Testamen berriko historioa - 7
gorago zaraman bere oihua. Etzen miretsteko:
berak zakien bere gaitzaren berri, eta fidantzia
handi bat zuen sendaturen zela. Yarraiki zitzaion
Salbatzailleari guzietarat; hain ungi egin zuen,
non ardietsi baitzuen, haren urruntzerat hari
zireneen bortxaz bezala, galdetzen zuen guzia.
Salbatzaillea trikatu zen aphur bat, eta manatu
zuen erakhartzeaz itsu hura garen ganat. Lehen
hura bidetik khendu nahiz zabiltzanek erran
behar izan zioten: izan zazu gogoa on, altxa
zaite, zure galdea du. Gure itsuak etzituen hain
laster hitz konsolagarri hauk entzun, non abiatu
baitzen bozkarioz, yauzika. Momenturik galdu
gabe, lehiatu zen Salbatzaillea gana. Salbatzailleak galdegin zion zer nahi zuen egin ziozon.
Itsuak ihardetsi zioen: Jauna, idek dietzadatzu
begiak, bihur diezadazu bista. Miriku soberanoak
urrikari izan zuen itsu hura: ukitu ziotzon begiak
bere esku botheretsuaz, eta erran zion: ikhus
zazu; sendatu zaitu zure fedeak. Ordu berean
itsuak ikhusi zuen, eta yarraiki zitzaion bide
guzian Salbatzailleari, eskerrak bihurtzen ziotzotela hark beregainki, eta harekin batean mirakuillu haren lekhuko izan ziren guziek.
Salbatzailleak egin zuen oraino Jeriko berean
gauza bat ungi miragarria: hiri hartan bizi zen
gizon aberats bat, publikanoen buruzagia zena,
eta aspaldion Jesus ikhusi nahia. Ordean, bere
egin ahal guzien erdian, ezin konpli zezakeien
zuen gutizia. Aphala zen gorphutzez, eta etzen
hurren seinale ere bertzeen baltsan: bera baino
handiagoak ziren, eta bere inguru guzietan
zituen yendeek debekatzen zuten ikhustetik Salbatzaillea.
Antzeak konplitu zuen gorphutzeko handitasunaren eskasa. Zakee igan zen Salbatzaillea
iragan behar zen bideko arbola baterat, handik
haren ikhusteko bere gogara, eta debekurik
gabe. Jesusek, bide hartarik iragatean, ikhusi
zuen Zakee arbola gainean, erran zion arraiki
yauststeaz handik, eta egun hartan haren etxerat beharra zela. Zakeek egin zuen berehala
manatu zitzaiona: errezibitu zuen Salbatzaillea
bere etxean. Nausi dibinoari egin zion ezin erranezko begitarteak erakutsterat ematen zuen
ekhartzen zion errespektu handia, eta haren
ikusteaz zuen bozkario guzia. Errateko aurkhitu
zen Jesus ostatatzeaz fama txarretako publikano
baten etxean; ordean laster ikhusi zen Jesus
Zakee baitan sarthu zela, miriku bat eri baten
etxean sartzen den bezala: eta egiaz, ordu hartan berean Zakeek altxatu zuen bere bihotza
zerurat. Eman zen, ahuspez, Salbatzaillearen
oinetan, eta erran zion: aithortzen dut, Jauna,
hemen direneen, eta ene berri dakiten guzien
aitzinean, bekhatore handi bat izan naizela. Ezin
garbi dezaket ene burua; ordean eskandalisatu
balin badut mundua orai arteraino, nahi dut,
hala-hala, orai guziek yakin dezaten nolakoak
diren ene xedeak. Hasten naiz ematetik pobretarat ene ontasunen erdia, era ezagutzen badut
egin diodala nihori bidegaberik, ekharria naiz
hari bihurtzerat zor diodan baino lauetan gehiago.
Salbatzaillea boztu zen sar arazteaz bide
onean ardi errebelatu hura, eta erran zuen: egun
hau salbamenduko egun bat da etxe hunentzat.
Yuduek behatu diote orai arteraino Zakeeri atze
eta publikano bati bezala; ordean, egun, bere
fede handiari esker, egina da, hek bezala, Abrahamen ume.
Simon, lepratsuaren izen-goitia zakharkenak
(naski lepratik sendatua izan zelakotzat) othoitztu zuen Salbatzaillea afaltzeaz haren etxean.
