Semetxia
Etienne Decrept
SEMETXIA
SEMETXIA
Gure denborako gertakari bat,
egite batian bildua
HITZKARI ETA KANTARIAK:
MAJALEN: 26 urthe, Elhorreneko andre gaztia.
18 urthe, Majalenen anaia, soldado
berri bat.
BEÑAT: 50 urthe (semeitxia), soldado zahar bat.
PIARREXUME: 65 urthe, letrazallia.
ERREMUN:
Gertakaria etxe eder baten ezkaatzian iragaiten da. Gibelian, kanpoko athia bi leihoo berinadun handiren artian. Eskoñ eta ezker, geletako
eta sukaldekoa athiak. Erdian, mahañ zabal bat
untzi loredun eta ahide itxurez estalia. Hor eta
hemenka, armario, kutxa eta jartokioak. Ainzinian, josteko tresna (maxina).
LEHEN AGER-ALDIA
MAJALEN, tresnari buruz jarririk, hari
da mokanes azpiltzen bere gerlako
semeitxiarenzat. Kadira baten
gañian metatu d¡tu galtzerdi, barneko, gerriko eta mokanes zenbait;
bertze batian xokolot eta xardiñak,
soldadoari igortzeko.
MAJALEN: (lanian eta kantaz)
Bakian Biziak ez baitzuen naski
Bihotzen hausteko pairamenik aski,
Errege batek —bai eta nola!—
Xurgatu dauku gure odola:
Mundu osua zaurtu nahi zuen naski
Ez ginuelakotz pairamenik aski...
Mokanesa metaren gañian ematen duelarik:
Aparte:
Eztu xorteak nere zathia
Aphaindu xuriz;
Zuria holatsu, semebitxia,
Nere iduriz...
Berritz hasten da josten, eta kantatzen du
aire bera.
Haren zafraldiez bainago hezia,
Dakit zer amaizun daukagun bizia.
Nere hortzetan hirriak eztu
Hitz eztendunik behiñ xorroxtu.
Ez bainintzen harek osoki hezia,
Erregek borthiztu daut nere bizia.
Zakutua dilindan, Piarrexume sarizen da.
BIGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN — PIARREXUME
Majalen iduri du zuretzat egiña
kantu horrek.
MAJALEN: Ororentzat, Piarrexume. Bakotxak badi
u bere ziñak eta miñak. Ez duzu uste nere
gerlako semeitxi hunek bazituela beriak,
munduan nihor gabe zelarik bere laguntzeko eta atxikiteko?
PIARREXUME: Zu bezalako amatxi bat atzeman
duenaz geroztik, ez da dohakabe, gizona.
PIARREXUME:
Harenzat ditutzu oraino puska horiek,
segur!
MAJALEN: Bai. Bizkitartian, hemendik aintziñat,
anaiak ere beharko ditu.
PIARREXUME: (guthun (letra) bat zakutotik ateratzen duelarik) Egia. Erremun ere badoha
egun. Orit zu zure semeitxiaren berriak.
MAJALEN: (irakurtzen duelarik guthuna) To! Sendatu zauku arras gure semeitxi! Hamabortz egunenzat ethortzen omen da...
PIARREXUME: Ho! ho! Majalen, kasu! Mutiko pullit
eta gisakoa balin bada.
MAJALEN: (hirriz) Senhar bat nahi izan banu, ez
nioten gerlako ixtripueri galdetuko.
PIARREXUME: Ez da gauza bera. Hunen alde baduzu jadanik jaidura pitta bat! Bakhar delakotz, beldurgabe delakotz, abantzu azken
jauzia egin duelakotz. Aitzaki hoik guziak
gozoki mintzo zaizko zu bezalako andere
ezti bati, Majalen.
