Telemake - 03

Total number of words is 3741
Total number of unique words is 1854
26.4 of words are in the 2000 most common words
38.8 of words are in the 5000 most common words
45.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
etzitazkeien iragan hil lehertu meten gainetik.
Errege gaste hura, ontsa egina, hazkarra, bekoki
gora eta superrekoa, errabia eta etsimendua
begietan zabilan. Ahorik ez duen zaldi eder
baten pare zen. Bere bihotzak itsura bulkatzen
zuen, eta zuhurtasunak etzuen amorrean idukitzen haren balentzia. Etzakien ez bere hutsen
xuxentzen, ez manu garbien emaiten, ez hedatzen mehatxatzen zuten gaitzeraino, ez gehienik
behar zituen gizonen ihardukitzen. Ez antze
eskasa zuelakotz. Haren argiek haren bihotza
higualtzen zuten, bainan etzen behin ere zorigai-

tzaz erakatsia izan. Haren nausiek lausenguaz
gaizkuratu zuten haren ethorki ederra. Bere bothereaz eta bere zorionaz horditua zen. Uste zuen
guziek haren lehia erhoei amor eman behar ziotela. Kontrestarik den gutienak jauzarazten zuen
haren oldarra. Orduan etzen gehiago zuzen mintzo, bere baitarik kanpo bezala zen; bere urguilu
muthiriak abre basa bat eragiten zuen. Berenaz
zuen ontasunak eta adimendu zuzenak uzten
zuten apur bat. Haren zerbitzari zinenek ihes
egitera bortxatuak ziren. Etzuen gehiago maite
haren lehiak lausengatzen zituztenak baizen.
Hala hala, bethi bere egiazko onaren bidegabekin, sobranietan zuen laket, eta behar den bezalako jende guziak bere manamendu erhoaren
higuintzera bortxatzen zituen.
Luzez etsaien osteari iharduki zioen bere
balentziaz, bainan azkenekotz gainditua izan
zen. Hiltzen ikusi nuen. Bulharretan sartu zitzaioen feniziendar baten dardoa. Estekak galdu
zituen eskuetarik, karrosatik zaldien azpira erori
zen. Ziprako soldado batek burua ebaki zioen,
eta iletarik harturik, ospez bezala, armada garhaitzaile guziari erakutsi zioen.

Bizi naizeno orhoituren naiz buru hura ikusirik odolean igeri, begi hek hertsiak eta iraungituak, begitarte hura hitsa eta desegina, aho hura
erdi-idekia, hasi zituen zonbait hitz akabatu nahi
zituela iduri, bekunde super eta mehatxagarri
hura herioak berak ezin borratu zuena. Bizi naizeno ene begien aintzinean izanen da, eta egun
batez jainkoek erreginarazten balin banindute,
ez niro ahantz, hanbat ikusgarri dohakaberen
ondotik, errege batek ez duela manatzea merezi
eta bere botherean ez dela dohatsu, non ez duen
bothere hura zuhurtziari azpikotzen. Eta zer
dohakabetasuna gizon batentzat, bertze guzien
zorionaren egiteko berezia, hanbat gizonen
nausi ez izaitea heien dohakabe eragiteko baizen!
BIGARREN LIBURUAREN AKABANTZA

HIRUGARREN LIBURUA
Kalipzok espantiturik entzuten zituen hain
solas zuhurrak. Xarmagarrienik edireiten zuen
ikusteaz Telemake lañoki aithortzen, sobra lastertasunez eta ez aski ethorkor izanez, Mentor
zuhurraren aldera egin zituen hutsak. Bihotz bat
miresgarri bezain handia eta gora edireiten zuen
gizon gazte haren baitan, zoinak bere burua
hogendun aitortzen baitzuen, eta bere arinkeriez
hanbat ongi baliatu zela, zuhur, geroaren beldurti, eta oraikoan begiratu bilhakatzeko.
— Nere Telemake maitea, —zioen— aintzina
mintza zaite. Berantzen zaut jakitea heia nola
athara zinen Egiptotik eta non berriz ediren zinduen Mentor zuhurra, zeinaren galtzea hanbat
arrazoinekin minki hartu baitzinduen.
Telemake huneletan bere solasari berriz lotu
zen:
—Egiptoar prestuenak eta erregeren aldera
zinenak, bentzutuak izanez, eta errege hila zela
ikusirik, bertzei amor emaitera bortxatuak izan
ziren. Termutis deitzen zen bertze errege bat

