San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 17
aldiak arturik, eta oñaze biziakin oean zegoelako, ezin joan zitekean, bere pena aundiarekin
Matutiak mojakin kantatzera, eta Komunio Santua artzera. Aren sentimentua zenbaterañokoa
zan ezagutzeko prezisoa da amatzea Klarak
bezela Birjiñen zeruko esposoa. Baña aren penak
gañez egiñ zuen mojak korura joan ziranean; eta
deadar egiñ zuen: «O nere Jabe guziz gozoa!
Ikusi ezazu nere pena! Nere lagunak billanziko
ederrakiñ zelebratzen dute zure jaiotza; zure
ziezka inguratuta zure alabantzak kantatzen
dituzte, eta, nik bakarrik alako ditxa ezin gozatu
nezake!». Kriatura bilutsenen garraxi txikienak
aditzen dituena etzan entzungor egin bere serbitzariaren espa amoriotsuai, eta Klara sentitu zan
bat batetan Konbentu Sagraduko Eleizara eramana; egiaz ote zan edo espirituan? Etzekien
berak ere; baña nola nai izan zedilla, aditu zituen
ederki mojen kantak; bere begiak ikusi zuten
aldare gañean Belengo Aur adoragarria, eta bere
aoan artu zuen Bizitzako Ogia, Sakramentuaren
estalkian gordea.
Elizkizunak koroan bukatu ziranean monjak
joan ziran eriaren zeldara, eta esan zioten: «O
Ama, zer gau atsegiña! Ze alegri zerukoak bete
dituzten gure animak! Ez egon bear zuk an zere
alabaz inguraturik!». «Utzi itzatzute lantu oriek,
ene aizpa maiteak, erantzun zien abadesa santuak, eta nerekiñ batean bedeinkatu ezazute
bere serbitzari errukarri au utzi nai izan ez duen
gure Jaungoiko ona». Eta kontatu zienean zeru-
tik artu zuen mesede berezi ura, esan zien:
«Poztu zaitezte nerekin batean, ene aizpak. Alabatu dezagun guziok Gizonen Erredimitzallea,
eta gure Aita San Franzisko, mesede aiñ señalatua batak egiñ eta besteak iritxi didalako».
Estrabi Santuaren debozioa, San Franziskoren Semeak zabaldua, denbora asko da mundu
guzian zelebratzen dala, baña iñun ere ez da egiten anbeste gusto eta senziltasunarekiñ nola
Franziskoarren Ordenako konbentuetan, baña
batez ere Ara Celikoan.
Gure Santua saiatzen zan ezagutzen al zuen
guzia Eleizak zelebratzen dituen misterio guzien
espiritua. Espiritu onekin igotzen zan Garizuman
Kalbariora, eta bere biotzetik irtetzen zizaion
San Pauloren deadar au: Dilexit me, et tradidit
semetipsum pro me. Jesusek maitatu ninduen,
eta ill zan nigatik.
Liburu Santuetako itz onek arritzen eta poztutzen zuen, berarekiñ biotza asetzeraño, eta ez
dago dudarik asko serbitu ziola Santu, eta Santu
aundi bat egiteko: anbesterañoko espiritu Jainkozkoa dago itz bakoitzean; aiñ argi, ugari eta
indartsua da! Badirudi dala Ostia konsagratu
bat, premia dutenai emateko beregan Jesu Kristo guzia daukana.
Franziskoren piedadea azitzen zan oi ez
bezela aste santuan. Etzuen pensatzen Jesus
Gurutziltzatuan baizik, eta San Buenabenturak
esaten digu, pena eta amorezko negarretan
urtzen zala Pasio Santua oroitze utsarekiñ. Esan
zezaiekean bere erlijiosoai San Bernardok anbat
egiarekiñ: «Nere konbersioko unetik egiñ nuen
mirrazko lore pilla nere Salbatzallearen samiñtasun eta sufrimentuakiñ, ordaintzeko ez neuzkan
merezimentuak. Nere bularrean para det, eta ez
dit iñork andik kenduko. Beragan jartzen det
nere ontzea, nere ondasunak, eta billatzen det
nere konsuelo guzia. Orrek itzaltzen du nere Juezaren aserrea, eta jarraitu erazten nere Jaungoikoa. Badakizute maiz itz egiten dedala Jesu Kristoren Pasioaren gañean, eta Jaungoikoa testigu
det beti nere animan josia daukadala. Nere
jakiñduria da Jesus, eta Jesus gurutziltzatua».
