San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua - 3

aietatik sendatzen oiratua egondu zan, Jainkoari argatik, mesederik berezienagatik bezela eskerrak emanik, gaizkillen alde erreguturik, eta ezagutzen bazituen ere, iñori zeñ da zeñ ziradenik aitatu bagetanik.
Berriro oñen gañean abiatu orduko, iñortxogatik ajolarik gabe, berriz beren asmo onetan erlijiosak sendotu
zituen. Arritu zan Erribera alako biotz-anditasunaz, eta
era berean eziñ geiagoan karidade aiñ aundia estimaturik, bere errua ezagutu zuen, ta oso damuturik, santuari barkazio eskatu zion, zeñek itz gozatsuakin
eman zion bertatik eta gustorik onenarekin, biotzez
leendanik barkatua zeukanak bezela.
Bazetorren beste batean eskolatik, eta alde batera asko korrika zijoazela ikusirik, jende-boladari segitu

zion eta ikusi zuen eze, hura guzia, Lizano zeritzan
batek une artan bertan bere etxean bere burua urkatu zuelako, zala. Patu artzaz oso errukiturik, biotzez
eta menaz aregatik Jainkoari erregutzen jarri zan.
Gauza miragarria! Bereganatzen da andik pixka-batera gizon hura, damu-siñaleak ematen ditu, konpesio
edo pekatuen aitortzea eskatzen du, eta berriro iltzen
da, askok deadarka ziotela mirariya! mirariya!
Batzuek gerozkoan zalanzan jarri zuten egiyazko piztuera izandu zan edo ez; AA. Bolandotarrak ordea oi
duten burutasun eta kontuarekin gertaerari begiraturik, baiezkotzat sinistatzera jarri ziraden. Duda eziñ
leikean gauza da beinzat, neurri oituaz gañerako graziren batekin errukitu zala Jauna doakabe arzaz, eta
ustez bere serbitzari Iñazioren erregu biziakgatik salbatu zuela.
Ia urte bi Gramatika ikasten Barcelonan egondu
zan, ostatuz beti bere ongille Isabel Cordonerskaean
zegoanaren etxean arkitzen zala, beste persona askotxok egunero bear zuen jatekoa limosnaz geienean
ematen bazioten ere. Bazuen Isabelek Juan zeritzan
seme bat, zeñek bere zarzaroan etxekoai gure Santuaren gauza miragarriak kontatu oi ziezten, beste
gertaera askoren artean ziolarik eze, humetan sarri

ate-zirrikatik begiraturik orazio edo otoitzeko denboran, lurretik gorunz altxatua ikusten zuela, eta arpegitik argi-errañuak botatzen zituela. Esan ziozkan
aldeaurrez bat-banaka bere bizitza luze guztiko gertakizun on eta kontrako dan danak; eta malko gozoak
txirrian zeriozkala akabatu oi zuen berai esanaz: «Jainkoaren gizon ark bere oiñ eta ukitzearekin santutu
zituen ladrillu ta orma aieri begiramendu ta jaierarik
andienarekin muñ-eman bearrean arkitzen ziradela».

BURUA
Alcala Henareskoan
Gramatika latiñezkoan pijo jarri zan ezkero, egokinde edo pilosofi-jankintzari ekiteko garaia zuen, eta
uste onekiñ 1526ko Abuztuban Alkala Henareskora
pasatu zan.
Sarreran Jainkoak begi-aurrean topo-eragin zion
aurrenengoa izan du zan Martin Olave Vitorian jaioa,
euskaldun erakasle ots-andikoa, urteak igarota gero,
Erroman bere bizilegea artu zuena, eta zuen burutasun, biotz-on ta jakintzagatik santu sortulari edo fundatzalleak berak merezi bezela ta adiña maitatu
zuena; bada doai baliozko oiek edozeiñ gizonetan, eta
are geiago, bereetan arkitzeak begita-biotz beti lilluratu zuen.
Igarorik geroxeago Barcelonan inguratu zitzaizkan
lau-lagunak, al zuen moduban pobre-txamar bazan
ere akomodatu zituen, bera juanik bizitzera hospitalAntezanako gelatxo batera; ta an abiatu zan bereala
jarduntza-santu edo ejerzizioak persona askori ematen, ta asmakizun santu onekin, itzaldi jainkozko
sutuakin, eta guziaz gañera bere-prestutasun eziñ

