Telemake - 12

Total number of words is 3649
Total number of unique words is 1919
23.4 of words are in the 2000 most common words
34.6 of words are in the 5000 most common words
41.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ak. Hanbat ezin dakiokete sinetsaraz, hanbat
ezin daizte mudaraz.
Populuak handiago, eta ministro gehiago
behar da heien medioz egiteko batbederak egin
ez dezakeena, eta zenbatenaz ere gizon gehiago
baita, zeinei nausitasunean esku eman behar
baitzaie, eta hanbatenaz errexago da enganatua
izatea horrelako hautuetan. Zeinak gaizki gehiago egun erranen duena erregeren manamenduen gainean, hura da gaizkiago bihar manatuko duena, huts berak eginen dituena eta bertze
asko handiagorik, baldin erregetasuneko botherea eskuetaratzen balitzaio. Etxeko jauntasunak,
ongi mintzatzeko antze poxi batekin, gordatzen
ditu ethorkizko estakuruak, goratzen antze liluragarriak, eta gizona iduriarazten gai dela urrundua den kargu guziez. Bainan manamenduak
ezartzen ditu antze guziak frogapen txarretan
eta agerritzen baia handiak.
Handitasunak iduri du berina bat gauza
guziak larritzen dituena. Estakuru guziek iduri
dute handituz doazila kargu goretan, zeinetan
gauzarik xumeenek jarraikiza dorpeak baitituzte,
eta hutsik arinenek ihardesten baitute bortizkie-

nik. Mundu guzia ordu orotan gizon bakar bati
begira jarria dago eta jujatzen du guzizko garraztasun batekin. Haren jujatzaileek ez dute hura
edireiten den heinaren frogapenik deusere. Ez
dituzte ezagutzen haren estrexak eta ez dute
nahi gizon izan dadien gehiago, ezen hanbateko
perfetasuna galdegiten dute haren ganik. Errege
bat, izan dadien nahi bezain ona eta zuhurra,
gizon gelditzen da oraino. Haren izpirituak baditu bethi bere zedarriak eta halaber haren bertuteak. Baditu bere oldeak, bere ohikundeak, zeinetaz ez baita bethi nausi gelditzen. Itzul-ingurukatua da gizon berekoi eta amarrukeriatsu
batzuez. Ez du bethi edireiten bilhatzen duen
laguntza. Egun oroz zerbait ustegabekerietan
erortzen da, orai bere behargabeko lehien
medioz, sarri bere ministroenen kariaz. Huts bati
medeatu duen orduko, bertze batetara erortzen
da. Horra errege argituenen eta prestuenen bizimenta.
Erreinu luzeenak eta hoberenak laburregiak
dira oraino eta erdizkatuegiak ongiaren gainean,
xuxentzeko azkenerat hastapenetan nahigabez
eginak izan diren makhurrak. Erregetasunak

berekin dakartza lazeria guziak. Gizonaren ezinbertzeak amor ematen du hanbat dorpea den
haxearen pean. Urrikari atxiki behar dira erregeak eta heien egintzak aitzakiatu behar dira. Ez
othe dira bada urrikalgarri izateaz manatzeko
hanbat gizon, zeinen beharrek negurririk ez baitute, zeinek hanbateko lanak ematen baitiotzate
hek ongi manatu nahi dituen erregeari? Garbiki
mintzatzeko, gizonak ongi urrikaltzeko dira,
zeren berak idurikako gizon baten erregetasunaren behar baitira, ezen jainko behar laite izan
errege bati khentzeko gizon ethorkitik dohazkon
estakuruak. Bainan erregeak ez dira gutiago
urrikalgarri, zeren gizon direlarik, erran nahi da,
flux eta baiadun, manatzeko duten gizon galdu
eta enganatzailezko oste ezin kondatu bat.
Telemakok ihardetsi zuen bizitasunekin:
— Idomenek bere hogenez galdu izan du Kretan bere arbasoen erreinua, eta zure kontseiluen
eskasean, bigarren bat galduko zuen Zalantan.
Mentorrek berriz:
— Aithor dut huts handiak egin dituela, bainan bilha zaite heia Grezian eta bertze lekhu
argituenenetan badenetz errege bat egin ez

