Telemake - 06
Haren azpikoek nahiagoko dute hil, bertze errege muthiri eta zuzen konturik ez deraukan baten
nausitasuna onhetsiren duten baino lehenago.
Jainkoak berak haren alde gudukaturen dira. Ikusazue zonbat gider geldituren zaitzon hesturarik
handienetan!
Nik diot beraz, gerlan ez dakien errege
bakezko bat hainitz errege eskasa dela, ezagu-
tzen ez duenaz geroztik bere eginbide handienetarik bat, zoina baita etsaien garhaitzea. Bainan
oraino erraiten dut hainitzez gaihentzen dela
errege gerlari bati, zoina gerlako baizen aiher ez
baita eta bakean premia diren antzeak eskas
baititu.
Ohartu nintzen hainitz bazirela bilkuan nere
sinestea onhesten etzutenak, ezen gizon gehienak, zoratuak gauza ospetsuez, hala nola garhaiziez eta konkestez, hek hautatzen dituzte gauza
laño, deskantsu eta solidoen gainean, hala nola
baitira bakea eta populuen arteko manamendu
zuhurra. Bainan Minozekin higual mintzatu nintzela zahar guziek agerritu zuten.
Zaharren buruzagiak oihu egin zuen:
— Gure irla guzian ezagutua den Apolonen
erran bat ikusten dut bethatzen. Minozek galdegin zioen jainko hari heia noiz arteo haren ondoregoa erreginaturen zen ezarri zituen legeen
arabera. Jainkoak ihardetsi zioen: «Hire haurrak
erreginaturen dituk, hire legeen erreginaraztekotzat arrotz bat hire irlan sartu arteraino». Beldur izan ginen Kretaren zebatzera ethor zedin
zonbait arrotz, bainan Idomenen zorigaixtoak
eta Ulizen semearen zuhurtziak, zoinak edozein
gizonek baino hobeki aditzen baititu Minozen
legeak, erakasten deraukute jainkoaren erranen
xedea. Zertako luzatzen dugu koroatzetik dohamenek emaiten deraukuten erregea?
BORTZGARREN LIBURUAREN AKABANTZA
SEIGARREN LIBURUA
Ordu berean zaharrak oihan sakratutik ilkitzen dira. Trenkadura jakin nahiz, jadanik populua khexatua zagoen. Buruzagiak eskutik hartzen nau, eta prezioa eman dudala banatzen dio.
Hura mintzatu bezain laster oste guzia harramantz handi batean jarri zen. Guziak irrintzinaz
eta oihuz abiatu ziren. Itsas bazterrak eta inguruetako mendi guziek ihardetsi zuten oihu hau:
«Ulizen semea, Minozen iduria, kretoarren gainean erregina dadiela!».
Apur bat iguriki nuen, eta eskuz keinuka hari
nintzen entzun nintzaten amoreagatik. Bitartean
Mentorrek beharrira erraiten zeraudan:
— Zure sor-lekuari arnegu egin gogo diozu?
Erreginatzeko lehiak ahantzaraziren ote deraitzu
Penelopa, zeinak bere azken peskiza bezala igurikitzen baitzaitu eta Ulize handia, jainkoek
bihurtu gogo zerautzutena?
Solas horiek bihotzeraino sartu zeraizkidan
eta erreginatzeko lehia zoroari ihardukarazi
zerautadaten.
Bizkitartean bilku biahoretsu hura ixiltasun
handi batean jarri zen eta eman zeraudan hunela mintzatzeko bidea:
— Oi kretoar ospetsuak! Ez dut nik merezi
zuen manatzea. Orai erreberritu duten Apolonen
erranak irakasten du Minozen ondoregoa erreginatzetik geldituren dela, irla huntara arrotz bat
ethortzen denean, errege zuhur haren legeak
erreginaraziren dituenak. Ez da ordean errana
arrotz hura erreginaturen dela. Nahi dut sinetsi
ni naizela Apolonek aipatu arrotza. Haren errana
bethe dut. Irla huntara ethorri naiz. Legeen
egiazko xedea asmatu dut eta ongi nahi nuke nik
eman dudan argia, hautatuko duzuen gizonarekin heien erreginaraztera zerbitza baledi. Nitaz
den bezenbatean, Kretako ehun hiriak baino,
erresuma eder huntako aberastasuna baino,
nahiago dut nere sor-lekua, Itaka ttipi eta erromesa. Othoi, utz nezazue nere dohamenari
jarraikitzera. Zuen jokoetan gudukatu balin
banaiz, etzen hemen erreginatzeko irritsean,
bainan bai zuen peretxuaren eta zuen urrikalmenduaren merezitzea gatik, eta nere sor-lekura bihurtzeko ahalak zuenganik ardiesteagatik.
