Testamen berriko historioa - 2

duz bethea datzanaren alderako debozione funtsezkoan.
Zer konsolazione gozo yakitea galde dezakegula esperantza handienarekin Biryina sainduaren laguntza miragarria! yakitea botheretsu
bezain arrai agertzen dela gure behar guzietan!
miserikordiosa eta miserikordia beraren ama
dela!
Ez bide da damnamenduaren seinale ageriagorik, nola fidantziarik eta debozionerik gabe
izatea Maria sainduaren alderat. Salbamendua
da (guziek badakigu) gure egitekorik premiazkoena, nolazpait-ere, gure egiteko bakharra. Nola
beraz egon zinki yarraiki gabe salbamendurat
heltzekotzat errelijioneak ematen darokun biderik segurenari! Nola ez maita zeruko athea bera
den Biryina saindua! Nola egon ezaxolatuki sararazi gabe gure arimeen intresetan gure laguntzerat guzia ekharria den Jesusen ama maitea!

VII. KAPITULUA
Jeru-Kristo sortzen da,
eta adoratzen dute artzainek
S. Luc. 2.
Bazuen bortz milla, lauetan hogoi eta hemeretzi urthe zerua eta lurra kreatuak zirela JesuKristo mundurat ethorri zenean. Sorthu izan zen
Biryina Mariaganik Bethleem daritzon Judako
hirian. Auguste enperadoreak nahi izan zuen
yakin bere erresumako indarren berri, eta zenbatetaraino heltzen ziren haren azpiko guziak.
Hortarakotzat bat bederak behar zuen ezarri
bere izena nondik ere baitzuen bere ethorkia eta
lekhu hartan berean.
Enperadorearen manua ezagutzarat emana
izan zen ordu beretik, Yosefek behatu zion aingeru batenari bezala; Mariak ere zenbat baitzen
zeruko eta lurreko erregina, ekharri zion obedientzia gizon hilkhor baten nahiari. Bi espos
saindu hek utzi zuten berehala Nazareth Galileako hiria, zeinetan baitzuten bere egoitza heltzekotzat Bethleemerat, eta ezarri zituzten bere ize-

nak hiri hartan, handik eta Dabiten leinutik atheratzen zirelakotzat. Etzen gauza gutia Yosefen
eta Mariarentzat lothzea lau egunen bideari.
Etzen denbora gutiago behar hek ziren lekhutik
Bethleemerat heltzekotzat. Yakintsun ziren biak
obratzeko zen misterioaz. Bazakiten Jesu-Kristo,
profeteen arabera, Bethleemen behar zela sorthu. Nekheak etzituen batere lotsatzen: eman
zitzaizkon, gogo onez, bideari.
Urrun da izan baitzuten hiri hartan begitarterik batere. Etzen arbuiorik baizen heientzat; hiri
hartako ostalerek etzuten ikhusten Yosef eta
Maria baitan kanpotik ageri zen pobrezia baizik:
etzioten behatzen heien kondizioneari, ez eta
Mariaren orduko estatuari. Yendeak osteka
heldu ziren hiri hartarat bazter guzietarik. Hango
etxe eta zokho guziak betheak ziren munduz.
Maria eta Yosef lurraren gaineko bi presuna sainduen eta errespektagarrienak ezin ostatatu ziren
Bethleemen, bere dirutan ere; yoan behar izan
zuten hiriz kanpoan zen heia urratu batetarat.
Min bide zen Jainkoaren amarentzat eta
Yosefentzat ikhusteaz bere buruak halako lekhu
humiligarri batean. Ordean humiltasuna irak-

hatsterat heldu zenak etzuen damurik batere,
aitzitik atsegin zuen han izateaz. Biryina sainduak bazakien noiz, eta zer mugaz sorthuren zen
Salbatzaillea. Iragan zuen gau guzia kontenplatzen Yosefekin, gozotasun eta allegrantzia handitan, konplitzerat zohan misterioa.
Mariak eman zuen mundurat, gauerdi gainerat, bere seme Jainkoa zaurthu gabe bere garbitasuna. Yarri zen ahuspez haren oinetan, eta
adoratu zuen sorthu berria Jainkoak berak ezagut ahal zezakeien amudio, errespektu eta admirazionekin. Nolakoak etziren Yosefen humiltasunezko eta adorazionezko sentimenduak ikhusteaz Jainko haur egina, eta bera haren aita-ordetzat hautatua! Ordutik heia erromes hura bilhakatu zen munduko lekhurik ohoragarriena eta
parabisuarekin iduririk gehien zuena.
Zenbat gogoeta salbagarri ez detzake eragin
Jesusen sortze mirakuillozkoak! O! ene Salbatzaillea, ala laster abiatzen baitzare munduko
urgulluari yazartzen! ala laster urmariarazten
baiduzu gizonaren suphertasuna! Mundu guziaren kreatzaillea mundurat heldu da, eta lurrak
zukeien lekhurik arbuiagarrienean sortzen da!

