San Benoat - 3
jaun bat joan zitzaionean, hogoi lekoa bide eginik, erratera, nahi ziozkala eman urririk, mendi
mazela batean zituen lur guziak.
San Benoatek egin zuen bere baithan, gizon
hura hain urrundik ethorri zitzaionaz geroz lur
hekien ematera, Jainkoaren nahia zela toki hartan berean egin zezan komentu berri bat.
Hala-hala, igorri zituen, ordu berean, bi fraide
eros eta bil zetzatela komentuaren eta elizaren
egiteko behar ziren guziak. Eta gero, bera joa-
nen zitzaiotela erratera, non eta zer heinetakoak
behar ziren egin. Erran zioten ere, noiz joanen
zitzaioten.
Bada Sainduak erran zioten egunaren bezpera gauean, bi fraidei gauza bera iduritu zitzaioten: ikusten zutela San Benoat, eta gehiago
dena, erraten ziotela, non eta nolakoak behar
zituzten egin komentua eta eliza.
Biharamunean biek elkharri kondatu zuten
zer iduritu zitzaioten. Ordean amets bat zela, eta
bertzerik deusik ez, egotu ziren beira, egun hartan, eta ondoko egunetan ere bai, nondik agertuko zitzaioten beren Aita ona. Eta aski etsitu
zutenean, joan ziren Casingo komenturat, grinarik handienean eta ziotelarik elkharren artean,
San Benoat etzenaz geroz ethorri, bazela zerbeit
berriagorik.
Hargatik heldu zirenean, ezagutu zuten laster, gauza guziak hek utzi heinean zirela.
Joan ziren beraz Aita San Benoaten gana,
bere benedizionea behar ziotela galdetu, bainan
oraino ordu berean, zergatik etzitzaioten joan
hitzeman zuen bezala.
Bizitasun pixka batekin ere, egin zioketen
galde hori. Ordean San Benoatek erran zioten
ezti-eztia:
«Haurride maiteak, non zabiltzate, eta zer
daasazue? Zer, batek eta bertzeak, ez nauzue
ikusi berealako gau hartan? Eta ez darotzuet
erran, zuek jakin behar zinuten guzia?
»Hots, haurrak, joanen zarete bihar goizean,
berriz ere, Terracinarat. eta eginen tutzue
komentua eta eliza, nik erakutsi tokian eta nik
erran bezala».
Orduan ezagutu zuten etzela batere ametsa
hek ikusi zutena; eta joan ziren komentu haren
egiterat, berriz ere galdeturik benedizionea
beren Aita maiteari.
Hamekagarren Kapitulua
San Placidek eta San Maorek
egiten dituzten mirakuilu batzu
Jainko Jaunak ezagutarazten hari zuelarik
mundu guziari gure Aita loriosaren saindutasuna, aiphatu ditugun mirakuilu horien bidez, San
Placidek ere egiten zituen hala-halako mirakuiluak.
Hargatik San Benoaten izenean egiten zituen
denak, San Benoaten mandatari bezala. Eta orai
hemen diodana hain da egia, non asko liburuegilek ezarri nahi bailituzkete San Benoaten
gain, San Placidek egin zituen mirakuilu hek.
San Placide, atheratu zenean Casingo
komentutik, heldu zen arratseko bere bi lagunekin Capueko hirira.
Denbora hartan, hango Apezpikuak Jermein
zuen izena. Hura zen gizon bat saindua, eta San
Benoaten ezaguna eta adixkide maitea.
Hura beraz, jakin zueneko berria, benediktano batzu bazituela hirian, joan zitzaioten bidera,
eta bere etxerat joanarazi zituen atseginik handienarekin.
Bada, apezpiku saindu hark bazuen berekin
muthil kontu edo muthil bezala, gizon dohakabe
bat, Zofas deitzen zutena.
Gizon hura, buruko min tzar batez hartua zen
aspaldi hartan; etzen harentzat lur onik, ez
gabaz ez egunaz. Eta jadanik asma ahal guziak
egina, etsitzen hasia zen, sendatzerik izaten
ahal zela harentzat.
Hargatik bere Nagusi Jaunak erran zionean
Benoat Sainduaren ikasle batzu zirela arrotz hek,
joan zitzaioten. Eta Placideren aintzinean belhauniko ematen zelarik, erran zion:
«Oi zu, Jainko guziz botheretsuaren zerbitzaria, othoizten zaitut, Benoat zure Nagusi eta Aita
Sainduaren izenean, ezar diezadatzun eskuak
buruaren gainean, eta galde dezozun Jainko Jaunari khen dezadala oinhaze ikharagarri hau».