Nahiago dut Ulize nere aitaren eskupean bizi eta
Penelopa nere amaren gozagarri izan, ezenetz
lurreko jendaia guzien gainean erreginatu. Oi
kretoarrak! Ikusten duzue nere bihotzaren erdia.
Utzi behar zaituztet, bainan herioak bakarrik
iraungiko du nere ezagutza. Bai, azken hatseraino Telemakek maitaturen ditu kretoarrak, eta
heien omenari ber-bereari bezain ontsa begiraturen dio.
Ni mintzatu bezain lazter, bilkuan altxatu zen
haro-burrunba bat, kalernetan itsasoko uhinek
elkar joitea egiten duten bezalakoa. Batzuek
erraiten zuten:
— Jainko bat ote da gizon itxuraren azpian?
Bertze batzuek ihardukitzen zioten bertze
tokitan ikusi nindutela, eta ezagutzen nindutela.
Zonbaitek oihu egiten zuten:
— Hemen erreginatzera bortxatu behar da!
Azkenean hartu nuen berriz solasa, eta bakotxa lehiarik ixildu zen, ez jakinez heian hartuko
ote nuen behin nahi izan ez nuena. Huna zer
erran nioten:
— Oi kretoarrak! Etzaitzuela gaitzi nik gogoan dudana erraitea. Populu guzietarik zuhurre-
nak zarete, bainan zuhurtziak, nere iduriz, galdegiten du ohartzen etzaitzuen kontu bat. Hautatu
behar duzue ez legeen gainean umokienik mintzo den gizona, bainan hek berthute iraunkorrenarekin begiratzen dituena. Ni gazte naiz, eta
beraz deus guti ikusia, lehien oldarrari paratua,
eta orai manatzeko baino, hein hobean manamenduaren azpian argituz, ondoan nerorrek
manatzeko. Ez dezazuela beraz gizon bat bilha,
bertzeak gorputzeko eta izpirituko mainetan garhaitu dituena, bainan bai bere burua bentzutu
duena. Bilha zazue beraz gizon bat zuen legeak
bihotzaren erdian iskribatuak derauzkana eta
lege hek bizi guzian begiratu dituena. Bere egintzen gatik hautazazue etez bere elheen gatik.
Zahar guziak nere solasez hartuak zauden,
eta ikusirik bilkuaren laudoriozko oihuak geroago eta gorago zoazela, erran zerautaden:
— Gure baitan zure erreinuaren ikusteko peskizarik jainkoek uzten ez deraukutenaz geroz,
lagun gaitzazu bedere errege baten edireiten,
zoinak gure legeak erreginaraziren baititu. Behar
den begirakortasun harekin manatzeko gai den
norbait ezagutzen duzu?
Kuxean ihardetsi nioten:
— Ezagutzen dut gizon bat zoiñaren ganik
idukitzen baititut nere baitan prezatu ditutzuen
gauza guziak. Haren zuhurtzia mintzatu da etez
nerea. Ihardetsi ditudan gauza guziak hunek
nere baitan ibeniak ziren.
Ordu berean, eskutik naukalarik Mentor, bilkuari erakusten nioen eta guzien begiak hunen
gaiñera bihurtu ziren. Erraiten nuen zonbat arta
izan zuen nere haurtasunaz, zonbat hesturetarik
athara ninduen eta hunen erranei jarraiki ez niñtzen ordu beretik zonbat ondiko erori ziren nere
gaiñera.
Hastean etzen behatua izan bere arropa
arront eta lañoak gatik, bere egoiteko molde
begiratua gatik, bere kasik kontinoko ixiltasuna
gatik eta bere begitarte hotz eta begiratua gatik.
Baiñan ez dakit zer bihotzoirik eta goihenik agertu zitzaioten hunen begitartean, kontuz begiratu
ziotenean. Ohartu ziren hunen begietako bizitasunari eta zer bipiltasunekin egiten zituen gauzarik ttipienak. Asko galde egiñ ziotzaten. Guziak
espantiturik gelditu ziren. Errege egiteko xedea
hartu zuten. Bere burua deskantsuki aitzakiatu
zuen. Erran zioten, bizitze arrontera baten gozoak nahigo zituela, ezenetz erreiñuko distiadura.
Erregerik hoberenak dohakabe zirela zeren kasik
behin ere etziroten egiñ nahi luketen ongia, bai
ordean, ardura, lausengatzaileen enganioz, nahi
ez luketen gaizkia. Erran zuen oraino baldin gathibutasuna arbuiagarri bazen, erregetasuna
etzela gutiago, gathibutasun itxuraz ukatu bat
zenaz geroz.