obeagoaren argiarekin ikaslari gazte askotxo eta
andizkietako ez gutxi birtuteko bidean sartuerazi
zituen. Ez da ixiltzekoa emen oietako persona itzaltsu
batekiñ egiñ zuena.
Eliza-gizonetakoa zan person hura, baña alaere
bizimodurik txit zabarrenetakoa zeukana; sartzen zaio
bada illunabar batean bere bizitokira ausardi ederrean, eta itz-egiten dio garbi-garbi ta zearo bere bizitza txarraren gañean, eta lenbaitlen zuzendu ta obetzeko zeiñ premi andian arkitzen zan; su-ta salda egiten zaio gizona bereala; ta asarre bizian deadarka
abiaturik, bazirudien bere gaiñ etxekoai ezbearren bat
eragitera zijoala; baña azkenean ere Ignaziok zeukan
eta bere onerako ziarduen malsotasun ta sosegutasunaz bigundurik, eta ainbesterañoko karidadeaz izuikaraturik, polliki polliki asarreak eskuratuta, bildotx
baten antzera humildu zitzaion, edo obeto esateko,
Jainkoagana menderatu zan, eta egin ziona izandu
zan berekin apalduazi ta begirunerik andienarekin
apalondoan agindu zien bere mirabeai argiyakin kalera-artean laguntzeko; eta ordutik lagun eta adiskiderik obenetzat eduki zuen. Zeiñ egiya dan karidadeak
eta eztiyak ukitzen duten guzia gozotzen dutela!

Oiek eta oien antzeko beste obra on askok irabazi
zioten erri guziagan gizon Apostoluen-gisako baten
pama ta izena; eziñ izan zuen ordea au etsai gaixtoak
ongi eraman; eta orra nun egiten ari zan prutuba eldu
ta ioritu etzediñ eta ezartzeko gañera kolperik seguruena parterik bizienean, Eliza-gizon batzuegaz baliatu zan, zeñak anbat engañatuak bazebiltzan ere
asmorik zuzen eta ederrenarekin, uriko Bikario jaunaren aurrean salatu zuten, adierazorik eze gaztedi
guzia irabiatzen zuela, eta zorzitik zorzira Sakramentuak ar zitzan azoratzen zuela; gauza bat alegiya
orduraño ikusi etzutena. Iru bider asita utzi zuten
auzialdi au santuak iñor bere alde ateratzerik nai
etzuela; jueza ordea beti libre ta ontzat eman bearrean arkitzen zan, ta bere erakuste ta eginkizunetan
tatxarik gabeko gizontzat, eta batez ere juduzalea
zala norbaitzuek eransi ziotelako, bada onen gañean
ere Tolodeko inkisizio edo fedazaitzan salatu zuten,
eta orobat beste gaixtakeri-itxura bat ezarri zioten. Au
izandu zan eze Maria Vadorena eta Luisa Velazquez
beneragarria ama-alaba itxura oneko, ta bere ongilleai konsejatu ziela ta jarri zituela Ama Birjiña Guadalupeko Jaengo Veronica, eta beste santutegietara
erromeian bakarrik ta oñez joan zitezen, eta gaixote-

gi edo hospitaletan serbituaz eta beragatik beren
honestasunaren perillarekin; au guzia ordean gezurra
besterik etzan, eta berak aitortu zuten egiya andik
berrogei bat egunera Jaendik biurtu ziradenean, ziotelarik kontrara oso gertatu zala; zerren berarekin joatearen gañean tratatu zutenean, arrazoi asko eman
zietela ez arren kanporatzeko, berak ordean etziotela
kasorik egin. Denboraldi dan artan alabañan presondegian eukierazi zuen bikarioak zergatikan ordea esan
gabe, alik eta 1527ko Garagar illaren batean libretzat
utzi zuen arte, aitorturik gañera ezarri zizkioten esan
eta eginbide txarretan kulparen izpirik etzuela; alaz
guziaz ere, bere janzimodua aldatu ta truka zezala
agindu zion. Baña nola etzeukan zeraman janziya baizik, Juan Luzena zeritzan auzoko lagun on bat erakarri
zion, arekin batean limosna eskaturik, beste berri bat
eragin zezan. On Lope Mendozakoaren etxe aurrera
iritxi ziraden pillota-jokuari zaldun zeinbatzuek an
ziarduten unean bertan, eta Lucena beartsuarentzat
zerbait aiei eskatzen ari zala, su-ta-gar egiñik esan
zion On Lopek: Zer?... Zu zaituguna izanik, orrelako
gizon baten lagun zabiltza?... Erreta ill nadilla ni orrek
sutan gixkaltzea merezi ezpadu. Jainkoaren epai ikaragarria!... Aurki bere madarikazioak arrapatu zuen;

