Supazter xokoan - 8
bidera... Lohilakaten makila kaska batek firrindilaka errekarat aurthiki zion xapela, eta gure jaun
mera, lasterka eta xitun, buru-has sartu omen
zen bere etxean.
Gauza ederra bertzez urrikaltzea! bainan,
gero zinak eta minak!
Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik, deserturrak Luzaireko bentetan deskantsatzen ari zirelarik oraino, Lohilakat... Lohilakateko alhor batean
golden ari zen hura, bere bi behi ederren ondotik: «Behia, be!». Handik hurbil, beren zaldi
haundien gainean jinik, Donianeko lau jandarma,
zaldiak keeta edo xeila bati estekaturik, Lohilakati ixil ixila beha zauden sasi artetik: «Joanen
girea, edo ez girea? Eta, bizkitartean gizon debru
haren gana joan behar, bertzerik ezin egin! Hura
mañotatu behar... Mañotatu!... Lohilakat!».
Azkenean, lauak betan, eta xedeerik hoberenak baluzte bezala gogoan, badoazi lerroan, pilpira bat bihotzean... Sabre azantz zerbait entzunik edo bertzela, Lohilakatek altxatzen du burua
eta jandarmeri ohartzen zaiote. Zimurdura bat
ere ez zen agertu haren begitartean, begiek dir
dir egin zioten bakarrik beren xara beltz ikharagarrian. Eta, orai, deskantsuan, bere eskalapoin
haundiekin, behiak aintzinean bethi akulatuz,
jandarmeri buruz heldu zen Lohilakat... «Behia,
be!»... Segur, jandarmek nahiagoko zuketela
serora edo fraide gaixo zonbait preso hartu,
Lohilakaten orde. Bainan, orduan oraino, ez zen
fraiderik, ez serorarik preso hartzen, eta Lohilakat hartu behar zen beraz.
Bethiko bere golde-hurratsean, jandarmen
ondorat heldu izan zelarik, Lohilakatek, zankez,
geldiarazten du behi parea: «Joa, behiak, joa!!».
Eta, athorra-mahunkas, bulhar batzu gaitzak
athorra hartarik beltz beltza ageri, bi beso izigarri golde-nabarraren gider gainean dena zain eta
korropilo emanak, han dute Lohilakat!...
—Zer nahi duzue ene ganik?
Zerbait erran behar, zerbait erran nahi, eta
deusik ezin erran!... Azkenean, daldara batean,
jandarma batek erraiten dio:
—Lohilakatera nahi ginuen...
Orduan ikusi zen gauza bat, nihun ikusten ez
den bezalakoa. Golde-nabarraren gainetik altxatu zen Lohilakat, bi jandarma bezain handi, Arradoi gibelean ja etzatera zoan iguzkia itzaltzen
ziotela lau gizon dohkabeeri. Esku bakhar batez,
xuxen xuxena altxatzen du golde-nabar pisua,
eta, golde-nabar harekin, erhi alimale batekin
bezala, erakusten diote Lohilakatea, erranez:
—Horra Lohilakatea!... Eta huna Lohilakat!...
Zer behar duzue haren ganik?...
Arrats hartan, Lohilakatean etzan zen oraino
Lohilakat, eta bizkar-hezurrean halako ikhare
hotz batekin itzuli ziren jandarmak, Lohilakatera
zertara joanak ziren Lohilakati erran ere gabe...
Bainan , legeak azken hitza bere behar bethi
eta, uste gabetarik edo bertzela, preso altxatu
zuten Lohilakat! Zabaltzako zubi mehar batean
iragaitearekin, diote Lohilakatek bere bi jandarmak harturik, batto esku bakotxean, manatu ziotela burdinak khen ziozkaten, edo biak aurthikitzen zituela urerat. Bai eta hek zalukara libratu
gure gizona!...
Zorigaitzez, azkenean, amor eman behartu
zitzaion Lohilakat gaizoari. Eta ordutik hasi ziren
haren nahigabeak. Gobernioa, hari eta haren
onthasuneri, lapharra bezala lothurik, errekan
ezarri zuen bere etxalde ederra, eta, orai hogoi’ta bost bat urthe, hiru hogoi eta hamabost urthetan, etxeko-nausi ttipi hil izan zen Lohilakat
haundia. Eta behartu zitzaion ez baitzituen zeru-
ko atheak makilarekin hautsi behar ukhan, zeru
hartan sartzeko, ezen, aspaldiko urtheetan jada,
lege-gizonek khendua zioten bere makila!
Bainan, zorionez, makilarik gabe sarrarazi
omen zuen Jon Doni Petri haundiak, Eskualdun
gehienak ohi dituen bezala, eta zuek eta ni,
agian, egun batez sarraziko gaituen bezala!