Jainko bat zeinarentzat zeruak berak ez baidu
deusere aski ederrik, eta bere tronua izar guziez
gorago duena manyatera batean datza etzana!
gauza guzien yabea, deus-ere gabe, guzien
eskasean aurkhitzen da! Zer ikhusgarri espantigarri! Lurreko bas-abereek eta aireko hegaztinek
badituzte bere egoitzak, eta ontasun guzien
emailleak ezdu non pausa bere burua!
Non da bada (zioen, bertze orduz, san Bernatek) non da sorthurik heldu den erregeren palazioa? Non da haren tronua? Non da haren kortea? Ihardets zakion: heia bat da sorthu den
erregearen palazioa; lastoa da haren ohea; manyatera da haren tronua; Maria eta Yosef ditu bakharrik bere ingurutan. O! amudio ezin erranezkoa (san Augustin mintzo da): O! karitate, gizonaren izpirituaz gorago dena! Nori gogoraturen
zitzaion egundainotik bere aitarekin batean
loriaz gozatzen dena sorthuko zela emazte baten
ganik!
Jesu-Kristo etzana izan zen manyatera Erroman da maiteki begiratua eta errespektatua
Andre-dena Mariako eliza nausi ederrean: Salbatzaillearen gorphutz sakratuaren troxatzeko era-

billi ziren oihalak erlekio preziatuegiak ziren
hetaz ez yabetzekotzat. Enperadore batek beretu zituen, eta egin zion hetazko emaitza baliosa
Louis Frantziako errege sainduari. Printze Jainkotiar hunek ezar-arazi zituen Parisko hirian, saindua daritzon kaperan.
Jesus sorthu zenekotzat, aingeru batek hedatu zuen berri handi hura ingurutan ziren artzainetarat. Aingeru hura iguzkia baino distiosagoa
zen. Lilluratuak izan ziren artzainen begiak, eta
lastuak hekin bihotzak; ordean izialdura eman
zuen aingeruak berak deskantsatu zituen artzainak erraten ziotela: ez dezazuela izan beldurrik,
ekhartzen darotzuet igurik ahal dezakezuen
berririk zorionezkoena, bozkariorik handienak
hedatu behar duena zuen bihotzetarat eta populu guzirat. Evangelizo vobis, etc. Bai, yakin zazue
guziek, sorthu da Bethleemen zuen Salbatzaillea, zuen Yauna eta zuen Jainkoa; edirenen
duzue heia erromes batean, troxetan emana.
Artzainek etzituzten hain laster entzun hitz allegeragarri hek, non aingeru oste bat hasi baitzen
kantatzen Jainko Yaunaren laudorioak ziotelarik:
Yauna dela lorifikatua zeruan, eta bihotza garbi

duena bizi bedi lurraren gainean bakean, Gloria
in excelsis Deo, etc.
Artzainak etziren herabe agertu graziaren
alderat: elkhar sustaturik, eman ziren berehala
bidean nahiz ikhusi, lehen-bai-lehen, entzun
zituzten gauza miragarriak. Heldu ziren Bethleemerat gau-erditsuan; sarthu ziren heian, betheak zirelarik Yaunaren graziaren gantzudura
gozoaz; eman ziren ahuspez haur sorthu berriaren oinetan; adoratu zuten bere Salbatzaillea eta
bere Jainkoa bezala. Salutatu zituzten Biryina
saindua eta san Yosef. Gero bihurtu ziren, bozkariorik handienean, bere arthaldetarat.
O! zuek Salbatzaillea lehenbizirik adoratu
izan duzuenak, ala handia baida zuen zoriona!
Ordean zerk behar gaitu gibelatu zorion beretik?
Deusek ere; ezen erran daite Jesu-Kristo, egun
oroz, sortzen dela gure aldaretan; zergatik ez
dugu beraz guk ere adoraturen artzainek agertu
zuten lehia berarekin? Egia da, ez dugu ikhusten
Jesus maitea artzainek bezala gorphutzeko
begiz; ordean guk baino fede gutiago behar othe
zuten sinhetstekotzat, estatu urrikalgarri hartan

aurkhitu zuten haurra, zeru, lurren kreatzaillea
zela, hekin Jainkoa, hekin guzia?

