Telemake - 10

lagun duen hanbat hauzo, zeiñetaz beldur izaiteko baita. Zertako etziñen haren begirakortasunari segitzen? Baiñan ahalke gaixto batek eta
balenorioak ezarri zituzte zorigaitz hortan. Beldur ziñen utz etsaiari larderia sobra hartzera eta
etziñen beldur utz hura indar sobretan sartzera,
egitate burgoi eta zuzenkontrako batez zure

kontra hanbat jendaia billaraziz. Zertako dira
hanbat espantutan derauzkatzun dorre hek ezenetz zure hauzo guziak bortxatzeko berak galtzera edo zeroni galaraztera beren buruak gathibutasun laster batetarik begiratzeagatik? Dorre
hek segurean jartzeko baizen ez dituzu altxatu
eta dorre heien medioz zare horren lanjer handitan.
Erresuma batetako murraillarik segurena da
zuzentasuna, begirakortasuna, fede ona eta
heien lurrez gaizki jabetzeko gai etzarelako deskantsua. Aiñtziñatik ikus ez daizten asko estrapuz eror daizte murraillarik hazkarrenak. Zoria
partsu eta mudakor da gerlan, baiñan zure auzoen zure alderako amodioaren eta siñestearen
medioz, zure begirakortasuna ezagutu dutenean, zure erresuma ez daite bentzu eta ez da
kasik behin ere akometatua. Hauzo gaixtagiñ
batez akometatua balitz ere, bertze guziek zure
begiratzean beren ona lukete eta zure alde harmak har letzakete. Hanbat jendaien laguntzak,
zeiñek beren egiazko ona atzaman bailezakete
zureari indar ematean, haiñitz botheretsuago
eragiñen ziñtuen ezenetz zure ondikoak ezin

sendatuak eragiten dituzten dorre heiek. Hastetik gogoan izan baziñdu hauzoen bekaizgoa
zureganik urruntzea, zure hiri berria dohatsuzko
bake batean ospetan jarriko zen eta Hezperia
guziko jaun izanen ziñen.
Baiñan orai asma dezagun xoilki heia nola
iraganak senda ditazkeien ethorkizunaz.
Erraiten hari zinaizkidan itsas hegi huntan
asko kolonia greka bazirela. Zure laguntzera
ekharriak izan behar dira. Ez dituzkete ahantzi
ez Minozen izen handia, Jupiterren semea, ez
zure nekheak Troieseko sethioan, zeiñtan zure
burua handizki eta hanbat aldiz erakutsi baitziñuen prinze greken artean, Grezia guziko makur
hartan. Zertako etzira kolonia hek zure alde
jarraraztera bermatzen?
Idomenek ihardetsi zioen:
— Nihoren alde ez jartzeko xedea hartu dute,
ez nere laguntzera ekarriak bezala ez direlakotz.
Baiñan hiri hunek hastetik ekarri izan duen distira handiegiak izitu ditu. Grekek, bertzeak bezaiñ
ongi, heien libertatearen gaiñean zerbait xede
bagiñduela beldurrak hartu izan ditu. Uste izan
dute mendietako basak zebatu ondoan, urruna-

go helduren giñduela gure lehia. Hitz batez, oro
gure kontra dira. Gerla ageri bat ez deraukutenek ere, gure apaltzea nahi dute eta bekaizgoak
adiskide bat ez derauku uzten.
Mentorrek erran zuen:
— Oi eziñ bertzezko hestura! Sobra botheredun agertu nahiz, zure botherea ezeztatzen duzu
eta noiz eta ere kanpoan baitzare zure hauzoen
lotsaduraren eta aiherkundearen suieta, barnean zure burua akhitzen duzu horrelako gerlari
buru egiteko bermadura premia direnetan. Oi
Idomene dohakabea eta bi aldiz dohakabea,
zorigaitzak berak erdizka baizen eziñ argitu
duena! Bigarren eroriko baten beharretan izanen ote zare bada, ikastekotzat aiñtziñetik ikusten erregerik handienei dixidu egiten diotzaten
gaitzak? Utz nezazu egitera eta xoilki xehetasunean erradaizkitzu zurekiñ patu hartu nahi ez
duten hiri grekak.
Idomenek ihardetsi zioen:
— Hiri hetarik buruzagiena Taranta da. Badu
hirur urte Falantek haren asentuak jarri zituela.
Bildu izan zituen Lakonian gizon gazte multzu
handi bat Troiesko gerla denboran beren senha-

