Telemake - 01

Jean Pierre Duvoisin

TELEMAKE
ULIZEN SEMEAREN
GERTAKUNTZAK

LEHENBIZIKO LIBURUA
Kalipzok etzezakeien sosegurik aurki Ulize
goanez geroztik. Bere atsekabean, ezin hiltzea
zen haren hiragarri. Haren egoitzan etzen gehiago entzuten haren kantua. Zerbitzatzen zuten
ninfak etziren hari mintzatzera menturatzen.
Ardura paseatzen zen bakar-bakarra sorropil liliz
estalietan, zoinez beti irauten duen uda-berri
batek inguratzen baitu haren irla. Bainan leku
eder heiek, urrun gozatzetik haren oinazea, mintzen baizik etzioten Ulizen orroitzapen erdiragarria, zoina hanbat orduz han ikusi baitzuen bere
aldean. Maiz geldi-geldia egoten zen itsas bazterrean, zeina bustitzen baitzuen bere nigarrez,
eta beti itzulia zagoen Ulizen untzia itsaspean
begietarik galdu zuen aldera.
Bet-betan ikusten ditu pesiak hautsirik heldu
zen untzi baten porroskak, sakeren alkiak puskatuak, arrauak hor hemenka legarraren gañean,
lema bat, masta, soka batzu itsas bazterrean
igeri. Gero ikusten ditu bi gizon. Batek adinekoa
iduri zuen, bertzea, gazte izanagatik, Ulizen

kidekoa zen. Han zuen haren eztitasuna, haren
bekokia, haren haltura, haren ibiltze superra.
Jainkosak ezagutu zuen Telemake zela, gizon
handi haren semea, bainan, jainkoen ezagutza
gizonena baino hainitz urrunago hedatzen den
arren, ezin asmatu zuen nor zitakeien Telemakekin zen gizon espantagarri hura, zeren jainko
handienek apalagoei nahi dituzten guziak gordetzen diotzaten, eta Minerba, zeinak Telemake
laguntzen baitzuen Mentorren iduriaren azpian,
etzuen Kalipzoz ezagutu izan nahi.
Bizkitartean, Kalipzo bozten zen estrapu
batez zoinak bere irlan emaiten baitzioen Ulizen
semea, hain bere aitaren iduria. Hurbiltzen da
harengana, eta, alegia ez-jakin nor zen, erraiten
dio:
— Nondik heldu zaitzu ene irlan leihorreratzeko aski atrebentzia? Jakin zazu, arrotz gaztea, ez
dela ene erresumara nihor ausartatzen non ez
den gaztigatua.
Ahal-bezenbat solas mehatxagarri horietaz
gordetzen zuen bihotzeko bozkalentzia, zeina
bere nahigabez ahurpegian agertzen baitzaioen.
Telemakek ihardetsi zioen:

— Oi zu, nornahi izan zitezin heriotzearen
azpiko edo nausi, iduriaren arabera jainkosa
batentzat baizen ezin hartua izanagatik, ez ote
zare ukitua izanen seme baten dohakabetasunaz, zeinak bere aita haizeen eta itsasoen gogara billatzean, ikusi baitu bere untzia zure harkadien kontra porroskatua?
— Zein da bada billatzen duzun aita hura? —
dio jainkosak.
— Ulize deitzen da —ihardesten du Telemakek—. Hamar urte iraun duen setio baten ondoan, Troiesko hiri famatua herraustu duten erregetarik bat da. Haren izena Grezia eta Asia
guzian aipatua izan da, haren balentziaz guduetan, eta oraino gehiago haren zuhurtasunaz bilzarretan. Orai, itsasoen hedadura guzian erabilia, iragaiten ditu uhurperik lazgarrien guziak.
Iduri du haren sor-lekuak ihes dabilala haren aintzinean. Penelopa haren emazteak eta nik haren
semeak, haren berriz ikustea etsitu dugu. Hura
jakin nahiz non den, haren lanyer berekin nabila.
Bainan, zer diot? Menturaz orai itsasoetako leze
izigarrien zolan ehortzia dago. Urrikal zaite gure
dohakabetasunei eta, oi jainkosa, balin badakizu