VIII. KAPITULUA
Jesu-Kristoren Zirkunzisionea
Luc. 2.
Jesu-Kristo zirkunzisatua izan zen sorthu
zenetik zortzi-garren egunean. Biryina eta Yosef
eman nahi izan ziren eginbide hartan. Hortik
ematen zuten erakutsterat legearen alderako
leihaltasunik handiena. Bazakiten bada seme
Jainkoak etzuela zirkunzisionearen beharrik;
ordean bere humiltasunak iduri-arazten zioten
Jesusek ere zeremonia borthitz hartarik iragan
behar zuela, bertze haur guziek bezala. Nork
erranen zuen Salbatzailleak, bekhatuaren kutsurik gabe zenak, eman nahiko zuela bere burua
lege dorphe baten azpian? Nahiko zituela yasan,
mundurat ethorri bezain sarri, zirkunzisioneari
zatxeizkon oinhaze minak, eta onhetsi bere
gorphutz sakratuan bekhatuaren zigillu humiliagarria! Ezen erran dezakegu inozentzia bera den
Jesus maitea bekhatore bezala agertu zela zirkunzisionean. Ala nausi dibinoak irakhatsten baidaroku orduan eman zuen humiltasunezko exen-

pluaz arbuiatzen munduko nahikarak, eta bihotz
onez pairatzen sofrikari eta idoi guziak!
Yuduek ematen ohi zioten izen bat bere haurrei zirkunzisatzen zituzten egunean. Jainkoaren
semeari eman zitzaion izentzat JESUS: izen adoragarria! Izen bertze izen guziez goragokoa! Izen
zeinaren aiphamenak berak galdetzen baidu
errespekturik handiena! Ordean ala ungi gostarik erosi izan baitzuen Salbatzailleak Jesusen
izen saindua! Sortze pobre bat, bizi nekhatu bat,
nigar preziatuenak etziren titulurik aski Salbatzaillearen izena merezitzekotzat; gure salbamenduak oraino gehiago du balio Yaunaren
begietan: isuri nahi izan ditu zirkunzisionean
bere odolaren lehenbiziko xortak; ordutik erakutsi izan du zein maiteki dakharkeien bere bihotzean gure salbamendua.
Izan behar dugu debozione handi bat Jesusen
izen sakratuarentzat; bothere miragarri bat
datxeiko izen saindu hari; haren aiphamenak
berak eragin ditu mirakuillu handiak. Ez ahal da
Jainkoaren aitzinean Jesusen izena baino ararteko hoberik. Huna nola mintzo den san Bernat:
«Liburuak nekhagarri dire enetzat ez badut

hetan edireten Jesusen izena; ez da ene gogarako solasik, Jesusen izena ez balin bada maiz aiphatua. Izen maitagarri hura eztiaren pare da
ahoan; zer atsegin egingarriagorik beharritan!».
Berriz, zer gozoagorik bihotzarentzat!
Triste eta ilhun zare? Aipha zazu bihotzez,
Jesusen izena, eta ordutik emanen zare deskantsuan, suntsituko dire zure ilhunbeak. Kontzientzia oihuz dagotzu? Ez darotzu utzten sosegurik?
«Laztua zare ikhusteaz eraman duzun bizitze
gaixtoa? Izan ezazu Jesusen izen saindua ezpainetan, guziz bihotzean, eta ezarriren duzu zure
fidantzia guzia Yaunaren miserikordian. Ez da
pasione borthitzik amor eman behar ez diotenik
Jesusen izen adoragarriari».
Arrazoin guziek behar gaituzte erakharri maitatzerat eta errespektatzerat Jesus, gure Salbatzaillea. Haren bihotz ontasunak eta bothereak
ez dute mugarririk; bethi gu laguntzerat eta
dohatsu egiterat dago. Ez da nihon halako nausi
maltsorik, nihon halako aita amultsurik. Iduri du
aski dela dohakabe izatea gure ganatzekotzat
haren urrikalmendua eta laguntza. Yasan ahal
baino karga gehiago balin baduzue, zatozte

(erraten darotzue), zatozte ene ganat, eta nik
arinduko dut zuen karga.
Ala haur prodigoaren parabolak baidu zertaz
egin gure admirazionea! Ume zoro hura etzen
hain laster sarthu utzi zuen bide onean; ez da
hain laster hurbiltzen etxerat non baidohako aita
aitzinerat: urrun da punitzen baidu ume ondikozko hura; aitzitik ahantzten bezala zaizko haren
gaixkiak, eta haren ganik izan zituen bihotz-min
guziak. Orhoitzen da aita dela, eta hartzen du
seme dohakabe hura arraitasun handienarekin:
yar-arazten du bere bizitze gaixtoaz galdu zituen
zuzen guzietan, eta othuruntza handi bat ematen du seinalatzekotzat bere umearen ikhusteaz
zuen bozkarioa. Bihur gaiten zeruko aita amultsua ganat, eta gaiten seguratuak, zer nahi gaixki egin dukegun, ardietsiko dugula miserikordia
haren majestate adoragarriaren aitzinean.

