Testamen berriko historioa - 6
yarriak nik bezala zuek ere kondemna detzatzuentzat zuen hitzak entzun nahi izan ez dituztenak, eta bere buruen galtzerat hari izan direnak.
Zuen gollardoa ez datza bakharrik erranik
heldu naizenetan. Ez duzue, zuen pobrezia
guziaren erdian, deuseen eskasik izanen mundu
huntan berean. Ene hitzean aurkhituko naute
bere ontasunak eta bere ahaideak utziko dituztenek ene ohoretan, eta heltzekotzat ebanyelioak manatzen duen perfekzionerat. Bai (Jesu-Kristo mintzo da bethi) saristaturen ditut mundu
huntarik beretik bere etxeak, edo bere anaiak,
edo bere burasoak,edo bere emazteak, edo bere
umeak, edo bere lurrak utzirik, niri yarraikiren
zaizkidanak. Halakoei emanen diotet utzi duketen baino ehunetan ontasun gehiago. Emanen
diotet oraino nahi bezanbat laguntza aitzinatzekotzat berthutean; berriz izpirituko eta bihotzeko
bake gozo bat haragiak, odolak, mundu guziak
ere eramanen ez diotena; aitzitik bethi berekin
izanen dute bake maitagarri hura bere pobrezia
dohatsuan, zeinak itzultzen baiditu atsekabea
atseginetarat, eta bidegabea irabazitarat.
Gauza guziei ukho eginen diotenek niri
yarraikitzekotzat iguriki behar dute (dio oraino
Jesu-Kristok) bertze fagore bat infinituki preziatua: hillen dire sainduen heriotzeaz, eta bizitze
labur, eta lazeriez bethea den huntarik lekhora,
ardietsiren dute behin bethiko dohatsutasuna.
Deusere zuzenagorik nola nork bere ahaideen maitatzea. Jainkoak manatzen ere daroku
hala egiteaz; ordean erraten daroku, denbora
berean, ukho egiten ez dioenak haragiari, odolari eta bere buruari, bakharrik hari yarraikitzeko,
ez duela zeren uste izan haren dizipulu dela.
Deusere hitz hauk baino klaragorik; ordean nola
onhetsten ditugu? Salbatzaillearen nahiaren eta
manuaren arabera bizi othe gara! Ez da egia,
askotan ekharriagoak garela, gure kontzientziaren bidegabetan bada ere, yarraikitzerat ahai-
dei, adiskidei, hitz batez, munduari ezen ez gure
Salbatzaille adoragarriari? Othe dugu bada martirek etzuten ebanyelio bat, hek ezagutzen etzuten bertze bide bat zerurat heltzekotzat! Ez, ez,
lege bera dugu, bethetzeko, bide bera jartzeko;
beraz nausi beraren dizipulu izatekotzat, hek
bezala utzi behar dugu, bihotzez, mundua, eta
bilhatu, gauza guzien gainetik, gure salbamendua.
XXXIII. KAPITULUA
Bere langilleak pagatzen dituen
familiako aitaren parabola
Matth. 19.
Jesu-Kristok kondemnatu zuenean ontasunen
alderako yaidura sobraniazkoa, eta altxatu bihotzezko pobrezia, erran izan zuen, hainitzak dire
lehenak direneen artean azken izanen direnak,
eta azken direneen artean hainitzak dire orobat
lehenbiziko gerthaturen direnak. Sententzia
laburra; ordean hainitz zakharkena: irakhatsten
zuen ilhunbean bizi diren, eta munduaz arbuiatuak diren arima Jainkotiarrak izanen direla,
egun batez, zeruan ohoratuak, eta loriaz estaliak.
Jainkoak erraten daroku haren zerbitzuan
denbora luzia daramatenak ez direla bethi
gehiago altxatuak zeruan arte laburrez zerbitzatzen duketenak baino. Bihotzaren ondoan dabilha. Arraikiago behatzen dio haren ganat berriro,
ordean zin-zinez itzultzen denari, ezen ez aspaldion, ordean khar gutirekin yarraikitzen zaion
arimari. Maitatua denaren eredura, du saristatzen. Ematen du egia hau argi zabalerat konparazione huntaz: emozue (dio Jesu-Kristok) zuen
izpirituari ikhusten duzuela familiako aita bat
bere etxetik atheratzen argitu orduko mahatstizainketarat, eta aurkhitzen dituela. Agintzen dio
hetarik bakotxari eguneko kornadu bat diru, eta
egortzen ditu bere mahatstirat. Beldurrez etzuen
langillerik aski, eta nahiz gehiago, badoha hameka orenetako mugan lehenbizikoak bathu zituen
lekhu bererat; han aurkitzen ditu zenbeit alfer
zaudenak. Erraten diote: zertako daramazue
egun osoa alferrerian? Iherdetsi zioten: nihork ez
gaitu galdegin lanerat. Horren gainean, nausiak
erran zioten: nik emanen darotzuet lana, zohazte ene mahatstirat, eta izanen duzue zuen sari
ona.
