Sasiletrau baten ziria - 2
da, Kontzezio egunean, Jauna artu nuen, eta
geroztik etsirik nago nere gorputzeko biziaz,
baiño pozik; bada nere gaitzareki penitentzia
egiñ, pekatuen satisfazioa Jaunari eman, eta
zerua irabazteko esperantza osoan nago. Au
guzia zor diet, Jaunaren urrena, gaixotegi artan
zeuden aingeru aiei».
«Andikan ekarri ninduten nere erriko gaixotegi onetara, eta emendik laister noa zerura. Erregutu beza bedorrek ere nigatik, eta nik ere
lagunduko diot zeruetatik».
Oneraiñokoa da gazte arren aotik nik aditua,
eta andik egun gutxira eman zion kontu Jaungoikoari, bere izeneko santuaren egunean, gure iritziz, eriotza done edo santu batekiñ.
II
Esan det, eta diot berriz ere, ogei urte igaroak izanagatik gertaera ori zala, daukadala ala
ere atzokoa balitz beziñ gogoan, bada sarritan
berritzen zait bere oroipena aditzean: «Onelako
neskatxa joan da serbitzera Donostiara, bestea
Madrillera, orko ori Bilbora, urrenekoa Malagara;
batak irabazten ditu illean bost duro, besteak
zazpi, urrenekoak zortzi, eta bear duten soñekoa, nagusien kontura». Ea, galdetu oiei, neskatx oien nagusiak Eliza-zaleak diran, gazte oiek
jaiero meza entzuten duten, urteoro konfesatzen
diran; eta ikusiko dezute nola sorbalda jasoaz
mu ere eztuen erantzungo orren gaiñean, ezta
beren gurasoak ere. Batari lagunak billatu zion
etxe ura, besteak baiñu-etxe batean ezagutu
zituan bere nagusiak; urrenekoa joan zan etxezetxe, miraberik bear zuten galdez, eta, lenengo
soldata ontxoa agindu zioten lekuan, gelditu
zan.
III
Soiñ-ale bat ezikustatzat edo botoi bat muestratzat.
Zurrumurrurik.; asko bazebillen errian bertako neskatx iru edo lau urte onetan kanpoan
mirabe zegoan bategatik, eta zerbait aztu
zanean bere, oroipena, orra non sartzen dan
errian egun batean emakume ori, baiña etzetorren bakarrik, baizik aurtxo bat besoan zuela, eta
gizaseme bat lagun. Etzioten nonbait arpegiera
eder andirik egin, bear izan bere guraso eta erritarrak bada, etorri ta lau ordu baiño len, atera
zan erritik bere aur eta lagun gizasemearekin
batean; zurrumurruak berritu ziran eta emendik
guraso eta senideentzako lotsaria, eta edozeiñentzat ere, ikusgai ez guziz atsegiña.
Emakume oni ez diot deituko Leona, baizik
Len-ona, bada ala zan, ona; baio noiz? Len. Orain
da Leona baiño ere errukarriagoa, nere ustetan;
zergatik Leonak galdu zuen bai gorputzeko bizia,
baita ere animakoa, baiño au beregandu zuen
Jaungoikoari eskerrak; eta gaur, gure iritziz,
zeruan dago. Len-onak badu gaur gaur bezela
gorputzeko osasuna, baiño bere animako bizitza
guziz beldurgarria da gure iritzian, gogoratzen
ditugula Espiritu Santuaren itz oek: «Etzaiezue
beldurrik izan, gorputza iltzen dutelarik ere,
anima ill ezin dezaketenai; baizik beldur ezaiozue anima eta gorputza inpernura bota ditzakeanari». Eta Len-onaren gorputza eta anima norako dira, oraingo bizitz au uzten ezpada?
Oneraiño esan danean, bakarrik Leona eta
Len-onaren izenak dira ezteraziak; beste guzia
egi-egia da; eta oraindik asko geiago ere esan
diteke, ala bear izan ezkero, izendatuaz erriak,
denborak, personak eta beste, zerzelada edo
zirkunstanzia asko; baiño uste det gaurko naikoa
dala.
Guziai itz egin nai izan diet irakurkizun onen
bitartez, baiño geienbat gurasoai.
P. M.
1899’ko Bagillaren 16an.
«Euskalzale», 1899, Bagila, 22.
GABON-GABA
I
Aspalditxoan illun zijoazen egunak Irunetako
barrunbean.
Etxeko seme bakarrak Cuba’ra bear zuen
joan, eta Cuba’tik berri txarrak zetozen. Sei milla
erreal ateratzen etzan errez, eta aterata ere, aiei
erantzuten lanak ziran.