XILINTXA SORGINA
ANDRE MARGAITA: Etxek-andrea.
MARIA: Andre Margaitaren neskatoa.
ANDRE MARTINA:
Margaitaren aspaldiko adixki-
dea.
Barne haundi eder-bat. Atheak zola
zolan, eta ere ezker eta eskuin.
I
ANDRE MARGAITAK: (Pidaiako puska batzuen bil-
tzen ari dela.) Hemengo harat hunatak
ikusi eta, iduri luke, urrun, arras urrun,
Jainkoak daki norat abian naizela; bainan
ez, ez da hor arte bat baizik, Maria, ene
neskatoari, hedatzen diotan arte bat baizik.
Alabainan, xoko-kume bat banintz bezala,
pulliki nere biphiltzen ari da. Behazue
bada. Etxeko behar-orduentzat, ilhabete
guziz emaiten diozkatan 150 liberetarik,
apho figura horrek 75 libera aldaratzen
ditu —beretzat, erran gabe doa— eta,
futxo, ezin goraki erran, ez dudalakotz lan
pullit hortan ari atxemana! Erranen dautazue, behar bada: «Zertako ez dudan aire
berean kanporat igortzen?» Atx! Hori bertzerik da! Ongixko mainatzen nau gero!
Hamar liberaz pisutua naiz, Maria gure
etxeraz geroz. Errakiño batzu egiten dauzkit! Erhi muturrak eta oro milikatzen ditut,
mahainean bakarrik naizen aldi guzian.
Eta, bertzalde, egungo egunean, hain neke
da sehi baten izaitea! Zer soldatak ez
dituzte behar! Eta kafeñoa egunean hiru
lau aldiz, ttottarekin! Eta gakoa, gabaz
atheratzeko eta... nahi dutelarik sartzeko!
Holakorik bederen ez baitu oraino, nahiago
nuke beraz Maria zerbeit ere gisaz korreitu,
xuxendu. Ohointzan doi doia hasi hainitz
bezala, hain da beldurtia eta sinheskorra,
hain izipera! (Atheari buruz badoa.) Hots,
Maria, heldu zira, bai edo ez?
II
MARIA: Heldu, heldu... Huna, Andre! (Eta sartzen
da Maria.)
Zato, bederen ene azken
azken manuen entzuterat...
MARIA: Andrea ez ahal doa bertze mundurat?
ANDRE MARGAITAK: Ez aldi huntan, ez, oraino!
Erran gabe doa, kanpoan izanen naizen
arte guzian, ene etxeaz izanen duzula artharik handiena, eta, ez duzula deus hautsiko, bi ilhabethe luzez!
MARIA: Bi ilhabethez?... Zaude deskantsu,
Andrea...
ANDRE MARGAITAK: Bi lore untzi hauk arthaturen
ditutzu, othoi, gain gainetik! Martina, ene
haurreko lagun baten orhoitzapena dut
hor, hogoi urthe huntan ikusi ez dutan
lagun baten orhoitzapena. (Xapela emaiten du buruan.)
MARIA: Hogoi urthe?... Erran behar litzaioke
Andrearen ikusterat ethor dadien DonianeANDRE MARGAITAK:
rat. Loriatuko da xoko pullit huntan. Zokoa,
Bordagain, Santa-Barbara, Larrune, Azkaine, eta Doniane... pétit Paris... Hoik oro
badira gero zerbeit!
ANDRE MARGAITAK: Bai, zera! Ameriketan da eta
nere adixkidea... eta batre ez dakit zein
hiritan! Bertzalde, nehorri ere maiz aski
tokiz aldaratu naiz!...
MARIA: Beraz... bi mendik elgar atxeman lirote
behar bada, bainan ez zuek!... Jainkoak
bere lorian duela, bainan hoi nere amatxi
zenari ikasia nion.
ANDRE MARGAITAK: Behazue horri!... Hots!
Banaiz, oraintxet; banoa... huna gakoak.
MARIA: Ez ordean oro! Eta ganbara ttikikoa?
ANDRE MARGAITAK: Ah! hura eremaiten dut...
Nehork ez du han sartu behar sekulan.
MARIA: Ai ei ai! Zer othe da han? Lamina zenbeiten manka mixteriozkoa, behar bada! Izitzen ere naiz!...
ANDRE MARGAITAK: Ez, Maria, ez; ene arbasoetarik heldu zautan gauza bat dut han, mixteriozko ahal eta indarra duen gauza bat.
MARIA: Mixteriozko ahala?
ANDRE MARGAITAK: Ba, kobrezko xilintxa ttiki bat,
hori horia urheztatua, hari hurbil, gezur bat
erraiten edo egintza gaixto zerbeit egiten
delarik, bere baitharik jotzen abiatzen den
xilintxa bat.