bada argi ta su bolborazkoak andik geroxeago erregeseme On Feliperen jaiotza-pestaetan berak bere etxeko dorre edo begiratokian ipinten ziarduela, txinpartatxo batek bolbora-pillara salto-egiñ, eta onek oso erre
ta gixkaldu zuen, eta andik bereala biziya kendu ere
bai.
Agindu ere baziyon Bikario jaun berak Ignaziori
etzezala kristau-dotriña erakutsi, eta ez agirian espirituzko gauzen gañean itzegiteko alik eta iru urtean
beñepeiñ Jainkokinde eta Teolojiya ikasi artean.
Auxe zan alegiya bere zeloarentzat, egoak ebagitzea bezela eta ori ikusirik, persona on aundizki batek
esan zionera jarririk, Salamankara an bere ikasikizunak segitzera joan zan, nora 1527 urte beraren atzenengo illetan iritxi zan, urtetxo bat eta geixeago Alcalan bizi izandurik.

BURUA
Salamancan
Denbora aietan ainbeste ikasle zeuzkan Salamancako ikasitoki edo ikasola aiñ izendatuan ikusi zanean,
leengo bizimodura jarri zan bereala, eta leen bezelako
protxu ta frutubarekin; baña beragatik andik egun
gitxi barru Alcalakoa añ edo are andiagoko esesi edo
persekuzio bat sortu zitzaion.
San Estebango komentuko A. dominiku bat bere
konpesoretzat artu zuan; eta alako egun batean esan
zion eze, bere lagun edo pralleak, oi zuten eran, berari espirituko gauzen gañean mintzatzen aditzeko eresi
andiarekin zeudela, eta artara jartzen bazan (jarri ere
zan bezela) ondo prestatuba joan zedilla, zerren milla
galde ta erdi egingo ziozkaten. Eramaten dute bada
aietako zenbaitzuek eta eien artean Bikario jauna
aurrena, berekin aparte kapillatxo batera, eta onek,
lenengo bere bizitza-modu eta apostoluen antzeko
zeloa itzez-goiturik, galdetzen diyo zer ikasi-lanak
zeduzkan egiñak ordurañokoan. Aitortu zituen Ignaziok tolesgabe zekizkien letra eskaxak, eta orduan dio
Bikarioak: Nola bada predikatzera ausarditzen zera?

Aita, eranzun zuen Ignaziok, guk egiten deguna ez da
predikatzea, ezpada alkarrekiñ eguneroko izketan
Jainko-gauzen gañean tolesgabe datorkigun eran jardutea. Eta zer dira diozkatzun Jainkozko gauza oiek?
erlijioso ark berriro galdetu zion, eta Ignaziok eranzun:
birtuteai jarraitu eta griña-gaixtoai gogor-egitearen
gañeko gauzak; Gai ori, zion berriro, Jainkokindeko
barrutuenetakoa da. Ori zuk ez dezula ikasi diozu:
orduan Espiritu-Santuaren erakutsibidez dakizu eta
orra auxe da jakiñ nai deguna; ia nolatan MegopeSantuak erakutsi ote dizun.
Itxumustuko ateraldi ta arrazoi-modu berri ta mee
ustekabeko arekin izutu-txamarra geratu zan Ignaziyo, eta bereala itz oek bakarrak eranzun ziozkan: asko
da Aita; ez geiyago onetan neri itandu. Eta bikarioak
berriz eraso bazion ere, itz oek ezpada beste atzerakorik etzion eman: ez uste nik geiago esango dedanik,
agindu al dezakedanak artara beartze ez banau. Ori
ere badegu? esan zion oraindik Domingotarrak, hereje edo fedeauslez betea daukagu munduba, eta, ez
diguzu zuk azaldu nai erakusten zabiltzana?...
Onetan ziardutela, ara nun dan bertan Barcelonan
Jainkoarentzat irabazi zituben lau lagunetatik bat
Calisto zeritzana. Altu, plaku, me, dar luze-luze bat