rrak kanpoan zituzten emaztetarik sortuak. Senharrak gibelat itzuli zirenean, emazteek heien
eztiarazteko beren hutsak ukhatu zituzten.
Ezkontzaz kanpo sortu zen gazteria handi hura,
gehiago ez ezagutzenetz ez aitarik ez amarik,
barraiadura handi batean bizi izan zen. Legeen
garraztasunak heien nahasmenduak gaztigatu
zituen. Bildu izan ziren Falantaren azpira, buruzagi ausartatua, bihotzoia, egarria, eta bere
amarruez bihotzen irabazten dakiena. Ethorri da
itsas hegi huntara lakoniar gazte heiekiñ eta
egiñ izan du Tarantaz bigarren Lazedemonia bat.
Bertze alde batetik Filoktetek, zeiñak haiñ ospe
handi bat irabazi baitzuen Troiesko sethiora Herkulen flexak ekartzean, hauzo huntan altxatu du
Petilia. Egia erraiteko, hiri hori ez da hain hazkarra nola Taranta, baiñan zuhurkiago manatua da.
Badugu oraiño hurbil huntan Metapontako hiria,
Neztor zuhurrak asentatua bere piliendarrekiñ.
Mentorrek erran zioen orduan:
— Zer, Hezperian duzu Neztor eta ez duzu
jakiñ hura zure alde jarrarazten! Neztor, zeiñak
hanbat aldiz ikusi izan baitzaitu troiestarren kontra guduan eta zeiñarekiñ adiskide baitziñen!

Idomenek ihardetsi zioen:
— Galdu izan dut haren adiskidantza jendaia
haren amarruaz, zeiñek ez baitute basarik deusere izena baizen. Aski antze izan du Neztorri
siñetsarazteko Hezperia guzia nere eskudantziaren azpian ezarri nahi nuela.
Mentorrek erran zuen:
— Egiaz argituren dugu. Telemakek ikusi izan
zuen Pilozen, hiri berri horren altxatzera ethortzeko aiñtziñean, eta Ulizen bilha gure piaia
handi horietan abiatu giñen baiño lehen. Ez duke
oraiño Ulize handia ahantzi, ez eta ere Telemake
haren semeari erakutsi zioen amodioa. Baiñan
lehenbiziko gauza da haren mesfidantza haustea. Zure hauzo guziei eman diozuten gibelbeldurtasunak biztu [du] gerla hau eta gibelbeldurtasun ezdeus hek ohilduz gerla hau itho daiteke.
Oraiño diot berriz, utz nezazu egitera.
Solas horiekiñ batean Idomenek besarkatzen
zuen Mentor. Bihotza hausten zitzaioen eta
etzaikeien mintza. Noizbait, nekhez athara
zituen solas hauk:
— Oi agude umoa, nere hutsen ezeztatzeko
jainkoek igorria! Aithortzen dut zu bezaiñ garbiki

nornahi mintzatu izan balitzait nere oldarra jauzaraziko zerautala. Aithortzen dut ez dela zu baizik ni bakearen ondotik ibillaraziko nauenik.
Leher egiteko edo nere etsai guzien bentzutzeko
xedea hartu nuen, baiñan zure umotasuna ezenetz nere lehia, zuzenago da siñestea. Oi zorionezko Telemake, behin ere ni bezala eziñ errebelaturen ahal zarena, holako aiñtziñekoa duzunaz
geroz! Mentor, zu zare nausi. Jainkoen zuhurtzia
guzia zure baithan da. Minerbak berak ez liro
bide salbagarriagorik agert. Zoazi, agiñtzazu,
egizu, emazu nik ditudan guziak. Idomenek
onhetsiren ditu zuk egiñen ditutzun guziak.
Solas horietan zaudelarik, bet-betan, orgatoak, zaldi irrintziñak, gizon orroa izigarri batzu eta
airea soiñu gerlari batez ihardetsarazten zuten
turutek egiten zuten harramantz ikaragarri bat
entzuten da. Alde guzietarik jendea oihuz abiatzen da. Horra etsaia! Inguru handi bat egiñ du
zaiñduak diren iragangiak hutsegiteko. Horra
non diren Zalantaren sethiatzera heldu direla!
Gizon zaharrek eta emaztekiek iduri zuten laztuak, ziotelarik:

— Oi zorigaitza! Zertako utzi behar giñduen
gure sorleku maitea, Kreta aberatsa, eta haiñbertze itsasoen erditik errege dohakabe bati
jarraiki, altxatzeagatik hiri baten asentuak,
zeiña, Troiesen pare, herraustua izanen baita!
Murru berrien gaiñetik elgi zabalean, ageri
ziren etsaien kaskak, kuirazak eta erredolak
iguzkira distiratzen. Lantzak xutuak ageri ziren
lurra estaltzen zutela, hala nola estaltzen baitu
sasoiñ nasai batek Zizilian, Ennako elgian, Zerezek udako beroetan handiarazten duena, laborariari beren nekhe guzien saria emaiteko amoreagatik. Jadanik begiek berezten zituzten orgatoak
sega zorrotzez harmatuak, eta erraxki seiñale
ziren gerla hartara ethorri jendaia bakotxa.
Mentor, dorre gora baten gaiñera igan zen
guziak hobeki ikusteagatik. Idomene eta Telemake hurbildanik jarraiki zitzaizkon. Haren gaiñera igan bezaiñ laster ikusi zuten alde batetik
Filoktete eta bertzetik Neztor bere seme Piziztratekiñ. Neztor bere adiñ ahalkezunetik errax zen
ezagutzen.
— Zer bada! —oihu egiñ zuen Mentorrek—.
Uste izan duzu, oi Idomene, Filokteteri eta Nez-

torri aski zitzaiotela zuri laguntzarik ez ematea!
Horra non diren zure kontra harmak hartu dituztela! eta iduritzen zaudana egia baliñ bada, bertze tropa horiek, haiñ ordenu ederrean eta haiñ
astiki heldu direnak, Falantak manatzen dituen
lazedemoniar tropak dira. Guziak zure kontra
dira. Ez da itsas hegi huntan zeronek nahi gabez
zure buruari etsai jarrarazi ez duzun hauzo bat.
Solas horiek erraitearekiñ batean, Mentor
berehala jausten da dorretik. Etsaiak hurbiltzen
hari ziren hiriko athelada batetara badoha, zabalarazten du, eta Idomene, balditua zer handiratasunekiñ egiten dituen gauza hek, ez da ausartatzen ere galdegitera zer den haren xedea. Mentorrek eskuaz keiñu egiten du nehor ez dakion
jarraik. Badoha etsaien alderat, zeiñak harrituak
gelditu baitziren ikusteaz gizon bakhar bat heien
aiñtziñera ethortzen. Bake seiñaletzat erakutsi
zioten olibera adar bat, eta bozaren menera
heldu zenean, galdegiñ zuen aiñtziñdari guziak
bil ziteziñ. Aiñtziñdariak berehala bildu ziren eta
huneletan mintzatu zitzaien:
— Oi gizon bizarrak, Hezperia aberatsean
ospetan dauden hanbat jendaietarik bilduak,

badakit libertatearen intres beraz hunat ethorriak zaretela. Zuen kharrari laudorio ematen
diot, baiñan onetsazue erakuts dezadazuedan
libertatearen eta zuen azpiko guzien ozpearen
begiratzeko bidea gizonaren odolik ixuri gabe. Oi
Neztor, Neztor umoa, bilku huntan ikusten dudana. Jakintsun zare gerla zeiñ ondikozkoa den,
zuzentasunean eta jainkoen laguntzaren azpian
egiten dutenentzat berentzat! Gerla da jainkoek
gizonei ematen dioten gaitzik handiena. Grekek
Troies dohakabearen aiñtziñean hamar urthez
zenbat egarri duten behin ere ez duzu ahantziren. Zer makurrak aiñtziñdarien artean! Zer
zoriaren parrak! Zer sarraskia greketan Hektorren eskuz! Zer ondikoak hiri bothorosen guzietan, gerlak ixuriak, hanko erregeaz haiñ luzez
urrunduak zaudelarik! Gibelakoan batzuek Kafaren kost-egiñ dute. Bertzeek zorigaitzezko herio
bat atzaman dute beren emazten beren aldean.
Oi jainkoak! Zuen oldarrean harmatu ziñtuzten
grekak gerla aipatu hartara goateko. Oi hezperiendarrak! Jainkoak othoizten ditut behin ere ez
derautzutela haiñ ondikozko garhaizia eman.
Egia da, Troies herraustua da, baiñan grekentzat

oraiño hobe laite bere ospe guzian balitz eta
Paris bihotzgabea deskantsuan goza baledi oraiño bere amore tzarrez Elenarekiñ. Oi Filoktete
haiñ luzez dohakabe eta Lemnozeko irlan utzia,
etzareia beldur gisa bereko gerlan gisa bereko
ondikoak berriz kausi? Badakit lakoniarrek ere
frogatu dituztela nahasturak, troiestarren kontra
goan ziren printzeen, bertze aiñtziñdarien eta
soldadoen haiñ luzez urruntzea zela medio. Oi
grekak Hezperiarat iragan zaretenak! Troieseko
gerlak ixuri zituen zorigaitzen ondorioz baizen
etzarete hunat iragan.
Horrela mintzatu ondoan, Mentor hurbildu
zen piliendarretara eta Neztor ere, zeinak ezagutu baitzuen, hurbildu zitzaioen agur egiteko.
Erran zioen:
— Oi Mentor! Ongi atsegiñekin berriz ikusten
zaitut. Asko urthe dira lehenbiziko aldikotzat
Fozidan ikusi ziñtudala. Hamabortz urte baizik
etziñtuen eta ordudanik ezagutu nuen ondoan
izan zaren bezain zuhur izanen ziñela. Baiñan
zer gerthakuntzaz ethorri zare toki hautara? Zer
bide ematen deraukuzu gerla hunen akhabatzeko? Bortxatu gaitu Idomenek haren akometatze-