Ulizen salbatzeko edo haren galtzeko dohamenek zer egin duten, otoi, jakintsun eragizu Telemake haren semea.
Espantitua Kalipzo eta ukitua ikusteaz hain
gaztetasun handian hanbat zuhurtzia eta mintzatzeko dohain, etzezakeien begiak ase hari
beha, eta bazagoen ixil-ixila. Azkenean erraiten
dio:
— Telemake, ikasiren derautzugu zer gertatu
zaion zure aitari. Bainan luze da kondatzeko.
Zure neke guzietarik hats-hartzeko ordu da. Zato
ene egoitzara. Han errezibituren zaitut ene
semea bezala. Zato, izanen zare ene gozagarria
leku bertze guzietarik aldaratu huntan, eta eginen dut zure zoriona baldin jakiten baduzu hartaz gozatzen.
Telemake jarrikitzen zitzaioen jainkosari,
ninfa gazte multzu batez inguratua, zeinen gainetik buru guziaz altxatzen baitzen, hala nola
oihanean haritz handi batek bere adar lodiak heltzen baititu inguratzen duten zuhaitzen gainetik.
(...)
Heltu ziren Kalipzoren egoitzako atera, zeinetan Telemake espantitu baitzen ikusteaz arron-

tasun baten itxuraren azpian begiak askies dezaketen guziak. Han etzen ezagun ez urre, ez zillar,
ez marmola, ez harroñ, ez erretaula, ez gizon
molde. Harpe hura gerendan argindua zen,
bobedaka, denak harri pollit eta maxkorrez
beteak; mahats gazte batek bere laira zaluak
bardin alde guzietara hedatzen zituen. Haize
amoltsuek, iguzkiaren erregarriengatik leku hartan beiratzen zuten hozgune goxo bat. Amarantaz eta bioletez estali pentze batzu behera
azantz eme batekin zoazen iturri batzuek egiten
zituzten asko lekutan mañha toki batzu bridioa
bezen garbiak eta arrasoak. Mila lore sortu
berriak hedatuak ziren harpe hura inguratzen
zuten sorropil ferdetan. Han edireiten zen oihan
bat urre sagarrak ekartzen dituzten zuhañ flokatsu hetaz egina, zeinen lorea tenore guzietan
berritzen denak, berduratzen baitu usain guzietarik goxoena. Oihan harek iduri zuen sorro eder
hek koroatzen zituela, eta egiten zuen ilhun bat
iguzkiaren arraioek zilla ahal etzezaketena. Han
etzen behin ere entzuten xorien kantua baizik,
edo azantza, harroka baten gainetik zarrapoz
beterik punpullaka erortzean egiten zuena ur-

hox batek, zeinak pentzea barna ihes egiten baitzuen.
Kalipzoren harpea goihen baten ixurian zen.
Hantik ezagun zen itsasoa, aldiz mirail bat
bezain arrasoa eta bardina, aldiz zoro baten
pare, harri peñen kontra muthiritua, zeinetan,
bere tirainak mendiak bezala altxatuz, orroz
lehertzen baitzen. Bertze alde batetarik ageri
ziren hibai bat eta haren erdian irla batzu, tillul
loratuz eta burzuntz luzez inguratuak, zoinen
kapeta superrak altxatzen baitziren hodoietaraino. Irla hoik ibentzen zituzten ur-errekek iduri
zuten elgian dostatzen zirela. Batzuek beren ur
argiak lasterrekin botatzen zituzten, bertze
batzuen ura hila eta nagia zen. Zonbait, inguru
luze batzu gaindi, heldu ziren gibelat, beren
ithurburura bihurtzeko bezala, eta etzuten iduri
utz zeiela hegi xarmagarri hek. Urruntik ezagun
ziren goihen eta mendi batzu hodoietan galtzen
zirenak eta zoinen bilgura pollitak begien miresgarri baitziren. Aldeko mendiak aihen ferdez
estaliak ziren, bihurguneka dilindan zaudenak.
Mahatsa, purpura baiño distirantagoa, hostopean ezin gorde zaiten, eta bere fruituaz hondoa

lehertua zen. Pikoak, mingranak, oliberak eta
bertze zuhañ guziek elgia estaltzen zuten eta
ibentzen baratze handi bat. Kalipzok Telemaki
berenazko edergallu hoik erakutsi ondoan, erran
zioen:
— Pausa zaite. Zure arropak bustiak dira,
alda dezatzun ordu da. Gero berriz elkar ikusiren
dugu, eta erranen deraitzut gauza batzu zoiñetaz zure bihotza ukituren baita.
Ordu berean Mentorrekiñ harpe baten lekurik
barrenen eta gorderenean, bere egoitzaren aldekoan sarrerazi zuen. Ninfek izan zuten arta toki
hartan zedrezko egurrez bizteko su handi bat,
zoinen usain goxoa alde guzietara hedatzen baitzen, eta arrotz berrientzat han berean utzi zituzten arropak.
Telemakek, ikusirik harentzat eman zutela
xamar bat ile hautez egiña, zoiñak bere xuritasunaz elhurrarena ilhautzen baitzuen, eta purpurazko soiñ bat urhez aihendatua, gizon gazte
bati, hanbat berregintza ikusiz, berenaz heldu
zaion atsegiña hartu zuen.
Boz ziñ batekiñ erran zioen Mentorrek:

— Oi Telemake, hoik direia bada Ulizen
semearen bihotza bete behar duten gogoetak?
Orhoit zaite hobeki ihardukitzeaz zure aitaren
izena, eta garhaitzeaz zure toleian dabillan zoria.
Neskatila baten pare apaindura zoro bat maite
duen gizon gaztea ez da gai ez zuhurtziaz, ez
omenez. Omena etzaio zor nahigabeen egartzen
eta atsegiñen ostikatzen dakien bihotz bati baizen.
Hasgorapen batekiñ ihardetsi zuen Telemakek:
— Galaraz nezatela jainkoek nagikeria eta
atsegiñak ene bihotzaz nausitzera utziren ditudan baiño lehen. Ez, ez, Ulizen semea ez da behiñere bentzutua izanen bizitze bano, faun eta guri
baten gozoez. Baiñan zer zeruko laguntzaz, gure
zorigaitzaren ondotik, ediren dugu ongiz betetzen gaituen jainkosa edo emakume hori?
Mentorrek erran zioen:
— Beldurti zaitezi ondikoz etzaitzan galka.
Zure untzia porroskatu duten harkadientzat
baiño beldurrago izan zaitezi horren lausengu
enganagarrientzat. Begira duzula siñestetik ihardukiko derauzkitzun elheak. Gaztetasuna ariñki

fidatzen da eta geroari behatu gabe. Begira
duzula entzutetik Kalipzoren solas ezti eta lausengariak, zeiñak lerraturen baitzaizkitzu hala
nola suge bat lilipetan. Posoñ gorde haren beldur
izan zaitezi. Etzaitezila fida zure buruari eta
zaude bethi nere erran onen begira.
Orduan itzuli ziren Kalipzoren gana, zeiñak
igurikitzen baitzituen. Ninfek, ileak bihurguneka
moldatuak eta arropa xuritan, berehala zerbitzatu zuten ontuntza bat arronta baiñan hauta
gozoaren eta garbitasunaren aldetik. Han etzen
ikusten bertze haragirik saretan atzaman zituzten hegastiñena baizen, edo ihizian hil zituzten
aziendena. Zilhar untzi handi batzuetarik ixurtzen zuten urhezko xata lorez khoroatu batzuetara arno bat jainkoen edaria baiño eztiagoa.
Saskietan ekarri zituzten Udaberriak agiñtzen
eta Udazkenak lurraren gaiñera berduratzen
dituen fruitu guzietarik. Ordu berean lau ninfa
gazte kantuz abiatu ziren. Lehenik kantatu zuten
jainkoen gudua diganteen kontra (...) , gero
Bakuzen sortzea eta hura Zilene zaharrak altxatu zuen moldea. Atalanten lasterra Ipomenekiñ,
zeiñak bentzutu baitzuen Ezperidetako baratze-

tik jenikako urhe sagarren medioz. Azkenean,
kantatua ere izan zen Troiesko gerla. Ulizen
guduak eta haren zuhurtzia zeruetaraiño handietsiak izan ziren. Lokotoe, ninfetarik lehenbizikoak, bertzen boz eztiei baltsatu zuen bere arrabitaren soñua.
Telemakek entzun zuenean bere aitaren
izena, matelak behera jautsi zitzaizkon nigarrek
dirdira berri bat eman zioten haren edertasunari. Baiñan, nola Kalipzo ohartu baitzen etzezakeiela jan eta bihotz-miñ batek tinkatu zuela,
kheiñu egiñ zioten ninfei. Berehala kantatua izan
zen Lapiten eta Zantoren gudua, eta Ifernuetara
Orfek egiñ izan zuen jauspena hantik Uridizen
atharatzeko.
Ontuntza akabatu zenean, Kalipzok aldarazi
zuen Telemake eta huneletan mintzatu zitzaioen:
— Ulize handiaren semea, ikusten duzu zer
begitarterekiñ errezibitzen zaitudan. Herioak ez
du nere gaiñean eskurik eta nehor haren azpiko
denik ez daite sar irla huntan non ez den bere
atrebentziaz gaztigatua, eta zure estrapuak
berak, etziñtzazke nere aiherkundeari geriza,

