Telemake - 11
Total number of words is 3749
Total number of unique words is 1860
28.4 of words are in the 2000 most common words
40.4 of words are in the 5000 most common words
47.6 of words are in the 8000 most common words
eziñ iduki zuen nigarra. Neztorrek, solas heiek
eman zioten erhoduran, maiteki besoetan tinkatu zuen Mentor, hitz bat egiñ ahal gabe, eta jendaia hek guziak, elkar adituak izan balira bezala,
batean oihuz abiatu ziren:
— Oi agude zuhurra! Harma eskuetarik khentzen daikuzu! Bakea! Bakea!
Apur baten buruan, Neztorrek miñtzatu nahi
izan zuen, baiñan tropa guziak khexaduran, zerbait traba eman zezan beldurrez, oraiño berriz
oihuz abiatu ziren: «Bakea! Bakea!». Neztorrek,
ikusirik solas segitu baten ematera etzutela utziko, erran zuen xoilki:
— Ikusten duzu oi Mentor, zer egiñ diron
behar den bezalako gizon baten solasak. Prestutasuna eta zuhurtzia miñtzo direnean, hisia
guziak ematzen dituzte. Gure samurgo zuzena
mudatzen da amodiotan eta bake iraunkor baten
gutizian. Zuk eskeiñtzen deraukuzun bezala hartzen dugu. Haiñbertzenarekiñ, aiñtziñdari guziek
onhesmendutan besoak hedatu zituzten.
Mentorrek egiñ zuen hiriko atheladara, zabalarazteko eta Idomeneri gaztiatzeko guardiarik
gabe athara zediñ Zalantatik. Bizkitartean Neztorrek besarkatzen zuen Telemake erraten zuelarik:
— Oi grek guzietarik zuhurrenaren seme maitagarria! Oxala hura bezaiñ zuhurra eta hura
baiño dohatsuago izan baziñtedi! Haren dohamenetarik jakiñ duzuia deusere? Zure aitaren
eite baduzu eta haren orhoitzapena zerbitzatu
izan da gure erretsapioaren hiltzen.
Falanta, nahiz bihotz gogorrekoa eta basa,
eta nahiz etzuen egundaiño Ulize ikusi, etzen
hartako gutiago aita semeen zorigaitzez ukitua
izan. Jadanik Telemakeri ondotik zarraizkon
erran zetzan bere gertakuntzak noiz-eta-ere
Mentor bihurtu baitzen Idomenerekiñ, eta ondotik jarraiki zitzaioen kretoar gazteria guziarekiñ.
Idomene ikusi zutenean, bertzeek hauteman
zuten beren samurgoa berriz altxatzen, baiñan
Mentorren solasek itho zuten biztera zihoan su
hura. Erran zuen:
— Zertako luzaturen dugu patu saindu hunen
zerratzea, zeiñaren lekuko eta begiratzaille iza-
nen baitira jainkoak? Asper dezatela baldiñ gaixtagiñik behin ere ausartatzen baliñ bada hunen
haustera eta gerlako ondiko izigarriak, urrun jendaia hogengabeak eta zuzenki daudenak zebatzetik, eror ditzala gizon lehiatsu, fede gaixto,
aborrigarrien buruaren gaiñera, zeinak ostikatuko baititu patu hunen zuzen sakratuak. Jainkoez
eta gizonez gaitzetsia izan dadiela. Bere fede
gaixtotik ez dezala behin ere onik goza. Ifernuko
fuliak, mustrarik izigarrienen azpian, ethor ditezela haren errabiaren eta desesparazionearen
zihitatzera. Hil hotza eror dadiela ehortzia izaiteko peskizarik gabe. Haren gorputza sakhurren
eta saien alha izan dadiela, eta izan dadiela ifernuetan, Tartaroko leze beltzean, Tantala, Ikzion
eta Danaidak baiño izigarrikiago toleiatua. Baiñan hobeki bake hau izan dadiela zerua egartzen
duen Atlas mendiko harri kotorrak bezala eziñ
khordokatua. Jendaia guziek ederrets dezatela
eta haren ondorioak mendetik mendera goza
detzatela. Bake hunen gaiñean ziñ egiten dutenen izenak amodio eta errespeturekiñ izan ditezela gure azken illobasoen ahoetan. Bake hau
zuzentasunaren eta fede onaren gaiñean asen-
tatua, lurreko jendaia guzientzat ethorkizunean
modelatzat zerbitza dadiela, eta elkargana bilduz dohatsu beren buruak eragiñ nahi dituzten
guziek, Hezperiakoek bezala egiñ dezatela!