—Prantzira iges egitea ere —esan zuen
semeak goiz batean, baiño aotik atera orduko,
amak erantzun zion:
—Ez, ene semea, orrelako burutaziorik artu.
Zuk iges egiten badezu, baliteke beste batek
zure ordaiñez joan bear izatea; eta orduan nere
negarrak samiñagoak izango lirake, gogoratzean, batetik zu etzaitudala geiago ikusiko,
bada ni ez naiz Prantziara joango, eta bestetik
iñori negar eragiten diogula, zergatik zure ordaiñez dijoanari, eta batez ere bere amari, negar
eragingo genikion. Baldin Cuba’ra tokatu bazai-
tzu, zoaz, eta Jaungoikoak lagunduko dizu. Ama
Birjiña Kontzeziokoa izan det beti nere Ama, eta
oraidaiñoko estutasun guzietan lagundu dit. Ziur
nago aurrera ere ala egingo didala. Etzaite aztu
zu ere, gai onetan erakutsi izan dizudanaz, eta
zerua irabazteko bear dezuna berak emango
dizu. Gaiñerakoaz eztegu ainbeste ardura izan
bear. Jainkoak nai badu biurtuko zera atzera;
bestela berriz zeruan betiko elkarganatuko gera.
Semeak au guzia ixill-ixillik aditu zuen, eta
esan zion amari, ala egingo zuela.
II
1897’ko Zemendiko goiz batean, illunetan,
ateratzen ziran etxetik iru lagun: Patxi ta Antoni,
senar-emazteak, eta Juan Tomas, beren semea,
lo andirik egin gabe aurreko gabean.
Aita-semeak Donostiara zijoazen eta ama elizara. Nere esanaz ez aztu, seme —esan zuen
amak—, eta lurrean ezpada, zeruan ikusiko gera.
Ala aditu zuten auzokoren batzuek, baiño etzuten aditu semeak ezer erantzun zionik.
Simon Landes zeritzan auzoko gizon zar
batek bazuan ustakida, mutill uraxe osasunaz
Cuba’tik biurtuko zala, bestegatik ezpazan ere,
bere amaren sinismen biziagatik. Ama au goizean goiz jaiki eta elizara zijoan egunero, meza
entzun eta Ama Birjiña Kontzeziokoari bere erreguak egitera, bere semearen onerako: Zure
eskuetan uzten det, Ama ona, nere seme maitea; nere egarri bakarra da bere anima salbatzea, eta onetarako, bizitza edo eriotza, osasuna
edo gaitza, ondoen dagokiona, egiozu. Erruki
zaite ere bere gurasoaz. Era onetakoak oi ziran
ama onen erreguak, laburrak baiño sutsuak.
Asi ziran etortzen Cuba’tik semearen eskutitzak: «Ama, erregutu asko nigatik, eta au bera
egin dezatela erretore jaunak, mojak, eta nizaz
galdetzen duten lagun eta adiskideak. Emen
eztegu mezarik entzuten; izan ditugu etsaiekiñ
su gogorrak, baiño ondo nabill, Jainkoari eskerrak oraiñ arte beñepeiñ. Asko oroitzen naiz or
egingo diran Maiatzeko loreaz eta gaiñerako elizpuntzioaz, baiño emen eztegu ezertxo ere egiten. Ala ere uste det oraindik berriz ere erestuko
ditudala meza, bezperak, salbea eta Maiatzeko
loreak, orrera biurtzean, Jaungoikoak nai badu».
«Bialdu zaizkidatzu iru pare eskuplaio aztu
gabe, bada emen guzien bear gera».
Korrio guzietan zetozen eskutitzok eta guziak
berdintsu, gutxi gora bera. Baiño eldu zan Cuba’ren blokeoa, eta etzetorren eskutitzik. Bukatu
zan blokeoa, eta etzan ageri eskutitzik. Jaungoikoak bakarrik zekien zenbat negar egiten zuen
ama gaixoak, bada bere erreguak igotzen ziran
zerura, malkotan bustirik.
III
1898’ko Gabon eguneko goiza zan eta emakume gaztetxo bat zegoan Irunetako atarian,
eskutitz bat eskuan zuala. Juan Tomas bazetorrela Cuba’tik; neska gaztetxo orren aizpak ikusi
zuen, ontzitik ateratzean Malaga’n, eta itz egi
zuen berarekiñ. Ala zioan eskutitzak.
Amaren biotza gelditu zan berri onekiñ itxasoa baiño ere zabalago, eta joan zan elizara Ama
Birjiña Kontzeziokoari eskerrak ematera, eta
ondorean bere senarra lanean ari zan lekura,
berri au ematera. Aitak berria aditzean, txapela
erantzi, eta zerura begira, arrendu zuen Salbe
bat, eta esan zuen:
—Aurtengo gabonak igazkoak baiño alaiagoak izateko itxurak daude beraz. Ala Jainkoari nai
dakiola.