bertzenaz ez baziñdut maite. Zuk duzun zorion
bera izatu du zure aitak. Oi! baiñan ez du hartaz
baliatzen jakiñdu. Luzez irla huntan begiratu izan
dut. Bere baitan zuen hemen nerekiñ bizitzea
herioaren beldurrik gabe, baiñan, bere sor-leku
erromesera bihurtzeko lehia itsuak, ontasun
hauk guziak utzarazi izan zioizkien. Ikusten duzu
zer galdu duen berriz eziñ ikusi izan duen Itaka
harentzat. Nahi izan niñduen utzi, goan zen, eta
kalerna pesiak aspertu niñduen. Haren untzia,
haizeen dostarkulu luzez ibili ondoan, itsasoaren
zolara hondatua izan zen. Balia zaitezi hanbat
zorigaitz ikusgarriaz. Haren nofraiaz geroz ez
duzu zeren gehiago deusere iguriki, ez haren
berriz ikusteko, ez eta ere haren ondotik Itakan
erregiñatzeko. Haren galtzeaz sosegu hartzazu,
hemen edireiten duzunaz geroz dohatsu eragiñ
nahi zaituen jainkosa bat eta erresuma bat
eskeiñtzen derautzuna.
Kalipzok erabilli ziotzan oraiño bertze asko
solas, erakustera emaiteko zenbatetaraiñoko
zorionaz Ulize gozatu izan zen haren aldean.
Erran ziotzan haren gertakuntzak Polifeme Tartaroaren harpean eta Antifate, lestrigondarren

erregearen baitan, ahantzi ere gabe zer gertatu
zitzaioen Zirze Iguzkiaren alabaren irlan, eta zer
hesturetan izan zen Zila eta Kariben artean.
Erran zuen zer pesia Neptunek azkenean bihurtu
izan zuen handik goan zenean. Nahi izan zuen
adiarazi nofraia hartan galdu izan zela, eta
etzuen erran nola feaziendarren irlan leihor
hartu izan zuen.
Telemakek, zeiñak bere burua lasterregi utzi
baitzuen Kalipzoz haiñ ongi ekarria izaiteko atsegiñari, ezagutu zuen azkenean haren amarrua
eta Mentorren erranen zuhurtzia. Laburzki ihardetsi zuen:
— Oi jainkosa, barkazazu ene atsekabeari.
Orai erdira baizen ez naiteke. Geroxago, behar
bada, izanen dut eskeiñtzen derautazun zorionaren dastatzeko indar gehiago. Orai utz nazazu
ene aitaz nigar egitera. Zenbat duen merezi nik
baiño hobeki badakizu.
Kalipzo etzen orduan haren gehiago behartzera menturatu. Egiñ ere zuen haren atsekabean sartzeko itxurapen bat, eta Ulizentzat urrikaltzekoa, baiñan hobeki ezagutzeagatik gizon
gaztearen bihotzeko bideak, galdatu zioen heia

nola egiñ zuen nofraia eta zer gertakuntzaz edireiten zen aurkintze hetan.
— Ene dohakabetasunen kondagailua luzegia
leiteke.
— Ez, ez —ihardetsi zuen Kalipzok—. Berantzen zaut heien jakitea, konda daiztadatzu lehen
bai lehen.
Luzez behartu zuen jainkosak. Azkenekotz
Telemakek eziñ iharduki zioen gehiago, eta
huneletan miñtzatu zen:
— Itaka utzi nuen galdegitera goateko nere
aitaren berriak Troiesko hiriaren sethiotik itzuli
izan ziren bertze erregeei. (...) Ez Neztor, Pilozen
ikusi nuenak, ez Menelaz, begitarterekiñ errezibitu niñduenak Lazedemonan, eziñ erran zarotedaten heia oraiño bizi zenetz nere aita. Bethi
duda eta menturetan bizitzea higuiñdurik, Ziziliara goateko xedea hartu nuen. Entzun nuen irla
hartara haizeek bulkatu izan zutela nere aita,
baiñan, hemen ikusten duzuen Mentor zuhurrak,
jazar egiten zioen holako gogoeta ozarrari. Alde
batetik, begietaratzen zerauzkidan Tartaroak,
digante izigarri batzu gizonak iresten dituztenak;
bertzetik, Eneren eta troiestarren untziak epai-