ra. Ez giñduen bakea baizik galdegiten. Gutarik
bat bederak intres miñ bat giñduen bakea nahi
izaiteko, baiñan ez giñezakeien gehiago haren
baithan fidantziarik batere ediren. Bere lehenbiziko hauzoei eman zioizkiten hitz guziak hautsi
ditu. Bakea ez laite harekiñ bakea. Gure arteko
patuen ezeztatzera zerbitza lakioke. Patu hek
dira gure salbatzeko bide bakarra. Guziak gathibutasunean ezartzeko xede lehiatsua erakutsi
izan du guziei eta gure libertatearen begiratzeko
bertze biderik ez derauku utzi, haren erresuma
berriaren herrausteko bermatzean baizen. Haren
fede gaixtoa dela medio, bortxatuak gare edo
leher egitera edo harenganik gathibutasuna
errezibitzera. Baldiñ zerbait bide edireiten baduzu hari fida ahal izaiteko eta bake on batez
segurtatzeko, hemen ikusten dituzun gizon
guziek gogotik utziren dituzte harmak eta bozkariorekiñ aithorturen dugu zuhurtasunez gainditzen gaituzula.
Mentorrek ihardetsi zioen:
— Oi Neztor zuhurra, badakizu Ulizek bere
seme Telemake eskuetan ezarri zeraudala.
Gizon gazte hura, bere aitaren dohamenak lehen

bai lehen ezagutu nahiz zure baithan, Pilozen iragan zen eta errezibitu ziñduen aitaren adiskide
ziñ batenganik igurik ahal daizten arta guziekiñ.
Zure semea eman ere ziñioien laguntzat. Abiatu
zituen gero piaia luze batzu itsasoaren gaiñean.
Ikusi ditu Zizilia, Egiptoa, Ziprako irla eta Kretakoa. Haizeek, edo hobeki erraiteko, jainkoek igorri dute itsas bazter huntara Itakara itzuli nahi
zuelarik. Hunat heldu izan gira arras heiñ onean
zuei gerla gaixto batetako ondikoetarik begiratzeko. Ez da gehiago Idomene, Ulize zuhurraren
semea da. Ni naiz zuei emanak izanen zaizkitzuen hitzez ihardesten dudana.
Huneletan Mentor tropa guzien erdian Neztorrekiñ mintzo zelarik, Idomene eta Telemake
kretoar guziekiñ harmetan, heiei begira zauden
Zalantako murruen gaiñetik. Atzarriak zauden
ezagutzeko heia Mentorren solasak errezibituak
izanen ziren, eta entzun nahi zuketeien bi agude
zahar heien solasak. Greziako erregetarik, Neztor bethi iragan zen guzietarik argituenarentzat
eta mintzatzeko dohaiñik handiena zuenarentzat. Troieseko sethioan hark eztitzen zituen
Achile jauzkorraren oldarra, Agamenonen urgu-

lua, Ajakzen burgoitasuna eta Diomeden bihotz
sukoia. Haren ahotik eztizko ithurri baten pare
jausten zen gizonei gauzen siñetsarazteko antze
gozoa. Haren boza zen bakarrik gizon handi
heien guzien artean entzuna. Hark ahoa ideki
bezain laster, guziak ixiltzen ziren eta etzen hura
baizen kanpetan eztiaraz zezakeienik makur
basa. Zahartasun hotzaren gaitzak hautemaiten
abiatzen zen, baiñan oraiño haren solasa eztitasunez eta indarrez bethea zen. Gauza iraganak
kondatzen zituen, gazteria berak ikusi zituenez
argitzeko, baiñan graziarekiñ kondatzen zituen
nahiz astiki kon[datu]. Grezia guziaz ederretsia
zen agude zahar hark iduri zuen bere mintzatzeko dohaiñ guzia eta bere ahalkezuntasun guzia
galdu zuela Mentor haren aiñtziñera agertu zen
bezain sarri. Haren adiñak iduri zuen hitsa eta
eroria Mentorrenaren aldean, zeiñaren baithan
urtheek ez baitzuten iduri ukitzera menturatu
zirela haren bizkortasunari eta haren osagarri
hazkarrari. Mentorren solasak, nahiz umoa eta
lañoa, bazuen atzartasun bat eta larderia bat
bertzeari eskasten abiatua. Haren erran guziak
laburrak, garbiak eta zaiñhartak ziren. Etzuen