MARIA: He? Nola? Jotzen? Gezur bat erraiten
delarik? Hoi xilintxa, hatik! Zerbeitxo gostaia ere ahal da.
ANDRE MARGAITAK: (Orenari behatzen dio.) Bortz
orenak! Treina huts eginen dut, hola
hemen egonez. Adio, Maria, banoa, eta
ikus arte!
MARIA: Ikus arte, Andrea, eta pidaia on! (Andre
Margaita badoa.)
III
MARIA: (Bakarrik delarik orai.) Azkenean joan da!
Uste ez banuen hementxet gelditzen
zitzautala! Ederki atxemana izanen bainintzen! Behazue ba, haren egon tokia, etxe
hau, bi ilhabetherentzat hitzemana diot
emazteki gisako eta bere osasun ahularen
hazkartzearen beharretan den bati... Lauetan hogoi libera ilhabethean izanen baititut! Lau hogoi libera ez dire ez gero piko
baten azpian atxemaiten!
Eta, bertzalde, etxearentzat ere ez diteke
kalte; ez da bederen mutzituko, nehor
hemen egon ez baladi egin liteken bezala...
Bainan, non dago bada ene emaztekittoa?
Bortz orenetako ethorri beharra zen; jaustea hobeko dut, baratzeko athetik sarrarazteko. (Badoa ezkerreko aldetik.)
IV
ANDRE MARGAITAK: (Eskuinetik sartzen dela brix-
takoan eta zango puntten gainean.) Segur
ene pidaia ez dela biziki luzea izan! Doi
doia kanporat joaiteko eta eskaler ttikitik
hunarat igaiteko artea... Nere etxerat itzulia naizenaz geroz, eian, orai, zer egin
behar dudan? Zuhurrari... zuhur eta erdi,
erraiten ohi den bezala!
Maria ethorriko baita hunara, eta segur,
beretarik eginen baitu, irri egin behar
dugu, gaur oraino! Gordeko naiz horxettoko ganbara hortan, eta ttartte batetarik,
ederkixko denak ikusiren ditut. To, to!...
Xo! Norbait heldu! Mintzo aldiz, nor?...
Maria!... Ez da beraz bakarrik... Orai, orai
jostetak! Laster ene gordagailurat.
Ezker itzaltzen da Andre Margaita.
V
Maria eta Andre Martina
Elgarrekin sartzen direla.
MARIA: Sar zaite, sar, andrea; huna beraz emai-
ten ahal dautzutan egon tokia.
ANDRE MARTINAK: (Orori behatzen diotela.) Arras
nik behar bezalakoa da eta!... Diozu jabeak
utzi zaituela, niri zenbeit asterentzat emaiterat?
MARIA: Segurki, andrea... Utzi, eta nola utzi? Jainkoaren lorian oraino! (Xilintxa mixteriozkoa
jo eta jo huna hasten dela.) (Jendeeri:) Ai!
Zerua!... Xilintxa!... Xurtxuri bat bezenbat
daldaretan nago! Bainan, ihardoki behar
dut, eta deusik ez irakusterat eman.
ANDRE MARTINAK: Bainan, jo ez dute? Norbeit
bada beraz hemen?
MARIA: Ez, gatua ari bide zen sokarekin jostetan.
(Xilintxak jotzen du berriz.) (Ahapetik.) Oh!
zer da sorginkeria hau!
ANDRE MARTINAK: Huna, berehal berehala, berrogoi libera, hitzeman erresak.
MARIA: Gisakoago ez diteke izan, Andrea! (Xilintxa berriz oraino.) Xilintxa berriz! Debruek
ereman balezate!
ANDRE MARTINAK: Xilintxa nardagarria, egiazki!
MARIA: Zaude deskantsu, ez zaitu luzaz nardaturen! Ikusten duzu; huna, hemen, barne ttiki
pullit bat. (Eskuineko athea erakusten
diola.) Hemen, aldiz, ezkerrean, erran
badezaket: aldalei ttiki bat... horra zertako
gakoz hetsia dudan... (Berriz ere xilintxa.)
(Ahapetik.) Xilintxa madarikatua! Mila pusketan emaiten ahal bahindut!...
ANDRE MARTINAK: Ongi da. Eta orai, ez zintezke
joan, krakadarentzat behar nituzken bi ogiolaten bilha? Bertze deuseren beharrik ez
nuke, ezen udare eta sagar zenbeit baditut
hor, ene zakuan... Orizu, huna dirua.
MARIA: Zerbitzari, Andrea. (Otharre bat hartzen
du.)
