Santa Kruz apaiza - 5
alde. –Eta nik noizpait aurrera ekarriko banio, ta kristau-legez barkatzeko eskatuko banio, ez al lioke barkatuko? –Gizona... kristau naizenez barkatuko nioke.
–Tira bada, ondo artuko dula agintzen ba dit, oraintxe
bertan azalduko da emen Santa Kruz. –Itza ematen
diot bada, ez diotala ezer egingo. –Joan nintzan Santa
Kruzengana, ta ola ta ola esan nion, eta eramanerazi
nun Erregearen aurrera. Apaiza ikustean Don Karlos
naastu zan pranko, baño azkenik eskua lauzatu zion.
Santa Kruzek, bere erabakitasuna utzi gabe esan zion:
ba dakit berorrek gorroto didala; baño berori bizi ba
da, neri zor dit. Berorrengana zijoazen korreoak nik
miatzen nitun: zazpi pusilatu izan nitun, berori iltzeko
argibide bereziak bein baño geiagotan arrapatu nizkielako. Au aditzean, biotzak zirrara egin zion Don Karlosi. Onezkoak egin zituten, eta elkarrekin gosaldu.
Pakea osoagoa izan zedin jauki nien biei, urrengo
igandean Santa Kruzek meza eman zezala, ta Don
karlosek bere eskutik jauna artu zezala. Pozik etsi zun
Don Karlosek, eta ala gertatu zan.
Santa Kruz Ameriketara baño len Venecian egon
zan iru egunez Don Karlosen etxean. Beaz, ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziran».
Alde batera aundi samarra iduritzen zait berri au,
baño bestera ez dezaket nolanai gezurtzat iduki. Karmelitaren esana. Portuges zeritzaion baten etxean
egon zala jesuitengana bitartean, dioten batzuk, eta
karmelitetan etzala bizi izan. Dana dala, egiari zerbait
erauntsi ba zaio ere Aita Liboriorengandik gureganaño, aundiegia litzake guzia gezurra izatea.
XXXVgarren txatala
MISIOETAN: JAMAIKAN
Gerraz aspertuta, mundu gaizto onek gogoan jota
joan ote san Santa Kruz siñisgabeen misioetara? Ez:
lenagotik ere asmoetan zan. Etxean izaten zuten Errebista bat, misio-gauzetaz barri ematen zuna. Ua irakurriz sortu zitzaion biotzean ara joateko sua. Gerran asi
zanean asmoa artu zun, Jainkoaren mesede ori galaraziko ziokenik ezer ez egitea. Artarako, bere egiteko
guziak aitortu lezazken begirari bat aukeratu zun.
Iñora ere etzan joaten aren berri gabe ta aren lagungoa gabe. Bearrik! Gañera, gerrara joan zanetik, egunero errezatu oi zitun iru Agur Mari, misioetarako
asmo orrekin berarekin. Ain gaiztoa izan balitz, etzan
gerratik misioetara joango. Gerran sartzen diran apaizak, biziera lasari ederretsitzen diote, baño Santa Kruzek biziera latzari ta gogorrari eldu nai izan zion.
Asmo oiek zitula ta zertako sartu zan bada gerran?
–Euskalerriko fedea galtzerik nai etzualako. Egiñalak
egin zitun, eta etzun belakoan etsi gizagajoak; baño
beste alderdirik etzegoala ikusita, noizpait ere utzi
zion gerrari, ta joan zan beste Errege baten serbitzura. Errege arek ez dio iñori «aldegitekorik agintzen».
Jotzen du bada Jamaikara, ta an ari izan zan
lanean amabost urtez jesuita ingelesakin. Bitarte
artan jesuita sartzeko mesedea, aspertu gabe eskatzen zion Jainkoari, ta geroago ta asmo aundiagoz.
Jamaikan 1875garrengo Azaroan sartu zan Kingstonen, eta an urte betetsu eginda, Belizera bialdu zun
misiolarien Nagusi-buruak. Ango egurastaro latzaren
bidez, gaizberatu, erkitu, bere buruari aski kontu artu
gabe zapart egin, oso auldu, ta atzera Jamaikara jo
zun. Jamaikako adiskideak atsekabe artu ba zuten
Santa Kruzek andik aldegitean, atsegin zuten noski
orain, zetorrela jakitean. «Nere adiskideak –dio berak–
bidera atera zitzaizkidan, eta aurreneko biotz-zarrazta
pozezkoa izan ba zun ere, nere auleri ta arnasgabea
ikusita, estutu egin ziran, bear baño geigo. Jesuiten
Etxean kontu artu zidaten egundañoko begi onez ta
maitez». Indarberritu zanean, ekin zion berriz ere
lanari. Sei Elizatxoren zai ipiñi zuten. Illero ikusi bat
egiten zien. Elkarrengadik oker aski egonarren. Berak
ere beste Eliz berri batzuk egin zitun. Txabol estu bat
zun etxetako, ta gabez eltxoakin ezin-burutu aundia.