behin ere errepikarik. Trenkatu behar zen egitekoarentzat premia ziren solasak baizik etzituen
behin ere atharatzen. Baldiñ bortxatua bazen
behiñ baiño gehiagotan solas bera aipatzera,
hura buruetan sarrarazteko edo norbait siñestetan jarrazteko, bethi egiñen zuen molde berri
batean eta konparantza garbi batzuetan. Bazuen
ere ez dakit zer atsegiñik eta arrairik bertzeen
beharren heiñera jautsi nahi zuenean eta zenbait egia buruan sarrarazi nahi ziotenean.
Noiz-eta-ere Zalantaren kontra patu hartu
zuten guziak, bat bertzearen gaiñera igaiten baitziren hek hurbilagodanik ikusteko, eta heien
solas zuhurrak entzun nahiz, Idomene eta haren
lagun guziak, begiak harmaturik, ezagutzera
destatzen ziren heia zer erran nahi zuten heien
kheiñuek eta begitarteko itxurak.

HAMEKAGARREN LIBURUA
Bizkitartean Telemake, eziñ egonez, ixilik
atharatzen da haren inguruan dagoen jende
ostetik egiten du Mentor athara zen athelada
berera. Buruiopez zabalarazten du. Idomenek,
ustez oraiño bere aldean zuela, harritzen da fite
hura elgiaren erdian egiten ikusirik eta jadanik
Neztorren ondoan. Neztorrek ezagutzen du eta
berehala abiatzen da, baiñan urhats dorpe eta
tonto batean, haren errezibitzera goatera. Telemakek jauzi egiten du haren lepora eta besoetan
tinkatua derauka solasik egiñ gabe. Noizbait
oihu egiten du:
— Oi nere aita! Ez naiz zuri izen horren emaitea beldur. Nere egiazko aita eziñ atzemaiteko
zorigaitzak eta niri egiñ deraiztatzun ongiek,
haiñ izen maitea zuri emaiteko eskua uzten
derautade. Nere aita! Nere aita maitea! Berriz
ikusten zaitut! Oxala horrela ikusiren ahal dut
Ulize! Baldin hartaz gabetua izaiteko bihotzmiña
deusek nere baithan goza ahal baleza, hura laite
zutan edireitea bertze Ulize bat.

Solas horien gaiñean Neztorrek eziñ iduki
zituen nigarrak. Atsegiñ ixil batez ukitua izan zen
ikustearekiñ Telemaki, mathelak behera, grazia
ederretsgarri batekiñ jausten zitzaizkon nigar
punpuilak. Haiñbertze tropa etsaien artetik konturik gabe iragan zen arrotz ezagutzen etzuten
haren edertasunak, eztitasunak eta deskantsu
ederrak, gizon hek guziak harritu zituzten. Elkarren artean erraiten zuten:
— Ez ote da Neztorri mintzatzera ethorri den
agude horren semea? Bai, duda gabe, umotasun
bera da biziko bi adiñik desbardiñenetan. Bataren baithan, loratzen baizik ez da oraiño; bertzearen baithan, nasaiki ekartzen ditu fruiturik
ontuenak.
Mentorrek atsegiñekin ikusi zuen zer amodiorekiñ Neztorrek errezibitu zuen Telemake eta
abiadura on hartaz baliatu zen. Erran zuen:
— Huna non den Ulizen semea, Grezia guziak
haiñ maite duena eta zeronek, oi Neztor umoa,
haiñ maite duzuna! Huna bahitzat eta Idomenen
agiñtzen herresa baliosena bezala ematen
derautzuna. Segurki siñesten ahal duzue ez
nukeela nahi aitaren galtzapenak ondoretzat