MAJALEN: (baso bat arno ematen diolarik) Ori,
Piarrexume. Edaazu xorta bat. Ez da
hemen senharrik sartuko, ez bada etxeko
semia senhartzen. Badakizu, nik beziñ
ongi, Elhorreniari zer elhorri ekharri dioen
azken senharrak, nere aitak.
PIARREXUME: Badakit, Majalen. Aspalditik ezagutzen ditut etxe huntako elhorriak, bañan
bai lore xuri paregabiak ere. Eta ez da
nihun errana loriak ez zaizkotela, azkenian,
elhorrieri nausituko.
MAJALEN: Jainkoak entzun zaitzala. Edaazu Piarrexume: Arno hori berotuko da.
PIARREXUME: Zure osagarriari, Majalen! (edaten
du)
MAJALEN: On dagizula.
Sartzen da Erremun soldado jaunzturan.
HIRURGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN — PIARREXUME — ERREMUN
ERREMUN: To! Hor zare «la classe»! Berri onak
ditugu?
PIARREXUME: (hirriz) Bethi berak. Etzaukek gerla
akabaturik ez baduzue, soldado kozkorrek,
kasla tzar hura xehakatzen.
ERREMUN: Gure ahalak eginen ditugu.
MAJALEN: (guthuna eskañirik) Irakur zazu. Nere
semeitxia ethortzekoa dugu egun hautarik
batez.
ERREMUN: Egun ethorri beharko du, nahi banau
ezagutu.
PIARREXUME: Sarri zohazte beraz, azkenik alxatuak?
ERREMUN: Ez, ez. Azkenen aintzinekoak.
MAJALEN: (ilhundua) Haurrak ere gerla okhaztagarri hunek iretsiko dauzkigu.
ERREMUN: (eztiki) Ez dire denak gelditzen ipharreko izaketan. Beha zazu, zure semeitxia
ez den ederki atheratu gudu hoitarik!
MAJALEN: (saminki) Bai ederki? Begi bat abantzu
galdurik, gorphutz guzia sakhaildurik, sei
ilhabele eritegian egoturik!... Laneko ere
on othe de gizon ondikozko hori?
ERREMUN: Lagunduko duzu, Majalen, ez naiz hortaz lotsa.
Majalenek begietarat eskua ematen du.
Erremun, ez dut zu baizik munduan.
Anaia baño gihiagoki seme zaitut eta ama
baten hersturak orai datxiko nere bihotzari.
ERREMUN: (mazela ferekatzen diolarik) Badakit,
Majalen. Nere ama gutti ezagutu dut: Zu
zaitut egiazko amatto. Etzazula bada zure
semia etsiaraz zure nigarrez.
Kantatzen du bere besoetan harturik.
Ez, egiñ nigarrik, arrena nirea,
Aski baitzaituzte jan begitartea.
Nere musuenzat ez luke tokirik
Eerrekak bazintu bi begietarik...
Ezinbertze hunek baigaitu itzuli,
Bihotzak behar du burdiñez estali.
Zaudez orai arte nik ezagutua:
Ukhaldi tzarrenek eziñ garhaitua.
Mahaña erakusten diolarik:
Orhoitzapenekiñ etzare bakharrik:
Majalen maitea, ez egiñ nigarrik.
MAJALEN:
PIARREXUME:
Orhoitzapenekiñ etzare bakharrik:
Majalen maitea, ez egiñ nigarrik.
MAJALEN: (borthiztua)
Idortuko ditut nere begi zolak,
Ez haur maite hunen indarrik hausteko;
Bañan zertarako gintuen axolak
Berritz eta berritz griñetan sartzeko?
Ama, arrebarik, andrerik badute
Izigarrikeri hoikien nausiek?
Ala errabia zaukaten berthute?
PIARREXUME:
Hola deitzen dute
Ditugun etsaiek.
MAJALEN: (finki)
Har bezate beraz merezi dutena,
Gure itzul dadin gerletan azkena.