Gero bialdu zuten Jamaikako Basaburura edo tokirik
menditsuenera ta an ere asi zan bizkor lanean. Baño
bere burua bakar-antzean ikusten an da, Kolonbiara
aldatzeko baimena eskatu ta iritxi ere egin zun.
XXXIVgarren txatala
KOLONBIAN: ERIOTZA
Kolonbiara 1891garren urte-azkenean aldatu zan,
eta Sybundoiko ibarrean iru parroki eman zizkioten
zaitzeko. andik lau illabetera, Pastora eraman zuten
Jesuitak, erakusten arierazteko. Ogeita lau urtez ari
izan zan erakusketan: ogeita iruz ingeles erakusten,
eta amar urtez aldi berean prantzez erakusten, beste
jakin-gai batzukin. Bitarte ortan ere joan-etorri batzuk
egiten zitun berak egindako erri batera: San Iñazioko
errira. Zazpi urte bear izan zitun ango Eliza egiteko, ta
azkeneko urteetan, erabat ango lanetara lotu zan.
Inditar aiei dotriña ta kantak erakusten neke ederrik
artu zun gizagajoak. Etxea ere biziro zarpilla ta kaxkarra; oea ere berak arbaz ta zaborrez egiña, gaberako
ez estalki ez berogarri zula. 1922garrengo san Inazio
egunean jesuita egin zan, eta andik lau urtera il,
1926garrengo Agoztuaren 10garrenean.
Eriotzaren berri laburra emango dizut. Urtero
bezela bere San Iñazioko errira joan zan, Elizkizun
eder bat atera bear zula ta. San Iñazio egunean bertan ezinda andik bederatzigarrenera joan zan beste
jesuita euskaldun batekin Antonio Egaña bera, Bizkaiako Maruriko semea. Egun artan gaizki arkitu zun
bere burua, ta Meza ere, besteren besoetan atsedena
artuta esan bear izan zun. Gero, Meza-nagusira nolabait arrastatu zan, baño etxera-bearra izan zun. Pastora joateko gogoa erakutsi zien, eta Agoztuaren
10garrenean ba zeramaten berrogeita amar gizon
inditarrek; baño San Iñaziotik legua bat bidera edo,
iltzera zijoala ikusita, bere artan tenk egin zuten. San
Iñaziora itzuli zezatela esanda, mendian il zitzaien.
Gizon aiek bereala Pastoko jesuiten nagusiari gaztiatu
zioten: «Aita Loidi –Santa Kruz– il da. Gorputza San
Iñaziora deramagu atzera. Arren eta arren eskatzen
diogu berorri aren semeok guziok, gorputza utzi dizagula ango Elizan barnen, obiratzeko». Jesuitak Obispoari eskatu zioten baimena, ta bai eman ere. Il zanetik
obira sartu-bitartean, Elizatxoa jendez beterik egon
zan egun guziz. Inditar gaxo aiek, errosario ta kanta
pranko esan zuten beren Aitaren alde; urrengo egunean bai Jauna artu ere makiña-batek. Illaren 28garrenean elizkizun aundigoak egin zizkioten, eta asmoetan daukate oroitzarri bat altxatzea aren izenean. An
dago illaren gorputza, ondo ilda oraingoan.
XXXVIIgarren txatala
KOLONBIAKO GERRAN
Kolonbiako azkeneko biurrialdi edo matxinadan
ere, jesuita izan baño lenago, gerran sartu zan gure
Santa Kruz, Obispo jaunak aginduta. Ikusi zun batek
esango digu zerbait, gutxi bederen: «Egun gatez
gogor egin zion Santa Kruzek Velasco generalari, Guerrero katolikoa estu zala ta lagundu egin bear zitzaiola. Velaskok ezetz, galbidean sartzea besterik etzala
ori; baietz, eta gerrari-talde osoarekin lagundu bear
zitzaiola. Ari ziran etiketan, eta Santa Kruzek bere
uste-bidea azaldu zunean, esaten dio Velaskok: "alper
alperrik ari da Aita: emen zabaldietan degu gerra ta ez
mendi-tartean, Gipuzkoan bezela". Asi zan Santa Kruz
arontza ta onontza, gerra-batzarrera zuten gelan, eta
zion: "zenbeit generalek, nere sotana artu bear lukete, ta nik aien ezpata. Zenbeit soldadu etxe-zuloan
egon bear lukete. Ots, zenbeit soldaduk ez dakite soldaduzkoa zer dan". Asarretu ziran gogotik biek, eta
elkarri eskañika ere asi ziran. Alako batean, general
aietako batek esaten dio Santa Kruzi: "Aita, nerau noa
nere gisa". Apaiza lasatu zan orduntxe, ta bai ondorenak arek esan bezela gertatu ere».