izan lezan semearena, eta Penelopa dohakabeak
Mentorri iroi egiñ ahal lezon haren semea Zalantako errege berriaren lehia tzarrari sakrifikatu
duela. Bahi, berenaz bere buruaren eskeintzera
ethorri den hunekiñ eta jainkoen bakea maite
dutenek igorri derautzuten hunekiñ, abiatzen
naiz, oi jendaia hanbat tokitarik bilduak, abiatzen nerautzu bethi iraun behar duen bake segur
batetako patuen eskeiñtzen.
Bake solas hortan, haro handi bat lerrotik
lerrora guzietan hedatu zen. Jendaia berez hek
guziak irakiten ziren eta gudua luzatzen zioten
asti guzia galdutzat idukitzen zuten. Iduritzen
zitzaioten solas hek guziak etzirela egiñak heien
oldarra histera uzteko baizen eta heien aztaparretarik etsaiari eskapatzeko astia emateko baizen. Manduriendarrek bereziki, eziñ bertzez
jasaiten zuten Idomenek heien berriz enganatzeko peskiza izan zezan. Asko aldiz nahi izan zioten
Mentorri hitza trenkatu, ezen beldur ziren haren
solas zuhurtziaz betheek, heien adiskideak
heienganik partiaraz zitzaten. Bilkuman ziren
grek guzieñtzat beldurkundetan sartzen hasi
ziren. Mentor hortaz ohartu zen eta beldurkunde

horren handitzera berehala destatu zen, jendaia
heien guzien artean nahasmendua ezartzeagatik. Erraiten zuen:
— Aitortzen dut, manduriendarrek arranguratzeko badutela eta egarri dituzten bidegabeen
alderat zerbait galdegiñ dezaketela, baiñan ez
da zuzen ere, itsaso huntako bazterretan egonleku berriak altxatzen dituzten grekak, tokiko jendaia zaharrari higuiñ eta nabarmenduak geldi
ditezen. Aitzitik, grekek elkarren artean batasunean egon behar dute eta bertzei beren buruak
ongi ikusarazi. Xoilki behar dute begiratuak izan
eta ez behin ere abiatu beren hauzoen lurrez
zuzen kontra jabetzerat. Badakit Idomenek bere
burua nabarmentzera uzteko dohakabetasuna
izan duela, baiñan zuen beldurkunde guziak garditzea errax da. Telemakek eta nik gure buruak
bahi eskeiñtzen ditugu Idomeneren xede onaz
ihardesteko. Zuen eskuetan egonen gare agiñduak izanen zaizkitzuen gauzak osoki betheak
izan arteo. Oi manduriendarrak, zuek kexatzen
zaituztena da —[...]— Kretoarrak oharkabean
nausitu zaizkitzuen zuen mendietako athekez
eta holetan jarri diren, zuek nahi eta ez, berek

nahi duten aldi guziez sartzeko heinean lurretan,
zeiñetara gibelat egiñ baituzue heiei itsas hegiko
zelhaiak uzteagatik. Atheka hek, zeiñak kretarrek estali baitituzte dorre soldadoz bethe
batzuez, dira beraz, gerla huntako egiazko hastapena. Ihardetsazue niri, bada oraiño bertzerik?
Orduan, manduriendarren buruzagia aiñtziñatu zen eta huneletan miñtzatu:
—- Zer ez dugu egin gerla huni ihes egiteagatik! Jainkoak lekuko ditugu nola bakea hautsi ez
dugun, kretoar eziñ sasiatuak diren horien
medioz bakea eziñ bertzea izan denean baizen,
eta noiz eta ere heien agiñtzetako siñestea galtzera bortxatu baikaituzte. Oi jendaia zoroa, zeinak gure nahikunde guzien kontra bortxatu baikaitu haren kontra desesparazionezko xede
baten hartzeko premiatasun izigarrira eta hura
galduz baizik gure buruak gehiago eziñ begiratzera! Atheka hek idukitzen dituzteno, usteko
dugu gure lurrez jabetu nahi dutela eta gerorri
gathibutasunean ezarri. Baldiñ egia balitz beren
hauzoekiñ bakean egoteko xedea baizik ez dutela, askietsiak laizte gogo onez utzi diotegunaz
eta ez lituzkete iduki nahi iragangiak toki

batzuetara zeiñak gathibutasunean ezartzeko
xederik ez balute. Baiñan ez ditutzu ezagutzen,
oi agude zuhurra. Zorigaitz handi batez ikasi izan
dugu heien ezagutzen. Oi gizon jainkoez maitatua, ez dezazula gehiago gibelamendurik eman
gerla zuzen eta premia bati, zeiña gabe Hezperiak ez baitu zeren usten izan bake onik. Oi jendaia esker gabea, enganatzaile eta krudela,
zeiña jainkoek samurturik igorri izan baitute
guregana gure bakea asaldatzeagatik eta gu
gure hutsez gaztiatzeagatik! Baiñan, oi jainkoak,
gu gaztigatu ondoan gutaz mendekio atharako
duzue. Etzarete gutiago zuzenak izanen gure
etsaien kontra nola gure kontra.
Solas horien ondotik irakiduran jarri zen bilkuma guzia. Iduri zuen Marz eta Belona lerrotik
lerrora zabiltzala bihotz guzietan bizten gerlako
sua, zeiña Mentorrek bere egiñ ahalaz itho nahi
baitzuen. Solasa berriz huneletan hartu zuen:
— Ez baliñ banu agiñtzarik baizen zuei egiteko, zuen baithan laiteke hetan ez fidatzea, baiñan gauza gertuak eta orai berekoak eskeiñtzen
deraizkitzuet. Bahitzat Telemake eta ni ez baliñ
bagira aski, emanaraziko daizkitzuet kretoar