Langille hek etziren guziak orobat nekhatu:
ikhusia den bezala, batzu bertzeak baino gehiago egin behar izan ziren, halarik ere sari bera
izan zen guzientzat. Sarthu zenean iguzkia, familiako aitak manatu zioen haren ontasuneen
artha zadukanari bil arazteaz langilleak, eta hei
emateaz irabazi zutena, hasirik azken ethorrita-
rik manu hau konplitua izan zen. Hurbildu ziren
berantenik ethorriak, eta izan zuten kornadu
bana: lenenbizi ethorriek sari hobea igurikitzen
zuten, abiatu zirelakotzat lanean argitu orduko:
errenkuratu ziren familiako aitaz ez gehiago
saristatzeaz hekin lana. Etziren baratzen bere
artean erastetik. Hetarik bat mintzatu zitzaion
nabarbenki, bere eta bere lagunen izenean,
familiako aitari, erraten zioela: gutaz noizbait
ethorri dire gizon hauk lanerat, oren bat eman
dukete lanean, eta oraino, arratseko freskuran,
eta gu nekhatu izan gara, egin oso batez:gehiago dena, iguzkiaren minenean; bada zer ikhusi
heien lanetik gurerat; bizkitartean ematen diozute guri bezanbat. Non da adimendua? Non da
zuzentasuna?
Familiako aitak ihardetsi zion langille nabarben hari: ene adiskidea, ez darotzut egiten bidegaberik. Ematen zaitzu zor zaitzun eguneko irabazia; ez da egia ez darotzudala gehiagokorik
agindu? Har ezazu beraz zor zaitzuna, eta bihur
zaite zure etxerat. Baldin eman nahi badiot zuri
bezanbat azkenik ethorriari, egiten darotzut hortan bidegaberik? Ez dut ene ontasuna neure
eskuko? Ez naiz bada nausi hartaz nahi dudana
egitekotzat? Bekaxtu behar zaizko bada zure
lagunaren onari zehorrek kalterik ez duzun denboran?
Ez ahal da estatu kaltekhorragorik salbamendukotzat nola epheltasuna. Arima ephelak ihes
eginen dio, nahi dut, bekhatu mortalari. Ordean
ala errexki erortzen baida mortalak etzaizkon
gaixkitan! Haren othoitzak, meza entzuteak,
kofesio, komunioneak barneko gozotasunik
gabe, kharrik eta fruiturik gabe gerthatzen dire.
Arima ephelak ez du berthutean aitzinatzeko
lehiarik. Aski zaio huts handitan ez erortzea. Gaitzetsten ohi ditu presuna Jainkotiarrak aurkhitzen duelakotzat bere ahalkeria, eta kondemnamendua halakoen bizitze saindu eta exenplu
ederretan, lakhetago du bera bezalakoekin, diot,
giriztino bere Salbatzaillea erdizka baizik maite
ez dutenekin.
Arima ephelak ez du hurren ezagutzen bere
hirrisku ikharagarria; nola beraz atherako da
handik? Ez du luzero begiratzen bekhatuen alderako higuntza zuhurra: emeki-emeki, galtzen ohi
du kontzientziaren minberatasuna; hastean,
haren barnea asaldatzen zuen gaixkiak ez du
gehiago kantitzen ere. Uzten ditu nausitzerat
bere bihotzean yelosia, orguilleria eta lagunaren
alderako hotztasuna. Behatzen dio Jesu-Kristoren uztarri arin eta eztiari uztarri pisu eta dorphe bati bezala: zer gerthatzen da azkenean?
Arima ephela largatzen da zer nahi gaixtakerietarat. Munduan bekhatoretzat ezagutua dena
baino areagoa da arima ephela; eta horra zerk
erran-arazten dioen Jesu-Kristori hobe dela osoki
hotza izatea haren zerbitzuan ezen ez ephela.
Bai, bekhatore handi bat lasterrago itzuliren da
Jainkoa ganat arima ephel bat baino. Ikhusten
dire askotan gaixtagin handienak bere baitan
sartzen, penitentzia egiten; ordean giriztino
ephel hainitz ikhusten othe dugu finki eta khartsuki lothzen bere salbamenduari.