Hitz horien gaiñean, Idomenek eta bertze
erregek bakeaz ziñ egiten dute erran diren
patuen azpian. Alde bakotxetik ematen dituzte
hamabi bahi. Telemakek nahi du izan Idomenek
ematen dituen bahietarik bat, baiñan ez daite
onhets Mentor heietan izan dadien, zeren partzuerek nahi baitute Idomeneren aldean geldi
dadien haren egitateez eta haren kontseilarienez ihardets dezan amoreagatik, hitzeman gauzak ongi bethe arteo. Imolatuak izan ziren hiriaren eta etsaien armadaren artean, ehun miga
elhurra bezaiñ xuriak eta bertze haiñbertze
zezen karantza berekoak, zeiñen adarrak urheztatuak baitziren eta lorez aihendatuak. Hurbileko
mendietaraiño entzuten zen marrauza sakratuaren azpian erortzen ziren bitimen orro itsusia
ihardesten. Libazionetan ausarki ixurtzen zuten
arnorik hoberena. Aztiek ikartzen zituzten bitimen erraiak oraiño pilpiratzen zirenak. Sakrifikatzailleek aldareen gaiñean erretzen zuten isen-
tsu bat zeiñaren usaiñ goxoa berduratzen baitzen elgi guzian.
Bizkitartean, bi alderdietako soldadoak, ixterbegiak utzirik, abiatzen ziren
beren gerthakuntzen elkarri erraiten. Jadanik
beren nekhetarik pausu hartzen zuten eta aiñtziñera gozatzen zituzten bakearen onak. Idomenerekiñ Troieseko sethioan izan ziren zenbaitek
ezagutu zituzten Neztorrenak, gerla berean
gudukatu zirenak. Amodioz elkar besarkatzen
zuten eta batak bertzeari erraiten zer gertatu
zitzaioten herrautsiz geroztik hiri super, Asia
guziko edergaillu hura. Ordukotz abiatuak ziren
etzaten sorropiletan, liliz koroatzen eta elkarrekiñ edaten untzi handi batzuetan hiritik ekartzen
zuten arnoa haiñ egun zorionezkoaren bestetan.
Mentor xutitzen da, bilduak erregeei eta aiñtziñdariei erraiten diote:
— Egundanik, asko izen eta asko buruzagien
azpian ez duzue gehiago populu bat baizik egiñen. Huneletan, jainko zuzenek, zeiñek gizonak
berek egiñak maite baitituzte, izan nahi dute
heien bake onaren bethierezko lokarria. Gizonaren mota guzia ez da familia bat baizen, lur
guziaren gaiñean hedatua. Jendaia guziak
anaiak dira eta haletan elkar maitatu behar
dute. Zorigaitz gaixtagiñ hekiei, zeiñek ospe krudel bat bilhatzen baitute beren anaien odolean,
zeiña beren odola baita!
Egia da aldi batzuez gerla premia dela, baiñan gizonkiaren ahalkea da bertze aldi batzuez
gerla eziñ bertzea dela. Oi erregeak, ez dezazuela erran ospearen biltzeko haren gutizia behar
dela! Ziñezko ospea ez da gizontasunetik kanpo
edireiten. Zeinak ere bere ospea maiteago baitu
gizonkiaren amodioa baiño, haiña urguluzko
mustra bat da eta ez gizon bat. Ez da ere gezurrezko ospe batetara baizen helduko, ezen
egiazkoa begikortasunean eta ontasunean baizik
ez da edireiten. Lausengu eman dezokete haren
balenorio erhoaren askiesteko, baiñan hartaz
ziñean aipatu nahiko dutenean, bethi erranen
dute ixilka: «Ospea gutiago izan du merezi, zenbatenaz ere zuzen kontrako lehiaz gutiziatu izan
baita. Ez dute gizonek harentzat prezamendurik
behar, balenorio gaizkiñ bat dela medio heien
odola nolanahi erabilli duenaz geroztik. Dohatsu
erregea bere azpikoak maite dituena eta hetaz
maitatua dena; bere hauzoetan fidatzen dena
eta heien fidantzia duena; zeinak urrun heiei
gerla ematetik, beren artean izaitetik trabatzen
dituena, eta zeinak bertze jendaia arrotz guziak
bekaizgoan ezartzen baititu haren azpikoek hura
errege izaiteko duten zorionaz!
Oi zuek, Hezperiako hiri botheretsuen manatzailleak, orhoit zaitezte beraz noizetik noizera
elkargana biltzeaz. Egizue hirur urtetarik hirur
urtetara guzien bilguma bat, zeiñetara ethorriren baitira orai hemen diren errege guziak ziñ
berri batez patu hunen berritzera, fiñkatzera
hitzartu adiskidetasuna eta guzien onaren gaiñean patu egitera. Batasunean egoten zaitezteno, herri eder hauetan izanen duzue bakea,
ospea eta nasaizia. Kanpoan bethi izanen zarete
eziñ bentzutuak. Ez da makhurra baizik, ifernutik
gizon zoroen toleiatzeko atharaia, jainkoek eskuperatzen derautzuten zoriona nahas dezakeienik.