aitoren seme lehenbizikoetarik eta balentenetarik hamabi. Zuen aldetik ere zuzen da eman
detzatzuen bahiak, ezen Idomenek bakea nahi
duelarik, nahi du beldurrik gabe eta apaldu
gabe. Bakea nahi du, zerorrek diozuenaren arabera zuhurtziaz eta begirakortasunez, baiñan ez
bizi nagi bat dela medio eta gizonak mehatxatzen dituzten lanjeren beldurrez. Hiltzera edo
bentzutzera higual abian da, baiñan bakea
nahiago du ezen garhaiziarik ospetsuena. Bentzutua izaiteko beldurkundeaz ahalketua laite,
baiñan zuzenaren kontra ibiltzeaz beldur da, eta
ez da ahalke bere hutsen zuzentzea nahi izaiteaz. Harmak eskuan, bakea eskeiñtzen derautzu. Ez ditu larderiarekiñ patuak berak eman
nahi, ezen ez derauka bortxazko bake batez konturik idukitzen. Guziak askiesten dituen bake bat
nahi du, bekaizgo guziak geldiarazten dituena,
herra guziak ixiltzen, eta beldurkunde guziak
ezeztatzen. Hitz batez, Idomeneren xedeak dira
hek berak, zeinak segur bainaiz ikusi nahi ziñtuzketela haren baitan. Ez da lanik gauza hori zuen
baitan sarraraztea baizen. Siñetsaraztea ez da

gaitz izanen gogo libro eta deskantsu batekiñ
nahi baliñ banauzue entzun.
Entzunazazue beraz, oi gizon bihotzez betheak, eta zuek, oi aiñtziñdariak, zuhurziaz eta
batasunez hain betheak. Entzunatzue zer
eskeiñtzen derautzuetan Idomeneren partez. Ez
da zuzen sar ahal dadien bere hauzoen lurretan.
Ez da zuzen ere haren hauzoak sar ahal ditezen
harenetan. Iragangiak dorre goraz hazkartuak,
ez bataren ez bertzearen alde diren tropez zainduak izaitea onhesten du. Zu Neztor eta zu Filoktete, sortzez grekak zarete, baiñan aldi huntan
Idomeneren kontra altxatu zarete. Hartakotz,
sobera haren alde izan zaitezten ez da beldur
izaiteko. Zuek hunkitzen zaituztena da Hezperian guzien bakearen eta libertatearen alderdia.
Gerla bitzarazten duten iragangia heien idukitzailleak eta zaiñak zerorrek izan zaitezte. Ez
dagoka gutiago zuen onari Hezperiako jendaia
zaharrek desegiñ ez dezaten Zalanta, greken hiri
berria eta altxatu dituzuenen iduria, ezen Idomene bere hauzoen lurrez bortxaz nausi ez dadien.
Batzuen eta bertzen artean balentza idukazue.
Maitatu behar ziñduketen jendaia baten erdira

gerla ekar bidean, juye eta konpuntzaile izaiteko
ospea hautazazue. Erranen derautazue patu
horiek sentagallazkoak iduri lakizkitzuela seguratzen ahal baliñ baziñtazkete Idomenek xede
on batekiñ betheko dituela, baiñan zuen askiestera noha.
Bi aldetako segurtasunarentzat aiñtziñean
nik aipatu bahiak izanen dira, iragangia guziak
zuen eskuetara utzi arteo. Noiz eta ere Hezperia
guziko ethorkizuna, Zalantakoa eta Idomenerena zuen eskuetan izanen baitira, askietsiak izanen ote zarete? Gerozgoiti norentzat izanen ahal
duzue gibelbeldurrik? Zerorren buruaz ote? Etzarete Idomeneri fidatzera ausartatzen eta Idomene haiñ guti da zuen enganatzeko gai non zuei
fidatu nahi da. Bai, fidatu nahi deraizkitzue bere
eta bere azpiko guzien deskantsua, bizia eta
libertatea. Bake on bat baizen ez baliñ baduzue
egiazki nahi, horra non heldu zatzuen aiñtziñera
eta gibelat egiteko estakuru guziak khentzen
deraizkitzuen. Oraiño behiñ, zuei eskeiñtza
horien egitera beldurrak Idomene erakartzen
duela etzaiteztela alha. Zuhurtziak eta zuzentasunak hortara erakartzen du kexatu gabe heia