Lekhu hartan berean biztu izan zen Lazara. Marthak nahi izan zituen zerbitzatu mahainean zirenak. Othuruntzako mugan, Maria Lazaraen eta
Martharen haurrideak isuri zuen Jesusen oinen
gainerat belhar miragarri eta diru handia egiten
zuen baten uretik. Huntaraino zohan ur haren
balioa, non Mariak Jesusi buruaren gainerat isuri
zuena, izan baitzen estimatua ehun eta berrogoi
eta hamar libera diru. Ur preziatu haren urrin
onak bethe zuen etxe hura guzia. Yudas, apostolu traidorea, bekaxtu zitzaion Mariari. Gaitzitu
zitzaion hala galtzeaz hanbat diru balio zuen ura;
erran ere zuen balinba hobe izanen zela ur balios
hura saltzea, eta haren dirua hari ematea
pobreen laguntzekotzat. Judas etzabilhan
pobreengatik, dio iskribu sainduak, bainan nahiko zuen diru hura eskuratu asetzekotzat bere
abarizio zikhina.
Jesusek, ikhusirik bere dizipulu zenbaitek
etzutela laudatzen Mariak haren ohoratzeko
xedez egin zuena, yarri zen haren alde, eta egin
zituen haren laudorioak. Bere dizipuluei erran
zioten: zerentzat damustatzen duzue emazteki
hori? Obra on bat eginik heldu da: urrinztatu
nahi izan du ene gorphutza, orai beretik, hillen
naizen eguneko. Noiz nahiden sokhorri detzaketzue pobreak, bethi izanen duzue hetarik;
ordean ez nauzue ni bethi ageriki izanen lurraren
gainean. Yakin ahal dezakezue orai Mariak egin
duena ezagutua eta laudatua izanen dela ene
ebanyelioa predikatuko den bazter guzietan.
Biharamunean, Jesus ilki zen Bethaniatik.
Hurbildu zenean Yerusalemerat, erran zioten
bere dizipulutarik biei: zohazte begien aitzinean
duzuen herrizka hortarat. Han edirenen duzue
asto bat bere umearekin; lexa eta erakhar ezazue ene gana: nihork galdegiten badarotzue zer
egin gogo duzuen hetaz, ihardetsiko duzue zuen
nausiak hekin beharra duela. Dizipuluek egin
zuten manatu zitzaiotena. Hunela iragan ziren
hauk guziak, dio ebanyelioak, izan zitezentzat
konplituak Mesiasez erran izan zirenak.
Ikhas dezagun Zakeen eskola zuhurrean izaten Jesu-Kristo baitan fidantziarik handiena.
Gauza guziek behar gaituzte erakharri fidantzia
hartarat. Berak erraten daroku bekhatoreen salbatzeko ethorri dela mundurat. Ez da ikhusi
egundaino hura bezain nausi eztirik, ez eta halako aita onik. Jesusen bizitzeko misterioek, haren
sofrikariek, haren heriotzeak, hitz batez errateko, gauza guziek irakhatsten darokute haren baitan ezarri behar dugula gure fidantzia guzia.
Ala ene fede gutiak erakutsten baidu, Jauna,
ene fidantzia eskasa! Ez da batere miretsteko
bethi lahenekoa balin banaiz, pasioneak nausitzen badire ene bihotzean, eta ez banaiz entzuna ene othoitzetan. Heldu naiz, egun, zure ganat
esparantza bizi batekin ahantziren zaizkitzula
ene gaixki guziak, orrhoitzekotzat bakharrik enetzat eman duzn odol sakratuaz. Zu zare, Jauna,
ene fidantzia guzia. Ezagutzen tutzu ene flakezia
eta bekhatu guziak. Lazten naute, eta ikharatzen. Aithortzen dut ez dudala merezi zure miserikordia, bainan bai gaztigurik garratzenak. Zure
izenak berak, Jauna, ematen darot fidantzia oso
bat: bekhatorea naiz, egia da; ordean zu, ene
Jesus, ene Salbatzaillea zare.
XXXIX. KAPITULUA
Jesu-Kristo sartzen da lorioski
Yerusalemeko hirian
Yaun-doni Yaun. c. 12.