Neztorrek ihardetsi zioen:
— Ikusten duzu, bakea egiten dugun errextasunetik, zeiñ urrunduak garen gerla nahi izaitetik
ospe balenoriatsu bat dela medio, edo gure hauzoen bidegabetan irabazi nahi izaiteko tirria
zuzen kontrakoarengatik. Baiñan zer uste duzu
egiñ ditakela gertatzen denean prinze muthiri
baten hauzoan, zeiñak ez baitu bere ona baizen
beste legerik ezagutzen eta zeiñak ez baitu bertzeen lurrez jabetzeko suerterik huts egiten? Ez
dezazula uste izan Idomenez aipu dutala. Ez, ez
dut gehiago hartaz horrelako beldurrik. Miñtzo
naiz Adraztaz, doniendarren erregeaz, zeiñarenganik ororen beldur izaiteko baitugu. Jainkoak
eskarniatzen ditu eta uste du lurraren gaiñeko
gizon guziak ez direla sortuak beren gathibutasunaz haren ospeari zerbitzatzeko baizen. Ez du
nahi azpikorik zeiñen erregea eta aita izanen
baita. Gathibuak eta adoratzailleak nahi ditu.
Jainkoei zor zaizkoten ohoreak bere buruari bihurrarazten ditu. Orai arteko zori itsu batek lagundu izan ditu haren egitate zuzen kontrakoenak.
Lehen bai lehen egiñ giñduen Zalantaren akometatzera, behiñ zebatzeagatik gure etsairik
errexena, zeiña oraino doi-doia jartzen baizik
itsas hegi huntan ez baitzen abiatu, gero bihurtzeagatik gure harmak bertze etsai indar handiagodun horren kontra. Jadanik gure adiskidei zenbait hiri hartu diotzate. Krotonakoak bi gudutan
bentzutuak izan dira. Bere lehiaren askiesteko
bide guziak onak zaizko. Bortxa edo amarrua,
oro higual zaizko lehertzen ahal baditu bere
etsaiak. Dirutze handiak bildu ditu. Haren tropak
ikasiak eta gerlarituak dira. Haren azpiko buruzagiak jakiñak dira. Ongi zerbitzatua da. Berak
begia idukitzen diote haren manuak bethetzen
dituzten guziei. Huts ttipienak garrazki gaztigatzen ditu eta frangoki sariztatzen egiten diotzaten zerbitzuak. Haren balentziak fiñkatzen eta
sustatzen du haren tropa guziena. Itzalik gabeko
errege bat laite baldiñ zuzentasunak eta fede
onak bidatzen balitu haren egintzak. Baiñan ez
du ez jainkoen, ez bere barneko harraren beldurrik. Omena bera ez deusentzat derauka. Izpiritu
xinpleak baizen izitu behar ez dituen mamu
batentzat hartzen du. Ez derauka on segur eta
ziñezko batentzat, aberastasun handiak izaiteko
ona baizik, larderia emaitekoa eta bere oiñetan
gizonkiaren mota guziak ostikatzekoa. Laster
haren armada agertuko da gure lurretan eta
hanbat jendaien batasunak ez balin bagaitu hari
buru egiteko heiñetan ezartzen, ez dugu libertatearen peskizarik izanen. Idomenen onak gureak
bezaiñ ongi galdegiten du hauzo hari bihurtzea,
zeiñak bere hauzoen deus librorik eziñ paira baitezake. Garhaituak izan bagiñtedi, Zalanta gure
zorigaitz beraz dixidatua laite. Laster egiñ dezagun beraz guziak batean hari aiñtziñtzera.
Neztor huneletan mintzo zelarik hurrantzen
hari ziren hirira, ezen gauaren iragaiteko han
sartzeaz Idomenek othoiztu zituen errege eta
aiñtziñdari gehien guziak.
HAMABIGARREN LIBURUA
Ordukotz, partzueren armada guziak kanpak
hedatzen hari zituen, eta elgi guzia karantza
guzietako pabillon aberatsez estalia zen, zeiñetan hezperiendarrak, unhatuak, loaren begira
baitzauden. Erregeak, beren segida guziarekiñ
hirira sartu zirenean, beren buruak harrituak
erakutsi zituzten heia nola haiñ denbora gutiz
egiñ ahal ziren hanbat etxe eder eta nola haiñ
gerla handiko faxeriak, hiri hasi berri hura handitzetik eta bat-batean edertzetik etzuen trabatu.
Ederretsiak izan ziren Idomeneren zuhurtziaz
eta ernetasunaz, zeiñak asentatu baitzuen haiñ
erresuma ederra, eta bat bederak egiten zuen,
bakea egiña zenaz geroztik harekiñ, partzuerrek
haiñitz botheretsuago izanen zirela doniendarren kontra heien patuetan sartzen baliñ bazen.