Solhas horiek entzutean, Placide harritu zen.
Eta, zuri-zuria egina, erran zion Zofasi ikhara
saindu batekin: «Zu, khen zaite hemendik. Ezen
ni neroni, bekhatoros bat naiz, bertzen othoitzek
naukatena xutik».
Ordean Jermein apezpikuak eta han ziren
bertze apez batzuk erran zuten elkharren
artean: bere burua hain ezdeustzat zadukanaz
geroz, gizon hura izaten ahal zela Jainkoaren
adixkide bat, eta bazukela agian, galdetzen zioten mirakuiluaren egiteko botherea.
Eman ziren beraz hek ere Zofasekin. Eta
hainbertzekoak erran eta egin ziozkaten, non
ikusi baitzuen etzitekela egon gehiago bere ezean, apezpiku baten manuari jazarriz baizik. Eta
hartakotz, ezarri ziozkan eriari eskuak buruaren
gainean, erraten ziolarik:
«Ithotzera nindohalarik, ni uretik athera
nauen Jesu-Kristo Gure Jaunaren izenean, eta
San Benoat nere Nagusi eta Aitaren izenean,
zure hitzek dioten bezein handi balin bada zure
fedea, Jainko Jaunak eman dezautzula osasuna».
Han ziren guziek erran zuten: Amen. Eta ordu
berean Zofasi joan zitzaion buruko mina; Zofas
sendatua zen osoki.
Mirakuilu horren berria husu banatu zen hiri
guzian, eta jendea oihuka hasi zen, bere bozkarioaren handiaren handiz.
Itsu batek ere egin zuen ederki: galdetu zion
adixkide bati eman zezola eskua, behar zuela
baitezpada mintzatu saindu gazte hura.
Eta gero, haren aintzinera zenean, belhauniko jarririk, othoiztu zuen, Jainko guziz botheretsuaren izenean, argi zetzola begiak.
Itsuaren othoitzak bihotza hautsi zion San
Placideri: hargatik nigarra jauzi zitzaion ikusiz,
haren saindutasunaren gain joanen zirela eginarazten ziozkaten mirakuilu hek; asmatu ere gabe
beren fede biziaren gatik zituztela.
Zer umilitatezko irakaspen maitea! Eta nola
dituen goraki kondenatzen gure izpirituko hainbertze hankura eta gogoeta zoro!
Ezen zenbat aldiz ez dugu uste izan eta sinhetsi, balin bazen gure inguruan ongi zerbeit,
edo norbeit ongia maite zuenik, baginuela guk
ere gure partea ongi hartan.
Eta gero, gu zoroak, nola haritu garen erraten batzuei eta bertzei, zer egin ginuen grazia
haren ardietsarazteko; zenbat othoitz egin
ginuen, zenbat barur eta zenbat komunione!
Nola ginuken ahalkatzeko, ikusiz zein garen
sainduak ez-bezalakoak!
San Placidek beraz, ikusi zuenean borxatua
zela, egin zuen gurutzearen seinalea itsuaren
begien gainean, erraten zituelarik hitz hauk:
«O Jesus, gure Salbatzaile Jauna, eta gure
Bitarteko botheretsua Jainkoaren aintzinean; Zu,
zerutik lurrerat jautsi zarena, bekhatuan direnei
zeruko bidearen erakusteko; Zu, hain zare ona,
non eman baitiozu San Benoat nere Aita guziz
maiteari, erien sendarazteko ahala.
»Othoizten zaitut beraz, gaur nere Aita on
haren izenean, egin dezozun itsu huni ere, bere
nahiaren arabera.
»Bai, Jesus ona, emozu itsu huni bere begietako argia. Hunek ere ikus ahal dezan nolakoak
diren zure indarrak, eta eskerrak eman dezaitzun ongiegin huntaz, eta orai arte egin diozkatzun bertze ongi guziez».
Othoitz hori egin zuenean, jarri itsuari beira,
eta erran zion:
«Eguna eta gaua egin duen Jainko guziz botheretsuaren izenean, sortzez itsu zen gizonaren
begiak argitu dituen Jesus Gure Salbatzaile Jaunaren izenean, eta gure Aita guziz sainduaren
othoitzei esker, xuti zaite eta ikusazu».
Eta ordu berean, itsuaren begiak ideki edo
zabaldu ziren, odol xorta batzu erortzen zitzaizkolarik.