Jesu-Kristoren pasionea misterioz bethea da,
eta orduan iragan ziren gauza guziek ematen
dute ezagutzerat hura zela egiazko Mesia, eta
Jainkoaren semea. Beztarat Yerusalemerat hedatu zirenek yakin zuten Lazaraen bitzte espantigarria, mirakuillu haren lekhuko izan zirenen
beretarik, eta entzun zuten Jesus harat heldu
zela. Athera ziren, osteka, haren biderat erramuak eskutan, ziotelarik oihuz: salbamendua
eta loria Dabiten semeari; bizi bedi Israelgo erregua, Jaunaren izenean heldu dena. Huntaraino
heltzen ziren poรฑuluaren bozkarioa eta errespektua, non batzuk hedatzen baitzituzten bere
soinekoak, eta bertzek arboletako adarrak Jesus
iragan behar zen bidearen gainerat. Hurbildu
zenean hirirat, haren dizipuluek egin zuten gaindi bezala bozkarioz ikhusteaz bere nausiari
bihurtzen zitzaizkon ohoreak. Eman ziren popu-
luaren baltsan, eta abiatu ziren laudatzen Jainkoa hekien begietan egin zituen obra miragarriez, ziotelarik oihuz: Bedi benedikatua Jaunaren
izenean heldu den erregea: bakea lurraren gainean eta loria zeruan. Salbatzaillearen ingurutan
zirenek altxatu zituzten bere bozak, dizipuluek
bezala, haren lorifikatzekotzat. Etzen alde guzietarik entzuten hitz hau baizik, hozanna; erran
nahi da, bihur bekio loria Dabiten semeari.
Salbatzaillearen etsaiek gaitzetsten zituzten
populuak bihurtzen ziotzon ohore handiak: elkharri erraten zioten: ikhusten duzue ez dugula
deusere irabazten; horra non darraikon mundu
guzia. Hetarik zenbeit baltsatu ziren populuarekin, eta ezin gerizatuz gehiago bere errabia,
erran zioten Salbatzailleari: nausia, ixil-araz ezatzu zure dizipuluak. Ihardetsi zioten bere emetasun ohikoarekin: sinhets nazazue: ixil balitez ere,
harriak mintza litezke oraino, hek baino gorago.
Salbatzaillea, ikhustean Yerusalemeko hiria,
ezin egon zen nigar egin gabe. Orrhoitzen zen
lekhu dohakabe hark eta nazione guziak yasan
behar zituzten ondikoez zeren thematu ziren
haren ez ezagutzerat Mesiatzat. Jesusek, niga-
rrak isurtzearekin batean, egin zuen errenkura
amultsu hau: o hiri dohakabea, orai arteraino ez
duk nahi izan ezagutu hire zoriona egin behar
zuena! Zergatik iduki dituk, hanbat denboraz,
hire begiak hertsiak argiari! Oxala idek bahetza
hiretzat graziazkoa, eta bakezkoa den egun huntan! egun huntan zeinetan populuaren eta ene
umeen bozak gonbidatzen baihaute ezagutzerat
eta errezibitzerat hire Salbatzaillea eta hire aita!
Ordean, ondikoz! itsua haiz, eta hala nahia haiz.
Yakin ahal dezakek bada, hiri dohakabea, hire
nahiaren araberako itsumendu hori ikhusten
duen Jainkoa bere fulian ethorriko dela hire
gana, laster izanen haizela funditua. Ikhusiren
tuk, urthe laburrik barnean, etsaiak hire sethiatzen. Herstura handian aurkhituko haiz alde
guzietarik; bortxatua izanen haiz erortzerat
hekin eskutarat, eta sarraski handia eginen die
hire populuan: lurrerako ditie hire murruak, emanen die hiri guzia sutan eta odoletan: hire etxe
eder guziak izanen tuk azpikoaz gora itzuliak;
eta ez die utziko harria harriaren gainean. Horra
nola Jainkoa ethorriko den bere fulian hire ganat,
zeren ez dukan errezibitu ethorri nahi izan zaikanean Salbatzaille eta aita bezala.
Hulako hitz minek ematen zuten ezagutzerat,
Salbatzaillea gehiago zela ukitua Yerusalemeren
zorigaitzaz, ezen ez populuak agertzen zuen
bozkarioaz. Hiri hartan sarthu zenean, bat-bederak galdetzen zuen: nor othe dugu hau? Hari
yarraikitzen zitzaizkonek ihardetsten zuten: zer?
ez dakizue bada hau dela Jesus Nazarethkoa,
bere hitzetan eta obretan hain handia den profeta hura bera? Yuduak etziren bakharrak lehiatu
zirenak Jesusen ikhusterat. Jainkoaren adoratzerat ethorriak ziren zenbeit jentilek ere erakutsi
zuten gutizia bera. Egin zuten bere nahiaz yakintsun Filipe apostolua, Filipe etzen menturatu,
bere nausiaren alderako errespektuz, jentil hek
haren ganat hurbil-arazterat. Erran zion Andresi
zer zen jentilen nahia. Bi apostoluak mintzatu
zitzaizkon Salbatzailleari jentil hetaz. Salbatzailleak erran zioten ematerat zohala bere bizia
yuduentzat bezala jentilentzat ere, nahi zituela
guziak salbatu bere odolaren gostuz.