Idomene harat sartzea galdegiñ zuten. Haiñ
galde zuzenari eziñ gibelerat egin zuen eta tropak agiñdu zituen. Baiñan nola Mentor jakintsun
baitzen erresuma bat indarretan sarrarazteko
premia diren gauza guziez, ezagutu zuen Idome-
neren ahalak etzirela iduri zuten bezaiñ handiak.
Bazterrera deitu zuen eta huneletan mintzatu
zitzaioen:
— Ikusten duzu gure arthak ez direla zure
alderat alferrak izan. Dixidatzen zuten ondikoetarik Zalanta salbu da. Zure eskuetan da orai
hunen ospea zeruetaraiño heltzea eta Minoz
zure aitasoren zuhurtasuna higualtzea zuen
populuen manamenduan. Aiñtziña libroki miñtzo
natzaizu, ustez hala nahi duzun eta lauzenguak
gaitzets dituzun. Noiz-eta-ere errege horiek zure
handiratasuna laudatzen baitzuten, ni zure egiñtzen atrebentziaz gogoeta niñdagoen.
Atrebentziazko solas horren gaiñean, Idomeneren begitartea mudatu zen. Haren begiak
nahasi ziren, gorritu zen, eta gutik egiñ zuen
Mentorri ez baitzioen solasa trenkatu bere erretsapioaren erakusteko. Mentorrek erran zioen
boz eme eta begiratu batekiñ, baiñan libroa eta
herabe gabea:
— Ikusten dut atrebentziazko solas horrek
damu egiten derautzula. Nitaz nornahi denek
falta izanen zuen hori aipatzea, zeren erregeei
errespetu behar zaioten ekarri eta heien miñbe-
ratasunari barkatu, nahiz heiei hutsak agertzean. Baiñan uste izan dut jasan ziñezakela eztimendurik gabe miñtza natzaitzun, egiñ duzun
hutsa zerorri agerritzeko. Nere xedea izan da
gauzak bere izenez deitzen entzuteari zu jarraraztea eta gogoan hartzeari, noiz eta ere bertzeek kontseilu emanen baiteratzute zure egiñbideen gaiñean, ez direla behin ere gogoan
dituzten guzien erraitera ausartatuko. Beharko
da, ez baliñ baduzu enganamendutan egon,
bethi gehiago endelga dezazun erraiten derautzuten baiño zure kontrako gauzetan. Nik nahi
ditut zure beharraren arabera nere solasak eztitu, baiñan on duzu deus guti den eta egitekorik
ez duen gizon bat, bakartasunean, solas gogorrekiñ miñtza dakizun. Nihor bertzerik ez da
hetaz zuri miñtzatzera ausartaturen. Ez duzu
egia erdizka baizik ikusiren eta itzul-iñguru ederrekiñ.
Hitz horien gainean, Idomene, ordukotz itzulia bere lehenbiziko pizturatik, bere [...]tasunaz
ahalketua agertu zen. Mentorri erran zioen:
— Ikusten duzu zer egiten duen lausengatua
izaiteko azturak. Nere erresuma berriko salba-
mendua zor derautzut. Ez da egiarik zure ahotik
entzuteaz nere burua dohatsua idukitzen ez
dudanik. Baiñan urrikal zaitezi errege lausenguak pozoatu duen bati, eta zeiñak bere zorigaitzetan ere gizon aski bizarrik eziñ ediren baitu
hari egia erranen zioenik. Ez, ez dut egundaiño
nihor ediren aski maitatu nauenik, niri damu egiteko egia osoa erranez.
Hitz horiek erraitearekiñ, nigarra begira jauzi
zitzaioen eta Mentor maiteki besarkatu zuen.
Orduan, agude umo harek erran zioen:
— Nahigaberekiñ ikusten dut nere burua bortxatua zuri gauza dorpeen erraitera, baiñan tradi
ote zaizket zuri egia gordez? Jar zaitezi nere
lekuan. Baldiñ orai arte enganatua izan bazare,
hori da nahi izan duzulakotz; hori da zeren erraille sobera egiatien beldur izan zarelakotz. Bilhatu izan dituzuia jendaia gutien intresatuak eta
gehienik kontra egiñen zautzutenak? Arta izan
duzuia miñtzarazteko gizonik zuri atsegiñ egitera gutienik ekarriak eta beren egitatetan gutienik intresatuak eta zure lehia eta gogo zuzenkontrakoei laudamenik ez emaiteko gehienik gai
zirenak? Lausengaririk ediren duzunean, urrun-
du dituzuia zureganik? Hetaz beldurtu zireia? Ez,
ez, ez duzu egiñ egia maite dutenek eta hura
ezagutzea merezi dutenek egiten dutena. Heia,
ikus dezagun orai, bihotzik aski, zure egiñen
kontra miñtzo den egia hartaz zure burua frogatzera uzteko.