XXXIV. KAPITULUA
Jesus badoha Yerusalemerat ixillik
bezala, eta agertzen da tenpluan
Joan c. 7.
Jesus yoantzen Galileatik Yerusalemerat:
etzuen nihor berekin eraman hiri hartarat. Haren
ospea hedatua zen inguru hetarat: mundu guzia
hartaz mintzo zen. Abiatu ziren haren ondoan;
ordean ezin aurkhitu zuten. Guziak etziren orobat mintzo Salbatzailleaz: batzuek haren alde
ziren, laudatzen zuten, saindutzat ere zadukaten: bertze batzuek zadukaten gaixtagin eta
munduaren enganatzailletzat; hartaz gaixki mintzo zirenek bere artean zituzten bere solasak;
etziren ausartatzen ageriki gaixkirik erraterat
yuduen beldur zirelakotzat. Jesus sarthu izan zen
laster tenpluan, eta beregana zuen guzien admirazionea, azkenaz-goiti bere etsaiena ere: batak
bertzeari galdetzen zion espanturekin: gizon hori
nola egin othe da bada horren yakina egundaino
nausirik izan gabe?
Jesusek erran zioten zuhurtzia handirekin
predikatzen zioten doktrina etzela harena; bainan haren aitarena, hark egorria zela doktrina
hura hei irakhatsterat; bere baitarik mintzo
denak, eta ez, eman izan zaizkon argien arabera, bakharrik bere burua bilhatzen duela; ordean
bere nausiaren ohoratzeko, eta haren izenean
predikatzen duena egiaz mintzo dela, eta gauza
guzietan zuzentasuna bilhatzen duela.
Ez dut miresten (zioen Jesusek) ez balin bazarete predikatzen darozkitzuedan egien arabera
bizi, ez duzuenaz geroz begiratu Moisen, erran
nahi da, zuen buruzagitzat ezagutzen zindutenaren legea. Urrun da begiratu baiduzue lege
zuhur hura, aitzitik hark debekatzen darotzuena
egiten duzue. Manatzen darotzue inozenten alde
yartzeaz, eta zuek, hekin alde yarri behar
bidean, yazarri nahi diozue. Konprenitzen bide
duzue zer erran nahi dudan; ikhusten duzue
beraz zuen barneko xede gaixtoaz mintzo naizela. Ez naiz deusetaz hobendun, ez duzue nitaz
erratekorik; halarik ere, ni hil-arazi nahiz zabiltzate. Zer egin darotzuet bada? Zergatik eraman
nahi darotazue bizia? Funtsean, badakit zerk
ematen zaituzten hortan: gabetu nahi nauzue
biziaz, zeren egin izan dudan zuen begietan
gauza bat legeak, zuen arabera, debekatzen
zuena: sendatu izan dut paralitiko bat, manatu
izan diot ibiltzeaz, bere ohea hartzeaz, eta berekin etxerat eramateaz; eta hauk guziak larunbat
egun-kara egin izan ditut.
Jesusek erran zioten bere etsaiei asko gauza
irakhatstekotzat etzuela behintzat egin gaixkirik
den gutiena paralitiko hura larunbatarekin sendatzeaz, aitzitik obra on bat egin zuela. Gauza
bat dut (zioen oraino Jesusek) zuei gomendatzeko: norbait yuiatu nahi duzuenean, ez beha presunari, bainan bakharrik arrazoinari eta zuzentasunari. Hunela egiten baduzue, zer nahi desgustu eta urruntasun dukezuen nor baiten alderat,
ez duzue kondemnatuko haren akzionea non ez
den berenaz kondemnagarria.
Jesusek predikatu izan zituen milla gauza
eder eta miragarri, aski behar zirenak haren
saindutasuna eta Jainkotasuna ezagut-araztekotzat. Urrun da ordean suntsi arazi baitzituen
haren biziari nahi zioteneen izpiritutako ilhunbeak, eta eskuratu baitzituen hekin bihotzak;
yarri ziren egundaino baino herra eta errabia
handiagotan: etzuten bertze gogorik baizik nola
harturen ziren hartaz yabetzeko. Ordu hartan
Jesus sobera ungi zen begiratua eskurik ezartzekotzat haren gainerat. Etzen nihor atrebitu haren
hartzerat: etzen alabainan oraino ethorria berak
bere burua etsaieen eskutarat largatu nahiko
zuen muga. Hargatik, populuak atseginekin
entzuten zuen Salbatzaillea bere predikutan.
Izan ere zen zenbait bere sinhetstea haren baitan eman zutenak, ziotelarik bere artean: uste
duzue bada Mesias ethorriko denean gizon
hunek baino mirakuillu gehiago eginen duela?