zan gazte au eta ez aiñ moldaltsu ta planta ederrekoa
ere; bordoia gañera eskuban, jupoi edo txamarra
motx bat eta sonbraillu egal-zabal andi bat zekarzkien. Prailleak parrez eziñ egon ziran, eta galdetu zion
bikarioak, ze janzi dira oek?... Eskusatu zitzaion Santua modurik al-zuen egokienean bere pobretasunarekiñ, baña erlijioso ark lengo bereari jarraiturik, esan
zien: zaudete egon emen pixkatxo bat; laxter egiya
esan-erazoko dizuegu. Biyak kapillan gelditu ziran, eta
bertatik, kale aldeko ateak ondo itxita gela batera
aldatu zituzten, nun ederki gordeak iru egunean egon
ziran, bitarte artan arrotz aien espiritu ta bizimoduaren gañean batzuek alde eta besteak kontra komentuko prailleak zebiltzalarik.
Gaztigaturik gero Apaiz-nagusi jaunaren probisoreari, aren aginduz karzelako lekurik txarrenera eraman zituzten, nun lotu zituzten ostera, beren oñ
bakoitza kate batean sarturik. An zeudela joan zitzaiyezten errukiturik ikustera persona on asko, edo baita
ere beren dotriña eder ta esan onak aditu ta artutzeko eresi bete-betean; ta oen arteko bat izandu zan On
Francisco Mendozakoa, geroagoan Burgosko Arzobispo edo Apezpiku-nagusi eta Eliza Ama Santako Kardenal izan zana, zeñi, galdetua egun batean errukimen-

tuz, ea preso ta kateatuba zegoala ikusirik, pena asko
sentitzen zuen, eranzun zion: orren kaltetsua deizkio
gizon bat onla egotea?... Ara, Jauna, nik berorri diodana da eze, ez dirala ainbeste zepo ta kate Salamanca
guzian, zeñetan eta geiagotan ere Jesu-Kristo nere
Jaunaren amorez katibatuta neroni ikustea biziro eta
oparo naiko ez nukean.
Auzi-beargai onetan bikarioa ta beste iru juez arkitu ziran, laurak personak itzaltsu eta eskudunak,
zeñak ejerzizio edo jarduntza santuetako liburua arretaz ikusi ta ondo aztertu edo esaminatu zuten; eta
agindu zioten beren aurrean gure Erlijio santako sinistagairik bearrenak, eta Jainakoaren legeko aurrenengo agintea itzez-azaldu zitzala; eta aiñ goiro ederki-taegoki egiñ zuen, ze itzerditxo baten ere zer esatekorik
arkitu etzioten.
Auzi-kontu au laburtu ta akaba zediñ laxterrago,
etzuen noski gutxi lagundu gau batean karzelan gertatu zanak; bada preso zeuden guztiyak presondegitik
gabaz igas egiñik eta ateak parez-pare irikirik zeudela, bakarrik santua ta bere lagun bi presoetakoak
barruan gordelari batzuek bezela arkitu zituzten goizean; eta gertaera au izandu zan uri guztiya arriturik
ta eder-iritzirik utzi zuena.

Ala azkenik ere ogeita bi egun pasata erabakiera
eman zuten, guzian garbi ta libre, Alcalan bezela,
geldi zitezela, irteteko agindurik eta bakarrik aditzera
emanik, etzitezela arren orduan beintzat, pekatu illgarri edo mortal eta benial edo ez-illkorra zertan berezitzen diran erakusten ibilli; bada ejerzizioen parte
batean gai au pixka bat santuak ukitzen du, pensamentuzko pekatuen gañean itzegitean.
Ezagutu zuen alabañan Ignaziok ainbeste kontrako ta eragozpen klaruren artean etzuela nai nunbait
ere Jainkoak segi zezan geiago an Salamancan; eta
erabakirik zegoala Parisko ikasola edo unibersidadera
pasatzeko, zeña denbora aietan kristandade guzikoikasi-lekurik ospatsuena zan jakinbide sagraduetan,
alkar jarri zan bere lagunakin ara joanda otsegingo
ziela, danak an beraganatzeko, zerekin bizi ta pasa
guztientzat arkintzen zuen bezaiñ laxter; eta Barcelona alderonz abiatu zan, astotxo batean beretzako jaki
eskaxen bat, eta bere ikasikizunetako paper-samaldatxo batzuek zeramazkiela.

BURUA
Parisen
Bildu zuen Barcelonan zerbait bere bide luze ta
irrixkuz betean obeto jarraitzeko, batez ere artan
laguntzen ziola bere ongille Isabel Rosellek; eta asko
ta askok garai artako España ta Francia arteko gerragatik, eta ziotenez soldadu franzesak Españatarrai
ezbear ta txarkeri izugarriak egiten ziozkeelako, alegiñ naikoa egiten zioten irten etzediñ arren denbora
puska batean; baña geldi erazo nai guzia alperrik izandu zan; eta Jainkoak lagundu ere zion eragozmen eta
okerragorik ezertxo bage, urrengo urte ogeita zorziko
Otsaillaren biyan Parixen arki zediñ, santuak berak
Ines Pascual beste bere ongille andiari itzkribatu zion
bezela.
Bi gauza txit bearrak zituela bertatik igarri eta
ezagutu zuen bere ikasikizunai bukaera ona emateko;
animaenganako zeukan zeloari, geroz geiagoa ta
obea izan zediñ, orduan egoak pixka bat moztea; eta
arterañokoan baño obeto bere ikasigaiak aurrerako
zuzentzea. Alcalan zegoala, bete betean lagun-urkoen
salbazioko eginkizunetara emanaz gañera, lenbaitlen