ANDRE MARTINAK: (Gibelez Mariari dagola, bere
zaku ttikitik atheratzen ditu udare eta
sagar batzu ederrak, eta, batre gibelerat
behatu gabe, mahain ezkinean emaiten
ditu oro.) Dugun ikus eian lehertuak, xirtxifrikatuak diren? Ez; beharrik!
MARIA: (Ahapetik.) Oh! hoik udare ederrak, hoik
sagar ederrak!
Eta Andre Martinak eman arau, hura batre ohartu gabe, Mariak, mahain ezkinean hartu
udareak sartzen ditu bizkar gibelean gordetzen duen otharrean. Bainan, gibeletik,
orduan berean, Andre Margaita etxek-
Andreak, idekitzen du bere athea, eta
Maria deuseri ohartzen ez delarik, udare
hek berak bederazka hartzen diozka otharretik, eta gero... badoa, ixil-ixila.
ANDRE MARTINAK: (Mariaren
ganat itzulirik.) Jar
banindadi pitta bat? Bideak unhatua ere
nau, karrosarik ez zelakotz neretako,
Donianeko garan edo gelditokian.
MARIA: (Behatzen diola bere otharreari.) Oh!
ANDRE MARGAITAK: Zer bada?
MARIA: (Zuri zuria egina.) Deusik ez, Andrea!
Zure olaten bilha noa. (Ahapetik:) Segur,
sorginak badirela etxe huntan! (Badoa.)
VI
ANDRE MARTINAK: (Bakarrik dela orai:) Azkenean
beraz, huna ni Donianerat heldua!... Ez da
goitxegi! Pixka bat deskantsatuko ahal
naiz!... Badere, aisian eman behar naiz!
(Bere xapela, bere gaineko soina emaiten
ditu aldeko kadira baten gainean.) Ez da
gero batre gaizki toki hau!... eta iduritzen
zaut ongixko izanen naizela hemen! Dugun
ikus bertze barne ttikia; hau baino ere
pullitagoa behar da izan. (Badoa eskuinetik.)
VII
(Ezkerretik, ixil ixila, heldu
dela.) Eian egia nionez! Ene etxearen bertzeeri emaiterat atrebitu dela!... Eta nori?
Arrotz bati... jende tresna zenbeiti, behar
bada... Oh! bainan, ongi atxeman behar
dut, oraiko huntan!... Arrotzaren soinekoa
eta xapela huna non diren... Jantzi behar
ditut... (Erran bezala egiten du berehala,
eta gero, zeiarka bezala jartzen da, ezker
aire. Hainbertzenarekin huna sarzen dela
Maria, bi olata eskuan.)
ANDRE MARGAITAK:
VIII
Andre Margaita eta Maria
Huna olatak, Andrea... Badakizu gero,
enekin, hitz erdi bat aski dela, behar denaren berehala nik egiteko.
Eta, orai, non emanen dut mahaina,
hemen, ala jateko salan? (Etxek-Andrea ixil
ixila dago.) Gorra othe da ene emaztekittoa? Gorago eginen diot oihu. Andrea!
(Andre Margaita bethi ixilik.) Eup! Andrea!
Bainan zer du bada hunek? izitzen nau!
(Sorbaldan jotzen duela:) Alditxartua bazare, erran diezadazut... Hots, ez zozokeriarik... edo banoa laguntza galdez!...
ANDRE MARGAITAK: (Maria ganat itzultzen dela.)
Debaldetan liteke, ezen, hobeki naiz orai...
MARIA: Oh! Jainko zerukoa! Nere Etxek-andrea!...
Zu zarela hor! (Ahuspez emaiten da.) Ah!
galdua naiz. Urrikal! urrikal zakizkit, othoi!
(Xutiturik, Etxek-Andreak kadira gainean
emaiten ditu berriz Andre Martinaren soineko-puskak.)
MARIA:
IX
Andre Margaita, Maria eta Andre
Martina
ANDRE MARTINAK: (Lasterrez heldu dela.) Zer da?
Zer da?
MARIA: Da, dohakabe bat naizela! Barka othoi,
barka!
(Andre Martinari behatzen
dio, eta berehala oihu handi batean:) Ah!
Martina, ene Martina maitea!
ANDRE MARTINAK: (Oihu handi bat harek ere.) Oh!
Margaita!
ANDRE MARGAITAK:
Eta elgarri musuka lotzen dira biak.
Zu, nere etxean!... Hemen
atxeman behar zintudala, hogoi urtheren
buruan! Zer atsegina neretzat, Martina!
Zerbeit zerbeit badukegu gaur, elgarri kondatzeko!
ANDRE MARGAITAK:
Nik uste, Margaita! Bainan,
nork erranen zuen sekulan, norapeit behar,
eta zure etxerat xuxen xuxena ethorriko
nintzela gaur!...
