San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 20

Nork ez du miretsiko emen Jainkoaren Probidenziaren mirari aundienetako bat? Lenagoko
denboretan ozta zekien iñork Alberniaren izenik,
baña Asisko Penitenzilariak bertan oña para
zuen ezkero, mendi santu onen izena dabill aoz
ao, eta Judeako mendiaz kanpora, beraren gloria
paregabekoa da. Emen, Kalbarioan bezela, gizonen ezpañak beti ari dira Jaungoikoa alabatzen.
Ordua degu uzteko toki beneragarri oiek, nondik
ez da iñor jetxitzen bere burua obeago eta garbiago sentitu gabe. Muñ egiñ dezaiogun pensamentuarekiñ San Franziskok sufritu, San Buenabenturak orazio egiñ eta Salbatzallea bera agertu zan lur oni, eta agur egiñ dezaiogun Errege
Profetarekin esanaz: «Agur o mendi, grazi millagroetan ugaria. Jaungoikoak autu zaitu beste
guzien artean bere bizilekutzat, eta beti bertan
biziko da» (Ps. LXVII).

Emezortzigarren Bereziera
San Franziskoren azkeneko urteak.
Bere azken nai edo
testamentua, eta eriotza.
(1224-1226)
Biursariak bakarrik adierazi ditzateke ongi
animaren mugida aundiak; ala ikusi degu Franzisko, sortitzaren edertasunaren aurrean Eguzkia-ren kanta ederra bat batetan esaten. Kriatura aul eta galkorrak aiñ arrigarrizko deadar atera
erazi baziozkaten, zer izango zan izatez eta beti
dirauen edertasuna bere begiakin ikustea? Nola
geratu al izango zituen bere biotzetik ies egiten
zuten amoriozko sentimentuak? Amorio onek
ateratzen zuen beregandik, eta bere amoriozko
mugialdietan kantatzen zituen himno bi, esan
ditezkeanak izkribatuak zeruko kordegabetzeen
garretan.
San Bernardino Senakoak gorde dizkigu, eta
egokatzen diozka biak San Franziskori, eta guk
eztaukagu bear anbat argibide kontra egiteko
franziskoarren oituera eta bizieraren azaldari aiñ

leialaren iritziari. Beste kondairatzalle batzuek
diote Stabat Mater konpondu zuen Jakopone
Todiko doatsu, San Franziskoren ikaslearenak
dirala. Gure iritzia da Ozanam jakintsuarena
bera: «Lenbiziko kantua, danetan ederrena eta
asieratzat Sutan amorioak jartzen nau daukana,
ez dirudi iñork bestek zuzendu duenik, edo geienaz Jakoponek parako zuen berso obean, Frai
Pazifikok Eguzkiaren kantua-rekiñ egiñ zuen
bezela. An ezagutzen dira Santuaren zaldunideak eta bere irudikiñaren kolore aberatsak».
Iruditzen du Albernia mendian izan zuen kordegabetzea jostaguda batekiñ, zeñean bera sartzen dan Kristoren menpeko lurrean, eta izan
zan zorionez bentzutua.
Bigarrena da askozaz aundiagoa, ez dira arkitzen bertan esaera labur eta San Franziskoren
obren bereizgarri izan oi diran bezelakoak. Esan
diteke, bada, Jakoponek azaldu zuela bere yoritasunarekin San Franziskoren anziñako kantaren
batetik artutako pensamentu eder eta aundi bat,
soñulari baten ikasleak aren soñugaia era askotara aldatzen duten moduan. Nola nai ere, dago

paregabeko edertasunez betea. Aditu ditzagun
biurtsakiñtza Italiako onen zizpiru batzuek:
«O amorioa, zergatik erittu dezu orrela nere
biotza? Ni neregandik osoro kanpora nago; nere
barrunbean piztu dezun garrak erretzen nau, eta
beti azitzen dijoakit».
«Ezin iges egiñ det, ez atseden ere; amorioak
lotua nauka».
«Amorioa neretzeagatik, guzia utzi det, eta
munduko gauza guziak osotoro ofrezitu ondorean, nerau eman naitzaio. Mundu guzia nerea
balitz, batere zalantza gabe emango nuke amorioaren truke».
«Gaurdandik ez diet begiratuko kreaturai, ez
daukat begirik eta itzik nere Egillearentzat baizik. Nere Amorioa dan Kristoren aurrean osterontzeko edertasuna zingira loia iruditzen zat, zeru
lurrak galtzen dituzte beren limurkariak, eguzkiak bere argia, kerubiñak bere distiadura, eta
Serafiñak bere garrak».
«Kriatura guziak ari zaizkit beti esaten nik
amatu bear dedala. Aditzen nagokite belarrietara esaten didatela: Maita ezazu biotz guziarekiñ,
arako beragana eramateko egiñ gaituen ura».