flakiari eratxikitzen duzuen prestutasunez egiten
duen gauza. Hastetik hutsak egiñ ditu eta ospe
derauka hek ezagutzea egiten deraizkitzuen
eskeiñtzez. Emetasuna da, balenorioa da, bere
onaren haiñ guti ezagutzea da, bere hutsak
gorde ahal uste izaitea, agerritzean hetan gogortzea burgoiki eta larderiaz. Zeiñak ere bere
etsaiari bere hutsak aitortzen baititu eta heien
ezeztatzea eskeiñtzen baitu, haiñak haletan erakusten du ez dela gehiago erortzeko gai, eta
etsaiak zer nahi denen beldur izaiteko duela haiñ
gobernu zuhur eta sendotik, baldiñ ez badu
bakea egiten. Begira duzuela etzetzaten zuen
aldian hutsean ezar. Baldiñ ez baituzue bakea
eta zuzentasuna zuei heldu direnak entzuten,
bakea eta zuzentasuna aspertuak izanen dira.
Idomenek jainkoak bere kontra samur kausitu
behar bidean, bere alde eta zuen kontra bihurraraziren ditu. Telemake eta ni zuzenaren alde
altxaturen gare. Zeruetako eta ifernuetako jainko guziak orai egiñ deraizkitzueten eskeiñtza
zuzenez lekuko hartzen ditut.
Hitz horiek erraitearekiñ, Mentorrek besoa
altxatu zuen hanbat jendaiari erakusteko olibe-

raren adarra, zeiña haren eskuetan baitzen
bakezko seiñalea. Hurbildanik begiratzen zioten
aiñtziñdariak miretsiak eta zoratuak izan ziren
haren begietan dirdiratzen zuen su jainkozkoaz.
Agertu izan zen handiratasun eta eskudantzia
batekiñ, gizonen arteko handienen baitan ikusten dena baiño gaihenagoak. Solas ezti eta larderiadun heien atsegiñak airatzen zituen bihotzak. Iduri zuten solas xarmadun hek, zoinek betbetan, gabazko ixiltasun handienean, trikarazten
baitituzte Olinparen erdian ilhargia eta izarrak,
maltsarazten baitute itsaso samurra, haizeak eta
uhinak ixilarazten eta hibai bortitzenen ra baratzen.
Mentor zen jendaia samur heien guzien
erdian hala nola Bakuz tigrez inguratua zenean,
zeiñek beren odol egarria ahantzirik, haren boz
eztiaren indarraz ethortzen baitziren haren
oinen milikatzera eta maltsoki haren eskupera.
Hastean oro armadan ixil-ixila gelditu ziren. Aiñtziñdariak elkarri begira zauden, gizon hari eziñ
ihardukiz eta beren baithan eziñ endelgatuz nor
ote zitakeien hura. Tropa guziak geldi-geldia
zauden eta begiak haren gaiñean. Nihor etzaite-

keien solas baten egitera ausarta, izan zezan
beldurrez oraiño zerbait erraiteko eta etzediñ
izan entzuna. Nahiz etzuten edireiten harek
erran zuenei deusik emendatzeko, haren solasak
laburrak iduritu zitzaizkoten eta atsegiñ zuketen
gehiago miñtzatu izan balitz. Haren erran guziak
gelditzen ziren bernuzatuak bezala guzien bihotzetan. Miñtzo zenean bere burua maitharazten
eta siñetsarazten zuen. Bat bedera lehian zegoen eta luzatua, haren ahotik atharatzen ziren
demendren solasak ez galtzerat uzteko.
Azkenekotz apur handi bat guziak ixilik egon
ondoan, emeki emeki haro ilhun bat orotara
hedatu izan zen. Etzen lehen bezala jendeak
beren erretsapioko irakiduran egiten duten biahorezko haro haren pare. Aitzitik barbara ezti
fagorezko bat zen. Ordutik begitartetan ageri
zen ez dakit zer deskantsuzko eta eztitarik. Manduriendarrak, haiñ gaizkuratuak zirenak, berek
hautematen zituzten harmak eskuetarik erortzen zitzaizkotela. Falanta basa bere Lazedemondiarrez, harritua zegoen bere errai burdiñazko hek ukituak hautemaiteaz. Bertzeak, erakusten zioten zorionezko bake haren minez jarri

ziren. Filoktetek, bere aiñtziñeko dohakabetasunen medioz, bihotza beraztua zuen. Begietarik