MARIA: (Xutiturik, eta erdi ahalke, erdi ozarrean.)
Ba, eta nori esker mirakuilu hori?...
ANDRE MARGAITAK: He?... Nori esker?... Ori, hala
hala da... Zuri esker. Eta kanporat aire
berean igorri behar zinduzkedalarik, horra
zertako barkatzen dautzudan.
Bizkitartean, hartu berrogoi liberak itzulatzu lehenik. Higuin litake bertzela. Eta,
hemendik harat, bethi agian entzunen
duzu Jainkoak zure baithan emana duen
xilintxoa mixteriozkoaren boza, zure kontzientziaren boza, gaizkia, gaizki dela erranen baitautzu, eta ongia eginaraziren.
MARIA: Oh! bai, alafede! Huna bi besoak!... Eta,
Jainkoak laguntzen nauela, atxikiren dut
nere hitza... Milesker, Andreak, eta ongi
bihotzetik oraino! Nere ohointzak, nere
gezurrak utzirik, Jainko hortaz orhoitu nahi
naiz hemendik harat, orai artean egin naiANDRE MARTINAK:
zen baino gehiago. Bai, alafede! Huna,
berriz ere, nere bi besoak!
ESKUALDUNAK EGYPTOAN
EGUERRIKO KONDAIRA
Eguerri arratsa zen. Haurrak oro aldean
eman zitzaizkon, eta huna nola hasi zitzaioten
Aitaxo:
—Duela aspaldi, aspaldi, iguzki-aldetik ethorri zen berri handi bat, eta laster hedatu Eskual
mendietan: Mesias, orok igurikatzen zuten Salbatzailea sortu zela han, Betelemen, Jerusalemeko ondoan. Nondik jina berri hori? Xuxen, nehork
ez zakien. Nehork ezagutzen ez zituen gizon
eder batzu mendiz mendi ibili ziren, mezu horrekin; aingeru zonbeit, segur! Gero! gau eder
batez, bethi iguzki aldean, zeru guzia argitzen
zuela, izar bat xoragarria agertu zen...
Haro bat gaitza altxatu zen Eskual-herrian.
Gernikan, Uztaritzen biltzarrak egin ziren, eta
egun batez, gure arbaso Kantabreek, hor, gogoan hartzen dute: «Eskualdunen izenean, behar
zela norbeit igorri Mesias-Haurraren ganat».
Eta erran bezala egin ere zen. Moltsa luzea
koka-ahala diruz hanpaturik, jatekoz alfotxak,
etxe-arnoz xahakoak lehertzeko heinean betherik, bideari lothu ziren Eskual-herriko zazpi etxeko jaunik hoberenak.
Bide luzea, izigarria zuten egiteko. Bainan,
biderik izigarrienak egundaino izitu othe ditu
Eskualdunak? Eta gero, Salbatzailearen ganat
zoazin...
Joan ziren beraz, mendieri gora, ibai handier
behera, Espainian barna. Bide txar, handi, eder,
itsusi, oro luzatuz zoazin heien gibelean. Eta,
hala ere, puskaz gehiago gelditzen aintzinean!
Espainiako azken azken mugatik, untziz iragan ziren Afrika beltzera, eta, gero, bidean ez
errebelatzeko, leihorrez leihor joan, iguzkiari
buruz bethi.
Joan, joan, bethi joan, bainan sekulan ez heltzen! Gose eta egarri onik jasan zuten bortu izigarri hetan. Bainan orduan, beren Eskual-Herriko
kantu-xarameletan hasten ziren, eta xaramela
heien entzuteko, gose gaixtoenaren kurrinka ixiltzen omen zitzaioten sabelean. Moro-beltz,
ohoin, basa-ihizi mota guziak maiz ondotik zituzten, arranoak arthaldearen ondotik bezala, inguruka... Bainan, orduan, zazpiak irrintzinaka has-
ten ziren eta, kuku lehoinak, ohoinak eta Moroak: sekulakotz harriturik, oro beren ziloetarat
itzultzen ziren. Eta bakhar zonbeit, fortunaz,
soberaxko hurbiltzen bazitzaioten, makila
eskualdunek xixtu zuten gure etxeko-jaunen
ahurrean.
Berriz ere joan, joan, desertuan barna, Egyptoan barna, bertze itsaso bat oraino iraganik,
azkenean, heltzen dira Jerusalemera. Sei ilhargi
bethe bazuten Eskual-Herritik abiatuak zirela!...
Bainan, zer uste-gabeko nahigabea Jerusalemen! Andredena Mariarekin eta San Joseferekin,
Jerusalemetik Egyptorat ihesi joan berria bide
zen Jesus, Herodes tzarraren beldurrez!
