitzitik, humilago baizik etzen
izan, iduri ere zuen urrunegi zaramala bere pre-

sunaz zuen fidantzia eskasa. Jainkoak, haren
fagoretan, egin zuen lehenbiziko mirakuilluak,
eta eman zioen animo handia ez ziren aski haren
izpiritua deskantsuan ezartzekotzat; nahi zuen
oraino Jainkoak eman ziozan bere borondatearen seinale berri bat, eta ezagut-araz ziozon
hura hautatzen zuela bere populuaren aitzindaritzat hortan, san Anbrosioren arabera, bere beharrak baino gureak hobeki zarabillan Jedeonen
gogoa: irakhatsi nahi izan diote eliza-gizonei ez
dutela behar errexkiegi sinhetsi Jainkoaz direla
deithuak bere kargu handitarat, eta Jedeonen
kargua zen baino infinituki sainduago direnetarat. Jedeonek errekeritu zuen Jainkoa eman ziozan segurantza berri bat hartaz baliatu nahi zela
bere populua etsaietarik libratzekotzat, eta erakuts ziozon nahi hura mirakuillu berak esleyitzen
zion huntaz: othoitztu zuen beraz Jainkoa arren
agrada zakion eman zetzan landa batean ardien
illeak; eta erran zioen ihintza erortzen balin
bazen ille hetarat landa bera batere busti gabe,
ezaguturen zuela hartarik, Jainkoak libratuko
zuela populua. Mirakuillu hau egin izan zen Jedeonen nahiaren arabera; ordean haren humilta-

sun handiak bazirauen oraino. Egundaino bezala, othoitztu zuen Jainkoa egiteaz bigarren mirakuillu bat, lehenbizikotik bertzelakoa; erran nahi
da, ihintzak busti zezan landa guzia, batere erori
gabe ardien illeen gainerat. Jainkoak egin zuen
hori ere, nahiz osoki seguratu Jedeon hura hautatzen zuela bere populuaren libratzailletzat.
Bi mirakuillu hek erakutsten zuten, diote elizako aitek, Jainkoak zer egin izan duen, lehenik,
yuduen alderat, eta ondoan, giriztinoen alderat:
Judako erresumakotzat zaduzkan, bertze orduz,
bere grazia guziak. Erresuma hura zen bakharra
zeruko ihintza gozoan fagoratua. Bertze herri
guziek etzuten ikhusten agortasunik baizen, eta
bekhatuen kharreen erdian erretzen hari ziren.
Ordean orai orduko mirakuilluaz bertzelako bat
ikhusten da: guzietarat hedatua den elizak errezibitzen du, frankia handian, Jainkoak haren
ihintztatzeko egorri dioen uri salbagarria, Judea
bere aldian agortasunean datzan denboran,
ondikozko erresuma hark urrundu izan ditu bereganik Jesus-Kristoren miserikordiak, bere esker
gabetasunaz. Zeruko fagoreek erakharri behar
bidean yuduak humilago izaterat, ez ziren sup-

herago baizik agertu. Mirakuillu batak nola bertzeak irakhatsten darokute Jaunaren grazia zeruko ihintzaren pare dela: erran daite beraz graziaz gabetua den arima lur agor, iguzkiak alde
guzietarik erretzen duenaren iduriko gerthatzen
dela.