altxatua izan zen. Feniziendarrak Ziprako tropekin gibelat bihurtu ziren errege berriarekin batasuneko patuak egin ondoan. Termutizek bihurtu
zituen preso ziren feniziendar guziak, eta heiekin
batean sartua izan nintzen. Dorretik ilkiarazi ninduten. Bertzekin baltsan sartu nintzen untzian.
Berriz peskiza abiatu zen ene bihotzaren zolan
izarniatzen. Jadanik haize on batek gure belak
hanpatzen zituen. Sakerek arrauekin urratzen
zituzten uhin harrapotsuak. Itsaso zabala untziz
estalia zen. Mariñelak irrintzinaz zauden. Goihenak eta mendiak higualtzen ziren emeki-emeki.
Abiatzen ginen ez gehiago ura eta zerua baizik
ikusten, noiz-eta-ere atharatzen zen iguzkiak
iduri baitzuen itsaspetik bere su izarniatiak ilkiarazten zituela. Haren arraioek urheztatzen zituzten mendi gainak, zeinak oraino apur bat ortzira
ikusten baikintuen, eta zeruak, urdin uher batez
karantzatuak, piaia on bat agintzen zeraukun.
Feniziendarra bezala egorria nintzen arren,
enekin ziren feniziendarretarik batak ere ez ninduen ezagutzen. Narbalek, zeinak manatzen baitzuen ni ezarri ninduzten untzian, galdegin
zerauzkidan ene izena eta ene herria, ziolarik:

— Feniziako zein hiritako zara?
— Ez naiz feniziendarra —ihardetsi nioen—,
bainan egiptoarrek Feniziako untzi batean itsasotan atzaman ninduten. Feniziendarra bezala
Egiptoan gathibu egotu naiz. Izen hunen azpian
luzez pairatu izan dut; izen hunen azpian libratu
naute.
— Zein tokitakoa zara bada? —erran zeraudan Narbalek.
Orduan huneletan mintzatu nintzaioen:
— Telemake naiz, Ulize, Grezian Itakako erregearen semea. Ene aitak bere burua deitatu du
Troiesko hiria sethiatu izan duten bertze errege
guzien artean, bainan ez diote jainkoek eman
bere sor-lekuaren berriz ikustea. Asko lekutan
bilhatu izan dut. Zoriak hari bezala jazartzen
deraut. Dohakabe bat ikusten duzu, zoinak beretara itzultzeko eta bere aitaren edireiteko zorionarentzat baizen ez baitu lehiarik.
Narbal espantimendurekin begiratzen zitzaudan eta ene baitan ez dakit zer dohatsurik ikusten zuela iduritzen zitzaioen, bertze gizonen
arrontean edireiten ez denik. Ethorkiz zina eta
bizarra zen. Ukitua izan zen ene dohakabetasu-

naz, eta mintzatu zitzaudan fidantzia batekin,
zeina jainkoek usnatu baitzioten, hestura handi
batetarik begira nintzan amoreagatik.
— Telemake —erran zeraudan—, zure erranez ez dut dudarik, eta hetaz dudatzen ere ez
nakike. Begitartean izartuak dituzun eztitasunak
eta prestutasunak zure gainean idurikortasunik
ez deraute uzten. Hautemaiten dut ere jainkoek,
zeinak bethi zerbitzatu baititut, maite zaituztela,
eta nahutela nik ere maita zaitzadan, nere
semea bazina bezala. Kontseilu on bat emanen
derautzut, eta saritzat ixiltasuna baizen ez
derautzut galdegiten.
Ihardetsi nioen:
— Etzaitezila beldurti lerrakortasunik den
gutiena izan dezadan niri konfidatu nahiko dituzun gauzen gainean. Zenbat gazte naizen arren,
nere sekretuaren behin ere ez erraiteko azturan
ohitua naiz, eta oraino hobeki bertzerena, zer
nahi estakururen azpian, ez behin ere salhatzean.
Erran zeraudan:
— Nola, hanbat gaztetasun handian ixiltasunari jarri ahal izan zara? Ongi atseginekin adi