Hala-hala, Donado eta Gordien, Placide Sainduaren bi lagunak, nigarrez zauden atseginez
eta bozkarioz. Eta aldiz San Jermeinek eskerrak
ematen ziozkan Jainkoari, zeren bazituen oraino
lurrean bere gogarako gizonak.
San Placide etzen luzez egotu Capueko
hirian, mirakuilu horiek eginez geroz. Ezen ikusi
zuen populu guzia airean ezarri zuela, jendea
etzela hartaz baizik mintzo. Eta eman zen berriz
ere bideari.
Ordean iragan behar zuen, baitezpada, hiri
handi batzuetarik. Eta nola Capueko hirian egin
mirakuilu hekien omena hegaldaka baitzohan
Sainduaren bidean eta, aldiz, Saindua bera
oinez, hiri hetara zeneko, San Placidek aurkhitzen zuen asko jende haren beha zagonik.
Eta han gaindi ere, egin behar izatu zituen
mirakuilu handiak.
Noizbeit hargatik, heldu zen Ciciliako islarat,
eta Mesinako hirirat ere bai.
Mesinako hirirat heldu bezein laster, gaztigatu zioten haren aita zena beren nagusitzat ezagutzen zuten guziei, egin zezatela agertze bat
haren aintzinera. Eta etzen izatu nihor hari jazartzerat menturatu zenik.
Jakinarazi zion beraz San Benoati egiteko
guziak antolatuak zirela, eta komentuaren eta
Elizaren hasterat zohala, batere denborarik
galdu gabe.
Bai, Mesinako hiriari hurbil, eta itsas bazterrean, begistatu zuen toki edo gune bat behar
zen bezalakoa; eman zituen ere neurriak, zer
heinetako egin behar ziren; eta gero, ekharrarazirik Erromatik eta edozein bertze tokitarik,
behar ziren gauza baliosak eta langile hoberenak, egin zituen izan ditezken komenturik eta
elizarik ederrenak.
San Placide hari zelarik, aiphatu ditugun
mirakuilu horien bidez, munduari ezagutarazten
Jainkoaren botherea eta ontasuna, bazen oraino
San Benoaten bertze ikasle maite bat, hainitz
aiphatua zena, hala bere komentuan nola
komentutik kanpo. Hura zen Maore, fraide gazte
bat jadaneko ezagutzen hasiak garena.
San Benoatek bazakien, bertze nihork baino
hobeki, Maore fraidea nor eta zer zen; bazakien
ere, hainitz buru oneko gizonaren gaia zela. Eta
hortakotz, goizik ezarri zuen komentu guziaren
bigarren aintzindari. Edo, batera dohana, bere
ondoko.
Behin, beraz, San Benoat kanpoan zelarik
atheratua egiteko handi batzuen gatik, buraso
dohakabe batzuk ekharri zuten komentura beren
haurra, sortzez mutu zena, eta egundaino bermatu etzena bere zangoen gainean.
Buraso hekien xedea zen, San Benoati berari
galdetzea, egin zezala ahal zuena hekien haurraren onetan. Hargatik jakin zutenean etzezaketela ikus gure Aita loriosa, joan zitzaizkon Maore
Priorari buruz. Eta hari egin zioten San Benoati
egin gogo zuten galdea.
San Maorek ikusi zuenean, mirakuilu baten
egitea galdetzen ziotela, oihuka hasi zitzaioten,
erraten ziotelarik, mirakuilu egitea sainduen
lana zela, eta ez, hura bezalako bekhatorosena.
Zohazila beraz handik.
Bainan buraso hek etziren gibelerat abiatu
berehala.
Aitzitik othoitz bera egin zioten berriz ere, eta
hirugarren aldian ere bai, nigarrez zaudelarik.
Hala-hala, han ziren fraide batzu eman ziren,
hek ere, buraso hekien alde. Eta guziek othoiztu
zuten Maore Saindua, urrikal zakizkola buraso
gaixo hek.
Fraide hekien othoitzak are gehiago harritu
zuen Maore. Hargatik ikusi zuenean bakharrik
zela mundu guziaren kontra, erori zen hekien
erranera.
Eman zen beraz belhauniko. Eta ahuspeka
zagolarik, erran zion Jainko Jaunari:
«Nere Jaun guziz botheretsua, nahiz zuri den,
eta zuri bakharrik, dohazkitzun erien sendatzea,
ez dakizula gaitzi hargatik, buraso on haukien
alde mintzo banautzu. Aitzitik urrikal bekizkitzu.