HIRUEK:
MAJALEN:
Franzia! Zu! gure erregiña,
Amadioz emeki egiña,
Basa gizon kasta batek zaitu
Zangopetan nahi porroskatu.
ERREMUN ETA PIARREXUME:
O, Frantzia! Zure haur khartsuak
Zuri daudez korropillatuak.
MAJALEN:
Ama ona, ez izan beldurrik...
Zer litake lurra zu galdurik,
Baitiozu erain, o Frantzia,
Edertasun guzien hazia...
HIRUEK:
Baitiozu erain etc. ... hazia.
PIARREXUME: Hola mutill. Egizue guk 70an egin
dugun baño hobeki —ez gure faltaz hargatik— eta izanen zaizte, mendez mende
guziez goretsiak. Ez baihaut ikhusiko,
beharbada, nere itzulitik sartzian, bi hitz:
Izan hadi bethi eskualdun: Ixill, zuhur eta
bihotzdun.
ERREMUN: (hirriz) Bi pertsu? Millesker, Piarrexume. Oraino elgar ikhusiko dugu. Ez dautet
soñetik larrua errexki kenduko, basa gizonek.
Badoha Piarrexume.
LAUGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN, ERREMUN
MAJALEN: (Majalen jartzen da mahañari buruz eta
nigar egiten du)
ERREMUN: Hots, Majalen, hots! Norat egiñ da zure
hazkartasuna? Ez dautzute, beraz, trebesiek erakutsi gerthakari gaixtoetarik aldaratzen? Egungoa zer da iragan direneri
erkaturik? Nere urruntziak eta gure aita
higuingarriaren ihesak, etxia, andre eria
eta hirur haur utzirik zure hamahirur urthetako eskuetan, ez dezakete hedoi berdiña
utz zure arimari... Halako egun ilhunak
gizon baten indarrarekin jasan eta, orai
emaztekitu behar zare bada, Majalen? Alxa
bihotza, tenoreak galdetzen duen bezain
gora edo, bertzenaz, ni jartzen naiz familiaren buruzagi. Etzauzuke eder hemezortzi
urthetako etxeko jaun bat, Majalen?
MAJALEN: (erdi hirriz, begiak xukatzen dituetarik)
Haur alegera bat zare, Erremun. Etzaitut
gutitu nahi nere ahuleziaz. Atxikazu artha
handiz zure arraitasuna.
ERREMUN: (musu bat ematen diolarik) Hola Majalen, hola ikhusi behar zaitut; Piarrexumek
nahi bezain animutsu izanen naiz, asma
badezaket zu soseguan zagozila. (Ixiltze
bat) Nere puxketerien antolatzerat noha.
Sartzen da gelan.
BORTZGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN
Majalenek hartzen dilu iduriak (edo
potretak) bat banazka eta behatzen
luzeki; gero kantatzen du:
AMARENARI:
Zuk ama ikhasi duzu,
Bizi labur batian,
Zorigaitza nola dagon
Xutik gure athian.
Ohartzen etziñelarik
Zure xokho eztian,
Bihotza lehertu dautzu
Bi eskuen artian.
BI HAURRIDENERI:
Eta zuek, nere aingeruak,
Herioak goizegi hartuak,
Zuek biak hamabi urthetan
Gan ziñelen... harat!... kasik betan...
Bai aspaldi dakit badutala
Atsekabez ereman ahala
AITARENARI:
Aita! aita! Eziñ barhhatua!...
Zenbat aldiz madarikatua...
Gure phenez zu zare hobendun...
Zu, xoilki, zu! Aita... Bañan egun
Nere herra hasi zait gutitzen.
Itxura hau, zuk utzia hor zen,
Hobenaren lekhuko bezala...
Eta orai, dakit eztudala
Zure hutsen jotzeko eskurik...
Zaude beraz bertzekiñ lothurik!
Itxurak bat bertziaren gañian
ibentzen (edo pausatzen) ditu.