—Herodes ozpina! Hemen izan bagine bederen gure makilañoekin! Zer ximitxak eta ximixtak hire bizkarrean!... Berroien bizkarra, ez bertzea!...
Bainan zer balio zuen hola marrumaz
artzea?... Jo beraz Egyptora... Eta jin-bidez badoazi berriz Egyptora.
Joan, joan berriz ere, eta, ilhun-nabar gorri
batez, bas-herri batetako etxe garbiño batean,
berek ongi jakin ere gabe nola, huna non aurkhitzen diren. Jesus-Haurraren aintzinean!
Ama Birjinaren altzoan lo zagon zeru lurren
Jainkoa, ja poxi bat handitua, ttarrotua. San
Josef, ixil ixila, lanean ari zen bazter batean...
Eskualdun etxeko-jaunak Jesusen ondoan
belhauniko jada emanak ziren, egin-ahala polliki.
Oi, heien nigar goxoak begietarik behera! Zer pil
pil goxoa bihotzean! Bideko unhadura eta galmenak, oro ahantziak ziren orai, han, Jesusen
aldean. San Josef, lanetik baratua, ixil ixila bethi,
amultsuki beha zagon Eskualdun fede handiko
gizon heieri.
Eta huna non Ama Birjinak, hirriño batekin,
besoetan emaiten dioten, lokhartua oraino dagolarik, Jesus beren Jainko Salbatzailea... Gure
arbasoen atsegina orduan! Bihotza erdiratzen
zitzaioten zorionaren zorionez! Han berean xoratu ez baitziren! Beharrik da Eskualduna kasko
onekoa!...
Hainbertzenarekin, huna non iratzartzen den
Jesus, Mariaren besoetarat gure arbasoak berriz
itzuli orduko. Eta hirri goxo bat egiten diote berehala:
—Hor zaiztea, nere Eskualdun maiteak? Zuen
beha nindagon, Urthe huntan guzian. Atsegin
dut zuek ikusirik, zeren, zuen moldean, Jainko
legeari bethi atxikiak egon zaizten. Zertan dire
zuen lagunak, han, Eskual mendi eder hetan?
Begira bethi zuen fedea! Eta fedearen begiratzeko, atxik bethi zuen mintzaire ederra; atxik ere,
fedearen behar-orduetako... zuen makila lerdenak. Zoazte, itzul zaizte zuen herrietarat! Bihotzez, et menderen mendeentzat, benedikatzen
ditut nere Eskualdun adixkideak. Nere girixtinoetan, hek nahi ditut eta hek izanen dira bethi
hoberenak!...
Biharamunean, etxeari buruz eman ziren
Eskualdun arbasoak. Bidea labur iduritu zitzaioten gibelerakoan; alabainan, Jesusen graziez
ihaurri heldu ziren.
Eskual-Herrirat noizbeit ethorri zirenean,
nork erran Eskualdunen bozkarioa, Jesusen
mezu maite handia entzutearekin? Ordutik, jada,
eta Erromatik lehen aphezpikuak ethorri artean,
girixtinoi eginak ziren lehiaz eta bihotzez...
Ene iloba maiteak, horra akabo ene kondaira.
Jesusek galdegin bezala, atxik zuen mintzaire
ederra, zalhu eta garbi atxik ere zuen makilak;
Eliza-Ama Saindua, Jesusen fedea, makila horien
beharretan izan ditezke, eta behar-bada, guk
uste baino lasterrago!...
Eta Eguerriko bere kondaira pollita hola bururatu zuen beraz gure Aitaxok.
Eta haurrak, ilobasoak, aho xilora oraino
beren Aitatxi onari beha zagozkiolarik, ohartu
zen hau, Pettan, zaharrenak, sukalde xokoan
harturik, tinko tinkoa ahurrean zaukala bere
aitaren makila!...
Eta berehala, piztu, loriatu zitzaion Aitaxori
bere Eskualdun bihotz maitea.
KONTZIENTZIA ETA... BERTZA
Hor, orai duela ainixko urthe, Suhuskuneri
hurbileko Jalsuar batek erosia zion bertz bat,
pandero bat... gero pagatzekotan.
Bakarrak bazituen hola saldurik Cinqualbres
Donibaneko Kauter gaizoak, Xuitotik eta Behorlegi arte hortan! Eta nehor guti heldu pandero
heien pagatzera, ordaintzera...
Astelehen guzietako merkatuetara bazoan
xuxen, itzuli bat egin beharrez bere zordunen
harrotzeko. Bainan Jainkoak haundisko eginik, ez
ziteken nahi bezala gorda. Eta gero, —giza gaizoa!— kobrezko bertz gorri bat ez zuen bizkarrean emaiten, bere itzuli-inguruaren egiteko?...