akaberako mugaraño iritxitzearren, era-berean jakinde asko eskuratu nai izan zituen, Sumulak, Izetakindi
edo Fisika, eta Teoloji edo Jainkokindeari batean ekiñik; eta ala gutxi aurreratu zan, zerren dana batean
artu nai dutenak esku-utsean gelditu oi diran, gaurko
egunean bertan ikasola izendatuetan dabiltzen askori
gertatzen zaien bezela.
Lendabizi alabañan, latiñean eta jakin-maneetan
Monte-agudoko erakastegian berritu eta irmetu zan.
Santa Barbarakoan egokinde edo Filosofiako jakitekoak akabatu zituen; ikasolan urte ta erdi Teoloji edo
Jainkokindea ikasi zuen, et-osteronzekoa atzenik Aita
Santo Domingo-enekoakin. Arteetan maisu ta lizenziadu egiñik 1535 urtearen buruan bere ikasi-lan guztiari buruzpide ederra eman zion.
Biraldu izan zioten bere ongille Barcelonakoak
denboraldi pixka batean zerekin bear bezela bizitzeko
añe diru; zeña guzia gordetzeko zeukan Españatar
gazte batek beretzat artuta, Parixtik kanpora iges egiñ
zion; arkiturik onela Iñigo gurea eskean berriro abiatzeko zorian eta Santiagoko gaixotegian, neke galantarekin ordea, ikasi-tokietatik urruti zegoalako, etxeleorra billatu bearrean. Orregatik persona zintzo baten
onesanari segiturik, juaten zan urteoro orduan Espa-

ñarenak ziraden Flandesko uri jendetsu Brujas ta
Anvereskora, aldi bakoitzean urrengo urte-aldirako
bear adiña, leku aietan tratuban zebiltzan Españako
merkatari askogandik biltzen zuela; eta onetarako ere
beiñ batean Ingalaterran izandu zan; ala ere, atzeneko urtetan bera berez eske juan gabetanik, mesedegilleak zeguan tokira bear zuena bialdutzen zioten.
Beiñ Brujasen bazkalondo batean itz-egiten ari
zala, aitu zion Valenciatar Luis Vives izentsuak eta Inaziok aldegin zuen beziñ laister, esan zien arriturik besteai, aiñ espiritu andi ta altuko gizon batek ezin zezakeala gutxiagorik, ezpada Jainkoaren Elizaren alde
Erlijio berriren bat sortuerazi ta moldatzea. Eta orobat
klaru-asko aldeaurrez esan zion Anveresen Medina
Campoko merkatari Pedro Cuadradori santuak berak,
adierazorik eze, denbora pasarik, bere errian egiñeraziko zuela arena izan bear zuen Erlijioaren kolejio edo
alkartegi bat, egiztatu zuen bezala berak andik urte
askora bere ta emazte Francisca Mangaren ondasunakin. Ez dator ongi asmakinde edo profezi aiñ erabaki
onekiñ A. Pedro Ribadeneirakoak aitatzen duena, dionean, erlijio oso zuzen etzebillen batean edo zuzentzeagatik edo an zer eraman asko eukitzearren sartzeko asmoetan ibilli zala; nun eta kondairatzalle onek ori

Manresako zentzustea baño leenagoko asmo ta
usteak adierazotzeko esan etzuen, edo baita ere
anbat orrela obeto bere gogoak ezkutatzeko, santuak
beraiz besteai alako itzerdiren batzuek zabaltzen laga
ta utzi zien.
Etzuen Parixen egun bat ere pasa sekula mezarik
enzun gabe, ezta iganderik ere konpesatu ta komulgatu bage, eta bi aldiz egunero animaren barrunbeak
aztertutzen edo esamiñatzen zituen, izanik lanbide au
danik estimagarriena beretzat; bada ispillu bat bezela
degu konzienziya, eta sarritan bertan begiratzen
danak errex kentzen ditu egotzitzen zaizkan nabarmen da palta mota guziak. Bañan bere ikasikizunetara kemen osoarekin eman zediñ, otoitz egite luzeak
eta gorputzeko zeatutze ildurazkoak neurritu zituen
ondo denboraldi artan; balio geiagoko obra egiten
zuen ordea, uri-buru artan sartzen asi zidaren hereje
Luterotarretako asko oartuazi eta fede-osoko egi ederretara erakarri ta biurtuazitzearekin, debozio edo
jaierazko gauzetan bere lagun ikasleak sartzearekin,
eta birtutezko bide ta Sakramentuen arrera sarritakora zuzendu ta gidatzearekiñ.
Auxe asko izandu zan egokinde edo Filosofiya
ikasten ziarduen Santa Barbarako alkartegian bere