IX. KAPITULUA
Erregeek adoratzen dute Salbatzaillea
Matth. 2.
Hirur erregeek ikhusi zuten abendoaren
hogoi eta bortzean, izar bat bertze guziek baino
gehiago distiatzen zuena. Uste izan zuten izar
hura zela Jakoben izarra, Balaam profetaz aiphatua, eta ezagutzerat eman behar zuena egun
zorionezko hura, zeinetan sorthu behar baitzen
zeruaren eta lurraren yabe soberanoa. Hirur
erregeak, edo magoak, eman zitzaizkon bideari;
izar arraiotsu hura zutelarik bere gidari. Egon
ziren hamabi egun bidean. Hurbildu zirenean
Jerusalemerat, estali zitzaien izarra. Sartzearekin
batean hiri hartan, galdegin zuten zein lekhutan
zen adoratzerat heldu ziren erregea. Jerusalemeko populua miretsia izan zen ikhusteaz halako
presuna ohoragarriak ethorriak adoratzerat
yuduen erregea, yuduek berek ezagutzen etzutena, zeina ezbaitzakiten sorthu ere zela. Herodes zen ordu hartan yuduen errege. Nola bertzeen bortxa, erregetu baitzuen bere burua, bel-

durtu zen gal zezan bere khoroa. Bil-arazi zituen
aphezak eta legeko nausiak: galdegin zioten
Kristo non behar zen sorthu. Ihardetsi zioten, boz
beraz, Kristo sorthuren zela, Jainkoak bere profetaren ahoz erran bezala, Bethleem, Judako hiri
xumean. Printze supher eta kruel haren izpirituak eta bihotzak aski izan zuten argitasun hura
asaldatuak izatekotzat.
Herodesek erakharri zituen magoak bere
ganat: othoitztu zituen errateaz zein egunez
agertu zitzaien izarra: egin zuen hekin debozionea laudatzen zuelako itxura: erran ere bazioten: zohazte Bethleemerat, han behar duenaz
geroz sorthu igurikia den, eta bere populua libratu behar duen erregeak. Yakin ezatzue, xeheki,
haur sorthu berri haren berriak, eta egin nazazue, lehen-bai-lehen, yakintsun; ezen ni ere zuek
bezala, harat nahia naiz errege berriaren adoratzerat. Herodes traidoreak etzuen hainitz salatzen haur dibino hura hil-arazteko zaraman xede
barbaroa. Hirur erregeak lothu zitzaizkon bere
bideari. Agertu zitzaien berriz ere, Jerusalemen
sartzean, begitarik galdu zuten izar hura bera,
eta gidatu zituen xuxen Bethleemerat.

Nolakoa etzen behar magoen bozkarioa agertu zitzaiotenean bigarren aldian argizagi eder
hura, eta ikhusi zutenean baratzen errege berria
sorthu zen heiaren gainean! Sartu ziren lehiarekin alde guzietarik idekia zen heia hartan, eta
aurkhitu zuten bilhatzen zutena. Haur dibinoa
bere amaren besotan zatzan: etzuen deusere
kanpotik bertze haurretarik berex zezakenik;
ordean bere barnetan zuten zeruko argiak ezagut arazi ziotzaten magoei haur haren baitan
Jainko gizon eginaren goratasun eta maiestate
guzia. Yarri ziren, ahuspez, haren oinetan fede
eta errespektu handienekin: adoratu zuten bere
yabe soberanoa eta munduaren Salbatzaillea
bezala; eskaini zioten herri hetan ziren gauzarik
preziatuenetarik, hala nola urrea intsentsua eta
mirra.
Jainkoak etzuen nahi errege saindu hek bihur
zitezen bere lurretara Jerusalemen gaindi. Aingeru batek erran zioten amets batean bertze bide
bat behar zutela hartu, eta beiratu behar zirela
Herodes ikhustetik. Hunela urmariarazten ditu
probidentzia sainduak, berari hala zaionean,
gizonen zuhurtzia faltsoa eta gaixtakeria guziak.