Yuduek ikhusten zituzten Salbatzailleak
hekien begietan obratzen zituen mirakuillu handiak, halarik ere etzuten ezagutzen bere erregetzat, bere yabetzat igurikitzen zuten Mesiastzat.
Itsumendu auhendagarria! Giriztinoek berek
nola ezagutzen dute bere Salbatzaille adoragarria? Haren ezagutzea othe da bada haren manu
sainduen hautstea? Aita amultsu hura maitatu
behar bidean, hotztasunik baizen haren alderat
ez agertzea? Munduaren iduriz, prestuki bizi
direnek berek behar den bezala ezagutzen othe
dute Jesus maitea? Merezi othe dute haren dizipuluen izena ekhartzea? Orrhoit gaiten Salbatzailleak zer egin duen gure fagoretan, eta has
gaiten haren hobeki ezagutzen eta khartsukiago
maitatzen.
XXXV. KAPITULUA
Jesu-Kristok bitz-arazten du Lazara
Yaun. 2.
Jesusek obratu zituen mirakuillu guzietarik
harrabots gehien egin zuena, erran daite Lazaraen biztea ahal zela.
Lazara zen gizon bat yuduek ohoratzen zutena; Bethania deithua zen, eta Yudeatik hurbil
zen herri batean bizi zen bere arreba Martha eta
Mariarekin. Jesusek izan zuen behin baino gehiagotan hainitz begitarte Lazaraen etxean; arraitasunekin behatzen zion familia saindu hari. Lazara erori izan zen eritasun handi batean, haren
arraebak lehiatu ziren egortzerat mandatari bat
Jesus ganat, erraterat eritu zela hark maite
zuena. Salbatzailleak berri hau entzun zuenean,
ihardetsi zuen eritasun hura etzela heriotzerat
zaramana, bainan zela ethorria Jainkoaren ohoratzeko eta Jainkoaren semea lorifikatzeko. Salbatzaillea etzen, bi egun hetan, bere lekhutik
alderatu. Bi egun hek iragan zirenean, erran zioten bere dizipuluei: bihur zaitezte Yudearat. Dizi-
puluek ihardetsi zioten: zer? Nausia, ez du denbora guti baizik yuduek harrikatu nahi zintuztela,
eta nahi zara bada bihurtu zure biziari nahi dioten yendeen arterat? Jesusek irakhatsi zioten
nihork ezin egin ziozokela gaixkirik non etzuen
berak nahi. Ondoan, erran zioten: lo datza Lazara gure adiskidea. Banhoa haren iratzartzerat.
Jesusek loaren izena ematen zion Lazaraen
heriotzeari, zeren hain errex baitzen harentzat
hil baten biztea nola bizia den, eta lotan datzan
gizon baten iratzartzea. Azkenean, erran zioten
garbiki: hil da Lazara, eta atsegin dut zuengatik
ez bainaiz han gerthatu, zuen fedea perfetagoa
izan dadintzat.
Bazuen lau egun Lazara ehortzia zela Salbatzaillea Bethaniarat zenean. Nola lekhu hura hurbil baitzen Jerusalemetik, ethorri ziren hiri hartarik yendeak Martha eta Maria kontsolatzerat
bere anaiaren heriotzeaz. Marthak entzun zueneko Jesus heldu zela, athera zitzaion bidera
nigar eta marrasketan: erran zion: Jauna, zu
hemen izaterat, ene anaia etzen hillen; bainan
badakit botheretsua zarela, eta horrek egiten du
ene kontsolamendua. Jesusek ihardetsi zion:
zure anaia biztua da. Badakit, zioen Marthak,
bizturen dela azken yudizioko egunean. Ni naiz
(ihardetsi zuen Jesusek) biztea eta bizia bera,
ene baitan sinhetstea duena biziren da, hilla
balitz ere: eta nork ere baidu ene baitan bere
sinhetstea, eta hura ez da bethikotzat hillen. Sinhetsten tutzu egia hauk? Marthak erran zuen:
bai, Jauna, sinhetsten dut zu zarela Kristo, Jainko
biziaren semea, mundurat ethorria. Martha, hitz
hauk erran eta, yoantzen lehian Maria bere aizpa
ganat, eta erran zion beharrirat: nausia ethoria
da, zure galdea du. Maria altxatu zen berehala
bere lekhutik, eta egin zuen bide Marthak Jesus
bathu zuen tokirat; yarraiki zitzaizkon bere etxeko guziak ustez nigar egiterat zohan bere anaiaren hobiaren gainerat.