«O anziñako edertasun, beti berria; O Jesus!
Zuk kendu didazu biotza, zuk daramazu nere
anima guzia eztakit nora. Nik eztaukat biotza zu
maitatzeko bestetarako. O zizpiruz narraion
amorioa, amorioz illerazo nazazu!».
«Zerorri ere eziñ libratu izan ziñan amoriotik.
Amorez jetxi ziñan lurrera ezkutatuaz zerezko
aunditasun, jakiñduria eta ala. Askotan zenbiltzan munduan gizon ordiaren gisan, amorioak
eramaten zinduan gizon saldua bezela. Beti
agertu zenduen amorioa, eta amorio neurri
gabea, zerezaz osotoro azturik».
«Amorioak menderaturik, ez det batere
gogor egiten. Sentenzia emana dago, nik amorez ill bear det; eta ez det beste konsuelorik nai,
amorez iltzea baizik!».
Uste izan diteke San Agustiñen boza, edo
Santa Teresaren amoriozko kantaren asiera aditzen dala.
San Franziskok berrogei eguneko baraua
bukatu, eta San Migel Goiangeruaren pesta zelebratu zuenean, utzi zuen Alberniako bakartasuna Unbriara itzultzeko. Zijoan asto gañean, eta
ibili zan ala bere azkeneko bi urteetan egin

zituen bidajeetan, eta naiago oi zuen ibili orrela
Jesusen Jesusalengo sarrera garaipentsua oroituerazitzen ziolako. Arriturik geratu zan ikustean
itxedoten ziotela mendi ondoan Borgo-SanSepolchoko eta inguruetako jendeak. Eta zan,
ikusi zutelako agorraren 14ean mendia argitasun aundi batez inguratua, sospitxaturik millagroren bat gertatu zala, irten ziran Santua onratzera. Kalbario berri artatik jetxi zanean, uste
zuten Jesus gurutziltzatu bizi bat ikusten zutela,
eta amorio aundiz bera inguraturik adoratu
zituzten aren llaga sagraduak, eta muñ egiñ zioten eskuetan eun zapiarekiñ estaliak bazeuzkan
ere.
Arezzo ondoko erri txiki batean, aren eskuak
ukitze utsa asko izan zan sendatzeko lau urtean
urmiñarekiñ zegoen 8 urteko aur bat. Monteakuton Alberto konde piadosoari utzi zion bere oroipentzat bere amilla pobrea, dudarik gabe aren
llagetako odolean aurrena bustia. Erliki piadoso
au, denbora joanik pasa zan Toskanako duke
aundiaren mendera. Gaztigatu zioten Monte
Casalen zegoela aren Ordenako fraide bat oñaze
txit biziakiñ, pensatuaz batzuek zala korditoia,

eta besteak gaizkiñak zituela. San Franzisko
artzaz kupitu zan, eta bialdu zion serbitzen zioten ogi mokadu bat, eta eria bat batetan geratu
zan sendatua. Cita Castelon sendatu zuen gurutzearen siñalea egin utsarekiñ zauria zeukan aur
bat. Zauriaren tokian agertu zan arrosa gorri bat,
sendaera mirarizkoaren sinitsgaitzak.
Frai Leon bideko lagunak dio ezen, Alberniatik Porziunkula bitartean ikusi zitzaiola buru
gañean gurutze argi bat, urreak baño geiago distiatzen zuena. Anbeste millagroen artean San
Franzisko, lurrean baño obeto zeruan bizi zana,
sor eta gor agertzen zan egiten ziozkaten onra
guziai.
Azkenik, Cita-Castellon illabete igarorik, itzuli
zan Ama Birjiña Aingerueneko bere konbentu
maitera. «Gurutziltzaturik Jesu Kristorekin gorputz-animetan, ez bakarrik erretzen zan Jaungoikoarekiko serafiñezko amorioan, baita ere Kalbarioko doskiñia bezela, zeukan animen salbazioaren egarri txit aundia. Eziñ ibili zan, oñak batetik
zulatzen ziozkaten iltzeakgatik, baña eramaten
zuten uri eta aldeerritara osoro aul eta erdi illa,
eta alaitzen zituen biotzez eramatera nork bere