nezake heia zer mainaz onhetsi izan duzun begirakortasun hori, zeina baita gobernu zuhurrenaren asentua, eta zeina gabe alferrak baitira bertze antze guziak.
— Ulizek —erran nioen—, Troiesko sethiora
abian, besoetan eta belhaunen gainean hartu
omen ninduen. Maiteki besarkatu ondoan, hitz
hauk erran zerauzkidan, ezin entzun netzakeien
arren: «Oi ene semea! Jainkoek begira nezatela
hire sekulan ikustetik. Lehenago Parkek hire
egunen haria ebaki dezatela, noiz-eta-ere hasia
baizik ez baita, hala nola epaileak bere segaz
zabaltzera abiatzen den lore uzter bat ebakitzen
baitu. Ene etsaiek leher ahal hezatela hire amaren eta nere begietan, gaizkindu behar balin
baduk egun batez eta prestutasunari ihes egin!
Oi ene adiskideak! —zioen oraino—. Hanbat
maite dudan seme hau uzten derautzuet. Hunen
haurtasunaz arta izan zazue. Baldin maite
banauzue lausengu galgarria urruntazue hunenganik. Bere buruari gaihentzen erakatsozue.
Izan dadiela zuhañ tantai baten pare, zoina uzter
delarik xuxentzeagatik zuflarazten baitute. Oroz
gainetik ez dezazuela deusere gupidets hunen

bilhakarazteko zuzen, ongiegile, egiati, eta zin
ixiltasunaren begiratzeko. Gezur erraiteko gai
denak ez du gizontzat behatua izaitea merezi,
eta nork ere ixiltasunaren begiratzen ez baitu
haina manamenduaz ez da gai.
Hitz hauk erraiten deraizkitzut, neorriri ardura erraiteko arta hartu izan baitute, eta nere
bihotzaren barreneraino sartu baitira. Ardura
nere baitan erreberritzen ditut.
Goizdanik ixiltasunari laketarazi ninduten
nere aitaren adiskideek. Haurtasunik samurrenean nintzen oraino, eta jadanik konfidatzen
zerauzkidaten jasaiteko zituzten bihotz minak,
ikusteaz ene ama ausart multzu handi baten
buruiopean, zeinek harekin ezkondu nahi baitzuten. Hola, ordudanik gizon umo eta segur batentzat nindaukaten. Egiteko handienez ixilik mintzatzen zeraizkidan. Gizongeien urruntzeko egin
gogo ziren gauza guziez jakintsun egiten ninduten. Hazia nintzen nere baitan zuten konfidentziaz. Jadanik gizon egin batentzat naukan nere
burua. Behinere ez dut hutsik egin. Egundaino
etzait hitz bakar bat lerratu sekreturik ttipiena
ageraraz zezakeienik. Ardura gizongeiak ni min-

tzarazi nahiz destatzen ziren, haur batek zerbait
inporta zuenik ikusi edo entzun balin bazuen
etzuelakoan jakinen begiratzen. Bainan, gezurrik
gabe, eta erran behar etzirenak begiratuz, ihardesten ongi jakina nintzen.
Orduan Narbalek erran zeraudan:
— Ikusten duzu, Telemake, feniziendarren
botherea. Beren ezin kondatuzko untziez lotsagarri dira inguruetako jendaia guziei. Herkulen
harroinetaraino egiten duten tratuak, aberastasun batzu emaiten diotzate, jendaia aberatserenak iragaiten dituztenak. Zezoztriz handiak, zeinak itsasoz behin ere ez baitzituen bentzuturen,
ongi nekhez garhaitu zituen lurrez, Oriente
guziaz nausitu zen armada berekin. Luzez pagatu ez dugun zerga bat ibendu zeraukun. Aberatsegi eta sobra botheretsu ziren feniziendarrak
luzez pairatuki egartzeko gathibuen uztarria.
Gure libertateaz jabetu ginen. Gure kontrako
gerlaren akabatzeko astirik Zezoztrizi heriotzeak
etzioen utzi izan. Egia da haren zuhurtasunaz
guziz beldur izaiteko ginduela, oraino haren bothereaz baino gehiago, bainan haren botherea,
haren semearen eskuetara iragaitean, zoina bai-

tzen zuhurtzia guzitarik gabea, egin ginduen ez
ginuela gehiago deusen beldur izaitekorik. Haletan, egiptoarrak urrun berriz gure lurretara harmetan sartzetik, gu zebatu nahiz oraino behin,
bortxatuak izan dira gure deitzera laguntzara,
errege inpio eta erho hartarik beren buruen
libratzeko. Heien libratzaileak izan gara. Zer
ospea feniziendarren libertateari eta aberastasunei eratxikia!
Bainan bertzen libratzen gabiltzanean, geror
gathibu gara. Oi Telemake, eror beldur izan zaite
Pigmalion, gure erregearen eskuetara. Esku krudel hek, Didon bere arrebaren senharraren odolean baltsatu ditu. Didonek, aiherkundezko
lehiaz bethea, Tirretik ihes egin du untzi multzu
batekin. Prestutasuna eta libertatea maite duten
gehienak hari jarraiki dira. Afrikako bazterrean,
Kartago deitzen den hiri eder bat asentatu du.
Pigmalion, aberastasunen egarri ezin ase batez
toleiatua, bere azpikoei egunetik egunera
arbuiagarriago eta higuinago eragiten du bere
burua. Dainu beltza da Tirren ontasun handiak
izaitea. Jaramantziak gibel-beldur, aiherutsu eta