Salbatzaillearen bihotza laztu zen orrohoitzean bere nahitarat yasan behar zituen tormen-
ta izigarriez; ordean konplitzerat zagon bere
aitaren borondatea gauza guzietan: erran ere
zion: ene aita, lorifika zazu zure izena: erran nahi
izan balu bezala: izan nahi zarenaz geroz lorifikatua ene heriotzearen bidez, ez dut galdetzen
zehorriri zaitzuna baizik. Ordu hartan berean
entzun zen zeruko boza bat zioena: yadanik lorifikatu dut ene izena, eta oraino lorifikatuko dut
orai arteraino egin ditutzun mirakuilluez, eta
gerorat eginen ditutzunez.
Ez ahal da izan egundaino halako bozkariorik
nola, Yerusalemetik Jesusen biderat athera zirenek erakutsterat eman zutena: hetarik gehienak
lekhuko gerthatu ziren Jesusek, hirur urthe
hetan, obratu zituen mirakuillu guziez; etzen
beraz batere miretsteko ezagutu bazuten Salbatzaillea bere erresketatzailletzat, bere Mesiatzat.
Zer lehiarekin etzituzten estali hostoz, loreez eta
erramuz Jesus iragan behar zen bidea!
Jesus, komuniatzen dugunean, sartzen da
gure bihotzetan Yerusalemen sartu zen bezala,
erran nahi da, errege guziz soberano, ordean
arrai eta bakharrik gure zoriona bilhatzen duen
bat bezala. Ikhusterat giriztinoak, multzoka,
mahain sainduan, nork ez lezake erran Jesus
bere bihotzetan errezibitzeko lehiarik handienean bizi direla, aitzinetik bere barneak behar
bezala garbitzen dituztela, eta bozkario handi
bat dutela hazteaz bere arimak Jesu-Kristoren
gorphutz sakratuaz? Zenbatak bizkitartean
komuniatzen dutenak errankizunagatik, bertzei
yarraikitzeko, eta hotztasun ahalkagarrienarekin! Halako giriztino ondikozkoak Yerusalemeko
populuaren iduriko dire. Badakite komunionean,
bere Salbatzaillea errezibitzen dutela; ordean
aita amultsu eta heien zoriona egin behar luken
hura laster da ahantzia hekin izpiritutan, nonbait
da hekin bihotzetarik. Jesus hanbat edertasun
eta magnifizentzian Yerusalemen sartu zenetik
seigarren eguneko, yazarri izan zioten gogortasun eta errabia handiekin. Zenbat giriztino otai
ere, komuniatu dutenetik sei egunen buruko,
batzutan, lehenago, bederen denbora laburrik
barnean, Salbatzaillearen kontra altxatzen direnak! Yazartzen diotenak bere gaixtakeriez!
Bihurtzen direnak egundainoko bekhatuzko bide
beretarat, eta Jesu-Kristoren heriotzea bere bihotzetan erreberritzen dutenak!
XL. KAPITULUA
Jesus badoha tenplurat.
Madarikatzen du phiko-ondoa
S. Marc 12.
Jesus sartu zen tenpluan Yerusalemerat zen
arratsean. Egon zen beha alde guzietarat ikhustekotzat egiten zenez deusere lekhu haren saindutasunari etzagokonik. Ilhuntzerat zohan, eta
etzen bakhar bat gerthatu hiri hartan guzien
eskani zioenik bere etxea. Ilki behar izan zuen
Yerusalemetik bere apostoluekin batean heltzekotzat Bethaniarat. Bihurtu zen biharamun goizean Yerusalemera nahiz amoratu bere arraitasunaz yuduen bihotzak. Atheratzen zela Bethaniatik, ikhusi zuen phiko-ondo bat bide handiaren hegian landatua, eta hostoz bethea; ordean
fruiturik gabea: etzen ere phikoen denbora.
Nihork etzakien hala fruiturik etzela arbola hartan nola sasoinak darabiltzanak eta arbolak fruituztatzen dituenak berak; halarik ere, hurbildu
zen phiko-ondo hartarat hango fruitutarik yan
nahi izan balu bezala.