Eta egiozute beren fede handiaren arabera».
Othoitz horren ondotik, ezarririk bere estolaren bi buruak haurraren gainean, manatu zion
eriari Trinitate Sainduaren izenean eta San
Benoaten mandatari bezala, xuti zadiela.
Eta haurra xutitu zen osoki sendatua.
Han ziren guziak eta komentuko fraide
guziak bozkario handian eman ziren mirakuilu
horren gatik.
Bainan bertzek ez-bezalako atsegina hartu
zuen oraino San Benoatek, etxerat ethorri
zenean, ikusteaz Jesusen Izpiritua haren Ikasle
maitearen baithan zela.
Hamabigarren Kapitulua
San Benoatek egin zituen
mirakuilu batzu gosete
denbora batean eta goseterik etzelarik
Bortz ehun eta berrogoigarren urthea zelarik,
San Benoatek igorri zuen Espainiarat fraide saindu bat, Tubiria deitzen zutena, bertze hameka
fraide lagunekin. Eta hari esker gure Ordre Saindua hedatu zen husu Espainia guzian.
Handik berehala, igorri zituen oraino bertze
bi fraide andana, Tertuliok eman lurretan egin
zituen bi komentu berrietarat.
Komentu hetarik bat, Maiolako komentua,
hainitz urrun zen hiri eta herri guzietarik. Eta
halarik ere, nola Maiolako mendi hura leze ttiki
batzuz dena bethea baitzen, hango fraidek galdetu zioten leze ttiki hetarat joaitea, eta han
egotea, penitentzia gehiagoren egitea gatik.
San Benoatek bazakielakotz bakharrik bizitzea ez dela on fraide guzientzat, etzioten onhetsi beren galdea, batzuei baizik. Eta hek ere joan
ziren komentutik, beren jakinarekin, komentuko
abadearen meneko izanen zirela komentutik
kanpo izana gatik ere; eta komenturat beharko
zirela ethorri Aita Abadeak erranen ziotenean.
Bortz ehun eta berrogoigarren urthe hartan
zelarik oraino, San Placidek gaztigatu zion berri
bat atsegin handia egin ziona: komentua eta
eliza, biak eginak zituela. Eta gure Aita loriosak
eskerrak eman ziozkan Jainkoari, bere komentuko haurride guziekin.
Handik ondoko urthea, hainitz urthe borthitza
izatu zen Italia guziarentzat.
Hainitz aro tzarrak egin zituen, alabainan, eta
uztak edo errekoltak osoki huts egin zuen. Gosete lazgarri bat zuten beraz bazter guzietan.
Bainan Jainkoak etzituen utzi laguntzarik
gabe denbora trixte hetako jendeak.
Xoriei berei ere bizia ematen dioten Aita
onak, nola utz zetzazken sokhorritu gabe bere
idurira eginak dituen haur maiteak!
Behinik-behin, Naple inguruko jendek aurkhitu zuten beren sokhorria Casingo mendi gainean.
Eta halaz Jainkoak ezagutarazi zion mundu
guziari nolakoa zen gure Aita loriosaren karita-
tea lagunaren alderat, eta bertzalde, zein ziren
handi haren bothereak.
Ezen goserik zauden guziak bazohazin San
Benoaten ganat, lehenagoko denbora batzuetan
Esiptoarrak Josepen gana zohazin bezala.
Hala-hala, egun-alde ondikozko hetan, Benoat Sainduak utzi zituen bertze egiteko guziak
komentuko athean egoteko, goizetik arratseraino. Eta bazuen zer-egin, hainbertze jenderen
etxean hartzeaz eta hekiei emateaz behar zutena.
Ezen jende erromes hetarik hainitzak eri
ziren. Eta eriei Sainduak ematen zioten ez bakharrik ogia, bainan oraino osasuna.
Bihiaz bezenbatean, etziteken izan komentuan, nihola ezin akabatuzko bihiketarik. Ezen
aintzineko urtheak etziren bertze urthe batzu
baino hobeak izatu. Eta bertzalde, Jainkoak
etzion nihori eman manurik selaru berrien egiteko, eta selaru hetarat biltzeko ahal zen bezenbat
bihi.
Eta beraz, jateko guziak eman dituzkenean,
zer beharko du egin San Benoatek? Zer beharko
diote erran, aintzina ere ethorriko zaizkon jende
dohakabe hekiei?
Ez duela gehiago zer eman?
Ez! ez du holakorik erranen.