Mariak ikhusi zuenean Salbatzaillea, artiki
zuen bere burua haren oinetarat, eta erran zion
nigarrez: Jauna, zu hemen izaterat, ene anaia
etzen hillen. Bi aizpa heien nigarrek eta han
aurkhitzen ziren yuduenek ukitu zuten Salbatzaillea nigarrez abiatzerainokoan. Yuduek hori ikhusi zutenean, erran zioten elkharri: zenbat maite
zuen! Salbatzailleak yakin nahi izan zuen non
ehortzi zuten Lazara. Erran zitzaionean non,
yoantzen lekhu hartarat, eta altxarazi zuen
hobiaren gaineko harri handia. Marthak erran
zion: Jauna, badu lau egun ehortzia dela, beraz
usaindua behar da. Salbatzailleak ihardetsi zion:
ez darotzut nik erran sinhetstea duenak ikhusiren duela Jainkoa lorifikatua? Eman zen othoitzean, eta egin zuenean bere othoitza, erran
zituen hitz hauk: Lazara altxa zaite hortik. Berehala hilla biztu eta altxatu zen han ziren guzien
begietan, eta ehortzi zuten plantan; erran nahi
da, eskuak eta zangoak estekatuak, eta bisaia
oihal batez estalia. Nork egundaino ikhusi zuen
halako gauza espantagarririk? Hartzeko ahal zen
mirakuillu hartarik Jesu-Kristo Jainkoaren semea
zela, eta igurikia zen Mesia hura bera!
Lazaraen bizteak irakhatsten daroku bekhatoreari, egun guziez, gerthatzen zaioena lothzen
zaionean salbamenduari. Jesu-Kristo hurbiltzen
zaio bertze-orduz Lazarari bezala; bere ganatzen
du bere grazia sainduaren gantzuduraz. Oihuz
dagoko bere ministroen ahoz, erraten dioela ilkitzeaz bekhatuen thonbatik: ematen diote bere
ministroei bothere guzia libratzekotzat bekhato-
rea etsai gaixtoarekin amarratua dadukaten lokharri bortitzenetarik. Lazara bizteko aitzinean
egin ziren nigar eta othoitzek erraten darokute
ez dela halako zorigaitzik nola arimako bizia galtzea, eta nekhe dela bekhatore bat Jainkoa
ganat itzul-araztea, guziz aspaldion bekhatutan
ehortzia badago. Ordean zer nahi gaitztasun daiten konbersioneko obra handian, ez da zeren
behin ere etsitu salbamenduaz: Jaunaren miserikordiak hedatzen daroku esku amultsu eta botheretsu bat: zelhaitzen ditu bide guziak, eta
ematen daroku errextasun maitagarri bat heltzekotzat zeruko erresuma dohatsurat.
XXXVI. KAPITULUA
Yuduak biltzen dire yakitekotzat zer
eginen duten Salbatzailleaz, eta
deliberatzen dute haren hil arazterat
Yaun-doni Yaun. c. 2. etc.
Lazaraen biztea zen mirakuillu bizi bat bakotxak, bere begiz, ikhusten zuena. Etzen Yerusaleme guzian Jesusen alderako laudoriorik baizen.
Handik harat Mesia deithzen zuten; errex zen
haren Mesiastzat hartzea eta ezagutzea. Ordean
farisauek eta skribek alferretan ikhusten zuten
Jesus zela egiazko Mesia, profeteen erranak
haren baitan konplitzen zirela, mirakuilluak
berak mintzo zirela; hauk guzien erdian, aski
zoroak gerthatu ziren utztekotzat bere buruak
itsutzerat. Yelosia eta herra mausitu ziren hekin
bihotzetan. Hartu zuten xedea gal-arazteko Jainkotasunaren seinale guziak ematen zituena:
huna farisauen eta skribeen arrazoinamendu
auhendagarria.
Gizon hunek dio garbiki Jainkoaren semea
dela, Kristo dela, Mesia dela: egia hau argitarat
ematekotzat, obratzen ditu, Jainko bere aitaren
izenean, mirakuillurik espantagarrienak, bitzarazterainokoan lurraren barnean lau egunez
egon diren eta ustelduak diren gorphutzak. Ez
bagare hartaz yabetzen, nausitu bezala zaizkigun erromarrak beretuko gaituzte alde baterat.