— Errege denean —zioen—, manamenduen
ihardukaraztekotzat behar diren gizon guzien
menjorian izaiten da. Dohatsuak manatzera bortxatuak ez direnak! Gure sor-lekuari baizen ez
diogu zor, manamendua eskuetan emaiten
deraukunean, gure libertatearen sakrifizioa,
gero guzien onari destatzeko amoreagatik.
Orduan Kretoarrek, beren harriduratik ezin
atharaz, zer gizon hautatu behar zuten galdegin
zioten.
— Gizon bat —ihardetsi zuen—, ongi ezagutzen zaituztena, manatu behar zaituztenaz
geroz, eta zuen manatzeko beldur dena. Erregetasunaren lehia lukeienak, zer den ez daki, eta
hartako eginbideak nondik bethako ditu, ez
dituenaz geroz ezagutzen? Hark bere gatik bilhatzen du, eta zuek, zuen amoreagatik baizen harturen ez duena nahi behar zindukeie.
Kretoarrak ezin gehiago harritu ziren ikusteaz
bi arrotz nahi etzutenak erregetasuna bertze
hanbatek bilhatzen dutena. Norekin ethorri
ginen nahi izan zuten jakin. Nozikratek, portutik
haraino lagundu gaintuenak, Azael erakutsi zioten, zeinarekin Zipratik ethorri izan baikinen.
Bainan heien harridura etzen gutiagoa izan, jakin
zutenean Mentor Azaelen gathibu izana zela.
Azaelek bere gathibuaren zuhurtziaz eta prestutasunaz ukiturik, bere kontseilari eta bere adiskiderik hoberena egin zuela. Gathibu libratu hura
bera zela erregetasuna nahikatu etzuena, eta
Azael, Damas Ziriakotik etorria zela Minozen
legeez argitzeagatik, hain zen haren bihotza
zuhurtasunaren amodioz bethea.
Zaharrek Azaeli erran zioten:
— Gure manamendua har dezazun ez gara
zure othoiztera menturatzen, ezen Mentorren
gogo berak dituzula iduritzen zerauku. Gizonentzat sobra arbuio dukezu heien manatzera jarri
nahi izaitekotzat. Bertzalde aberastasunez eta
erregetasuneko distiaduraz axola gutiegi dukezu
distiadura hura erosi nahi izaitekotzat populuen
manamenduak dakarken endresuez.
Azaelek ihardetsi zuen:
— Ez dezazuela usten izan, oi kretoarrak,
gizonak arbuiagarrri zeraizkidala. Ez, ez. Heien
on eta dohatsu eragitera destatzean badakit
zenbat handiratasun den. Bainan hainitz nekhe
eta ateka lan hortan bada. Horri darraion distiadura ez da zina eta izpiritu zoroak baizen ez
ditzake lilura. Bizia laburra da. Handiratasunek
sasia diroten baino gehiago kilikatzendituzte
lehiak. Hain urrundik ethorri naiz itxurazko ontasun hetaz iragaiten ikastera, etez heien bilha.
Adios. Nere xede guzia bizi deskantsu eta urrundu batera itzultzekoa da, zeinetan zuhurtziak
nere bihotza mantena dezan eta zeinetan prestutasunak hil ondoan bertze bizi hobe batetako
emaiten dituen peskizek, zahartzeko nahigabeak
goza deitzadaten. Baldin zerbait nahi izaitekorik
banu, ez laite errege izaitea, bainan ikusten dituzuen bi gizon hauetarik behin ere ez partitzea
laite.
Azkenean, kretoarrek, Mentorri mintzo zirelarik, oihu egin zuten:
— Oi gizonetarik zuhurrena eta handiena,
errazaguzu bada nor hauta dezakegun erregetzat. Zer hautu egin behar dugun erakutsi gabe,
etzaituztegu abiatzera utziren.
Ihardetsi zioten:
— Bertze ikusle guzien erdian nintzelarik,
gizon bati ohartu naiz, zoinak surik batere erakusten ez baitzuen. Adineko gizon bat da, oraino
aski bizkorra. Galdegin dut heia nor zen gizon
hura. Aristodeme deitzen dela ihardetsi derautade. Gero entzun dut erraiten ziotela bere bi
semeak gudularietan zituela. Hartaz atseginik
batere bazuela ez du agertu. Erran du batarentzat erregetasuneko lanjerak ez dituela lehiatzen, eta sobra duela maite bere sorlekua bertzea erregina dedin behin ere onhestekotzat.