—Noizko etxerako ote da gure semea?
—Egun artan, gutxienez ogei aldiz egiñ zuen
amak galde au.
IV
Errosario santua eta berrogei Abe-Mariak
arrenduta apaltzera zijoazen Irunetako senaremazteak. Ataritik egiñ eta sukaldean aditu zan
aupada batek, ukitu bear izan zion biotzaren
erdi-erdian Antoniri, bada tximista baiño azkarrago jaiki zan esanaz:
—Ene! Nere semea!
—Txakur goseak artoa ames —erantzun zuen
senarrak; baiño amaren biotza etzan engañatu.
—Juan Tomas zera? —galdetu zion, atea idikitzeko astirik gabe.
—Bai, ama —erantzun zion semeak—, Juan
Tomas naiz.
Eta idiki bezin laster elkar laztandu zuten,
baiño itzik egiteko adorerik gabe. Aita ere joan
zan bi saltoan atarira; baiño berak ere eztakite
beren artean zer igaro zan.
Bien bitartean txakurrak eta katuak gabonapari ona egin zuten, bada erdia aiek jan zuten;
baiño ala ere gaiñerakoarekin oraindik geiegi
zuten irurak.
Juan Tomas eziñ aspertu zan esatez, eta ezta
ere gurasoak aditzez semearen urte beteko, ibillerak. Upela bete negar egin zuten gurasoak
semearen mixeriak aditzean.
Atera zuen semeak eskuplaio bat, berriberria, eta bestea zeukan soiñean. Muñ egiaz
eskuan zeukanari, esan zien gurasoai:
—Zer edo zerk lagun egin dit: eta zer-edo-zer
ori ezta besterik baizik eskuplaioa.
Berriz muñ egin eta eman zion amari eskuan
zeukana, ondo gorde zezan, eta lotaratu ziran
amaiketerdietan.
V
Juan Tomas gaixo zetorren eta ondorengo sei
illabetean oso bigun ibilli zan. Baiño esker,
lenengo Jainkoari eta gero amaren ardura andiari, gaur arkitzen da sendaturik; meza ta bezperak jaietan eresten ditu, maiz komulgatzen da,
pelotan jokatzen du, lan egiten du gogoz, eta
bere gurasoak pozez txoro egiñik daude berari
begira.
Aurtengo Gabon-gabean, Jainkoak nai badu,
eresi bear omen ditu gurasoakin batean, lenago
ere iñoiz eresi izan dituan itz neurtuak era onetan:
Goazen alkarren laguntzen,
goazen albait lenen,
gure Jesus dezagun
ikusi Belenen.
Estalpe zartxo baten,
Belendik alboan,
aurtxo jaio berri bat
ara non dagoan;
Jainkoa izan arren
beartsu dago an,
ikasi dezagun zer
erakusten duan.
Goazen...
Ostaturik Belenen
ezta aur onentzat,
eta estalpean du
aska bat oetzat;
lasto artean kir... kir
aur gaixoa otzak,
ai zeiñ gogorrak diran
gizonen biotzak!
Goazen...
Nork esango zukean,
Jainkoa izanik,
gu zeruratzearren
gizonduko zanik?
Ikustean aur ori
lastotan etzanik,
izango da biotzik
biguntzen eztanik?
Goazen...
Estalpe zartxo onek
barruan du aska,
orra Jainko-aurraren
lurreko seaska;
idia ta astoa
aurrari arnaska,
gaixoa otz da eta
berotzeko dauzka.
Goazen...
Aingeru batek die
esan artzaiai,
salbatzaillea jaio
zaiela berai;
ara nola datozen
bildotsekin alai,
Belenen dutelako
Jesus ikusi nai.
Goazen...
Millaka aingeruak
gabaren erdian,
ara nola zerutik
datozen airian;
danak datoz eresten
gau aiñ ederrean:
gloria zeruan ta
pakea lurrean.
Goazen...
P. M.
1899’ko Abenduaren 19’an.
«Euskalzale», 1899, Lotazilla, 24.
IJITOEN KONDUTA
—Ai beza, bikario jauna.
—Zer nai dezu, emakumetxoa?
—Eskatu al dio juezak Sebastiana Baldes’en
perebautismorik?
—Bai, eskatu dit ba.
—Ez beio eman.
—Eman diot, ordia.
—Ba atzera kendu beio.
—Zergatik?
—Sebastiana Baldes ni naiz, eta ezta izango
noski legezkoa nere perebautismoa besterentzat
ematea.
—Eztakit zer esan nai dezun orrekiñ.