OTHOITZA
Jainko Jauna, harzatzu guziak:
Aita, ama, arreba, anaiak!
—Hobenduri edo hobengabe—
Baitzare zu, Jauna, denen jabe.
Othoitza hasten duelarik, sartu da
soldado adiñeko bat, den baño zaharrago iduri du. Begitartia, bizar laur
egunetako batez estalia du (ez luziago) eta oihal xuri batez kopetaren
erditik aho xokhoraño, begi ezkerra
tapatzen diolarik oihal beltz batek.
SEIGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN, BEÑAT (soldado zaharra)
BEÑAT: (boza dardaretan) Egun on, andria.
MAJALEN: (harritua) Ha! zer boza! Nor zare zu?
BEÑAT: (herabe) Zure... zure semeitxia, gerlakoa.
MAJALEN: (hatsa harturik) Ah!... zu zare... Beñat?
BEÑAT: Bai
ni... Ustegabetan heltzen naiz?
MAJALEN: (oraño harrituxia) Ez! ez! zure guthuna
izan dut orai berian, ber-berian.
BEÑAT: Bai. Hamabortz egunen permisionia
ardietsi dut. Barkha datazu nere ausartzia,
galdetu badautzut zure aldian ephe labur
horren iragaitia... Amatxi... Harrituxia
ziñen sartu naizenian.
MAJALEN: Ez. Ez. Zure bozak harri-arazi nau.
BEÑAT: (erdi hirriz) Gure bozek orai dirurite bertze mundutik sartzen direla.
MAJALEN:
Etzen hori. Ez dezakezu jakiñ nere
goguak zer zabillan, eta, gañerat, ez ninzen oraño zure ethortziari ohitua.
BEÑAT: (beroki) Ez ni ere. Ez nuen amesten hoin
laster hurbil nindaitzukela.
MAJALEN: (herabetua) Nere anaiari oihu egiñen
diot; bozkariotuko da zure ikhustiaz. Hitz
dautzut berantetsia zintuela.
BEÑAT: (eztiki) Gaxo haurra. Nitaz mintzo ziñeten
naski, batzuetan?
Egun guziz. Nahiko ginuen jakiñ —
harek bereziki— zer adiñ, zer begitarte, zer
familia zintuen.
BEÑAT: Nituen? Egia diozu... Ditudan, orai, hobeki litake. Zu zaitut amatxi, nere familia
guzia, nahi banauzu etxekotzat hartu.
MAJALEN: (arraiki) Hartu zaitut, semeitxitzat
hartu zaitudanian. Piarrexume, gure letrazalliak, nahiko zintuen urrunago helarazi
gure ahidetasunian. (Hirri hari da aphur
bat) Mutiko gazte, pollit... Ah! ah! ah! (oihu
egiten du) Erremun! Erremun! zatoian!
MAJALEN:
Sartzen da Erremun.
ZAZPIGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN, BEÑAT, ERREMUN
MAJALEN: (alegeraki) Huna, Erremun, zure koñat
gaia, Piarrexumeren nahiaz bederen.
BEÑAT: Etzaitela nitaz trufa, Amatxi; berrogoi eta
hamar urthe baditut.
ERREMUN: (gozoki) To! To! Beñat zaitugu beraz?
Zer ziñen engaiatu adiñ hortan?
BEÑAT: Engaiatu, bai, hauzi handi batian nere
hobenen irabazteko.
ERREMUN: (bortzekua ematen diolarik) Ala jokua!
Llagun, etzaituzte goxoki erabilli.
BEÑAT: (arraiki) Edertu naiz. Ikhusi baninduzue
hastian... handik lekhora!
ERREMUN: Bero egiten zuen?
BEÑAT: Askitto. Gu zaharrentzat bereziki, ez baiginuen aprendizkorik egiñ ordu arte.
Bañan, behar denian bere burua erakutsi
ez da ez zahar ez gazterik: Eginbidiak
manatzen zaitu.