LXVIII. KAPITULUA
Jedeonen soldaduak
Yuieak 7.
Aiphatu ditugun bi mirakuillutarik Jedeonek
hartu zuen azkenean finki Jainkoak hura naihi
zuela bere populuaren aitzindaritzat, eta garaituren zituela etsaiak, Jainkoak agindu bezala.
Eman zen, zen guzia Jaunaren nahiaren egiten,
eta agertu zuen haren manuen alderat, aitzinagoko uzkurtasunaren orde, lehiarik khartsuena.
Bildu zuen, arte laburrez, populu oste handi bat,
eta eman zen madianitarren kanparen aitzinean;
ordean hasi gabe gudukatzen, Jainkoak erran
zioen Jedeoni: Yende sobera duzu zurekin. Ez da
horren bertze mundu behar madianitarren garaitzeko, israeldarrek uste lukete ez dutela ene
laguntzaren beharrik, bere indarrak aski dituztela garaitiaren ardietstekotzat: adi araz zazu
beraz kanpa guzian, iziper guziak ahal dohazkela bere etxetarat. Berehala hogoi eta bi milla
gizon hastandu ziren bertzetarik; hamar milla
gelditzen ziren bakharrik. Jainkoak erran zioen

Jedeoni: Oraino sobera mundu gelditzen da.
Erakhar ezatzu guziak Jourdaingo arriberaren
hegirat, eta han erakutsiren darozkitzut zein
diren yarraiki behar zaizkitzunak, eta egorri
behar ditutzunak. Armada ur hegirat zenean,
Jainkoak erran zion Jedeoni: ematzu alde batean
ura ahurrean hartu dutenak edatekotzat, eta
ematzu, bertze aldean, makhurtu direnak edatekotzat. Hirur ehun gizon bakhar gerthatu ziren
ahurrean edan zutenak; bertze guziek, makhurturik edan zuten. Orduan Jainkoak erran zion
Jedeoni: Aski ditutzu hirur ehun gizon hek madianitarren garaitzekotzat, egor atzu bertze guziak
bere etxetarat.
Jainkoak irakhasten daroku etsenplu huntaz,
lakhet duela berak bereztea bere zerbitzariak
eta gai direnak sartzeko haren milizia sainduan,
gudu egiteko haren etsaiei. Hemen ageri da
gutiak direla haren egiazko zerbitzariak; ezen
hogoi eta hamabi milla gizonetarik, khentzen tu
berehala hogoi eta bi milla, eta oraino gelditzen
ziren hamar milletarik ez ditu beretzat idukitzen
hirur ehun baizik. Jainkoaren zerbitzatzekotzat
on direlako seinalea zen ez makhurtzea edatean,

eta ez ematea bere egartsuari doieko soleyimendua baizik, hura ere, trikatu gabe, iragatean
bezala. Jainkoaren nahia da haren zerbitzariak
dauden xuxen eta tieso altxatuak zeruko alderat, eta ezin bertzez makhur deiten lurreko alderat. Guziarekin, gizon bezala, ezin bertzez bada
ere, iharduki behar dute munduarekin; ordean
baliatu behar dire munduaz, dio Yaun-Doni Paulek, hartaz baliatzen ez balire bezala, eta ahalik
gutiena hedatu behar dute izpiritua behere huntako gauzetarat, mundu hau denaz geroz bere
bidan dohan uraren pare: ez dugu beraz zeren
eman gure bihotza mundu iragankhor huni: egon
behar du aitzitik, zerurat altxatua; han ediren
behar du oraidanik bere egiazko egoitza. Aithor
agun ordean bakharrak direla hunela bizi direnak Jaunaren zerbitzari beren artean: bakhar hek
bizkitartean, egiten dute elizaren indar guzia,
hek dire gudu ematen diotenak elizaren etsaiei
haren lege sainduei nahi diotenean.

LXIX. KAPITULUA
Madianitarrak deseginak
Yuieak 7.
Jedeon eman zen hirur ehun gizon heieen
buruan, eta hurbildu zen etsaietarat. Heltzen
ziren ehun eta hogoi milla gizonetaraino, eta
ziren kanpatuak haren batean. Ondoko gauean,
Jainkoak erran zion Jedeoni zohala bera, edo
lagun batekin etsaieen kanparat entzutekotzat
hango solasak. Harat heldu zenean, entzun zuen
soldadu bat hunela mintzo zitzaiona lagun bati:
ikhusi dut gauaz, ametsetan garagarrezko ogi
bat, bira-bira, yautsten mendi goratik, eta artikitzen lurrerat bere bidean bathzen zuena. Amets
hunen kondatzailleari erran zioen lagun hark ogi
hura Jedeonen ezpata zela, arras desegiterat
zohana madianitarren armada, Jedeonek entzun
zuenean amets hura, eta yakin zuenean zer
erran nahi zuen, eman zen ahuspez lurrean, eta
adoratu zuen Jainkoa: bihurtu zen gero berehala
bere kanparat, eta erran zioen bere yendei: abia