gurutzea. Bere jarraileai esan oi zien: «Ene
anaiak, asi gaitezen Jaungoiko ona serbitzen,
bada oraindaño, esan diteke ez degula ezerere
beragatik egiñ». Bere apostulutzako nekeak osotoro erasana bazegoen ere, egiñ nai izaten
zituen bere konbersioko aurreneko urteetako
lanak, nola ziran, pobreai serbitzea, legenartsuai
kontu egitea eta mortifikazio mota guzietara
menderatzea. Gorputza sufrimentuarekiñ eroria
bazeukan ere, animan zeukan betiko irmotasuna. Pensatzen zuen jazarre berriak idukitzea salbazioaren etsaiarekiñ; uste zuen garaipen
berriak iritxi, eta bere asmoa zan zabaltzea
mundu guzira Jesu Kristoren erreinaldia, zeren
amorioa da ezten bat, eperik eta atsedenik
eman gabe, beti aurrera joan erazitzen duena.
San Buenabenturagandik artu degun pasarte
eder oni erantsi dezaiogun, Tomas Zelanok izkribatu zuen alabanza laburragoa, baño bestea
beziñ arrigarria: «San Franziskoren zeloak
etzuen mugarik, guzira zabaltzen zalako, eta
Ebanjelioaren argia eraman naiko zuen munduaren azkeneko bazterretaraño». Langille nekatezgarri au, eziñ geiago aula bazegoen ere, ikusten

zan egun bakar batean Unbriako bost edo sei
erri pasatzen; aiñ ezia zeukan gorputza arrazoira, eta arrazoia Jaungoikoarengana! Ala birtutea
biurtu zan arentzat bigarren sortitza; eta azaltzen zanean, aren bozak, jantziak, llagak, guziak
predikatzen zuen argan. Igarotzen zan jende
artean santutasunezko imajiña bizi bat bezela,
Jaungoikoaren obrak egiñaz eta banatuaz bere
inguruan, eta berak nai etzuela, bizitzako usai
bizitza ematen zuena, zeruko su bat biotzak irazekitzen zituena, eta lurrin bat inzensuak udan
banatzen duen modukoa.
Aren merezimentuak geitzeko, urrea garbitzen duen Jaungoikoak sufrierazi ziozkan neke
eta eritasun berriak. Denbora asko baño len aren
gorputza egiñ zan zauri uts bat, ezur utsa. Ai!
Mundu onetan guzia aitzen da. Begiak asi zizaizkan aurrena beren serbitzua ukatzen, bada betiko negar egiñez itzali zan aen argia. Zeramazkian oñaze aundien artean Franziskok etzuen
batere erremediorik artu nai izaten, deseatzen
zuelako Apostoloak bezela, erori zedilla Kristogandik berezitzen zuen lurrezko murrua. Bere
asmo ura kentzeko preziso izan zan balia ziteze-

la beren aginteaz Kardenal anparatzallea eta
Frai Elias, zeñak kontu egiten zioten ama batek
bezelako kariñoarekiñ. Eraman zuten San
Damiango konbentuaren ondoan zegoen kanabelazko txabola batera, iristeagatik laisterrago
Santa Klarak prestatzen ziozkan erremedioak.
An egon zan berrogei egunean Masseo, Errufino,
Leon bere konfesorea eta Anjel Tankredo lagun
zituela. Zer santuen billera ain toki txikian!
An, oñazeen indarrez menderaturik zegoela,
aditu zioten zerura zuzentzen otoitz irazeki au:
«O nere Jaungoikoa! Egiozu begirada bat zure
serbitzari umill oni. Indazu laguntza, eta neke
oek guziak pazienzian eramateko grazia».
Bereala aditu zan zeruko itz ots bat, erantzun
ziona: «Baliteke galestiegia izatea, erreinu bat
doan irabazi erazten digun joia? Joia au, bada,
dira Jaungoikoak bialtzen dituen sufrimentuak;
jakizu onek munduko ondasun guziak baño geiago balio duela, mendi guziak urre, arri guziak
diamante, eta ur guziak balsamu biurtuko balira
ere». «Bai, Santuak erantzun zion, era onetan
estimatzen ditut zuk bialtzen dizkidatzun nekeoñazeak, berak dira mundu onetan ematen dida-