kontra ekaitz izugarri bat jaikitzeko, ta ainbestekoa,
eze, zuzendari edo erretore Diego Govea portugesak
agindu zuen eman zegiotela sala bat, zeña zan maixuen eskuz eta beste ikasilarien begi aurrean astinduera ta azotaldi gogor bat, ederrak emanik, ezarritzea; kastigu lotsagarri ta latza alegiya, zeñarekiñ an
okerrak ta iskanbilla zaleak ezitu oi zituzten.
Iritxi zan berri ori gure santuaren belarrietara; eta
aurrenengo, berez oi dan bezela, gogor eta miñ egiñ
zitzaion-txit aiñ kastigu latz eta lotsagarria eraman
bearra; baña biotz andiarekiñ bere buruari eragiñik,
joan zan aruntza, eta barruan zegoala eta kanpoko
ateak ere itxita, ta dana prest eta asitzeko puntuan
eta egitekoa eiñ bear zan eskola edo ikasitoki andira
sartu bearrean, bat batean bestera pensatu zuen, eta
bere ezerezari begiratzea baño espiritu bitoreagoarekiñ, nola zan izan ere Jaungoikuaren gloria ta animen
onari zegokiona, badijoa erretoreagana, eta esaten
dio; leenago ere jazarre, karzela, ta kateak eraman
zituen ezkero, beste ezbear ta kontrako edozer Jaungoikoagatik eramateko prest arkitzen zala; bañan
ordea, begira zitzala arren, arreta andiarekin lotsakizun artatik sortuko ziraden kalteak; igerri zezakeala
ondo, ikusten zutenean aiñ desonratua, guziak bera-

gandik alde egingo zutela, eta bertuteko bidetik joaten abiatu ziradenak berak ere urrutituko ziradela, eta
gerokoan animetan egiñ nai zuen prutuba ere ala eragotziko zuela.
Ainbesteraño Gobearen biotza arrazoi oien indarrak, eta iztunak berak mugitu ta gozatu al zuten eze,
berbertatik oso beste bat egiñik, eskutik artzen du,
salara berekiñ badijoa, eta zekustenak izu arriturik
zeudela, oñetaraño auzpeztuta, negar malkua ugari
dariola barkazioa eskatzen du, aiñ birtute probatukoa
zan gizon bategan eragiñ nai izan zuen ez-bear ta okerragatik.
Gertaera onen ondorengoa izandu zan len baño
begiramentu obe ta geiagoz bere erakusbideai jarraitzea, eta Jainko oparoaren iritzi miragarriaren bidez
Govea jaun bera gerozko denboretan Portugaleko
errege ongille ta biotz-andiko On Juan irugarrenarekiko bitartekorik obeena izatea, San Franzisko Xabierrek eta Lagundiko beste aita askok Indietan fedea
arrigarrizko moduz zabaldu ta barreatu zezaten, eta
Japongo erresumetan ere ereiñ eta landatu.
Bere karidade irazakiaren egiteko miragarri bat
edo beste oraindik emen jarri nai ditut.

Aitu zuen seguru Paristik ogeita amar legoara
Erruanen Españarako asmoarekin arkitzen zala gaizki
ta bakarrik gaixotoki batean bere dirubak arrapatu
ziozkan onako gazte oker hura; eta orra nun puntutik
abiatu zan, oñutsean ta erdi gosean zer jan-edanik
bage aren billa joateko; eta neke pixu andienetako bat
senti izan bazuen ere aurrenengo leguak igarotzean,
leku aietako penditz baten gañera zanean, eziñ-esanalako pozarekiñ biotza lertzeko zoriyan zabaldu
zitzaion, eta ordutik arropa jasota ta korrika ta atsegiñez ojuka bazijoan gelditu bage; eta ala atzenik irugarren egunean iritxi ta laztandu zuen, konsolatu zuen
ta arreta andiaz maitakiro kontu egiten egon zitzaion,
eta aurrera segitzeko aiña sendatu zanean, Senatik
barruna itxasoratutzen diran ontzietako bat eratu
zion, eta ostera Españarako ere gomendio-karta edo
gutunak eman ziozkan.
Ona oraiñ beste gertakizuna: itzalduna bazan ere,
bizitza txit zabar ta okerra zerabillkien erlijioso baten
gelara goiz batean sartu zan, eta animako begiyak irikiazitzeko eta eroritzera zijoan bekatu-leizetik libratzeko eresi bizi-biziarekin, erregutu zion humilkiro
konpesioan aitu zizaiola. Gogo txarrean bazan ere
aitzera jarri zitzaion erlijiosoa, ta abiatu zitzaion peni-