—Ara, jauna: Gernikan dago preso Prantxiska
Etxeberria, lotsagalduko mutur zikiñ pariseo
deabruzkoa,, et ark esan du Sebastiana Baldes
dela bera.
—Zergatik ote?
—Zergatik? Eztago esan bearrik: nere perebautismoa eraman, eta nere konduta
ederrarekiñ bere burua libratzeko. Baña eztu
orrelako gauzik egingo; alperrik da Satanasen
larrukoa.
—Eta begira: zure perebautismo edo bataioko partida orretan al daukazu zuk konduta aiñ
ederra?
—Bai, jauna; ori bedorrek jakiñ bear luke ba,
baña nola gauz asko darabiltzkien buruan, aztu
egingo zitzaion.
—Goiz konduta etxeratu zenduen.
—Bai, jauna: nere perebautismuan antxe
daude, jauna, nere aita, ama, aitonak, amonak,
aita eta ama besoetakoak, eta gañerako presonaje guziak, eta guziak konduta onekoak.
—Eta ez al daude Prantxiskaren perebautismoan presonaje kondutako oiek?
—Bai zera! Liña-putzuan bataiatutakoa nai
du nerekiñ konparatu?
—Liña-putzuan?
—Bai, jauna, liña-putzuan; ark bear zuen
izena Liña, eta ez Prantxiska.
—Nork bataiatu zuen?
—Mañexek.
—Nola?
—Ara, jauna: putzuan iru sartu-atera egi zizkion, esanaz: «Uka pirme, kasta gaiztoa; aitaren
partetik lapurreria, amarenetik ordikeria, mundu
guzia dezu zuria, Prantxiska».
—Ba, ba: zu ta Prantxiska, ta Prantxiska ta
zu, biok izango zerate berdintsu, biok ijitoak.
—Eta ai beza, bikario jauna: ardita ta ontzako
urrea biak dira diruak, baño berdintsu dira? Eta
ontzako bat bedorri zor dionak ardit bat emanarekin kito egingo du?
—Arditik eman gabe’re badakizute zuek kito
egiten. Eta kito eta kitar ere bai.
—Ai, jauna! Ez nau ondo ezagutzen bedorrek.
—Badakit. Baña kontu oiek utzi ta esan zadazu: Zer nai zenduke nigandik?
—Esango diot, jauna. Bedorrek, nai nuke,
konduta ematea.
—Baña... eztidazu ba esan etzaitudala ezagutzen?
—Ala da; baña esango diot nor naizen. Ebanjelioko egia. Ni naiz Sebastiana Baldes, erri onetako naturala, Alegrian bizitua, eta oraiñ Urnietara nuana bizitzera; eta nola an eskatzen didaten
konduta, orregatik nai nuke bedorrek ematea.
—Perebautismua?
—Ez, jauna, ez. Nik ukitu Prantxiska Etxeberriak eskatu duen gauzik? Ezta tenazakiñ ere.
—Zer nai dezu ba?
—Bedorrek konduta berri-berria ematea.
—Egon zera beñere kartzelan?
—Bai, jauna; baña beiñ bakarrik, eta orduan
ere erru edo kulpik gabe. Esan nion juezari: mas
que Erreiña mas limpio está este mano; contzientzia más brisbristao que ispillu, y prente
mas lumbrao que sol.
—Eta zer erantzun zizun?
—Baietz.
—Baietz?
—Baietz; beñepeiñ ixill-ixillik gelditu zan ta...
—Elizan izaten zera?
—Elizan izaten naizen? Bai orixe! Sakramentuak artzen ere gañ-gañekoa naiz ni.
—Gañ-gañekoa?
—Beñepeiñ zazpi aldiz artu det azkeneko
sakramentua ere ta...
—Zeiñ? Extrema-Unziokoa?
—Ez, jauna; baizik matrimoniokoa.
—A! Beraz, ondo merezia dezu, eta tori, arzazu zure
KONDUTA
Emen dijoa Sebastiana
Baldes’tarraren konduta,
berak dionez bizi izan da
zazpi aldiz ezkonduta;
len ere ona izan da baña
orain geiago onduta,
jarri diteke aldare nausiñ
San Migel andik kenduta.
P. M.
«Ibaizabal», 1902’ko Epaillaren 16’an.
IJITOA TA MANDAKOA
I
—Konke... oraiñ ere emen zera?
—Ez al nau ezagutzen, juez jauna?
—Uste det baietz; etzaitut gutxi-gutxitan
ikusi ere ta...
—Bai, jauna, bai; eztakit zorionez ala zorigaitzez, baña sarritxotan alkar ikusi izan degu. Ala
ere nere izena aztu zaio.