krudel bihurtzen du. Aberatsei jazartzen diote.
Erromesen beldur da.
Prestu izaitea Tirren dainu bat da oraino beltzagoa, ezen Pigmalionek uste du onek ez dirotela jasan haren egitate zuzen kontrakoak eta
laidotsuak. Berthuteak kondenatzen du. Uhertzen, sumintzen da haren alderat. Orok, asaldatzen, khexatzen eta korromiotzen dute. Lazten
du bere itzalak. Ez du lorik ez gabaz, ez egunaz.
Jainkoek, haren mortitzeko, gozatzera ezin mentura daiten aberastasunez gaintitzen dute. Zer
ere dohatsu izaiteko bilhatzen baitu, hark berak
dohakabetzen du. Emaiten dituen guziak gupidesten ditu, bethi gal beldur da. Irabazi nahiz
bere burua toleiatzen du.
Bakan agertzen da. Bakarrik, ilhun, eroria,
bere jauregiaren zolan dago. Adiskideak berak
etzaitza hurbiltzera ausartatzen, begietan har
detzan beldurrez. Guardia lazgarri batek bethi
ezpatak buluziak eta pikak airean dauska haren
egoitzaren inguruan. Hogoi eta hamar gela batetik bertzera bidea dutenak eta burdinazko athe
bana seira pintroil lodirekin, dira Pigmalion sarturik dagon lekua. Nehork behin ere ez daki gela

hetarik zeintan etzaten den, eta sarraski beldurrez, ez omen da behin ere ber batean bi gauez
etzanen. Ez ditu ezagutzen ez atsegin gozoak, ez
adiskidantza oraino gozoagoa. Baldin bozkarioa
bilhatzeaz aipatzen bazaio, haren ganik urrun
ihes egin duela ohartzen da, eta haren bihotzean
sartzea herabe duela. Haren begi sartuak su
karrats eta basa batez betheak dira. Baratu gabe
alde guzietara nahasiak dabiltza. Azantz den
gutienari beharria luzatzen du. Dena laztua edireiten du bere burua. Zurpildua da eta desegina.
Grina beltzak karantzatuak dira haren bekunde
bethi ifrentziatuan. Ixiltzen da, auhendatzen da,
hasbeherapen luze batzu ilkitzen ditu bihotzaren
zolatik. Barrena sastakatzen diotzaten korromioak ezin gorde detzake. Janharirik gozoenek
nakaizten dute. Haren haurrak, urrun haren peskiza izaitetik, haren lazgarri dira. Bere etsairik
gaitzenentzat dauzka. Bizi guzian apur bat ez du
izan segurik. Bere burua ez du begiratzen beldur
denen odola ixuriaren bortxaz baizen. Erhoa,
ikusten ez duena bere krudelitateak, zeinetan
fidatzen baita, galduren duela! Haren sehietarik

zonbait, hura bera bezain idurikorrik, lehenduko
da abre basa hartaz gizonen libratzera.
Ni, jainkoen beldur naiz. Zer nahi gostarik
ere, eman derautedan erregeari zin geldituren
naiz. Nahiago nuke hilarazten banindu, ezenetz
nerorrek hari bizia khendu, edo haren alde jartzeari huts egin. Bainan zuk, oi Telemake, begira
duzula Ulizen semea zarela erraitetik! Uste luke
Ulizek, Itakara itzultzean, zerbait dirutze handi
eman lezokeiela zure gibelat erosteagatik, eta
preso iduk zintzake.
Tirrera heltu izan ginenean, Narbalen erranei
behatu nintzen, eta ezagutu nuen egiaz mintzatu zitzaudala. Nere baitan etzitaken sar, Pigmalion iduritzen zaudan bezain dohakabe, gizon
batek bere burua eragin zezakeiela.
Harritua nintzen. Egundaino ez nuen ikusi
hain gauza izigarririk. Nere baitan egiten nuen:
«Horra gizon bat bere buruaren dohatsu eragitea
baizen bilhatu ez duena. Aberastasunez eta nausitasun gainditu batez uste izan du zoriona
ardietsiko zuela. Nahi duzkeien guziak baditu,
eta bere aberastasunek eta bere nausitasunak
berak daukate lazerian. Artzain balitz, ni berriki