Yabeturen dire hiri huntaz, eta deseginen dute
gure populu guzia. Kaifa zaritzon, urthe hartako
aphez-handiak, erran zaroen farisauei eta skribei: ez duzue bada ikhusten balinba hobe dela
zuentzat gizon bakhar bat hil dadin, ezen ez
populu guzia izan dadin galdua? Guziak erori
ziren Kaifaren erranetarat. Ordu beretik hartu
zuten Jesus hil arazteko xede izigarria; eman ere
zituzten, ixillik, bere manuak hartaz yabetzeko
non nahi den gertha zadin. Etzen deusere gorderik Salbatzaillearentzat; bazakien gauza guzien
berri; ordean inmolatua izateko muga etzen oraino ethorria. Etzen gehiago agertu munduaren
arterat. Hedatu zen Efremgo hirirat, eta han
egon zen bi ilhabetez bere apostoluekin.
Yuduen bazkoak hurbilduak ziren, bainan Salbatzailleak etzuen Yerusalemerat heltzeko lehiarik. Hiri hartara lehenik yoan zirenak besta handi
haren zelebratzerat izan ziren miretsiak Jesus ez
han edireteaz: ibilhi ziren haren ondoan, eta
etzutenean tenpluan ere ikhusi, elkharri erran
zioten: nondik heldu da bada ez baida hemen?
Zerk debekatzen duke bada hunat ethortzetik?
Yelosia kruelak, eta bere xede gaixtoa lehen-bailehen konplitzeko hirritsak hunela mintzarazten
zituen pasioneak itsutzen zituen gizon zoratu
hek. Nola heien arabera, Salbatzailleak berantzen baitzuen, manatu zioten haren berri ahal
zakiten guziei errateaz non zen, nahiz hartaz
yabetu. Hanbat lehiarekin bilhatzen zutena agertu zitzaioten, ustekabean, eta bere nahitarat.
Haren baitan seinalatzen ziren deskantsuak eta
bozkarioak ematen zuten ezagutzarat hek hura
hil-arazteko baino, berak bere bizia gizonen salbatzekotzat emateko oraino khar handiagoa
zuela.
Samariako bazterretan gaindi iragan zen Salbatzaillea Yerusalemerakoan. Yuduen alderako
samaritarren herrakhundea hain zen handia non
ez baitzuten nahi izan utzi Salbatzaillea herri
batean sartzerat, eta hori, zeren zohan Yerusalemerat. Zebederen bi semeek Yakobek eta Joane-
sek minki hartu zuten bere nausiari egiten zioten
idoia: erran ere bazioten: nahi duzu, Yauna,
yauts-araz dezagun zeruko sua yende hauk funditzekotzat egiten darotzuen idoiaren punimendutan? Salbatzailleak ihardetsi zioten: ez dakizue nolakoa den zuen akzionetan izan behar
duzuen xedea. Gizonaren semea ez da bizia eramaterat ethorria, bainan haren ematerat. Ez da
ethorri bekhatoreen gal-arazterat, bainan heien
salbatzerat eta miserikordia hei egiterat: yakin
ezazue beraz miserikordia nahi dudala, eta ez
mendekua. Jesus yarraiki zitzaion bere bideari,
eta etzuen beltzuri bera aurkhitu bertze herri
baterat zenean.
Salbatzailleak irakhatsten daroku bere exenplu saindu eta miragarriaz gaitzetsten duela
khar biziegia eta dorphegia, haren beraren alderako kharrak ere, karitatea izan behar duela
asentutzat. Ez ahal da eztitasuna baino berthute
maitagarriagorik. Hari ohi datxeizko bihotzeko
bake gozoa, eta garbitasun preziatua. Ez da
pasione muthiririk eztitasunak zebatzen ez duenik, izpiritu mindurik maltsotasunerat erakhartzen ez duenik, bihotz gogorrik hautsten ez due-
nik; ez da oraino bekhatore errebelaturik eztitasunak emeki-emeki, zeruko bidean sar-arazten
ez duenik.
Eztitasunik gabeko zeloa faltsoa da, eta gaixki erregelatua. Ez da beraz miretsteko baldin
Salbatzaillea ez bazen erori bere dizipuluen nahirat; ez balinbazuen laudatu zerutikako su batek
fundi zetzan haren alderat huts egin zutenak.
Oxala eztitasuna balitz hedatua familietarat eta
lekhu guzietarat! Gudu eta liskar gutiago ikhus
laite gure artean: bertzelako amudioa ginduke
elkharrentzat. Zer fruitu nahikarazko! Zer bake
dohatsu ez ginduzke gure bihotzetan! Erran
daite eztitasuna dela berthute bat Salbatzailleak
beregainki onhetsten duena. Etzaio aski berthute hura gomendatzea, bera agertzen da gure
nausitzat eta exenplutzat: discite a me, etc. Zerbaitgatik ezti eta olhe izan dire Jesu-Kristoren
dizipulu guziak.