Batzuetan gizonen gogortasuna ikusita tristeturik, mendi eta ibarretan zebillen korrika, inguruetako oiarzunai deadar egiñaz: «Mendiak, negar
egizute! Arrokak, purruka zaitezte! Ibarrak, zizpi-
ru samiñak atera itzatzute! Eta zu Sion, erri
berezia, Eleiza Katolika, urra itzatzu zure jantziak
eta biotza, estali autsez burua, bada amorioa ez
da amatua». Eta oiarriak erantzuten zuten tristero: L’amore non é amato! L’amore non é amato!
«Amorioa ez da amatua! Amorioa ez da amatua!». Zaldun batek zizpiru oek aditu ziozkan,
eta beraganaturik, esan zion: «Zergatik kejatzen
zera orrela? Zer egiñ al dizazuket konsolatze
arren?». «Nere Amorioa gurutziltzatua dago,
erantzun zion, konsolatu nai banazu, negar egizu
nerekiñ batean beraren Pasio Samiñagatik».
Beste batean bere azkeneko bi urteetan
zeramazkian eziñ esan bezelako oñazeen artean
galdetu zioten erlijiosoak señalatu zizaiela zeiñ
liburu nai zuen ekartzea, bera irakorriaz zerbait
sosegu eta alibio emateko; eta eman zien errespuesta eder au: «Ene anaiak, ez dago ni konsolatuko nauen liburu obeagorik, Jesu Kristo gure
Jaunaren Pasioaren oroipena baizik; au da nere
betiko meditazioetako gaia, eta munduaren
bukaeraraño biziko banintzake ere, ez nuke izango beste irakurtzaren bearrik». Eta gero zion:
«Jaungoikoari nai ez dakiola ni gloriatzea Jesu
Kristo gure Jaunaren gurutzeaz kanporako beste
ezertan!». San Paulo apostoloaren deadarra
maiz irteten zizaion biotzetik, eta orregatik Erlijioso txikienak aukeratu zuten beren ezkutarmen
berezgarritzat.
Gure Santuak Jesus Gurutziltzatuari zion
amorioa etzuen bereizten Jesus Sakramentatuari zion amoriotik. Meza entzuten zuen egun oro,
eta maiz komulgatzen zan, eta erregutzen zien
bere ume guziai, baita Irugarren Ordenakoai ere,
onetan jarraitu zezaiotela. Zer ikuskarri ederra
zan ikustea joaten ura komulgatzera begiak
lurrera begira, eskuak bilduak eta oñutsik misterio aiñ aundiaren begirunez! Begira zeudenentzat zan izan zitekean ederrena, eta etzuen iñork
ikusten deboziora osotoro mugitu gabe. Eta bere
bularrean Jaun aundia artzen zuenean, joaten
zan bazter batera eta an geratzen zan beragandik irtenik zeruko ardoz beteta bezela.
Ezagutzen duenak Aldareko Sakramentua
dala mundu onetan amorioaren atzeneko itza,
beiñ bakarrik Komunioaren atsegiñak gustatu
dituenak, sentitzen du bere animan sortzen dala
deseo berri bat; Sagrarioak deitzen dio limurkari
biguñenakiñ: Sagrarioa da bere ondasuna, eta
an dauka bere biotza. Au zan San Franziskoren
jaiera. Etzan aspertzen Sakramentuari begira
egoten. Aldare aurrean belaunikaturik, eta
fedeak erakusten digun argitasunezko itxaso
artan, amoriozko labe artan murgildurik, igarotzen zuen egunaren parterik aundiena Jaungoikoarekin amorio estueneko jolasian. Orduak joaten zizaizkan nai baño lenago, askotan egun
sentia etortzen zizaion jolas biguñ oetan zegoela, utziaz pena aundiarekiñ. Bein batean bere
adiskide zan zaldun batek orrelako debozioaz
arriturik, galdetu zion: «Aita, esan zadazu, nola
errezatzen dezu, eta anbeste ordutan zer egiten
dezu Aldare aurrean?». «Ene Seme, nik ere galdetzen dizut, zer egiten du pobreak aberatsaren
atean, eriak sendagiñaren aurrean, eta egarri
danak iturri garbi baten ondoan? Oek egiten
dutena egiten det nik ere Sakramentuaren
aurrean: erregutu, adoratu, amatu». «Erregutu,
adoratu, amatu!» Ona emen esanik iru itzetan
San Franziskoren bizitza guzia.
Eziñ eraman zuen Sakramentua zegoen eleizak bear bezela kontu egin gabe ikustea, eta
premiarik bazegoen, berperak garbitzen zituen.
