Sainduen bizitzea - 12

etzela deusik hari, alfer zela mintzatzea gehiago, fundiarazi zion gorputz guzia ganibet ukhaldika, eta azkenean zigor eta azote ukhaldika.
Erratea baino errexago da asmatzea, gerokotz zer
heinetan ziteken birjina saindu haren gorputza. Eta
halarik-ere izena Umenio zuen Jaun batek erran zion
enperadoreari, behar ziozkala errearazi zauri hek,
hetarat ixuriz xorta-xorta olio irakitua.
Enperadoreak egin zuen solhas horren arabera.
Eta jasanarazi nahi izatu zioten pairamenik ikharagarriena. Diot, jasanarazi nahi izatu ziotela; ezen burregoak lan horri hari zirelarik, Martinaren izpiritua galdua bezala zagon Jainkoarekin batean, eta beha aingeruen eta sainduen kantu xoragarriei.
Ondoko egun batez, ereman zuten bertze jainko
faltso baten tenplorat. Bainan Martina tenploan sar-

tzearekin batean, debrua atheratu zen jainko-ordearen iduri hartarik. Bertzalde, ihurtzuririk eta ximixtarik
ikharagarrienak hari zirelarik, su batek hartu eta zatikatu zuen iduri hura, eta zatiek hil zuten hainitz pagano.
Mirakuilu horrek etsiarazi zion enperadoreari birjina gazte harren garhaitzea. Eta joan zen etxerat, erranik Justin bere ministroari, egin zezala ahal zuena.
Ikusi dugu nola enperadoreak pikarazi eta fundiarazi zion gorputza ganibet eta azote ukhaldika. Justin
ministroak kharrakarazi zion burdinazko orraze batekin oraino hezurren gainean zagon haragia; erranarazten ziolarik haragi puska kentzen zioten aldi guziz:
«Hire Jainkoak athera hezala gure eskuetarik, ahal
badu».
Eta burregoak haritu ziren lan horri, haragirik
bazeino Martinaren gorputzean. Erran gabe doha
beraz azkenekotz osoki galdua eta funditua zela.
Burregoek uste izatu zuten ere behin hila zutela; eta
utzi zituzten beren tresna ikharagarriak.
Bainan ez! etzen hila. Eta bizi zela ikusirik, Justinek erran zion: «Martina, egin zan nik errana; eskain
zoten sakrifizio bat gure jainkoei, edo baduken bertze
oinhazerik ere hiretzat. Ehaiz burura heldua oraino».

Eta birjina saindu harrek ihardetsi zion: «Eginen
duzu nitaz dohazuna, jasanaraziko darozkidatzu nahi
tutzun tormenta guziak; bainan ez! nik eztiotet sakrifiziorik eskainiko zure jainkoei».
Solhas horrek sutan ezarri zuen ministro gaixtagin
hura. Ezen etzakien gehiago zer egin. Hargatik zenbeit egunen buruan arthikarazi zioten lehoinei bazka
orde. Bainan Jesus maitearen espos garbi eta khartsu
harren ikusteak ezti eta umil bilhakarazi zituen basaihizi ikharagarri hek. Eta, xakhur ttiki batzu bezein ezti
eta amodiotsu, joan zitzaizkon herrestan zangoen eta
eskuen milikatzera.
Eta aldiz gero, beren tegirat sarrarazten hari zituztelarik, lehoinek atxeman zuten Umenio, enperadoreari hain aholku edo kontseilu gaixtoa eman zion
jaun hura, eta bi edo hiru matrail ukhaldiz hil eta puskatu zuten.
Lehoinen lana ikusi zuenean, Justinek egin zuen
bere baithan behar zuela errearazi Martina. Pitzarazirik beraz su handi bat, arthikarazi zuen birjina saindu
hura suaren erdirat. Bainan alferretan, edo, hobeki
erratera, bere kaltetan. Ezen haize handi batekin hasi
zen uri erauntsi edo uhar ikharagarri batek begiratu
zuen Martina erretzetik, eta batere minhartzerik ere

bai; eta aldiz, haizeak bazterretarat ereman zituen su
garrek errearazi zituzten pagano batzu.
Jakin zituenean berri horiek guziak enperadoreak
ikusi zuen etzela bertzerik deusere egiten ahal; eta
kondenatu zuen hiltzera ezpataz.
Burregoak eman zion beraz ezpata ukhaldi bat
Martina sainduari, eta haren arima ederra joan zen
bere Espos Jaunaren ganat bethiereko loriaz gozatzera.

Irakaspena
Santa Martinak jasan ditu tormenta suerte guziak,
eta heriotzerik ikharagarriena, etzuelakotz arnegatu
nahi gure erlisione saindua. Eta bere kuraiaz, pairuaz
eta othoitzez konbertiarazi ditu bere burregoak berak.
Guk, ez bide dukegu gure odolaren Jesus Jaunarentzat ixurtzeko zorionik. Ez! guri, ez bide daroku
nihork erranen utz eta arnega dezagula gure erlisionea, edo bertzenaz galduak garela.
Hargatik badire gure kontzientziak manatzen edo
debekatzen darozkigun urrats batzu, ezagutarazi
behar baitugu baitezpada giristino garela. Halako

orduetan, beldur garenean gure kontzientziako mintzoaren arabera egiteko, orhoit gaiten haur gazte
batzuk eman darozkiguten etsenpluez.
Eta bereziki zuek gazteak, orhoit zaitezte irakaspen hautaz, zuen lagun gaixtoek nahiko darotzuetenean eginarazi gaizkia. Ez dixiduka, bainan beren lausengu galgarriez, solhas zikhin eta irri zuriez.
Bai! halako orduetan emazue kontu! Zenbatak
galdu direnak horrela!
Eta eztakizuen gertha zuei ere gauza bera, ez ager
halako lagun hekien aintzinean, ez joan lagun hekien
arterat, zuen nahitara eta gehiagoko beharrik gabe;
eta bai, jarraik othoitzari eta komuniatzeari zuen
kobesorak erranen darotzuen bezala.