tza hetan zabiltzanak. «troiestarrak —zioen—,
grek guzien kontra subermatuak dira, baiñan
ororen gaiñetik, Ulizen semearen odola gogotik
ixur lezakete. Itzul zaitezi Itakara, —zioen oraiño—. Menturaz zure aita, jainkoez maitatua, zu
bezaiñ laster harako da. Baiñan, baldiñ jainkoek
haren galtzapena dohatu badute, bere sor-lekua
berriz behiñere ez baliñbadu ikusi behar, haren
aspertzera bederen goan behar duzu, zure amaren libratzera, lur guziari erakustera zure zuhurtasuna eta zure baitan, Grezia guziari, errege
bat Ulize bera egundaiño izatu den bezen gaia».
Solas horiek etziren galgarriak, bainan ez
nuen aski umotasun heien entzuteko. Ene lehia
baizen ez nuen entzun izan. Mentor zuhurrak
maitatu ninduen niri jarraikitzeraino haren erranen kontra abiatzen nuen piaia atrebitu hartan,
eta jainkoek huts baten egitera utzi ninduzten,
zeina ene balenoriotik zentzarazteko zerbitzatu
behar baitzaudan.
Telemake mintzo zelarik, Kalipzo Mentorri
beha zagoen. Balditua zen. Zerbait jainkozko
haren baitan iduritzen zitzaioen, bainan bere
gogoeta nahasiak etzetzakeien berez. Holetan

gelditzen zen beldurkunde eta aiheruz bethea
arrotz haren aintzinean. Orduan beldurtu zen
agertzera utzezazan bere asaldua. Telemaki
erran zioen:
— Aintzina mintza zaite, eta askies-zazu ene
jakiteko lehia.
Telemake huneletan jarraiki zen:
— Aski luzez, alde izan ginduen haizea Ziziliara goateko, bainan gero kalerna beltz batek
zerua itzali zeraukun eta gau ilhun batez inguratuak izan ginen. Sismisten argira, ikusi gintuen
bertze untzi batzu gure hestura berean sartuak,
eta laster ezagutu gintuen Eneren untziak zirela.
Guretzat etziren harkadiak baino gutiago beldur
izaiteko. Orduan, bainan berantegi, ohartu nintzen gaztetasun zoro baten berotasunak zer ez
ninduen utzi behatuki ikartzera. Hestura hartan,
Mentor agertu zen ez xoilki bihotzdun eta kaliputsua, bainan ardura baino alegerago. Hunek sustatzen ninduen. Ohartzen nintzen ezin bentzutuzko indar bat ibentzen zerautala. Deskantsuz
manu guziak emaiten zituen, noiz eta ere lema
idukitzailea asaldatua baitzagoen. Erraiten
nioen:

— Ene Mentor maitea, zertako ez ote dut nahi
izan zure erranei behatu? Ez ote naiz dohakabe
nere burua baizen ez dudalakotz nahi izan sinetsi, adin batean zoinetan ez baita ez ethorkizunaz konturik, ez iraganaren frogantzarik, ez
zuhurtziarik ordu berekoaren begiratzeko? Oi,
baldinetaria behin ere hestura huntarik ilkitzen
bagare, nere buruarentzat izanen naiz aiherutsu,
nere etsairik gaitzenarentzat bezala. Mentor, zu
sinetsiren zaitut bethi.
Irri aire batekin ihardetsi zerautan Mentorrek:
— Begira dut egin duzun hutsaz zuri jazartzetik. Hura ezagut dezazun aski da eta hartaz zerbitza zaitezin bertze aldi batez zure nahikarietan
begiratuagoa izaiteko. Bainan hesturatik ilki
ondoan, balenorioa menturaz itzuliren da. Orai
bihotzak behar gaitu lagundu. Hesturan sartu
gabe behar da hura ikusi eta haren beldur izan,
bainan han eroria denean, hartaz nardatu behar
da. Izan zaite beraz Ulizen seme gaia. Agerrazu
bihotz bat mehatxatzen zaituzten gaitz guziak
baino handiagoa.
Mentor zuhurraren eztitasunak eta bihotzak
ukitu ninduten, bainan oraino gehiago espantitu

nintzen ikusi nuenean zer asmurekin troiestarretarik salbatu gaintuen. Noiz-eta-ere zerua garbitzen abiatu baitzen, eta troiestarrek, hurbildanik
ikustean, ezin falta ezagutuko baikintuzten,
ohartu izan zen heien untzi bat gurearen karantzakoa pesiak apartatu zuela. Haren gibela lore
mota batzuz khoroatua zen. Berehala Mentorrek,
gurean ezarri zituen lore mota berezko khoroak,
berak lotu zituen, troiestarrenen kara bereko
xingolez. Manatu zuen gure sakerei ahal bezenbat alkien gainera apal zitezin, etsaiek ezagut
etzetzaten amoreagatik. Hola, heien untzien
erditik iragan ginen. Gu ikustearekin irrintzinaz
abiatu ziren, galduak uste izan zituzten lagun
batzu ikusten balituzte bezala. Itsasoaren oldarrak bortxatu ere gaintuen aski luzez heiekin ibiltzera. Azkenean egon ginen gibelaxago, eta
haize muthiriek Afrikako aldera bulkatzen zituztelarik, Ziziliako bazterrik hurbilenera arrau
indarka heltzeko, azken egin ahalez bermatu
ginen.
Nahi bezala hara heldu izan ginen, bainan
guk bilhatzen ginduena etzen hanbat gutiago
ondikozkoa ihes eragiten zeraukuten untziak