duenik zonbait huts ezin aitzakiatuzkorik. Gizon
handienek, badituzte beren ethortzan eta bere
izpirituko bihurduran, maingu batzu nausitzen
zeraitzotenak. Laudagarrien direnak dira hainak
zeinek indarrik aski baitute ezagutzeko beren
zoramenduak eta medeatzeko hartarikako makhurrei. Bazindukeia ustekeria, Ulize zure aitak,
Ulize handiak, Greziako erregeen modelak berak
ere etzituela bere narraioak eta itzalak? Baldin
Minerbak urhatsez urhats bidatu izan ez balu,
zenbatetan ez othe zen eroriko hestura eta trabetan, zeinetan zoria hartaz dostatu izan baita?
Zenbatetan Minerbak ez duia baratu eta makurretik xuxendu, bethi ospera bidatzeko bertutearen bideaz? Eta oraino etzaitezela igurik itzalik
gabe edirenen duzula, noiz eta ere ikusiren baituzu Itakan, hanbat osperen erdian erreginatzen.
Zenbait ikusiren bide diotzatzu. Greziak, Asiak
eta itsasoetako irla guziek ederretsi izan dute
estakuru heiengatik. Hek mila dohain miragarrik
ahantzarazten dituzte. Dohatsuxe, emana izanen baitzaizu zuri ere hari mirestea eta hari
bethi sogitea model bati bezala.

Oi Telemako, emazu zure buruari ez duzula
gizon handienetarik iguritzeko gizatasuna egiteko gai den baino gehiagorik. Gazteria ikaspengabea bere sendokerian hari da erraiteko bilhatzen. Holatan narda hartzen du modelentzat, zeineri bizkitartean jarraiki behar bailaiteke, eta
gelditzen da ez hauts ez ikatz, deus gutitako on
den bezala. Ez da aski maita dezazun zure aita,
ohore ekar diozozun, haren urhatsari jarraiki zaiten, nahiz izan ditzan bere itzalak, bainan oraino
peretxu handitan iduki behar duzu Idomene,
haren baitan aipatu ditudan erraitekoengatik.
Bere ethorkiz zina da, zuzena, bide onekoa, bizarra, ongiegilea. Haren balentasuna gaingainekoa
da. Higuintzetan derauka maula ohartzen zaionean, eta trabarik gabe dohanean bere bihotzeko egiazko ixuritik. Haren kanpozko antze guziak
handiak dira eta haren karguari dohazkonak.
Haren lañotasuna bere hutsen aithorrean, haren
eztitasuna, haren jasankortasuna eneganik
entzuteko gauzarik gogorrenak, haren khabua
bere buruaren kontra guzien aintzinean medeatzeko bere hutsei eta holatan jartzeko erranmerran guzien garai. Horiek orok erakusten dute

haren baitan bihotz bat zin-zinez handia. Zoriak
edo bertze norbaiten seiñak huts batzuetarik
begira dezakete deus gutizko gizon bat, bainan
ez da ezinbertzezko bertute bat baizik, bere
hutsaren xuxentzera erakar dezakeiena errege
bat hain luzaz lausengupean egona. Hainitzez
ospegarriago da holatan bere burua goititzea
ezenetz behin ere behaztoparik ez egitea.
Idomenek egin dituen hutsak, errege gehientsuek egiten dituztenak dira, bainan gutiak dira
mudatzeko egiten dutenak hunek orai egin
duena. Nik bedere ezin aski mirets nioen kontrestatzera uzten ninduen ordu beretan. Ederrets ezazu zuk ere, ene Telemako maitea, eta
seiña hori gutiago ematen derautzut zure omenagatik ezenetz zure onagatik.
Solas horietaz Mentorrek Telemakoren baitan
sarrarazi zuen zein gaixto den zuzenbideari
dainu egitea bere burua utziz zorrozkiegi ikartzera bertze gizonen egintzak eta bereziki hainenak
zoinen gain baitaude manamenduko traba eta
faxeria guziak. Ondotik erran zioen:
— Abia zaiten ordu da. Hemen igurikiren zaitut, oi nere Telemako maitea! Idukazu buruan,

jainkoen beldurra duenak, ez duela gizonen
aldetik deuseren beldurrik izaiteko. Suertaturen
zare athekarik gaitzenetan, bainan jakizu Minerbaren laguntzak ez derautzula eskas eginen.
Hitz horien gainean Telemakori iduritu
zitzaioen hautematen zuela jainkosaren begitartea, eta ezaguturen ere zuen Minerba zitzaiola
mintzo haren indarztatzeko, baldin jainkosak ez
balu bihurrarazi haren gogoeta Mentorren gainera, bertze solas hauetaz:
— Ez dakitzula ahantz, nere semea, zure
haurtasunean zutaz hartu izan ditudan artha
guziak, zutaz egin nahiz gizon bat zure aita
bezain zuhurra eta bihotzoia. Ez dezazula deus
egin haren egintza ikusgarriei eta zure baitan
ahalaz sarrarazi ditudan bertutezko erakuskuntzei ez dohakotenik.
Jadanik iguzkia goratzen zen eta urheztatzen
zituen mendi-gainak, noiz eta ere erregeak ilki
baitziren Zalantatik bere tropei batzeko. Tropa
hek, kanpatuak zirenak hiriaren inguruan, bideari eman ziren bere buruzagien manuen azpian.
Alde guzietan ageri ziren piketako burdina zorrotzak. Erredolen argidurak begiak liluratzen