—Nundik dakizu ori?
—Konke deitu dit, eta ni berriz ez naiz Konke,
baizik Korke.
—Esan zadazu bada oraiñ, Konke edo Korke:
mandakoa ostu dezu?
—Ostu ez, jauna.
—Zer ba?
—Artu ta etxera eraman.
—Jabearen borondatearen kontra?
—Ez, jauna; orixe ezin esan dezaket.
—Zergatik ez?
—Jabea ezagutzen ez nualako, eta beragatik
aren borondatea ere ez.
—Zer eskubide zenduan ba zuk mandakoa
etxera eramateko?
—Suziedadiak emana.
—Manos-suziasek?
—Ez, jauna; baizik guk egin degun alkartasun
erderazkoak.
—Zer izen du alkartasun orrek?
—Suziedad putretora de alimanis.
—Mandakoak biltzeko jarri dezute suziedade
ori?
—Mandakoak, eta beste lau ankakoak ere
bai.
—Guk ba daukagu ankabikoentzat.
—Beraz ez dute artuko mandakorik; e?
—Ez; mandakoak ostikada gogorrak eman oi
dituzte ta...
—Ostikadak ematen dituzten guziak mandakoak badira, mandako askotxo izan bear dute
ankabikoen artean ere.
—Eztet nik ori esaten; baizik ostikadarik
gogorrenak mandakoak ematen dituztela.
—Nik artu ditudan ostikadarik gogorrenak ba,
ankabikoagandik artu ditut.
II
—Nongoa zera?
—Anduraingoa; angoxe kale txikiñ jaioa.
—Emaztea badezu?
—Ez, jauna.
—Alarguna zera?
—Ez, jauna.
—Ezkongaia?
—Ez, jauna.
—Solteroa?
—Ez, jauna.
—Zer zera ba?
—Ezkondua.
—Eta emazterik eztezula?
—Ez, jauna.
—Ill zan ba?
—Ez, jauna.
—Gizona! Oso gogor zaude ezetzean. Zer egi
zan ba zure emazteaz?
—Bide-gurutze; batean alkar utsegiñ genduan beiñ, eta eztegu geiago alkar topatu.
—Eta eztezu ezer egiñ billatzeko?
—Sobre laster agertuko da bestela ere!
—Bai ote?
—Bai, jauna, bai; loteria baño len.
—Alegratzen naiz.
—Ni ez ba, jauna.
—Zergatik ez?
—Emaztea baño loteria naiago nukealako.
—Utzi dezagun au, eta guazen bukatzera.
—Bai, jauna; ordua da, onuzkero.
—Esan dizut guk daukagula jarria «sociedad
protectora de animales ankabikos».
—Aditu det, jauna, bai.
—Ba ementxe gelditu bear dezu.
—Noiz arte?
—Noiz arte iduki zenduan mandakoa?
—Jabea agertu arte.
—Ba zu ere egongo zera zure jabea agertu
arte.
—Ai, ai, Jainko maitea! Oraintxe sinisten det
ankabiko mandakoak dirana.
—Zergatik esaten dezu ori?
—Ostikada au beziñ gogorrik iñork eman eztidalako; bedorrek dionez, ostikadarik gogorrenak
mandakoenak dira; de modo ke...
—Zer esan nai dezu orreki? Ni mandakoa naizela?
—Ori bedorrek dio, eta nik bedorren iritzian
errespeto andia diot.
—Esan ezazu argiro: zure iritzian mandakoa
naiz?
—Laus tibi, Christe.
—Zer esan nai dezu orrekiñ?
—Bedorrek Ebanjelioa esan duala.
III
—Emekumetxoa, zer dakatzu?
—Nere senarra libratzera nator, juez jauna;
jabea agertu arteko kartzela omen du ta... ni
nola naizen aren jabea...
—Zu aren jabea?
—Bai, jauna; nerea da nere senarra, ni naiz
aren jabea.
—Eta nola etzerate alkarrekiñ bizitu?
—Bide-gurutze batean alkar utseginta, galdu
giñan, jauna.
—Eta badakizu ori oso barregarria dana?
—Bai negargarria ere.
—Ba berriz beste ainbeste gerta eztakizuen,
alkarrekiñ ementxe (kartzelan) biziko zerate.
—Noiz arte, jauna?
—Sei illabetean.
IV
Andik irugarren egunaren goizean kartzela
utsik zegoan eta atian letrero au:
«Matrimonio onek
juezari dio:
Esker milla, jauna, ta
baguaz, ario;
ijitoaz ez bedi
egundaño pio,
bada eztu beluko
damuak balio.
Zor uzten badegu’re
emen jandakoa,
orren piantzan uzten
degu mandakoa».