gaiten, ezen Jainkoak libratu du gure eskutarat
madianitarren armada.
Jedeonek partitu zituen bere hirur ehun gizonak hirur araldetan: eman zaroen tronpeta bana
eta lurrezko eltze bana, zeinetan baitzen lanpa
bat, eta manatu zioten egiteaz hark bezala. Gauerdi gainerat, Jedeonen soldaduak hurbildu ziren
etsaienganat, hirur aldetarik. Hasi ziren tronpeta
yotzen eta hautsten bere eltzeak, batzuk bertzeak yorik, batere aldaratu gabe bere lekhutarik, eta erraten zutela oihuz: Jainkoaren eta Jedeonen ezpata. Ikhara lothu zitzaien madianitar
guziei: etzakiten non ziren, eta Jainkoak nahi
izan zuen heien ezpatak balia zitezen elkhar hiltzekotzat. Madianitar gehienak, orobat heien
aitzindariak eman zitzaizkon ihesari; ordean
Jedeon abiatu zen heien ondoan, eta hurren
guziak hartuak eta hillak izan ziren. Horrela izan
zen desegina israeldarren eskuz, edo hobeki,
Jainkoaren bothereaz, madianitarren armada
ikharagarri hura.
Zenbatenaz, dio san Gregoriok, gudukatzeko
molde hura baitzen ohi ez bezalakoa, hanbatenaz da ageri zenbait misterio gorde erakutsten

zuela; eta egiaz, nor izan da egundaino gerlarat
armarik gabe? Nor egundaino baliatu da lurrezko
eltzez etsaien muthiritasunaren zebatzeko?
Gudu gisa hark, saindu beraren arabera, dosteta
bat idukiko zuen ez balu hedatu izialdura handiena madianitarren bihotzetarat. Jainkoak irakhatsten daroe etsenplu hartaz lege berriko soldaduei, erran nahi da giriztinoie, baldin garaitu
nahi badituzte salbamenduko etsaiak, ez dutela
zeren kondatu bere egin ahal flakoen gainean;
bainan heien othoitzak behar direla zerurat
hedatu, tronpeta soinua ingurutarat hedatzen
den bezala, eta hautsi behar dituztela pasione
guzien gatheak, eltzeak hautsten diren bezala.
Lurrezko eltze hek markatzen zuten gure gorphutzaren herbaltasuna. Berriz, Jedeonez aditu
behar dugu Jesus-Kristo bera. Salbatzaille maiteak bere zerbitzaritzat berezten dituenak dire
bakharrik bere buruak arbuiatzen, eta bere arimako etsaiek hil-arazten dituztenak bere bihotzetan, bera gure bekhatuengatik gurutzean hil
izan den bezala.
Jainkotiarrak behatzen dio bere gorphutzari
lurrezko eltze hautskhor bati bezala; eta hiltzen

denean, haren arimak argitzen eta distiatzen du
Jedeonen soldaduen lanpek bezala. Gehiago
diot: arima garbi hark ahalkarazten eta konfunditzen ohi ditu berthutearen etsaiek. Gauza hau
bera gerthatu da martirioa yasan duten sainduetan. Askotan tiranoen eta burreuen errabia guzia
garaitzen zuten bere pairakortasunaz, bere berthuteen eta mirakuilluen distiadura bakharraz.
Erragun oraino: giriztino leihalen arbuiatzailleak
izan dire berak heien ohoratzailleak; hilarazi
dituzten gizon zoro hek berak ikhusi dire, egia
saindua ezagutzen, maitatzen eta hari yarraikitzen.