Nik erraiten nuen beraz, hanbat laudorio erakartzen deraitzuten gauza heiek ez dutela gaizkirik baizen merezi. Noiz-eta-ere baitziñtuen
kanpoan hanbat etsai, zure erresuma oraiño
gaizki asentatu hau dixidatzen zutenik, zure hiri
berriaren barnean etziñduen asmurik obra eder
egiteaz baizen. Hori da, zerorrek aithortu derautazun bezala, hanbat gau gaixto iraganarazi
derautzuna. Akhitu dituzu zure aberastasunak.
Ez duzu asmurik izan, ez zure populuaren emendatzeko, ez eta ere itsas hegi huntako lurren lantzeko. Etzirena bi gauza horiek behatu behar
zure botherearen asentu eziñbertzekoak bezala:
izaitea gizon on haiñitz eta heien hazteko lur
ongi lantuak? Hastapen hauetan bake luze bat
behar zen populuaren emendazionea laguntzeko. Etziñduen asmurik izan behar laborantzaz
eta lege zuhurren fiñkatzeaz baizen. Balenorio
tzar batek lezearen hegiraiño erakarri zaitu.
Handi baiño handiago agertu nahiz, zure egiazko
handitasuna galtzeko heinean ezarri duzu.
Lehen bai lehen ezezta zatzu huts horiek. Trikaraz zatzu obra handi horiek oro. Zure hiri berria
gal lezaken edergaillamendu hori debalde utzazu. Bakean uzkitzu zure populuak hats hartzera.
Ahalaz nasaizian ezarkitzu ezkontzak erraxtatzeagatik. Jakiñ zazu etzarela errege, azpikoak
manatzeko dituzunaz bezenbatean baizik eta
zure botherea negurtua izan behar dela ez lur
arauka, baiñan lur hetan egonen diren gizonen
arauka, eta zure manuei estekatuko direnen
arauka. Nahiz ttipia, izan zazu lur ona. Estal zazu
hura eziñ konda daiten bezenbat jendez, lana
eta manamendu ona maite dutenez. Egizu maita
zitzezaten. Botheretsuago, dohatsuago eta ospe
handiagoarekiñ zare ezenetz hanbat erresuma
desmasiatzen dituzten gerlari hek.
Idomenek ihardetsi zioen:
— Zer egiñen dut beraz errege horien alderat? Aithortuko dioteta nere mendretasuna? Egia
da konturik gabe utzi ditudala laborantza eta tratua bera, zeiña haiñ baita itsas hegi hunetan
errexa. Hiri eder baten egiteaz baizen ez dut
asmurik izan. Nere Mentor maitea, beharko ote
dut bada nere burua mendratu hanbat erregeen
bilkuan eta nere kontu eskasa agertu? Hala
behar baliñ bada, nahi dut. Duda-mudarik gabe
egiñen dut, nahiz gostako zaudan, ezen jakiñtsun egiñ nauzu egiazko errege batek, zeiña
bere azpikoentzat egiña baita eta zeiñak bere
burua heiei osoki zor baitiote, bere erresumaren
salbamendua behar duela bere fama baiño
lehen hautatu.
Erran zioen Mentorrek:
— Xede horrek ez du populuen aita ahalkatzen. Ontasun hortarik ezagutzen dut zure baitan egiazko errege baten bihotza etez edergaillu
alfer batzuetarik. Baiñan zure ohorea gupidetsi
behar duzu zure erresumaren ona beragatik. Utz
nezazu egitera. Errege horiei adiaraziko diotet
hitz eman duzula bere erregetasuna bihurrarazteko Ulizei, oraiño bizi baliñ bada, edo haren
semeari bederen, eta hantik indarrez nahi dituzula Peneloparen gizongeiak kasatu. Erraxki
endelgaturen dute gerla horrek haiñitz indar galdegiten duela. Horreletan onhetsiren dute ez
diezozuten behiñ laguntza ttipi bat baizen eman
doniendarren kontra.
Horren gaiñean Idomene agertu zen hala
nola gizon bat, zeiña karga gaitz baten azpitik
atharatzen duten. Mentorri erran zioen:
— Nere adiskide maitea, begiratzen dituzu
nere ohorea eta hiri berri hunen fama, hauzo
guziei hunen akhidura gordez, baiñan zer planta
du erraiteko tropak nahi ditudala Itakara bidali
bere botherea bihurrarazteko Ulizei edo bederen
Telemake haren semeari, noiz-eta-ere Telemake
bera doniendarren kontra gerla egiteko hitzemana baita?
Mentorrek ihardetsi zioen:
— Etzaitezela hortaz kexa. Ez dut deus egiarik baizen erranen. Zure erresumako tratua
altxatzeko igorriren dituzun untziak, goanen dira
Epirako leihor hegietara. Bi gauza batean egiñen
dituzte. Bata izanen da zerga sobraniazkoek
urrundu dituzten tratulari arrotzak berriz zuregana biltzea, eta bertzea Ulizen berriak bilhatzea.