Bihirik, ez bertze jatekorik ezpada ere, Sainduak ez ditu hetsiko komentuko atheak; ez-etaere etxerat igorriko eskuak hutsik, goseak iharrarazten hari dituen erromes hek guziak.
Ordean bihiketa zabiltzan fraidek erraten ziotenean etzela gehiago deusere, berriz igortzen
zituen ikustera, ian egiazki etzen gehiago batere.
Eta fraidek ikusten zuten oraino ere bazela.
Eta mirakuilu hori gerthatu zitzaioten, ez
behin edo bietan, bainan askotan.
Erran nahi baita, Jainkoak eman ziola gure
Aita benedikatuari mirakuilurik handienen egiteko botherea.
Eta bizkitartean, mirakuilu hek guziak ikusirik
ere, behin, fraide batzu beldurtu ziren, berak
jatekorik gabe izatera zohazila. Etzutelakotz
othuruntzara bi oren aintzinetik, bazkariteko
behar zutenaren laurdena ere.
Izatu ziren, beraz, fraide bakhar batzu erasian hasi zirenak beren buruarekin, ian bada,
hekien Aitak etzuen ikusi behar bazituela,
etxean berean ere, biziarazi behar zituenak? Eta
zergatik etzuen kontu pixka bat egiten, kanporat
eman-orde komentuko jateko guziak?
Benoat Sainduak etzuen bere beharriez
entzun erasia horietarik deusere; ordean, Jainkoaren Izpirituaz argitua zelakotz, ikusi zuen nolakoak ziren hekien gogoetak. Erran zioten beraz:
«Zergatik ez ditutzue khentzen izpiritutik
gogoeta beltz horiek, konturik ere egin gabe?
Bai, gaur jateko guti duzue, ordean bihar, izanen
duzue nasaiki».
Eta beren Aita onak erran bezala gerthatu
zitzaioten.
Biharamunean, goizean-goizik, aurkhitu
zuten komentuko athe aintzinean berrehun
zakutara irin. Eta gehiago dena, ez du egundaino nihork jakin ahal izatu nori esker zuten amoina eder hura.
Bainan nor-nahi izan zadiela haren ekhartzailea, errexki ikusi zuten Jainko Jauna zela haren
igorraraztailea. Jainkoari eman ziozkaten beraz
eskerrak, eta othoitz egin zuten irin hura ekharri
zuenarentzat.
***
Ixtorio hunen irakurtzen hari zarena, beharbada laborari bat zare, edo langile bat, edo oraino ama familiako bat, zure egin-ahalean Jainkoaren nahiaren arabera bizi zarena, eta hargatik,
ikharetan zaudena ez dakizulakotz nola haziko
eta beztituko ahal ditutzun Jainkoak eman darozkitzun haurrak.
Zuek beraz, laborari, langile eta ama giristinoak, khentzatzue zuen burutik gogoeta beltz
horiek.
Bada zuen inguruetan norbeit, Jainkoak
manatzen diona zuei ematea zuek eskas duzuena.
Utzazue ahalkea bazterrerat eta galdezazue.
Ordean, hala ere, ez bazinute nahi zinuketen
guzia, oraino ere ikusten bazinute asko gauzaren
beharretan zaretela, atxikazue gogoan Jesus
maitea bera ere, erromes edo pobre sorthu dela,
erromes bizi eta erromes hil dela; Jesus maitea
erromesen adixkidea dela; eta bertzalde, hekiena dela zeruko erresuma.
***
Orai aiphatzen dugun gosete denbora hartan,
eliza-gizon bat ere joan zitzaion San Benoati,
othoi, eman zezola olio xorta bat. Eta Sainduak,
balin bazakien eta ez bazakien berentzat ere
etzutela aski, Sainduak beraz manatu zion jatekoen kargua zuenari, eman zezola eliza-gizon
hari galdetzen zuena.
Fraideak etzuen oliorik, baizik ere xorta bat
boteila baten zolan. Eta hortakotz, etzen lehiatu
egiterat manatua izatu zitzaion bezala.
Ordean, San Benoaten begientzat ez bide zen
egotu gordea fraide haren lana. Ezen, aphur
baten buruan, galdetu zion ian eman zuen olio
hura.
Eta fraideak aithortu zion guzia, zena zen
bezala, etzuela eman etzitzaiolakotz iduritzen
ezarri behar zuela komentu guzia oliorik batere
gabe.