Beste bein, Tuguerresko agintari nagusi zan Valderramak berri izan zun, bazetorrela ta bertan zala
Jose F. Mata, biurrien buruzagia, sekulako saillarekin.
Etzegoan ezeren laguntzarik. Eun gizon zitun guziak
ere Alava koronelak, eta aiek ere zer-ikusi atera ziran,
eta bear bada, berandutu egingo zitzaien etortzea.
Gañera, Pastotik beste sail bat bialduko ziotela, ta
etzan iñor ageri andik ere. Onetan Aita Loidi –Santa
Kruz– datorrela. Zer egin dezakegu estuasun ontan?
esan zion Valderramak. –«Ara, erantzun zion: bideertzean dauden arbola guziak botatzeko agindu iezu,
ta bidera botatzeko, itxi nai balute bezela». Bai egiñerazi ere, kartzelan zeudenak artarako aterata. Urbiltzen da Mata biurria, ta iñor egon ez ta, etsaiak an
izkutaturik zeudelakoan, kuzkur itzuli zan. Lengoan
izan oraindik ere Santa Kruz.
XXXVIIIgarren txatala
DORRONTSORO
TA SANTA KRUZ
Lizarraga gizagajo bat zala badakigu. Ona emen
beste gizagajo bat: Dorrontsoro. Gizagajo ez ezik
«masoi» ere ba zala esaten omen zun Santa Kruzek.
Gezur borobilla: olakorik eztu esan egundaño Santa
Kruzek. Ikus zer dion, aspaldi gabe ala ere, bere
azken-urteetan egindako karta batean: «Noiz esan det
nik olakorik? Gezur aundia; nik esan nuna au da: bera
oartu gabe ta bere asmo on guziek arren, masoien
eskumakil izan zala, edo saldukeria egin zuten aiena;
nik ezpaitakit masoiak izan ba ziran ere».
Kartan bertan iru bider aitortzen du Santa Kruzek,
Dorrontsoro ori, oartu gabe izan zala saldukeriaren
laguntzaile. Santa Kruzek irakurri zitun Dorrrontsorok
aren kontra paperetan zabaldu zitun izugarrikeriak;
baño ala ere Gipuzkoan zan gizonik aundiena zala
esaten du: «la primera figura de Guipúzcoa». «Nor ta
ziran nere etsaiak», galdegiten dio bere buruari Santa
Kruzek. «Aipatu ditudanetaz gañera, Dorrontsoro,
Lizarragaren egite ber-berekoa. Gizon ona zan, baño
Lizarragak oso lilluratua ta tutulikatua zedukan. Gorputz-itzalez ere etzan gerrarako aukerako gizona:
txiki, potxolo, sabel-aundia. Ezta arritzekoa, gizagajo
au gerra bukatu baño len nere kontra ari izatea; baño
bukatu zanetik, ainbeste saldukeri ikusitakoan, arritzen naiz, aurrera ere nere kontra ari izatea». «Gerrak
ondatu zula Dorrontsoro? –Bai noski, jakiña; baño nik
ez det esan, ez siñistu ere masoiei bere burua eman
zienik. Gezur ori ta olako beste asko asmatu ditute
nere kontra Pio Barojak eta zenbait liberalek, eta gizagajo on batzuk bai siñistu ere. Nai dutena esan dezakete: neri ajola gutxi aien esanarengatik. Karlisten
gerra, eskuarterik ezta bukatu zala. Ta nork iretsi
zitun eskuarte ta laguntza-bide oiek? Nik ondatu al
nun Dorrontsoro? Nik enun egunekorik kobratzen, ez
nere mutillek ere. Norekin gastatzen zun bada oinbeste Dorrontsorok beretik eta errikotik? Ojalatero alper
aiekin kontu-kontari egonda, jana ta irabazia lasa
zedukaten aiekin. Lizarragarekin eta bere mutil-taldearekin, eta Lizarraga bezelako buruzagi askorekin:
ez nerekin eta nere mutillekin. Nik enun iduritu gaiztorik Dorrontsorengana, gizon zintzoa ta esaizunik
gabekoa baitzan; baño gerrarako gauza etzala esatean, beste askok artaz esan zuna esan, besterik eztet
egiten. Arrek bai nereganako idurituak ez ezen burutapen beltzak ere. Gogorrak eta latzak esanik dago
neregatik molde-letraz. Gaizkiesaka ta belzkeri oiek
barkatzen dizkiet gizagajoari. Bere buruz etzan gauza
nere gerra-moduari antzemateko. Lizarragaren adiskide baitzan, kutsutu egin zan aren nereganako gorrotoaz. Saltzaille gaiztoari siñistu egin zien Dorrontsorok, eta orregatik galarazten zidan ezer egitea, ta
bera ere aiek ondatu zuten, eta bai Gipuzkoa ere».