O! Jesus, eztitasuna bera zarena, egizu ikhas
dezadan zure eskola sainduan ezti eta humil izaten. Ekharria naiz zure exenplu salbagarriaz probetxatzerat. Utzi nahi ditut kontzientziaren asaldarazteko baizik ez diren dorphetasun eta khe-
xadura guziak. Nahi natzaitzu yarraiki leihaltasun handienarekin. Bai, ene Salbatzaille ezti eta
amultsua, zure dizipulu izan nahi naiz, eta emanen dut ezagutzerat hala naizela nere eztitasunaz eta humiltasunaz.
XXXVII. KAPITULUA
Jesu-Kristo mintzo da bere heriotzeaz, eta
haren pasionean ikhusteko ziren gauzez
S. Matth. 20.
Etziren aurkhitzen apostoluen bihotzetan
Jesu-Kristo baitan ageri ziren deskantsu eta bozkario berak. Bere nausia galtzeko beldurrak
zaurthzen zituen hekin barneak atsekaberik
minenaz. Salbatzailleak altxatu zituen hekin
gogo eroriak: hartu zituen bazterrerat, eta erran
zioten: ene haur maiteak, hel gaiten, azkenean,
Yerusalemerat: han behar dire konplitu profetek
gizonaren semeaz erran izan dituztenak. Libraturen dute aphezeen printzeen, eta legeko nausien
eskutarat. Kondemnaturen dute heriotzerat; burlaturen dire hartaz; izanen da azotatua eta thuz
estalia. Ezin erran bezanbat arbuiorekin yazarriren diotenean, hil-araziren dute. Lehen ere erran
izan darozkitzuet, behin baino gehiagotan,
gauza hauk berak, nahiz yakin dezazuen deusere etzaitala gerthatuko aitzinetik nehorrek ikhusten ez dudanik, eta ene ganik urrun ez nezakeie-
nik. Pairatzen balin badut, nere nahitarat eginen
dut, eta ene aitaren gogara; ezen heriotzerik laidotsuenaren gostuz nahi ditu erosi gizon guziak.
Salbatzailleak erran zaroen apostoluei lorios
biztuko zela gurutzean hillen zenetik hirugarren
egunean. Haren heriotzeak etzituela beraz behar
asaldarazi. Haren erran guziak konplitzen ikhusteak ezagut-araziren ziotela haren Jainkotasuna.
Jesu-Kristoren dizipuluek etzuten oraino ikhasi
gurutzea maitatzen. Min zitzaien entzutea bere
nausia bere heriotzeaz mintzatzen. Haren hitzak
nekhez sartzen ziren hekin izpiritutan. Ohore
goseak ziren, eta bertzeez gorago altxatu
nahiak. Horra zergatik Zebederen bi semek,
Yakobek eta Yoanesek, othoitztu zuten bere ama
galdetzeaz Salbatzailleari grazia bat erakutsterat ematen zuena bertzeak baino gorago izan
nahizko zuten gutizia.
Ama hura hurbildu zitzaion Salbatzailleari;
adoratu zuen errespekturekin, eta othoitztu zuen
onhetsteaz galde ziozon grazia bat. Salbatzailleak etzuen (urrun da) hartarik gibelatu. Emazte
hura hasi zen mintzatzen trebeki eta fidantzia
handirekin hitz hautaz: bagare hirur zure ganik
grazia bat nahi gindukeienak, eta damu min bat
ginduke haren ez ardietsteaz. Zer da (ihardetsi
zion Salbatzailleak) zuk galdetzen duzuna? Zer
da nik egin ahal dezakedana zuretzat eta zure
umeentzat? Orduan buraso hark aithortu zuen
garbiki, ahalkerekin bazen ere, haren semeen
nahia zitekeiela izatea, egun batez, yarriak
haren erresuman, bata eskuineko aldean, eta
bertzea ezkerrekoan. Mana zazu hala gertha
dadin, eta emazu zure hitza zure lorian izanen
zarenean, ezarriren ditutzula zure bi saihetsetan, bertze dizipuluak baino gorago.