zituen. Herrauts zirimola bat altxatzen zen
zeruetaraino. Idomenek, Mentorrekin batean,
laguntzen zituen elgian hiritik urruntzen ziren
erregeak. Azkenekotz berezi ziren elkarganik, bi
aldetarik emanik zinezko adiskidantza baten seinaleak, eta errege arrotzei etzitzaioten dudarik
gelditu bake iraunkor baten gainean, ezagutu
zuten ondoan Idomeneren bihotzeko ontasuna,
nahiz Idomene ongi etzen bezalakoa erakutsia
izan zitzaioten. Hori heldu zen, haren gainean
hartzen zelakotz ez haren barneko sentimenduetarik, bainan bai bere burua eman zuen lausengari tzarretarik.
Armada goan izan zenean, Idomenek eraman
zuen Mentor hiriko kartier guzietara.
— Ikus dezagun —zioen Mentorrek— zenbat
gizon duzun hirian eta hiriz kanpoan. Athara
dezagun kontua zenbat laborari den gizon horien
tartean. Dugun ikus zure lurrek urthe artekoetan
zenbat bihi, arno, olio eta bertze gauza progotxagarri ematen duketen. Horrelako bidez jakinen dugu heia lurrak haz ditzakeienetz bere
egoiliarrak eta ematen duenetz soberakinik, leku
arrotzekin egiteko tratu on zerbait. Ikar ere

dezagun heia zenbat untzi eta zenbat mariñel
dituzun. Hortarik behar da ezagutu heia zer den
zure indarra.
Mentor goan zen portuaren ikuskatzera eta
sartu izan zen untzi bakotxean. Galdegin zuen
tokiaz zoinetan untzi bakotxak baitzerailkan
bere tratua. Galdegin zuen zer hatu harat zeramaten, zer erakartzen zuen gibelakoan, zer
gastu zuen untziak bidaiako, zer mailegu tratulariek egiten zuten elkarri, zer partzunergo egiten
zuten elkarren artean, ezen jakin nahi zuen heia
zuzenak othe ziren eta zuzenki atxikiak zirenetz.
Azkenekotz galdatu zuen kost-egitez eta bertze
tratuko goiti beheitiez, ezen nahi zuen negurriak
har zaitezen begiratzeko beren galtzapenetik
tratulariak, zeinek, irabaziko berotasunean hasten baitute ardura, hetaz ahalak manatzen duen
baino gehiago.
Nahi izan zuen bankarrut guziak garrazki izan
zitezen gaztigatuak, zeren maularik gabe direnak ez baitira behin ere kasik ausartkeria soberaturik gabe. Hanbatenarekin egin zituen manamendu batzu errex izan zedin amoreagatik behin
ere bankarrutik ez egitea. Ezarri izan zituen juje

batzu, zeinen aintzinera tratulariek kontu eman
behar baitziozkaten beren paperez, irabaziez,
gastuez, entrepresez. Etzitzaioten behin ere
haizu menturan ezartzea bertzeen ontasuna eta
berenetik ere etziroten erdia baino gehiago
ausarta. Oraino ere, partzunergoan egiten zituzten berek bakarrik egin ahal etzezazketen entrepresak eta partzunergo hetako patua ezin hautsia zen, hura idukiko etzutenei esleituak ziren
gaztiguen garrastasunaren medioz. Gainerakoan, tratuko libertatea osoa zen. Zergen medioz
ongi urrun trabarik ekartzetik, golardoak agintzen ziotzaten tratulariei, zeinek Zalantara bilaraziren baitzuten zenbait jendaia berritako tratua.
Holetan, alde orotarik, populuek metaka laster egin zuten hiri hartara. Zalantako tratuak
iduri zuen itsasoaren gorapena eta beherapena.
Dirua han sartzen zen hala nola uhinak metaka
elkarren gainzka. Zernahi harat ekartzen zen
libroki eta higual atharatzen zen. Harat ekarri
guziak progotxos ziren eta atharatzen zirenek,
bere ordre kanporakoan uzten zituzten bertze
aberastasun batzu. Justizia garratza portuan