nintzen bezala, ni izatu naizen bezain dohatsu
leiteke. Elgian izaiten diren goibelgabeko atseginez goza laite eta korromiorik gabe goza laite. Ez
luke ez marrauzaren ez pozoinaren beldurrik.
Maita leitzake gizonak eta hetaz maitatua laite.
Ez lituzke aberastasun handi hek, legarra bezain
alfer zaitzanak, heien ukitzera ezin mentura ditakenaz geroz, bainan lurreko fruituez bere gogara
goza laite eta ez liro paira egiazko beharrik. Bere
nahikari guziak bethatzen dituela iduri du, bainan hartarik urrun da. Bere lehia basek nahi
dituzten guziak egiten ditu. Bethi, bere jaramantziak, bere beldurrak, bere aiheruek herrestatzen dute. Bertze gizonen nausi dela iduri du,
bainan ez da bere buruaren jabe, ezen hanbat
nausi eta burreu baditu, nola lehia muthiri.
Holako gogoetak nerabiltzan Pigmalionen
gainean, bera ikusi gabe, ezen etzen ikusten.
Bakarrik lazturarekin behatzen zen dorre gora
heiei, gau eta egun guardiaz inguratuak, zeinetan bere burua preso bezala ezarri baitzuen bere
diruekin. Ezin ikus daiten errege hura Zezoztrizi
konparatzen nuen, zeina baitzen hain eztia, hurbil errexa, lañoa, arrotzen ikusteko lehiatia, hain

atzarria guzien entzutera, eta gizonen bihotzetik
atheratzera erregei gordetzen ohi zaien egia.
«Zezoztriz —nioen—, etzen deusen beldur, eta
etzuen ere deusen beldur izaitekorik. Bere umei
bezala bere azpiko guziei agertzen zen. Ororen
beldur da Pigmalion eta ororen beldur izaiteko
du. Heriotze lastimagarri bati bethi paratua dago
errege gaixtagin hau, bere jauregi ezin hurbilduan ere bere guardien erdian. Aitzitik, Zezoztriz
ona segurean zen populu osteen erdian, aita on
bat bere etxean bere mainadaz inguratua dagoenean bezala».
Pigmalionek manatu zuen gibelat egorriak
izan zitezin Ziprako tropak, haren laguntzera
ethorriak zirenak, bi populuen artean ziren batasuneko patuen kariaz. Narbal gerthu hartaz
baliatu izan zen ene libertatean ezartzeko.
Zipriendarren artean iraganarazi ninduen, ezen
errege aiherutsu zen gauzarik ttipienetan.
Errege sobra errexen eta alferren baia da,
gizon galdu eta amarrutsu maitatu dituzten zonbaiti konfidentzia itsu baten emaitea. Aitzitik,
hunen baia zen, gizon prestuenentzat mesfida
izaitea. Etzakien berezten gizon zuzenenak,

arronkienik eta beren buruak gorde gabe zabiltzanak. Hargatik etzun egundaino gizon zuzenik
ikusi, ezen halako gizonak ez dabiltza hain errege galduaren ondoan. Bertzalde, tronuraz geroz,
zerbitzatu zen gizonetan ediren zuen hanbat
gorderailu, fede gaixto eta bizio izigarri, bertutearen itxuraren azpian agertzen zirenak, non
guziei arrontean gordeak balira bezala behatzen
baitzaien. Prestutasun zinik lurraren gainean
etzela asmatzen zuen. Holetan gizon guziak
higualtsuak zauzkan. Gizon bat tzarra edo faltsua edireiten bazuen, etzuen bertzerik bilhatzen, bertze bat ustez etzela izanen hobea. Onak
gaixtagin agerrituenak baino areagoak iduritzen
zaitzan, zeren bardin gaixto eta enganatzaileago
uste baitzituen.
Nitara itzultzeko, zipriendarren artean itzalia
izan nintzen, eta erregeren idurikortasun zorrotzetik begiratua. Narbal ikaran zagoen, agertua
izan nindedin beldurrez: bizia biei gostaren
zitzaukun. Ezin sinetsia zen zenbat zen khexu gu
abiatzen ikusi nahiz, bainan kontrako haizeek
aski luzez Tirren igurikazi zeraukuten.