Solas horietarik ezagutu dut aita hark amodio
zuhur batez maite duela bere ume prestua eta
bertzeari ez diola bere barraiaduretan lausengurik emaiten. Nere jakin-nahia tirriatuz, galdegin
dut zer izan den gizon zahar haren bizia. Zuen
herritar batek ihardetsi deraut:
— Harmak luzez ekarri izan ditu eta sarraskiduren uspelez estalia da. Bainan bere berthute
zinak eta lausenguen etsaiak, Idomenei kexagarri eragin zioten. Hartakotz etzen errege hura
Troiesko sethioan huntaz zerbitzatu. Beldur izan
zen gizon batentzat, zoinaren erran zuhurrei
jarraikitzera ezin bortxaturen baitzuen bere
burua. Bekaizti ere izan zen gizon hunek laster
eraikaraziren zuen ospeaz. Hunen zerbitzu
guziak ahantzirik hemen utzi izan zuen behar,
eta aberastasunentzat baizen prezamendurik ez
duten gizon bihotz eta ikustate gabeen arbuiagarri. Bainan, boz bere behartasunean, bere
alhorra bere eskuz laboratuz, irlako leku apart
batean bizi da. Bere semetarik bat berekin
lanean hari du. Elkar amodio min batez maite
dute, zorionean bizi dira. Beren zuhurtasunaren
eta lanaren medioz bizitze arront batean premia
diren gauza guzien nasaizian jarri dira. Agude
prestuak bere eta bere semearen beharren
sobrakinak hauzoko eriei emaiten diotzate. Gazteak lanean harrarazten ditu. Argitzen ditu eta
kontseiluz laguntzen. Hauzoko makur guzien juie
da. Mainada guzien aita da. Berearenaren zori-
gaitza du, bigarren seme bat izaitea aitaren erranei jarraiki nahi izan ez dena. Aitak, ahalaz onera
bihurrarazi nahiz luzez jasan ondoan, azkenean
etxetik khendu du. Anbizione zoro bati eta atsegin guziei barraiatu da.
Oi kretoarrak, horra zer erran izan zeraudan.
Heian egia denetz badakikezue. Bainan gizon
hori erraiten duten bezalakoa balin bada, zerentzat egin jokoak? Hunenbat arrotz zerentzat bilaraz? Zuen artean baduzue gizon bat ezagutzen
zaituztena eta ezagutzen duzuena, gerla dakiena, bere bihotza erakutsi duena ez bakarrik
etsaien kontra, bainan oraino behartasun izigarriaren kontra. Lausenguen medioz biltzen diren
aberastasunak arbuiatu dituena, lana maite
duena, jende xehearentzat laborantza zein
balios den dakiena. Urguluzko edergailuak
higuin dituena. Bere haurren amodio itsu batez
bere burua beratzera uzten ez duena. Baten
prestutasuna maite duena eta bertzearen tzartasuna arbuiatzen. Hitz batez, gizon bat jadanik
populuaren aita dena. Horra zuen erregea, Minoz
zuhurraren legeak zuen gainean erreginarazi
nahi ditutzuela egia balin bada.
Guziek oihu egin zuten:
— Egia da, Ariztodeme, zuk erraiten duzun
bezalakoa da. Hura da gure errege izaitea merezi duena.
Zaharrek deitarazi zuten. Bilhatua izan zen
ostean, zeinaren erdian jende xehearekin nahasia baitzagoen. Deskantsu agertu zen. Errege
egiten zutela erran zioten. Ihardetsi zuen:
— Zuen eskeintza ez dirot hirur paturen
azpian baizik onhets. Lehenbizikoa da, bi urteen
buruan erregetasuna utziren dudala baldin ez
bazaituztet zareten baino hobeak eragiten eta
legeei bihurtzen balin bazarete. Bigarrena da,
nere bizitze laño eta arrontari jarraikitzea libro
izanen naizela. Hirugarrena da, nere haurrek
herronkarik izanen ez duten, eta ni hil ondoan,
bertzeak bezala, beren merezimenduaren arabera higualtasunean idukiak izanen diren.
Hitz horien gainean, etzen alde guzietarik
irrintzinarik baizen. Legezainen buruzagiak Ariztodemen buruan ezarri zuen koroa. Sakrifizioak
eginak izan ziren Jupiterri eta bertze jainko handi
guziei. Ariztodemek egin zauzkun emaitza batzu,
ez erregeek laket duten ospearekin, bainan laño-
tasun noble batekin. Azaeli eman ziotzan Minozen legeak, Minozen beraren eskuz iskribatuak.