Hots, iguzkiak panderoan dir dir eginik edo bertzela, zordun asko brixtez itzaliak ziren eta
Mesaarrainean sartuak edo Leonenean... Arnoa
hiru sosetan baitzen orduan, orentto batendako
hantxet ziren ostatuan, hurrup eta klik, goxara
goxatzen; eta gero, Kauteraren bertz gorria merkatutik itzalia zen aspaldi, gure Garaztar ihiziak
begiak ñir-ñir, Leonenetik atheratzen zirelarik,
makilak herrestan.
Ordutik, zer zuen egitekorik Cinqualbres gaizoak?
Ori, zuek eta nik eginen ginuena: athez-athe
biltzea Donianeko merkatuan biltzen ez zena.
Eta holaxet egiten ere zuen. Mando haundi
baten gainerat iganik, bi bertz handi, —bide-naar
saltzen bazituen ere— aldean emanik, auzoherrietarat bazoan, hemen gaitzuru bat ogi bil
eta hantxet bi gaitzuru artho, bere hartzekoak,
poxika poxika, hola kobratuko zituelakoan, Bettiri zenak bezala.
Beraz, egun batez, bere mandoaren gainean,
bertze orduz, Errege-Magoak beren kameluen
gainean bezen xut, bazoan gure Bezkin Kautera,
Suhuskuneri buruz. Xoxoak xixtuz ari ziren oihanetik, biligarroak ttirrittaka mahastietarik, bainan esker guti zuen Kauterak heien xaramela
guzientzat. Hinkili, hankala, bideari gora bazoan
Jan-Petit mandoaren gainean, bertze biligarrorik
non ikusiko zuen erne ernea.
Eta, hain xuxen, hantxet, alhor mehe batean,
bi behi txarren ondotik iraul den ari, ikusten du...
bere Jatsuar zorduna, hiru edo laur urthe hartan
bertz bat, pandero bat zor diona. Jatsuar maltzurrak ere ikusia zuen Bezkin kalamanka, bainan,
berea gogoan, alegia eta ez ikusi egin zuen berehala.
—So mandoa, so!...
Eta, ogiz eta arthoz, bertze eta bezkinez
lehertzeko heinean kargatua ere baitzen, zankez
gelditzen da hor mandoa. Eta, Jean-Petiten bizkar gainetik, erdi xutiturik, huna oihuka gure
Kautera:
—Errak, to, hoo!
—Behia, bee!
—Errak, to, hi, gizona! Hoo!...
—Alo, Katzo!
—Ez dela hik entzuten? Heu!...
—Hots, Gorria, berma hadi ba!
—Elkorra dela hi egun, Pello!...
—Hauxeuk alimalea!
—Too! Jautsi behar dela beraz ni mandotik...
Berdin jautsiko dela, ba...
Izura Pazientziako semeak ere amor emanen
zuen Bezkin thematsuaren aintzinean, eta amor
eman zuen beraz gure Pellok.
—Joa, behiak, joa!
Eta eskuak bere akhulu handiaren gainean
kurutzaturik, han, urrunxko, alhorraren erdian,
Bezkinari beha emaiten da, kopeta zimurturik:
—Zer da? Zer da? Zer tuk oihu horiek guziak?
Berdin likek emekixago arizanik ere...
—Hi aise mintzo dela, bana noiz pagatuko
dela to, hik, ene bertza?
—Bertza pagatuko? Zer bertza?
—Ba, nik hiri saldu dela bertza, eta hik ez
dela eni pagatu bertza!...
—Zer derasak, hire eskuara pollitarekin,
saldu dela bertza, ez dela pagatu bertza? Zer tuk
elhe txar horiek? Ala koblaka hasia othe hiz orai,
zahartzeari buruz?
—Zer! Ez dela orhoitzen hi, nik hiri saldu dela
bertza, eta ez dela hik eni pagatu bertza?
—To! Bakea emanezadak hire bertzarekin,
eta utz nezak ene lanari; ez nuk gero batre elhe
gose!...
—Zer! Ukatzen dela hik, nik hiri saldu dela
bertza eta ez dela hik eni pagatu bertza?... Galdu
dela beraz hik kontzientzia?...
—Ba, to, nik galdu balinbadut kontzientzia,
hik ere hire bertza... Behiak, bee!...
Eta demontren firridan emaiten da Pello, sist
eta sast bere behien akhulatzen...
Doi doiak egin zuen, odolak ithorik, ez baitzen hantxet Kauter gaizoa bere mandotik
erori!...
Pello, irri maltzur batean joana zen jada alhorraren bertze burura...