zun kastigua, bestean betiko miserikordia egiteko». «Poztu zaitez bada, ori da zerura daraman
bidea». Itz oek aditzean Santua altxa zan bereala amorio irazeki batez mugiturik, deitu erazi
zuen geienean oatua egoten zan Santa Klara,
aprobetxa zediñ eriak konsolatzeko aiñ egokiak
ziran ikasbide aezaz.
Lurreko aingeru bi aek jolastu ziran luzaroan,
pazienzian eramaten diranean neke-oñazeak
daukaten merezimentuaren gañean, eta zeiñ
aundia dan Jaungoikoaren miserikordia, bada
aren eskuak bedeinkatzen ditu bere serbitzariak,
aen gañean zabaltzen dan guzian.
Ez dago esan bearrik igartzeko nolako ernaitasunarekin, nolako fede biziarekin Birjiña Klarak
kontu egiten zion bizitza aiñ estimatuari, Eleizarentzat aiñ balio aundikoa zan osasunari. Egiñ
zion oñetako gisako bat, llagak estali eta ibilian
neke gitxiago sentierazitzen ziona, baña erremedio eta arreta guziak alperrik galtzen zituen oñazearen bizitasunak. Frai Eliasek probatu nai izan
zuen ea lekualdatzeak obedasunik erakartze ote
zion eta eraman erazi zuen Foliñoko konbentura,
nun alaitasun piska bat sentitu zuen. Andik las-

ter ostera eraman zuten Ama Birjiña Aingeruenekora, eta emen igaro zuen eri eta penatzen 1225
urtearen parte aundi bat. Mats biltzetakoan eraman zuten San Fabianora, Rieti ondora, matstietako airearekin zerbait alibiatuko zan ustean.
Aita Santua arkitzen zan egun aetan Rietin
bere gortear guziakiñ. Giza noble asko eta Eleizako Prinzipeak ere joan ziran Fabianora Jaungoikoaren serbitzari umilla ikustera, eta arekiñ zeuden bitartean, morroiak ajola gabiak joan ziran
apaiz anima zaiaren mastira, eta jan zituzten
arkitu zituzten mats mordo guziak. Anima zaia
osoro naigabeturik, espa ematera joan zizaion
San Franziskori, zeñak galdetu zion ea zenbaten
galera uste zuen izan zuela: «Urteoro, esan zion,
nik biltzen ditut amalau moio ardo gitxi gora
bera, eta au asko det urte guzirako». «Biotz on,
erantzun zion San Franziskok, bada Jaungoikoak
ordainduko dizkizu emengo nere egoerak erakarri dizkitzun kalteak, eta maastiak emango dizkitzu amalau moioak eta are geiago». Santuaren
aurrez esan au bete betean kunplitu zan, eta
maastian geratu ziran mordo banaka batzuetatik, apaizak atera zituen ogei moio ardotaraño.

Mirarizko ugaritze onen oroipenean, erriko kargudunak egin erazo zuten konbentu bat mastia
zegoen toki artan bertan, eta eleiza Gregorio
IXgarrenak berak (Ugolino Kardenalak) konsagratu nai izan zuen.
Atseden egun batzuek igarotakoan San Franzisko joan zan Rietira, San Pedroren ondorengo
zan Honorio IIIgarrengana, zeñak txit arrera ona
egiñ zion. Etzan geratu ostatuz Aita Santuaren
jauregian, ezpada Teobaldo zeritzan mairu kristau berriaren etxean. An aditu zuen, Tomas Zelanok dionez, San Buenabenturak aitatzen duen
aingeru soñu eztitsua. Gau batean arkiturik
sukarrak errenditua eta lo eziñ egiñik, Santuak
esan zien an zeudenai soñu piska bat jo zezaiotela, bere barrena zerbait alaitzeko, baña etxean
soñularirik etzan, eta nola fraideak eskusatzen
ziran beren ezjakiñarekin, Jaungoikoak berak
gusto eman nai izan zion bere serbitzari umill eta
leialari. Agertu zitzaion aingeru bat txarrabeta
eskuan zuela, eta soñurako eran parata soñuztaia gañean erabilirik, aiñ soñu gozo eta eztitsuak ateratzen zituen, non Santuaren anima
geratu zan orditua bezela, eta sentiduak enura-