Valde-Espinak berak ikus zer esaten dion Lizarragari: nere ustez sekulan ezta izan karlista Dorrontsoro; karlistazkoaz baliatu nai bai, bere burua aupatzeko. «Gerra-aurrean eta gerratekoan orrek artu dun
joerarekin, kalte geigo egin digu Jovellarek eta Martinez Camposek eta Quesadak baño». Ta olakotxoak
esaten ditu Valde-Espinak. Beaz apaiza etzan ari bere
burutik, Dorrontsororen kontra ari zanean.
Lizarragak eta gañerakoak ere, berak ezin eginda
Santa Kruzi galarazi zioten beintzat, eta ala ondatu
ziran karlistak eta Gipuzkoa ta Euskalerria.
XXXIXgarren txatala
EUSKALDUNA
TA EUSKALERRIA
Euskalduna.– Ama Euskalerria; zurekin itz-aspertu
bat egitera nator.
Euskalerria.– Esazu, seme.
Euskalduna.– Askok esaten dizugu maite zaitugula, ta zure izena abotan derabilgu.
Euskalerria.– Biotzean baño geiago, seme. Betiko
leloa da au.
Euskalduna.– Zer diozu karlistetaz?
Euskalerria.– Ba ziran eta ba dira oietan euskaldun
onak, banakak badere. Oiei zor diezute gaurko euskaldunak euskaldun-legeen ezaguera ta maitasuna. Gure
errian itzalirik zegoan aspaldi Fueroenganako sua.
Gizaldietan eta gizaldietan Erregeak etzuten ziñ-itzik
ematen Don Karlos etorri arte. Onek ere, Errege izateko euskaldunetaz baliatu nai ta agindu zizkigun: euskaldunak Erregeaz baliatu nai Fueroai eusteko, ta biek
musu-uts gelditu.
Euskalduna.– Ta zer diozu oraingo euskaldunetaz.
Euskalerria.– Oien artean ere ba dira euskaldun
zintzoak, banakatxoak oiek ere; baita Ni baño beren
buruak maiteago dituztenak.
Euskalduna.– Zer bear du euskaldunak Zu maite
izateko?
Euskalerria.– Jainkoaren mendean egotea. Zer
lege nai dituzu zere errirako? Beste noren mende
egon nai? Zere buruaren mende? Begira ez ote zabiltzan oker! Jainkoak bere eskuan dauzka erriak: Arek
azaltzen ditu, Arek ondatzen uzten ditu erriak. Aren
mendean gauden arte, ez gera ondatuko.
Euskalduna.– Ortan nago ni ere: Eukalerrian Jainkoaren legeak bear ditegula aurrena. Baño zer gaitz
zer makar degu gaurko euskaldunak?
Euskalerria.– Sabela dezute etsairik aundiena.
Aberastu ziñeten, askorekin oitu, ta orain asko-bearra.
Lanerako etzerate oraiñ ere besamotz, baño atzeko
bat etortzen bada, zuen irabaziarekin errezago biziko
da, ta etxetik bialduko zaituzte. Atzekoak ditezue
nagusi, oien Amerika zuen erria da, ta zuek itxasoz
arontzeko Amerikara joan-bearra, edo beintzat etxetik
aldegin-bearra.
Euskalduna.– Sabelak, jan-edanak ondatu gaitu,
bai. Urrena?
Euskalerria.– Urrena, euskera baztarreratzeak.
Gizon bizardunak eta neska apaiñak, lotsa artzen dute
beren izkuntzaz. Mutil gazte zoroak ere, ostikoka ta
arrotz-jokua pranko, ta buruan muin gutxi, Euskalerria
gorabera. Egi garratzagoak ere esan-bearra nintzake,
baño gauza bat gogoan idukazu: Jainkoaren legepean
nagon arte, Ni enaiz itzaliko; ta Arengandik aldegiten
badet, errukarri naiz. Zuzentasunak eraikitzen ditu
erriak; pekatuak ordea errukarri egiten ditu.
Euskalduna.– Jainkoaren legea ta euskera nai ditut
Zuretzat, Ama Euskalerria: gañerakoa Jainkoaren
kontu. Bera baita errien jabe ta jaun.