Eta orduan Benoat Sainduak etzuen gorde
zer atsekabea ematen zion fraide haren eitateak. Ezen ikusten zuen, manu baten eginarazi
gabe uzteak ondoriorik txarrenak izaten ahal
zituela bertze fraide guzientzat.
Erakusterat ematen zuelarik, beraz, samindura bizi bat bere mintzoan eta bere begitartean, erran zioten han, orduan, haren inguruan
ziren bertze fraide batzuei:
«Har zazue olio boteila hura, eta arthikazue
komentu zolako harroketarat. Ez da gisa jan
dezagun oliorik norbeiten desobedientziari
esker».
Joan zen beraz boteila harrokei behera. Eta
halarik ere etzen hautsi, eta olioa ere etzen ixuri.
Mirakuilu hortaz ohartarazi zutenean San
Benoat, ekharrarazi zuen boteila hura, eta eman
zion eliza-gizonari bere olio guziarekin.
Bilarazi zituen orduan elkharretara fraide
guziak, eta han, guzien aintzinean, erran ziozkan
gaizkiak fraide obeditu etzuen hari: jadanik hainbertze mirakuilu ikusia, hainbertze gisetara ezagutua, Jainko Jaunak zer artha zaukan hetaz, zer-
tako etzuen sinheste gehiago hain maite gaituen
Jainko on haren baithan.
Eta gero, gauza bat edo bertze manatzen
daukutenean, ez ginukela gure gogoari eman
behar badakigula zer den egiteko, manatzen
daukutenek baino hobeki; hori urguilua delakotz.
Zerbeit holako erran ondoan fraide buruzkin
hari, eta zohakon gaztigua hari eman ondoan,
bera belhauniko jarri zen othoitz baten egiteko.
Bainan zer galdetzen othe dio Jainkoari
othoitz hartan?
San Benoatek galdetzen dio Jainkoari, urrikal
dakizkola fraide hek guziak, eta hazkarraraz
dezala hekien fedea mirakuilu berri batez.
Eta huna zer gerthatu zen:
Orduan ziren barne hartan berean, bazen
barrika baino handiagoko olio-untzi bat, han
zagona bere estalkiarekin, bainan hutsik. Eta
hargatik fraideak ohartu ziren zerbeitek higitzen
eta altxatzen ziola estalkia. Ohartu ziren ere,
untzi hura olioz bethea zela gain-gaineraino.
Handik berehala, eta oraino harrituak zaudelarik, nondik zuten olio hura, ikusi zuten gaindi
egiten zuela, ixurtzen hari zela ere bai; eta etzakiten zer egin.
Hargatik ezagutu zuten beren Aita loriosaren
othoitzari esker ematen ziotela Jainkoak untzitara olio hura.
Erran zioten, beraz, Sainduari, etzuela gehiago zeren othoitzik egin, untziak bazuela olioa
gaindika.
Bai, San Benoat xutitu zen, olioa ere gaindika
joaitetik baratu zen, bainan etzituen lanerat igorri fraideak, erran gabe han ziren guziei, eta
bereziki obeditu etzuen fraideari, gaizki zela Jainkoaren ontasunaren gainean ez osoki kondatzea.
Untzitara handi bat olio ematen zuena boteila-zola batean zen olio xortaren ordain, gai zela
hekiei emateko hek behar zutena. Konda zezatela beraz haren gainean, eta sokhorri zetzatela
erromesak, beldurrik gabe erromestuko zirela
amoina egin zutelakotz.
***
Ez dezakegu utz aiphatu gabe gure Aita onak
egin zuena bertze aldi batez.
Aldi batez, bazen gizon gaizo bat, zor ziozkana norbeiti hamabi sos urrezko. Horrek erran
nahi baitu, zor ziola berrehun eta berrogoita
hamar liberaren heina.
Eta hamabi sos hek hartze ziozkanak hainitz
tinkatzen zuen: paga zetzala edo preso altxarazten zuela.
Bere ezinbertzean, gogoak eman zion joan
behar zela San Benoati erratera zer hersturetan
zen. Eta hala-hala egin zuen.
Abade Sainduak egiten zioten ongi-ethorri
ona ikustera joaiten zitzaizkon guziei. Aisean
ezarri zuen beraz gizon gaizo hura ere.
Eta gero, bere atsekabea kondatu zionean,
erran zion orduan etziola deusik ematen ahal,
etzelakotz komentuan, ez-eta urre bakhar bat
ere. Bainan ethor zadiela handik bi egunen
buruan.