Bizi balin bada oraiño, ez du urrun behar Italia
eta Greziaren arteko itsaso huntarik, eta segurtatzen dute ikusia izan dela feaziendarretan. Bal-
diñ ez balitz ere hura berriz ikusteko peskizarik,
zure untziek endresu miñ bat bihurturen diote
haren semeari. Hedaturen dute Itakan eta ingurun guzietan Telemake gaztearen izenaren larderia, zeiña bere aita bezala hilla uste baitzuten.
Peneloparen gizongeiak harrituak izanen dira
jakiteaz bihurtzera dohala partzuner botheretsu
baten laguntzarekiñ. Itakarrak ez dira nausi
zutenaren ukatzera ausartaturen. Sosegatua izanen da Penelopa eta bethi gogortuko da bigarren
senhar bat ez hartzeko. Horreletan Telemakei
endresu egiñen diozu, noiz eta ere bera izanen
baita zure ordaiñ doniendarren kontra zure partzunerekiñ.
Solas horien gainean Idomene abiatu zen
hunela mintzatzen:
— Oi dohatsua dela erregea kontseilu zuhurrez lagundua dena! Adiskide zuhur eta zin bat
hobe du ezenetz garhaizia eraman duten asko
armada. Bainan dohatsu eta bietan dohatsu
erregea, zeinak ezagutzen baitu halako zoriona
eta dakiena hartaz baliatzen, progotxutan ezarriz kontseilu zuhurrak. Ezen ardura gertatzen da
gaixtaginek erregeei galarazten diotela gizon
zuhur eta bertutetsuen baitako sinestea, heien
zuzentasunaren beldurrez, eta aintzinera ematen dituztela lausengariak, zeinen aldetik ez baitute desgogararik igurikitzen. Neorri erori izatu
naiz huts hortan, eta erranen deraizkitzut erori
zaizkitan ondiko guziak adiskide faltsu baten
medioz, zeinak lausengu egiten baitzioten nere
lehia tzar guziei, nik ordainez harenei orobat eginen niotelakoan.
Mentorrek errexki adiarazi zioten patu eginak
ziren erregeei premia zela Idomenek eskutan
hartzetzan Telemakoren egitekoak, Telemako
bera heiekin goaten zen orduan. Onhetsi zuten
Ulizen semea bakarrik ethor zedin heien armadara ehun kretoar gizon gazterekin, Idomenek
laguntzat eman ziotzanak. Hek ziren Kretatik
erregek berekin erakarri izan zituen aitoren
semeen liliak. Mentorrek Idomeneri adiarazi
zioen bidali behar zituela gerla hartara, ziolarik:
— Bake denboran behar da artha izan usu
dadien jendea, bainan beldurrez populu guzia
beraztasunari jar dadien eta gal dezan gerletako
jakitatea, gerla arrotzetara igorri behar dira aitorenseme gazteak. Hek berak aski dira populuan
hazteko ospeko besagita, harmetako gogoa,
nekhetako eta herioaren beraren guti-axola, eta
azkenik gerletako jakitatea.
Errege patu eginak Zalantatik ilki ziren Idomenez satifos eta Mentorren zuhurtasunaz agradaturik. Atseginez zetzanzkeen zeren berekin
zaramaten Ulizen semea. Telemako ezin nausitu
zen bere bihozminari bere adiskidearenganik
urrundu behartu zenean. Erregeek Idomeneri
beren adioak egiten ziotzatelarik eta zin ihardukiren zutela harekin sekulako patu bat, Mentorrek besarka zeraukan Telemako eta hautematen bustatzen zuela hunek bere nigarrez. Telemakok erraiten zioen:
— Ospe altxatzera goateko atseginari eskerrik ez diot. Elkarganik urruntzeak egiten derautan bihozminak ukitzen nau bakarrik. Iduri zait
berritan ikusten dudala zorigaitzezko ordu hura
zeintan egitoarrek bortxaz athara baininduten
zure besoetarik, utzi gabe berriz zure ikusteko
peskizarik.
Nahiz gozotasuna ezarri Telemakoren bihotz
miñari, Mentorrek solas horiei ihardetsi zioten
eztitasunekin, zioelarik:
— Huna berezkuntza bat lehengoa ez bezalakoa. Hau gure aldetik hobea da, laburra izanen
da. Garhaiziaren bilha zoaz. Premia da, nere
haurra, nere alderako amodioa ez dezazun izan
hanbat sarkorra, bainan bai bihotzoiagoa. Nere
gabeari jar zaite, ezen ez nauzu bethi zurekin
izanen. Ez nik, bainan zuhurtziak eta berthuteak
bururatu behar derautzute zer dakizun egiteko.