Orixe ba dala ostikada... !!
P. M.
1903’ko Orrillaren 18’an.
«Ibaizabal», 73, 1903’ko Maiatza’ren 24’an.
IJITOAK POLITIKAN
—Aizazu, Patri.
—Zer naizu, Pili? (Felipe).
—Zer gauza da politika?
—Poliki-poliki ibiltzea.
—Beraz gu politikoak gera.
—Zergatik?
—Beti poliki-poliki, au da, astoen pausoan
gabiltzalako.
—Ori da politikaren parte bat.
—Eta zein da bigarren partea?
—Asoziazioetako legea.
—Zer agintzen du lege orrek?
—Gauz asko.
—Bat edo beste ezin jakiñ diteke?
—Lenengo artikuloa da: kanpora praile ta
mojak.
—Bigarrena?
—Kanpora obispo eta apaizak.
—Irugarrena?
—Kanpora aberatsak.
—Laugarrena?
—Biba diñamiteros.
—Nun dago lege ori?
—Prantzian jarririk, eta Españian jarri nairik.
—Eta Prantzian artikulu oiek jarri dituzte?
—Bat bai, beste batzuek orain jartzen ari
dira, eta besteak ere oraingo itxuraz jarriko dira.
—Zeiñ artikulu jarri dute?
—Lenengoa: kanpora praille eta mojak.
—Eta bota dituzte?
—Bai.
—Eta nor jarri da aien lekuan?
—Ezta paltako norbait ere.
—Eta komentuetan jartzen diranak emango
ote diote pobreai lapikondorik?
—Um! Berak ere askotxo bearko dute ta...
—Eta zer ari dira oraiñ jartzen?
—Bigarren kapituloa: kanpora obispo ta apaizak.
—Eta bota dituzte?
—Obispo batzuek bai.
—Bota?
—Bota ez, baña beren jauregietatik arrastaka
atera, bai.
—Ijitoak egingo balituzte gauz oiek?...
—Botako ginduzkete gu ere.
—Bota ez; sartu kerizpean, bai.
—Ez, ez; eztegu orrelakoxe mantxarik bear
geron kontzientzian.
—Eta zer artikulu jarriko dituzte gero?
—Kanpora aberatsak.
—Zergatik?
—Mojak, prailleak, obispoak eta apaizak
bezela izateagatik.
—Eta legea?
—Or dago jarria, asoziazioetakoa.
—Eta aberatsak ere asoziaziokoetakoak dira?
—Bai, beñepeiñ banaka bizi ezpadira, familiak ere asoziazioak dira ta... zozolistoak (sozialistak) agintzen jartzen diranean: kanpora aberatsak.
—Baña zer deretxorekin?
—Prailleak, mojak, obispoak eta apaizak bota
dituztenakiñ berarekiñ.
—Eta ortarako legia?
—Laster egingo dute.
—Eta guri tokatuko ote litzakigu jauregiren
bat?
—Ez nuke nai.
—Zergatik ez?
—Ondoren etorriko dan artikuloaren beldurrez.
—Zer izango da artikulu ori?
—Laugarrena: biba diñamiteros.
—Nork jarriko du?
—Anarkistak.
—Zer modutan?
—Ara zer esango duten: Zertako ibilliko gera
kopletan? Len txori batzuek bialdu badira, gero
beste batzuek etorri dira. Ze arraiye! Apurtu
ditzagun oraiñ kaiolak, ala! Prum... prurruprutuplun... prum... prum...! dum baaaaa...!
—Ori da politika?
—Orixe da laugarren artikulua.
—Or konpon bitez ba polikarpo guziak, eta
nik gaurtik errezatuko diot Santa Barbarari, barbaroen barbarideetatik aparta gaitzan. Libera
nos, Domine.
II
—Aizazu, Pontxo. (Alfonso)
—Zer degu, Gergorio?
—Guk autonomia eskatu bear genduke.
—Zergatik?
—Ekonomi aundia litzakelako guretzat.
—Nola ba?
—Ori iritxi ezkero, bereala jarriko genduke
asoziaziokoetako legea ta...
—Eta zer gero?
—Ekonomi asko.
—Zertan?
—Lapiko zarretan ere bai.
—Eztet entenditzen.
—Ezkontzeko ez genuke izango lapiko zar
bearrik.
—Ai zer ekonomial
—Esango nuke. Nik, zazpi aldiz ezkondu ta
zazpi lapiko zar bear izan nituan. Orain amalau
seme dauzkat, eta beste zazpiña bearko dituzte,
baña non arkitu?
—Eta autonomia jarri ezkero ez al degu bearko lapiko zarrik?
—Ez.
—Zergatik ez?
—Artikulo bat geituko diogulako lege orri.