Eman ere zioen Kretako ixtorioa Saturnen eta
urrezko mendetik hasten zena. Ezarrarazi zituen
haren untzian fruitu mota guzietarik, zoinak Kretan onak baitira eta Zirian ez baitira ezagutuak,
eta behar izan ahal zetzazkeien laguntza guziak
eskeini ziotzan.
Nola lehen bai lehen abiatzera baginauden,
untzi bat arrimarazi zeraukun saker on eta gizon
harmatu saihera hazkar batekin. Han guretzat
arropak eta bizigarriak ezarrarazi zituen. Ordu
berean Itakara goateko haize on bat altxatu zen.
Nola haize hura Azaelentzat kontrakoa baitzen,
igurikitzea bortxatua izan zen. Abiatzen ikusi
gintuen, behin ere berriz ikusi behar etzituen
adiskide batzu bezala besarkatu gaintuen.
— Jainkoak —zioen—, zuzenak dira. Adiskidantza bat ikusten dute prestutasunaren gainean asentatua ez dena. Egun batez elkargana
bilduren gaituzte eta gure arimak gehiago ez
partitzeko elkarganatzen ikusiren dituzte baratze dohatsu heiek, zoinetan, diotenaz, prestuak,
hil ondoan, bethiereko bake batez gozatzen bai-
tira. Oxala nere hautsak zuenekin bilduak ahal
balitezi! Hitz horriek erraitearekin nigarretan
zagoen eta hasperenek mintzoa ithotzen zioten.
Ez ginduen hark baino nigar gutiago egiten eta
untzira lagundu gaintuen.
Ariztodemek erran zeraukun:
— Zuek egin nauzue errege, zer irriskuetan
ezarri nauzuen orhoit zaitezte. Jainkoei galdegiozue egiazko zuhurtzia ibent dezadaten eta begirakortasunez bertze gizonei gaihen natzaioten
eskudantziaz gaihentzen natzaioten bezala.
Nitaz den bezenbatean, zuen sor-lekura zorionean bida zaitzaten othoizten ditut, zuen etsaien
ozartasuna konfondiaraz dezaten eta han erakuts dezazuten Ulize, bakearen erdian, bere
Penelopa maitearekin erreginatzen. Telemake,
untzi on bat emaiten derautzut sakerez eta gizon
harmatuz bethea. Zure ama toleiatzen duten
gaixtaginen kontra zerbitzaturen ahal zeraizkitzu. Oi Mentor! Zure zuhurtziak deusen beharrik
ez du, eta ez deraut zure aldera deusere lehiarazten. Zoazte biak, elkarrekin bizi zaitezte,
orhoit zaitezte Ariztodemez, eta egun batez itakarrek kretoarren behar ordurik izaiten badute,
nere azken hatseraino kondazazue nere gainean. Besarkatu gaintuen eta eskerrak bihurtzean, nigarrak ezin iduki gintuen.
Bizkitartean gure belak hanpatzen zituen haizeak piaia nahi bezalako bat agintzen zeraukun.
Jadanik Idako mendia gure begietan goihen
baten pare zen. Itsas hegiak suntsitzen ziren.
Peloponezako bazterrek iduri zuten itsasoan
heldu zirela gure aintzinera etortzeko bezala.
Bet-betan, pesia beltz batek zerua inguratu zuen
eta itsasoko uhinak samurrarazi. Eguna gau bilhakatu zen eta herioa aintzinera jarri zitzaukun.
(...) Gure lema idukitzailea asaldatua, oihuz abiatu zen, harkadietara muthiriki bulkatzen gaintuzten haizeei ezin iharduk ziola. Haize buelta batek
gure masta kraskatu zuen eta apur baten
buruan, harkadien muturretan urratzen entzun
ginduen gure untziaren zola.
Ura alde guzietarik sartzen da, untzia hondatzen hari da, gure saker guziak heiagoraz daude
zerura. Besarkatzen dut Mentor, eta erraiten
diot:
— Huna herioa, bihotzoiki hartu behar dugu.
Egun galaraztekotzat baizen, ez gaituzte jainko-
ek hanbat hesturetarik athara. Hil gaitezen, Mentor, hil gaitezen. Alfer lizate gure biziak pesiaren
kontra begiratu nahi izaitea.
Mentorrek ihardetsi zeraudan:
— Bethi zerbait gider atzamaiten du egiazko
bihotzoitasunak. Ez da aski heriotzeari deskantsuz begiratzea. Haren beldur izan gabe, haren
urruntzeko egin ahal guziez bermatu behar da.
Har dezagun biek saker alki luze horietarik bat.