Jesusek ikhusten zuen amakarako amudioak
hala mintzarazten zuela emazteki hura. Etzion
deusere ihardetsi; ordean erran zioten eztitasun
eta amultsutasunekin Yakoberi eta Yoanesi; ez
dakizue zer galdetzen duzuen; ene erresuma ez
da zuek uste duzuen bezalakoa. Fagoreak ez
darama nihor harat, bainan bakharrik merezimenduak. Baduzue bada aski animo edateko nik
lehenik edanen dudan khalitz kharatsetik, eta
bathaiatuak izateko zuen odolean, ni neurean
izanen naizen bezala? Nola bi dizipulu hek amudio khartsu bat baitzuten bere nausiaren alderat,
ihardetsi zioten fermuki ekharriak zirela zer nahi
pairatzerat haren ohoretan, eta haren zerbitzatzerat. Orduan Salbatzailleak agindu zioten
haren sofrikarietan partale direnentzat aldaratua
dadukan khoroa; ez ordean bertzez gorago izateko galdetzen zuten ohorea. Bai (erran zioten
nausi dibinoak) edanen duzue ene khalitza, eta
izanen zarete ni bezala bathaiatuak; bainan,
haren erresuman galdetzen zuten herrunkaz
bezanbatean, utzi behar zela gauza Jainkoaren
nahirat.
Bertze hamar apostoluek gaitzetsi zuten bere
bi lagunen galdea: abiatu ere ziren erauntsian.
Jesusek deithu zituen bere gana guziak; egin zioten prediku miragarri bat guzien izpirituak eta
bihotzak deskantsuan ezarri zituena. Asko bertze gauza ederren artean, erran zioten: zuetarik
nihork nahi badu altxatu bere burua bertzeez
gorago, hasi behar du izatetik bertzeak baino
aphalago, eta bertzeak zerbitzatzetik: lehen
herrunka nahi badu, azkena behar du berezi. Ez
da ere aski bihotzez humil izatea, oraino behar
da maitatu humiltasuna, behar da bere burua
beheratu egin ahal bezanbat, eta ohoretzat iduki
behar da bertzeak zerbitzatzea. Gizonaren
semea hartu behar duzue exenplutzat: ez da
ethorri mundura zerbitzatua izatekotzat, aitzitik,
ethorri da bertzean zerbitzatzerat eta bere bizia
guzien salbatzeko ematerat.
Salbatzaillearen exenpluak erakharri behar
gaitu atsekabeak maitatzerat: giriztino leihalak
hetan edireten du egiazko atsegina. Ez da gurutzeak dakharzkeien fruituak baino gozoagorik.
Jesu-Kristoren odol sakratuak khentzen diote
bere kharatstasun guzia. Gure sentsuak entzuterat, gure naturalesaren eta nahien arabera bizitzerat, ikhusia da, atsekabeak ez direla batere
maitagarriak, higungarri ere direla; ordean zer
irakhatsten daroku fedeak? Zer dio ebanyelioak?
Huna zer dioen: zorigaitz zuentzat nahikaretan
eta frankian bizi zaretenak; ordean dohatsu,
zuek, nigarretan bizi zaretenak.
Erremediorik den kharatsena bilhatzen da,
erosten da, zer nahi gostarik ere, iretsten da zer
nahi bortxa egin dezan barneak uste denean
luza detzakeiela aphur bat gure egunak; irabaziaren eta ohorearen hirritsak badarama presuna nekhe eta hirrisku handienetarat. Oi! non da
bada gure zuhurtzia? Gure eskutan dugu zeruko
erresuma irabaztea; heltzekotzat bethiereko
bizitze dohatsurat, aski dugu pazientzia saindu
batekin hartzea Jaunaren miserikordiak gure salbamenduko egortzen darozkigun mundu huntako, eta ephe laburra duten arbuio, eskasia, gaitz
eta bertze lazeriak. Ez da bertze biderik zeruan
sartzeko, eta ez ditugu bada onhetsiko eta maitatuko gurutzeak! Itsumendua auhendagarria!
XXXVIII. KAPITULUA
Jesusek argitzen du itsu bat.
Zakeen fede bizia
S. Luc. 19.
Jesusek bere dizipuluekin solasean zohala,
bathu zuen itsu bat bidearen gainean yarria, eta
eske zagoena. Itsu hark entzun zuen harramantza handi bat, eta galdetu zuen zer zen. Erran
zitzaionean Jesus Nazarethkoa iragaten zela han
gaindi, abiatu zen erraten oihuz: Jesus, Dabiten
semea, duzun nitaz urrikalmendu. Populuak nahi
izan zuen ixil-arazi; ordean alfer izan ziren haren
alderako hitz dorphe eta dixidu guziak. Gure
itsua etzen batere ixiltzen: egundaino baino

- Parts
- Testamen berriko historioa - 1
- Testamen berriko historioa - 2
- Testamen berriko historioa - 3
- Testamen berriko historioa - 4
- Testamen berriko historioa - 5
- Testamen berriko historioa - 6
- Testamen berriko historioa - 7
- Testamen berriko historioa - 8
- Testamen berriko historioa - 9
- Testamen berriko historioa - 10