jarria zagoen, hanbat jende suerteren erdian.
Idekitasunak, fede onak, lainotasunak, iduri
zuten dorre eder heien gainetik oihuz zaudezela
leku urrunenetako tratulariei. Tratulari hetarik
bakotxa, ala ethorria izan zedin iguzkia urpetarik
altxatzen den tokietarik, ala itsaso handi hartarik, zeinetan iguzkia bere bidaiaz nekatua goaten baita bere suen iraungitzera, bakean eta
segurean bizi zen Zalantan, bere sortlekuan
bezain ongi.
Hiriaren barnean Mentorrek ikustatu zituen
denda guziak, ofizialeen errementak eta plaza
publikoak. Debekatu zituen toki arrotzetako hatu
guziak, urguillukeria eta gurikeria Zalantan
sarraraz zetzaketenak. Manamenduak ezarri
zituen arropa, bizigarri, etxetako tresna, etxetako handitasun eta edergailuen gainean, jendeen
kondizione guzien arabera. Kasatu zituen urhezko eta zilharrezko edergailu guziak eta erran
zioen Idomeneri:
— Ez dut bide bat baizik ezagutzen zure
populua gastuan zuhur eragiteko. Hura da zerorri jartzea bertzeen ikusgarri. Premia da ager zaitezin maiestate apur batekin, bainan zure nausi-

tasuna aski ageriko da zure inguruko guardia eta
zure azpiko aintzindari lehenetarik. Askikida
dakizula aldagarri bat landar ederrenetik purpuraz tindatua. Zure erreinuko aintzindariak zure
ondotik, izan daitezila arropatuak landar beretik,
bertze diferentziarik gabe ezenetz karantzan eta
zure aldagarriak izanen duen urhezko aihendadura arin batean. Karantza bereziek markaturen
dituzte jendeen kondizione berezak, urhe, zilhar
eta harri baliosik behar gabe. Kondizioneak
marka zaitzu bat bederaren sortzearen araura.
Aintzin urhatsean ezarzkitzu aitoren semetasun zaharrena eta deithore handienekoa duketenak. Merezimenduak eta karguak izanen dituztenak, arrangurarik gabe ethorriko dira etxe zahar
eta ospetsu heien ondotik, zeinetan hain aspaldidanik baitaude ohore lehenbizikoak. Aitoren
semetasun higual bat ez duten gizonek aintzin
aldean damukeria gabe utziren diote, baldin
hauei ez badiozute zoramenduko bidea ematen
altxatuz lasterregi eta goregi, eta laudorio egiten
baduzu heien begirakortasunari, zeinak beren
zoriaz hanpurusturen ezpaitira. Bekaizgoak
gutienik ukitzen duen berezkuntza, hura da,

menderen mende arbasoen iraulgitik jausten
dena.
Bertuteaz denaz bezenbatean, esportsamendurik aski baduke eta erreinuaren zerbitzatzean
bat bedera aski sutatua izanen da, egintza ederren saritzat ematen balin badituzu khoroak eta
giza-moldeak, eta hetan balin bada aitoren
semetasuneko hastapen bat heien egileen haurrentzat.
Zure ondotik, aintzin-urhatseko gizonak, izanen dira xuriz aldatuak, urhe franja batekin
beren aldagarrien azpiko aldetik, eta ekarriren
dute lepoan medela bat, zeinetan izanen baita
zure begitartea. Bigarren urhatsekoak izanen
dira urdinez aldatuak, zilhar franja eta erreztunarekin, medelarik gabe. Hirurgarren urhatsekoak
izanen dute arropa berdea, ez franja ez erreztunekin, bainan zilhar medelarekin. Laugarren
urhatsekoen arropa izanen da hori gorraxt.
Bortzgarrenekoena gorri hits edo arrosa. Seigarrenekoena lihokara. Zazpigarrenekoena eta
populuan azkenena, hori ta xuri nahasteka.
Horra zazpi kondizionetako gizon libroen
arropa. Gathibu guziak aldatuak izanen dira