Noiz-eta ere gizon izipera eta asaldatu multzu
hori biziaren dolamenetan baitago, haren begiratzera destatu gabe, guk gurearen atharatzeko
astirik gal ez dezagun.
Berehala haizkora bat hartzen du, arras ebakitzen du masta, zeina lehenago kraskatua itsasora makurtua baitzagoen eta untzia saihetsaren gainera ezarri baitzuen. Untzitik bulkatzen
du eta bera uhin muthirien erdira jausten da.
Deitzen nau nere izenaz eta hari jarraikitzea
esportzatzen nau. Hala nola haize guziek batean
akometatzen dute zuhañ bat eta higitu gabe
badago bere erro barrenen gaiñean, hostoak
baizen pesiak inharauz ez detzaken bezala,
higual Mentor ez xoilki bihotzdun eta kordokatu
gabea, baiñan ezti eta deskantsu iduri zuen, haizeei eta itsasoari manatzen zuela. Jarraikitzen
natzaio. Eta nor egonen ahal zen jarriki gabe,
hark esportsatuz geroztik?
Masta igeri zagoen haren gaiñean gerorrek
gure burua eramaiten dugu. Guretzat laguntza
handi bat zen, ezik gaiñean jar giñaiztekeien eta
laster iraungiak izanen ziren gure indarrak, gelditu gabe, bethi igerikatu behar izan baliñbagindu. Baiñan zur handi hura pesiak maiz itzulikatzen zuen eta itsasoan pulunpatuak gelditzen
giñen. Orduan ur gazia iresten ginduen, zeiña
ahotik, sudurretik eta beharrietarik baitzariogokun eta mastaren gaiñera berriz igaiteko uhiñen
kontra gudukatzera bortxatuak giñen. Aldi
batzuez ere tiraiñ handi bat, mendia bezaiñ
gora, gure gaiñetik iragaitera heldu zen eta tinki
egoiten giñen, beldurrez kordoka muthiri hartan
gal giñezan masta, gure azken peskiza.
Hestura izigarri hartan giñelarik, Mentorrek
orai zohizko jar-leku hortan den bezaiñ deskantsu erraiten zeraudan:
— Uste ote duzu Telemake, zure bizia haizeen eta uhiñen gogara utzia dela? Uste ote
duzu jainkoen manamendua gabe, galaraz ahal
zezaketela? Ez, ez. Jainkoek trenkatzen dituzte
gauza guziak. Beraz, jainkoen beldur izan behar
da etez itsasoaren. Hondarren zolan ere baziña,
Jupiterren eskuak handik athara ahal ziñtzazke.
Baziña ere Olinparen gaiñean eta izarrak oiñen
azpian, Jupiterrek honda ahal ziñtzazke lezeen
zolan edo bulka Tartaro beltzeko su lamen erdira.
Solas miresgarri horiek entzuten nituen eta
apur bat sosegatzen niñduten. Baiñan ez nuen
ihardesteko izpiritua aski libroa. Ez niñduen ikusten, eta nik ere ez nezaken hura ikus. Gau guzia
hotzez daldaran eta erdi hilak iragan giñduen,
pesiak nora bulkatzen gaiñtuen jakiñ gabe. Azkenean haizeak eztitzen abiatu ziren eta itsasoak
orroaz iduri zuen norbait luzez samur egona eta
bere hisiaz unhaturik, asaldu eta irakidura hondar bat baizik ez duena. Burrunba ilhun bat
bazagokan eta haren uhiñak etziren kasik lur
iraulietako hildoak baiño gehiago.
Bizkitartean argizkorria ethorri zen iguzkiari
zeruetako athalaien idekitzera eta egun eder bat
agiñdu zuen. Iguzki aldea oro sutan zen eta iza-
rrak haiñ luzez gordeak egon zirenak agertu
ziren eta ihes egiñ zuten Febuz ethortzearekin.
Urrundanik lurra ikusi giñduen eta haizeak haren
gana hurbiltzen gaiñtuen. Hauteman nuen
orduan peskiza berriz sortzen nere bihotzean.
Baiñan gure lagunetarik bati ere ez giñen ohartu. Iduriaren arabera, bihotza ttipitu zitzaien eta
pesiak untziarekin guziak hondatu zituen. Lurrari hurbildu giñenean, itsasoak bulkatzen gaiñtuen porroskatuko gaiñtuzten harkadi mutur
batzuetara, baiñan ahalaz, mastaren burua erakusten ginioten. Mentorrek masta hura erabiltzen zuen pilotu umo batek lemarik hoberena
erabiltzen duen bezala. Haletan huts egiñ giñtuen gerenda izigarri hek eta noizbait bazter bat
eztia eta zelhaia ediren giñduen. Orduan erraxki
igerikatuz, legarrean leihorra hartu giñduen. Han
ikusi gaiñtuzun, irla huntan egoten zaren oi jainkosa handia. Han nahi izan gaiñtuzun errezibitu.