LXX. KAPITULUA
Abimeleken heriotzea
Yuieak 9.
Hil zen Jedeon, gobernatu ondoan populua
sainduki. Utzi zituen hirur hogoi eta hamar seme,
emazte batzu eta bertzetarik izanak. Sikemgo
emazteki batenganik izan zuen, bertze-alde,
seme bat, Abimelek zaritzona: hunek nahasmendu hainitz eman zuen, aita hil zitzaionean. Amoratu zituen fiximitarrak bere amaren arartekotasunaz eta bere emaitzeez: adi-arazi zioten balinba hobe zela erregina zezan berak bakharrik
ezen-ez haren haurrideek, erran nahi da, Jedeonen hirur hogoi eta hamar umeek. Siximitarrek
sinhetsi zuten Abimelek, eta hartu zuten bere
erregetzat. Eman zioten dirutze handi bat, eta
altxatu zituen berehala zenbait manduler eta
gaixtagin. Eraman zituen Jedeon, bere aitaren
herrirat, eta hil-arazi zituen bere hirur hogoi eta
hamar anaiak, batez landan. Hetarik gazteena
eta Hoathan deithzen zena, gerthatu zen bakharra itzuri zitzaiona Abimeleken fuliari. Joathan

gazteak entzun zuenean siximatarrak bilduak
zirela kanpan bozkariatzeko xedez bere errege
berriaz egin zuten hautuaz, agertu zen, betbetan, mendi baten gainean: handik eman zioten, hitz estaliz, siximitarrei begitarat bere
esker-gabetasuna, goraturik boza. Hortakotzat,
mintzarazi zituen arbolak, bere artean errege
bat berezten balute bezala. Lehenik berezi zuen
azitun edo olib-ondoa, gero phiko-ondoa, handik
mahatstia: etzen arbola hauk guzietan gerthatu
batere errege izan nahi zenik: azkenean, hartu
behar izan zuten erregetzat elhorria. Elhorriak
agindu zioten ausarki gorderen zituela bere itzalaren azpian.
Joathanek othoitztu zuen Jainkoa punitzeaz
yende hek Jedeoni egin zioten idoiaz, eta ez
balin bazuen laudatzen Abimelekez egin zen
hautua, permeti zezan ilki zadin elhorri hartarik
su bat iretsiren zituena siximitarrak, eta heiekin
batean, Abimelek bera. Jainkoak entzun zuen
Joathanen othoitza: hirur urtheen buruko siximitarrak aseak izan ziren bere erregearen dorphetasunaz, eta nahi izan ziren athera haren uztarri
pisuaren azpitik: bazuten hortakotzat Gaal zari-

tzon printze baten laguntza: etziren ordean aski
borthitzak Abimeleki buru emateko. Errege
gogor hunek garaitu izan zituen, eta desegin zioten asentutarainokoan bere hiria. Horrela Jainkoak punitu zituen siximitar eskergabeak Jedeonen
alderako bere traidorekeriaz, baliatzen zelarik
hortakotz zuzen kontra erregetzat hartu izan
zuten gizon beraz. Handik laster Abimelekek sethiatu zuen Thebes zaritzon hiria. Hiri hark zuen
dorre handi bat, eta dorre hartan sartu ziren hiriko yende guziak. Hurbildu zenean Thebesi su
ematerat, emazteki batek artiki zion dorre gainetik ihara harri bat, eta haren eskarda batek
hurren lehertu izan zuen. Abimelek supherrak
etzuen nahi izan zadin errana emazteki baten
eskuz galdu zuela bizia: manatu zioen bere eskutariari arren akhaba zezan lehen-bailehen. Hala
ere egin zitzaion.
Abimelekek yasan zuen, erran dugun molde
ondikozkoan, merezi zuen punimendua hil-arazteaz bere anaiak. Uste zukeien Jainkoa etzela
orhoitzen haren hoben izigarriaz, zeren etzuen
berehala punitu, eta zeren, geroztik ere, gauzak
bere nahitarat yoan zitzaizkon. Ala guti baitza-