Gauza miretstekoa! arrotzak heldu dire lekhu
urrunetarik munduaren Salbatzaillea adoratzerat, eta yuduek ez dute ezagutzen ere bere
artean duten Salbatzaille hura bera! Deusere
errexagorik Herodesentzat nola bereganatzea
magoen zorion handia. Jainkoak hel arazten ditu
haren ganat hirur erregeak; erraten diote Judean
sorthu dela Jainkoaren seme adoragarria; bere
erresumako aphezek eta legetako gizonek gauza
bera erraten diote; ordean zertako dire laguntza
eta grazia guziak bihotza gaixtatua denean, eta
largatua inbidiari, tronperiari eta krudelitateari?
Nahi badugu Jainkoa aurkhitu, bilha dezagun
fede onean. Ez dugu izar beharrik heltzekotzat
haren ganat. Eskutan ditugu behar diren laguntza guziak: bihotz humil bat eta xede garbi bat
izatean datza guzia. Erakuts dezagun graziaren
aldera magoek izarrari yarraikitzekotz izan zuten
leihaltasun bera. Ez gaitezela ager, eskuak
hutsik, Yaunaren aitzinean: lakhet du ikhustea
gure baitan prestutasuna, mortifikazionea eta
haren ganako amudio khartsua. Hulakoak dira
gure ganik galdetzen dituen emaitzak: ez du
behin ere arbuiatzen bihotz humil bat, eta bek-

hatuen urrikiaz zaurthua dena. Hirur errege
hekin erlekiak aurkhitzen dire Colognako hirian.

X. KAPITULUA
Andre-dena Mariaren Purifikazionea
Luc. 2.
Jesu-Kristo sorthu zenetik berrogei egunen
buruan, Andre-dena Maria sumetitu zen purifikazionearen legerat. Etzuen, ikhusia den bezala,
zeremonia hartarik iragateko beharrik; kontzebitu izan zuenaz geroz Izpiritu saindua beraren
berthutez, eta amatu zenaz geroz batere goibeldu gabe bere biryinitatea; ordean purifikazioneari zatxeitzon humiltasuna aski izan zen Mariarentzat iragan nahi izateko zeremonia hartarik. Ez
dio behatzen Jainkoaren ama izateko zuen titulu
loriosoari, ez eta biryinitatearen pribilio miragarriari: badaki saindutasuna bera den Salbatzaillea eman dela zirkunzisionea manatzen zuen
lege humiliagarriaren azpian, damu luke beraz,
bere garbitasun guziaren erdian, libratzea bere
burua purifikazionearen legetik.
Maria agertu zen templuan bere haur maitea
besotan. Ofrendatu ziotzon Jainkoari bi usokume. Legeak hala manatzen zioten pobreak

zirenei. Legeak nahi zuen oraino burasoek ofrenda zetzaten ume lehenbizirik sorthuak. Maria
etzen herabe izan aita eternalari ofrenkatzerat
haren bozkario guzia, eta haren kontsolazione
bakharra egiten zuen ume maitea. Zer sakrifizio
handi Mariaren bihotzarentzat! Hanbatenaz minkiago sentitzen zuen sakrifizio hura, zenbatenaz
baitzakien ordu beretik zer tormenta ikharagarri,
eta zer heriotze laidotsu yasan beharko zituen
haren seme dibinoak.
Izpiritu sainduak erakharri zuen tenplurat
Simeon, gizon zahar eta prestua, Yosef eta Maria
Jainkoari Jesus maitea ofrendatzen hari ziren
ordu berean. Jainkoak agindu zioen Simeon
zaharrari ikhusiren zuela, hil baino lehen, mundurat egorri gogo zuen Salbatzillea. Hala gerthatu zen. Fedeak argitu zuen Simeon prestua: ezagutu zuen. Tenpluan sarthu orduko, haur hura
zela munduaren Salbatzaillea: hartu zuen bere
besotan: yarri zen bozkariorik handienean, eta
kantatu zuen kantika eder bat eskerren bihurtzekotzat, erraten zuelarik: deith nazazu, Yauna,
plazer duzunean zure ganat; ez dut gehiago deuseren gutiziarik behere huntan. Deskantsu hillen