MAJALEN: Bai, eginbidiak. Biziko okasione guzietan agertzen zauku eginbidia.
BEÑAT: (hazkarki) Badakit. Eta noizpeit ahantzi
dutalakotz, aise emanen nuen nere bizia
Frantziari, aintzindariek etsaiari buruz itzuli gaituztenian.
MAJALEN: Hañitz erori zarete?
BEÑAT: Lehenbiziko tiroñetik ez da bihirik gelditu.
Bigarrenak ukitu ditu doidoia izakak. Azkenian, guria aintzinatu denian, potikoka,
errestaka, egon ziren arbola motzorro edo
harrasi demendrenen gibelian gerizatuz,
alemanen sua iraungituxia zen, eta sartu
gare debruak eginikako hildo hetan. Ala
fede! gure hillak ongi mendekatuak izatu
dire. Zer sarraskia! nere haur maitiak.
MAJALEN: Jesus!...
BEÑAT: Ez da han jostetarik. Eta, gehiagoko
dena, hasteko beldur, izialdura harek etzaitu kordokatzen. Beharrietako burrunba
batek xoratzen bezala zaitu eta bazoazi,
erdi itsutua, erdi mozkortua, gorphutz hill
bat xirimolaren erdian iduri.
ERREMUN: Beharrik.
BEÑAT: Gero da, gero itzulia, zoramendu hortarik
atheratzian (hirriz) Ez bagindu orduan
xahakoan datxikagun hori edo gorri hura,
ez dakit zenbeitek ihardok zindezoketen
iñarrosaldiari.
MAJALEN: Sinesten zaitut.
BEÑAT: (gozoki) Gogoeta horiek nabilzkalarik,
nere sentimenduak ez baitziren naski
beren tenorekoak, barrataplan! hor erortzen zauzku eltze deritzaten hetarik bia
izakaren xokhorik segurrenerat. Geroztik
jakin dut, zer lan egin zaukuten. Dozena
bat gizon suntsitu eta bertze hainbertze
kolpatu itsuski, ni hautan. Dakidana da su
izigarri baten barnian gertatu naizela eta
hartan agertu zauzkidala zuen begitarte
maitatuak.
ERREMUN: (hirriz) Guriak?
BEÑAT: Edo ematen zindazkidatenak.
MAJALEN:
(zorrozki behatzen duelarik) Iterik
bazuten?
BEÑAT: Zuk uste baino handiagoa.
MAJALEN: Erasian hari gare eta ez dautzut galdetzen egarri eta gose zarenez.
BEÑAT: Ez! ez! Bidian ederki jan dut. Galdetuko
dautzut bakharrik ur xorta bat, garbitzeko.
MAJALEN: Zure gelaren egiterat noha. Gure ama
gaixoa hil geroztik nihork ez du lorik egin
gu sorthu garen ohian... Nahi baduzu xerlotsu aire hori utzi?...
BEÑAT: Xerlotsua zer da?
MAJALEN: (hirriz) Iletsua. Frantsesez «Poilu» derizatena.
Beñat eta Erremun hirriz hari dire.
MAJALEN: (harritua) Zer hirri bitxia duzun?
BEÑAT: Nere boza bezalakoa, naski...
MAJALEN: Entzun dut: Bertze mundukoa. Beraz,
mundu aphal huntarat zure berritz helarazteko, mahañaren gañian emanen dauzkitzut gure aita zenaren bizar nabalak.
ERREMUN: Aita zenaren?...
MAJALEN: (idorki) Ez othe da hil balitz bezala
guretzat? (Beñati) Eta nahi badauztatzu
soldado arropa horiek utzi, garbiarazteko
eta sarestatzeko, ohiaren gañian kausituko
ditutzu erranikako gizon beraren jaunzturak. Zure hiñsukoa zen. Gizenxago beharbada.