—Zer artikulo izango da?
—Abajo ezkontzas.
—Zergatik?
—Ezkonduak ere asoziazioa egiten dutelako.
—Ori, egingo eztan bezela egingo balitz...
—Ori? Baita geiago ere.
—Zer?
—Biba dibortzio.
—Dibortzio errena?
—Ez. Ezkonduta daudenak apartatu.
—Elikit denbora andirik egingo etxe aldian
Mari Mistelek gezur ori egia balitz.
—Eta uste dezu gezurra dala ori?
—Politika guzia zer da ba, gezurra baño?
—Asto andiak ostikada andia ematen duala
esaten dute, baña zuk baño andiagoa... eztakit...
—Ortik atera ba kontua zer naizen.
—A bai, politikoa... politikoa!
—Ba poliki-poliki ibilli.
—Bai, poliki-poliki, astoen pausoan?
—Bai, orixe da politika.
—Eztegu arraiyetan alperrik ainbeste esplikaziyo eman orretan gelditzeko; azkeneko astotu
demontreetan.
Asto ez nolanaikoak
batzuek anka bikoak,
kontuz begira
oientzat dira
lau ankakoen pikoak.
P. M.
«Baserritarra», Illbeltza’ren 5’an 1907an.
IJITOEN ZIBILIZAZIOA
—Egun on, Ujenio.
—Bai zuri ere, Erramon.
—Zer berri dakatzu?
—Orain zibilizatu egin bear omen gaituzte
ta...
—Gu zibilizatu?
—Ala diote.
—Eta zebillak zer egingo dute? Ijitotu? Gu
zebill eta zebillak ijito.
—Ez, gizona, ez; edukazio puska bat erakutsi
bear digutela.
—Ez ote die berai palta geiago egiten? Len
ematen digutena baño obea izango al da.
—Lengua? Nolakoa da lengo ori?
—Oraindik eztakizu? Garrotezkoa, gizona,
garrotezkoa!
—Garrotezkoa?
—Bai, jauna, bai.
—Nola ordia?
—Ezagun da probatu eztezula: Lección primera: saiets-ezurres componer. Lección segunda: au bertsoan da:
Ollorik palta bada
ez juan aren billa;
ijitoen lepoan
apurtu makilla.
—Oiek ordia lege zarreko kontuak dira; orai
beste gauzarik da.
—Zer da ba?
—Ona emen erreglamentua.
—Ikusi dezagun.
—Goizean jaiki, jantzi...
—Erazten eztanak eztu jantzi bearrik izango.
—Ixo; arpegia garbitu...
—Ori... zikiña duanak garbitu dezala; nik asko
det urtean beiñ txarol puxkatxo bat ematea, ta
ispillua bezela gelditzen naiz.
—Eskuak ere bai, eta ondo garbitu ere.
—Eskuak? Pilatosek bezela? Nerau beñepeiñ
esku garbikoa naiz ta...
—Jaboiarekin.
—Egunero?
—Bai, egunero.
—Baita ederki eman ere. Con que, anima
urtean beiñ garbitzea asko dala, eta arpegiya ta
eskuak egunero?
—Egiñ bearko dezu.
—Atzaparrak lijertu noizean beiñ olio piskatekiñ, zer gerta’re... vamos, noizean beiñ.
—Atzazkalak astean bei moztu.
—Moztu baño obe genduke zorroztu.
—Jai egunetan guanteak.
—Neguan edo otz dagoanian pase; baña bestela? Esku garbiko jendea gera gu.
—Betaurreko edo anteojoak ere bai.
—Orixe ez; Santa Lutziari eskerrak, begi
argiak ditugu.
—Amar mandamentuak ondo gorderazi.
—Besteai. Ezta ala?
—Baita norperak ere.
—Ezta gaizki esana.
—Bakoitzari berea...
—Ba amarrenak egiteko amarretik bat kendu
bear da, eta amar mandamentuai ere bat kendu
bearko zaie.
—Zeiñ kenduko ote degu ba?
—Zazpigarrena, bestela alperrik degu atzaparrak lijertu eta atzazkalak zorroztea.
—Gizona, zure botorik eztet uste izango duanik erreglamentu orrek.
—Bai; baña nere emiendakiñ.
—Artikulu bakoitzari ezarten diozu, guzia
estaltzeko diñako arabaki bat.
—Oietxek dira ba emiendak; orixe egiten
dute diputauak kortietan.
—Eta diputauakin konparatzen zera?
—Eztezu ba esan zibilizatu egi bear degula?
—Aiek eman bear diguten zibilizazioa guk
berai emango ote diegun nago.
—Alaxe da. Gu zibilizatu ez, baña berak ijitotu bai.