naiz ikhusirik ilhunbe guziak bere argiaren
arraioez suntsi-arazten dituen Salbatzaille maitea, eta bere zuhurtzia populu guzietarat hedaturen duen nausi soberanoa. Hitz hautarik lekhora, Simeonek bihurtu zion Mariari besotan zadukan Jesus adoragarria, erraten zioela: zure seme
maite hori ethorria da guzien salbatzerat, halarik
ere, gehienak galduko dire ez nahiz probetxatu
horren heriotze sainduaz; ordean Jesus bere Salbatzailletzat hartu nahiko ez dutenek ezaguturen dute bere yuietzat. Zuri errateko dudana da
partale beharko zarela zure seme maitearen
sofrikari guzietan; atsekabeak zilhaturen duela
zure bihotza lantza zorrotz batek bezala, ikhusiko duzunean Jesus hiltzen tormenta guzien
erdian. Simeon zaharra horrela mintzo zela, sarthu zen tenpluan alhargun bat Ana zaritzona:
ospe handitan zen herri hetan; ezen bazuen profetisatzeko dohaina, eta bizitze saindu bat zaraman. Ikhusi zueneko Jesus haurra, bethea izan
zen Simeonek zuen Izpiritu beraz, eta bozkario
beraz. Laudatu zuen Jainkoa, eta erran zituen
haur dibino hartaz zakizkien gauza guziak.

Ala miragarriak baidire Mariaren berthute
ederrak! Ez du nahi agertu denarentzat; seinalatzen du bere humiltasuna. Jainkoaren ama da,
eta bertze ameen baltsan ematen du bere
burua. Biryina guzietarik garbiena da, eta badoha tenplurat, bertze emazteak bezala, purifikatua izaterat. Ezin erran bezanbat maite du bere
seme adoragarria, guziarekin Jainkoari egiten
dio sakrifizio bat haren biziaz, ofrendatzen dio
biktima bat bezala. Mariak Simeonen eta Anarenganik entzun zituen hitz lazgarriek bazuten
zertaz erdira haren bihotz amultsua; halarik ere,
zer nahi pairatzerat dago yaunaren ohoretan.
Erran behar da, nonbait, amaren eta semearen
Izpirituak miragarriki konpuntzen zirela.
Nor dire Salbatzaillea tenpluan ikhusteko
zoriona dutenak? Hek dire gizon zahar saindu
bat aspaldion Jesus maitea lehiarekin igurikitzen
zuena, emazteki prestu bat mundutik ihes zabillana, egunak eta gauak barurean eta othoitzean
zaramatzana. Horra bi presuna hiri handi batetako bakharrak Salbatzaillea ikhusteko dohatsutasuna izan zutenak. Ala gutiak baidire Jainkoa edireten dutenak!

O Biryina saindua, ene salbamendukotzat
hanbat egin izan duzuna! Egizu ez dezadan
neronek gal ene burua. Zu zaitut, Jainkoaz landan, ene kontsolazione guzia: zure baitan dut
ene fidantzia osoa: izan-araz diezadazu, zure
othoitzez, Yaunaren legearen alderako leihaltasunik handiena, eta denbora berean, bihotzeko
garbitasuna. Egizu, o! bekhatoren ihes-lekhua,
bethi zerbitza eta maita dezadan zeru lurren
nausia, eta aita guzietarik hoberena: onhets
zazu, othoi, beha diezazudan bizian eta heriotzean miserikordiazko amari bezala, eta lagun
nazazu, zuk ere, zure ume maite eta zerbitzari
leihal bezala.

XI. KAPITULUA
Yosefek eta Mariak
ihes egiten dute Ejiptorat
Matth. 2.
Herodesek berantetsi zituen Jesusen adoratzerat urrundik ethorri ziren erregeak. Ez zitzaion
gogoratzen Jainkoak gibelatu zituela hel-araztetik haren ganat; aitzitik, arbuiotzat hartu zuen
hek ez agertzea etxerakoan, haren begietara.
Errege gaixto hura eman zen sumindura handian, guziz, entzun zituenean haur dibinoaren
berri espantigarriak. Beldur zen ezagut zezaten
herri hetako erregetzat, eta berari khen ziozoten
bortxaz beretu zuen khoroa: ezin gorde zuen
gehiago bihotzean zarabillan xede kruela: eman
zen ageriki Jesus gal-arazteko eginbidetan;
ordean Jainkoak egorri zion, gauaz, aingeru bat
Yosefi, erraterat Herodesek haur dibinoaren
biziari nahi zioela, beraz har zetzala berehala
berekin Jesus eta Maria ihes egitekotzat Ejiptorat, eta zagoela han denbora batetaraino. Yosefek etzuen argia iguriki obeditzekotzat zeruko

bozari: eman zitzaion, gau hartan berean, bideari, harturik berekin Maria eta haur dibinoa. Hunela ihes egin zion Salbatzailleak munduko errege
herbal bati, zeinaren khoroa eta bizia bere eskutan baitzituen.
Herodesek ikhusi zuenean huts egin zuela
bere kolpea, eta ezin yabetu zela errege sorthu
berriaz, uste izan zuen hura gal-arazi hil arazirik
haren adintsuko haur guziak. Entzun zuen errege magoetarik bazuela bi urtheen ingurua, agertu zela Jesusen sortzearen berri handia zakharkeien izarra. Eman zion bere gogoari behar
zituela gal-arazi bi urthe iraganak ez zituzten
Bethleemeko eta alde hetako haur guziak. Zer
sarraski lastimagarri! Zer bihotz min ama hek
guzientzat! Etzen aditzen guzietan hekin hasbeherapen ukigarririk, eta marraska arraillagarririk
baizen.
Familia saindua egon zen Ejiptoan, urthe
baten ingurua. Herodes kruela hil izan zen inozenten odola isur arazi zuenetik zenbeit ilhabeteen buruko. Orduan Yaunaren aingeruak erran
zion gauaz Yosefi: har ezatzu ama eta haurra;
bihur zaitezte Israelgo lurrerat: hil dire Jesusen

biziaren ondoan zabiltzanak. Yosefek egin zuen
berehala obedientzia. Luzea zen iragan behar
zen bidea, guziz emazte gazte gorphutz mendre
batentzat: etziren hargatik herabe izan abiatzerat. Yosefek yakin zuenean Archelaus zela Herodesen orde, Judeako errege, beldurtu zen ahal
zituzkela bere aitaren inbidia, gogortasun eta
krudelitate berak: gogoeta hunek aphur bat
lotsatzen zuen: etzen atrebitzen heltzerat Israelgo lurretarat, eta etzakien zein bide har; Jainkoak eman zuen Yosefen gogoa deskantsuan. Adiarazi zion hel zitekeiela deuseren beldurrik gabe
Galilearat. Orduan Yosef yarraiki zitzaion bere
bideari, eta egin zuen bere egoitza Nazareth,
bere eta bere esposaren sor-lekhuan. Urrun da
izan baitzuten beltzuririk Galileako populuaganik; aitzitik hainitz arraiki izan ziren hartuak eta
guziez ohoratuak bezala, maitatuak ere.
Tresorik preziatuena egon zen, asko urthez,
gordea Nazarethko hiri dohatsuan. Jainkoaren
amak lekhu hartan hazi zuen eta altxatu bere
seme adoragarria, halako ume bati zor ziotzon
artha, amudio eta errespektu guziekin.

Ederretsi behar dugu hemen Yaunaren probidentzia miragarria. Herodes zen bere mendeko
izpiritu handienetarik bat, eta bere eskuko
zituen armada osoak; ordean hauk guziek, ez eta
inbidiak asmarazi zioen gaixtakeria izigarriak
ezin erakharri zuten bere nahia konplitzerat;
bere nausitasun eta sumindura guzien erdian,
ezagutu behar izan zuen haur bat aski zela asaldatzekotzat haren barnea. Yarri zen ikhararik
handienean, eta bortxatua izan zen amor ematerat Jesusen bothere guzizkoari. Haur baten biziari nahi dio: hura gal-arazi nahiz eragiten du
sarraski lastimagarriena. Bizkitartean hil-arazi
nahi duen haur hura bera gerthatzen da, bakharra, errege barbaro haren errabiari itzurtzen
zaioena.
Herodesen krudelitateak irakhasten daroku
zertarainokoan heltzen diren gizonaren itsumendua eta inbidiaren su ondikozkoa. Errege gaixto
haren exenpluak irakhatsten daroku oraino, Jainkoa maiz gaixtaginez berez baliatzen dela bereganatzekotzat arima yustuak. Urrun da urrikaltzeko baitziren sarraskitan emanak izan ziren
haur inozentak, aitzitik heien alderako barbaria

hark berak egin zuen hekin zoriona, izan arazi
ziotenaz geroz martiren khoroa, zeruko erresuma.

XII. KAPITULUA
Jesus aurkhitzen da Doktoren erdian
S. Luc. 2.
Yuduek agertu behar zuten (legearen arabera) Jerusalemerat urthean hiruretan. Yosefek eta
Mariak eraman zuten berekin Jesus maitea hiri
hartarat. Hamabi urthe zituen ordu hartan. Gutitan galtzen zuten haur hura bere begietarik,
bere buruak baino maiteago zutelakotzat. Ethorri zenean herrirat bihurtzeko denbora, Jesus
etzitzaien yarraiki Yosefi eta Mariari. Baratu zen
Jerusalemen hek deusere yakin gabe: etzuten
ere eskas zutela ezagutu arrats aphalerat baizik.
Hemen iduri du berehala hortan Yosef eta Maria
faltiar ahal zitezkela; ordean sobera zadukaten
bere haur maitea bihotzean hutsik egitekotzat
haren alderat; bekhatu ere laiteke gaixki bat iratxekitzea bi presuna saindu hei orduan gerthatu
zenaz. Bazakiten guzizkoa zela Jesusen zuhurtzia; uste izan zuten arrazoin onez aldaratu zela
hekin ganik: fidantzia oso batean ziren haur dibinoa bidean zela, eta hek bezala Nazarethrat

bihurtzen ziren bertze zenbeitena baltsan aurkhitzen zela.
Yosefek eta Mariak ezagutu zutenean Jesus
etzela heien ondotik heldu zireneen artean,
minki hartu zuten haren eskasa. Abiatu ziren
haren ondoan, eta ediren zuten, biharamun goizean, tenpluan, doktoren erdian. Entzuten eta
interrogatzen zituen gizon yakin hek mundu
guziaren admirazionea bereganatzen zioten
zuhurtzia eta yakintasunekin. Yosef baino Maria
trebeago zen Jesusekin; ama hunek erran zion
bere ume maiteari: zergatik etzaizkigu yarraiki
etxerakoan? Bihotz-min handi bat izan dugu hortaz: Jesusek ihardetsi zion errenkura amultsu
hari: zerentzat damustatu zarete ni zuei ez
yarraikitzeaz? Zergatik nekhatu zarete nere
ondoan? Etzinakiten bada ene aitaren nahia egin
behar dudala?
Jesus ilki zen tenplutik, eta hedatu zen Yosef
eta Mariarekin batean Nazarethrat. Egon zen
lekhu hartan hamabi urthetarik hogoi eta hamar
urthetaraino. Gauza miretstekoa! Ebanjelistak ez
dire batere mintzo Jesusek, arte luze hartan,

zaraman biziaz. Hek erraten darokuten guzia da,
sumetitua zela Yosefen eta Mariaren nahitarat:
Erat subditus illis. Aithor dezagun guziarekin
hirur hitz horiek hainitz erran nahi dutela. Ematen dute ezagutzarat Jesusen humiltasun miragarria, eta egiten dute Mariaren laudoriorik osoena. Ez ahal da deusere gehiago espantitu behar
gaituenik nola ikhusteak zeruaren, lurraren,
gizon guzien kreatzaillea bera kreatura aphal
baten nahitarat eroria. Ez ahal da berriz dignitate altxatuagorik nola izatea Jesusen gainean
ama guziek bere umeen gainean duten zuzen
bera. Mariak izan dezan bada Jainko bati manatzeko eskua! Zer ohore ezin erranezkoa!
Aita amek ikhasten dute Yosef eta Mariaren
eskola sainduan hartzen bere umez artharik handiena: Mariaren bihotz-minak bere semea eskas
aurkhitzean, eta haren bilhatzeko agertu zuen
lehiak ematen dute erakusterat burasoek egin
behar dituztela bere egin ahal guziak atzarriak
egoteko bere umeen gainean, ikhusten dituztenean, ez elizetan, Jesus tenpluan zen bezala, bainan mundupean sarthuak, pasionetarat largatuak, sakramendutarik urrunduak: hulako ordu-

tan, buraso Jainkotiarrak eta bere umeen salbamendua maite dutenak lehiatzen dire hek lehenbai-lehen gaixkitik ilki arazterat, eta erakhartzerat bere abisu zuhurrez, guziz, bere exenplu
sainduez, zeruko bide dohatsurat.

XIII. KAPITULUA
Yaun-doni yauni hasten da predikatzen
eta bathaiatzen du Salbatzaillea
S. Matth. 3.
Yesus egon zen ezagutua izan gabe Nazarethen Yaun-doni Yauni-Baptista mortutik athera
arteraino. Gizon saindu hunek mundutik urrun
eraman zuen bere gaztetasuna. Hogoi eta bederatzi urthetarat zenean, agerthu zen Israelgo
populuaren aitzinerat.
Lurreko erregeak sartzen direnean hiri
batean lehenbiziko aldian, bideak zalhaitzen eta
arrimatzen ohi dire. Ez ahal zen preparazione
gutiago behar errezibitzekotzat Jainkoaren