nabar-beltzkaraz. Holetan, deus gasturik gabe,
bat bedera berezia izanen da bere heinaren eredura, eta Zalantatik kasatuak izanen dira urgulukeriaren hazteko baizik ez diren antze guziak.
Antze galgarri hetako ofiziale guziak sarturen
dira premia diren antze gutietan, edo tratuan,
edo laborantzan. Ez da behin ere jasan beharko
mudantzarik ez arropa motan ez etare arroparen
pikoan, ezen itsusi da gizonak, bizitze serios eta
noble bat erakarri beharrak, dosta daitezen
apaindura ergel batzuen bilhaketa, ez eta ere
zorokeria bera haizu utz dezaten beren emaztei,
zeinentzat ez bailaiteke bizkitartean hanbat
ahalkagarri.
Hala nola baratzezain artex batek mozten
baititu zuhain fruitu ekarleen adar alfer guziak,
Mentorrek higual ahalaz kasatzen zituen urguluzko gauzak, aztura galgarriak. Gauza guziak
erakartzen zituen lañotasun eder eta zuhur batera. Higual manamenduak ezarri izan zituen hiritarren eta gathibuen janaren gainean.
— Zer ahalke —zioen—, gizonik hautetsienek
beren ohorea ezar dezaten errekitu izpirituaren
beratzgarri eta osasunaren galgarri diren

batzuetan! Beren zoriona ezarri behar lukete
begirakortasunean, bertze gizonei ongi egiteko
duten eskudantzian eta beren egintza onek erakarri behar dioten aipamenean. Sobretasunak
janhari lañoenari ematen dio gozogunerik handiena. Eta hori, ematen dituelakotz, osagarririk
hazkarrenarekin batean, atseginik garbienak eta
iraunkorrenak. Behar zaizte beraz baratu zuen
onthuntzetan haragi hobeeneri, bainan saltsakeriarik gabe xuxendueri. Gizonen pozoatzeko
antzea da heien janbidea tirritatzea egiazko
beharrek manatzen dioenetik gehiago.
Idomenek ezagutu zuen zer hutsa egin izan
zuen ustea bere hiri berriko jendea bere azturen
beraztera eta korronpitzera, hautsiz Minozen
lege guziak sobretasunaren gainekoak. Bainan
Mentor zuhurrak oharteman zioen lege hek
berak berrituak izan zitezen arren, alferrak izanen zirela baldin erregeren etsenpluak ez bazioten ematen indar bat bertze nihondik ezin hel
zakioketena. Berehala Idomenek egin zuen bere
mahaineko arranjua. Han etzuen onhesten bertzerik ezenetz ogi on bat, herriko arnoa, zeina
hainitz gozoa baita, eta negurri hertsian, eta

haragi arront batzu, Troieseko sethioan bertze
greziarrekin jaten zituen bezalakoak. Nehor
etzen arranguratzera ausartatu manamendu
batez, zeina erregek berak lehenbizikorik jasaiten baitzuen, eta holetan bazterrerat utzi izan
zituen nasaizia gaindituak eta delikatasuna, zeinetan pulunpatzen hasiak baitziren beren janedanetan.
Gero Mentorrek kasatu zuen musika beratz
eta emakoia, gazteria guziaren galgarri zena.
Garraztasun bera erakutsi zuen musika arnokariarentzat, zeren ez baitu arnoak berak baino
gutiago mozkortzen eta azturak eragiten baititu
denak, oldarkeriaz eta erhokeriaz betheak. Musika zedarriztatu zuen tenploetako bestetakotz,
han kantatzeko jainkoen otsak eta gizon handi
bakharrenak, zeinek eman izan baitute bertute
arraroenen etsenplua. Debekatu ere zituen tenploez landa hargintzako edergailu handiak, hala
nola harroinak, athalada ederztatuak eta aperikuak. Eman zituen hargintzako plan laño eta plaxent batzu, egitekotzat hedadura gutitan, etxe
arin eta komodos bat mainada handi batentzat,
halako moldez non izan zedin alde sanora itzulia,

egon lekuak zirelarik elkarganik ongi bereziak,
garbitasunaren eta arranjuaren errextasunarekin eta gastu gutitako mantenantzarekin.
Nahi zuen zerbaitetako etxe guziek izan
zezaten salha bat, ezkaratza gela xume batzuekin jende libro guzientzat, bainan debeku garratzak egin zituen egon lekuetako nonbrearen eta
edergailu soberatuen gainean. Etxe egiteko plan
mainada arauzko hek, baliatu ziren hiriaren alde
baten edertzeko gastu gutirekin, eta izari beretan haren xuxentzeko, noiz eta ere lehenbiziko
zatia, bitartean altxatua izan zena, bat bederaren tarantaren eta urguiluaren arabera, ez baitzen ez begiko ez zerbitzuko hain atseginkarakoa. Hiri berri hori hainitz epe laburrean altxatua
izan zen, zeren eta Greziako bazter hurranekotik
athara baitziren hargin-nausi onak, eta erakarraziak izan baitziren Epiratik eta bertze asko lekutarik hargin hainitz, paturekin, lanen akabantzan, Zalantako ingurutan emanak izanen
zitzaizkotela lurrak atharatzeko eta populatuko
zutela elgia.
Mentorri iduritu zitzaioen pintura eta eskultura bazterrerat ezin utz zitazkeen antze batzu