Misioetara joaten zanean, ostia gabe arkitu etzitezen, edo zeudenak ongi egiñak ezpazeuden
ere, eramaten zuen berekin Parrokia pobreetarako osti-molde arte aundiz egiñ bat. Aldareko
Sakramentu Santua dala bide ekarri zien beti
apaizai alako errespetoa, eta berari darraikala
Ordena guziak ere ekartzen die.
Nola adieraziko degu Santuai zien debozioa,
San Migel Aingeruen buruzaiari, San Pedro eta
San Paulo, Apostoluen lenenai, eta guziaz gañ,
bere Ordenaren bitarteko eta gordetzalle aukeratu zuen Jaungoikoaren Ama zorionekoari?
Urteoro barau gogorrakiñ prestatzen zan oen
pestak zelebratzeko.
Franziskoren anima betetzen zuen amorio
garbi, agorteziñ, eta Jesusen biotzetik zuzen
zetorkion onek, etzekien alperrik egoten, eta
barreiatzen zan ugaldearen gisan kriatura
guzien gañean, baña batez ere munduan baztertuak daudenen gañean, zeñak beti izan diran
asko, baita blasfemari eta erlijio gabekoetaneraño ere. Zenbat bider gure Santuaren mansotasun aldaezkorrak sendatu zituen gorrotoak edo
erresumiñak zaurituak zeuzkaten biotzak! Zenbat bider adiskidetu zituen Jaungoikoarekiñ, jendearekiñ eta beren buruakiñ! Utzi dezaiogun Iru
lagunen irakorgaiari kontatzen garaipen oetakoren bat. Asistik Perusara zijoan batean billatu
zuen bidean alderritar bat bere aserre bizian
arpegi guzia sutua zeukana, eta nagusiaren kontra birauka zijoana, bere gauza piskak ostu ziozkalako. Santua alderatu zizaion, eta ikusirik,
batere estutu gabe, segitzen zuela bere gorrotoan eta bengatzeko asmoan, kupitu zan artzaz
eta eztitasun aingeruzkoarekiñ esan zion: «Ene
anaia, Jaungoikoaren amorez eskatzen dizut barkatu deiozula, zure anima salbatu dediñ». «Nik
barkatu! deadar egiñ zuen gizonak. Ez diot barkatuko, kendu dirana ostera itzultzen diran arteraño». «Tori nere kapotetxoa, esan zion Santuak, au da nik dedan guzia, eta ordañez, Jaungoikoaren amorez barka zaiozu zure nagusiari».
Itz egiten zuen bitartean, kapotetxoa soñetik
kendu eta eman zion maisterrari, zeñak ikustean
Santuaren ernaitasuna, eta aren karidadea, ito
zituen bere benganzako deseoak eta barkatu
zion nagusiari.
Ainbesteraño kupitzen zan Santua lagun
urkoen sufrimentuaz, non negar egiten zuen
negarrez zeudenakiñ, eta bai egiñ ere askotan
millagroak eskatzen ziotenen alde. San Jeminianon sendatu zuen bere ostalariaren emaztea,
gaizkiñakiñ zegoena. Fabrianon, Bal-Petrosoko
Ama Birjiñaren konbentura gurdiarekin joan bear
izan zuelako, kanpoko lana gogoaren kontra utzi
zuen nekazari batek, itzultzean ikusi zuen aingeruak landu zutela bere soroa. Trabe-Bonaton,
egarriak itotzen zeuden beargille batzuek eskatu
zioten ardoa, eta Santuak ur bizizko iturri bat
bedeinkaturik, ardoa jarioka egon zan ordu bete
baño geiagoan. Onelako gertakariak ugari ikusten dira gure Santuaren bizitzan.
Baña aren ontasuna etzan iñun ere arrigarriagoa, bere erlijiosoakin usatzen zuenean baño.
Nolako karidadearekiñ saiatzen zan aek konsolatzen, ala beren barrengo penetan, nola gorputzeko gaitz aldietan! Aekiko biguñtasuna bakar
bakarrik neurtu zitekean bere buruari ekartzen
zion gogortasunarekiñ.
Gau batean erlijioso gazte bat goseak eta
gogaleak eziñ egonik, asi zan negarrez, eta
azkenik deadar egiñ zuen esanaz: «Goseak
iltzen nago!». Au aditzean Aita doatsua jaikitzen
da, maia prestatu eta eseritzen da erlijioso
guziakin, gazte ura lotsatu etzediñ, bera bakarrik
jaten jarririk. Jan ondorean itz egiñ zien onela:
«Egiaz diotsutet, bakoitzak bere indarren kontua
aterata artu bear duela bear duen janaria, gorputzak egiñ dezaiozkan animari serbitzu leial eta
protxuzkoak. Kontu, ez gaitezen erori geiegian
edo gitxiegian. Ez degu jan bear larriegi, bada ori
gorputz-animentzat kaltarkitsu izango litzake, ez
eta eragabe barautu ere, Jaungoikoak naiago
dituelako miserikordiazko obrak, ezen ez erlijioak agintzen dituen gorputz utsezkoak. Guri
dagokigunez eta une onetan jan degu gure
anaiari zor diogun karidadez, eta ez premiaz edo
gurariz».