BEÑAT: (hirriz) Bah!... Gerrikoa tinkatuko dut...
han bezala batzuetan.
Majalen sartzen da eskoñeko gelan.
ZORTZIGARREN AGER-ALDIA
BEÑAT, ERREMUN
BEÑAT: (herabeki) Aita zena! Ezagutzen zaituzten
batek erran daut etzinakitela zuzenki, hil
edo bizi den oraño zuen a¡ta.
ERREMUN: Ah! ah! Erran dauzkizu ere, ezagun
horrek, gure aitaren balentriak?
BEÑAT: Denak erran dauzki. Bortzetarik, bia gelditu zaiztela bakharrik.
ERREMUN: Eta Majalen hamahirur urthetan izan
dela aitak eginikako familiaren sustengua.
BEÑAT: Erran daut, gizon berak, sobera gazterik
ezkondu zela zuen aita. Hogoi eta hirur urthetan... Haurxko!...
ERREMUN: Aitzaki ederra!
BEÑAT: Zuk ez dezakezu preza aitzaki hori. Ez dut
erran nahi zuen aitak urrikalmendurik
merezi duela, eta segur naiz denborak erakutsi diola bere hobenaren handitasuna;
bañan, ez ahantz nik errana: Ezkontza gaztegiari asko behar eztenik darraizkola.
ERREMUN: (hirriz) Ez naiz hortan!...
ERREMUN: (kantatzen du)
Andere Gerla xoilki dut
Orai emaztegaia.
Erriz-iriñak ez dio
Aingerutzen bisaia.
Xuri orde, gorriz dakhar
Ezteietako zaia...
Lo luze batenzat dagi
Gure ohe nasaia.
BEÑAT:
Umezurtzaren ariman
Goizik dabil negua.
Hartarik ethorri zautzu
Daukazun sosegua.
Balaki eman dautzunak
Zertan duzun gogua,
Ikhus luke aintziñetik
Zor zaion gaztigua.
ERREMUN: (nahasixko)
Orai, hobe dugu gathez libro izan,
Hurbill dugun batek bi hitzez ez detzan
Bihotzak zartaraz eta zailak bihur...
Majalenek eman detzula bi ahur
Hogoi liberako muthill gazte huni
Eta utz gu biak, Beñat, zu eta ni,
Nigarren azpian urtharazi gabe...
Ez naiz, nere ustez. khexu ez herabe,
Bañan kalte zauzkit erasi luziak...
(xutiturik)
Sor beitez gudari hurriki heziak!...
BEÑAT: (izitua)
Erremun! Erremun! Etzaitela bero
Sukharrak ixtant bat baizik ez du: Gero
Gorplurtza dagoku kasik ahitua.
Emazu nerekiñ hazkarren kantua!
***
ERREMUN:
Gizon hazkarrak.
Gazte zaharrak,
Sunsitzen ditu endaren kharrak.
BEÑAT:
Aitorren ume,
Ez daizte zume
Axalez egiñ bizkar hezurrak...
BIEK:
Buruak gogor,
Nahiak idor,
Non hert detzake basen beldurrak!...
ERREMUN:
Onheste hotza,
Erasi motza,
Eskuan burdiñ eta izotza.
BEÑAT:
Lagunik aski
Izanez naski,
Urruntzen dute jende arrotza...
BIEK:
Segur hortako
Ziñez dohako
Hautatuari heien bihotza!
Majalen sartu da bigarren
kopla kantatzen zutelarik
eta izitua bezala dago.
BEDERATZIGARREN AGER-ALDIA
BEÑAT — ERREMUN — MAJALEN
(hatsik gabe) Beñat!... Zure... Zure...
aldatzekoak hor ditutzu.
BEÑAT: (behatzen duelarik) Millesker.
MAJALEN: (harrituxia Majaleni) Zer debru duzu?
Iduri du suge bat aurkitu dela Beñaten
arropetan.