kien Jaunaren pazientziak badituela bere mugarriak! Ez ditu berehala heriotzeaz punitzen gaixtaginak, nahiz baliarazi gaixtakeriak berak onetako. Irakhatsten diote bekhatoreei azkenean
yautsten dela, bet-betan, zeru goratik heien gainerat, eta heien gal-arazterat. Erran daite Jainkoaren yustizia saindua harri handi baten pare
dela, ohore gorenerat altxatuak diren gaixtaginak eror-arazten dituela, hala nahi duenean,
thulunbioan barna.
Elizako aiteei zaie oraino Abimeleken etsenpluak irakhatsten diotela gizonei, deusek ere ez
dakharkela nihor hala bere anaieen persekutatzerat, nola nausi izan nahiaren hirritsak. Orgilleriatik heldu den pasione hunek zoratzen ohi du
izpiritua, eta ahantz-arazten anaiei eta burasoei
berei zor zaien amudioa eta errespektua. Anbizioneaz itsutua denak badarama bere zoramendua azken hariraino: urrun da baidu damurik
ikhusteaz isurtzen bere hurbilleneen odola, hortaz beraz atseginik baizen ez du. Loriatzen ohi
da ikhusteaz hiltzen haren goratasunari gibelamendu edo debeku ekhar diozoketenak.

LXXI. KAPITULUA
Jefteren alaba
Yui. 11.
Abimelek gaixtagina hil zenean, israeldarren
erresuma erori izan zen Tholeren eta Jairen eskutara. Azkeneko hunen ondorio gerthatu zen
Jefte. Egia da, emazteki gaizki bizi zen batenganikakoa zela; ordean Galaaden umea aurkhitzen
zen. Bere anaiek ez zuten nahi ezagutu haurridetzat, behartu ere zuten heltzerat Toberen herrirat. Nola animo handitakoa baitzen, zenbait nanduler, ebaskoz bizi zirenek, hartu izan zuten bere
aitzindaritzat. Denbora hartan berean, amonitarrek hersturan zaduzkaten israeldarrak gerla
kruel batzuz. Hunenbat gaitz bazuten yasateko
etsai heien aldetik, non iduritzen baizitzaien Jeften animoa ahal zela heien erremedio bakharra.
Israeldarrek egin zuten beraz, bere artean, gaztiatu behar ziotela Jefteri, hel zadilla, othoi, heien
laguntzerat. Jefte erori zen othoitz hartarat.
Minki errenkuratu zitzaien israeldarrei haren
alderat erabilli zituzten manera txarrez. Israelda-

rrek erakutsi zioten bere urrikia, eta seguratu
zuten ekharriren ziotela obedientzia bere printzeari bezala. Jeftek egin zuen berehala urruntzerat amonitarren erregea israeldarren kontra
hartu zuen xedetik; ordean haren egin-ahal
guziak alferretan gerthatu ziren: etzuten batere
kantitu errege haren bihotza; etzuten gibelatu
gudukatzeko zuen nahi handia. Arte hartan, Jaunaren izpiritua yautsi zen Jefteren gainerat: bilarazi zituen tropak alde guzietarik, eta abiatu
zen amonitarren ondoan. Jainkoari botu egin
zioen baldin ematen bazioen garaitia, sakrifikaturen zioela, bere etxetik biderat lehenbizirik ilkiren zitzaiona. Jeftek garaitu zituen etsaiek;
ordean garaitziatik heldu zen bozkarioa laster
izan zen itzulia atsekabe min batetara. Etxerat
bihurtzean, biderat leheni athera zitzaion presuna, gerthatu zen haren alaba bakharra, alegrantzia guzietan, eta gathanbore soinuz zohakona,
dantzan, bere emazteki lagunekin. Zer bihotzmin buraso harentzat, orhoitzean bere botuaz,
eta ikhustean bere alaba! Ume hunek yakin zuenean zer botu egin zuen haren aitak, etzen batere lotsatu: bera zen erakhartzen zuena haren