Jesusek egin zuen arbola haren kontra aserre
zelako itxura, ez izateaz hostorik baizen. Kondemnatu zuen ihartua izaterat, eta erran zuen:
ez beza nihork yan arbola hunen fruiturarik. Hitz
hauk gora, eta bere dizipuluek entzuteko bezala
erran zituen. Arbola hura hil izan zen ordu hartan
berean; ordean nola hostoak ez baitziren berehala erori, etzuten biharamunerainokoan ezagutu ihartu zela. Jesusek khendu zituen, bigarren
aldiko, tenplutik uso eta sakrifiziotako gauzeen
saltzailleak, erraten ziotelarik: ez dakizue bada
zer irakurtzen den iskritura sainduan? Ene etxea
othoitzeko etxe bat da mundu guziarentzat, eta
zuek, ohoinen lekhu bat egin izan duzue duzue
hartaz. Hauk guzietarik ageri zen Jesus bertze
gizonak baino gehiago zela. Zenbat ere gogorki
hartu baitzituen tenpluko tratulariak, etzen bat
atrebitu hartaz errenkurarik den gutiena egiterat.
Arrats aphalerat Jesus athera zen, lehen
bezala, Jerusalemetik yoatekotzat Bethaniarat:
han ohi zuen bere egoitza. Dizipuluek ikhusi
zuten, bidean zohazela, phiko ondo hura ihartua
errotarainokoan. Laztu izan ziren, eta erran zio-
ten elkharri: nola hil eta ihartu daite arbola hau
hain arte laburrez? Piarresek, orrohoiturik bere
nausiaren hitzez, erran zion: Jauna, huna non
den arras ihartua zuk madarikatu duzun phikoondoa. Jesusek ikhusi zuenean bere dizipuluen
espantimendua, ihardetsi zuen deus gutia zela
hek harritzen zituen mirakuillua, berek harean
laguntzarekin eginen zituztenen aldean. Izan
zezatela bakharrik fede bizi bat, eta fidantzia oso
bat Jainkoa baitan, ordu beretik, bothere guzia
izanen zutela arbolen eta mendien gainean.
Jesusek oraino erran zioten nork ere haren izenean, manatuko baitzion azitun edo Olibetako
mendiari atheratzeaz bere lekhutik itsasoan
barna sartzeko, eta hura izanen zela obeditua,
baldinetariak sinhetste osoan bazen hala eginen
zela. Hitz batez, deusere etzela fede bizi batetako othoitzak eragin etzakeienik.
Jesusek etzuen egunik utzten iragaterat predikatu gabe tenpluan. Aldi batzutan, bil arazten
zituen bere aditzailleak bere ingurutarat hei trebeki mintzatzeko, ustez horrela hobeki eskuratu
hekien bihotzak; bertze aldi batzutan, igaten zen
predikatzeko alkhirat handitasun eta maiestate
gehiagoekin aiphatzeko salbamenduari darraizkon hitz errespektagarriak. Jesusen biziari nahi
ziotenak ethorri ziren tenplurat, bere legean,
haren garaitzerat bere arrazoinamenduez. Ediren zuten nausi dibinoa irakhatsten hari zela
bere ebanyelioko egia salbagarriak. Galdetu zioten: noren laudamenduarekin egiten ditutzu, eta
utzten ditutzu egiterat gure hirian, eta tenpluan
berean khusten diren obra miragarriak. Galdetu
zioten: noren laudamenduarekin egiten ditutzu,
eta utzten ditutzu egiterat gure hirian, eta tenpluan berean ikhusten diren obra miragarriak?
Nork eman darotzu horiek guzien egiteko eskua?
Jesusek erran zioten: ihardetsterat nago zuen
galdeari baldinetariak nahi badiozue ihardetsi
egin nahi darotzuedan huni: zer zaitzue Yaundoni Yauni-Baptistaz? Noren izenean bathaiatzen
zuen? Jainkoarenean, ala gizonenean? Jesu-Kristoren etsaiek ez zakiten zer ihardets, eta zioten
bere artean; aithortzen badugu Joanesek, Jainkoaren izenean bathaiatzen zuela, gizon hunek
gure hitzean harturen gaitu, eta erranen daroku:
zertako beraz ez duzue hura entzun mintzatu
zaitzuenean nitaz, zuen Salbatzailleaz bezala?
Hala-hala, erraten badugu Joanes etzela Jainkoak
egorria, populuak harrikaturen gaitu; ezen bethi
profeta handi bati bezala behatu izan dio Joanesi.
Gaixtagin hek bazuten zer egin. Etzakiten zer
ihardets Salbatzaillearen galde zuhurrari. Azkenean, erran zioten hotzki, eta gezurraz baliaturik, hek etzakitela, segur, Joanesek noren izenean, eta noren laudamenduarekin bathaiatzen
zuen. Orduan Salbatzailleak erran zioten etzutenaz geroz nahi ihardetsi haren galdeari, etzutela
hek ere iguriki behar haren ganik haren nausitasun eta botherearen gaineko argitasunik.