tuak bezela. Mirari au eziñ gorde izan zien bere
lagunai. San Buenabenturaren kondaira oni Fioretti (Loretxuak) eransten diote beste gauza
berezi bat, jartzen dituztenean San Franziskoren
aoan itz oek: «Aingeruak berriz soñua jo izan
bazuen, nere anima, aren eztitasunez eroturik,
irtengo zan nere gorputzetik».
Konsuelo oek instanpatean igarotzen ziran,
sufrimentuak ordea gero eta aundiago eta biziagoak. Eraman zuten eria Rieti ondoan zegoen
Monte-Colonboko konbentura, eta laguntzen zioten sendagiñen iritzia zan, burni goritua lotokietatik pasa bear zizaiola, begitako miña zerbait
arintzeko. Erremedioa gogorra zan, eta egiera
ikaragarria; alaz guziaz ere San Franzisko artaratu zan, deseatuaz Jesus gurutziltzatuaren amorez sufritzea, eta pensatuaz ala iritxiko zuela
bear anbat ikustea ekitteko berriro bere apostolutzako lanbideai. Burni goritua ikusi zuenean,
egiñ zuen bat batetango mugida ikarazko bat,
eta barrengo naieza bentzutzeko jarri zan itz egiten suari, adiskide bati bezela: «Anai sua, Jaungoikoak eder, argi eta protxugarri egiñ zaituena,
ager zaitez samur nerekin ordu onetan, eta zure

egille Jaungoikoari erregutzen diot gitxitu ditzatzula berotasuna, sufritu zaitzakean moduan».
Eta gero burni gorituaren aurrean gurutzearen
señalea egiñik, jarri zan sendagiñaren eskuetan,
zeñak pasa zion burnia askotan belarrietatik
bekañetara, eriak kejarik txikiena eman gabe.
Lan au bukatzean, esan zien lagunai: «Alabatua izan dedilla Jaungoikoa, bada egiaz diotsuet,
ez dedala sentitu suaren berotasunik, ez oñazerik txikienik». Eta sendagiñarengana itzulirik,
erregutu zion egiñ zezala berriz, lenagokoa bear
anbat ez bazeritzaion. Arri eta zur egiñik geratu
zan sendagiña anbeste balore ikustean, eta eziñ
egonik, deadar egiñ zuen: «Egiaz, gaur millagroetako eguna da!». Sendagiñ aditu eta are fede
geiagoko onek, kariño aundia artu zion bere eriari. Kontu egiten zion beste iñori baño obeto,
etzion soldatik artzen bisitakgatik, eta begiratzen ez nekeari eta ez diruari aren sendaera iriste arren. Eta nola Jaungoikoak aiñ oparo Franziskori eman zion negar malkozko doaia zan, berari begietako miña zekarkiona, bisitetako batean
esan zion: «Aita, utzi zaiozu, arren, negar egiteari, bestela, bista osoro galduko dezu». Santuak

orduan eman zion aren birtuteari zegokan erantzuera: «Eta eulien modukoa dan gorputzeko
bista au ez galtzeagatik nai dezu jarri nadiñ zeruko argiaren ixuriak galtzeko arriskuan? Ez, egiaz,
ez orrelakorik une batean ere».
Sendagiñari bere esker ona agertzeko, konbidatu zuen fraideakin bazkaltzera, eta nola esan
baizioten etzeukatela alako moduko gizonai
emateko zer janik: «Ez ezazute etsi, esan zien
Santuak, eta ikusiko dezute». Eta bereala ekarri
zuten zestera bat jaki guziz onez betea, andik bi
orduko bidean bizi zan dama batek Jainkoaren
serbitzariari bialtzen ziona. Franziskok agindu
zuen serbitzeko bere ostalariari, zeñak esan zien
praideai: «Nere anaiak, eztakigu zeiñ aundia dan
gure eriaren santutasuna, eta zuek beraren
lagun maiteak zeratenak ere eziñ iruditu dezakezute zenbateraño sartua dagoen argan Jainkozko
birtutea». Sendagiñaren serbitzuak etziran geratu sari gabe. Orduan egin zuen etxe galanta asi
zizaion arrakatzen, eta denbora asko baño len
erremedio gabe erori bearrean zan. Erremedio
eske Jaungoikoarengana joan zan, eta San Franziskoren buruko ille piska bat eraturik, para zuen

irriñartean. Aren fedeak iritxi zuen millagro bat,
bada biaramon goizean irriñarterik etzegoen, eta
bi ormak sendoro elkarganatu ziran.
Gertaera errenkada oetan ikusten degu
beste mirari bat, besteak konsolatu anbat, tristetzen gaituena, nondik konturatu ditekean ere,
millagrorik arrigarrienak ez dirala bear anbat
konbertitzeko oek sentitu dituztenak berak. Kontatuko degu San Buenabenturan arkitzen dan
bezela, eta espiritu berarekin, ondorengoentzat
serbitu dezan ikasbidetzat. Eleizak kondenatzen
du eskandaloa arkitzen dan edozeiñ tokian, eta
sartzen bada Eleizan, bera da aurrena kulpadunen kontra deadar egiten duena. Baña portaera
onen eta gaiztoak daramatenen artean, dago
desberdintza neurri gabea. Gaiztoak gorrotatzen
dute birtutea, eta poztutzen dira anima bat erortzen danean, Eleizak kontrara, nola beti ama
dan, negar egiten du bere ume galduakgatik,
saiatzen da erakartzeko beren egiñbideen kunplimentura, eta kunplimentu onetan ikusten
dituenean, estutzen ditu amorez bere biotzean,
bada guzia da miserikordia eta karidadea.