Hitz horiek erraitearekin batean, Minerba,
Mentorren itxuraren pean, zeinak bere erredolaz
estali zuen Telemako, ezarri zuen haren baitan
zuhurtziako eta aintzin-oharreko dohaina, balentzia lotsagabea eta egintzetako neurrimendu
eztia, zeinak bakantxe elkarrekin gertatzen baitire.
— Zoaz —zioen Mentorrek—, hestura gaitzen
erdira, ongiak hala manaturen derautzun aldi
guziz. Printze batek gehiago gutiesten du oraiño
bere burua guduetako hesturei ihes egitez, ezenetz behin ere gerletara ez goanez. Manamendua duenaren bihotzoitasuna ez da behin ere
izan behar dudakoa. Premia den arren populu
batek gal ez dezan bere buruzagia edo erregea,
premiago zaio oraino ez dezan ikus gutietsia
haren bihotzoitasuneko sinestea. Orhoit zaitezi
madamenduan ihardukitzen duena izan behar
dela ororen erakusgarri. Haren alaitasunak sustatu behar du armada guzia. Oi Telemako! Etzaitezila bada deusen beldur izan! Gal zaitezila
lehenago guduetan ezenetz sineste guti utziko
duzun zure bihotzoitasunaren gainean. Gizon
balakariak, lehiatukienik ethorriren zaizkitzunak
zure urruntzera sartzetik behar-orduetako atheka gaitzetan, hek berak izanen dira lehenbizikoak gibeletik erraile bihotz-eskas zarela, baldinetaria errex edireiten badute behar-ordu hetan
zure baratzea. Bainan hain guti bilhaizkitzu
behargabeko hesturak. Balentzia ez da berthute
zuhurtziak neurtzen duenean baizen. Gainerakoa biziaren ezaxola zoro bat da, berotasun bat
egiazki abrekarako bat. Balentzia harramaskari
bat fluxtasunari hurbilik dago. Hesturetan bere
buruaren nausi ez den gizona, sukoi da hobeki
ezenetz bihotzoi. Erhotu behar du lotsaren axola
galdu nahi badu, zeren bertzenaz halakotu
gabean, haren bihotza ez baita beldurraren
garai. Hein hartan, ez badu ihesari ematen, asaldutan jartzen da bedere. Ez da gehiago bere
buruaren jabe premia laiteken bezala, edo manu
onen emateko, edo paradez baliatzeko etsaien
gainazpikatzeko, eta bere herriari endresu egiteko. Soldado baten berotasuna duelarik ere, ez du
buruzagiaren antzostasuna, eta halarik ere, ez
dauka oraino soldadoaren egiazko bihotza, ezen
soldadoak berak guduetan behar du bere buruaren nausitasuna iduki manatzen diotenaren egitekotzat. Ozartasunaz hesturetan sartzen denak,
makurtzen du armadako segiantza, erakuskuntza txar bat ematen du, eta ardura armada guzia
ondiko handien bidean ezartzen du. Guzien onari
baino lehenago anbizione zoro bati esku hartzera uzten dioten gizonek, gaztiguak merezi dituzte eta ez golardoak.
Begira duzula beraz ongi, nere seme maitea,
abiatzetik ospearen ondoan kexamendurekin.
Ospearen edireiteko biderik hoberena da haren
atzamateko heldari deskantsuz begira egotea.
Zenbatenaz ere bertutea baititake lañoago,
negurrituago, espantu gutiagokitakoa, hanbatenaz onhetsiago izanen da. Noiz eta ere hesturak
galdeginen baitu bipiltasun gehiago, hura ditake
ordua agertzeko gehiago ohartura eta bihotzoi-
tasun. Gainerakoan, buruan idukazu ez dela
behar nihoren bekaizgorik bere alderat jauzarazi. Zure aldetik, bertzeen ongi eginaz etzaitezila
izan bekaizti. Laudorio emozute laudagarri diren
egintza guziei, bainan laudatzea egizu dakizularik zer laudatzen duzun, ongia aipatzen duzula
bozgunerekin. Itzalzazu gaizkia, eta ez hartaz
orhoit lastimarekin baizik. Ez dezazula trenka
jeneral zahar hoien aintzinean, zoinek ikasi izan
baitute zuk ikusi dukezun baino gehiago. Heien
solasa entzun zazu ethorgoarekiñ, galdegin zute
beren abisua, othoizkitzu antzetsuenak argi zaitzaten, eta ez dezazula izan ahalkeriarik iratxikitzeko heiek eman argiei zere egintzarik hoberenak. Ororen buru, bertze aintzindarien alderat
zure aiheruak eta idurikortasuna jauzarazi nahiko duten gizonen solasak ez diezatzula entzun.