MAJALEN:
Beñat sartzen da eskoñeko gelan.
HAMARGARREN AGER-ALDIA
ERREMUN — MAJALEN
Majalen lehenik badoha Beñaten
gelaraño, athia ongi hetsia denez
ikhusteko, eta, hats bahi, begiak
xoratuak, lasterka hurbiltze da Erramunenganat.
Erremun!... Erremun!... Ez duzu boz
hori ezagutzen?
ERREMUN: Ez... boz ederra da.
MAJALEN: Etzare orhoitzen holako boz bera
lehen... aspaldi... entzunik?
ERREMUN: Oh!... Holako bozak nunnahi badire...
(ixiltze bat)
MAJALEN: Bai! Ba¡! Baditake... Bañan... boz hoikien jabiek ez dituzte holako begiak eta
holako hirri bitxiak... ez eta ere, noiztenka,
holako jestuak.
ERREMUN: (hirriz) Bo! Bo! Horra bada emazteki
baten idurikundia!... Noren egite kausitzen
diozu, Beñati?
MAJALEN: Egia errateko... nihorena... Bardiñ,
ametsetan ikhusi duket. Hau bezalako...
ezagun bat.
ERREMUN: Nik uste, semeitxiaz amets egin eta
hau bezalatsuko gizon bat ikhusi bide
duzu... eta orai iduritzen zautzu nunbeit,
lehen, ezagutu duzula. (ixiltze luze bat)
MAJALEN: Baditake... hargatik!...
MAJALEN:
Mahañeko iduriak bat banazka
erhietan derabilzka.
Ixiltze luze bat.
MAJALEN: Ah!...
ERREMUN: (hirriz) Zer duzu? Delako suge hura?
MAJALEN: (iduri bat eskañirik Erremuni) Erremun!
Erremun! Beha zazu.
Beñat sartzen da, bizarra egiñik,
trapuak kendurik.
Elhorreneko etxeko jaun
ohiaren arropak jauntzirik.
MAJALEN, ERREMUN: (¡duria eskuan) Oh!... Aita!...
Aita!...
HAMEKAGARREN AGER-ALDIA
MAJALEN, ERREMUN, BEÑAT
Majalen, izitiritu izigarri bat egiñik, erori da,
burzoratua, Erremunen besoetarat...
BEÑAT: (lasterka jarraikitzen zaio Majaleni eta bi
eskuak bere eskuetan tinkaturik, espantatuki:) Majalen! Majalen! Bai! Ni naiz zure
aita... zure aita urrikiak zuenganat erakartzen duena. Majalen! Atzar zaite. Bazindaki zer pairatu dutan: zer atsekabetarat
zuen eskasiak jautsarazi nauen! Bazindaki
zorion baten pare erori zaitala arimarat
gerla lazgarri hunen berria! Majalen! Erremun! Ez dezakezue asma zoin dohakahe
egon naizen nere bekhatuaren phartelierrak, nere xendian, nik zuek bezala, harek
ere utzi nauenian gazteago bati jarraikitzeko. Xoil! xoil! mundu zabal huntan!
Orduan, Majalen, orduan ezagutu dut nere
hobenaren khirestasuna. Majalen! Jainkoatz! egungo zorigaitzek hoin harrigarriki
elgarganatu gaituztenian urrikhal zakizkit!
Huts handienak behar diztute gizonek
elgarri barkhatu denbora ikharagarri hautan.
Mintzo delarik, eztiki,
Beñatek edo Elhorrenek hartu du
Majalen Erremunen besoetarik
eta beretarat bildu.
(atzarririk) Aita!... Amak hilzerakoan,
barkhatu zauzkitzun zure hobenak. Nola,
ni, zure odoletik atheratua, ni zure haurra,
haur funtsgabeko bat gelditua, nola nindakoke gogor eta berritsu?