Gisa bereko urrikaltasuna usatu zuen frai Silbestre bere aurreneko amabi ikasleetako batekin aultasunezko gaitzarekiñ egondu zanean.
Jakiñik frai Silbestre mats-zaletu zala, baña eskatzen lotsatzen zalako, eraman zuen urrean zegoen maasti batera, eseri zan berarekiñ batean
zepa baten ondoan, mordo bat artuta bedeinka-
turik, partitu zuen eriarekiñ. Jaungoikoak bedeinkatu zuen Santuaren karidade gozatsua, alabaña
frai Silbestre sendatua arkitu zan bere partea jan
zueneko.
Beste gertakari kupigarri batek ikusieraziko
digu ongi San Franziskok bere erlijiosoai zien
kariño aundia. Frai Rijer Boloniakoa, Doatsuaren
izengaña merezitu izan zuena, egondu zan zerbait denboran tentaziorik ikaragarriena dan etsimenekoaren mendean. Uste zuen Jaungoikoak
kondenatua zeukala, eta iruditzen zizaion orregatik San Franziskok ies egiten zuela beragandik. Osoro desalaitua zegoen egun batean esan
zion bere buruari: «Joango naiz nere Aitaren
billa. Arrera ona egiten badit, itxedon dezaket
Juez Soberanoa alde izango dedala, eta bestela,
ori izango da, Jaungoikoak bere miserikordiatik
bota nauen siñalea»; eta bereala joan zan Asisko
Obispoaren jauregira, nun zegoen Franzisko
gaitz aundiarekiñ Obispo Jaunaren kontura. Santuak jakiñik zeruko argiz frai Rijerren animaren
egoera eta aren joanera, agindu zien frai Leon
eta frai Masseori ateratzeko bidera, esanaz:
«Zoazte frai Rijerren bidera, bada datorkit ni bisi-
tatzera. Laztandu eta esaiozute bera dala nere
erlijioso guzietan maiteen dedana». Leon eta
Masseok obedienziako ume egiazkoak bezela
bete zuten agindu zizaiena, eta frai Rijer, bereala fedean sendoturik, sentitu zan konfianza eta
poz aundiz betea. Eta ez al zan sartu San Franzisko zegoen gelan, au osoro argala bazegoen
ere, jaiki zan, joan zizaion ongi etorria ematera,
eta biotzez laztandurik, esan zion: «Nere seme
maitea, amatzen zaitut bereziro munduan dauzkadan erlijioso guzien artean». Eta gero, bere
ikaslearen kopetan gurutzearen señalea egiñ eta
muñ egiñik, esan zion: «Jaungoikoak nai izan du
tentazio ori zuk izatea, zure animaren on geiagorako, baña pixuegitzat daukazun ezkero, gaurdanik ez dezu ez tentaziorik eta ez pruebarik geiago izango». Eta egiaz, une artatik bertatik frai
Rijerrek iritxi zuen ostera barrengo pake eta
atsegiña, egundaño geiago ez galtzeko.
Franziskoren ikasleen artean baziran batzuek
jakiñdurian eta ondo itzegitean besteai eraiten
zienak, nola ziran frai Elias, Alejandro Haleskoa
eta San Antonio Paduakoa; Franziskok ezagutzen zuen, baña aen triunfuak eziñ eramanik
egon ordez, gizon ttattar eta biotz txarrekoak
bezela, txit atsegiñ aundia agertzen zien eta bai
esan ere, biotz biotzetik laztantzen zituen bitartean: «Ene anaiak, zuek ekartzen dizkidatzuten
berri onak sentierazitzen dizkidate zelaietako
usai gozoa usantzen danean sentitzen dan atsegiña bezelakoa».
Jainkozko karidadearen ondore miragarriena
da eskeintzea barkazioa kulpadunai, salbatu
ditezen. Gure Santuak, Salbatzallearen miserikordia neurrigabea alegiñean jarraituaz, enkargatzen zien Ordenako Ministro edo Agintariai
usatu zezatela urrikaltasun bera beren mendekoakiñ, alatan non orduan Buru nagusi-ordezko
zan Pedro Kataniori izkribatu zion onako eskutitz
au: «Jaungoikoa izan dedilla zure laguntza, eta
bere amorio santuan gorde zaitzala. Erlijiosoen
gobernuan enkargatzen dizut ager dezazula
alako pazienzia, non, oetakoren batek eskua
altxatzerañoko ausardia izango baluke ere, ar
dezazula tratu gaisto au mesede bat bezela.