Aintzindari heiei mintza zaite sineste on batekin
eta garbitasun laño batekin. Uste izaten baduzu
hutsegin dutela zure alderat, idekozute zure
bihotza, xeha zoizkitzute zure erraitekoak. Baldin gai badira ezagutzeko zure gizatasunaren
ederra, atseginik baizen ez dukete, eta atheraturen duzu heienganik zor zaikezun guzia. Aitzitik,
hain ezagutza [...] balira non zure egitatean eziñ
sar baititezke, zeorri zere burutik [...] zare zer
den heien baithan zuzenkontrakorik igurikitzeko.
Zure neurriak harturen ditutzu heiekilako makur
bideak hausteko gerlaren akabantza arteo, eta
ez dukezu iroirik zure buruari egiteko. Bainan
guzien gainetik, ez erran makur-sortarazle balakari tzar batzuei, armadako aintzindarientzat
izaiten ahal ditutzun arrangurak.
Ni hemen geldituren naiz nere laguntza ekartzeagatik Idomeneri, orai den behar orduan,
bere populuaren onari hats emateko eta ezeztatzeko hutsak, lausengari tzar batzuek eragin diotzatenak bere erreinu berriaren jarpenean.
Orduan Telemakok ezin hartu zuen bere gainean erakustetik Idomeneren egintzentzat harridura eta erdeinu zerbait ere. Bainan Mentorrek
azurriatu zuen zorrozki ziolarik:
— Harritzen zareia gizonik prezagarrienak
gizon geldi daitezen oraino eta erakuts dezaten
gizatasunari darraizkon fluxtasunetarik ondar
zerbait, erregetasunari ezin aldara dakiozken
arte eta faxerietan? Egia da Idomene altxatua
izan dela handiosgo eta espantuzko gogoetetan.
Bainan zein da gizon zuhurra bere burua begiratu ahal izaturen zuena balakuetarik, Idomeneren
ordean gertatu izan balitz? Oraino ere egia da
sobera atzamatera utzi izan duela bere burua
bere sinestea eman duen gizonetaz, bainan erregerik zuhurrenak ardura dire saretan sartuak,
nahi bezenbat artha har dezaten ez izateko
enganatuak. Errege batek guziak berberak ezin
egin detzazkenaz geroztik, premia ditu ministroak bere laguntzeko, eta behar du heien baitan
sineste. Bertzalde, urrun da errege batek ezagut
ditzan bertze nihork bezain ongi bere inguruko
gizonak. Itxurazko begitarte batekin jartzen dira
haren aintzinean. Ez da amarrurik ibiltzen ez
dutenik haren enganatzeko. Oi sobera ongi zerorrek frogatu behar duzu hori, nere Telemako
maitea! Ez da ez edireiten gizonen baitan nahi
litazkeen ala bertute ala antzostasunak. Hek
miratu eta ikharturik ere nahi bezenbat, bethi
heiekin gertatzen da asko ustegabekeria. Ezin
burura ere daite, gizonik hoberenak bihurraztea
guzien ona galdegiten duen heinera. Badituzte
beren themak, beren eskasak, beren bekaizgo-

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Telemake - 12
- Parts
- Telemake - 01Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3723Total number of unique words is 182427.8 of words are in the 2000 most common words40.5 of words are in the 5000 most common words46.2 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 02Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3705Total number of unique words is 186825.6 of words are in the 2000 most common words38.3 of words are in the 5000 most common words43.7 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 03Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3741Total number of unique words is 185426.4 of words are in the 2000 most common words38.8 of words are in the 5000 most common words45.2 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 04Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3752Total number of unique words is 182327.6 of words are in the 2000 most common words40.6 of words are in the 5000 most common words46.6 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 05Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3736Total number of unique words is 180628.2 of words are in the 2000 most common words40.3 of words are in the 5000 most common words47.3 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 06Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3747Total number of unique words is 179029.5 of words are in the 2000 most common words41.5 of words are in the 5000 most common words48.0 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 07Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3730Total number of unique words is 181325.7 of words are in the 2000 most common words38.0 of words are in the 5000 most common words45.0 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 08Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3771Total number of unique words is 181626.0 of words are in the 2000 most common words37.1 of words are in the 5000 most common words44.0 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 09Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3737Total number of unique words is 185226.3 of words are in the 2000 most common words39.0 of words are in the 5000 most common words45.3 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 10Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3777Total number of unique words is 173627.6 of words are in the 2000 most common words39.4 of words are in the 5000 most common words45.9 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 11Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3749Total number of unique words is 186028.4 of words are in the 2000 most common words40.4 of words are in the 5000 most common words47.6 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 12Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3649Total number of unique words is 191923.4 of words are in the 2000 most common words34.6 of words are in the 5000 most common words41.5 of words are in the 8000 most common words
- Telemake - 13Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 778Total number of unique words is 51534.1 of words are in the 2000 most common words44.7 of words are in the 5000 most common words50.2 of words are in the 8000 most common words