zirela, bainan nahi izan zuen Zalantan antze hek
gizon gutiri zilhegi izan zakitzoten. Asentatu
zuen irakaspeneko eskola bat, zeintan buruzagitzat emanak izan baitziren nausi ezagutza handienekoak aprendiz gazteen etsaminatzekotzat.
Mentorrek erraiten zuen etzela deusere nahi ez
apalik, ez etare ilhaunik, baitezpadako premiatasun gabe diren ofiziotan. Hartarakotz, etzela
hetan onhetsi behar agintza ederretako antzea
zuten gizon gazteak baizen. Zioen oraino:
— Ofizio gutiago altxatzekotzat sortuak diren
gaitikoak, progotxugarrikiago egunorozko beharretan enplegatuak izanen dira. Eskultatzaileak
eta pintatzaileak ez dira enplegatu behar baizeneta begiratzeko gizon handien eta egintza handien orhoitzapena. Hiriaren etxetan, tenploetan
edo hobietan mustratzen dira, zerbitzu publikoaren onetan bertute gaingaineko baten medioz
obratuak izan diren egintzak.
Gaitikoan, Mentorren begirakortasuna eta
zuhurtasuna etziren harentzat gibelatzaile izan,
esku emateko eginak izan zitezen plaza handi
batzu zaldi eta karro lasterrentzat, borrokarien
eta palangarien guduentzat, eta berze joko suer-

te gorputzak xotiltzen eta hazkartzen dituztenentzat.
Debekatu zuen tratulari oste bat, zeinak ordu
arte saltzen baitzituen toki urrunetan eginikako
oihal jestutsu batzu, soberaniozko prezioa zuten
broderiak, urhe eta zilharrezko untziak, beren
jainko, gizon eta azienda mustrekin, edari finak
eta baltsamuak. Nahi izan zuen ere etxetako
tresnak izan zitezen eginak lañoki bainan iraunkorki. Eta holetan zalantarrak, beren beharreriaz
goraki arrangura zirenak, hautematen hasi ziren
zenbat aberastasun gaitikoen jabe ziren. Bainan
halako aberastasunak enganagarri eta behargarri baizik etziren, eta egiaz aberasten ziren,
hetaz beren buruak buluzteko bihotzeko indar
hartzen zutenaren arabera. Berek ziotena:
— Aberastea da erdeiñatzea horrelako izantzak erreinuaren iresgarriak, eta gutitzea bere
beharrak egiazko premiatasunetaraino.
Mentorrek lehiatuki ikartu zituen artzenalak
eta bertze magasin guziak, jakiteko heia harmak
eta gerletako bertze tresnak ongi zaudenetz,
erraiten zuelarik bethi gerlara prest behar dela,
nahi ez bada hartarat izan bortxatua. Alde guzie-

tan asko gauza eskas ediren zuen. Berehala bilduak izan ziren langileak burdina, altzeru eta
erearen lantzeko. Orotan altxatzen ziren errementak sutan. Agertzen ziren khe zirimolak eta
garrak, Etnako mendiak bulkatzen dituen su hek
iduriak. Marteluak kaskaka hari ziren ingudietan,
zeinek orroaz ihardesten baitzuten hanbat zanparen azpian. Oihartzunak iharrosten zituen hurbileko mendiak eta itsas bazterrak. Harat heldu
zenak usteko zuen zela irla hartan, zoinetan Bulkanok, Tartaroak esportsatuz, ozpinak lantzen
baititu jainkoen aitarentzat. Aintzin ohar baten
kariaz, bakerik handienaren erdian ikusten ziren
gerlako arrimu guziak.
Gero Mentor ilki zen hiritik Idomenerekin, eta
ediren zuen lur gizenezko eremu handi bat alfer
zagoela. Bertze bat, erdizka baizik etzen lantua,
laborarien ezaxolakeria eta erromesia zirela
kasu. Besoz eta aziendaz eskas ziren. Bihotzak
eta ahalak ere eskas egiten zioten laborantzaren
altxatzeko hein hobeagora. Mentorrek, ikustearekin elgi etsitu hura erran zioen erregeri:
— Lurrak hemen ez du bertzerik galdegiten
bere lurtiarrak aberastea baizik, bainan lurtia-