Maita itzatzu era onetan tratatzen zaituztenak,
eta ar ezazu amorioaren bidez berak obetzeko
asmoa, ez dezazula uste izan ordea konbertituko
dituzula, Jaungoikoak orretarako grazia ematen
ez badizu. Jaungoikoa amatzen dezula, eta neri
beraren eta zure serbitzari naizen oni naitasunen
bat didazulazkoaren siñalea izango da, baldin
gure anaietakoren bat, kulpaduna izan arren,
irteten ezpada zure aurretik zure ontasunaren
señaleak sentitu gabe. Egiñdako utsegitearen
barkazioa eskatzen ezpadizu, aurreratu zatzaiozka eta eman zaiozu, eta milla bider aurrean jartzen bazatzu, ager zaiozu neroni baño kariño
geiago, erakarri dezazun bide onera. Beste erlijiosoak ez dezaiotela eman arpegira, eta ez
zabaldu, egiñ duen utsegitea, ezpada iduki dezatela gordea, estaliaz beren anaia karidadezko
mantuarekiñ, zergatik ez dira osasundunak,
ezpada gaizki daudenak, medikuaren bear diranak. Egizu agindu dizudan guzia. Agur».
Eskutitz au irakorritakoan galdetu diteke ote
dan amarik bere umeentzat onek anbat amorio
eta biguñtasun duenik. Era onetan jartzen zuen
obraz Franzisko maitagarriak bere Erreglako
VIgarren Berezieran markatua utzi zuen konsellua: «Ama batek bere semea gorputzaren aldetik mantentzen eta maite badu, ezta maitatu eta
mantendu bear gure anaia espirituaren aldetik?».
Eta nola fundatzalle santuak etzion begiratzen bere ikasleen animako aurrerapenari baizik,
eta nola santutasunari dagokion gaizkia osoro
gorrotatu, eta ona egiñalean maitatzea, Erreglaren ausle gogor eta setatsuen kontra eman zuen
sentenzia ikaragarri au: «Aita guziz Santua, zuk
eta zeruko gortear guziak eta ni zure serbitzari
umill onek madarikatuak izan bitez beren gaitz
bideakin lan egiten duten guziak lurreratzeko
zuk zerorren eskuakiñ altxa eta ejenplo oneko
erlijiosoen bitartez zuti idukiko dezun obra au».
Amaseigarren Bereziera
San Franziskoren birtuteak (gañerakoak). Obedienzia,
garbitasuna, umiltasuna, pobreza, mortifikazioa.
Oraziozko doaia. Sortizaren gañean agintea.
Jainkozko karidadea da erregiña bat bakarrik
ez dabillena; beste birtute guziak dira bere alaba
eta lagunak, eta bere jargoia altxatzen duenean
Franziskoren gisako biotzean, uste izan bear da
ikusiko dala zeruko birtute distiatzallez inguratua. Esango degu, bada, zerbait gure Santuaren
birtute erlijiozkoen gañean, bukatuaz orrela bere
anima ederraren erretratua.
Nork pintatu al izango du obedienzirako gure
doatsuaren zeloa? Ordenaren fundatzallea
zanez, aren betiko Buru nagusitza Aita Santuak
eman bazion ere, aren deseoa zan beti obeditzea. Bere bidajeetan, nagusitza ematen zion
lagunen bati, eta Ordenaren gobernua Pedro
Katanioren eskuetan utzi zuen ezkero, aur baten
senziltasunarekiñ jarri zan Guardiantzat eman
zioten Anjel Rietiren mendean. Eta bizitzaren
azken aldera aditu zizaion esaten konfianzan
bere ikasleetako bati: «Zerutik artu det mesede
au, beste guzien gaindikakoa; emango balirateke guardiantzat ordu beteko nobizioa, obedituko
nioke erlijioso zarrenari beziñ aisa eta leialki».