Jainkoak Yerusalemeko tenpluaren alderat
agertu zuen kharrak, irakhatsten daroku nolako
errespektuarekin aurkhitu behar garen gure
eliza saindutan. Urrun da obratzen baitziren
lehenago tenplutan orai, eta egun oroz, gure
aldare gainetan obratzen diren misterio handiak.
Jainkoaren semea etzen orai bezala aphez eta
biktima denbora berean. Etzuen isurtzen bere
odola bihotzak bekhatutarik garbitzekotzat;
etzuen yanaritzat ematen bere gorphutz sakratua. Ez, etzen orai bezala ikhusten Jainkoaren
maiestate adoragarri guzia hostia xume batean.
Halarik ere, zenbat ez dire gure elizetan agertzen direnak lekhuaren saindutasunaren alderako errespekturik gabe, federik ez balute bezala!
Paganoak berak eta Jainkoa baitan sinhetsterik
ez dutenak modestia eta errespektu handirekin
egoten dire bere tenplutan. Etzaie zilhegi burua
itzultzea, ez eta hitz baten erratea; eta ikhusten
dire giriztinoaren izena dakharketen batzu JesuKristoren etxean, haren beraren begietan,
barraiaduran, harat hunat beha! Ikhusten dire
giriztino direlako batzu aire haizatu, mundutiar
batekin, eta solasean! noiz? Askotan apheza
aldarean dela, Jesu-Kristo hekientzat sakrifikatzen hari den denbora errespektagarri hartan
berean. Zer eskandala izigarri ez diote ematen
arima Jainkotiarrei! Iduri du halako giriztino
dohakabeek ez dutela gure errelijione saindua
ezagutzen, edo ezperen hartaz burlatzen direla.
Zer itsuskeria ahalkagarri! Zer punimendu lastimagarri ez dute igurikitzeko agertuko direnean
hanbat idoiztatu izan duten Salbatzaillearen
aitzinean bere eternitateko sententzia hartzerat.
XLI. KAPITULUA
Jesusek nola behatzen dioten Yudu
sinhets gogorrei. Mahatstizainek
hiltzen dute bere nausiaren semea
Matth. 21.
Zenbat ere baitzirurien Jesusek nahi zuela
ixiltasuna begiratu, ezin egon zen seinalarazi
gabe bere khar saindua farisauen eta legeko
doktoren alderat. Ezagut-arazi zioten bizitze urrikalgarri bat zaramatela, eta itxurazko prestutasun baten fama galtzeko beldurrak gibelatzen
zituela penitentzia egitetik. Hortarakotzat galdegin zioten bere sentimendua parabola hunen
gainean.
Gizon batek zituen bi seme; manatu zuen,
egun batez, zaharrena yoateaz lanerat haren
mahatstirat. Seme hunek ihardetsi zuen berehala bihurriki etzela harako; ordean sartu zen,
aphur baten buruan, bere baitan, eta egin zuen
obedientzia. Manu bera egin zitzaion seme gazteagoari, hau emeago eta obedientago agertu
zen. Errespektu handirekin mintzatu zitzaion
bere aitari. Agindu zion hariko zela lanean hark
nahiko zuen bezanbat; ordean bere hitz legun
guzien erdian, etzen hurbildu mahatstirat. Zein
da, zuen arabera, bi seme hetan aitaren nahia
egin duena? Ez zitzaioten gaitz ihardetstea;
ordean tontoegiak ziren ezagutzekotzat bere
kondemnamendua bere hitz beretan. Ihardetsi
zuten lanhoki seme zaharrenak egin zuela aitaren nahia.
Orduan Jesusek erran zaroen farisau eta
legeko doktor hei: har ezazue ungi gogoan, eta
finka izpirituan egia bat egun irakhatsi nahi darotzuedana, eta zuen aithorrari dagokona. Zuek
baino berthute gehiago dute publikanoek; eta
fama gaixtotako emaztekiek, zuek baino ohore
gehiago izanen dute zeruko erresuman; ordean
zuek baino altxatuagoak izaten badire zeruko
erresuman, edo, zuek ez bazarete han sartzen,
loth zakizkote bakharrik zuen buruei: ez duzue
merezi duzuena baizik. Sumetimendu itxurazko
batez bere aita enganatu nahi izan duen seme
haren iduriko izan zarete. Joanes-Baptista, bazter guzietan ospe handitan zena ethorri izan da
zuen ganat, irakhatsi darotzue salbamenduko
bidea; nahi izan zaituzte erakharri penitentziarat; ordean zer gerthatu da? Aski iduritu zaitzue
haren entzutea: ez zaizkote yarraiki haren exenpluari ez duzue egin zuen bekhatuen penitentzia.