rrak lurrari eskasten zaizko. Har detzagun beraz
zelhaien eta malden lantzeko, hirian dauden ofiziale soberakiñak eta zoinen ofizioak ez baitira
azturen galgarri baizik. Egia da damugarri dela
hanbat gizon, tokiaren gainean egoteko ofizioak
dituztenak ez ditezen kanpo-lanetan ikasiak. Bainan huna horren xuxentzeko bide bat. Partitu
behar dira hoien artean jabe berezirik ez duten
lurrak eta hoien laguntzara deitu hurbiletako
populuak, zeinek heien pean eginen baitute lan
bortitzena. Populu hek hortara ethorriko dira baldin behar den saria agintzen bazaie lanturen
dituzten lurretako uzten gainean. Geroxago
emanen ahal zaiote parte baten jabetasun osoa
eta haletan bat eginen dute zure populuarekin,
zeinaren saldoa ttipiegia baita oraino. Baldin langileak eta legeari jarraikiak badira, zure azpiko
gizonik hoberenak izanen dira eta handituko
dute zure botherea. Hirian ditutzun ofizialeak
elgietan ezarriko dituzun ondoan, beren haurrak
altxaturen dituzte trebaraziz elgiko lan eta premiatasunetara. Gehiago dena, zure hiriaren egiten hari diren toki atzetako hargin guziak hitzemanak dira atharatzeko zure lurren parte bat eta

laborantzari jartzeko. Hiriko lanak akabatu dituztenean baltsazkitzu zure populuari. Hargin
horiek atseginekin emanen dira biziaren iragaitera hanbat eztitasun egungo egunean hartu
duen nausitasunaren azpian. Nola langileak eta
hazkarrak baitira, horien etsenplua esportsagarri
izanen da hiritik elgira atheratuko ditutzun ofizialentzat, zeinak horiekin baltsatuak izanen baitira. Geroago elgi guzia bethea izanen da familia
hazkar eta laborantzari emanez.
Gaitikoan etzaitezila arranguretan jar heia
nola emendatuko den populua. Ezin kondatuzkoa izanen da sarri, ezkontzak errexten balin
badituzu. Errextasun horren emateko bidea
lañoa da. Gizon gehienek ezkontzako jaidura
badute. Ez da erromeseria baizen heien gibelgarririk. Zergapean ez badituzu ezartzen, ongi biziko dira beren emazte eta haurrekin. Ezen lurra
ez da eskergabea, hazten ditu haren lantzeko
artha hartzen duten guziak. Beren nekea gupida
dutenentzat baizen ez da bekhaizti. Zenbatenaz
laborariak baituke haur gehiago, eta hanbatenaz
aberatsago da, baldin erregek ez badu erromesten. Ezen haren haurrak hasten dira adin samu-

rrenean berean, haren laguntzen. Gazteenek
badaramatzate ardiak alhara. Handiago direnek
eramaten dute azienda larria. Zaharrenek lurra
iraultzen dute beren aitarekin. Bitartean amak
ontuntza arront bat xuxentzen diote bere senharrari eta ume maiteei, egun guziko lanetik nekatuak bihurtu behar direnei. Behien eta ardien
daizteko artha hartzen du, eta esnea ikusten da
zurrutaka jausten kaikuetara. Su handi bat egiten du, zeinaren inguruan mainada inozent eta
baketiarra kantalotsez atseginekin hartzen baita
arrats oroz, lo gozo bat ethorri arteo. Emazteak
egiten ditu oraino gasnak eta xuxentzen fruituak, zeinak begiratzen baitira ondoaren gainean bezain fresko.
Artzaina gibelat heldu da ere xirolarekin, eta
mainada guziari kantatzen diotza inguruko bazter herritan ikasi izan dituen kantore berriak.
Laboraria sartzen da golde nabarrekin. Haren
idiak, nekhearen ondotik heldu dira buruak
beheiti beren urhats dorpe eta tontoan, akuloak
sistatzen dituen arren. Laneko nekhe guziak
akabo dira egunarekin batean. Jainkoen manuz
loak lurraren gainera berduratzen dituen pabo-