Epe hartaz baliatu nintzen feniziendarren
azturen ezagutzea, populu bertze guzietan hanbat deitatua. Miretsia nindagoen hiri handi haren
estanta prezagarriari. Irla batean itsasoaren
erdian jarria da. Hurraneko itsas bazterra xarmagarri eragiten dute bere nasaiziak, ekartzen
dituen fruitu onek, hiri eta herrien usutasunak,
zoinek abantzu elkar ukitzen baitute; azkenekotz, airearen eztitasunak, ezen mendiek bazter
hura gerizatzen dute eguerdiko haize erregarrietarik. Iparrak itsas aldetik frezkatzen du. Toki
hura Libango mendiaren azpian da. Mendi haren
kapeta, hodoiak urratuz, izarretaraino heltzen
da. Egundaino urtu ez den horma batek estaltzen du haren bizkarra. Hibaiak, elhurrez betheak, farrastaka jausten dira haren kaskoa inguratzen duten gerenda muturren gainetik. Beherago ezagun da zedre zaharrezko oihan handi
bat. Iduri dute berak landatuak diren lurrak
bezainbat urte badutela, eta beren besanga
lodiak hedoietaraino heltzen dituzte. Oihan
haren azpiko aldean, mendiaren mazelan, badira
alhapide gizen batzu. Han, alde guzietara
barraiatuak, ageri dira zezenak orroaz eta ardiak

marrakaz beren bildots amultsuekin, belhar freskoaren gainean jauzika dabiltzanak. Han, mila
xirripak bolatzen dute beren ur argia. Azkenekotz, alhapide hetarik beherago, ezagun da
mendi azpia, baratze baten pare dena. Han, udaberria eta udazkena elkarrekin erreginatzen dira,
loreak eta fruituak batetaratzeko. Egundaino ez
hegoaren hats izurritia bazter guziak idortzen
eta erratzen dituena, ez mendebal garratza, ez
dira ausartatu baratze hura berregintzen duten
karantza bizien histera.
Bazter ejer haren aldean altxatzen da Tir
jarria den irla. Hiri handi harek igeri dagola iduri
du uraren erdian, eta itsaso guziko erregina
dela. Han leihor hartzen dute lurraren aurkintze
guzietako tratulariek, eta hango berekoak berak
dira munduko tratularirik aipatuenak. Hiri hartan
sartzean, ez da behin iduritzen populu bakar
batena dela, bainan populu guziena higual dela
eta han dela heien tratuaren zentroa. Bi kaia
handi, bi beso bezala, itsasoan sartzen dira eta
portu zabal bat besarkatzen dute, zeinetan ez
baitake haizerik sar. Portu hartan, untzi mastek
oihan bat iduri dute, eta untziak hain dira usu,

non doidoia ageri baita hek egartzen dituen itsasoa. Hiritar guziak tratuari destatzen dira eta
beren aberastasun handiek, heien berhatzeko
premia den lana, ez diote behin ere gaitzetsarazten. Han, alde guzietarik ezagun dira Egiptoko
liho hautua eta Tirreko purpura, bi aldiz tindatua,
distira miresgarri bat duena. Hain da bizia tinta
doble hura, non denborak ez baitezake hits. Ile
hautentzat zerbitzatzen da, zoinak urhe eta zilhar aihendaduraz berregintzen baitituzte. Feniziendarrek populu guzien tratua egiten dute
Kadizeko artekaraino eta sartu ere izan dira
Ozeano zabalean, zoinak lur guzia inguratzen
baitu. Piaia luzeak ere egin izan dituzte Itsaso
Gorriaren gainean, eta bide hartaz goaten dira
ezagutuak ez diren irla batzuetara, urhearen,
baltsamuen eta bertzetan ikusten ez diren azienda batzuen bilha.
Ez nintzakeien begiak ase hiri hartako begi
ukaldi miresgarriaz. Han, guziak bazabiltzan
bere hara-hunetan. Han, etzen ageri Greziako
hirietan bezala, gizon alfer eta ikuslari batzu plazara berriketa goaten direnak, edo portura heltzen diren arrotzei behatzera. Han, gizonak

badabiltza batzu untzien husten, bertzeak bere
hatuen eramaiten edo saltzen, edo arrimatzen
eta tratulari arrotzek zor diotzatenez kontu
zuzen baten begiratzen. Emaztekiak ez dira
behin ere gelditzen edo ileen irutetik, edo oihal
baliosen aihendaduraz edertzetik edo plegatzetik.
Narbali erraiten nioen:
— Nontik darraio feniziendarrak lur guziko
tratuaz nausitzea eta aberastea populu guzien
gostuz?
— Ikusten duzu —ihardetsi zeraudan—, tratubidearentzat Tirren estanta ezin hobea dela.
Gure sor-lekuari zaio zor itsasoan untziz ibiltzeko
asmuaren ohorea. Menderik zaharrenez diotena
sinetsi behar balin badugu, tiriendarrek lehenbizikorik hezi izan dute itsasoa, Tifizen eta Argonoten mende Grezian hanbat aipatua baino hainitz
lehenago. Lehenbizikoak, diot, izan zirela ausartatu zirenak untzi flux batean uhinen eta kalernen gogara jartzen, itsasoko hondarrak izartu
zituztenak. Lurretik urrun, egitoarren eta babiloniendarren jakitateen arabera, izarrak kontutu
zituztenak. Hitz batez, hanbat jendaia itsasoaz