konplitzerat, erraten zioelarik deskantsuan hillen
zela ikhusirik amonitarrak garaituak. Ume hark,
burasoari galdetu zion grazia bakharra izan zen
utz zezan, othoi, bi ilhabetez, menditan auhendatzerat bere heriotzea, gathanbore soinuz, hari
yarraiki zitzaizkon lagunekin batean. Bi ilhabete
hek iragan zireneko, alaba hura bihurtu zen bere
aitagana. Orduan, aita hark konplitu zuen ondikoz! bere botu arina.
Elizako aiteei zaie Jefteren botua floxkiegi
izan zela egina; eta diote orai ere badirela asko
presuna lasteregi lerratzen direnak botutarat.
Hortik beretik, ezartzen tuzte bere buruak premia ondikozko batean; edo bekhatu egiteko ez
konplituz botuak, edo konplitzeko botuak, Jainkoa ofentsatuz. Hobe ahal da, dio san Anbrosiok,
ez egitea boturik, ezen-ez hartzea botuz, Jainkoak gaitzesten dituen gauzak, eta gaixkirik gabe
ezin konpli daitezkenak, Jeftek berak ezagutu
bide zuen bere botuaren inprudentzia eta arinkeria. Zer behar ez zitzaion gosta haren amudioari
ume maite baten sakrifikatzea? Ezin bertzez
eman zen eginbide dohakabe hartan: uste zuen
ezin gibela zitekela hartarik, eta haren botuak

baitezpada konplitua izan behar zuela. Errateko
hainitz bada, ikhusia den bezala, aita hark halako botu bat egiteko eta bethetzeko izan zuen
arinkeriaz; ordean erran behar da, alaba haren
orduko konportamendua osoki zela miragarria.
Bi ilhabete heien buruan, bihurtzen da alegeraki
hura inmolatu-gogo zuenaren eskutarat. Ez bere
lagunen nigarrek: ez bethi begietan zakharkeien
heriotzearen orhoitzapenak: hitz batez, deuserek ez du lotsatzen, deusek ere ez du izitzen.
Erran daite alaba hark konplitu zuela, nolazpait
ere, sakrifizio hark haren aitaren partetik eskas
zuen guzia. Iduri zuen bortxazkoa; bizkitartean
borondatezkoa gerthatu zen. Bekhatutik heldu
zen sakrifizioa, diote elizako aitek, aurkhitu zen,
alabari esker, holokausta bat xoil agradagarria
Jainkoaren begietan.
Neskatxa gazte, zeruko amodioaz eta munduaren alderako higuintza saindu batez hartuak
direnek, ikhas dezakete Jefteren alabaren eskolan, inmolatzen alegeraki Jainkoari bere buruak,
burasoek sakrifikatu nahi dituztenean munduko
ergelkeria, edo intres zikhin bati. Aurkhitzen dire
burasoak, itsumendu auhendagarria! Axolarik