—Arrazoia dezu. A biajon deizula zuri! Ekatzu
bosteku ori eta bota bertso bat.
—Nai baldin badute gu
zibilizatzea,
kostako zaie maisu
on bat billatzea;
obeko da goi ta be
aurre ta atzea
berriak egiteko
neurriak artzea,
bestela preziso da
berriz jaiotzea.
P. M.
«Baserritarra», Otsailla’ren, 2’an, 1907’an.
IJITOAK GOBIERNUAN
—Errapel, gauza bat nago pentsatzen.
—Bat bakarrik, Joxepe?
—Bai, aspaldiyan bat bakarrik.
—Ontxoa izango al da nonbait ere.
—Eztet uste txarra danik ere.
—Jakin diteke zer dan?
—Bai, konfiantzan esango dizut.
—Zer ote da ba?
—Ezteritzozu guk erreinoa gobernatuko gendukela?
—Nola edo ala...
—Baita ondo ere.
—Egia esateko, ezta gaitz, gaurko gizonak
ainbatean gobernatzen; baña nola igo poderera?
—Zuk uste baño errezago.
—Bai ote?
—Bai, Errapel, bai; asko genduke, lenengo
gure arteko diputau batzuek ateratzea.
—Nola ordia?
—Botoakiñ.
—Eta nork eman botoak guri?
—Lenbizi gutaiko guziak.
—Baña gutxi izango.
—Ez, gizona, ez; guazen bestela kontuetara.
Zenbat erritan bataiatu zera?
—Zazpitan.
—Zenbatetan gutxienaz bizitu zera?
—Eztakit ziur esateko, baña amalau edo
amabostean bai.
—Beraz ogei ta bat boto gutxienaz badituzu.
—Enekien orrenbeste.
—Orain badakizu ba; gu arraza ugaria gera ta
boto asko izango ditugu.
—Baña geiago bear.
—Bilduko ditugu.
—Nun?
—Prakazardunen artean; auetako asko da
lurrean eta praka berriak aginduko diztegu botoakgatik, eta ikusiko dezu: boto asko izango
degu.
—Agintzea gero ezta asko izango, agindua
ematen lanak izango dira.
—Agindua emateko, lenengo poderera igo
bear da, eta beiñ igo ezkero, ondo gera; gañerakoan ondo itz egi, emango badegu edo ezpade-
gu; eta aurrera, mutillak; ori da gaurko legea.
Guziok izango gera onraduak gerona egindakoan.
—Eta nere botoagatik ezer espera dezaket?
—Zu egingo zaitugu Konde de Arrapatis.
—Ondo da; konta dezazuke zuretzat nere
botoa, baña...
—Zer baña?
—Titulu ori, zuk eman gabe ere, nerea da.
—Bai Arrapatis.
—Bai ba.
—Baña Konde?
—Konde, Konde!... Jaki ezkero donde...
—Dana dala, zu ta ni gizon onraduak gera,
eta konponduko gera.
—Ala izan dedilla.
II
—Josepe, barre egiten dezu? Ezagun da ondo
lo egiñ dezuna.
—Bai, Errapel, ames oso alaiak egiñ ditut.
—Nola ba?
—Ministro nagusi izatera eldu nintzan; Erregeren urrengo gizon eta...
—Nizaz oroitu ziñan?
—Zu egiñ zindudan Madrillko Gobernadore.
—Eta beste gutaikoak?
—Tituloz bete nituan: bata Konde de Artubai,
bestea Markes de Emanez, urrengokua baron de
Eskugarbi, Duke de Begiargi, ta orrela.
—Eta prakazar-dunak?
—Danak enpleatu nituan praka berriz ta
kasakaz jantzita.
—Beraz, erreinu guzia ondo.
—Ondo, eta obeki jartzeko ustean.
—Eta jendea?
—Oso kontentu. Bankete aundi bat ere eman
zidaten.
—Etzera gaizki ibilli, alajaia. Eta gutaikoak
kanpora iñor bazan?
—Bai, lengo ministro zarrak. Aietako batek
bota zidan diskurtsu bat.
—Ederki?
—Geiegi; gogaiterazi zidan ainbeste jardun
eta leunkerirekin, eta bete ninduanian, «cállate
usté majadero» esan nion, eta belarronduan jota
bota nuan ankaz gora.
—Eta gero?
—Esnatu egiñ nintzan nere emaztearen aienetara.
—Zer zuan ba?
—Nere ustez ministro zarrari ematen nion
belarrondokua emazteari eman nion.
—Eta oraiñ?
—Dibortzioa eskatu bear omen du.
—Oooooo!
—Aaaa... ida!
III
—Errapel.
—Zer nai du, juez jauna?