baino. Ziziliako aurkintze hetan ediren gintuen
bertze troiestar batzu, greken etsaiak. Han erreginatzen zen Azezte zaharra, Troiestik atharaia.
Leihor hartu izan ginuen bezain laster, hango
berekoek uste izan zuten, heien oharkabean
harrapatzeko harmaturik heldu zen irlako bertze
zenbait jendaia ginela, edo arrotz batzu heien
lurrez nausitzera heldu ginenak. Erretzen dute
gure untzia, eta lehenbiziko oldarrean, gure
lagun guziak sarraskitzen dituzte. Ez gaituzte ni
eta Mentor baizik begiratzen, Azezten aintzinera
eramaiteko, gure ganik jakintsun eragin ahal
zedin amoreagatik, heia zer ziren gure xedeak
eta nontik heldu ginen. Hirian sartzen gara
eskuak gibelean amarratuak eta gure herioa
etzen luzatua gu jendaia krudel bati ikusgarritzat
zerbitzatzeko baizen, grekak ginela jakinen
zenean.
Lehenik eraman gaintuzten Azezten aintzinera, zoina, bere urhe zigorra eskuan, populuen
juiatzen hari baitzen eta sakrifizio handi batetako abiaduretan. Boz garratz batekin galdatu
zeraukun heia zein zen gure herria eta zertako

egiten ginduen piaia hura. Mentorrek ihardetsi
zuen berehala, erraiten ziolarik:
— Ezperia handiko bazterretarik heldu gare
eta gure herria ez da hantik urrun.
Hola, begiratu zen erraitetik grekak ginela.
Bainan Azeztek, hau gehiago entzun gabe, ustez
beren xedeak gordetzen dituzten zenbait arrotz
ginela, manatu zuen egorriak izan gaintezin hurbileko oihan batetara, zeintan zerbitzaturen baikinen gathibu bezala haren artzainen azpian.
Holako bizitze bat heriotzea baino dorpeagoa
iduritu zitzaudan. Oihu egin nuen:
— Oi Errege! hilaraz gaitzatzu hanbat eskarniagarriki erabiliren gaituzun baino lehen. Jakin
zazu Telemake naizela, Ulize zuhurra, Itakako
erregearen semea. Itsaso guzietan bilhatzen dut
nere aita. Baldin ez badezaket ez hura ediren,
eta ez banaite nere herrirat itzul, ez gathibutasunari ihes egin, ezin jasanen dudan bizi hau idek
derautazu.
Hitz horiek ahotik athara bezain laster, oste
guzia sumindurik oihuz abiatu zen hilarazi behar
zela Ulize krudelaren semea, zeren Ulizek bere

amarru gaixtoez eragoitzi izan baitzuen Troiesko
hiria.
— Oi Ulizen semea! — erran zerautan Azeztek—, zure odola ez dirot ezezta hanbat troiestarren orhoitzapenari, zeinak zure aitak Kozite beltzaren bazterretara bulkatu baititu. Zu eta zu
laguntzen zaituena, biak galduren zarete.
Ordu berean, ostetikzahar batek erran zioen
Ankizen hobiaren gainean hiltzera behar gintuzketela eraman, ziolarik:
— Hoien odolak gizon handi haren itzalari
eginen dio atsegin. Hori jakiten duenean Enek
berak, ukitua izanen da ikusteaz zenbat maite
zinuen berak gehienik lurraren gainean maite
zuena.
Oihu batez orok laudatu zuten solas hori, eta
etziren gehiago gure heriotzeaz baizen alhatu.
Jadanik Ankizen hobira eramaten gaintuzten.
Han altxatuak ziren bi aldare, zoinetan su sakratua biztua baitzen. Begien aintzinean ginduen
sarraskitu behar gaintuen marrauza. Lorez khoroatu gaintuzten, eta gure bizia begira zezakeien
urrikalmendurik etzen. Gureak egin zuen, Mento-