tentea bere lenagoko pekatubak bat banaka esaten
alako sentimendu sollots eta negarrakin ordea, eze
konpesoreak laister bere penitentagana ta beragana
begiraturik, eta zeiñ bestelakoa ta okerragoa bizi zan
ta zeiñ esker-gaixtoko ta biotz-gogorra zan ikusirik,
azkenean ere konturatu zan ze bizimodu doakabea
zeraman, ta bereak gero Ignaziori aitorturik, bere
eskupean jarri zitzaion bear zuen zuzenbiderako bere
laguntza eskatuaz. Zuzengarria izandu zan espirituzko
jarduntza santuak egitea, zeñaen bidez eta graziaren
ikututze ta lagunkizunarekiñ sartu zan noiz edo noiz
salbazioko bideetan, eta andik aurrera aiñ bizimodu
ederrean iraun zuen, nola leen kontrara bere ta beste
animen galbide ta ondamenean.
Atzenengo gertaera kontatu aurrean oroituazi
bear det, beiñ alegiya gizonaren barrunbeak Jainkoaren ezaguerak ta amoreak irme ukitu ta berotu ezkero, errex edozeiñ neke ta naigabe eramatera jartzen
dala.
Saiatu ondorean bada santuak milla arte ta modu,
ta danak alperrik, beste gazte galai bat loturik zeukaten aiskidetza gaixto baten lazoetatik libratzeko, jakinik, zeiñ lekutatik igaro oi zan gabero bere asmo zikiñ
loietan likiztera, artara zijoan une batean negubaren

biotzean, zeña beti Parixen gogorrenetakoa dan, sartu
zan erdi izoztua zegoan putzu batean billotsik leporaño. An sartuta zegoala, gazte hura pasatzen sentiturik, boz altuan itzegin zion esanaz: oa, oa, doakabe
ori, eta ere atsegiñ zikiñetan ase ari; ni bitartean iregatik emen egongo nauk otz-mindurik eta ire kontra
altxatua zegokan Jainko asarratuaren besoari eutsitzen. Ots-oiekin ta alako itz-izuakiñ arri-egiñik gure
gaztea, ta ari zitzaiona zeiñ zan ere ezaguturik, eta ez
are gutxiago bere buruaz lotsatuta, aiñ karidade
sutuaz miretsi ta uzkurturik, atzera biurtu zan, eta
aldatua oso, beste bat zala ondorengo guzian, bere
libratzalle ta ongilleaganako guziz esker-onekoa ta
aiskide bikañ da mamikoa bizi izandu zan.

BURUA
Lagunak Parisen
eta an aurrena
egiten dituzten preskañi
edo botoak
Zala iraun-eziñagatik, zala zerekin joan etzeuketelako, etzioten santuari Franciara jarraitu aurrena artu
izan zituen lau lagun edo ikasleak; eta Cartujan sartu
zan laugarrena ez besteak, erlijioan sartu gabe gelditu ziran; ta orobat egin zioten Parixen bereganatu
zitzaizkan beste iru lagunak.
Oien ordez alabañan, Jaunak beganatzeko zeuzkan autaturik beste bederatzi nai beziñ bitore ta egokiak, eta batzuek Santa Barbarako alkartegian zebiltzanak, ta ona emen bat-banaka zein da zeñ ziran;
Pedro Fabro Saboiakoa; Francisco Xavier, Naparra;
Diego Lainez, Almazangoa; Alfonso Salmeron, Toledotarra; Simon Rodriguez, Portugesa; Nicolas Bobadilla,
Palenciakoa; Claudio Jaio, Saboiatarra au ere; Juan
Coduri, Provenzala; eta Pascasio Broet, Picardia-tar
Prancesa; azkenengo iru oek Fabrok bere arte trebe ta