SEIGARREN LIBURUAREN AKABANTZA
ZAZPIGARREN LIBURUA
Telemakek solas horiek akabatu zituenean,
ninfa guziak muitu gabe zaudenak, begiak haren
gaiñean landatuak, elkarri begira jarri ziren.
Espantiturik batak bertzeari erraiten zioten:
— Nor dira beraz jainkoek haiñ maite dituzten
gizon hauk biak? Nork egundaino entzun ote du
horren gertakuntza miragarririk? Mintzatzeko
dohaiñean, zuhurtasunean eta balentzian Ulizi
jadanik bere semea gaihentzen zaio. Zer bekundea! Zer edertasuna! Zer eztitasuna! Zer [...]!
Baiñan zer noblezia eta zer handiratasuna! Ez
baliñbaginaki gizon baten semea dela, erraxki
har laite Bakuzentzat edo Merkurentzat, edo
Apollon handiaren berarentzat. Baiñan nor da
gizon itxuraz, sortzez eta heiñez arront iduri
duen Mentor hau? Hurbil-danik begiratzean
hunen baitan edireiten da ez dakit zer gizonaz
goragokorik.
Bere baitan gorde etziron asaldu batean
Kalipzok entzuten zituen solas horiek. Haren
begiak, sesurik gabe, Mentorren ganik Telema-
ken gaiñera eta Telemaken ganik Mentorren gaiñera bazabiltzan. Aldi batzuez nahi zukeien Telemakek berriz has zezan bere gertakuntzen kondagaillu luze hori. Gero bet-betan berak bere
solasa trenkatzen zuen. Azkenekotz brastakoan
altxatu zen eta eraman Telemake bakarrik
mitresko oihan batera. Han gogora zitzaizkon
asmu guziez destatu zen, haren ganik jakiñ
nahiz heia Mentor jainko bat ote zen gizonaren
itxuraren azpian gordea. Eziñ argi zezakeien
Telemakek, ezik Minerbak, haren lagun etortzearekiñ Mentorren iduriaren azpian, haiñ gazte
zelakotz etzioen bere burua agerritu. Bere xedez
jakiñtsun egiteko etzen oraiño haren begirakortasunari aski fida. Bertzalde, hestura handienez
frogatu nahi zuen, eta Minerba berekiñ zuela
jakiñ izan baliñbalu, horrelako laguntza batez
sobra indar hartu zukeien, axolarik gabe nardatuko zen estrapu izigarrien guziez. Mentorrentzat zeraukan beraz Minerba eta alferrak izan
ziren Kalipzoren amarru guziak jakiñ nahi zuen
gauzaren agertzeko.
Bizkitartean ninfa guziak Mentorren inguruan, hari asko galderen egiten zuten bere atse-
giña. Batak galdegiten zioen Etiopiako piaiako
xehetasunak. Bertzeak jakiñ nahi zuen heia zer
ikusi izan zuen Damasen. Bertze batek galdegiten zioen, heia bertze orduz Troiesko sethioaren
aiñtziñean ezagutu izan zuenetz Ulize. Guziei
eztitasunekiñ ihardesten zioten eta haren solasak lañoak ziren arren, esker gozo bat bazuten.
Elhe horietan etzituen Kalipzok luzez utzi.
Bihurtu zen heien gana eta noiz eta ere Telemaken dostarazteagatik, lili biltzen eta kantuz ninfak abiatu baitziren, Kalipzok zenbait solas atarazi beharrez, Mentor bazterrera deitu zuen. Loaren hasma gozoa ez da eztikiago lerratzen unhatua den gizon baten begi erorietara eta haren
alderdi nekhatuetara, ezenetz jainkosaren elhe
lausengariak linburtzen baitziren Mentorren
bihotza zoratu beharrez, baiñan hautemaiten
zuen bethi ez dakit zer haren egiñahal guziak
bulkatzen zituenik eta haren antze amarrutsuez
irri egiten zuenik. Hodoietan kaskoa gordetzen
duen gerenda gaitz baten pare eta haizeen errabiaz irri egiten duena, Mentor bere xede zuhurretan muitu gabe, bere burua Kalipzoz behartzera
uzten zuen. Noizean behiñ ere, galdeka hertsa-
tzeko eta egia bihotzaren erditik atararazteko
peskiza uzten zioen. Baiñan noiz-eta-ere bere
lehia sasia uste baitzuen, orduan suntsitzen
ziren haren peskiza guziak. Segur idukitzen
zituen guziak batean eskapatzen zitzaizkon, eta
Mentorrek ihardestean solas labur batez egundaiño bezala bere duda-mudetan sartzen zuen.