tek beren gozogunez jabaltzen dituzte grina
samurrak eta mundu guzia idukitzen dute xarmatua iduri. Bat bedera loharkatzen da biharamuneko arrangurez orhoitzarik gabe.
Dohatsu gizon anbizione, gibel-beldur eta
jokotria gabe hek, jainkoek ematen badiote errege on bat beren boztario inozentean asaldatuko
ez dituena! Bainan zer barbarokeria izigarria
heiei atharatzea, anbizionezko eta urguilu mustrazko xede batzuetan, lurreko fruitu gozoak,
jainkoen bizartasunari eta heien belharreko izerdiei baizen zorrik ez diotenak. Lurrak berak athara liro bere sabel emankorretik gizon begiratu
eta langilesko ezin konda daiten oste batek
behar lituzken guziak, bainan gizon bakar
batzuen urgulua edo gurikeria aski dira hainbertzeen ezarrarazteko erromeseria izigarri batean.
Bainan zer eginen dut —zioen Idomenek—,
baldin elgi gizen hauetan hedatuko ditudan jendeek ardurarik gabe uzten badituzte lurreko
lanak?
Mentorrek ihardetsi zioen:
— Gehienek holako orduetan egiten dutenaren kontrakoa egizu. Printze diru-gose eta gero-

ari behatzen ez direnei etzaie bertzerik bururatzen ezenetz zergaz maldatzea beren azpiko
erneen eta artexen direnak, ontasunen baliarazteko. Eta hori, zeren pagamendu errax baten
igurikitza baitute heien aldetik. Ordu berean
arinkiago uzten dituzte alferkeriak erromesten
dituenak. Ifrenziatik har zazu egiteko molde bertutearen galgarri eta galdukeriaren laguntgarri
den hori, eta ezaxolkeria sarraraziz, erregeri
erreinuari baino desmasia gutiago ekartzen ez
dion hori. Ezarzkitzu xedeak, amanda, eta premia badira, gaztigu garratzagoak ere, beren
alhorrak ez-axolatuki utziren dituztenei, hala
nola gaztiga baitzinetzazke gerletan beren tokia
husten duten soldaduak. Aitzitik abantailazkitzu
berhatzen hari diren mainadak, emazkiotzute
zergetako librantzak eta librantza hek handizatzu lur gehiago lantzen duten arabera. Laster
ikusiren dituzu mainadak berhatzen eta guziak
lanari berotzen. Nekhea bera ohoragarri bilhakaturen da. Laborantza, hanbat gaizkurakerien
azpitik ilki dena, ez da hantik aintzinat erdeinutan geldituren. Berriz ere ohoretan agerturen
dira golde pikoiak, herriko etsaien bentzutzai-

leen eskuetan ikusten direnean. Ez da gutiago
eder izanen bere arbasoen ontasuna iraultzea
zorionezko bake baten tenoretan, ezenetz ontasun hura harmez bihotzoiki zaintzea gerletako
asalduetan. Distira berri bat harturen du elgiak.
Ogi-buru urheztatuz koroaturen da Zerez. Bakuzek, matsak ostikatuz, nektarra baino gozoagoko
arno bat hibaika jautsaraziren du mendi-maldak
behera. Haren barrenek ihardetsiren dituzte
artzainen kantalotsak. Artzainek, ur-erreka garbien bazterretan baturen dituzte beren bozak
beren xirolekin, arthalde burbutzikariak alhan
doazilarik belharrean eta lilipean, otsoen beldurrikan gabe.
Oi Idomene! Etzireia dohatsuegi edirenen
zure burua ikusteaz hanbat ongiren ithurburu
eta biziarazteaz halako jendetzea hanbat laketgarriko deskantsuan? Ospe hori ez othe da ukigarriagoa ezenetz gerlariek bilhatzen dutena
lurrak desmasiatzean, hedatzean orotan eta
bere tokitan, garhaizien erdian berean, kasik
hanbertze nola arrotz bentzutuen baithan,
sarraskiak, asalduak, izigarrikeriak, hagoadura,
laztura, gosete garratza eta galetsia?

Oi, dohatsu erregea jainkoez aski maitatua
eta bera aski bihotz handikoa, bere ahalaz destatzeko izateari hanbat jendetzen bozkari eta
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Telemake - 13
  • Parts
  • Telemake - 01
    Total number of words is 3723
    Total number of unique words is 1824
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 02
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1868
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    43.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1854
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 04
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1823
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 05
    Total number of words is 3736
    Total number of unique words is 1806
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 06
    Total number of words is 3747
    Total number of unique words is 1790
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 07
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1813
    25.7 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 08
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 1816
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 09
    Total number of words is 3737
    Total number of unique words is 1852
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 10
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1736
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 11
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 1860
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 1919
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 13
    Total number of words is 778
    Total number of unique words is 515
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    50.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.