urrunduak eratxi zituztenak. Tiriendarrak,
antzos, pairakor, langile, zuhur eta bizitore dira.
Polizia zorrotz bat dute. Elkarren artean batasun
handian bizi dira. Ez da egundaino izan populurik gutiago mudakorrik, zinagorik, zuzen, segur
eta atseginagorik arrotz guzien aldera.
Horra, gehiagokorik gabe, zerk emaiten dioten itsasoko nausitasuna, eta distirarazten duen
heien portuan hain balios den tratua. Makurra
eta bekaizgoa heien artean jartzen balira, gozokerietan eta alfertasunean guritzen abiatzen
balira, buruzagiek lana eta zuhurtasuna arbuiatzen balute, antzeak hirian ohoretan izaitetik
gelditzen balira, berek arrotzei fede eskas egiten
balezate, den gutienaz mudatzen balituzte tratu
libro baten bide bereziak, esku lanetan lazatzen
balira, eta ez balute gehiago egin nahi premia
diren abantzuak martxandisei, bakotxari bere
motan, azken berreginduraren emaiteko, lurreratzen ikus ziniro miresgarri zeraitzun bothere
hau.
— Bainan —nioen Narbali—, xeheki argi
nazazu egun batez Itakan, hunelako tratu baten
asentatzeko bideen gainean.

— Egizu —ihardetsi zeraudan—, hemen egiten den bezala. Errexki eta begitarterekin errezibi zaitzu arrotz guziak. Zure portuetan edirenarazozute segurtasuna, aisia eta libertate osoa.
Ez dezazula behin ere utz zure burua, ez jaramankeriaz ez urguiluaz erabiltzera. Irabazi handiaren egiteko zinezko bidea, ez behin ere sobra
irabazi nahi izaitea da, eta jakitea behar denean
galtzen. Zure burua maitaraz zazu kanpotar
guziei. Heien aldetik ere zerbait jasan behar
duzu. Beldur izan zaite zure supertasunaz heien
bekaizgoa jauzeraz dezazun. Etzaitezila mudakor izan tratuaren gaineko manamenduetan:
errexak eta xeheak izan ditezila. Zure azpikoak
ohiaraz zaitzu heien zorrozki begiratzen. Garrazki enganioa gaztiga zazu. Higual tratularien lazakeria edo handirasuna, zeinak tratua galtzen
baitu tratulariak galtzearekin batean.
Ororen gainetik etzaitezila behin ere abia tratuari traburik emaiten, zure gogaretara hura
itzularazi beharrez. Printzea ez dadiela hartan
sar, traba dezan beldurrez eta utz dezala irabazi
guzia bere azpikoei, zeinentzat baita nekhe
guzia, bertzenaz gogoa galaraziren diote. Aski

progotxu izanen du haren erresuman sartuko
diren aberastasun handiez. Tratua zonbait iturrien pare da, agortzen dira beren bidetik aldarazteaz. Irabaziak eta errextasunak baizen ez
dituzte zutara biltzen kanpotarrak. Gutiago errex
edo balios eragiten balin badiozute tratu bidea,
emeki emeki gibelatzen dira eta azkenean ez
dira gehiago itzultzen, zeren bertze populu
batzuek, zure zuhurtzia eskasaz baliatuz, bereganatzen eta zu gabe iragaiten ohiarazten baitituzte. Aitortu ere behar derautzut, zonbait orduz
geroz, hainitz goibeldua dela Tirren ospea. Oi
ene Telemake maitea, Pigmalion erregetu aintzinean ikusi bazindu, hanbatez harrituagoa izaturen zinen! Ez duzu hemen gehiago edireiten kordokan dagoen handitasun baten hondar erromesak baizen. Oi Tir dohakabea! Zer eskutan eroria
hago! Bertze orduz itsasoak lurreko jendaia
guzien zergak erakartzen zerauzkikan.
Ala arrotzen, ala bere azpikoen aldetik Pigmalion zer-nahidenen beldur da. Bere portuak
ideki behar bidean, gure ohikunde zaharraren
arabera, jendaia apartatuenen guziei libertate
oso batean, jakin nahi du zenbat untzi heldu

diren, heien herria, zenbat gizon dakarketen, zer
tratu derailkaten, gauzen mota eta balioa, eta
hemen iragaiteko duten epea. Sordei egiten du
oraino: jokotria derabila tratularien enganatzeko, heien martxandizen arrestatzeagatik. Aberatsenik uste dituen tratulariak gorrotatzen ditu.
Asko estakururen azpian zerga berriak ibentzen
ditu. Berak ere tratuan sartu nahi du eta guziak
harekin zerbait egiteko izan beldur dira. Holetan
iraungitzen hari da tratua. Kanpotarrei emeki
emeki arrozten zaiote Tirreko bidea, bertze
orduz hanbat maite zutena, eta, baldin Pigmalion moldez ez bada ganbiatzen, laster gure
ospea eta gure botherea eramanak izanen dira
bertze zonbait jendaia gu baino hobeki manatua
denera.
Gero galdegin nioen Narbali heia nola tiriendarrak jarri ziren itsasoz hanbat botheretsu,
ezen erresuma baten manatzeko premia diren
jakitate guziez nahi nintzen argitu.
— Libaneko oihanak —ihardetsi zeraudan—,
untzietako zura emaiten derauku, eta hortako
begiratzen dugu artoski. Hango zuhañik ez dugu
behar publikoentzat baizen ibakitzen. Guk dugun

on bat da, untzien egiteko, ofiziale antzosen izaitea.
Erran nioen:
— Nola egin duzue ofiziale heien edireiteko?
Ihardetsi zeraudan:
— Emeki emeki lekuaren gainean egin dira.
Ongi sariztatzen direnean antzetan artexenak
agertzen direnak, segur izanen da atzamaitea
gizonak, hek hel ahal ditazken bezain urrun helturen dituztenak. Ezen zuhurtasun eta asmu
gehienik duten gizonak egundainotik sari ona
dakarketen antzei estekatzen dira. Hemen ohorezki erabiliak dira marinako zerbitzatzen diren
antze eta jakitatetan gaihentzen direnak. Heinen
eta negurrien ongi hartzen dakien bat behatua
da. Hainitz prezatzen da izarretako ezagutza
handia duena. Ontasunez gaintitzen da lema
idukitzaile bat, bertzeak, bere sailean, bentzutzen dituena. Ez da arbuiatzen zurgin on bat,
aitzitik ongi pagatua eta ongi erabilia izaiten da.
Saker onek ere badituzte bere sari segurak eta
beren zerbitzuen araberakoak. Ongi mantenatuak dira. Artatuak dira eri direnean. Piaietan
direnean arta izaiten da heien emazteez eta

haurrez. Nofraia batean galtzen balin badira,
heien mainaden bidegabeak askiesten dira.
Beren herrietara bidaltzen dira hein bat zerbitzatu direnean. Holetan bada nahi bezenbat. Aitak
gogotik altxatzen du semea hanbat ofizio onean,
eta haur-haurretik, arrauaren erabiltzen erakasten dio, soken hedatzen eta kalernaren arbuiatzen. Hola erakartzen dira gizonak, bortxarik
gabe, sari eta manamendu onez. Nausitasun
bakarrak ez du egundaino ontsa egin. Azpikoen
amorra ez da aski. Bihotzak behar dira bereganatu eta gizonei beren probetxua edirenarazi,
non eta ere heien antzeaz nahi baita zerbitzatu.
Solas horiek iduki ondoan, Narbalek eraman
ninduen magasinen, artzenalen eta untzien egiteko zerbitzatzen diren ofizio guzien ikustera.
Gauzarik ttipienen xehetasuna galdegiten nuen,
eta ikasi nituen guziak iskribatzen nituen, beldurrez ahantz zerbait pontu premia zitakeienik.
Bizkitartean Narbalek, zeinak ezagutzen baitzuen Pigmalion eta maite baininduen, asti gabekiene abiatzeari begira zagoen, beldurrez agert
nintzaten erregeren salhatariek, zoinak gau eta
egun, hiri guzian baitzabiltzan. Bainan haizeek

ez gaintuzten oraino abiatzera uzten. Xeheki
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Telemake - 04
  • Parts
  • Telemake - 01
    Total number of words is 3723
    Total number of unique words is 1824
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 02
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1868
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    43.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1854
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 04
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1823
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 05
    Total number of words is 3736
    Total number of unique words is 1806
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 06
    Total number of words is 3747
    Total number of unique words is 1790
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 07
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1813
    25.7 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 08
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 1816
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 09
    Total number of words is 3737
    Total number of unique words is 1852
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 10
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1736
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 11
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 1860
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 1919
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Telemake - 13
    Total number of words is 778
    Total number of unique words is 515
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    50.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.