Gogora ekarri bedi garbitasuneko birtuteari
gaztetandik izan zion amorio berezia eta urteakiñ batean azitzen joan zizaiona. Aragi illkorrez
jantzita gaudenai Aingeruen gisan bizierazitzen
digun birtute maitagarri onek anbesteraño distiatzen zuen argan, non, Tomas Zelanok arriturik
deadar egiten du: «Zeñ gauz ederra dan ikustea
aren oituren inozenzia, animaren senziltasuna,
eta begiradaren garbitasun aingeruzkoa!». Nola
baizekien garbitasunarekiñ gertatzen dala lore
minberarekin bezela, au da, aizerik txikienak
belaskatu eta galtzea, enkargatzen zien erlijiosoai ernaitasun guziarekin kontu egin zezaiotela
sentiduai eta irudimenduari, eta begiratzeko
ondo nolako trataera zeukaten emakumeakiñ,
guzi onetan berak ejenploa emanaz. Aiñ modutsua zan non aseguratu zien bere anaiai konfianzazko jolas aldi batean, etziola begirik ezarri
egundaño emakumeari.
Baita ere gogoratuko da Ebanjelioko pobrezaren maitatzalle izan zala. Gai onetan esanda
daukagunari ezer gitxi eransi bear diogu. Franziskok estimatzen zuen birtute au, negar egiteraño, ikusten bazuen eskaleren bat bera baño
gaizkiago jantzia, zeukan jantzia kentzeraño,
larrugorrian ikusten zituenak estaltzeko, eta
beiñ batean erlijiosoak Eleiz-errezoak egiteko
zeukaten liburu bakarra emateraño. Aditurik erlijioso bati isiltxorik esaten: «Franziskoren zeldatik nator», deituta esan zion: «Zergatik deitzen
diozu nere zelda? Ezta nerea, eta gaurdandik
beste bat egongo da bertan». Eta gero esan
zuen: «Jesu Kristo gure Jaunak berrogei egun eta
gaubeko baraba eremuan egin zuenean, etzuen
altxa ez etxe eta ez zeldarik, ezpada gordetzen
zan arzulo batean. Zeiñ gauz ederra dan ikustea
Franzisko iltzer zegoela, bere buruarengatik itz
konsolagarri oek esaten: «Eztet gogoan iñoiz
leialtasuna autsi diodala nere dama Pobrezari».
Ez da gitxiago arritzen gaituen gauza, aren
paregabeko umiltasuna. Ozta izango da beste
gizon bat bere inguruan ark bezelako sona sortu
erazi duenik, bere burua ark anbat despreziatu
duenik, onrak ezereztzat, eta umillazioak maiteago izan dituenik: Zenbat eta geiago alabatzen
zuten, anbat eta geiago beeratzen zan. Beiñ
batean lagunari esan zion: «Guazemazu emendik, alabaña jende on oek ematen dizkiguten
onrakiñ eztegu ezer irabaziko. Guazen beste toki
batera gizonen desprezioen billa, ori dalako gure
irabazia». Umiltasunez eta ikusketa baten bitartez utzi zion Franziskok apaiz egiteari. Serafiñak
baño eskual aundiagoa izatea, salbazioko bidetik
animak giatzea eta Jaungoikoaren miserikordien
bitartekotza egiteak eskatzen du santutasun bat
Franzisko izutzen zuena. Aren izu au agertzen da
Ordenako apaiz guziai izkribatu zien eskutitzean:
«Aditu nazazute, anaiak, esaten zien. Baldin Birjiña Maria doatsuak merezitu izan bazuen beste
santuai ez bezelako onra berezia ekarri dezaiogula Munduaren Salbatzallea bere sabel txit garbian eraman zuelako; baldin San Juan Bautista
beldurrez beterik joan bazizaion Jesu Kristori Jordango ibaiko ura bere buru gañean ixuritzera;
Obi edo Sepulkro Santua beneratzen badegu
Jesusen gorputza iru egunean gorde zuelako;
zeiñ garbiak ez dute egon bear zeruko Jaungoiko
aundia, Serafiñak ikaraz aren aurrean arpegia
beren egoakiñ estalita egoten diran Jaungoiko
ura ogi eta ardoaren irudien pean idukitzen
duten eskuak? Oroitu zaitezte, o apaizak, zein
goi mallakoa dan zuen bokazioa, eta izan zaitezte santuak, santua dalako zuek sakrifikatzen
dezuten jauskañia. Billatuko banituzke nik aingerua eta apaiza, aurrena apaizari egingo nioke
agur, Jaungoikoak oni eman diolako zeruko espirituai eman ez dien eskubidea».
Ala ezagutzen da, apaizaren estaduaren
gañean nola baizeukan alako iritzia, eta iruditzen
zizaion orrek eskatzen duen diñatasunetik txit
urruti zegoela, Asisko penitenzilaria etzala benturatzen Ebanjelioko ordenatik Mezatakora pasatzera. Asisko Obispoa eta frai Leon eziñ geiago
leiatzen zitzaizkan, baña berak beti luzatzen
zuen, itxedonaz zeruko argi berriak bere bokazioaren gañean, zeñak artu zituen zerutik, zeiñ
urteetan ezpadakigu ere. Bein batean orazioan
zegoela agertu zizaion aingeru bat, eta erakutsiaz baso bat, kristala baño ur garbiagoaz
betea, esan zion: «Begira, Franzisko, apaizaren
animak au baño are garbiagoa egon bear du».