San Benoatek egin zuen bi egun hetan, bertze orduz baino ere, othoitz gehiago. Ezen gizon
gaizo haren sokhorritzeko dirua Jainkoaren ganik
esperantza zuen, eta ez bertze nihoren ganik.
Eta haren esperantzaren arabera antolatu zen
egitekoa.
Hirugarren egunean, beraz, Saindua oraino
othoitzean hari zelarik, eta sos beharretan zena
ethorria zelarik, fraide batek ekharri ziozkan,
bozkariorik handienean, hamahirur sos urrezko:
bihia zaukaten arkharen gainean aurkhitu zituela.
Gure Aita loriosak emanarazi ziozkan
hamahiruak gizon hari. Eta erran zion bazituela
hamabi sos zorraren pagatzeko, eta hamahirugarrena ematen ziola beretzat.
***
Egia da, Jainkoak eman ziozkanaz geroz
hamahirur urre, hamabi baizen etziolarik galdetzen, egia da, kasik ageri zela zer behar zuen
egin.
Bainan, zenbatak etziren izanen, bertzela ere
arrazoinatuko zutenak? Eta berentzat atxikiko
zutenak galdetua ere etzen sos hura?
Bertze edozeini bezein ongi, gogoak erraten
zion San Benoati sos urre haren beharra izaten
ahal zela komentuan ere. Bainan nola Jainkoaren
graziak erraten baitzion, bere aldetik, hobeki
zela haren ematea, igorri zuen, eginez bere
buruarekin, aintzina ere Jainkoak emanen ziotela behar zuten guzia.
Jarraik gaiten, gu ere, Jainkoaren graziari, eta
ez gare gaizki helduko.
Hamahirugarren Kapitulua
San Benoaten bertze mirakuilu batzu
Ez dugu zeren erran San Benoatek hainitz
ongi handia egiten ziotela beren bizi beharrarekin joaiten zitzaizkon jende hekiei guziei.
Nor da, gutartean, oraino ohartua ez dena,
hainitz ekharriagoak garela gogoeta onen egiterat, Jainkoaren eskuak ukitzen gaituenean pixkapixka bat.
Hori hala da, eritasunak edo bertze atsekabe
zerbeitek tinkatzen gaituenean, errexki ezagutzen eta aithortzen dugu Jainkoa dela gure nausia.
Gure Sainduak predikatzen zioten beraz
jende hekiei, eta adiarazten ere bai, behar zutela Jainko Jauna maitatu; behar zirela beraz bekhatutik urrundu. Eta guziek hartzen zuten, haren
ganik urrundu gabe, saindukiago bizitzeko
xedea.
Hala-hala, gure arimen etsaia han zuen, noiznahi, trebes bere bidean.
Behin, mendi gain-gaineko elizara zohalarik,
aurkhitu zuen etsai hura. Alegia azienda edo
abere barber bat izanki, bazuen buruan otharretara bat erremedio, eta aldiz, bizkarrean, arte
edo zepho zama edo haxe handi bat.
Sainduak, ezaguturik norekin zuen bere egitekoa, erran zion: norat oha? Eta Satanek ihardetsi zion: behar zioteiat eman erremedio bat hire
haurridei.
Halarik ere, San Benoatek egin zuen sarathera bat elizan. Eta gero, lehiatu zen bere haurridetarat joaiterat. Beldur zelakotz etsaiak egin
zezotela zerbeit gaixtakeria.
Etsai gaixto harrek kausitu zuen, ithurrian,
fraide adinetako bat. Bainan zer gaizki eginarazten ahal dio, aspaldidanik Jainkoaren amodioan
finkatua eta gogortua den gizon saindu hari? Ez!
badaki entseiatzea bera ere alfer dela.
Eman zen beraz hura baithan, eta gero, fraidea ihauska edo ihalozka zabilan lurrean.
Hainbertzenarekin Saindua ethorri zen.
Eta ezaguturik etsai gaixtoak zabilkala gizon
gaizo hura lurrean, erro baten pare, eman zion
behar-ondoko bat fraideari, ez fraidearen gaztigatzeatik, bainan debruaren atxemateko.
Eta jo bide zuen ederki. Ezen, ordu berean,
athera zen fraide hartarik, eta etzen egundaino
geroz haren ganat hurbiltzerat menturatu.
***
Bertze aldi batez, ereman zioten San Benoati
eliza-gizon bat oraino apez etzena, ordean apezteko xedearekin zena.
Gizon hura ere etsaiez hartua zen.