Egunak holaxe iragaiten zituen, batzuetan
Telemake lausengatuz eta bertze batzuz hura
berezi nahiz Mentorrenganik, zoiñaren mintzarazteko peskiza galdu baitzuen. (...) Beldurrez
printze gaztea eskapa zakion, milla amarru suerte erabiltzen zituen hura bere erresuman begiratu nahiz, bizitze nagi bati eta pausu total bati
laketaraztearekiñ.
Telemaken bihotza emeki emeki fauntzen
hari zen. Mentorri erraiten zioen:
— Zergatik ez gaiñtezke irla huntan geldi?
Ulize ez da gehiago bizi, aspaldi huntan itsasoan
ehortzia bide da. Penelopak, ez ikusirik ez hura
ez ni gibelat itzultzen, eziñ iharduki duke hanbat
galdegilleri. Ikara bere aitak bigarren senhar
baten hartzera bortxatu duke. Bihurturen ote
naiz Itakara hura bertze ezkontza batean sartua
ikusteko eta nere aitari eman zioen fedeari ukho
egiña? Itakarrek Ulize ahantzi dute. Ez gaitezke
orai harat bihur heriotze seguratu baten bilha
baizik, Penelopen senhargeiek portuko helbide
guziak hartu dituztenaz geroz hobeki gure galtzapena seguratzeagatik, gibelat itzultzen gareneko. (...)
Mentorrek ihardesten zuen:
— Bertuteak Ulizen eta Penelopen ikusteko
zure sorlekura deitzen zaitu. Jainkoek hanbat
hesturetarik athara zaituzte zuri prestatzeagatik
ospe bat zure aitarenaren higuala, eta irla huntarik ilkitzea manatzen derautzute. Zu zure sorlekura bihurtzeagatik egiñ dituzten gauza guziak
ahantziak ote ditutzu? Ziziliatik nola athara zare?
Egiptoan frogatu ditutzun ondikoak ez ote dira
bat batean zorionetan bihurtu? Tirreko hirian
zure buruari dixidutan zauden lanjer guzietarik
zeiñ berariazko eskuk athara zaitu? Hanbat sentagaillen ondoan ez ote ditutzu oraiño ezagutzen
prestatu deraizkitzuten dohamenak? Baiñan zer
diot? Ez ditutzu merezi. Ni, banoha, eta jakiñen
dut irla huntarik ilkitzen. Oi, aita haiñ zuhur eta
haiñ bihotzdun baten seme banoa! Higa zazu
hemen emaztepean bizitze nagi eta ospe gabeko bat. Egizu jainkoen desgogara, zure aitak
bere buruarentzat ez gaiez utzi zuena.
Arbuiozko solas horiek urratu zuten Telemake bihotzeraiño. Bere burua Mentorren alderat
erdiratua hautematen zuen. Haren bihotzmiña
ahalkez bethea zen. Nahi zukeien Mentorrek bortxaz irla hartarik herrestatu balu. Baiñan berriz
laster erortzen zen bere fluxkerietara. (...)
Orduan Mentorrek Telemake eskutik harturik
itsas hegira erakarri zuen, uhiñek bethi joiten
duten gerenda baten gaiñera. Hantik, urrunera
ikusi zuten, itsasoaren erdian, untzi bat gelditua,
eziñ ausartatuz irlari hurbiltzera, zeren piloto
guziek baitzakiten Kalipzoren irla hilkizun guziei
debeku zitzaiotela.
— Oi Ulizen semea —dio Mentorrek untzia
erakusten diolarik—. Zertaraiñokoan maite zaituzte jainkoek, zure sorleku maitera bihurtzeko
horren bide ederra erakusten derautzutenaz
geroztik! Atzarrezazu zure bihotz guzia eta ilki
gaiteziñ egoitza galgarri hunetarik.
Haiñbertzenarekiñ, bulkatzen du Telemake,
itsasora ardikitzen du eta berak harekiñ batean
jauzi egiten du.
Telemake jauzi gaitz hartaz harritua, ur gazia
edan zuen, eta uhiñak nausitu zitzaizkon. Baiñan
bere baitara ohartzearekiñ batean eta ikustearekiñ Mentor igerika laguntzeko eskua hedatzen
zioena, ondikozko irla hartarik urruntzera destatu zen. (...)