Ikuskera onek ar erazi zion bere bildurraren
moduko asmoa, eta ala beti izan zan apaiz-urren
edo diakono San Esteban, San Lorenzo eta San
Efren bezela.
Eziñ utzi ginitzake adierazi gabe gure irakurleai humiltasunezko obra bi, San Buenabenturak
eta Bernardo Bessek dakarzkitenak. Ona lenbizikoa, Sortaldeko misiotik itzultzean gertatua.
Perusatik Boloniara bidean aiñ auldua sentitu
zan gure santua, non asto bat artu eta gañean
jarri bear izan zuen aurrera segitzeko. Bere
lagun frai Leonardo Asiskoak, oro bat nekatua
eta nekez jarraitzen ziola, izan zuen pensamentu bat mundukoa, gogoratzean lenagoko denbora: «Lenago gure etxea, zion beregan, orrena
baño lenagokoa zan; baña oraiñ guzia aldeerantziz dago, ori aberean dijoa eta ni oñez». Ozta itz
oek bere gogoan pasa zituen, non, Santuak Jaungoikoagandik artutako graziarekin ikusirik aren
biotzean pasatzen zan guzia, asto gañetik jetxi
eta esan zion: «Ene seme, arrazoi dezu. Ez da
egoki ni aberean eta zu oñez joatea, bada munduan zu ni baño noble eta itzal geiagokoa
ziñan». Erlijiosoak, arritu eta lotsaturik, belauni-
katuta aitortu zion negarrez bere utsegitea, eta
Franziskok an bertan barkatu zion, minkaistutzeko batere biderik eman gabe.
Denbora artan zala uste degu frai Masseo
Mariñangoak prueban para eta ezagutu zuela
Santuaren umiltasun eziñ aundiagoa. Franzisko
erretiratu oi zan Porziunkula ondoan orduan
zegoen baso batera, Jaungoikoarekin libertade
geiagorekin itz egitera, eta basotik itzultzen zan
batean Masseok, urrutitik ikusi zuen eta bereala
berarengana joanik, egiñ zion galdeera au:
«Aita, zergatik zuri, eta ez beste iñori?». Fundatzalle santuak nola estimatzen baizuen bere
ikasle onenetako eta Ordenako euskarririk sendoena bezela, etzuen gaizki artu Masseoren
libertadea; kontrara, biguñtasun guziarekiñ galdetu zion konbenturonz zijoazela: «Ene seme, itz
egizu, zer esan nai dezu?». «Esan nai dizudana
da, esan zion erlijiosoak, ea zergatik dijoa
mundu guzia korrika zuri segika? Nondik dator
zuri aditzeko, eta zuk giatuak izateko dagoen
deseo aundi ori? Etzera gizon ederra, ez jakintsuna eta ez leñu argikoa ere; nola bada, diot berriz
ere, dijoa mundu guzia zure ondoren?». Santuak
badaukate egia esaten zaienean aditzeko beren
modua, eta ez dira sumintzen edo aserratzen,
mundutarren gisan, kontrara, egiten zaizkaten
oarkerak artzen dituzte gorde eziñ duten atsegiñarekiñ. Ori erreparatu zitekean mugaldi artan
Santuaren arpegian. Aren kopeta, illundu bearrean, alaitu eta argitu zan. Bat batetan gelditu
zan, eta begiak altxaturik, iduki zituen luzaroan
josiak ikusten etzan gauza batera, andik berezitu eziñik, billatu izan balu bezela bere bersoetan
kantatzen zuen bere biotzeko eta amorio guziaren Jaungoikoa. Kordegabetze ark iraun zion
denboran zer pasa zan, eta Jaunaren eta bere
mendekoaren arteko jolas artan zer esan zan, da
gauza estali bat, Jaungoikoak gordea daukana.
Masseok erreparatu zuena zan San Franziskoren
arpegian oi ez bezelako mugiera, eta bere begiradak zerakarrela zeruko argitasuna, etzan
ordea orrezaz izutu, eta ies egiterik pensatu ere,
zekielako bere Aita doatsuak maiz izaten zituela
gis artako kordegabetzeak.