zeloarekiñ Santua Paristik kanpora zebillela irabaziyak
ziran; bada zan guztiz trebatua animak Jainkoa-ganatzen.
Luze biziro izango lizake emen zearo azaldu ta
adieraztea lenengotik batzuek ipiñi ziozkaten kontra
ta atzerapenak, nola, bere asmo santuetan sendo
iraunik, oek igarota eraman zituen, ta zer trebetasun
ta aziertubaekin banaka banaka beretu zituen, alik
eta Jaunaren esku ta graziak agitz laguntzen ziola,
bere erlijioaren ondape edo zimendu-arritzat jarri, ta
apostolu berri batzuek atera zituen arte.
Ikusirik bere sei lagunak karidadean sugariturik
zeudela, eta gogoan zerabillen ekingai andirako prest,
1534garren urteko Ama Birijiña Abustuko jai-egunean
Martirien Mendiko Birjiñaren Elizara aiekin joan zan,
zeña orduan legua bete uritik urruti egiten zan; eta
konpesatu ta Jauna artu ondorean, danak biotz ta
megope edo espiritu bat-berarekiñ preskañi edo botoa
egin zuten, Veneciaraño igarotzeko bear zutena ez
beste guzia utzitzeko, eta an urtebetean itxasoz joateko era on bat itxodonik, erromeriz Jerusalenera joan,
eta antxe fedegabeak siniste egiazkora, ta kristauak
bizitza obera erakarten jardunik betiko gelditzeko;
eziñ ordea bazitezkean an gelditu, edo urte-barruan

Veneciatik irten, Jesu-Kristoren Ordekoari beren
buruak eskeiñtzeko, nai zituen gisara eta eran animen
onerako lanbidean ipiñi zitzan. Danak berritu zituzten
boto oiek berak urrengo bi urteetan ere; eta orra
nundi zorioenean sortu zan Jesusen Lagunkidan misioetarako boto berezia profesioa egitean; eta bere erlijioso bakoitzak bereak berretan urteoro berritzekoa,
eta gañera Lagundiak aingeruen Erregiña soberanaganako duen jaiera guztizkoa.
Etzitzaien bada besterik palta beren asmoai
bukaera ederra egotsitzeko, ezpada batzuek beren
ikasikizunak akabatzea. Milla bosteun ogei ta amabosgarren urtea eldutzean erabaki zuten egun jakin
batean lagunak Alemaniatik barruna Veneciarako irtetea, eta orobat Iñigo gurea denpora puska baterako,
sendagiñak agintzen zioten eran, jaioterriko aize giroetara zijoala osasunean irmetu ta pijotu zediñ, bada
makala ta erdigaldua zerabillen; eta andik Veneciara
biurtutzean, Naparroa, Almazan da Toledotik pasarik,
oietakoak ziraden iru lagunen eginkizunak zuzendu ta
mugonean jarri zitzala.
Ala egiñ ere zan; eta Parixen buru ta agintaritzat
bere leenengo lagun ta apaiza bakar Fabro utzirik,
Españaronz abiatu zan eta 1535urte bereko Asensio

ta Pentekostes Pazkoa bitartean bere erri maite Azpeitikoan sartu zan.

BURUA
Bere jaioterri Azpeitikoan
Bada batez ere bere erritarren artean diraute
oraiñdik bizi ta giro santu ospatsu ta argidotar onen
oroimen gozo eta jaiera iraunkor biotzezkoak, ongi
dirudi bai oraingoan zearoxeago emen, nolatan bere
sarrera ta egonera izandu ziraden azaldutzea; askok
alabañan jakiñ nai izango dute eta besteren batzuek
ere pozik berriro bururatu, eta esan: emendixe barruna jetxi zan; onako iturri onetan ura edan zuen; emendik sartu zan; orrako etxe ortan bizitu zan; emen predikatu zuben; eta an edo aruntzago onlako edo alako
mirari egin zuen, edo alako edo onelako egitekotan
bere santutasunaren ukimen eder eta siñalea utzi
zuen.
Urdalleko miñ gogor eta oñazeakgatik erosi zioten
Parixen bere lagunak muxaltxo bat, unetik unera
beñepeiñ gañean joan zediñ Españara bitartean.
Bere anaiak jakiñ zuanean bazetorrela, eta euskalerriratu zala, bialdu ziozkan bere-bereala Franciako
muga-ondoraño bi gizon armadun bidean lagun zegio-

ten; etzuten ordea ezagutu berarekiñ topo egiñ bazuten ere.
Donostiatik aurrera anziñako zaldibide zar latza
ekarri zuen, zeñ Asteasutik barruna dijoa, Erniomendi-atzeko epaitzetatik itxasoa ere agiri dala, eta
Araunza ta Gainzako tontor bitartarteetatik jetxirik,
Enparango zubi ta etxe purubetarraren alboan bukatzen da.