Publikanoek eta emazteki bizi gaixtotakoek
zuek baino hobeki egin dute. Entzun izan dutenean Jainkozko gizon hura, ezagutu dituzte bere
buruak; lothu zaizko bizitze berri bati, eta seme
zaharrenak bezala egin dute. Arbuiatu zituzten
orduraino zeruko aitaren manu sainduak; bainan, handik harat, ekharri zioten obedientzia.
Hitz hauk aski izan ez balire bezala hautstekotzat bihotzik gogorrenak, Salbatzailleak athera
zuen bertze parabola hau.
Familiako aita batek landarazi zuenean
mahatsti bat, eragin zuen sasi bat haren ingurutan, dolhare bat lurpean, eta dorre bat hekien
begiratzekotzat. Eman zioten mahatsti hura
aphur batetakotz mahatstizainei, hango lanak
egiteko, izatekotan hunen bertze mahats beretzat. Yabe hark utzi zuenean bere mahatstia
gizon hekin arthaen azpian, hedatu zen lekhu
urrunetarat, eta etzen gehiago agertu mahatsen
biltzeko muga ethor arteraino. Orduan egorri
zituen sehiak beretzat aldaratu zituen mahatstiko fruituen bilha. Sehi hek dorpheki izan ziren
hartuak. Mahatstizainek zehatu zuten lehenbizirik ethorri zehia, idoiztatu eta zauriztatu bigarrena, eta hik hirur garrena.
Halako atrebentzia batek galdetzen zuen
(ikhusia den bezala) punimendua; bizkitartean
nausiak egin zuen ez yakinaena, eta egorri zuen
bigarren aldian bere mahatstirat lehen aldian
baino sehi gehiago. Hauk ere orobat izan ziren
zehatuak, harrikatuak eta hillak. Zer egiten du
familiako aitak? Egortzen du bere seme bakharra etziotelakoan hari bederen gaixkirik eginen,
eta haren beldur izanen zirelakoan. Gaixtagin
dohakabe hek ikhusi zutenean seme hura, konpartitu zuten, bere artean, hil behar zutela yabetzeko haren ontasunaz. Hala ere egin zuten:
lothu zitzaizkon seme hari, khendu zuten
mahatstitik, eta eraman zioten bizia.
Jesusek erran zituenean hauk guziak, galdegin zioten farisauei eta legeko doktorei: ethorriren denean mahatstiaren yabea halako gaixtaginen gaztigatzerat, nola uste duzue punituren
dituela? Ihardetsi zioten etzela halakoentzat
punimendu aski garratzik, merezi zutela heriotzerik dorpheena, eta nausi hark harturen zituela mahatstizain hobeak artha izanen zutenak
hari bihurtzeko, denboran, bere fruituak.
Farisauek eta legeko doktorek beretzat
beharko zituzten hartu Salbatzaillearen hitz
errespektagarriak; ikhasi zuten bere liburutarik
Jainkoak egundainotik maitatu izan zituela bere
populu eta bere mahatsti hautetsia bezala; egortzen zituela noizetik-noizerat bere zenbeit zerbitzari mahatsti hartarat hango fruituen biltzerat;
ordean hiltzen zituztela krueltasun handirekin:
bazakiten oraino orduan hei mintzo zitzaiotena
mahatsti, edo populu haren yabearen seme bakharra zela, halarik ere bizia hari eramateko
xedea zaramatela. Zenbat arrazoin etzuten
beraz beldurtzeko Jainko handiak puni zetzan
hekin gaixki izigarri guziak! Ordean urguilluak
itsutzen zituen farisau eta legeko doktorak: etzituzten bere buruak kondemnatzen. Salbatzailleak erran behar izan zioten parabolarik gabe,
eta garbiki: zeruko graziez egiten duzuen arbuioaren punimendutan, khenduko zaitzue orai arte-
raino zuentzat zen zeruko erresuma; zuek baino
leihalago izanen direnak, eta salbamenduko fruitu gehiago bilduko dutenak izanen dire bakharrak sarthuren direnak zeruko erresuman.
Ala presuna urrikaltzeko baida largatzen dioenean bere burua urguilluari! Utzten bada pasione hau bihotzean nausitzerat, laster yarraikiren
zaizko bertze pasione guziak. Nondik heldu dire
familietako hotztasunak? Hauzoen arteko eskatimak? Inbidiak, hauziak, eta bertze gaixkiak?