Ditxolaria baizik ez zen gure Jatsuarra, eta ez
ohoina. Handik zonbait hilabetheren buruan, Cinqualbres zena erakitzen ontsa utzi ondoan, behi
bat bere barrukiheiatik khendurik, ordaindu zion
bere zorra, eta berriz kolaxet bildu zituzten,
batek bere bertza, eta bertzeak... bere kontzientzia.
OZKIXEKO PATARREAN
Ez nihaurek hain luze bizitzea igurikatzen
dutalakotz, bainan, nere bi aitaxoak hil izan dira,
batto, —amaren aita— ehun eta sei urthetan,
han Ameriketan, bertzea, —aitaren aita— ehun
eta hirur urthetan, orai aspaldi, Doniane Garazin.
Azken aitaxo horren ixtorio bat nahi nautzueke
erran.
Napoleon handiaren soldadu luzaz eta luzaz
ibilia zen, Madriletik eta Moscoura, Prusian gaindi. Noizpeit, etxerat itzuli zen beraz, frantses hitz
bakar zonbeit ikasirik, etxetik urruntzean bezen
aberats, eta sekulako bizia emaiten ohi duten
errezeloak berekin.
Kadera egilea eta torneatzailea baitzen, bere
lanari lothu zen berehala, eta hogoi’ta bortz
haren kadera eder higatu edo... ez higatu dira
Garazi aldean.
Jainkoak hartako zerbeit dohain emanik, eta
bere soldadogo luzean zer nahi ikasirik ere,
dudarik ez dena, hezur xuxentzen bazakien,
geroztikako edo-zein Daunatuk baino hobeki,
beharbada. Merkeenerat ari, orduan orai bezala,
sekulako jendea heldu zitzaion beraz, eta orduko
Buhameek, —oilategietarik jauzi egitean zango
bat hautsirik, edo joka-aldietan beso bat makurturik— bazakiten hek ere haren ganat ethortzen.
Gure etxean gero, auzo bat edo biga, behartuaren atxikitzerat ekarrarazirik, garrasia bat edo
bertze goiti beheiti, begiak hesteko artean,
beren zango besoak xuxentzen ziozkaten Aitaxok gure buhamettoeri.
Eta, nola, nahi edo ez, buhame horietarik zailenak berak, zuri zuria maiz aldi-xartzen baitziren, aitaxok bazuen bethi heientzat edo arno
edo kafe xorta bat ona. Hots, gure Antxixarburutarrak bazoazin, xuxenduak, sendatuak eta errepixkolatuak, milesker bat doi doia erranik, bertze
oilategi batean, edo bardin lehenagoko hartan
berean berriz zango-besoak hautsi arte.
Irabazi gutti zuen beraz Aitaxok buru hortarik; bainan, berehala ikusiko ere dugun bezala,
ongi heldu behar zen oraino, egun batez edo
hobeki gau batez, buhameentzat ona hola izanik.
Hainbertze denboraz soldado egonik, eta
bere jitez ere, urhea bezen garbiko gizona zen
gure Aitaxo, eta zuzena gain gainetik. Asko
jende hari zagozin osoki, eta beren behar-orduetan, hobeagorik ez zuten nahi Doniandar jaun
handienek.
Beraz, egun batez, hiriko notari batek, —uste
dut Michel Fort zenaren aita ziteken— ekarrarazten du etxerat, eta galdatzen dio, hean, sari on
batean truk, diru puska bat eremanen duen
berehala Donianetik eta Maulerat?
Gure Aitaxok, holakoetan, ez zakien ezetzik
erraiten. Baietz erraiten du beraz, eta jateko zerbeit berekin harturik, mizpirazko bere makila
pollita eskuan, notariaren dirua papoan gorderik,
bideari lotzen da berehala. Ilhunzeinuak ari ziren
Donianen, hamar aldiz berak kondatzen zuen
bezala.
Madalenan gaindi, Donazaharren, Lakarran
eta Monjolosen gaindi, Lartzabale eta Donaixtin
barna, bazoan bethi Aitaxo, tink-aldi bat artetan
bere xahakoari emanez.
Lartzabalen, bide erditsutan, harri-meta
baten gainean, ahamen bat jan zuela erraiten
zuen geroan.
Gau ilhuna; ilhargirik ez, ez eta ere izar-arte
ederrik. Donazaharretik harat, arima bat ez zuen
kausitu bide luze hartan guzian. Han hemenka,
argi bakhar batzu, bazteretxe zonbeitetan; zakur
erausi frango, non nahi, ilhunbean.
Gau-erdi oren batean, dena izerdi, han zen,
Ozkixeko patarraren kaskorat heldua. San Antonioko kaperaren parrean othoitz labur bat eginik,