BEÑAT: (Majalen besarkaturik) Barkhatzen dautazu beraz, Majalen, nere haur maitia? Majalen.
MAJALEN:
(Ixiltze bat).
ERREMUN: (arraiki) Erradazu aita!... Ni ere hemen
naiz... gero!...
BEÑAT: (Erremuni beso eskoña eskañirik) Bai...
Erremun! Biak! Biak bat an zatozte!
(Ixiltze luze bat).
MAJALEN: (bozkariotua, kantatzen du)
Nola erhautsa haiziak,
Bere hats batez biziak
Gure oñhaze guziak
Barraiatuko dauzkigu.
BEÑAT: (Elhorrene)
Orhoitzapen borthitzenak,
Bihotz miñ ahalkorrenak,
Nigar ezin gordeenak,
Baitzazko aski gaztigu.
HIRUEK:
Ethorkizuna dezagun
Billakaraz gure lagun,
Gauden, bihar, nola egun,
Atxiki eta ordongu...
ESTALKIA
Bidarten egina 1917ko jorrallian
MISE AU POINT
Le critique littéraire de Gure Herria L. A.
reprocha naguère à Semetchia de n’être pas
spécifiquement basque, parce que l’action de
cette pièce pourrait se dérouler ailleurs que chez
nous et que les marraines de guerre furent plus
que rares en Eskuarie durant le grand cataclysme.
Sur le premier point je répondrai à mon aimable Aristarque ceci depuis ma naissance, je respire un air authentiquement bas que et depuis
44 ans —une fugue de 8 années à Peris et en
Provence exceptée— je parcours dans tous les
sens les arrondissements de Bayonne et de Mauléon, d’Esquiule à Hendaye et de Villefranque à
Sainte-Engrâce. Il n’est pas une commune de ce
territoire que je ne connaisse et j’ai vécu longuement dans beaucoup de ses villages grands et
petits, de la vie même du peuple euskarien: au
foyer et sur la place publique, au travail et à l’auberge. J’ai conscience d’y avoir contracté ce sentiment de la réalité que des hommes tenus par
la qualité de leur profession à rester è l’écart du
vulgaire ne peuvent acquérir au même degré.
Eh bien! tout bien echaminé et retenu, j’ose
affirmer que les actions et passions de nos compatriotes sont absolument semblables à celle
des autres humains et se manifestent de la
même façon. Quelques détails de mœurs amoureuses —sans portée dans une synthèse—, un
peu différents de ceux qui ont cours autre part,
pourraient se relever par ici, mais ces détails ne
sont pas de ceux que l’on montre à un public respectable: Je fais allusiont certains usages pratiqués au temps de ma jeunesse, dans les nuits du
samedi au dimanche. Du reste, il ne pouvait être
question de ces usages dans un ouvrage purement familial tel que Semetchia, d’où l’amour
lui-même est exclu.
Quant à la question accidentelle des marraines de guerre, Monsieur l’abbé L. A. était mal
renseigné. Il m’a été affirmé que Sain-Jean-Piedde-Port et Cambo eu eurent; je n’ai pu contrôler
ce renseignement, mais j’ai personnellement
connu, à Guéthary et à Bidart, une bonne demidouzaine de jeunes filles et de personne plus
mûres pourvues de filleuls et j’ose certifier que
ces âmes charitables n’avaient aucune arrièrepensée galante en secourant de malheureux soldats sans parent et sans ressources. L’une d’elles même, un modèle de dévouement et de
pureté, a prêté son caractère et son prénom de
Madeleine à mon héroïne.
Puisque je suis en veine de rectifications, ce
n’est point par «iletsu» (mot basque figurant au
dictionnaire d’Azkue et au Manuel de Darthayet)
que j’ai traduit «Poilu», mais par l’équivalent
direct «Cherlotsû» vocable peu connu et digne
d’être monté en épingle, ce que je n’ai pas manqué de faire. «Iletsu» est explicatif, simplement.