rrek deskantsuki galdatu zuenean erregeri mintzatzea. Erran zioen:
— Oi Azezte! Telemake gaztearen dohakabetasunak, zeinak ez baitu behin ere troiestarren
kontra harmarik ekarri izan, ez balin bazezake
uki, nonbait zure onak berak uki zeitzala. Ethorkizunaren eta jainkoen gogoen ezagutzeko bildu
dudan jakintasunak erakusten deraut, hirur egun
iragan gabe, akometaturen zaituztela jendaia
barbaro batzuek, zoinak, hibai baten pare,
mendi gainetarik heldu baitira zure hirian inhautzeko eta zure lurren arrogatzeko. Lehen bai
lehen aintzin zakitzote. Zure gizonak harmetan
ezarzkitzu eta astirik galdu gabe, hirira bilarazkitzu elgian dituzun artalde aberatsak. Baldin nere
erranak gezurrak badira, gure hilaraztea, hirur
egunen buruan, haizu izanen zerautzu. Aitzitik,
egiak balin badira, orhoit zaitezi ez dela nehori
bizia khendu behar, zoinaren ganik bat bederak
idukitzen baitu.
Azezte harritu zen hitz horietaz, zeinak Mentorrek erran baitzioizkien egundaino gizon
batean ediren etzuen zintasun batekin. Ihardetsi
zioen:

— Ikusten dut, oi arrotza, jainkoek, zeinek
zoriaren emaitza guziez hanbat gaizki dohatu
baitzaituzte, zuhurtzia bat eman derautzutela
dohatsutasun guziak baino prezagarriagoa dena.
Ordu berean gibelatu zuen sakrifizioa eta
eman zituen berehala premia ziren manu guziak,
Mentorrek mehatxatu zioen akometazioneari
aintzintzeko. Nihondik etzen ageri ema ikaran
zaudenik baizen, gizon zahar makurtuak, haur
ttipiak nigarra begian hirira heldu zirenak. Idiak
eta ardiak orroaz multzuka heldu ziren alhapide
gizenetarik, eta, aterpean jartzeko, heirik aski
etzezaketen ediren. Alde guzietarik etzen oihurik
baizen, jendeak elkarri sorka, elkar adi etzezaketenak, nahastura hartan arrotz bat adiskide
batentzat hartzen zutenak, eta lasterka zabiltzanak jakin gabe nora zoazen. Bainan hiriko lehenbizikoak, beren buruak ustez bertzeak baino
zuhurragoak, iduritzen zitzaioten enganatzaile
bat zela Mentor bere biziaren begiratzeko gezur
bat asmatu zuena.
Hirugarren eguna erori gabe, holako gogoetaz betheak zaudelarik, agertu zen mendien
mazelan herrauts zirimola bat, eta gero barbaro

harmatuzko oste ezin kondatu bat. Himeriendarrak ziren, jendaia krudela, Nebrodeseko mendietan daudenekin eta Akragasen bizkarrean,
zeintan irauten baitu negu batek haize epelek
egundaino gozatu ez dutena. Mentorren erranez
irri egin zutenek, galdu zituzten beren gathibuak
eta beren artaldeak. Erregek Mentorri erran
zioen:
— Ahanzten dut grekak zaretela. Gure
etsaiak gure adiskide zin bilhakatzen dira. Jainkoek gure begiratzeko egorri zaituzte. Zure
balentziatik ez dut zure erranen zuhurtasunetik
baino gutiago igurikitzen. Gure laguntzara laster
egizue.
Mentorrek begietan erakusten du larderia bat
gudularirik superrenak harritzen dituena. Hartzen du erredola, kaska, ezpata eta lantza. Lerrokatzen ditu Azezten soldadoak, heien buruan eta
etsaiei hurbiltzen da nahasmendurik gabe. Azezte, nahiz bihotzez bethea, bere zahartasunean
etzakiokeien jarraik urrundanik baizen. Ni hurbilago danik jarraikitzen natzaio, bainan ezin
higual dezaket haren balentzia. Guduan, hunen
kuirazak Minerbaren bethiereko Egida iduri zuen.

Lerrotik lerrora heriotzea guzietan bazabilan
hunen ukaldien azpian. Gose krudelak toleiatzen
duen Numidiako lehoin baten pare, eta ardi herbalezko artalde batean sartzen dena, porroskatzen du, sarraskitzen du, odolean igerikatzen da,
eta artzainak, urrun artaldearen laguntzetik,
ihes egiten dute, haren errabiatik beren buruen
begiratzeko.
Barbaroak, zeinak igurikitzen baitzien hiriaren gainera oharkabean erortzera, berak ohartu
gabe atzamanak izan ziren eta asaldatuak. Azezten soldadoak, Mentorren manuez eta egintzez
sustatuak, indar bat beren buruak gai idukitzen
etzutena erakutsi zuten. Ene lantzaz ardiki nuen
etsaietako erregearen semea. Ene adinekoa zen,
bainan handiagoa ni baino, ezen jendaia hura
digante kasta batetarik heldu zen, zeinek Tartaroen ethorki bera baitzuten. Nardatzen zen etsai
batez ni bezain herbalaz, bainan, ez haren indar
ikaragarriaz, ez haren bekunde dorpe eta basaz
harritu gabe, haren bulharretara bulkatu nuen
nere lantza, eta hatsarekin batean, goiti eragin
niotzan odol beltz batetarik hibaiak. Lehertzer
ninduen erortzean, eta haren harmen harrabo-