batere ez dutenak sakrifikatzeaz bere umeak
munduko izpirituari, ohore funtsik gabekoari,
edo ontasun iragankhorrei, orhoitu behar bidean
egiazko ohorea eta aberatstasuna berthutean
eta Jainkoari yarraikitzean datzala. Badire oraino
bertze buraso batzu, ukho bezala egiten diotenak odolari, ez dutenak batere damurik bere
umeen heriotzeaz, nahiz berak gozatu hei zor
zaieen ontasunez, edo heien ondoan heldu zaienez. Hulako ordutan neskatxa Jainkotiarrek egin
behar dutena da, altxatzea zerurat bere bihotzak, eta largatzea bere buruak, zabal-zabala,
Jaunaren eskutarat. Ez beitez eman penetan ea
xuxen, ala makhur dabiltzan heien burasoak:
bilha bezate, guzien gainetik Jainkoarenganako
amudioan, eta leihaltasun saindu batean bere
barneko bakea eta konsolamendua; eta ordutik
ez dute deuseren eskasik izanen. Umeek, zer
nahi atsekabe eta damu duketen aita ametarik,
adoratu behar dute probidentziaren zuhurtzia.
Askotan baliatzen da burasoen bihotz gogortasunaz, edo intresaren alderako heien amarradura
sobraniazkoaz, hiz batez, heien gaixkiez, oraino

finkiago erakhartzekotz umeak zeruko bide
dohatsurat.

LXXII. KAPITULUA
Sansonen sortzea
Yui. 14.
Iskritura sainduak ez du, Jeftetik lekhora,
gauza baitezbadakorik aiphatzen, baizik Sansonez mintzo denean. Xeheki dakharke gizon miragarri haren bizia. Sanson zen Danen tribukoa.
Aingeru batek erran zion haren amari, etzela
gehiago agor egonen, emanen zuela mundurat
haur bat Jainkoari konsekratua izan beharko
zena; beira zadiela beraz edatetik arnorik, edo
hordi-araz dezaketen edaritarik. Emazte hark
erran zioen bere senharrari zer iragaten zen.
Senhar hunek nahiko zuen berak ikhusi aingeru
hura. Jainkoak laudatu zuen haren nahia. Emazteak ikhusi zuenean aingerua bigarren aldikotzat, deithu zuen berehala bere senharra. Senhar hunek othoitztu zuen aingerua, onhets zezan
aphain zezaten pitika bat harentzat. Aingeruak
ihardetsi zion: ez dut niholere yanen; bainan
ungi balin bazaitzu ofrenda diozozu holokausta
bat Jainkoari. Manuek (hunela deithzen zen sen-

har hura) galdegin zioen bere izena aingeruari,
nahiz bere ezagutza erakutsi, hark erranak konplituren zirenean. Aingeruak ihardetsi zuen: ez
duzu zeren nere izena galdetu: hori da gauza
gorde bat yakinen ez duzuna. Manuek hartu
zuen pitika bat, ezarri zuen harri baten gainean,
eta ofrendatu zion Jainkoari. Orduan egin izan
zen mirakuillu bat Manueren eta haren emaztearen begietan. Harri hartarik ilkitzen zen kharra
altxatzen hari zela zeruko alderat, aingerua
higan zen khar haren erdian, eta suntsitu zen.
Senhar emazte hek ezagutu zuten ordu hartan,
gizontzat zedukatena aingeru bat zela: ikhara
sarthu zen heien bihotzetan, eta eman ziren
lurrean ahuspez; Manue beldur zen hill. Emazteak altxatu zion bihotza, erraten zuela: Jainkoak
nahi izan bagintu hil arazi, etzuen onhetsiren
gure sakrifizioa, eta ez gintuen yakintsun eginen
ethorkizunaz.
Jainkoak agindu bezala, Manueren emazteak
eman zuen mundurat ume bat, Sanson zaritzona. Ume hura handitu zen, eta Jainkoak benedikatu izan zuen; ordudanik Jainkoaren izpiritua
haur haren baitan edireten zen. Sanson, heme-

zortzi urthetarat zenean, nahi izan zen ezkondu
filistindar batekin; galdegin zioen bere aitari laudamendua. Aita hura nekhez erori zen hartarat,
filistindarraren aiphamenak berak laztu zuen
guzia; etzekien alabainan Jainkoaren izpirituak
zarabillala Sanson. Sansonek markatzen zuen