Nondik? Urguillua ohi dute bere ithurburu ondikozkoa. Humiltasuna maitagarria bezain da
higungarria urguillua. Halarik ere, o itsumendua!
Pasione hau hedatzen da bazter guzietarat, sartzen da adin, estatu, kondizione guzietan: baliatzen da azkenaz-goiti errelijioneaz beraz munduaren estimu ezdeusa beretzekotzat. Zenbatak, Jainkotiar iduri dutenak, eta orduko prestutasunaren axala baizik ez dutenak! Ez ahalda
munduan bizio kaltekhorragorik, gehiago ikharatu behar gaituenik urguillua baino. Izurriztatzen
du, askotan, obrarik, berenaz, sainduenak. Nahi
bezanbat lagunduko dire pobreak, eginen barurak, eta bertze penitentziak, urguillua sartzen
bada batere horietan, obra on iduri hek guziak
kanpo ederra eta barnea gaixtatua duten fruituak bezala dire. Nork egiten du farisauek egiten
zuten baino karitate gehiago pobretarat? Nork
darama hek bezain bizitze dorphea? Nor, iduritik
hartzerat, hek bezain saindurik? Ordean munduaren estimua eta laudorioak bilhatzen zituzten: urguilluak zarabiltzan, eta horra, zerk erakharri zuen Jainkoa heien punitzerat eta behin
bethiko kondemnatzerat.
XLII. KAPITULUA
Errege batek bere semearen ezteietan
ematen duen othuruntzaren parabola.
Jesusek manatzen du bihur dakion
erregeri bere zuzena
S. Matth. c. 21, 22.
Farisauek eta legeko doktorek ezagutu zuten
Salbatzaillea hetaz berez mintzo zela mahatstizain gaixtoen parabolan, eta ematen ziotela
bere kondemnamendua begietarat. Horrek bera
yar-arazi zituen haren alderako suminduran, eta
emendatu baizik etzen hartaz yabetzeko zuten
hirritsa; etziren ordean atrebitzen haren hartzerat; bazakiten populuak profeta handitzat zadukala; beldur ziren arrapa ziozoten eskutarik. Hek
egin zuten guzia zen Salbatzaillea ganik urruntzea, ezin gehiago yasanez bere aitzinean gizon
bat hain higun zutena.
Jesusek ikhusten zuen farisauen eta legeko
doktoren bihotzetako phozoadura, eta hari yazarri nahizko gutizia ondikozkoa; guziarekin deusere etzuen galdu bere emetasunetik, eta etzen
baratu predikatzetik egundainoko khar berarekin. Egin zioten harekien gelditu zirenei parabola berri bat, ezagut-arazten zuena zeruko erregeaz mintzo zela: huna parabola hura: Lurreko
errege batek gonbidatu zuen mundu oste bat
bere semearen ezteietarat, eta ez zitzaion nihor
ethorri. Errege hark egorri zituen bigarren
aldian, bere zerbitzariak erraterat gonbidatuei
hurbiltzeaz lehen-bai-lehen haren etxerat, hilarazi zituela idirik gizenenak, eta oilhoki guzietarik; yanari guziak aphainduak zirela, etzutela
beraz ethortzea baizik. Zerbitzari hek Jesusen
parabolaren arabera, egin zituzten bere eginahalak erakhartzekotzat gonbidatu hek ezteietako othuruntza hartarat; ordean alferretan. Bata
yoan zen bere bordarat, bertzea bere traturat;
eta bere lekhuan gelditu zirenek yazarri zioten
dorpheki zerbitzari hei, hil ere zituzten.
Lurreko errege hari gaitzitu zitzaion bere
manukoek haren alderat agertu zuten intsolentzia. Egorri zituen gerla-gizonak heien hiltzerat,
eta sutan ematerat hekin hiria. Hauk hunela iragan zirenean, errege hark erran zioten bere bertze zerbitzariei: ikhusten duzue othuruntza
aphaindua dela; ordean gonbidatu nituenek
etzuten merezitzen halako fagorerik. Zohazte
bidetarat, erakhar ezatzue bathuko ditutzuen
guziak. Zerbitzariek konplitu zuten nausiaren

- Parts
- Testamen berriko historioa - 1
- Testamen berriko historioa - 2
- Testamen berriko historioa - 3
- Testamen berriko historioa - 4
- Testamen berriko historioa - 5
- Testamen berriko historioa - 6
- Testamen berriko historioa - 7
- Testamen berriko historioa - 8
- Testamen berriko historioa - 9
- Testamen berriko historioa - 10