tsak mendietaraino ihardetsi zuen. Haren despuilak harturik Azezten gana itzuli nintzen. Mentorrek arras nahasi ondoan etsaiak, sarraskitu
zituen, eta ihes egin zutenak oihanetaraino bulkatu.
Hanbat guti igurikia zen garhaitzia batek iraganarazi zuen Mentor jainkoek maite eta usnatzen duten gizon batentzat. Azeztek, ezagutzaz
ukitua, abisatu gaintuen guretzat zer-nahi-denen
beldur zela, baldin Eneren untziak Ziziliara bihurtzen baziren. Bat eman zeraukun berak, ordurik
galdu gabe gure herrira itzultzeko. Dohainez
gainditu gaintuen, eta lehen bai lehen abia gintezin othoiztu, amoreagatik beldur zen ondiko
guziei aintzin gaintezin. Bainan ez lema idukitzailerik, ez sakerik etzeraukun eman nahikatu,
heientzat sobra hirrisku izanen zelakoan Greziako bazterretan. Eman zerauzkigun Feniziako tratulari batzu, zeinak, lurreko jendaia guziekin tratutan zirelakotz, deusen beldur izaitekorik ez
baitzuten, eta heiek, gu Itakan utzi ondoan,
Azezteri behar zioten bihurtu bere untzia.

Bainan jainkoek, gizonen gogoetez dostatzen
direnek, bertze hestura batzuei begiratzen gaintuzten.
LEHENBIZIKO LIBURUAREN AKABANTZA

BIGARREN LIBURUA
Tiriendarrek, beren supertasunaz, sumintarazi zuten Zezoztriz handia, Egiptoko erregea, hanbat erresumez nausitu izan zena. Tratuan bildu
dituzten aberastasunek eta itsasoaren erdian
jarria den Tirreko hiri ezin hartuaren bortiztasunak, hantu zuten jendaia heien bihotza. Etzuten
nahi izan pagatu Zezoztrizek bere garhaizietarik
heldu zenean ibendu izan zioten zerga, eta tropaz lagundu izan zuten haren anaia, zeinak,
gibelat itzuli zenean bazkari handi baten bozkalentzien erdian nahi izan baitzuen sarraskitu.
Heien balenorioaren zebatzekotzat, Zezoztrizek itsaso guzietan heien tratuaren trabatzeko
gogoa hartu zuen. Haren untziak alde guzietara
bazabiltzan feniziendarren bilha. Buruz buru
egin ginduen Egiptoko untzi hetarik multzu batekin, Ziziliako mendiak begietarik galtzen abiatu
ginenean. Lurrak eta portuak iduri zuten ihes
zoazela gure gibelean eta hodoietan iraungitzen
zirela. Ordu berean hurbiltzen ikusten ditugu
Egiptoko untziak, uraren erdian igeri dabiIan hiri

bat iduri. Ezagutu zituzten feniziendarrek eta
nahi izan zuten hetarik urrundu, bainan etzen
gehiago muga. Heien belak gureak baino hobeak
ziren. Alde zuten haizea. Gu baino saker gehiago
zuten. Heltzen zaizku, hartzen gaituzte eta Egiptora preso eramaten.
Alferretan erran nioten ez ginela feniziendarrak. Doidoia jautsi ziren ene aditzeraino. Feniziendarrek tratu egiten duten zenbait gathibu
ginela uste izan zuten, eta halako hartzapenetik
izanen zuten irabaziaz baizen etziren alha. Jadanik ohartzen gare Nileko uren nahastekaz zuritzen dela itsasoa, eta ikusten dugu Egiptoko
hegia hurran itsasoa bera bezain apala. Gero
Farozeko irlara heltzen gare, Noa hiriari hurbil
dena. Hantik igaiten gare Nilaz Menfizeraino.
Gure gathibutasuneko lastimak ez balin
bagintu atsegin guziei sorhaiotu, bozturen ziren
gure begiak Egiptoko lur aberatsa ikusteaz,
baratze atsegingarri baten pare, oro ixtunez