Bere zentzura etorri zanean Jainkoaren serbitzaria, bekokiarekin lurra jotzeraño makurtuta
bere negar malkoakiñ busti zuen, eta eman zioz-
kan eskerrak Jaungoikoari debozio irazekienarekiñ. Gero altxata Masseorengana itzulirik, esan
zion: «Ene seme, nai dezu jakin, mundu guziak
zergatik darraikidan? Ematera noakizu bada
gauz illun onen argibidea. Onak eta gaistoak beti
begien aurrean dauzkan Jaungoikoak, anbeste
milloi gizonen artean ez du arkitu ni beziñ pekatari txar eta ezerezik, eta gizon guziak on bidetzeko zeukan asmoari kunplimentu emateko ni
baño balio gitxiagokorik, eta orra zergatik bere
begiak nigan ezarri dituen. Bai, autu du zentzu
gabea munduko jakinduria lotsa gorrian utzitzeko, argal eta ezereza, aundi eta indartsuak beeratzeko. Eta zer besterik erakutsi nai izan digu
onekin, on eta birtute guzia datorrela, ez kriaturetatik, ezpada beragandik, iñork ez duela gloriaztu bear bere burua aren aurrean, eta iñor
gloriaztutzen bada, gloriaztu bear duela denbora
guzietan gloria guzia berari bakarrik zor zaion
Jaungoikoagan?». Errespuesta ederra, Ebanjelioaren argitasuna distiatzen duena, eta Santu aiñ
aundiaren diñakoa.
Frai Masseo erretiratu zan kontentu beste
mugaldi batean frai Pacifico bezela, sinismen
osoan geratu zan alabaña, Aita doatsuak bere
santutasunezko obra altxa zuela umiltasun kristauaren arroka biziaren gañean.
Sentiduen mortifikazioak osatzen zuen gure
Santuan umiltasunetik asitako obra. Tratatzen
zuen gorputza bere etsairik aundiena bezela,
eman gabetanik ukatu eziñ zezaiokeana baizik.
Askotan nastutzen zien autsa eramaten zioten
jakiari, esanaz auts anaia garbia dala. Etzuen ura
beste edaririk edaten, eta ori ere ozta egarria
kentzeko anbat. Galdeturik egun batean ea zergatik zeraman aiñ bizitza latza, erantzun zien:
«Gauza txit nekeza dalako gorputzeko premiak
estaltzea aragiaren gurariai lekurik eman gabe».
Azkeneko asnasetan zegoela, uste izan zuen S.
Bernardok bezela eskatu bear ziola barkazioa
bere anai astoari, au da, bere gorputzari, aiñ
gogor tratatu zuelako. Santuak bakarrik dakite
biltzen berengan bata bestearen kontrakoak
diruditen birtuteak; eta ala penitenzi zale au zan
denbora berean maitagarritasun, gozotasun eta
alegeretasunezko ispillua.
Zenbat eta geiago begiratzen zaien San Franziskoren bizitz eta obrai, anbat eta obeto ikusten
da argan distiatzen dutela gizona aundi egiten
duten birtuteak, animako aunditasuna eta
modestia, umantasuna eta senziltasuna, zeloa
eta zentzua, irmotasuna eta biguñtasuna; eta
ala ez da arritzeko gauza, Jaungoikoak bere goi
argiai aiñ leialki erantzuten zion anima arkitzean
aberatstu zezala bere doai preziotsuenakiñ, nola
diran biotzak ezagutzea, etorkizun dauden gauzak somatzea, deabruari, gaitzai eta eriotzari
agintzeko eskubidea. Txit arrigarriak dira zeruko
doai oek, baña guzien artean guretzat estimagarriagoa, zenbat eta gordeagoa, anbat eta bikañagoa, besteak ortik datozelako, da oraziozko
doaia. Franziskok iduki zuen mallarik goienean.
Bakanetan ikusten dira persona batean bilduak Mariaren bizitza oraziozkoa eta Martaren
langillezkoa, geienean batak bestea menderatzen du, baña Asisko Santuaren doai berezia izan
zan bata bestearekiñ biltzea, eta ala esan al
baditeke, biak elkarren parean joatea. Onen
egintza anbesterañokoa zan, anbeste apostolu
sortu zituen, anbeste parajetara zabaldu zan,
anbeste millagro egiñ eta anbeste pekatari konbertitu zituen, non zirudien etzitzaiola denbora-
rik geratzen oraziorako. Errezatu zuen anbeste,

- Parts
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 01
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 02
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 03
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 04
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 05
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 06
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 07
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 08
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 09
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 10
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 11
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 12
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 13
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 14
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 15
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 16
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 17
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 18
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 19
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 20
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 21
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 22
- San Frantzisko Asiskoaren bizitza - 23