Fundatzalle santua alaitzen zan beti gure
Ama Eleizaren sentimentu oetan; onen prueba
da beraren Apostolu bizitza; eta beste askoren
artean, orain adierazten degun gertaera. Gertatu zan Rietin, Monte-Colonbotik San Franzisko
eraman zuten ango Obispoaren jauregiko gela
batean. Eraman zuten kanonigo bat Jedeon zeritzana erdi illean eta angarilletan gela onetara,
au zan gizon txoraxka eta munduzale bat eta
arteraño apaizari dagokan moduan bizitu etzana, eta erio-gaitzarekiñ sentitu zanean, ikaratu
zuten Jaungoikoaren juizioak, eta oetatik libratzeko, joan zan Alberniako llagatuaren balimentu billa. Adiskideak eta Asisko Obispoak ere
indartzen zituzten aren erreguak. Franziskok,
liburu batean bezela aren biotzaren ondoan irakortzen zuenak, esan zion: «Nola sendatu zaitzake Jaungoikoak, beti ofenditzen bazaozkio? Alaz
guziaz ere, zure kausa anparatzen duten anima
garbien begirunez, erregutuko diot, zuzaz erruki
dedilla. Baña kontu: etzaitezela ostera itzuli
lengo okerretara; eskergabekeria alabaña da
aize erretzalle bat graziaren iturria leortzen
duena». Itz oen ondoren egin zuen gurutzearen

siñalea eriaren gañean, eta bereala altxa zan eta
asi zan deadarka Jaungoikoa alabatzen eta esaten: «Sendatua nago!». Baño esan bear degu
doakabe ark etzituela kontuan artu Santuaren
kiñuak, eta lenagoko gaiztakerietara itzulirik,
izan zuen merezitako kastigua. Ill zan errukarriro, aren ondoan erori zan etxe baten estalpeak
azpian artu eta plastaturik. O Justiziaren misterioa! O Jaungoikoaren juizioen ondogabea!
San Franziskok bere oñaze eta gaitza pazienzia eziñ aundiagoarekiñ eramanik, artu zuen
asmoa ekiteko aspaldian utziak zeuzkan misioai.
Bukatzera zijoan 1225ko urtea. Franziskok agur
egiñ zion Rieti erri ongilleari, eta joan zan fraide
batzuekin geratzen zitzaizkan indar piskak
enpleatzera zeruko Artzaiaren gisan ardi galduen billa. Badirudi Jaungoikoak eman nai ziela
ikuskarritzat Unbria, Lazio eta Napolesko jende
sinitskorrai, piztuerazitzeko bertan Kalbarioko
sakrifizioaren oroipena. Santu bat ikustea, da
argi bat, zeruko ikuskera bat, eta beiñ ikusteko
ditxa izan duenak, eziñ inoiz aztu dezake. Zer
mugida etzuen egin bear, gurutziltzatu bizia deitzen ziotena ikusteak? Eta zeiñ pekatari danik

gogorrena ere etzan kupittuko Santua ikuste
utsarekiñ? Nork gogor egiñ zezaiokean aren itzaren eta karidade bentzuteziñaren indarrari? Nork
azkenik dudatu zezakean aren misio edo eginkizun legezkoaz, ikustean pausotik pausora millagroak egiten, eta gorputzean zeramazkiala ezarriak llaga sagraduak? Ez genduke beñere bukatuko kontatu bear bagiñuzke egiñ zituen millagro
eta konbersioak; baña gogoangarrienetatik aterako ditugu bi, zeñen azkenekoa dan kondairan
inportanzia egiazkoa.
Zelanon Abruzoetako probinzian soldadu bat
joan zitzaien gure apostoloai ostatua eskeñi eta
berarekiñ bazkaltzeko konbidatzera, eta aiñ
ziñez egin zuen, non Franziskok baietzkoa eman
zion. Santuak maia bedeinkatu zuenean, ostalariarengana itzulirik, esan zion belarrira: «Ene
anaia, zure erreguak aditurik, ona nun naukazun
zure etxean; oraiñ bada, ordañez, aditu eta segi
itzatzu nere konsejuak. Konfesa itzatzu lenbaitlen zure pekatuak damu egiazkoarekin, bada
Jaungoikoak gaur bertan ordainduko dizu bere
pobreai egiñ diezun obra ona». Soldaduak sinistu zion, artu zuen absoluzioa Santuaren lagun

bategandik, zuzendu zituen munduko bere egiñbideak, eta prestatu zan benetan Jaungoikoaren
tribunalera agertzeko. Eseri zan gero maiean
bere bazkaldarrakiñ, eta jaten ari zala, bat batetan ill zan. Ala bete zan Santuaren aurrez esana
ezezik, Ebanjelioko agindua ere, esaten duenean: «Profeta bat etxean artzen duenak, profeta bezela, artuko du profeten saria» (Math. X,
41).
Badirudi, bere bizitzako denbora onetan sendatu zuela San Franziskok lau urteko aur bat
agonian eta sendagiñak etsimena emana zegoena, Toskanako Bagnareatik igaro zanean. Juan
Fidenza eta Maria Riteli, aur gaxoaren gurasoak,
nobleak jaiotzaz eta are geiago beren piedadeagatik, zeruronz begiak altxaturik baliatu nai izan
zuten Italia guziak santutzat zeukan Asisko Franziskoren merezimentu eta bitartekotasunaz.
Maria Ritellik promes egin zion Jaungoikoari,
Juan aurra sendatzen bazan, emango ziola Erlijioso txikieneko Ordenari. Gure Santua, ama naigabetuaren negarraz kupiturik jarri zan orazio
egiten, eta itzuli zion bere semea osotoro sendatua. Gero millagrozko semeari begira jarririk,

aren aingeruzko arpegi zoragarria, eta Jaungoikoak ze lanbide aundietarako zeukan señalatua
bere Eleizan, deadar egiñ zuen billatzen zuen
ondasuna arkitu bazuen bezela: «O patu ona! O
buenabentura!». Buenabentura izango da geroz
mundu guziak Juan Fidenzaren semea ezagutuko
duen izena, erlijioso danean, eta gero Albanoko
Obispo Kardenal bezela eramango duena, eta
izen berean Sixto IVgarrenak kanonizatuko
duena (1482). Millagroa señalatu degun ezkero,
miretsi ditzagun emen elkarte artan Jaungoikoaren Probidenziak zeuzkan asmo miragarriak.
Franzisko eta Buenanbentura, zer gloria oroitu
arazten duten bi izen oek! Ura da Penitenziako
Iru Ordenen fundatzallea, eta au Iru oen berritzallea eta bigarren Aita bezela. San Franziskok
berritu zuen erortzen zegoen Eleiza, eta San
Buenabentura izango da beraren argikaria. Bietako bakoitzak dauzka eginbide eta birtute bereziak, baña biak dira anima serafiñdarretakoak,
eta biak argi egiten dute autuen zeru ikusten ez
danean. Izar bi oetatik bata itzaltzera zijoan;
bestea orduan jaiotzen zan.

Eta egiaz, Franzisko errenditzen zan bere
apostolutzako nekeak mendeaturik, bere betiko
gaitzak eta negu gogorrak erasanik (bada zan
1225ko neguaren biotza). Gaitza goora zijoakion, alatan non lagunak azken onik izango
etzuelako beldurrez, eraman zuten bere jaieterrira. Don Gidok ostatua eman nai zion bere jauregian, baña egin ziozkan alegiñ eta kontu guziarekiñ gaitza etzan gitxitzen. Urrengo urteko udaberrian Frai Eliasek bialdu zuen Senako airea
artzera, Asiskoa baño beragoa zalako, baña ez
fundatzalle santua sendatzeko esperanza zeukalako, bada 1224an Foliñon zegoela, amets misterioso batean jakin zuen, Franziskori mundu onetan bi urteko sufrimentuak bakarrik geratzen
zitzaizkala, ezpada deserri onetako azkeneko
urteak al zuen guzia gozatu nai ziozkalako.
Tokiaren aukera eziñ izan zitekean obea. Iru
mendi muño gañean egiña itxas-nibel duela 405
metro goorago, Elsa eta Onbrone ibai tartean,
Sena dago bero geiegi nola otz gogorretatik gordea. Nola zegoen orduan udaberriaren gala
guziakin apaiñdua, bazirudien lore erramu batetik irten, eta bere mendeko errien erdian erregi-

ña baten gisan gozatzen zala. Eriak artu zituen
mendi aetako aire garbi eta ordekaetako urriñ
gozoak, baña, ai! obedasunik gabe. Leku aldatzeak, kontu ernaiak, erremedioak, guziak izan
ziran alperrak. Llagetako zauriak gurutziltzatzen
zuten beraren gorputz inozentea, birikak zeuzkan galduak, urdalla irabiatua, eta bista ia osotoro joana. Senako sendagiñak ere pasa zioten
bekañetatik burni goritua, baña etzuen iritxi
Monte-Colonboko millagroa berritzea baizik.
Andik egun batzuetara izan zuen odolezko
errebestatzea osotoro auldua utzi zuena. Txit
atsekabetuak bere ikasle guziak, eta aen ondoan
inguraturik esan zioten San Martiñi bereak bezela: «Aita, zuk uzten bagaituzu, nork erakutsiko
digu? Nork konsolatuko gaitu? Ah! Utzi zaiguzu,
benik beiñ, zure amorio biguñaren siñale bat, eta
bedeinka gaitzatzu, gure etsaietatik gordeak
izan gaitezen». Orduan Santuak, osotoro kupiturik, deitu zion Benito Pirra, bere kapillau eta eritasunean kontu egiten zionari, eta esan zituen
iltzer zegoenaren boz aul, baña animako alaitasun aundiarekiñ ondorengo itz oek: «Jaun aundiaren apaiza, izkriba zaiezu nere anai guziai, ala

orain Ordenan daudenai, nola munduaren
bukaeraraño sartuko diranai ematen dietedan
bedeinkazioa. Ona agertuak itz bitan nere pensamentuak eta atzeneko borondatea: «Maita zaitezte elkar, nik maitatu zaituztedetan, eta amatuko zaituztedetan bezela; maitatu beti Pobreza,
nere dama eta erregiña. Egon zaitezte beti Ordenako agintarien eta gure Ama Eleiza Santaren
apaizen mendean. Aita, Seme eta Espiritu Santu
Jaungoikoaren bedeinkazioa ixuri dedilla zuen
gañean. Amen».
Frai Eliasek eskutitz au artu zuenean, etzeukan dudarik, Santuaren atzeneko ordua alderatzen zala. Joan zan presaka Senara, eta Santuak
agindurik, berarekin batean Asisa. Atzeneraño
bere adiskide eta anparatzalle zan Don Gidok
artu zuen bere jauregian, eta uriko agintariak
para zituzten kontu artzalleak gau eta egun,
Llaga Sagraduak sillatuak zeuzkan gorputzaren
erlikiak ostutzeko bildurrez.
Gure Santua etzuen izutzen eriotzak, bizidun
guziak izen utsak ikaratzen dituen mandatari
triste orri begiratzen zion adiskide batek farra
gozo egiñaz adiskideari begiratzen dion bezela.

Etzijoakion pake erriko ateak irikitzera, eta bere
Maitearen jargoi ingurura eramatera? Ala aren
agoniaren antsietan bazan zerbait lurrekoa etzana. Eta aren oñazeak aiñ bizi eta luzeak baziran
ere, nun, berak aitortzen zuenez, naiagoko zuen
borreroak tormentua ematea, alaz guziaz ere
billatzen zuen bear anbat indar inguruan zeuzkanak konsolatzeko. Indar au nondik zetorkion
adierazten du onako pasarte onek:
Besteetan baño oñaze aundiagoak sentitzen
zituen egun batean kontu artzen zion fraide bat
anbesteraño kupitu zan artzaz, non esan zion:
«Aita, erregutu zaiozu Jaunari etzaitzala tratatu
aiñ gogorki, bada deritzat Jainkoaren eskuaren
pixu guzia gañean dezula». «Zure senzilltasun
eta intenzio ona ezagutuak ezpaneukatzi, erantzun zion Franziskok aserre santuarekiñ, iges
egingo nuke emendik, Jaungoikoaren juizioen
kontra orrela murmuratzen duenaren ondoan ez
egoteagatik». Eta bereala bere indar guziak bildurik bota zuen bere burua lurrera, eta aiñ kolpe
aundia artu zuen, nun Santuaren gorputz oñazetua geratu zan osoro minberatua. Eta lurrari muñ
egiñda esan zuen: «Eskerrak, Jauna, ematen diz-

kidazun nere sufritu bear guziakgatik. Zure
borondatea ala bada, eman zaizkidazu eun bider
aundiagoak, bada nere ditxa guzia zuri obeditzea da». Itz oetan dago erretratatua Asisko
Penitentzilari santua. Jaungoikoa neurri gabe
amatzea, aren borondate santua egitea, ona
emen aren bizitza eder eta eriotza santuaren
azalduera.
Ezaguturik munduko bidajearen mugara ia