Eta ordu hura bizkitarte, ibilia zuten elizazeliza, jo alde batera, jo bertzera, bere etsaietarik
libratu nahiz. Eta bethi alferretan; Jainkoak San
Benoati eman ziolakotz bakharrik, haren sendatzeko ahala.
Saindua bera ere harritu zen, ikusiz izpiritu
gaixtoak zein gaizki zabilkan gizon ondikozko
hura. Eta hortakotz, othoitz kharsu bat eginik
berehala, bere baithan, erran ziozkan hitz hauk:
«Manatzen daiat, Jesu-Kristo Gure Jaunaren
izenean, haizen bezalako madarikatua, athera
hadin gizon hortarik».
Eta ordu berean, eliza-gizona bere buruaren
jabe bilhakatu zen.
Hargatik San Benoatek erran zion:
«Orai, bazohazke etxerat. Bainan ez dezazula jan gehiago zure bizian haragirik; ez dezazula
ere gehiago zure gogoari eman apeztu behar
zarela. Edo, Ordena Saindua hartuko duzun egunean berean, eroriko zare berriz ere debruaren
aztaparretan. Eta ez dukezu hobe».
Eliza-gizona joan zen beraz etxerat. Jarraiki
zen ere luzez San Benoatek eman manuei.
Eta nola ikharagarriak izatu baitziren etsai
gaixtoak jasanarazi ziozkanak ordu arteraino,
gizon gaizo hura egotu zen luzez, haragirik jan
gabe, eta apeztu behar zuelako ametsik gabe.
Bainan denborarekin, gogoa ganbiatu
zitzaion.
Eta jakinik, hura baino gazteago ziren batzu
apezterat prestatzen hari zirela, egin zuen hark
ere bere buruarekin, behar zela hura ere apeztu.
Hargatik dohakabe hura, egin balin bazen,
egin zen.
Apeztu zen egun hartan berean, izpiritu gaixtoak berriz ere sarthu ziren hura baithan. Eta
jasanarazi ziozkaten jasaiten ahal zituen guziak;
handik-eta azken hatsa eman etzuen arteraino.
***
Irakurtzailea, zure kobesorak erraten dautzunean eroriko zarela, nahi balin bazare holako
edo halakoarekin ibili, nahi bazare holako edo
halako tokietarat joan, beautzu zure buruarekin
egitetik, ez duzula han San Benoatik, ez-eta
geroan zer izanen den dakien gizonik; egin dezazukela, beraz, dohatzun bezala. Xuhur balin
baduzu, eginen duzu kobesoraren erranaren arabera.
Salbamenduaz dohanean, egin ahal guzia
eginik ere, ez dugu soberarik eginen.
***
Zenbeit aldiz, San Benoaten mirakuiluen
ondorioa edo ekhoizpena hau zen: arimen atheratzea munduko bide zabaletarik eta ekharraraztea bere komentuetarat; edo oraino, fraide zenbeiten finkaraztea bere bokazione sainduan.
Behin, etxeko-jaun batek nahi izatu zion erakusterat eman etzaukala ahantzia bere predikuez egin zion ongia. Eta hortakotz, bidali ziozkan bi botoila arno, Etzilario deitzen zuten sehi
batekin.
Etzilariok aho-mihiz egin beharra zuen bere
mezua. Eman zuen beraz bere gogoari:
Harrek San Benoati eman botoila bat edo bia,
San Benoatek ezagutza edo ikustate bera ziokela haren nagusiari, eta halaz, etzezakela nihork
jakin, ian erdizka ala osoki eman zuen bere mandatua.
Gorde zuen beraz botoiletarik bat sasian, eta
eman zion bertzea San Benoati.
Bainan huna zer gerthatu zitzaion:
Botoila bakhar hura eman zionean, Sainduak
erran zion:
«Nere adixkidea, orai behar zare pausatu
pixka bat; berantxago abiaturik ere, oraino aski
goiz duzu. Eta zure nagusiari erranen diozu,
haren orrhoitzapenak atsegin handia egin darotala eta, mila-mila esker.
»Hargatik, zeronek egizu kontu zer hari
zaren. Eta zure ezpainetara hurbildu baino
lehen, sasian ezarria duzun botoila hura, beirazozu ongi zer duen barnean».
Etzilario joan zen beraz, dena gogoetatua,
nola San Benoatek jakin zuen etziola eman,
eman behar zionaren erdia baizik; eta gero
berriz, ezin asmatuz zer ziteken bada, botoila
hartan bertzean etzenik.
Heldu zenean bere botoila hartara, egin zuen
gomendatua izatu zitzaion bezala: